GIDA01 - Kirolgelakirolgela.net/adjuntos/1270639452.pdf · KARBONO HIDRATOAK Gehienbat energetikoa....

27
GIDA01 KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA GAZTEEI ZUZENDUA

Transcript of GIDA01 - Kirolgelakirolgela.net/adjuntos/1270639452.pdf · KARBONO HIDRATOAK Gehienbat energetikoa....

GIDA01KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

GAZTEEI ZUZENDUA

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

2

AURKIBIDEA

00 SARRERA 301 ZER DA KIROL JARDUERA OSASUNGARRIA? 402 KIROL JARDUERAREN ONURAK 803 ENTRENAMENDUA ETA BERE ONDORIOAK 1004 LEHIAKETAREN KONTZEPTU OSASUNGARRIA 1105 KIROLARIAREN BIZIMODUA 1206 ELIKATZEKO ETA HIDRATATZEKO OHITURA EGOKIAK 1507 SUBSTANTZIA KALTEGARRIAK HARTZEAREN ONDORIOAK 1908 DOPINAREN ONDORIO KALTEGARRIAK 2109 GAUR EGUNGO GIZARTEAN KIROLA ETA IRUDI FALTSUAK 23

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

3

00 SARRERAZoritxarrez, sarritan hala telebistan, irratian, interneten, nola gure egu-neroko bizitzan ikus dezakegu kirolaren eta osasunaren arteko harre-mana ez dela beti egiazkoa, edo, behintzat, osasunarekin zerikusirik ez duten kirol eta kirolarien hainbat irudi ematen dizkigutela. Gida honek lagundu nahi dizue hainbatetan senideei, irakasleei eta kirol teknikarie entzun diezuen hori lor dezazuen: kirol jarduera, benetan, osasungarri eta onuragarria dela.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

4

01 ZER DA KIROL JARDUERA OSASUNGARRIA?Kirol edota kirol jardueraren helburuak anitzak izan daitezke. Laster-keta batean edo futbol txapelketa batean lehiatzea, pisua galtzea, osasun egoera hobetzea, itxura hobetzea, erlaxatzea, jostatzea, etab. Hala ere, badaude errespetatu beharreko irizpide batzuk jarduera hau ahalik eta osasungarrien eta iraunkorren izan dadin.

1. Norberaren egoera fisikoari eta adinari egokitu behar zaie

Kirol bati ekin ahal izateko, norberaren egoera fisikoaren ikuspuntutik egoki prestatuta izan behar da. Jarduten den bitartean agertzen diren lesio gehienen jatorria egoera fisiko kaskarrean datza. Beraz, kirol jarduera progresiboa, doitze fisiko egokiarekin batera doana, ezinbes-tekoa da kirol eta jarduera fisikoa segurtasunez egin ahal izateko. Adina, kontuan hartu beharreko beste puntu bat da, izan ere, gazta-roan eta haurtzaroan ahalegin fisiko bati eman ahal zaizkion erantzu-nak desberdinak dira pertsona heldu baten erantzunekin alderatzen baditugu. Ez duzue presarik izan behar helduak bezala entrenatzeko zuen gorputzak ez baitio ondo erantzungo entremandu horri.

2. rrespetatu behar ditu kirolariaren gainerako eremuetako erantzukizun eta betebeharrak Kirol jarduerak, alde batera utzita zein den bere helburua, aukera eman behar dio norberari garatzeko eta eguneroko beste esparrue-tan parte hartu ahal izateko: eskola, lagunak, familia, etab. Oreka bat egon behar da esparru hauen guztien artean. Kirol jardue-ra osasungarria horretaz ohartu behar da. Kirolariak izan behar gara ikasketetan, familiarekin, lagunekin…

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

5

3. Egoera fisikoaren eragileen garapen orekatuari lagundu behar dio.Ez da gauza bera osasuna dela eta kirol egiten duen pertsona batek behar duen sasoia, eta goi-mailako kirol errendimendua lortzeko behar duenarena.Lehenengo kasuan sasoi fisikoaren honako faktoreok oinarrizkoak dira:

1. Erresistentzia aerobikoa

2. Indarra

3. Malgutasuna

4. Koordinazioa eta oreka.

Bigarrenean:

1. Kasuan kasuko erresistentzia aerobiko eta anaerobikoa

2. Indarra eta potentzia

3. Abiadura

4. Malgutasuna

5. Oreka eta koordinazioa.

6. Bizkortasuna eta teknika egokia.

Nahiz eta goi mailako kirola egiten duen pertsona batek bere diszi-plinarako gehien behar dituen gaitasunak landu (maratoilari batek erresistentzia, kasu), oso garrantzitsua da oreka bat egotea aipatu-tako gaitasunak lantzeko orduan garapen fisiko armonikoa izateko, geroago kirol jardueraren espezializazioan lagunduko duena.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

6

4.Beste kirolariekiko eta gauzatzen diren inguruare-kiko harreman onak sustatu behar ditu.

Kirol egiten duenak berorren kirola edo bestelakoa egiten dutene-kin izaten ditu harremanak. Beste horiek izan daitezke aurkariak edo gainontzeko kirolariak saskibaloi partida batean ari bagara, edo oinezkoak eta gainontzeko biztanleak bizikletan edo patinatzen ari ba-gara. Ezinbestekoa da beroriek errespetatzea eta elkarbizitza sustat-zea kirol jarduera osasungarria izan dadin. Halaber, kirol egitea gure zaletasun eta gustu berberak dituzten lagunak egiteko modua da.

5.Kirolariari kirolaz kanpoko beste arloetan lagunduko dioten balio eta printzipio batzuk sustatu behar ditu.Horixe entzun duzula zeintzuk diren kirolaren balioak: norik bere burua gainditzeko gogoa, porrota onartzea, talde-lana, sakrifiziorako gaitasuna, borondatea, disziplina, aurkari guztiekiko begirunea, au-tokontrola,…

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

7

6.Beharrezko segurtasun neurriak zaindu behar ditu, kirol egitearen ondorioz sor daitezkeen arriskuak gutzitzeko.Egiten den kirola zein den, egoera onean dauden material egokiak baita babesteko elementuak ere erabiltzea, eta kirol jardueraren arauak eta berau egiten den ingurunea ezagutzea ezinbestekoak dira ahalik eta seguruen praktikatzeko. Kanpoko ekintzak eginez gero, babesteko neurriak areagotu behar dira, izan ere, ohiko praktikak dakartzan arriskuei gehitu behar zaizkie batzuetan aldakorra izan daitekeen ingurune batek dakartzanak.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

8

02 KIROL JARDUERAREN ONURAKMaila fisiko, psikiko eta gizarte eremuan ematen diren onurei ONURA ZUZENAK deritze.Beste alde batetik, berriz, kirol egin ohi dutenek kontu handiagoa izaten dute elikadurarekin, ez dute erretzen, eta gutxiago edaten dute, ezer edaten badute. Hauei, ZEHARKAKO ONURAK deritze.

Aurreko eskemaren arabera, onura zuzenen artean, egokitzapenak daude:

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

9

FISIKOAK Maila hauetan ematen dira hobekuntzak:

• Metabolikoa: besteak beste, gaitasun gehiago izaten da gantza energia-iturri bezala erabiltzeko.

• Kardiobaskularra: bihotza handitu egiten da eta odola hobeto ponpatzen du. Ondorioetako bat da bihotzfrekuentzia moteldu egiten zaigula egonaldian.

• Arnas sistema: arnasketan parte hartzen duten muskuluak indart-zen dira, eta kirolariak aire gehiago hartu ahal du esfortzu fisikoak egiten dituen bitartean.

Lokomozio aparatua: muskuluak eta hezurrak indartzen dira, eta oro har, artikulazioen mugikortasun eta egonkortasuna hobetzen dira.

PSIKOKLOGIKOAK: • Ongi sentitzea.

• Errendimendu intelektuala hobetzea.

• Autokontrola eta aukonfiantza bereganatzea, eta borondatea eta disziplina baita sakrifiziorako gaitasuna ere hobetzea.

• Estres, depresio eta ansietatearen sintomak gutxitu eta hobetzea.

GIZARTEKOAK: Oro har, laguntasuna, adiskidetasuna, eta gure berdinekin eta nagusiekin ere harremak izateko prozesuak ahalbidetzen ditu. ç

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

10

03 ENTRENAMENDUA ETA BERE ONDORIOAK Kirolari gaztea bazara, entrenamendua zure egunerokotasunaren zati da, eskolara joatea, ikastea, etab. diren bezalaxe; baina beharra den arren, gogoratu zure aisialdiaren barruan dagoela, eta une horiek go-zatu behar dituzula; entrenatzea ez da asteburuan lehiatzeko baliabi-dea, kirolkide guztiekin jolasteko, gozatzeko eta zure kirol jardueran hobetzeko, baizik.

Entrenamenduaren ondorioak. Entrenamenduak, egoki planifikatu eta egiten denean, kirol errendi-menduan hobekuntza argia dakar. Estimulu motak kontuan hartuta, honakook lortuko dituzu:

• Kirol mugimenduan erabilitako muskulu multzoen indar espezifikoa hobetzea.

• Esfortzuak errepikatzeak sortutako nekeari aurre egitea. Horrek lehiaketarako ez ezik, gero eta entrenamendu gogorragoei aurre egiteko ere balio du.

• Eknika handiagoa mugimendu doi eta eraginkorrei esker; mugi-mendu horiek, gainera, energia txikiagoa eskatzen dute. Nork bere buruaren gaineko autokonfiantza eta segurtasun handiagoa.

• Oro har, heldutasun mailari egokitutako sasoi fisikoa, denboraldiz denboraldi hobetzen lagunduko dizuna.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

11

04 LEHIAKETAREN KONTZEPTU OSASUNGARRIALehiatzea, helburu bera duten beste pertsona batzuekin emaitza edo sailkapen bat jokatzea da. Kirola egiteak lehiatzea dakar eta lehiatzeak pertsona batek edo pertsona multzo batek euren indar eta errendimendua neurtzea dakar, araudia osatzen duten arau batzuen bidez antolatuta.

Araudiak zehazten ditu elkarren aurka lehiatzen diren pertsonek izan behar dituzten harreman motak, elkarrekiko, inguruarekiko eta erabilt-zen dituzten baliabideekiko.

Oro har, araudiak lortu nahi du parte hartzaileek baldintza berberak eskaintzen dituen inguru batean jardun dezaten.

Hori guztia betearazteaz arduratzen direnak, epaileak eta arbitroak dira.

Lehiaketan epailea, arauak, gure kideak eta aurkariak errespetatu behar ditugu kirolariak diren aldetik.

Lehiaketa bizitzarako eskola da; porrotak onartzen, begirunez eta apaltasunez irabazten, presiopean edo presio barik erabakiak hart-zen, besteen eta norberaren akatsak onartzen, norberaren mugak ezagutzen, pertseberantziaren bidez hobetzen, eta agintzen eta aginduak onartzen irakatsiko digu; hori guztia eginez gero jakingo

dugu zer den lehiaketaren kontzeptu osasungarria, nahiz eta askotan hone-lako esaldiak entzun: “ira-baztea da garrantzitsuena, inor ez baita gogoratzen bigarren geratzen denaz”, “azken minutuko bidega-beko penaltiaz bada ere”, “nola edo hala irabazi behar da”; ezin ditugu, kirolariak garen aldetik, balioak ahaztu.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

12

05 KIROLARIAREN BIZIMODUAAsko dira, errendimenduaren mailarik gorenetan, arrakasta, ospea, dirua eta era guztietako ondasunak eskura izateagatik iparra galdu dutenak, eta kirol jarduerarekin bateraezinak diren ohiturak hartu dituztenak.

Kirol egiten duen pertsona baten bizimoduaren atzean funtsezkoak diren hiru oinarri daude:• Kirol jarduera bera

• Elikatzeko eta hidratatzeko ohitura egokiak.

• Atseden hartzeko eta errekuperatzeko ohitura egokiak.

Hiru oinarri hoietako edozeinek huts egiten badu, ez dute balio, ez kirol instalazio onenek, ez familaren laguntzarik onenak, … ez ezerk. Elikadura eta hidratazioaren garrantzia hain da handia, non gida ho-nek horren gaineko kapitulo oso bat duen. Kirol jarduerari berari dagokionez, inplikazio eta motibazioa ezinbes-tekoak dira kirolariak onartzeko kirola bere bizitzaren zati izango dela, eta entrenatu eta lehiatu beharko duela nahitaez, alde batera utziz, gogo handia edo txikia izan. Horren harira, borondatea eta sakrifizio-

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

13

rako gaitasuna ezin dira zalantzan jarri. Atsedena, zalantzarik gabe, hainbat adituk “entrenamendu ikustezina” izendatu dutena da.Hemen duzu ondo lo egiteko aholku batzuk:

• Saia zaitez, ahal den neurrian, ordu berean oheratzen, goizez altxatzen, egunean zehar jaten, kirol egiten, lan egiten, ikasten, eta abarretan.

• Ez egin kirolik oheratu aurreko bi orduetan. Kirol jarduerak, oro har, loaren kalitatea handitzen du, baina, era berean, oheratu baino lehen eginez gero berorren arazoak eragin ditzake.

• Afari orekatua egin, karbono hidrato eta proteinak hartuz, eta zaindu gantzen kontsumoa, izan ere, gauez liseriketa eragotz baitezakete.

• Hartu, oheratu baino lehen, nerbio sistema erlaxatzen lagunduko duten ohitura batzuk: irakurtzea, musika subea entzun, edo ur beroko bainua hartzea oso baliagarriak izan daitezke. Ekidin, berriz, estimu-lagarrak izan daitezkeen ekintzak, hala nola, telebista ikustea, bideo jokoetan aritzea, eztabaidatzea, hots durunditsuak, eta abar.

• Errekuperaziorako, ohitura higieniko egokiak hartzea ere garrantzit-sua da, horiek infeziozko gaisotasunak garatzea eragotziko baitute. Egunero dutxatzea; eskuak garbitzea jan aurretik eta ondoren; aho eta hortzen higiene egokia, dentistarenera erregulartasunez joanez; oinen, atzazalen eta ilearen egoera zaintzea, eta abar. Horiek guztiak berebizikoak dira arazo eta lesioen arriskua gutxitzeko..

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

14

Kirolari ona: …

Kirolari ona:

• Sarritan entrenatzen da.• Erabat zaintzen du zer jaten eta edaten duen.• Substantzia kaltegarrien kontsumoa ekiditen du, alkohola eta tabakoa kasu. • Ordutegi erregularrak jarraitzen saiatzen da. • Zortzi ordu inguru loegiten du.• Ez ditu bizitzako beste alderdi garrantzitsu batzuk baztertzen: familia, ikasketak, lana, lagunak, etab. • Sarri egiten ditu azterketa medikoak.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

15

06 ELIKATZEKO ETA HIDRATATZEKO OHITURA EGOKIAKEdonorentzat oinarrizkoa bada elikatzeko eta hidratatzeko ohitu-ra egokiak izatea, kirola egin zein ez, kirolarien kasuan oraindik garrantzitsuagoa da, are gehiago gazteak badira eta gorputza garatzeko prozesuan badaude.

Elikagaiek organismoak eta bere sistemek egoki funtzionatzeko energia eta lehen gaiak ematen dizkigute.

Galdetu ahal diezu gurasoei eta irakasleei zure zientzia liburuarekin, baina hemen dituzu aholku batzuk.

Zerez eginda dago jaten duguna?1. Jaki asko badago ere, horiek osatzen dituzten mantenugaiak bi talde nagusitan sailka daitezke:

2. Makromantenugaiak:a. Proteinak.b. Karbohidratoak .c. Lipidoak.

2. Mikromantenugaiak:c. Bitaminakd. Mineralak.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

16

Zertarako balio dute makro eta mikromantenugaiek?

MAKROMANTENUGAIA FUNTZIOA

PROTEINAK Gehienbat estrukturala, gure organismoa eratu eta berrindart-zeko. Horietaz dago osatuta gorputza.

KARBONO HIDRATOAK Gehienbat energetikoa. Karbohidratoak eta gluzidoak ere izena dutenak, gramoko 4 Kcal ematen dute.

LIPIDOAK Gantzak izenekoak, balio dute, besteak beste:• Zelulen mintzak osatzeko.• Energia erreserba bezala biltzeko.• Hormona jakin batzuk sortzeko.• Isolatzaile legez eragiteko.

MIKROMANTENUGAIA FUNTZIOA

BITAMINA ANITZ. Anitz. Ezinbesteko “piezak” dira metabolismoan hainbat erreakzio gauzatu ahal izateko.

MINERALAK Askotarikoak bitaminekin gertatzen den moduan:• Oro har, honakoetan eragiten dute.• Ehun jakin batzuk osatzeko prozesuan.• Metabolismoaren erregulazioan.• Eroate elektrikoa (elektrolitoak) eta atalen arteko likidoen oreka mantentzean• Entzimak eta hormonak sortzean.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

17

Zer da dieta orekatu bat?Gorputzak ondo funzionatzeko behar dituen 40tik gora mantenugaiak ematen dituena. Hori lortzeko, makronutrienteen kasuan, honela ba-natu behar da horiek sortutako energia:

• Karbono hidratoek guztien %55-70 bitarteko kaloria eman behar dute.

• Lipidoek %20-25

• Proteinek %12-15.

• Karbono Hidratoak

• Proteinak

• Lipidoak

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

18

Zer da egoki jatea? Jateko ohitura egokiak honakoak lirateke:

1. Astiro eta jakiak ondo murtxikatuz jatea.

2. Egunero 3-5 aldiz fruta jatea.

3. Gantzen kontsumoa zaintzea, animalietatik lortutakoak murriztuz eta landareetatik sortutakoak lehenetsiz, batez ere oliba olioa.

4. Freskagarriek, gozokiek, opilek, pastelek, eta abarrek duten azukrea, ahal den neurrian murriztea.

5. Ura edatea maiz, geroxeago azalduko dugun moduan. Alkoholik ez edatea. Edonola ere eta oro har, jan ezazu denetarik, otordu bakoitzean gutxiago baina otordu gehiago eginez, eta kontuz ibili gozoki, opil eta “paketeekin”.

Hidratazioaren garrantzia.Ura gorputz pisuaren zatirik handiena da, eta, nahiz eta energiarik ez eman, beste elikagai batzuek funtzionatzeko behar duten bidea da. Metabolismoaren barruan hainbat funtzio ditu; hauetako garrantzit-suenetako bat gorputzaren tenperatura erregulatzea da. Pertsona batek kirola egiten duenean, batez ere, luzaroan leku berot-suetan egiten badu, ur eta elektrolitoak galtzen ditu izerdiaren bidez, eta ahalik eta lasterren berritu behar dira. Kirolarien kasuan honako hauek lirateke ondo hidratazeko aholkuak:

1. Egunean zehar eta otorduen artean ura edatea.

2. Ura edatea egarri izan baino lehen

3. Kirola egin baino lehen 500 ml edatea gomendatzen da aurreko 60-90 minutuetan banatuta.

4. Entrenamendu eta lehiaketetan zehar 100-200 ml-ko tragoskak eman behar dira 15-20 minutuan behin. .

5. Kirola egin ostean ahalik eta lasterren berritu behar dira galdu-tako likidoak.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

19

07 SUBSTANTZIA KALTEGARRIAK HARTZEAREN ONDORIOAK Substantzia kaltegarriak dira horiek kontsumitzearen ondorioz osa-sunerako ondorio txarrak dakartzatenak. Hori bai, dopatzeko pro-duktuak, gerogago komentatuko ditugunak, kaltegarriak badira ere, kapitulu honetan bakarrik jorratuko ditugu kirol errendimendua hobet-zearekin zerikusirik ez dutenak, dibertimendurako direnak baizik.

Zalantzarik edo arazorik baduzu substantzia hauekin, gogoratu familia eta ikastetxeko irakasleak zuri laguntzeko eta horretaz hitz egiteko daudela.

Zeintzuk dira substantzia horiek?

Gida honetan kontsumo hedatuena duten substantziak landuko ditu-gu, alkohola eta tabakoa, besteak beste.

ALKOHOLAGehien kontsumitzen den substantzia da. Nerbio sistema zentralaren depresorea da, eta burmuinaren funtzioei eragiten die. Horren ondo-rioak hartzen den kantitaren araberakoak dira.Zentzu horretan eta hurrenez hurren honako ondorioak ditu:

• Hasierako euforia eta desinhibizioa

• Erlaxazio sentsazioa.

• Hitz egiteko eta ideiak erlazionatzeko zailtasunak.

• Normal mugitzeko eta koordinatzeko zailtasunak.

• Azkenik, intoxikazio larria.

Alkoholaren gehiegizko kontsumoak nahasmendu larriak eragin dit-zake, bai fisikoak, bai psikikoak, bai jokaerazkoak. Alkoholaren ondorioak alda daitezke eragile batzuk kontuan hartuz:

1. Edandako kopurua eta denbora tartea:Zenbat eta alkohol gehia-go eta azkarrago edan, orduan eta pozoitsuagoa.

2. Edari karbonikoekin nahasteak, hala nola kolekin, tonikekin eta abarrekin, intoxikazioa bizkortzen du.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

20

TABAKOANerbio sistema zentralaren estimulagarria da. Bere osagai askota-riko bat nikotina da, menpekotasuna sortzeko izugarrizko gaitasuna duena, eta tabakoaren menpekotasunaren eragile nagusia da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, tabaokoa da gaixota-sunak, ezintasunak eta heriotza goiztiarra ekiditeko eragile saihesga-rri nagusiena. Europan, tabakismoak urtero 1,2 heriotza eragiten du. 29 gaixotasun agertzearekin zerikusi zuzena du (horietatik 10 minbizi motak dira). Birikietako minbiziak eragindako heriotzen eragile nagu-siena da, eta gaixotasun kardiobaskularren %50 baino gehiago berak eragindakoak dira.Kontuan izan, kirol jardueran maila gorena eskatzen zaiela arnasketa eta kardiobaskular sistemei, hain zuzen ere, tabakoak gehien kaltet-zen dituen sistemei. Tabakoak ez dauka lekurik kirolarien bizitzan.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

21

08 DOPINAREN ONDORIO KALTEGARRIAKZer da dopina?

Kirol federatuan debekatuta dauden metodo edo osasunerako kaltegarri eta pozointsuak diren substantziak erabiltzea, edota kontsumoa sustatzea

Berez, kirolarien osasuna larri kaltetzeaz gain, kirolaren printzipio etikoen urraketa ere badakar. Era berean, zaletuen konfidantza, joku garbiaren arauak, eta aurkari zintzoekiko begirunea ere urrat-zen ditu bidegabeko desabantaila egoeran jarriz.

Era horretan, dopatzeko substantzietara jotzea laburbide tentaga-rri bilakatzen da kirolariarentzat eta haien ingurukoentzat; horren ondorioz, kirola-izurra binomioa guztiz bateraezina dela ahazten dute.

Zergatik daude debekatuta?Honakoak dira arrazoiak:

1. Kirolarien osasunarekiko begiruneagatik; izan ere, substantzia hauetako askok ondorio kaltegarriak izan ditzakete osasunean.

2. Kirolari zintzoarekiko begiruneagatik

3. Zaletuekiko begiruneagatik.

4. Azken finean, kirolaren balio hezitzaile eta sozialen aurka doalako, eta kirol egitean bilatzen diren helburuak distortsinatzen dituelako.

Zeintzuk dira dopinaren arriskuak?

Arriskurik garrantzitsuenak kirolariaren osasunean sor daitezkeen eragin kaltegarriekin du zerikusia. Debekatuta dauden substantzia guztiek badituzte edo izan ditzakete gizakion osasunerako kaltega-rriak diren albo-ondorioak.

Ondorio kaltegarriak anitzak dira, eta organismo eta sistema asko-ri eragiten diete.

Oro har, hormonen alterazioa gertatzen da: mutilezkoen kasuan antzutasuna eta inpotentzia; emakumezkoenean, berriz, maskuli-nizazioa gertatzen da; oro har, gibeleko arazoak, jokaera erasoko-rrak, kardiobaskular sistemako arazoak,…

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

22

Zein bestelako ondorio dakar?Dopinaren aurkako kontrol batean positibo emanez gero:

• Sinesgarritasun osoa galtzen da gizarte eta gainontzeko kirolarien aurrean.

• Arrakastaz betetako kirol ibilbide oso batek lurra jo dezake. De-bekatutako produktu bakar bat eta bizitzan behin hartzeak kirolean lortutako garaipen guztiak itzalpera bidali ditzake. Dopatutako kirolari guztiak iruzurti gogoratuko ditu jendeak

• Ezarritako isunak kiroletik kanpo utzi dezake behin behiniko edo be-hin betiko, eta ezin izango du inolako kirol jarduera ofizialean parterik hartu.

Dopina ez diren zenbait hautabide:Goi-mailako kirolean arrakasta lortzeko iruzurrik erabili gabe. Gaitasun egokiak izateaz gain, jarraibide eta baldintza egokiak hartu behar dira aintzat:

1. Jarraipen medikoa.

2. Profesionalek zuzendutako entrenamendua.

3. Kontrolpeko atseden eta errekuperazioa.

4. Elikadura orekatua.

5. Oreka psikologiko.

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

23

09 GAUR EGUNGO GIZARTEAN KIROLA ETA IRUDI FALTSUAKSineskeria asko daude kirolaren eta, oro har, jarduera fisikoaren inguruan. Komunikabideek eta, bereziki, telebistak lagundu dute goi-mailako kirola ikuskizun eta gizarte fenomenoa izan dadin... Egoera honek errealitatearekin baino, antzemate subjetiboekin zerikusi han-diagoa duten iritzi eta ideiak sorrarazi ditu. Hurrengo lerroetan hedatuenetako batzuk azalduko ditugu, goi-mai-lako kirolari eta errendimenduari erreferentzia egiten dietenak:

1.Goi-mailako kirolaria izateak diru asko irabaztea eta kirol ibilbidea bukatutakoan bizitza konponduta edu-kitzea dakar.Kirol batzuetan diru asko irabazi arren, beste batzuetan, berriz, hori ez da gertatzen. Futobol eta antzeko kiroletatik datozkigun kopuru izugarriak, ez dira ematen beste hainbat kiroletan. Goi mailako atleta askok bizirauten dute beka eta laguntza programei esker.Beste alde batetik, kirol ibilbideak, oro har, laburra izaten denak, ez du diru-sarrerarik bermatzen behin bukatuta. Asko dira goi-mailako kirolariak, karrera behin bukatuta, lan bat bilatu behar dutenak.Goi-mailako kiroleko “aurpegi ezagunak” bakarrik dira “icebergeren tontorra” Profesional asko, berriz, ez dira komunikabideetan azaltzen eta berorien bizimoduak ez dauka zerikusi handirik gehienok buruan daukagunarekin kirolari profesional batez pentsatzen dugunean.

2.Kirolari gehienak dopatzen diraDopin kasuak pil-pilean dauden arren, asko dira, emaitzak lan gogo-rrean eta diziplinan oinarritzen dituztenak.Zoritxarrez, bakarrik hitz egiten da dopinaz kirolariren batek positibo ematen duenean kontroletan.Baina kasu gehienetan froga horien emaitzak negatiboak izaten dira, eta inork ez du ezer esaten. Beste alde batetik, desegin behar da dopatzeko substantziak erabil-tzearen eta kirol arrakastaren artean dagoen erlazioa. Substantzia horiek erabiltzeak unean uneko abantailak inguru lehiakor batean ekar balitzake ere, osasunari ekar lekizkiokeen kalteak edota lehiat-zea eragotz lezakeen isun baten arriskuak handiagoak dira.

3.Ez du merezi kirol egitea ez bada hortik bizimodua aterako. Kirol egiteak nahiz edozein kirol jarduera egiteak hainbeste onura fisiko, psikologiko eta sozial ekartzen dizkio norberari, non profesiona-lki ekitea bigarren maila batera pasatzen baita. Argi dago helburua ez bada goi-mailko errendimendua, entrenamendu karga eta dedikazioa

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

24

baxuagoak izan behar direla eta pertsonaren bizimoduari egokitu behar zaizkiola.

4.Goi mailako kirolaria izateko aukeratuako kirola praktikatu behar da txiki-txikitatik. Hobe da denborarik ez galtzea beste batzuk praktikatzen. Espezializazio goiztiarraren debatea, gaur egun, oraindik zabalik dago. Herri batzuetan eta disziplina batzuetan umea, 3-4 urte dituela, sartzen dute egun batean txapeldun bihurtuko duen kirol jardueran. Antzeman eta aukeratzean oinarritutako programa horiek ez dute umearen garapen integrala kontuan hartzen, are gehiago, interesatu ere ez zaie egiten. Egun, ikertzaileek, pedagogoek eta hezitzaileek iradokitzen dute txikitan egiten den kirola ahalik eta anitzena izan behar dela; geroago era progresibo batean izango da gero eta espezializatuagoa. Horrela kirolari bakoitzak bai maila psikologikoan bai maila fisikoan, modu oratu batez lortuko du heldutasuna eta, disziplina bati bereziki ekiten dionean, hainbat baliabide eta experintzia izango ditu erabilgarri.

5.Goi-mailako kirolaria jaio behar da, ez da egiten. Gaitasun eta trebetasun jakin batzuekin jaio arren, inguruaren eragi-nak lagun dezake ahalik eta ondoen ager daitezen, edo, alderantziz, guztiz oharkabean pasa daitezen. Beraz, ondorio hau atera behar da: kirolari bakoitza jaio ez ezik, egin ere egiten da. Hasieran baldintza onenak izateak ez du arrakasta ziurtatzen, atzean ez badago zentzuz antolatutako lan bat.

6.Goi-mailako kirolaria izateko bakarrik eduki behar da izugarrizko gaitasun fisikoa

Erabakiorra da, bai, baina ez da eragiten duen aldagai bakarra. Hainbat adibide daude, nahiz eta izugarrizko gaitasuna izan, stresa kontrolatzen ez dakitenak, emozioak menperatzen ez dituztenak, kanpoko presio eta eraginen aurrean oso sentiberak direnak, jokoaren unean uneko egoerak irakurtzeko eta interpretatzeko behar beste-ko gaitasun kognitiboa ez daukatenak, lehiatzean eta lehiatzen ez direnean, etab. Borondatea, sufritzeko gaitasuna, egoera zailak gainditzeko auto-motibazioa, trebetasuna, esperientzia, adimena, etab. gainontzeko eragile batzuk dira, goi-mailko kirolariak izateko momentuan eragiten dutenak,

7.Kirolean irabazi behar da, kosta ahala kosta.Kirolari bat lehiaketa baterako entrenatzen denean, bere helburua irabaztea da. Hala ere, ez da zilegi edonola egitea. Aurkari, epaile eta ikusleak errespetatu behar dira; iruzurra erabiltzea, arauak haustea, noizbait ordaindukko da. Horrelako kirolariak inork ez gogoratzea

KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA

Gazteei zuzendua

25

bere ondorioetako bat baino ez da. Bizitza, kirola bezala, askotan lehiatzearen sinonimo da. Eta horrek, progresoa eta eremu askotako aurrerapenak dakartza. Hala ere, helburuak edonolako bitartekoak justifikatzen dituelako ustearekin lehiatzen dena, bere printzipioen biktima bihurtuko da.

GIDA01KIROLARI GAZTEEK BIZIMODU OSASUNGARRIA IZATEKO GIDA