GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde...

13
5 GALDERA eta erantzun funtsezko, Finantza Heziketarako Programari buruz plan de educación financiera

Transcript of GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde...

Page 1: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

5 GALDERA

eta erantzun funtsezko,

Finantza Heziketarako Programari buruz

plan de educaciónfinanciera

Page 2: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

plan de educaciónfinanciera

Page 3: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

1

Zergatik irakatsi finantza-heziketa ikastetxeetan?

“Finantza-heziketaren bidez, ikasleek euren eguneroko bizimoduan finantza-erabakiak informatuta eta zentzuz hartu ahal izateko ezagutzei, trebetasunei, portaerei, balioei eta gaitasunei egiten diegu erreferentzia; hala, jasoko duten prestakuntza horri esker, posizio hobea izango dute euren bizitza-zikloan aurrez aurre izango dituzten finantzen

alorreko oinarrizko erronkei heltzeko.”

"Finantza-heziketak ahalik eta bizkorren hasi behar du, eta ikastetxeetan eman behar da”.

Beregain bihurtu eta gizartean parte hartu ahal izateko, gure gazteek finantza-erabakiak hartu beharko dituzte eguneroko jardunean. Dirua kudeatzen jakin behar dute, edota aurrekontu bati jarraitzen, ondasunen eta zerbitzuen eskaintzak alderatzen, gehiegi ez zorpetzen, larrialdietarako eta zahartzarorako aurreratzen, arriskuarekiko esposizioa minimizatzen eta finantza-produkturik egokienak aukeratzen. Finantza-produktu eta -zerbitzuok gero eta konplexuagoak dira, eta gastatzeko presio soziala eta mediatikoa, berriz, handiagoa.

Finantza-ohiturek eta -portaerek, kontu korrontean eragiteaz gain, beste ondorio batzuk ere izango dituzte, hala nola euren etorkizuneko aukerak edota osasun fisiko eta mentala baldintzatuko dituzte, eta, autoestimuan ez ezik, euren harreman pertsonaletan ere eragingo dute. Finantzen arloan erabaki kaskarrak hartuz gero, baliteke hautu horien inpaktu negatiboa jasan behar izatea bizitzako urte luzeetan.

Gero eta sineste sendoagoa da ikastetxeetan finantza-heziketa txertatzeko beharraz. Europako Batzordeak zein Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) behin baino gehiagotan gomendatu diete estatu kideei finantza-heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere. Espainian, 126/2014 eta 1105/2014 Errege Dekretuei jarraikiz, finantza-heziketa lehen eta bigarren heziketako eskola-curriculumetan jasota dago.

Ildo horretatik, PISAk 2012. urtean ebaluazio bat egin zuen 15 urteko ikasleek finantzen arloan zer konpetentzia zituzten neurtzeko. Emaitzek erakutsi zutenez, ikasleek finantzen arloko konpetentziak hobetzen jarraitzeko beharra dute. Horrez gain, ebaluazio hori –2015ean errepikatu zuten eta 2018an ere berriz egingo dute– nolabaiteko pizgarri da, gazteen artean finantza pertsonalei buruzko edukiak sustatzeko.

Financial

Education

in Schools1

Page 4: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

2

Programan parte hartzen duten ikastetxeek eta irakasleek hainbat baliabide izango dituzte eskura:

Edukiak eta eskuliburu didaktikoa

Ikaslearentzat: eman beharreko eduki teorikoen laburpena eta jardueren eta ariketen orriak.

Irakaslearentzat: eskuliburu bat, ikasgelan edukiak lantzeko iradokizunak eta sorkuntza-ideiak biltzen dituena.

Eduki teorikoak eta eskuliburu didaktikoa, hizkuntza koofizialetan ez ezik, ingelesez ere eskura daitezke.

PISAk finantza-konpetentziarako ezarritako ikaskuntza-esparrura egokituta daude programaren barruan eman beharreko edukiak.

Hamar gaitan banatuta daude, eta PISAk definitutako alor tematikoak lantzen dituzte: dirua eta transakzioak, finantza pertsonalen plangintza eta kudeaketa, arriskua eta mozkinak, eta finantzen alorreko panorama. Ikus Finantza Heziketarako Programaren edukiei buruzko eranskina.

Zertan datza Finantza Heziketarako Programa?

Finantza Heziketarako Programa Finantza Heziketarako Planaren barruan txertatutako ekimena da. Esandako plan hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMW) eta Espainiako Bankuak abiarazitako proiektu bat da, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren eta Altxorraren Idazkaritza Nagusiaren lankidetzarekin. Hala, planaren helburu nagusia zera da, herritar guztien finantza-kultura hobetzen laguntzea.

Finantza Heziketarako Programaren xedea ikasgeletan finantza pertsonalekin lotutako gaiak txertatzea da. Oinarrizko ezagutzak, abileziak eta trebetasunak sustatu nahi ditu, ikasleek hainbat gako-kontzeptu uler ditzaten,

hala nola aurrezkia, diru-sarrerak, aurrekontu pertsonala, gauzen kostua, bizitza-kalitatea edota kontsumo arduratsua. Azken batean, gazteek ezagutza eta trebetasun horiek euren eguneroko bizitzara estrapolatzea da helburua, bai familia-bizitzara, bai alor pertsonalera.

Programa ahalik eta ikastetxe gehienetara zabaldu nahi dugu poliki-poliki.

Ekimen honek Heziketa, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesa dauka, 2009an Espainiako Bankuarekin eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan.

2

Page 5: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

3

www.gepeese.es

Atari hau publiko orori irekita dagoen gordailu bat da, eta baliabide didaktikoak, utilitateak, multimedia-erremintak, jokoak eta jarduera-tailerrak biltzen ditu. Edukiak eta eskuliburu didaktikoa osatzeko laguntza eskaintzen du.

Irakasleentzat erreserbatutako gunea

Halaber, www.gepeese.es atariaren zati batera programan parte hartzen duten irakasleek bakarrik izango dute sarbidea. Bertan, irakasleentzako trebakuntza-bitarteko guztiak daude, baita programari eta finantza-heziketari buruzko albisteak eta jakinarazpenak ere.

Online ikastaroak

Heziketa Teknologien eta Irakasleak Trebatzeko Institutu Nazionalarekin lankidetzan, lankidetzara irekitako ikaskuntzako hainbat nanoesperientzia sortu dira (NOOC, gaztelaniazko siglen arabera), bai finantza-heziketako gaiak emateko trebakuntza jaso nahi duten irakasleei zuzenduta (edozer dela ere aldez aurretik duten formakuntza), bai finantzen alorreko konpetentzia hobetu nahi duten bestelako pertsonei bideratuta.

www.finanzasparatodos.es ataria

Irakasleei Finantza Heziketarako Planaren ataria erabiltzea gomendatzen zaie, edukiak sakontzeko eta informazioa aberasteko, behar izanez gero.

Hileroko gomendioak

Programako parte-hartzaileek hilero-hilero hainbat baliabide didaktiko interesgarri eskuratzeko modua izango dute, ikasgeletan finantza-konpetentzia lantzera eta irakasle-lanak erraztera bereziki bideratuta.

2 (Jarraipena)

Page 6: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

4

Nola txertatu ondoen edukiok curriculumean?

Finantza Heziketarako Programa malgua da. Ikastetxe bakoitzak bere modura eman ditzake edukiak, programazioari ondoen egokitutako eran. Dena den, edukiek

trataera transbertsala izatea gomendatzen dugu; hau da, matematiketan, gizarte-zientzietan eta tankerako beste ezagutza-alorretan txertatzea. Era berean, lanbide-heziketako zikloetarako ere balio dute (erdi- edo goi-mailarako), edota ekintzailetza sustatzeko ikasgaietarako, haietarako oinarri gisa hartuta. Eta, kontuan izanik materiala ingelesez ere eskura daitekeela, finantza-konpetentzia heziketa-programa eleanitzetan ere landu daiteke.

Finantza Heziketarako Programa ikastetxe bakoitzak bere programaziora egokitu dezake.

Programa aurreko erantzunean aipatutako ikasgaietako irakasleek eman ahal izango dute, edota beste hainbat espezialitatetako irakasleek ere bai.

Parte hartzen duten ikastetxeek eta irakasleek Finantza Heziketarako Planaren egiaztapen-diploma* bat eskuratuko dute (Espainiako Bankuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak emana), bermatzeko ikastetxeak programan parte hartu duela eta finantza-heziketa irakatsi duela ikasgeletan.

*Finantza Heziketarako Planak ez du trebakuntza-ziurtagiri espezifikorik ematen irakasleentzat.

Zer irakaslek eman behar dituzte programaren edukiak?

Nola eman nire ikastetxearen izena?

Finantza-konpetentziaren garapena Espainiako curriculumak ezarritako gako-konpetentzien garapenaren osagarri zuzena da.

(Ikus konpetentzien koadroa eranskinean)

Finantza Heziketarako Programarekin edota bertan planteatutako edukiekin lotutako zalantzaren bat sortzen bazaizu uneren batean, honako helbide elektroniko honetara bidal dezakezu kontsulta:

[email protected]

Izena emateko, honako online formulario hauIzena

baliatu dezakezu:

http://www.gepeese.es/Inscripcion_Centros/Formulario-Cursos.aspx

Available in English!

3

4

5

Page 7: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

5

Eta, gainera…Finantza Heziketarako Programaren sariak!

Programan izena emanda dauden ikastetxeek eta irakasleek Finantza Heziketako Programaren sarietan parte hartu ahal izango dute. Oinarriak eta edukia hemen topatuko dituzue.

Sarien V. edizioaren irudiak. Zentro irabazleek Madrilen jaso zuten saria, Finantza Heziketaren Egunean (2017ko urriaren 2an).

Page 8: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

%

Page 9: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

ERANSKINAContenidos

del Programa deEducación Financiera

plan de educaciónfinanciera

%

Finantza Heziketarako Programa

Page 10: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

i

Modulua Izenburua deskrIbapena

1 Nire dirua, nire bizitza, nire etorkizuna

Lehendabiziko modulu honen xedea zera da, ikasleen artean euren finantzak kudeatzeari buruz gehiago ikasteko motibazioa piztea. Horretarako, ezinbestekoa da ikasleek finantza-ohitura onen eta nahi den bizitza-estiloa lortzearen arteko lotura egi-tea. Hainbat kontzeptu definitzen dira; esaterako, finantza-ongi-zatea, finantza-segurtasuna eta aberastasuna. Hala, ikusarazten da kontzeptu horiek ez daudela diru-sarera mailaren mende bakarrik, baizik eta guztiok ditugula eskura.

2 Aurrezkia: merezi dudalako

Modulu honen bidez, finantza-heziketako edozer programak duen xede garrantzitsuenetako bat landuko da: aurrezteko ohitura egokiak sustatzea ikasleen bizitzan zehar. Ikusiko dugu zer-nolako garrantzia duen unean-unean kontsumitzearen atse-gina sakrifikatzeak etorkizuneko helburu bat lortu ahal izateko, «ordaindu lehendabizi» diogunean zer esan nahi dugun, aurrez-kiaren eta inbertsioaren arteko aldea, edota zer inpaktu duten aberastasuna metatzeko gure gaitasunean denborak, interes konposatuak eta tankera horretako faktoreek.

*Oharra: segun eta zenbat denbora dugun, modulu hau 9. mo-duluarekin konbinatu daiteke.

3 Kontrolatu zure bizitza! CKontrolatu zure dirua!

Modulu honetan, ikasleak barneratuko du zer egin dezakeen diruari etekin handiagoa ateratzeko, aurrekontu pertsonal bat edo gastuen plan bat prestatuta. Hainbat eratako diru-sarre-rak bereiziko ditu, gastuak nola sailkatu eta lehenetsi, eta nola egokitu aurrekontu bat, gastuak diru-sarrerak baino apalagoak izan daitezen. «Ordaindu lehendabizi» kontzeptuaren garrantzia nabarmenduko dugu berriro ere, eta aurrezkia nahitaezko gastu gisa bilduko dugu aurrekontuaren barruan.

4 Kreditua: xahutu gabe gastatu

Modulu honetan, desaurrezkiaren edo zorpetzearen esanahia eta ondorioak ikusiko ditugu. Ikasleek zor ona eta zor txarra bereiziko dituzte, eta maileguan hartutako dirua erabiltzeko aukera desberdinak eta kostuak ikasiko; hala, banku- eta finant-za-produktu nagusiak aztertuko dira, hala nola mailegu pertso-nalak eta hipoteka-maileguak. Ulertuko dute zor bat ordaindu behar izateak zer-nolako inpaktua duen euren aurrekontuan. Arreta berezia ipiniko diogu gehiegi zorpetzeak duen arriskuari.

5 Kontsumitzaile zentzuduna zara?

Modulu honen helburua ikasleen artean analisi kritikoa egiteko gaitasuna garatzea da, erosketa-erabakiak hartzeko. Erabaki ho-rietan zer faktorek eragiten duten aztertuko dugu, gizarte-pre-sioa eta publizitate-mezuak barnean hartuta. Ikasleak prezioak alderatzen eta informazioa bilatzen trebatuko dira, erabakiak informatuta har ditzaten. Kontsumoa eta kontsumismoa berei-zten jakin beharko dute, eta ulertuko dute kontsumo zentzudu-naren barruan elkartasuna eta ingurumena zaintzea daudela.

Page 11: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

ii

Modulua Izenburua deskrIbapena

6 Nire bankua eta biok

Modulu honetan, bankuek jarduera ekonomikoaren barruan zer egiteko duten azalduko da, baita haien zerbitzuak erabiltzeak zer onura eta kostu dituen ere. Ikasleek ageriko kontuen, haie-kin lotutako kutxa-zerbitzu oinarrizkoen eta online bankuaren funtzionamendua ulertuko dute; era berean, banku-bezeroaren eskubideak eta obligazioak ezagutuko dituzte. Erregistratutako erakundeekin bakarrik lan egiteak eta datu pertsonal jakin bat-zuk babesteak duten garrantzia azpimarratuko da.

7 Nola ordainduko duzu?

Modulu honetan, txartelez bestelako ordainketa-bideek zer ezaugarri, onura eta alde txar dituzten ikusiko dugu: eskudi-rutan ordaintzea, transferentzien zein zuzeneko zordunketen bidez, edota teknologia berrien bitartez (mugikorretik egindako ordainketak). Ikasleak euro-billete faltsu bat hautematen ikasiko du, eta atzerri-diruaren kanbio-tasa kalkulatzeko trebakuntza jasoko.

8 Txartelak: lagunak edo etsaiak?

Modulu honetan, zordunketa- eta kreditu-txartelen erabilera arduratsua landuko da. Ikasleek ikusiko dute zer alde on eta txar dituzten txartel-mota eta ordainketa-modalitate desberdinek. Era berean, kreditu-txartelak oker erabiltzeak zer zorpetze-arris-ku dituen nabarmenduko da. Ikasleak, era berean, ikasiko du garrantzitsua dela hainbat segurtasun-neurri hartzea txartele-kin jardutean, dela aurrez aurre, dela distantzian.

9 Ugaritu zure dirua!

Modulu hau aurrezkiari buruzko 2. moduluarekin konbinatu-ta egin daiteke, erabat edo zatika. Bertan, aurrezkiarekin eta inbertsioarekin lotutako produktu nagusiak aztertuko dira: ordainsaridun kontuak, eperako gordailuak, errenta finkoa, errenta aldakorra, inbertsio-funtsak eta erretiro-planak (aurrez-ki- eta aurreikuspen-produktu gisa), betiere haietako bakoitzak bere-bereak dituen arriskuak azalduta. Ikasleak produktu bat ala bestea komeni den aztertuko du, hainbat faktore kontuan izanda, hala nola errentagarritasuna, likidezia eta arriskua. Era berean, ikasiko du nola txertatzen diren produktu horiek epe laburreko, ertaineko eta luzeko bere finantza-helburuetan.

10 Babestu zure dirua!

Modulu honetan, ikasleak finantza-arriskuak nola kudeatu, es-tali eta konpentsatu daitezkeen ikasiko du. Finantza-galeretatik babesteko zer aukera dituen ikasiko du, bereziki larrialdi-funtsa (errepikapena) eta aseguruen produktuak. Arriskua kudeatzeko garaian aurrezkia eta inbertsioa dibertsifikatzeak zer-nolako ga-rrantzia duen nabarmenduko da; era berean, inflazioak aurrez-kien gainean duen efektu negatiboa, txiringitoen eta bestelako finantza-iruzurren arriskua, eta etorkizuna bermatzeko epe luzerako finantza-plangintzaren garrantzia landuko dira.

Page 12: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

iii

Gako- konpetentzia Finantza-konpetentzia

MateMatIka

Arrazonamendu matematikoak aplikatzea eskatzen du, dirua erabiltzeko garaian eguneroko egoeretatik eratorritako arazoak interpretatzeko eta konpontzeko. Halaber, elementu edo euskarri matematikoak dituzten informazioen eta egoeren aurrean (arazoak, inkognitak eta abar), poliki-poliki segurtasuna eta konfiantza eta aldeko jarrera eskuratzen joango dira, halakoetan erabakiak hartzeko eta informazioa interpretatzeko arrazoibideak baliatu beharko dituzten aldetik.

adibideak

• Unitateko prezioa kalkulatzea.• Deskontuak.• Prezioak alderatzea.• Proportzionaltasuna. • Ehunekoak.• Hiruko erregela.• Interes-tasa bakuna eta konposatua.• Kalkulu mentala. • Dibisa-trukeak. • Ordainketa-modalitate desberdinen kostuak alderatzea.

sozIala eta zIbIkoa

Haren bidez, erabakiak hartzeko trebetasunak garatuko dira, gizabanakoari berari zein gizarteari oro har eragingo dietenak.

adibideak

• Erabaki ekonomikoen abantaila eta desabantaila posibleak aztertzea.

• Hartutako finantza-erabakietatik eratorritako efektu kolekti-boaren eta/edo ondorio sozialen ardura hartzea.

• Judizio morala erabiltzea.• Kontsumo arrazionala, solidarioa eta osasungarria hartzea.• Erabaki ekonomi guztiak etikoak ez direla ulertzea (kontsumo

arduratsua).• Jasangarritasunari, elkartasunari, erantzunkidetasunari eta he-

rritartasunari buruz gogoeta egitea dimentsio ekonomikoan.• Egungo gizartearen arazoak eta egoerak aztertzea (krisia,

finantza-albisteak).• Interdependentzia ekonomiko eta soziala, desberdinkeria

edota gatazka ulertzea.• Soluzio kolektiboak topatzea.• Elkartasun ekonomikoa eta enpatia.

ekIMenaren eta ekIntzaIletza-

espIrItuaren zentzua

Autonomia, autoestimua eta nortasun pertso-nala indartzen laguntzen du, finantza-trebeta-sun indibidualak garatzeko bidean.

adibideak

• Finantza-erabakiak norbere irizpideak baliatuta hartzea.• Proiektuak irudikatzea.• Plan pertsonalak egiteko neurriei ekitea (finantza-helburuak).• Proiektu baten garapen-faseak ezagutzea (finantza-plangintza).• Aukerak ebaluatzea eta norbere buruaren ebaluazioa egitea

(arrisku-profila ezagutzea eta arriskuak bere gain hartzea).• Motibazioa eta sormena sustatzea.• Desioak eta beharrizanak bereizten jakitea.• Balio eta jarrera pertsonalak garatzea, hala nola pertseberant-

zia eta berehalako atsegina atzeratzeko gaitasuna (helburu baterako aurreztea).

• Arazoei aurre egiteko gaitasuna.• Eztabaidatzea eta negoziatzea (banku-harremanetan).• Desadostasuna jakinarazteko asertibotasunak zer-nolako

garrantzia duen kontzientzia hartzea (banku-harremanetan).

lInguIstIkoa

Ekonomiarekin eta finantzekin lotutako hiztegia ulertzea. Irakaslearentzako edukiak eta eskuliburuak, hizkuntza koofizial guztietan ez ezik, ingelesez ere eskura daitezke.

adibideak

• Finantzen alorrean gehien erabiltzen diren siglen esanahia ulertzea (BPGd, KPI, UTB, IBAN, PIN…).

• Kreditu- eta zordunketa-txartela eta tankerako kontzeptuak bereiztea.

• Nomina bateko elementuak ulertzea.• Prentsa irakurtzen jakitea. • Finantza-edukia duten dokumentuak idaztea.

dIgItala

Informazioaren eta komunikazioaren teknolo-giak (IKT) erabiltzeko trebakuntza eskaintzen du, informazioa bilatzeko, aztertzeko eta aukeratzeko.

adibideak

• Interneten segurtasun-neurriak erabiltzea eta hartzea.• Administrazio eta merkataritza elektronikoko zerbitzuak

baliatzen jakitea.• Kalkulu-orrien tankerako erremintak eta aplikazioak erabiltzea

(aurrekontu pertsonal bat prestatzea).• Eskaintzak eta prezioak aztertzea, alderaketak egitea.• Kutxazainak erabiltzea, transferentziak eta bestelako eragike-

tak egitea.

Ikasten Ikastea

Konpetentzia honen garapena osatzeko, hain-bat ekintza aurreikusten dira, hala nola progra-matzea, plangintzak egitea edota erabakiak zein erantzukizunak hartzea, etengabeko ikaskuntza eskatzen duten aldetik.

adibideak • Finantza-inguruaren bilakaerak etengabeko ikaskuntza eskat-zen du zentzu guztietan.

Finantza- konpetentzia

= Konpetentzia transbertsal

Page 13: GALDERA - Finanzas para todos · heziketa eskola-curriculumetan txertatzeko. Eta gero eta herrialde gehiagok egin dute; ez Europan bakarrik, baita munduko gainerako tokietan ere.

plan de educaciónfinanciera