GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna,...
Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA SAN TOMAS · 2017. 12. 21. · Azoka handia eta festa ederra BERRIA Osteguna,...
Azoka handiaeta festa ederra
BERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Talo gozoak dastatu ahal izango dira Bilbon, San Tomas egunean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea
SAN TOMASBILBO • AZPEITIA • ARRASATE • DONOSTIA
GEHIGARRI KOMERTZIALA
Abenduaren
21ean jende
andana ibiliko
da Bilbon, ba-
serr i tarrek
ipiniko dituz-
ten postuen artean, erosketak egi-
ten edo produktuei begira, eta talo
edo ogitarteko gozoak jaten. Giro
ederrean, lagunekin eta ezagune-
kin egoteko aukera izango dute.
Jende ugari baserritar jantzita
aterako da kalera, haur, gazte zein
heldu, baserritarren jai handia
baita San Tomas eguna.
BASERRITARREN JAI HANDIA BILBONBBK fundazioak San Tomas egunerako antolatu duen azokan 276 postu egongo dira guztira, Areatzan eta Plaza Barrian.
Baserritarrek beren produktu
onenak ekarriko dituzte azokara.
Besteak beste: ortuariak, frutak,
gaztak, eztia, kontserbak, ogia,
txakolina eta sagardoa. Kalitate
handiko produktuak dira, arretaz
zaintzen baitute ekoizpen proze-
su osoa, hazitik hasi eta produk-
tua jateko moduan dagoen arte.
Orotara 144 ekoizlek ekarriko
dituzte beren elikagaiak, eta 276
postutan erakutsiko dituzte. Ur-
tero bezala, Areatzan eta Plaza Ba-
rrian ipiniko dituzte saltokiak.
Duela sei urtetik hona BBK fun-
II bSan Tomas BERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Urtero bezala, lagun ugari bilduko da Areatzara. MOINIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
dazioak San Tomas eguna balia-
tzen du baserritarren lana gorai-
patzeko eta haien artean hainbat
sari banatzeko. «Bikaintasunean
oinarritzen dira, eskuz egindako
ekoizpen eredu bat bultzatzen
dute, Bizkaiko azoketan parte
hartzen dute, eta, ondorioz, lehen
sektorea garatzen eta iraunkorra
izan dadin laguntzen dute», BBK
fundazioko arduradunek azpi-
marratu dutenez.
Kategoria hauetan emango di-
tuzte sariak: fruta, loreak, gazta,
ogia, txakolina —beltza, zuria eta
gorria—, ortuariak, eztia, euskal
pastela, saltoki onena, ekoizle
gazteak eta animaliak.
BILBOKO ARTEARIGORAZARREAzokaren inaugurazio ekitaldia
Areatzan egingo da, 10:00etan.
BBK fundazioak Miguel Zugaza
Bilboko Arte Ederren Museoko
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.bbk.eus
@
ko Guggenheim museoak 20 urte
bete ditu aurten, eta Miguel Zuga-
za Bilbora itzuli berria da, Madril-
go Prado museoan zuzendari la-
netan ibilbide luzea egin ondoren.
Baserriko produktu ugari egongo da azokan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
zuzendaria eta Juan Ignacio Bi-
darte Guggenheim Bilbao museo-
ko zuzendaria omenduko ditu.
«Aurten Bilbon nabarmendu di-
ren bi pertsona direlako, eta haiek
egin duten lanari esker hiria kul-
turaren aldetik garatzen eta eral-
datzen lagundu dutelako».
Azokako ohiko etxola baten
erreplika bat emango diete. Bilbo-
San Tomas b IIIBERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Talogileak oso lanpetuta egongo dira. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Inguruko baserritarrak
Bilbora urtean behin
etortzen ziren lurren
jabeari errenta ordain-
tzera XIX. mendean.
Betebehar horretara
etortzen zirela aprobetxatuz, be-
ren produktuak hiriko biztanleei
saltzen zizkieten, lagunekin ere
elkartzen ziren, eta ongi pasatzen
zuten.
Garaiak aldatu egin dira, eta
TRADIZIOA ETAKULTURA BILBOKOKONPARTSEKINBilboko konpartsek San Nikolas elizaren parean zabalduko dute txosnaSan Tomas egunean, eta hainbat ekitaldi antolatuko dituzte.
San Tomas eguna Gabonetako
oporren eta urte aldaketaren
abiapuntua da gaur egun. Egun
horretan antolatzen den azoka
Bilboko azokarik garrantzitsuena
da bertako produktuez gozatze-
ko.
Bilboko konpartsek urtero par-
te hartzen dute San Tomas egune-
an. Hainbat ekitaldi antolatzen
dituzte, euskal kultura eta ohitu-
rak sustatzen dituzte, eta alaita-
IV b San Tomas BERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Bilboko konpartsek indaba eta pintxo gozoak banatuko dituzte. MOINIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
suna eta jai giroa zabaltzen dute.
«Betiere, aldarrikatzen ditugun
balioak hauek dira: herritarren
parte hartzea, pertsona guztiak
giroan sartzea eta dibertsioa
modu osasungarrian eta berdin-
tzailean egitea; hau da, mendee-
tako tradizioari ukitu modernoa
gehitzen diogu», Bilboko Kon-
partsek azpimarratu dutenez.
Bilboko konpartsetan jatorri
eta sentsibilitate sozial zein politi-
ko ugariko jendea eta taldeak el-
kartzen dira. Beren helburua da
Bilboko jaiak herritarrek herrita-
rrentzat eginak izatea, elitismorik
gabe. Jai guztietan egin ohi duten
bezala, pertsonen arteko begiru-
nea aldarrikatzen dute, genero
eta arraza indarkeriarik izan
gabe: «Erasorik ez! Sexismo,
LGTBIfobia eta arrazakeriarik ga-
beko jaiak bultzatuz».
JAKI GOZOAK, MUSIKA ETA BERTSOAKUrtero bezala, San Nikolas eliza-
ren parean zabalduko dute txos-
na, 11:00etan. Txosnatik hurbil,
gune gastronomikoan, txerriki
pintxoak eta indabak —aukera
beganoarekin— banatuko dituzte.
Halaber, salgai jarriko dituzte
Bilboko konpartsen egutegia eta
txerri eta ortuko produktuen zoz-
ketako txartelak. Biak batera,
egutegia eta zozketako txartel bat,
bi euroren truke eskuratu ahal
izango dira. Zozketa 18:30ean
egingo da. Zozketako txartelekin,
egutegiekin eta pintxo eta indaba
salmentarekin lortzen duten di-
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.bilbokokonpartsak.eus
@
San Tomas bVBERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Bertso saioa amaitu ondoren
hainbat gaiterok joko dute. Arra-
tsaldean, Gora Herria taldeak
erromeria egingo du, eta Bilbo
Kantari taldea 20:00etan aterako
da kalejiran, Kalderapeko taber-
natik.
Bilbo Kantari taldeak Zazpikaleak alaituko ditu bere kantuekin. Irudian, Aste Nagusian. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
rua inguruko nekazaritza proiek-
tu bati ematen diote. «Bizkaiko
landei eta baratzeei laguntza
ematen diegu».
Giro ederra izango da nagusi
Bilboko konpartsen gunean.
Eguerdian, Ander, Bittor eta Al-
kazar txalaparta jotzen ariko dira,
eta, ondoren, Maialen Akizu, Ga-
razi Navarro eta Oihana Bartra
bertsolariek kantatuko dute Iker
Uribarrenek jarriko dizkien gaien
gainean.
San Tomas eguna
ederki igarotzeko
ikuskizun eta jar-
duera ugari anto-
latu ditu Azpeiti-
ko Udalak: udaz-
keneko azoka berezia, herri
kirolen jaialdi handia, dantza txa-
pelketa eta beste hainbat ekitaldi.
Urtero bezala, txorizoa eta taloa
egun osoan jateko aukera egongo
da plazan jarriko diren postuetan,
eta kalean musika doinu alaiak
entzun ahal izango dira.
Azpeitiko Udaleko arduradu-
nek herritarrei eskatu diete base-
rritar jantzita parte har dezatela
San Tomas egunean: «Saia gaite-
zen herritar guztiok baserritar
janzten San Tomas egun hone-
ONGI PASATUAZPEITIAN ETAARRASATEN Ekitaldi ugari egongo dira Azpeitian San Tomas egunean, abenduaren 21ean, etaArrasaten santamasetan, biharamunean.
tan». Halaber, dei egiten diete
eraso sexistarik bada jarrera akti-
boa har dezaten. Eraso sexistaren
bat egonez gero, bi telefono zen-
baki hauek eman dituzte: 112 eta
943-15 13 13.
KALEJIRA ALAIAKGoizean, musika kalejira alaiak
egingo dira kalean. Izarraitz txis-
tulariek diana egingo dute
10:00etatik aurrera, eta, ondoren,
Udal Musika Banda eta Bentaza-
harreko Mutiko Alaiak ibiliko
dira kalez kale. Juan de Antzieta
musika eskolako soinu jotzaileak
ere bai, Itsasiko ttuntturroekin.
Ordu berean, Patxi Azkagorta
Pilota Memoriala egingo da fron-
toi txikian, benjaminaurreko,
benjamin, hasiberri eta haur ka-
tegorietan, eta eguerdian 35. An-
tzerki Topaketako sari banaketa
egingo da, udal areto nagusian.
Aurten, Eromen Produkzioak tal-
dea izan da irabazlea, Hysteria
izenburuko antzezlanarekin.
AIZKOLARIAK ETAHARRI JASOTZAILEAKAzpeitiko udazkeneko azoka be-
rezia eta herri kirolen jaialdi han-
dia ere eguerdian hasiko dira. Ohi
denez, baserriko produktu ede-
rrak ikusi eta erosi ahal izango
dira goiz osoan Azoka plazan: ba-
razkiak, fruta, loreak, ukenduak,
gazta eta beste hainbat.
Herri kirolen jaialdia, berriz,
Plaza Nagusian egingo da. Mikel
Larrañaga eta Iker Vicente aizko-
lariak ariko dira, eta Karmele Gi-
sasola Zelai, Goenatxo III.a eta Ai-
mar Irigoien harri jasotzaileak.
Zenbait proba egingo dituzte, en-
borrak mozten, eta zilindro, lau-
kizuzen, kubo eta bola formako
harriak eta ingude bat altxatzen.
Juanjo Sagastibeltza izango da
aurkezlea.
Plaza Nagusiko kioskoan,
Oihana Iguaran, Agin Laburu eta
Beñat Lizaso bertsolariek kanta-
Azpeitian, txorizoa eta taloa egun osoan jan ahal izango da plazan egongo diren postuetan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
VI bSan Tomas BERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
tuko dute, eta Sebastian Lizaso
izango da gai jartzailea.
Saioa bukatu ondoren, 13:00ak
aldera, DJ Referee musika alaia
jartzen hasiko da Plaza Nagusiko
kioskoan bertan, eta erraldoiak,
buruhandiak eta Ziekoko Gaite-
roak elkartea kalejiran aterako
dira.
Arratsaldean, dantzazaleek ur-
teroko ekitaldia izango dute Sana-
gustin kulturgunean, 18:00etan,
Gazteen XVII. Dantza Sueltoko
Azpeitiko Txapelketa ikusteko,
eta, ordu erdi geroago, Eonian
elektrotxaranga taldeak herriko
kaleak alaituko ditu musika doi-
nu dantzagarriekin.
Beraz, egun ederra izango da
abenduaren 21a Azpeitian, gazte-
entzat eta helduentzat.
SANTAMASAKARRASATENArrasaten, abenduaren 21ean ere
hainbat ekitaldi antolatuko ditu
Santamas Komisiñuak, Arrasate-
ko Udalarekin eta herriko zenbait
kultur talderekin elkarlanean,
baina santamasetako egun nagu-
sia abenduaren 22a izango da.
«Armairuak astindu, jan, edan
eta konpainiarekin gozatu, eta
falta direnak gogoan hartuta
herriko kaleak eta kaleaz gozatu!
Ondo pasatu santamasetan!»,
azpimarratu dute antolatzaileek.
Etxafuegoak 09:00etan botako
dituzte, jaia hasi dela iragartzeko,
eta, segidan, Udalaxpe txistulari
taldeak diana joko du herriko
kaleetan.
Goizean hainbat feria egongo
dira zabalik: ganadu eta hegazti
feria Laubide plazan; fruten,
barazkien eta herriko saltokien
erakusketa eta lehiaketa Seber
Altube plazan; eta artisau langin-
tzen jarduerak bertatik bertara
ikusi ahal izango dira Jokin Zaite-
gi plazan eta Biteri etorbidean.
Halaber, Herriko Plazan, taloak
eta Aramaioko sagardogileak
egongo dira.
Portaloian, Iosu Amantzio txe-
rriaren aurkezpena egingo da
10:00etan. 300 kilogramo ingu-
ruko pisua du, eta zozkatu egon-
go da. Herritarrek 500 euroko
saria irabazteko aukera ere izan-
go dute, beste zozketako txarte-
lak erosi eta zortea izanez gero.
Musikaz eta dantzan gozatzeko
aukera ere egongo da Arrasaten.
Goizean, herriko kaleetan zehar,
talde hauek ariko baitira: Arros-
taitz eta Lore Gazteak dantza tal-
deak, Arrasateko trikitilariak,
Udalaxpe txistulari taldea, Arra-
sateko gaiteroak, albokariak eta
txalapartariak, Iturengo joaldu-
nak eta Incansables txaranga.
Halaber, Herriko Plazan, Lore
Gazteak eta Arrostaitz dantza tal-
dearen saioak izango dira. Ondo-
ren, toki berean, Arrasateko tri-
kitilariek, txalapartariek eta
albokariek joko dute, eta txerri
dantza herrikoia egingo da.
Zaldibarren, berriz, herri kirol
probak egiten ariko dira Manu
Kañamares, Julen Kañamares,
Maika Aristegi, Irati Astondoa,
Mieltxo Mindegia eta Josetxo
Urrutia.
Herri bazkaria Azoka plazan
egingo da, eta Uarkape udal pilo-
talekuan eskuz binakako txapel-
ketako partida bat jokatuko da,
Bengoetxea VI.a-Larunbe eta
Irribarria-Merino bikoteen arte-
an.
Azkenik, egun osoan eta urta-
rrilaren 7ra arte, Belenen erakus-
taldia egingo da San Frantzisko
elizan.
Aimar Irigoien harri-jasotzailea ariko da Azpeitian abenduaren 21ean, herri kirolen jaialdian. G.GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hauek:www.azpeitia.euswww.santamasak.eus
@
Arrasaten, abenduaren 22an, fruten, barazkien eta herriko saltokien
erakusketa eta lehiaketa egingo dira Seber Altube plazan. LEIRE LARDIZABAL
San Tomas bVIIBERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Donostia osoa
azoka erral-
doi bat izan-
go da San To-
mas egunean,
orotara 201
postu ipiniko baitituzte hiriko ka-
leetan eta plazetan. Konstituzio
plazan, Gipuzkoa plazan, Buleba-
rrean, Okendo plazan, Sarriegi
plazan eta San Juan kalean txisto-
rra, taloak eta produktu ugari sal-
tzeko postuak egongo dira;
Okendo plazan bertan, abere era-
kusketa; eta Elkano kalean eta
Txurruka kalean, eskulangileek
beren salmahaiak ipiniko dituzte.
Baina erdigunean eta Parte Za-
harrean ez ezik, Antiguan, Grosen
eta Amara Zaharrean ere zenbait
ekitaldi antolatuko dira —Morlan-
sen, Ibaetan eta Intxaurrondon
abenduaren 15ean eta 17an egin
dute San Tomas eguneko feria—.
GIRO PAREGABEADONOSTIA OSOANBaserritarren eta eskulangileen postuak hiri osoan egongo dira, eta txistorra nonahi dastatu ahal izango da San Tomas egunean.‘Ursula’ txerria izango da feriako protagonista.
VIII b San Tomas BERRIA
Osteguna, 2017ko abenduaren 21a
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.donostiakultura.eus
@
Lagun ugari bilduko da Donostiako Konstituzio plazara, txistorra jatera eta
salmahaiak ikustera. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Azokaren inguruan, zenbait
lehiaketa antolatu dira: ohiko Lur
Gaien Lehiaketa eta Euskal Herri-
ko Txistorra Lehiaketak ez ezik,
Donostiako Baserritar Jantzien
Lehiaketa, aurten lehen aldiz.
Gero, Axular taldearen eskutik,
Gipuzkoa plazan egingo da Base-
rritar Jantzien Lehiaketa. «San
Tomas egunean baserritar jantzia
harrotasunez erabiltzeko ohitura
bultzatzea eta zabaltzea» da
lehiaketaren helburua, antola-
tzaileek esan dutenez.
Bestalde, haurrentzat eta haien
familientzat, tailerrak, jokoak eta
beste hainbat jarduera egingo dira
Zuloaga plazan.
Herri kirolen zaleentzat, hain-
bat norgehiagoka antolatu dira
Trinitate plazan. Alde batetik, 2.
Emakumezko Pilota Txapelketa,
Nagore Aramendi-Iratxe Ibarra
eta Alaitz Badiola-Miriam Arrilla-
ga bikoteekin; bestetik, esku-pi-
lota partida misto bat bertsolarien
laguntzarekin —Mikel Olazabal,
Patri Espinar eta Iratxe Ibarra,
Inaki Esnal, Maite Ruiz de Larra-
mendi eta Andoni Egañaren aur-
ka—; eta, azkenik, Emakumezko-
en Urrezko II. Kopa, Maika Arizte-
gi, Irati Astondoa, Alatzne Etxa-
burua, Irune Izkue eta Nerea So-
rondo aizkolariekin.
Dena den, San Tomas eguneko
feriako protagonista nagusia Ur-
sula txerria izango da. Leitzako
Arro baserritik iritsiko da, han
bertan hazia baita. San Tomas
egunean 370 kilo inguru izango
ditu, eta, urtero bezala, Konstitu-
zio plazan ikusi ahal izango da,
10:00etatik 20:00ak arte.
Egun osoan, bertsolariak, triki-
tilariak eta musika doinu alaiak
egongo dira Donostiako plazetan
eta kaleetan, eta giroa paregabea
izango da.
FESTA IRAUNKORRAKAzken urteetan bezala, edalontzi
berrerabilgarriak egongo dira
txistorra saltzeko postuetan.
«Edalontzi hauek erabiliz, kaleko
hondakinak murriztea eta gure
jaietako ingurumen kalitatea ho-
betzeko beharraz gehiago jabe-
tzea lortu dugu», Donostia Kultu-
ra Festak saileko arduradunek az-
pimarratu dutenez.
Ingurumena zaintzeko beste
hainbat neurri ere martxan jarri-
ko dira. Alde batetik, hondakin
organikoak, beira eta plastikozko
ontziak, tetrabrikak, kartoia eta
papera biltzeko edukiontzi gehia-
go ipiniko dituzte, eta txistor pos-
tu guztien artean eta prestatutako
beste hainbat elikagairekin erabi-
litako olioaren banakako bilketa
egingo dute.
Halaber, komun publiko eta ki-
miko ugari ipiniko dituzte hirian
zehar.