Gizarberri 61 eusk

2
Merkatu txikia Nikaraguarekin GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUN DEPARTAMENTUA 2012ko Otsaila 61. Zka. Merkatu Txikia Kultur Etxean egongo da irekita otsailaren 7tik otsailaren 12a arte, biak barne. Eguneroko ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00. Igandean berriz, 14:00ak arte. Harremanetarako: Jabi Markez: 618 367 927 Karmele Iraola: 943 671 535 Josepi Artola: 943 671 074

description

61. alearen euskarazko bertxioa

Transcript of Gizarberri 61 eusk

Page 1: Gizarberri 61 eusk

Merkatu txikia Nikaraguarekin

GIZARTE ZERBITZUAK ETA OSASUN DEPARTAMENTUA 2012ko Otsaila

61. Zka.

Merkatu Txikia Kultur Etxean egongo da irekita otsailaren 7tik otsailaren 12a arte, biak barne.

Eguneroko ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00. Igandean berriz, 14:00ak arte.

Harremanetarako:Jabi Markez: 618 367 927

Karmele Iraola: 943 671 535Josepi Artola: 943 671 074

Page 2: Gizarberri 61 eusk

Aurten ere Amarozko Auzo Elkarteak Tolosako Udalarekin elkarlanean elkartasunezko “Merkatu Txikia” antolatu du, Nikaraguako emakume talde bati laguntzeko. Hain zuzen ere, bultzatzeko Mal-paisilloko “XOTXILT ACALT” zentroko emakume antolatuak egiten ari diren lan eskerga; babesteko jabekuntzaren alde egiten ari diren lana, eta lagun-tzeko emakume heldu zein gazteen ikasketetan. Era horretan, herrigintzaren bidez, aukera handia-goa izango dute dauzkaten arazo larri eta ugariei aurre egiteko, Nikaraguako zonaldetik txiroenetako horretan.

Sendotze ideologiko eta akademikoaren bi-dez emakume horiek eragiten ari dira beren komunitateetan;eta ildo horretatik, beren egune-roko elkarbizitzan genero ikuspegiko baloreak, be-launaldien artekoak eta ingurumen alorrekoak ain-tzat hartzeko modua egiten ari dira.

Zentro horrek gaur egun 700 emakumetik gora an-tolatzen ditu, Larreynaga y Telica Udalerriko 34 ko-munitateetan. Gehienak landa lurretako emakume txiroak eta nekazaritzako langileak dira. Jabekuntza eta ikasketa prozesu horren bidez nekazaritza eta abelazkuntzako ekoizle txikiak ari dira bihurtzen eta, bide batez, beren landa nortasuna, duintasuna eta bizitza kalitatea berreskuratzen ari dira.

Garatzen ari diren lan eremu edo programen oi-narriak hauexek dira: osasuna, heziketa, nekaza-ritzako eta abelazkuntzako produkzioa, herri par-taidetza garapen lokalean, genero bortizkeriaren kontrako borroka, hirugarren adina eta unibertsitate ikasketen bultzada.

Horregatik guztiagatik, zuen babesa eta lagun-tza ekonomikoa ematera gonbidatzen zaituztegu, emakume horien ametsa egia bihur dadin. Jakin badakigu pairatzen ari garen krisi ekonomikoak es-fortzu handiagoa egitera behartzen gaituela, baina emakume horiek jasaten duten egoera ez da ez txantxetakoa. Gure ELKARTASUNAren zain daude; izan ere, elkartasun hori gabe ez daukate inolako aukerarik beren egoera larri horretatik ateratzeko.

MERKATU TXIKIA NIKARAGUAREKIN