Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

12
www.escuela.pamplonetario.org www.pamplonetario.org IZAR-ESKOLA material didaktikoa GAU IZARRATUA MUSEOAN DBH 3. eta 4. / Batxilergoa GAU IZARRATUA MUSEOAN

Transcript of Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Page 1: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

ww

w.e

scue

la.p

ampl

onet

ario

.org

ww

w.p

ampl

onet

ario

.org

IZAR-ESKOLAmaterial didaktikoa

GAU IZARRATUA MUSEOANDBH 3. eta 4. / BatxilergoaGAU IZARRATUA MUSEOAN

Page 2: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org 2/11

Gau izarratua Museoan proiekzioa planetario digitaletan esklusiboki proiektatzeko ikus-entzunezkoa da. Irudiak kupula guztia estaltzen du efektu inmertsiboa sortuz; ondorioz,ikuslea proiektatzen ari den eszenaren barnean balego bezala sentituko da: akzioaren zatibat bere atzealdean gertatuko da, beste zati bat begi-bazterretik ikusiko du...

Zerua behatzeak sortarazten duen gozamena hurbildu nahi zaio publikoari. Aldi berean,ikuslegoari zientzia eta arteak duten lotura ikusezinen inguruan hausnarketarako gonbitealuzatzen zaio, jakintza-alor ikuspegi desberdinetatik.

Programaren iraupena 35 minutukoa da, eta bertan 3D animazioa, argazkilaritza, bideoaeta marrazkiak erabili izan dira eszenak konposatzeko. Zenbait unetan ortzi-ganga errealismobiziaz erakusten da ere. Soinu bandak dituen abestiak programarentzat bereziki konposatuakizan dira, eta hainbat soinu-efekturekin batera, pieza klasikoak ere tartekatzen dira .

Gau izarratua Museoan programaren ekoizpenean parte hartu dutenak honakoak izan dira:

- Museos Científicos Coruñeses (Ayuntamiento de A Coruña)- Museo de la Ciencia de Valladolid- Planetario de Pamplona- Museo de las Ciencias y el Cosmos de Tenerife- Museo Elder de la Ciencia y la Tecnología- Parc Astronòmic del Montsec- Eureka! Zientzia Museoa.

Urte batez insitutuzio hauetako profesionalek gogor lan egin dute, artista-digital, musikarieta soinu-ingeniariekin batera.

Pogramaren zati bat Zientzia eta Innobazio Ministerioak eta FECYTek (Fundación Españolapara la Ciencia y la Tecnología) diruz lagundu dute jarraian aipatzen den deialdiaren bidez:Convocatoria de ayudas para el Programa de cultura científica y de la innovación 2010.

Informazio gehiago jasotzen estekak:

- Programaren webgune ofiziala: http://www.nocheestrellada.org/- Webgunearen gida didaktikoa: http://www.nocheestrellada.org/guiadidactica.php- Gida didaktikoa PDF formatoan: http://tinyurl.com/bs5364k

Page 3: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Programaren lehen sekuentzian, Uraniak, astronomiarekin zerikusia duten elementuakdituzten arte-lanak erakusten dizkie bere lagunei; Pradoko Museoaren webguneak(http://www.museodelprado.es/) margolan hauetaz eta bere ñabardura guztietazgozatzeko aukera ematen digu. Hemen planetarioko-programan agertzen direnelementuak erreproduzitu ditugu: horiek identifikatzeko gai al zara?

Zazpi arte liberalakArte bakoitza emakume itxurarekin aurkeztenda, bere diziplinaren pertsonaia ezagunenalagun duela. Konposizioan Astronomiagailentzen da bere eskuetan zeru-esfera duela,eta bere azpian Tolomeo dugu ikusgai, I. etaII. mendeetan zehar astronomia grekoarenhistoria 13 liburukitan bildu zuena.Bistaratzeko: http://tinyurl.com/cn8v5o6

BistaRubens eta Jan Brueghelen, “Zaharraren”,elkarlanetik sortutako obra hau BostZentzumenak deituriko sailaren barneankokatzen da. 1617ko sortu zuten eta gukdakigula, Historian bigarren aldiz teleskopioaagertzen deneko obra da.Bistaratzeko: http://tinyurl.com/cnwcdyg

Saturno seme bat irenstenHona hemen Rubensen Saturno mitoarengaineko ikuspegia. Ohar zaitez kuadroarengainaldean margotutako izar hirukoitza: hauSaturno planetaren errepresentazioa da 26urte lehenago Galileo Galileik ikusi bezala.Bistaratzeko: http://tinyurl.com/buoovqr

Esta obra perteneciente al conjunto de losCinco Sentidos es fruto de la colaboraciónentre Rubens y Jan Brueghel “el Viejo”. Fuerealizada en 1617 y, que sepamos, es lasegunda pintura de la historia en la queaparece un telescopio.

Rubens Bakearen Alegoria margotzenVenusek sinbolizatzen du bakea margoareneskuinaldean: bera jazartzen Marte ageri da,gerlariz mozorrotuta. Behealdean gudaksuntsitzen dituen hainbat objektu ikusikoditugu: hauen artean zientzia-ezagutzarenadierazleak diren astrolabioa eta esferaarmilarra ikusi daitezke.Bistaratzeko: http://tinyurl.com/c6nobq7

www.escuela.pamplonetario.org 3/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

1. Jarduera Izarrak mihisean

Page 4: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Literaturak garai bateko gizarteen bizimoduari buruzko informazioaematen digun bezala, artelanen bidez ere iraganeko sinismeneta ohituren berri izan dezakegu. Adibidez, badakigu antzinakogreziarrentzat ilargia gainazal leuneko esfera perfektua zela. Guresatelitea purutasunaren sinbolo gisa erabiltzen zen eta maizBirjinaren oinetan margotu izan da. Hala ere XVII. mendearenhasieran, Galileok teleskopioarekin ilargia lehen aldiz ikusi zueneta bertan haran, krater eta mendiz osatutako paisaia bistaratuzuen. Berak egindako marrazkiak modu ezin hobean isladatzendute Ilargiaren izaera inperfektua.

XX. mendeko aurkikuntza zientifiko zein teknologikoak aipatzen dituen artelanikezagutzen al duzu? Hegazkin bat agertzen deneko margolan famatu bataurkitzeko gai izango al zara? Eta trenaren lokomotora isladatzen duen bat?

4/11www.escuela.pamplonetario.org

Hona hemen Ilargia hanketan dutela marraztutako bi madonna. Bata Murillorenada eta besta Cigolirena. Ñabardura astronomikoak kontutan hartzen baditugu,bietako zen da errealistagoa?

CigoliMurillo

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

1. Jarduera Izarrak mihisean

Page 5: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Astronomia zientziarik zaharrenetakoa da: astroen mugimenduak argitu nahiak lehenengozibilizazioak gidatu zituen beraien bidaietan; gainera, beraien ekintzak antolatzeko lehenegutegien sorrera ekarri zuen zientzia honek. Halaber, ia kultura guztiek beraien mito etasinismenak zeruan jarri zituzten, eta horietako asko erabiltzen ditugu guk gaur egun: adibidez,izarren, planeten eta konstelazioen izenak.Planetarioko programan alegiazko errealitea irudikatzen duen tresna bat agertzen da etahonek, astronomiaren zantzuak bere baitan gordetzen dituzten toki historikoetara bisitaldiaegitea ahalbidetuko digu.

Stonehenge-ko harrespila etaCromeleque dos Almendres

Udako solstizioaren egunean Eguzkiaeraikinaren ardatz zentrala zeharkatuzateratzen zen. Duela 5000 urte jada horrelakozientzia-ezagutza zehatzak zituzten...Harritzekoa da.Biedeoa: Stonehenge (harrien misterioa)

- http://tinyurl.com/cw67v7

Cromlech wikipedianhttp://tinyurl.com/d2yddu5

Alentejoko trikuharriakEhun trikuharri baino gehiago ikertu ondoren,hauek urteko zikloaren momentu bateanEguzkiaren sortalderantz zuzenduta daudelajakin izan da -edo beharbada Ilargiarenera-.Bertan ere zenbaki-ereduak dituzten xaflakaurkitu izan dira, eta pentsa dezakegu hauenegileek behaketa astronomikoak egitekozerabiltzatela denbora neurtzeko...

Lascaux-ko labar-pinturakLascaux izeneko kobazularen barnean gaude,Frantzian: historiaurreko pintura izugarriekinapainduta dago. Zenbait ikerlarik leku haupaleolitikoko Kapera Sixtinotzat jotzen dute,eta aldi berean, bertan Pleiadeen lehenerrepresentazioa dagoela babesten dute.Bistaratzeko: www.lascaux.culture.fr

www.escuela.pamplonetario.org 5/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

2. Jarduera Izarrak memorian

Page 6: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

Guiza piramideakKeops, Kefren eta Micerinos piramideak ElCairotik gertu kokatzen dira, Guizako mesetan.Hauen orientazioa puntu kardinalekikoperfektua da...

Iberiar Penintsularen Iparmendebaldekopetroglifoak

El Gran Ciervo da Laxe dos Carballospetroglifoa eta Pontevedran -IberiarPenintsularen Iparmendebaldean- aurkitutakobeste petroglifo batzuk berresten dutenolabaitere Eguzki-ilargi egutegi hau.Bistaratzeko: http://tinyurl.com/c87wvg33

www.escuela.pamplonetario.org

Internetek eta Google Earth edo Google Maps aplikazioek bidaia birtualak egiteko aukeraematen dute, eta adibidez, zenbait lekuk puntu kardinalekiko duten orientazioa egiaztatzekobalio dute. Bistaratu itzazu Egiptoko eta Ertamerikako zenbait piramide: beraien orientazioaberezia al da? Aipatu orientazioa perfektua da edo soilik hurbilpena?

Saturnok programan gogoraraziko digu garai batean kristauen elizak puntu kardinalakkontutan hartuz orientatzen zirela. Bila ezazu Google Earth programan espainiako katedralnagusiak (Santiago, Leon, Burgos...) eta egiaztatu hauen orientazioa. Madrileko La Almudenakatedrala berriki eraiki zuten. Zer gertatzen da honekin?Eraikin erlijiosoez gain beste batzuk ere puntu kardinalen arabera orientatzen dira. Horrelakozerbait gertatzen al da zure herri edo hiriko Udaletxearekin, futbol zelaiarekin edo hospitalarekin?

A Coruñako Udaletxea Maria Pita enparantzan dago eta honen orientazioa puntu kardinalenaraberakoa da. Izar eta konstelazio askoren izenek beraien jatorri Babiloniarra, Greziarra,Erromatarra edo Arabiarra adierazten dute. Zein kulturatik heldu dira Sadalmelik, Capella,Kornephoros, Polaris, Ukdah, Bellatrix, Mirfak o Tsze Tseang izenak?Historian zehar izarrak modu arbitrarioan taldekatuz eratu ziren konstelazioak; hauekanimaliekin, objektuekin edota izaki mitologikoekin lotura zuzena dute. Orokorrean kulturabakoitzak bereak ditu, baina horietako batzuk modu susmagarrian elkarren artean oso urrutidauden lekuetan errepikatzen dira: Antzinako Grezian edota Amazonaseko oihanean,esaterako.Egun ortzi-mapa 88 konstaziorekin osatzen da, zerua mosaiko bat bailitzan betetzen dutenak.Horietako batzuk oso errazak dira ezagutzeko, adibidez, Hartzeme Nagusia, Orion edoEskorpio. Beste batzuk aldiz, ia ia ez dute izar distiratsurik beraiek topatzeko, irudikatzeko,lagungarri izan ohi direnak. Zerua ezagutzeko eta ikasteko tresnarik onena planisferioa da.Honetaz gain zenbait ordenagailu-programa lagungarri suertatu daitezke: horietako batStellarium da eta webgune honetan www.stellarium.org doan eskuratu daiteke.Smarthphone bat baldin baduzu, diru gutxiren trukeStarWalk aplikazioa behera kargatu dezakezu, errealitatea handitzeko balio duena.

6/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

2. Jarduera Izarrak memorian

Page 7: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org

Gau izarratua Museoan programak, gauez zeruan gertatzen diren mugimenduak erakustendituzten sekuentziak ditu. Izar aunitz egoteak nahasmena sor dezakeen arren, egia esan,gaueko ortzi-mugimendua Eguzkiak egunez egiten duenaren nahiko antzekoa da. Izan ere,bien jatorria Lurraren errotazio mugimenduan dago: 24 ordutan osatzen den mugimendua.

Gaur egun oso barneratua dugu Lurrak etengabean biratzen duela, baina une batez pentsatzenbadugu, ez dugu astroen mugimenduek lurreko-errotazioaren ondorio direla esateragaramatzaten ebidentziarik. Etengabean Ekialdetik putz egiten dugun haizerik nabaritzenal dugu? Duela mende gutxirarte uste zen -berez ematen duen bezala- Lurra egonkorra zela,geldirik zegoela, eta honen inguruan planetek eta izarrek biratzen zutela. Lurrak bereardatzaren inguruan etengabe biratzen dagoela ezbairik gabe frogatzeko saiakuntza batasmatzeko gai al zara? Ebidentziarik ez dugun arren, zergatik gaude hain ziur esatendugunean Lurrak bere ardatzaren inguruan biratzen duela eta Eguzkiaren inguruan birakadabilela?

Kontutan hartuz gure planeta ia ia esferikoa dela eta bere radioak 6350 km neurtzen dituela,kalkula ezazu Ekuadorrean bizi den pertsona batek zenbateko distantzia egiten duen egunbatean. Mugimendu honek zenbateko abiadura eskatzen du? Kalkulatu zenbateko abiaduralortu behar dugun Eguzkiaren inguruan urtearen traslazio-mugimendua (hipotetikoa) osatzeko.Posiblea ote da gu espazioan mugitzen aritzea 1000 km/orduko baino gehiagoko abiaduran?Hau horrela bada, zergatik ez dugu nabaritzen?

Baliteke galdera hauek zuengan ezinegona sortzea, baina ez kezkatu. Leon Foucault izanzen Lurraren errotazio mugimendua agerian utzi zuena saiakuntza bati esker, pendulu batkulunkatuz (egun antzeko penduluak planetario eta zientzia-museotan aurki ditzazkegu). Ezbaduzu hurbilean horietakoren bat, hemen Valladolideko Zientzia Museoaren webguneandagoena aurkezten dizugu, bere funtzionamendua uler dezazun.

7/11

Bideoa. Foucault-en pendulua: http://tinyurl.com/cdegchp

Foucault-en pendulua. Fitxa didaktikoa (gaztelereraz): http://tinyurl.com/d9jur38

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

3. Jarduera Izarrak zeruan

Page 8: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org

Ilargia behatuz, ikusi zuen zonalde argitua ilunpetan dagoenetik bereizten duen marra ezdela kurba perfektua. Gure satelitea esfera balitz, kurba hori perfektua litzateke, baina horrelaez izateak gainazalean elementu geografikoak egotea agerian uzten du.

Zientzia eta teknologiaren arteko harremana konplexua da. Batzuetan zientzia-aurkikuntzabatek ustekabeko aplikazioa aurkitzen du teknologia berri batean. Baina beste batzuetanzientzia-aurrerapena beharrezkoa da zientzia-aurkikuntzei bide berriak zabaltzeko. Hau daXVII. mendean lehen teleskopioak sortu eta eraiki, zituztenean gertatu zena: Galileokteleskopio hauetako batzuen sortzailea izan zen eta hauen kalitatea garaiko prismatikomerkeenak baino txarragoa izan arren, inork lehenago ikusi ez zituen gauzak behatzea lortuzuen. Gaur egun, berak ikusitakoa edonork gau bakarrean behatu dezake!

Teleskopioaren bitartez, gure ikusmenarentzat ahulegiak ziren izarrak behatzeaz gain,Jupiterren lau sateliterik disdiratsuenak bistaratzea lortu zuen ere. Gorputz hauek hasierabatean zeruko beste objektuen antzekoak diruditen arren, beraien berezitasuna da planetajarraitzen dutela, honek Zodiakoko konstelazioen artean bere bilbidiea gauzatzen duenbitartean. Galileok bazekien Jupiter izarrak baino hurbilago zegoela, eta suposatu zuen, gaubakarrean tokiz aldatzen ikusten zituen astro horiek Jupiterren satelitean izango zirela.

Galileo ohartu zen, esne bidea eta zeruanadabaki gisa agertzen diren nebulosak izar-mordoez osatuta zeudela. Horietako gehienakoso ahulak direnez, gure begiek ez dira horiekbanan banan bereizteko gai.

8/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

4. Jarduera Uraniaren lanabesak

Page 9: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org

Hasierako teleskopioak lente-jokoez osatuak zeuden; baina argiak hauek zeharkatu ahalairudia degradatzen zen. Gainera handitzeak lortzeko nahiak hodi gero eta luzeagoen beharraeskatzen zuen, eta honek tresnaren erabilera asko zailtzen zuen.

Isaac Newton zientzialari handiak teleskopioak eraikitzeko modua goitik behera aldatu zuenlenteen ordez okertutako ispiluak erabili zituenean. Argia hauetan isladatzen da zeharkatzekobeharrik gabe, eta ondorioz irudiaren degradazioa txikiagoa da. Gainera ispilu-bidezkoeskema honek teleskopio konpaktatuagoak eraikitzea ahalbidetzen du.

Saturno enfokatu ondoren Galileok egindakomarrazkia aurrean dugunean, bereteleskopioaren kalitate eskasa nabarmenikusten dugu. Gaur egun badakigu planetaeraztun-sistema batez inguraturik dagoela,baina berak uste zuen albotik babesten zutenbi belarri zituela.

Irudi onenak lortzeko, gaur egun eraikitzen diren telekospio handiak zeruaren kalitatea ezinhobea den tokietan kokatzen dira. Garrantzitsuenak Kanariar Uharteetan, Hawaiko gailurretaneta Txileko basamortuan kokatzen dira. Zer dute amankomunean toki hauek guztiek? Zeinitxura eta berezitasuna dute kokalekuek, gaueko hiri-argiek erakusten dituzten argazkiabehatzen badugu?

9/11

Islatzailea (ispiluak) Refraktorea (lenteak)

IspiluNagusia

IspiliuSekundarioa Objetivo Okularra

ARGIA

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

4. Jarduera Uraniaren lanabesak

Page 10: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org

Programan ikus dezakegun sekuentziarikzirraragarrienetakoa Astronomiazaleek gauezbehaketa egiten dutenean ageri da. Espainianzaletasun honekin zerikusia duten zenbaitelkarte astronomiko daude, eta kideekzientzialari profesionalei laguntzen dieteberaiek lortutako datu eta analisiekin. Gainera,elkarte hauetako kideak izan ohi dira kometakbistaratzen dituztenak eta astronomia publikoorokorrarengana iritsi dadin, etengabeanekintzak antolatzen dituzte. Webgune honek-página web del Año Internacional de laAstronomía (http://tinyurl.com/ckvbcov)- aipatuelkarteei buruzko zerrenda biltzen du.Zugandik hurbilen dagoenarekin harremanetanjar zaitezke hitzaldi bat edo hasiberrientzakobehaketa astronomiko bat antolatzeko!

Planetarioko programan gaueko Gaueko zeruaren eta izarrak behatzearen aldeko Deklarazioanaipatzen da. Starlight proiektuari buruzko informazio gehiago jarraian datorren estekanaurkituko duzu: http://tinyurl.com/cf87o38.

Jabetza ez-materialei buruzko deklarazioarik ezagutzen al duzu? Zein? Ados al zaude kultura-patrimonioa babesten duten adierazpen mota hauekin?

Zer da Astronomiazaleen etsairik handiena? Hotza...? Logalea...? Ez. Argi kutsadura daarerio nagusia. Hiri eta errepideetan dauden argiek zeruari iluntasuna kentzen diote; ondorioz,ortzian dauden eta disdira gutxi duten objektuen behaketa oztopatzen dute. Programanbertan egoera honek Saturno erabat haserretzen du.

10/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

5. Jarduera Izarrak behatzea sortzen duen gozamena

Page 11: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.org

Argi kutsadura ez da soilik astronomiazaleen arerio: hainbat eta hainbat espezieeri (gizakiabarne) jokaera aztoratzen zaie gau-zikloak desagertzen zaizkielako. Honi gaineratu beharzaio gorantz proiektatzen den argia alferrik galtzen den argia dela, eta erabiltzen dugunelektrizitate gehiena erregai fosilak erretzen dituzten zentral termikoetatik datorrela; haukontutan hartuta, irudika dezakegu nolakoa den gure ingurugiroarekin dugun arazoarenmagnitudea. Haurnarketa hauen ildotik , batzuek esaten dute gauez ikusi ditzazkegun argienirudiak ez direla giza-biztanleria eta aberastasunaren islada: gizakion ergelkeria etazarrastelkeriaren mapa da. Zer deritzozu?Esne Bidea zeruan alde batetik bestera zeharkatuta ikusi eta gero, Maja Biluziak maitasunezJosé Asunción Silvak izarrei eskeinitako olerkia dakarkigu gogora::

Zeruaren edertasunak musikariak, olerkariak eta margolariak inspiratu izan ditu. Aurki itzazugaua, planetak edo izarrek toki berezia duten 3 artelan (gutxienez)?

10/11

GAU IZARRATUA MUSEOAN - DBH 3. eta 4. / Batxilergoa

5. Jarduera Izarrak behatzea sortzen duen gozamena

Page 12: Gau izarratua museoan (Derrigorrezko Bigarren hezkuntza / Batxilergoa / Izar-eskola / Pamplonetario)

www.escuela.pamplonetario.orgwww.pamplonetario.org

Iruñeko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerekObra Social "la Caixa" eta Fundación Caja Navarraren sustapena dute

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-Partekatu Berdin 4.0 Nazioarteko Baimen baten mendedago. http://creativecommons.org/choose/