Filosofia azterketa selektibitatean

27
2010-2015 guztiak BATXILERGOA

Transcript of Filosofia azterketa selektibitatean

Page 1: Filosofia azterketa selektibitatean

2010-2015

guztiak

BATXILERGOA

Page 2: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

CRITERIOS DE CORRECCIÓN Y CALIFICACIÓN

ZUZENTZEKO ETA KALIFIKATZEKO IRIZPIDEAK

FILOSOFIAREN HISTORIA

1. BLOKEA. DESKRIBATZAILEAK GEHIENEZKO NOTA

1.1 Ikasleak berari proposatutako testuaren atal batzuk kopiatu besterik ez du egiten, eta, laburpen gisa, testuan jasota dauden tesi eta ideiak adierazten ditu.

0,25

Ikasleak testuaren ideia nagusia ondo adierazten du, hitzez hitz errepikatu gabe, baina ez ditu jasotzen testuan jasota dauden ideien multzoa ezta ideien arteko lotura ere.

0.50

Ikasleak testuan adierazten den ideia nagusia ondo adierazten du, hitzez hitz errepikatu gabe, eta horrekin lotura duten ideiak aipatzen ditu. Laburpenaren adierazpena edo egitura, halere, ez dira egokiak.

0,75

Ikasleak testuaren laburpena egiten du, bertan jasotako ideiak eta horien arteko lotura errespetatzen ditu, ez du hitzez hitz errepikatzen eta argi eta zehatz adierazten du dena.

1

1.2.1 Ikasleak ondo deskribatzen du azpimarratutako kontzeptua, hitzaren definizio orokorra (0,1), egileak zertarako erabiltzen duen (0,3) eta hitz horren eraginez sortzen den problematika (0,1) azalduz.

0,5

1.2.2 Ikasleak ondo deskribatzen du azpimarratutako kontzeptua, hitzaren definizio orokorra (0,1), egileak zertarako erabiltzen duen (0,3) eta hitz horren eraginez sortzen den problematika (0,1) azalduz.

0,5

1.3. Ikasleak ez du hurrengo maila lortzen. 0

Ikasleak mintzaldiaren gaiaz zenbait ideia garatzen ditu, baina garapena arruntegia da edo euskarririk edota argibiderik gabekoa. Ez du azaltzen iritzi pertsonal egokirik.

1

Ikasleak testuan planteatzen den gai filosofikoa ulertzen duela frogatzen du, eta arretaz aztertzen ditu ideiak eta argudioak garatzeko bi ikuspegi filosofiko. Adibideak egokiak dira, or ohar, eta nolabait erantzunaren euskarri izateko balio dute. Badago iritzi pertsonal egokien zantzuren bat..

2

Ikasleak testuan planteatzen den gaia eraginkortasunez ulertzen duela frogatzen du, eta arretaz aztertzen ditu gaiarekiko bi ikuspuntu filosofiko, eztabaida kritikoa eginez. Adibideak egokiak dira,. Iritzi pertsonala egokia da.

3

2015

Page 3: Filosofia azterketa selektibitatean

�������������������

�� ��

�����������

��������������������

� ��������

�� ��������

� �����������

��������

�������������������� ��

Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar duzu.

Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA

“Honen ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arrazoirik ni banintzela uste izateko”.

Descartes: Metodoaren diskurtsoa

GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. Descartesen pentsamenduan, zalantza metodikoa garatu ondoren, arrazoimenak “ni”-a ezartzen du, eta handik hasten da ezagutzaren bidea. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1 Azaldu itzazu, laburki, Descartes-en zalantza metodikoaren pausoak. (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). 2.2 Azaldu ezazu, laburki, Jainkoaren demostrazioa Descartes-en Metodoaren Diskurtsoan. (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz).

2.3 Errenazimentuaren ezaugarri orokorrak. (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

Page 4: Filosofia azterketa selektibitatean

�������������������

�� ��

�����������

��������������������

� ��������

�� ��������

� �����������

��������

�������������������� ��

B AUKERA

“Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna. Norberaren erruzkoa, adingabetasunaren zergatia ez datzanean adimenik ezean, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraiarik ezean baizik. Sapere aude! Auzart zaitez, zure adimenaz baliatzen! Hona hemen ilustrazioaren esana”.

Kant: “Zer da Ilustrazioa?” Galderari erantzuna

GALDERAK

1.MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzarako).

1.3. Kant-en iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere arrazoimenaz baliatu behar du. Ikasi dituzun filosofo guztiek ez dute tesi hori onartzen. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Kant-en tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1 Azaldu ezazu Kant-en testuan zer diren arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua. (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz).

2.2 Deskriba ezazu laburki arrazionalismoaren eta enpirismoaren eragina Kanten filosofia kritikoan. (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz).

2.3 Ilustrazioaren ezaugarri orokorrak. (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

Page 5: Filosofia azterketa selektibitatean

!

!"#$%&'(#')'%&)*()&'+%,-*.&-$),*

/010234*%,)#")*

!"#$%&'()$(&**$'+(&(,&(#-./$"'.)&)(

0#-.+(1232(

! !"#$%$!"&'()**+"%,$'"&*

!"#$%&"'()*(+'(,"+%#%,-'(

!Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar duzu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA “Ama, filosofiaren gazteluaz beraz jabetu zara. Hitzak besterik ez zaizkizu falta izan Hortensius izeneko liburuan, filosofiaren alde eta gorespenerako liburu hartan, Tullius-ek bezala aditzera emateko: Hara nola guztiek, ez filosofoek hain zuzen, baina bai eztabaidarako prest daudenek, nahi bezala bizi direnak zoriontsu direla diote. Oker handia! Komeni ez dena nahi izatea zoritxar ezin handiagoa baita. Nahi dena ez lortzea ez da komeni ez dena lortzea bezain txarra. Gaitz handiago dakartza borondatearen txarkeriak, zorteak ondasun baino ”. Agustin Hiponakoa: Bizitza Zoriontsuaz GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu). 1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko). 1.3 Testuaren tesia kontuan hartuta (desiraren eta zoriontasunaren arteko lotura estua dela, hain zuzen), gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz). 2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1 Azal ezazu, larburki, Agustin Hiponakoarentzat gaitza zer den (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). 2.2 Agustinen historiaren filosofia: Jainkoaren Hiria (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). 2.3 Ezagutza: arrazoimena eta fedea Agustinen eta Tomasen obran (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

Page 6: Filosofia azterketa selektibitatean

!

!"#$%&'(#')'%&)*()&'+%,-*.&-$),*

/010234*%,)#")*

!"#$%&'()$(&**$'+(&(,&(#-./$"'.)&)(

0#-.+(1232(

! !"#$%$!"&'()**+"%,$'"&*

!"#$%&"'()*(+'(,"+%#%,-'(

!B AUKERA “Maixuak ikasleari irakasten diona doktorearen zientzia da, engainatzen ez ba dio, eta hori Jainkoaz esatea ez da zilegi. Jainkoak ezarri ditu gure baitan lehen printzipioen ezagutza, bera izan baita gure izaeraren egilea. Lehen printzipio horiek, beraz, jainkozko jakinduriaren barnean daude. Ondorioz, horien aurka dagoen guztia Jainkozko jakinduriaren aurka dago. Hori ez da Jainkoaren bidea. Eta hortik, goi-agerkunde bidez ditugun egiek ezin dute ezagutza naturalaren aurkakoak izan”. Tomas Akinokoa: Summa contra gentes GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. 1 (puntu). 1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko). 1.3 “Jainkoak ezarri ditu gure baitan lehen printzipioen ezagutza, bera izan baita gure izaeraren egilea” tesia kontuan hartuta, gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz). 2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1 Deskriba ezazu mugimenduan oinarrituriko Jainkoaren existentziaren froga tomista (Tomas Akinokoarena). (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.2 Lege Naturala Tomas Akinokoaren pentsamenduan (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). 2.3 Jainkoaren existentzia Agustinen eta Tomasen pentsamenduan (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

Page 7: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2012ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2012

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA “Horren ostean, ni zer naizen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela horregatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza

Descartes: Metodoaren diskurtsoa

egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez, ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arrazoirik ni banintzela uste izateko”.

GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.

(1 puntu). 1.2. Azaldu itzazu termino azpimarratuak (1 puntu) (gehienez, 50-75 hitz termino

bakoitzeko). 1.3. Descartesen iritziz, zalantza metodikoa garatu ondoren, arrazoimenak “ni”-a

ezartzen du, eta handik hasten da ezagutzaren bidea. Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez Descartesen tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zure hausnarketa tesi horri buruz. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA 2.1. Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna: cogito-a. (1,5 puntu) (Gehienez: 150

hitz) 2.2. Pasioak eta askatasuna. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz) 2.3. Enpirismoren ezaugarri nagusiak. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz)

Page 8: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2012ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2012

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA “Ilustrazioa, gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna. Norberaren erruzkoa, adingabetasunaren zergatia ez datzanean adimenik ezean, nor bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraiarik ezean baizik. Sapere aude

Kant: “Zer da Ilustrazioa?” galderari erantzuna

! Ausart zaitez, zure adimenaz baliatzen! Hona hemen ilustrazioaren esana”.

GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.

(1 puntu) 1.2. Azaldu itzazu termino azpimarratuak (1 puntu) (gehienez, 50-75 hitz termino

bakoitzeko). 1.3. Kant-en iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere

arrazoimenaz baliatu behar du. Ikasi dituzun filosofo guztiek ez dute tesi hori onartzen. Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez Kant-en tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zure hausnarketa tesi horri buruz. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA 2.1. Azaldu ezazu zer diren, Kant-en obran, arrazoimenaren erabilera publikoa eta

erabilera pribatua. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.2. Azaldu ezazu Caesar non est supra gramaticos esaldiaren esanahia Kant-en

obran. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

Page 9: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2011ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA

“Nik esan nion: adiskide, berriro ahantzi zaizu legez ezin zaiola bestelako biziera opa ezein hiritar motari, aitzitik, hiri osoan nahi du ongia hedatu, hiritarrak batuz edo komentzituta edo behartuta, bakoitzak taldearentzat ekar lezakeen laguntza elkarrekiko zabalduz eta horrelako gizonak hirian egin baditza ez da, noski, bakoitzak gogo duenera jardutera itzul dadin, herriaren batasunerako eurok zuzentzeko baizik ”.

Platon: Errepublica VII, 5 GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzarako). 1.3. Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da Estatuko klase bakoitzak berez

dagokiona betetzen duenean. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Platonen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bar emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA

2.1. Azadul ezazu, laburki, zer den dialektika Platonentzat (1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Deskriba ezazu, laburki, arimaren eta haren bertuteen doktrina platondarra.

(1,5 puntu). (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Azaldu ezazu zertan den Aristotelesek Platonen Ideien doktrinari eginiko

kritika (2 puntu). (Gehienez: 250 hitz).

Page 10: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2011ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

“Gizaki guztiek berez dute jakiteko guraria. Horren adierazle da sentimenei diegun estimua, horiek berez baititugu estimatzen, beren baliagarritasuna alde batera utzita, eta beste edozein baino gehiago, ikusmena. Eta ez bakarrik ekintzari begira, zeren, ezer egin behar ez badugu ere, esan baitezakegu nahiago izaten dugula ikusmena, gainerako sentimenak baino. Eta arrazoiz hau da: sentimenetan berak laguntzen digula gehien gauzak ezagutzen eta horien alderdi ezberdin asko erakusten dizkigula”.

Aristoteles: Metafisika, I 1. GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu)

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzarako) 1.3. Aristotelesen iritziz, jakintzaren prozesuan zentzumenek oinarrizko iturri bat

osatzen dute. Gara ezazu disertazio labur bat, gutxienez Aristotelesen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bar emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz)

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA

2.1. Adieraz ezazu, laburki, Aristotelesen lau kausen doktrin.a (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz)

2.2. Deskriba ezazu, laburki, Aristotelesen doktrina etikoa (1,5 puntu) (Gehienez:

150 hitz) 2.3. Azaldu ezazu Aristotelesek Platonen ideien doktrinari egindako kritika.

(2 puntu) (Gehienez: 250 hitz)

Page 11: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2011ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Horietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA

“- Jakina bada ez dela zorionduna nahi duenaren jabe ez dena, lehen ik ikusi

dugunez, eta inor ez dabilela aurkitu nahi ez duenaren bila , eta [akademikoak] beti egiaren atzetik dabiltzala, garbi dago, beraz, egia lortu nahi dutela, egia aurkitu nahidutela. Baina ez dute aurkitzen. Porrot egiten dute, beraz, haien ahalegin eta asmo guztiek. Ez dute, bada, nahi dutena eta, beraz, ez dira zoriontsu. Baina inor ez da jakintsu zoriontsu ez bada; akademikoa, beraz, ez da jakintsua”.

AGUSTIN HIPONAKOA: Bizitza Zoriontsuaz

GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ez azu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.

(1 puntu). 1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzarako). 1.3. Agustinen iritziz, jakintzaren eta zoriontasunaren artean lotura estua dago, eta

lotura horren gunean Jainkoa dago. Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez Agustinen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu gogoeta bat, zure gogoeta, tesi horri buruz. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1. Askatasuna eta gaizkiaren arazoa Agustin Hiponakoaren pentsamenduan.

(1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.2. Agustinen Historiaren Filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria. (1,5 puntu)

(Gehienez: 150 hitz). 2.3. Fedea eta arrazoimena Tomas nokoarenAki pentsamenduan. (2 puntu).

(Gehienez: 250 hitz).

Page 12: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2011ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2011

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

“Eta jainkozko probidentziak gizateriaren mugak bizitza honetan gozatu dezakeena baino gorago dagoen ongia agintzen dienez gizonei, beharrezkoa da arimari gorago dagoen ongia aurkeztea, arrazoiaren ahalmenak baino urrutiago doana. Horrela ikasiko du zerbaitetarako desioa izaten eta oraingo bizitzaren gainetik dagoenera arduratsu jotzen. Eta hori kristau-erlijioak bakarrik duen bait zer da, kristau-erlijioak bereziki ondasun espiritual eta betierekoak agintzen baititu”.

TOMAS AKINOKOA: Summa contra gentes

GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ez azu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.

(1 puntu). 1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzarako). 1.3. Tomas Akinokoaren iritziz, kristau-erlijioak bakarrik agintzen ditu arrazoiaren

ahalmenaren gainean dauden ondasun espiritual betierekoak. Eman ezazu Tomasen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat gutxienez. Ondoren, egin ezazu gogoeta bat, zure gogoeta, tesi horri buruz. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUKETA 2.1. Jainkoaren izaera Tomas Akinokoaren pentsamenduan. (1,5 puntu)

(Gehienez: 150 hitz). 2.2. Tomas Akinokoaren etika eta politika: lege naturala. (1,5 puntu) (Gehienez:

150 hitz). 2.3. Fedea eta arrazoimena Agustin Hiponakoaren filosofian: s inetsi,

ezagutzeko. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz)

Page 13: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2012ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2012

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA

―Ideiak zer zaizkigun ondo jabetzeko, bizitzan duten lehen mailako zereginaz ohartzeko, zientzia poesiara hurbiltzeko orain arte eduki duguna baino askoz ausardia eta adore handiagoa eduki beharra dago. Nik esango nuke, orain arte enuntziatutako guztiaren ondoren ondo ulertu nahi bazait, zientzia poesiatik askoz hurbilago dagoela errealitatetik baino, zientziak gure bizitzako organismoan duen funtzioak arteak duen funtzioaren antz handia duela‖.

(J. Ortega y Gasset, Ideiak eta sinesteak) GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, hango ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz (puntu 1).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (puntu 1) (Gehienez ere, 50-75 hitz

termino bakoitzeko). 1.3. ―Zientzia poesiatik askoz hurbilago dagoela errealitatetik baino‖ tesia kontuan

hartuta, garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Azaldu itzazu perspektibismoa eta arraziobitalismoa Ortegaren obran (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz)

2.2. Gure garaiko gaia: arrazionalismoa gainditzea. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz)

2.3. XX. mendeko pentsamenduaren oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin.

(2 puntu) (Gehienez: 250 hitz)

Page 14: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2012ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2012

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

―Nire helburu bakarra —eta nik uste dut inoiz etikaz edo erlijioaz mintzatzen edo idazten saiatu diren guztiena ere badela— hizkuntzaren mugen kontra jotzea izan da. Gure kaiolaren hormen kontra jotze hori itxaropenik gabea da guztiz eta erabat. Etika, bizitzaren azken esanahiaz, on absolutuaz, baliozko absolutuaz zerbait esateko desiratik sortzen den bezainbatean, ezin da zientzia izan. Etikak dioenak ez dio ezer gehitzen gure ezagutzari, inongo zentzutan‖.

Wittgenstein: Hitzaldi bat etikaz GALDERAK 1 MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, hango ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (puntu 1)

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (Gehienez ere, 50-75 hitz termino

bakoitzeko) (puntu 1) 1.3. Testuaren tesia kontuan hartuta (―Etikak dioenak ez dio ezer gehitzen gure

ezagutzari, inongo zentzutan‖), garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emane. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2 MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Wittgensteinen pentsamenduaren testuinguru filosofikoa: filosofia analitikoa. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Etika Wittgensteinen pentsamenduan. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. XX. mendeko pentsamenduaren oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin.

(2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

Page 15: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2013ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2013

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA

Orain arteko gizarte osoaren historia klase arteko borrokaren historia besterik ez da izan. Gizon librea eta esklaboa, patrizioa eta plebeioa, baroia eta jopua, kofradia-maisua eta ofizialea, hitz batez, zapaltzaileak eta zapalduak, beti aritu dira elkarren aurka etengabeko gerran; batzuetan agerian, eta beste batzuetan ezkutuan, eta garra hau beti gizarte osoaren aldakuntza iraultzailearekin amaitzen zen, edo, bestela, borrokan ziharduten bi klaseen birrintzean.

(Marx-Engels: Alderdi Komunistaren manifestua) GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzerako). 1.3. Marxek eta Engelsek baieztatzen dute gizarte osoaren historia klase arteko

borrokaren historia besterik ez dela izan. Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu tesiaren inguruko zure hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Deskriba ezazu, laburki, zer den alienazio erlijiosoa. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Deskriba ezazu zer eragin izan duen Marxen pentsamenduak Marxen

ondorengo munduan. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Deskriba ezazu Nietzschek kristautasunari egindako kritika. (2 puntu)

(Gehienez: 250 hitz).

Page 16: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2013ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2013

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da. Hark biltzen du, beldurgarrizko batasun batean, kaltegarria den oro, pozoitsua den oro, bizitzaren kontra dagoen oro. Haraindiko munduaren asmakizuna existitzen den mundu bakarraren mesprezurako da, geure mundu honi helburu, arrazoi eta xede oro ebasteko. Arima hilezinaren kontzeptuak gorputza erdeinatzen du, bizitzan aintzat hartzea merezi duen guztia ezabatzeko.

(F. Nietzsche. Ecce Homo) GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzeko). 1.3. “Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da” tesia kontuan hartuta,

garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, eman ezazu tesiaren inguruko zure hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Deskriba itzazu, laburki, Nietzscheren apolineo eta dionisiako nozioak. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Deskriba ezazu, laburki, Nietzschek Mendebaldeko zibilizazioari egiten dion

kritika. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Deskriba ezazu Marxen alienazio erlijiosoa. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

Page 17: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2014ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2014

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA

Ama, filosofiaren gazteluaz beraz jabetu zara. Hitzak besterik ez zaizkizu falta izan Hortensius izeneko liburuan, filosofiaren alde eta gorespenerako liburu hartan, Tullius-ek bezala aditzera emateko: Hara nola guztiek, ez filosofoek hain zuzen, baina bai eztabaidarako prest daudenek, nahi bezala bizi direnak zoriontsu direla diote. Oker handia! Komeni ez dena nahi izatea zoritxar ezin handiagoa baita. Nahi dena ez lortzea ez da komeni ez dena lortzea bezain txarra. Gaitz handiagoa dakartza borondatearen txarkeriak, zorteak ondasuna baino.

Agustin Hiponakoa: Bizitza Zoriontsuaz GALDERAK

1 BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz (1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. Testuak ezabatzen duen tesia kontuan hartuta (“desioaren eta zoriontasunaren artean lotura estua dago”), egin ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zeure gogoeta tesi horri buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2 BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA

2.1. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.2. Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria (1,5 puntu) (Gehienez

150 hitz). 2.3. Jainkoaren existentzia: Tomas Akinokoaren bost ibilbideak (2 puntu)

(Gehienez: 250 hitz).

2014

Page 18: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2014ko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2014

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

Maisuak ikasleari irakasten diona doktorearen zientzia da, engainatzen ez badio, eta hori Jainkoaz esatea ez da zilegi. Jainkoak ezarri du gure baitan lehen printzipioen ezagutza, bera izan baita gure izaeraren egilea. Lehen printzipio horiek, beraz, jainkozko jakinduriaren barnean daude. Ondorioz, horien aurka dagoen guztia Jainkozko jakinduriaren aurka dago. Hori ez da Jainkoaren bidea. Eta hortik, goi-agerkunde bidez ditugun egiak ezin dira ezagutza naturalaren aurkakoak izan.

Tomas Akinokoa: Summa contra gentiles GALDERAK

1 BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA

1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz (1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. “Jainkoak ezarri ditu gure baitan lehen printzipioen ezagutza, bera izan baita gure izaeraren egilea” tesia kontuan hartuta, egin ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zeure gogoeta tesi horri buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2 BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA

2.1. Jainkoaren izaera (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.2. Etika eta politika: lege naturala (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

2014

Page 19: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2013ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2013

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea.

A AUKERA

Honen ostean, ni zer nintzen aztertu nuen arretaz, eta ikusi nuen irudika nezakeela ez neukala inolako gorputzik eta ez zegoela ni nengoen inolako mundurik, ez eta lekurik, baina ez nezakeela honegatik irudikatu ni ez nintzela; eta ikusi nuen, halaber, ni ez beste gauzen egiaz zalantza egin behar nuela pentsatze hutsetik ondorioztatzen zela, ebidenteki eta ziurtasunez, ni zerbait nintzela, eta, ostera, bakarrik pentsatzeari utzita ez nuela izango batere arrazoirik ni banintzela uste izateko.

Descartes: Metodoaren diskurtsoa GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu). 1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko). 1.3 Descartesen iritziz, zalantza metodikoa garatu ondoren, arrazoimenak “ni”-a

ezartzen du, eta handik hasten da ezagutzaren bidea. Azaldu ezazu gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat. Ondoren, eman ezazu tesiaren inguruko zure hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Duda metodikoa eta lehen ziurtasuna: cogito-a. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Pasioak eta askatasuna. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Enpirismoaren ezaugarri nagusiak. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

Page 20: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2013ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2013

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

Ilustrazioa da gizakiak berak eragindako heldugabetasunetik irtetea. Heldugabetasuna da beste norbaiten laguntzarik gabe bakoitza bere ulermena erabiltzeko gai ez izatea. Heldugabetasun hori norberak eragiten du, horren kausa ez denean ulermen-gabezia, baizik eta beste norbaiten laguntzarik gabe erabiltzeko kemen eta kuraia falta. «Sapere aude! Izan ezazu kuraia zure ulermena erabiltzeko!», hori da, hortaz, Ilustrazioaren lema.

Kant: “Zer da Ilustrazioa?” itaunari erantzuna GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA

1.1 Laburtu pasartea, haren ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz. (1 puntu).

1.2 Azaldu azpimarraturiko terminoak. (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzerako). 1.3 Kant-en iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere

arrazoimenaz baliatu behar du. Ikasi dituzun filosofo guztiek ez dute tesi hori onartzen. Azaldu ezazu gutxienez Kant-en tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat. Ondoren, eman ezazu zure tesiaren inguruko hausnarketa. (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN KOKATZEA

2.1. Azaldu ezazu Kant-en obran zer diren arrazoimenaren erabilera publikoa eta erabilera pribatua. (1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz).

2.2. Azaldu ezazu Caesar non est supra gramaticos esaldia Kant-en obran.

(1,5 puntu) (Gehienez: 150 hitz). 2.3. Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak. (2 puntu) (Gehienez: 250 hitz).

Page 21: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2014ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2014

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA

Ideiak zer zaizkigun ondo jabetzeko, bizitzan duten lehen mailako zereginaz ohartzeko, zientzia poesiara hurbiltzeko orain arte eduki duguna baino askoz ausardia eta adore handiagoa eduki beharra dago. Nik esango nuke, orain arte enuntziatutako guztiaren ondoren ondo ulertu nahi bazait, zientzia poesiatik askoz hurbilago dagoela errealitatetik baino, hark gure bizitzako organismoan duen funtzioak askoz antz handiagoa duela artearen funtzioarekin.

J. Ortega y Gasset, Ideiak eta sinesteak GALDERAK

1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. “Zientzia poesiatik askoz hurbilago dagoela errealitatetik baino” tesia kontuan hartuta, egin ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Amaitzeko, egin ezazu zeure gogoeta tesi horri buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Perspektibismoa eta arraziobitalismoa Ortegaren obran (1,5 puntu)

(Gehienez: 150 hitz). 2.2. Objektibismoa eta gizarte-ardura. Masak eta elitea (1,5 puntu) (Gehienez 150

hitz). 2.3. Filosofiaren funtzioa Wittgensteinen Tractatus eta Ikerketa filosofikoak obretan

(2 puntu) (Gehienez 250 hitz).

2014

Page 22: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2014ko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2014

FILOSOFIAREN

HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA

Nire helburu bakarra —eta nik uste dut inoiz etikaz edo erlijioaz mintzatzen edo idazten saiatu diren guztiena ere badela— hizkuntzaren mugen kontra jotzea izan da. Gure kaiolaren hormen kontra jotze hori itxaropenik gabea da guztiz eta erabat. Etika, bizitzaren azken esanahiaz, on absolutuaz, baliozko absolutuaz zerbait esateko desiratik sortzen den bezainbatean, ezin da zientzia izan. Etikak dioenak ez dio ezer gehitzen gure ezagutzari, inolako zentzutan.

Wittgenstein: Hitzaldi bat etikaz GALDERAK 1. MULTZOA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. Testuaren tesia kontuan hartuta (“Etikak dioenak ez dio ezer gehitzen gure

ezagutzari, inolako zentzutan”), egin ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Amaitzeko, egin ezazu zeure gogoeta tesi horri buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. MULTZOA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Tractatus: proposizio egiazkoak, proposizio zentzudunak eta

pseudoproposizioak (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.2. Ikerketa filosofikoak: hizkuntzaren erabilera eta hizkuntza-jolasak (1,5 puntu)

(Gehienez 150 hitz). 2.3. Ideiak eta sinesteak Ortegaren filosofian (2 puntu) (Gehienez 250 hitz).

2014

Page 23: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2015eko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2015

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA Adiskide maitea, berriro ahaztu duzu —esan nuen— legeari ez zaiola interesatzen egundoko zoriontasunaz gozatzen duen gizatalderik egotea; horregatik, hiri osoan zoriona zabaltzen ahalegintzen da legea, eta hirikideen artean bizikidetasuna ere sartzen, konbentzituz edo behartuz, eta bakoitzak taldearen mesedetan eman ditzakeen laguntzak emanaraztera behartzen du. Eta legeak berak tankera horretako gizon-emakumeak hezten ditu, ez baina norberak nahi duen eran jarduteko, baizik eta estatuaren batasuna lortzeko asmotan. Platon: Errepublika VII, 5 GALDERAK 1. BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. Platonen iritziz, estatu zuzena lortzen da estatuko klase edo gizatalde bakoitzak berez dagokiona betetzen duenean. Azaldu ezazu Platonen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat, gutxienez. Gero, egin ezazu zeure gogoeta gaiari buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Platonen ideien teoria (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.2. Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria (1,5 puntu)

(Gehienez 150 hitz). 2.3. Platonen ideien teoriaren kritika aristotelikoa: hilemorfismoa (2 puntu)

(Gehienez 250 hitz).

2015

Page 24: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2015eko EKAINA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2015

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA Gizaki guztiek berez dute jakiteko guraria. Horren adierazle da sentimenei diegun estimua, haiek berez baititugu estimatzen, haien baliagarritasuna alde batera utzita, eta beste edozein baino gehiago, ikusmena. Eta ez bakarrik ekintzari begira, zeren, ezer egin behar ez badugu ere, esan baitezakegu nahiago izaten dugula ikusmena, gainerako sentimenak baino. Eta arrazoia hau da: sentimenetan berak laguntzen digula gehien gauzak ezagutzen eta haien alderdi asko erakusten dizkigula. Aristoteles: Metafisika I, 1 GALDERAK 1. BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu).

1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino bakoitzeko).

1.3. Aristotelesen iritziz, jakintzaren prozesuan sentimenek oinarrizko iturri bat osatzen dute. Azaldu ezazu Aristotelesen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat, gutxienez. Gero, egin ezazu zeure gogoeta gaiari buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Kausen doktrina (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.2. Mugimendua eta aldakuntza: potentzia eta egintza (1,5 puntu) (Gehienez 150

hitz). 2.3. Sofistak: eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen

konbentzionaltasuna (2 puntu) (Gehienez 250 hitz).

2015

Page 25: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2015eko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2015

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

Azterketa honek bi aukera ditu. Haietako bati erantzun behar diozu. Ez ahaztu azterketako orrialde bakoitzean kodea jartzea. A AUKERA Baina zenbait gizaki konbentzituta dago Jainkoa ezagutzea, eta bai euren arima zer den ezagutzea ere, zaila dela, eta horren arrazoia da gizakiok ez dutela sekula euren adimena gai sentigarrietatik altxatzen, eta ez dutela ezer bururatzen irudikatuz ez bada –hori gai materialez pentsatzeko modu bat delarik–, eta irudikagarria ez den guztiari ulertezina deritzote. Hori nahikoa nabarmena egiten da filosofoek eskoletan arautzat duten honako baieztapen honetan: hots, ezer ez dagoela ulermenean aurretik sentimenetan egon ez dena; eta, hala ere, egia da sentimenetan ez direla sekula egon ez Jainkoaren, ez arimaren, ideiak. Descartes: Metodoaren diskurtsoa IV GALDERAK 1. BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA 1.1. Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu). 1.2. Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzeko). 1.3. Descartesen iritziz, Jainkoaren ideia ez dator sentimenetatik, baina, hala ere,

Jainkoaren existentzia frogatu daiteke. Eman ezazu Descartesen tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat, gutxienez. Gero, egin ezazu zeure gogoeta gaiari buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.2. Pasioak eta askatasuna (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.3. Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak (2 puntu) (Gehienez 250 hitz).

2015

Page 26: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK

2015eko UZTAILA

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JULIO 2015

FILOSOFIAREN HISTORIA

HISTORIA DE LA FILOSOFÍA

B AUKERA Ilustrazioaren –hau da, gizakiak beren erruzko adingabetasunetik irtetearen– ardatz nagusia erlijio-arazoetan kokatu dut gehienbat: gure gobernariek ez dutelako interesik, artez eta zientziez bezainbatean, menpekoen gaineko tutoretza inposatzeko; horretaz gainera, hura delako tutoretzarik kaltegarriena, guztien artean duingabeena. Baina ilustrazioaren alde dagoen estatuburuaren pentsakera harantzago doa oraindik, eta zera aitortzen du: legegintzari dagokionez ere arriskurik ez dagoela menpekoei arrazoimenaz publikoki baliatzeko aukera ematen bazaie, eta ilustrazioaren hobekuntzari buruz dituzten ideiak, bai eta dagoenaren kritika egiatia, munduari publikoki aurkezten badiote. Kant: “Zer da Ilustrazioa?” galderari erantzuna GALDERAK 1. BLOKEA. TESTUAREN ULERMENA 1.1 Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz

(1 puntu). 1.2 Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (1 puntu) (50-75 hitz termino

bakoitzeko). 1.3 Kant-en iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzerakoan, bere

arrazoimenaz baliatu behar du. Eman ezazu Kanten tesi horren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat, gutxienez. Gero, egin ezazu zeure gogoeta gaiari buruz (3 puntu) (200-300 hitz).

2. BLOKEA. EDUKIAK ETA TESTUINGURUAN JARTZEA 2.1. Kant eta Ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra grammaticos

(1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.2. Arrazionalismoa eta enpirismoa Kant-engan (1,5 puntu) (Gehienez 150 hitz). 2.3. Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak (2 puntu) (Gehienez 250 hitz).

2015

Page 27: Filosofia azterketa selektibitatean

UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBAK PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

CRITERIOS DE CORRECCIÓN Y CALIFICACIÓN

ZUZENTZEKO ETA KALIFIKATZEKO IRIZPIDEAK

2. BLOKEA. DESKRIBATZAILEAK GEHIENEZKO NOTA

Ikasleak ez du hurrengo maila lortzen. 0

2.1 eta 2.2

Ikasleak autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik, eta eskasa da kontzeptu filosofikoen erabilera edo ideiak ez daude ondo ordenatuta.

0,5

Ikaslearen erantzunak hari egoki bati jarraitzen dio, azalpenak eta argudioak azaltzeko, eta eraginkorra da kontzeptu filosofikoen erabilera. Hala ere, autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik.

0,75

Ikasleak autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuenen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik, baina eskasa da kontzeptu filosofikoen erabilera edo ideiak ez daude ondo ordenatuta.

1

Ikaslearen erantzunak hari egoki bati jarraitzen dio, azalpenak eta argudioak azaltzeko, eraginkorra da kontzeptu filosofikoen erabilera eta autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuenak aipatzen ditu, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik.

1,5

2.3. Ikasleak ez du hurrengo maila lortzen. 0

Ikasleak autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik, eta eskasa da kontzeptu filosofikoen erabilera edo ideiak ez daude ondo ordenatuta.

0,5

Ikaslearen erantzunak hari egoki bati jarraitzen dio, azalpenak eta argudioak azaltzeko, eta eraginkorra da kontzeptu filosofikoen erabilera. Hala ere, autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik.

1

Ikasleak autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuenen aipamen partzial soila egiten du, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik, baina eskasa da kontzeptu filosofikoen erabilera edo ideiak ez daude ondo ordenatuta..

1,5

Ikaslearen erantzunak hari egoki bati jarraitzen dio, azalpenak eta argudioak azaltzeko, eraginkorra da kontzeptu filosofikoen erabilera eta autorearen edo testuinguru historiko-filosofikoko ideia garrantzitsuenak aipatzen ditu, ideia horiek galderari erantzuteko aipagarriak izanik.

2

2015