FRIEDERICH NIETZSCHE

26
FILOSOFIAREN HISTORIA FRIEDERICH NIETZSCHE. ( 1844-1900) AURKIBIDEA. 1.BIZITZA ETA LANAK 2.TESTUINGURU HISTORIKOA 3.BITALISMOA: EZAUGARRI OROKORRAK. 4.NIETZSCHEREN KRITIKA BALIO ZAHARREN AURKA 5.JAINKOAREN HERIOTZA ETA NIHILISMOA 6BALIO BERRIAK ETA SUPERGIZONA 7IRAKURGAIA: "ECCE HOMO” 8.HIZTEGIA ETA ARIKETAK I. BIZITZA ETA LANAK Alemaniako Rocken izeneko herrian jaio zen 1844an. Aita apaiza zela bere famili giroa oso eliztarra zela aipatu behar da. Lau urte zituela aita hil egin zen , ondoren bere familiarekin joaten da Naumburg-era bizitzera. Bertan ionarrizko ikasketak egingo ditu. Hamabost urtez Pforta izeneko eskolan sartzen da non heziketa humanista ( gizazale) oso sakona jasoko duen. Hor, greziar kulturarekiko zaletasuna piztuko zaio eta ondorioz, bost urte pasa eta gero, 1864an Bonneko Unibertsitatean Filologi klasikozko ikasketak burutuko ditu. . Ikaslea izanik sifilisa harrapatu zuen; historiagile batzuren ustez horren ondorioak izango dira heldutasunean izango dituen gaixotasun fisiko eta psikikoak. Garai honetan Schopenhauer-en filosofia ezagutuko du eta horren eraginez filosofiarekiko zaletasuna sortuko zaio. Ikasketak amaitu eta 1869an Basileako Unibertsitatean katedradun izendatzen dute, here irakasle garaiari hasiera emanez, 25 urte zituelarik. Hamar urtez arituko da irakasle gisa. Burukominak jasangaitzek eta begietako ahuleziak jota klaseak emateari utzi egin behar izan zion arte. 1879an Unibertsitatea utzi eta bere bizitzaren garai berri bati hasiera eman zion. NIETZSCHE 1

Transcript of FRIEDERICH NIETZSCHE

Page 1: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

FRIEDERICH NIETZSCHE. ( 1844-1900)

AURKIBIDEA.

1.BIZITZA ETA LANAK

2.TESTUINGURU HISTORIKOA

3.BITALISMOA: EZAUGARRI OROKORRAK.

4.NIETZSCHEREN KRITIKA BALIO ZAHARREN AURKA

5.JAINKOAREN HERIOTZA ETA NIHILISMOA

6BALIO BERRIAK ETA SUPERGIZONA

7IRAKURGAIA: "ECCE HOMO”

8.HIZTEGIA ETA ARIKETAK

I . BIZITZA E T A LANAK

Alemaniako Rocken izeneko herrian jaio zen 1844an. Aita apaiza zela bere famili giroa oso eliztarra zela aipatu behar da. Lau urte zituela aita hil egin zen , ondoren bere familiarekin joaten da Naumburg-era bizitzera. Bertan ionarrizko ikasketak egingo ditu.

Hamabost urtez Pforta izeneko eskolan sartzen da non heziketa humanista ( gizazale) oso sakona jasoko duen. Hor, greziar kulturarekiko zaletasuna piztuko zaio eta ondorioz, bost urte pasa eta gero, 1864an Bonneko Unibertsitatean Filologi klasikozko ikasketak burutuko ditu. . Ikaslea izanik sifilisa harrapatu zuen; historiagile batzuren ustez horren ondorioak izango dira heldutasunean izango dituen gaixotasun fisiko eta psikikoak. Garai honetan Schopenhauer-en filosofia ezagutuko du eta horren eraginez filosofiarekiko zaletasuna sortuko zaio.

Ikasketak amaitu eta 1869an Basileako Unibertsitatean katedradun izendatzen dute, here irakasle garaiari hasiera emanez, 25 urte zituelarik. Hamar urtez arituko da irakasle gisa. Burukominak jasangaitzek eta begietako ahuleziak jota klaseak emateari utzi egin behar izan zion arte. 1879an Unibertsitatea utzi eta bere bizitzaren garai berri bati hasiera eman zion.

Egoera berri honetan ibiltari baten bizitza egingo du, bere liburuak idatziz eta leku batetik bestera joanda . Bere libururik inportanteenak idatziko ditu, irakurlego gutxi eskuratu arren. Pobrezian eta gaixo bizi izango da hamar urte horietan 1889an Italiako Turinen burutik jota psikiatriko batean sartu zuten arte.

Ez da gehiago errekuperatuko eta bere bizitzaren azken hamika urteak am"( eta arrebak zaindua, hitz egin barik igaro zituen, bere komtzientzia poliki poliko itzaltzen zelarik. 1900.Eko Abuztuaren 25ean hilko da..

Bere bizitza laburrean zehar N-k ez zuen ia arrakastarik izan. Unibertsitateko pentsio txikitik eta zenbait lagunen gupidari esker bizi izan zen. Bere izaera harrokeriaz, malenkonia bakartiaz eta sufrikarioz osatu zen.

NIETZSCHE 1

Page 2: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Laburpen gisa N-ren bizitzan honako epealdi hauek bereiztu daitezke:

.1844-1864. Haurtzaroa eta Gaztaroa. Aitaren heriotza. Pfortan ikasketak. Musika zaletasuna.

.1864-1869. Filologia ikasketak. Schopenhauer eta Wagnerren eragina.

.1869-1879. Irakasle Basilean. Lehenengo idazkiak. Gaixotasuna. Jubilatua.

.1879-1889. Bidaiak eta liburuak. Bakardadean bizi. Arrakasta gutxi. Diru

eskasa. Psikikoki gero eta txarrago.

.1889-1900. Burutik jota. Eritetxean sartu. Amaren zaintzapean bizi izango da. Ospea.

LANAK.

N-ren idazkera filosofiaren eta literatura poetikoaren artean mugitzen da. Filologoa izanik, N-ek porma literario batzuk erabiltzen ditu: alegoria, metafora, simboloa, mitoa...

Beti pasarte laburrak idazten zituen; askotan, lotura gabeak.(AFORISMOAK) Idazkera hau bere gaixotasunarekin lotu da. Ikusmen akatsek eta buruko minek ez zioten luzaro idazten uzten.

Bere pentsamenduaren haria ere asitematikoa zen, irrazionalista, ordenaren eta logikaren kontrakoa. Nahi zuena nahi zuenean idazten zuen, grinaz,ironiaz, sentimenduz beterik. N-ren pentsamenduan hiru garai desberdin bereiztu daitezke:

A.1878.urteren artekoa. Bere lehenengo lanak idatziko ditu. Lan akademikoak dira. Kulturaren kritika eta greziar munduaren analisia egingo du batez ere:

." Tragediaren sorrera musikaren izpirituan" (1872).. Wagnerri dedikatua. Greziako Dionisos eta Apoloren jainkoen papera aztertzen du.

." Filosofia grekoen garai trajikoan" (1874). Filologi irakaslegisako lana.

B.1878-1882 . Unibertsitatea utzi eta ondoren idatziriko lehenengo lanak. Ilustrazioaren eta humanismoaren ildotik abiatzen da. Ilustraziaren helburuak bereganatuz: Gizakiaren Duintasuna eta Askatasuna. Kulturaren eragin askatzailea aldarrikatzen da.

."Egunsentia" (1880) ."Zientzia alaia“ (1882)

C.1883. urtetik aurrera . Heldutasunezko liburuak. Bere pentsamendu orijinala adieraziz. Libururik garrantzitsuenak:

." Honela mintzatu zen Zaratustra" (1883) ." .“Ongia eta gaizkiatik haruntzago"(1889). ." .“Ecce Homo" (1889).

NIETZSCHE 2

Page 3: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

2.TESTUINGURU HISTORIKOA.

XIX . mendearen bigarren partean bizi izaten da. Garai hartakoari dagozkion ezaugarririk inportanteenak honako hauek lirateke:

. EKONOMIA.

.Industrializazioa :

XIX mendea burgesiaren mendea da. Industrializazio garatuz zioan neurria bere botere ekonomikoa eta politikoa indartuz joan zen.

Aurkikuntza zientifikoak eta teknologikoak areagotu ziren eta aplikatu ziren industrian. Ondorioz produkzioa kantitatez eta kalitatez hobetu zen.

Besteak beste, trenbidea, telegrafoa, telefonoa, altzairua, ongarri eta koloratzaile artifizialak, energi iturri berriak horren lekuko dira.

.Iraultza Demografikoa:

Europan ezin izango zatekeen industri iraultzarik izan iraultza demografikorik gabe. Medikuntzaren aurrerapenak eta elikaduraren hobekuntzak Europako biztanleria bikoiztu zuten.

Populazioak ugaltzeak presio demografiko jasanezina sortu zuen Europan. XIX. Mendean zehar 40 milloi europarrek emigratu behar izan zuten Ipar zein Hego Ameriketara, baina baita Afrikara eta Australiara ere.

.Kolonialismoa. Europear nazio industrializatuek mundu osoan zehar zabaldu zuten beraien menderapen politikoa

.POLITIKA.

. Mugimendu sozialisten sorrera. Proletalgoaren mugimendu politikoak sortu: Anarkismoa ( Bakunin), Komunismoa (Marx). 1864an A.I.T. antolatu egiten da..

. Nazionalismoa: Alemania eta Italiaren batasun politikoak gertatu ziren.

.ZIENTZIA.

. Positibismo Zientifikoa: Zientzia Esperimentalak aurrerapauso nabarmenak ematen dituzte ( Física, Kimika eta Biología). Zientzia positiboak dira giza bilakaerarako ezinbesteko tresna. Zientzia beraz gizartearen arlo guztietara zabaldu behar da . Zientzia balio nagusietariko bilakatzen da. ( Comte )

. Natur Zientziak: Eboluzionismoa. DARWINen eboluzioaren teoriak eragin handia izango du. Biologia nabarmenki garatzen da: MENDEL (lege genetikoak)

.BITALISMOA. Bizitza da balio nagusia eta errealitaterik funtsezkoena .

NIETZSCHE 3

Page 4: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

3. BITALISMOA: EZAUGARRI OROKORRAK.

Bitalismoa dugu korronte filosofikoa zeinarentzat errealitaterik oinarrizkoena bizitza den. Oso Abstraktoak eta espekulatiboak ziren aurreko filosofien aurka erreakzio bezala hartu behar da mugimendu hau. Filosofia konkretuagoa izan behar da eta giza bizitzan oinarritu beharra dago.

Korronte honen aurrekariak DARWIN eta SCHOPENHAUER dira.

Lehen esan dugunez garai honetan biologiak aurrerapauso nabarmenak eman zituen, modan jarriz. Oso eraginkorra izan zen, aide hortatik ikusita__DARWINen eboluzioaren teoria : Izaki bizidun gauztiak etengabeko eboluzio-prozesu baten barnean bizi izaten dira. Prozesu honen motorea hautespen naturala litzateke : Bizitzen jarraitzeagatik, superbizitzeagatik animalak ari dira elkarren artean superbizitzarako borroka batean sartuta. Borroka hone-tan indartsuenak direnak, hau da, hobeki adaptatzen( moldatzen, egokitzen) direnak garaile suertatzen dira. Bere obrari ospetsuena " Espezien sorreraz" dugu.

SCHOPENHAUER litzateke filosofian bitalismoaren aintzindaria. Berarentzat bizitza etengabeko sufrimendua da, inoiz asetzen edo baretzen den nahia eta desioa. Bizitza mina eta sufrimenduan datza zeren eta giza borondadeak ez baitu inoiz lortzen bere helburua: alferrik ahalegintzen da bere nahiak asetzen. Bizitzari buruzko ikuspegi pesimista da autore honena.

N-ren pentsamendu filosofikoa, beraz, bitalismoren ildotik abiatuko da. . Abiapuntu honetatik BOST ondorio filosofiko aterako ditu N-ek:

1.ONTOLOGIKOA. Izatea bizitza da. Bizitzaren zerizana potereborondadea da.

2.EPISTEMOLOGIKOA. N-ren bitalismoa irrazionalista izango da. Arrazoia ez da gauza bizitzaren sakontasuna eta bilakabidea ulertzeko. Arrazoiak geldiarazi nahi du geldiezina dena. Kontzeptuen bidez ezin da harrapatu bizitzaren muina, desordenua, mugimendua, eraldaketa. Arrazoiaren ordez beste motatako baliabideak proposatuko ditu bizitzaren konplexotasunaz ohartzeko: Artea, Instintoak...

3..KOSMOLOGIKOA. Munduan, kosmosan anabasa da nagusi. Heraklitoren ikuspegia onartzen du. Dena dago etengabe mugitzen, borrokatzen, superbizitu ahal izateko.

4. ETIKOA. Bizitzari mesede egiten dion guztia ona da. Aldiz , bizitzaren kontra jotzen duen guztia txarra da. Instinto guztiak onak dira. Instintoak kondenatzen dituzten erlijioak salatu egingo ditu.

5.ANTROPOLOGIKOA. Gizakia gainditua izango da supergizonaren bitartez.

4..NIETZSCHEREN KRITIKA BALIO ZAHARREN AURKA

NIETZSCHE 4

Page 5: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

NIETZSCHEREN FILOSOFIAREN ESKEMA OROKORRA.

FILOSOFIA

SUNTZITZAILEA BALIO ZAHARRAK ERLIJIOA

MORALA

KRITIKA JAINKOAREN HERIOTZA

ALTERNATIBOA BALIO BERRIAK NIHILISMOA

MORAL BERRIA

SUPERGIZONA GIZAKI BERRIA

POTERE NAHIA

NIETZSCHE 5

Page 6: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Autore honen pentsamenduaren abiapuntua balio zaharren kontrako kritika errotikoa da. Balio hitzarekin zera esan nahi dugu: Gure kultura eta gizartean tradizionalki ontzat, egiazkotzat, baliotsutzat, komenigarritzat, baliagarritzat, gomendagarritzat eta abar. hartua izan dena. Mendebaldeko kulturan indarrean egon diren balioak mota askotakoak izan dira baina, nolanahi ere, hiru ataletan sailkatu daitezke:

. Balio filosofikoak: egia, objektibitasuna, zientzia ( errorea, subjektibitatea eta eritziaren kontra)

.Balio erlijiosoak: Jainkoa, Arima,hilezkortasuna...

.Balio moralak: a/pertsonalak: zintzotasuna, humiltasuna, onestasuna, bertutea... eta b/sozialak: berdintasuna, elkartasuna, demokrazia...

Kritikaren oinarria zera izango da: Balore hauek, bizitzaren kontrako baloreak dira, bizitza zapaltzeko ezarri dira eta indarrean dirauten bitartean bizitzari uko egiten zaio. Balore hauek ahulak direnek ezarri egin dituzte, ahulek sortuak dira poteretsuen kontra, poteretsuen instintoen indarraren kontra defenditu ahal izateko. Balore horiek inposatzearekin batera bizitzaren degenerazioa edo endekatzea gertatu da.Bizitzaren kontrako balore horiek platonismotik eta kristautasunatik eratorriak dira. Bi hauek dute erantzunkizuna gizakiak jaso duen endekatze prozesu honetan.

Hortik abiatuta N-k "balioeen transmutazioa edo zeharaldaketa" proposatuko du, hau da balore zaharren suntsiketa edo desagerpena balore berriak sortuz. Balore horiek sortzeko erizpidea biologikoa izango da : " Bizitzari mesede egiten dion guztia ona da". Beraz, N-ren jarrera bikoitza da:Bizitzaren kontrako balore zaharrak kritikatu. Balore berriak, bizitzaren aldekoak proposatu.

.”Nire egia , ostera, izugarria da, gaur arte egiatzat hartu dena gezurra besterik izan ez baita. Balio guztien transmutazioa: hara hor gizadiaren autognosirako goreneko egintza gisa proposatzen dudan araua, hain zuzen ere, nigan hezurmamitu eta jenio bihurtu dena. Zoriak lehen gizaki zintzoa bihurtu nau, milaka eta milaka urtetako gezurraren aurrean ezarri nau“

“ Pero mi verdad es terrible : pues hasta ahora a la mentira se le ha venido llamando verdad- Transvaloración de todos los valores: esta es mi formula para designar un acto de suprema autognosis de la humanidad, acto que en mí se ha hecho carne y genio. Mi suerte quiere que yo tenga que ser el primer hombre decente, que yo me sepa en contradicción a la mendacidad de milenios. “

Jarrera bikoitz honen sustraia Dyonisos eta Apolo greziar jainkoengan oinarrituriko bizitzari buruzko ikuspegia da. Dyonisos izango da N-ren eredua bera bait da instinto, sena naturalei baietza ematen diena. Bizitzaren aldekoa da Dyonisosen jarrera; ez ditu instintoak zapaltzen, ez ditu kinadak edo instintoak ukatzen. Dyonisos dugu greziar mitologian jaia eta alaitasunaren jainkoa.

6

Page 7: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Dionisos jainkoak gizarte arauak apurtu eta nahiak edo desirak askatzeko deia egiten du, bizitzaz gozatu eta jai giroan ospa dadin. Sokrates eta Platonez geroztik joera apolineoa nagusitu zen. Arrazoimenak ideiak ezagutzea bilatzen du eta hau arimaren egitekoa da. Arima gorputzaren gainetik jartzen da eta mundu abstrakto batean, ez materiala den mundu ideal batean , kokatzen ditu izate betierekoak eta aldaezinak . Honek mundu fisikoaren desbalorapena ekartzen du eta horrela sen dionisiakoa agorturik legoke.

Sokratesek eta bere ikaslea Platonek bitan banatzen dute filosofiaren historia. Alde batetik, tragedia-artea dago eta bestean zientzia-filosofia arrazionala.Aurresokratikoakgoraipatzen ditu N-ek batez ere Heraklito. Honek izatearen iraunkortasuna eta finkotasuna ukatu zuen. Errealitatearen benetako zerizana mugikortasuna zela adieraziz.

N-ren ustez bizitzaren mamia ezin da kontzeptuen bidez harrapatu. Bizitza aldakorra eta iheskorra baita. Errealitatean dagoen aldakortasunari Platonek uko egin nahi dio. Horregatik bere burua engainatzen ari da bizitza ulertzeko kontzeptuak erabiltzen duena. Joera artistikoa da egokia bizitza zer den ulertzeko. Artearen sinboloak, irudiak, intuizio subjektiboak, metaforak... lirateke filosofoaren baliabideak

APOLO DIONISOS

ORDENA DESORDENA

NEURRIA NEURRIGABEKERIA

ARRAZOIA PASIOA

IZPIRITUA MATERIA

HARMONIA DESOREKA

ADIMENA SENA

IZATEA BILAKAERA

HOTZA BEROA

ESKULTURA DANTZA

ARKITEKTURA MUSIKA

SERIOTASUNA ALAITASUNA

ARTIFIZIALA NATURALA

KONTZEPTUA SINBOLOA

7

Page 8: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

4.1.FILOSOFIA TRADIZIONALAREN KONTRAKO KRITIKA

.EPISTEMOLOGIA

FILOSOFIA TRADIZIONALA NIETZSCHE

.Errealitatea era objektibo batez ezagutu daiteke

.Ez dago egia objektiborik; Ikusmira edo perspektiba subjektiboak baizik.

. Arrazoiak sortutako kontzeptuen bidezadierazi daiteke ezagutza hori.

.Kontzeptuak ez dira tresna egokiak bizitzazer den ulertzeko. Irudiak, metaforak, sinboloak dita egokienak.

.Zientzia da ezagutzaren eredua. .Artea da ezagutzaren eredua

.Hizkuntzarekiko konfidantza. .Hizkuntzarekiko mesfidantza.

ONTOLOGIA

FILOSOFIA TRADIZIONALA NIETZSCHE

.Dualismoa: Bi errealitate maila. Bata perfektoa eta bestea ez-perfektoa.

.Monismoa: Errealitate bakarra bizitza da.

.Errealitate perfektoa mugiezina, aldaezina .Bizitza mugikorra, aldakorra,eta

ANTROPOLOGIA

FILOSOFIA TRADIZIONALA NIETZSCHE

.Gizakia errealitate bikoitza da. Gorputza eta arima

.Gizakia errealitate bakarra da: gorputza.

.Arima goraipatu eta gorputzaren senak mespresatu egiten dira.

.Gorputzaren senak goraipatu bizitzaren indarra direlako.

. Gizakia Jainkoaren sorkuntza da . Gizakia eboluzioaren ondorioa da

. Gizakia gaindituko duen ezer ez dago. . Gizakia zubi bat da tximinoa eta

8

Page 9: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

4.2-ERLIJIOAREN KONTRAKO KRITIKA:

Edozein erlijio mota heriotza eta ezerezaren aurrean gizakiak daukan beldurragatik eta estutasunagatik sortzen da. Hori dela eta erlijioek bizitza hilezkor, eternoa, prometitu, hitz ematen dute, kontsolamenduzko hilezkortasuna, horrela gizakiari lasaitasuna emanez.

N-re kritika kristautasunari zuzenduko zaio batez ere.

-Kristautasuna Platonismo herrikoia da, ahulen eta esklabuen erlijioa. Erlijio honek balio dekadenteak proposatzen ditu, bizitzaren kontrakoak, artaldearen balioak, hain zuzen.

- Berak zioenez: " Considero al Cristianismo como la mas nefasta de las seducciones y las mentiras. La gran mentira y blasfemia por excelencia".

Kristautasunaren gezurrak

.JAINKOA ez dago

.ZERUA ez dago

.ARIMA ez dago

.HILEZKORTASUNA ez dago

.BEKATUA ez dago

“ Orain arte egiatzat jotzen zen guztia gezurrik arriskutsuena da, zitalena eta ezkutukoena bezala geratu da agerian… Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da. Hark biltzen du…kaltegarria den oro, bizitzaren kontra dagoen oro. Haraindiko munduaren asmakizuna existitzen den mundu bakarraren mesprezurako da, geure mundu honi helburu, arrazoi eta xede oro ebasteko. Arima hilezinaren kontzeptuak gorputza erdeinatzen du, bizitzan aintzat hartzea merezi duten gauza guztiak ezabatzeko… Bekatuaren ideia sortu da senak nahasteko eta haiekiko mesfidantza bigarren natura bihurtzeko…Amaitzeko- eta hau da lazgarriena, gizaki zintzoaren nozioaren bitartez ahul, eri eta ustel dagoen ororen alde jartzen gara…Gizaki harro eta sendoaren aurka dagoen guztia, hau da, etorkizuna ziurtatzen duen gizakiaren aurka dagoen guztia, ideal bilakatzen da” Ecce Homo.

-Bekatuaren kontzeptua sortzen da. Instinto, kinada eta bulkada naturalak zigortu egiten direlarik. Bekatuaren beldurrak bizitzaren idealak gaiztotu egiten ditu eta horregatik bizitza ederra, osasuntsua, ausarta eta pozoitzen du. Gorputza, kinadak, bulkadak, senak...arbuiatu izana leporatu behar zaio kristautasunari.

-Ondorioz, gizakia kulpabilizatu egiten da, bere instintoak mespresatzera behartuz. Bere burua errudun sentitzen duelarik.

9

Page 10: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

-Humiltasuna, mendekotasuna, sakrifizioa eta obedientzia aldarrikatzerakoan, erlijio kristaua gainbeherako ( dekadentea) erlijioa da.

-Jabeen edo nagusien aurkako herri xumearen matxinada da kristautasuna. Gaixoen eta ahulen erlijioa den aldetik, gizakiak bere mugak gainditzeko oztopoa izan da.

Arrazoi guzti hauengatik N-k erreibindikatu egingo ditu aintzineko erlijio paganoak, erlijio bitalistak, zentzuk ez zituzten ezagutzen bekatua eta errua; atsegina eta plazerra goretsi egiten dituztenak giza naturaren adierzle bezala. Konkretuki Dyonisos izango da erlijio hauen simboloa; bizitzari baietz esaten dion jainko greziarra. " Dyonisos contra el Crucificado".

4.3-MORALA TRADIZIONALARI EGINDAKO KRITIKA.

Lehen esan dugun bezala, morala tradizionala bizitzaren kontrakotzat j otzen du N-k eta baita antinaturala ere zeren eta gizakiari inposatzen dizkion arauak naturaren oinarrizko senen edo instintoen kontrakoak baitira; hala nola, poterea, sexualitatea, nagusitasuna eta abarreko kinadak kondenatu egiten dituelako.Morala hau bi iturrietatik etorri da:

a/ PLATONISMOA: Ideien mundu idealaren balorapenak izan zuen ondorioa mundu konkretuaren desbalorapena izan zen. Gainera arimaren goraipamena egiterakoan gorputza mesprezatu egin zuen ( espetxe..). Ondorioz, gorputzaren instintoak eta nahiak txartzat hartuak izan ziren, gauza txarrak balira bezala( esperfektoak, aldakorrak, mugikorrak...) izpirituaren garrantzia edo goi maila azpimarratuz materiala denaren kontra.

b/KRISTAUTASUNA: Morroien erlijioa izanda poteretsuen , nagusien kontrako baloreak jarri zituen indarrean: Gupida( compasión), bihotzberatasuna (misericordia), sakrifizioa, karidadea, humiltasuna.... horrela indartsuen indarrak ahulduz joan ziren. Bekatuaren errua sortuz indartsua zen guztia kulpabilizatu egin zelarik.

Horrela sorturiko moralak honako ezaugarriak ditu:

.Artaldearen morala da. Maitasuna eta berdinzaletasuna goraipatuz gizabanakoaren mespresua eta jendetzaren gorespena ekarri du.

- Gaitzondoaren( resentimiento) morala da. Ahulek indartsuen kontrako bekaizkeriarengatik ( envidia) sortua.

- Errudutasunaren morala. Gorputzari errua botatzen diona, gizakiaren baitan estutasuna eta oinazea sortuz.

-"Beharra" " Nahia"ren ordez aldarrikatzen duen morala .

- Esklabuen morala..

ESKLABUEN Morala NAGUSIEN Morala

BEHAR IZATEA ( Zuk behar duzu)

NAHI IZATEA (Nik nahi dut)

BIZITZARI EZETZ BIZITZARI BAIETZ

MENPEKOTASUNA ASKATASUNA

10

Page 11: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Historian zehar bi mota diferentetako moralen arteko borroka iraunkorra ari da gertatzen: Esklabuen morala ( aipatu duguna) eta Nagusien morala.

Azken hau gustiz kontrakoa da. Bere balore propioak sortu egiten ditu nagusiak. Berak erabakitzen du zer den ona eta zer txarra, zer den egokia eta zer ez. Balore sortzailea dugu. Bere instinto eta nahiei jarraikiz jokatzen duena. Inork ez du aginterik here buruaren gainean. Nagusiaren moralaren ikuspuntutik ona da gizabanakoaren indar bitala handitzen duena. Supergizona da nagusien moralaren sinboloa.

Esklabuen morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen gaitzondo, gorroto,bekaizkeria eta ezintasunetik baizik. Ikuspegi honetatik ona behartsua da, tolerantea, humila,errukiorra, pazientea, Jainkoaren bildotsa, bakezalea, beste masaila ematen duena, sufritzen duena, gizajoak...Esklabuen morala desberdintasunetan berdintasuna bilatzen du, eta apartekoa, ohiz kanpokoa, zorrotz kritikatzen du. Gizakion arteko elkartasuna, maitasuna, berdintasuna, mantsotasuna, apaltasuna...dira taldeari ongi datozkion balioak.

Sailkapen honen oinarria ez da ekonomikoa edo politikoa, sikologikoa baizik; tipo sikologikoak dira, gustiz adiskidezinak..

-.” Funtsean, bi ezeztapenetan mamituko litzateke inmoralista hitza nire aburuz. Batetik, egundaino goreneko gizakitzat- xumea, onbera, eskuzabala – hartua izan den gizaki mota horren gustiz kontrakoa nauzue; bestetik, bere baitan sekulako boterea lortu duenMoraltasun mota baten gustiz kontrakoa nauzue, hain zuzen ere, gainbeheraren moral edo, beste modu batean esateko, kristautasunaren moralaren kontrakoa”

” En el fondo, dos son las negaciones que encierra en sí mi palabra inmoralista. Yo niego, en primer lugar, un tipo de hombre considerado hasta ahora como el tipo supremo, los buenos, los benévolos, los benéficos; yo niego, por otro lado, una especie de moral que ha alcanzado vigencia y dominio de moral en sí- la moral de la decadence , hablando de manera mas tangible, la moral cristiana.”. Ecce Homo

-„ Ulertzen al da? Kristautasunaren moralari mozorroa kendu izana da gizadiarengandik bereizten nauena...Kristautasunaren aurrean itsu egotea da denik eta krimenik gailenena: bizitzaren beraren kontrako krimena...Kristau morala gizadiaren ustelkeriaren kausa da...

Bizitzaren oinarrizko sen guztiak ezereztatzen erakutsi digute: arima eta izpiritua asmatu dira, gorputza hiltzeko; sexualitatea eta lohikeria berdindu dira...

Balio dekadenteak baizik ez dituela ezagutu gizadiak, goreneko balio gisa mozorrotuta betiere. Norberak bere buruari uko egitearen morala da gainbeheraren moral nagusia.“ Ecce Homo

11

Page 12: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

5.-JAINKOAREN HERIOTZA ETA NIHILISMOA.( 25- 32rr.)

Balore guzti hauen kontrako kritikak dakarren ondorioa Jainkoaren heriotzaren baieztapena da: " Jainkoa hil egin da".

Adierazpen honekin N-k zera esan nahi du: Balore horietan oinarrituriko ordenua suntsitu egin dela, hiltzear dagoela, desagertzear dagoela. Balore hauen gainean eraikituriko kultura gustiz gainbeherakoa da, eta gainbeheratze prozesuan Jainkoa bera lurrera erori da.

Jainkoaren heriotzak nahi du esan europear kultura baten amiltzea edo suntsidura; kultura honen sustraia platoniko-kristaua eta ondorioz antibitalista izanik. Kultura honetan Jainkoa zen oinarria eta gailurra, kulturari koherentzia eta sentzua ematen ziona.

Jainkoaren heriotza ez da bapatean gertatu. Poliki-poliki, prozesu baten barnean gausatuz joan da, pauso historiko batzuren bitartez:

.Errenazimendua: Antropozentrismoa teozentrismoaren ordez.

.Arrazionalismoa: Dena demostratu behar da ez sinestu.

.Ilustrazioa: Erlijioaren kontrako kritika.

.XIX. Mendeko zientzia: Materialismoa nagusitu.

Kultura modernoa, pauso hauen bidez, Jainkoari here garrantzia kentzen joan da, bere presentzia ezabatuz. Jainkoa desagertutakoan berari atxikitzen zaizkion balio kristauak ere desagertu egingo dira. Horregatik Zaratustrak Jainkoaren heriotza aldarrikatu egiten du.

12

JAINKOA

PLATONISMOA KRISTAUTASUNA

Balio zaharrak

Page 13: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Heriotza honen lehenengo ondorioa NIHILISMOA dugu: " Jainkoa hil egin bada orduan dena dago onartuta". Ez dago balorerik. Baloreen ausentzia ( egoneza ). Gaua. Galduak gara, brujularik gabe, horizonterik gabe. Noraezean gabiltza. Gizakiari babesa eta norabidea ematen zioten balioak bertan behera daude.

Nihilismoa dugu garai berri baten aintzindaria. Egunsenti berri baten aurretik joaten da. Eguzkiaren izkutatze eta birsortze baten arteko epea da. Balore berriak sortzeko beharrezkoa da zaharrak desageraraztea. Balore zaharak desegiten dira, Jainkoa erahil egiten da eta ondorioz balorerik gabeko epealdian sartzen gara; hau da Nihilismoa. Jainkoaren heriotzarekin batera gizakiak askatu egiten du bere burua. Orain ez dago inoren menpe, here garapena eta zoriontasuna bilatzeko prest dago.

Nondik datorren eta nora doan jakin barik gizakia noraezean dago. Aurreko kulturaren idealak desagertzen diren neurrian nihilismoa agertzen da. Gizakiak beste mundu batean zituen itxaropenak galdu egiten dira erabat.

N-ek iragartzen duen historia fase hori etortzeke dago, baina datozen gizaldietan zehar iritsiko dela uste sendoa du. Une horretan nork bereari eutsiko dio, guztion gainetik eta guztion aurka. Gudak eta sarraski izugarriak gertatuko direnen garaia aurreikusten du.

Horrela Supergizona agertu ahal izateko ezinbesteko baldintzak betetzen dira.

“Lo que yo cuento aquí es la historia de las próximas dos centurias. Describo lo que vendrá, lo que no podrá menos que venir: el advenimiento del nihilismo. Esta historia puede ser contada ya ahora; pues opera en ella la necesidad misma. Este futuro habla ya a través de cien signos; este destino se anuncia por doquier; ya todos los oídos están aguzados, prontos a captar esa música del porvenir. Desde hace mucho toda nuestra cultura europea, presa de una tensión angustiosa que aumenta de década en década, se encamina a una catástrofe -inquieta, violenta y precipitada; cual rio que ansía desembocar en el mar, ya no reflexiona, tiene miedo de reflexionar”.

G A U A EGUNSENTIA

NIHILISMOAOA

SUPERGIZONABALIO ZAHARRAK

EGUZKIA IZKUTATU

13

Page 14: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

6. BALORE BERRIAK ETA SUPERGIZONA

Zaratustrak Supergizonaren agerpena iragartzen du. Jainkoaren errautsen gainean Supergizona altxatu egiten da.

Agerpen hau adierazteko N. Baliatu egiten da sinbolikoak diren animalien adibideetaz. " Nola gamelua lehoi bihurtzen den eta nola lehoia haur bihurtzen den".

Supergizakia gizakiaren eraldaketa prozesu baten ondorioz agertzen da.

Gameluaren irudia balio zaharren nagusitasuna adierazteko erabiltzen du. Haien aurrean makurtzen da gizakia, moralari dion lotsagatik. Bizkar gainean daraman zama arrastaka eta atsekabe handiz eramaten du. Kristautasunaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. Agindu astunak eta zorrotzak bete nahi ditu, Jainkoaren esanekoa betetzeko asmoz.

Basamortuan zehar doala, gamelua lehoi bihurtzen den unean, kristautasuna eta ba lio zaharrak gainbehera datoz. Horrek esan nahi du lehoiak bere zamak arintzen dituela eta ordurarte makurtzen eta estutzen duten larriminak bizkar gainetik kentzen ditu. Lehoiak ezetza luzatzen dio gameluari. Horrek, hala ere, ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko. Horregatik lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik baitu sormen askea balio berriak sortzeko.

Bide horretatik jaioko da supergizakia, noiz edo noiz.

GAMELUA LEHOIA HAURRA

Balio Zaharrak

Nihilismoa BalioBerriak

.Belaunikatu egiten da..Zamak onartzen ditu.Artaldekoa da

.Bakartia eta erasokorra da..Ez ditu zamak onartzen.

.Jaiotze berria bat..Nik nahi dut..Inozoa

14

Page 15: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

Supergizonak gizakiaren gaindipena suposatzen du: " Gizakia tximino eta supergizonaren arteko zubia baino ez da". Goimailako gizabanakoa dugu. Balore berrien eramalea edo ekarlea.

N-ren iuspegia bat dator garaiako eboluzionismoarekin. Hau da, gizakia ez da betidanik eta betiko eran mantenduko. Bere izatez, gizaldiz gizaldi, gizakiak bilakaera bat izan duen moduan, aurrera begira ere pentsatzekoa da eboluzionatzen jarrraituko duela. Horrela ulertu behar da N-ek supergizakiaz aditzera eman nahi duena, gizakia hobera egiteko eta aurrekoa gainditzeko nahiaren adierazle gisa.

Zer nolako ezaugarriak ditu Supergizonak?:

A. EZAUGARRI ETIKOAK .

1.Bere balore propioen sortzailea da. Bere borondadea da baloreen iturria. Ona edo txarra da berak erabakitzen duena. Balore tradizionaletaz farre egiten du.

2.Indarra eta indarkeriaren bidez dominatzen duen gizakia da. Bere baloreak inposatu egiten ditu. Artaldearen artzaina da. Jaun eta Jabea.

3 .Aladurarik (Remordimiento) ez du ezagutzen, ez eta errudun izatearen sentimendua ere. Ez dizkio inori kontuak eman behar.

4. Naturala da. Bizitzaz bakarrik kezkatzen da eta bizitzari loturiko bertuteak maite izaten ditu; hala nola, indar fisikoa, poterca, sexualitatea...

B. EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK.

1.Harroa eta erasokorra da.

2.Gogorra da. Ahulekiko errukirik( piedad) ez du sentitzen.

3 .Bakartia da. Artalde guztietatik aparte bizi izaten da.

4.Arriskua maite izaten du. Arriskugarriro bizi izaten da.

5.Ahulezia mesprezatzen du.

6.Gizakiaren ahalbiderik gorena da ( maxima posibilidad).

7.Hierarkiak onartzen ditu.

C . EZAUGARRI KULTURALAK

1. Sinbolo bat da. Etortzekoa den gizaki indartsu eta naturalaren sinboloa.

2.Dyonisos dugu sinbolo honen aintzindaria.

3.Zaratustra da bere profeta.

4.Potere-nahiaren arabera bizi izaten da.

15

Page 16: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

BOTERE - NAHIA

.Bizitzaren zerizana da.

. Botere nahiak zera nahi du esan: Dominatzeko borondadea, indar bitala, indartsuenen legea..

" Donde vi un ser vivo a11í encontré voluntad de poder. Sólo allí donde hay vida hay voluntad. Pero no es simple voluntad de vivir, sino voluntad de dominio."

. Botere borondadea bizitzaren indarra da:

" La vida misma es esencialmente apropiación, agresión, sometimiento del que es más debil".

. Indar honek mugierazi egiten ditu izaki bizidun guztiak. Gizakiak ez ezik, gainerako bizidunek ere badute botere nahia bere barrutian, bizitza maila handiagoa eta hobea lortzeko grina. Bizidunak bere barruan gordetzen duen indar bitala botere nahiaren adierazlea da eta bizirik irauteko borrokan argi eta garbi isladatzen da. Beraz giza eboluzioaren eragile nagusia botere nahia da.

.Botere nahia balioen sortzailerik garrantsitsuena da.

.Izatearen mugikortasuna adierazten du. Izateak, existitzen den orok gehiago eta hobea izateko joera du. Landareen eta animalien bizitza da horren adierazgarri, beraien arteko borroka nonnahi agertzen delako, ondokoa garaitzeko eta mendean jartzeko.

.Supergizonarekin botere nahiak lortzen du bere mailarik altuena. Supergizakiarengan botere nahia borondate konsziente bihurtzen da. Sortzeko borondatea: balioak suntsitseko eta berriak sortzeko ahalmena.

16

Page 17: FRIEDERICH NIETZSCHE

FILOSOFIAREN HISTORIA

7: IRAKURGAIA: ECCE HOMO.

Testu autobiografikoa da : " Hemen aurkezten da gizona". Bere obra eta nortasunari buruzko datuak kontatzen dizkigu.

44 urte bete izan zituen egun berean erabaki zuen " here buruari bere bizitza kontatzea". Bi hilabete eman zituen testua idazten eta 1888.eko Urrian inprimatzera bidali zuen. Bi hilabete geroago krisi mentala izan zuen eta hospitalera eraman behar izan zuten. Beraz ez zuen liburua argitaratua ikusi ( Argitalpenak Elisabethek bere arrebak egin zuen 1908an zati batzuk kendu ondoren).

Testuak daraman azpitituloa zera da: " Nola heltzen da izatera izaten dena"

( Como se llega a ser el que se es)

Estilo aldetik nahiko bitxia da, tentsio handiz idatzia, oso arin eta baita oso gogorra ere zenbait ataletan. Bere krisiaren agerpena susmatu daiteke duen forma eta edukinarengatik.

Esan genezake liburu hau bere filosofiaren sarrera autobiografikoa dela . Prologoan horrela hasten da: " Como preveo que dentro de poco tendré que dirigirme a la humanidad presentándole la mas grande exigencia que jamás se le ha hecho, me parece indispensable decir quién soy yo". Horrela liburuaren helburua finkatu egiten du hasierako esalditik.

Liburua ulertzeko kontutan izan beharko genuke zera hau: " Segun zer nola pertsonak garen horrela izango da gure filosofia" ( Kierkegaard. Pentsamenduaren lotura esintentziala). Filosofia bat ulertzeko filosofoaren nortasuna eta bizitzaz jabetu beharrean gaude.

" La filosofia, tal como yo la he entendido y vivido hasta ahora, es vida voluntaria en el hielo y en las altas montañas; búsqueda de todo lo problemático y extraño en el existir, de todo lo proscrito hasta ahora por la moral" (p.2)

Irakurri beharreko kapituloa liburuaren azkena dugu. Bere bizitza eta obrari errepaso bat eman ondoren nahi du kapitulo honetan finkatu etorkizunari begira bere filosofiaren destinoa: Hau da, nola ulertuko den bere filosofiaren esanahia. Bere destinoa litzateke dinamita izatea, hau da balore zahar guztiak desegingo zuena.

17