Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

8

Click here to load reader

description

 

Transcript of Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Page 1: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Fikzioarenizterrak

UR APALATEGI

Literatur solasaldiak

Errenteria, 2016 / 05 / 16

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Ur Apalategi Idirin

Paris, 1972.

Eleberri eta ipuinegilea. Bi bider jaso du Beterriko liburua

saria (1997 eta 2010) eta behin Euskadi literatur saria (2011).

Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna eta Euskal

filologian doktore. Euskal literaturako irakasle titularra Paueko

Unibertsitatean.

Besteak beste, Maiatz, Hegats, Egan, Uztaro, Euskaldunon

Egunkaria, Berria, Garaeta Argia-n argitaratu ditu idazlanak,

artikulu kritikoak nahiz iritzi zutabeak.

Page 3: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Arlo akademikoan, Pariseko L'Harmattan argitaletxeak

2000n argitaratutako La Naissance de l'écrivain basque (Euskal

idazlearen sorrera) ikerlanaren egilea da.

Utriusque Vasconiae argitaletxearen baitan "Kritika Literarioa"

izeneko saila sortu eta zuzentzen du eta Egunero irakurtzen delako

literatur sailaren kudeaketan ere esku hartzen du

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ur­apalategi­idirin?q1=%20&q2=apalategi

Page 4: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Fikzioaren izterrak

Ez zen plan ona. Nekatuta nengoen

eta Galarreta ez nuen maite. Antipatia

zidan berak ere. Deklaratua eta

aspaldidanikoa. Esan dudanez,

zimurtzen hasitako «beti errebelde»

horietakoa zen, abenturazalearen hiru

eguneko sasi bizar kalkulatuegia

zeraman beti, «gazte» janzten zen...

Eta, oroz gainetik, gaizki idazten zuen.

Nahiko saltzen zuen arren, bere

mailan. Klasikoegitzat nindukan berak,

akademikotzat. Ez bide nintzen aski «alternatiboa» bere

gusturako. «Idazle dezimononiko»tzat jo ninduen orain dela

hamarkada pare bat ia, Susa aldizkarian atera zuen erreseina

batean. Afera da ezin eraman zezakeela ni goragoko kategorian

egotea, alegia, benetan profesionaltzea lortu duten euskal

idazleen klub hertsian. Ez nion ikusten emakume gazteak

maitemintzeko adina kalitaterik —espero nuen Katxalynek

gustu hobea izatea—, ezta asmorik ere, itxuraz. Nahiz eta, egia

esan, Katxalynengatik ez bazen, ez nuen ulertzen zergatik

zihoan Galarreta halako toki bat bisitatzera. Katxalyni behintzat

bazirudien ondo zetorkiola Galarreta ondoan edukitzea.

http://www.idazleak.eus/euskara/gure­programak/liburu­fitxak?id=10

Page 5: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Kritikak

Fikzioaren errealitatea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-08

Garratza da errealitatea. Aurrean daukaguna ezin da ukatu, nahiz eta askotan saiatzen garen gure eguneroko errealitatea mozorrotzen. Batzuetan ez dugu nahi izaten aurrez aurre daukagunari kosk egitea. Eta literatura fikzioa den heinean, fikzio horrek gainditzen du fikzionatzen ari garena. Ur Apalategik bere Fikzioaren izterrak, zazpi ipuinez osatutako liburuan, bere ibilbideliterarioaren hainbatetan jorratu duen gaia, berriro lantzen du: euskal literaturen, miseriak?, topikoak?, ezinak? Eta honekin bateraere, maitasunezko historiak.

Komunean ezaugarri bat dute ipuin hauek, gaia lantzerako orduan, garraztasuna eta ironia agertzen dira ia ipuin guztietan, eta honek egilearen alde jokatzen du, estilo baten hari sendo bat erakusten baitu. Baina fikzioak errealitatea oso hurbil uzten du, nahiz eta egileak berak hori ezkutatu nahi duen, batzuetan muturreko egoerak erakutsiz: “Saizarbitoria. Izen luze, ahoskagaitz eta gogoraezina (…) Gaizki saldu zatekeen Espainiako merkatuan, edo kritika txarrak izan zituzkeen. Beharbada euskal arazoa zen oztopo, autorea terroristengandik hurbilegi zegoelako edo. Auskalo”. Fikzioa eta errealitatearen arteko dialektika horretan, badira ipuinak oso ongi bideratzen dutenak bere ibilbidea, nahiz eta batzuetan, historia, tramaren taxutzeak, luze egiten den, narrazioaren kalterako. Bestalde esan behar da ez dela erraza jokatzea Apalategi jolasten ari den eremuan, eta hau bere alde dago, hitzaren bitartez ezkutatzen baitu errealitatea, jolas bat bihurtuz bere ariketa. Irakurleak aurkituko ditu, ipuin sorta hauetan, ironia bide, literaturaren eta mundu afektiboaren une dibertigarriak, pasadizo xelebreak, gizakiaren une miserableak… Eta badira ipuinak amaiera konplexua dutenak. Idazlea ongi profitatzen da honetaz, abileziaerakutsiz.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5131

Page 6: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Fikzioaren izterrak I.E. / El Diario Vasco, 2011-04-08

Fikzioaren izterrak izeneko ipuin bilduma kaleratu du Ur Apalategik. Baina horrela deitu beharrean, Fikzioaren mugak ere deitu zatekeen, mundu literarioan murgilduta ez gaudenok (irakurle hutsak garenok, alegia) ezin dugulako jakin zenbateraino den errealitate eta zenbateraino fikzio zazpi ipuin hauetan kontatzen dena. Izan ere, susmoa hartzen da guztia ere ez dela fikzio, eta literatura-argitaletxe munduko bere esperientzian eta ezagutzan oinarritu dela idazlea ipuinok idaztean. Hala ere, ia beti erabiltzen ditu irudi jostalari eta harpajoleak’ “errealitate” hori islatzeko. Eta, ondorioz, askotan azalerarazten du irria irakurlearenaurpegian.

Hauek dira Apalategik kaleratzen dituen lehen ipuinak, eta guztietan dira ardatz bi gai: idazmena orokorrean (protagonistaren idazteko, eta argitaratzeko, gogoa) eta maitasun-sexu-adiskidetasun harremanak. Batzuetan literaturak eragiten du harreman pertsonaletan eta beste batzuetan, aldiz, sentimenduek hartzen diote gaina idazmenari. Zenbait kasutan, ustekabeek ere paper polita jokatzen dute.

Finean, egileari gustatu ez arren, ondorioa ukaezina da: ipuin bilduma hau irakurterraza da. Baina ez da idazleak “mintzaira literario txiroa” duela eta liburuaren “edukiak ez duela interes zipitzik” esateko modu diplomatikoa, ez. Egia borobila da. Areago, irakurterraza izateaz gain, liburu gustagarria eta oso atsegina ere bada.

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5050

Page 7: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

Ur Apalategi EIPS/RLPEan

 Goieaskoetxea Arronategi, Unai

Erdi guneak / Unai Goieaskoetxea Arronategi, Ur Apalategi Idirin

1995

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin 1997

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin 2000

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  La naissance de l'écrivain basque : l'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga / Ur Apalategui ; préface de Christian Manso

2000

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Las relaciones imperfectas / Ur Apalategi Idirin ; traducción, Xabier Makazaga

2001

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Gauak eta hiriak / Ur Apalategi Idirin 2002

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Gure gauzak S.A. / Ur Apalategui Idirin 2004

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Gure gauzak SA / Ur Apalategi Idirin 2004

Belaunaldi literarioak auzitan / Ur Apalategi Idirin (arg.)

2005

Egungo euskal nobela eta zinema / Jon Kortazar [zuzendaría eta alearen arduraduna] ; Ur Apalategi ... [et al.]

2009

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi 2010

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi 2011

Gatazken lorratzak : euskal arazoen isla narratiban1936tik gaurdaino / Jon Kortazar, Amaia Serrano Mariezkurrena (arg.) ; [egileak, Ur Apalategi ... et al.]

2012

Hennebutte­Millard, Amaia Himalayajavakaputadiziburrina / Amaia Hennebutte­Millard ; Ur Apalategi Idirinen gainbegiradarekin

2012

Irakurketa dela eta / koordinatzailea, Fito Rodriguez ; egileak, Fito Rodriguez, Ander Iturriotz, Ur Apalategi, Patxi Salaberri

2012

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  La otra vida : seis relatos / Ur Apalategi ; traducidodel euskara por Angel Erro

2013

Apalategi Idirin, Ur (1972­)  Ramon Saizarbitoria : l'autre écrivain basque :  2013

Page 8: Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi

l'élaboration d'une réponse néo­moderne à la périphéricité littéraire (1995­2000) / Ur Apalategui

Egungo euskal saiakeraren historia / Jon Kortazar (zuzendaria) ; Fco. Javier Rojo Cobos (alearen arduraduna) ; Ur Apalategi ... [et al.]

2013

Etxepare, Bernard (fl.1516­1545)

Basuku Shobunshû : Basuku go saiko no shomotsu / Berunato Echepare ; [itzultzaileak, ShoHagio, Hiromi Yoshida ; hitzaurrea, Ur Apalategi]

2014

Nuestras guerras : relatos sobre los conflictos vascos / edición y prólogo de Mikel Ayerbe ; [autores] Ur Apalategi ... [et al.]

2014

Loturak

http://www.argia.eus/blogak/boligrafo­

gorria/2011/10/20/fikzioaren­izterrak­ariketa­

metaliterario­bat/

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5050

http://zubitegia.armiarma.eus/?i=196

http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=80

http://kritikak.armiarma.eus/?p=5131

http://www.idazleak.eus/euskara/gure­

programak/liburu­fitxak?id=10

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ur­

apalategi­idirin?q1=%20&q2=apalategi