Familia abertzaleen · 2011. 10. 27. · lako katarsi sozialik eragin, euskal gizartea heldua...

24

Transcript of Familia abertzaleen · 2011. 10. 27. · lako katarsi sozialik eragin, euskal gizartea heldua...

  • Familia abertzaleen kidetasunak bizkortuko ditusubiranotasunaren aukerak Sinistu, adostu eta ausartu behar du abertzaletasunak” idatzi genuen LARRUNen,2009ko maiatzean. “Abertzaletasunak krisi egoera bizi du, aurrera egiteko bideberririk aurkitzen ez duelako, edota, esaterako, krisia bizi du Espainiak neurria hartudiolako”. Bi urteren ostean, bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesuberria bizi dugu. Abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bikultura abertzaleak hizpide izan ditugu gure solaskideekin. Hona lehen premisa:“Ezker abertzalearen goranzko joerak, orain arteko EAJren hegemonia kolokan jarridu EAEn”. Francisco Letamendia (Donostia, 1944) eta Juan Jose Alvarez (Zumaia,1964) solaskideek –hurrenez hurren, zientzia politikoetan eta nazioarteko zuzenbideanEHUko irakasleak– bi familia abertzaleen oinarrizko akordioaren beharra azpimarratudute. Bi familien beharrak adostasuna posible eginen duen itxaropenez mintzatuzaizkigu. Zein dira ordea, euskal subiranotasunaren aukerak?

    � Egilea: Mikel AsurmendiArgazkiak: Dani Blanco

    158. zka. 2011ko urria

    2

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.296. zenbakiarekin banatua, 2011ko urriaren 30ean)

    Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

    Zein da abertzaletasunaren egoera gaur egun?

    FRANCISCO LETAMENDIA: Abertzaletasuna osa-sun onean dago. Uneon, euskal nazionalismoahegemonikoa da EAEn. Hauteskundeetako emai-tzak subiranozaleen %60 eta konstituzionalisten%40 artean banatuta daude, hautesleak abertzale-tasunaren aldera lerratuak dira. Halere, hiru lurral-deen arteko desoreka dago. Abertzaletasuna hege-monikoa da Gipuzkoan eta Bizkaian, Araban,berriz, indarrak berdinduta daude. Nafarroan,

    abertzaletasuna gutxiengoa da, baina goranzkojoera hartzen ari da. Oro har, joera aurrerakoiaketa sozialak abertzaletasunaren esparruan daude.Iparraldean berriz, elektoralki gutxiengoa izanarren –boz emaileen bostetik bat abertzalea da–,aukera abertzalea oso adimentsua da. Abertzaleta-sunak ekimen ugari landu eta zabaldu ditu, etasektore anitz bat datoz bere helburuekin. Bateraplataformaren helburuekin, alegia. Bateraren alda-rrikapenak abertzaletasunaz kanpoko sektoreaskok ere onartzen ditu.

  • Hala ere, abertzaletasunak arazo asko dauka:bat, funtsezkoa, abertzaletasunaren bi kulturapolitiko nagusien elkarbizitza konpontzea. Fami-lia jeltzaleak eta ezker abertzaleak elkar onartubehar dute. Hori ez da egina oraindik. Iparralde-ko abertzaletasunak sedukzio politiko modukobat landu du, Hegoaldeko abertzaleek modu horibere egin beharko lukete. Horrek lagundukoliguke subiranotasunaren aukerak indartzen.

    JUAN JOSE ALVAREZ: Iparraldean hori horrelada, abertzaletasunaren –zentzu orokorrean–kontzepzioaren bi arimak askoz hurbilago dau-delako hemen baino, eta abertzaleek egiteko askodaukatelako. Azken 30 urteotan, familia subira-nozaleen arteko harremanek okerrera egin duteHegoaldean. Arrazoietako bat hauxe izan da:

    ezker abertzaleak politika instituzionalean 30urtez jardun duten alderdi abertzaleen senitarte-ko izateari utzi dio, jeltzaleen arerio politikoabihurtu da. Orain, honen aukera elektorala, “bat-batean” nolabait esanda, jeltzaleen maila bererairisten ari da. Grosso modo: bi indarren artekohegemoniaren lehia hasi da. Osagai elektoralistakgaina hartu dio politikoari, subiranotasunarenkontzepzioan erradikalizazioa eman da. Adibi-dez, PSE-EE lehendakaritzara iristeak ez du ino-lako katarsi sozialik eragin, euskal gizartea helduadelako, baina independentzia defendatzen duensektorea sumindu du.

    Bi familia abertzaleen lehia areagotu da azkenhauteskundeetan, elkar trabatzen dute. Nire gus-turako, osagai amankomun askoz gehiago izan

    Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    3

    Francisco Letamendia eta Juan Jose Alvarez. Biak ala biak, EHUko irakasleak.Bateragune auziaren epaia ezagutu berri, eta, artean, Bake Konferentziaren oihartzunak entzuten zirela itxi genuen LARRUN.

  • beharko lukete bi espresioek. Uneon, eskuinareneta ezkerraren diferentzia ideologiko handiaklausotuta daude ekonomiaren indarrarengatik etaglobalizazioaren joerarengatik. Euskadin, aldiz,eskuineko abertzaletasuna (EAJ) eta ezkerrekoabertzaletasuna (Ezker abertzalea) oldartutadaude osagai totemikoen eraginez. Hemendiklau urtera, demagun, interesgarria izango daGipuzkoako Foru Aldundiak –Martin Garitanoburu duela– egin duen politika aztertzea. Errea-lismo politikoak ezker abertzalea behartuko durupturista ez izatera, bere bagage ideologikoaarintzera. Gure herriaren ezaugarrietako batanai-arreben arteko borroka da, nazio espainia-rrena ez bezala. Eta ez bakarrik nazio espainia-rrak Estatua duelako, eskuineko eta ezkerrekoidentifikazio ezaugarri oso sendoak dituelakobaizik. Gurean, horiek bazterrean utzi ditugu.

    F. LETAMENDIA: Ados. Ñabarduretan sartuta,espainiarrek nazionalismoa egina dute eta euskal-dunok egiteko daukagu. Baina, mendebaldekoestatuetan, eta are nabariago Espainiako Esta-tuan, nazio-estatuaren eta politikaren iluntzeaeman da. Krisi ekonomikoak estatuen subirano-tasunean eragin du. Estatuetan ez dago ezkerre-ko eta eskuineko diferentziarik, estatuek ukoegin diote erabaki subiranoak hartzeari eta mer-katuen subiranotasuna gailendu zaie.

    Espainiako Estatuan subiranotasunaren etapolitika nazionalaren hustasunaren ondorioz,

    (Espainian ez Euskal Herrian) geratu den oposi-zio bakarra maiatzaren 15eko (M15) suminduenmugimendua da. Identitate sendoa duena etaestatuen subiranotasunaren gabeziari erantzutendiona. Hemen ez da suminduen kasua horren-beste zabaldu. Nik, ordea, gurean estatuen politi-ka zapaltzaileak –merkatu ekonomikoen esku-tik– ezkerreko abertzaletasunak hartu duengoranzko joerarekin zerikusia duela uste dut.

    Hegemonia lehian dago. Abertzaletasunaren aroberri batean al gaude? ETAren aroa amaitua al da?Nola ikusten duzue aldaketarako prozesua?

    F. LETAMENDIA: ETAren amaiera ekarriko duenprozesu gorabeheratsu baten hasieran gaude. Ezgaude ETAren amaieran, baina prozesuak ETA-ren amaierara eramango gaitu. Azken 30 urtetan,mugimendu sozialen bitartez, demokrazia parte-hartzailea, genero berdinketa eta bakezaletasuna-ren ideiek espazio gero eta zabalagoa hartu duteezker abertzalean –Elkarri-ren esperientziakasko lagundu du horretan–, honen baitan txerta-tutako baloreak ez datoz bat biolentziaren erabi-lerarekin. ETAk gogaitasuna eta aukera arrazio-nalaren eza ezarri ditu gizartean. ETAkbiolentzia uzten duen aldiro, elektoralki gora egi-ten duenaz jabetu da ezker abertzalea. EAEnabertzaletasuna gehiengoa izanik, zerk eragoztendu talde armatuaren amaiera? Trantsizioan gerta-tuak azaldu diezaguke hori: espainiar eskuinak(AP) Fraga Iribarne frankista kendu behar izanzuen goi karguetatik boterea hartzeko. Ulertzekodiot. Orain ETAren iraupenak ezker abertzalea-ren garapena mugatzen du, baina ETA gabe ezzen ezker abertzalerik izango. Euskal nazionalis-moan bi kultura sustraitu dira: batek mendeabete du, baina besteak ere mende erdia du. Biga-rrena garapen bidean dago, gorabeherak ezagu-tuko ditu, baina etorkizuneko aukera sendoa da.

    J. J. ALVAREZ: Nire ustez, prozesua despolitizatubehar da, prozesuak aurrera egingo badu. KutxaBanken akordioan, esaterako, “despolitizazio”moduko bat eman da. Familia politiko batzuek

    158. zka. 2011ko urria

    4

    “Francisco LetamendiaETAren amaiera ekarriko duen prozesugorabeheratsu baten hasieran gaude.Ez gaude ETAren amaieran, bainaprozesuak ETAren amaieraraeramango gaitu”

  • zein besteek totem zenbait hustu dute eurenmotxiletatik. ETAren gaira etorriz, ETA erakun-deaz geratzen dena geratua ere, bere militanteakoso kontziente dira beren ahultasunaz. Amaieraeszenifikatzeko arazoa dago, ordea. Esaterako,Odon Elorzak, Donostiako alkatea zela, zintabaten mozketaz irudikatzen zuen ETAren amaie-ra. Adiskidetzearen ekitaldi handi batekin. Nik ezdut halakorik ikusten. Ez gara bihar esnatuko etahara: ETA bukatu da. Halere, ETAren amaierarenhasieran gaudela pentsatzeko zantzu asko dago,bereziki, ETA eragile politiko gisa. Hori izan baitabere nahikari nagusia. ETAk gure herriaren histo-riaren prozesu naturalean eragin nahi izan du,jarraitasuna eteten ahalegindu da borroka arma-tuaren eta terrorismoaren bitartez. ETA jabetu daez duela honezkero eragiten politikan, ez dela era-gile politikoa. Horren froga da Bilduko buruza-gien jarrera. Ezker abertzaleak lortu dituen boto-ak –eta lortuko dituenak– prozesuari esker dira.Areago, botoak likidazionisten aurkakoak dira.Paradoxikoki, orain arte borroka armatua uztea-ren aldekoa likidazionista zen. Orain terminologiahori aldatzen hasi da, likidazionistak dira prozesualikidatu nahi dutenak. Hegemonia politikoa bila-tzen dutenen eta konfrontazio armatua sustatudutenen arteko talka dago.

    Nola kudeatu behar da prozesuaren amaiera ego-kia izan dadin?

    J. J. ALVAREZ: Prozesua azkar joatea nahi izatenda, baina honek digestio bat eskatzen du, proze-su sozial guztietan behar den destilazioa. Orrial-dea pasatzeko irrika azkartu izaten da. Prozesuakegonkortasun sendoa hartu behar du lehenik.Bestalde, Espainiako Gobernuaren jarrera alda-keta behar da. Pluja Seca dokumentalak erakustenduen bezala, gobernu britainiarrak hasieran ukoegin zion prozesuaren elementuak eszenaratzea-ri. Alegia, IRAk armak utziko zituen berme guz-tiak baieztatu arte. Espainiako Estatuak BrianCurrin eta nazioarteko bitartekariei ez die arna-sarik eman nahi, gatazka konpontzeko nazioarte-ko metodologia bati baietza eman nahi ez diola-

    ko. Espainiako agintariek ez diote prozesuariairerik eman nahi, auziari dimentsio politikoaematen zaiolakoan. Haatik, auzia bizi-bizirikdago –nahiz eta prozesua hozkailuan sartu nahiduten– eta bizirik egongo da. Edonola ere, Esta-tuaren egituretatik ez dute bidea markatuko. Pro-zesu hau Loiolako prozesuaren antitesia da.Orduan, Estatuak prozesuaren eszenifikazioabilatu zuen, orain, aitzitik, ez. Eta ez da ahalmenkontua. Pauso hori ez ematea estatuaren logikaperbertsoan sartzen da, ETAren amaierak politi-kan izan dezakeen eraginari erantzuten dio mugi-mendu abertzalean ematen ari den gorakadaneutralizatzeko.

    F. LETAMENDIA: Eta ez bakarrik hemen, Kata-lunian ere bai. Hau da, nazio-estatuak mapatikdesagertzen ari diren unean, gobernuek ez dau-kate erabakitzeko gaitasunik. Horren aurrean,politika modu berriak sorrarazteko ekimenakoso beharrezkoak dira: foro propioak, autono-moak, subiranotasunaren bidea argituko dute-nak; M15eko suminduen mugimendua barne.Mugimendu horiek kezkatzen dituzte indarespainolistak. Nik mugimendu horiek egungoprozesuaren moduarekin lotzen ditut. EuskalHerriko prozesua aldebakarrekoa da, horrekbadauka abantaila itzela. Prozesua abiatu dute-nek ez baitiote baldintzarik jarri estatuari, berazbaldintzak ez dira euren kontra itzultzen. Esta-tuak ez dio batere kasurik egin, baina aurrerajarraitzen du. Honek eskuak libre uzten dizkioezker abertzaleari prozesua lideratzeko. Aurreko-etan ez bezala, orduan baldintzak baitzeuden.

    Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    5

    “Juan Jose Alvarez ETA erakundeaz geratzen dena geratutaere, bere militanteak oso kontzientedira beren ahultasunaz. Amaieraeszenifikatzeko arazoa dago, ordea”

  • Noski, aldebakarrekoa izateak lan arduratsuaeskatzen du: abertzaletasunaren barne arazoenkonponketa. Artean, aldebakarreko prozesuaizateak abertzaleei eskuak libre uzten dizkie era-bakiak hartzerakoan, baina Estatuari ere aukerauzten dio gogoak ematen diona egiteko.

    J. J. ALVAREZ: Baiki. Azken bi urteetan espetxepolitikaren gogortasun isilak ez du laguntzen,adibidez.

    F. LETAMENDIA: Horixe. ETAren biolentziadesagertu denean espetxe politika areago gogor-tu du Estatuak. Talde armatu batek esan dezake:“Abandonatzen dugu, desagertuko gara...”.Baina, 700 pertsona preso horiek bizkarreratukodute bizi osorako marroia? Ez naiz parametropolitikoetan ari, talde armatuen termino eta logi-kan baizik. Tamalez, Estatuak ez badio eskain-tzen modu sinesgarrian gai honi irtenbideaazkar, zalantzan jartzen dut ETA desagertukodenik.

    Nola baloratzen duzue hortaz, Bateragune auzia-ren sententzia? Nola eragiten du prozesuan?

    J. J. ALVAREZ: Sententzia tekniko bat dago, her-tsi-hertsia, eta juridikoa bestalde. Bigarrenaklehenak baino balio gehiago behar luke. Aldeteknikoak, ordea, sententzia bideratu du politiko-ki. Hots, lehenik epaia eman dute eta gero eraikidute argudioa. Normalean, alderantziz izanbehar luke, baina Auzitegi Nazionalak instruk-zioa egiten du, baita epaia eman ere. Instrukzioepaile bat beharko litzateke lehenik, frogak pres-tatzen dituena, eta gero Auzitegiak –frogak landueta erabili gabe– sententzia eman behar luke.Espainiako Auzitegi Nazionala salbuespena daordea, bere oinarrizko eraketa perbertsoa da.

    Arnaldo Otegi kondenatua izatea ETAkoburuzagia izateagatik oximorona da, epaiketanplanteatu zenaren kontraesan erabatekoa. Sen-tentziak hauxe esaten du: ETAren eboluzio poli-tikoa azaltzeaz batera, auzipetuek ez dute ETA-

    ren amaiera ekarri nahi. Okerrago oraindik,ETAren birrerakundetzea bilatzen duen taldebat dela dio. Otegi eta bere kideak ETA denboraberriei egokitzeko aldaketa kamaleoikoaren era-gileak direla, hauetako hiru ETAko buruzagitzatjoz. ETAren deklarazioetan eta Otegiren taldea-ren diskurtsoetan omen dagoen antzekotasunafuntsatu da hori esateko. Epaiak frogatu nahi duETAn konfluitzen duen elipsia dagoela. Alabai-na, froga elementurik ez da ageri. Eskandaluaizugarria da. Sententzia politikoa da, ahula, etaegungo prozesuaren errail horretan galga jartzendu. Alde batekoak kontentatzeko eta beste alde-koak probokatzeko balio du. Zentzu horretan,epe motzean, prozesuaren aldebakartasunakerronka bat dauka: gizarteak ez erantzutea Esta-tuaren probokazioari. Gizarteak ikaspen haubarneratu behar du: ezker abertzalearen talde batplanteatzen ari da ETAren amaierarako estrate-gia benetako bat, ezker abertzale osoak segitubehar duen norabidea lantzen ari dena.

    F. LETAMENDIA: Ados Juanjorekin. Nik ETA-ren auzia beste ikuspuntu batetik azaldu nahidut. Biolentziaren erabilpen mediatikoak arrastosakona utzi du gizartean, modu mekanikoan fun-tzionatzen duen aurreiritzi asko sorrarazi du.Ezker abertzaleak epe luzera sozialismoa etaindependentzia aldarrikatzen ditu, eta epe ertai-nean, erabakitzeko eskubidea edo autodetermi-nazioa. ETAk ere bai. Orduan, sistemak “denaETA da” delako baiezpenaren bitartez, diskur-tsoak parekatuz, biolentziaren extrakzioa egitendu. Konstituzioak edozein planteamendu politi-ko legitimoa dela dio, biolentzia tarteko ez bada.Orduan? Halere, sistemaren indar mediatikoekETAren helburuak eta epaituak izan diren per-tsona hauen helburuak parekatzen eta demoni-zatzen dituzte. Hori maniobra politikoa da, silo-gismoa da. Niri sententziak aldebakarrekoprozesuaren bide zaila azalarazi dit. Noski, espe-ro dut gizarteak erantzun egokiak ematea, azkenmanifestazioetan eman diren modukoak. Izanere, sententzia honek herri honen aurkako zapal-keta nazionala areagotu du, biolentziaren berra-

    158. zka. 2011ko urria

    6

  • Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    gerpena bilatzen du prozesua pikutara joandadin: kale borroka medio edo ETAren mutu-rreko sektore baten atentatuez. Tira, nik ia-ia ezi-nezkoa ikusten dut hori, baina sententzia saia-tzen da hori gerta dadin. Osterantzean, baikorbegiraturik, sententzia ere itxaronaldiaren logi-kan ulertu behar dugu: ETAk ez du borrokaarmatua utzi, denok espero dugu PP izateahurrengo gobernuan, orduan ez dezagun proze-sua gehiegi azeleratu. Otegik eta bere lagunekespetxean segi dezatela. Hurrengo urratsak bes-telakoak izango dira agian. Esaterako, AuzitegiKonstituzionalak Gorenaren kontrako epaiaematea.

    Bidean bide, nola baloratzen duzue GernikakoAkordioaren bilakaera? Nola ikusten duzue Sortu-ren legalizazioa?

    F. LETAMENDIA: Gernikako Akordioan Otegi-ren taldearen eraginkortasuna azpimarratuko

    nuke nik, prozesu honen bultzatzaile garrantzi-tsua da. Nik indar biltze prozesu batean koka-tzen dut, interesgarria oso. Euskal nazionalismo-aren bi kulturak alderatzen baditugu, EAJtxikitze garaian dago eta ezker abertzalea handi-tze garaian. Gernikako Akordioak bi helburuditu: prozesu politikoa bultzatu duen adar politi-koak adar armatua gainditzea eta bukatzea. Ote-giren taldeak indarrak bilatu eta aurkitu dituharen arrazoiak sendotu eta bermatzeko. Akor-dioak ez zuen espero, prozesuaren zailtasunakmedio –Bilduren esperientziak eta arrakastakaldatu duena–, ezker abertzale osoaren indar bil-tzea datozen hauteskundeei begira, prozesuazabaltzea eta indarrak biltzea aldi berean ekarri-ko zituela. Ondorioz, ezker abertzalea ez daoraindik ere geratzen denaz oso kontzientea.Izan ere, biltze horretan batu diren indar guztiakez dira ezker abertzalearen jatorrikoak, aita-amaezberdinen familien ondorengoak dira. Azkenhamar urteotako esperientzia eta bilakabidearen

    7

    “Prozesua azkar joatea nahi izaten da, baina honekdigestio bat eskatzen du, prozesu sozial guztietanbehar den destilazioa” dio Alvarezek.

    “Biolentziaren erabilpen mediatikoak arrasto sakonautzi du gizartean, modu mekanikoan funtzionatzenduen aurreiritzi asko sorrarazi du” dio Letamendiak.

  • 158. zka. 2011ko urria

    8

    ondorioz ezker abertzalea beste bat da. Denaden, niretzat hori da bidea.

    J.J. ALVAREZ: ...Pacok dioen bezala, Bildurensorrerak areagotu du indar biltze hori. Bildu ele-mentu inorganikoa da, egiturarik gabekoa, orain-go ezker abertzalearen kultura ezberdina da.

    P. LETAMENDIA: Hori da. Nik bat egiten dutbateratze horretan, noski. Baina, bistan da, ezkerabertzale berri honen biltze bidean txinpartakaterako dira. 50 urteko kultura daukan orain arte-ko ezker abertzalearekin bat egitea, sozialdemo-kraziara bidean sartzea, ez da erraza izango, bate-ratasuna ez da berehala egingo. Ezker abertzaleaez da planteamendu horren alde, oinarriak apur-tzaileak eta sistemaren aurkakoak dira jatorriz.

    J. J. ALVAREZ: Halere, Sorturen auzira etorriz:ezin da Sorturen legalizazioa ulertu –AuzitegiKonstituzionalak aztertu behar duena– Gernika-ko Akordioaren premisak kontuan hartu gabe.Bilduri anbiguotasuna leporatu dio justiziak, gau-zei bere izenez ez deitzea. Gernikako Akordioakhiru elementu biltzen ditu, ordea: juridikoa, poli-tikoa eta etikoa. Juridikoa: Bilduk legalitate for-mala lortu zuen, azken minutuan egia esan, eta,logikoki, Sortu ere legalizatuko dute. Bestelako-an, beste eskandalu politiko bat izango litzateke.Auzitegi Konstituzionalak bere doktrina aldatubeharko luke –hauteskundeen eta koiuntura poli-tikoaren nahierara– eta hori estatu sozial etademokratikoaren zuzenbide izaera ukatzea litza-teke. Sorturen estatutuen erredakzioa tentu han-diz eta fineziaz egina dago, Bilduren estatutuenildoan, Alderdien Legearen exigentziei jarraikiz,bere oinarria Gernikako Akordioan duena.

    Dena den, hori esparru juridikoari dagokio.Niretzat horrek exigentzia maila apalagoa izandezake. Maila etiko politikoan, edo deontologi-koan, bai dela ulergarria ezker abertzaleari exigi-tzea bake bideak sendo urratzea. Eta hori, egiarizor, Akordioan dago eta bere potentzialtasunaeta balorea gutxietsi dira. Izan ere, orain arte ins-

    tituzioetan jardun duen abertzaletasunari eremuajaten diolako. Akordioak bidea zabaltzen duproiektu hori atxikitzeko prest dauden sektoreeileku eginez. Estatuari demokrazian bizitzekodekalogo zuzena formulatu dio. Beste edozeinaukera politikorekin homologagarria. GernikakoAkordioaren ahalmena handia da. Nik AjuriaEneko Itunaren hainbat puntu parekideak ikus-ten ditut. Erabakitzeko eskubideari eta presoengizarteratzeari aipu egiten dietenak. Aspektu horialderdi askok isildu dute, ordea, konstituzionalis-tek bereziki. Akordioak borroka armatuariburuzko jarreraren aldaketa modu instrumenta-lez egiten dela esateak sua pizteko gaia ematendie Akordioan sinesten ez dutenei. GernikakoAkordioan elkarbizitzaren oinarri demokratiko-ak izan behar duena argi eta garbi agertzen da,baita biolentzia ororen errefusapena ere. Akor-dioak potentzialtasun totemikoa dauka eta isilduegin nahi da.

    F. LETAMENDIA: Otegi eta bere taldekideakmartiren gisakoak bihurtzeak prozesua bizirikmantentzen du, atxikimendu afektiboa jasotzenbaitu. Alabaina, egoera oldarkor honek prozesuaahuldu egiten du antolamenduari dagokionez.Bateragune auziko ezker abertzaleko kideakzaurgarriagoak ziren Sortu auzian ari diren bestekideak baino, Auzitegi Nazionalaren aurreanpasa behar zutelako. Nik ere Sortu legalizatukodutela uste dut. Baina, Bateragune auziaren epaiaezagutu eta berehala, Cándido Conde-PumpidoSorturen kontra azaldu da. Halere, AuzitegiKonstituzionaleko magistratu batek, ildo kon-tserbadorekoak gainera, Sortu legala izango delaadierazi du.

    J. J. ALVAREZ: Estatuaren fiskalaren zereginalegalitatearen defentsa da, eta Conde-Pumpidokosagai etikoa, politikoa eta juridikoa nahasi ditu.Beraren hitzetan “ETA dagoen bitartean...Hauek engainatu nahi gaituzten bitartean...”argudioak balio du tabernako tertulia batean,baina ez Estatuaren fiskal bezala hitz egiteko.Bere jarrera medio bere funtzio instituzionala

  • Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    9

    bortxatu du. Bigarren datu bat: Sortu alderdiarenestatutuen erregistroaren legalitatea kuestionatu-ko da, baina ez alderdi legearen aplikagarritasunaSortuk hauteskundeetan parte hartzeko. Esta-tuak hauteskunde mugimendu hau oztopatzekoasmoa badauka, maniobra margen txikiagoadauka. Alderdia aztertzen da bere erregistroa egi-terakoan, baina ez bere zeregin politiko prakti-koa. Dena den, Estatuaren legalitate hertsiaaztertuta, Sorturen estatutuen legalitatea ukatzeabarbaridadea litzateke. Estrasburgoko Auzitegiakberak ez luke onartuko. Areago, baieztatu nahibadute Sorturen fundatzaileen atzetik Batasuna-ren sortzaileak daudela, baiezpen perbertsoa da.Alderdien Legeak baimentzen du legalitatea, bal-din eta alderdi berri baten bitartez Estatuak exiji-tzen dituen printzipioekin bat egiten badu.Zuzenbide Estatuak ozenki exijitzen dituen prin-tzipioak dira.

    Prospekzio politiko eta juridiko zehatza egi-nez gero, ezin da imajinatu Sortu gabeko eszena-tegia, hau da, Sortu legalizatua izango da. Artean,

    noski, hainbat kabala egin daiteke: PPk ez duAuzitegi Konstituzionala erreformatu nahi izan –hauteskundeetan gehiengo osoa irabaziko due-lakoan– Auzitegian dagokeen joera progresistaaldarazteko. Hori egia balitz, Auzitegi Konstitu-zionalak bere doktrina aldatuko balu –bere sines-garritasun politiko, sozial eta juridikoa goitikbehera nahikoa eroria jada–, bere buruaz besteegiten bukatu dezake. Bilduren sententzia diktatuzuen doktrina –ez gehiengo batez, betiere– aldatubeharko luke. Gainera, Bilduren kasuan elementuaktiboak juzkatu ziren, eta Sorturen kasuan, arau-diaren testu legala bakarrik neurtu daiteke. Sortulegalizatuko dutela diogunean, erregistroan onar-tuko dutela esan nahi da. Hortik aurrera, hautes-kundeetan parte hartzea beste kontu bat izangoda. Alderdiaren Legearen galbahetik pasa behar-ko du berriz ere. Gerta liteke ezker abertzalearenaukerak –demagun Bilduren aurkako ilegalizazioprozesu bat ematen dela– deuseztuak geratzeaSorturen esparrua neutralizatzeko. Dena den,ezin da geroa eta sistema demokratikoa ulertuSortu legez kanpo egonez gero.

    Gernikako Akordioaren oinarrian eta abiapuntuan Arnaldo Otegiren lana eta honen taldekideena azpimarratu dituzte bi solaskideek. Izen-abizenekin azpimarratu, hain zuzen ere.

  • 158. zka. 2011ko urria

    10

    F. LETAMENDIA: Egoera esklusiboa litzateke.Alderdi politiko bat legalizatua egotea eta bereburuzagiak espetxeratuak. Horrek hurrengo hau-teskundeetarako eratuko den aukera –nagusiki,Sorturen behin-behineko aukera– izugarri indar-tuko du. Prozesuaren izaera ikusita, koalizioa,[Amaiur koalizioa] alderdi bakarra izan ordez.

    Zer iritzi duzue Bilduren ibilbideaz?

    J. J. ALVAREZ: Politika errealak agintari edo gida-ri politikoa –bere joera ideologikoaz gainetik–,lurra ukitzera behartzen du. Bilduk denboragutxi darama politikan bere ibilbidearen balan-tzea egiteko, baina begi-bistakoa da, errealismopolitikoari lotzeko beharra inposatzen ari zaio.Kutxa Bank horren adibidea da. Erantzukizuna-ren eredua da, politikan maximalismoak ondodaude etxeko sukaldean, baina gobernatu beharduzunean, ezin duzu “dena edo ezer ez” delakomaxima hartu. Herriarentzat askoz positiboagoada, uneon, sistemaren barrutik eraikitzen aritzea,eraikinaren parean pankarta baten atzetik jartzeabaino. Energia negatiboak badu glamourra, adre-dalina berpizten du, baina ez du eraikitzen.

    Hau da, ideologia batekiko koherente izandaitezkeela erakusteak, hainbat gauza ezin dutelagauzatu testuinguru politikoan buru-belarri sar-

    tuta daudelako asumitzeak eta gobernu terminobatzuetan jokatzeak Bildu bera onduko du. Bil-duko gidariek, eta ezker abertzalearen buruza-giek, sistemaren aurkako izaera dutenek, gazte-riaren izaera politikoaren sinpatia ernaraztendute. Alabaina, gobernatu ahala dibismo modu-ko hori kenduko zaie. Ezker abertzaleari lebita-tzearen sentimendua eroriko zaio, onerako etatxarrerako, lurra ukitzea ona da. Kritikatua izateasanoa da, ona da zure diskurtsoa “zibilizatzen”joateko. Horrek prozesu eta apustu politiko berairabaztera eraman dezake. Hegemoniaren lehiakaltxarazten dituen bekaizkeria politikoak ikusa-raztea beharrezkoa da. Eredu ezberdinak izateakez du ezkutatu behar elementu amankomunaknahiz diferentziak daudela familia abertzalean.

    F. LETAMENDIA: Bilduk Kutxa Banken aferanizan duen jarrera arrerapauso handia da, aurreiri-tziak gutxitzeko oso baliagarria. Bizitzen ari garenaldaketak ezker abertzale berriaren osaeran sartubehar dira. Ezker abertzaleak udalerrietakogobernuan jardun du, baina, lehen aldiz, EAEkolurralde bateko gobernua hartzean, benetakoboterea ukitu du. Politikagintzako eta botereko“esku zikinak” direlakoen esamesak agertzen has-ten dira. Ezker abertzaleak ardura nagusiak hartubehar ditu mugimendu sozial, kultural eta sindi-kalekin politika lantzerakoan. Esaterako, ELAkez du begi onez ikusi Kutxa Bankeko akordioa.Niri ELAko argudioak errespetagarriak iruditzenzaizkit, baita Gipuzkoako Diputazioarenak ere.Oro har, Bilduk erantzunak eman behar ditu.Horrek baina, egoera oraindik heldugabeanharrapatzen du ezker abertzalea, orain arte izanez dituen arazoak landu behar baititu.

    J. J. ALVAREZ: Beste adibide bat EUDELena da.Gipuzkoan Bilduk “nik ez dut bat egiten ereduhonekin, eredu alternatiboa eratu nahi dut” esandezake. Arazoa hau da ordea: herri honetan sor-tutako eremu instituzionaleko lege sektorialekdeterminatzen dituztela udalek jasotzen dituztendiru laguntzak, EUDELek egiten duen txostena-ren bitartez egin ere. Orduan, Bilduk EUDEL

    “Estatuaren fiskalaren zeregina legalitatearen defen-tsa da, eta Conde-Pumpidok osagai etikoa, politikoaeta juridikoa nahasi ditu”. J. J. Alvarez.

  • boikotatzen badu eta udalerri bat gobernatzenari bada, Bilduren alkateak laguntza guztiak nahieta behar ditu bere proiektua aurrera eramateko.EUDELen eredua ez zaio gustatuko, baina partehartu beharko du herritarren eskubideak defen-datzeko. Gobernatzerakoan beharrak gailentzendira. Neurri batean beti urratzen dituzu zureprintzipio ideologikoak. Esaterako, Gipuzkoan,Etxegarateko bidesariaren eta errauskailuarenauziak ez dituzte erraz ebatzi ahal izango.

    Hori nola konpondu daiteke? Nola eman irtenbi-dea?

    J. J. ALVAREZ: Badago irtenbiderik gabeko era-bakia, eta da: lau urtez gai hauek hozkailuan sar-tuta izatea. Baina ezin duzu “ez dut erabakitzen,eredua ez dudalako garbi” erabaki. Hori eutsiezina da egun. Gipuzkoako zaborrak Bizkaira arigara eramaten eta “aski da” esan dute. Zaborrakzabortegi txikietan bota dira, baina hauek gainez-ka daude. Aldundiak errauskailuaren eraikina egi-teko daukan kontratua deusezten badu zormilioidun izugarria sortuko da. Badago azterketabat zaborraren ereduari dagokionean. Herrita-rren parte-hartzea irizpide teknikoetan oinarritubehar da. Bildu ari da arazoa aztertzen eta balo-ratzen. Ziur naiz ezein irtenbiderik ez zaiola gus-tatuko. Izan ere, erantzunak eman behar dituenaldi honetan, zor milioidunaren ordainezko diruajarri behar izatea, eta San Markos zabortegia irekibehar izatea –hori baita errauskailuaren ordezkoalternatiba, baita atez ateko zabor sistema jartzeaere– ez dira alternatiba errazak.

    F. LETAMENDIA: Zu egiten ari zaren planteamen-duetan –Pasaiako kanpoko itsas portuarenabarne– argudio ezberdinak badaude, kontrakoaketa aldekoak. Errauskailuaren inguruan badaudebestelako prozedurak, ez hain erasokorrak, utzi-kinen birziklapena, adibidez. EUDELen kasuakezker abertzalea instituzioetatik kanpo hainbaturte egon ondoren harrapatu du, baina honekbere proiektua plazaratu zuen, Udalbiltza, maxi-malista agian, baina nazionala, ez bakarrik EAE-

    rako, Euskal Herri osorako baizik. Alegia, faktoreaskok lurra ukitzera behartuko dute, ados, bainaezker abertzaleak ezin du berau elikatu duen herrimugimendua alde batera utzi, gizarte mugimen-duen sarearekin lotuta segitu behar du. Bilakaeraez da argitua, baina ez du gai denetan jarrera berahartuko. Gauza bat da instituzioetan jardun dutenalderdien ohitura eta jarrera, eta beste bat ezkerabertzalearen kultura politikoa; herri mugimendusozialetan finkatuta aurrera egin duena, sistema-ren aurkako taldeek hauspotua.

    Ezkerreko subiranotasunaren blokea sistema poli-tikoaren baitako mugimendua bilakatuko al da?

    F. LETAMENDIA: Zer da sistema politikoa,ordea? Kontzeptu kontserbadorea da guztiz.Egungo joko politikoaren –eta abiapuntuaren–arabera ez dago inolako aukerarik horri aurreegiteko. Beraz: euskal subiranozalea izanda siste-mikoa izan al daiteke? Bada, ez. Espainiako siste-maren oinarria Konstituzioa da, orduan, betialtxatuko dira sistemaren aurkako indarrak.

    Ezker abertzaleak sistemaren aurkako pers-pektibatik aritzetik sistemaren baitara izaterapasa behar du. Erantzunak eman beharrean aur-kitzen da. Egungo prozesua zirraragarria da, etagainera, erantzun arrazionalak lortzea eta herrimugimenduekin bide egitea oso fin landu beha-rreko zeregina da, kontu handiko lana, ez dagomaisu-libururik horretarako, kakorratza, ehoziri-lana da, erabakiak hartzea zaila baita.

    J. J. ALVAREZ: Ados. Alderdi –edo mugimendu–baten espresio politikorako ildoak gaurkotzeakbeti ekartzen ditu printzipioen leialtasunekikodesbideratzeak, baina zein da koherentzia galduez duen alderdi politikoa? Altxa dezala eskua.Ezker abertzalearen oinarrietan estigmatizaziomoduko bat garatu da azken 30 urte hauetan.Hau da, gizartearen eremu gehienak azpiratudituzte. Funtsean, bere jendea ez da alderdi bate-ko kide izan, ideologia moduko bati atxikia bai-zik. Horrek oinarria zabaltzea ekarri du. Orain,

    Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    11

  • 158. zka. 2011ko urria

    12

    glamour horri atxikia ez segitzeak eta alderdipolitiko baten bahetik pasatzeak sorraraztenduten kontrobertsiari aurre egitea ez da erraza.Adibiderako, hor dugu Aralar alderdiaren kasua.Boto multzo bat lortu du, fidela, baina Bildubezalako aukera izan denean bere boz emaileaskok ez du suzedaneoa bozkatu, jatorrizkoa bai-zik. Funtzio bat bete du, baina desagertuko da.Beste adibide bat EAJk gazteriarengan piztenduen interes eza da: hutsaren hurrengoa. Beraz,gakoa instituzioetan egonkortzea, zabaltzea eta

    botereari atxikitzea da –helburua hori baita ezin-bestean– eta aldi berean oinarriei muzin egingabe politika egitea. Hori da politikaren muinaeta funtsa. Noski, konplikatua da.

    F. LETAMENDIA: Adibidez, Kukutza gaztetxeanbizi izan den esperientzia berealdikoa izan da:sistemak baztertutako jende gazteak auzolana etaautogestioa landu ditu erruz. Eta ez dute soilikEAJren alkate batekin topo egin, alkate eta ososektore –espainol nazionalista– kontserbadorebatekin baizik. Tamalez, horrelako arazoenaurrean egoskor jokatzeak botoak ematen dizkioalkate horri. Tamala litzateke halaber, ezker aber-tzaleak –gobernatzen dutenen eskutik– oraingoagintarien antzeko jarrera hartzea. Tira, ez dutuste horrela izango denik. Aitzitik, Kukutzanikusi dugunez, sistemaren aurkako ekimenak etagizartearen aldeko talde autogestionarioak izan-go dira ezker abertzalearen oinarrian.

    J. J. ALVAREZ: Nolanahi ere, Bilduren diskurtso-etan herritarrekiko atxikimendua eta parte har-tzeko moduari buruzko jarrera bikoitza dago:“Ez gara aldatuko, baina aldatuko gara”. Ezkerabertzalean politikoarekiko dagoen kontrakojarreraz kutsatuak izateko uzkur ari dira. Orain-dik gizarteak ez ditu politikari gisa ikusten, ter-mino klasikoan ulertua.

    F. LETAMENDIA: Baina ardura instituzionalakhartu dituenez gero, ezker abertzaleak bereburua prestatu beharko du barne kritikak jaso-tzeko. Beti uzkur izan da ezkerretik zetozkionkritikak jasotzeko eta onartzeko, kritika horiekdemonizatuak izan ditu orain arte.

    Bildu ez da iraganeko ezker abertzalea, halere.

    F. LETAMENDIA: Hori da: ezker abertzaleaberria da. Prozesu bizia esperimentatzen ari daegoera berrira egokitzeko.

    J. J. ALVAREZ: Halaber, esan ohi da, Bildu barru-ko indar minoritarioak teloneroak direla. Halere,

    “Juan Jose Alvarez Bilduk denbora gutxi darama politikanbere ibilbidearen balantzea egiteko,baina begi-bistakoa da, errealismopolitikoari lotzeko beharra inposatzenari zaio”

  • Bilduk legaltasuna baino askoz gehiago ekarridio ezker abertzaleari. Bateragune auziko senten-tzian ere idatzita dago. EA da ezker abertzalearilegal izateko aspektu formala eman diona, Bildu-ren aukera elektoralaren potentzialtasuna zabal-du duena, Alternatibarekin batera. Aldi berean,ezker abertzale tradizionalean badago nahikariaerakusteko ez direla desnaturalizatzen ari, aitzi-tik, bere esparrua zabaltzen ari direla. Bi prozesuparalelo ematen ari dira: batetik, hauteskundeenemaitza oparoekin sartu dira sisteman, eta beste-tik, ezker abertzalea politikari ekiteko bestemodu bat lantzen ari da. Ariketa errealistahorrek, botere guneen hartzeak –Gipuzkoakoaulki nagusia hartzeak, beraiek espero ez zutenarrakastak–, erakutsi die teoria eta praktika apli-katzen ikasi behar dutela, eta hori ez da batereerraza. Bilduk teoria sortu eta landu behar dualdi berean, eta hazi behar du, nerabea baita.Ezker abertzale bezala agertu nahi duen arren, ezda ezker abertzalearen kultura politiko berekoa.

    Artean, zein da EAJren subiranotasunaren nahia?Estatuari estatus berria proposatu dio orain gutxi.

    F. LETAMENDIA: Egungo EAJk IbarretxerenEAJren garaian zituen aukerak galdu ditu.Azken foru eta udal hauteskundeetan jasozituen emaitzek hori adierazten dute. Baina,kontuz, ez du zertan aurrerantzean horrela izan.Hau da, CiUk Katalunian arrakasta lortu berridu eta EAJren eredua baino kontserbadoreagoada. Ezker abertzaleak goranzko joera garaia bizidu, eta EAJk berriz garai egonkorra biziko du,areago, hainbat lekutan zeukan indarra galdukodu. Jokoan dagoena hegemonia da, EAJ indarhegemonikoa izan da oraintsu arte, eta orainhori galtzeko beldur da.

    Nire ustez –eta desioz ere–, bi familia aber-tzaleek elkar errespetatzen badute, bide erosoa-goa egingo dute biek. Artean elkarri mokoka aridira. Ezker abertzaleak proposatu zion hautes-kundetarako [arazoaren 20koei begira] koalizioaegitea, baina horrek ez du zentzurik, eskaintza

    elektoralista izan zen, hau eta beste leporatzeko.Haatik, aurrerantzean itun nazional bat eginbeharko lukete, Irlandako Sinn Féinek eta Alder-di Sozialdemokrata eta Laboristak (SDLP) 1990urteetan egin zuten bezala. Urrats handia litzate-ke eta berebiziko indarra emango lieke naziona-lismoaren bi familiei. Hori ere bada konpondugabeko arazoa, gainditu beharreko irakasgaia.

    J. J. ALVAREZ: Artean baina, ETA faktorea dago.ETA erabat amaitzeak jeltzaleen hainbat boron-

    Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    13

    “Francisco LetamendiaBilduk Kutxa Banken aferan izan duenjarrera aurrerapauso handia da,aurreiritziak gutxitzeko oso baliagarria.Bizitzen ari garen aldaketak ezkerabertzale berriaren osaeran sartubehar dira”

  • 158. zka. 2011ko urria

    14

    date aldaraziko ditu, hauen jokamoldeak lasaitu-ko ditu. Izan ere, bi familia abertzaleen artean ezdago Estatuaren estrategia perbertsoa. EAJkauzi horren aurrean erakutsi du ez duela elekto-ralismoa egin nahi. Iñigo Urkulluk azken hautes-kundeetan Estatuak Bilduri kanpaina egin ziolaesan zuen, ez dakit zuzena den hori esatea, bainaEAJ sintzeroa izan zen, Bilduren parte-hartzeasostengatu baitzuen. Ezker abertzalearen jarre-rak larderiatsuak izan dira neurri batean, etahorrek baldintzatzen ditu harreman pertsonalak.Hauek dira azken batez jarduera politikoarenlehen oinarria. Hau da, politikan akordioak are-rioen harremanen arabera gauzatzen hasten dira.

    EAJk iparra galdu du neurri batean. EAJrensektore subiranozaleenak izugarrizko kolpea jasodu Gipuzkoan. Izan ere, Bildu Bis-en diskurtsoaegiten baduzu, ez zara Bildu, eta jendeak bozka-tzen du jatorrizkoa. Tentuz ibili behar du: EAJalderdi bizkaitarra bihurtze bidean sar daiteke...

    F. LETAMENDIA: ...edo alderdi bilbotarra, oke-rragoa dena.

    J. J. ALVAREZ: Nik, dena den, abertzaleak kon-fluitzeko modua ikusten dut. EAJk EBBkobatzar nagusia eraberritzeko eramango duenponentzia politikoak Euskadi Europako naziobezala ikusten du, autogobernu eta subiranozale-tasun mailak lortzeko moduak aipatzen ditu,Euskadiren nazio nortasuna Europan bermatu-

    ko duten bideak. Diskurtso horrek etorkizunekoezker abertzalearen diskurtso ideologikoarekinuztartzeko moduak eskaintzen ditu. Gainditubeharreko ikasgaien artean, EAJren gainean egineta egiten den estigmatizazioa uxatzea da. Etahori neurri batean, ezker abertzalearen markek[Bildu edota Amaiur] instituzioetan erakutsibehar dute herriarentzako politika eginez. Horilurraren gainean zapalduz egiten da. Baten batekesango du: Gernikako Estatutuaren bidetik?Bada, Estatutu horrek ematen dituen aukera etapotentzialtasun guztiak garatuko balira, indepen-denteak izan gabe ere, gauza izugarriak eginlitezke. Estatuarekiko harremanetan bilateralta-sun osoa lortu gabe ere, aurrerapausoa litzateke.Adibidez: Kontzertu Ekonomikoaren ahalmenaesparru politikora aldatuko bagenu, potentzialta-sun ikaragarriak geneuzkake.

    Nire ustez, familia jeltzaleak bere burua rolhorretan ikusten du, Iñigo Urkulluk barne. Epelabur eta ertainean oraindik ere hauteskundeekbaldintatzen dute konponbidea. EAJk ez du argi-tu bidea, baina ezker abertzaleak ere ez. Etatamalez, ez oraingoek, ez EAEko hurrengo hau-teskundeek, oraindik ere (ETA amaituta ere) ezdute argituko ezker abertzaleak zein aldera jokoduen, PSEren aldera edo EAJren aldera.

    “Juan Jose Alvarez EAJren gainean egin eta egiten denestigmatizazioa uxatu behar da. Etahori neurri batean, ezker abertzalearenmarkek instituzioetan erakutsi beharkodute egunero herriarentzako politikaeginez”

    “Ajuria Eneko Itunak ez dit graziarik egiten. Gainera,kontuan hartu behar da, itun hark aprobetxatzekozeukan guztia PPk akabatu nahi izan duela”. F. Letamendia

  • Euskal subiranotasuna / Mahai-ingurua

    15

    PPk Madrilgo Gobernua hartzeak baldintzatuko duetorkizuna.

    J. J. ALVAREZ: Hori faktore izugarria da. Hiruga-rren elementua da, faktore gakoa. PPk MadrilenPSE eta hemengo PPren harremanak lardaskatu-ko ditu. Bi familia abertzaleetan katartsia ematenhasia da. Adibidez, EAJ Gipuzkoan lau udalerri-ren buru izatera pasa da. Horrek min izugarriaegin dio eta zein bidetatik joan erabakitzekodesorientatu du. EAJk lehen aldiz ikusten duorain arte izan duen hegemonia gal dezakeela.Horiek horrela, EAJk eta ezker abertzaleak elka-rri egiten dizkioten kritikak apaldu beharko lituz-kete. Ezker abertzaleak ezin du honezkero trai-zio estatutario delakoa aipatu, arau horrenarabera politika egiten ari bada. Duela 30 urtebaino askoz hobeto gaude, eta hori neurri bateanalderdi nazionalistek Madrilen landu dituztenpolitiken eta harremanen bidez heldu da. Orain,kontua da nazioa nola eraiki, nork bere osagaiakalde batera utzi gabe.

    F. LETAMENDIA: Nire ustez bi kulturetan badau-de lotuneak oinarrizko akordioa lortzeko.

    Zein epetan. Nondik hasi?

    F. LETAMENDIA: Borondatea baldin badago epelaburrean. EAEn orain dagoen gobernua ez daberriz emango. Nafarroan, berriz, EAJ etaZabaltzen batetik, eta Bildu [Amaiur] bestetikariko dira. Aralar NaBain nahiz Amaiurren ego-teak harremanak gozatzeko balio behar luke.

    Kakorratza edo ehoziri lana...

    J. J. ALVAREZ: Patxi Zabaletari azken hauteskun-deetako emaitzek begiak ireki zizkioten, baitabere alabaren egoerak ere, agian. Aldi berean,EAren barneko tirabirak, independenteakNaBain... Ezaugarri batzuek egoera konplika-tzen dute, kanpotik edo barrutik, baina ez daerraz ulertzen nola ez den magma komun horigauzatzen. Nik uste dut errazagoa dela abertzale

    guztien akordioa lortzea EAEn, Nafarroanbaino. Helburuetan, ez termino elektoraletan.

    EAJk estatus berria planteatzean ez du aipa-tzen estatu libre asoziatua, Ibarretxe planak plan-teatu zuena, euskal nazionalismoaren tropetan –ideologikoki esanda– interes estetiko politikoaesnarazi zuena. “Subiranotasuna bai, baina...”batean geratu da EAJ. Gernikako Estatutuarenpotentzialtasuna landu behar dugu. EAJk estatusberri bat aipatzen duenean bilateraltasuna nahidu lortu, euskal demos bat izan dadila. Nik Gerni-kako Estatutua ez nuke ukitu ere egingo, izanere, ziur naiz PPk eta PSOEk gaur egun lehenen-go artikuluaren aurka bozkatuko luketela; Nafa-rroak beste lurraldeekin bat egiteko aukera ema-ten duena. Euskal Herria aipatzen du, horbadago tresna garrantzizkoa, hortik proiektatudaiteke subiranotasunaren bidea. EspainiakoKonstituzioa ez da marmolean idatzia eta aldatudaiteke.

    Gauza bera pentsatzen duzu zuk, Paco?

    F. LETAMENDIA: Nik abertzaletasunean akordionazionala erdiesteko heldulekuak badaudelaesan dut, bi familiek urratu dituzten bideetatikikasi daitekeela. Biek ekar dezakete beren espe-rientziatik zerbait baino gehiago. Nahiz eta, egiaesan, Ajuria Eneko Itunak ez didan graziarikegiten. Gainera, kontuan hartubehar da, itun hark aprobetxatzekozeukan guztia PPk akabatu nahi izanduela. �

    “Francisco LetamendiaAbertzaletasunean akordio nazionalaerdiesteko heldulekuak badaudela ustedut, eta bi joerek landu dituztenbideetatik ikasi daitekeela”

  • 158. zka. 2011ko urria

    16

    Erabakitzeko eskubidea etorkizunari so

    1. Giza eskubide izaera. Erabakitzekoeskubidea giza eskubidea da. Ez soilikhola aitortua izan delako hainbat na-zioarteko adierazpenetan, baizik eta,baita ere, gizakiaren pertsona mailakonortasunari dagokion aukera eta era-bakia oinarritzen dituelako. Gizabanakobakoitza pertsona garen heinean, herrieta gizarte bateko kideak gara eta ki-detza horri dagokionez, dugun aukeranortasunari dagokion giza mailako au-kera da.

    Abertzaleok ahalegin berezia egin beharradaukagu erabakitzeko eskubideari giza eskubideizaera eta maila daukala azaltzen eta frogatzen.Lehia politiko horretan dago gako ideologikoaabertzaletasunak demokratikoki irabazi ahaldezan. Hiritartasuna gizabanako orori dagokioneta gizarte-kide izatearekin lotzen den bezala,nazionalitatea erabaki eskubidearekin lotzen daeta pertsonaren aukera mailakotzat onartuz gara-tu beharrekoa da.

    Erabaki eskubideak etorkizunarekin eta soli-daritatearekin lotu ahal izateko gainera, ezinbes-

    tekoa da giza eskubide maila demokratikoa aitor-tzea erabaki ahalmenari. Hauxe da etorkizunhurbileko lehia politikoan abertzaleoi aurreanjarri zaigun erronka nagusienetako bat. Izan ere,giza eskubide demokratiko horri buruz zergatikogaldera baino askoz ere garrantzitsuagoa da zer-tarako galdera eta azken horri erantzuteko nahi-taezkoa da eskubide izaera zehaztea.

    2. ESKUBIDE HISTORIKOEN GAURKOTZE DEMO-KRATIKOA. Euskal aldarrikapenak XIX. eta XX.mendeetan lege zaharra, foru edo eskubide his-torikoen eskakizunetan oinarrituz egiten ziren;adibidez, foru osoen berreskurapena eta hola-ko esamoldeen bitartez. Zentzu horretakoesaerak gelditu dira hainbat kanta, lelo eta ize-netan.

    Baina gaurkotasunezko ikuspegi demokrati-ko batetik begiratuta, lege zaharren edo eskubi-de historikoen aldarrikapen mota horiek zahar-kituak gelditu dira eta ez dira gaur egundefendagarriak; besteak beste, eskubide politi-koak giza duintasunean oinarrituak daudenezgero, ez direlako oinordetzan hartzen, baiziketa gizartearen eta pertsonaren izatetik sortzeneta, bestalde, eskubide historikoen gaurkotzea

    Patxi Zabaleta

    Aralarreko koordinatzaile nagusia.

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • soilik erabaki demokratikoen bitartez gauzatuahal daitekeelako.

    Arlo horretan euskal abertzaletasun guztia-ren hurbiltze nabarmena gauzatu da azkenhamarkadetan eta horrek bideragarriagoa egitendu elkarlana. Zentzu horretan aski da gogora-tzea, frankismoaren ondorengo erreformagaraietan, EAJ-PNVren aldarrikapenak orain-dik eskubide historikoen aipamenekin eratzenzirela eta jokabide horrek eraman zituela kons-tituzioaren eztabaidaldian autodeterminazioa-ren aurka botoa emateraino. Azken aldian,ordea, bestelako jarrera batera bidaiatu dute,bereziki “Ibarretxe plana” deitutakoaren ondo-tik eta hara nola aurtengo konstituzioaren alda-ketan erabaki eskubidea txertatzeko ekimenaegitera iritsi diren. Ezker abertzaleak betidanikizan du autodeterminazioaren aldeko jarrera.

    Erabakitze esparruei buruzkoa da abertza-leok daukagun ezadostasun gunea. Lehen ezber-dintasuna da batzuok bereizi egiten ditugula era-baki eskubidearen subjektu edo jabea, aldebatetik, eta garatu beharreko esparrua, bestetik;bereizketa horren argudioak dira Euskal Herriaerakunde politikorik gabekoa izatez gain, indar

    koerlazio eta abiagune edo abiadura politikoezberdinak aurreikusi beharra dagoela, EAEn,Nafarroan eta Iparralden. Beste batzuei, ordea,onartezina egiten zaie –edo gehienbat, egitenzitzaien– delako esparruen arteko bereizketahori, baina arlo horretan ere hurbilketa gauza-tzen ari da abertzaleon artean eta zalantzarikgabe, lurraldetasun diakronikoaren ulerpenakgero eta onarpen handiagoa dauka.

    3. ELKARTASUN SOZIALAREN ETA ETORKIZUNA-REN BERME ETA OINARRIA. Gizarte batek soli-daritatearen aldeko apustua edo aukera eginahal izateko erabakitzeko gaitasuna behar du.Gizabanakoak bezalaxe. Solidaritatea herri etapertsona askeen dohaina baita.

    Aipatutakoa ez da argudio formalista hutsa,baizik eta eguneroko praktikan, eta eraginkor-tasunean, ondorioak dauzkana. Bestalde, gaine-ra, erabakitzeko eskubidea etorkizunaren etaingurumenaren aldeko bermea da; izan ere,apustu horiek, lurraren defentsa orok bezalaxe,gizartearen atxikimenduan oinarritzen dira.

    Euskal abertzaletasunak etorkizuneko erron-ka politiko nagusia jokatuko du, hain zuzen ere,solidaritatearekiko bidegile papera egitearengakoan. Izan ere, krisialdi sakon honek etorkizu-naren erroak astindu ditu eta geroaren atekoaldaba joka datorkigu. Euskal Herriaren eta aber-tzaletasunaren aldarrikapen nagusiak –autodeter-minazioa eta lurraldetasuna– ezin dira izan etaezin dira utzi bizimoduko eguneroko premialarrietatik at.

    Beti eduki du zentzua, baina,agian, orain inoiz baino sakonagoadu nazioaren askapena askapensozialarekin elkartzeak. �

    Euskal subiranotasuna / Iritzia

    17

    Erabakitze esparruei buruzkoa daabertzaleok daukagun ezadostasungunea. Lehen ezberdintasuna dabatzuok bereizi egiten ditugula erabakieskubidearen subjektu edo jabea, aldebatetik, eta garatu beharreko esparrua,bestetik”

    ---------------------------

  • 158. zka. 2011ko urria

    18

    Ezkerreko abertzaletasuna ur handitan

    Ezkerreko abertzaletasuna ur handitanari da, Euskal Herriko zelai politikoannagusitzen. Bestalde, trantsizio garai-tik abertzaletasunaren baitan eragitenari diren bi ildo nagusien artean alda-ketarako garaiak antzematen dira: ba-tetik, bide eta botere autonomikoanmurgilduta aritu den PNV alderdiak ba-daki bide hori agortu dela; ezker aber-tzaleak aldiz, bere estrategian funtsezkoaldaketa bideratu du Euskal Herriak be-har duen garapen politiko eta sozialabururaino eramateko.

    Bide autonomikoaren agortzeak bestelakooinarri politiko batzuen beharra ekarri dio aber-tzaletasunari eta herritarren artean sinesgarrita-sun osoa lortu duen Ezker Abertzalearen estra-tegia aldaketak indar metaketarako kultura berriajarri du martxan, urtetan abertzaleen ur-emarinagusia izan denari, PNV alderdiari, erdiguneakenduz. Edo kentzeko bidean jarriz.

    Ezkerreko abertzaletasuna ur handitan aridela diogunean, eragiteko hiru esparru nagusiriburuz ari gara, zeintzuetan euskal herritarren

    atxikimendua eta sinesgarritasuna lortzen ariden, ematen duen urrats bakoitzarekin bere ima-jinarioa indartuz, hots, independentziaren bideazabalduz.

    Lehena, ezbairik gabe, gatazka politiko etaarmatuari behin betiko konponbidea ematekoesku artean dugun aukera historikoak eraman duezkerreko abertzaletasuna ur handitara. Alorhonetan funtsezkoa izan da aldebakarreko urra-tsen balioa eta aldebakarreko urrats horiek guz-tiak itzulezina den estrategia batean kokatzeak,estatuek egiten dutena egiten dutela ere, edoestatuen borondatearen gainetik kokatzeak, hainzuzen: Estatuek borondaterik ez dute, soilikEuskal Herrian indarrak bilduz eta nazioarteanpresioa eginez sortuko dira epe motz eta ertai-nean konponbiderako aukerak, alegia, Madrilenaurrean herri gisako konfrontazio demokratikoaindartuz.

    Alor honetan, akordio demokratikoa erdiesteada ezkerreko abertzaletasunaren erronka, EuskalHerriaren aitortza eta erabakitze eskubidea Eus-kal Herriko eragile politikoen artean elkarrizketa-tzea eta adostea, eta honela herri honetan proiek-tu oro egingarri bilakatzea, tarteanindependentziarena, ezkerreko abertzaletasuna-

    Maribi Ugarteburu

    Ezker abertzaleko kidea.

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • ren urtetako imajinarioa izan dena, autonomis-moaren porrotaren ostean, herri honen etorkizu-nari begirako proiektu izarra bilakatzeko bideanjarriz, beti ere herritarrek hala nahi badute.

    Egun, ezkerreko abertzaletasuna da galtzaileeta irabazlerik gabeko konponbide demokratiko-aren defentsa eginez, bere proiektua epe ertai-nean lehen lerroan kokatzen ari dena, ezbairikgabe. Hainbaten azken orduko presak, gatazka-ren amaierako irudian agertzeko urduritasunaketa horri begira puztutako diskurtso eta kontaki-zunen aurrean, argi luzeak jarrita aritzearenabantaila du ezkerreko abertzaletasunak. Hor arida irabazten. Zer esanik ez, gainera, espainiarestatuaren krisi ekonomiko eta politikoaren arra-kalak gero eta sakonagoak direnean. Bidea erraz-ten dio honek, arrazoiz kargatzen duen heinberean bere herriaren aurrean.

    Ezkerreko abertzaletasunaren eragiteko biga-rren esparru nagusia aldaketa sozialari dagokio,Euskal Herri berria ezkerretik, justizia sozialarenbidetik eta herritarren borondatean oinarritutaeraikitzeko erakusten ari den gaitasun politikoarihain zuzen. Azken hauteskundeen ondotik, arloinstituzionalean sakoneko berritzea ezagutudugu, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetakoeta herrietako egitura instituzionaletako ordezka-ritzan indar nagusia bilakatu delarik Bildurenkoalizioaren bitartez.

    Urtetan oposizioan edo kontrara eta ezezkopolitikan murgilduta egotetik, gestioaren ardurapotoloa eta konfiantza osoa eskaini dio herrihonek ezkerreko abertzaletasunari. Ez du eremuxamurra izango honakoa, hainbat urtetan hege-monia instituzionala izan dutenek, batik batPNV alderdiak, egundoko zorrak eragin dituzte-lako euren proiektu erraldoietan instituzioakkateatu eta gero. Proiektu erraldoien aroa amaituda, beraz, eta instituzioak aldaketa sozialaren zer-bitzura jartzeko garai berriari baiezkoa eman dionagusigoz herri honek eta, beraz, horretan asma-tzea izango du, epe motz eta ertainean, erronkaezkerreko abertzaletasunak, gatazkaren konpon-bideaz harago, gizarte-konponbidean asmatzea,instituzioak horrek mesedetara jarriz.

    Hirugarren erronka nagusia aurreko bietanasmatzeko antolaketan datza, hots, garai berrihonetan herri gisa ditugun beharrei egokienerantzungo dion antolaketari heltzea epe labureta ertainean. Ezkerreko abertzaletasunak hain-bat urrats egin ditu dagoeneko: Lortu Arte akor-dioa, Euskal Herria Ezkerretik akordioa, Bildukoalizioa, Amaiur, espainiar hauteskundeei begi-ra lehiatuko dena… hauek guztiak tresnak dira,tresna indartsuak oso, indar metaketaren balioaegoeraren aldaketaren zerbitzura jarri eta sako-neko aldaketa horiek, bai konponbidean baieredu sozialean, posible dela erakusten dutenak;izan ere, nork esan behar zuen duela urtebeteegungo egoeran egongo ginenik!

    Bukatzeko, ezkerreko abertzaletasunak para-digma errotik aldatu du: duela urte gutxi batzuksinesgarritasunean eta eraginkortasunean herrenbaino herrenago egotetik Euskal Herriko aldake-ta politiko eta sozialaren motorra izatera iritsibaita. Asmatu egin du ibilbide orrian, baina orainluzerako bidean asmatzea dagokio, independen-tziaren bidean herritarren atxikimendua berega-natu eta estatu espainiar zein fran-tziarraren aurrean gero eta sendoagoagertzea, berandu baino lehen mun-duko beste estatu libre bat izateko. �

    Euskal subiranotasuna / Iritzia

    19

    Ezkerreko abertzaletasuna da, galtzaileeta irabazlerik gabeko konponbidedemokratikoaren defentsa eginez, bereproiektua epe ertainean lehen lerroankokatzen ari dena, ezbairik gabe”

    ---------------------------

  • 158. zka. 2011ko urria

    20

    Iragan heterodoxoaeta etorkizun itxaropentsua

    Gure Herriaren bizitzan une historikoakbizitzen ari garela esan dezakegu, etaoraingoan ez da topikoa. Lerro hauekidatzi eta irakurri bitartean, gero eta biz-korrago etapa historiko berri batera ga-ramatzaten adierazpenak eta jazoerakgertatzen ari dira. Etapa berrian “indar-keriaren estrategia-errepresioa” dikoto-miak Euskal Herriaren bilakaera poli-tiko, kultural, sozial eta ekonomikoanprotagonista izateari utzi eta herritarrenbabesa duten proiektu politikoen artekokonfrontazio demokratikoari bideemango dio.

    Panorama berri honetan, mugimendu politiko-ak nola birkokatuko diren eta, zehazki, kontzien-tzia eta identitate nazionalaren ikuspegitik euskalgizartea norantz lerratuko den galdetzea logikoada. Ikuspegi abertzaletik, etapa berriaren gakoaeuskal historia eta egungo errealitatea aztertzekoahalmena izango da, baita topikoak hausteko, inda-rrak biltzeko eta bide berriei ekiteko ahalmena ere.

    Euskal gizartearen erabakitzeko eskubideakdituen arazoak eta oztopoak Madrilen eta Pari-

    sen kokatu izan dira, eremu politiko horiek guregaitz eta frustrazio politiko guztien errudunbakarrak bailiran. Argudio ildo horretan, gatazkaarmatuak eta indarkeriazko konfrontazioak –denboran gehiago atzera egin gabe, Gerra Kar-listetatik hasi eta 36ko gerrara edo ETArenindarkeriazko estrategiara– Euskal Herriaren etaEspainiaren arteko borroka gisa planteatu dira.Egia da gerra eta gatazka horietan guztietanbeste eremu geografikoekiko osagai bereizgarriazegoela –egun burujabetasun nazionalen gatazkaderitzoguna–, baina egia da, halaber, gerra etagatazka horiek euskal herritarren arteko gatazkazibilak izan direla: tropa karlistetan nahiz libera-letan borrokatzen zirenak euskal herritarrakziren; EAJ eta ANVren gudari batailoietakokideak, batailoi sozialista, komunista eta anarkis-tetakoak euskal herritarrak ziren, baita kolpefaxista bultzatu zuten erreketeetakoak ere; etaki-deak euskal herritarrak ziren, eta atentatuak,indarkeria eta estortsioa jasandako asko ere bai.

    Horregatik uste dut sakoneko arazo politiko-aren konponbidearen oztopo nagusia ez delaMadrilen edo Parisen egon, euskal gizartean ber-tan baizik, euskal gizartearen barne zatiketasakonean. Euskal eta espainiar identitateen arte-ko zatiketaz gain, –bereziki azken urteotan–

    Rafa Larreina

    EAko Batzorde Eragilearen kidea.

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • abertzaletasun politiko eta soziologikoan egonda zatiketa, eta horrek gatazka gainditzekomotorra izatea eragotzi dio.

    Zatiketa egoera horretan eroso mugitu izanda beti Estatua edo, hobe esanda, “stablish-ment”a, gehienez ere –Salinas printzearen prin-tzipioari jarraiki– guztiak berdin jarrai zezanaldaketa txikiak onartu dituen boterea: autono-miei atea zabaldu zien, “kafea denontzat” prin-tzipioa ezarrita, Katalunia, Euskal Herria etaGaliziaren nahiak giltzapetu zituen, eta autogo-bernuari eta autodeterminazioari ateak itxi ziz-kien. Gainera, botereak kontrolatutako komuni-kabideek barne zatiketa akuilatu dute, bikomunitateen mamua eta gatazka zibilaren arris-kua xaxatuz.

    Iraganeko mugak gainditzeko eta estrategiapolitiko komunak eskatzen dituen baldintzak jar-tzeko Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleakazken urteotan egin duten ahaleginak eta lanaksakoneko gatazka politikoa konpontzeko etaabertzaletasun politikoa euskal gizartean zabal-tzeko bidea ireki dute.

    Bide soilik politikoak batera jorratzeko ahale-gin honek zabaltzen jarraitu du, beste indar poli-

    tiko batzuk txertatu ditu, hala nola Alternatibaeta Aralar, eta dagoeneko ahalmen ikaragarria duorain arteko zatiketa dinamikak goitik beheraaldatzeko. Ahalmen hori errealitate bihurtukoda, euskal gizartearen barne zatiketaren eskemakhausteko gai bagara.

    Eremu abertzalean hori lortzeko, EAJ epelaburrean boterea kontrolatzeko estrategia baz-tertu eta burujabetasunaren aldeko estrategiaintegratzailearekin bat egin dezan konbentzitubeharko dugu; eta, eremu espainolistan ere,beren bidezko identitate nazionala gorabehera –beti errespetatuko dena–, herritarren beharreieta bidezko helburuei erantzungo dien euskalgizarte bidezkoago eta solidarioagoa eraikitzekoahalegina egiteko konbentzitu beharko ditugu,euskal gizartearen ahotsa, hitza eta erabakiaerrespetatzeko konpromisoa hartuta –abertza-leek egiten dugun bezala–.

    Europan Euskal Herriaren independentziaposible da, euskal gizartean bertan orain arteizan diren zatiketa politiko eta sozialaren ohikoeskemak apurtzen baditugu. Oraingoz, eremuabertzalean batasuna bilatzen hasi gara, eta aber-tzaleak ez diren esparru aurrerakoiekin ere, halanola Alternatibarekin, ekintza bateratua abiarazidugu. Elkarrekin aurrera egitea, herria eta gizar-tea batera eraikitzea posible dela erakutsi dugu.Bestelako Euskal Herria eraikitzekomotorra, garai politiko zein sozialberria gauzatzeko itxaropena elika-tzen duen motorra martxan da. �

    Euskal subiranotasuna / Iritzia

    21

    EAJ epe laburrean botereakontrolatzeko estrategia baztertu etaburujabetasunaren aldeko estrategiaintegratzailearekin bat egin dezankonbentzitu beharko dugu”

    ---------------------------

  • 158. zka. 2011ko urria

    22

    Abertzaletasunarenaukerak

    Idatzi honen bidez galdera honi eran-tzun nahi nioke: Zeintzuk dira oinarrizkobaldintzak eta beharrak abertzaletasu-naren egitasmoak jauzi kualitatibo ga-rrantzitsua eman dezan epe labur edoertainera?

    Bi dira nire aburuz: abertzaleen oinarrizkoestrategia bateratua eta herri-atxikimendua.

    Bistan da epe laburrera ETAk armak behinbetirako uzteko aukera handiak daudela. Hone-kin, abertzaletasunaren tradizio politiko garran-tzitsu batek, ezker abertzaleak, bere osotasuneanbide politiko eta demokratiko hutsen aldekoapustua egingo luke. Honek oinarrizko estrategiabateratu bati bide ematen dio, azken hamarkadaluzeetan gertatu ez den bezala (Lizarra-Garazikogaraietako salbuespen laburra aipatuta).

    ETAk bortizkeria alde batera uzteak bakearenabiapuntu ezartzen duelarik, abertzaleen artekoelkarlanaren oztopo nagusia ere desagertzen da,abertzaletasunaren errebindikazioei egitenzitzaien xantaia emozionala ere (bortizkeria guz-tiok baliatzen genuela aditzera ematen zuena)desagertu egingo delarik.

    Bigarren baldintza, herri-atxikimendua. Hauoso zaila da gaur egun, konpromiso politikoa osourrun baitago euskal herritarren pentsamendutik.Mendebaldeko gizarte guztietan bezalaxe, kontsu-mismoa nagusitu egin da gurean eta, Baumanekesaten duen modura, gizarte “likidoaren” arloguztietara hedatu da: arlo soziala, afektiboa etabaita politikoa ere. Gure gizartean arlo politikoaaldikako kontsumo-gai bilakatu da eta, konpromi-so iraunkorra ekiditeko, klase politikoaren estig-matizazioa erraztu egin da “denak berdinak dira”.

    Nola lortu gizartearen inplikazioa eta mobili-zazioa? Nire ustez giltzarria gazteen kultura poli-tikoaren eraldaketan datza. Gazte gehienek poli-tikarekiko ezartzen duten distantzia indiferenteagizarte osoaren heldugabetasunaren ondoriobesterik ez da. Horri aurre egin behar diogu erasistematikoan.

    Baina arduradun politikook ere geure kulturapolitikoa gainditu egin behar dugu, gizarte parte-hartze eredu berri bat landuz eta demokraziaordezkatzailea eraldatuz, baina kultura asanblea-rio antzuak alde batera utziaz.

    Hortik aurrera, zenbait giltzarri ezinbesteko ikus-ten ditut aipatu dudan jauzi kualitatibo horretarako:

    Markel Olano

    EAJko kidea.

    DA

    NI

    BLA

    NC

    O

  • EREDU PROPIOA. Hasteko, eredu sozio-ekono-miko propioa lantzen jarraitu behar dugu. Ezdugu ahaztu behar krisi ekonomiko latzari gureinguruko herrialdeek baino hobeto eutsi badiogu,izan dela industriaren aldeko apustua (ezagutza,prestakuntza, lehiakortasuna, nazioarteratzea)hobetsi dugulako, espekulazioa alde batera utzita.Euskal Herrian eredu propioaren alde egin ahalizan eta nahi izan duten eskualdeek giza-garapeneta ongizate maila altuak lortu dituzte.

    Hori izan da gure enpresetan nagusitu denkultura eta horixe bera instituzio propioenkudeaketaren ildo nagusia. Ez dugu ahantzibehar, testuinguru honetan, lan harremanetarakosistema propio batek duen garrantzia.

    EREDU EUROPARRA. Europaren eraikuntzanparte hartzen jarraitu behar dugu, ekonomikokieta sozialki europar ereduan sinisten dugulako.Eredu honetan gizarte ongizatea mantentzen da,berau finantzatzeko ekonomia lehiakorrarieutsiz.

    Testuinguru honetan norbaitek “sistemaren”kontrako errelatoa erabiltzen baldin badu aber-tzaletasunaren baitako elkarlana baztertzeko,garai politiko berrien kontra nabarmen egiten dunire ustez.

    AUTOGOBERNUA. Bigarren giltzarria autogo-bernua dugu: orain arte lortutako autogobernu

    mailari uko egin gabe, hortik aurrera eraiki behardugu etorkizuna.

    ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. Ibarretxe lehen-dakariak Madrilgo Kongresuan aurkeztu zuenEstatutu Politiko berriaren proposamenak muga-rria ipini zuen, eta muinean duena horixe da: era-bakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa.

    Bi printzipio nagusi uztartu behar dira:

    1) Gizarte moderno guztiak bezala, gizarteanitza gara. Beraz, aniztasun horrek elkarbizitzasortu behar du, eta ez enfrentamendua. Elkarbi-zitza bermatuko duten prozedurak onartu behardira beraz.

    2) Printzipio demokratiko oinarrizkoenakgehiengoaren borondatearen errespetua berma-tzen du. Beraz borondate horrek balio normati-boa behar du.

    NAZIOARTEKO ERREKONOZIMENDUA. Oina-rrian errekonozimendu arazoa daukagu. Estatuespainiar eta frantziarrak gure izaera nazionalaerrekonozitu behar dute, baina baita Europa etamundu osoko gainontzeko herriek ere. Horreta-rako lan planifikatu bat prestatu behar dugu.

    EUSKARAREN NORMALIZAZIOA. Jauzi kualitati-bo hori ez da sinesgarria izango, euskararen etaeuskal kulturaren garapenak aurrerapauso sendobat egiten ez badute. Laburki esanda, besteakbeste, bi urrats ikusten ditut ezinbesteko: bata,edukiak sortzerakoan ikuspegi komertzialarenpisu handiagoa eta bestea, euskarazko medioakideologikoki partzialak izan ote daitezkeenarenaitzakia merkea alboratu eta tradizio abertzaleguztiek parte hartzea edukien sorreran. Bai kultu-raren eta baita hedabideen ikuspegitik ere.

    Erronka guzti hauek ez al diraaski euskal herritarren eta, batez ere,gazteen ilusioa eta konpromisoa ber-pizteko? Nik baietz uste dut. �

    Euskal subiranotasuna / Iritzia

    23

    ETAk bortizkeria alde batera uzteakbakearen abiapuntu ezartzen duelarik,abertzaleen arteko elkarlanaren oztoponagusia ere desagertzen da,abertzaletasunaren errebindikazioei egitenzitzaien xantaia emozionala ere (bortizkeriaguztiok baliatzen genuela aditzera ematenzuena) desagertu egingo delarik”

    ---------------------------