GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia,...

44
hh GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA • ESPERIENTZIA: ZU ZEU IZAN EKARPENAK: ESKOLA TXIKIAK • GALDEIDAZUE: JOSE RAMON MAUDUIT • ZUGARRAMURDIKO SORGINEN ETXEA • ATZEKO ATETIK: ONINTZA ENBEITA 144 hik hasi 4 EURO • 2010EKO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA SONIA COMPOSTELA psikomotrizitateko aholkulari italiarra ELKARRIZKETA

Transcript of GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia,...

Page 1: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

hhGAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA • ESPERIENTZIA: ZU ZEU IZAN • EKARPENAK: ESKOLA TXIKIAK • GALDEIDAZUE: JOSE RAMON MAUDUIT •ZUGARRAMURDIKO SORGINEN ETXEA • ATZEKO ATETIK: ONINTZA ENBEITA

144hik hasi4 EURO • 2010EKO URTARRILA EUSKAL HEZIKETARAKO ALDIZKARIA

SONIA COMPOSTELApsikomotrizitateko aholkulari italiarra

ELKARRIZKETA

Page 2: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik
Page 3: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

aurkibidea8gaia

FAMILIA ETA ESKOLAFamilia oso instituzio konplexua da. Oso konposizio etaegoera anitzekoak dira, gero eta anitzagoak, gainera.Eskola ere, oso konplexua da. Eskola bakoitzak bere bere-zitasunak ditu. Horregatik, heziketari ahalik eta etekinikhandiena atera nahi bazaio, bi instituzioek elkarrekin aritubehar dute lanean.

16elkarrizketak

SONIA COMPOSTELAItaliako Bassano di Grappa hiritik etorri berria da Uned-Bergarako Psikomotrizitate Praktikako Eskolak Gasteizen antolatu zuen jardunaldietara.Sonia Compostela Bernard Aucouturierren psikomotrizitatepraktikan ari da aholkulari gisa.

Argitaratzailea: XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408 ; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa:[email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690. Erredakzioa: Joxe Mari Auzmendi,Ainhoa Azpiroz, Izaskun Beraza eta Arantxa Urbe. Erredakzio batzordea: NereaAgirre, Miren Guilló, Mari Karmen Irastorza, Pello Jauregi,Aritz Larreta, Josi Oiarbide, Maite Saenz, Xabier Sarasua. Aholkulkariak: Nerea Alzola,Abel Ariznabarreta, Felix Basurko, Be-goña Bilbao,Mariam Bilbatua, Aines Dufau,Luis Mari Elizalde,Lore Erriondo,Gurutze Ezkurdia,Idoia Fernandez,Xabier Isasi,Irene Lopez-Goñi,Izaskun Madariaga,Karmele Perez Urraza,Amaia Vazquez,Lontxo Oihartzabal,Fito Rodriguez eta Matilde Sainz. Administrazioa:Arantxa Goiburu. Diseinua:TRAM•Graf!k. Maketazioa: Xangorin. Inprimategia:ANtzA S.A.L. Azalekoirudia:Bideo jokoak. Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia (2009-12-09). Kopurua:3.700 ale.

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke. hik hasik ez ditu beregain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

5 editoriala

6 kronika

8 gaiaFAMILIA ETA ESKOLABI INSTITUZIO KONPLEXU

16 elkarrizketaSONIA COMPOSTELA

24 esperientziakZu zeu izan. Bazen Behin Clown

26 ekarpenakEskola Txikiak. Dagokienaren eske

28 ekarpenakKosmodetektagailua ikasgelara. Zientzia sustatzeko tresna

30 galdeidazueBigarren mailako haurrak lehen mailako herrialde batean?Jose Ramon Mauduit

33 berriak

40 nora joango gara?Zugarramurdiko sorginen etxeaEgonaldi magikoa

42 Atzeko atetikOnintza Enbeita

www.hikhasi.com

Page 4: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Harpidetza orria

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoz

Izena 1. Deitura

Telefonoa

Posta Kodea

2. Deitura

Helbidea

Herria Herrialdea

Lantokiaren herriaLantokia

IFZ-NAN

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

hik hasi Euskal heziketarako aldizkariaErrekalde hiribidea, 59 Aguila eraikina, 1. solairua

20018 DONOSTIA. GIPUZKOA Tel: 943/37 14 08 Faxa: 943/37 21 54

HARPIDETZA SARIAK (BEZ barne) 50 euro

Prezio horren barruan 10 aldizkari, ale monografikoaketa Euskal Herriko baliabidepedagogikoen gida.Horrez gain, prezio bereziakUdako Topaketetan etaargitararatzen ditugungainontzeko materialetan

hik hasik zure parte-hartzeaezinbestekoa du,harpide zaitez!50 euro urtean

Posta elektronikoa

Page 5: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 5

e d i t o r i a l au r t a r r i l a

MMaaddrriilleettiikk bbuueellttaann hhaaiinnbbaatt ggooggooeettaa

Madriletik etxerako bueltan eginda-ko hausnarketek osatu dute zenbaki ho-netako editoriala.

Bidaia, —Euskal Herritik Madrile-koa, alegia—, ez da aukerako ez une ego-kian suertatutakoa. Zerbait izatekotan,ordea, beharrezkoa izan da.

Madrilen, berriz, beste bost euskal-dun gehiago epaituko dituzte: Iñaki, Xa-bier, Martxelo, Joan Mari eta Txema.Haien delitua, euskal jendarteari euskarahutsezko egunkari bat eskaintzearekinamets egitea. Eta delitua are larriagoabihurtu duen ekintza, ametsa egi bihurtueta EGUNKARIA egituratzea gure eskujarriz kalean.

Guk ere gure irakasle eta hezitzaileahotsa altxa nahi genuen. Ahotsa altxaeta euskalgintzaren eta jendarteko bestehainbaten ahotsari batu. Haiekin bateraesan nahi genuen legez eta epaiez ezarrinahi diguten bide honetatik nekez joangintezkela jendarte hobeago, justuago,baterantz. Horretarako joan gara Madri-lera.

Hezkuntzan dihardugunok ongi da-kigu norberaren ideia politikoen eta

bereizten gaituena denak aberasteko au-kera gisa ikus liteke.

Eskoletan lehenetsi diren balioak el-kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza etabeste hainbat dira. Zerrendaturik daudeHezkuntza Proiektuetan.

Gure hezkuntzan hezitzeko bigarrenera horri heldu diogu. Batzuetan asmatuzeta beste hainbatean ez hainbeste.

Madrilen ikusitakoak eta bizitakoakburuan, denek ontzat eman ditugunbalioetan hezitako lagunekin gure jen-dartean zer gertatzen ari den etorri zaigugogora.

Gaur euskalgintzan konprometitu di-ren lagunak izan dira. Atzetik, aurki, bes-te jendarte eredu baten alde konprometi-tutakoak. Gazteak, berriz, noiznahi.

Eta Madrilerako enegarren bidai ho-netan benetan zer den epaitu eta zigortunahi dena agertu zaigu lotsagabeki.Horretarako, frogarik, akusaziorik edoezer ez badago ere.

Nahiko genuke hauxe balitz Madri-lera egin beharreko azken bidaia. Askoesan nahiko luke horrek, denen alde.

mundua ikusteko modu partikularrarengainetik, gure egitekoa bihar-etzi jendar-tea osatu eta kudeatuko duten gaurkohaur eta gazteak hezitzea dela.

Eta hezitzea zein hitz zabala eta sako-na den ikusi dugu behartua baina beha-rrezkoa den gure bidaia honetan.

Hezitzea, batez ere, pertsonoi duinta-sunez eta libreki bizitzeko tresnak es-kaintzea esan nahi du: norbere buruaaberasteko eta jendarteko partaide guz-tientzat bidezkoagoa izango den mundubaten alde egiteko.

Hezitzeko moduak asko izan litezke.Eta horretan ere eskarmentu luzea duguhezkuntzan.

Heziketa autoritarioa izan liteke, tota-litarioa. Hor ez dago ekarpenik egin be-harrik, boterea duenari obeditu eta nor-beraren nortasunari eta identitateari ukoegin besterik ez, gehienetan.

Heziketa partehartzailea izan liteke.Nork berak pertsona gisa eta talde gisa di-tuen eskubideak eta beharrak kontuanhartu eta errespetatzen dituena. Pertsonaguztiek kontatzen dute, agintea dutenakzein ez dutenak. Pertsona besteengandik

Gure eskoletan lehenetsi direnbalioak elkartasuna, justizia,kritikotasuna, iritzi ezberdinekikoerrespetua, ekintzailetza eta bestehainbat dira. Zerrendaturik daudeHezkuntza Proiektuetan.Zer lehenetsi da, baina,jendartean?

Page 6: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

6 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Bi orduko lanuztea egin zutenEuskarabidean irakasle lanean

aritzen diren hogei euskarateknikarik. Ezarri dizkieten lan

baldintza berriak gaitzestekoegin zuten lanuztea.

Euskarabidea EuskararenNafar Institutuko irakasleen

hitzetan lanean daramatzaten 21urteetako baldintzarik okerrenak

ezarri nahi dizkiete. Salatudutenez, ordutegiari etaegutegiari dagokionez,administrazioko beste

euskaltegiekin eta LehenHezkuntzako irakasleekin

alderatuta "baldintza nabarmenokerragoak inposatu" nahi

dizkiete foru agindu berri batenbitartez. Egiten duten lanarenaraberako eskubideak eskatu

zituzten Euskarabideakoeraikinaren parean. Hain zuzen

ere, Irakasle lanak, irakaslebaldintzak izan zen aukeratu

zuten leloa.

kronika

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-

lak aurkeztu duen dekretu proiektua-

ren “hitzaurrean” euskarari “Lehenta-

sunezko arreta ematen dion mezu bai-

korra jasotzea” proposatu du Euskadi-

ko Eskola Kontseiluak Konrado Mu-

gertza presidentearen ahotik.

Izan ere, Mugertzaren hitzetan Es-

kola Kontseiluaren dokumentuetan ja-

sota dago euskara dela “argi eta garbi”

ikastetxeetan komunikazio hizkuntza

nagusia. Halaber, Eskola Kontseilua-

ren ustez, ikasle guztientzat etapa ba-

koitzaren amaierako oinarrizko eska-

kizun mailak zehaztu behar dira.

Bestalde, “Hizkuntza ereduen siste-

ma gainditzeko beharra” ere agerianutzi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuz-koako hezkuntza eragileek. Besteakbeste, Mugertzaren hitzetan, ereduensistemak ez dituelako ikasle guztienemaitzak bermatzen.

Eskola Kontseiluaren txostenak,era berean, euskararen erabilera esko-laz kanpoko jardueretan ere sendotuahal izateko ekimenak sustatu ditzalaeskatu dio Hezkuntza Sailari. Baita eus-kararen irakaskuntzako salbuespenakahalik eta gehien mugatzeko ere.

‘Euskal Herria’ terminoaren ingu-ruan ere hitz egin du Eskola Kontsei-luak. Mugertzaren hitzetan ados daude“Euskal Herria” terminoa “Euskadire-kin” ordezkatzearekin esparru politi-ko-administratiboari dagokionez. Bai-na eskatu dute “Euskal Herria espa-rruaren ikusmoldea” onargarria izateanatur zientziak, gizarte zientziak etabeste curriculum esparru batzuetan ere.

Eskola Kontseilua da Eusko Jaurla-ritzak hezkuntza gaietarako duen kon-tsulta eta aholkularitza erakundea. Ber-tan daude hezkuntzako gizarte eragilegehienak, eta arauak onartu edo baz-tertu beharrean, proposamenak egitenditu.

“Lehentasuna”eskatu du

Eskola Kontseiluak euska-

rarentzat

Page 7: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 7

"Haurrak egin nahi ez duena egin dezanlortzeko, hezitzaileek iruzur desberdinakerabiltzen dituzte: hor dago, hain justu,gezurra ikasgaiaren sorrera"

WittgensteinNafarroako Ikastolen Elkartearibi milioi euro ematea onartu du

Espainiako Kongresuak. Pello Mariñelarena NIEko

zuzendariaren hitzetan “dirulaguntza horren bidez ikastola

batzuen egoera konpon daiteke”.Irtenbidea, baina, behin-behinekoa

baino ez litzateke izango.Nafarroako hainbat ikastola

egoera ekonomiko larrian daude;Irunberrikoa, Tuterakoa,

Lodosakoa eta Vianakoa, hainzuzen. Ikastola horiek guztiakeremu erdaldunean daude eta

beraiek bakarrik eskaintzen duteeremu horretan D ereduan

ikasteko aukera. Ikastola horienegoera legeztatze aldera, ikastoleiurtero 1,7 milioi euro bideratzekokonpromisoa hartu zuen Sanzen

Gobernuak. Ordutik, laguntza horitxikitzen joan da, eta datorrenurteko abuztuaren 31n guztiz

desagertuko da. Duela gutxi, Patxi Lopez Eusko

Jaurlaritzako lehendakariakjakinarazi zuen Nafarroako eta

Iparraldeko ikastolek Araba,Bizkaia eta Gipuzkoatik jasotzenzuten 1,9 milioi euroko laguntza

bertan behera geldituko zela. Hainzuzen ere, Miguel Sanz

Nafarroako presidentearentzatdiru laguntza horiek ematea

Nafarroako hezkuntza sistemanesku sartzea zela adierazi zuen.

Hezkuntza erreformaren

aurkako mobilizazioak

Ipar Euskal Herrian

Luc Chatel Frantziako Hezkuntza

ministroak proposatutako erreforma

ozen deitoratu zuten Ipar Euskal Herri-

ko ikasleek joan den abenduan. Hain-

bat egunetako mobilizazioetan lizeoak

blokatu eta manifestazio ugari egin zi-

tuzten langile eta ikasle sindikatuek

deituta.

LAB-Irakaskuntzak salatu zuenez

“erreforma horren helburua, oroz gai-

netik, izan diren eta izanen diren postu

murrizketak (80.000 lanpostu 2012ra

bitartean) ahalbidetzea besterik ez da,

irakaskuntzaren kalitatea, ikasleentza-

ko aukerak eta irakasleen lan baldin-

tzak okertuz”.

Ikasleek bestalde, Lapurdiko zazpi

lizeotako sarrerak blokatu zituzten sa-

rrera galarazteko. Eta abenduaren 10ean

Baionako tren geltokitik abiatu zen ma-

nifestazioa egin zuten. Ikasi eta Irauli

ikasle sindikatua zihoan “Hezkuntza ez

da salgai” lelopean egin zen manifesta-

zioaren buruan.

Frantziako Hezkuntza ministroak

ikasleentzako sostengu orduak ezarri

nahi ditu indarrean. Eta, besteak beste,

historia eta geografia ikasgaiak kendu

nahi dizkie lizeoko azken urtean dau-

den zientzia arloko ikasleei. “Ikasle eta

irakasleen iritzia kontuan hartu gabe,

erreforma egin nahian dabil Frantziako

Hezkuntza azken urte luzeotan”, salatu

zuen Ikasi eta Irauli ikasle sindikatuak.

Ikasleen iritziz, baina, Chatelen

erreforma hezkuntza publikoa suntsi-

tzeko bidean emandako urratsa baino

ez da. Izan ere, ikasleen ustez, errefor-

maren arrazoi nagusiak ez dira hezkun-

tza arlokoak, ekonomikoak baizik. Ika-

si eta Irauliko ikasleek azaldu zutenez,

erreformaren ondorioz 40 ikasle egon

daitezke gela batzuetan. Horrela, ikas-

leak neurri gabe metatuz, hezkuntza-

ren kalitatea kolokan jartzen dela salatu

dute ikasleek.

Page 8: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

G A I A

8 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Familia eta eskola

Bi instituzio konplexu

Page 9: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Gurasoen eta eskolaren arteko harremanak

Munduko hainbat tokitan egindakoikerketen arabera, gurasoak eta eskola-ko langileak elkarrekin aritzeak eraguztietako emaitzak hobetzen ditu.Horregatik, bien arteko erlazioa eta ko-laborazioa zaindu eta sustatu beharre-koak dira.

Familia oso instituzio konplexuada. Familia guztiak ia-ia desberdinakdira. Oso konposizio eta egoera anitze-takoak, gero eta anitzagoak, gainera.

Eskola ere, bestalde, instituzio gisa,oso konplexua da. Eskola bakoitzakbere berezitasunak ditu, bere antolake-ta, bere ohiturak, bere proiektua…

Horrela ba, bi instituzio konple-xuen arteko erlazioaz ari garela kon-tuan hartu behar dugu.

Erlazio ona beharrezkoa daZaila bezain interesgarria eta beha-

rrezkoa da erlazio ona izatea arlo guz-tietako emaitzak hobetzea baldin badahelburua, behintzat. Ikastetxe bakoi-tzak erronka saihestezina du gurasoeneta langileen arteko erlazio onarena.Erlazio txarrak sortzen badira, arazoakere izaten dira eta horrek komunika-zioa eta kolaborazioa zailtzen ditu.

Beldurrak gaindituBatzutan, familiak beldurra dio es-

kolari. Eta beste batzutan, eskolak bel-durra die hainbat familiari. Gurasoekberen seme-alabei buruz zer esangodieten kezka dute. Eta, aldi berean, ira-

kasleei gurasoek zer eskatuko ote die-ten ere kezkatzen die. Epaitze mota bategoten da tartean eta horrek beldurrasortzen du. Beldur horrek, defentsanjartzen ditu familiak eta defentsan ira-kasleak, defentsan eskola… Maiz, de-fentsa horiek ez dira konszienteak etaez da jakiten zergatik gertatzen direnere. Horrek, hausnarketarako bideaeman beharko liguke. Kolaborazioa,parte hartzea, elkarlana bidea izan lite-ke hori guztia gainditzeko.

Konplexutasuna erronkaFamilia mota ugarirekin egiten du-

gu topo eskolan bertan. Familia anizta-sun horrek aberastu egiten du, eta, aldiberean, zaildu. Hori kontuan, eskola-ren eta irakasleen ikuspuntutik, anizta-sun hori onartzen eta aurreiritzirik gabetratatzen ikasi behar da. Hori baita fun-tsa, abiapuntua, errealitatea ezagutuzeta dagoenetik abiatuz eskolak dituenhelburuetara bideratzeko aukera. Tar-teka, aurreiritziak orokortzeko joeraizaten da, familia bakoitza eta haur ba-koitza desberdina dela ahaztuta.

Eskolak mugak dituHeziketa kontuan gehiegi jarrita da-

go ardura irakasleengan eta eskolan.Jakina da eskolak bakarrik ezin duelahezi. Izan ere, familia da heziketaren ar-duradun nagusia.

Eskolak hezitzen du, noski baietz!Baina neurri batean soilik. Parte garran-

G

Inor ez da jakinda jaiotzen.Ikasi, ikasi eta ikasi. Horixe dabizitza. Eta guraso izaten ereikasi egiten da. Ez da betebeharerraza, eta asko dago jokoan:seme-alaben heziketa, hain zu-zen. Izan ere, ez da nahikoaseme-alabak eskolara bidaltze-arekin. Familia, orohar, soziali-zazio eragile oso garrantzitsuada haurrarentzat eta, beraz, zu-zenean hartu behar du parte bereheziketan. Horregatik aipatzenda behin eta berriz gurasoek etaeskolak elkarlanean aritu behardutela seme-alaben heziketa la-nean. Nola baina? Bide horretanlanean ari diren hainbat proiektuekarri ditugu orrialde hauetara,eta egungo hezkuntzako hirusare nagusietako ordezkariekgurasoen eta eskolaren artekoharremanei buruz duten iritziaere jaso dugu.

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 9

Page 10: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

10 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Gurasoak eta eskola harremana

tzitsuena familiari dagokio.Ezin da ahaztu, bestalde, komuni-

kabideek, aisialdiak, inguru sozialaketa abarrek ere badutela bere eraginaikasle bakoitzaren heziketan.

Familiak mugak dituAskotan, aitak eta amak biek lana

egiten dute. Horrela izatea nahi dugu,hala sinisten dugu, eta, errealitateanhala da. Gurasoak nekatuta iristen diraetxera beren lanetatik, seme-alabekikoatentzio, dedikazio eta ondorio guztie-kin. Gainera, askotan, guraso bakarraizaten da, egoera zailduz. Hezitzekomugak nabarmenak dira.

Elkarlana da bideaSarritan, irakasleei iruditzen zaie fa-

miliek ez dutela nahikoa egiten eta fa-miliei ere iruditzen zaie irakasleek ezdutela egin beharrekoa egiten.

Familiak mugak ditu eta eskolakere mugak ditu. Bi instituzioek mugahandiak dituzte hezitzeko garaian,haur bakoitzaren heziketa garatzera-koan... Eta errua, berez, ezin zaio inoribota. Bi aldeak, printzipioz, umea ongihezitzea nahi dute. Hala izanda, zeregin liteke?

Irakasleak edota langileak, oro har,ongi egotea komeni da, errespetatuaksentitzea. Hezitzailea gero eta hobetoegonda, gurasoekin gero eta erlaziohobea izanda, ikasleak hobeto egongodira eta etekin handiagoa aterako zaioheziketa prozesuari.

Eskolako irakaslea, jangelako lan-gilea, garbitzailea, administraria, auto-busetako profesionala... denak dirainstituzio konplexu horren partaide,eta gurasoak ere bai. Horrez gain, esko-lako langile asko guraso ere badira.

Horregatik, eskolaren eta familia-ren artean egiten den banaketa ez dahain argia eta erreala. Nolabait esateko,denen egitekoa da neska-mutilen hezi-keta eta banaketa baino, elkarlana dabilatu behar dena.

Zer hobetzen da gurasoek eskola-ren bizitzan parte hartzen badute?

Alde batetik, eragin positiboa du se-me-alaben emaitzetan. Bai arlo akade-mikoan eta bai egokitze, motibazio,portaera, jarrera eta abarretan ere.

Alaba-semeek gurasoen parte har-tzea eta interesa ikusten duteneanerrendimenduan hobetzen dute, segu-ruagoak sentitzen dira eta horrek la-gundu egiten die heziketa prozesuan.

Bestalde, parte hartzen duten hei-nean, gurasoek ere hobeto ezagutzendute ikastetxea, dauden aukerak etazailtasunak, harremanak egiten dituzteeta giroa hobetzen da. Horrekin, ezezagutzeak beldurra sortzen duen be-zala, ezagutzeak konfiantza eta jarrerabaikorragoa sortzen du eskolarekiko.

Eskolak familien premiak hobetoezagutzen dituztenez, gainera, motiba-tuagoak aritzen dira horiei erantzunnahian, eta, horrek guztiak aldeko era-gina izaten du.

Nola erraztu familiaren eta eskola-ren arteko parte hartzea

Bi aldeen arteko komunikazioaezinbestekoa da. Komunikazioak binorabideetan izan behar du. Hau da, fa-miliak informazioa jaso behar du esko-latik (eskolak dituen eskaintzak, partehartzea errazteko dauden aukerak, zereta nola ikasten den, nola lagundu es-kolan eta etxean...) eta eskolak jaso be-har du familiatik (dituen beharrak,ametsak, proiektuak, gogoak eta kez-kak, zertan parte hartzeko eta laguntze-ko prest dagoen...).

Familia bakoitzaren egoera, itxaro-penak, nahiak, eta mugak ezagutzeaere egoki litzateke, parte hartze proze-suan bidea errazteko.

Nola hobetuJarrera positiboa izatea komeni da.

Egoera erreala ahalik eta ondoen eza-gutzea litzateke abiapuntua. Diagnosiaegin familiak eta eskolako langileakegiten ari direna ezagutzeko, bai etxe-an eta bai eskolan. Eta hori ezagututa,denok adostutako plana egitea komenida heziketa prozesua hobe dadin.

Ez dago bidezidorrik, elkar ezagu-tzea da bidea, eta horretarako konfian-tza giroa ezinbestekoa da.

Page 11: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 11

G A I A Familia eta eskolaBi instituzio konplexu

Asko dira gurasoek euren seme-alabenheziketan zuzenean parte hartu behardutela uste duten pertsona, talde edotaelkarteak. Hori dela eta, Euskal Herrianbadira gurasoen lana errazteko helbu-ruarekin lanean ari diren hainbatproiektu. Euren seme-alaben hezkun-tzaren gaineko kezka duten gurasoekbultzatutakoak dira batzuk. Beste ba-tzuk, berriz, guraso horiek izan ditzake-ten premiei erantzuteko helburuarekinsortutakoak.

Jarraian, www.guraso.com webgu-nea, Gurasolandia haur eta helduen-tzako parkea, Egiteko prest! aldizkariaeta Gurasotegi egitasmoa ezagutukoditugu.

GURASO.COMGaztea da oso www.guraso.com etahorrela definitzen du bere burua: gura-soen premiak asetzeko webgunea.2008ko irailean, Txus Arrietak webgu-nearen ideia aurkeztu zien ArrasatekoUdaleko euskara teknikariei, eta azkenhoriek, ideia interesgarria zelakoan,Goiena Komunikazio Zerbitzuenganaeta Txatxilipurdi elkartearengana jo zu-ten webgunearen bideragarritasunaaztertzeko asmoz.

Egoitz Larrañaga Txatxilipurdi el-karteko kidea da eta berak azaldu due-nez “Guraso.com egitasmoa bizi du-gun garaiotako ondorio zuzena da”.Hau da, “amatasuna eta aitatasunaegungo gizarte berdinago honetaraekartzeko saioa”. Txatxilipurdi elkarte-aren ustez, guraso berriek seme-alabenheziketan aurkituko dituzten arazoakaskotarikoak izaten dira.

Azken batean, ustezko xamurtasu-naren ordez gizarte honetan nagusiden estresak eraginda zailtasunak bi-

derkatu egiten dira: haurdunaldi eta er-ditze zailak izaten dira, haurtzainde-giak eta haur eskolak gainezka daude,lana eta gurasotasuna uztartzea oso zai-la da, heziketan joera berritzaileak dau-de etengabe, bikote banaketaren alter-natiba mingarria presente dago, gurasoadinduxeak ugaritzen ari dira…

Horiek guztiak kontutan izanda,“web gunearen helburu nagusia, gura-soentzako baliabideak eskaintzea da,informazio ezberdina biltzea eta fami-lien eskura ipintzea”. Izan ere, guraso-ek heldulekuak behar dituztela ustedute ekimena kudeatzen duten eragile-ek: “Gizarte post-moderno eta berdina-go honetako eredu berriak jarri beharzaizkie: foroa zabaldu, esperientziaktrukatu, informazio zehatza eta berezi-tua eman eta hartu...”, azaldu du Larra-ñagak. Bestalde, umeen heziketareninguruko informazio asko dagoela usteduten arren, sarritan hutsala izaten deladiote. Eta informazio hori euskaraz to-patzea, ia ezinezkoa dela. “Zalantzarik

gabe, gurasoentzako euskarazko infor-mazio webgunea falta zen”. Orain,www.guraso.com-en, gurasoak sub-jekto aktibo izan daitezke, beren txo-koa dute, eta beraien gauzez hitz egindezakete. Azken finean, web gunearenerronka familia kontzeptua gaur egu-neko begiekin ikusarazi eta hedatzeadela dio Larrañagak.

Guraso.com ekimenean parte har-tzen duen Arrasateko TxatxilipurdiHaur eta Gazte ekintza elkarteak eskar-mentu handia du aisialdian. Eta gaine-rako hezkuntza eremuetan bezalaxe,gurasoek aisialdian ere parte hartze zu-zenagoa izan beharko luketela uste du-te. “Gurasoak, gaur egun, subjektu pa-sibo bilakatu dira kasu askotan. Etaegoera horri buelta ematea ezinbeste-koa iruditzen zaigu”, azaldu du. Azkenfinean, haurrek, hein handi batean fa-miliartean jasotzen dituzten balioak be-reganatzen dituzte, eta Txatxilipurdikokideen ustez askotan ez gara horren ga-rrantziaz ohartzen.

Gurasoentzako tresnak

Kolaboratzaile talde batek hainbat gai lantzen dituzte webgunean.

Page 12: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

12 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Gurasoak eta eskola harremana

GURASOLANDIA

Aisialdian, hala nola, egunerokotasu-nean, gurasoen papera eta jarrera ezin-bestekoa dela uste dute Txatxilipurdielkartean, eta argi daukate gurasoekinlan egin beharra dagoela. “Gure funtzioeta helburua haur eta gazteengan eus-kararen erabilera sustatzea da, eta gu-rasoen bitartez gure helburuetara zu-zen-zuzenean irits gaitezke. Izan ere,behin eta berriz errepikatzen da hau-rren hizkuntza ohituretan zerikusi zu-zena dutela gurasoen hizkuntza ohitu-rek”.

Helburu hori betetzeko asmoz, etabide batez webgunea ezagutaraztekojoan den azaroaren 15ean Gurasolan-dia familientzako jolas parkea antolatuzuten. Haur eta helduen arteko aisialdiharremana eta euskararen erabilerasustatzeko gunea bilakatu zen Arrasa-ten (Gipuzkoa) jarritako parkea. Hain-bat ekintza eta tailer antolatu ziztuzten;familiartean jolastu, kantatu, gozatu etakontatu ahal izateko, besteak beste.“Hizkuntzaren transmisioa egiteko pa-rada izan zen”.

Normalean, horrelako parkeetanbegira egoten den helduak parte har-tzea zen Gurasolandiaren helburua.Familiako helduak jaialdiko protago-nista bilakatzea, hain zuzen. Dena den,parkea, nagusiki, gurasoei zuzendutaegon bazen ere haurren parte hartzeagarrantzitsua izan zen. Aitak, amak,amonak, izebak, aititak, gertuko lagu-nak... edozeinek har zezakeen parte.Haurrek ezin baitzuten jaialdira baka-rrik gerturatu.

Egun osoan euskarazko jostailuen

Gurasoentzako tresnak

gunea, marrazketa gunea, psikomotri-zitate gunea, aurpegi margoketa, aero-bitoia, karaokea, ipuin-kontaketa, eus-karazko abesti eta jolasak, txapa taile-rra, teknologia berrien gunea, hanka-paloak, ludoteka, dantzaldia....izan zi-ren. “Haur eta helduen parte hartzeaesanguratsua izan zen”, azaldu du La-rrañagak. “Kasu askotan, hezitzaileakgurasoak eurak izan ziren”.

EGITEKO PREST!

2001eko neguan ekin zion Lea-Artibai-ko mankomunitateak (Amoroto, Be-rriatua, Etxebarri, Gizaburuaga, Ispas-ter, Lekeitio, Markiña Xemein, Mende-xa, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar) gura-soentzako egiteko prest! euskara hu-tsezko aldizkaria kaleratzeari. Hasie-ran hiru hilabetetik behin argitaratzenzen, eta orain, urtean bitan. Orotara3.500 familiak jasotzen dute aldizkaria.

Lea Artibaiko ume eta gazteen gu-rasoei zuzendutako proiektua da egite-ko prest!, eta formazio topaketa batzue-tan guraso talde batek proposatutakoizena darama. Hain zuzen ere, Lea-Arti-baiko drogen prebentziorako zerbitzu-tik jaio zen proiektua. Bertan ikusi zu-ten gurasoekin lan egiteko beharra.Besteak beste, prebentzioari dagokio-nean. Elisabet Burgoa Lea-ArtibaikoAmankomunazgoko gizarte zerbitzuen

Haurrek eta familiek primeran pasatu zuten Gurasolandia parkean.

Page 13: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 13

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Familia eta eskola

Bi instituzio konplexu

arduradun teknikoaren hitzetan “fami-liak ezin du inoren eskuetan laga berakegin behar duena eta egin dezakeena”.

Funtsean, gurasoei prebentzio etaheziketa lanean laguntzeko sortu zenaldizkaria. Gurasoekin formakuntzaegiteaz gain, aurrera pausuak ematekobeharra ikusi zuten 2001ean eta horre-la “etxean” lasai irakurtzeko materialerakargarria sortzea pentsatu zuten.“Gurasoen formakuntza saioetan ema-ten genuen edukiez beteta eta etortzenez ziren gurasoek ere eskura izan zeza-ten”.

Izan ere, Burgoaren hitzetan fami-liak ez du aurretik inon ikasten zer etanola hezi, nolako printzipioetan oina-rrituta, zein hezkuntza eredu eskai-ni…Hainbat urtez Lea-Artibaiko man-komunitateak antolatuta gurasoen to-paketetan argi eta garbi ikusi zuten gu-rasoek tresna, baliabide eta aholku fal-ta dutela, besteak beste. “Hutsune batzegoen, beraz, eta hutsune hori, nola-bait arau, laguntza edota irizpide ba-tzuk emanaz, betetzen laguntzea da as-moa”.

GURASOTEGI

Duela pare bat urte abiatu zen Gu-rasotegi egitasmoa Pasai Antxoko (Gi-puzkoa) talde txiki batek bultzatuta.Pixkanaka familia gehiago joan zaizkiogehitzen eta une honetan Lezo, Pasaiaeta Oiartzungo 18 familia dabiltza egi-tasmoaren inguruan. Etxean euskarazegiten duten familiak; horixe baita egi-tasmora hurbiltzeko ezinbesteko bal-dintzetako bat. Izan ere, Gurasotegikojarduera guztietan euskara besterik ezdute erabiltzen.

Seme-alaben hezkuntzaren gaine-an duten kezkak mugituta bildu dira fa-milia horiek Gurasotegi ekimenareningurura. Beraiek ere hezitzaile direnmoduan, zalantza ugari dituztelako.Zalantza horiek besteekin partekatu,eta denon artean aurrera egiteko bide-ak bilatzen saiatzen dira. Euren buruahobeto prestatzen.

Besteak beste, honako galderen in-guruan hausnartzen dute: Nola lagun-du seme-alabei beren sentimendueiaurre egiten? Zigorraz beste, zein bide

daude?; Nola sustatu haurren buruja-betasuna?; Nola erabili goratzea?

Gurasoek gurasoentzat antolatuta-ko ekimena da Gurasotegi. Eurak anto-latzen dira eta eurak dira mugimenduaaurrera daramatenak. Argi dutelakogurasoak direla euren seme-alabenhezitzaile nagusiak.

Egiteko horrek merezi du Guraso-tegiko lagunen hitzetan “gorespena etaantolaketa autonomoa”. Gurasoek eu-ren burua jantzi eta prestatu behar du-tela uste dute. Beti ere, beraien baitanoinarrituta, beraien ardurapean, be-raien irizpideekin, beraien erritmoan.

Gurasotegiko kideentzat, “etxekoheziketak badu bere eremu propioa,beste hezkuntza eremuekin batera dai-tekeena, noski, baina ez ezinbesteaneskola erakundeen menpe edo esane-ko”. Azken batean, etxeko hezkuntza-ren muina pertsonen arteko harrema-nen kalitatea zaintzea da. Beraz, gura-soek behar duten prestakuntza ez dateorikoa edo teknikoa izango; espe-rientziala eta praktikoa baizik.

Haurrek eta familiek primeran pasatu zuten Gurasolandia parkean.

Aldizkariaren ale berriena.

Page 14: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

14 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Gurasoak eta eskola harremana

IKASTOLEN ELKARTEA Koldo Tellitu

Guretzat eskola garaiko hezkuntzarenjardunbidea ikaslearentzat egokia iza-teko, eskolaren eta gurasoen lanak ba-teratua izan behar du, eta horren funtsakomunikazioaren bi norabideetan da-go; bi aldetara egiten duen joan-eto-rrian. Gurasoaren parte-hartzeak, oro-korrean, seme-alaben emaitzetan era-gin positiboa izaten badu, hezkuntzabere osotasunean eskutik helduta era-mateak askoz ere gehiago eragiten du.Eta ez bakarrik ikaslearen emaitzei da-gokienez, baita bere gizarteratzean,motibazioan, jarreretan, trebetasune-tan eta portaeretan ere.

Horretaz gain, Ikastoletan titularta-suna, hots, jabegoa, gurasoek dute zu-zenean. Beraz, proiektuaren jabeakgurasoak dira. Nolabait esateko, gura-soek Ikastoletan ez dute parte-hartu

Hiru sare nagusien iritzia

bakarrik egiten, erabaki egiten dute.Horrek eskubideak eta erantzukizu-nak argi izatea eta erabiltzea eskatzendu. Beraz, eskolaren eta familien arte-ko aipatutako harremanez gain, hez-kuntza bere osotasunean eratu eta he-rri identitatearen transmisioa gauzatze-ko erantzukizunak gehitzen dira.

Gurasoen prestakuntzak ikastolenmunduan izan behar duen lekua zeinden zehazteko hausnarketa fasea egineta gero, gure plan integralean guraso-entzako prestakuntza-planak bultza-tzeko asmoa jaso da, Ikastola bakoitza-ri material egokia eskainiz.

Prestakuntza horrek, ikastolen ere-duan zentratuta, baterakoia, ikastola-ren hezkuntza proiektuarekin bat da-torrena, hezitzailea, eragingarria etapraktikoa izan behar du.

Baita ondorengo eduki-esparruakere: batetik, behatokia, gurasoen beha-rren eta gogoen diagnosia egiteko;bestetik, ikastolen izaera; hirugarrik,seme-alaben adinaren araberako for-mazioa, etapaka antolatua; eta, azke-nik, euskara eta aholkularitza. Tutore-

tzetan egiten denaz gain, aholkularitzabirtuala.

Aipatu diren eduki-esparruak jorra-tzeko Ikastolen Elkarteak eta ikastolabakoitzak estrategia anitz erabil ditza-kete, nagusienak; tutoretza eta gela bi-lerak, gela arduradunen bilerak, artez-karitzako kideen bilerak, hitzaldi ire-kiak eta ikastaroak.

Gure plan integralean jasota dago-en erronka nagusia gurasoei presta-kuntza egokia eskaintzeko materialegokiak sortzea eta Ikastola guztietanzabaltzea da. Bestetik, kezka ez niokedeituko, gurasoen eta eskolaren artekoharremana mahai gainean aztergai du-gun gaia da. Ikastolak partaidetza so-zialean oinarrituriko erakundeak iza-nik, zelan zaindu familien/bazkideenpartaidetza zuzena, prestakuntza, nor-beraren interesen adierazpena eta ku-deaketarako eraginkortasuna ikastolabakoitzean.

EHIGE,GURASOEN ELKARTEAAna Eizagirre

Gurasoek irakaskuntza publikoan kali-tatea, aniztasuna, euskalduntzea, au-keraketa, proiektu berritzaileak… bila-tu eta topatzen dituzte. Guraso gehie-nak ados daude eskolan egiten denare-kin eta dauzkaten irakasleekin. Batzue-tan familiek edo ikastetxeek ez dakitezer egin egoera berri baten aurrean.Esan dezakegu orduan sortzen direla“arazoak”, eta ez dakigula, edo hobetoesanda, ahaztu egiten zaigula, hezkun-tzan jasotzen eta ematen ikasten dela;denok daukagula zer esan eta zer ikasi.“Arazoak” sortzen direnean hobekun-tzak egiteko, elkarrizketa garatzeko, el-karlana indartzeko… aukera dugu.Horixe da, hain zuzen, Guraso Elkarte-

1. Eskolaren eta familien arteko harre-mana nola ikusten duzue?

2. Zein urrats ematen ari zarete bidehorretan?

3. Zeintzuk dira zuen kezka eta erron-ka nagusiak?

Zein iritzi dute Euskal Herriko hez-kuntzako hiru sare nagusietako ordez-kariek gai horri buruz? Nolako harre-mana izan behar dute beraien ustezikastetxeek gurasoekin? Eta alderan-tziz? Hona hemen erantzun digutena.

Koldo Tellitu.

Page 15: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 15

G A I A Internet eta eskolaGero eta aukera gehiagoG A I A Familia eta eskola

Bi instituzio konplexu

en bidez zabaltzen dugun mezua: au-kerak aprobetxatuz gero hobekuntzalortzen da.

Herrialde bakoitzean Guraso Elkar-teen federazioetatik informazio,proiektu, aholkularitza eta abarren bi-tartez hezkuntza proiektu propioa, de-mokratiko eta parte hartzailea jorratzenari gara. Gurasoek, ikastetxeeek beza-la, erreferente izan behar dute hezkun-tza erakundeentzat. Zergatik? Besterenartean ikastetxeen eta haien ingurune-aren ikuspegi global eta panoramikoadaukatelako, sektorearen interes zuze-nak ordezkatzen dituztelako, hezkun-tza prozesu osoaren hobekuntza etaoptimizaziorako errefortzua direlakoeta zerbitzuak hobetzen laguntzen du-telako.

Hori dela eta federazioek urteak da-ramatzate ahaleginak batu, sinergiakbaliatu eta eskola elkartean emaitzakerrentagarri bihurtzea ahalbidetukoduen marko komun baten alde lanean.Zuzendaritza, irakasle eta abarrekinhausnartu, adostu eta borondateak ba-tzeko lan egiten dugu XXI. mendekogure eskolaren beharrei erantzunakemateko Euskal Eskola Publikoa GaurBihar ekimenaren bitartez.

Esan bezala, bide parte-hartzaileanahi dugu, demokrazia eta parte-har-

tzea batera doazelako, ardura eta inpli-kazioa lortzeko bide bakarra delako,eta hezkuntzan hartzen diren eraba-kiak gure seme-alaben eta gizartearenbeharrei erantzunak emateko tresnagarrantzitsua eta beharrezkoa direlako.

Une honetan gure interesa –BiHe eta Sarean zuzendaritzetako elkartee-kin batera– Irakaskuntza PublikorakoPlana prestatzea da hezkuntzako eragi-leen aurrean aurkezteko. Bertan hain-bat gai zehazten dira: planifikazioa, an-tolakuntza, curriculumaren garapena,marko linguistikoa, potentziala, parte-hartzeko ahalmena, ekarpen soziala...

KRITSAU ESKOLAMikel Ormazabal

Kristau Eskolako ikastetxe guztiekbetidanik Heziketa Proiektu bat izandute. Proiektu horretan azaltzen dira ikastetxe horretan definitu eta adostudiren heziketa helburuak, jarduerak,Hezkuntza Elkarteko partaideak, ho-riek nolako partaidetza izango duten,zein motatako jarduerak izango dituz-ten …

Hori horrela izanik, Hezkuntza El-karteko partaide garrantzitsuenetarikobat da familia eta bi maila desberdine-tan hartuko du parte: alde batetik, era-gile gisa, eta bestetik, formazio-hartzai-le gisa.

Batean zein bestean, eskolaren etafamiliaren arteko harremana ona da etaezinbestekoa Heziketa Proiektuarenetorkizunerako.

Bide horretatik jarraitu behar dugu-la jakinik, zenbait urrats ematen ari garabai erakunde bezala eta baita ikastetxebakoitzaren iniziatibaz ere.

Erakunde bezala, proiektu pilotubat aurrera eramaten ari gara: SIEP-FE-AC izeneko proiektua. Bertan, Hez-

kuntza Elkarteko bi estamentuen par-taidetza estua lortzen dugu: irakaslee-na eta familiena. Gai desberdinak lan-duaz, irakasleen eta familien artean lo-tura estua lortzen da, jorratzen direngaiak ikasleekiko harremana baitute.Partaidetza nahiko ona dugu: 52 ikaste-txe eta 1500 irakasle eta guraso.

Ikastetxe bakoitzaren ekimenez,Foru Aldundiaren laguntzarekin, Adi-men Emozionala landuz gurasoekikohartu-eman handia lortzen ari gara. Es-perientzi oso baikorra suertatzen ari da.

Aldi berean, beste zenbait ekintza-tan ere ikastetxe eta familien arteko lo-tura estua izaten ari da: ikasleen jarrai-pena eginez. Jarraipen horretan tutore-tzaren lana ezinbestekoa da. Kalitatez-ko hezkuntza lortu nahi bada, jarraipe-na heziketaren zutabe inportanteene-tariko bat da; eta uste dut Kristau Esko-lako ikastetxe guztiek duten Hezkun-tza Proiektuaren nortasun agiria dela.Jarraipena eta familiarekiko elkarlanestua, guztiek elkarrekin helburu ber-dinei erantzuna baikorra eman nahian.

Etorkizunari begira, gai honetanerronka bakarra dugu: denon arteanseme-alaben kalitatezko heziketarenalde lan egitea; eta hori koordinazio onbat izanez, elkarrizketa suntsitu gabeeta zubiak sortuaz.Ana Eizagirre.

Mikel Ormazabal.

Page 16: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

“Bi guneak hartu behar diraaintzat, bai gela arrunta eta baipsikomotrizitate gela. Garrantziahandia du proiektu hezitzaile osoak,ez psikomotrizitate gelak soilik ”

Psikomotrizitateko aholkularia eta ASEFOPeko irakasle italiarra

sonia compostelaE L K A R R I Z K E TA

16 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Page 17: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik
Page 18: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

18 • hik hasi • 144.zenbakia. 2010eko urtarrila

soniacompostela

E

“Haurrak beredesioak eta beharrak

zein diren azalduzgidatzen du heldua.

Zer nahi duen azaltzendio, eta, orduan,

helduak erantzun bateman behar dio. Haurra

bideratu behar du,baina ez helduaren

irizpideetatik abiatuta,haurrak esan dionhorretatik abiatuta

baizik. Joan-etorrikoharremana da, baina

haurrarengandik hasten da.

Azaroaren 13, 14 eta 15ean Gas-teizko Europa jauregian izan zirenIX. psikomotrizitate praktikari bu-ruzko jardunaldiak.

"0-3 urteko haurraren biografia-ren eraikuntza eta 3-8 urtekoen hez-kuntzaren hasiera eta oinarriak"izenburua zuten aurtengo jardunal-diek.

Jardunaldi haien bidez, Psiko-motrizitate Praktikan hausnartzekotartea eskaini zuen UNED-Bergara-ko Psikomotrizitate Praktikako Es-kolak. Psikomotrizitateari lotutadaudenentzat eta psikomotrizitateazer den jakin nahi zuten guztientzattopaleku izan ziren jardunaldiak.

Bertara, Sonia Compostela etorrizen. Sonia, Asefop-eko psikomo-trizitateko kidea eta trebatzailea da,Italiako Bassano di Grappa hirikoARFAPeko kidea.

Duzun esperientzian oinarrituta,zein da zuretzat psikomotrizitatelanaren ideia nagusia?

Hauxe litzateke ideia nagusia: eginbehar den hezkuntza lana haurrenaniztasunera egokitu ahal izateko zeinbaliabide sortu behar diren jakitea.

Ikuspegi horretatik abiatzen daBernard Aucouturierren psikomotrizi-tate praktika. Helburu nagusia baliabi-deak sortzen saiatzea da; bai egiten denproiektu hezitzailerako, bai proiektuhorretarako prestatzen den lekua lor-tzeko. Nola sortu proiektua eta praktikagauzatzen diren lekuak batzeko tres-nak?

Haurrek dituzten ahultasunak, zail-tasunak… gainditzeko, ezin da pentsa-tu astean behin psikomotrizitate prakti-ka bat egitea nahikoa denik.

Helburua psikomotrizitate proiek-tu hori eskolan garatzeko aukera ema-tea da, haur horiei muturreko une ba-tzuetatik –mugimenduak, afektuen le-herketa–, beste une lasaiago batzuetara–pentsamenduaren mementuetara–iritsi ahal izateko aukera ematea, hainzuzen. Eta hori guztia egiteko, espazioegokia behar da eskola barruan.

Proiektuak hezitzailea izan behardu. Kontuan hartu behar du, gela arrun-tetik hasi eta psikomotrizitate gelara,haurraren nortasuna eta garapena zeinelementutan oinarritzen den. Bi gune-ak hartu behar dira aintzat, bai gelaarrunta eta bai psikomotrizitate gela.Garrantzia handia du proiektu hezitzaileosoak, ez psikomotrizitate gelak soilik.

Garrantzi handia du esparru horisortzeak. Pedagogia orokorra hartukodu bere baitan, eta ezinbestekoa da es-kolan dauden espazio guztiak beharbezala antolatzea.

Page 19: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 19

Zergatik da hain garrantzitsuaespazioa antolatzea?

Espazioa antolatzeak haurrarenganpentsatzea esan nahi du. Haurrarenganeta haren garapenerako ezaugarrietan.Eta antolatutako espazio hori errefe-rentzia bilakatzen da haurrarentzat.Zergatik? Antolatzen den espazio ho-rretan haurrak inplizituki aurkitzenduelako helduak proposatzen diona.Antolakuntza horren bidez, proposa-men bat egiten zaio haurrari, eta hau-rrak jaso egiten du.

Helduak ere rol berri bat betetzendu espazio horretan. Eta beste begiradabat beharko du haurrari begiratzeko etahaurrak zer esaten dion ulertzeko.Haurrak seinaleak bidaliko dizkio, on-do dagoela edo gaizki dagoela esangodioten seinaleak, eta helduak jaso eginbeharko ditu horiek guztiak, horienarabera, etengabe egokitzen joateko.

Helduak zuzendari artistikoarenrola beteko luke, azken batean. Kanpo-an dago, baina, era berean, barruan erebai. Helduak dauka egoera horren egi-tura, hark eusten dio egiturari. Eta, me-taforikoki, esan dezakegu giharrek edomuskuluek bat egiten dutela egituraedo hezurdura horrekin. Haurrak, bereekintzen bitartez, eskeleto hori osatzendu. Helduak hezurdura hori eskaintzendio, eta horren gainean eraikitzen dugorputza haurrak.

Eta komeni da psikomotrizitatekoirakaslea eta ikasgelakoa beraizatea?

Psikomotrizitate praktikan trebatu-tako irakasle batek bere taldearekin ge-la arruntean egiten duen lana psikomo-trizitate gelan ere egin dezake. Bainahezitzaileak prestakuntza berezia iza-tea eskatzen du horrek. Edo, gutxienez,uste okerrak saihesteko jarrera egokiaizatea. Izan ere, irakasleak, hezi ez ezik,irakatsi ere egin behar dio haurrari. Etairakasteak haurraren gaitasunen ingu-ruan ebaluazioa egitea eskatzen du.Adi egon behar du, eta haurra nola ikas-ten ari den begiratu, nola garatzen ariden ikusi. Eta psikomotrizitate geletanez dago gela arruntean izaten den gaita-

sunen ebaluazio hori. Psikomotrizitatesaioetan ez da irakasten, haurra ikaste-ko edo jasotzeko prestatzen da.

Hezitzailea aldi berean irakaslea etapsikomotrizista baldin bada, haren la-na haurrei espazioa, materiala, denbo-ra… ematea izango litzateke, haurrek,lasaitasunez, ibilbide bat egin ahal izandezaten, espazio batera edo bestera(gela arruntera edo psikomotrizitate-kora), lan batera edo bestera lasai egokidaitezen. Hezitzaileak sortu behar duesparru hori, eta kontuan hartu behardu haurrak beharrezkoa duela kohe-rentzia, batean eta bestean lasai egonahal izateko, nahiz eta batetik besteraibili.

Ko-heziketaz hitz egin duzu. Zer da zuretzat ko-heziketakontzeptua?

Kontzeptu bat baino gehiago, uler-tzeko modu bat da ko-heziketa: kon-tuan hartu behar da haurra, lehenengoegunetik, subjektu aktiboa dela.

Ikuspegi horretatik, ko-heziketaedo kooperazio horren barnean, hau-rrak bere premiak, bere beharrak, beredesioak… agertzen ditu. Beste aldean

heldua dago, haurraren emozio horieksentsibilitate berezi batekin jasotzen di-tuen heldua. Haurra bere gorputzarenbidez kontatzen ari den istorio horri adijarraitu behar dio helduak.

Ko-heziketa horretan bada oina-rrizko ezaugarri bat: haurrak bere de-sioak eta beharrak zein diren azalduzgidatzen du heldua. Zer nahi duen azal-tzen dio, eta, orduan, helduak erantzunbat eman behar dio. Haurra bideratubehar du, baina ez helduaren irizpidee-tatik abiatuta, haurrak esan dion horre-tatik abiatuta baizik. Haurrak bideratubehar du zure lana, eta aurrera jarrai de-zan erantzunak ematen saiatuko zarazu. Joan-etorriko harremana da, bainahaurrarengandik hasten da.

Egoera elkarreragile hori azaltzensaiatzen ari naiz. Esparru psikodinami-ko bat dago horren baitan, eta garran-tzitsuena haurra, subjektu den neu-rrian, beste subjektu batekin elkarrera-giten aritzea da. Zu, subjektu zarenneurrian, eraikitzen joango zara, bestesubjektu batekin elkarreraginean arituzarelako. Egoera dinamiko bat da, etasubjektua osatu egiten da, beste sub-jektu batengan ere eragiten duelako,

Page 20: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

20 •hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

soniacompostela

E

“Oso oinarrizkoada haurrari espazioan

eragiten uztea. Askemugitu dadila, aske egin

ditzala gauzak. Etahorixe egin behar dahaur txikienekin ere,aske utzi behar zaie.

Zer esan nahi duhorrek? Beraien

erritmoa errespetatubehar dela, eta denbora

eman behar zaiela.Zertarako? Lehenik etabehin, egoera berri bat

sor dezaten eta bizidezaten.

etahorrek ereerantzun egiten diolako. Elkarren arte-ko dinamika hori da garrantzitsua.

Oso haur txikiekin ere ari zaretelanean; konta al dezakezu nola ariden garatzen?

Nik hezitzaileen lana koordinatzendut, ez dut zuzenean haurrekin lan egi-ten. Haur txikiei eskaini behar zaienezhausnarketa egiten dut hezitzaileekin.Psikomotrizitate praktikari buruz du-gun ikuspegia haur txikiekin egitenden lan horretara eramatea da asmoa,haurrak duen psikomotrizitate gaitasu-nari egokitzeko. Hauxe litzateke galde-ra: nola egokitu haurraren psikomotri-zitatera, guk ditugun printzipioetatikabiatuta? Beti ere, haur txikiaren psiko-motrizitatea errespetatzeko proiektuorokor baten baitan.

Orain artekoak txikitxoekinaritzeko balio al du? Salto handiadago 0-2 urte arteko haurren etahandiagoen artean.

Berez, haur txikiekin (0-1 urte) era-biltzen den gela horrek ere erantzun bateman behar die haurraren mugimen-duei, haren nahiei eta beharrei.

Gela horrek haur txikiak etengabeseguru sentitzeko duen beharrari ereerantzun behar dio. Haur txikiak den-bora gutxi egon daitezke bakarrik. Ezindute luzaroan egon heldu bat alboanizan gabe (ama gabe, esaterako), eta,gabezia horri erantzuteko, baliabideeskasak dituzte. Azken batean, segur-tasun afektiboa ematen dien hori ondo-an izan gabe egoteko baliabide gutxidituzte.

Beraz, uneoro baliabideak emanbehar dizkiogu haurrari, gabezia ho-rren aurrean seguru sentitzeko aukera

izan dezan. Hutsunea nola beteko du-gun pentsatu behar dugu.

Lehen aipatutako hutsune horiekasetzeko, eskura ditugun materialenbidez zein egoera sortzen ditugun izanbehar dugu gogoan beti. Haurrak beregorputza babestuta sumatu behar du,amarekin egongo balitz bezala sentitubehar du. Materialen eta jarreren bidezsentipen hori berregin behar dugu guk.

Egoera sinbolikoa da, baina erabil-tzen dituen elementuak errealak dira.Hau da, benetako elementuak erabili-ko ditugu (materiak) amarekin egotea-ren egoera sinboliko hori birsortzeko.Objektu txikiak, erabilgarriak, maneia-garriak eta bestelako materialak jarrikoditugu haurren eskura, beti ere, amarenpresentzia hori sortzeko helburuare-kin.

Bestalde, oso oinarrizkoa da hau-rrari espazioan eragiten uztea. Askemugitu dadila, aske egin ditzala gau-zak. Eta horixe egin behar da haur txi-kienekin ere, aske utzi behar zaie. Zeresan nahi du horrek? Beraien erritmoaerrespetatu behar dela, eta denboraeman behar zaiela. Zertarako? Leheniketa behin, egoera berri bat sor dezateneta bizi dezaten. Eta ondoren, egoeraberri hori errepikatzeko denbora izandezaten. Haurrari denbora eman beharzaio fase horietatik guztietatik pasatze-ko: zerbait berria aurkitu, errepikatueta, ondoren, osatu.

Horixe izango da autonomiarenoinarria?

Bai, esan dezakegu horixe dela oi-narria. Hor hasten da autonomia erabil-tzen, orduan hasten da autonomia nolaerabili behar duen ikasten. Izan ere, au-kera ematen zaio autonomia hori era-biltzen hasteko.

Autonomia edukiontzi edo esparruerraldoi bat da, autonomia txikiz osatu-ta dagoen sarea. Garapen bat gertatzenda: pixkanaka, autonomia txikiak lor-tzen joango da haurra, apurka-apurkaesparru handi hori osatu arte. Lehenesan bezala, oso txikitatik autonomiazbizitzen hasteko aukera baldin badute,orduantxe hasiko dira gerora izango

Page 21: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 21

duten autonomia handi hori eraikitzen.Autonomia lortzeko prozesua ez da

sekula bukatzen, bizitza osora luzatzenda. Ezin dugu esan zazpi edo zortzi ur-terekin amaitzen denik, inondik inoraere. Helduak ere autonomia hori osa-tzen jarraitu behar du.

Ikuspegi horrek dio guk haur txi-kiarengan sinisten dugula. Uste duguhaurra, bere haur izaeraren baitan, gaidela irtenbideak sortzeko eta bilatzeko.Hau da, badaki haurra dela, badaki zeinegoeratan dagoen, zein traba dituen,eta gai da horiei aurre egiteko. Haurra-rengan sinetsi behar dugu, psikomotri-zitatea ikuspegi horretatik lantzeko.

Baina haurrak irtenbide horiek lan-du ditzan, guk espazio edo inguru batematen diogu, irtenbideak aurkitzekomodua emango dion gune bat. Espaziohorrek ez du zurruna izan behar. Hau-rrek adierazten digutenaren araberamoldatu beharko dugu guk. Umearenezaugarriak, premiak, desioak… Guz-tiak hartu behar ditugu kontuan. Beraz,esparru hori behin eta berriro moldatubeharko da.

Dena den, espazio horrek zenbaitelementu egonkor ere izan behar ditu.

Hau da, aldaketarik gabe irauten dutenmaterialak eta lekuak, esaterako. Ele-mentu egonkor horiek emango diotehaurrari zenbait esperientzia buruzikasteko aukera. Hots, umeak gune ze-hatz batean, objektu zehatz batekin, bi-zipen zehatz bat izan badu, eta, berriroere, gune horrekin eta objektu horrekintopo egiteko aukera baldin badu, erre-pikapenari esker material horrekin, es-pazio horretan, lehenago izandako es-perientzia gogora dezake. Eta ondo-ren, garatu.

Haur txikientzat garrantzi handiadu sinpletasunak, materialei eta espa-zioari dagokienez. Ez dute oso konple-xuak izan behar: altzari gutxi behar di-ra, eta, haurraren garapenaren arabera,oso ondo aukeratutako objektuak. Adi-bidez, soinua ateratzen duten jostailumekaniko horietakoak ahalik eta gu-txien izatea komeni da. Izan ere, hau-rrak eskuekin, ahoarekin, begiradare-kin…aztertu ditzakeen objektuak be-har ditu. Objektuak maneiatu eta biziegin behar ditu haurrak.

Objektu hori, beharbada, utzi egin-go du haurrak. Baina garrantzitsua dahaurrak objektu hori berriro topatzeko

aukera izatea. Garrantzitsua da, beraz,zenbait objektu modu egonkorreanmantentzea. Haurrak objektuaren az-terketa egiten du, albo batera uzten du,baina, akaso, berriro objektua hartu,eta azterketarekin jarraituko du. Hau-rrak esperimentatzen jarrai dezake.Baina zer gertatzen da berriro hara doa-nean objektu hori han ez badago? Ezindu esperimentazioarekin jarraitu. Etahaur txikiek maiz egiten dute hori, ob-jektu bat hartu eta utzi. Ematen du naz-katu direla, baina ez, berriro itzuliko di-ra azterketa horretan sakontzera.

Zein objektu izan daitezkeoinarrizkoenak?

Niretzat, lehenengo objektua, oina-rrizkoena, lurra da. Lur horrek ez du ho-tza izan behar, zenbat eta goxoagoizan, hobe: egurra, esaterako. Azkenbatean, haurrari lurrean goxo egotekoaukera eman behar zaio.

Izan ere, lehenik, horizontaltasunaesperimentatu behar du haurrak. Oina-rri sendo eta seguruan egon behar du.Haurrari gorputz jarrera desberdinakbilatzeko aukera eskaini behar dio, eta,oinarri on bat ez badu, ezin izango du

Page 22: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

22 •hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

soniacompostela

E

“Guk haurtxikiarengan sinisten

dugu. Uste duguhaurra, bere haur

izaeraren baitan, gaidela irtenbideak

sortzeko eta bilatzeko.Hau da, badaki haurra

dela, badaki zeinegoeratan dagoen, zeintraba dituen, eta gai da

horiei aurre egiteko.Haurrarengan sinetsi

behar dugu,psikomotrizitatea

ikuspegi horretatiklantzeko.

horrelakorik egin. Lurrak emango dioespazioan mugitzen hasteko aukera.

Hortik abiatuta, haurrak, pixkana,zutik egon ahal izateko gaitasuna lor-tzen du, lehendabizi zutitu eta, ondo-ren, gora egitekoa. Horretarako, ordea,oinarri seguru hori –lurra– ezagutu be-har du lehendabizi. Ondoren, haurrakbere gorputzarekin ikasiko du, pixka-naka, bertikaltasuna eta altuera lortzen.

Espazioaren antolaketaz ari gare-nez, lehendabizi gune bat beharko du-gu. Eta lurra izango da gune hori. On-doren, beste alde batean, askotariko al-tuerak beharko ditugu. Hau da, hau-rrek altuera desberdinetan bizipenakizateko aukera ematen duten elemen-tuak behar dira. Haurra, pixkanaka,arrastaka joatetik altuera gune horieta-ra igotzen hasiko da. Horri esker, alda-pak edo askotariko altuerak dituen gu-ne batekin topo egitean, haurrak gor-putz jarrera berriak bilatzeko ahaleginaegingo du, espazio berri horretara mol-datu ahal izateko.

Desorekak biziko ditu, baina deso-reka onak direla esan dezakegu. Den-bora hartuko du galtzen duen oreka be-rreskuratzeko. Desoreka/oreka jolashori landuko du. Haur txikiak mugi-mendu naturala lortuko du espazio ho-rretan. Hain zuzen ere, esperientzia ho-riek segurtasun giroan bizi dituelakoizango du mugimendu natural hori sor-tzeko aukera.

Mugimendu natural horretan, errit-mo bat markatuko dute, mugitzeko eta

geldi egoteko uneak izango ditu hau-rrak. Azken batean, mugimendu errit-miko horrek (gelditu/mugitu) bizitza-ko beste mugimenduak islatzen ditu:luzatzea eta tolestea. Aukera horri es-ker, bizitzaren oinarrizko mugimen-duak azaltzen ari da haurra.

Normalean, sistema bat erabiltzenda 3, 4, 5… urteko haurrekin,pareta egin eta puskatzearena,esaterako. Haur txikiekin ba aldago horrelako metodologiarik?

Bi hilabetetik bi urtera, haurren ge-la psikomotrizitate espazio bat da,nahiz eta psikomotrizitate gelarik ezizan. Ondoren, bi urtetik aurrera, psi-komotrizitate gelara joateko aukeraizango dute. Haurrak zutik egoteko gu-txieneko egonkortasun bat lortu due-nean, posible izango da psikomotrizi-tate saio bat egitea. Baina, segurtasunapur bat duten haurrak izan behar dute,larritasun handiegirik izango ez dutenumeak. Seguru sentitzen dira zutik, ezdute erortzeko beldurrik; eta, beraz,haur horiek psikomotrizitate gela bate-ra joateko prest daude.

Zer gertatzen da psikomotrizitatesaioan? Hasieran mugimendu asko da-goela, eta haurrek elkarri bultza egitendiotela. Beraz, haur batek aipatutakooinarrizko segurtasun hori lortu ez ba-du, itolarria senti dezake. Horregatik,lehen bi urteetan, prozesu bat egin be-harko du, ondoren, psikomotrizitatesaio batean dauden mugimendu handi

Page 23: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 23

horiek onartu ahal izateko. Psikomotrizitate saioan haurrek gai

izan behar dute beren gorputz jarrerakbeldurrik gabe moldatzeko. Hasieran,bi urteko haurrekin psikomotrizitategelakoak oso saio orokorrak izaten di-ra. Gero, taldearen garapenaren arabe-ra, saioari egitura ematen joango gara:espazioa, denbora, faseak… Bi espa-zioak, adierazpen motorraren espa-zioa eta adierazpen plastikoarena; etahiru denborak, adierazpen motorrare-na, ipuinaren unea eta adierazpen plas-tikoaren unea. Baina denbora eta espa-zio horietara progresiboki ailegatu be-har da bi urteko haurrekin. Eta hiru ur-tetik aurrera osatuko da psikomotrizi-tate saio oso hori.

Eta musikak nolako rola betebehar du?

Txikienekin, 0-2 urteko haurrekin,hain zuzen, irakasleak noiz edo noizerabiliko ditu abestitxoak edo mugi-menduarekin jolas egiteko balio dutendoinuak. Garrantzi handia du haur txikihoriekin abesten den musika horrekerritmo argia izateak: onomatopeiak,errepikapenak, lo kantak… Batez ere,bitariko erritmo sinplea dutenak, hau-rrentzat errazak direnak, haurrarenbihotzaren erritmoarekin bat datoze-

nak, hain zuzen ere. Gainera, haurrekberehala ikasten dituzte abestitxo ho-riek, ia-ia berezkoak dira.

Psikomotrizitate saio oso batekzein osagarri izango lituzke?

Psikomotrizitate saio osoa ezartze-ko, garrantzitsua da oso haurren gaita-suna kontuan hartzea. Bi urtekoen ge-laren, azken hiruhilabetean, edo hau-rrak 28 hilabete dituenean, has gaitezkepsikomotrizitate gela bisitatzen. Ordu-rako plastikotasun badutelako. Gai di-ra gorputza moldatzeko, eta prest dau-de gelara moldatzeko.

Pixkanaka, denbora egokitzen jo-ango gara. Oso txikiak direnean den-bora luzea pasatuko dute, soilik mugi-menduaren plazeraren inguruan. Bai-na, pixkanaka, saio oso hori egokitzenjoango gara. Haurrak ez dira denboraosoan gauza berean arituko, pixkana-ka, gero eta gehiago eskatuko zaio, bai-na haurra gai izango da eskakizun ho-rietara moldatzeko.

Lehenik eta behin, gela nola aur-keztuko duen pentsatu behar du ira-kasleak. Adinaren arabera, horma edopareta erabiliko da. Izan daiteke hormaedo kuxinez egindako mendi bat, kuxi-nez betetako leku zabal bat… Azkenbatean, haurrak mugimenduaren pla-

zera ezagutzen hasteko moduko zer-bait. Hasieran oreka, desoreka, erorke-tak, bultzadak, birak, botatzeak eta an-tzekoak izango dira. Batez ere plazersentsorio-motor hori bizitzen saiatukodira. Eta gero, pixkanaka, joko sinboli-ko txiki batzuk azalduko dira. Horie-tan, haurrek familian izandako espe-rientziak berregingo dituzte; panpinakzaindu, jantzi, jaten eman… Apur batfamilian bizi dutena azalduko dute.

Ondoren ipuinaren tartea edo eto-rriko litzateke, ez oso luzea. Hasiera etabukaera dituen istorio bat. Ipuinarenostean, egurrarekin eraikuntzak egite-ra eta, bereziki, plastilina landu eta iru-diak modelatzera igaro daitezke.

Eta goizegi al da margoentzat?Nik garapen bat proposatuko nuke.

Hasieran, eskua gauza orokorragoa da,eta ezagutu behar dituzten bestelakosentipenak ere bai; zuloak egin, ongioratu… Marrazkiak egiteak fintasunhandiagoa eskatzen du. Horregatik, us-te dut hasieran plastilina oso egokiaizan daitekeela, eskuen globaltasunhori ezagutzeko eta bizitzeko.

Psikomotrizitate saio horretan,dena den, badaude arau batzuk.Zeintzuk dira zuretzatezinbestekoak?

Oso erraza da. Nik denbora tarte la-burra eta hitz gutxi erabiltzen ditut. Le-henik eta behin, honako hau esatendiet haurrei: “Hau zuen jolasetarako le-ku bat da, elkarrekin jolas egiteko espa-zio bat, baina hemen ezin diogu elkarriminik eman, zuen burua ere zaindu be-har duzue, eta ez dituzue suntsitu beharbesteen eraikuntzak”.

Baina, hori esan arren, nik badakithorrelakoak gertatuko direla. Batzuekmin hartuko dute, elkarren eraikuntzaksuntsituko dituzte… Hori izango litza-teke esparru egokia, baina gatazkakizango dira, ziur. Psikomotrizitate gelanegoteko baldintzak zein diren jakiteko,mezu hori helarazi behar zaie haurrei.Horrek ez du esan nahi gero gatazkarikizango ez denik, baina, gutxienez, ba-dakite zein diren baldintzak.

Page 24: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

24 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

e s p e r i e n t z i a k

Haur eta gaztetxoek ikastetxeetanjasaten dituzten erasoei buruzko an-tzezlana taularatzen ari da une hone-tan Bazen Behin Clown taldea. Duelabost urte,2004an, hasi zuten ibilbidebateratua antzerkiko, hezkuntzakoeta psikologiako hainbat kidek.Helburu zehatz baten inguruan bilduziren guztiak:clown filosofiak berez-koak dituen umoretik eta inozentzia-tik abiatuta, mezu sozialez betetakoantzezlanak jorratzea. Eta horretanari dira.

Flipo (Peio Arnaez), Bruno (JosebaRoldan), Paladita (Irene Alkiza) eta Jo-sefina (Mari Jose Landaburu) ikaskide-ak eta lagunak dira. Jolas orduan elka-rrekin ibiltzea atsegin dute, baina osodesberdinak dira eta liskarrak sortzendira beraien artean jolastokira irtetendiren bakoitzean. Zu zeu izan antzezla-neko protagonistak dira laurak. Horixeda, une honetan, Bazen Behin Clowntaldeak eskuartean duen proiektua.Bullying-ari buruz hitz egiten du, ikas-tetxe bateko jolastokian gertatzen di-ren hainbat pasadizoren bitartez. Lauikasle horien jarrerak ikusten dira taulagainean, baita beraien arteko harrema-na nolakoa den ere.

Mehatxuak egitea, norbait kikiltzensaiatzea edota fisikoki, emozionalkizein intelektualki eraso egitea ez dira ja-

rrera mesedegarriak. Albokoa menpe-ratu eta gu gainetik jartzea dute helbu-ru; zertarako, baina? Ikuskizun horre-kin elkarrekiko errespetuak duen ga-rrantzia azpimarratu nahi du BazenBehin Clown taldeak. Mezu argi bat he-larazi nahi digu: gure artean desberdi-nak izan arren, desberdintasun horiekerrespetatuz, askoz hobeto joango zai-gu bizitzan eta harremanetan.

Besteen lekuan jartzen ikastekoEta ba al dago hori ikasteko modu

hoberik antzerkira joatea baino? BazenBehin Clown taldeko kideen ustez, an-tzerkiak horretarako aukera paregabeaeskaintzen du. “Antzerkia, heziketan,ikasleen komunikatzeko ahalmena–igorle zein hartzaile moduan– gara-tzeko teknika pedagogikoen ataletakobat da. Halaber, hezkuntzaren alderdikognitiboak zein afektiboak, psikomo-torrak, artistikoak eta sozialak uztar-tzen ditu. Eta, gainera, curriculumekoedozein gai lantzeko parada eskain-tzen du”.

Bereziki gizakiei dagozkien gaiaketa zeharkako gaiak lantzeko erabil-tzen da antzerkia. Izan ere, BazenBehin Clown taldeko kideen ustez,“beste pertsona bat izateko edo bestepertsona baten lekuan jartzeko aukeraparegabea eskaintzen du”. Zuzenekobizipenaren bitartez, beste ikuspegibat, beste rol bat, beste pertsonaia batlantzeko aukera ezin hobea da beraien-tzat.

Horregatik, eta antzerkiak baliabi-de pedagogiko gisa eskaintzen dituenaukera guztiak kontuan hartuta, ga-rrantzitsua iruditzen zaie antzerkira joa-tea, batik bat, ekintza ludikoa dela go-gorarazteko; gozatzeko, imajinazioarihegan egiten uzteko eta sentitzeko,besteak beste. Euren antzezlanak ikas-teko ez ezik, ongi pasatzeko ere balioduela diote.

Unitate didaktikoaIkasi eta ondo pasatu, beraz. An-

tzerkira joan, ordubeteko emanaldiaikusi eta eskolara itzuli. Baina nahikoa

Zu zeu izanBazen Behin Clown

Irati Azkue, atlasa.net egitasmoaren arduraduna.

Page 25: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

al da hori? Bazen Behin Clown taldekokideek eskola jazarpenaren gaia ikas-gelan lantzeko aukera baliatu nahi du-te, eta horretarako prestatu dute Zu zeuizan lanaren unitate didaktikoa. “Ha-sierako ideia Kataluniatik hartu ge-nuen”, azaldu du Saenz de Ojerrek. Ha-ren hitzetan gauza jakina da hezkun-tzan eta beste arlo batzuetan han apurbat aurrerago doazela. “Hango taldebatek baino gehiagok prestatzen dituantzezlanak eskoletan zeharkakogaiak lantzeko. Gure taldean pedago-gia, psikologia eta irakasle ikasketakegindako pertsonak gaudenez, egin-dako antzezlanen inguruko unitate di-daktikoak sortzea bururatu zitzaigun”.Lehenik eta behin, aurretik taularatuta-ko lanen unitate didaktikoak prestatuzituzten. Zu zeu izan lanaren kasuan,berriz, hasieratik ikusi zuten unitate di-daktiko bat prestatzeko beharra. “Haureta nerabeentzat bereziki sortzen du-gun lehen lana da, eta eskoletan lantze-ko oso aproposa iruditu zitzaigun. Hor-taz, unitate didaktiko bat eskaintzea eregarrantzitsua zela pentsatu genuen”.Unitate didaktikoa Mentxu Arrieta,Itziar Saenz de Ojer eta Cristina Nogale-sek egin dute, eta www.bazenbehin-clown.comwebgunean eskura daiteke.

Taldearen sorreraDuela bost urte inguru, clown ikas-

taro baten ostean sortu zen taldea. PeioArnaez taldeko zuzendariak emanzuen ikastaro hura Donostiako Lugaritzkultur etxean. Ikastaldia amaitu eginzen, baina zenbait ikaslek clown mun-duan murgiltzen jarraitu nahi izan zu-ten. Eta Itziar Saenz de Ojer taldekidee-tako batek azaldu digunez, halaxe jaki-narazi zioten Peio Arnaez irakasleari.“Uste dut taldea osatzeko ideia ikastaroamaierako bazkarian jaio zela”, gogo-ratu du. “Uda pasatzen utzi eta hurren-go ikasturtean lokal batean elkartzenhasi ginen”. Eta ikasturte bukaerarako,

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 25

2005eko maiatzerako, lehendabizikolana estreinatu zuten: Eta zergatik ez?Ordutik aurrera ia etenik gabe jarraitudute lanean eta hurrengo lanak sortudituzte: Txakur ezkutua (2007), Orain-goan bai (2008) eta Zu zeu izan (2009).Dena den, izan dira zenbait baja, etajende berria gehitu zaio taldeari. “Guz-tiek, taldeari eskainitako denborazgain, beste lan edo zereginen bat dute,eta inplikazioak, beraz, ezin du beti era-batekoa izan”, azaldu du. Hori dela eta,antzezlan bakoitzean jende batek edobestek hartu du parte. Memento hone-tan, taldekideak honako hauek dira,nahiz eta denak ez egon modu aktibo-an lanean: Peio Arnaez, Mentxu Arrieta,Joseba Roldan, Mari Jose Landaburu,Irene Alkiza, Cristina Nogales, Itziar La-rrinaga, Itziar Saenz de Ojer eta XabierZupiria.

Behar teknikoakAtsegin bazaizu eta zure ikastetxera

eraman nahi baduzu ideia, hona he-men kontuan hartu beharreko zenbaitelementu:

- Antzezlana 6 urtetik gorako hau-rrentzat da aproposa.

- Agertokiak 6 metroko zabalera eta5 metroko luzera eduki behar ditu.

- Musika ipintzeko gailua beharrez-koa da (CD).

- Lanak 60 minutuko iraupena du.- Harremanak: 657728540 / 649497393 edo [email protected]

Page 26: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

26 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

e k a r p e n a k

Eskola Txikietan gabiltzan irakasle,guraso eta ikasleak aspaldian kontura-tuta gaude altxor bat dugula esku arte-an. Eskola Txikietako berezko ezauga-rrietan erreparatzen badugu, hala nola,adin aniztasuna geletan, eskola herriantxertatua izatea, naturarekin harremanzuzena, euskalduna... konturatuko ga-ra ezaugarri horiek denak abantailahandia suposatzen dutela haurrarenhezkuntza garapenerako. Esate batera-ko, ikaskuntza kooperatiboak edo el-karbizitza planak era naturalean ezarridaitezke gure eskoletan. Eta altxor horimimoz zaintzen dugu irakasleok. Ho-rregatik, badira urte batzuk Eskola Txi-kien arteko elkarlana bideratuta dauka-guna: 87-88 ikasturtean gure eskoleta-ko duintasuna eta abantaila ezagutara-ziz hasi eta gaur egun arte elkarlaneanjarraitzen dugu, momentuko irakas-kuntzaren beharrei erantzunez noski,etengabeko formazioa, koordinazioa,ikasleen arteko harremana eta eragile-en arteko komunikazioa bideratuz, Es-kola Txikietako ikasleei kalitatezkohezkuntza ziurtatuz.

Eta altxor hori mimoz zaintzen du-gu, baita ere, gurasook. Horregatik,1993. urtetik aurrera Eskola TxikietakoGurasoen koordinadora sortu zenetik,lau helburu nagusien inguruan jarrai-tzen dugu lanean:

Eskola publiko euskalduna herrie-tan mantentzea. Herriaren nortasune-an eta kulturan oinarritutako heziketabultzatzea. Herri txikietako eskolen be-harrak azaldu eta eskakizunak bidera-

tzea. Herri txikien arteko harremanakbultzatzea.

Helburu horiek denak era egokianlortzearren Eskola Txikietako irakasleeta gurasoak eskutik helduta goaz bi-dean barrena. Baina honetarako guz-tietarako, erakunde publikoekin lanki-detzan aritzea ezinbestekoa ikustendugu. Udalen parte hartzea, esate bate-rako, derrigorrezkoa den bezala, Jaur-laritzarena ere nahitanahiezkoa da.2003. urtean Eskola Txikietako Batzor-de Nagusia eratu zuen Jaurlaritzak, etabertan erakunde desberdinak partehartzen zuten, hala nola, Hezkuntzasaileko ordezkariek, irakasle ordezka-riek, guraso ordezkariek, nekazal saile-ko ordezkariek, udalek... Horrek aurre-rapen izugarria ekarri zuen Eskola Txi-kientzat eta hainbat hobekuntza lortze-ko aukera izan genuen: eskolak egon-kortzeko zerbitzu eginkizunak, jange-lak… Gaur egun batzorde hori indarrakgalduta dago, nahiz eta hainbat bileraegin diren Jaurlaritzarekin. Berriro eregaia bideratzeko eta kezkak eta beha-rrak dagokion lekuan aztertzeko ba-tzordea berregituratzea eskatzen dugu,eta bertan, Eskola Txikien status bere-zia onartzea eta arautegi propioa era-tzea. Azken urteetan izandako bestelorpen bat Eskola maparen dekretu be-rria izan da, bertan lehenbiziko aldiz Es-kola Txikiak bereziki aipatzen dira, etaguk bere horretan ezartzea eskatzendugu, ilusioz eta gogoz ari diren eskoleilanean jarraitzeko aukera ematea, ba-liabideak eskainiz eta ez murriztuz. Gu-

retzako altxorra dena administrazioa-rentzat ere izan dadila. Merezi duenabaloratu dezala eta krisi ekonomikoariirtenbide egokiak bilatu ditzala eskolakkaltetu gabe. Ezin utzi aipatu gabe gizagarapenerako norberaren herrirakoatxikimenduak duen garrantzia. Atxi-kimendua familian hasi eta eskola etaherrian jarraitzen du. Horrek lagundu-ko dio haurrari sustrai sendoak ezar-tzen bere bizitzako proiektua garatze-ko. Haurrak bere inguru hurbileanikasteko eskubidea aldarrikatu nahidugu. Herri txikiak eskola behar duenbezala, eskolak herria behar duelako.Herri eta auzo txikien etorkizuna zu-zen-zuzenean eskolaren eskuetatikigarotzen da, funtzio sozial ezinbeste-koa baitu eskolak herri txikien bizi-irau-penean.Eta era berean, herri txikiak es-kolari ingurune hurbil, naturazko, ja-sangarri, euskaldun eta nekazal kultu-rakoa eskaintzen dio. Horregatik, herritxikiak biziko badira, eskola behar du-te, bestelakoan bizi, nortasun eta etor-kizunik gabeko gune bilakatuko dira.

Eta bukatzeko, gogoratu hezkun-tzaren helburuak “izaten ikasi, elkar bi-zi, egin, ikasi eta ekitea ” izanik, eskolahezkuntza esparru integral bezala uler-tu behar dugula. Horretan sinisten du-gunoi ez jarri frenorik eta eman aukeralanean jarraitzeko.

Horregatik guztiagatik, Eskola Txi-kietan egiten dugun lana baloratzea etahainbat eskolak egindako eskaerakkontutan hartzea eta elkarrekin irtenbi-deak bilatzen saiatzea eskatzen dugu.

Eskola TxikiakDagokienaren eske

Page 27: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Eskola txiki bat herri baten arima da. Ez da herri txiki bat bizirik ulertzen eskola-rik gabe. Haurrik ez dagoen herria itzalita dago, baina herri txikietan haurrak izate-ko, beharrezkoa da gizarte antolatu batean dagoen zerbitzurik funtsezkoenetakobat edukitzea: heziketa gunea, hots, Eskola Txikia. Herri txikien hustutze fenome-noari aurre egiteko ezinbestekoa da hiri eta herri nagusienetatik aparte dauden bizi-gune txikietako zerbitzu eta azpiegiturak mantentzea edo, behar bada, osatzea. Eta,nola ez, hauen artean garrantzi berezia dute eskolek, izan ere, hain beharrezkoa denbelaunaldi-erreleboa emango bada, ezinbestekoa da hauen seme-alabek beren le-hen heziketa mailak etxetik gertu eta duintasun osoz egin ahal izatea.

Eskola txikietan estamendu guztien artean ematen den hurbiltasunagatik, gutxiizanda ematen den atentzioagatik, sortzen diren harremanengatik, haurren anizta-sunari eman ahal zaion trataeragatik, erabiltzen diren didaktika aurrerakoiengatik,eta beste abar askorengatik, eskola hauek kalitate handikoak direla esan dezakegu.Gainera, urte askotako esperientziak baieztatzen digunez, hamar/hamabi urtere-kin, hurrengo eskolara iristean, haur hauek ez dute inolako arazorik izaten lagune-kin elkarbizitza oparoa gauzatzeko edo beste esparruetan bizi eta hezitako haurrenmailako emaitzak lortzeko.

Eskola Txikiak euskararekin duten lotura ere azpimarratu behar da. Ahotaraekarri nahi dugu XXXXII.. mmeennddee hhaassiieerraarraakkoo hhiizzkkuunnttzzaa ppoolliittiikkaarreenn ooiinnaarrrriiaakk ddoo--kkuummeennttuuaann aaddiieerraazztteenn dduueennaa,, 33.. aattaalleeaann“Lehentasunezko ildoak XXI. mende ha-sierako hizkuntza politikarentzat”: … Euskara ohiko hizkuntza izango duten ar-nasgune eta funtzioak zaindu, indartu eta hedatzea, euskararen belaunez belau-neko transmisioa bermatzeko eta erreferentzialtasun soziala indartzeko. Azkenbatean, helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik etaeuskal hiztunak sortzea… Euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararenerabilerarako sare operatibo presentzialak zein birtualak hedatuz eta indartuz.

Duela urte batzuk, herri desberdinetako ikasleekin eskualdeka “kontzentrazioeskolak” egin ziren.“Kontzentrazio politika hau erabat kaltegarria izan zen herri txi-kientzat. Egoera haren aurrean topagune bat antolatu zen Eskola Txiki guztiek zi-tuzten behar komunei erantzuteko asmoz; denek denei sostengu eta babesa emanahal izateko koordinakundeak sortu ziren eta gaur egun Eskola Txikien Koordina-kundeak funtzionatzeaz gain, hainbat herritan Eskola izatea eta bultzatzea lortu da.

Etorkizunerako zer nahi dugu?- Egun dauden Eskola Txikien mantentzea eta handitzea nahi dugu. Eskola Mapan gure berezitasunak adieraztea eta kontuan hartzea.

- Herri txiki guztietan, auzoetan, 0-3 eskaintza zabaltzea.- Irakasleen egonkortasunari irtenbideak bilatzea eta martxan jartzea.- Eskola Txikien arteko harremanak sendotzea, elkarren arteko proiektuak garatuz.

- Eskola Txikien abantailak gizarteratzea.- Eskola zabaldu nahi duten herriei laguntza eskaintzea eta gauzak erraztea.

2009ko abenduaren 12an

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 27

Eskola Txikien MANIFESTUA

“Itziarren umeek eskola behar dute! 0-12urte” eskuorritik hartuta.

Page 28: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

28 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

e k a r p e n a k

Nola sortu da kosmodetektagailuarenideia?

Jose Busto.Gero eta gazte gutxiagokikasi nahi du zientzia arloa. Horrek, ara-zoak sortu ditu Europan.

Egoera horren aurrean, eta zien-tziak ilusioa eta gogo berria sor ditzan,era errazean eta zientzia modu erakar-garrian ikastetxeetara gerturatzekoahalegina da kosmodetektagailua.

Zure ustez, zergatik ematen ari da zien-tziaren gaineko urruntze fenomeno hori?

Frantzian behintzat, Fisika, Meka-nika, Elektrizitatea... XIX. mendeko oi-narritan irakasten ari da. Hori ongi da-

Nola funtzionatzen du tresnak?Lurraren atmosfera etengabe bon-

bardatzen duten oinarrizko partikulakargatuak (protoiak, elektroiak…) edofotoiak dira, funtsean, izpi kosmikoak.Horiek, galaxiatik edo galaxiaz kanpo-tik etor daitezke, esate baterako eguz-ki-erupzioetatik, supernoba izarren ez-tandatik, neutroi-izarretatik edo zulobeltzetatik.

Lurraren atmosferan barneratzendirenean, izpi kosmikoek partikulakosmikozko sortak sortzen dituzte, etapartikula horietatik sarkorrenak,muoiak, lurrazaleraino iristen dira.

Erradiazio kosmikoa —batez eremuoiak— detektatzeko eta aztertzekobalio duen gailu sinple bat da.

Nola garatuko da?Hasieran, irakasleak prestatuko di-

tugu eta ikastetxe bakoitzak 3 aste ja-rraian izango du gailua. Zer eta nolaikertu zentroak aukeratzen du. Ondo-ren, denen emaitzak parteka litezke.

Hemen, batxilergoko sei ikastetxekhartuko dute parte esperientzian.

go, baina amesteko, ikertzeko gogoasortzeko, astrofisika, mekanika kuanti-koa, unibertsoa eta abar eragingarria-goak dira, eta hori ez da irakasten zailadelakoan. Baina, gai horiei buruz oina-rrizko ikasketa errazak egin litezke etagazteak zulo beltzak direla, galaxiak...amestera gonbida genitzazke.

Lan munduan sartzeko, gainera, aukeraugari eskaintzen dituzte zientziek,ezta?

Bai. Ikerketan aritzeko eskaintza ezda hain ugaria, baina lan mundurakobai. Fisikan, Kimikan, Matematikan...hutsune handia dago eta jende presta-tua behar da.

Zuen ahalegina,kosmodetektagailuarenaitzakia hartuta, gazteak zientzia munduraerakartzea da,beraz.

Hori da. Duela bost urte aurkeztugenuen ideia Martseilan. Garapen di-daktoa egin dugu eta horrelako zazpitresna banatu berriak ditugu Frantzia-ko ikastetxeetan. Hemen, aldi berean,interesa agertu du KutxaGuneak etatresna bat ekarri dugu.

Kosmodetektagailua ikasgelaraZientzia sustatzeko tresna

Zientzia arloa sustatzeko asmoz,“Kosmodetektagailua ikasgelara”egitasmoa abian jarri du DonostiakoKutxaGuneak Bizkaia eta Gipuzkoakosei ikastetxetan.

Horretarako,Frantziako Martsei-la unibertsitateko irakasle den JOSEBUSTO ekarri du tresna aurkezteraeta horrekin aritu behar diren irakas-leak prestatzera. Hona hemen harkesandakoa.

Page 29: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144.

EMMI PIKLER: haurraren autonomia

Otsailaren 5ean (ostirala) DURANGON - Otsailaren 6an (larunbata) DONOSTIANOro har, saio bera izango da bi tokietan

9:00 Karpetak eta materiala banatzen hasiko da.

9:30 Emmi PIKLER. Marko orokorra. * Ezozi ARIZAGA. Bergarako psikomotrizitate taldekoa.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30 Emmi Piklerren ekarpena zaintzan oinarrituta (auto-nomia, errespetua...). Ikuspegi orokorretik partikularrera,janariaren gaian sakonduz.* Montse FABRES. Kataluniako “Mestres per l¨AUTONO-MIA” taldeko kidea (gaztelaniaz).

Jardunaldiak

13:00 Mahai ingurua. Kezka eta galderentzako tartea.* Ezozi ARIZAGA eta Montse FABRES

14:00-15:30 Atsedenaldia

15:30 Haur Hezkuntzan egindako esperientziak- Kataluniako Torrelles-eko esperientzia. * Neus PAÑELLA. Eskolako irakaslea (gaztelaniaz).

Larunbatean, Neus Pañellaz gain:* Nafarroako Aintzane BULDAIN eta Alfredo HOYUE-LOS... * Ana ARAUJO...

Informazioa eta izena ematea943 371 408

www.hikhasi.com

Page 30: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Bigarren mailakohaurrak lehen mailako

herrialde batean

Galdera horri erantzunez, atea za-baldu nahi diogu hausnarketari. Ongi-zate-gizarte honetan, haurtzaroari es-kaintzen zaion arreta nahikoa ote denzalantzan jartzea da gure asmoa. Etahauxe galdetu nahi diegu erakundepublikoei: haurrak babesten eta zain-tzen al dituzue merezi duten bezala?Izan ere, gure ustez, haur txiki eta fami-lia ugari sufritzen ari dira modu egokia-goan kudea daitezkeen zenbait egoe-raren ondorioz. Jakin badakigu bizitzaoso konplexua dela, eta, horregatik,balio handia ematen diegu arazoaksortu beharrean irtenbideak eskain-tzen dituzten aukerei.

Industrializazioaren ondorioak eza-gunak dira denontzat, eta badakiguekoizpenerako baliabideen eta bitarte-ko ekonomikoen beharrak oinarrizkoaldaketak eragiten dituela harremane-tan. Ikusten dugu, horrek guztiak, lanharremanei, gure bizilekuan elkarrera-giteko moduari eta, bereziki, pertso-nen arteko komunikazioari eragitendiela.

Gizakia orain arte ezagutu ez direngaitasun sozialak garatzen ari da; gure

kosmosari buruz ia guztia ezagutzendugu, munduko edozein txokotaraailegatzen gara istant batean. Baina ezgara hain azkarrak gizakiaren hazte etaheltze garaiak, hots, aldi kritikoak,ulertzeko eta errespetatzeko.

Gizakia hazten den inguruaren etaizaten dituen lehendabiziko harrema-nen kalitatearen garrantziaz hitz egitenduen liburu andana idatzi da. Liburuhoriek gorabehera, gertatzen zaienahitzen bidez adierazteko gaitasuna ez

duten bitartean, umeak, ezer gertatukoez balitzaie bezala edo ezer sentitukoez balute bezala tratatzen jarraitzendugu.

Osasunaren alorreko adituen esku-tik, gero eta gehiago dakigu banaketagoiztiarrek nerbio sistemaren garape-nean duten eraginari buruz. Baita erre-ferentzia-irudi ziurrak izateak duen ga-rrantziari buruz ere. Eta, hala ere, ososamurtasun eskasarekin kudeatzen di-tugu gai horiek. Bai osasun sistematiketa baita hezkuntza sistematik ere. Adi-bidez, urte batekin, umeak haurtzain-degian negar malkotan uzten ditugu-nean guraso biek lanera joan behar du-telako.

Guraso horien sentiberatasunare-kin ere ez dugu samurtasunez jokatzen.Ez diogu arretaz begiratzen guraso etaseme-alaba horiek banatzen direneangertatzen zaienari. Zer gertatzen ari daberaien barruan? Gero eta froga zientifi-ko gehiagok baieztatzen dute haurraksufritu egiten duela, eta ondorioakantzeman daitezkeela.

Gure gorputza urte luzeetan joatenda osatzen, eta frogatuta dago gure bizi-

galdeidazue

?Jose Ramon MAUDUIT

PSIKOTERAPEUTA ETA ASKA ELKARTEKO KIDEA

30 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Page 31: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 31

Gizakia orain arte ezagutu ezdiren gaitasun sozialak gara-tzen ari da; gure kosmosariburuz ia guztia ezagutzen dugu,munduko edozeintxokotara ailegatzengara istant batean.Baina ez gara hainazkarrak gizakiaren hazte etaheltze garaiak, hots, aldi kri-tikoak, ulertzeko eta errespe-tatzeko.

?

tzako lehendabiziko hiru urteetan jolasegiteko aukera errazten ez bazaigu, etabeste pertsonekin kontaktu fisikorikizaten ez badugu, adin bereko gainera-ko umeek baino garun txikiagoa gara-tzen dugula. Hain zuzen ere, % 20-% 30txikiagoa. Ama asko beren seme-ala-bengandik ez urruntzen saiatzen dira.Ama-senak bultzatuta, haurrak baka-rrik senti ez daitezen, eta edozein ara-zori aurre egiteko haurrek ondoan sen-ti ditzaten.

Giza gaitasunei buruzko ezjakinta-suna nabarmena da. Eta, era berean, bi-koteek eta haien seme-alabek hain uneberezietan sentitzen duten ahultasuna-ren aurrean mespretxua sumatzen da.Sinestarazi nahi digute modernoagoaeta aseptikoagoa dela inkubagailu ba-ten erantzun mekaniko eta sofistikatua.Ustez, amak egiten jakin izan ez duenaerregulatuko ei du makina horrek. Amabakarrik sentitzen da, gizatiarra ez denmundu batean balego bezala. Inorkulertuko ez balu bezala.

Zenbait gauza, osatzeko erabili be-harrean, ordezkatzeko erabiltzen ditu-gu. Eta akats larria da hori. Azken bate-an, gurasoen eta haurraren arteko ha-rreman estu eta berezi hori kaltetzenbadugu, lotura harreman goiztiar horiblokeatzen badugu, bakardadearekinegingo dugu topo. Gero eta hotzagoaden mundu bateko bakardadea, giza-tiarra ez den mundu batekoa.

Gauza bera gertatzen da haurtzain-degietan. Haurrak lau hilabete pasatuditu amagandik banandu gabe, elka-rrengana ohitzen. Eta bat-batean, hila-beteko EGOKITZAPENAREN ostean,haurrek 6 eta 8 ordu arteko hutsuneakjasatea espero dugu. Zenbat amaurruntzen dira haurtzaindegitik malko-ei ezin eutsirik? Berriro ere bakarrik, gi-zatiarra ez den mundu batean balegobezala. Inork ulertuko ez balu bezala.

Naturak, batzuetan, gutiziak izatenditu.

Dirudienez, oraindik ez dugu geureburuarekin topo egin. Gure iraganeanpilatzen joan garen gabeziek arinegiibilarazten gaituzte batzuetan, eta etsi-penera eramaten beste zenbaitetan.

Gure gurasoek biziraun ahal izateko ja-san zuten eskasiak eta teknologia be-rrien boomak eduki nahi izatera gara-matza, jabe izatera…

Horrela, 18 urte betetzera ailega-tzen garenean, inork ez digu galdetzenheldutasun emozionala lortu ote du-gun, gure ideien jabe ote garen, baka-rrik egoten eta funtzionatzen ba al daki-gun, gure nahiak eta beharrak adieraz-tea kostatzen zaigun ala ez…

Izan ere, 18 urte betetzean gizarteanleku bat izatearekin egiten da amets.Goi mailako ikasketak egitearekin edolanpostu fidagarri bat bilatzearekin.Baita adinez nagusi izateak eta norbe-raren bizimodua egin ahal izateak es-kaintzen duen askatasunaz gozatzea-rekin ere.

Eta, batez beste, 30 urte egiten ditu-gun arte ez dugu seme-alabak izatekoerabakirik hartzen. Zergatik? Lanpostuegonkor bat lortzeko borroka amaiga-bea delako, lan handia egin ostean jaso-tako aitorpen profesionala bilatzen de-lako, bikote harreman egonkor bat de-sio delako, etxe bat edukitzeko, hipote-ka ordaindu ahal izateko eta egunero-ko bizitzarako gastuei aurre egitekolanpostu duin bat lortzea ezinbestekoadelako…

Zenbait bikotek, seme-alabak iza-tea erabakitzen badute ere, ez dute au-rrez aipatu dugun guztia jada pasatudutelako egiten. Hau da, akaso ez duteberen lekua topatu maila pertsonalean,ezta gizartean ere. Eta akaso ez daudehurrengo etaparako prest, hots, haurbat hezteko prest.

Emakumea lan esparruan sartzeak,profesional gisa sona eskuratzekoegindako ahaleginak, gizarteko ardurapostuetan gizonaren maila bera lortze-ak, autonomia ekonomikoa eta bikoteharremanetan independentzia edukiahal izateak… Horiek guztiek agerianuzten dute gure bizitzako eremu inti-moenean, hots, etxean, doikuntzak be-har direla.

Orain arte etxean pribilegioak izandituen gizon horrek, besteak beste, di-rua eramaten zuelako, espazioa parte-katzen ikasi behar du, eta etxeko lanak

egin behar ditu. Pixoihalak aldatu etagauaren erdian haurra lasaitzera jaikibehar du.

Gizartean orekari eustea eta, gaine-ra, seme-alabei dugun onena ematekoprest egotea etorkizunerako helburuaizan daiteke, baina une honetan ez dahori hobekien egiten dakiguna.

Oztopo asko, zailtasun ugari daudeguraso jardunerako: enpresetan, osa-sun erakundeetan, administrazioanedota hezkuntzan lan egiten dute ema-kume askok, eta ezin diote erritmoarieutsi. Inork ez ditu entzuten, eta haurra-ren erritmoa arriskuan jartzen jarraitze-ko presionatzen dituzte. Eta zenbaite-tan, erditze goiztiarrak eragiten dituzte.Erditze goiztiarrek amarengan eta hau-rrarengan izan ditzaketen ondorioe-kin.

Ama askorentzat mingarria eta bi-degabea da hainbeste lan egin osteanlortutakoa utzi behar izatea, eta ikaske-ta batzuk egin eta lan munduan toki bategitea lortu ostean, denboraldi batera-ko uztea. Familia batzuentzat haurra-ren hazkuntzak enpresa proiektu ba-ten antza du, lau hilabeteko amatasunbaja eta buelta lanera, ezer gertatu ezbalitz bezala. Horrek, horrela azalduta,neurriz kanpokoa dirudi, baina, egia-tan, guztia produktibitatera bideratutadago. Emakumeak jasotzen duen me-zua hori baldin bada, imajina ezazue

Page 32: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

32 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

zein den gizonari iristen zaiona. Azkenhorrek laneko konpromisoei ez ezik,gizartekoei ere erantzun behar die. On-dorioz, ez dio emazteari ginekologoa-rengana lagunduko, ezta erditzea pres-tatzera ere. Azken batean, guztia profe-sionalek ezarrita dago, ia guztia hobetoesanda. Izan ere, etxera ailegatzeangainerakoak desagertu egiten dira, etaorduan hasten da benetako errealitateafamiliako hiru kideentzat.

Usurbilgo andereñoek Hazi etaHezi ekimeneko galdera-andana pa-satu zieten ikasleen gurasoei. Aurrez ai-patutakoak berresteaz gain, etxean biziden egoera izugarria da. Ia ama guztiekazaldu zuten babesa falta zitzaiela. Baiemozionalki eta baita bazkaria egiteabezalako oinarrizko beharrei dagokie-nez ere. Ezintasuna sentitzen dute bat-batean gau eta egun euren haur jaiobe-rriarekin aurkitzen direnean, eta beste-rik egin ezin dutenean. Haurrak negaregiten du, eta amak ere bai. Zer gerta-tzen den ulertu gabe, sentimendu guz-tiak nahasita, etxea hankaz gora…

Animalien habiak leku pribilegia-tuak dira, beroak, seguruak, ongi elika-tuak… Zer gertatzen da, baina, giza-kien habiarekin? (Ama batek azalduzuen lehendabiziko 16 egunetan ezzuela galletak besterik jan).

Behinola, hautemate goiztiarrarieta garapen psikomotorrari buruzko

ikastaro batean izan nintzen, eta gehie-nak 0-3 urte bitarteko haurrekin lan egi-ten zuten irakasleak ziren. Haietako ba-tek, malkoei eutsi ezinik, gogoratuzuen zein gogorra egin zitzaion 4 hila-beteko bere alaba beste andereño ba-tzuekin uztea. Berak, bitartean, amarenhutsuneagatik negarrez ari ziren bestehaur batzuk zaintzen zituen.

Usurbilgo andereñoek urteak dara-matzate kalitatezko hezkuntza proiek-tu baten alde lanean. Urratsez urrats,hainbat esparru bereganatzen joan di-ra, eta egiteko beste modu bat ezartzen.Horien artean aipatzekoa da lehen mai-larako eta komunitaterako prebentzioproiektuak. Horietan, beste profesio-nal batzuekin eta autolaguntza taldee-kin batera, honako hau lortu nahi dute:ahal izanez gero, gaur egun haurren etahelduen arteko harremanetan ezarritadauden gizarte egokitzapen traumati-koen ereduak ez errepikatzea.

Izan ere, finantziazio arazoez gain,sentsibilizazio arazoa ere badago. Gu-rasoak dira interesatu nagusiak, bainaezin diote datorrenari aurrea hartu. Ezbaitakite zer datorkien. Horregatik jarribehar da martxan, lehenbailehen, gu-rasoen arteko babesa. Euren artean hitzegin dezaten eta, orain arte, abisurikeman gabe azaltzen ziren estresari, ezin-tasunari eta bakardadeari aurre egitekobaliabideak bilatzen has daitezen.

Horrela, beste behin ikus dezakeguelkarrekin lan egin behar dugula eta be-harrezko baliabideak bilatu behar ditu-gula gizakiaren eta gizartearen hazkun-tzari lagunduko dion kalitatezko lan

bat burutu ahal izateko. Oinarrizkotikabiatuta: alor pertsonaletik, egunero-kotasunetik, osasunaren garapenetiketa baita hezkuntzaren garapenetikere.

Prebentzioa kontuan hartzea ezlitzateke luxuzko atalean sartu behar,kulturarenean baizik. Bertatik, eragilepolitikoek pertsonak babestu beharkolituzkete. Hiritarren benetako beha-rrekiko sentsibilitatea azaldu beharlukete.

Erakundeek prebentzioari begiraegiten duten apustua burutsua da oso.Izan ere, epe luzera agertzen diren ga-tazka ugari konpontzen ditu. Horrega-tik uste dugu lehentasuna eman beharzaiela “erantzun azkarra” ematen duteneta hauteskunde kutsua duten diruzlagundutako beste ekimen batzuenaurrean.

Zergatik ez da aztertzen bizi kalita-tea hobetzea helburu duten proiektueijarraipena emateko aukera? Hezkun-tzako eta osasun alorreko erakundeekzergatik ez dute hausnartzen horrelakoproiektuen jarraipena bermatzeko be-harrari buruz? Posible al da gure seme-alabak lehendabiziko planoan egotea,lehen mailako herrialde batean?

Uste dut gure esku dagoela. Politikogisa, hiritar gisa, profesional gisa, gura-so gisa eta gure haurren familia gisa.Lehentasunezko erronka baldin bada,beste bide batzuk bilatzea posible izan-go da. Besteak beste, gure zerbitzuen,gure bizitzaren eta gure seme-alabenbizitzaren kalitatea hobetzeko laneanjarraitu nahi dugulako.

Zergatik ez da aztertzenbizi kalitatea hobetzea helburu

duten proiektuei jarraipenaemateko aukera?Hezkuntzako eta

osasun alorreko era-kundeek zergatik ez

dute hausnartzen ho-rrelako proiektuen

jarraipena bermatzeko beha-rrari buruz? Posible al da gure

seme-alabak lehendabizikoplanoan egotea,lehen mailako

herrialde batean?

?

Page 33: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Bide eginean jarraitzen dugu zuen

ekarpenekin eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa duen edonoren

parte-hartzea gustu handiz hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa euskal

hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

berriakurtarrila

Page 34: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

2009ko azaroaren 24an “Literacy inEngland” mintegia egin zen Euskal He-rriko Unibertsitatean. Hezkuntza Fa-kultateko Hezkuntzarako eta Iker-kuntz eta Diagnosi Metodoen (HIDIM)sailak antolatu zuen, bertan gaiarekinzerikusia duen ikerketa-lerro bat dago-eta.

Warwick Unibertsitateko Instituteof Education-eko Jane Medwell etorrizen eta Ingalaterran irakurketa-idazke-ta nola lantzen duten geletan azalduzuen. Lehen Hezkuntzako 7 eta 11 urtebitartekoek nazio mailako ebaluazioakizaten dituzte eta ebaluazio hark sorta-

Irakurketa-idazketa Ingalaterran

Ikasleak on-line

Asmoz fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta UNEDekin baterakudeatzen ditu Internet bidezko master ofizialak, berezko tituluak eta etengabekoprestakuntzako ikastaroak. Duela bi urte sinatutako akordioa gero eta indartsuagoada, eta aurten 300 ikaslek baino gehiagok ikasiko dute Internet bidez.

Asmoz fundazioaren arabera, ikasteko modu horrek “askatasun eta gaitasunhandia” eskaintzen ditu. “Ikasleak beste herrialde batzuetako irakasleekin jardaitezke harremanetan, eta edozein unetan haiekin kontaktuan jartzen ahal dira za-lantzak argitzeko”. Dena den, sistema horrek disziplina handia eskatzen duela diote.Izan ere, ikasteko modu horrek ez du ordutegi finkorik, eta norberari dagokio erruti-na bat ezartzea.

Ikasleek, orotara, 200 irakasle izango dituzte. Gehienak EHUkoak eta UNEDe-koak diren arren 20 herrialdetakoak izango dira irakasleak.

34 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

razten dituen gelako dinamikak deskri-batu zituen.

1998tik aurrera, Irakurketa-idaz-ketako Estrategia Nazionala jarri zu-ten martxan arlo horretan emaitza ho-beak lortzeko asmoz. “Literacy hour”da estrategia horretan gertatu den al-daketarik esanguratsuena. Egunero,Lehen Hezkuntzako gela guztietanirakurketa-idazketa, ofizialki, eta ins-trukzio zuzen baten bidez, burutzenda: lehen hamabost minututan taldehandian eginiko irakurketak egitendira, beste hamabost minututan hitze-tan eta haien esan nahietan zentratzen

dira, ondorengo hogei minututannorbanako lana eta talde txikietakolana egiten dute eta azkeneko hamarminututan talde handiko eztabaida-ren bidez zalantzak argitzen dira, kriti-ka eraikitzaileak egin, feedback-aeman…

Irakurketa eta idazketako ebalua-zioen ezaugarriak komentatu ondo-ren, eskuzko idazketaren automatiza-zioak duen garrantzia nabarmenduzuen. Ebaluazio horietan mutilekemaitza eskasagoak izaten dituzte nes-kek baino eta datu horrekin kezkatutadaude Ingalaterran.

Jane Medwell (Warwick unibertsitatea) eta Irune Ibarra (EHU) Jane Medwell

Page 35: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Pedagogia ikastea modan omen dago. Hori diote behintzat datuek. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dituen

ikasketen artean Pedagogia da 2009-2010 ikasturtean ikasle kopuruaren igoera handiena izan duena. Azken hiru urteetan Peda-

gogian matrikulatu diren ikasleen kopurua izugarri hazi da; 2006an 40 ikaslek baino ez zuten izena eman Pedagogia ikasteko. Aur-

ten, aldiz, 156 ikasle daude matrikulatuta. Hiru edo lau bider gehiago. Duela hiru urte baino 116 ikasle gehiago, EHUk emandako

datuen arabera. Dena den, aldea ez da hiru urteko prozesu baten emaitza izan. Iaztik hona nabarmena izan da gorakada, 2008an

58 ikaslek eman baitzuten izena.

Arrakasta izanagatik, baina, ez du lortu oso hurbilekoa duen beste ikasketa adar bat atzean uztea. Hain zuzen ere, aurten Psi-

kologian matrikulatu da ikasle gehien. Orotara 258 gazte ari dira etorkizunean psikologoak izateko prestatzen. Txanponaren bes-

te aldean Ingeniaritza ikasketak egongo lirateke. EHUren datuen arabera Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa izateko 32

ikaslek baino ez dute eman izena, eta hiru urteko epean 79 ikasle galdu ditu, 2006an 111 gazte matrikulatu baitziren.

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 37

Joan den abenduaren 16an hotzegiten bazuen ere Gipuzkoako Foru Al-dundiak harrera beroa egin zien XX.mendeko 60ko hamarkadan lehenen-go Ikastolak antolatu zituzten andere-ñoei. Gipuzkoako urrezko dominaeman zieten Donostiako Diputazioa-ren egoitzan egindako omenaldian.Orotara 80 andereño inguru bildu zirenekitaldira.

Markel Olano Ahaldun nagusia etaandereño guztiak diputazioaren kan-poaldean zeudela atera zen ezpata-

Eskerrik asko andereño!

Gero eta ikasle gehiago Pedagogian

dantza eraikinaren beste muturretik,eta omenduen aurrean zubia egin on-doren ezpata-dantza egin zuten. On-doren, dantzariek ezpatekin egindakoarkutik pasa ziren omendu guztiakForu Aldundira sartzeko.

“Ikastolen mugimendua XX. men-deko azken 50 urteetan euskal nortasu-na berreskuratzeko lanaren oinarrisendoenetako bat” izan dela goraipatuzuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.“Hizkuntza eta herrigintza ikuspegiaberreskuratzeko Ikastolak ezinbeste-

ko eragile” izan direla nabarmendu zu-ten urrezko domiña andereñoei ema-nez. Mari Karmen Mitxelena andereño-ak jaso zuen domina denen izenean.

Page 36: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako testu-liburuetanbehar bezala islatzen dira gaztelaniaren ikaskuntzarako komunika-zio ikuspuntuaren planteamendua

Lehen Hezkuntzako gaztelaniakotestu liburuetako komunikazio-ikus-puntua. EAEn erabiltzen diren mate-rialen azterketa. Horixe da CarmenCamps Peman EHUko irakasleak egin-dako doktore tesiaren izenburua. Iker-keta horretan, 2006-2007 ikasturtekoLehen Hezkuntzako bigarren eta hiru-garren zikloetako gaztelaniazko testuliburuak aztertu ditu ikertzaileak.

LOGSE legearekin gaztelania alo-rreko curriculuma aldatu egin zela kon-tuan eduki beharreko datua da. Komu-nikazio-ikuspuntua norberaren gainhartu, eta gaztelania irakasteko etaikasteko planteamendu berri bat ezarrizen, EHUk kaleratutako oharrak gogo-

rarazten duenez. Material horiek guztiak aztertu oste-

an, Campsentzat Bizkaia, Araba eta Gi-puzkoako testu-liburuetan behar beza-la islatzen da komunikazio-ikuspun-tua. Bere uste, “komunikazioaren alo-rra ondo asko garatu dute”.

Argitaratutako material horietan“Elkar eta Erein argitaletxeek komuni-kazio-proposamen berriak txertatzendituztela eta erabilera anitzeko testuakdituztela” ikusi du. Baita komunikazio-rako gaitasuna edo konpetentzia gara-tzen dutela ere.

Santillanako Plural argitaletxearidagokionez, ikusi du hezkuntza-tes-tuinguru elebidunerako material apro-

posa izan arren, ez duela komunikazio-ikuspuntu aproposik, batez ere hiz-kuntzari buruz egiten duen hausnarke-ta ez datorrelako bat hizkuntzaren ko-munikaziorako erabilerarekin.

Entre Amigos argitaletxeakPlural-ek baino bereizgarri gutxiagoditu komunikazio-ikuspuntuaren alo-rrari dagokionez. Campsen esanean,ahozkoa lantzeko proposamenakLOGSE legean ezarritako komunika-zio-proposamenekiko erabat inkon-gruenteak dira.

Azkenik, Campsek ikusi du Dejahuella argitaletxeak ez dituela kontuanhartzen curriculum-diseinuaren prin-tzipioak.

Ikastaroak

36 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

IMHko 2010eko langile eta lan-

gabetuen ikastaroentzako progra-

mazioa abian daude. 214 ikastaro

programatu dira.

Euskaraz eskainiko direnak on-

dorengo hauek izango dira:

- Automatismo neumatiko eta

elektroneumatikoak

- Automatismo hidraulikoak

- Automatismo elektriko kablea-

tuak

- CNC fresatzeko makinaren

programazioa (HEIDENHAIN)

- CNC fresatzeko makinaren

prestaketa (HEIDENHAIN)

- CNC tornua 1. maila (FAGOR):

programazioa.

Egia ote?

ko kaleetan barrenaauzo osoa zeharkatueta hasierara itzulibeharko dute. Bideanauzoari buruzko hain-bat galdera erantzunbeharko dituzte.Jolasa dinamizatzekoeta arauak azaltzekogurasoak eta hezitzaile-ak egokiak dira.

Donostiako Egia auzo-ko Ametzagaña elkarte-ak kaleratu du Egia ote?izeneko mahai-jokoa. Helburu nagusia: eus-kara eta euskal kulturasustatzea. Mahai-jolas horretan,jokalariek Gladys-eneaparketik abiatuta Egia-

Page 37: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Azken aste eta hilabeteak gorabe-hera handikoak izaten ari dira hezkun-tzan: EAEko Curriculum dekretua,Nafarroan TIL eredua eta Euskal Herriaterminoa; Ipar Euskal Herrian, berriz,Balladur legea eta abar. Zer ari da ger-tatzen hezkuntzan? EHBEren aburuz,Espainia eta Frantzia hezkuntza erre-formatzen ari dira ikasleen adoktrina-menduan sakonduz, estatuak, linguis-tikoki, kulturalki eta nortasun mailanuniformizatzeko.

Kasualitatezko erabakiak al dira?Inondik inora ere ez. Araba, Bizkaia,Gipuzkoa eta Nafarroaren kasuan, argidago, espainiar estatuko bi alderdi na-gusien arteko paktu bat dagoela hez-kuntzaren bidez “barbaroen” lurraldehauek espainiar nortasunez asetzeko.Hau ez dugu guk esaten, PPk eta PSEkEAErako sinatu zuten akordioaren atalnagusietakoak dio: EAEn aldaketa na-gusiki hezkuntzatik etorri behar da.EAEn ageriko paktua dena, Nafarroanezkutukoa baina oso erreala da.

Herri honek, hezkuntzan erabaki-tzeko eskubidea ukatua izanik ere,hezkuntza sistema propiorik izan gabeere, erabaki asko bere kabuz hartu ditu:ikastolak sortzea eta garatzea; eskolapubliko eta pribatuetan euskarazkolerroak zabaltzea; Haur Eskola euskal-dun eta hezitzaileak irekitzea; LanbideHeziketak euskalduntzea; Euskal Cu-rriculuma sortzea; Euskal Unibertsita-tea proiektuaren oinarriak publikatzeaeta abar. Estatuak “aski da!” esan du.

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 37

Hezkuntza Deialdia. Batzar irekia urtarrilaren 16an

Guretzako edalontzia erdi hutsik bal-din badago ere, beraientzako gainezkaegin du.

Isalbel Celaá eta Alberto Catalanendekretu eta neurrien bitartez Hezkun-tza Sistema Nazionalaren eraikuntzagelditu eta hezkuntza sistema espaino-laren inposaketa indartu nahi dute.

Hezkuntza DeialdiaGauzak horrela, txanponaren bi al-

deak ikusten ari gara hezkuntzan: aldebatean euskara, euskal kultura, kultur-artekotasuna, parekidetza, Euskal He-rria, pedagogia aurrerakoia garatzekoHezkuntza Sistema Nazionala plantea-tzen duen herria; beste aldean, gaztele-ra/frantsesa, adoktrinamendua, uni-formizazioa, pribatizazioa inposatunahi duten estatuak.

Azken hilabete eta asteotan hez-kuntzako norbanako eta eragileekinhitz egiten aritu gara, elkarrizketetatikbi ondorio nagusi atera ditugu: batetik,Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldegaudenok gure arteko elkarlana area-gotu behar dugu, gure proiektuek au-rrera egin dezaten lortzeko; bestetik,inposaketen aurrean tinko eta elkarre-kin erantzuteko mobilizatu beharra da-go. Zentzu horretan, hezkuntza egoe-raz hausnartzeko eta egoeraren aurre-an zein mobilizazio antolatu erabaki-tzeko, azken urte hauetan hezkuntzanizan den batzar jendetsu eta anitzenaegiteko deia zabaldu nahi dugu, Hez-kuntza Deialdia hedatu nahi dugu. Ur-tarrilaren 16an, egungo hezkuntzaegoeraren gaineko kezka duten etaHezkuntza Sistema Nazionalaren aldedauden ikasle, irakasle, guraso eta he-rritarrontzat batzar irekia Donostian.

Page 38: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

Zure helbide elektronikoan Hik Hasiri buruzko azken berriak eta hainbat albiste jaso nahi badituzu, gure buletin elektroni-koan harpidetu besterik ez duzu egin behar. www.hikhasi.com web orrian izena eman, eta etxetik mugitu gabe jasoko duzuHik Hasiren berri!

Gure buletin elektronikoa jaso nahi al duzu?

Datorren hilabeteko eztabaidarako galdera...>>> Eztabaida bera mantentzen da.

Hik hasiren web gunean dugun EZTABAIDAGUNEA paperera ekarri dugu. Hilero, web orrian jasoko ditugun iritzienlaburpena izango duzue eta baita hurrengo galdera zein izango den ezagutzeko aukera ere. Hona hemen abendu-ko eztabaidak utzi diguna...

>>> Eusko Jaurlaritzaren curriculum dekretu egitasmoak euskara eta gaztelania parekatuko ditu. Isabel Celaá HezkuntzaSailburuaren hitzetan, elebitasun orekatua lortzeko helburuarekin. Bide horretatik helburua betetzea posible dela uste alduzu?

>Zakurraren putza!Lehenik eta behin, "elebitasun orekatua" kontzeptua baino, "elebiduntasun orekatua" egokiagoa iruditzen zaidala esan nahi nuke,

pertsonok potentzialki dugun hizkuntza-gaitasun batez ari gara eta. Elebitasunaren dimentsio sozialerako erabiliko nuke nik "elebi-tasun orekatua" kontzeptua.

Hori argituta, zera esan nahi nuke: nik dakidala behintzat, oso zaila dela elebiduntasun guztiz orekatua lortzea. Gerta liteke bi, hi-ru... hizkuntzetan gaitasun-maila beretsua izatea; ordea, hori ez da norma. Izan ere, hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen dakigununetik beretik hizketarako horietako bat aukeratu behar dugu, eta inguru soziolinguistikoaren arabera, hizkuntza horietako baten al-dera gehixeago lerratuko gara. Hala eta guztiz ere, uste dut, euskaraz, gatelaniaz nahiz frantsesez ikasleek ahalik eta konpetentzia ko-munikatibo handiena izatea lortu behar lukeela hezkuntza-sistemak.

Eta, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa zein den jakina izanik, hezkuntza-sisteman gaztelania eta euskara parekatzea al daxede horretarako modurik egokiena? EIFE ikerketa-lanek argi erakutsi dute, A eta B ereduetan dabiltzan ikasleek ez dutela behar bes-teko hizkuntza-gaitasuna lortzen; aitzitik, gaztelania-mailari dagokionez, A, B zein D ereduetako ikasleek emaitza beretsuak lortzendituzte. Eztabaida-galderari eman dakioken erantzunik onena, hortxe! Aritz

> Elebitasun orekatuaElebitasun orekatua lortzeko egin behar den lehen gauza herrialdeko errealitatea ezagutzea da. Gizartean euskara hizkuntza gu-

txitua den bitartean eskoletan diskriminazio positiboa eman behar zaio, gutxienez horrela, nolabaiteko parekotasun bat egon dadin.Argi geratu da A ereduarekin ez dela parekotasuna lortzen, ezta B ereduarekin ere. D eredua da parekotasuna lortzen duen bakarra.Euskara hizkuntz kurrikular izanik lortuko da gizartean euskarak merezi duen txokoa lortzea, baina dekretu berri honek bigarren hiz-kuntza izatera pasatzen du, bere bizindarra koloka larrian jarriz. Joseba Osoro

> Ados, ia erabat!Ados ia erabat Josebak esandakoarekin; baina bada berak esandakotik hain argi ez dudan kontu bat: "Euskara hizkuntz kurrikula-

rra izanik lortuko da gizartean euskarak merezi duen txokoa lortzea". Zer da zure ustez, Joseba, euskarak merezi duen txokoa lortzea?Euskara hizkuntza kurrikular izan duten horiek eskolaz kanpo ere euskara erabiltzea? Hori hala izanik, ez dut uste euskara hizkuntzakurrikular izate hutsak euskara erabiltzea bermatzen duenik. Ez al duzu uste? Hor badaude hizkuntza-erabilera baldintzatzen dutenaldagai askozaz gehiago ere: hizkuntza-jarrera eta -portaerak, identitate etnolinguistikoa... Aritz

38 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Page 39: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

argitalpenak

Ate atzeko zuloa Josep Sampere

EREINOlga eta Alex ikaratuta daude bizi

diren etxebizitza-sailean gertatzen aridiren gorabehera misteriotsuak ikusita.Susmoa dute beren artean izaki arro-tzen bat bizi ote den. Ia bizilagun guz-tiek jasan dute gertaera arraroren bat,eta hasi dira ikertzen. Duela urte batzukbi ume desagertu omen ziren inongoarrastorik utzi gabe eta...•

Kultur artekotasun eta hiritar-tasun hezkuntzarako motxila

ALBOAN

Hiritartasunaren eta kultur arteko-

tasunaren inguruko esperientziak, ba-

liabideak, dokumentuak eta erreferen-

tziak bildu ditu Alboan elkarteak DVD

batean. Lau esparru lantzen dira bildu-

man: bakea eta gatazka, eskola eta ko-

munitatea, artea eta bere irudikapena

eta hizkuntza eta komunikazioa•

Tantak 21EHU

Euskal Herriko Unibertsitateakaldian-aldian Tantak hezkuntzaaldizkaria argitaratzen du. Orain-goan, unbertsitateko zazpi lan argi-taratu ditu: sexu jasarpenak, inmi-grazioa, euskara-agiriak, irakasleakFrancoren garaian, Terminologiadatu basea eta Gizarte hezitzaileenpraktikaren gaineko gaiak aurkez-ten ditu•

Seaska 40 urte euskararen aldeMaialen Garat/ Xan Aire

ELKARSeaskak, Lapurdi, Baxe Nafarroa

eta Zuberoako 27 ikastolen federazioak,40 urte bete ditu aurten. Liburu honekurte horietan Seaskaren baitan bizitakounerik esanguratsuenak biltzen ditu.Bertako hizkuntza legez kanpo den he-rrian, euskararen aldeko borrokarenisla da. Hurbilpen bat izan nahi du, eus-karak Ipar Euskal Herrian izan duenzutabe garrantzitsuena ezagutzeko•

Arritxu eta Mago Zurien anaidiaItziar Madina/ Leire Urbeltz

TXALAPARTAMitologia eta gaurko gazteen mun-

dua nahasi ditu Iztiar Madina idazleakistorio honetan. Arritxu izeneko neska-toa da istorio honetako protagonista,eta Iturzulogaineko lamiek bere lagun-tza beharko dute. Bahituta dagoen Da-lan lamia ederra askatzeko, hain zuzen.Leire Urbeltz marrazkilariak irudikatuditu istorioko pertsonaia guztiak•

Iraunkortasun hezkuntzarakoeskuliburua

UNESCO ETXEAGobernuz kanpoko Unesco etxea

erakundeak iraunkortasuna lantzekoeskuliburua argitaratu du. Material di-daktiko horrekin iraunkortasunarenhainbat dimentsio lantzea dute helburu(ingurugiroa, gizartea, hezkuntza, eko-nomia). Orotara hemeretzi ataleko lanaosatu dute, eta sarean ere eskura daite-ke: www.unescoeh.org •

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 39

Page 40: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

... nora joangogara?

Zugarramurdiko sorginen etxeaEgonaldi magikoa

Zugarramurdiko Sorginen Etxekoegitasmoak lau ezaugarri nagusi ditu.Ipuinetan eta jolasetan oinarritzen denegonaldia da, mundu fantastiko baterabidaia egiteko aukera paregabea es-kaintzen du, adimen emozionala lan-tzen da eta nortasuna eraikitzeko jar-duerak antolatzen dituzte. Eta, horre-kin guztiarekin batera, haurrei sorgi-nak edo aztiak garai bateko sendagileeta pertsona arruntak zirela azaltzenzaie; bizitzeko era askea, alaia eta josta-garria zuten pertsona normalak zirela,hain justu. Non? Graxiana aterpetxean,Zugarramurdiko leizeetatik gertu-gertu.

Ikasleentzako eskaintzaEgonaldiak bereziki prestatuta

daude Haur Hezkuntzako (4-5 urte) eta

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Bieguneko egonaldia egin nahi izanezgero, ondorengo programa dute pres-tatuta Sorginen Etxean Urtxintxa esko-lako arduradunek:

Haur taldeari harrera egiten zaio,eta harrera horretan aurkezpenak egi-ten dira. Memento horretan irakasle,ikasle, begirale eta aterpeko langileenarteko harreman sarea definitzen da,eta sare hori alaia eta konfiantzazkoaizan dadin saiatzen dira. Modu horre-tan, haurrari segurtasuna ematen zaio,eta etxean bezala egoteko aukera es-kaintzen diote. Bizikidetza egokiaizateko, aurkezpenen ondoren taldeakegin eta arauak azaltzen dira. Haurraklekura moldatzeko, logelak antolatueta ingurua ezagutzea ere beharrezkoa

izango da. Inguru berri horretan atse-denaldiaz gozatu ondoren, sorgin jolasbatzuk egingo dituzte, mundu fantasti-koari lekua emanez eta haurrak munduhorretako partaide eginez.

40 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

Nafarroak eta Lapurdik mugaegiten duten lekuan, hortxe dagoZugarramurdi (Nafarroa), eta handaude Zugarramurdiko leize ezagu-nak. Herriaren bazter batean, 400bat metrora. Joan den uztailaren20az geroztik, baina, Zugarramur-dira hurbiltzen denak leize ezagu-nak ez ezik, Sorginen Etxea ere bisi-ta dezake. Algara,kantu,dantza,fes-ta, erritmo bizi eta giro jatorreko 2edo 3 eguneko egonaldiak egin dai-tezke han, Urtxintxa eskolareneskutik.

Page 41: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

144. zenbakia. 2010eko urtarrila • hik hasi • 41

iLapiztegia kaleko Graxiana aterpean. 31710 ZUGARRAMURDI Nafarroa

Informazio gehiago:- www.graxiana-aterpea.com webgunean.-Urtxintxa eskolako telefonoan: 943 270033 -Edo [email protected] helbidean

Haur txikien taldearentzat abesti jolasak dituzte prestatuta, bestelako barnejolas batzuekin batera. Nagusienekin, aldiz, lantegia egiten dute. Sorginek eda-beak prestatzen zituztela-eta,tartetxo bat egiten zaie sendabelarrei. Hurbilen ditu-gunen eta ezagutzen ditugunen erabilera aztertzeko baliatuko da lantegia. Lantegihori hiru eguneko egonaldian egiten da,eta helburu hauek ditu:gaztetxoak natura-ra hurbiltzea eta ingurumenarekiko jarrera egokia bideratzea. Bi egunekoan, be-rriz,eguzki lore bat egiten dute guztien artean. Haur bakoitzak eguzki lorearen hos-to bat margotzen du. Modu horretan, haur guztien parte hartzea bultzatzen da, etaemaitza talde guztiak batera lortua izaten denez, taldeko giroari bultzada ematenzaio.

Bigarren egunean, gosaldu bezain laster maletak egin eta dena biltzen hasikodira. Beraz,aurreko gauean lana aurreratua uztea lagungarri izango da. Guztia jasoostean,azken jolasa egingo dute aterpe inguruan. Jolas horren bitartez talde izae-ra modu dibertigarrian lantzea dute helburu Urtxintxa eskolako arduradunek. Goizerdi aldera Galtzagorrien jolasaren auzia egingo dute haurrek,eta,bukaeran,haus-narketa egin eta beraien iritzia azaltzeko aukera eskainiko zaie. Nola pasa dutenjakin ondoren, hau da, sentimenduen txokoa egin ondoren, oroigarri bana emangozaie.

Urtxintxa eskolak Zugarramurdiko Sorginen Etxea ez ezik, baditu antzekobeste egitasmo batzuk abian. Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Piraten Etxea eta Aran-tzako Barnetegia (Nafarroa). Sorginen Etxearekin,beraz,euskara hutsean egitekohiru eskaintza dituzte jada. Sorginen Etxeko eta Piraten Etxeko eskaintzak EuskalHerri osoko ikasleentzat dira. Arantzako barnetegira,aldiz,Nafarroan ikasten du-ten ikasleak bakarrik joan daitezke.

Lantegiak:

SSOORRGGIINNEENN EETTXXEEAAIpuinakEgonaldian zehar, Zugarramurdiko

kobazulora bisita egingo dute haurrek.Eta han, kobazuloak berak eskaintzenduen giroaz baliatuz, ipuin bat kontatu-ko diete. Lehen Hezkuntzako 3tik 6rabitarteko mailetako ikasleekin pista jo-las bidez osatuko da ipuina. Txikien tal-dearekin (Haur Hezkuntza eta LehenHezkuntzako 1-2 mailak), ordea, senti-menduen txokoa ipuina erabiliko da.Horrela, nola pasatzen ari diren ikusieta zein sentimendu azaleratzen dituz-ten jakiteko. Ipuinaren helburua ipui-neko pertsonaiei gertatzen zaizkienegoerekin bat egitea da. Zentzumene-tan barrena bidaiatu eta gorputzarenkontzientzia izatea, besteak beste. Ipui-nak ispilu funtzioa betetzen du, eta,haurrak, bere burua eta ingurunea ispi-luan islatuta ikusten ditu. Gainera,emozioei hitza jartzen ikasten du: bel-durra, kezka, euforia… Txikienen ka-suan, ipuinak konponbidea dakar, bai-na handienen kasuan konponbideadenon artean bilatu beharko da.

Page 42: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik

42 • hik hasi • 144. zenbakia. 2010eko urtarrila

atzeko atetik

Pertsona nagusiaren begirada umeen begien parean jartzera behartutagaude hezitzaileok.

Imanol Urbieta*

Gure eskola

Zazpi neska-mutil txikibegira irakasleari.Ez ginen sarri egongoberak gura bezain adi.Eskolara sartzen ginenia goizero kantari;kantuz esaten genionagur ere egunari.Auzo eskola txiki batizan genuen gidari. Han ekin genion pozikgure etorkizunari.Berandu erreparatudiogu geneukanari:eskola txiki bateanikasteko zorteari.

Gutxi ginenez, desberdinegiten genituen gauzak.Txangoak berezi zirengure andereñoarentzat.Goiz batean oinez hasi,bihurgune eta aldatsak, ta bisitatzen genuengeutakoen auzoren bat.Aitzurrak baztertu eta,denbora hartuz umeontzat,ipuin zaharrak kontatzerahurbildu ohi ziren hainbat.Oroitzapen gozoenakmomentu hoietaz dauzkat,auzo osoa irakaslebihurtu baitzen guretzat.

Gero eskola itxitaherri eskolara joan ginen.Herria legez eskolatxikitxoa izan arren,beste harreman mota batzukizan genituen hemen.Jada ez ginen ibiltzentxirri-txirriak topatzen.Giroa aldatu arren,giro ona ez zen eten.Baina hazi egin ginen;zortzigarren mailan geunden.Heldu gur(e)an genbiltzan, eta saiatu egin ginen.Frontoi ostean erretzen harro ikasi genuen.

Onintza ENBEITABERTSOLARIA

Doinua: Habanera

Page 43: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik
Page 44: GAIA: GURASOAK ETA HEZKUNTZA• ESPERIENTZIA: ZU ZEU …. hh.pdf · kartasuna, justizia, kritikotasuna, iritzi ez-berdinekiko errespetua, ekintzailetza eta beste hainbat dira. Zerrendaturik