garizumarako eskariak 01

6
HAUTS EGUNA ESKARIAK † Jainkoak bihozbarritzera deitzen gaitu eta baraua, otoitza eta limosnea eskeintzen deuskuz bide lez. Zu- zendu deioguzan gure eskariak: —Elizako artzainen alde: handikeria guztia eta apainkeriak alde batera izteko gauza izan daitezan eta Elizearen pekatu historikoen parkamena publikoki es- katu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Herrietako agintari eta nagusien alde: euren onu- reari begira eta ondasunak zelan metatuko bilatu barik, sufritzen dagozenen oihuak entzun daiezan, eta herrien alkartasunaren alde lan egin daien, eskatu deiogun Jau- nari. —Gure Gizartean nor gehiagoka jarduteari uko egin deiogun eta alkarrentzako laguntza eta euskarri izatea bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Behartsuak, alboratuak, aurrean erabiliak eta erru- kirik jadesten ez dabenak lehenak izan daitezan gure Eukaristi mahaietan, eskatu deiogun Jaunari. —Barau, limosna eta otoitz egitera deituak izan ga- ranok Jainkoaren graziazko aldi hau eskertzen jakin dai- gun erantzun eskuzabalaz, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua: bihurtu gaizuz zeugana eta izan daiala leku gure bihotzean behartsuak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen. 2 HAUTS EGUN ONDORENGO EGUENA ESKARIAK † Bizi emoile eta bizitz iturri dogu Jainkoa; goazen bizitz itrurrira erreguka: —Eleizearen alde: ez daiten ahalegindu beti garaile urteten, edo beste guztien gainetik bere burua atara- ten, besteen zerbitzuan ezerezten baino, eskatu deio- gun Jaunari. —Besteen lepotik bizi izanez zoriontsu dirala uste dabenek esplotatuen oihuak entzun daiezan, eta hareen gose-egarriak asetzen ahalegindu daitezan, eskatu deio- gun Jaunari. —Euren bizitzan Jainkoa enbarazutzat daukenen alde: heldu daitezan Jesukristoren Jainkoa, maitalea, errukitsua, ezagutzera, eta benetan bizi izatera, eskatu deiogun Jaunari. —Ziurtasun bila, izen onari edo diruari edo atsegin- keriei oratzen deutsenek barrura begiratzen ikasi daien, eta Jainkoak baino ez deutsela barru hori beteko ulertu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Aukeratzeko eskubidea daukagula argi ikusten do- gunok, arduratasunez erabili daigun eskubide hori, eta bizi izatea aukeratu daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Zure seme-alaba guztion bizi izatea nahi dozun Jainko Aita/Ama: emoiguzu argitasuna mundu honetako lilurakerietan galdu ez gaitezan, bizi izan baino. Jesu- kristo. —Amen.

description

hausterretik eta bigarren domekara arteko eskariak

Transcript of garizumarako eskariak 01

Page 1: garizumarako eskariak 01

HAUTS EGUNA

ESKARIAK

† Jainkoak bihozbarritzera deitzen gaitu eta baraua, otoitza eta limosnea eskeintzen deuskuz bide lez. Zu-zendu deioguzan gure eskariak: —Elizako artzainen alde: handikeria guztia eta apainkeriak alde batera izteko gauza izan daitezan eta Elizearen pekatu historikoen parkamena publikoki es-katu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Herrietako agintari eta nagusien alde: euren onu-reari begira eta ondasunak zelan metatuko bilatu barik, sufritzen dagozenen oihuak entzun daiezan, eta herrien alkartasunaren alde lan egin daien, eskatu deiogun Jau-nari. —Gure Gizartean nor gehiagoka jarduteari uko egin deiogun eta alkarrentzako laguntza eta euskarri izatea bilatu daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Behartsuak, alboratuak, aurrean erabiliak eta erru-kirik jadesten ez dabenak lehenak izan daitezan gure Eukaristi mahaietan, eskatu deiogun Jaunari. —Barau, limosna eta otoitz egitera deituak izan ga-ranok Jainkoaren graziazko aldi hau eskertzen jakin dai-gun erantzun eskuzabalaz, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua: bihurtu gaizuz zeugana eta izan daiala leku gure bihotzean behartsuak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

— 2 —

HAUTS EGUN ONDORENGO EGUENA

ESKARIAK

† Bizi emoile eta bizitz iturri dogu Jainkoa; goazen bizitz itrurrira erreguka: —Eleizearen alde: ez daiten ahalegindu beti garaile urteten, edo beste guztien gainetik bere burua atara-ten, besteen zerbitzuan ezerezten baino, eskatu deio-gun Jaunari.

—Besteen lepotik bizi izanez zoriontsu dirala uste dabenek esplotatuen oihuak entzun daiezan, eta hareen gose-egarriak asetzen ahalegindu daitezan, eskatu deio-gun Jaunari.

—Euren bizitzan Jainkoa enbarazutzat daukenen alde: heldu daitezan Jesukristoren Jainkoa, maitalea, errukitsua, ezagutzera, eta benetan bizi izatera, eskatu deiogun Jaunari.

—Ziurtasun bila, izen onari edo diruari edo atsegin-keriei oratzen deutsenek barrura begiratzen ikasi daien, eta Jainkoak baino ez deutsela barru hori beteko ulertu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Aukeratzeko eskubidea daukagula argi ikusten do-gunok, arduratasunez erabili daigun eskubide hori, eta bizi izatea aukeratu daigun, eskatu deiogun Jaunari. † Zure seme-alaba guztion bizi izatea nahi dozun Jainko Aita/Ama: emoiguzu argitasuna mundu honetako lilurakerietan galdu ez gaitezan, bizi izan baino. Jesu-kristo. —Amen.

Page 2: garizumarako eskariak 01

— 3 —

HAUTS EGUN ONDORENGO BARIKUA

ESKARIAK

† Jainkoak bere Semearen poztasunean gura gaitu bere seme-alaba guztiok. Jo daigun erreguka beragana:

—Elizearen alde: ezteguetako poztasunaz agertu dai-ten munduaren aurrean eta aintzat hartu daizan giza-kien gozamenak eta poztasun iturri zindoak, eskatu dei-ogun Jaunari.

—Poztasun bideak ur usteletan bilatzen dabenek Je-susen poztasun iturriak ezagutu daiezan eta dastatu, eta euretan garbitu eta alaitu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gitxiengo jokabideaz nahikoa daben eta beti inbi-rian bizi diran eliztarren alde: urri emonda urri batzen dala, eta maitasunaren neurria eskuzabaltasuna dala ikasi daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure zekenkeriak eta norkeriak bazterreratzen dabezan behartsuen oihua entzun ahal izan daigun, eta neurritasunera eta alkarbanantzera abiatu gaitezan, es-katu deiogun Jaunari.

—Otoitzerako alkartzeko aukerea daukagunok Jain-koagazko hartu-emonetan ez gaitezan urrikerietan ibili, eskuzabalak izan gaitezan baino, eskatu deiogun Jau-nari.

† Maite gaituzulako neurri barik onesten gaituzun Aita/Ama Jainko: egizu, zure seme-alabok zure maita-sunaren neurria erakutsi daigula gure eskuzabaltasu-nean. Jesukristo. —Amen.

— 4 —

HAUTS EGUN ONDORENGO ZAPATUA

ESKARIAK

† Sarriegitan izaten da gure guraria (helburua ere bai?) ahal danik eta etekinik handiena ataratea, eta zekenak izaten gara Jainkoagaz eta hurkoagaz. Jo daigun erre-guka Jainkoagana: —Elizearen alde: eskuzabaltasunean hezi daizan bere seme-alabak, ondasun guztietatik askatzen hasiz, eskatu deiogun Jaunari. —Jai-egunak alkarren zerbitzurako, etxekoak, zaha-rrak eta gaisoak ikustatzeko eta Jainkoa horrela gores-teko aprobetxatu daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Diru-gosez ase ezinik dabizenek pobreen oihua en-tzun daien eta harei zerbitzu egitea pozgarriagoa dala aurkitu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Giuzarteak ondo esaten ez deutsen baztertu, gi-txitu, aurrean erabili edo gaitzetsien alde: ahalbait las-terren aurkitu daien gizarte aldatua, eta baita han eu-rentzako leku duina ere, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzean alkartzeko zoria daukagunok behartsuei begira jarri gaitezan otoitz egiterakoan, eta harei zerbi-tzea dala ondasunik handiena autortu daigun, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko errukitsua: zabaldu eiguzuz begi-belarriak eta bihotza gure inguruko errukarriengana. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

Page 3: garizumarako eskariak 01

— 5 —

GARIZUMAKO I. DOMEKEA

ESKARIAK † Jainkaori eskeintza egiterakoan, gogoan izan behar dogu beragandik hartu dogula dana, eta hainbat dagoela ahora zer eroanik ez daukela...

—Elizearen alde: bere uste on osoa Jainkoagan baino ez daian jarri, eta, horren erakutsi lez, aberastasuneta-tik eta agintekeriatik askatzeko urratsak emon daizan, eskatu deiogun Jaunari.

—Aginpideari eta etekinak lortzeari gogor eutsiz, gure lur hau eta baita hainbat herrialde ere hondame-nera daroezenek honeen oihuak eta guztion beharriza-nak aintzat hartu daiezan, eta guztion ona bilatzera bi-deratu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Hondamenean dagozan eta sufritzen daben guztien alde: euren egoerea entzun eta ikusiazo daien eta, duin-tasunean bizi izateko, besteon laguntza eskuratu daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure familietan etekinik handienaren bila barik alkar maitasunaren bila jardun daien, eta zaharrek eta gaisoek euren leku duina izan daien euretan, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitzerako alkartzeko aukerea dogunok bilatu dai-gun ez Jainkoa geure zerbitzuan jartea, geu bere esane-tara jartea baino, eta horretarako otoitzean bizkortu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

† Gure askatasuna eta zoriona gura dozuzan Jainko Jauna: emoiguzu Deabruak jarten deuskuzan tentaldie-tan zeure laguntza, garaile urten daigun eta gizarte se-nidekorrago bat eraiki ahal izan daigun. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

— 6 —

GARIZUMAKO I. ASTELEHENA

ESKARIAK † Jainkoak bere seme-alaba santu gura gaitu, erruki-tsuak eta senideen onari begiratzen dakienak. Jo daigun erreguka bere bihotz errukitsura: —Mundu honetan gosez hilten dagozenen alde, espe-txean edo etxe barik edo gaisoak jota dagozenen alde: ondo bizi garanon bihotzetan urratu handi bat izan dai-tezan, eta gure buruak eurei laguntzera behartuak ikus daiguzan, eskatu deiogun Jaunari. —Elizearen alde: daukazan aberastasunak beha-rrezko erakundeen esku izten hasi daiten, pobreen ar-tean ikusia izan daiten eta pobreek euren etxe lez ikusi daien, eskatu deiogun Jaunari. —Kristau guztion alde: pobreziagaz eta munduko gabeziagaz benetan konprometitu gaitezan bizitza neu-rritsuaz eta kontsumoaren murrizketeaz, bihotz erruki-tsua agertu ahal izan daigun, eskatu deiogun Jaunari. —Nazioetako buruzagien alde: pobreen aldeko hi-tzarmenak bertan behera egotetik berreskuratu daiezan eta pobrezia ezabatzen ahalegindu daitezan, gizarte solidarioago baten, eskatu deiogun Jaunari. —Ugaritasunean bizi izan arren, Jainkoari eguneroko ogia eskatzen deutsogunok daukaguna banantzen jakin daigun, eskuzabalak izaten, eta horrela daukaguna Jain-koari eskertzen, eskatu deiogun Jaunari. † Aberatson eta pobreen Aita/Ama zaitugun Jainko: atara gaizuz gure ikuspegi motxetatik, eta, behartsuari begira jarriz, mundu alkartuagoa eraiki daigula ondasu-nen alkarbanantzeaz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

Page 4: garizumarako eskariak 01

— 7 —

GARIZUMAKO I. MARTITZENA

ESKARIAK † Jainkoak hitz egitea emon deusku alkarren barri izateko eta bera goretsi eta alkar goresteko. Emon deio-gun zeregina gure hitz egiteari: —Jainkoaren hitza ez da beragana hutsik bihurtuko. Elizeak Jainkoaren hitza zabalduz, haren izena lurralde guztietan aintzaldu daian eta seme-alaba guztiak be-deinkatu daizan, eskatu deiogun Jaunari. —Ahaltsu eta eukitsuek, batez ere euren otoitzetan, mundu honetako behartsuak izan daiezan gogoan, eta honeexengan goretsi daien Jainkoa, eskatu deiogun Jau-nari. —Pobreek eta baztertuek, aurrean erabiliek eta es-plotatuek, euren otoitzak entzunak ikus daiezan, eta ahal dabenen laguntzea eskuratu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoa gorestea eta aintzaltzea bilatzen dabenek behartsuak izan daiezan gogoan, eta hareik duintasu-nera jasotea bilatu daien, eskatu deiogun Jaunari. —Uste onezko otoitza egiten dogunok eta mahai be-retik jaten, alkarren begirunea izan daigun, eta alkarren arduraz egin deiogun dei Jainkoari, eskatu deiogun Jau-nari. † Guztion Aita/Ama zaitugun Jainkoa: eskerrak emo-ten deutsuguz zuganako uste ona emoten deuskuzulako; zuganako begirunea izan deiogula senideari ere. Jesu-kristo. —Amen.

— 8 —

GARIZUMAKO I. EGUAZTENA

ESKARIAK † Gure buruan sartu ezinbesteko errukia da Jainkoa-rena. Eskertu deiogun, eta apaltasunez hurreratu gakio-zan: —Elizearen alde: Jainkoaren errukiaren antzekoa izan daiten berea, eta erruki horretan ez daiala lekurik aurkitu gaitzespenak, eta bai, ostera, zuzenbideratzeko deiak eta horretarako laguntza emoteak, eskatu deiogun Jaunari. —Euren usteetan ttinko jaraitzen dabenek arrazoi guztiak zalantzan jarteko argia hartu daien, eta Jainkoa-ren erreinuaren zerbitzuan jarri daitezan, eskatu deio-gun Jaunari. —Gure artean agertzen diran ekonomi edo politika edo aberri salbatzaileek besteen iritzi eta gogoen gaine-tik igaro ez daitezan, eta batez ere apalenen eta behar-tsuenen oihuak gogoan hartu daiezan, eskatu deiogun Jaunari. —Ezaugarriak eta ziurtasunak eskatzen doguzanok Jainkoari entzuten ikasi daigun eta beragan uste on osoa jarten, eskatu deiogun Jaunari. —Otoitzerako alkartzen garanok gure ingurua iker-tzen eta irakurten jakin daigun, eta han behartsuen eta baztertuen ona bilatu, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukiorra: emoiguzu hain beharrezko do-gun ausardia, gure ziurtasunak laga eta fedearen eta errukiaren bideetan zehar abiatzeko. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

Page 5: garizumarako eskariak 01

— 9 —

GARIZUMAKO I. EGUENA

ESKARIAK

† Otoitza dogu Garizumako ezaugarrietako bat, eta konfiantzaz jarriko gara Jainkoaren aurrean:

—Elizearen alde: gizaki guztiei irakatsi deieen Jain-koari uste onez otoitz egiten eta haren esanetara jar-ten, errukiaren eta parkamenaren eroale eta autorle izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Otoitza Jainkoa euren esanetara jarteko darabile-nen alde: Jainkoaren errukiaz eta maitasunaz aurkitu daitezan eta honeen mezulari bihurtu, eskatu deiogun Jaunari.

—Behartsuen alde: aurkitu daien otoitzean kontso-lamendua eta etor dakien handik beharrezko daben la-guntza, eta esker onez erantzun daien, eskatu deiogun Jaunari.

—Etxe kristauetan leku izan daian otoitzak eta era-bili daitezan otoitzerako Jainkoaren Berbea eta Sal-moak, eskari-otoitz hutsean gelditu ez daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Eukaristiaren mahai inguruan alkartzen garanok eskari otoitzetik harago ere jo ahal izan daigun, eta go-respen eta esker oneko otoitzak ere erabili daiguzan, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko maitalea: emoiguzu isiltasuna aintzat har-tzeko grazia, isiltasun horretan aintzaldu zaiguzan eta aurkeztu deizuguzan gure ingurukoen preminak. Jesu-kristo. —Amen.

— 10 —

GARIZUMAKO I. BARIKUA

ESKARIAK † Zintzotasun gurtza nahi dau gugandik Jainkoak, eta gu gutxiengoetan ibilten gara. Biztu dakigula eskuzabal-tasuna: —Elizearen alde: gutxiengo arauak-eta alde batera laga daizan, eta maitasunaren legeetan jardun daian, ahula, gaisoa eta ezin dabena gogotan hartuz, eskatu deiogun Jaunari. —Gure eskeintzak ez daitezela lege hutsezkoak izan eta azaletik egindakoak, gure zintzotasunaren eta hur-koaganako maitasunaren ezaugarri baino, eskatu deio-gun Jaunari. —Eskeintzak egiterakoan gure senideen egoereari begiratu deiogun eta gure arteko bakeak egitea eta be-hartsua kontuan hartzea bilatu daiguzan, eskatu deio-gun Jaunari. —Otoitzean bere burua baino izaten ez dauana go-goan esnatu daiten Jainkoaren nahira eta hasi daiten senideen ardurea hartzen, eskatu deiogun Jaunari. † Jainko errukitsua, pekataria salbatzea nahi do-zuna, eta ez haren gaitzespena, emoiguzu geuri ere be-har-beharrezko dogun bihotz errukitsua. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

Page 6: garizumarako eskariak 01

— 11 —

GARIZUMAKO I. ZAPATUA

ESKARIAK

† Jainkoaren Alkargo-herriko partaideak gara; Al-kargo horretatik sortutako konpromisoak indartzeko jo daigun otoitzera:

—Elizearen alde: Jainkoagazko Alkargoa Jesukristo-rengan sinatu dauan ezkero, harenganako sinismena biz-kortu daian, eta mundu guztian pobre eta baztertuen-tzako babes izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Berea zaintzearren, inorena bertan behera laga edo gutxiesten dauanaren alde: gogotan hartu daizan hurkoa eta haren preminak, Jainkoa danen Aita/Ama dala autortuz, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrietako agintarien alde: egiten dabezan alkar-goak eta herrialde garatu bakoen aldeko hitzarmenak bete daiezan, eta bete eragin daiezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Herrialde pobretuen alde: kanpo zorra deritzona parkatu dakien eta garapen bideetan jarri daitezan eta euren duintasunean onartuak izan daitezan, eskatu dei-ogun Jaunari.

—Eukaristiarako alkartzen garanok Jainkoagazko Al-kargoa aintzat hartu daigun, eta gure maitasuna areri-oak maitatzeraino heldu daiten, eskatu deiogun Jaunari.

† Jainko Jauna: Alkargo hausi ezinekoan alkartzen gaituzu zure errukian; emoiguzu maitasun-legeetan ibil-teko grazia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.

— 12 —

GARIZUMAKO II. DOMEKEA

ESKARIAK

† Antzaldatzen dan Jesusek gure uste on osoa bera-gan baino beste inorengan ez jarteko eskatzen deusku... —Elizearen alde: Barri Ona izan daiten bere indar-iturri bakarra; Jesukristorengan izan daian jarria bere uste on osoa; eta gaurko munduari Jesukristoren eta honen Barri Onaren eskeintza egin deion, eskatu deio-gun Jaunari. —Jainkoagaz hitz egiteko bildur izan ez gaitezan, eta Jesusen antzaldatzean geure bihozbarritzea bilatu dai-gun, eskatu deiogun Jaunari. —Euren agintearen oinarria tradizinoan edo Legean edo botoetan ezarten dabenek Jainkoaren ahotsa entzun daien behartsuenen oihuan, eskatu deiogun Jaunari. —Bai nagusiek eta baita beste guztiok ere, emondako berbea jan ez daigun aintzat hartu baino, eta hitzarme-nak bete daitezan eta beti ere apalenen onurea bila-tzeko egin daitezan, eskatu deiogun Jaunari. —Jainkoaren Berbea entzuteko aukerea dogunok gure egintzetan barik, antzaldatzen dan eta antzaldatu gein-kezan Jesusengan jarri daigun gure uste on osoa, eskatu deiogun Jaunari.

† Zure Semea antzaldatzean beragan dozula atsegina dinoskuzun eta berari entzutea agintzen deuskuzun Jain-koa, emoiguzu esaneko izatea. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. —Amen.