GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

24
GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

description

GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN. Begira ditzagun inguruan ditugun irudiak. Irudiek izateko era ezberdinak erakusten dizkigute gizon emakumeei. Norbanakoen identitatearen garapenean eraginik ba al dute jasotzen ditugun irudiek?. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Page 1: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

GENERO ESTEREOTIPOAK

LANTZEN

Page 2: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Begira ditzagun inguruan ditugun

irudiak

Page 3: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Irudiek izateko era ezberdinak erakusten dizkigute gizon emakumeei.

Page 4: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Norbanakoen identitatearen garapenean eraginik ba al dute jasotzen ditugun irudiek?

Page 5: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Ikas dezagun begiratzen, irudiek ezkutatzen dituzten baloreak

irakurtzen, norberaren identitatea sortzeko

prozesuan duten eragina kontuan hartuz.

Page 6: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Hausnartzen has gaitezen…

• Sexuak izaera baldintza dezake?

• Medioek estereotipatzen al dituzte gizon/emakumeen izateko erak?

• Eta familiak, eskolak, lagun taldeak, irakasleek...?

• Ezberdina izango al nintzateke emakume edo gizon jaio izan banintz?

• Zer esan nahi du gaur egun emakume izateak? Eta gizon izateak?

• Nola barneratzen dugu feminitate/maskulinitatea?

• Nola bizi dute euren generoa nerabeek?

• Arteak zer dio honen inguruan?

Page 7: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Hitz egiten al du curriculum-ak honi

buruz ?Norberaren eta ingurunean nagusi diren adierazpen estetiko desberdinak errespetatzea eta aintzat hartzea, prozesu erreflexibo eta kritikoen bitartez, estereotipoak eta konbentzionalismoak gainditzeko, erantzunak ematekoan erregistroak ugaritzeko eta malgutasun-, elkartasun-, interes- eta tolerantzia-jarrerak garatzeko.

Banaka edo taldean arte-proiektu baten plangintza egitea eta proiektua egiteko prozesuari buruz gogoeta egitea, lortu nahi denaren intentzioak, faseen azterketak eta emaitzen ebaluazio kritikoak duten garrantziaz jabe- tzeko. Lan partekatua arduraz, tolerantziaz eta besteen iritziak errespetatuz bere gain hartzea.

Page 8: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Proiektu baten zirriborroa

• Curriculum-etik haratago joango gara.

• Ikaslea subjetu aktiboa izango da.• Nerabeen ikonosfera kontutan hartuz, irudi horiekiko

erreflexioa eta jarrera kritikoa bultzatuko dugu.

• Ikertzaileak izango gara.• Prozesu osoan zehar ikasiko dugu, gure ibilbidean aurrera eta

atzera eginez, ondorioak ateraz eta proiektua etengabe birmoldatuz.

• Proiektu hau abiapuntu teorikoa besterik ez da, praktikak jarduerak moldatzera bideratuko gintuzke.

• Irakasgai ezberdinen arteko loturen bitartez, hauetariko bakoitzaren eduki espezifikoak landuko genituzke hautaturiko gaia lantzen dugun bitartean.

Page 9: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

PLANTEAMENDUA• 3.DBH-ko ikasleei zuzenduriko proiektua litzateke.

• Adin honetan identitatea garatzen ari dira eta egunerokotasunean jasotzen dituzten irudiek eragin handia dute prozesu honetan.

• Hontaz jabeturik, baliabideak eskeini nahi dizkiegu irudi hauen inguruan era kritikoan hausnartu dezaten.

• Ondoren ibilbide bat proposatuko dugu. Lehen jarduera lanean hasteko abiapuntua izango da eta hortik aurrerakoak jarduera posibleak lirateke. Jarduera bakoitzak bide ezberdinak irekiko dizkigu eta hauei arreta jarriko diegu, ikasleen interesak ere errespetatuz.

• Gure helburua gertuen dituzten irudietan dauden genero estereotipoak identifikatu ostean, ikuspegia zabalduko diguten bestelako artefaktu bisualak ere aztertzea izango da.

Page 10: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Proposaturiko jarduerak

ARTE HEZKUNTZANGAINONTZEKO IRAKASGAIAETANGorputz hezkuntzaIngeleraEuskara...

EBALUAZIOA

Page 11: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

1. JARDUERA

• ABIAPUNTUA:

Gure ikasleek gustuko dituzten irudiak lantzen hasiko gara.

Bakoitzak gelara bi irudi ezberdin ekarriko ditu.Hauetariko batean, gustuko duten emakume/neska

bat azalduko da eta bestean ordea, gizonezko/mutil bat.

Irudiez gain, azaltzen diren pertsonen bibliografia ere eskatuko diegu.

Kasu hipotetikoa: Nora eraman ahal izango ginduzke ariketa honek?

buelta

Page 12: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

• LANEAN HASTEKO EZTABAIDA...Zer dakizue pertsona hauen inguruan?Zergaitik aukeratu dituzue irudi horiek?

Nolakoak dira bertan agertzen diren emakumezkoak? Eta gizonak?

Ze ezaugarri egokituko geniezke irudi ezberdinei? Ba al dute zerbait amankomunean?

• ETA ONDOREN ZER?

Ondorioak atera ostean taldeka banatu eta muralak gauzatuko genituzke akta bisual bezala balio dezaten. Hau ikasitakoa biltzeko tresna izango litzateke hurrengo klaseetan kontsultatu ahal izateko.

Page 13: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

2. JARDUERA: ARTEAN MURGILDUZ

EMAKUME ETA GIZONAK ARTEAN NOLA ERREPRESENTATU IZAN DIREN AZTERTUZ

Haien erreferenteetatik arte mundura salto egitea proposatuko diegu.Arte munduan sartzen hasteko, gai bat proposatuko diegu aitzaki moduan.

Gai posibleak:-Erretratua-Guda-Espazio publikoa/pribatua-Mito eta sinismenen errepresentazioa-.......

Page 14: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Ikasleak taldetan banatuko ditugu. Talde bakoitzak disziplina eta garai ezberdin baten inguruan informazioa jaso beharko du ( adbz: gizon/emakumea XX.mendeko eskulturan; XXI. Mendeko argazkigintzan ...)

Aukeratutako gaiaren bitartez, arte historia lantzeaz gain, emakume eta gizonaren errepresentazioen inguruan hausnartu ahal izango genuke.

ERRETRATUA

Page 15: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Ekarritako irudien arabera ibilbide ezberdinak hauta genitzake. Betiere genero estereotipoak lantzeko helburua dugula ahaztu gabe.

Irudien inguruko hausnarketak egingo genituzke. Hala nola nork eginikoak diren, ze garaitan, zer ikus dezakegun hauetan, zein helbururekin egin diren...

Akta bisual moduan bilduko genituzke hauek ere, behar dugunean kontsultatu ahal izateko.

Page 16: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

ATZERA BEGIRATZEN• Ba al dago antzekotasunik hasieran

hautatuko irudi eta arte munduko errepresentazioen artean?

buelta

Page 17: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

GORPUTZ HEZKUNTZAGinkana bat prestatuko dugu.Froga ezberdinez osaturik egongo litzateke;

hauetariko batzuk gizonezkoei egokitzen zaizkien ariketetan oinarrituak egongo lirateke (futbolean jolastea, korrika egitea...), beste batzuk ordea emakumezkoei egokitzen zaizkenetan ( jostea, dantza egitea...).

Modu honetan, ikasleak jabetu ahal izango lirateke froga guztiak gainditzeko gai direla, ondo pasatzen duten bitartean.

buelta

Page 18: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

INGELERAIkasleei eskatuko genieke gustuko dituzten

ingelerazko kantak klasera ekartzea.

Bertan esaten dena aztertuko genuke, genero estereotipoetan erortzen ote diren aztertzeko.

buelta

Page 19: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

I'm feelin sexy

I wanna hear you say my name boy

If you can reach me

You can feel my burning flame

I'm feelin kind of n-a-s-t-y

I might just take you home with

meBaby the minute i feel your energy

Your vibe's just taken over me

Start feelin so crazy babe

I feel the funk coming over me

I don't know what's gotten into me

The rhythm's got me feelin so

crazy babe

Tonight i'll be your naughty girl

I'm callin all my girls

We're gonna turn this party out

I know you want my body

Tonight i'll be your naughty girl

I'm callin all my girls

I see you look me up and down

And i came to party

buelta

Page 20: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

He is a hustler, he's no good

at all He is a loser, he's a bum-

bum-bum-bum He lies, he

fluffs, he's unreliable He's is a

sucker with a gun-gun-gun-gun

I know you told me I should

stay away I know you said he's

just a dog astray-ay He is a

rebel with a tained heart And

even I know this ain't smart

But, mama, I'm in love with a

criminal And this type of love

isn't rational, it's physical

Mamma, please don't cry, I

will be all right All reason

aside, I just can't deny I love

that guybuelta

Page 21: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

Girl please excuse If I'm coming too strong But tonight is the night We can really let

go My girlfriend is out of town And I'm all alone Your boyfriend is on vacation

And he doesn't have to know No one won't knew the things I'm gonna want to do to you Shout it out, scream it loud Let me hear GO! Baby I like it The way you

move on the floor Baby I like it Come on and give me some

more Oh yes I like it Screaming like never before Baby I like it I,

I, I like it. Party, Karamu, Fiesta, Forever Go girl please excuse me If I must be leaving, oh I

tryna keep my hands off But you're beggin' me for more

Round, round, round Baby, low, low, low The time, time pass

That's why I'm a (?)

buelta

Page 22: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

14 urteko Nekanek, honako irudiak aukeratu ditu:

Bob Marley•Kultura Rastafarian gizon eta emakumeen paperak aztertzeko aukera.• Gizon/emakumeak musika munduan izan duen papera aztertu.•XX.mendeko ikonoak.•...

Juana de Arco•Garaiko emakume eta gizonen janzkera aztertu.•Emakume eta gizonen papera gudan.•Nola errepresentatzen ziren bi sexuak garaiko artean?•... buelta

Page 23: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

EUSKERAIrakasgain honek aukera onak ematen ditu gai espezifikoak lantzen ditugun bitartean genero estereotipoak eta hauen eragina aztertzeko.

ARIKETA POSIBLEA

Ikerketa bat proposatzen dugu. Estereotipoak exititzen direla esan beharrean ikerketa bat jarriko genuke abian ematen diren edo ez aztertzeko.

Metodologia:

Ikerketa baten pausuak jarraitzea eskatuko genieke ikasleei. Elkarrizketen bitartez dituzten gustuak, zaletasunak... ezagutu eta aztertuko lituzkete. Antzekotasun eta ezberdintasunen bitartez sexuak haien egunerokotasuna baldintzatzen duen edo ez aztertuko genuke denen artean ondorioak ateraz.

buelta

Page 24: GENERO ESTEREOTIPOAK LANTZEN

EBALUAZIOA• Ebaluazio irizpideak argi utziko ditugu hasieratik, ikasleek zer

baloratuko dugun aurretik ezagutu dezaten.

• Ebaluazio jarraia egingo genuke. Hau da, ikaslea subjetu aktibo bezela hartuz, honen parte hartzea baloratuko dugu. Alde batetik klasera eskaturiko materiala ekartzea, baita gauzatuko ditugun jardueretan parte hartzea etab.

• Azterketa egin ordez, egindako ibilbidea laburbilduko lukeen txosten bat eskatuko genieke ikasleei. Bertan, ikasitakoaz gain, hausnarketa pertsonala egin beharko lukete. Klase bakoitzaren bukaeran denbora tarte bat eskeiniko genieke egunean landutakoari buruzko hausnarketa bat egiteko.

• Ebaluazio tresna ezberdinak erabiliko genituzke honetarako. Ebaluaketa jarraia denez behaketak garrantzi handia dauka.