Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu...

8
/ Nabarmentzekoak > Muxikebarriko informazio bulegoaren irekiera (4. or.) > Gobelako igerilekuak berriro irekita publikoarentzat (5. or.) > Hautagaitzak “Argia Ereiten” Sarirako (3. or.) 38. Arte Eszenikoen Jardunaldiak. Hilaren 9tik 25era, Muxikebarrin. Antzerkia. Urriak 11, igandea, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, “Una visita inoportuna” Aztiak taldearekin. Sarrera: 3. “Emakumeak eszenan” zirkuitua. #GetxoBiziEzazu Doako alea 1.607 zk. www.getxo.eus Urriak 01 >> Urriak 11 2020 “Kontaiguzu ondarea”, XX. Ondarearen Jardunaldien leloa (4. or.) Romo Kultur Etxeko kafetegiaren ustiapena adjudikatuta Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 murriztuko da 2021ean, Covid 19aren ondorioak arintze aldera Udaleko osoko bilkurak, astear- tean, behin-behinean eta aho batez, jabari publikoa okupatzea- gatiko tasa arautzen duen Orde- nantza Fiskalaren aldaketa onar- tu zuen, 2021ean Getxoko bide publikoko terrazek kontzeptu horrengatik ordaintzen duten tasa %50a murrizteko. Neurria- ren helburua da “Covid 19ak os- talaritza-sektorean dituen ondorioak arintzea, eta Udalaren diru-sarrere- tan 45.000€ inguruko murrizketa ekarriko du; eta, jakina, kopuru bera aurreztuko da ostalaritzako sare eko- nomikoan”, adierazi zuen Ignacio Uriarte Diruzaintzako zinego- tziak. Sektorearekin eta udal-tal- de guztiekin hainbat bilera egin ondoren, eta txosten eta irizpide teknikoak kontuan hartuta, Udal Gobernuak uste du “2021ari be- gira ostalaritzari laguntzeko zer- ga-arlotik hartu daitekeen neurririk egokiena” dela. Bestalde, gastu publikoaren eremutik, pande- miak jarduera ekonomikoan aur- ten ezarri eta konprometitutako ondorio negatiboak indargabe- tzearekin lotutako ezohiko neu- rriak 2.000.000€-ra iritsi dira. Botoak aldekoak izan ziren arren, oposizioko hiru alderdiek (PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Po- demos) agertu zuten neurri hori ez dela nahikoa, berandu iritsi dela eta argi erakusten duela Udal Gobernuaren gaitasun eza sektorearen beharrei behar den unean aurre egiteko. Bestalde, Gobernuak esan zuen proposa- men hau ez dela isolatua, osta- laritzari laguntzeko neurri sorta bat baizik. RKEko kafetegia Bestalde, Udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, eta EH-Bildu OHARRA Osasun egoera dela eta, urriaren 31rako Muxikebarrin programatuta zegoen Speedometer taldearen kon- tzertua (20:30ean) bertan behera ge- ratu da, Kultur Etxeak aditzera eman duenez. Txartelaren bitartez erosita- ko sarreren zenbatekoa itzuliko zaie erosleei ezer egin gabe. Eskudiruz ero- si dutenak Muxikebarriko Informazio Bulego berrira (ikusi 3.orrialdea) joan beharko dira itzulketa eskatzera. Halaber, Bizkaiko Bertsolari Elkarteak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketak bertan behera utzi ditu. Beraz, azaroaren 8an Muxikebarrin izan behar zen saioa (18:30ean) ez da egingo. eta Elkarrekin Podemosen abs- tentzioarekin, RKEko kafetegia ustiatzeko zerbitzua adjudikatu zen. Enpresa adjudikaziodunak ordaindu beharreko hileko kano- na 1.103€-koa izango da (BEZik gabe), eta kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da (beste lau urterako luzapen posible baka- rrarekin). Unai Elorriaga idazle getxoztarrak 2019ko Kritikaren Saria jaso du eus- karazko narratiban Iturria eleberria- gatik. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen du sa- ria, diru-sari ekonomikorik ez duena. Iturria da, Elorriagaren iritziz, “ poe- siaz mozorrotutako ipuin-liburua”. Ho- rretan, laurogei urteko bi pertsonak Europan zehar hirugarren baten bila egiten duten bidaia kontatzen du. Adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begira- da pertsonala. Unai Elorriaga 2019ko Kritikaren Saria euskaraz "Iturria" eleberriagatik

Transcript of Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu...

Page 1: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

/ Nabarmentzekoak> Muxikebarriko informazio bulegoaren irekiera

(4. or.)

> Gobelako igerilekuak berriro irekita publikoarentzat (5. or.)

> Hautagaitzak “Argia Ereiten” Sarirako (3. or.)

38. Arte Eszenikoen Jardunaldiak. Hilaren 9tik 25era, Muxikebarrin.

Antzerkia. Urriak 11, igandea, 19:00etan, Romo Kultur Etxean, “Una visita inoportuna” Aztiak taldearekin. Sarrera: 3€. “Emakumeak eszenan” zirkuitua.

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

1.607 zk.

www.getxo.eus

Urriak 01 >> Urriak 11

20

20

“Kontaiguzu ondarea”, XX. Ondarearen

Jardunaldien leloa (4. or.)

Romo Kultur Etxeko kafetegiaren ustiapena adjudikatuta

Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 murriztuko da 2021ean, Covid 19aren ondorioak

arintze alderaUdaleko osoko bilkurak, astear-tean, behin-behinean eta aho batez, jabari publikoa okupatzea-gatiko tasa arautzen duen Orde-nantza Fiskalaren aldaketa onar-tu zuen, 2021ean Getxoko bide publikoko terrazek kontzeptu horrengatik ordaintzen duten tasa %50a murrizteko. Neurria-ren helburua da “Covid 19ak os-talaritza-sektorean dituen ondorioak arintzea, eta Udalaren diru-sarrere-tan 45.000€ inguruko murrizketa ekarriko du; eta, jakina, kopuru bera aurreztuko da ostalaritzako sare eko-nomikoan”, adierazi zuen Ignacio Uriarte Diruzaintzako zinego-tziak. Sektorearekin eta udal-tal-de guztiekin hainbat bilera egin ondoren, eta txosten eta irizpide teknikoak kontuan hartuta, Udal Gobernuak uste du “2021ari be-gira ostalaritzari laguntzeko zer-ga-arlotik hartu daitekeen neurririk egokiena” dela. Bestalde, gastu publikoaren eremutik, pande-miak jarduera ekonomikoan aur-ten ezarri eta konprometitutako ondorio negatiboak indargabe-

tzearekin lotutako ezohiko neu-rriak 2.000.000€-ra iritsi dira.Botoak aldekoak izan ziren arren, oposizioko hiru alderdiek (PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Po-demos) agertu zuten neurri hori ez dela nahikoa, berandu iritsi dela eta argi erakusten duela Udal Gobernuaren gaitasun eza sektorearen beharrei behar den

unean aurre egiteko. Bestalde, Gobernuak esan zuen proposa-men hau ez dela isolatua, osta-laritzari laguntzeko neurri sorta bat baizik.

RKEko kafetegiaBestalde, Udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, eta EH-Bildu

OHARRA Osasun egoera dela eta, urriaren 31rako Muxikebarrin programatuta zegoen Speedometer taldearen kon-tzertua (20:30ean) bertan behera ge-ratu da, Kultur Etxeak aditzera eman duenez. Txartelaren bitartez erosita-ko sarreren zenbatekoa itzuliko zaie erosleei ezer egin gabe. Eskudiruz ero-si dutenak Muxikebarriko Informazio Bulego berrira (ikusi 3.orrialdea) joan beharko dira itzulketa eskatzera.

Halaber, Bizkaiko Bertsolari Elkarteak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketak bertan behera utzi ditu. Beraz, azaroaren 8an Muxikebarrin izan behar zen saioa (18:30ean) ez da egingo.

eta Elkarrekin Podemosen abs-tentzioarekin, RKEko kafetegia ustiatzeko zerbitzua adjudikatu zen. Enpresa adjudikaziodunak ordaindu beharreko hileko kano-na 1.103€-koa izango da (BEZik gabe), eta kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da (beste lau urterako luzapen posible baka-rrarekin).

Unai Elorriaga idazle getxoztarrak 2019ko Kritikaren Saria jaso du eus-karazko narratiban Iturria eleberria-gatik. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen du sa-ria, diru-sari ekonomikorik ez duena.Iturria da, Elorriagaren iritziz, “poe-siaz mozorrotutako ipuin-liburua”. Ho-rretan, laurogei urteko bi pertsonak Europan zehar hirugarren baten bila egiten duten bidaia kontatzen du. Adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begira-da pertsonala.

Unai Elorriaga 2019ko Kritikaren Saria euskaraz "Iturria" eleberriagatik

Page 2: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

URRIAK 2 OSTIRALA

Haur antzerkia. Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, 18:00etan, “Etxerik txikiena”, Yarleku Tea-troren eskutik. 6 urtetik gora. Sarrera: 8€.Kontularien kluba. 2020/21 denboraldiaren hasiera. 19:00etan Algortako Kultur Etxean, ipuin –kontalaria izan edo entzun nahi duten nagu-sien topagunea. Gaztelaniaz.

URRIAK 3 LARUNBATA

Ingurumen aretoa. 10:00etatik 14:00ak arte. Bolueko hezegu-netik Ginkana 2.0 autogidatua eta “Haritz eta bera lagunak” (6 urtetik aurrera). Ekintza guztietan beharrezkoa da izena ematea. Tel: 688 88 35 96, [email protected] Dantza Jaialdia. 19:00etan Muxikebarrin. ALBEk antolatuta. Bertsolariak: Itxaso Paya, Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze. Musikariak: Roberto eta Miren Etxebarria eta Erres-kan taldea. Dantzariak: Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pas-cuas. Xirulari eta abeslaria: Mixel Etxekopar. Sarrera gonbidapena-ren bidez [email protected] helbidean.

URRIAK 4 IGANDEA

Ingurumen aretoa. Habitata-ren Mundu Eguna. 10:30etik 11:45ak arte eta 12:15etik 13:30ak arte. Txiki tailerra “Egin ezazu kate trofiko eseki bat” (6 urtetik aurrera).Mendi irteera. GR 280 Derio-So-pelako 2. etapa: Lauromendi-So-pela.Informazioa: [email protected] eta tel.: 606 63 71 28.

URRIAK 7 ASTEAZKENA Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena (“Adur eta izar eus-kalkulturan”,”Jentiles. El último secreto de la mitología vasca” eta “Xixili. Hegatsa galdu nue-nekoa”) Leire Lekuona eta Aritza Bergararen eskutik.

URRIAK 9 OSTIRALA 38. Arte Eszenikoen Jardu-naldiak. Danza. Muxikebarri-ko Ereaga aretoan, 18:00etan, “Sharing Home”, Denis Santa-cana Compañía de Danzaren eskutik. Sarrera: 8€.Komiki jardunaldiak. Erakus-keta. Romo Kultur Etxeam Jose Manuel Ágredaren “Ágreda: hé-roes del tebeo”. Azaroaren 1era arte.

URRIAK 10 LARUNBATA 38. Arte Eszenikoen Jardu-naldiak. Zirku-antzerkia. Mu-xikebarriko Arrigunaga aretoan, 13:00etan, “Indartsuak”, Circo Choscoren eskutik. Kultur Etxee-tan jaso beharreko gonbidape-nez. Haur antzerkia. Muxikeba-rriko Ereaga aretoan, 18:00etan, “Cottondarrak”, Anita Maravilla-sen eskutik. Euskaraz. Sarrera: 6€.Kontzertua. 19:00etan, Aree-tako Andrés Isasi Musika Es-kolan, “Trizak” taldearen ema-naldia: Jon Piris (kontrabaxua), Julen Izarra (saxoa), eta Hasier Oleaga (bateria). Gonbidatua: Rubén Salvador (tronpeta). Sa-rreraren prezioa: 5€.Ingurumen aretoa. Sare so-zialen bidez argazki lehiaketa: “Getxoko hegaztiak (#ge-txohegaztiak)”. Hilaren 15a arte. 10:00etatik 14:00ak arte. Bolueko hezegunetik Ginkana 2.0 autogidatua eta “Altxorra-ren bila”.

URRIAK 11 IGANDEA 38. Arte Eszenikoen Jardu-naldiak. Ikuskizuna. Muxi-kebarriko Arrigunaga aretoan, 13:00etan, “Esku Harriak: Otei-zaren (H)aria”, Mugmus Labo-rategiarekin. Euskaraz. Kultur Etxeetan jaso beharreko gonbi-dapenez. Antzerkia. Muxikeba-rriko Ereaga aretoan, 19:00etan, “Julietas, Romeo circo”, Mar-keliñe taldearen eskutik. Testu barik. Sarrera: 12€.Antzerkia. “Emakumeak es-zenan” zirkuitua. Romo Kultur Etxean, 19:00etan, “Una visita inoportuna” Aztiak taldearekin. 3€.Ingurumen aretoa. 10:30-11:45 eta 12:15-13:30 h. Txiki tailerra “egizu eta koloreztatu zure buztineko dortoka” (4 urte-tik aurrera).

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

- Neska euskalduna prest dago adinekoak zaintzeko eta/edo arropa lisatzeko. Esperientziaduna eta txos-tenekin. Arratsaldez. Tel.: 635 80 66 19.

- Neska eskarmentuduna

lan bila dabil garbitzeko edo pertsona nagusiak zaintzeko, orduka edo la-naldi osoa. Erreferentziekin. Tel.: 612 57 27 95.

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

STA

FF >

Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

2020-2023rako diru-laguntzen plan estrategikoa onartuta

2020-2023 aldirako diru-la-guntzen plan estrategikoa astearteko osoko bilkuran onartu zen, EAJ/PNV, PSE-EE eta PP alderdien babesa-rekin, eta EH-Bildu eta Elka-rrekin Podemosen kontrako botoekin. 25 zuzenketa aur-keztu ziren: Elkarrekin Po-demosen osoko zuzenketa bat eta 12 zuzenketa par-tzial, eta EH-Bilduren beste 12 zuzenketa partzial. Udal Gobernuak gogorarazi zuen 17 ildo estrategiko biltzen dituen planaren helburuak direla Getxoko erakundeen eta pertsonen partaidetza soziala bultzatzea hainbat arlotan; diru-laguntzen ku-deaketa hobetzea eta arra-zionalizatzea; eta admi-nistrazio-sinpliikazio eta gardentasuna bultzatzea. Eztabaidan, EH-Bilduk kon-tinuistatzat eta berritasunik eta irudimenik gabekotzat jo zuen Plana. Horrek presoen senideei sakabanaketari au-rre egiteko laguntzak ez ja-sotzea kritikatu zuen, eta, talde horren ustez, erabaki horrek “EAJk eta PSE-EEk PPrekin jarrerak hurbiltzeko duten asmoari erantzuten dio”. Taldeak, besteak beste, ho-nako proposamen hauek egin zituen: aipaturiko la-guntzak sartzea, pobrezia energetikoari ikusgarritasu-na emateaz gain, auzoetan asoziazionismoa sustatzeko diru-laguntzak gaitzea…

Bestalde, Elkarrekin Pode-mosek nabarmendu zuen Plana ez dagoela pandemia-ren egungo testuingurura egokituta, erakundeek behar gehiago dituztela, eta per-tsona asko kanpoan uzten dituela. Talde horren pro-posamenek “Getxo berdeagoa, hobea eta inklusiboagoa” pro-posatzen dute, ludopatiaren eta eskola-jazarpenaren aur-ka borrokatzeko laguntze-kin, indarkeria matxistaren aurkako proiektu estrategi-korekin eta abar.

Udal Gobernuaren ustez, plan ona da, eta gogoratu zuenez, kontuan hartuta aurten, gutxi gorabehera, 3.000.000€ bideratu dire-la pandemiak gizarte- eta ekonomia-arloetan dituen ondorioak arintzeko diru-laguntza espeziikoetarako, 8.884.336€ko gutxi gora-beherako zifra bat lortu da ekitaldi honetarako udal-di-ru-laguntzetan. PP ere ados egon zen, eta aipatu zuen plan ona dela, aurrekoa na-barmen hobetzen duena, eta presoen senideentzako laguntzak mantentzen ez di-tuena, “zeinek terrorismoaren biktimei irain egiten baitzieten”.

Beste kontu batzuk eta one-tsitako mozioakUdaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionalaren berri ere

eman zen saioan, zeina hila-ren hasieran onartu baitzen Unai Etxebarria futbolari getxoztarrari elkartasuna adierazteko. Etxeberriak mezudun kamiseta bat era-mateagatik zigor latza jaso zuen. Adierazpenak EAJ/PNV, EH-Bildu eta Elkarre-kin Podemosen babesa izan zuen, eta PPren eta PSE-EE-ren aurkako botoak.

Gainera, saioan Cristina Za-mora Chuquiguangak EH Bilduko zinegotzi kargua-ri uko egin izanaren berri eman zen.

Azkenik, mozioen kapitu-luan, testigantza-izaerare-kin, EH-Bilduk aurkeztuta-ko bat onartu zen, Udalak beharrezko izapideak egin ditzan San Nikolas plaza-ren azpiko lurpeko apar-kalekuan alokairu soziala-ren sistema epe laburrean, hilabete edo urtebeterako, ezartzeko. Hala ere, Udal Gobernuak adierazi zuen lanean ari dela plazak alo-kairura ateratzeko, Romoko Gobela kiroldegiko aparka-lekuaren antzeko aldi bate-rako eredu batekin, zozketa bidez esleituta eta itxaron-zerrenda bat sortuta, den-borak aurrera egin ahala hutsik geratzen diren pla-zak betetzeko.

Satistegiko magalaren eta eraikuntzen, eta Los Chopos parkea-ren segurtasuna eta egonkortasuna hobetzeko lanak abian dira Ereagako kaiko bidegorria, “La Rana” izeneko iturriaren eta Portu Zaharraren amaieraren arteko zatiaren hesitzearekin, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoa babesteko. Lanak egiteko 47 asteko epea izango dute, 1.654.000€-ko aurrekontuarekin. Behin hesia amaitu-ta, Satistegi kaleko 7-9 zenbakiko begiratokian hasiko dira lanak. Segurtasun eta Osasun Planean jasotako babes-neurriak hartu on-doren, begiratoki hori eraitsiko da. Lanek eragingo dituzten zirku-lazio eteteak eta beste neurri batzuk era egokian iragarriko dira.

Satistegin eta Los Chopos parkean lanak abian

*Neguko ordutegia Tu-rismo Bulegoan. Maia-tzaren 31ra arte Ereagako Getxoko Turismo Bule-goaren neguko ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik larunbate-ra 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandeetan 09:30etik 14:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da. Tel.: 94 491 08 00 da eta helbide elektronikoa [email protected].

Era berean, Bizkaia Zu-biko Informazio Turisti-koaren Gunea urriaren 1etik abenduaren 30era zabalik egongo da egu-nero 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:00eta-ra, urriaren 10-12ko, eta abenduaren 5-8ko jai zubietan izan ezik. Kasu horietan 10:00etatik 18:00etara izango da. Tel.: 615 75 62 90 da. 62 90.

LABURRAK

Page 3: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

La getxotarra Rosa Rubio Arias ha presentado su libro de poemas “Quién anda en la playa”. La autora pertenece al Taller de Escritura Creativa funda-do por Ramiro Pinilla y, tras años sin escribir, decidió presentar este poema-rio al XX Concurso de Poesía Villa de Pasaia- Altamira Puente, organizado por el Ayuntamiento de Pasaia, obteniendo el 1º premio, dotado con 1.200€ y la publicación del libro. El ejemplar también recoge los poemas del segundo premiado, Francisco Serrano Rangel, bajo el título “Tu otro nombre”.

“Quién anda en la playa”

Hautagaitzak “Argia Ereiten” Sarirako

“Etxerik txikiena”, haurrentzako antzerkia Muxikebarrin

Muxikebarriko informazio bulegoaren

irekiera

Kontzertuak, dokumental bat eta txalaparta saioa Azebarri Kultur elkartean

Urriaren 23ra arte zabalik egon-go da Euskara Saria Argia Erei-ten lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea. Udalak anto-latuta, ekimenaren helburua da euskararen gizarte erabilera ba-bestea, sustatzea edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipa-tzea.

Hautagaiak aurkezteko fitxa posta elektronikoz [email protected] helbidera bidal dai-teke edo posta arruntez Getxo-

Muxikebarriko Arrigunaga aretoan, ostiralean, urriak 2, 18:00etatik aurrera, Etxerik txikie-na izeneko antzezpena izango da Yarleku taldearen eskutik. Mun-taia 6 urtetik gorako umeentzat da eta bere protagonistak Laura

Urriaren 5ean Muxikebarriko In-formazio Bulegoa zabalduko da, egun Algortako Andres Isasi Mu-sika Eskolako harreran kokatuta dagoena. Herritarrentzako arreta ordutegia astelehenetik ostirale-ra 08:30etik 14:30ak arte izango da eta telefonoa 94 466 01 23. Bulegoa behin abian jarrita, Vilamonteko herritarrentzako arreta zerbitzua bertan behera geratuko da.Bulegoan Villamonten eskaintzen diren zerbitzu berberak eman-go dira: sarrera-salmenta, Kultur Etxearen erregistroa, ikastaro eta tailerretarako izen-ematea, Kul-tur Etxearen jarduerari buruzko kontsultak, mezularitza hartze eta igortzea eta kanpoko bisitentzako harrera.Muxikebarriko erregistroaren arre-ta aipatutako telefonoaren bitartez aurretik eskatutako hitzorduarekin bakarrik izango da, Udaleko Herri-tarrentzako Arreta Bulegoetan egi-ten den modu berean.Halaber, urriaren 5etik aurrera Mu-xikebarriko txarteldegia ere zabal-duko da. Ordutegia astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30ak arte izango da, ekitaldiaren egunean, emanaldia hasi baino ordubete lehenago; eta asteburuetan, ateak zabaldu baino ordubete lehenago.

Azebarri Kultur elkarteak hain-bat ekitaldi antolatu ditu dato-zen asteotarako. Lehenengoa, folk kontzertu bat izango da Xukelak taldearen eskutik, os-tiralean, urriak 2, 21:00etan. Urriaren 7an, asteazkenean, Bi urte, lau hilabete eta egun bat ize-neko dokumentalaren proiek-zioa izango da, 19:00etan. Urria-ren 16an, ostiralean, 22:00etatik aurrera, Petti musikagile, abes-lari eta gitarra-jotzaileak kon-tzertu bat eskainiko du. Eta azkenik, Txalaparta topaketen urriko hitzordua hilaren 20an, asteartean, 19:00etatik 21:00eta-ra izango da. Ekitaldiak elkar-tearen egoitzan (Euskal He-rria,14-16, Algorta) izango dira,

Aurkezteko epea urriaren 23ra arte zabalik

ko Udaleko Euskara Zerbitzura (Foru kalea 1. 48992 Getxo), eta baita www.getxo.eus/euskara web gunean dagoen formula-rioa bete daiteke ere. Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarra-ren lana da.

doako sarrerarekin. Aforo mu-gatua izango dutenez, aurretik izena eman behar da [email protected] helbidean.

Bizkaiera ikastaroaBestalde, Bizarra Lepoan eus-kara elkarteak eta AEK-k biz-kaiera ikastaroa antolatu dute urriaren 4tik otsailaren 16ra bi-tarteko martitzenetan eta egue-netan, 18:30etik 20:30era. Guzti-ra 60 ordu izango dira Algortako Lauaxeta AEK euskaltegian. Es-kolak aurrez aurre izango dira, COVID-19ak ahalbidetzen duen neurrian. Izena emateko [email protected] helbidera idatzi behar da. Informazioa: www.biza-rralepoan.eus / 94 491 03 87.

Euskaraldian parte hartzeko izena eman duten udale-rriko 114 entitateei eskertzea eta norbanakoak izena ematera animatzea izan ziren asteartean, Muxikebarrin ospatutako ekitaldiaren helburuak. Bertan, Amaia Agi-rre alkateak hartu zuen parte, beste pertsona batzuen artean. Arigune bat edo gehiago (euskaraz mintzatzea errazteko) izateko konpromisoa hartu dute 64 enpre-

sak, 30 elkartek, 9 euskaltegik eta hezkuntza zentrok, 8 erakunde publikok, bi alderdik eta eskualdeko herri komunikabide batek. Bestalde, Egizu eta Bizarra Lepoan elkarte sustatzaileek ekimenari buruzko xehetasunak azaldu zituzten eta norbanakoak izena ematera anima-tzen duen bideoa (23 herritarren partadietzarekin) ere proiektatu zen.

Eskerrak Euskaraldirako izena eman duten 114 entitateei

Villanueva Arteaga eta Eva Azpi-likueta dira, azkena 2019ko Fetén saria Emakumezko Antzezle Onenari.

Ikuskizunak haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egitera-koan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zein izango den ez dakitenean. Obra honek deserrotzean sakontzen du, baita momentu latzetan harreman per-tsonalek daukaten garrantzian ere. Etxe batean lasaitasunez eta koniantzaz egoteko tokia baldin badago, zein da bere neurririk txikiena? Agian besarkada bat izan daiteke etxerik txikiena.Sarreraren prezioa 8€koa izango da.

Page 4: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

“Kontaiguzu ondarea”, XX. Ondarearen Jardunaldien leloa

Pablo Rios musikariak bira egingo du Mahourekin

Urrian Ondarearen Europako Jardunaldien beste edizio bat egingo da. Bizkaiko Foru Al-dundiak gure lurraldean susta-tutako ekimena da eta, Ondarea eta Hezkuntza lelopean, 20. ur-teurrena ospatuko du aurten. Getxok aurten ere bat egin du egitarauarekin: bisita gidatuak, musika-ziklo bat, film laburren lehiaketa bat eta Ingurumen Gelaren jarduerak. Proposamen guztiek plaza mugatuak izango dituzte eta ezarritako segurta-sun-neurri sanitarioetara ego-kituta egongo dira. Jardunaldi horien helburua hezkuntza-jar-duerarekin lotutako ondarea balioestea eta ikusaraztea da, ezkutuan eta desagertzeko arriskuan baitago, neurri handi batean. Baita Ondarean heztea ere, ondare-elementu bakoitza-ren atzean dauden balioak pu-blikoari transmitituz: “Ezagutu baloratzeko; baloratu kontser-batzeko”.

Bizkaia Zubira bisita gidatuakUrriaren 10ean (larunbata) eta 30ean (ostirala), 10:00etatik 14:00ak arte, eta 16an (ostirala), 17:00etatik 19:00etara bisita gi-datuak izango dira doan (gaz-telaniaz) Bizkaia Zubira. Biz-kaiko Zubiaren ohiz kanpoko balio unibertsala: bere alderdi ezkutuena lelopean. Erreserbak egin ahal izango dira 94 480 10 12 telefo-noan edo [email protected] posta elektroni-koan.

Ibilbide toponimikoakUrriaren 1, 13 eta 15ean doako bi-

Pablo Rios musikari getxotarra biran parte hartzeko aukeratu-tako artistetako bat da, Paideia Galiza Fundazioak eta Escue-la de Organización Industrial-EOIk Mahou San Miguel ga-ragardogilearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Dekot taldearekin batera, Kata-luniako eta Galiziako beste lau talderekin arituko den Euskadi-ko bi ordezkarietako bat izango da. Epaimahai profesional batek aukeratu du joan den uztailean Bilbon egin zen Demoday jardu-naldian bere proiektuak aurkez-tu ostean.Paideia Galiza Fundazioak, EOIk eta Getxoko eta Bilboko udalek bultzatutako Go2work musika-ekintzailetzako pro-

sitaldi gidatuak eskainiko dira Getxon zehar (euskaraz), 18:30ean hasita. Argibideak izena ematean emango dira, 688 63 53 50 telefo-noan edo [email protected] posta elektronikoan.

Ziklo musikalaUrriaren 21etik 2021eko urtarri-

graman parte hartu zuenetako bat izan zen Pablo Rios. Ekin-tzaileei zuzendutako progra-ma da, diseinatua garapen-fase goiztiarrean dauden proiektu berritzaileek arrakasta-aukera gehiago izan dezaten.

laren 5era arte, Muxikebarrin Musika Eskola irekia: Beethovenen 250. urteurrena izeneko zikloa egingo da, Andrés Isasi Musi-ka Eskolak antolatuta. Kontzer-tuak, hitzaldiak, eta ikusentzu-nezkoak egongo dira, euskaraz eta gazteleraz, eta sarreren pre-zioa 3€ eta 7€ artekoa da. 40€ko

Pablo RíosMadrilen bizi den artista getxo-tar zuzenezina da, bere jatorri musikalak Los Paulinos kabare-tean eta We Are Standard-WA”-taldean ditu, erreferentziazko banda horrekin partekatu zuen

abonua ere eros daiteke. In-formazio gehiago eta sarrerak erosteko: https://www.getxo.eus/es/musika-eskola

Film laburren lehiaketaUrriaren 23tik 25era GetxoEx-press film laburren lehiaketa egingo dute online, Udalaren Gazteria arloak bultzatuta. Oraingo honetan, ondarearen balorazioarekin, sentsibiliza-zioarekin eta zabalkundearekin lotuta egongo da. Informazio gehiago eta erreserbak egite-ko: www.getxoexpress.com eta [email protected]

Ibilbide gidatua familientzatHilaren 24an, larunbata, 11:00etatik 13:30ak arte, fami-lientzat ibilbide gidatua, gazte-leraz, antolatu dute, Bolue he-zegunetik. Ingurumen Aretoak antolatuta, erreserbak 688 88 35 96 telefono zenbakian egin daitezke edo [email protected] posta elektro-nikoan.

Bisitaldi gidatua gazteentzatHilaren 31n, larunbata, 11:00eta-tik 12:30 arte, El Pobal burdi-nolara bisitaldi gidatua egingo da, Getxon bizi diren 11 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta. Getxoko Gauegun Gaztelekuak antolatuta, euskaraz egingo da. Erreserbak 94 466 03 56 telefo-no zenbakian egin daitezke edo [email protected] posta elektronikoan.

Informazio gehiago: www.ge-txo.eus/turismo

bere lehen etapa. Garai horretan sortu zen adiskidetasun handia Jon Aguirrezabalagarekin, El Tigre Studios (Bilbo) ekoizlea-rekin, eta hortik ateratzen dira bere ekoizpen guztiak.

Modu sutsuan, surrealistan eta ia eldarniozkoan jorratzen ditu gure eguneroko gaiak. Bere le-trek sormena, irudimena, ironia eta batez ere umorea adieraz-ten dituzte. Bere musikan new wave, indie rock, synth pop eta 80ko hamarkadako postpunka-ren eraginak ikusten dira, errit-mo eta doinu oso mugituekin konbinatuta.

Informazio gehiago: www.pabloriosweb.com

Getxon bisitaldi gidatuak, kontzertuak, hitzaldiak eta proiekzioak antolatu dira

Paideia Galiza Fundazioak, EOIk eta Getxolanek bultzatutako musika-ekintzailetzako coworking-ean parte hartu ondoren

Page 5: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

Gobelako igerilekuak berriro irekita publikoarentzat

Gobelako igerilekuak berriro ire-ki dira, martxoan COVID-19aren ondorioz itxi eta gero. Instalazio horiek erabiltzeko, Faduran beza-la, aurretik erreserba egin behar-ko da, eta jende-kopurua edukie-ra osoaren %40ra mugatuko da, kontuan izanik espazio estaliak direla, eta, beraz, aireztapen onik gabeak.Igeri egiteko erreserbak egunean ordubetekoak izango dira, eta jada egin daitezke Getxo Kiro-laken webgunearen bitartez. Ige-rilekua erabiltzeko eskaeran, 25

Fadurako barneko igerilekuak asteburuetan ere erabili ahal izango dira

metrokoa eta askak bereizi dira; beraz, interesatuek zein erabili nahi duten zehaztu beharko dute. Gainera, gogoratu behar da, edu-kieraren muga kontuan hartu-ta, erreserba horiek soilik Getxo Kirolakeko abonatuek egin ahal izango dituztela.Fadurako barruko igerilekuak ere abonatuek erabili ahal izango di-tuzte asteburu honetatik aurrera, erreserbatzeko sistema berberare-kin. Asteko gainerako egunetan zehar 50 metroko igerilekua era-bili ahal izango da.

Fadurako zein Gobelako igerile-kuak irekita egongo dira 7:30etik 21:30era bitartean.

Udako balantzeaFadurako igerilekuak, udako den-boraldian, guztira egin zitezkeen erreserben %70etik gora erabili dira (eguraldi ona egin ez duen egunak sartzen badira). Guztira, banako edo familien 57.000 erre-serba baino gehiago erregistratu dira; beraz, eguraldi onarekin as-kotan bete da osasun-agintariek gehienez adierazitako edukiera.

Getxo Lagunkoiaren

"Partekatu elkartasuna"

ekimenaAdin guztientzako Getxoren alde lan egiten duen Getxo Lagunkoia programako talde eragileak bere konpromisoa, parte-hartzea eta gizarteari egiten dion ekarpena balioetsiko dituen ekimena bul-tzatuko du, urriaren 1ean Adi-nekoen Nazioarteko Eguna ospa-tzen dela aprobetxatuta. Adineko pertsonek gizarteari egiten diz-kioten ekarpenak bistaratzea da helburua, aisialdiko, gizarteko, kulturako eta politikako komu-nitate-ekintzen bidez, familien laguntzaile edo eskubideen alda-rrikatzaile gisa soilik aurkezten dituzten estereotipoetatik urrun.

Kasu honetan, Partekatu elkarta-suna lelopean, helburua da aipa-tutako taldea osatzen duten per-tsonen sinergiak, harremanak eta ezagutzak aprobetxatzea, egoera onean baina erabiltzen ez diren ekipo informatikoak izan ditza-keten enpresekin harremanetan jartzeko, ondoren egoera ahulean dauden pertsonei lagatzeko, be-raiek erabili ahal ditzaten. Adi-neko pertsonek zubi-lana egingo dute, ordenagailuak behar dituz-ten udalerriko bizilagunen es-kuetara baldintza onenetan irits daitezen.

Page 6: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

Udal talde politikoen iritziaMUGIKORTASUNA ETA SEGURTASUNA, GURE KONPROMISOA GETXON

Udal gobernuak 2020-2023rako Diru-laguntzen Plana aurkeztu du, pan-demiaren errealitate sozialari gutxi egokitzen zaion plan kontinuista. Elkarrekin Getxokook beste plan bat negoziatzeko eskatu dugu, gure he-rritarren gizarte-premiak muin na-gusitzat hartuko dituen plana, Uda-lerriko kolektiboen erreibindikazioei egokiro erantzuteko. Gure asmoa errealitateak eraikitzea denez, zuzen-ketak aurkeztu ditugu plan hori ho-

betu eta zenbait sektorerako (kultura, lehen sektorea...) laguntzak sartzeko; horiek zeharo beharrezkoak dira ber-dintasunaren aldeko borrokan aritu, klima-aldaketara egokitzu, gazteak jokotik eta bullyingetik babestu, ekonomia suspertu eta Covid19aren krisiarekin hezkuntza eta teknologia alorrean areagotu den krisi latzari au-rre egiteko. Laguntza publikoen plan errealista eta zeharo soziala behar da. Telefonoa: 944660290.

Getxok aurrekontu-inbertsio handia egin du udal elkarteentzako diru-la-guntzen arloan. Izan ere, gure Udale-rriaren garapen sozial eta kulturale-rako funtsezko eginkizuna betetzen dute elkarte horiek. Getxon egiten diren ekimen, jarduera eta ekitaldi asko ezin izango lirateke gauzatu haien sustapen eta partaidetza barik.PSE-EEren ustez, beharrezkoa da ildo horretatik jarraitzea, eta, ho-rrez gain, elkartzeko, elkarrekin gogoeta egiteko eta kezkak, ardu-rak eta esperientziak partekatzeko espazioak ematea; izan ere, elkar-teen jardun onak eta elkarteen eta

toki-administrazioaren arteko bata-sunak aberastu egiten du gure he-rritarren bizikidetza, eta demokra-zia parte-hartzaileari doakion giroa bermatzen du.Lanean jarraituko dugu gure era-kundeen lana ikusarazten laguntze aldera, haiek protagonista diren es-pazioen bidez.Gure babesa eta aintzatespena ema-ten diegu hirugarren sektoreko era-kunde eta elkarte horiei guztiei, es-parru guztiak jorratuz egunez egun lan egiten baitute gizarte arloan kohesionatuagoa izango den Udale-rria erdieste aldera.

Romoko Nagusien Etxeari utzitako espazioa, Getxoberrik "manifesta-zioen deialdiak" publikatzeari uko egin ostean: urriaren 1ean Pertsona

Nagusien Nazioarteko Eguna alda-rrikatuko da, eta Romoko hainbat eragilek jarduerak antolatu dituzte egun honen harira. 19:00etatik aurre-ra ekimen ugari izango ditugu Santa Eugenia plazan: hitzaldi laburrak, abesbatzaren ikuskizuna, Nagusien Etxea eraistearen kontrako manifes-tazioa... Deialdiak hainbat talderen babesa du: Nagusien Etxea, Auzo Elkartea, pentsionisten platformak, Itzubaltzeta Gaztetxea eta abar.Antolatzaileek egun hau aprobetxa-tuko dute pertsona nagusien aldeko politikak eta programak exijitzeko erakundeei. Gauzak horrela, per-

tsona nagusiek bizi dituzten arazoei ikusgarritasuna emango diete: pen-tsioak, erresidentzien egoerak, osa-sun-zentroetako lehenengo arretan bizi duten egoera... Osasun-krisiak argiago utzi du ezinbestekoa dela osasungintzan inbertsioa areago-tzea. Izan ere, Osakidetzan bizi du-gun egoera ez da pandemiarekin sortu, aurretik egindako murriz-keten ondorioa da. Eta gauza bera erresidentzien pribatizazioekin eta abar.Eta noski, argi eta ozen oihukatuko da "Nagusien Etxearen eraisketari

ez!". Jardueretan osasun-krisiaren arauak errespetatuko dira eta anto-lakuntzatik dei egin diete herritarrei txaleko horiak eramateko. Animatu eta parte hartu!

URRIAREN 1EAN ALDARRIKAPEN EGUNA ROMON

EAJK MIRAMAR KALEAREKIN DUEN UTZIKERIA

DIRU-LAGUNTZEN PLAN ERREALISTA ETA SOZIAL BATEN ALDE

DIRU-LAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA,

HIRUGARREN SEKTOREARI LAGUNTZEKO TRESNA

Neguriko Miramar kalea erabat aban-donatuta dago. Inguruko bizilagunek urteak daramatzate hainbat kontu salatzen: asfaltoa altxatuta dagoela, arratoiak erakartzen dituzten zabo-rrak pilatzen, ari direla, eta badagoela aspaldidanik bistarik ez duen begira-toki bat, nahiz eta 2019an Udalak esan zuhaitzei adaburuak kenduko zitzaiz-kiela. Promesa hori eginda dago, bai, baina ez da inoiz gauzatzen. Gobernu-

taldearen utzikeriaren erakusgarri dira, besteak beste, arrakalez beterik dagoen asfaltoa eta Ereagako hondartzara sartzeko bideak, haien egoera txarra dela-eta bertatik igarotzea ia ezinezkoa baita. EAJri gogorarazi nahi diogu ara-zo horiek konpondu egingo liratekeela jarduketa sinple eta txiki batzuk eginez, hala nola zuhaitzei adaburuak moztuz, asfaltoa eta bideak txukunduz eta kalea garbituz. #despiertagetxo

COVID-19ak eragin duen pandemiak, nolabait, premiazkoa eta garrantzizkoa den arloa arretaz begiratzera behartzen gaitu, nahiz eta ikuspegi eta errealitate zabalago eta globalago bat azpima-rratzeko beharrezkoa den ikuspegiari eusten jarraitzen dugun.Hain zuzen ere, egun hauetan, Mugikor-tasunaren Europako Astea ospatzen edo oroitzen aritu gara, eta osasun-segurta-suna bermatzeko beharrezko mugak eta neurriak bere gain hartu behar izan badi-tugu ere, Getxoko herritarrekin hainbat ekimen landu ahal izan ditugu. Eta, batez ere, mugikortasuna, halako moldez non gure bizimodua eta garraiatzeko bitarte-koak albiste eta gogoeta bilakarazi baiti-tugu, bai erakundeentzat, bai Getxon bizi edo lan egiten dugun guztiontzat.Duela urtebete pasatxo, Getxoko EAJk eta Amaia Agirre Muñoak gidatutako taldeak Getxoko herritarrei egindako proposamenean, lehenengo puntu bat agertzen zen, oso konpromiso argia adierazten zuena: “Getxo, ametsetako hi-ria eta ilusio handien sorlekua da... Getxo, erreferentziagunea da zenbait alorretan, hots, bizi-kalitatean, etengabeko hobekuntzako proiektuekin loturik dauden ekipamenduetan,

zerbitzuetan, irisgarritasunean, parkeetan, plazetan, pasealekuetan, hondartzetan, kirol-espazioetan, bidegorrietan..., eta hori guztia partaidetza eta iraunkortasun irizpideak eta jokabideak oinarri hartuz”. Eta puntu ho-rretan bertan, irisgarritasun- eta mugi-kortasun-konpromisoa azpimarratzen genuen: “Pertsonek denbora eta energia aurreztea eta Getxon modu seguruan mugitu ahal izatea bultzatzea; horretarako, mugikor-

tasun iraunkorrerako eredu berri bat propo-satuko dugu: Gaintzako eta Romo-Areetako aparkalekuak eraikitzea eta Ibarbengoa ire-kitzea; baita bidegorri sare zabala eratzea eta TAO sistema berri bat abian jartzea ere”.Konpromiso horiek betetzen ari dira zen-bait alderditan, eta etorkizun hurbilean markatzen ari dira beste alderdi batzue-tan; adibidez, azpimarratzeko modukoak dira egun martxan dagoen Ibarbengoako

disuasio-aparkaleku, edo abiadura or-duko 30 kilometrora mugatzea gure udalerriko kale eta errepideetan, Mu-gikortasun Iraunkorraren Plana egia bihurtuz eta pertsonen beharrak eta garraio jasangarriagoa lehenetsiz, hala nola bizikleta bidezko garraioa; gainera, garraio mota horrek (bizikleta bidezko garraioak) segurtasun handiagoa du eta zarata gutxiago eta kutsadura gu-txiago eragiten du. Europako Mugikor-tasunaren Astean, Getxon 25 kilometro bidegorri baino gehiago ditugula go-goratu ahal izan dugu; horrek guztiak joan-etorri osasungarri eta iraunkorrak gauzatzea ahalbidetzen digu.Badakigu COVID-19ak eragin duen pandemiaren ondorengoek behar-tu egingo dituztela erakunde eta entitate guztiak, enpresetan eta fa-milietan gertatzen ari den bezala, beren proiektuak, inbertsioak eta gastuak lehenestera; baina, pan-demiaren eraginak gorabehera, mugikortasuna, iraunkortasuna, irisgarritasuna eta pertsonen se-gurtasuna Eusko Alderdi Jeltzaleak Getxorako eta Getxorekiko dituen konpromiso hagitz argiak dira.

Page 7: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

Doako alea

349 zb.

www.getxo.eus

>> 2020ko Urria

>“Zinegoak” Gaylesbitrans Nazioarteko festibalaren hedapenari berriro helduko zaio

> GetxoExpressen bostgarren edizioa abian

> CALEIDOSCOPIO argazkilaritzako online formakuntza programa

Nabarmentzekoak

Page 8: Getxoko terrazentzat bide publikoa okupatzeagatiko tasa %50 … · 2020. 10. 1. · Liburu aurkezpena. Algortako Kultur Etxean, 19:00etan, Eguz-kilore argitaletxearen nobedade-aurkezpena

Romoko Gaztelekuaren programazioa

Hilak 3, larunbata: IRTEERA: OBRATZAILEA

Hilak 6, asteartea: ASANBLADA: AZAROAREN PROGRAMAZIOA

Hilak 8, osteguna: EKINTZA: URA

Hilak 15, osteguna: EKINTZA: ZABALKETA

Hilak 17, larunbata: IRTEERA: BASONDO

Hilak 20, asteartea: TAILERRA: KAMISETEN ESTANPAZIOAK

Hilak 22, osteguna: TAILERRA: HARRAPAKARIAK

Hilak 25, igandea: EKINTZA: ZINEGOAK

Hilak 29, osteguna: EKINTZA: ELEKTRIZITATEA

Hilak 31, larunbata: IRTEERA: MEATEGIA

Zinegoak-en hedapena mar-txoko koninamenduagatik Getxon bertan behera utzi on-doren, hilabete honetan, urrian, aurreikusitako jarduerak egin-go dira. Hartara, Hegoak el-karteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbitrans Nazioarteko Fes-tibala Getxora etorriko da 16. urtez, Udaleko Gazteria Zerbi-tzuaren laguntzarekin. Berri-ro ere haur eta nerabeentzako edukiak sartuko dira eskainiko diren lanetan. Hartara, aurten ere Algorta eta Romoko Gaz-telekuetan hainbat emanaldi izango dira, eta baita ipuin kon-talaria Ludotekan ere. Halaber, Romo Kultur Etxean emanal-di irekia eskainiko da publiko guztiarentzat. Egungo osa-sun arauak bete ahal izateko, proiekzioen aretoetara sartzeko unean tenperatura hartuko da eta gela erabiliko da. Barruan derrigorrezkoa izango da mas-kara erabiltzea eta segurtasun-distantziei eustea.

Kukupraka ludotekaUrriaren 27an, asteartean,

GetxoExpress ilma laburren lehiaketaren V. edizioa urria-ren 23tik 25era egingo da. Aur-ten, zinemaldian parte hartze-ko dauden 25 plaza 48 ordu baino gutxiagotan amaitu dira. Gainera, GetxoExpressen programazioa GetxoExpress-PRO ekimenarekin osatuko da, hau da, ikus-entzunez-koen profesionalentzako bi egun gehiago, hain zuzen ere, urriaren 21a eta 22a. Aurtengo berrikuntza izango da lehiake-ta streaming bidez ikusi ahal izango dela doan (lotura ira-garriko da bere webgunean).Lehiaketa urriaren 23an, os-tiralean, hasiko da, arratsal-deko 18:00etan. Bertan parte-hartzaileei edizio honetako gaia emango diete. Une ho-rretatik aurrera 25 taldeek 42 ordu izango dituzte haien ideiak landu, grabatu eta il-ma laburrak ekoizteko. Filmen proiekzioak eta sarien banake-ta urriaren 25ean izango dira, 18:00etatik aurrera. Jaialdiak 2.100€ baino gehiago banatu-ko ditu irabazleen artean.

GetxoExpressPROGetxoExpress PRO ekimena-ren barruan, urriaren 21ean Linkedin-en aplikatutako marketing estrategietan adi-tua den Inge Sáez izango da. Horrek ikus-entzunezkoen industriako profesionalen ikusgarritasuna hobetzera zu-zendutako tailerra eskainiko du. Honetaz gain, iaz bezala, hainbat ilma labur emango dira eta lan horien ekoizpen-taldeetako kide batzuekin so-lasean aritzeko aukera egongo da. Aurtengo ilma laburren aukeraketa Borja Crespok egin du.GetxoExpressPROrekin amai-

* Beldur Barik lehiaketa 2020, Emakundek eta hainbat erakundek anto-latuta gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko. 12 eta 26 urte bitar-teko gazteek parte har dezakete, hiru kategoriatan, adinaren arabera, eta gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango dituzte, originalak. Edozein motatako adierazpen artistikoak onartuko dira, baldin eta bideo-formatuan aurkezten badira (flashmobak, poemak edo gogoetarako testuak, bideoklipak, argaz-kiak, fotomuntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza …). Bideoa bi plataforma hauetako batera igo beharko da: YouTube edo VIMEO, eta ez ditu 3 minutu gaindituko, kredituak barne. Lanak azaroaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira. Informazio gehiago: https://www.beldurbarik.eus/

Urriaren 28tik apirilaren 30era bitartean, Helena Goñik Udalaren Wanted lehiaketaren laguntzarekin sortutako CALEIDOSCOPIO argazkilaritza garaikideari buruzko doako prestakuntza programa garatuko da.

Getxoko eta Bizkaiko 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta haien lan artistikoa zabaldu eta argazkilaritza toki desberdinetatik lan egiteko tresna gisa ulertzen badute (praktika artistikoa, ikerkuntza, fitxategia, edizioa, publikazioa, kudeaketa eta komunikazioa). Pro-gramak sei hilabeteko iraupena du eta irudi eta argazkila-ritzaren esparruan lan egiten duten hainbat profesionalek emango dituzten solasaldi eta lantegietan gauzatuko da.Hona hemen edizio honetako hizlariak: Alejandro Acín, Sofía Ayarzagoitia, Alejandra Carles-Tolrá, Mirari Echá-varri, Arantza Elejabeitia, Alberto Feijóo, Helena Goñi, Carmen Gray, Camila Kevorkian, Nicolás Llasera, Laura C Vela, Fiebre Photobook eta Editorial Terranova.Programak urriaren 28tik apirilaren 30ra bitartean luzatu-ko da, eta 33 ordutan egingo da (bi orduko hiru saio hi-lean).

Gehienez 15 plaza eskainiko dira eta izena emateko epea hilaren 15era arte egongo da zabalik, 23:59ak arte. Ebaz-pena urriaren 21ean emango da jakitera mezu elektroniko baten bidez.

Informazio gehiago: [email protected] edo Instagram-en: @caleidoscopiophoto.

CALEIDOSCOPIO argazkilaritzako online formakuntza programa

“Zinegoak” Gaylesbitrans Nazioarteko festibalaren hedapenari berriro helduko zaio

GetxoExpressen bostgarren edizioa abian

18:00etatik 19:00etara Ipuin kontalariren saio bat izango da, 7 eta 9 urte bitarteko ludoteka-ko bazkideentzat.

Romo Kultur EtxeaOstegunean, urriaren 29an, 19:00etatik 20:30era, honako ilmak emango dira: XY (Is-landia, 15’), Cocodrilo (Espai-nia, 4’), AD LIB (Euskadi, 7’), Jess (Costa Rica, Espainia eta Txekiar Errepublika, 10’), Rani (Paquistán, 14’) eta La Mariachi (Mexiko, 8’). Publiko guztien-tzat.

Gazteleku GauEgun (Algorta)Urriaren 30ean, ostiralean, 18:00etatik 19:00etara, hurren-go ilmak proiektatuko dira: Mi Pequeño Gran Samuraí (Euskadi, 21’), XY (Islandia, 15’), Cocodri-lo (Espainia, 4’), Dejarse crecer el cuerpo (Mexiko 4’)” eta AD LIB (Euskadi, 7’)

GureGune Gaztelekua (Romo)Urriaren 25ean, igandean, 18:00etatik 19:00etara, GauE-gun gaztelekuan ilm berdinak emango dira, 11 eta 17 urte bi-tartekoentzat.

Hilak 2, 9 eta 16, ostiralak: TAILERRA: IRRATIA

Hilak 3, larunbata: ASANBLADA: AZAROAREN PROGRAMAZIOA

Hilak 17, larunbata: IRTEERA: BOLUEKO HEZEGUNEA

Hilak 27, asteartea; 28, asteazkena, eta 29, osteguna: ZINE-

GOAK: LUZAPENA

Hilak 30, ostirala: ZINE FORUMA: ANIZTASUNA ONARTZEN

Hilak 31, larunbata: IRTEERA: POBALEKO BURDINOLA MUSEOA

Algortako Gaztelekuaren programazioaUrria

Urria

Konfinamenduagatik bertan behera geratu ondoren

Getxoko filma laburren zinemaldiak 2.100€tik gorako sariak banatuko ditu irabazleen

artean

tzeko, urriaren 22an, goizean, Moriarti Produkzioak-eko kideek zine zuzendaritza eta talde-lanaren inguruko mas-terclass bat emango dute.Laster irekiko dira GetxoEx-pressPRO ekimeneko jardue-retan izena emateko epea. Bai-na gogorarazi nahi da aforoa mugatua izango dela.

Epai-mahaia eta babesleakGetxoExpressen edizio hone-tako epai-mahaikideak hona-ko hauek izango dira: Ramón

Barea, aktorea; Iratxe Fresne-da, Zinemako zuzendaria eta Gorka Aguirre, efektu berezie-tako makilajea.

Hau guztia egin ahal izate-ko ezinbesteko laguntzaileak dira Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaia Zubia eta Metro Bilbao. Informazio gehiago: www.getxoexpress.com, www.facebook.com/ge-txoexpress, @Getxo_Express, @getxoexpress eta [email protected]