GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI...

44
hh GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK EKARPENA: GORKA VELASCO • GALDEIDAZUE: IÑIGO RAMIREZ DE OKARIZ HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM 134 hik hasi 4 EURO 2009KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA Carles Font “Lasaitasun eta segurtasun fisikoa eta afektiboa ematen duen espazioa eskaintzen badugu, haurrak diren eran azalduko dira” KARRIZKETA

Transcript of GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI...

Page 1: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

hhGAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK • EKARPENA: GORKA VELASCO • GALDEIDAZUE: IÑIGO RAMIREZ DE OKARIZ •HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM

134hik hasi4 EURO • 2009KO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

CarlesFont

“Lasaitasun eta

segurtasun

fisikoa eta

afektiboa ematen

duen espazioa

eskaintzen

badugu, haurrak

diren eran

azalduko dira” KARR

IZKE

TA

Page 2: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen
Page 3: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

aurkibidea8gaia

NGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAKKataluniako Generalitateak etorkinak Ingurune SozialeraEgokitzeko Hezkuntza Planak (Pla Educatiu d´Entorn) eza-ri ditu hainbat herritan katalanaren erabilera eta kohesiooziala bultzatzeko helburuz. Horiek ezagutu nahi izanitugu.

16elkarrizketa

CARLES FONTsikomotrizitate arloan aditua da Carles Font eta gai horriuruz hitz egin dugu harekin. Gelan baretasun psikikoa egotea-en garrantzia azpimarratu du, eta horretarako segurtasun fisi-oa eta segurtasun afektiboa egotea beharrezkoa dela dio, baitaaurrak helduak errespetatzen duela sentitzea ere.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzio burua: Olatz Lasagabaster. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Arantxa Urbe, Miren Guilló eta AinhoaAzpiroz. Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza,Kristina Mardaraz,Josi Oiarbide,Fito Rodriguez,Maite Saenz,Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak:Ne-rea Alzola,Abel Ariznabarreta,Felix Basurko,Begoña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi, Izaskun Madariaga, Karmele Perez Urraza, Kepa Perez Urraza,Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Matilde Sainz eta Pruden Sudupe. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azaleko irudia:Carles Font. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2008-XII-18). Kopurua:3.500 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaINGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKOHEZKUNTZA PLANAKKATALUNIAKO “PLA EDUCATIU D’ENTORN”

16 elkarrizketaCARLES FONT

24 ekarpenakGaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen

28 hezkidetzazHezkidetza IKTen eskutik: blogeatu nahi?

30 galdeidazueZer egin dezakegu eta zer egin behar dugu eskola gizartera gerturadadin?Iñigo Ramirez de Okariz

33 berriak

40 nora joango gara?Haritz Berri Baserri EskolaTxikienak baserri girora gerturatzeko aukera

42 Atzeko atetikAritz Sound System

Page 4: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r t a r r i l a

LLeehheennttaassuunnaa hheezzkkuunnttzzaarrii!!

Horixe da, azken asteotan, Baiona-ko karriketan zabaldu den oihua. Ikas-leak, irakasleak eta gurasoak, denak el-karrekin, Frantziako Errepublikako Xa-vier Darcos Hezkuntza ministroak2009ko irailetik aurrera ezarri nahi duenHezkuntza Erreforma gaitzetsi dute.Erreforma hori, gainera, hezkuntza ko-munitateko partaideekin akordiorik bi-latu gabe bultzatu nahi du Darcosek.

Mobilizazioek hartu duten indarra-ren aurrean, azkenik, ministroak iraga-rri du ez duela erreforma martxan ipini-ko heldu den udazkenean.

Erreforma horrek, besteak beste,neurri hauek aurreikusten ditu:

2012 urtera bitartean 90.000 postudesagertzea hezkuntza sisteman; aur-ten, jada, 11.200 izan dira murriztutako-ak, eta heldu den ikasturtean beste13.500 kenduko lituzke. Murrizketa ho-riek ikas-maila guztietan aplikatuko li-rateke, Haur Hezkuntzatik Unibertsita-tera arte.

Gainera, Lizeo mailan hainbat es-kaintza ezabatzea pentsatu du. Lanbide

duko ote dute, bada, neurri horiek? Be-gibistakoa da hezkuntzako langileenmaila horretarainoko murrizketak zeinondorio dakarren kalitateari dagokio-nean, adibidez.

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zu-beroako ikasleen hezkuntza erreformabidean da. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa etaNafarroa Garaiko ikasleena erreforma-tu zuten lehen. Eta hor gabiltza, euskal-dunok, Espainiako eta Frantziako era-bakien gora-beheran batera eta bestera!

Georges Jacques Danton-ek esanzuen: “Aprés le pain, l’education est lepremier besoin d’un peuple”.

Hala da guretzat ere, hezkuntza Eus-kal Herriaren lehentasunezko beharrada; herria den heinean eta euskaldunta-suna bere herrian gutxitua den neu-rrian.

Urte berri on denoi, eta ea aurten bi-zilagun ditugun estatuak ari diren gisan,guk ere gure Hezkuntza Sistemaren an-tolaketan sakontzen jarraitzen dugun;bide zuzenagotik eta egokiagotik, ahaldela!

Heziketaren kasuan, berriz, lau urtekoprestakuntza izan ordez, hiru urtetakoaizango litzateke.

Era berean, BEP tituluaren desager-tzea planteatu du. Beraz, kolegiotik ate-ra ondoren ikasleak bi aukera besterikez lituzke izango: baxo orokorra edoikasketa profesionalak. Bestetik, zailta-sunak dituzten ikasleentzako laguntzazerbitzu bat aurreikusten du errefor-mak, baina kurtso horiek ordaindu eginbeharko dira.

Azkenik, Carte Scolaire kentzea pro-posatu du. Horrek, lizeo txiroen eta abe-ratsen arteko desorekak handituko li-tuzke.

Askorentzat Frantziako errepubli-kako hezkuntza sistema eredugarriaizan da duen izaera berdintzaileagatik,laikotasunagatik, eta abarregatik.

Frantziako Hezkuntzak ezaugarrihoriek balitu ere, erreformatu nahi direnaldeak kontuan, sistema horren oinarriazuzenean kolpatuko du. Herritar guz-tien hezkuntzarako aukera berdintasu-nean eta heziketaren kalitatean sakon-

Hezkuntzak herri batengarapenean duen funtsezko eginbeharreansinesten ez den bitartean,hezkuntza ez da kontside-ratuko herriaren eta herritarren aldeko inbertsio gisa.B

erri

a

Page 6: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

6 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Itunpeko ikastetxeetako langileek

greba egin dezakete berriro ere

urte hasieran. Abenduaren 17an

elkarretaratzea egin zuten

Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren

aurrean, LAB, ELA eta STEE-

EILAS sindikatuek deituta, beren

lan baldintzak ikastetxe

publikoetako langileek

dituztenekin parekatzeko eskatuz.

“Finantziazio akordioa lan

baldintzak hobetzeko” zioen

pankartaren atzean bildu ziren

langileak eta administrazioak

entzungor egiten jarraituz gero, ez

dute baztertzen berriro ere

grebara jotzea. Azaroaren 12an

egin zuten aurrekoa, eta

sindikatuek emandako datuen

arabera, % 80ko jarraipena izan

zuen.

kronika

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-lak proposatu duen hizkuntza ereduenlege proiektuaren aurkako mobilizazioeguna izan zen joan den abenduaren17an. “Iruzurraren legeari ez!” lelopeanehunka ikasle atera ziren kalera haienustez hizkuntza ereduen erreformakdituen hutsuneak salatzeko. Bi ordukogeldialdiak egin zituzten eskolan etaunibertsitatean eta elkarretaratzeak ereegin zituzten, horietako asko Eusko Al-kartasuna alderdiaren egoitzen aurre-an, alderdi horretako kide baita TontxuCampos Hezkuntza sailburua. Guztira,950 pertsona inguru elkartu ziren.

Eskolak Euskaldundu herri ekime-nak deitu zituen mobilizazioak, erre-formak haien ustez ez baitu ikasle guz-

tiak euskalduntzea bermatuko eta horidela eta “euskara desagerrarazi nahidutenen neurriko proposamena egi-tea” leporatu diote Camposi.

Eskolak Euskaldunduk lege propo-samenak “hutsune ikaragarriak” ditue-la salatu du. Helburu zehaztugabeakdituela, euskara orduak soilik % 52 di-rela, irakasle euskaldunak izateko neu-rri zehatzik jasotzen ez dela eta legeafinkatzeko 15 urteko epea izango dela,salatu dute besteak beste. Eta horrekinbatera, lege proposamena “euskaldun-tzea bermatuko ez duena, sindikatuabertzale guztien eta hezkuntzako zeineuskalgintzako eragileen babesik ga-bea” dela azpimarratu nahi izan dute.

Lege egitasmoa “porrotera konde-natua dago, eta euskalduntze proze-suari kalte konponezina egingo dio”,ikasleek esan dutenez. Hori dela eta,Hezkuntza Sistema Nazionalaren be-harra aldarrikatu dute beste behin ereeta aurrerantzean, horren aldeko bo-rrokan jarraituko dutela berretsi dute.

Bestalde, Euskadiko Eskola Kon-tseiluaren ustez hizkuntza ereduen al-daketarako lege proposamena “onar-tzekoa” da, baina “ez da nahikoa”. Izanere, haien ustez, ikasgaien % 60 euska-raz ematen badira, horrek ez du berma-tuko lege egitasmoan bertan euskara-ren ezagutzaz zehaztutako helburuakbetetzea.

Hizkuntza ereduen lege

proiektua gelditzeko

eskatu dute ikasleek

Berria

Page 7: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 7

Gure jendartearen legea ahulena ezabatu etabere lekua hartzea da. Norgehiagoka horretanhezten dira haurrak haurtzaindegitik.

Arno Stern Seaskarekin lortutako

hitzarmena baliorik gabe utzi du

Paueko Akademia Ikuskaritzak.

Euskararen Erakunde Publikoak

2009ko xedeak eta aurrekontuak

aurkeztu ditu eta horien artean,

ez da agertzen Seaskaren eta

Frantziako Hezkuntza

Ministerioaren arteko

hitzarmenik. Urtarrilean hasi

ziren bilerak eta ekainean

akordioa lortu zuten bi aldeek

baina Paueko Akademia

Ikuskaritzak abenduan jakinarazi

duenez, adostutako akordioa ez

du aintzat hartzen. Seaskaren

iritziz, Frantziako Hezkuntzak

irtenbiderik gabeko egoera batera

eraman du auzia eta Euskararen

Erakunde Pubikoaren eginkizuna

da orain traba horiek

deuseztatzea. Bordeleko

Errektoretzak hitzarmen batera

heltzeko prozedura aurkeztu dio

EEPri, baina Seaskaren ustez,

hori, aurrez egindako ibilbidea

berriro egitea litzateke. Hori dela

eta, hitzarmena baliagarri

bihurtzeko eskatu dio EEPri.

Ikasleen protestek

jarraipena izango dute

urtarrilean

Iparraldeko ikasleek, Xavier Dar-cos, Frantziako Hezkuntza ministro-ak iragarri duen erreformaren kontra-ko mobilizazioak indartuko dituzteurtarrilean. Urtarrilaren 29an greba-rako deia egin dute irakasleek eta zer-bitzu publikoetan diharduten sindi-katuek, baina egun hori iritsi aurretikere, mobilizazioekin jarraituko duteikasleek.

Abendu hasieran abiatu zuten bo-rroka ikasleek eta protesta jende-tsuak izan ziren. Lauga eta BernatEtxepare lizeoetan bi astez hutsikegon ziren ikasgelak blokeoen eragi-nez. Horiek izan ziren protesta abia-tzen lehenak, baina pixkanaka ikas-tetxe gehiago lotu zitzaizkien: Doni-

bane Garaziko Nafarroa, DonibaneLohitzuneko Ravel, Angeluko Saint-Anne lizeo pribatua eta BaionakoPaul Bert ikastetxea, hain zuzen ere.

Darcosek iragarri duenez, hez-kuntza erreforma atzeratu egingo du-te, eta beraz, ez da datorren ikasturte-an indarrean sartuko, baina horrek ezdu esan nahi erreforma bertan beherageratuko denik, atzeratu dutela bai-zik. “Berme falta” ikusten dute ikasle-ek eta horregatik erabaki dute minis-troaren iragarpenaren ondotik ere,protestan jarraitzea.

Protesten bidez, Frantziako Hez-kuntza Nazionalak ezarri nahi dituenhainbat murrizketa eta erreformaerrefusatu nahi dituzte ikasleek. Erre-forma horren arabera, 2012. urtera bi-tartean 90.000 lanpostu desagertukodira hezkuntza sisteman, horietatik11.200 aurten, eta beste 13.500 helduden ikasturtean. Bestalde, lizeo mai-lan hainbat eskaintza desagertuko di-ra, eta Lanbide Heziketaren kasuan,prestakuntza lau urtekoa izan ordez,hiru urtekoa izango da. Ikasleen us-tez, horrek balioa kenduko dio titula-zioari.

Era berean carte scolaire deituri-koa desagertuz “lizeo txiro eta abera-tsen arteko aldeak oraino handiagoizanen direla” beldur agertu dira ikas-leak.

Berria

Page 8: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

G A I A

8 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Ingurune SozialeraEgokitzeko Hezkuntza planak

Kataluniako “Pla Educatiu d´Entorn”

Page 9: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

G

Kataluniako Generalita-teak etorkinak Ingurune So-zialera Egokitzeko Hezkun-tza Planak (Pla Educatiud´Entorn) ezarri ditu hainbatherritan. Zehazki,egitasmo-arekin adostasuna eta kon-promisoa adierazi duten 80udalerritan ezarri dituzteplanak,esperimentu mo-duan,eta,aurrerantzean,Ka-taluniako herri guztietanaplikatu nahi dituzte. Hezi-ketan,eskolak eta familiakez ezik ingurune guztiak dueragina,eta hori kontuanhartuta diseinatu dituzteplan horiek,katalanaren era-bilera eta kohesio sozialabultzatzeko helburuz.

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 9

Gizarteak hartu behar du belaunaldiberrien heziketaren ardura

Europar Batasuneko Batzordeak2003ko azaroaren 25ean emandakoebazpenak hauxe dio, hitzez hitz: esko-lan, ikaskuntza irekirako giroa sortu be-har da, ikasketak ez uzteko, horrenkontra eta gazteen egonezinaren kon-tra borrokatzeko, eta gizarteak gazteakbarneratzea errazteko. Ebazpen ho-rren edukia aintzat hartzen dute, beste-ak beste, Ingurune Sozialera Egokitze-ko Hezkuntza Planek.

Eskolak eta familiak hezteko fun-tzioa duten instituzio bakarrak izateariutzi diote. Biek ere, aldaketa handiakbizi izan dituzte azken urteetan, eta gi-zarteak pertsonak modu integraleanhezteko egin dien eskakizunekin, gai-nezka egin dute. Baina, hezkuntzarenbi dimentsioak (pertsonala eta soziala)ezin dira bereizi, gizarte garatu batenhezkuntza-helburuak lortu nahi badi-ra.

Hezkuntzak eragin handia izan de-zake aukera berdintasuna bultzatzeko,eta horregatik sortzen du eskolak ho-rrenbeste itxaropen. Ikasleen arrakas-tak kohesio soziala derrigorrez berma-tzen ez duela jakina den arren, jakina daeskola ona beharrezko baldintza delabazterketaren arriskua saihesteko. Ho-ri guztia dela eta, beharrezkoa da gara-tutako gizarte guztietan hezkuntzaarrakastatsua izatea; lehentasuna duenhelburu estrategikoa da hori. Denaden, jakina da, eskola mota oso ona iza-nik ere, helburu hori ezin dela soilik es-kolan lortu. Izan ere, hezkuntza, guz-tion egitekoa da, leku jakinik eta ordu-tegi jakinik ez duen jarduna. Inguruguztiak hezten du eta guztiok heztendugu, edo, hobeto esanda, inguru guz-tiak hezi beharko luke eta guztiok bul-tzatu beharko genuke hezkuntza pro-zesu hori.

Gizarteak hartu behar du belaunal-di berrien heziketaren ardura, ikaste-txeek ezin baitute euren lana gizartea-

ren babesik gabe eta pertsona guztienparte-hartze aktiborik gabe egin.

Norabide horretan, eta egoera horrierantzun integral eta komuna emateko,Kataluniako Generalitateko Hezkun-tza Departamentuak Ingurumen Sozia-lera Egokitzeko Hezkuntza Planak jarriditu abian. Plan horiek gizarteak dituenbeharrei erantzun nahi diete, eta hau-rren eta gazteen bizitzako hainbat ere-muren arteko hezkuntza ekintza dina-mizatzea eta koordinatzea dute helbu-ru. Ikasle guztiei eta hezkuntza komu-nitate osoari zuzentzen zaizkie, baina,bereziki, gutxiespen handiagoa jasatenduten sektoreei. Ingurune SozialeraEgokitzeko Hezkuntza Planek hez-kuntza proiektu integratuagoa sendo-tzea dute helburu, hezkuntza sinergiasortzeko gai izango den proiektua.

Baina, zer dira, zehazki, InguruneSozialera Egokitzeko Hezkuntza Pla-nak? Hezkuntza lankidetzarako eki-men irekiak dira, haurren eta gazteenhezkuntza beharrei erantzun integra-tua eta komuna emateko, eta hezkun-tza ekintza eskola eremutik haratagodinamizatzeko sortuak.

Oinarrian dagoen ideia erraza etagarbia da: gizarteko sektore guztiekhaurren eta gazteen heziketan arduradutela sentitzen badute, gizartearen etaherritarren eraikuntza harmonikoa egi-tea erraza izango da.

Pere MayansKATALUNIAKO GENERALITATEKO HEZKUNTZA

DEPARTAMENTUKO HIZKUNTZAREN MURGILTZE ETA ERABILERA ZERBITZUKO BURUA

Page 10: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

10 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Oinarri nagusiak

Ingurune Sozialera EgokitzekoHezkuntza Planek 0-18 adin tartea har-tzen dute, eta, ikastetxeekin batera,hezkuntza ikuskaritzarekin, hezkuntzazerbitzuekin, administrazioekin (uda-lak eta Generalitatea) eta parte hartunahi duten elkarte eta erakunde guztie-kin definitzen dira.

Planen printzipioak zazpi dira:- Parte hartzen duten hezkuntza

eragile guztien inplikazioa, ikastetxeenlidergoarekin eta udaletxearen lidergoinstituzionalarekin.

- Hezkuntza prozesuan esku har-tzen duten sektore guztien parte har-tzea eta koordinazioa.

- Sarean lan egiteko, oinarrizko tres-natzat konfiantza, elkarrizketa eta kon-tsentsua hartzen ditu.

- Dezentralizazioa. Helburuak lor-tzea ahalbidetuko duten tokian tokikoekimenak bultzatzeko eta hezkuntza-eragileek lotura eta identifikazioa senti-tzeko.

- Berrikuntza eta hezkuntza kalita-tea, hezkuntzaren erronka berriei eran-

tzun zehatzak emateko.- Finantzaketa partekatua inplika-

tutako administrazioen aldetik.- Iraunkortasuna. Hezkuntzaren ja-

rraipena eta koherentzia lortzeko be-harrezko diren ekintzak bermatzeko.

Helburu zehatzak hauek lirateke:- Eskola arrakasta handitzea, kolek-

tiboen arteko aldeak murriztuz.- Hezkuntza sareak indartzea.- Kolektiboen arteko aldeak murriz-

tuz, aisialdiko ekintzetan parte hartzeaindartzea.

- Familia, eskola eta ingurunearenarteko loturak indartzea.

- Katalanaren presentzia eta erabi-lera hobetzea.

Esku hartzeko eremuak:- Hainbat hezkuntza-eragileren

prestakuntza eta sentsibilizazioa susta-tzea.

- Haur guztien eskolatze egokia etaorekatua bultzatzea.

- Udalerrira iristen diren ikasleen etafamilien harrera erraztea.

- Ikasle guztien eskola arrakastabultzatzea.

- Hezkuntza, osagarriak diren jar-dueren bidez, eskolatik haratago bul-tzatzea. Jarduera horiek katalanarenerabilera, kulturarteko hezkuntza etakohesio soziala bultzatu behar dituzte.

Herritarren heziketak honelakoa beharko luke, plan horien arabera:

Integrala:Pertsonaren alderdi guztiak hartu beharko lituzke kontuan. Ez da gaitasun intelektualak garatzera mugatu be-har, gaitasun sozialak eta gizartean elkarrekin bizitzeko gaitasunak eskaini behar ditu.

Etengabea: Bizitza osoan luzatuko da. Ez da soilik eskolan, haurtzaroak eta gaztaroak irauten duten bitartean aplikatubehar, bizitza osoa hartu behar du.

Sustraitua: Nortasunari dagozkion erreferentzia partekatuak izatea beharrezkoa da, pertsonak etorkizuneko proiek-tuetara lotzeko eta elkarbizitzari zentzua emateko.

Kohesionatzailea: Integrazio soziala bultzatzeko. Etorkinen etorrerak erronka berriak zabaltzen ditu, eta kohesio sozia-la bilatu behar da kulturarteko hezkuntzaren bidez, eta, marko eleaniztun batean, katalanaren erabilera normalizatuaren bi-dez.

Inklusiboa:Pertsona guztiak hartuko dituena. Horretarako, beharrezkoa da aukera berdintasuna bermatzea eta edozeinmotatako bazterketak alde batera uztea.

Sarean egina:Guztiek dutelako ardura. Beharrezkoa da pertsona guztien artean hezkuntzarako sare bat sortzea. Horrek,gazteenen hezkuntzan lanean ari direnen artean, ongi koordinatutako lana eta koherentziaz egindako lana eskatzen ditu.

Helburu nagusiak

- Ikasle guztien arrakasta lortzea,dimentsio guztietan (pertsonala, so-ziala, akademikoa eta laborala), haurguztiek nortasun aberatsa eta oreka-tua gara dezaten, eta bizitzarenerronkei erantzuteko gaitasunak etagaurko gizartean elkarbizitzeko gaita-sunak eskura ditzaten.

- Kulturarteko hezkuntzaren bide-an, kohesio soziala, berdintasuna etakatalanaren erabilera bultzatzea. Ho-rren helburua, herritar guztiek parte-katuko dituzten balioen espazio ko-muna sortzea da. Horrek, desberdin-tasuna errespetatuz, elkarbizitzaerraztuko du.

Page 11: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 11

G A I A Ingurune Sozialera EgokitzekoHezkuntza PlanakKataluniako Pla Educatiu d’Entorn

- Ikasleei orientazio eta jarraipenakademikoa eta profesionala eskain-tzea.

- Elkarren arteko ezagutza errazte-ko eta aurreiritziei aurre egiteko, topa-ketarako eta elkarbizitzarako espazio-ak sortzea.

- Gizartearen eskaerei erantzutea:osasun hezkuntza, herritartasunerakohezkuntza, indarkeriaren, arrazakeria-ren eta xenofobiaren prebentzioa, in-gurumen hezkuntza…

Noiz aplikatzen da?Ingurune Sozialera Egokitzeko

Hezkuntza Planak eskola ordutegiahartu behar du, baina baita eskolazkanpoko denbora ere. Beraz, familian,eskolan, aisialdian eta abarretan landubehar diren planak dira.

Sustatze lanaPlanaren sustatzaile izango den tal-

dea dago, eta horrek plana dinamiza-tzen du, bere antolaketa egitura pro-pioa hartzen duen arte. Hezkuntza-era-gile nagusiek esku hartu behar dute,baina ezin dugu ahaztu haur eta gazte-ak planen garapenean kide aktiboak

kitzeko Hezkuntza Planak ebaluatuegiten dira, etengabe hobetzeko hel-buruarekin. Eragile bakoitzak bereikuspegitik egiten du ebaluazio pro-pioa, eta, gero, ondorioak bateratu egi-ten dituzte.

Planen egituraketaLidergoa, Generalitateko Hezkun-

tza Departamentuak eta udaletxeakdute, baina planak irekiak dira, eta uda-lerri eta zonalde bakoitzak bere beha-rretara egokitu behar du. Beharrezkoada, era berean, dinamizatzaileak, lu-rraldea ezagutzen duten eta prestakun-tza egokia duten profesionalak izatea.

Ingurune Sozialera EgokitzekoHezkuntza Planek komunitate senti-mendua sortzen dute, eta horren bar-nean, helburuak lortzea errazagoa deladirudi. Beraz, sareak ematen die inda-rra Ingurune Sozialera EgokitzekoHezkuntza Planei.

Katalunian, modu esperimentaleanezarri dituzte orain arte mota horretakoplanak, baina etorkizunean Katalunia-ko herri eta hiri guztietan aplikatzekoasmoa dute.

direla. Eta, 0-18 adin tartea hartzeko,beharrezkoa da planak, herri batean,gutxienez, haurtzaindegi bat, eta HaurHezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Biga-rren Hezkuntzako ikastetxe bana har-tzea. Planaren espazio naturala hez-kuntzagune bat da, eta zonaldeko ikas-tetxe guztiek hartu beharko lukete par-te gune horretan: haurtzaindegiek, he-rriko ikastetxe guztiek (publikoek zeinitunpekoek), Heziketa Bereziko ikas-tetxeek, Arte ikasketetako zentroek etaHelduen Heziketarako zentroek.

MetodologiaMetodologiari dagokionez, hez-

kuntza-eragileen arteko elkarlanak sa-rean egindako lanean oinarritu behardu. Norberaren interesetatik interespartekatuetara igarotzeko aukeraemango duen proiektu komuna izanbehar du. Hezkuntza-eragileen artekotrukerako espazioak sortu behar dira,hezkuntza hobetzeko prozesuak ahal-bidetzeko, eta erabakiak adostasunezhartu behar dira.

EbaluazioaBestalde, Ingurune Sozialera Ego-

Herrietako PLANEN ANTOLAKETA

BATZORDE ERAGILEAHERRIKO BATZORDEA

BATZORDEAKHezkuntza zinegotziaIMEko zuzendaria (Hezkuntzarako Udal Institutua)IkuskaritzaUdal teknikariakLICeko aholkularia (katalanera murgiltzea)

Eskolaz kanpokoakErrefortzuakGazteakFamilakHizkuntza

Page 12: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

12 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Mataroko esperientzia

Bartzelona ondoan dagoen Ma-taro herria izan da Ingurune Soziale-ra Egokitzeko Hezkuntza Planaabian jarri duenetako bat. 120.000biztanleko herria da eta etorkinekbiztanleriaren % 13 hartzen dute.Beste datu batzuk aipatzearren, 17urte arteko herritarrak 21.084 dira,eta adin tarte horretan, % 18,5 diraetorkinak. Atzerriko jatorria duenikasleen portzentaia, berriz, % 15e-koa da. 3-12 urte bitartean, eskolapublikoan ikasleen % 26 etorkinakdira. Publikoan, baina 12-16 urte bi-tartean, % 11, 2, eta itunpeko ikaste-txeetan (3-16 urte) ikasleen % 9,5 daetorkina.

MATAROko Ingurune Sozialera EgokitzekoHezkuntza Plana

Mataroko populazioaren garapena 1900-2006

0-17 urte bitarteko atzerriko etorkinen garapena

Errealitate horretatik abiatuta disei-natu zuten Mataron Ingurune SozialeraEgokitzeko Hezkuntza Plana. Lehenfasean, hezkuntza zerbitzuak eta udalzerbitzuak harremanetan jarri ziren.Horrez gain, ikastetxeekin bildu ziren

une horretan zer egiten ari ziren eta zi-tuzten beharrak zein ziren jakiteko, etagauza bera egin zuten AMPA delakoe-kin, hau da, guraso elkarteekin. Biga-rren fasean, haur eskolekin eta hel-duen heziketa zentroekin, Auzo Elkar-

Conxita CALVOMATAROKO HEZKUNTZA ZINEGOTZIA

Page 13: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A

pertsonei zegokienez, katalanera mu-giltzeko teknikaria, hezkuntza teknika-ria, guraso elkarteen dinamizatzaileaeta eskolatze laguntzarako teknikariazituzten lan hori egiteko.

Plana aurrera eramateko, herrikoelkarteekin elkarlanean, hainbat jar-duera egiten dituzte, 45 zehazki, moduhonetan sailkatuta: udako hilabetekohizkuntza ikastaro trinkoak, BigarrenHezkuntzako hizkuntza tailerrak, es-kolatze-laguntzak, Lehen Hezkuntza-rako eta Bigarren Hezkuntzarako esko-la errefortzua, liburutegiko laguntza,Lehen Hezkuntzako ikasteko gelak,16-18 urte bitarteko iritsi berriak direngazteentzako harrera poiektua, fami-lien trebakuntza (ikastaroak, taile-rrak…), familia-gidatzaile proiektuak,guraso elkarteei laguntza, jolastoki ire-kiak, gazte gidatzaileak, partekatutakoeskola orduz kanpoko jarduerak (dan-

tearekin, irakasleen mugimenduko or-dezkariekin eta auzoko hainbat elkar-terekin bildu ziren, batez ere, kultur etakirol arloko elkarteekin. Helburua berazen kasu horretan ere, egoera zein zenjakitea, alegia.

Behin guztiekin hitz eginda, beha-rrak zerrendatu zituzten. Diagnostikoaeginda, atzeman zituzten behar nagu-siak hauek izan ziren: eskola errefor-tzua egitea, eskola orduz kanpoko jar-duerak zabaltzea, gazteentzako jar-duerak bultzatzea, familien trebakun-tza sustatzea, guraso elkarteei laguntzaematea eta kanpoko zerbitzuen etaikastetxeen arteko koordinazioa hobe-tzea.

Hori guztia egiteko hainbat baliabi-de eskuratu zituzten: dirutan, 420.000euro. Erdia, Generalitateko HezkuntzaDepartamentuak emanda, eta beste er-dia Mataró-ko udaletxeak emanda. Eta

tza…), arabiar eta amazig eskolak, etamusika eta antzerki jarduerak.

Eta, azkena, ebaluazio plana egiteada. Lau azpimultzotan sailkatzen duteebaluazioa, edo beste era batera esan-

Pepa LLOBETMATAROKO UDAL TEKNIKARIA

JENDARTE ETA INSTITUZIONAL SAREA

Auzo elkarteakAl-OuahdaKirol guneaMusika etxeaESKOLA KOMUNITATEA

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAIME

ZuzendaritzaGuraso elkartea

OngizateaGazteriaNC KirolakPladecoHizkuntza Politika

SEIMCNL

ERAGILEAK

(Hezkuntzarako Udal Institutua)

(Marokkoko etorkinen elkartea)

(Hizkuntza Normalkuntzarako Partzuergoa)(Nova Ciutadania. Etorkinen integraziorako Mataroko udaleko zerbitzua)

(Zenbait auzori laguntza emateko Generalitatearen plana)

Ingurune Sozialera Egokitzeko Hezkuntza PlanakKataluniako Pla Educatiu d’Entorn

Page 14: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

14 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Mataroko esperientzia

da, lau dira ebaluatzeko alderdiak: zeindiren planaren onuradunak, helbu-ruak bete ote diren, baliabideen egoki-tzapena eta antolakuntzaren egokitza-pena. Ebaluazioa egiten dutenak, par-te-hartzaileak, erakunde antolatzaile-ak eta planaren kudeatzaileak dira etabiltzen dituzten datuak, berriz, parte-hartzaile kopurua eta horien ezauga-rriak, eta esku hartu duten eragileen ba-lorazioak. Ebaluazioan kontuan har-tzen dituzten alderdi garrantzitsuenak,hauek dira: sare sozialaren sorrera di-namika kontuan hartzen dute eta baitazerbitzuen eta administrazioaren arte-ko elkarlana ere. Elkarteen munduaplanean nola sartzen ari den aztertzendute, ikasleentzako hezkuntza osaga-rria egokia ote den, familiei eskaintzenzaien babesa nolakoa den eta nahikoaote den, guraso elkarteak nola senti-tzen diren eta, azkenik, garrantzitsue-na, hori baita Ingurune Sozialera Egoki-tzeko Hezkuntza Planaren helburu na-gusia, hizkuntzaren erabilera sozialeanaurrerapausorik izan ote den.

Juliana BACARDITLIC - KATALANEAN MURGILTZEKO AHOLKULARIA

Gaia

Programa

Izenburua

Helburuak

Deskribapena

Hartzaileak

Tokia

Indarguneak

Familien harrera.

Matrikulazio prozesuan laguntzea.

Etorri berriak diren familiei matrikulazio proze-suak irauten duen bitartean aholkularitza etaharrera eskaintzea.

- Etorri berriak diren familiei euren seme-ala-ben matrikulazio prozesuan harrera eta aholku-laritza egokia eskaintzea.- Ikasleari eta haren familiari aurrematrikulazio-tik eskolaren esleipena egin arte laguntzea.- Kataluniako hezkuntza sistemari eta herrikoikastetxeei buruzko informazioa eskaintzea.- Aholkularitza Pedagogikorako Taldearekinbatera ikasle horrek Heziketa Behar Bereziakdituen edo ez erabakitzea.

Ikasleei eta haien familiei, eskola esleitzen denbitartean laguntza eta orientazioa eskaintzekoprofesional bat alboan izateko aukera ematea.

Profesional horrek beharrezkoak diren gauzaguztietarako orientazioa eskainiko du: paperak,bitartekaritza, Aholkularitza PedagogikorakoTaldearekin edo esku hartzen duten beste zer-bitzu batzuekin harremana…

Familia etorri berriak.

Eskolatzeko udal bulegoetara gerturatu direneta zerbitzu horren beharra duten familia guztiak.

Eskolatze udal bulegoa. Eskolatze udal institutua.Laguntza: Mataroko ikastetxe guztietara.

Matrikulazio prozesuak irauten duen bitarteanetorri berriak diren familiei laguntza eskain die-

EBALUAZIO FITXA

Udalak, herriko elkarteekin elkarlanean egiten dituen 45 ekintzekin,honelako ebaluazio fitxa bat osatzen du. Hemen duzue adibide bat.

Page 15: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 15

G A I A

Baliagarriak al dira errefortzu klaseak?Bigarren Hezkuntzako ikasleak

ASKONAHIKOPIXKA BATEZER EZ

BAI

BATZUTAN

EZ

Gustura joaten al zara errefortzu klasetara?Lehen Hezkuntzako ikasleak

Magda ROMANMATARO ESKUALDEKO HEZKUNTZA ZUZENDARIA

Ahulguneak

Jarraipena

zaiekeen profesionala izatea alderdi positiboa da,herriko zerbitzuen arteko lokailu bihurtzen dela-ko (eskola, harrera zerbitzua, bitartekaritza…).

Familiak lagunduta sentitzen dira, behar garran-tzitsuenak betetzen direlako: bitartekaritza zer-bitzua erabiltzea, adibidez, edo herri berria eza-gutzeko jakin beharrekoak jakiten dituztelako(baliabideen gaineko informazioa, zerbi-tzuak…).

Denboraldi zehatz batzuetan lan horrek zerbi-tzuko profesionalen lanordu asko hartzen ditu,eta horrelakoetan, laguntza zerbitzua matrikula-zio prozesua arrakastatsua izan dadin laguntzabeharrezko duten familietara mugatzen da.

Arreta Pedagogikorako Taldearekin etaHezkuntza Udal Institutuko teknikariarekin egi-ten diren hezkuntza beharren balorazioak,informatiboak baino, erabakigarriagoak izanbehar dute.

Datorren ikasturtean familia etorri berriei zerbi-tzua eskaintzea erabaki da.

Ingurune Sozialera Egokitzeko Hezkuntza PlanakKataluniako Pla Educatiu d’Entorn

Page 16: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

“Lasaitasun eta segurtasunfisikoa eta afektiboa ematen duenespazioa eskaintzen badugu,haurrak diren eran azalduko dira

”16 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Psikomotrizista. Eskolako irakaslea. Bartzelonako UnibertsitateAutonomoko irakaslea.

carlesfontE L K A R R I Z K E TA

Page 17: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen
Page 18: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

18 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

carlesfont

E

“Helduarentzat,iraunkortasuna, egoteada, haurrak heldulekua

izan dezan, aingurabaten antzera jokatzen

dugu. Izan ere,psikomotrizitate gelansegurtasunik sortukoez bagenu, hartutako

lehen kolpearekinhaurrek agian ez

lukete berriro etorrinahiko eta, praktikak,

ez lituzke emaitzaonak emango

Eskolako irakaslea da CarlesFont. Soin hezkuntza da haren es-pezialitatea eta duela 25 urte mur-gildu zen psikomotrizitatearenmunduan. Bartzelonako Psikomo-trizitate Eskolako prestatzaile tal-deko kide izan zen eta Gran Cana-riako Unibertsitatean eta Bartzelo-nako Unibertsitate Autonomoangradundokoak zuzendu izan ditu.Gaur egun,eskola bateko irakasleaizateaz gain,Bartzelonako Uniber-tsitate Autonomoan, Garapen Psi-komotorea ikasgaia ematen du.Irakasleen prestakuntzan psiko-motrizitateak dagokion lekua iza-tea da bere eguneroko borroka.

Hik Hasik azaroan antolatu zi-tuen "Psikomotrizitate PraktikaHaur Hezkuntzan: Pedagogia ko-herente baten bila" izeneko psiko-motrizitateari buruzko jardunal-dietan hartu zuen parte Font-ek etapraktika horren garrantzia azpi-marratu zuen. Segurtasuna etaerrespetua psikomotrizitate gela-ren oinarrizko osagaiak dira, etahoriek baldin badaude, baretasunpsikikoa egongo da, haurrak segu-ru sentituko dira, plazerra sentitu-ko dute eta diren eran azalduko di-ra helduaren aurrean. Haurrak diragelako protagonista, baina saioagidatzea helduaren egitekoa da;egoerak manipulatuz bideak es-kainiko ditu, eta interesatzen ezzaizkion bideak itxiko ditu haurrekaurrera egin dezaten. Horrekin ba-tera, umorearen garrantzia azpi-marratzen du Fontek, gelan klimaberezia sortzen duelako.

Has gaitezen galdera orokorbatekin. Zergatik dupsikomotrizitateak hainbestekogarrantzia?

Psikomotrizitateak haurraren gara-pen prozesua ahalbidetzen du eta hel-duoi, horretan esku hartzen uzten digu.Horregatik funtzionatzen du, eta horre-gatik da garrantzitsua. Psikomotrizitatepraktikan gauza asko ikusten dira, etaguk, behatzaile pribilegiatu gisa, hau-rrak jolasten ikus ditzakegu, gauzaknola egin behar dituzten erabakitzenikus ditzakegu. Baina psikomotrizitatepraktika ez da aplikatzen erraza, para-metro batzuk behar ditu eta erreferen-tzia markoa ongi zehaztu behar da.

Beharrezkoak al dira eskoletanhaurrei, askatasunez, nolakoakdiren adierazteko aukera emangodieten segurtasun espazioak?

Bai. Guk, lasaitasun eta segurtasunfisikoa eta afektiboa ematen duen es-pazioa eskaintzen badugu, haurrak di-ren eran azalduko dira. Segurtasun fisi-korik eta afektiborik ez badago, askozere gutxiago erakutsiko dute. Psikomo-trizitate praktikak haurrei euren gara-penean laguntzeko balio du eta gara-pen horretan zer mementotan daudenikusteko, baina, horretarako, segurta-sun fisikoa eta segurtasun afektiboaezinbestekoak dira. Segurtasun fisiko-ari dagokionez, inork ezin du minikhartu eta beraz, segurua den gela batizan behar dugu. Segurtasun afektibo-ak, berriz, haurrari den eran azaltzekoaukera emango dion espazioa eskaini-ko diogula esan nahi du eta ez dugulaepaituko, onartu egingo dugula. Horiesatea gauza erraza da, baina egitea ez

Page 19: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 19

da hain erraza, besteak beste, helduakhaurrak egoki behatzeko eta haien mu-gimenduen espresibitatea ulertzekobegirada trebatu behar duelako. Jar-duera horretan oinarrizko printzipioetikoa dago: haurrarengandik atera-tzen dena errespetatzea eta onartzea.Askotan esaten da egiten, egoten etaizaten jakin behar dela eta psikomotri-zistak alderantziz egiten du; lehenik,izaten daki, gero egoten daki eta azke-nik, egiten baldin badaki… ederki. Iza-ten jakiteak prestakuntza ona izateaesan nahi du, eta haurrekin argiak izate-ko, gure indarguneak eta ahulguneakezagutzea. Izaten jakiteak, haurren se-gurtasunarekin lotura zuzena du. Eta,egoten jakitea, teknikoagoa da, gelanegon behar duzu haurrak inbaditu ga-be eta inbaditua izan gabe, laguntzekomoduan egon behar duzu baina ezhaien esanetara. Enpatiko egon beharduzu eta ez sinpatiko. Batez ere, hau-rrak errespetatu behar ditugu, eta hau-rrek errespetua diegula sentitzen badu-te, gure esku hartzea egokiena ez izanarren, onartu egingo gaituzte. Saioa on-gi bideratzen badugu, segurtasuna sen-tituko dute eta gainerako haurren pla-zerra baltsamo baten antzekoa izangoda zailtasunak dituztenentzat. Haurbat, soilik, segurtasun oinarri bat badu

jarriko da ikasteko arriskuan. Bestela ezdu arriskurik hartuko, beldurra sentitu-ko duelako.

Beraz, psikomotrizistek garapenprozesua laguntzeko kontuan izanbehar duten lehen gauza,errespetua da.

Bai. Eta, denboraren eta iraunkorta-sunaren gainean dugun ikuskerarekinjokatu behar dugu. Iraunkortasuna, ba-retasun psikikoa eta plazerraren prin-tzipioa loturik doaz. Psikomotrizitategelan helduaren iraunkortasuna be-har-beharrezkoa da. Hor topatzen du-gu iraunkortasunaren printzipioa. Hel-duarentzat, iraunkortasuna, egotea da,haurrak heldulekua izan dezan, aingu-ra baten antzera jokatzen dugu. Izanere, psikomotrizitate gelan segurtasu-nik sortuko ez bagenu, hartutako lehenkolpearekin haurrek agian ez luketeberriro etorri nahiko eta, praktikak, ezlituzke emaitza onak emango. Bainahaurrei diren eran azaltzeko aukeraematen dien segurtasun espazioa sor-tzen badugu, gauza asko ikusiko ditu-gu.

Psikomotrizistei mugimendu-ekin-tzaren plazerra irakurtzea interesatzenzaigu batez ere. Psikomotrizista baten-tzat mugimendurik eza, bere teknizita-

tearen eta izateko eraren ukazioa da. A-razo gehiago sortzen digute haur hipo-tonikoek hipertonikoek baino. Mugi-tzen ez dena, nola mugitu pentsatu be-har dugu, baina haur batek bere ahulta-suna azaltzen duenean ez dugu porrotgisa hartu behar, horrek gela horretansegurtasun nahikoa dagoela esan nahibaitu. Egoten jakin behar dugu, ondo-ren egiten jakiteko, eta haurrei hor gau-dela ulertarazi behar diegu eta beharduenean gerturatu egiten garela, la-guntzeko.

Nolakoa da zeuk diseinatutakopsikomotrizitate saio bat?

Sarrera erritual batekin hasten garaeta errituala deitzen diogu, saio guztie-tan finkoa den zati bat dagoelako. Zer-gatik? Horrek segurtasuna ematen due-lako. Gainerakoa, aldatu egiten dut.Gela aurkezten dut, aurreko saio ba-tzuk gogorarazten dizkiet eta zati ho-rretan gertatuko denaz hitz egiten dut,edo saioaren amaieran egingo dudanairagartzen dut, ipuinen bat kontatukodudala edo kantaren bat abestu… Izanere, hezkuntza praktika, egitearen pla-zerretik pentsatzearen plazerrera doaeta helduak ibilbide horretan lagun-tzen dio haurrari. Sarrera erritualean,aurrekoa gogorarazten duzu eta biga-rren zati horretarako, pentsatzearenprintzipiorako, prestatzen ari zara. Nirekasuan, haurrek, kuxinekin egindakoharresia botatzen dute saioa hasteko,eta ondoren beste gauza batzuk egiterajoaten dira. Haurrak elkarri eragiten do-az, libreki, baina gelan ezin dute nahidutena nahi dutenean egin, hezkuntzapraktika bat delako. Gela, kotatutakoespazioa da, horren barnean, librekimugitzen dira baina psikomotrizistaksegurtasun markoa definitzen du. Ho-rrela, hor seguru daudela eta diren eranazal daitezkeela adierazten diegu. Psi-komotrizitate saioetan, baldintza ho-riek betetzen badira, haurrek ez dituztegauzak guretzat egiten, haientzat egi-ten dituzte. Eta guk behatu egingo du-gu, errepikapenak behatuko ditugu,bereziki, plazerraren errepikapenak,eta baita plazerrik eskaintzen ez duten

Page 20: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

20 •hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

carlesfont

E

“Banuen, oihalhandi bat hartu eta

kapa handi batenantzera jartzen zuen

haur bat, horma-barraren goiko aldera

igotzen zen etamundua han goitik

begiratzen zuen tartebatez. Ondoren, behera

jaisten zen etajolasean jarraitzen

zuen (...).Psikomotrizitateak hori

egiten utzi behardiogula esaten digu

errepikapenak ere, eta ekintza espon-taneoak ere behatuko ditugu. Hori guz-tia kontuan hartzen joango gara eta erabatera edo bestera esku hartuko dugu.Haurrarentzat zailtasuna dakarren ego-era bat ikusten badugu, gerturatu egin-go gara eta esku hartuko dugu egoeraludikoak proposatuz.

Adibideren bat jarriko al zenuke?Adibidez, orekarekin arazoak di-

tuen haur baten kasuan, nik ez nuke ha-rekin lan egingo oreka aurkitzea zailaden egoera batzuetan. Adibidez, oiha-lekin egoera ludikoa sortuz, agian,oihalekin arrastaka ibiltzea proposatu-ko diot. Zergatik? Badakidalako, tekni-koki oihalekin arrastaka ibiltzeak, lurradesagertzen ez den eta finkoa den erre-ferentea denez, gorputzaren mugenirudia ematen duela, eta badakit ahulakdiren haur horiek beren gorputzarenmugen sentsazio indartsua behar dute-la horrek segurtasuna emango dielako.Ondoren, segurtasun horretatik abia-tuta, beste pauso bat emateko moduanizango dira. Edo, kuxin batzuen gaine-an jarriko dut eta mugitu egingo dut, ni-re aurpegia haren aurpegiaren ondoandudala. 15 zentimetroko altuera batetikerortzen utziko dut eta ahots lasaiare-kin esango diot: “Eroriko zara, erorikozara. Erori zara!” eta hark irribarre egin-go du. Beraz, erorketa eta berraurki-kuntza lantzen ari naiz.

Eta, nola antolatzen duzu gela?Nolakoa da espazioa eta zermaterial erabiltzen duzu?

Gimnasio batean egiten dut lan, es-pazio zabalak gustuko ditudalako. Er-dian, gauza askorekin bete daitekeen

espazio handi bat izaten dut beti etahainbat gauza eraikitzeko balio duenmaterial handia ere bai. Haur askok egi-ten dituzte dorre altuak, horien bidezhaien burua errepresentatzeko. Ga-rrantzitsua da ere txokoak izatea, pare-tek anguluak osatzen dituzten lekueksegurtasun handia eskaintzen dutela-ko eta bertan atseden hartzeko uneakegon daitezke, sormen uneak ere bai…Banuen, oihal handi bat hartu eta kapahandi baten antzera jartzen zuen haurbat, horma-barraren goiko aldera igo-tzen zen eta mundua han goitik begira-tzen zuen tarte batez. Ondoren, beherajaisten zen eta jolasean jarraitzen zuen.Horren zergatiaren inguruan hausnar-tu nuen eta konturatu nintzen gelak se-gurtasuna eskaintzen zuela, haurrak la-sai zeudela eta baretasun psikikoa ze-goela. Kasu zehatz hori aztertzen badu-gu, badakigu, hiru-lau urterekin, muti-lek batez ere, omnipotentzia jolasetarajolasten dutela, super-heroiak izatera,eta garrantzitsua zen haur horri saio ba-koitzean bere omnipotentzia minu-tuak uztea. Psikomotrizitateak hori egi-ten utzi behar diogula esaten digu. Ma-terialak esploratzen dituzte, saltoek etaerorketek ere garrantzia dute, plazerraaurkitzen dute, kooperazioa, proiektukomunak, materialekin jolastea, erai-kuntzaren bidez norbere burua erre-presentatzea…

Plazerra aipatu duzu. Zer garrantzidu plazerrak psikomotrizitatean?

Emozioa eta plazerra estuki loturikdoaz eta haurrek plazerra bilatzen dute.Plazerraren printzipioa, psikismoarenprintzipioari lotua doa eta haurren bizi-tzaren zati da. Haur jaioberriek barre e-gin dezaten saiatzen gara eta barre egi-ten dutenean, gu ongi sentitzen gara.Psikomotrizitate gelan ikusten dugu,gustura daudenean, euren gorputzakere ongizatea adierazten duela, pozaadierazten duela. Plazerrik ez bada, ezda garapenik, edo behintzat, garapenhorretan zailtasunak izango dira. Etaplazerraren printzipioa helduaren pre-sentziarekin lotuta doa, helduak ema-ten baitio haurrari nortasuna eta gorpu-

Page 21: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 21

tzaren irudia. Helduek plazerra sortzenduten gauzak egiten dizkiete haurreieta haurrek psikomotrizitate gelan, pla-zerra sortzen dieten gauzak egiten di-tuzte.

Eta plazerra sortzen duten jolasaketengabe errepikatzen dituzte…

Psikomotrizistek gorputza banae-zina den zerbaiten moduan ikusten du-gu, ezin dira gorputza eta burua banatu,dena batera doa. Gorputzaren bidez,eta gorputzeko sentsazioen bidez, ni-asortzen dugu, gorputz-eskema finka-tzen dugu eta pertsona inteligenteakegiten gara. Beraz, gorputzak jasotzendituen sentsazio multzo horrek hau-rrak haztea eragiten du. Psikomotrizita-te gelan, haurrek autonomia apur batdute, haien ingurua manipula dezaketeeta bizitzako lehen hilabeteetan hel-duekin, gurasoekin, egiten zituzten jo-lasak errepikatzen dituzte, diren horifinkatzeko. Psikomotrizitate gelanhaurrek jolas horiek gogoratzen dituz-te, haiek egiten dituzte, eta indarra hordago. Praktikak, egiten ari den jolas ho-

rien aurreko jolasetara itzuli behar du-gula esaten digu eta, beraz, jolasen ga-rapen prozesuari buruzko ezagutzaizan behar dugu.

Psikomotrizitate gelan haurrak be-hatzen ditugu, errepikapenak beha-tzen ditugu eta errepikapen horietanplazerra baldin badago, lasai gaude,baina plazerrik ez badago, haur horriplazerra sor dakioketen egoerak pen-tsatzen hasten gara. Psikomotrizitategelan errepikapen jolasak egiteko es-pazioa eskainiz gero, plazerra finka-tzen da eta haurren garapena bultza-tzen da. Bestela, zailtasunak daudelaikus dezakegu eta horiek oso larriak ezbadira, haurraren garapenean lagundezakegu. Psikomotrizistok garbi izanbehar dugu nola esku hartu plazerrafinkatzeko, eta horri irteera emateko.Hala ere, batzuetan, plazerra gehiegiz-koa baldin bada, hori zapuztu behardugu, gainditutako frustrazioak ikas-kuntza sortzen duelako.

Nolako jolasak egiten dira, orohar,psikomotrizitate gelan?

Segurtasun sakoneko jolasak iza-ten dira horietako asko. Jolas horietanhaurrek euren gorputz osotasunareneta galeraren eta berraurkikuntzarenarteko dialektika esperimentatzen du-te. Eta, berraurkitzen direnean, plazerhandia lortzen dute. Jolas horiek, eror-tzea, birak ematea, irristatzea, balantza-ka aritzea… ez dira besterik gabe gerta-tzen, lehen haurtzaroan euren guraso-en besoetan egin dituztenak dira. Gale-raren eta berraurkikuntzaren sentsa-zioak plazer handia eskaintzen die eta,era horretan, gurasoekin aurrez egin-dako jolasak bergogoratzen dituzte.Haur bat hartu eta, une batez besoak as-katuz airera botatzen badugu, berrirohartzen dugunean aurpegira begira-tzen diogu eta barre egiten badu, erre-pikatu egiten dugu. Haurrak barre egi-ten du, une batez erori egingo zela edokolperen bat hartuko zuela pentsatuduelako eta horrela izan ez dela ikusiduelako. Galeraren ondoren, berraur-kikuntza horrek plazerra sortzen dio.Une horretako herstura ez da hor gera-tzen, helduen ekintzek berehala kon-

Page 22: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

22 •hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

carlesfont

E

“Psikomotrizitatearenindarra hori da:

egiazkoa balitz bezalajolas dezaket (...).Haurrak plazerra

sentitzen du harrapatuez dudala ikusten

duenean, inork irentsiez duela eta eta hor

jarraitzen duelaikusten duenean. Saiobakoitzean gauza bera

eskatzen dit,batzuetan egiten dugu

eta beste batzuetanez, eta ezezkoa

arazorik gabeonartzen du...

pentsatzen dutelako. Amak, adibidez,herstura hori baretzen du haurrari nor-tasuna ematen diolako, izena ematendiolako eta oso polita dela esaten diola-ko. Gorputz irudia sortzen dio eta pla-zerrez ukitzen du, eta haurrak plazerrasentitzen badu, helduak ere plazerrasentituko du.

Segurtasun sakoneko jolasetan,gorputzaren osotasuna “arriskuan” jar-tzen da eta galdu ez garela ikusten du-gunean, plazerra sentitzen dugu. Eror-tzen uztea da horietako bat; lau-bost ur-terekin, esaterako, salto egiten dute.Erorketa da, galdu egiten dira eta behe-an berraurkitzen dira. Eta ni, salto eginduen haurrarengana joan naiteke etaesan: “Osorik zaude, ez duzu bideanbelarririk galdu”, eta haiek gustura ge-ratzen dira egindakoarekin. Etengabebirak ematea ere jolas horietan sartzenda, guztiok egin dugu hori gero zutikmantentzeko gai ote ginen ikusteko,eta errepikatu egiten genuen. Balan-tzaka aritzea, irristatzea, altuera batetikpasatzea... jolas horien multzoan sar-tzen dira.

Txikitan, irenste-jolasak ere

garrantzitsuak dira.Bai. Adibidez, haurrek sarritan es-

katzen dituzte otsoarekin zerikusia du-ten jolasak eta kultura guztietan daudepertsonak jaten dituzten animaliei bu-ruzko ipuinak. Baina, haurrek, ez duteinork irensterik nahi, errepresentazioaegin nahi dute soilik, horrek ematenbaitie plazerra, inork haiek ez jatea.

Badut gelan haur bat, niregana eto-rri eta munstroarena egiteko eskatzendidana. Hori egiten duenean, jarraitze-ko eskatzen ari zait eta jarraitua izateakheldua gertu baina urrun duzula esannahi du; hura ikusteko nahikoa gertueta hark zu ez harrapatzeko nahikoaurrun. Hiru metrora jartzeko esatendiot eta hiru zenbatzean bere atzetikkorrika aterako naizela. “Aaaaah!” oihuegiten dut eta haurra korrika ateratzenda, gelari bira ematen dio eta ni ez naizmugitu ere egiten. Haur hori, inkon-tzienteki bada ere, helduarekin banan-tze eta hurbiltze prozesua lantzen ari damunstro horren bidez. Era horretan,haurrari esperimentatzeko aukeraematen diozu eta esperimentazio ho-rrek, eta ondoren zuregana itzultzeak,plazerra ematen dio, harrapatu ez du-

Page 23: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 23

Haur batzuekin etengabe zen-bait eskaera errepikatzen direne-an zer egin behar den galdetuta,adibidea jarri du Carles Font-ek.Bazen, Carlesi eta lankideari,otsoarena egitea etengabe eska-tzen zien haur talde bat, eta egunbatean, gelako haurrei esan zie-ten egun hartan ez zutela haurrakjateko gogorik, sardinak baizik.Orduan, koltxoneta batzuekinsardina lata bat egin zuten; oiha-lak erabili zituzten olioa egiteko,eta haurrak estu-estu etzanda ja-rri zituzten lataren barnean. Haurbatek esan zuen ez zuela jolastu-ko, bera ez zela sardina bat! Etahaur horrentzat une hartan amai-tu ziren irenste-jolasak. Izan ere,Carlesek irribarrez dioen mo-duan, gauza bat da, haurra izanikotsoak jatea, eta beste gauza bat,latako sardina bat izatea.

zula pentsatzen duelako. Jolasten arida. Nik ez diot ero baten moduan oihu-ka jarraitzen, bestela egiazkoa izangolitzatekeelako. Ni hezitzaile papereansartzen naiz eta hor geratzen naiz. Psi-komotrizitatearen indarra hori da:egiazkoa balitz bezala jolas dezaket,hori esperimenta dezaket, baina ez daezer gertatzen. Haurrak plazerra senti-tzen du harrapatu ez dudala ikustenduenean, inork irentsi ez duela eta etahor jarraitzen duela ikusten duenean.Saio bakoitzean gauza bera eskatzendit, batzuetan egiten dugu eta beste ba-tzuetan ez, eta ezezkoa arazorik gabeonartzen du “bihar” bat badagoela etahurrengo batean horretara jolastukodugula badakielako. Haurrari horrelaadierazten uztea, konfiantza emateada. Ez da epaitua sentitzen. Errespetuadago.

Heldua gertu eta urrun izatekobeharra agertzen da, beraz.

Bai. Haurrak helduari aurre egitekogogoa izaten du, batzuek helduarekinborroka egin nahi dute, eta guk heldua-rekiko agresibitate hori onartzen dugu.Adibidez, saio hasieran botako dutenkuxin harresiaren atzean jar zaitezke,eta baimena ematen diezu zu bertanzaudela harresia botatzeko. Baina, nik,harresiak egiten eta egiten aritu beha-rrean, azkenean koltxoneta bat erosinuen eta koltxoneta eusten dudan bi-tartean, nire kontra etortzen dira bainaez naute ukitzen, legea zorrotza dela-ko: ezin da minik egin. “Ea arrastakaeramaten nauzuen, baina nik ez zaituz-tet horretarako prest ikusten”, esatendiet. Orduan hamar bat etortzen dira,guztiek dutelako heldua alde baterauzteko ikasgai hori zintzilik; batzuk ho-ri lantzen ari dira, eta beste batzuekgainditua izan arren, gogoratzea gus-tuko dute. Hori bizpahiru aldiz egiteanahikoa da, gero beste zerbaitera jolas-tuko dute. Heldua alderatzeak edobaztertzeak, baretasun fisikoa sortzendie.

Baretasun psikikoaren kontzeptuaaipatzen duzu. Azalduko al

zeniguke zer den? Kontzeptu oso garrantzitsua da, eta

esan nahi du, haurrak elkarrekintzanari daitezkeen segurtasun fisikodun etaafektibodun espazioa diseinatzea hel-duaren ardura dela. Baretasun psikikoagure ardura da eta ez dago errendimen-du presiorik, ezta lehiarik ere. Onarpe-na dago, eta, era horretan, haurrak di-ren eran agertuko dira; haurrek eurengarapenaren alderdiak erakutsiko di-tuzte. Izan ere, baretasun psikikoarenkontzeptua haurren ekintzekiko erres-petu osoarekin loturik doa. Eta bareta-sun psikikoak ez du esan nahi mugi-menduaren baretasuna.

Baretasun psikikoa lortzeko espa-zioak berebiziko garrantzia du. Espa-zioa psikomotrizistak diseinatzen du,baita materialak eta haurrak gelara nolasartuko diren eta sarrera errituala nola-koa izango den ere.

Bestalde, haurren denbora errespe-tatu behar da, ez dugu presarik izan be-har. Denborarekin lan egiteak esannahi du, desio bat dugunetik hori bete-tzen den arte denbora tarte bat dagoela.Denbora hori profesionalak ezartzendu eta hori beharrezkoa da gero etahaur gehiagok lortzen dutelako nahiduten guztia nahi duten mementoan.Gaurko gizarteak hori sortzen du. Be-harrezkoa da mementoko desioa za-puztea gerora lortzeko, zeren frustraziotxiki horrek haurra beste frustrazio ba-tzuetarako prestatuko du eta frustrazio-ek, gainditzen direnean ikaskuntza sor-tzen dute. Mugak jarri behar dira, frus-trazioa sortu behar da.

Beraz, legeak eta arauakbeharrezkoak dira.

Bai. Legea beharrezkoa da gelan.Psikomotrizistentzat legea hau da: he-men ezin da minik hartu eta ezin da mi-nik egin. Legeak mugak jartzen lagun-tzen du, segurtasun markoa da, errefe-rentzia markoa. “Hemen minik ezin daegin” esateak, segurtasun fisikoa eta se-gurtasun afektiboa indartzen ditu. Etamin egiten duena, bankuan esertzen dahiru minutuz, hark eta gainerakoek le-ge bat dagoela eta bertan dagoen hel-

dua euren segurtasunaren zaintzaileadela uler dezaten. Mugarik gabe ez da-go segurtasunik.

Eskolan mota horretako espazioak,psikomotrizitate gelak egoteabeharrezkoa da. Bertakoezaugarriak beste gune batzuetaraeraman al daitezke?

Hezkuntzaren protagonista haurrada, baina guk lan handia egin behar du-gu. Koherentzia beharrezkoa da etaezin da psikomotrizitate praktika lekuguztietan egin. Badira psikomotrizita-tetik abiatuta beste guztia globalizatzenduten eskolak, ez da arazorik, bainamaisu-maistrak hezkuntzaren aurreannola kokatzen garen ikusi behar dugu.Psikomotrizisten trebakuntza zaila etaluzea da baina haur bat ulertzeko eta,gorputz lengoaia ulertzeko gaitasunabetirako eta une guztietarako balio du.Zailtasunak atzematen laguntzen du,psikomotrizitate praktika hezitzaileaeta prebentiboa baita.

Page 24: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

24 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

e k a r p e n a k

Gorka Velasco, Santurtziko Kan-tauri Institutuko Batxilergoko ma-rrazketa,plastika eta informatika ira-kaslea da eta “Gaur egungo BeHIak”izeneko liburua kaleratu du berriki.Hezkuntzari begirada kritikoa botadio umoreak zipriztindutako binetenbidez eta Bigarren Hezkuntzako Insti-tutuak, BeHIekin alderatu ditu. Haus-narketa sakona ezkutatzen da irudieta esaldi bakoitzaren atzean. Batzukaukeratu eta horietan oinarrituta egindizkiogu galderak; hark jarritakopuntuekin botarazi diogu bertsoa.

Nola hezi, hesitu gabe? Nola hezi,nola hesitu, mugatu gabe? Hezteahesiak jartzea al da?

Hezkuntzak zenbait gauza muga-tzen edo zehazten ditu, ezinbestean.Guk eremu bat markatzen dugu eta, as-kotan, horren barruan egotera behartu-ta gaude, baina helburua izango litzate-ke, atea irekita ere, eremu horren ba-rruan geratzen dena hark nahi duelakogeratzea, interesgarria iruditzen zaiola-ko. Eta alde egin nahi duenak, alde egindezala. Nire helburua jakin-mina pizteaeta begiak irekitzea da, baliabide ba-tzuk ematea, horiekin beste esparru ba-tzuetara joateko aukera izan dezaten.

BeHIak onena emateko, kaikuenakezin baztertu. Esne gehien ematen

dutenen maila jarraitzen al da?Hori aurrera begira planteatzen dut.

Hainbat erritmotara egokitzen goazelaikusten dut. Guk behar batzuk ditugu,baina ikasleek, familiek eta gizarteakere bai. Ikasleak askotariko helburue-kin datoz: egotera, ezagutza jasotzera,titulua lortzera… Baina gaitasun zehatzbatzuk ez dituztenak ezin ditugu baz-tertu; hobekien moldatzen diren espa-rruetara bideratu behar ditugu. Tituluaez da helbururik garrantzitsuena, ikas-leei beste baliabide batzuk eskaintzeneta aniztasuna lantzen ere jakin behardugu.

Aldiroko ikuskizuna: gurassik park(edozeren gainetik umearenegoerak itsututa). Ikasleek bainolan gehiago ematen al dute

gurasoek?Batzuetan bai. Askotan seme-ala-

bek egindako edozer gauza justifika-tzeko prest daude, agian, hori, ikaslea-rentzat onena ez dela kontuan hartu ga-be. Gaztetxoak babes handia sentitzenduenean eta nahi duena egin dezakee-la ikusten duenean, akabo. Eta, guraso-ek, etxean eta eskolan zuzendu beha-rreko jarrera batzuk badirela ikusi be-harrean, haien kontrako eraso gisaikusten dute guk esandakoa.

BeHIari erabakiak goitik behera:presaka, bultzaka eta korrika.BeHIak ere estresak jota aldabiltza?

Hezkuntza Sailaren antolaketakkorrika eta behar den bezala antolatugabe aritzea dakar, maiz. Urtero gauza

Gaur egungo BeHIakHezkuntzaz hasnartzen

Page 25: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

berdintsuak gertatzen dira eta aurrei-kuspen falta dagoela dirudi. Nik ustedut gauzak hobeto antola daitez-keela.

BeHIak euskaraz badu zentzurik(eta etorkizunik). Batzuk ez diraohartuko. Behi euskaldun batenakez ote dira memoria hutseangeratuko!

Lan handia dugu oraindik leku guz-tietan, baina leku askotan kalitatezkoeskola D ereduarekin lotzea lortu da.Gauzak astiro doaz baina aukerakbadaude eta euskarak etorkizuna du,jakina!

Zamak garraiatzeko tresneriaeguneratu beharra. Erronka berriaaspalditik datorkigu. Zaharkitutagaude, akaso? Idiek traktoreeilekua egiteko garaia al da?

Aurrera begiratu behar dugu betieta une bakoitzean zer aldatu beharden, zer erosi behar den… ikusi behardugu. Normalean, berrikuntza tekno-logiarekin lotzen dugu, baina leku as-kotan dauden eraikinen eredua bestegarai batekoa da eta espazioak egoki-tzea ere, beharrezkoa da, behar berrieimodu egokian erantzuteko. Idiak jaie-tarako eta garai bateko erlikia gisa gera-tzen ote diren, edo zenbait gauza egite-ko tresnarik egokiena delako oraindikere aitzurra erabili behar ote dugun az-tertu beharko genuke. Betiko tresneneta tresna berrien erabilera uztartu be-har dugu, une bakoitzean egokienahautatuz.

Haurre – ikuspena abeltzainarena;baina bizkarra zainduz. Adarkadarenbeldur al da, bada, abeltzaina?

Irakasleoi leku guztietatik zaplaste-koak jasotzen ditugula iruditzen zaigu,batzuetan. Azalpen asko eman beharizaten dugu maiz, eta ez dugu babeshandirik sentitzen.

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 25

Page 26: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

26 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

BeHIaz trufa egiteko zain daudenakge-hienak. Zer egin du bada,BeHIak?

Gure lana ordaindua dagoenez, as-kotan ez da eskertu ere egiten, bainaakatsak daudenean, gure kontra jotzendute eta kritikatu egiten gaituzte. Porro-tarekin dugun lotura gehiago ikustenda arrakastarekin dugun lotura baino;haien bidea jarraitzen dutenengan era-ginik ez dugula dirudi, baina porrotakgure erantzukizun gisa agertzen dira.

Espero dena izan ez arren BeHIeninguruan badago etorkizun borobila,apurrez egina bada ere. Eskerrakitxaropena ez den galtzen!

Ez. Itxaropena ez da galtzen. Ho-rrek mugitzen gaitu askotan. Batzuetanikasle ohi batekin topatu, eta zertan da-bilen ikusten duzunean, poza ematendizu. Apur horiekin eusten zaie itxaro-penari eta ilusioari.

BeHIa azalean geratzen bada,larrutik ordaintzen du. Gehiegiexigitzen al zaio?

Arrakasta neurtzeko hainbat modudaude, eta ez zaio soilik ikusten denarierreparatu behar, barrutik egiten denagarrantzitsuagoa baita askotan, ikustenez den arren. Ezaguerak transmititzenditugunean, gauza gehiago transmiti-tzen saiatzen gara.

Ordezkoena: auto-eskola. Batetikbestera eta kotxea ezinbestekoa.Noiz utziko diote nomada izateari?

Pufff! Ez dut erantzunik, agian egu-nen batean denok elkartzen bagara eta“Aski da!” esaten badugu…

BeHIn baino gehiagotan plazarikplaza ibili behar. Baina urduriagoplazarik gabe. Irakaslea toreroa alda abeltzaina izateaz gain?

Esleipen saioetara goaz ea plazaona hartzen dugun eta kaskarrak iristenzaizkigu sarritan, baina hori baino oke-rragoa da plazarik gabe geratzea. Hori,gure lanbidearen egoeraren adierazleda, izan ere, edozein enpresatan 14 ur-

tez arituz gero, langile finkoak izangoginateke. Guk ikasturteak iraun bitarte-ko lotura baino ez dugu, gero, agian,institutu berera itzultzeko aukera izandezakegu, baina ezegonkortasuna, za-lantza eta urduritasuna hor daude beti.Toreroak izatea egokitzen zaigu, bainaguretzat ez dago goi-mailako plazarik.

BeHIak zirikatzen du jakinmina.Erdibidean geratuta, mina, jakina.Porrotaren mina arintzerik izango alda?

Zure helburuetako bat lortzen ezduzula ikustean mina sentitzen duzu,eta kontuan izan behar dugu jakin-mi-na beharrezkoa dela bizitzan, etengabeikasten ari garelako.

BeHI batek baino gehiago dirudiGobernuz Kanpoko Erakundea,gobernatzeko modurik ez baitago.BeHIa da, berez, gobernatzekozaila, ala abeltzainak ez duasmatzen?

Behiak zailak dira, anitzak dira etaegunero sortzen dira arazo eta erronkaberriak. Ezin dugu lo hartu. Zuzenda-ria, beste lankide bat izaten da askotan,haren prestakuntza ez da lan hori egite-ra bideratu eta kanpotik zein barrutikhainbat arazo heltzen zaizkio. Erantzu-kizun handia du eta ez ditu behar di-tuen baliabide guztiak.

BeHIen ordutegia luzatuta,lantokiak, jantokiak bilakatuta.Larrean etzanda egoteko denbora,non geratu da?

Gizarteak haurtzain ikusten gaituaskotan eta ez gaitu ematen dugunarenarabera epaitzen, sortzen zaizkion ara-zoen arabera baizik. Guraso askorenkezka da haurrarekin zer egin, eta nikesaten dut azpiegitura baliatuta, noiz-bait, etxera afalduta bidaliko ditugula.

BeHIak urtetan ibili eta ibilizIBILIzatu arte. Eta zer da,zibilizatzea?

Egokitzen, egoten, harremanakizaten… jakin behar da. Hainbat ere-mutara moldatzen jakin behar da eta

ikasleei hori erakutsi behar diegu.

BeHIaren egoera? Ardia adierazlelatza. Zer adierazten du, ardiak?

Beti erronkei aurre egiten aritzengara. Beste garai batzuetan, dena ze-haztuagoa zegoen, nik ikasi nuen ga-raian dena zehatzagoa zen. Bainaorain, denetik dugunez, eta hainbat au-kerari erantzun behar diegunez, erron-ka mordoa dugu. Gainera, balibideakurriak baldin badira, arkitektura zahar-tuta geratu bada… Hausnarketa beha-rrezkoa da aurrera begira egin behar di-ren aldaketak zein diren jakiteko.

Ez dago pertz nahikorik ematenduen guztia biltzeko. Hi haiz hi,pertxenta! Asko eskaintzen al duBeHIak?

Bai. Hainbat erantzun eskaintzenditu, askotariko pertsonak jasotzen di-tugulako. BeHIaren aldeko apustuaegiten dugu, eta trukean asko ematendu. BeHIaren alde egin behar da eta di-tuen arazoak ukatu gabe, aurrera eginbehar dugu. Jakina, noizean behin, hitzgozoak behar dira aurrera jarraitzeko.

BeHIak ez du ereindako uztahartzen ez badu etorkizunarekinuztartzen. Epe laburrean, porrotaklotzen zaizkio. Uztarriak nahikoaeusten al du?

Egiten ari zaren horrek etorkizune-an etekina emango dizula ikusteko gaizarenean, egunero egiten duzunarizentzua ikusten diozu•

Page 27: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen
Page 28: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

28 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

h e z k i d e t z a z

Hezkidetza IKTen eskutik:Blogeatu nahi?

Hezkidetza lantzeko tresna ego-kiak izan daitezke blogak eta bestetresna batzuen antzera,emakumeeneta teknologiaren artean dagoen tar-tea apurtzeko balio lezakete IreneGonzalezek artikulu honetan dioe-nez. Emakumeen mundua isiltasu-netik ateratzeko aukera ematen duteblogek eta neskak hitza hartzerabultzatzeko, horiek baliatzearen al-dekoa da Gonzalez.

Irene GONZALEZ MENDIZABALB06 BERRITZEGUNEKO BIGARREN HEZKUNTZAKO

AHOLKULARIA (GIZARTE-HIZKUNTZA EREMUA). ZUBIAK

ERAIKITZEN HEZKIDETZA TALDEKO KIDEA.

Blogak, blogosfera, ikasblogak…batzuentzat hitz arraroak baino ez diraoraindik. Beste batzuentzat, berriz,bloga kontzeptua guztiz ezaguna izan-go da jadanik; agian lanean ere erabil-tzen ari diren tresna da.

Baina, zer da bloga? Sarritan egune-ratzen den interneteko web orri inte-raktiboa da, dohainik lortu, sortu zeinkudeatzeko oso erraza dena.

Web 2.0 teknologiari jarraituz, blo-gak, wikiak eta beste hainbat tresna di-

gital agertu dira azken urteotan. Horiekguztiek komunean daukatena hauxeda: interneteko web orriak direla(ezaugarri desberdinekin), edonorkdohainik sortu, erabili eta parteka di-tzakeenak.

Web arruntetan jantzita zegoen egi-le batek interneteko serbidorea ba-zuen, sarean edukiak ipini zitzakeenbeste guztiok irakurtzeko. Web 2.0munduan, berriz, guztiok izan gaitezkeegile, eta interneten zer eduki ipini era-baki dezakegu, elkarreragin bizia etaaberatsa sortuz besteen iritziak jasokoditugula jakinda. Web dinamikoarenaurrean gaude.

Baina, zer dela eta, bloga eta hez-kidetza?

Irakaskuntzaren edozein eremutanblogaren erabilera oso interesgarriaizanda ere, hezkidetzaren munduanbereziki esanguratsua izan daiteke hu-rrengo arrazoiengatik:

1.- Lehenik eta behin, tresna bera,hau da, teknologia tresna izateagatik.Teknologia (tradizionalki gizonezko-en eremua) neskei hurbiltzea ezinbes-tekoa da sozializazio prozesuan ema-ten diren aldeak orekatu nahi baditugu.Emakume/neska eta teknologiaren ar-tean dagoen tartea laburtu/apurtu be-har dugu. Horretarako IKTak eta haienaplikazioak (blogak, adibidez) geletanaprobetxatzea eta nesken erabilerabultzatzea garrantzitsua deritzot. Ildohorretatik oso adierazgarria den “Des-xifrant el codi lela” Donestech-endokumentala ikustea gomendatzen di-zuet (http://www.donestech.net/ca/el_documental_de_donestech_dexi-

frant_el_codi_lela_ja_esta_disponi-ble_en_4_llengues).

2.- Ondoren, tresnak ematen dituenaukerengatik:

- Alde batetik, blogak (2.0 webekotresna guztiak), interneten nahi dugunedukia eskegitzeko askatasuna ematendigu. Askotan esaten dugu emakume-en mundua isilpean dagoela, espaziopublikoan ikusezina dela. Blogak ego-era hori aldatzeko aukera ematen digu.Hitza gurea da. Erabil dezagun eta bul-tza ditzagun neskak hitza hartzera.

- Bestetik, elkarreraginerako dau-kan gaitasunak sareak osatzeko aukeraparegabea ematen du; sarea ehotzekotresna zoragarria da. Hezkidetzan lane-an ari garenok -sarritan sakabanatutaeta batzutan bakardadean- erraz etamodu bizian kontaktuan jartzen gaitublogak. Blogosferan, edonorekin, he-mengoekin zein munduaren beste al-dekoekin, jar gaitezke harremanetan.

3.- Eta azkenik, aurrekoen ondo-rioz, bideratzen dituen edukiengatik.Gaur egun, blogosferari esker, hezki-detzako hainbat material didaktiko,proposamen, orientabide… eskura di-tzakegu. Hezkidetzari leiho bat zabal-tzen diogu mundu berri horretan. Gureesku dago.

Page 29: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 29

Aurreko guztia kontuan hartuta,Zubiak Eraikitzen Hezkidetza Tal-dea osatzen dugun aholkulari eta ira-kasleok teknologia berrietara hurbil-tzeko asmoz, IKTen erabilera bultza-tzen hasi ginen. Hasieran web orri bateta webquest batzuk egin genituenMartxoaren 8a ospatzeko, eta, handikgutxira, blogosferan buru-belarri mur-gildu ginen hezkidetzan aritzen gare-non arteko sare ederra lortzeko asmoz.Izen bereko bloga sortu genuen espe-rientziak, berriak, ideiak, baliabideaketa abar partekatzeko. (Mila esker Ma-ke eta Marisari ekimena martxan jar-tzen laguntzeagatik).

Gure blogean hainbat edukiri bu-ruzko artikuluak topa daitezke (estere-otipoak, heziketa afektibo-sexuala, fe-minismoa, hizkuntza ez sexista, hezki-detzarako hainbat motatako baliabide-ak…) eta beste web orri edota blog ba-tzuetara lotura interesgarriak. Eskegitadaude baita ere, gure taldeak urteotanMartxoaren 8a ospatzeko egin dituenproposamen didaktikoak (webques-tak, ikasleentzako blogak…). Dena“klik batean” eskura.

Baina gu ez gara bakarrak, inolazere. Azken hiruzpalau urtetan hezkide-tzaren inguruan dauden blogak area-gotu egin dira. Ildo horretatik, iaz Blo-gosfera Feminista eta EEuusskkaall BBllooggooss--ffeerraa FFeemmiinniissttaa sortu ziren, hau da, fe-minismoren ildotik doazen blog mul-tzoak. Dagokigun irakaskuntza eremu-tik ere hezkidetzako blogosfera osatuzen: Coeducar en red, red de bitáco-ras de coeducación (http://iesaza-har.org/coeducarenred/). Sarearenideia (hedatu, elkartu, partekatu…)gauzatzeko asmoz web orri horretanhezkidetzako blog sorta biltzen da.Haien artean gurea eta oso interesga-rriak diren beste hainbat ere. Seguru di-ren guztiak ez daudela bertan, bainadauden guztiek gaiarekin lotura zuze-

na dute.Zer topa dezakegu Blogosfera ho-

rretan? Ikastetxeko blogak agertzen di-ra gehienetan, bereziki Andaluziakoikastetxeetakoak. Hori ez da kasualita-tea. Komunitate horretan azken urtee-tan hezkidetzaren alde egindako apus-tuaren ondorio da: ikastetxeetan Hez-kidetza Proiektuak bultzatu dituzte etahoriek koordinatzeko hezkidetza ar-duraduna sortu dute. Egoera horrek(IKTen laguntzaz) oso emaitza onakutzi ditu: hezkidetza lantzeko ikaste-txeko hainbat blog sortu dira, eta ber-tan, sentsibilizazio artikuluak, ikaslee-kin egindako lanak, baliabideak etaabar biltzen dira. Blog horietan irakas-leek zein ikasleek hartzen dute parte.

Horien artean hiru aipatuko ditugu:- La naranja del azahar (http://la-

naranjadelazahar.blogspot.com/),Azahar BHIkoa. Gelako jarduerak, ba-liabide didaktikoak eta abar topa ditza-kegu bertan. Blogaren eskumako zuta-bean “Nuestros temas” atalean baliabi-de guztiak gaika sailkatuta dauzkate.

- Igualdad (http://www.iesgranca-pitan.org/blog01/?paged=2), Gran Ca-pitan BHIkoa. Oso blog aberatsa: iritziartikuluak, informazioak, jarduerak,baliabideak…

- Iguales en las tres mil (http://igualdad3000.blogspot.com/), Anto-nio Dominguez Ortiz BH ikastetxekoArte eta Filosofia Departamentuetakobloga. Mugimendu handiko bloga. Ira-kasleek zein ikasleek hartzen dute par-

te. Esteka interesgarri ugari eskaintzenditu. (Ikasblogak Espiral Lehiaketan sa-ritua izan zen).

Aholkularitzatik irakasleei zuzen-dutako blog batzuk ere agertzen dira.Horien artean bi aipatuko ditugu:

- Educarueca (http://www.educa-rueca.org/). Tutoretzarako orientabideeta baliabideak genero ikuspegia kon-tuan hartuta. (Ikasblogak Espiral Lehia-ketan saritua).

- Coeducación. Espacio paraeducar en igualdad (http://web.edu-castur.princast.es/proyectos/coeduca/?page_id=2). Asturiaseko EmakumeInstitutuak eta Hezkuntza Sailak sortu-tako bloga: hezkidetza bultzatu nahiduten irakasleei zuzendutako gunea.

Hezkidetzan interesa baduzue etablogetan ibiliak ez bazarete hau da niregomendioa: lehenik, sartu helbide ho-rietan, artikuluak irakurri, baliabideakarakatu, iruzkinak egin eta sareko par-taide sentitu. Ondoren, interesgarriairuditu bazaizue, hurrengo urratsaeman: zeuen bloga sortu, zertarako e-rabiliko duzuen pentsatu eta lanean ha-si. Anima zaitezte. Harrapatu egiten zai-tu!•

Blogak egiteko sistemak: http://www.blogger.comhttp://wordpress.comhttp://nireblog.com

Gure blogaren helbidea: http://zubiakeraikitzen.blogspot.com/

Gurekin kharremanetan jartzeko:[email protected]@berritzeguneak.net

Page 30: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Zer egin dezakegu eta zer eginbehar dugu eskola gizartera gertura

dadin

Kexati daude ekonomia eta politi-ka arloetako hainbat arduradun; izanere, eskolan nahiz unibertsitatean ezomen dugu euren gustuko profesiona-lik (ez dute aipatzen “pertsona integra-lik”) prestatzen. Labur ez bada ere,ohartxo bat egin nahi nioke baieztapenhorri, esanez Espainian nahiz EuskadinXX. gizaldian izandako irakaskuntzaofizialarekin bat eginez gero, papereanidatzita dotore geratzen diren printzi-pioetatik at, konturatzen garela gizarte-ak hezkuntzari atxiki dion funtzio ga-rrantzitsuena zera izan dela: karreraunibertsitario edota prestigiozko bestetitulu bat lortzeko hoberenak aukera-tzea. Hau da, bi hitzetan esanda, kalita-te profesionala izan da lehentasuna, etagutxiago, beraz, gure neska-mutilenbeste formazio balio batzuk, garapenpertsonalarekin hain hertsiki lotutako-ak. Baina, artikulu honen galdegaia ezda ea eskolan edota unibertsitatean ga-rrantzitsuago den pertsona formatzea,edo aditua, edo aditu-pertsona, edopertsona-aditua… Beraz, airean laga-ko dut eztabaida posible hori hurren-gorako.

Artikuluaren izenburuari errepara-tuz, bi norabideko galdera baten aurre-an ez ote garen ere susmoa dut; izanere, eskola gizartera hurbiltzeko eskae-ra egiten zaigun bezala, ahalegin onabezain interesgarria izan daiteke gizar-tea bera ere eskolara hurbiltzea, ez hi-tzezko asmotan soilik (sarri komunika-bideetan azaltzen direnak), baizik etaekintzetan oinarritutakoak.

Galdera arrunt baten aurrean ere ez

ote gauden pentsatzen dut, gizarteareneta eskolaren arteko elkarrekintza be-har-beharrezko ikusi dudalako betida-nik, baina badirudi erritmo kontuak tar-tean edo, elkartzeko puntua topatu ezi-nean gabiltzala aspaldidanik.

Sintonia ezaren errudunak, agian,gaurko gizartean gero eta bizkorragogertatzen diren aldaketak izan daitez-ke. Gaur, aldaketak ez dira garai bateanbezala belaunaldi batetik besterakoak;une honetan, belaunaldi berean gerta-tzen direlako, hain zuzen ere. Eta gu ho-rren lekuko gara. Beraz, gaur bizi ditu-gun aldaketak ez dira gure gurasoek bi-zi izandakoen tankerakoak, hau da,leunagoak, lokalak edota uneko egoe-raren araberakoak, baizik eta gero etagogorragoak, zabalagoak (globalak ezesatearren) eta estrukturalagoak, etagizartearen hainbat arlotan edota ere-mutan eragina dutenak: bai industrian,bai, nola ez, informazioan eta komuni-kazioan, bai gizarte ohituretan eta ba-lioetan, eta, zalantzarik gabe, baita fa-milia ereduetan ere.

Beraz, egoera berri horren eragi-nez, hezkuntza prozesua inguruneare-

galdeidazue

?Iñigo RAMIREZ DE OKARIZ TELLERIA

GIZARTE ZIENTZIAK

ESKORIATZAKO HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN

FAKULTATEA (HUHEZI). MONDRAGON UNIBERTSITATEA

30 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Page 31: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 31

Eskola eta hezkuntzakrisian daude,agian,gizarteabera ere krisiandagoelako. Horre-kin esan nahi da,hezkuntzaren alde huma-nistikoarekiko soka etenbada,hori,gizartea beraere gizatasuna galtzen aridelako izan dela.

?

kin lotzera derrigortuta gaude, huraulertu nahi badugu; alegia, ingurunehorren beharrei eta interesei, eta, bere-ziki, ingurune horretako kideen beha-rrei eta interesei, erantzuna ematera.Horrekin guztiarekin, bada, ingurunehorrek eskolaren eginkizunetako tes-tuingurua eta mugak ezartzen dituelaondoriozta genezake.

Baina, eskola batez ere hezkuntzadenez, abia gaitezen geure buruari hez-kuntza aipatzean zer ulertzen dugungaldetzen. “Hezkuntza” esatean, giza-taldeek antolatutako ekintza gurariaz-koak, hau da, ez bat-batekoak, baiziketa asmoa eta helburuak dituzten ekin-tzak, aipatzen ditugu. Palacios aditua-ren (1999, 408. or.) hitzak erabiliz, “gi-zataldeek, hainbat hezkuntza-prakti-karen bidez, beren kideei kulturalki an-tolatutako esperientzia asimilatzen etaaldi berean kide aktibo eta kultur sor-kuntzarako eragile bihurtzen lagun-tzen diete”.

Arestian aipatutako esaldi horretan,“kultura” omen da hitz gakoa. Bainanola ulertzen dugu kultura hezkuntzanbarna? Bada, gizataldeek historian ze-har metatutako esperientzia multzo gi-sa. Bere esanahia, argiagoa agian, Pala-ciosen (1999, 408. or.) ahotan dugu be-rriro ere: “Kultura kontzeptua hemenzentzu zabalean hartu dugu, hainbat al-derdi bilduz: kontzeptuak, azalpenak,arrazoiketak, hizkuntza, ideologia,ohiturak, balioak, sinesmenak, senti-menduak, interesak, jarrerak, jokabi-de-jarraibideak, familia, lana edo eko-nomia antolatzeko moduak, habitat-motak, eta abar. Historian zehar gizatal-deek erronka eta zailtasun asko izan di-tuzte eta horiei aurre egiteko talde-erantzunak sortu izan dituzte. Horrelametatutako esperientziak osatzen dutalde horien kultura”.

Arestian aipatutako kulturaren al-derdi ugari horiek betetzeko, ekimenberezia sortu da gizarte konplexuetan:eskolatze prozesua, hain zuzen. Ho-rrenbestez, hezkuntzak jarduera-mul-tzo bat hautatzen du, jarduera horienbidez talde bateko kideak historikokimetatutako eta kulturalki antolatutako

gizarte-esperientziaz jabetuko direlabermatzeko. Hezkuntza-jarduerakhainbat modutan antolatuko dira, eza-gutza kulturalaren tamaina eta edukizehatzaren arabera.

Baina zein funtzio betetzen ditu(edo bete beharko lituzke, agian) esko-latze prozesuak (hezkuntzak)? Biomen dira: indibidualizazio eta soziali-zazio funtzioak. Azkenekotik hasita,sozializazio funtzioak gizarte batenkulturaren transmisioa ziurtatzen duelaesan behar da, hau da, kulturalki anto-latutako esperientziak transmititzea.Horren bidez, eskolak gizabanakoa gi-zartearen kide bihurtzea eta, beraz, so-zializatzea lortu nahi du. Horri transmi-sore funtzio ere deitu izan zaio. Baina,funtzio hori eskolari al dagokio soilik?Gure haurrek jasotzen duten lehenda-biziko sozializazioa, eta, beraz, lehen-dabiziko kulturaren aztarnak, etxetikdatozkie. Izan ere, gurasoek, aitona-amonek… familiak azkenean, izaera,hizkuntza, ohiturak, balioak, sinesme-nak… transmititzen ditu. Transmisiohori ziurtatzea oso garrantzitsua dahaurrentzat, eta familia da (edota izanbeharko litzateke) hori ziurtatzeko le-hen erakundea; ondoren, eskolak har-tzen du zeregin berezi gisa gizarte ba-ten kultura transmititzea. Horren ara-bera dator eskolatzearen bigarren fun-tzioa, indibidualizazioarena, hain zu-zen ere. Haren bidez, eskolak gizartea-ren kide aktibo, kritiko eta sortzaileabihurtu nahi du gizabanakoa, haren ga-rapen pertsonal osoa bultzatuz. SantosGuerrak (2000, 23. or.) Stenhousenideia bat erabiliz esaten duen bezala,kultura ezagutu behar da ez berak gumenperatzeko, baizik eta kritikatzekoeta eraldatzeko. Gaur egun, gainera,gero eta beharrezkoagoa da hori.

Eta zer esan, bada, eskola eta hez-kuntzaren arteko harremanei buruz.Eskola eta hezkuntza krisian daude,agian, gizartea bera ere krisian dagoela-ko. Horrekin esan nahi da, hezkuntza-ren alde humanistikoarekiko soka etenbada, hori, gizartea bera ere gizatasunagaltzen ari delako izan dela. Alegia, etaMario Fernández Enguitaren

(http://enguita-info.blogspot.com/2008/07/el-desafo-de-la-educacin-en-la-sociedad.html) hitzak erabiliz,gizarte-hezkuntza binomioaren bestenorabidea adierazten digu. Hala, gizar-tea bide “onetik” eramateko eskolaketa hezkuntzak duten gaitasunaz ari de-nean, Enguitak galdetzen du ea ez otedaraman gizarteak eskola nahi duen le-kutik, eta ez ote duen erabiltzen nahiduen moduan, eskolak berak gizarteazuzendu beharrean. Balio al du eskolakzeregin eraldatzaileetarako? Hezkun-tzaren gaurko ‘zertarako’ sakonak dirakolokan jarri direnak. Eskola eta hez-kuntza ez daude gizartetik at, ezta gu-txiago ere. Eskola eta hezkuntza gizar-teko joeren parte dira, ezinbestean.Haien ispilu gisa hartu behar dugu es-kola. Beraz, baliteke gakoa ez egoteaeskolan eta hezkuntzan, gizartean bai-zik. Baina eskolari dagokio, apaltasu-nez eta gizarteko eragileetako bat denheinean, gizarteko mugimendu eta ba-lio aurrerazaleak indartzen laguntzea,eta kaltegarrien aurka jardutea. Eta ezda gutxi. Egokitzapenaren eta eralda-ketaren arteko gatazkaz kontzientziahartzea da funtsezkoena, dialektika ho-rren garrantzia ur azalera ekartzea, soi-lik bide horretatik administratu ahalizango dugulako berau modu egokian.

Eskolari dagokio, besteak beste, gi-zartearen gustukoak ez diren alde ilu-nak erakustea1. Hortxe identifikatzendugu hezkuntza mundutik gizarteari

Page 32: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

32 • hik hasi • 132. zenbakia. 2008ko azaroa

egin dakiokeen ekarpenik interesga-rrienetakoa. Eskolak, bestelako gizarteeragile batzuekin batera, pertsonarenbaitan balio hezitzaileak eraikitzen la-gun dezake, gizarteko joera kaltega-rriak saihestu eta aurrerazaleak (giza-zaleak) indartzeko bokaziotik, hain zu-zen. Gizarte testuinguru erabat dinami-koan, osagai gizatiarrak identifikatzeaeta gizakiaren alde egiten duten balio-ak indartzea eskolari dagokio batezere. Motibazio orokor horretan kokatunahi dut, bada, eskolaren eta hezkun-tzaren gaurko zeregina.

Beraz, eskolak eta hezkuntzak gi-zartearen aurrean duten zeregin ga-rrantzitsua justifikatu nahian, badirudieskolan dihardugunok testuinguru te-oriko sendo baten jabe garela, nahiz etagizarteko hainbat eragilek beste dis-kurtso ezkorrago bat izan. Beraz, zeregin dezakegu eskola gizartera ger-tura dadin? Nahikoa ote da gure hez-kuntza planteamenduetan inguratzengaituen gizartearen nahiak, kezkak etaerronkak eskolaratzea? Eta hori balitzkonponbidea, nola gauzatu?

Osatzen dugun hezkuntza komuni-tateaz hitz egiten dugu sarri. Komunita-teaz dihardugunean hezkuntzako gi-zarte eragileen parte aktibo eta zuzenaesan nahi dugu, irakasleei haurrennahiz gazteen heziketan duten ahal-men esklusiboa kenduz, nolabait esa-teko, eta zeregin hori komunitateare-

kin partekatuz (inklusiboa). Beraz, ba-dirudi horrela bi norabideko zereginaduen hezkuntza (eta eskola) lortzendugula, arestian esan dudanaren ildo-tik. Baina, gaurko garaiek agian ez dutebide hori gehiegi errazten, eguneroko-tasunak irentsi egiten gaituelako. Denaden, ikastetxeetako organo (EskolaKontseilua, Zuzendaritza, Klaustro)nahiz eragileek (irakasle, langile, udalordezkari) bidea erraztu beharko duteegitasmo hori egia izan dadin. Alegia,eskolatik hurbilen dauden eragileakhurbildu beharko dituzte, eta gizartehorretan dauden nahiak, kezkak,erronkak eskolan irauli.

Baina beste gauza batzuk ere egindaitezke eskola barrura begira, nahizeta bertako ateak eta leihoak kanporazabalik izan:

• Curriculumak ireki. Urtero gain-begiratu, eta une horretan bizi den gi-zartearen errealitatearekin bat egin.Adin bakoitzari begira, aproposak di-ren helburu eta edukiak aukeratu, etahoriek garatzeko baliabide egokiak e-rabili. Nahi beste denbora eskaini gaiei,eta diziplinen artekoa aplikatu.

• Testuliburuak era kritikoan auke-ratu eta erabili. Gehiago erreparatu be-har diogu era masiboan erabiltzen denbitarteko horri. Askok ez dute loturarikegun bizi ditugun garaiekin eta batezere norberaren kulturarekin eta erreali-tatearekin. Aldi berean, deskripzio soi-lean oinarritutakoak baztertu behar di-ra, eta bat egin eztabaida, esperimenta-zioa nahiz hausnarketa eskaintzen du-tenekin.

• Metodologia aktiboen bidea lan-du. Haurrek eta gazteek gizarteaz di-tuzten kezketatik abiatu, eta estrategiakooperatiboak bultzatu.

• Gertukoak direnetik abiatuz, as-kotariko dimentsioak aplikatu. Alegia,gureak diren kezketatik hasiz, dimen-tsio europarra eta mundu mailakoa era-biltzen ikasi, eta horretarako informa-zio eta komunikazio teknologiek es-kaintzen dizkiguten abantailak erabili.

• (…)Guk geuk, Eskoriatzako Humanita-

te eta Hezkuntza Zientzien Fakultate-

an, tratamendu berezia eskaintzen dio-gu eskola eta gizartea uztartzen dituenesparruari, baina ezinezko bikote gisahartzen ditugulako. Binomio horretankontzientziatu eta hezi nahi ditugu gureikasleak, eta hezitzaile lana (transmi-sioan oinarrituta) izango duten etorki-zuneko irakasleei, eskola eta gizartea-ren arteko sintoniak garrantzia handiaduela adierazi nahi diegu; zeinen ga-rrantzitsua den batak besteari markatu-tako “bidaia orria” diseinatzea. Horre-tarako, iparrorratz ona jarri nahi duguhaien esku -orain, GPS-, irakasle hez-kuntza curriculumean “Eskola eta Gi-zartea” izeneko bi modulu espezifikoeskainiz; bata, lehen mailan eta bestea,bigarren mailan. Abiapuntua eta helbu-rua argiak direlakoan gaude: gertuagoduten gizartetik abiatuz, egungo gizar-tearen eta eskolaren deskripzioa, azter-keta, interpretazioa eta hausnarketaahalbidetzea. Eta bide batez, eskola gi-zarteratu gizartea eskolatuz •

Iturriak- FERNÁNDEZ ENGUITA, M: El desafío de la

educación en la sociedad del conocimiento, Con-federación Sindical de Comisiones Obreras, Ga-ceta Sindical, Reflexión y Debate, 10 de julio de2008, 2008.

- MU-HUHEZI (Mondragon Unibertsitateko,Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultatea). Mendeberri Proiektua: 1.1. Mo-dulua: Eskola eta Gizartea (hainbat dokumentu).Tutoreak: Karmele Perez, Ainhoa Moiua, IñigoArteatx, Julen Arexola-Leiba, Iñaki Garcia eta Iñi-go Ramirez de Okariz. 3.1. Modulua: Ikastetxea-ren Antolamendua. Talde dinamika. Gurasoaketa irakasleen papera heziketan (hainbat doku-mentu). Tutoreak: Aitziber Arregi, Edurne Galin-dez, Juanjo Otaño, Joxe Amiama eta Iñigo Rami-rez de Okariz.

- PALACIOS, J.: Garapen psikologia eta hez-kuntza prozesuak, Palacios, J., Marchesi A., Collc. (bilduma), 1999: Garapen psikologia eta hez-kuntza, I Psikologia Ebolutiboa, Euskal HerrikoUnibertsitatea, Bilbo, 1999.

- SANTOS GUERRA, M.A.: La escuela queaprende, Morata, Madril, 2000.

- ZABALA VIDIELLA, A.: La práctica educa-tiva. Cómo enseñar, GRAÓ, Bartzelona, 2007.

1 2007ko inkesta baten arabera, ingurume-narekin lotutako arazoak dira kezkagarrienak 6urtetik 17 urtera bitarteko haur eta nerabeen %30entzat. Ondoren datoz gerrak (% 23) eta pobre-zia (% 16). Iturria: “Los niños ya no quieren ser co-mo papá”, El Mundo, 2007/02/20.

Eskola eta hezkuntza ezdaude gizartetikat,ezta gutxiago

ere. Eskola etahezkuntza gizarte-

ko joeren partedira,ezinbestean. Haien

ispilu gisa hartu behardugu eskola. Beraz,

baliteke gakoa ez egoteaeskolan eta hezkuntzan,

gizartean baizik.

?

Page 33: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurtarrila

Page 34: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Psikomotrizitate jardunaldi arrakastatsua

34 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

"Psikomotrizitate Praktika HaurHezkuntzan: Pedagogia koherentebaten bila" izenburupean azaroaren28an eta 29an, Donostian eta Duran-gon egindako jardunaldiak osoarrakastatsuak izan ziren. Parte-har-tzea handia izan zen, 300 pertsona bai-no gehiago bildu ziren, eta hizlariekzein entzuleek ideia interesgarriak pla-zaratu zituzten.

Psikomotrizitateak haurren gara-penean duen eraginaren inguruanmintzatu ziren parte-hartzaileak etapraktika horren garrantzia azpimarratuzuten hizlariek. Alderdi kognitiboa lan-tzeaz gain, gorputza lantzeak eta gara-tzeak duen garrantzia nabarmendunahi izan zuten guztiek.

“Psikomotrizitate Praktika HaurHezkuntzan: haur txikiaren hezkun-tzan eta garapen globalean duen ga-rrantzia, haur txikiaren eskola proze-suan ekarpenak” izenburupean hitzal-di bana eskaini zuten Alvaro Beñara-nek eta Elena Herranek. AntzuolakoHerri Ikastetxeko andereñoek eurenesperientziaren berri eman zuten, etaCarles Fontek galdera hauei erantzunzien hitzaldiaren bidez: “Onar al ditza-kegu eskoletan haurrek askatasuneznolakoak diren esateko aukera eman-go dieten segurtasun espazioak?. Pla-zerraren printzipioa. Bilaketaren peda-gogia. (“Adierazpen libre”-ak zerbait e-saten al digu?). Baretasun psikikoa: Be-harrezkoa al da eskolan psikismoaren-tzako espaziorik?”. Hitzaldi guztiek psi-komotrizitatearen arloan sakontzekoaukera eman zieten parte-hartzaileei e-ta eztabaida eta iritzi trukaketa mami-tsuak izan ziren bai Donostiako saioaneta baita Durangokoan ere.

Ikasturte honetan X. Hik Hasi Topa-ketak egingo ditugu uztailean, eta ikas-turtean zehar antolatuko ditugun jar-dunaldietatik lehena izan da psikomo-trizitateari buruzkoa.

Page 35: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 35

Brain training motako bideo-joko

berria da Geografian aditu/aritu, eta

adin guztietako pertsonentzat da ego-

kia. Jokalariek munduko mapa politi-

koak eta fisikoak menderatu beharko

dituzte, eta euskarazko toponimoak

zuzen idazten jakin. Lau atal ditu: “Non

dago?”, “Izena ipini”, “Puzzlea” eta “Es-

kalak”. Bost kontinenteetako mapak,

Espainiako mapak, Frantziako mapak

eta Euskal Herriko mapak biltzen ditu

bideo-jokoak, eta horietako bakoitza-

rekin, zailtasun-maila aukeratu ondo-

ren, lau jokoetan aritu daiteke jokalaria.

Horrez gain, mapa mutuak deskarga-

tzeko aukera ematen du. www.elhu-

yar.org/geografiaweb gunean topa de-

zakezue bideo-jokoaren demoa.

Geografianaditu/aritu bideo-jokoa kaleratu duElhuyarrek

Page 36: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

*Gatazkak kudeatzen eta elkarbizitza hobetzen ikasten Noiz: urtarrilak 16-17. Non: Bilbon. Antolatzailea:Hez-

kuntza Ildo Berriak Fundazioa. Izena ematea: 902 431 179 edo [email protected]. Informazio gehiago:

www.fundacionnce.org

* Mind-mapping: buru-mapak Noiz: urtarrilak 19 eta urtarrilak 26. Non: Barakaldon. Izena ematea: 688 650 682 edo

[email protected]. Informazio gehiago: http://burumapak.blogspot.com/

*Gaitasun eleaniztunaren erronka curriculum berrian Noiz: urtarrilak 29-30.Non: Bilbon, Euskalduna Jauregian.

Antolatzailea: Gaztelueta fundazioa. Informazio gehiago: www.jornadasgaztelueta.org

Telebistak hiru urtez azpiko haurren garapena kaltetu eta haiengan insomnioa, kontzentrazio falta, pasibotasuna eta adikzioaeragiten dituela adierazi du Frantziako Ikus-Entzunezkoen Kontseiluak, eta adin horretako haurrentzat saiorik ez ematea gomen-datu die batez ere bi telebista kateri: BabyTV eta PlayHouseri. Horrez gain, ordainduta ikusteko telebisten kasuan, eskolaurrekohaurrentzako telebista kateak pantailetan alerta mezuak jartzera behartu ditu. Era horretan, gurasoak seme-alabek telebista ikus-teak izan dezakeen eragin kaltegarriaz jabetu nahi dituzte. Eta, telebista kate horien inguruan publizitatea egitea ere debekatu duKontseiluak. Telebista horietako arduradunek ziurtatu dute, sortzen dituzten saioak gurasoek seme-alabekin batera modu inte-raktiboan ikusteko sortzen dituztela.

36 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Ikastaroak

Tknikak, Lanbide Heziketa etaEtengabeko Ikaskuntza BerriztatzekoZentroak, I + G + b ziurtagiria jaso du.Ziurtagiri horrek Tknikak honako jar-duerak egiteko aukera duela esan nahidu:

- Berriztapenaren kudeaketa siste-matizatzea eta egituratzea, eta, aldi be-rean, Lehen Hezkuntzarako produktueta zerbitzu berriak sortzeko prozesuagehiago kontrolatzea.

- Berriztatzeko prozesua Tknikakudeatzeko sistemaren barruan inte-gratzea.

- Berriztapena ikuspegi integral ba-tekin kudeatzea.

Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritza-ko Hezkuntza sailburuak Tknika zo-riondu du egin duen lanagatik.

Tknika zentroak I + G + b ziurtagiria jaso du

Hiru urtez azpiko haurrentzat telebista saiorik ezematea gomendatu du Frantziako Kontseiluak

Page 37: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 35

Unibertsitatez kanpoko ikasleeneskubide eta betebeharrei buruzkodekretuak dioenez, jokabide dese-gokiak dituzten ikasleei neurri zu-zentzaileak ezarriko dizkiete aurre-rantzean. Arduradunek esan dute-nez, helburua ikastetxeetako biziki-detza eta elkarkidetza hobetzea da.

“Dekretu honekin, zero toleran-tzia izango dugu tratu txarrekin”, ha-laxe adierazi zuen, Tontxu CamposEusko Jaurlaritzako Hezkuntza sail-buruak aurkezpenean. Izan ere, tratutxarren egileei ezarriko zaizkie neu-rritik gogorrenak; horien artean, bai-ta ikastetxe aldaketa ere.

Zuzentze neurriak jarriko dizkiete “jokabide ezegokia” duten ikasleei

Ikasleen jokabide desegokiak hi-ru multzotan sailkatzen ditu dekre-tuak: lehenik, jokabide desegokiakdeitu dituztenak leudeke, horien ar-tean, arrazoirik gabe eskoletara hutsegitea edota azterketetan kopiatzea.Bigarren multzoan, bizikidetzarenaurkako jokabideak sartu dituzte;irakasleen aginduak ez betetzea, irai-nak edota mehatxuak egitea… eta,azkenik, hirugarren multzoan biziki-detzari kalte larria eragiten dioten jo-kabideak; eraso fisikoak eta psikolo-gikoak, sexu jazarpena, diskrimina-zioa… Ikasleei ezarriko dizkietenneurriak larritasunaren araberakoak

izango dira, egindakoaren gainekohausnarketatik hasi eta egun batzuketxean egiteraino. Ikasleak jarrera al-datu, eta, adibidez, egindakoa gaizkidagoela onartuko balu, neurriakarintzeko aukera egongo litzateke.

Bada beste aldaketa garrantzitsubat: orain arte horrelako neurriak es-kola kontseiluak hartzen bazituenere, hemendik aurrera ikastetxeeta-ko zuzendariek berehala hartu ahalizango dituzte erabakiak.

Dekretua onartuta, sei hilabeteizango dituzte ikastetxeek horretaraegokitzeko.

Seaskako ikasle ohien bilakaera ikertuko du Gaindegiak

Hezkuntekek eta Seaskak ikasle

ohien bilakaera ikertzeko eskatu

diote Gaindegiari, eta Seaskatik iga-

ro diren ikasleek bai hezkuntzan, bai

lan arloan izan duten bilakaera azter-

tzea da elkarlanaren helburua. Ikasle

guztiengana iritsi nahi dute eta guzti-

ra 1.400 pertsonaren bilakera azter-

tuko dute horretarako. Inkestak e-

gingo dizkiete ikasleei, eta inkesta

sakonak izango dira, horietako ba-

koitza betetzeko bi ordu beharko

baitira gutxi gorabehera.

Xalbador, Pierres Larazabal, Ma-

nex Erdozaintzi edota Bernard Etxe-

pare ikastetxeetatik pasatu diren

ikasleei deia egin diete zuzenean

haien berri emateko, zaila izango

baita, bestela, ikasle guztiak topa-

tzea. Ikasle ohiek beren telefono

zenbakia edota helbide elektronikoa

Gaindegiari helarazteko eskatu dute

eta horretarako helbide elektronikoa

eman dute: [email protected].

Era berean, gauzak errazte aldera,

webgunea prest izango dute ikasle

ohiek galderei bertatik erantzuteko.

Ikastola berria ireki dute Arbe-roan

Donamartirin, Arberoan, Nafa-

rroa Beherean zabaldu du Seaskak

bere 26. ikastola. Hamar bat haur ha-

siko dira ikastolan, eta datorren urte-

an, 15 bat ikasle izango direla espero

dute. Aurten, 2009an, 27 ikastola iza-

nen ditu Seaskak, Bidarten, Lapurdin

beste bat zabalduko baitute.

Hasi berri dugun urtean 40urte beteko ditu Seaskak etaekainaren 14ean urteurrenaospatzeko festa egingo duteKanbon. Baina horren aurre-tik ere, hainbat ekitaldi anto-latu dituzte, besteak beste,apirilaren 11n MiarritzekoGare du Midin izango denkantaldia. Eta, jakina, bientartean urteroko zita: HerriUrrats maiatzaren 10ean izan-go da aurten.

40. urteurrena ospatzeko prest

Page 38: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

> Eskolak oinarriak finkatzeari ekin behar dio. Hori da bere egitekoa. Denok oinarri beretsuak izaten lortzea, oso oinarrizkoak direnak.Hortik aurrera, denbora librea da behar dena, bakoitzak gustukoa duen hura gara dezan. Eskolan bi edo hiru ordu egotearekin nahikoa litzate-ke. Derrigorrezkoak bost ordu direla? Beno, aguantatzea eta ahalik eta lasterren pasatzea onena… Patxi

> Patxi, eskolan 2-3 ordu aritzea nahikoa dela esatea eta ikasleek oinarri beretsuak lortzea ez al daude kontrajarrita? (…) Ados nago eskolakdenoi oinarri beretsuak lortzen saiatu behar duela esaten duzunean. Euskal Herrian, euskara ezagutzeak oinarri beretsuak jartzen laguntzen du.Eta ikerketen arabera, euskaraz aritzen diren denborak eragina du emaitzetan. Ez da faktore bakarra, baina bai garrantzitsua. Bizikidetzan erehorrenbeste esan genezake… (…) Herri bat eskolaz kanpokoak ongi antolatzeko eta denei erantzuteko gai dela? Zoragarri! Halakoan, ez dutuste eskolako denbora jarraia izatea arazo denik. Eskola orduak gutxitzea ere ez litzateke arazo izango. Ezagutzen al duzu halako gaitasuna duenherririk? Nik ez. Iker

>…Eskolak jokatzen duen edo jokatu beharko lukeen paper kohesionatzailea eta aukera berdintzailea dela-eta, ez dut uste eskola ordute-gia murriztu behar denik, alderantziz baizik. Ene ustez, eskolan igarotzen den denborak joku libreagoa eskaini beharko luke. Ikasle bakoitza-ren ahalmenak garatzeari aukera gehiago eskaini. Hau da, pedagogia estiloa aldatu behar da… Lierni

> Ikastetxeetan zer irakasten da? Telebistak, kaleak eta internetak ez al dute gehiago irakasten? Irudiak, komentarioak, mugimendua, bizi-tza... Ikastetxe gehienak hilda daude, ia guztiak esango nuke, hilotzaren usaina darie, ez daude gaurko eta etorkizunerako gizarteak eskatzenduenari erantzuteko prest. Agur ikastetxeak; agur gerri-loditze olak, agur buru suntsitzaileak, agur betirako eta ez itzuli berriro, aurreko milur-teko asmakizuna. Eugenio

>…Eskola, jendartearen espektatibei erantzuteko bitarteko ezinhobea da. Dinamika irekia, elkarlanekoa eta kritikoa erabiliz, etorkizune-ko jendartea hobetzeko instituzioa izan behar du. Hori da bere egiteko nagusia ene uste apalean. (…) Herritarrak, etorkizuna hobetzeko, esko-lan jarriak ditu begiak. Eskolak orain arteko izaera aldatu beharra duela? Agian, bai. Hitz egin dezagun zer aldatu eta zertarako… Ane

38 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

>>> Euskal Herriko zenbait ikastetxetan ordutegi jarraia dute. Zer iruditzen zaizu ordutegi jarraia hezkuntza etapa guztietarazabaltzea?

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Eskuartean proiektu interesgarriak izango dituzue, ziur. Maiz, apalen batean ahaztuta geratzen dira, ordea, eta guk, hautsakendu eta horiek partekatzera bultzatu nahi zaituztegu. Ikastetxeetan erabiltzen diren proiektuak, materialak, fitxak, irudiak,gidoiak, powerpointak, unitate didaktikoak… partekatzeko aukera duzue gure web gunean. Guztion artean, hezkuntza abe-rasteko aukera dugu. Anima zaitezte besteekin PARTEKATZERA!

Partekatzeko proiektuak

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Ordutegien gaineko eztabaidak zeresan handia eman du eta urtarrilean ere, galdera berari eutsiko diogu. Zuen ekarpenenzain gaude!

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo hilabeteko galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Honahemen abenduko eztabaidak utzi diguna...

Page 39: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

argitalpenak

Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)Zenbaiten artean

EUSKALTZAINDIA – OIARTZUNGO UDALAJuan Mari Lekuona zenaren ome-

nez egindako liburua da eta hiru zatinagusi ditu: “Lekuona. Gertuko erre-tratuak”, “Lekuonaren bizitza ibilbi-dea iruditan (1927-2005)” eta “Lekuo-na. Literatura ikerle eta poeta”. Libu-ruak Lekuonaren bizi-urratsak oroi-tzen ditu, euskal idazle ezagunen le-kukotzen bidez eta senideek eta lagu-nek utzitako argazkien bidez •

Hada baten heziketaDidier van Cauwelaert

EREINNicolas Rockel zoriontsua da Ingrid

eta haren semea ezagutu dituenetik,

baina lau urteren ondoren, Ingridek ha-

rremana utziko du. Raouel, ordea, gu-

rasoen arteko harremana salba dezake-

en hada baten bila hasiko da. Idazleak

modu sinesgarrian jarri digu egunero-

ko bizitza hadaren bizitzaren alboan•

Inkisizioa. Heresiaren kontraKoldo Ortega eta Alizia Stürtze

GAIAKOfizialki 1233an sortu zen Inkisizio-

ak sei mendez jazarri zuen heresia, Euro-

pa osoan. Espainiako errege-erregina

katolikoek abian jarri zuten tresneriak

gogor jo zuen, izuaren bidez, batez ere

euskaldunon eta Amerikako indiarren

kontra. Hori guztia du aztergai Gaiak ar-

gitaletxeak aurkeztu digun liburuak •

Harry Potter eta Herioaren erlikiakJoanne Rowling

ELKARHarry Potter bildumako zazpiga-

rren eta azken liburua da. Harryri zirtedo zart egiteko ordua heldu zaio, as-palditik iragarritako aurrez aurrekoa:Harry Potter eta Voldemortt hil ala bizi.Gauzak asko nahastuko dira ordea etaaskotan erabaki zailak hartu beharkoditu Harryk... Iñaki Mendiguren Bere-ziartuak egin du itzulpena. 12 urtetikgorakoentzat •

Mari TtipiaMikel Tellagorri SUA edizioak

Bost liburuko bilduma da eta MariTtipia Euskal Herriko hainbat txokorajoango da bere lagunekin. Orain arteargitaratutakoak hauek dira: “Mari Tti-pia Pasaiako itsasartean”, “Mari TtipiaZugarramurdiko akelarrean”, “MariTtipia Holtzarteko zubian”, “Mari Tti-pia Zugaztietako meatzeetan” eta“Mari Ttipia Delikako arroilan”. J. Ig-nacio Trekuk egin ditu marrazkiak•

Tantak aldizkaria2008ko abendua. 40. zenbakia

EHUEuskal Herriko Unibertsitateko Hez-

kuntza Aldizkariaren azken alean, beste-ak beste, “Islamari buruz ikonoen bidezzabaldutako mezuak, euskarazko testu-liburuetan” Mario Unamunoren artiku-lua edo Maria Angeles de la Cabak idatzi-tako “Adin txikikoen ebaluazio sozio-pertsonala egoera ahul-ahuleko testuin-guruetan” artikulua aurkituko ditugu •

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

... nora joangogara?

Haritz Berri Baserri EskolaTxikienak baserri girora gerturatzeko aukera

Nafarroa Garaian, Aranguren hara-nean kokatuta dagoen herri txikia daIlundain. Eliza eta Haritz Berri BaserriEskola besterik ez daude han. Nafarro-ako gobernuak herria erosi zuen, etaIlundain-Haritz Berri Fundazioarenegoitza kokatu zuen izen bereko he-rrian. Gizarte arretarako, arreta profe-sionalerako eta ingurumen gaiak lan-tzeko fundazioa da, eta proiektu horre-kin lotuta sortu zuten Haritz Berri Base-rri Eskola duela 20 urte.

Baserria, ukuilua eta bertako ani-maliak ez ezik, baratze ekologikoa etabasoa ere bisita ditzakete Haritz Berriragerturatzen direnek. Gainera, eskain-tza zabaltzen ari dira etengabe, eta

energia berriztagarriak lantzeko par-kea ere bisitatu ahal izango da urtarrile-tik aurrera. Klimaren arloa ere jorratunahi dute etorkizunean, eta estazio me-teorologiko didaktikoa jarri nahi duteabian, baita uraren birziklatzea azaltze-ko gunea ere.

Baina baserria bisitatzera gertura-tzen dira, batez ere, ikasleak Ilundaine-ra, hori lantzeko beharra handia baitagaur egun. Gehienbat, Haur Hezkun-tzako haurrak joaten dira, adin horretanhasten baitira animaliak lantzen. Iruñe-rrikoak izaten dira gehienak, eta hiri in-gurukoak izanik, ez dute baserri mun-dua ezagutzen, Mikel Lasarte Haritz Be-

rri Baserri Eskolako zuzendariak esandigunez: “Haurrek oihaneko anima-lien gaineko dokumentalak ikusten di-tuzte telebistan, eta gehiago dakite le-hoiari edota tigreari buruz bertako ani-maliei buruz baino”. Esnea, oilaskoakedota urdaiazpikoak nondik etortzendiren ez dute jakiten, eta gehien esker-tzen dutena animaliak bertatik bertaraikusteko eta horiek ukitzeko aukeraizatea da.

Taldeak iristen direnean, Sutondo-ko gela deitzen den gelan biltzen dituz-te, haurrei ikusi behar dutenaren gaine-ko azalpenak ematen dizkiete, etaarauak zein diren jakinarazten diete.

40 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

Esnea tetrabrik delakotik datorre-la pentsatzen duten haurrak badirelaentzun izan dugu noizbait, baina ho-riek Euskal Herritik kanpokoak direlapentsatu izan dugu horrelakoetan.Gurean, baserria ekonomiaren arda-tzetako bat izan den lur honetan ere,bada, esnea behiak ematen duela ja-kin arren, nola lortzen den ez dakie-nik. Eta,hain zuzen ere,horrelako us-te okerrak baztertzearekin batera,baserri mundua txikienei gerturatzeadu helburu Ilundainen dagoen HaritzBerri Baserri Eskolak.

Page 41: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

134. zenbakia. 2009ko urtarrila • hik hasi • 41

Gero, taldeak egiten dituzte, eta anima-liak ikusteko bisitaldi gidatua hastendute. 400 bat animalia dituzte, 40 espe-zie baino gehiagokoak, eta bertakoarrazak ikus daitezke; behi piriniarra,latxa arrazako ardia, euskal oiloa, ber-tako behorrak, hegazti mota asko, un-txiak… Animalia bakoitzaren alderdigarrantzitsuenak aipatzen dizkieteikasleei: familia zer animaliak osatzenduten, zer produktu ematen dituzten,zer elikagai mota behar dituzten, nolazaintzen diren, ezaugarri garrantzitsue-nak zein diren…

Baratze ekologikoa lantzera joatendenik ere bada, eta beste talde batzuekbasoko ekintzak egiten dituzte. Baso-an, zuhaitzak, zuhaixkak, bertako lan-dareak, biodibertsitatea… lantzen di-tuzte.

Metodologia praktikoa da, eta hau-rrek aurrez duten ezagutzaren araberalantzen dituzte gaiak. Aurrez irakaslee-kin hitz egiten dute haurrek zer landubehar duten jakiteko, eta, Mikelek esandigunez, bisita egin aurretik ikastetxe-an gaia lantzen dutenean, askoz ereaberatsagoa izaten da Haritz Berriko bi-sita. Nolanahi ere, Haritz Berri BaserriEskolan, haurrak ingurumenarekikoerrespetuzko jarrerak izatera bultza-tzea da helburu nagusia•

- Prezioa: bisitak 5,25 euro balio du. Jardueren arabera, prezioak aldatu egitendira.

- Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egin daitezke.- Aterpetxean bertan bazkaltzeko aukerarik bada, hala nahi izanez gero.

Bisitaldi gidatuak- Baserri eskolara edota baratze ekologikora.- Ilundaingo basora.

Jardunaldiak Baserri Eskolan- Etxaldea.- Baratzea.- Basoa.- Ikastetxeak proposatutako beste bat.

Egonaldiak- Bi egunekoak edo egun gehiagokoak izan daitezke.

Udako kanpaldiakTailerrak

- Baserriko edota baratzeko tailerra.- Birziklatze tailerra.- Sendabelar tailerra.- Herri kirol tailerra.- Erlezaintza tailerra.- Ogi tailerra.

- Baserria, hainbat animalia motarekin.- Baratze ekologikoa: negutegiak, fruta arbolak, mahastia.- Iruñerriko lehorreko laboreak: zerealak, olio landareak, ilarrak…- Lore eta landare mintegia.- Lorategi botanikoa, 90 landare motarekin.- Baso didaktikoa: 10.000 metro koadro ditu eta interpretazio lana egiteko

prestaturik dago.- Ibilbideak Ilundaingo basoan: aterpea, oreinak, belardiak, galtzeko arris-

kuan dauden bertako arrazak…- Baserriko tresnen erakusketa.- Milagro-Zaraitzu abelbidea.- Energia berriztagarriak.- Estazio meteorologikoa.

- Etxe inguruko koadernoak (baserria, baratze ekologikoa eta basoa).- Web orrialdea.- Argitalpenak: Ilundaingo basoa eta Ilundaingo landareen gida.

iSan Juan31192 ILUNDAIN (Nafarroa)Telefonoa: 948 339 004Faxa: 948 339 [email protected]

Oharrak:

Jarduerak:

Natur baliabideak:

Lanerako baliabideak:

HHAARRIITTZZ BBEERRRRII BBAASSEERRRRII EESSKKOOLLAA

Page 42: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

42 • hik hasi • 134. zenbakia. 2009ko urtarrila

atzeko atetik

Aurtengo gabonetan jostailu salmenta ohi baino beranduago hasi den arren, ez daiazkoa baino eskasagoa izan. Hego Euskal Herrian 187 euro inguru gastatu dituzte haurbakoitzeko, iaz baino 13 euro gutxiago.

Iturria:Berria egunkaria,2008-12-16.*

Ikasle garaiak

Urteak dira ikasle garaiak pasa ni-tuela, eta orain, orduan baino are kriti-koagoa naiz jaso nuen hezkuntzarekin.Haurtzaro zoriontsua izan nuen oso(pribilegiatua ni), baina, ordu asko ber-tan pasa arren, garai hartako pasarteederren artean, gutxi dira eskola giro-koak. Jasotako hezkuntzaren zama na-bari dut oraindik bizitzaren alor asko-tan. Eskola garaiak oroitzen ditudane-an, besteen artean, hitz hauek datozkitburura: azala, itxura, kopurua, teoria,lasterketa, hartzailea eta norbanakoa.Ikastea oztopoz betetako lasterketazen eta helmuga, hala edo nola, titulualortzea. Ikasleak, adinaren arabera sail-katuta, eduki teorikoz bete beharrekopoltsa hutsak ginen. Edukiak testuaketa zenbakiak ziren, zenbat eta gehiago

hobe, eta garrantzitsuena, azterketaegunean, aurreko egunetan buruz“ikasitako” eduki horiek errepikatzenjakitea zen. Hori bai, behin azterketagaindituta, disko gogorraren formate-oa egin genezakeen, lasai asko.

Edukiak, askotan, gure garaiarekineta inguruarekin arrotzak ziren, eta ber-takoa baztertuta, kanpokoari ematenzitzaion garrantzi handiagoa. Ikasketateknikoak bai, baina zer erakusten zengiza harremanei buruz? Osasuna, se-xualitatea, sentimenduak, elikadura,aisialdia, drogak, lana eta abar, gure bi-zitzaren ezinbesteko parte dira, eta ho-riei buruz dakiguna, kaleak eta bizitakoesperientziek erakutsi digute. Ikasleakhartzaile hutsak ginen (kontsumitzaile)eta irakasleak zein liburuak esandakoaontzat hartu eta, xehatzeko denborarikgabe, kontsumitu beharra genuen.

Izotzezko irakaslea irudikatzen dut.Talde lana ez zen apenas bultzatzen etabakarka egin behar izaten genuen lanasko (besteak konpetentzia balira be-zala). Lanak entregatzeko garaian, edu-kiari baino, orrialde kopuruari errepa-ratzen genion gehiago. Badakit urte as-

ko igaro direla eta gauzak asko aldatu-ko zirela (espero dut), baina, bidean to-patzen ditudan gazte asko, akats ber-tsuak errepikatzen ikusten ditut.

Hezkuntza ez da soilik eskola kon-tua, guztion ardura da. Musika zaletuanaizen aldetik, gazteekin saio batzukegin izan ditut, musika munduari buruzdudan ikuspuntua azalduz (komuni-kabide handietan ematen denari kon-trajarria). Musika, komunikazio tresnaaparta da eta erakargarria oso, baina,nik dakidala, gutxi landua eskola mun-duan (aisialdirako zerbait bezala ikus-ten da gehiago). Geografia eskolak le-kuan lekuko kantuen bidez imajina-tzen ditut; kultura eta hizkuntza desber-dinak ezagutzeko sarbidea izan daite-ke (ingelesean erabili ohi da), edo kan-tuen letrak aztertuta gai bati edo bestea-ri buruzko hausnarketa zabal dezake.Bidegabeko mundu honi buelta ema-teko borrokan, guztiok dugu zer esana.Bidea luzea da (amaigabea agian) bai-na bidai lagun ederrak ditugu alboan(Toni Lodeiroren Consumir menos, vi-vir mejor (Txalaparta argitaletxea) libu-rua, adibidez).

Aritz SOUND SYSTEMMUSIKA-ADIKTOA

Co

nn

y B

eyre

uth

er

Page 43: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Udan izandako urakanek sortutako kalteei aurre egitekolaguntza behar du Kubak, eta Hik Hasik, urtarrileanhara goazenez, bertara eramateko eskola materiala bildu-ko du. Zehazki, HHaabbaannaakkoo EEnnrriiqquuee BBaarroonnaa Goi mailakoInstitutu Pedagogikora (iirraakkaassllee eesskkoollaa) eramatekomateriala bilduko dugu: arkatzak, boligrafoak, errotula-gailuak, koadernoak (100 ale) eta informatikako materiala(disketeak, CDak eta pen-drive-ak). Kubarekin zuen elkartasuna adierazi nahi baduzue, esker-tuko genizueke materiala gure bulegora ekartzea edobidaltzea urtarrilaren 20a baino lehen.

Mila esker!

KUBAko hezkuntzarekin

elkartasuna

Page 44: GAIA: INGURUNE SOZIALERA EGOKITZEKO HEZKUNTZA PLANAK ... · HEZKIDETZAZ: BLOGAK • HARITZ BERRI • ARITZ SOUND SYSTEM hik hasi 134 ... eta Euskal Herriko baliabide pedagogikoen

Haur-jolasen abestiak I, II eta III CDetan agertzen ziren abestiak eta azalpe-nak eskaintzen dituen Liburu-CD bakar batean jaso ditugu, honela sailkatuta:

- “Euskaraz jolasten” eta “Trena” abestiak - Behatzen jokoak (4)- Bidaietako jolasak (5 abesti) - Gomatakoak (4)- Zotz egitekoak (3) - Pilotarekin jolastekoak (2)- Txalotako jolasak (5) - Lurrekoak (5)- Txikienentzako jolasak (4) - Ilaran jartzekoak (3)- Korroan aritzekoak (6) - “Corrido” erakoak (2)- Zabuan kantatzekoak (3) - Ezkutaketakoak (2)