Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte...

4
Festak eta ohiturak Goiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 5. eta 6. (10-12 urte) Programak School to School Jarduerak 1. Jarduera FESTA, OSPAKIZUN ETA TRADIZIOEN LIBURUA Iraupena: Ordubeteko saioa. Helburuak: Gure kulturaren beraren osagaiak identifikatzea. Gure tradizioak jakinaraztea, ikasleen esperientzia pertsonalak gehituz. Beharrezko materiala: Folio edo kartoi meheak, fotografiak, aldizkariak, artaziak eta kola. Komeni izango litzateke ikasleei es- katzea etxetik materialen bat ekar dezatela festa eta ospakizunen fotografiak batik bat (adibidez, urtebe- tetzea, ezkontza, inauteriako mozorroa eramanez, edo eskualdeko jantzia, etab.) . Jardueraren garapena: Gelan bertan denok elkarrekin batera egingo dugu liburu bat, eta bertan jasoko ditugu Euskal Herrian edo Espainian ezagutzen ditugun jai eta ohitura herrikoi gurtiak. Ospakizun familiar txikiak izan daitezke, edo edozein festa herrikoi, zibila zein erlijiosoa. Berezi deritzagun edozein aukerak balioko du, bai gore herri edo hirian gertatzen bada, bai herrialdeko beste parte batzuetatik ezagutzen badugu. Lehenengo eta behin, zerrenda bat egingo dugu bi ataletan zatitua: Ospakizun familiarrak: urtebetetzeak, ezkontzak, haur baten jaiotza, bataioak, etab. Jai herrikoiak: inauteriak, feriak, erromeriak, dantzak, ospakizun erlijiosoak, sardina¬ehorzketa, etab. Zerrenda betea daukagunean, gela zatituko dugu behar adina taldetan bakoitzak fitxa bat egin ahal izan dezan. Horretan zera beharko dute sartu: Festa edo ohituraren deskripzio bat: zertan datzan, zergatik egiten den, norekin partekatu ohi den, zein lekutan ospatzen den Euskal Herrian edo Espainian, etab.

Transcript of Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte...

Page 1: Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte Programak School to School Jarduerak 2. Jarduera bollywood-eko zinema iraupena: ordubeteko

Festak eta ohiturakGoiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 5. eta 6. (10-12 urte)

Programak School to School

Jarduerak1. Jarduera Festa, ospakizun eta tradizioen liburua

iraupena: Ordubeteko saioa.

Helburuak: • Gure kulturaren beraren osagaiak identifikatzea.• Gure tradizioak jakinaraztea, ikasleen esperientzia pertsonalak gehituz.

beharrezko materiala: Folio edo kartoi meheak, fotografiak, aldizkariak, artaziak eta kola. Komeni izango litzateke ikasleei es-katzea etxetik materialen bat ekar dezatela festa eta ospakizunen fotografiak batik bat (adibidez, urtebe-tetzea, ezkontza, inauteriako mozorroa eramanez, edo eskualdeko jantzia, etab.) .

Jardueraren garapena:Gelan bertan denok elkarrekin batera egingo dugu liburu bat, eta bertan jasoko ditugu Euskal Herrian edo Espainian ezagutzen ditugun jai eta ohitura herrikoi gurtiak. Ospakizun familiar txikiak izan daitezke, edo edozein festa herrikoi, zibila zein erlijiosoa. Berezi deritzagun edozein aukerak balioko du, bai gore herri edo hirian gertatzen bada, bai herrialdeko beste parte batzuetatik ezagutzen badugu.

Lehenengo eta behin, zerrenda bat egingo dugu bi ataletan zatitua:

• Ospakizun familiarrak: urtebetetzeak, ezkontzak, haur baten jaiotza, bataioak, etab.• Jai herrikoiak: inauteriak, feriak, erromeriak, dantzak, ospakizun erlijiosoak, sardina¬ehorzketa, etab.

Zerrenda betea daukagunean, gela zatituko dugu behar adina taldetan bakoitzak fitxa bat egin ahal izan dezan. Horretan zera beharko dute sartu:

• Festa edo ohituraren deskripzio bat: zertan datzan, zergatik egiten den, norekin partekatu ohi den, zein lekutan ospatzen den Euskal Herrian edo Espainian, etab.

Page 2: Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte Programak School to School Jarduerak 2. Jarduera bollywood-eko zinema iraupena: ordubeteko

Festak eta ohiturakGoiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 5. eta 6. (10-12 urte)

Programak School to School

Jarduerak2. Jarduera bollywood-eko zinema

iraupena: ordubeteko saioa.

Helburuak: • Kultura hinduaren osagaiak identifikatzea zinemaren bidez.• Indiako zinema alderatzea normalean ikusi ohi dugun zinemarekin, estatubatuar eta espainolarekin

batez ere.

beharrezko materiala: Folioak lapitzak, errotuladoreak, etab. Irakasleak bilatuko du interneten Bollywood-eko film bateko edo batzuetako zenbait zati. Ahaleginak egin behar ditu pasarteok irudi bidez adierazgarriak izan daitezen: dantza, musika edo beste erritu batzuen eszenak, besteak beste; bertan nabaritu behar da estetika berezia.

Jardueraren garapena:Bollywood-eko film batzuen zenbait eszena ikusiko ditugu. Gutxi ezagutzen da zinema hori gure herrial-dean, baina Indian film gehiago egiten dira Estatu Batuetan ere baino.

Proiekzio bakoitzaren ostean, gelan denok batera gogoan izango ditugu topatzen ditugun ezberdinta-sunak gehien ikusi ohi dugun zinemari dagokonez; hori estatubatuarra da normalean:

−Zerk ematen dizue atentziorik handiena?-Zer ikus-osagai dauzka berekin?−Nolakoak dira jantziak?−Zelangoa da dantza? Eta musika?−Zer esangura eduki dezake eszena horrek?−Gogoratzen al digu ikusi dugun filmen bat?

Bizpahiru proiekzio egin ondoren, ikasleek erredakzio txiki bat egingo dute zinema indiarrari buruz, eta bertan jasoko diturte nabaritu diturten ezaugarri gurtiak.

Page 3: Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte Programak School to School Jarduerak 2. Jarduera bollywood-eko zinema iraupena: ordubeteko

Festak eta ohiturakGoiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 5. eta 6. (10-12 urte)

Programak School to School

Jarduerak3. Jarduera Jainko Hinduak

iraupena: Ordubeteko saioa.

Helburuak: • Ohitzea jainko hinduekin.

beharrezko materiala: Folio edo kartoi meheak, koloreko lapitzak edo errotuladoreak. Ekintzari ekin baino lehen, irakasleak bilatuko du interneten jainko hindu nagusien zenbait irudiren marrazki edo fotografia bat: Ghanesa, Ha-numan, Visnu, Shiva, etab. Halaber, interesgarria izango zaio bakoitzaren deskripzio labur bat edukitzea ezaugarri nagusiekin.

Jardueraren garapena:Ikusi dugunez, erlijio hindua oso bestelakoa da gure kulturan eta herrialde hurbiletan gehien praktikatzen direnen aldean: katolikoa, musulmana edo judua, besteak beste. Ezberdintasun nagusia da hinduismoa erlijioa politeista izatea, hau da, jainko bat baino gehiago gurtzea.

Lehenengo eta behin, haren jainko batzuk ezagutuko ditugu, eta haien izen eta ezaugarriak ikasiko. Ho-rretarako, irakasleak hainbat irudikapen erakutsiko dizkie ikasleei, eta irudien bidez gelan denok batera saiatuko gara gehiago bilatzen eurei buruz, egin beharreko galderak eginez :

−Nola izan lezakete izena?-Giza-erarik al dute? Animalia al da?−Gauzarik al darama berekin? Zer uste duzue adieraz dezakeela?-Zer inpresio ematen dizue? Jainko onbera al da? Atsegina? Jakituna?−Ikaratzen al zaiturte?−Zer beste xehetasunek ematen dute irudiaren atentzioa?

Bospasei jainko edo jainkosa ikusi eta haien ezaugarri nagusiak jakin ditugunean, irudimen ariketa txi-ki bat egingo dugu: norberak idatziko du kontakizun bat, ea nolakoa litzatekeen balizko topaketa bat aipagai izan diren jainkoetariko batekin. Asmatu dezagun zerbait eskatu beharra daukagula: nola joko dugu jainko horiengana? Zer esango genioke zehatz? Nola erantzungo liguke? Lagunduko ote liguke? Horretarako, kontu handian eduki beharko ditugu jainko bakoitzaren ezaugarriak, eta gehien gustatzen zaiguna aukeratu geure istoriorako.

Page 4: Fetak eta ohiturak - Fundacion Vicente Ferrer...oiko zikloa: lehen-hezkuntzako . eta . 1-12 urte Programak School to School Jarduerak 2. Jarduera bollywood-eko zinema iraupena: ordubeteko

Festak eta ohiturakGoiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 5. eta 6. (10-12 urte)

Programak School to School

Jarduerak4. Jarduera musika-tresnak

iraupena: Ordubeteko saioa.

Helburuak: • Indiako musika-tresna tradizional batzuk ezagutzea.• Indiako musika-tresnak alderatzea ezagutzen ditugunekin.

beharrezko materiala: Folio edo kartoi meheak, koloreko lapitzak edo errotuladoreak. Saioa egin baino lehen, irakasleak bila-tuko ditu Indian erabiltzen diren zenbait musika¬tresnaren irudiak, dela hariz, dela haizez, dela perkusioz. Adibidez, Wikipedian aurkituko du artxibo txiki bat orrialde zehaztuekin musika-tresna bakoitzari buruz, eta hori erabil dezake erreferentzia gisa (http://es. Wikipedia.org./wiki/instrumentos musicales de la In-dia). Orrialdeotan daude sartuta bideo-lotura asko musika-tresnak nola jotzen diren agertzeko; gainera, bertan nabaritu daiteke soinua, eta beraz, gelan baldin balego bideo-proiektagailu bat, ideia ona iitzateke ikasleekin batera ikustea.

Jardueraren garapena:Orain ezagutuko ditugu Indiako musika-tresna nagusietariko batzuk, dela hariz, dela haizez, dela perkusioz. Lehenengo eta behin, irakasleak erakutsiko dizkigu musika¬tresnen irudi batzuk, eta izenak aipatuko, eta horiek gurtiak oinarritzat hartuta, saiatu egingo gara hiru taldeetan sailkatzen. Zer-nolako musika-tresnak dira? Nola erabiltzen dira? Nolako soinua egiten dute? Gogoratzen al digute musika-tresna ezagunen bat?

Sailkapena bukatuta, irakasleak adieraziko du ea egon den akatsen bat, eta aukera izango bideoren bat proiektatzeko, egoki baldin baderitzo, musika-tresnek zelan egiten duten soinua agertzeko.

Jarraian, zerrenda bat egingo dugu ezagutzen ditugun musika-tresnekin, Indiako eskolako haurrei erakus-teko. Bakoitzerako, fitxa bat prestatuko dugu, barruan zera daukana:

- Musika-tresnaren izena eta haren marrazki bat.- Nolakoa den: hariz, haizez edo perkusioz.- Indiako zer musika-tresnaren antza duen gehienik.

Komeni da gela zatitzea taldeka, ikasleak antolatu ahal izan daitezen, eta fitxa bat edo bi egiten jardun dezaten, errepikatu gabe. Halaber, interesgarria da musika-tresna tradizionalak bilatzea gure herrialdean: txistua, txkula, danbolina, gaita, alboka, besteak beste. Kasuotan azalpen labur bat erantsi dezakegu, zein jaitan edo ospakizunetan jotzen diren jakiteko.