Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

22
GARAPEN PSIKOMOTOREA Gorputz Eskema Haur Hezkuntza GARAPEN PSIKOMOTOREA 1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 1

Transcript of Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Page 1: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

GARAPEN PSIKOMOTOREAGorputz Eskema

Haur Hezkuntza

GARAPEN PSIKOMOTOREA

Haur Hezkuntza

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 1

Page 2: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Garapen psikomotorearen zenbait alderdi: 1. Gorputz eskema2. Tonua3. Jarrera4. Lateralitatea5. Arnasketa eta erlaxazioa

1. Garapen Psikomotorea: GORPUTZ ESKEMA

Gorputz eskema: Norberaren gorputzaren atalen, mugimendu aukeraren eta espazioen mugen irudikapen mentala. Gauza tangibleen irudikapena.

Gorputz irudia:

- Irudi pertzepzioa ~ gorputz eskema`- Irudi kognitiboa (pentsamendua bere gorputzaz)- Irudi emozionala (sentimenduak)

Bi kontzeptu hauek aldatuz doaz, DINAMIKOAK baitira, hautzaroan onerako eta zahartzaroan txarrerako.

Gorputz eskemaren egituraketa 2 legeren araberakoa da:

1. ZEFALOKAUDALA: burutik hanketara

2. PROXIMODISTALA: erditik kanpora

Bestalde oso garrantzitsua da INGURUNEAREKIN HARREMANA ere, hau da, zenbat eta interakzio gehiago izan inguruarekin, orduan eta aberatsagoa izango da garapena, eta lehenago garatuko da.

Etapak gorputz eskemaren antolaketan (Vayer):

1. Etapa: Ama denboraldia (0- 2 urte): GORPUTZ BIZITUA

Jaiotzetiko erreflexuak agertzen dira:

o Xurgatze erreflexuao Heltzeko erreflexuao Mororen erreflexuao Estorbuak gainditzeko erreflexua

Ondoren, gutxi gorabehera 3.hilabetean, borondatezko mugimenduek ordezkatuko dituzte.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 2

Page 3: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Nerbio sistema heltzeko prosezua ematen da eta Ni mundua gaindituz, ingurunearekin harremanak hasten dira.

Burua Gorputza jiratu

Sorbaldak Arrastaka ibili

Besoak Eseri

Eskuak 4 hanketan ibili

Zutitu

Oinez hasi

Haur bakoitzaren garapena oso indibiduala da eta horregatik pauso hauek ordenean eman beharrean, baten bat saltatu eta hurrengora igaro daiteke, eta honek ez du arazorik suposatzen.

Kantak, aho korapiloak, mugimendua … estimulazio oro oso garrantzitsua da gorputz eskemaren estimulaziorako eta garapen egoki bat emateko.

2. Etapa: Ikasketako denboraldi globala (2- 5 urte): GORPUTZ SUMATUA

Ekintza motorea maila azpikontzientean antolatzen da (ez daki zerk bultzatzen duen salto, bira … egitera.

Saiatze / hutsegite bidez ikasten da.

3. Trantsizio denboraldia (5- 7 urte): GORPUTZ IRUDIKATUA

Jarrera eta arnasketaren kontrola lortzen dira.

Bere irudiarengan salto handia ematen du, badaki gutxi gorabehera nolakoa den.

Lateralitatea behin betiko finkatzen da: ezkerra edo eskubia izango da baloia botatzeko, ondoren idazteko …

Eskuin eta ezkerraren ezagutza lortzen ditu.

Besoen gorputz enborrarekiko independentzia: baloia botatzeko orduan gorputz osoa mugitu beharrean, sorbaldaren mugimendua soilik egingo du.

4. Gorputz eskemaren behin betiko prestatzeko denboraldia (7- 12 urte)

Gorputza eta gorputz atalak erlaxatuagoak.

Gorputz atalen independentzia.

Norberari buruzko ezagutzatik (eskuina eta ezkerra) besteei buruzko ezagutzara trantsizioa.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 3

Page 4: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Gorputz eskeman parte hartzen duten osagaiak:

1) Tonua2) Jarrera3) Lateralitatea4) Erlaxazioa5) Arnasketa

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 4

Akatsak pertzepzio arloan: irakurketan

(p/q, b/d, u/n ...) nahastu

Akatsak motrizitatean:

- Koordinazio eza- Moteltasuna- Arazoak idazketan: gaizki eratutako letrak,

dardartasuna eta lerrokatu gabeak idazten

Arazoak harremanetan eta izaeranre arloan: Beste haurren krudeltasuna: bullying

Page 5: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

GORPUTZ ESKEMA: ARIKETAK

1. Zein dira jaioberrien erreflexuak?

Xurgatze erreflexua: Aho inguruko estimuluen aurrean burua biratuko du titiaren bila.

Prentsio erreflexua: Behatza estutu.

Reflejo moro: Besotan airean hartzean, lau gorputzadarrak zabalduko ditu.

Estorbo baten aurrean salto egiten saiatuko da.

Lehen egunetan, erditzea lehorrean izan duten aurrek oinez egiteko keinua egingo dute, eta aldi berean, erditzea uretan izan dutenek, igeri.

2. Zer pauso ematen ditu haur batek jaiotzen denetik oinez egin arte?

Etzanda buelta eman eseri arrastaka ibili 4 hanketan (katuka) zutik jarri oinez hasi (gutxi gorabehera urtebeteren inguruan)

3. Zer du beharrekoa haur batek hau guztia gerta dadin?

Nerbio sistemaren garapena eta heldutasuna, tonu muskularra garatzearekin batera.

4. Nola ikasten ditu mugimenduak? Jauziak, birak …

Saiatu hutsegin saiatu lortu ERREPIKATU

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 5

Page 6: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

2. Garapen Psikomotorea: TONUA ETA JARRERA

Tonua: Ehun organiko baten tentsio mailari deritzaio eta beste baieztapen hauekin osatzen da definizioa:

Gorputzari eusten dion muskuluen nolakotasuna: Tonuari esker zutik egoteko gai gara. Itxurazko atsedenaldian dagoen muskulu baten jarduera. Jarduera motorearen “hondoko oihala”.

Kontrol tonikoa:

Haurrak tonua jaiotzetik du, baina kontrola lortu arte ez da zutik jartzeko gai. (6 hilabete gutxi gorabehera) Izan ere, ordurarte hipertonua du gorputz- adarretan, eta hipotonia enborrean.

Edozein ekintza motore egiteko ezinbestekoak dira eta Nerbio Sistemak kontrolatzen du. Horregatik NSZ heltzen denean, kontrol tonikoa eskuratzen da. Kontrol hau arretarekin, emozio egoerarekin eta batez ere, jarrera kontrolarekin estuki lotua dago.

Hipotonia: Tonu gutxiegi.

Hipertonia: Tonu gehiegi.

Eutonia:Tonu orekatua, edo neurri egokietan.

Paratoniak: Erlaxatzeko zailtasunak. Haurra etzanda egonda ere, tentsio egoeran dagoen egoera litzateke.

Sinzinesiak: Mugimengu bat egitearekin batera, egin behar ez litzatekeen beste bat egia da. Esate baterako, batzuk idazterakoan mingaina ateratzen dute. Mugimendu hauek arruntak izaten dira 12- 14 urterarte, eta beraz ez da kezkatzeko motiboa. Hala ere, oso nabariak badira, jarraipen bat egitea komeni da.

Kontrol tonikoa lantzeko bi modu daude:

1) Sentsazio eta jarrera desberdinak: jarduera fisikoa: saltoak, oreka, zintzilikatu …2) Erlaxazio ariketak (0- 6 etapan nahiko zaila da): Globalak edo analitikoa (atalka burutzen

direnak) izan daitezke.

Muskuluak lanean ari dira mugimendurik ez dagoenean ere. Hala ere, tonua handiagoa da egoera dinamikoetan atseden egoeretan baino. Izan ere, hau horrela ez balitz, hil egingo ginateke bihotza bezalako bizi- organu askok muskulu ehuna baitute.

Tonuaren hiru egoera bereizten dira:

1) Atseden tonua: Tonurik baxuena da eta gorputza grabitatearen legepean geratzen da. Ezer egin gabe gauden egoerak lirateke.

2) Jarrera tonua: Bigarren maila da, grabitatearen legeari aurre egiteko ezinbestekoa. Zutik jartzea.

3) Ekintza tonua: Mugimendua eragiten du eta tentsio- distentsioei esker sortzen da.

Haurra eta munduaren arteko elkarrizketa tonua ezinbesteko osagaia da, eta ez hitzezko komunikazioa sortzen du. Haurra eta “ama” ren artean ELKARRIZKETA TONIKOA sortzen da, J. Ajuriarrearen ustetan “haurraren nortasunaren garapenean ezinbesteko baldintza” dena. Gaur egun sortu berri den korriente bat da eta adibide garbiena hau da: haurra negarrez hasten denean besoetan hartzean, batzuetan

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 6

Page 7: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

amaren tonua tentsioan egoten da eta haurra ez da lasaitzen. Ondorioz, bere tonua ere tentsioan jartzen da eta negar gehiago egiten du. Ondorioz zurrunbilo geldiezin bat sortzen da.

Elkarrizketa tonikoaren inguruan beraz, bi jarrera desberdintzen dira:

- Haurrak beharrezkoa du kaso egin eta besotan hartzea.- Nahiz eta negar egin, ohean utzi behar da.

Postura: Kontzeptu anatomikoa da, gorputzeko zatiek elkarrekin duten harremana adierazten duena. Espazio/denbora erreferentziak bakarrik hartzen dira kontuan: hezurren arteko angeluak, ardatzak, planoak, …

Jarrera; Etengabeko estimulu baten aurrean (grabitatea) aurre egiteko modu pertsonala. Hiru osagai ditu:

- Alderdi morfologikoa (postura)- Alderdi afektiboa- Alderdi neurologikoak (erreflexuak)

Gizakiongan zutikako postura tentea da gure ezaugarria. Gorputz osoaren grabitate-zentroa PELBISEAN dago eta horren arabera artikulatzen dira gainerako gorputz-atalak.

Psikomotrizitate-gelak postura lantzeko estimulu anitz eskaintzen dio haurrari. Lehen hezkuntzatik aurrera oinarrizko trebetasun eta abilezia motoreak, jolasak eta kirolak dira baliabiderik onenak postura-kontrol egokia lortzeko.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 7

Page 8: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

TONUA ETA JARRERA: ARIKETAK

1. Saiatu zaitez honako kontzeptuak adierazten:

Tonua: Muskuluaren tentsio maila, pertsona batetik bestera oso desberdina dena. Muskuluarekin estuki erlazionatua dagoen kualitatea da.Dantza egitean adibidez, pertsona batzuk zurrunagoak dira eta beste batzuk malguagoak.

Kontrol tonikoa: Giharren kontrola; erlaxatua edo tentsioan. Hipertonia: Tonu gehiegi. Hipotonia: Gutxiegiko tonua (flacido). Eutonia: Tonu egokia.

Hipertonia, hipotonia eta eutonia kontzeptu aldakorrak dira: zutik egoteko, lotarako, kirola egiteko, idazteko … egoera emozionalek ere baldintzatu egingo du pertsonaren muskuluen tentsioa.

Ama eta haurren arteko “elkarrizketa tonikoa”: Bernard Aucourier- ek eta beste hainbat autorek oso garrantzitsutzat jotzen dute faktore hau.Haurra eta amaren arteko elkarrizketa da. Haurrak negar egitean, amak besotan hartuko du, bien tonuak elkarrizketan jarriaz, batak besteari tonua transmitituko baitio. Haurra negarrez dagoenean, tentsio egoeran dago; eta honek amari igaroko dio tentsio tonu hori, bera ere urduri eta aztoraturik jarriaz. Ondorioz, zurrunbilo geldiezin bat sortuko da eta oso zaila izango da egoera hau amaitzea.

2. Zertarako balio digu haur baten tonuari erreparatzeak?

Haur baten egoera jakiteko: erlaxatua, urduri, beldurturik, aztoratua ….

3. Jarrera: postura + jokatzeko modua (osagai psikologikoa)

Postura: jarreraren alderdi tangiblea.

4. Non daukagu gizakiok grabitate zentroa?

Pelbisean.

5. Non eta nola landuko zenituzke TONUA eta JARRERA?

Jarduera fisikoaren bidez: masajeak, psikomotrizitate gelan, pistinan …

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 8

Page 9: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

3. Garapen Psikomotorea: LATERALITATEA

Lateralitatea: Giza gorpuzaren alde baten nagusitasun funtzionala, begi, belarri, esku eta hanketan.

Ezkerra eta eskuina bereiztea lateralitatearen ondorioetako bat soilik da. Izan ere, lateralitateak bi osagai ditu:

Alderdi neurologikoa eta psikologikoa: Lateralitatearen finkapenean herentzia genetikoak eragina du.

Alderdi kulturala eta inguruari lotutakoak: Kultura eta ohituretan ezkerra “txarra” –rekin lotzen da eta eskuina berriz “ona” –rekin. Ondorioz, hainbat haur behartuak izan ziren eskuinez idaztera.

Adituen ustetan, burmuineko hemisferioetan alde bakoitzaren funtzioak desberdintzen dira:

EZKER HEMISFERIOA ESKUIN HEMISFERIOA

Burmuinaren ezker aldeko hemisferioaren nagusitasuna gertatzen bada, lateralitatez eskuina izango da eta alderantziz.

Lateralitatearen eboluzioa:

4 urteren inguruan, alde baten nagusitasuna definitzen da, eta batez ere eskuan.

6 urterekin, lateralitatea finkatzen da eta gorputz eskema orientatzeko gaitasuna eskuratzen du.

Orokorrean, autore gehienek esaten dute gora- beherak izaten direla prozesuan; horregatik, 3 urteren inguruan eskuina dela iruditu arren, ondoren ezkerraren nagusitasuna eman daiteke nagusitan. Horregatik, aldaketa hauek normalak izan daitezke 6 urterarte, gutxi gorabehera. Beraz, 5- 6 urterarte ez da arazo larria lateralitatea finkatua ez izatea.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 9

Ahozko eta idatzizko adierazpen eta ulermena.

Abstrakzio eragiketak

Pentsamendu eta arrazionalizazio abstraktua

Ahozko eta idatzizko adierazpen eta ulermena.

Abstrakzio eragiketak

Pentsamendu eta arrazionalizazio abstraktua

Ikusi pertzeptzioak

Ez hitzezko pentsamendua

Oroimena

Arreta

Ikusi pertzeptzioak

Ez hitzezko pentsamendua

Oroimena

Arreta

Page 10: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Lateralitatearen eboluzioa: Spian

0 – 3,5 urte Haurrak ezin du bere gorputzaren 2 aldeen artean bereizi.

4- 5 urte Gorputz atalak gorputzaren alde banatan daudela ohartzen da, baina ez daki ezker eta eskuina zer diren.

6- 7 urte Gorputz atalak, baita organoak ere, alde banatan daudela jabetzen da; baina ez da gai ezkerra eta eskuina desberdintzeko.

8- 9 urte Gorputz- atalen lateralitateaz erabat jabetzen da.

Lateralitate testak:

Umearen gorputz atal gainjartzailea zein den jakiteko erabiltzen dira; haur hezkuntzan eboluzioaren zein momentutan dauden jakiteko erabilgarria da, baina lehen hezkuntzan, arazoen detekzioarako erabilgarria izango da.

Baldintzak:

1. Lanak samurrak eta ulertzen errazak izango dira.2. Alde bat edo bestea eskatuko dute.3. Zenbatzen errazak.4. Materiala arina eta erabiltzen eta eramaten erraza.5. Lanak modu konpetitiboan ere egiteko aukera emango dute.

Harris test of Lateral Dominance:

Esku, begi eta hankaren nagusitasuna neurtzeko testa da. (Vayer, P. , 1973, 224- 226.or)

Eskuaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:

Pilota jaurti Jostailu bati giltza eman Iltzea josi (plastikozkoak) Hortzak garbitu Orraztu Atearen heldulekua biratu (biribiletakoa) Zintz egin= mukiak kendu Guraizeak erabili Labanaz ebaki Idatzi

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 10

Page 11: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Begiaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:

Sighting- etik begiratu. Irudikatu eta zulotxotik begiratzeko esan. Kartoizko tutua Kaleidoskopiotik (koloretako kristalak dituen teleskopioa) begiratu

Hankaren nagusitasuna neurtzeko ariketak:

Baloia atera Baloia gidatu Baloina oinaz jo

Test honen bidez, belarriaren nagusitasuna ez da neurtzen baina ariketa desberdinak egin daitezke: telefono dei bat erantzun arazi, norbaitek zerbait xuxurlatzean zein belarri jartzen duen …

Lateralitate motak:

Eskuin lateralitatea: Eskuin aldeko hanka/ belarri/ eskuan nagusiak direnean.

Ezker lateralitatea: Ezker aldeko hanka/ belarri/ eskuan nagusiak direnean.

Eskuintasun faltsua edo aurka egindako ezkertasuna: Ezkerra zena, ohitura eta kultura arrazoiengatik, behartua izandakoa eskuin izatera.

Ezkertasun faltsua: Istripu, paralisi …en ondorioz, eskuina izan arren, derrigorturik ezkerra dena.

Beskotasuna: Funtzio batzuetarako ezkerra eta besteetarako eskuina erabiltzen dituena. Ez dute abilezia berdina izango funtzio baterako bi eskuekin, hau da, jarduera batzuetarako ezkerra erabiliko dute eta besteetarako eskuina.

Gurutzatutako lateralitatea: Gorputz atal batzuetan eskuinaren nagusitasuna du eta beste atal batzuetan ezkerrarena.

Lateralitatea eta irakaslea: Gaur egungo gizartea ESKUINA da. Esate baterako, irakurri eta idazteko norantza ezkerretik eskuinerako da, zenbait eguneroko gailu eta tresna eskuinentzat prestatuak daude (erlojuen giltza, lata irekigailuak, guraizeak … ) Ondorioz, gaizki egituratutako lateralitate desordenak sortzen dira: dislexia, izaera desorekatuak …

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 11

Page 12: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

IRAKASLEAREN LANA FASE BAKOITZEAN

1.fa

sea.

3-6

ur

te

Helburua Alde bat finkatzea.

Lana Alde bat bakarrik behartzen duten bizipen motoreak.

Oharra Modu librean

2.fa

sea.

6-8

urt

e Helburua Finkatu duen aldea indartu.

Lana Alde bat bakarrik behartzen duten bizipen motoreak.

Oharra Irakasleak zuzentzen dituen jarduerak, orain beste eskuarekin, gero nahi duzun hankarekin …

3.fa

sea.

8-1

2 ur

te

Helburua Beste aldea hobetzen hasteko ordua da. Horregatik eskola kirolak garai honetan hasten dira, bi aldeen indartzea emateko une aproposa baita.

LanaBeste aldearen lan kualitatiboa Bi aldeen arteko koordinazioa

Oharra Modu librean: jolasak …Modu analitikoan: orain dribling ezkerrarekin …

LATERALITATEA: ARIKETAK

1. Zer da lateralitatea?

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 12

IRAKASLEAREN LANA

LEHEN ORAIN ZAZZO-ren PROPOSAMENA

Eskuin izatera behartzen zen.

Nahi duena eta nahi duen bezala.1. Lagundu haurrak beti alde bera erabilaz,

nagusitasuna indar dezan. 0-3/4 urte2. Garbi ez badago, eskuin aldera eraman

BEHARTU GABE. 5-6 urte3. Desorekarik ikusiz gero eskuinarekin ,

atzera egin eta ezker aldera eraman, prozesu osoa berriro errepikatuz.

Batzuetan ondorio txarrak:

Toteltasuna, dislexia, izaera desorekak ….

Page 13: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Gorputzaren bi aldeak “simetrikoak” diren arren, alde batekin bestearekin baino hobeto funtzionatzeko gaitasuna dugu.

2. Lateralitate test bat pasa nahi diegu 5- 6 urteko neska mutilei. Test horretan neska eta mutil bakoitzaren esku, hanka, begi eta belarri gain – hartzaileak zein diren jakin nahi dugu. Bila itzazu test hori egiteko ariketa, honako baldintzak kontuan izanda:

Lanak samurrak eta ulertzen errazak izango dira Alde bat edo bestea eskatuko dute Zenbatzen errazak Materiala arina eta erabiltzen eta eramaten erraza Lanek modu konpetitiboan ere egiteko aukera emango dute

Begia: teleskopioa (ea zein begirekin behatzen duen)

Eskuak: guraizeak, baloiari boteak eman, objektu bat ematean ea zein eskurekin hartzen duen …

Hankak: Baloia geldik jarri, ostikoa eman eta gidatu.

Belarria: Telefono dei imaginario bati erantzutean zein belarritara eramaten du erantzuteko?

3. Zenbat lateralitate mota ezagutzen dituzu?

Ezker edo eskuin Gurutzatua: eskuetan ezkerra gain- hartzailea eta hanketan berriz eskuina, esate baterako. Bi eskukutasuna (ambidiestro) Ezker/ eskuin faltsua

4. Zerbait egingo al zenuke zure gelako haurrekin (4 urte) euren lateralitatea finkatzeko? Eta indartzeko?

Beharrezkoak diren ekintza eta jarduerak jorratuko genituzke, baina inolaz ere ez genuke haurra DERRIGORTUKO eskuin lateralitatea gain- hartzeko.

4. Garapen Psikomotorea: ARNASKETA

Arnasketa: Airea biriketara sartu eta handik irteteko prozesua da.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 13

Page 14: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Unitate psikobiologikoa denez, ondorengo arloak inplikatuta daude:

Autore batzuk diotenez: “Arnasketa txarragatik, maiz sortzen dira antsietatea, nekea eta arretari buruzko arazoak.” (Vayer, Schinca)

Baieztapen hau benetakoa da, hau da, arnasketa desegoki batek ondorio fisiologikoak eragin ditzake. Hala ere, alderantzizkoa ere gertatzen da; hau da, nekea, antsietatea eta arreta arazoen ondorioz, arnasketa gaizki burutzen da. Beraz, bi norantzatako eragina izango du.

Arnasketa maiztasuna: Denbora tarte batean burutzen diren arnasaldi kopurua. Denbora ohikoena minutu 1 izaten da. Aldagai hauen arabera bariazioak jasan ditzake:

Ariketa Arnasketa mota Emozio egoera Adina

Adina Arnasaldi kopurua/minutukoJaioberria 40- 70

5 urte 2515 urte 20Heldua 14- 18

Arnasketa motak:

1. KLABIKULA ARNASKETA

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 14

Psikismoa

EmozioaTonua

Erlaxazioa

Page 15: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Goiko saihetsezurrak gorantz.

Biriken goiko aldea betetzen da.

Mugimendu gutxiko pertsonengan ohikoa da.

Ez da eraginkorra, oxigeno bolumen txikia barneratzen baita eta energia kontsumo handia baitu.

Haur jaioberriak negar zotinka hastean egiten dutena litzateke.

2. ARNASKETA ERTAINA (SAIHETSARTEKOA)Biriken erdiko zatia eta goikoaren zertxobait betetzen da.

Aurrekoa baino eraginkorragoa da, baina eskasa hau ere.

3. ARNASKETA ABDOMINALA edo ARNASKETA DIAFRAGMATIKOABiriken beheko zatia eta erdiko zati bat betetzen dira.

Aire gehiago arnasten da.

Arnasketa era naturala da.

4. ARNASKETA OSOABirikak behetik gora betetzen dira.

Arnasketa muskulu guztiak martxan jartzen dira.

Erlaxazio tekniketan erabiltzen da.

Hezkuntzaren helburuak arnasketari dagokionean, 2 dira. Horretarako ondorengo ariketez baliatu gaitezke:

Arnasketaz jabetu

Sudurraren punta behatzarekin gorantz estiratu.

Belarria lagunaren bizkarrean jarrita, arnasketak entzun.

Aurpegiko masailak puztu eta hustu.

Mingain puntarekin sudurra ukitzen saiatu.

Aharrausika egin, doministiku, hasperenak, eztula, barreak, negarrak …

Lurrean etzanda, ahoz gora, eskuak klabikuletan, bularrean, abdomenean, esternoian … arnas mugimendu desberdinak antzeman.

Arnasketaren kontrola

Sudur zulo batetik arnasa hartu/ bota.

Pingpong pilota bati putz eginaz zirkuituak osatu (banaka edo taldetan)

Putz egin eta zintz egin.

Umeak korrika jarri eta gure aginduak bete arazten saiatu: arnasa hartu eta bota; 2 aldiz arnasa hartu eta bi aldiz bota …

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 15

Page 16: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Ariketa hauetan kontu handia izan behar da HIPERAIREZTAPENAREKIN (hiperventilacion). Izan ere, haurra mareatu egin daiteke oxigeno kontzentrazio handiegien ondorioz.

ARNASKETA: ARIKETAK

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 16

Page 17: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

1. Zer da arnastu?

Airea biriketara sartu eta handik irteteko prozesua da.

2. Zeren arabera aldatzen dugu arnasteko era?

Ariketa Arnasketa mota Emozio egoera Adina

3. Zenbat aldiz minutuko hartzen dugu arnasa nagusiok egoera normal batean? Eta haurrek, gehiagotan ala gutxiagotan?

Helduok 14- 18 arnasaldi/ minutuko eta haurrek 40 -70 arnasaldi/ minutuko.

4. Zenbat arnasketa mota ezagutzen dituzu? Saia zaitez adierazten nolakoak diren.

1. KLABIKULA ARNASKETAGoiko saihetsezurrak gorantz.

Biriken goiko aldea betetzen da.

Mugimendu gutxiko pertsonengan ohikoa da.

Ez da eraginkorra, oxigeno bolumen txikia barneratzen baita eta energia kontsumo handia baitu.

Haur jaioberriak negar zotinka hastean egiten dutena litzateke.

2. ARNASKETA ERTAINA (SAIHETSARTEKOA)

Biriken erdiko zatia eta goikoaren zertxobait betetzen da.

Aurrekoa baino eraginkorragoa da, baina eskasa hau ere.

3. ARNASKETA ABDOMINALA edo ARNASKETA DIAFRAGMATIKOA

Biriken beheko zatia eta erdiko zati bat betetzen dira.

Aire gehiago arnasten da.

Arnasketa era naturala da.

4. ARNASKETA OSOA

Birikak behetik gora betetzen dira.

Arnasketa muskulu guztiak martxan jartzen dira.

Erlaxazio tekniketan erabiltzen da.

5. Haurrekin lanean ari garela, bi kontzeptu nagusi hauei erreparatu behar diegu. Zer esan nahi dute? Zein ariketa egingo zenituzkte?

Arnasketaz jabetu

Sudurraren punta behatzarekin gorantz estiratu.

Belarria lagunaren bizkarrean jarrita, arnasketak entzun.

Aurpegiko masailak puztu eta hustu.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 17

Page 18: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

Mingain puntarekin sudurra ukitzen saiatu.

Aharrausika egin, doministiku, hasperenak, eztula, barreak, negarrak …

Lurrean etzanda, ahoz gora, eskuak klabikuletan, bularrean, abdomenean, esternoian … arnas mugimendu desberdinak antzeman.

Arnasketaren kontrola

Sudur zulo batetik arnasa hartu/ bota.

Pingpong pilota bati putz eginaz zirkuituak osatu (banaka edo taldetan)

Putz egin eta zintz egin.

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 18

Page 19: Garapen Psikomotorea Gorputz Eskema

5.Garapen Psikomotorea: ERLAXAZIOA

Erlaxazioa: Tentsio fisko zein psikologikoa jaisteko prozesua. // Muskulu tonua jaitsi eta atseden sentsazioa lortu.

Erlaxazioaren hezkuntza helburuak:

1. Tentsioa murriztu2. Mugimenduen koordinazioa hobetu: mugimendu eta keinu parasitoak eliminatu

Geldirik egoteko denbora mugatu Une egokia aukeratu Areto handia, tenperatura goxoa eta konstantea, argi gutxi, lurrarekin kontaktu goxoan Aginduak ahots ertainez, poliki eta modu naturalean

Musikari jarraitu suge sorginduaren moduan Korrika soinurik egin gabe eta ahalik eta zarata handiena egiten Gogorra/ biguina kontrastea: arroka/ area, goxoki gogorra/ txiklea, poloa/ flana … “Alizia miragarrien herrialdean” (gaileta jan eta erraldoi bihurtu, ipotx …)

1. Garapen Psikomotorearen zenbait alderdi 19

ERLAXAZIO LANEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

ERLAXAZIO LANEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK