Familia eta Eskola

3
FAMILIA ETA ESKOLA Haur Hezkuntzako ibilbidean normaltzat hartzen da familia eta irakasleak elkar komunikaturik egotea, baina askotan ahaztu egiten da komunitate honen benetako arrazoiak zeintzuk diren eta kasu honetan arrazoi handiena, haurraren ongizatea izango litzateke. Gaur egun, geroz eta ume gehiago daude banandutako gurasoak dituztenak, adoptatuak izaten direnak … Honek askotan umearen garapenean eragin negatiboa izaten du, txikitatik bizi izan behar duten egoera honi aurre egiteko oso gazte izaten direlako, ulertzen ez dutelako Haurraren ongizatea lortzeko, irakasle eta gurasoen laguntza behar da. Modu honetan, haurrak heziketa osasuntsu bat izan dezan. Guraso eta irakasleak elkar kolaboratuz gero, konfiantza izan ezkero eta ezagutza batzuk izan ezkero hau lortu daiteke, kontuan hartu behar dugu Haur Hezkuntzako etapa hau haurraren bizitza etapa dela eta horregatik hezkuntza hau ahalik eta hoberen ematea komeni dela.

description

Familia eta eskola

Transcript of Familia eta Eskola

Page 1: Familia eta Eskola

FAMILIA ETA ESKOLA

Haur Hezkuntzako ibilbidean normaltzat hartzen da familia eta irakasleak elkar komunikaturik egotea, baina askotan ahaztu egiten da komunitate honen benetako arrazoiak zeintzuk diren eta kasu honetan arrazoi handiena, haurraren ongizatea izango litzateke. Gaur egun, geroz eta ume gehiago daude banandutako gurasoak dituztenak, adoptatuak izaten direnak … Honek askotan umearen garapenean eragin negatiboa izaten du, txikitatik bizi izan behar duten egoera honi aurre egiteko oso gazte izaten direlako, ulertzen ez dutelako

Haurraren ongizatea lortzeko, irakasle eta gurasoen laguntza behar da. Modu honetan, haurrak heziketa osasuntsu bat izan dezan. Guraso eta irakasleak elkar kolaboratuz gero, konfiantza izan ezkero eta ezagutza batzuk izan ezkero hau lortu daiteke, kontuan hartu behar dugu Haur Hezkuntzako etapa hau haurraren bizitza etapa dela eta horregatik hezkuntza hau ahalik eta hoberen ematea komeni dela.

Beharrezkoa da harreman eraikitzaile eta eraginkorra mantentzea guraso eta eskolaren artean (elkarbizitza, ezagutza…). Argi gelditu behar da bi testuinguru ezberdin direla familia eta eskola. Umeak bakoitzetik beharrezkoa izango zaiena bilatu behar dute (harremanak, pertsonak…). Familia eta irakasleen artean erlazio bat egotean, helburu berdin bat finkatzen da haurraren heziketan. Modu horretan, haurra osasuntsuago heztea lortu daiteke

Page 2: Familia eta Eskola

bi lekuetan helburu berdina finkatua duelako beraz, ez dira egongo gaizki ulerturik. Kontuan hartu behar diren zenbait pauso hauek izango lirateke: haurraren ezagutza, irizpide hezitzaileak komunak jartzea interbentzio eta erlazio ereduak eskaintzea ikaslearekin, eskolako funtzio hezitzailea ezagutzen laguntzea.

Haurra eskolan sartzen den momentutik eskolaz kanpo denbora izan du bizipen batzuk izateko. Horregatik garrantzitsua da irakasleak jakitea, zer gustatzen zaion haurrari eta zer ez … gainera, oso garrantzitsua da haur horren gurasoek eskolan sartu den momentutik bere haurrarengan zer aldaketa ikusi duen esatea.

Haurraren garapenari buruz hitz egiteko, batzar ezberdinak edukitzen ditu eskolak: eskola sartzen deneko batzarra, guraso edo irakasle batek eskatuta eginiko batzarrak ikuspuntuak elkar trukatzeko, ikasleen ebaluaziorako egiten diren batzarrak. Eskolan sartzen deneko batzarra haurra matrikulatzen denean egiten da. Horrela hasieratik jakin dezakegu eskola horrek zer eskaintzen duen, nola jokatzen duten haurrekin … Derrigorrezko zerbait da lehenago batzar hauetan gurasoak gustura sentiaraztea.

Ezberdintasun handia dago lehengo eta bigarren zikloen artean. Lehengo zikloan detaileetan finkatzen da gehiago ( ea txupete edo txupete gabe egiten duten lo, papilak hartzen dituen…)

Guraso edo irakasle batek eskatutako batzarrak ikuspuntuak elkar trukatzeko dira edota bestela irakasleek umearengan zerbait arraroa ikusi dutela komentatzeko, beste haurrekin erlazionatzeko daukaten era, klasean nola portatzen diren etab. Gainera, kontutan hartu behar dugu batzar hauek noiz diren beharrezkoak eta noiz ez diren beharrezkoak, beharrezkoak ez badira dramatizatzen ari garelako eta gurasoak ere urduritu ditzakegulako.

Beraz, gurasoen parte hartzea eskolan erabatekoa izan beharko luke. Horretarako kontseilu eskolarra dago. Bertan, gurasoek ordezkari bat aukeratzen dute kontseilu hauetarako.

Page 3: Familia eta Eskola

Kontseilu honetan, eskola barruko arauak zehazten dituzte, zein helburutara iritsi nahi duten…

Gurasoek eskolan parte hartze zehatz bat izatea komenigarria eta positiboa izango litzateke horrela haurraren bi munduak hurbiltzen direlako, pertsona bakoitzak esperientzia ezberdinak esan ditzakeelako.