Gazte lokalak

Click here to load reader

  • date post

    15-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    224
  • download

    2

Embed Size (px)

description

Mesanotxean 3. zenbaki honetan gazteentzako lokalak, lonjak edota txokoen gaia jorratzen dugu.

Transcript of Gazte lokalak

  • Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako SistemaSistema de Promocin Infantil y Juvenil de Gipuzkoa

    mesa

    no

    txean03

    Haur eta gazteria politiken monografikoa 2010eko Urtarrila

    Gazte lokalak

  • "Mesanotxean" izenburupean Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratzen duen e-GAZTEMIRA buletin elektronikoaren monografikoen bilduma da. BertanGipuzkoako haur eta gazteria politikekin zerikusia duen gairen bat jorratzenda hiru hilabetean behin.

    Eginkizun horretarako, "Gazte faktoria berritzegunea" izeneko enpresarenlaguntza teknikoa dugu "Mesanotxean" bildumaren edukiak prestatzekoorduan, GFAko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuaren zuzendaritzapean.

  • 0303mesanotxeanGazte lokalakHaur eta gazteria politiken monografikoa 2010eko Urtarrila

    Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako SistemaSistema de Promocin Infantil y Juvenil de Gipuzkoa

  • Izenburua: Gazte lokalak

    Egileak: Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia. Gizarte Politikako Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia

    Gazte Faktoria: Joxe Jimenez eta Olatz Miranda (edukien laguntzailea)

    Bilduma: Mesanotxean. Haur eta Gazteria politiken monografikoa

    Bildumaren koordinazioa: Edorta Bergua (GFA) eta Joxe Jimenez (Gazte Faktoria)

    Diseinua eta maketazioa: Gazte Faktoria Berritzegunea eta IPAR Komunikazio Grafikoa

    Hizkuntz aholkularitza: Maramara Taldea

    Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusia. Gizarte Politikako Departamentua

    Gipuzkoako Foru Aldundia

    Argitaraldia: 2010eko Urtarrila

    mesanotxean 03

  • Aur

    kibid

    eaOinarrizko dokumentua:Gazteen lokalak, lonjak, txokoak orrialde4/11

    Proposamenen dokumentua:Nola lantzen dugu gazte lokalen gaia Gipuzkoan?orrialde12/15

    TresnakGaiari buruzko gehiago jakitekoorrialde16/17

    Gazte lokalakmesanotxean

    032010eko Urtarrila

  • Oinarrizkodokumentua:Gazteen lokalak, lonjak, txokoak

    mesanotxean 03 Gazte lokalak 2010eko Urtarrila

  • 5Haur eta gazteria politiken monografikoa

    Lokalen, lonjen eta txokoen eta abarren fenomenoaren jatorria zein den ez dakigu argieta garbi. Nolanahi ere, badugu Iruean, 90eko hamarkadaren erdialdean, alokatutakolehen etxabe edo bajeren berri. Pixkanaka, lokal horiek gure lurraldeko hainbat lekutanhasi ziren azaltzen. Gazteek helduen elkarteen, pea deiturikoen eta txokoen formatuaberen beharretara egokitu zuten. Ondorioz, Euskal Herrian ohikoa den fenomenoaren,hau da, aisia eremu herrikoiak sortzearen oinordeko bilakatu ziren.

    Gaur egun, gero eta ugariagoa da gazteen lokalen fenomenoa. Moda kontua izango daagian, baina ezin uka daiteke azken urteotan gune horiek izan duten gorakada. EuskalHerriko herri askotan, gero eta ohikoagoa da lagun taldeak elkartzea eta beren txokoabilatzea.

    Lokal horiek lonja, txoko edota bajera izenez ezagutzen dira. Haien helburunagusia lagunekin elkartzea eta biltzeko toki bat edukitzea izaten da. Gune horietantalde oso desberdinak aurki ditzakegu: neskaz osaturikoak, mutilenak, mistoak, hainbatlagun taldek osatutakoak, koadrila bakarrak osatuak, eta abar. Aniztasun horren atzeanordea, antzekotasunak ere badaude. Halakoetan biltzen diren gazteen hitzetan, berezkoespazioa eta auto-kudeaketa dira, besteak beste, eremu horiei loturiko balio nagusiak.Zentzu horretan, aitortu beharra dago beti bilatu izan dituztela gazteek helburu eta nahihoriek. Fenomenoa beraz, ez litzateke hain berria, moduak edota ezaugarriak dira, akaso,aldatzen joan direnak.

    Berezko espazio horien beharra eta auto-kudeaketa hobeto ulertzeari begira, ZesarMartinezek eta beste batzuek1 2002an egin zuten ikerketa batean oinarritutako hainbatideia jasoko ditugu jarraian. Zesar Martinezek gazteek aisialdiarekin lotuta dituzten bi-zipen eta balioen azterketa egin zuen bere lanean. Horrekin batera, aisialdiaren eta gaz-teen nortasunaren eraketaren arteko harremanean sakondu zuen eta aisialdianhelduekiko nahiz beste gazteekiko gertatzen diren bereizketa prozesuei arreta bereziajarri zien. Azterketa horren arabera, ikerleak lau espazio edota gune bereizi zituen: gunekonpartituak, gune monitorizatuak, gune birziklatuak eta berezko guneak.

    Gune konpartituak

    Gune konpartituen kategorian aisialdirako ondorengo gune hauek sailkatu zituen:etxean eta familiaren baitan dagoen aisialdia; ikastetxeetan antolatzen diren aisialdi-rako eskolaz kanpoko jarduerak; nerabe nahiz gazteek denbora librean erabiltzen dituz-ten gune instituzionalak: kiroldegia, kultura-etxeak eta gizarte-etxeak, liburutegia; eta,azkenik, kontsumorako gune berriak (merkataritza zentroak eta ziberrak edo gune in-formatikoak). Gune horiek guztiek elementu bereizgarriak badituzte ere, gazteen irudi-kapenaren ikuspegitik badituzte ezaugarri bateratu batzuk:

    Helduekin konpartitu beharreko aisialdiko espazioak eta denborak: ez da beren ai-sialdia (mugaturik: erabakimena, protagonismoa )

    1. MARTNEZ, Zesar; Berrio-otxoa, Kontxesi; Hernndez, Jone Miren. Gaztetxoak eta aisialdia. Etorkizuna aurreikusten 2001-2002. Bilbo:EusArgitarapen zerbitzua, Euskal Herriko Unibertsitatea, 2002.

  • 6mesanotxean 03 Gazte lokalak 2010eko Urtarrila

    Ez dago beren identifikazio-ikurren arabera adierazteko aukerarik. Emanda dator-kien horretan moldatu eta integratu behar dira.

    Arauak jarraitzearekin eta kontrolatuta egotearekin loturikoak; arauak jarraitzea ezdute aisialditzat hartzen.

    Helduen neurrirako mundua; nolabaiteko jarraikortasuna, ez dago hausturarik, be-reizteko aukerarik. Harreman kontraesankorrak.

    Gune monitorizatuak

    Autonomia ardatz hartuta, gune konpartituen ondoren kokatutako espazioak lirateke.Gazte-lekua, aisialdi taldeak, aisialdirako egitasmo bereziak, eta, kirol eta kultur taldea,dira bigarren kategoria honetan biltzen diren aisialdiko guneak.

    Gune monitorizatuak, gaztetxoen aisialdirako helduek propio sortutako azpiegituraketa jarduerak lirateke. Hartara, gaztetxoen aisialdian egiteko jarduerak helduen ikuspe-gitik antolatzen dira. Gainera, jarduera eta aisialdirako aukera horiek egoitzetan kokatutaegoten dira, eta gehienetan, begirale edo hezitzaile baten ardurapean gauzatzen dira.Egituratutako edo programatutako ekintzak eskaintzen zaizkio bertan gazteari. Bestalde,hein handi batean, heziketa ez formalarekin lotutako egitasmoak izaten dira, zenbait tre-bezia eta gaitasun hobetzea izaten baitute helburu. Gazteen hitzetan:

    Gazteen aisialdirako helduek, beren ikuspegiari jarraiki, propio sortutako eta anto-latutako azpiegiturak eta jarduerak.

    Egoitzetan kokatutako aisialdi egituratua, eta begiraleen ardurapean.

    Heziketa ez formalarekin lotutako egitasmoak, planifikatutako jardueren gauzapeneanoinarrituta.

    Gustukoa gaztetxoentzat, baina konpromisoa eskatzen dute.

    Gune birziklatuak

    Gazteen autonomiari begira, hurbilago daude gune birziklatuak. Horrela deitzen diegugaztetxoek haien aisialdian erabiltzen dituzten kaleko honako eremu hauei: plaza, par-kea, aterpeak, aparteko zokoak, atariak eta etxabeak.

    Aipatutako kaleko guneak, gaztetxoek hiriko altzarietatik aisialdirako hautatu eta be-reganatutako leku publikoak dira. Edozein herritarrek erabil ditzakeen lekuak dira gaz-teek beraien denbora librean hartutako gune horiek. Besterik ezean, leku horietangaztetxoek beraiek gustuko dutena egiteko modua dute, hau da, erabilera pribatua ema-ten diete publikoak diren gune horiei. Izan ere, gazteen berezko erabilera eta jarduerak

  • 7Haur eta gazteria politiken monografikoa

    garatzeko joaten dira bertara; besteak beste, lagun taldea biltzeko eta denbora pasa-tzeko aukera ematen duten espazioak dira. Gazteen hitzetan:

    Gazteek altzari/ingurune urbanotik aisialdirako hautatu eta bereganatutako leku pu-blikoak; gazteen erabilera pribatua ahalbidetzen duten leku publikoak.

    Gazteen berezko erabilera eta jarduerak garatzeko aproposak; taldea biltzeko etadenbora pasatzeko aukera ematen dutenak.

    Helduengandik apartatuta egitekoak; helduen ohiko aisialdiaren denbora eta espa-zioetatik at.

    Berezko guneak

    Gazteentzat aisialdia zer den ulertzeko, ezinbestekoa litzateke haiek aisialdirako era-biltzen duten gunea zerk osatzen duen ezagutzea. Izan ere, nerabeentzat gune horrekaisialdirako garrantzi handia hartzen du.

    Berezko guneak aipatzean gazte lokalei-lonjei-bajerei, gaztetxeei eta taberna zonal-deei, egiten zaie erreferentzia. Hori bai, espazio horiek era eta izaera ezberdina edukiarren, gaztetxoen aisialdiaren inguruko bizipenetan eta irudimenean dituzten parekota-sunak direla-eta kategoria berean daude jasota. Gazteen hitzetan:

    Gazteek aisialdirako aukeratutako edota sortutako eremuak.

    Helduen mundutik aparte bereganatutako espazioak eta denborak. Gazteen neu-rrira egindako munduak.

    Berezko jarduerak eta adierazpenak bultzatzen dituzten guneak; Gazteen esperien-tzia kolektiboa garatzeko aukera eskaintzen dutenak.

    Gazteen kultura adierazpenetarako guneak.

    Askatasunezko eta gozamenezko bizipenei lotutako guneak; erabakimena eta pro-tagonismoa sentitzekoak.

    Azken kategoria honetan kokatuko genituzke, beraz, aztergai ditugun gazteen lokalak.Erabilera pribaturako nerabe eta gazteek sortutako tokiak dira. Haien ekimenari eta aha-leginari esker sortutako lekuak. Gehienetan etxabe edo bajera bihurtzen diren espazioak,gazte talde batek jabeari alokatu eta txukundu ondoren.

    Txikiagoak edo handiagoak izan, edozein kasutan haien beharrak asetzeko ondo hor-nituta dauden guneak dira, izan ere, gazteen hitzetan etxean bezain eroso egoten dirabertan. Handik eta hemendik lortutako sofak, telebistak, bideoak, Play Station kontsolak,musika aparailuak, gustuko apaindurek eta hozkailuak osatzen dute lokalaren azpiegi-tura. Gazteek diotenez, tokia lagunen artean txukundu eta garbitzen dute, eta oroko-

  • 8mesanotxean 03 Gazte lokala