GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra...

15
1 BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA PROBA LIBREA GIZARTE EREMUA 2015EKO MAIATZA IZEN-DEITURAK: ____________________________________ SINADURA: DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA IKERKETA SAILA

Transcript of GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra...

Page 1: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

1

BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATUA

PROBA LIBREA

GIZARTE EREMUA

2015EKO MAIATZA

IZEN-DEITURAK: ____________________________________

SINADURA:

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA IKERKETA SAILA

Page 2: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

2

Lehen zatia

Galdera bakoitzak 0,25 puntu balio ditu.

Puntuazioa, guztira: 4,5 puntu.

1. Kokatu honako ibai hauek dagokien isurialdean:

- Júcar

- Ebro

- Guadalquivir

- Ibaizabal

- Miño

- Bidasoa

- Duero

- Tajo

Bizkaiko Golkoa

Isurialde Atlantikoa

Isurialde Mediterraneoa

2. Lotu zutabe bietan azaltzen diren gertakari historikoak:

1 Matxinadetatik azkena 1804an gertatu zen.

Jauntxoen eta burgesen arteko borroken

arteko azken adibideetako bat da: jauntxoak

landa-aristokratak ziren, eta burgesak, berriz,

bilbotarrak batez ere.

Foruen Abolizioa

2 Hitzarmena Oñatin sinatu zuten (Gipuzkoan)

Espartero jeneral isabeldarrak eta Maroto

jeneral karlistaren hamahiru ordezkarik,

Zamakolada

Page 3: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

3

1839eko abuztuaren 29an. Horrekin, lehen

karlista amaitu zen.

3 1812 eta 1836 bitartean gertatu zen, Espainian,

monarkia absolutua desagertu eta gero. Estatu

liberalaren printzipioetako bat zentralismoa

zen, eta, ondorioz, legeen eta erakundeen

berdintasuna estatua osatzen zuten probintzia

guztientzat; izan ere, erakunde politiko eta

ordenamendu juridiko desberdinak irauten

zuten bizirik.

Bergarako

Besarkada

3. Lotu zutabe bietan azaltzen diren termino geografikoak eta definizioak

1 Kontinentearen sakonunea, itsasoak hartzen

duena. Luzanga eta estua izan ohi da, hegal

altu eta malkartsuez inguratua. Kuaternarioko

glaziazioaren ostean, izotzak urtu eta itsasoko

urak igotzean sortu zen.

Tundra

2 Gasak edo lurrunak, lursail baten pitzaduretatik

isurtzen direnak, edo laba hoztean sortzen

direnak.

Fiordoa

3 Klima hotzetako berezko landaredia: goroldioa,

likenak eta zenbait zuhaitz nano.

Eguraldia

4 Lurrazalaren toki edo eremu batean une edo

denbora-lapsus jakin batean gertatzen diren

fenomeno atmosferiko guztien multzoa.

Fumarola

4. Adierazi zer bloketakoak izan ziren honako herrialde hauek Gerra Hotzean.

- Alemaniako Errepublika Federala

- Polonia

- Alemaniako Errepublika Demokratikoa

- Erresuma Batua

- Errumania

- Italia

- Kanada

- Hungaria

- Frantzia

- Danimarka

- Bulgaria

Page 4: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

4

Bloke Komunista

Bloke Kapitalista

5. Behatu mapa, eta erantzun labur-labur: zer egoera historikotan kokatzen da?

Page 5: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

5

6. Kokatu mapan aintzira hauek:

- Titikaka

- Baikal

- Superior

- Victoria

7. Testu honen bidez zin egin zuen Eusko Jaurlaritzako kargu batek. Zein karguk?

"Jaungoikuaren aurrean apalik

euzko-lur ganian zutunik

asabearen gomutaz

Gernika'ko zuaizpian

nere aginduba ondo betetzia zin dagit"

Page 6: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

6

8. Adierazi paisaia honen ezaugarrietako batzuk. Zein eremu geografikotan kokatuko

zenuke?

Page 7: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

7

9. Ordenatu kronologikoki honako datu historiko hauek (erabili 1 zaharrena

adierazteko, eta 10 berriena adierazteko):

CECA sortu zen

Urriko iraultza Asturiasen

Espainia UNESCOn sartu zen.

Dorre Bikien aurkako atentatua New Yorken

Espainia NBE Nazio Batuen Erakundean sartu zen.

Bigarren karlistada

Vietnamgo Gerra amaitu zen

Misilen krisia Kuban

Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hauteskunde autonomikoak

Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak berrezarri ziren

10.- Zure ustez, Euskal Herriko ondarearen zati izan daiteke irudian azaltzen den

zuhaitza? Zein motatako ondarearena? Argumentatu erantzuna

Arimekortako hagina

Page 8: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

8

11. Adierazi biztanleria-piramide honetako bi ezaugarri.

12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G):

KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio.

Herrialde baten produkzio-faktore bakarrak dira: lurra, kapitala eta kontsumo-

maila.

Eskaria eskaintza baino handiagoa denean, prezioak igotzen dira.

Bi zerga-mota daude: zuzenekoak eta zeharkakoak.

Page 9: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

9

Sektore publikoak ez du eragiten merkatu-ekonomian.

13. Lotu zenbaki bidez zutabe bi hauetako terminoak eta haien kontzeptuak.

1 Giza habitataren ezaugarriak

azaltzen ditu.

Soziologia

2 Taldeen interes-jokoak eta arau

ezkutuak ematen ditu aditzera.

Ekonomia

3 Estatu-formak aztertzen ditu, baita

zelan eragin duten estatu-formek

gizarteen garapenean.

Antropologia

4 Aztertzen du zelan erabiltzen

dituzten gizakiek eta gizarteak

baliabide produktiboak.

Geografia

5 Aztertzen du zer ikasi duen gizakiak

historian zehar eta nola eragiten

duen horrek gizartean duen

jokaeran.

Politika

14. Adierazi zer herrialde zeharkatu behar duzun Madril eta Mosku lotzeko lerro

zuzen imaginario baten bitartez.

Page 10: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

10

15. Lotu erregimen politikoak eta haien definizioak.

1 Gobernu-sistema bat da. Sistema horretako

botere betearazlean, figura hauek bereizten

dira: estatuburua (monarka edo lehendakaria)

eta gobernuburua (lehen ministroa eta abar).

Gobernuburuak gidatzen du ministro-kabinetea

edo -kontseilua, eta parlamentuaren aurrean

erantzuten du kudeaketa politiko

betearazleagatik.

Erregimen

aristokratikoa

2 Erregimen honetan –dela pertsonalista, dela

instituzionaldua–, boteretik hurbil daudenek

eta nola edo hala botereaz baliatzen direnek

nagusien edo goragokoen aurrean erantzuten

dute, eta ez hainbeste herritarren aurrean. Goi

hierarkiekin ondo moldatuta, ezikusiarena egin

dezakete lege-ordenamenduen aurrean, eta

botereaz abusatu beren posizioaren eta

hierarkiaren ondorioz abusatu ahal duten

neurrian.

Erregimen

parlamentarioa

(parlamentarismoa)

3 Gobernu-mota bat da, zeinean herritar gutxi

batzuei ematen baitzaie botere subiranoa.

Teorian, gobernatzeko egokienak dira herritar

horiek.

Erregimen

autoritarioa

16. Behatu irudia, eta erantzun. Egilea edo titulua ezagutzen duzu? Arteko zer

estilotakoa da? Eman zure iritzia egileak azaltzen duen formari eta gaiari buruz.

Page 11: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

11

17. Azaldu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 14.1. artikuluaren esanahia,

alegia:

14.1 artikulua.- Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan

babesa bilatu eta izateko eskubidea.

18. Definitu "hazkunde begetatibo" termino demografikoa

Page 12: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

12

Bigarren zatia

Irakurri testua, eta erantzun galderei.

3 puntu guztira

Bitcoin bat nahi baduzu, galdetu Cambrilsen Escalitchari buruz –845 euroan saltzen

ditu–, edo hobeto galdetu Basybil sevillarraz (503 euroan). Geratu Internet bidez

kafetegi batean, eta eraman smartphonea moneta birtual horren transferentzia

ziurtatzeko. Izan ere, ez da ikusten, ez ukitzen, eta benetan ere ez da existitzen, baina

urtarrilean 10 euroan ordaintzen zen, eta orain, berriz, 500 euroan, merkatu

misteriotsu, anonimo eta gero eta zabalago baten nahieran.

Bitcoina 2009an sortu zuen Satoshi Nakamotok –inork daki ez hura pertsona edo talde

bat den; nolanahi ere, ez da geratzen haren arrastorik–; moneta-sistema

deszentralizatua, anonimoa eta segurua da, gobernu eta bankuetatik independentea;

moneta zifratua da, eta P2P zirkulazio-sistema du, berdinen arteko sistema.

Nakamotok moneta-sistema osoa utzi zuen antolatuta: aldian-aldian moneta sortu 21

milioi bitcoinera heltzeko 2140. urtean (egun, 11 milioi daude), eta sariak eman

informatikoei, zeren matematika-eragiketa konplexu-konplexuak dituzten transakzioak

balidatu behar dituzte milaka ordenagailutan, zeinek eragozten baitute bitcoin bera

eragiketa bat baino gehiagotan erabiltzea.

Moneta, izan, kode kriptografiko bat da, jendeak ordainketak egiteko trukatzen duena.

Jabe bakoitzak diru-poltsa elektroniko bat edo gehiago ditu, gako publiko bat dutenak

ordainketak jasotzeko, eta gako pribatu bat ordainketak egiteko. Sistema horretan,

inork ezin du monetaren jabe edo administratzailea izan –Nakamotok berak ere ez–,

ez monetaren balioa manipulatu.

Sortu zen urtetik, moneta birtualaren sinesgarritasuna gero eta handiagoa da, hala

Interneten, nola merkatu fisikoan. Europako Banku Zentralak 2012an ohartarazten zuen

ezen, bitcoinak aurrera segituz gero (eta segitu du), kalte egingo diola banku zentralen

izen onari. Joan den astean, Estatu Batuetako Senatuak hitzordua jarri zien

ekonomialariei monetaren aldeko eta kontrako argudioak entzuteko. Hori gertatu

bitartean, bitcoinak gora-goraka egin zuen ziztu bizian, gero abiadura berean jaisteko.

Horixe bera gertatu da urte osoan: adituen azalpenak monetaren balioa bezain

iragankorrak izan dira.

Udaberri honetan, Txipreko Nicosia Unibertsitateak onartu egingo du matrikulak

bitcoinetan ordaintzea Moneta Birtualei buruzko Master batean. Seattlek, Starbucks

lurraldeak, Microsoftek eta Anatomía de Greyk bitcoina onartzen dute. Saxbe anaien

kamioneta ospetsu bilakatu da bitcoinak onartzen dituelako ogitartekoak ordaintzeko.

Benetan, astebetean, kasu bi baino ez dira gertatu, "baina jendeak inbertsio modura

gordetzen dituelako bitcoinak" –aitortu dio Tom Sexbek GetWireri–. Muga gurutzatuta,

Vancouverren, The Waves kafetegiak lehen kutxazain automatikoa jarri du, moneta

ukiezinak ematen dituena paperezko dolarren truke.

Kanadako hiri berean, Mike Yeungek Bitcoin Cluba sortu du moneta horren erabilera

sustatzeko. Ekonomikak ikasten dituen ikasle batek bitcoina eta Skype konparatzen

ditu. "Pertsonen arteko trukea, ahotsarena edo diruarena, bitartekariei ezer ordaindu

gabekoa".

Page 13: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

13

Urtarrilean, 106 milioi eurokoa zen bitcoin-merkatuaren kapitalizazioa. Gaur, berriz,

6.430koa da. Haren hazkunde neurrigabeari buruz gehiago arduratzen dira agintariak

kontsumitzaile partikularrak baino, zeren azken horiek nahita eskuratzen baitute

moneta hori.

Asmatu egin dute Internetek dena eta denok aldatuko gaituela iragarri zutenek.

Internet heldu da, eta paperezko diruaren eraginkortasuna ere zalantzatan jarri du.

El País 2013

GALDERAK:

1. Azaldu testuaren ideia nagusiak.

2. Azaldu testuko esapide hauen esanahia:

- Moneta-sistema deszentralizatua, anonimoa eta segurua

- Bitcoin

- Moneta birtuala

3. Azaldu labur-labur zein den zure iritzia testuak planteatzen duen arazoari

buruz, eta arrazoitu.

4. Zer titulu jarriko zenioke artikuluari?

Page 14: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

14

Hirugarren zatia: Lan-mundua

Galdera bakoitzak 0,5 puntu balio ditu.

Puntuazioa, guztira: 2,5 puntu.

1. Definitu labur-labur "laneko arriskua langilearentzat" terminoa

2. Definitu labur labur "produkzioaren deslokalizazio" terminoa

3. Adierazi laneko arauei buruzko honako esaldi hauek egia (E) ala gezurrezkoak

(G) diren:

Estatuak ematen ditu arau nazionalak.

Erkidegoko arauak berdinak dira munduko herrialde guztientzat.

Nazioarteko arauak Europar Batasunetik datoz.

Oro har, enpresaburuen eta langileen artean erabakitzen dira laneko

arauak.

Page 15: GIZARTE EREMUA MAIATZA 2015...12. Adierazi esaldi hauetatik zein diren egia (E) eta zein gezurra (G): KPI kontsumo-prezioen indizeari "erosketa-saskia" ere esaten zaio. Herrialde baten

15

4. Lotu terminoak eta kontzeptuak, Europar Batasunetik zirkulatzeari buruz

Maastrichtko Tratatuak ezarritako helburuei buruzkoak.

1 Espainiako edozein langilek lana bila

dezake Europar Batasuneko edozein

herrialdetan, eta alderantziz.

Ezartzeko askatasuna

2 Espainiako edozein enpresaburuk

gauzatu ditzake jarduerak Europako

edozein herrialdetan, eta Europako

edozein enpresaburuk Espainian.

Zerbitzu-emate librea

3 Edozein profesional independentek

lan egin dezake Europar Batasuneko

edozein herrialdetan, herrialde

horretan bizi ez arren. Nahikoa da

Europako herrialde kide batean

bizitzea.

Langileen zirkulazio librea.

5. Lotu lan-eskubidearen printzipioei buruzko terminoak eta kontzeptuak:

1 Arau batean zalantzarik edo

anbiguotasunik badago,

langilearentzat ahalik eta zentzurik

mesedegarrienean aplikatuko da

araua.

Eskubideen ukaezintasunaren

printzipioa.

2 Kasu berean arau bi edo gehiago

aplikatu ahal badira,

langilearentzako mesedegarriena

aukeratuko da.

Langilearen alde printzipioa.

3 Langileak ezin die uko egin legez

onartuta dituen eskubideei.

Araurik mesedegarrienaren

printzipioa.