FAMILIEI LAGUNTZEKO POLITIKAK EUROPAR BATASUNEAN ETA Txosten honen helburua da testuinguruan jartzea

download FAMILIEI LAGUNTZEKO POLITIKAK EUROPAR BATASUNEAN ETA Txosten honen helburua da testuinguruan jartzea

of 74

  • date post

    12-Sep-2019
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of FAMILIEI LAGUNTZEKO POLITIKAK EUROPAR BATASUNEAN ETA Txosten honen helburua da testuinguruan jartzea

  • FAMILIEI LAGUNTZEKO POLITIKAK EUROPAR BATASUNEAN ETA EAE-N

    2012ko ekaina

    Centro de Documentación y Estudios SiiS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa FUNDACIÓN EGUÍA-CAREAGA FUNDAZIOA

  • Familiei laguntzeko politikak Europar Batasunean eta EAEn 2012ko ekaina

    SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 2

    AURKIBIDEA

    1. Sarrera: helburuak eta metodologia .......................................................................................................... 3 2. Familiei laguntzeko politiken garrantzi berria ......................................................................................... 7 2.1. Gizarte arloan inbertitzen duen estatua: gizarte-politikak zehazteko paradigma berri bat? ............................................................................................................................................................ 7 2.2. Familietan inbertitzeko beharra.................................................................................................10 2.3. Haurrei laguntzeko politiken kostu-eraginkortasun erlazioa ..............................................13 3. EAEn familiei laguntzeko erabiltzen diren politikak, ikuspegi alderatu batetik ..............................21 3.1. Sarrera .............................................................................................................................................21 3.2. Familiei laguntzeko politiken gizarte-gastua .........................................................................23 3.3. Seme-alabak dituzten familientzako prestazio ekonomikoak.............................................29 3.4. Familia eta lana bateragarri egiteko neurriak .........................................................................33 3.5. Beste laguntza batzuk ..................................................................................................................38 4. Ondorioak eta gomendioak .....................................................................................................................42 4.1. Ondorioak.......................................................................................................................................42 4.2. Gomendioak...................................................................................................................................51

    Bibliografia........................................................................................................................................................53

  • Familiei laguntzeko politikak Europar Batasunean eta EAEn 2012ko ekaina

    SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 3

    1. SARRERA: HELBURUAK ETA METODOLOGIA

    Txosten honen helburua da testuinguruan jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan familiei

    laguntzeko erabiltzen diren politikak, Europako beste herrialde batzuetan eta Espainiako beste

    autonomia-erkidego batzuetan erabiltzen direnekin alderatuta. Alde horretatik, txostenak ahalik

    eta zehatzen azaltzen ditu zenbait herrialdetan eta autonomia-erkidegotan ematen diren

    prestazioak eta zerbitzuak –zenbait arrazoigatik paradigmatikotzat edo eredugarritzat jotzen

    diren herrialdeak eta autonomia-erkidegoak aukeratu dira–, eta gaur egun EAEn erabiltzen

    direnekin alderatzen ditu. Hartara, zehaztuko dugu zer neurritan hurbiltzen diren EAEn seme-

    alabak dituzten familiei laguntzeko erabiltzen diren politikak herrialde eta autonomia-erkidego

    horietako ereduetara.

    Txosten honetan, laburpen bat egiten saiatu gara. Hau da, gure asmoa ez da izan aztertutako

    herrialdeetan ematen diren prestazioak eta zerbitzuak zehatz-mehatz azaltzea, baizik eta

    herrialde bakoitzeko ereduaren funtsezko elementuak deskribatzea, EAEn familiei laguntzeko

    erabiltzen diren politikak testuinguru zabalago baten barruan ikusi ahal izateko. Horrez gain,

    erreferentzia egin diogu, modu teorikoagoan, seme-alabak dituzten familiei laguntzeko politikek

    ongizate-estatuaren formulazio berritzaileenetan hartu duten garrantziari, eta aztertu dugu

    gizarte-babeserako zer gastu erabiltzen den, aztertutako herrialde bakoitzean, familiei

    laguntzeko politiketarako.

    Txostenak honako egitura hau dauka:

  • Familiei laguntzeko politikak Europar Batasunean eta EAEn 2012ko ekaina

    SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 4

    - Lehenengo zatian, sarreran, txostenaren helburuak eta metodologia adierazi dira.

    - Bigarren zatian, ongizate-estatuaren barruan familiei laguntzeko politikek garrantzi

    handiagoa izan behar dutela defendatzen dutenen argudio teorikoak adierazi dira; hau

    da, gizarte-inbertsioaren estatua defendatzen dutenen argudioak. Alde horretatik, azaldu

    da zer argudio erabiltzen dituzten uste dutenek familiei laguntzeko politiketan egiten

    den gastua inbertsiotzat hartu behar dela, gizarte-politiken beste alor batzuek baino

    eraginkortasun handiagoa lortzen duelako eta itzulkin-tasa handiak dituelako. Aurrerago

    aipatuko dugun moduan, egile horien arabera, familiei laguntzeko politikak indartzea da

    ongizate-estatuaren hurbilketa berriaren ardatz nagusietako bat; izan ere, hurbilketa

    berri horrek askoz gehiago hartzen ditu kontuan eraginkortasuna, inbertsio produktiboa

    eta aukera-berdintasuna.

    - Txostenaren hirugarren zatian, zehatz-mehatz aztertu dira EAEn familiei laguntzeko

    erabiltzen diren politikak, eta, horretarako, zenbait konparazio egin dira:

    � Lehenik eta behin, gastua alderatu da, abiapuntutzat hartuta EUSTATen Gizarte

    Babesaren Kontuan EAEri buruz adierazitako estatistikak eta EUROSTATek

    Europar Batasuneko herrialdeei buruz adierazitakoak. Haur Hezkuntzan edo Lehen

    Hezkuntzaren aurrekoan egiten den gastuari buruzko informazioa ere agertzen da

    kapitulu horretan, EUSTATen Hezkuntzaren Kontutik eta EUROSTATek

    Europako hezkuntza-gastuei buruz egindako estatistiketatik abiatuta.

    � Bigarrenik, aztertutako herrialdeetan ematen diren zerbitzuen eta prestazioen

    edukia deskribatu da, politika horien norainokoa eta intentsitatea Euskadiko

    politikenekin alderatu ahal izateko.

    - Txostenaren azkeneko zatian, konparazio horretatik lortutako oinarrizko emaitzak

    laburbildu dira, eta, lortutako ondorioen arabera, gomendio orokor batzuk egin dira.

    - Amaieran, eranskin bat dago, eta zehatz-mehatz jasotzen ditu azterketa honetan familiei

    laguntzeko politiken gastuari buruz lortutako datu nagusiak.

    Txostena egiteko, honako metodologia hau erabili da:

  • Familiei laguntzeko politikak Europar Batasunean eta EAEn 2012ko ekaina

    SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa 5

    - Bigarren kapituluan jasotako hausnarketa teorikoa egiteko, gaiari buruz idatzitako lan

    zientifikoak berrikusi dira. Dokumentuak bilatzeko eta aztertzeko, SIIS Dokumentazio

    eta Ikerketa Zentroko Gizarte Politika eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Datu Base

    Bibliografikora jo da.

    - Datu ekonomikoak aztertzeko, EUSTATen Gizarte Babesaren Kontuko estatistikak hartu dira nagusiki kontuan EAErako, eta EUROSTATen ESSPROS estatistikak, Europar Batasunerako. Bi estatistikek metodologia bera erabiltzen dute, eta, beraz, haietan lortutako datuak konparagarriak dira. Honako hauek ere erabili dira: gizarte- gastu publikoari buruzko ELGAren datu-basea; Nafarroako Gobernuak eta Kataluniako Generalitatek gizarte-babesaren gastuari buruz argitaratutako estatistikak; eta, aurrez aipatu dugun moduan, Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzaren aurrekoan egiten den gastuari buruzko informazioa, EUSTATen Hezkuntzaren Kontutik eta EUROSTATek Europako hezkuntza-gastuei buruz egindako estatistiketatik abiatuta.

    - Familiei laguntzeko prestazioak deskribatzeko, Gizarte Babesari buruzko Informazioa Elkarri Jakinarazteko Europar Batasunaren Sistema (MISSOC) erabili da nagusiki, informazio zehatza ematen baitu Europar Batasunean eta Islandian, Liechtensteinen, Norvegian eta Suitzan gizarte-babeserako erabiltzen diren politikei buruz. Europako Kontseiluak familia-politikei buruz ematen duen informazioa eta zenbait dokumentu monografiko ere erabili dira, eta aztertutako laguntzak kudeatzen dituzten erakundeen web orrietara jo da.

    EAE zer herrialderekin eta autonomia-erkidegorekin alderatuko den aukeratzeko, honako

    irizpide hauek erabili dira:

    - Europako herrialdeen kasuan, herrialde bat aukeratu da, ongizate-eredu hauetako

    bakoitzarekin lotuta: Italia, herrialde mediterraneo gisa; Alemania, Europaren

    erdialdeko herrialde gisa; eta Suedia, herrialde eskandinaviar gisa. Horiez gain, familiei

    laguntzeko politikak oso garatuta dituzten bi herrialde gehitu dira: Frantzia eta

    Norvegia. Ez dira gehitu, Europako gizarte-politiken esparruan pisu gutxi izateagatik,

    eredu anglosaxoiaren ordezkaritzat har daitezkeen herrialdeak (batez ere, Erresuma

    Batua).

    - Autonomia-erkidegoen kasuan, EAEtik hurbil dagoen eta haren antzeko finantziazio-

    esparrua duen autonomia-erkidego baten informazioa eman nahi izan dugu (Nafarroako

    Foru Erkidegoa), bai eta biztanle ugari dituzten eta, EAEren moduan, Estatuko batez

    bestekoaren gainetik dagoen garapen ekonomikoa duten bi autonomia-erkidegorena ere

    (Katalunia eta Madril). Kataluniaren eta Nafarroaren kasuan, kontuan hartu dugu,

    gainera, ESSPROS metodologiaren bidez lortutako datu estatistikoak dituztela gi