Frantziako nicolas

9
CRISTINA MARCOS 4.D

Transcript of Frantziako nicolas

Page 1: Frantziako  nicolas

CRISTINA MARCOS 4.D

Page 2: Frantziako  nicolas

Frantziako Nicolas Kaixo! Ni Nicolas naiz eta Frantzian bizi naiz,

Arras deituriko herri txiki batean. Nire gurasoak ni txikia nintzela hil egin ziren. Ez naiz beraietaz ia oroitzen, urte bat bainuen soilik. Nire ama erditzean hil egin zen, ez baitzegoen medikuntza aurreratuta. Oraindik nire aita geratzen zen eta berak hartu zuen ni zaintzeko postua. Baina bera hil egingo zen beldurrez, Robespierre bere lagun minari eskatu zion bera hiltzean ni zaintzeko.Urte horretan nire aita hil egin zen, gaixotasun oso larri baten ondorioz eta ni Robespierren esku utzi ninduen.

Robespierre gizon ezkongabea zen. Bere ama 9 urte zituela hil egin zela kontatu zidan, eta familiako batek zaindu egin zuen bere 3 anaiekin batera. Beti kontatu ohi izan dit jakobinoen buru dela eta politikan oso sartuta zegoela. Baina ba al dakizue zer den hori?? Nik ere ez dakit, baina batzuetan esaten zidan bezala, garrantzi handia zuen hemen, Frantzian. Horregatik, askotan auzokidearekin uzten ninduen Charlotte deiturikoa, emakume alargun zaharra, gaztetan esplotatua izan zena, eta eskubide minimorik ez zuena, emakume guztiak bezala.

Ni txikia nintzela

Page 3: Frantziako  nicolas

Astelehen batean, afalorduan Robespierrek alde egin behar zuen etxetik eta Charlottekin utzi ninduen denboraldi bat. Hilabete batzuk pasa eta gero itzuli egingo zelakoan. Agurra oso tristea izan zen, nik asko maite bainuen Robespierre. Maleta hartu eta oinez joan egin zen. Denbora luzean egon nintzen atean aurrera begira, Robespierren gorpua ezin ikusi izan nuen arte. Afaltzen geundela Charlotte eta ni hitz egiten egon ginen:−Nora ote doa Robespierre? – galdetu nion.  − Ez dakit … seguruenik eginbehar ugari izango ditu herrialde honetan. Itzuliko dela esan du beraz, egon lasai, bueltatzen denean galde iezaiozu, eta berak kontatuko dizu guztia.Honekin batera sopa xurrupatzen jarraitu nuen denbora luzean. Charlottek ez zuen askorik hitz egiten, beraz denbora oso astiro igarotzen zen. Nik galdera ugari nituen egiteko.

Robespierre.

Page 4: Frantziako  nicolas

−Charlotte, ba al duzu senarrik? Nire herriko lagunek esaten dute neska eta mutil bat beti egon behar direla batera eta … − esan nion kuriositate handiz.−Ez polit hori, senarra izan nuen… baina orain dela zenbait urte La Vendée deituriko gerra batera joan zen, eta ez da itzuli. Seguruenik hil egin zuten, baina ez dakit seguru, ez dut mezurik … Seguraski galdetzen diozu zure buruari ez baditugu seme-alabik, ezta? Ba bai, badugu mutiko bat Alexandro deiturikoa, baina hura ere berarekin eraman zuen, ni bakarrik hemen utzita − esan zuen negarrez. −Lasaitu zaitez, Charlotte. Ni nago zuri laguntzeko. Gaztea naiz baina bihotz onekoa. Zuk asko egin duzu nigatik, Robespierre bezala. Zuek egin nauzue honelako pertsona, eskerrik asko − esan nuen eskerrak ematen.−Gu biok batera, bizitza ederra edukitzea lortuko dugu, ikusiko duzu!−lortu nuen Charlotte posaraztea. Eta minutu batzuk pasatu ostean, galdera batek buruhauste itzela nuenarekin, galdetu nion:

Page 5: Frantziako  nicolas

−Charlotte, zergatik ez noa eskolara Robespierre txikitan joan zen bezala? Berak beti kontatu izan dit, eskola oso beharrezkoa dela bizitzan aurrera joateko.−Baina mutiko hori … baina guk ez dugu diru nahikorik horretarako. Daukagun diruarekin bizitzeko soilik balio digu. Ni emakumea naiz, ez didate ezer egiten uzten, eta ezin izan dut eskolara joan neska nintzelako, eta nire gainerako anaiak eskolara joaten ziren. Beti izan naiz familian baztertua.Ixilik geratu nintzen, Charlotten bizitza eta Robespierrena guztiz ezberdinak izan baitziren, soilik sexua ezberdina zelako, bata gizona eta bestea emakumea.Bertan ez nuen lagun askorik eta batzuetan kalera irteten ginen pilotarekin jolastera. Horrela zenbait urte igaro ziren eta Robespierre ez zen itzultzen… Honen ondorioz Charlotteri itaundu nion, beti bezala:−Ooohh … non egongo ote da Robespierre − esan nuen triste.-Eskutitz bat heldu zen atzo. Irakurri egingo dizut.

Page 6: Frantziako  nicolas

Kaixo Charlotte:Oraindik ezin izango naiz itzuli. Lan ugari dut politikan. Pertsona ugari hil behar izan ditut, boterea lortzeko. Baina ni bizirik jarraitzen dut. Gau oro pentsatzen dut zuetan. Nola zaudete? Ondo ezta? Hori espero dut behintzat. Hemen bidaltzen dizut diru pixka bat. Ez da askorik beraz ezin izango du Nicolas eskolara joan. Sentitzen dut benetan. Beti itxaron dut momentu hau Nicolas hezkuntza bat izan zezan, baina ni zorretan nago eta ez dut diru askorik. Batzuk nire taldearen eta nire kontra daude, eta gure bila ari dira. Hurrengo hilabetean itzultzea da nire helburua. Saiatu egingo naiz, baina ez dakit lortu ahal izango dudan. Zeren gure bila ari direnak ez aurkitzeko ihes egin beharko dugu, eta ez dakit nora!Esaiozu Nicolas-i ondo nagoela eta lasai egoteko, itzuli egingo naizela.Beti maite izango dut eta beraz oroitu egingo naiz nire bizitza osoan.

1793-02-12

Page 7: Frantziako  nicolas

−Itzuli egingo da!!− Esan nuen pozez beterik.Hilabete batzuk pasatu, eta Robespierre ez zen itzultzen. Aurreko gutunetik urte bat pasatu zen, eta Charlotteri Robespierre hil egin zela informatu zioten. Charlottek ez zidan ezer esan, txikia bainintzen gauza horiek ulertzeko. Eta 14 urte izan arte itxarotea pentsatu zuen.Zenbait urte igaro ondoren Charlottek aitortu egin zidan egia, Robespierre hil egin zela baina ez zekiela zergatik. Charlotte gero eta gehiago maite nuen. Familia bat ginela bezala tratatzen ninduen eta oso gustura nengoen berarekin.15 urte nituela eskolara joaten hasi nintzen, aurreztutako diruarekin. Nire eskola-kideak ez zuten hezkuntza baloratzen, beti izan baitzuten. Bere gurasoek oso garrantzitsua zela esaten zuten, Robespierre bezala, baina beraiek denbora galtzea besterik ez zela uste zuten. Baina pixkanaka konturatzen joan ziren zelako garrantzia zuen. Zuek ere pentsatzen duzue eskola denbora-galtzea besterik ez dela?? Horrela bada aldatu iritziz lehen-bailen!

Page 8: Frantziako  nicolas

Charlottekin jarraitu nuen bizitza sinple hori gero eta ederragoa zen. Eta goiz batean etxeko txirrina jo zuten. Nor zen pentsatzen egon ginen baina ideiarik ez. Beraz, Charlottek atea ireki zuen. Bertan bi gizon eder ageri ziren. Hauxe galdetu zuen:−Nortzuk zarete?−Zu Charlotte zara? –esan zuen nagusienak. −Bai, baina zuek nortzuk zarete? errepikatu zuen.−Ni Michael naiz, zure senarra; eta beste hau Alexandro, zure semea.−Benetan … benetan?? Itzuli zarete!! Nicolas etorri, mesedez!! Aurkeztu egingo dizkizut.−Banoa!!Nicolas atera heltzen denean, agurtu egiten ditu.−Kaixo! – Nilcolas-ek agurtzen ditu.−Egunon!−Hau Nicolas da, eta Robespierre auzokidea, gogoratzen?? Berak zaintzen zuen, baina joan behar izan zuen eta niri utzi zidan. Oraindik hemen dago, eta gurekin geratuko da bizitzen.−Gu Michael eta Carlos gara, Charlotten senarra eta semea − beraien burua aurkeztu zuten.

Page 9: Frantziako  nicolas

Horrela amaitzen da gure historia, pozez betea

Charlottentzat, eta tristuraz niretzat, ez baitut Robespierre

berriro ikusiko. Hemendik aurrera hezkuntza izan nuen eta

lan egiten hasi nintzen, dirua irabazteko eta Charlotte eta

Michael nagusia zirenez jada, mantentzeko. Poz-pozik bizi

ginen guztiok batera Arras-eko herrian.

 

Cristina Marcos 4.D