Gazteak eta euskararen erabilera urria Debako kasua · arazoa kokatzen eta ulertzen Jagun dezakeen...

17
Sarrera Gazteak eta euskararen erabilera urria Debako kasua Nekane Goikoetxea Zergatik ez dute gazteek euskara jakin beste erabiltzen? Gazteen hiz- kuntz errealitatea eta euskara uztartu dituen ikerketa baten berri ematen du /an honek. Oebako gaztediak euskara gutxitan erabiltzearen arra- zoiak aurkitzea izan da helburu nagusia, eskuhartze-programa egoki bat diseinatu nahi izan baita ondoren. lkerketak hurbilpen kuantitatiboa zein kualitatiboa erabili ditu, uste baitugu bi eratako datuok eskaintzen digu- tela ikuspegirik osoena. Artikulu honetan aipatu ikerketan /orturiko emaitza nagusiak /abur aurkezten aire, ikertutakoaren nondik-norakoak ezagun daitezen. Artikulu honek ikerketa sakonago baten berri eman nahiko luke, ikerke- ta tik atera ditugun emaitza nagusiak azalduz. Aipatu ikerketa Gipuzkoan, mendebaldeko kostaldean kokatzen den Deba herrian egin da. Debako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, arazo erreal batí, hots, gazteen euskara erabilera urriari, aurre egiteko lehen urrats bezala ekin zaio ikerketa honi. Gaztelerarako joera horren arrazoiak aztertu nahi izan dira, gero, eskuhartze-programa batí lotzeko. Ez da askotan gertatzen, arazo jakin bat konpondu nahi denean, eman beharreko urratsak hausnarketa egokiz erabakitzea. Batzuetan "prakti- ka" gehiagorekin konpondu nahi dugu eta ez da hori izaten askotan biderik egokiena. Honela, bada, gure hausnarketak ondorengo orrietan aurkituko dituzue. Gerora ikerketa han liburuki legez argitaratuko den HIZPIDE 38 (1997), 3-19 orr. 3

Transcript of Gazteak eta euskararen erabilera urria Debako kasua · arazoa kokatzen eta ulertzen Jagun dezakeen...

Sarrera

Gazteak eta euskararenerabilera urriaDebako kasua

Nekane Goikoetxea

Zergatik ez dute gazteek euskara jakin beste erabiltzen? Gazteen hiz­kuntz errealitatea eta euskara uztartu dituen ikerketa baten berri ematendu /an honek. Oebako gaztediak euskara gutxitan erabiltzearen arra­zoiak aurkitzea izan da helburu nagusia, eskuhartze-programa egoki batdiseinatu nahi izan baita ondoren. lkerketak hurbilpen kuantitatiboa zeinkualitatiboa erabili ditu, uste baitugu bi eratako datuok eskaintzen digu­tela ikuspegirik osoena. Artikulu honetan aipatu ikerketan /orturikoemaitza nagusiak /abur aurkezten aire, ikertutakoaren nondik-norakoakezagun daitezen.

Artikulu honek ikerketa sakonago baten berri eman nahiko luke, ikerke­ta tik atera ditugun emaitza nagusiak azalduz. Aipatu ikerketaGipuzkoan, mendebaldeko kostaldean kokatzen den Deba herrian eginda. Debako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, arazo erreal batí,hots, gazteen euskara erabilera urriari, aurre egiteko lehen urrats bezalaekin zaio ikerketa honi. Gaztelerarako joera horren arrazoiak aztertunahi izan dira, gero, eskuhartze-programa batí lotzeko.

Ez da askotan gertatzen, arazo jakin bat konpondu nahi denean, emanbeharreko urratsak hausnarketa egokiz erabakitzea. Batzuetan "prakti­ka" gehiagorekin konpondu nahi dugu eta ez da hori izaten askotanbiderik egokiena. Honela, bada, gure hausnarketak ondorengo orrietanaurkituko dituzue. Gerora ikerketa han liburuki legez argitaratuko den

HIZPIDE 38 (1997), 3-19 orr. 3 •

Helburuak

4

arren, hemen, arestian aipatu dugun bezala, ondorio garrantzitsuenakdakarzkizuegu, labur, aurrerapen gisa.

Zer gertatzen da, bada, Deban? lkus ditzagun ondorengo datuok

• 1991n EUSTATek egindako erroldaren arabera, gazteen euskara-rnailahonelakoa zen: %7,46 erdalduna; %1O,17 ia euskalduna eta %82,35euskalduna. Etxeko hizkuntza, aldiz, %65,58k euskara; %26,4k gaztele­ra; %6,6k biak eta %l ,4k beste bat erabiltzen zuten.

• "Euskara Gazteena" kanpainaren barruan 1991ko urriaren 25 eta 26an,hau da, ostiral arratsaldez eta larunbat goiz eta arratsaldez, gazteen ar­tean egindako kale neurketak %23,86ko emaitza izan zuen euskararenerabilerari dagokionez; 1993ko azaroaren lüean goizez eta 13an goizeta arratsaldez EKBren eskutik egindakoan, berriz, %29ra iritsi zen eus­kararen erabilera eta %71ra gaztelerarena.

• Hizkuntz ereduei dagokienez, "A" eta "B" ereduak jadanik desagertu<lira eta gaur egun 16 urte arteko heziketa guztia euskara hizkuntzanagusia dela jasotzen dute Debako haurrek.

Ikus dezakegun bezala, euskararen ezagutzaren eta erabileraren artekojauzia benetan handia eta kezkagarria da.

Ikerketa honek izan dituen helburu orokorrak euskararen erabilerarekinlotuak <laude nagusiki, nahiz eta momentuero ezagutzari erreferentziakegiten zaizkion. Hauek <lira,hortaz, helburu orokorrak:

1 Euskararen erabilera neurtzea.

2 Euskaraz dakitenek kalean ez erabiltzeko dituzten arrazoiak aztertzea.

3 Euskararen erabilera indartzeko eskuhartze-programa bat proposa-tzea.

Helburu hauek lortzeko, metodologia mistoa erabili dugu. Alde batetikgertakariak azaltzeko, metodologia kuantitatiboa, estatistikaren bitartezfenomeno ezberdinen koerlazioak aztertuz. Beste aldetik, hurbilpenkualitatiboaz, parte hartu dutenen diskurtsoak ezagutu ditugu.Metodología kuantitatiboan galdesorta erabili dugu, 182 gazteren eran­tzunak jasoz (gazteen %20). Metodología kualitatiboarekin, berriz, 7eztabaida-talde osatu genituen, denera, 34 gazteren partaidetzarekin.

Ikerketaren alderdi kuantitatiboari ekiteko HPINen lanak (1991) hartuditugu kontuan, alderdi kualitatiborako, berriz, Nekane Jausoro(1991), Elena San Martín eta Marije Lezetaren lanak (1991), eta bialderdiak, kuantitatiboa eta kualitatiboak uztartuz, SIADECOrenak,batez ere Mutrikun eta Orion burututakoak. Bi herri hauek soziolin­guistikoki Debaren parekoak baitira: 4.000tik 5.000ra bitartean kokat­zen da biztanleria, kostaldeko herriak <lira eta udan kanpoko jendeaizaten dute. Hiruren arteko ezberdintasunik handiena, halere, euskara­ren erabilera da, Orio eta Mutrikun Deban baino askoz gehiago era-biltzen baita. •

Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

Erabilera etaezagutza erkatuz

Ezagutza

Debako Udalerria bi gune ezberdinetan banatua dago: alde batetik, Debadeitzen duguna eta, bestetik, Itziar. Ikerketa hau arazo bati aurre egitekoburutu da eta arazoa soilik Deba deitzen dugun gunean daukagu. Itziarren,bizibidez, ohiturez eta hizkuntzaren aldetik ere egoera bestelakoa da.Euskara guztiz normalizatua dago. Halere, Jan honetan, batez ere konpara­ketak egin nahi genituenez, Debako zein Itziarko gazteek hartu dute parte.Noski, biztanJe-kopuruaren proportzioa mantendu da eta datuak beti bana­tuta emango ditugu, bi errealitate arras ezberdinen aurrean baikaude.

Beharbada, zenbait irakurlek gaJdegin dezake zein den hain eremumurritzari buruzko lan baten interes orokorra. Izan ere, ikerketa hauDeban eta Debarrentzat egina da. Halere, gure ustez, EuskaJ Herri osoaneduki dezake zeresana. Euskalduntze-prozesuan ezagutza izan da gaur­daino alderdirik landuena, baina azken urteotan erabilera indartu beha­rra ikusi da. Honela, Jan honek erabiJera ikertzeko bideak zabal ditzake,arazoa kokatzen eta ulertzen Jagun dezakeen bezala. Esan dezagun,azkenik, gazteen esparrua lantzeak berak ere badueJa bere ekarpena.Gazteei buruzko ikerketa eta batez ere gazteen hizkuntz erreaJitateariburuzko ikerketa ez da inoJaz ere ugaria. Hortaz, kontutan hartzen badu­gu gaurko gazteak direla euskararen ikaskuntz prozesu osoa burutu ahaJizan duten lehenengoak, gazteen artean euskararen erabilera ziurtatzealehentasunezkoa da. Debako kasua ezin da orokortu, hamaika errealitateezberdin baditugu euskarari begiratzen badiogu. Gure gizartean anizta­suna eguneroko gauza bat da, baina jakin beharko genuke zer den orohar gertatzen zaiguna eta zer han-hemenka.

Lan honetako Iehen helburuari azterketa kuantitatiboaren bitartez heJduzaio.

Gazteen euskara-mailari erreparatzen badiogu oinarrizko lau trebetasu­nak kontutan hartuz (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzame­na), %80k baino gehiagok maila oso ona edo nahiko ona dutela esandigute. Idazmena da denetan baxuena, %82, eta entzumena %93,8rairisten da. Kontuan hartu behar da, halere, datu hauek gazteek beraienmailari egindako ebaluaketaren bitartez lortu ditugula eta ez duguJa ino­lako hizkuntz frogarik egin. Datu hauek, beraz, hurbilpen modura hartubeharko Jirateke.

Bestalde, gazteen ehunekorik handiena euskaldun alfabetatua dela esandezakegu. Alfabetatu izatea gazteek ezagutzen dituzten hizkuntz trebe­tasun eta erregistroen arabera definitu dugu. Honela, Jau trebetasunetanoso ongi edo nahiko ongi erantzun dutenaketa euskara batua edota eus­kara batua eta aJdakia menperatzen dituztenak kontsideratu ditugu alfa­betatu. AJfabetatuak, %81,3 dira eta %18,7 ez aJfabetatuak. Adinaridagokionez, ez dugu alde nabarmenik sumatu 15-26 urte bitarte horre­tan, nahiz eta nagusienen artean, 24-26 urte bitartekoen artean, alegia,alfabetatuen kopurua apurtxo bat jeisten den.

Gazteen jatorria, bakoitzaren jaioterriari eta lehenbiziko hizkuntzari

Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 5 ••

Erabi/era

6

begiratuz definitu ondoren, jatorriz euskaldunak eta ongi alfabetatuak20 urtetik goragokoen artean beherakoen artean baino gutxiago direlaikusi dugu. Hau da, 20 urtetik beherakoen artean jatorrizko euskaldungazte alfabetatuen proportzioa handiagoa da. Gainera, jatorriz ia-euskal­dunak, hots, Euskal Herritik kanpo jaioak eta H2 euskara dutenak edotaEuskal Herrian jaioak eta H1 gaztelera edo beste bat dutenak, eta alfabe­tatuak diren gazteak ugariago dira adina jeitsi ahala.

Gazteen euskara-rnaila, jatorria eta eskolan jarraitu duten hizkuntz ere­dua erkatuz, A ereduan aritu diren erdaldunek idazterakoan eta mintza­tzerakoan dituzte arazorik handienak; euskaldunek, berriz, idazterakoanbakarrik.

Euskarazko mintzamenari soilik begiratuz, gazteen %80-%90 euska­raz hitz egiteko gai da. Gainera, gazteenen artean, 15-20 urte bitar­tean, oso gutxi dira hitz egiteko gai ez direnak; nagusiagoen artean,aldiz, gaitasun hau pixkat jeitsi egiten da. Aipagarria da, bestalde,ltziarren %100 dela euskaraz hitz egiteko gai. Datu hauek, ahozkoerabilerarako erreztasunarekin konparatzen baditugu, alde esangura­tsuak daudela ikus dezakegu. Orokorrean, ikasketez eta lagunarteaneuskara errazago erabiltzen baldin badu ere gehiengoak (%32,2 eta%20,9 hurrenez hurren), gai pertsonalez, lanez, administrazioan etab.hitz egiteko, gazteleraz errezago moldatzen dira gehienak (%36,8;%34,8 eta %55 hurrenez hurren). Aipa dezagun, azkenik, hizkuntzabatean bestean bezain erraz moldatzen direnen kopurua %20,5 eta%38,5en artean kokatzen dela.

Bestalde, Debako gazteen %63,8k dio euskara batua eta bertako aldakiamenperatzen dituela; %19,lek aldakia besterik ez, eta %17,lek euskarabatua baino ez. Bi erregistroak menperatzeari ezagutzarik osoena delabaderitzogu ez dira arestikoak batere datu ezkorrak.

Euskararen ezagutzari buruzko datuak bukatzeko, gazte hauen inguru­koen euskara-rnailari egingo diogu erreferentzia. Itxura denez, gazteenustez, aita diren guztien %53,9k ezagutza-rnaila ona edo nahiko ona du.Amen, auzokoen eta lankideen %60-%70ek maila ona dute. Ondoren,lehengusu, bikotekide eta lagun-ezagunak datoz, %70-%80 kopurubitartean kokatzen direlarik. Azkenik, neba-anaia, arreba-ahizpa, lagunmin eta ikaskideak ditugu, hauetariko %80-%90ek euskara-rnaila onaornen dute eta.

Aurreko datu horietan guztietan ikusi ahal izan dugunez, bai gazteeneuskara-rnaila bai beren ingurukoena nahiko ona da. Orain, erabilerazertan den ikusiko dugu, ezagutzaren eta erabileraren arteko jauzigalantaz jabe gaitezen.

Ikus dezagun lehendabizi euskara norekin erabiltzen den. Gure datuenarabera, gazteek aitarekin amarekin baino gehiago hitz egiten dute eus­karaz. %49,lek aitarekin erabiltzen du euskara eta %46,3k amarekin. Bihizkuntzetan hitz egiten dutenek, aldiz, gehiago egiten dute amarekin

Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

aitarekin baino. Hau da, badirudi hizkuntz aukeraketa finkoagoa delaaitarekiko harremanetan; amarekikoetan aldaketa gehiago daude.

Anai-arreba arteko harremanetan, ahizpa-arrebekin neba-anaiekin bainogehiago erabiltzen da euskara. Lehengusuekiko harremanetan euskarada hizkuntza nagusia; bikotekidearekikoan, berriz, gaztelera eta orekazhitz egin dezakegu auzokideez ari garenean. Lagun min eta lagun-eza­gunekin gaztelera gutxi gorabehera %60k erabiltzen du. Lankideekikoerabilera ikaskideekikoa baino baxuagoa da euskarari dagokionez.Lankideekiko harremanak gazteleraz egiten dira eskuarki.

Aipa dezagun, kontraste moduan, ltziarren inkestatuen baitan harremanguztietan, lankideena salbu, euskara darabiltenen proportzioa %80-%100 tartean dagoela.Ikus dezagun orain, euskara norekin erabiltzen den jakin ondoren, eus­kara zein egoeratan erabiltzen den:Etxean %43,6k erabiltzen du euskara eta %43,Sek gaztelera.Lagunartean, berriz, %29,Sk darabil euskara. Kalean %31,lek euskaraeta %52,2k gaztelera darabilte. Azkenik, pentsatzeko, bakarreko jardu­nerako, %37,9k euskara eta %42,Sek gaztelera aukeratzen dute. Aipadezagun, azkenik, bi hizkuntzak berdin erabiltzen dituztela esan dute­nak, egoera guztietan, %20 eta %30 tartean daudela. Sumatzen duguna­ren arabera, azken multzo honek hizkuntza baterako joera garbia izandezake, gaztelera ateratzen delarik garaile. Itziarko inkestatuen artean,ordea, elebakarreko erabileraz hitz egin daiteke. Euskara kasu guztietan,%80tik gora erabiltzen da, etxeko egoera izanik denetan altuena.

Astialdiko eremura etorriz, aipagarria da Debako gazteengan aurkitzendugun erabilera urria. Halere, erdi eta erdi erabiltzen dutenak %32,7dira. Izan ere, hizkuntzari dagokionez, errealitate bikoitz baten aurreangaudela argi dago. Itziarren, berriz, errealitatea erabat euskaldun eleba­karra dela esan dezakegu. Ildo bertsutik esan dezagun Itziarko inkesta­tuen %80k euskara erabiltzen duen bitartean, Debako inkestatuen%39,lek bakarrik egiten duela aukera hori bera.Gainera, dauzkagun datuen arabera, D ereduan ikasi arren lehen hiz­kuntza erdara besterik jaso ez dutenek ikastetxetik kanpo egunean zeharhitz egiten pasatzen dituzten orduen erdia, erdia baino gutxiago edo iaezer ez dute euskaraz egiten. Badirudi, Jehen hizkuntzaren garrantzianahiko handia dela. Adibidez, euskara H1 dutenen artean euskara hutsezmintzo direnak eta gaztelera baino gehiago erabiltzen dutenak %16,7rairisten dira A ereduan ikasi arren. Dudarik gabe, kontutan hartzekodatua dugu hau, aztertzen ari garen tesfuinguruaren parekoak direnetanbederen. Ezin dugu ahaztu, ordea, datu hauek guztiak ñabardurez osatubeharko genituzkeela, baina oraingoz emaitza orokorrak baino ez garaeskaintzen ari.Lan-mundua aztertu ondoren, gaztelera hizkuntza nagusia dela esandezakegu. Harremanen sareari begiratuz, oro har, gaztelera berdin

Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 7

xamar erabiltzen da zuzendari, lankide edo menpekoekin. Bezeroekikoharremana da hizkuntz aldetik orekatuena, euskararen erabilera apurtxobat igotzen da eta. Honetaz gain, gazteek ikasketetan jarraitu duten hiz­kuntz ereduak ez du gero laneko hizkuntz erabileran eragiten. Guredatuen arabera, euskara-maila ona dutenek, ez dutenek bezala, nagusikigaztelera darabilte lan-harremanetan. Badirudi, gainera, neskek lan­-munduan, mutilek baino joera handiagoa dutela euskararekiko.

Atal hau bukatzeko, gehitu dezagun Itziarren inkestatutako gazte langilegehienek, nahiz neska nahiz mutil, euskara darabiltela nagusiki.

Talde batean euskaraz hitz egin ahal izateko guztiek euskara jakin beharote duten galdegin diegu gazteei. Hauen ustez, ez luke honela izanbehar. Debako gazteen %51,6 eta ltziarko inkestatuen %75ek beti eus­karaz edo euskaraz gazteleraz baino gehiagotan egin beharko litzatekee­la diote. Honela, errealitatean egiten denarekin erkatuko bagenu aipatuhipotesia, guztiz betetzen dela ikusiko genuke.

Lagunen arteko harremanetara gatozelarik, lagunarteko erabilera eza­gutzaren arabera izan zitekeena baino askoz baxuagoa dela baiezta dai­teke. Izan ere, euskara-maila ona duten gazte inkestatuen erdiak baka­rrik erabiltzen du euskara lagun minekiko zein lagun-ezagunekikoharremanetan.

Azterketa kuantitatiboaren atal hau bukatzeko, erabilera aldagai ezber­dinekin erkatuko dugu, ea aldagai horiek esanguratsuak gerta daitez­keen euskararen erabilerari begira.

Ikus dezagun lehenengo ea zein den euskara erabiltzen dutenen ama­-hizkuntza. Gure datuen arabera, euskara erabiltzen dutenen gehiengoakeuskara edota euskara eta gaztelera daukate Jehen hizkuntza, baina gaz­telera H1 duten zenbait gaztek ere euskara darabilte. Beraz, ezin da uka­tu datu pozgarri baten aurrean gaudela.

Halere, familiako guztiak euskaldunak izanik ere, gazteek familiakidee­kin dituzten harremanetan ez da beti euskararen erabilera bermatzen.Ikusi dugunez, euskara jakiteak ez dakar ezinbestez erabiltzea. Eztafamilian ere. Lehen ikusi dugunez, "etxekoa" da euskara gehien erabil­tzen den egoera, nahiz eta gazteleraren erabilera euskararenaren parekoaizan. Honetaz gain, familiako kideren batek euskaraz ez baldin badaki,euskararen erabilera are gehiago jeisten da.

Euskararen erabilera euskaraz hitz egiteko erraztasunarekin pareka­tuz, esan dezagun gazteleraz errazago moldatzen denak gaztelera era­bi ltzen duela ia beti, eta euskaraz errazago moldatzen denak euskara.Euskara gaztelera bezain erraz erabiltzen duten inkestatuek bi hiz­kuntzak erabiltzen dituztela esan digute. Halere, bien arteko orekaaurkitu dugun arren, liburuak eta egunkariak irakurtzeko, musika en­tzuteko eta beste zenbait egoeratan gaztelerarako joera handiagoaikusten da. ·

Bestalde, hizkuntza batean zein bestean lnintzatzeko erraztasuna eta zein

8 Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

Zergatik ez dajakin besteerabiltzen?

Eztabaida-taldeetanesandakoa

eredutan ikasi duten erlazionatu ditugu, eta ikusi dugunez, Itziarko inkes­tatuak errazago moldatzen dira euskaraz, jarraitutako eredua edozein delaere. Deban, aldiz, A eredua jarraitu dutenek gazteleraz errazago hitz egi­ten dute; B ereduan ikasitakoen erdiak errazago erabiltzen du gaztelera,beste erdia erraztasun bertsuaz moldatzen da bi hizkuntzetan. Eta, D ere­dua jarraitu dutenen erdia gutxi gorabehera euskaraz errazago mintzatzenda, baina beste erdiak bietan berdin moldatzen dela aitortu digu.

Beren artean euskaraz hitz egiten duten gurasoen seme-alabek uste duteeuskara erabiltzea dela "euskaldun" izateko beharrezko baldintza.Baina, gainera, beren artean gazteleraz hitz egiten duten gurasoen seme­-alabek ere "euskaldun" izateko baldintzen artean euskara erabiltzearigarrantzi handia ematen diote.

Hizkuntzarekiko jarreren atal honetan ikusiko dugu euskararen etorki­zunaren eta inkestatuen jatorriaren artean ze erlazio-mota dagoen.Erdaldunek euskararen etorkizunari buruz duten pertzepzioa euskaldu­nek dutena baino optimistagoa dela baiezta dezakegu. Gure datuen ara­bera, euskaldunen artean "ezkor" eta "baikorren" artean oreka handia­goa dago. Erdaldunen artean, kasu gehienetan (familietan, eskoletan,kalean, lagunartean, instituzioetan, dendetan, unibertsitatean, kirol mun­duan, kultur munduan ...) euskara zerbait gehiago edo askoz gehiagoerabiliko dela uste dutenek gehiengoa osatzen dute. Aipagarria ere bada,ezkorkien ikusten den eremua iantegiena dela eta pertzepzio berdinadutela honetaz bai euskaldun bai erdaldun jatorrikoek.

Azkenik, ezagutzaren eta motibazioaren arteko lotura aztertuko dugu.Gazteei euskararen gaitasun-maila hobetzeko orduan, eskolorduz kanpo­ko klaseetara joateko asmorik ote duten galdetu zaie. lkusi dugunez,asmoa eta errealitatea ez datoz bat, eskolorduz kanpoko klaseetarajoatendirenak joateko asmoa dutenak baino askoz gutxiago baitira. Aipagarriada, honekin batera, jatorriz erdi-euskaldun eta erdaldunen artean, gehia­go direla joateko asmoa erakusten dutenak, joateko asmorik ez dutenakbaino. Datu pozgarria, beraz. Jatorrizko euskaldunek, ordea, ez duteeskolorduz kanpoko klaseetara joateko motibaziorik erakusten.

Horra hor, gure ikerketatik jasoriko emaitza nagusietariko batzuk.Ondorengo zatian alderdi kualitatiboan lortutakoak azalduko dizkizue­gu:

Honako honetan, eztabaida-taldeen bitartez lortutako informazioa labur­bilduko dizuegu. Hurbilpen kualitatiboaren baitan erabiltzen den tekni­ka honek gai ezberdinen inguruan pertsona ezberdinen diskurtsoakjasotzea bilatzen du. Partehartzaileak aukeratzeko, bizilekua (Deba edoItziar), sexua (neska edo mutila), adina (15-18, 18-23, 23-26), euskara­ren ezagutza eta erabilera izan dira irizpideak. Esan dezagun, azkenik,tokiak neutroa behar duela izan eta zenbait talde partehartzaileen aldetikhomogeneoak izan diren bezala, beste batzuk heterogeneoak izan direla.Aztergai proposatu dizkiegu: hizkuntzarekin zerikusidun hainbat azpi-

Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 9

gai, euskararen erabilera egoera ezberdinetan zelan ikusten den, aurrezaztertutako egoeraren kausak zein diren eta euskararen etorkizuna nolaikusten den.

Zenbait ordutako grabazioen transkribaketa egin ondoren, gure ustez,bai errepikatzen direlako, bai azalpen edo argi berri bat eskaintzen dute­lako, esanguratsuak gertatu diren ideiak laburbildu ditugu. Zenbait dis­kurtsoren argitasunak harritu egin gaitu sumatu dugun taxuzko hausnar­ketagatik. Hona hemen garrantzitsuenak:

Behin eta berriz errepikatzen den zerbait: euskararen erabilera urria gaz­teengan, gizarte-arazo baten islada dela. Beharbada gazteengan larria­goa da egoera, beraien euskararen gaitasun-maila kontutan hartzenbadugu, baina arazoa adin-multzo guztietan aurki genezake. Oro har,euskara, klasean, umeekin, zenbait dendatan erabiltzen da, baina ezlagunekin. Nolabait jendea agurtzeko etab. erabiltzen da, baina harre­man ez-fonnaletan gaztelerara jotzen dugu. Nonnalean beti mantentzendena, beharbada urtetan euskal hezkuntzaren inguruan egin den sensibi­lizazio-lanaren fruitu izan daitekeena, euskararen haurrekiko erabilerada. Haurrekiko euskara erabilera ezagutza-maila arras baxua deneanbakarrik ekiditen da. Kasu askotan, beste adineko pertsonekin euskaraerabiltzea erraztasun nahikoa ez izateak galarazten du. Haurrekikoharremanetan, ordea, faktore hau, erraztasunarena, alegia, ez da eraba­kiorra gertatzen. Beharbada, haurtxoen hizkuntz errealitateari buruzdauzkagun aurreiritziek garrantzi handia izan dezakete joera honetan.Oso interesgarria izan litekeen ikerketa-bidea dugu hau. Dena dela, osoarrunta eta onartua den jokaera da. Bestalde, haurrak gaztearora iristean,zenbait helduk ez du artean erabilitako hizkuntz aukera aldatzen, bestebatzuek, berriz, "nagusitzearekin" batera gazteleraz hitz egiten diete.Aukera honetan, bai ezagutza-mailak, bai, lehen ez bezala, erraztasunakpisu handia hartzen dute.

Azaldutakoarekin lotuz, etengabe gertatzen den prozesu baten berrieman digute gazteek. Izan ere, neskak lehenago eta beranduago mutilak,nerabezarora heltzearekin hatera, gaztelera erabiltzen basten dira.Eskuarki, gaztelera nagusien hizkuntzarekin identifikatzen dute etaberaien garapenarekin hatera, helduen jokaerak bereganatzen dituzte,baita hizkuntzan ere. Epe batean, euskararen eta gazteleraren alteman­tzia handitu egiten da eta denboraren poderioz ohiturak finkatu egitendira. Kasu gutxitan egoten da oreka bi hizkuntzen artean. Askotan gaz­telerarako inertziak euskararako erreztasuna galtzea dakar. Jakina daaskoz ere eskurago ditugula gaztelerazko eredu linguistikoak, edozeindela gaia. Hizkuntzak gizartean duen indarra erabakiorra da. Une hone­tan, gaztearen inguru linguistikoak eta bere heldutasun eta izakerakgarrantzi handia dute. Debako testuinguruan guztiz onartua dagoenjokaera bat denez eta gizarte-presioa ez denez handiegia, gazteek dutenbame-gatazka ez da oso larria. Gazteek gizartean dagoena bereganatzendute. Hau guztia ez da konszienteki egiten noski, herrian gehienak bihizkuntzen arteko orekaren alde daudela uste baitugu. Halere, egoera

10 Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

normalizatu batean ez gaudenez, eskuhartzea, sentsibilizaziotik hasitaguztiz beharrezkoa da.

Gazteak helduz dihoazen heinean, bakoitzaren jokaeren hausnarketa eregaratuz doa. Honela, gazteen artean nagusienek maila batean aukerakontzienteagoa egiten dute, gizarte-baldintzak onartuz noski. Hala, ba­tzuk euskara gehiago erabiltzen hasten dira euskararen aldeko jarreraaktiboago dutelako. Gazteek kontatu digutenaren arabera, badirudi nes­kek, oro har, lehenago egiten dutela, egiten dutenean, urrats hori.Honek, zenbait gazteren ustez, nesken artean euskara mutilen arteanbaino gehiago erabiltzea bermatuko luke. Hauen iritziz, adin "hobeago"batean egiten da eta oraindik, ikasketak etab. direla medio, ez dute eus­karako erraztasuna galtzen. Mutilen artean larriagoa da galera. Askorenustez, euskaraz idazteko gaitasuna da benetan erraz galtzen dena, iraga­nean D ereduari jarraitu izan arren. Ezin dugu ahantzi, noski, hainbataldagai, adibidez aukeratzen den ikasketa-rnaila, familia, lagunak, gaz­tearen nortasuna bera, aukeratutako hobbyak etab. oso garrantzitsuakdirela puntu honetan.

Nerabezaroarekin batera gazteak, nor diren, beraien identitateaz, jabetuzdoaz. Oso harrigarria da euskararekin gertatzen dena adin horretan.Jende ezezagunarekin, beren burua azaldu edo erakutsi behar dutenean,euskara erabiltzen dute, besteak beste, ezaugarri bezala. Honela, ikas­-bidaietan edo kanpora egindako txangoetan euskara gehiago erabiltzendute. Beren inguruan daudenean, berriz, ezagunak direnez, definitubeharrik ez dutenez, ez diote euskararen erabilerari garrantzirik ematen.Gazte batek esan bezala:

"(*) adibidez; juten zea institutuan, institutuan juten zea ikas bidaia hate­ra, eta juten zea Benalmadena edo Torremolinosera eta han ... eta hankristo danak itxen du euskera: eta gañera etorri eta zabaldu iten zeagañera ... "ni euskalduna naiz" y tal, gero etortzen zera honera rapaltrezuberri; kalia autobusetikjetxita ta "guai eh, hemos pasau de puta madre"

Ez al da jokaera hau maila handi batean, gizarte osoan gertatzen dena­ren islada? "la denak" gaude euskararen alde, baina ikur bezala erabil­tzeko, hizkuntzaren funtzio sinbolikoa nagusituz, eta ez instrumentala.Jakin beharko genuke, hizkuntza bati bizitza ematen diona komunika­tzeko tresna izatea dela. Sinboloak fosilak dira neurri batean, iraganarenadierazleak; lanabesak, berriz, egunerokotasunarekin daude loturik,bizirik, etengabeko aldaketan, kultura baten euskarri.

Interesantea iruditu zaigu gazteek euskara hizkuntza den aldetik, nolaikusten duten jakitea. Hots, nola ikusten duten euskara batua, aldakia,hizkera teknikoa, argota, hizkuntz aldaketak, hitanoa, eta oro har, euska­raren egoera soziolinguistikoari buruz zein iritzi duten.

Gazteak, oro har, ez dira euskararen normalizazio-prozesuarekin identi­fikatzen, ez dira protagonista sentitzen. Besteei, batez ere erakundeei,Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritza aipatzen dira, dagokie euskara

Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 11 •

garatzea. Bestalde, ez dute euskararen egoera soziolinguistikoari buruz­ko ezagutza handirik, euskararen statusa aurreiritziz betetako kontzep­tua da beraientzat. Datu errealik ezean, euskara egoera txarrean dagoelabaino ez dakite, oro har. Interesantea izango litzateke eskuhartze-pro­gramari begira, eskolan euskararen statusari buruzko edukiak irakastea.Oso lagungarria gertatuko litzatekeela uste dugu.

Euskara batua berritasunarekin identifikatzen dute, ez euskalkien onda­retik osatutako zerbaitekin:

"Eztet entenditren nundik ateatzeittuen zea konklusio hoiek, hoiek holaizan behar dutela, bizi osuan bestaldea izan baldin badia. Guk txikitanorlegia ikasi gendun da oain ezta orlegia esaten, berdia esan bihar da"

Gainera, euskara batuaren beharra ikusten duten arren, idazteko eta bes­te euskalkidunekin hartuemanak izateko nagusiki, eskolarekin identifi­katzen duten zerbait da. EGA azterketa da askori euskara batuaz hitzegiterakoan burura etortzen zaiena eta askok iritzi negatiboa dute: "Zeriten du eskopetak? pin-pan-pun, pan-pan, danba-danba, dun-dun, Etahori zer?".

Euskara batuaz eta neurri baten hizkuntza teknikoaz ere askok salatzendutena gehiegizko aldakortasuna da. Ikus dezagun pare bat adibidez:

"Nik eztet entenditzen zeba, jgual hola idatzi bihar da, hamendik bi egu­nea ez..., len bezala o bat o bestia, baña nahi det esan ez hasi oaiñ bat,gero bestia ... ".

"Oaindik asko falta da, hitzak eta asko nahastatuitteia, oaindik horimejorau inbe(he)rko litrake. Hit: batzuk ateratzeittue igual eztakenak ...jendiak hit; diferentiak ibiltreittu o esanahi diferenteko ... aldau iteittuhit; pilla bat ... "

Badira halere itxaropena irakusten dutenak ere:

"Oain gaura raruak iten dianak, hamendik 20 urtetara e: dirala izangohain raruak ".

Hizkuntza teknikoaz, oraindik txiroa dela esan digute gazte askok.Gainera oso zaila gertatzen ornen zaie eta askotan gazteleraz errezagoadenez, gaztelerara jotzen dute. Zenbaitetan, gazteak ez daude prest, eus­karaz hizkera teknikoz idatzitako testu bat irakurtzeko ahalegina egite­ko. Unibertsitatean ez dagoela testurik diote. Gainera, jendeak pixkaterrezeloz begiratzen dio hizkuntza "berri" horri:

"Telebistan ere futbola ta ikusten badezu esaten duten hiizak, zu kontura­tzen rea zer esan nahi duten baña agian ez daga hain ando".

Benetan arriskutsua da euskara batua eta irakaskuntza akademikoa,azken honek dakarren guztiarekin, azterketak, ebaluaketak ... uztartzea.Oso kontutan eduki beharreko zerbait dugu hau.

Euskalkia gehiago estimatzen dute gure kasuan euskara-maila ona dute­nek, gaitasun baxua dutenek baino. Azken hauentzat euskara normali-

12 Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

zatzea euskara baturantz jotzea da. Euskaraz gaitasun hobea dutenek,euskara erabili nahiz ez erabili, euskalkiari garrantzi handiagoa ematendiete. Zenbaitzuentzat "benetako" euskara euskalki-aldakiak dira, bestebatzuentzat, berriz, euskalki-aldakietako aberastasuna da euskara baturaekarri beharrekoa. Batzuek, ongi menperatu arren euskara batua, ahozkoerabileran ez dute nahi:

"Batzutan e: dezu esaten ando, ze badakizu nola dan ando baña batzutanixildu itxen zera e; esatiarren hit; hori, es que adit: batzuk día... ".

Askotan "ondo ez esate" horrek gure aldakian maiztasunez erabiltzenden forma bat esan nahi du (ikusi nizun = ikusi zintudan). Idatzi "zintu­dan" egingo dute, baina esan "nizun". Eztabaida sakon bat egin beharkolitzateke gai honen inguruan. Honetaz gain, Debako aldakia nahiko gu­txietsia ikusi dugu. Gazte askok ez diote begirunerik; beraiena baliorikgabeko aldakitzat hartuta, inguruko herrietakoak aipatzen dituzte jato­rragotzat.

Gazte-argota erabiltzen ote duten galdetu genienean, argota bai bainagaztelera eta euskaraz "nahasia" darabiltela erantzun digute. Deban,gazteek gaztelerazko adierazpen asko erabiltzen dituzte. Bi hizkuntzenarteko kode-aldaketa etengabea da. Nahaste horren aurrean, eskuarki,nahiko iritzi negatiboak dituzte gazteek. Badira, halere, kode-aldaketafenomenoaren balio erreala aipatzen dutenak ere:

"Nik uste det askotan espresibidade berezl bat eman behar dioguneanibiltzen degula erdera "."Adibidez espresio batzuk beti igual, hasten zea euskera: hit; egiten bañaespresio hori beti erdera; esango dezu. Hori, gañea, betiko espresio batbada edo etxekoa ta hori, nere uste; ando dala, baña pasatzen bazea ezta­kizulako euskara: hit; hori, txarra da eta gañea nabarmentzen da",

Ez al dago ongi adierazita azkenengo aipuan code-switching edo kode­-aldaketa eta gainontzeko transfer fenomenoen arteko aldea? Puntuhonek ere hausnarketa sakona beharko lukeela deritzogu.

Azkenik, hitanoa Debako gazteentzat, Itziarkoentzat ez bezala, guztizurruna dela ikusi dugu. Halere, honekiko jarrera guztiz aldekoa da, askogustatzen baitzaie. Itziarren komunikatzeko bide arrunta da. Aipatzekoada halere ikerketan parte hartu duten Itziarko gazteen arabera, adinakbaduela zerikusirik hitanoaren erabileran. Gazteen artean zaharrenek,23-26 urte bitartekoek, beti edo ia beti darabilte hitanoa, neska zeinmutil. Gazteagoek, ordea, mutilek neskekin zuka egiten dute, bainaberaien artean hitanoa darabilte. Neska gazteenek, berriz, normaleanzuka egiten dute.

Euskarak kalean duen presentziaz, errotulazioaren garrantziaz jardungenuenean, adostasun handia topatu genuen. Askoren ustez, euskararenpresentziak gora egin beharko luke. .Erraz, egin daitekeen urratsa dugu haueta, gazteen iritziz, horrek duen garrantziari begiratuz, jarrera gogorragoaizan beharko genuke. Batzuk <lenabi hizkuntzetan agertzearen aldekoak

Gazteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 13 •

dira. Beste batzuek, ordea, euskara ongi ez dakiena "arraindegira" eta ez"pescaderiara" joaterakoan ez ornen dela galtzen diote, hortaz, gai honetaneuskararen aldeko urrats erabakiorrak egin beharko liratekeela.

Koadriletan, lagunarteko giroan, errealitatea erabat mistoa da. Oso koadri­la gutxitan hitz egiten da edo euskaraz bakarrik edo gazteleraz bakarrik.Jendea, oro har, ez da hizkuntzaren arabera biltzen. Koadrilak oso anitzakdira, hizkuntzaren ikuspuntutik. Eskuarki, batzuekin, gehienetan euskaraz,eta besteekin gehienetan gazteleraz hitz egiten da, baina, normalean, denaksolasaldi berean daudenean gaztelera ateratzen da garaile. Batzuen ustez,kanpotarren etorrerak gazteleraren aldeko joera gehitzen du.

Guraso eta seme-alaben artekoaz, euskara oso ongi menperatzen ezduten gurasoek beren seme-alabei zein hizkuntzatan hitz egin behar die­ten galdetu eta erantzun ezberdinak jaso ditugu. Erdaldunen ustez, gura­soek dakiten euskara-apurra (guraso erdaldunen kasuan) hitz eginbeharko lukete seme-alabekin. Euskaraz hitz egiten duten zenbait gaz­tek, berriz, kontrakoa diote; hau da, menperatzen duten hizkuntzan hitzegin behar zaiola umeari.

"Ume batek entzuten baditu estrukturak gaizki ta, ume horrek gero ezta­ka base bat e; euskera: e; erderaz, ... Neretzat hori umiantzat super txa­rra da, estrukturak gaizki esatiak eztio onik itxen umiari. Nere uste: zukhitzein bihar diozu zure umiari zure hirkuntzan, ta zu baldin bazijua:hemendikan kanpora nik hitzeingo diot nere semiari euskera; ero erde­raz, bixetako batian ze zuk re espresauko diozu ume bati ez badakizuonda, ezpazea espresatzen ando hizkuntra horretan, arkenian eukiko duzerbaiten falta ume horrek",

Bestalde, euskaldunak izanik gurasoak, beraien artean gazteleraz hitzegiten ote duten galdetu diegu gazteei. Hauen erantzunetan euskalduneta erdaldunen arteko ikuspuntu ezberdinak argi ikusten dira.Erdaldunen ikuspuntua, beti baikorragoa da, eta, hauen ustez, euskaradakiten gurasoek beraien artean beti edo ia beti hitz egiten dute euska­raz. Euskaldunen ustez, aldiz, euskaraz jakin arren, gehienek gaztelerazegiten dutela pentsatzen dute.

Administrazioko hizkuntz egoeraz, oso ikuspuntu kritikoa eta gogorraerakusten dute gazteek. Denak daude euskararen presentzia hobetzearenalde eta, gainera, beharrezko eskubide bat bezala ikusten dute. Gazteenustez, paper munduan bada "elebiduntasuna" baino ez da erreala, geroohiko erabilera gazteleraz egiten baita. Honetaz gain, euskarari Debaneskaintzen zaion diru urria salatzen dute. Gainera, ekintza puntualakantolatu arren, ez da jarraipen-kanpainarik antolatzen. Funtzionarioeneuskalduntzeari buruz iritzi ezberdinak aurkitu ditugu, denek, garran­tzitsua dela dioten arren. Batzuen iritziz, funtzionarioak euskara ikasterabehartu behar dira; besteen ustez, berriz, bultzatzeak behartzeak bainoemaitza hobeak lortzen ditu.Bakarkako ekintzetan (pentsatzeko, haserratzeko, ametsetan, kontuakegiteko, irakurtzeko, musika entzuteko, telebista ikusteko ...) ezberdinta-

14 Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

Zein dira egoerahonen zergatiak?

sun handiak daude gazteen artean. Halere, badirudi, haserratu, ohituragehien daukagun hizkuntzan haserratzen garela. Bestalde, pentsatu,askotan gai edo pertsonen arabera erdaraz edo euskaraz egiten da.

Partehartzaileen ustez, lan-munduan gaztelera da nagusi; Enpresa-mun­dua erdalduna da; euskarak ez du ia lekurik hemen. Badirudi, ikasketakeuskaraz burutu arren, Jan-mundura igarotzean gaztelera dela nagusi.Jauzi garrantzitsua dago bi eremu horien artean. Bestalde, euskara beze­roen eskakizunen arabera lan-munduan sartuz joango dela uste dutegazte langile batzuek. Bezero euskaldunek euskara eskatzen badute,lantegiek eskeintza egin beharko dute. Egoera honek onura ekar die­zaioke euskarari.

Orain arte aztertu dugun egoera honen zergatiak zehaztera joko duguondoren. Hona hemen, zergatiak laburbilduta eta adibideak:

• Handitasuna sentitzea, gaztelera; hit: egitearren gehiago rarela pen­tsatzea

"Neretzako Deban erreztasun falta baño, gehio da haunditasun hori sen­titren debela, ero...ertakii, es que e, o sea, nik eztet sentitzen hori, nik ezta­kit jendiak zeatik sentitren duan haunditasuna erderaz hit: egiten bañaikusten det ba hori, edade batian jo ba adibidez oktabotik prime rorapasatzerakuan, beti zaude más, más, más... eta juten zera Elgoibarrera etaikusten dezu ba, hemen euskara; seigarren mallararte euskera: hitzeitenduan jentiak hitreiten dula Elgoibarren adibidez erderaz, ta nik horrihartzen dioten lojika bakarra da, ba hori, nahi dula gehiago sentitu, ezta­kit (...) nik ustet hori dala, zeaiikan arazo gehiena euskeran aldetik ikustendet pauso horretan, pauso horretan ikusten det jendiak pasatzen dualaerderara, orduan ... ".

• Kaleko hizkuntra, gizarteko hizkuntza Deban gaztelera dener, gaztele­ra hobesten da

"lkastolatik ateratzen zea, hamendik ateraizen zea herri honetatik atera­izen zea eta ertakit hasten gea adibidez, es que dana datar, ez", da etapabat zure bizitzan ikasten ai zeala, ez", ikasi ero, derrepente dana, er",bueno somos pasotas, somos ..., tabakua, edarixa, bizi guztixan gure ...,bai neskak dana, e; ?, ta hori no la gaude oitxuta ba... telebista ikustiabezela ero egunkarixa irakurtzia eta gutxika gutxika nahi gabe, es que,egunkarixa irakurri nahi badezu normalian erderaz dia danak eta tele­bista berdin, eta gutxika gutxika hor sartzen gea dinamika baten nahigabe. (...) Dana edadiakin hatera ba erdera: asko: ere, kaleko hizkunt:bat bezela esaten gendun, ba, askoz e danetako, egunkarixa, dana dana,sartzen zea ta ze ateatzen da hor, ba erdera, uda alleatren da ta erdera tamusika erderaz; ze beti taberna baten sartzen zea ta erdera: dana, danaerdera;",

• Etorkinek euskara ikasi e: izana

"Kontutan hartu behar da ere Deban doudela kanpotar )ende pila bat eta

Ganeak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 15 •

hoiek, batzuk ikasi dute baña beste batruk ..., nere gurasuek euskera; ezta­kite hit; egiten ".

«Lende berria ezagutrerakoan hizkuntza aldatzen da

"Nere koadrillan gertatu da, beti in deu euskera: da oain eztakit zeatikan(hizkuntzaz aldatu dute). Pentrau det pillo bat ta nesken artian adibide:(nahiko hit; egiten dute euskaraz), baña hasten zea mutillekin hit: egiteneta beti erdera; eta eztakit beste koadrillako )ende batzukin ba erderazitxen dezu"

• Jendeak errazago hit: egiten du gaztelera:

"Jendeak erreztasun handiagoa dauka erdera:".

• Udatiarren etorrerak hirkuntza-ohiturak ekarri ditu bai orain bai ira­ganean. lraganean ganelera: hit: egiteak zuen garrantziak; gaur egun,eragina dauka hizkunt: aukeraketan

"Gurasuen jarrerak asko iten du eta adibidez Deban, kontatzen zuannere amak eta amamak ere bai, nola udan etortzen ziren kanpotar pilobat, madrilletikan eta hola, eta zeo:e izateko in biartzendun baita ereerderaz, euskera: hitreiten bazendun zafa pixkat ... Eta orduan nik ikus­ten det hori Deban mantendu in dala. Euskera bai baña sukaldian etaumiei eta txakurrei baña kanpuan eta pixka bat zeoze izateko, harrema­nak eukitzeko erderaz, más señoritos!".

• Euskara hizkuntza bezala gutxiestea

"Nere uste: hamenjende gehiengo batek onartzen zuan "ba, bueno euske­ra da herri xehean eta, ba nik ter dakit, ana/fabetuan hizkuntza ta erderada, joder, baja pixkat, elegantia eta!. Hori saldu ranl, Eta kultuen hiz­kuntza, ez? Eta kapitaletan, kapitalen kultura hori ... Deban eta kapitale­tan ere saldu zan."

• Komodoegiak gara eta beti jotzen dugu errazenera, gaztelerara

"Nik uste del dala bokoitzan posturia, geala super komoduak eta hizkun­tzan asuntuan danak dakiu nola dan. "Ez, es que nik itxen det erdera:lagunak itxen dualako erderaz, aldamenekuak, bestiak eztakirer ...Errezena, nik ustet geala oso komoduak eta e: deu itxen hausnarketa batserixua, euskerari buru; ".

• Girorik era

"E; baña giroa cztago euskaldungoan, ez", Deban behintz.at, (...). Nikpentsatzen det ez dagola jarrerarikan herri mallan. Igual pertsonalki,daukazu )ende bat tratatzen dezuna euskeras, beste bat erdera: tahoiekin beti euskera; o beti erderaz; baña kuadrilletan da hola gañeti­kan begiratuta erdera da, ertakit, pegatzen duna".

• Jendeak ez du aintrat hartzen aldatzea

"Neretzako Debako jendia o sea pasa, eztakit nola esan. Ohitxu damodu batea, baya está, zetako aldatu!".

16 Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

• Hizkuni: gaitasuna nahikoa e: denean lotsa sentitzen da

"Nik uste det lotsa pixkat ere badaukabela euskera: hitzeiteko (jendenagusiak), eztakit ja jende helduak eta nola euskera eboluzionatu dan etahit; berriak azaldu dian da, eztakibe ando gauzak esan euskera: eta, ezta­kitx ehl, igual izan laike holako gauza bat".

• Garai bateko hizkuni: errepresioak eragin izugarria izan du gure ego­era soziolinguistikoan

"Nik uste det egon dala Deban belaunaldi bat, gure gurasuen belaunal­dia, ba bueno, euki zutela penalizatuta eta ezin zutela hit; egin, er.", Etaagian beste herri, Mutriku bezelako beste herri batzutan ba, jende artian,familian, da agian gehio mantendu da ba, gehio hitreiten zalako ta Debakdakan ba beraneoaren, ba hori, influenizia hori ba eiten duala jendeak bakalean e; duela hainbeste hitzeiten eta nola penalizatua eontzan etahorregatikan agian pixka bat ba Debako hizkera hori pixkat galdu in da".

• Gartelera: hit: egiteko ohitura dugu eta aldatzea gurti; zaila da

"Ohittura gauza re izan daitteke, ez.", eztakit koadrilla batek beti funizio­natu izan badu erdera; proposatzen baldin bada bueno euskeraz funtrio­natu behar deu bueno igual izangoa aurreneko ordu laurden di-da bañaseittuan pasakoa erderara er.", Nahi; ta "eh, venga, euskeraz. in bihardeula!", zalla da!". -

• "Modernismoa ", gaztelera: hit; egiteagatik modernoagoak garelapentsatzea

"Cero hor badao "el modernismo", oain igual momentu hontan ..., balehen esan detena 'caxerokin' zerikusia daukana, ba lehen euskera hi­tzeinda caxero deitzen zizuen (...) Guraso batzuk hautatu due erdera:eittia por modernismo".

• Arkenik; euskararen etorkizuna ikusteko era ezberdinak aurkitu ditu­gu. Hona hemen bi adibide:

"Berdiña gertatuko zan, o sea gure gurasuekin gertatu dana gertatukoran, konturatzen bazeate gauza berdiña da. Haurrak euskal eredu batenikasi arren, kaleko erabilera gurtiz erdalduna da, haur hoien eredua,gurasoena, erderaz bizitrearena da. Nik uste horre la jarraitzen badeu gal­du inga dala euskera. Hombre beti gelditxuko da euskera ta jakingo dezubaña poliki poliki galtzen juaten da ta hori liburu guriietan agertzen da,euskerazko liburu guztietan ''.

"Para mi también se está mejorando bastante y va a más, va a tener bas­tante más fuerza, bastante más eh?, de lo que tiene ahora, porque se estáya, claro, se está haciendo desde pequeño, se estan formando, y al for­marse y meter euskera en cantidad luego eso con los años sale todo, yocreo que el futuro el euskera lo tiene bastante, mucho más de lo que tieneahora".

Gure azterketaren arabera, argi ikusten da euskara ez dakitenek eta jakin

Gatteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua 17 ••

Aunerantzean zer?Eskuhartzearennondik-norakoak

lrakaskuntza-sistema

Familia

Kafea

18

arren erabiltzen ez dutenek euskaraz jakin eta erabiltzen dutenek bainoikuspuntu positiboagoa dutela. Kezka ezberdinen aurrean etorkizunaikusteko era ezberdinak ditugu.

Bukatzeko, eskuhartze-programa bati begira egindako proposamenakjasoko ditugu. Euskararen erabilera Debako gazteen artean bultzatzekohiru eremu ezberdinetan lan egitea aurreikusi dugu:

· Batez ere OHOko 6. mailatik hasi eta nerabezaroan dauden gaztetxoe­kin lan egiteari ematen diogu garrantzia. Batez ere, hizkuntz aldaketagarai honetan egiten dela gogoan izanik, gazteen jarreren azpian daudenideiak edo usteak aldatu behar ditugu. Uste hauek azalarazi lehendabizieta informazio berria eskainiz usteak berreraiki, jarrera berri bat lortuz.Eskaini beharreko informazioa, euskara ere nagusien hizkuntza delakomezua edota euskararen benetako egoera soziolinguistikoari buruzkoaetab. izan daiteke. Benetan erakargarriak eta iraultzaileak izan beharduten mezuak topatzea ezinbestekoa da. Gazteen artean euskararen era­bilera suspertzeko, beraien jarreretan sakondu beharko dugu, eta ezditugu aginduzko mezuak eskaini behar (euskaraz hitz egin!), gazteekerabaki behar dute, beraien esku geratzen da. Era berean, euskararennormalizazio-prozesuan protagonista bihurtu beharko genituzke.Etorkizunean duten bete beharreko papera garrantzitsua dela ikusi behardute, euskararen alde beren aletxoa gehitu dezaketela ikusi behar dute.

Euskararen transmisioa ziurtatzeaz gain, familiaren barneko erabileraoptimizatu beharko genuke sendi euskaldunetan. Familiaren bitartezeuskalduntzen ez diren haurren kasuetan, familia hauetan euskararekikolotura afektiboak sortzen saiatu beharko genuke. Euskaraz jakin ezarren, gurasoek lan handia egin dezakete jarreretan. Bestalde, gureherrian eskuarki helduen portaera arruntena gazteleraz hitz egitekoadenean, askotan ez zaigu oso gaizki iruditzen gazteek euskaraz hitz egi­ten ez badute: "Badaki ta bihar dunian ingo du!" Askotan pentsatzenden gauza bat dela iruditzen zaigu. Horregatik euskara ez erabiltzeakondorio garbi batzuk dituela jakin beharko genuke. Eskuhartze-progra­man gai honi heldu beharko genioke.

Azkenik kalea deitu dugun eremuan, inguruko herrietan urteetan zeharmartxan dauden euskara-elkarte baten beharra somatzen dugu.Eskuhartze-programan honelako talde bat bultzatzea eta suspertzealehentasunezko gaia iruditzen zaigu. Ingurukoen esperientziek euskara­ren erabilera bultzatzeko era arrakastatsua dela frogatu dutenez, bidehoni ekin beharko litzaiokeela uste dugu. Bestalde, Debako erakunde,elkarte eta taldeen artean euskara erabiltzeko hitzarmena lortzeagarrantzitsua izango litzateke. Gazteak biltzen diren taldeekin harrema­nak sendotu beharko lirateke etatalde hauetako entrenatzaile eta begira­leekin euskararen gaiaren inguruan lana egin. Azkenik, tabernetara jobeharko genukeela argi daukagu. Gazteen bizitza soziala batez ere

Nekane Goikoetxea ([email protected]) •

tabernetan egiten da eta tabernen jabeekin bat egin beharko genuke eus­kararen aldeko urratsak emateko. Tabernetan jartzen den musikarenbitartez, edota taberna bera antzoki, hitzaldi-areto etab. bihurtuz Janpolita egin daitekeela uste dugu.

Bukatzeko, esan dezagun proposamen hauek aurrera ateratzeko baliabi­deak behar direla. Aipatu ditugun hiru eremuetan lan egiteko bitarte­koak behar dira. Ikerketa baten ondorioz eskuhartze-programa bati begi­ra proposamen jakin batzuk egin dira, orain eskuhartzea bideratzeageratzen da, bertan jasotako ideiak garatu eta ]anean bastea. Ea horiganoraz egiteko aukera daukagun!

Oharra

* Transkribaketetan ahozko ebakera mantentzensaiatugara.

Bibliografía

HPIN. 1991. Euskal Autonomi Elkartean eginikosoziolinguistikakomakroinkesta.

Jausoro, N. 1991. Gazte euskaldunen egunerokobizimodua eta beren euskararekiko harremana.HPINekbultzatua.

M. Lezeta, M., San Martin, M. 1991.Giro urbano­ko gazteak eta euskara. UEUko SoziolinguistikaSaila.EKB.Adorezeta Atseginezmintegiakpres­tatua.

Sanchez Carrión, J. M. 1987.Un futuropara nues­tro pasado.Claves de la recuperacióndel euskeray teoría social de las lenguas. Edición del autor,Lizarra.

SIADECO. 1991.MutrikukoudalerrikogazteaketaEuskara, MutrikukoUdalakeskatua.

SIADECO. 1992.Oriokogazteaketa Euskara.

19Garteak eta euskararen erabilera urria. Debako kasua ••