GIZA ESKUBIDEEN AMESKERIA: Gazte sahararrak eta ... · inguru zabal bat patruilatzen dute airetik...

12
GIZA ESKUBIDEEN AMESKERIA: Gazte sahararrak eta Mendebaldeko Saharako okupazioa LABURPEN ERAGILEA

Transcript of GIZA ESKUBIDEEN AMESKERIA: Gazte sahararrak eta ... · inguru zabal bat patruilatzen dute airetik...

  • 1

    GIZA ESKUBIDEEN AMESKERIA:

    Gazte sahararrak eta Mendebaldeko Saharako okupazioa

    LABURPEN ERAGILEA

  • 2

    HERRI ZATITUA

    Marokoren okupaziopeko Mendebaldeko Sahara 1976 urtetik, Marokok lurraldea inbaditu zuenetik, Mendebaldeko Sahara okupaziopean dago. Bake akordioak sinatu ondoren ere okupazioak jarraitzen du. Ordutik, Marokok kolonoak lekualdatu ditu lurraldera, okupaziopean dagoen Mendebaldeko Saharan aldaketa demografikoak eragiteko asmoz.

    Hesia 2.720 kilometroko hesi batek zatitzen du Mendebaldeko Sahara. Marokok bukatu zuen 1987 urtean, harearekin eraiki zuen eta 7 milioi pertsonen kontrako mina baino gehiago daudela uste da, bereziki POLISARIO Fronteak kontrolatzen duen ekialdeko partean. Bost kilometroro gotorleku militarrak daude eta 100.000 eta 150.000 soldadu marokoar bitartean.

  • 3

    POLISARIO Fronteak kontrolatutako Mendebaldeko Sahara Hesiaren ekialdean, POLISARIO Fronteak du lurraldearen kontrola. POLISARIO Fronteak kontrolatutako Mendebaldeko Saharan dagoen biztanleriaren bizitza estiloa nomada da eta artzaintza da zeregin nagusia. Biztanle kopurua urria da eta nahiko isolatuta dago. Lurralde horretan minak etengabeko arriskua dira biztanleriarentzat.

    MINURSO Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioa. Izenak berak dioena egiteaz gain, misio horrek 1991ko su-etenaren akordioak betetzen diren gainbegiratzen du. Hesiaren bi aldeetako inguru zabal bat patruilatzen dute airetik eta lurretik.

    Errefuxiatuen kanpamentuak 173.000 saharar baino gehiago luzaroan bizi izan dira errefuxiatu gisa, 43 urtetik gora, hain zuzen ere. Biztanleria 5 kanpamentutan dago banatuta eta Mendebaldeko Sahara okupatuko hirien izenak dituzte. Rabunin dago Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko gobernuaren erdigune administratiboa.

    1975. urteaz geroztik, Mendebaldeko Sahara –Espainiako antzinako kolo-nia, Nazio Batuek lurralde ez-autono-motzat hartutakoa eta deskolonizatu gabe dagoena– Marokoko Erresumaren okupazio beligerantepean dago. 16 urtetik gorako ge-rraren ostean, bertan biztanle zibilen aurkako basatikeriak nagusi izan zirela, ezin konta ahala errefuxiatuk Aljeriarantz ihes egin zu-tela eta pertsonen kontrako milioika minaz inguratutako harresi militarra eraiki zela kontuan hartuta, nazioarteak behar besteko konpromisoa hartu zuen, bitartekaria izate-ko eta Saharako herriaren autodetermina-zio-erreferenduma egiteko. Hala ere, oraindik ez da konpromiso hori bete. Bien bitartean, sahararren hainbat belaunaldik bete-betean jasan dituzte okupazioak haien bizitzetan eta giza eskubide oinarrizkoenetan dauzkan ondorioak. Gazteen gaur egungo belaunal-diarentzat, haien lurraldearen okupazioa ezagutu duten errealitate bakarra da, eta, okupazioak bere horretan dirauen bitartean, haien bizipenek baieztatu egiten dute giza eskubideak ameskeria baino ez direla izango.

  • 4

    Giza eskubideen ameskeria: gazte sahara-rrak eta Mendebaldeko Saharako okupa-zioa txostena 2018ko ekainetik abendura zenbait eremu geografikotako (Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako, Aljeriako Tinduf inguruko errefuxiatuen kanpalekuetako, Fronte POLISARIOAK kontrolatutako Mendebaldeko Saharako eta Estatu espainoleko zein Marokoko zenbait hiritako) gazte sahararrei egin-dako elkarrizketen arabera garatutako ikerlanaren emaitza da, baita lehenengo zein bigarren mailako iturrien berrikus-pen xehearen emaitza ere. Nazioarteko zuzenbidearen eta, batez ere, giza eskubi-deen nazioarteko zuzenbideko tresnen bidez, aztertu egiten da nolako eragina duen Mendebaldeko Saharako okupa-

    zioak gazte sahararren (15-35 urtekoen) gaur egungo belaunaldiaren giza eskubi-deetan. Aldi berean, era bateko eta bes-teko eragileen erantzukizunak zein diren ere argitzen da, eta ekintza zehatzak eskatzen dira, ameskeria hori errealitate ukigarri bihurtu dadin.

    Okupazioa bera nazioarteko zuzenbidea-ren urraketa larria dela kontuan hartuta, hainbat eta hainbat gabetze bateratu ezarri dizkiete saharar guztiei. Hasteko, autodeterminazioa ukatzen diete, gaine-rako eskubide guztiak eskubide horren menpean badaude ere, eta, gainera, lurraldeko baliabide naturalak ere kon-trolatzen dizkiete, oparotasunaren iturri direnean eta mundu globalizatuan ne-goziatzeko boterea ematen dutenean. Ez da erreferendumik antolatu, oinarrizko eskubide horren erabilera negoziatzeko aukera ematen duen prozesua politizatu da eta, bertan, nazioarteko zenbait eragi-le egon dira inplikatuta (Maroko, Estatu espainola, Nazio Batuak, Europar Bata-suna...). Hori dela eta, okupazioaren on-dorioz biztanle sahararrek euren eskubi-deetan jasandako urraketen erantzuleak dira zenbait mailatan.

    Aldi berean, gazte sahararrak haien es-kubideez gabetzen dituzte modu desber-dinean, okupazioaren ondorioz zer eremu geografikotan dauden kontuan hartuta: okupatutako Mendebaldeko Sahara, erre-fuxiatuen kanpalekuak, Fronte POLISA-RIOAK kontrolatutako Mendebaldeko Sa-harako lurraldea eta diaspora. Biztanleak banatuta daudenez, familiek ere hainbat hamarkada daramatzate banatuta, eta

    AhmedEZ DUT ETORKIZUNIK. OKUPAZIOA DAGOEN BITARTEAN, NIRE PATUA NIRE AITONAREN ETA OSABAREN PATU BERA IZANGO DA: DESAGERTZEA

  • 5

    hori familia-bizitzarako eskubidearen aurkakoa da.

    Marokoren okupaziopeko lurraldean bizi diren gazte sahararrak etengabeko za-palkuntzapean bizi dira, lurraldea haiena izango balitz bezala zaindu eta ustiatzen duten indar marokoarren kontrolpean. Horrez gain, euren autodeterminazioa eskatzen duten sahararrak ere kriminali-zatzen dituzte. Hori guztia nazioartearen (estatuen, erakundeen eta instituzioen) konplizitateaz gertatzen da, ez dutelako inolako borondaterik, Mendebaldeko Sa-hara deskolonizatu gabe dagoen lurralde ez-autonomotzat hartzen duen sailkape-netik eratortzen den izaera juridiko des-berdina errespetatu dadila eskatzeko. Testuinguru horretan, gazteek honako hauexen ondorioei aurre egin behar diete:

    bizitzarako, norberaren askatasunerako eta norberaren segurtasunerako es-kubideaz gabetzea; sistema judizialaren babesik ez jasotzea; haien oinarrizko as-katasunak eta bizitza publiko nahiz priba-tuan duten partaidetza murriztea; haien bizitza pribatu zein familiarrean eskua sartzea; eta haien eskubide ekonomiko, sozial zein kulturalak behar beste eta be-har bezala ez eskuratzea.

    Aljeriako Tindufetik hurbil dauden erre-fuxiatuen kanpalekuetan, gazte saha-rarrek betiereko erbestea izango balitz bezala bizi dute okupazioa, atzerriko lurraldean, giza duintasunarekin bat ez datozen baldintzetan, ia-ia erabat era-gozten dietelako bizi-proiektuak garatzea edo etorkizuneko planak zehaztea. Haien biziraupena kanpalekuetara iristen den

  • 6

    NOLA IRITSI GARA HONA?

    Denbora-lerro honek Mendebaldeko Sahararen historiari buruzko mugarri nagusien kronologia aurkezten du, III. mendetik 2018 urtera arte.

    SAHARAN GERTATUTAKOAREN MUGARRIAK EZAGUTU ITZAZU

  • 7

  • 8

    laguntza humanitarioaren menpe dago, baina estatuek eta erakundeek giza gara-pena ukatzen diete, nahierako statu quoa sustatzen dutelako giza eskubideak ber-matu beharrean. Hori dela eta, kanpale-kuetako gazte sahararrek ez dute honako arlo hauetako eskubideak bete-betean erabiltzerik: hezkuntza, lana, osasuna, bi-zi-maila egokia eta bizitza kulturala. Era berean, statu quo horrek oinarrizko aska-tasunen bermea ere baldintzatzen du; es-ate baterako, batzartzeko eta elkartzeko askatasuna, bizitza publikoan parte hart-zeko eskubidea, mugitzeko askatasuna eta nazionalitaterako eskubidea, gazte horiek hirugarren estatu bateko (Alje-riako) lurraldean daudelako testuinguru globalean erabateko estatu-maila lortu ez duen gobernuaren (Saharako Errepu-blika Arabiar Demokratikoaren) kontrol-pean, Mendebaldeko Saharako lurralde

    osoa kontrolatzen ez duela ere kontuan hartuta.

    Fronte POLISARIOAREN kontrolpeko lurralde sahararrean dauden gazteei erreparatuz gero, Saharako agintariek gutxieneko zenbait zerbitzu eskaintzeko ekimenak abian jarri dituzten arren, Ma-rokok Mendebaldeko Saharako zati bat okupatzen duenez, nazioarteak bertan behera utzi du lurralde osoa, ez duelako inolako laguntzarik ematen eremu horre-tan. Inguru horretan maiz mugitzen den Mendebaldeko Saharako Erreferendu-merako Nazio Batuen Misioak emandako agerikotasunagatik izango ez balitz, ez litzateke inolaz ere igarriko lurraldea bera deskolonizazio-prozesuan dagoela Nazio Batuen ikuskaritzapean. Lurraldeko zati horretako gazte sahararrek bizia eta se-

  • 9

    gurtasuna arriskatzen dituzte lurraldean bertan dauden pertsonen kontrako mi-nengatik, eta, horrez gain, honako arlo hauetako eskubideak ere badituzte mu-gatuta: hezkuntza, osasuna, bizi-maila egokia eta oinarrizko beste eskubide as-ko.

    Estatu espainolean diasporan bizi diren gazte sahararrek ere jasaten dituzte oku-pazioaren ondorioak. Izan ere, zailtasun handiak dituzte nortasuna eratzeko or-duan, eta ondorio psikosozialak ere ba-dituzte erbeste bikoitz hori sentitzean. Horrez gain, gazte sahararrek Estatu es-painolaren bereizkeria sistematikoa ere jasaten dute, migrazio-kategoriak eta nazionalitaterako eskubidea eskuratzeko orduan mugak ezartzen dizkie-eta. Ho-rrez gain, Espainiako agintariek eta insti-tuzioek nazioarteko babeserako sisteman garatzen duten kudeaketak gabezia adie-razgarriak dituenez, jazarpenetik ihesi heltzen diren gazte sahararren kalterako da, torturak edo beste tratu txar batzuk jasan ditzaketelako Marokok okupatu-tako Mendebaldeko Saharako lurraldera itzultzen badituzte.

    Eskema horrek nabarmendu egiten du gazte sahararrentzat, bizileku dituzten eremuetan, Mendebaldeko Saharako okupazioa ez dela kalterik egiten ez duen errealitatea edo egitate historikoa, gaz-teek euren giza eskubideetan modu sis-tematikoan eta luzarotik jasaten dituzten urraketen errudun nagusia baizik. Era be-rean, egiaztatu ere egiten du okupazioari ezinbestean eman behar zaiola amaiera, gazte sahararren eta, era berean, Saha-

    rako herri osoaren giza eskubideak ber-matzeko.

    Mendebaldeko Saharako okupazioa be-tikotzeko orduan zenbait eragile inplika-tuta daudenez, okupazio horri amaiera emateko, ezinbestekoa da interesen bil-be zabala desegitea eta giza eskubideen errespeturako benetako konpromisoa hartzea. Estatuei dagokienez, erantzuki-zun handiena indar okupatzaileak (Ma-rokok) eta, nazioarteak aitortu bezala, lurraldea administratzen duen potentziak (Estatu espainolak) daukate, euren esku dutelako lurraldearen deskolonizazioa bultzatzeko eta okupazioari berari zein

    Muna MENDEBALDEKO SAHARAKO HERRITAR SENTITZEN NAIZ. NIRE DOKUMENTUETAN HERRIGABE ESTATUSA DUDALA JARTZEN DUENEAN, AMORRUA SENTITZEN DUT. SAHARARRA NAIZ.

  • 10

  • 11

    Gazte sahararren giza eskubideen urraketen egoeran gehiago sakondu nahi izanez gero, txosten osoa hemendik jaitsi besterik ez duzu:

    www.saharaconderechos.org

    horren ondorioz sortutako giza eskubi-deen urreketei amaiera emateko aukera. Neurri txikiagoan, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko eta Aljeriako go-bernuek euren erantzukizunak dituzte, haien jurisdikziopeko bizilagunek giza eskubideak erabat erabiltzeko aukera du-tela bermatzeko.

    Berriro ere, nazioarteko erakunde eta instituzioei erreparatuz gero, Nazio Ba-tuetako Batzar Nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak erantzukizunak hartu behar dituzte euren gain lurralde zehatz bateko biztanleei dagokienez, bertako deskolo-nizazio-prozesua Batzar Nagusiaren esku dagoenean eta, Segurtasun Kontseiluaren agintaritzaren barruan, eraso-egintzaren etengabeko ondorioak jasaten direnean. Beste agentzia edo erakunde batzuek ere badute giza eskubideen zaintza eta babesa sustatzerik. Besteak beste, Afri-kako Batasunak, Europar Batasunak eta nazioarteko beste eragile batzuek funt-sezko zeregina dute, lurraldearen izaera juridikoa eta horren inplikazioak errespe-tatzeko eta, era berean, Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa bultzatzeko eta Saharako herriari autodeterminazio-rako eskubidea aldarrikatzen laguntzeko.

    NourddineNIRE ANAIAREN ERAILKETAREN IKERKETA BULTZATZEN SAIATZEN NAIZENEAN, MEHATXATU EGITEN NAUTE.EDOZERTARAKO PREST DAUDE KASUA AHAZTU DADIN

  • 12

    Finantzatzen du: