FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen...

12
FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko GARIZUMARAKO «Bete zaitezte adorez» (St 5,8)

Transcript of FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen...

Page 1: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA

2015eko GARIZUMARAKO

«Bete zaitezte adorez» (St 5,8)

Page 2: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren
Page 3: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

3

Anai-arreba maiteok:

Garizumaldia eraberritze aldia da Elizarentzat,

kristau-elkarteentzat eta fededun bakoitzaren-

tzat. Baina bereziki «onginahi garai» bat da (2 Ko

6,2). Jainkoak ez digu eskatzen berak lehenago

eman ez digunik: «Maita dezagun, Jainkoak mai-

tatu baikintuen lehenik» (1 Jn 4,19). Berarentzat

ez gara arrotzak. Gutako bakoitzarekiko arreta

du, geure izenez ezagutzen gaitu, zaindu egiten

gaitu, eta baztertzen dugunean bilatu egiten

gaitu. Gutako bakoitzak arreta pizten dio; bere

maitasunak ez dio uzten guri gertatzen zaiguna-

rekin axolagabe izaten. Ondo gaudenean, gustura

sentitzen garenean, ordea, besteez ahazten gara

(hori Jainko Aitak ez du sekula egiten), ez zaiz-

kigu haien arazoak axola, ezta bere sufrimenduak

edota nozitzen dituzten zuzengabekeriak ere...

Orduan gure bihotza axolagabekerian murgiltzen

da: ni pozik eta gustura nago itxuraz, eta ahaztu

egiten naiz ongi ez daudenez. Jarrera egoista, axo-

lagabe hau, mundu mailakoa bihurtua dago, eta

gaur esan genezake badela axolagabekeriaren

globalizazioa. Kristau eran aurre egin beharreko

ezinegon bat dugu hau.

Jainkoaren Herria haren maitasunera itzultzen

denean, historiak etengabe egiten dizkion galde-

Page 4: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

4

rentzat erantzunak bilatzen ditu. Mezu honetan

landu nahi dudan erronkarik larrienetako bat ho-

rixe da hain zuzen: axolagabekeriaren globaliza-

zioa.

Lagun hurkoarekiko eta Jainkoarekiko axola-

gabekeria egiazko tentaldia da kristauontzat ere.

Horregatik, Garizuman beharrezkoa dugu ahotsa

jaso eta esnatzen gaituzten profeten deiadarra

entzutea.

Jainkoa ez da munduarekiko axolagabe, baizik

eta bere Semea gizaki bakoitzaren salbamene-

rako emateraino maite du. Gizakundean, mun-

duko bizitzan, Jainkoaren Semearen heriotzan eta

piztueran, Jainkoaren eta gizakiaren arteko atea,

zeruaren eta lurraren arteko atea zabaltzen da

betiko. Eliza da ate horri zabalik eusten dion es-

kua, Hitza hots egitearen bidez, sakramentuak

ospatzearen bidez, maitasun-egintzetan agertzen

den sinesmenaren bidez (ik. Ga 5,6). Baina, mun-

duak bere baitan ixteko joera du eta Jainkoa

munduan sartzen deneko eta mundua Harengan

barneratzen deneko atea ixten du. Horregatik,

eskuak, Elizak, ez du harritu behar zapuztua, za-

paldua edota zauritua baldin bada.

Page 5: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

5

Jainkoaren herriak, beraz, eraberritze beharra

du, axolagabe izan eta bere baitan ez ixteko. Hiru

pasarte proposatzen dizkizuet eraberritze honen

inguruan hausnarketa egiteko.

1. «Atal batek min duenean, min dute atal guztiek

berarekin» (1 Ko 12,26) – Eliza

Axolagabekeriak dakarren norbere baitan ixte

larria Jainkoaren maitasunak hauts dezake; Eli-

zak eskaintzen digu maitasun hori bere irakaspe-

nekin, eta bereziki bere testigantzarekin. Baina,

testigantza eman ahal izateko ezinbestekoa da

lehenik bizipena egitea. Jainkoak bere onginahiz

eta errukiz janzten uzten duena da kristaua, Kris-

toz janz dezan uzten duena, Bera bezalakoa iza-

tera iristeko: Jainkoaren eta gizakien zerbitzari.

Horixe gogorarazten dugu Ostegun Santuan oin-

garbitzearen ohikunearen bidez. Pedrok ez zuen

nahi Jesusek berari oinak garbitzerik, baina gero

ulertu zuen, Jesusen asmoa ez zela elkarri oinak

garbitu behar dizkiogula adieraztea bakarrik.

Kristori oinak garbitzen utzi dionak bakarrik bete

dezake zerbitzu hori. Horiek bakarri dute “zeri-

kusia” Jesusekin (Jn 13,8) eta honela zerbitza de-

zakete gizakia.

Page 6: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

6

Garizuma egokiera bikaina da Kristok zerbitza

gaitzan uzteko, honela Bera bezalakoak izatera

iristeko. Jainkoaren Hitza entzuten dugunean eta

sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-

gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-

tzen gara Eukaristian: Kristoren gorputza. Bera-

rengan ez da tokirik, sarritan gure bihotzean

hainbeste indar duela dirudien axolagabekeria-

rentzat. Kristorena dena gorputz bakarraren atal

da eta Kristorengan ez da axolagabe besteekiko.

«Atal batek min duenean, min dute atal guztiek

berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute

beste guztiek berarekin» (1 Ko 12,26).

Eliza communio sanctorum da, santuak bertan

parte hartzen dutelako, baina gauza santuen ko-

munio delako ere bai: Kristorengan eta bere do-

hain guztiengan adierazi zaigun Jainkoaren mai-

tasuna. Maitasun horrek uki ditzan uzten dutenen

erantzuna ere horien artean dago. Santuen ko-

munio horretan eta gauza santuetan parte hartze

horretan inork ez du ezer beretzat bakarrik, bai-

zik eta duena guztientzat da. Eta Jainkoarengan

bat eginda gaudenez, zerbait egin genezake urruti

daudenen alde, gure indar hutsez ezin baikin-

tezke haiengana iritsi, haiekin eta haientzat otoitz

egiten baitiogu Jainkoari bere salbamen-egintzari

denok barrua zabaltzeko.

Page 7: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

7

2. «Non da anaia?» (Has 4,9) – Parrokiak eta kris-

tau-elkarteak

Beharrezkoa da, Eliza unibertsalari buruz esan

duguna parrokia eta kristau-elkarteetara hurbil-

tzea. Eliz egitura hauetan, ba al da gorputz baka-

rra osatzen dugunaren bizipenik? Jainkoak eman

nahi duena onartzen eta partekatzen duen gor-

putz bat? Bere atal ahulak, behartsuak, txikiak

ezagutu eta beraiez arduratzen den gorputz bat?

Edota munduan urrun daudenez arduratzen den

maitasun unibertsala dugu aitzakia, norbere ate

itxiaren aurrean eserita dagoen Lazaro delakoa

ahazturik? (ik. Lk 16,19-31).

Jainkoak ematen diguna jaso eta fruitu emana-

razteko, beharrezkoa da Eliza ikuskorraren mu-

gak gainditzea bi norabidetan.

Lehenik eta behin, otoitzaren bidez zeruko Eli-

zarekin bat eginik. Lurreko Elizak otoitz egiten

duenean Jainkoaganaino iristen den elkarrenga-

nako zerbitzuzko komunio bat eratzen da. Jain-

koarengan bere betea aurkitu zuten santuekin

batera, komunioaren kide gertatzen gara: maita-

sunak axolagabekeria gainditzen dueneko komu-

nioaren kide. Zeruko Eliza ez da garaile munduko

Page 8: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

8

sufrimenduei bizkar eman eta bere kontura goza-

tzen duelako. Santuek, ikusi eta gozatu egiten

dute dagoeneko, Jesusen heriotza eta piztuerari

esker axolagabekeria, bihotz-gogortasuna eta go-

rrotoa gainditu dituztelako. Maitasunaren garai-

pen horrek mundu osoan gainezka egin arte, san-

tuak gurekin datoz, oraindik bidean goazenokin.

Santa Teresa Lisieuxkoak, eliz irakasle denak,

uste osoz idatzi zuen gurutzeko maitasunaren ga-

raipenak zeruan ematen duen poza ez dela bete-

betea, lurrean sufritzen eta ahieneka dagoen gi-

zaki bakar bat dagoen artean: «Ez dut uste zeruan

ezer egin gabe egongo naizenik. Nire nahia Eliza-

ren eta arimen alde lan egiten jarraitzea da»

(254. gutuna, 1897ko uztailak 14).

Guk ere parte dugu santuen irabazietan eta po-

zean, haiek gure bakearen eta adiskidetzearen al-

deko borrokan eta gogoan parte hartzen duten

bezala. Kristo piztuaren garaipenagatik duten

poza sendogarri gertatzen zaigu, hainbeste era-

tako axolagabekeria eta bihotz gogortasuna gain-

ditzeko.

Bestalde, kristau elkartea gizartearekin, behar-

tsuekin eta urruti daudenekin harremanetan jar-

tzen duen muga zeharkatzera deitua dago. Eliza

Page 9: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

9

misiolaria da izatez, ez du bere baitan itxia geratu

behar, baizik eta gizaki guztienagan bidalia da.

Misio hau, gauza guztiak eta gizaki bakoitza Ai-

tarengana eraman nahi duen Haren testigantza

pazientziaz egitea da. Misioa da maitasunak isildu

ezin duena. Gizaki bakoitzarengana, lurraren baz-

ter guztietara daraman bidetik jarraitzen dio Eli-

zak Jesu Kristori (ik. Eg 1,8). Honela ikus gene-

zake hurkoarengan anaia eta arreba, horiengatik

hil eta piztu baitzen Kristo. Jaso duguna, beraien

bidez ere jaso dugu. Eta, aldi berean, senide

hauek dohain bat dute Elizarentzat eta gizadia-

rentzat.

Anai-arreba maiteok, zenbat gogo dudan, Eliza

ikusgarri gertatzen den lekuak –bereziki gure pa-

rrokiak eta kristau-elkarteak–, errukiaren uharte

izan daitezen axolagabekeriaren itxasoan.

Page 10: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

10

3. «Bete zaitezte adorez» (St 5,8) – Gizaki fede-

duna

Norbanako bezala ere badugu axolagabekeria-

ren tentaldia. Giza sufrimendua kontatzen digu-

ten berriek eta irudiek gainezka gauzkate, eta aldi

berean, geure burua ez dugu gai ikusten ezer egi-

teko. Zer egin genezake, izu eta ezintasun amaie-

zin honek jan ez gaitzan?

Lehenengo, lurreko eta zeruko Elizaren bata-

sunean otoitz egin genezake. Ez dezagun ahaztu

hainbeste jenderen otoitzak duen indarra. 24

ordu Jaunarentzat ekimena, otoitzaren behar ho-

rren agerpen da; Eliza osoan egitea nahi nuke –

baita elizbarruti mailan ere–, martxoaren 13 eta

14an.

Bigarren, lagun genezake karitate ezaugarrien

bidez, gertuko nahiz urrutiko pertsonengana iri-

tsiz, Elizak dituen karitate antolabide ugarien bi-

dez. Garizuma aldi egokia da besteekiko gure

arreta pizteko ezaugarri zehatz baten bidez, txi-

kia izanik ere, gizadi beraren partaide garela adi-

eraziz.

Page 11: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

11

Eta, hirugarren, bestearen sufrimendua bihotz-

berritze dei bat da bere horretan, senidearen be-

harrak nire bizitzaren ahultasuna gogoratzen bai-

tit, nire Jainkoarekiko eta senideekiko beharra.

Jainkoaren grazia apalki eskatzen badugu, eta

gure ahalbideen muga onartzen badugu, Jainkoa-

ren maitasunak eskain diezazkigukeen aukera

amaigabeetan uste on izango dugu. Eta mundua

eta geure burua geuk bakarrik salba genezakeela

sinesarazten digun deabruzko tentaldiari aurre

egin ahal izango diogu.

Axolagabekeria eta ahalguztidun izateko gure

gogoak gainditzeko, zera eskatu nahi dizuet: Ga-

rizumaldia bizi dezagula, Benedikto XVI.ak esan

zuen bezala (Deus caritas est Gut. entz 31) biho-

tzaren formazio ibilbide moduan. Bihotz erruki-

tsua edukitzeak ez du esan nahi bihotza ahula

denik. Errukitsu izan nahi duenak bihotz indar-

tsua behar du, sendoa, tentatzaileari itxia, baina

Jainkoari irekia. Espirituak bete dezan uzten duen

bihotza, Espiritu horrek gida dezan anai-

arrebengana garamatzaten maitasun bideetan.

Labur esanda, bihotz behartsu bat, bere beharrek

ezagutu eta dena bestearengatik ematen duena.

Page 12: FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUA 2015eko …€¦ · sakramentuak –bereziki Eukaristia- hartzen ditu-gunean gertatzen da. Hartzen dugun hura bihur-tzen gara Eukaristian: Kristoren

12

Horregatik, anai-arreba maiteok, zuekin otoitz

egin nahi dut Garizuma honetan: «Fac cor nos-

trum secundum Cor tuum»: «Egizu gure bihotza

zurearen araberakoa»(Jesusen Bihotz Santuaren

litanietako erregua. Era honetan bihotz indartsu

eta errukitsua izango dugu, adi dagoena, eskuza-

bal dena, bere baitan ixten ez dena eta axolaga-

bekeriaren globalizaziora daraman amildegira

eroriko ez dena.

Gogo honekin, otoitz egingo dut fededun bakoi-

tzak eta eliz elkarte guztiek probetxuz egin deza-

ten Garizumako ibilbidea, eta nire alde otoitz egi-

teko eskatzen dizuet. Jainkoak bedeinka zaitza-

tela eta Andre Mariak babestu.

Vatikano, 2014ko urriak 4

Asisko san Frantziskoren jaia