eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta...

13
Santa Maria ikastetxea 17-18 Balorazio txostena I. Zikloa Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra garena izateko tailerra 2018-06-24

Transcript of eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta...

Page 1: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Santa Maria ikastetxea 17-18

Balorazio txostena I. Zikloa

Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra

garena izateko

tailerra

2018-06-24

Page 2: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

0.Aurkibidea

a

1. SARRERA.......................................................................................... 03. or

2. BALORAZIO OROKORRA.................................................................... 04. or

3. AZTERGAIAK.................................................................................... 05. or

4. IRAKURKETA..................................................................................... 08. or

5. BALORAZIO ZEHATZA....................................................................... 12. or

6. ONDORIO NAGUSIAK ...................................................................... 13. or

2/13

Page 3: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

1.- Sarrera

1.

Hizkuntza ohiturak aldatzeak, beste edozein ohitura aldatzeak bezala, ahalegin bat eskatzen du. Ez da oraindik asmatu horren ordezko pilularik. Baina aldaketa hori modu atsegin eta dibertigarrian egin daiteke, ez du zertan sufrimenduan oinarriturik egon. Horretarako, garrantzitsua da aldaketa pausoz pauso ematea, unean uneko helburu lorgarriei eutsiz, eta, parte hartzaileen interes arlo eta motibazioetatik ahalik eta gertuen.

Ikerketek erakutsi dute jendearen portaera aldatzeko bideak badirela. Gainera, zigorrik erabili gabe norberak borondatez egin dezakeela aldaketa. Hainbat arlotan ikus dezakegu hori: kontsumoan, ohitura osasungarrien hedapenean… Azken urteetan aurrerapen handiak eman dira portaeren eta gizartearen psikologian, eta horietatik edan du Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak hizkuntza portaerak aldatzeko egitasmoa martxan jartzeko.

Horiek horrela, 2017-18 ikasturtean Santa Maria institutuak, Portugaleteko Udala eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzarekin, eusLiderrak egitasmoaren 1. zikloa martxan jarri du institutuko 3. DBHko ikasleen artean erabilera informala sustatzeko helburuarekin. Egitasmo ziklikoa da eusLiderrak, eta lehendabiziko zikloan erabileran eragin dugun aztertzen da. Erabileraren datuak, ikasleei pasatzen zaizkien ziklo hasiera eta bukaerako galdetegiekin neurtu ditugu.

eusLiderrak egitasmoaren 1.zikloko 1. (gazteen atxikimendua eta jakin-mina piztu) eta 2. faseetako (3 saio) 2017ko azaroa eta abenduan bideratu dira. Bi taldetan eman dira tailerrak, D eta B ereduetako 25 ikaslerekin. 1.zikloko 3.fasean (ekintza soziala) 14 gaztek erabaki dute (borondatezkoa baita) parte hartzea. Azken 3 saio hauek apirila-maiatza bitartean eman dira. Ahize-AEK-ren aholkularitza eta Santa Maria institutuko laguntza eta koordinazioarekin garatu eta dinamizatu dituzte gazteek ekintza sozialak.

3/13

Page 4: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

2.- Balorazio orokorra

Proiektuaren balorazioa positiboa da. Proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak burutu dira, eta eragina izan dute. Jarraian proiektuaren balorazioak atalez atal:

1.FASEA, gazteen atxikimendua eta jakin-mina pizteko kanpaina:

Ikasleek balorazio positiboa egin dute. Hasiera batean ikusitako irudiak, euskaraz hitz egiten zuten ikasleei bestelako azalpenik gabe piruleta urdina eman... ekintzek balorazio positiboa izan dute, jakin-mina piztu delako ikasle batzuen baitan. Balorazio positibo hori 2. faseko saioetan jaso da ikasleen eskutik.

2.FASEA, 3 saio. Informazio esanguratsua eman, aldaketa sustatu eta aldaketa indartu.

3. DBHko (D eta B ereduak) 2 taldetan banatutako 25 ikasleri 3 saio eman zaizkie azaroa-abendua bitartean. Orokorrean ikasleek saio bakoitzaren balorazio oso ona egin dute. Ikasleek 3 saio horien bukaeran betetako balorazio fitxen emaitzak jarraian:

SAIO guztietako (3) ikasleen balorazioa:

Ikasleek saio bakoitzari emandako batez besteko nota:

4/13

Page 5: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

2. faseko hiru saioak oso ondo baloratu dituzte 2 taldeetan parte hartu duten ikasleek, saioen balorazio orokorren batez bestekoa 8,47 izan delarik. Beraz, balorazio positiboa izan dela ondoriozta dezakegu proiektuan parte hartu duten ikasleen aldetik. Hala azaldu dute ahoz emandako iritzietan eta pasatutako galdetegietan.

Saioen gaineko bestelako galdera batzuk ere egin dizkiegu eta hemen daude horien erantzunak:

3.- Aztergaiak

2.faseko 3 saioen aurretik eta bukatutakoan ikasleek galdetegia bete dute, horrela beraien euskararen gaineko pertzepzioen inguruan aldaketarik eman den jakiteko, hau da, hasiera eta amaierako aldea kalkulatu da. Aipagarria oso, aztertutako aldagai guztietan igoera izan dela. Galdetegia 1 (Erabat ez-ados, Oso gaizki, oso txarra, beti erdaraz) eta 6 (erabat ados, oso ondo, oso ona, beti euskaraz) puntuazioetan oinarrituz, hurrengo 9 atal orokorretan banatuta dago:

5/13

Page 6: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

EROSOTASUNA

22. Zerk eragiten dit deserosotasuna euskara erabiltzean? Oztopoak

23. Zerk eragiten dit erosotasuna euskara erabiltzean? Laguntzak

-Ingelesa garrantzitsuagoa denez, hobeto defendatzen naizela ingeleraz euskaraz baino. -Ez dudala guztiz ondo azaltzen, Gaztelainaz hobeto.-Besteok nahi ez dutela. -Ohitura falta. -Proiekto hau eta gero ez dit deserotasuna ematen. -Ez dut hitz egiten euskaraz egunero eta urduri sentitzen naiz pertsona bat hitz egiten denean.-Bezteok euskaraz ez hitz egitea.-Lotsa handia daukat euskaraz.-Hemen ez dugu euskara asko hitz egiten eta hitz egiten dugunean deserosoa sentitzen gara.

-Orain pentsatzen dut ez dagoela oztoporik euskara hitz egiterakoan.-Euskadin bizi naizela.-Ulertuta sentitzea.-Beste jendea agian nik baino gehiago dakite eta zerbait txarto esaten badut, zuzendu ahal didate.-Beste hizkuntza bat dakidala.-Ikastetxean asko hitz egiten da euskaraz eta hori laguntza eman digu.-Hizkuntza desberdina eta polita iruditzen zait.-Ikastolan irakasleek euskara hitz egiten dutela.-Hitz egiten ari dudan pertsonak zuzentzen ez badit

6/13

Page 7: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

-Ikaskideekin hitz egiten duzunean, iseka egiten dizute Euskaraz hitz egiateagatik.-Oso saila da euskeraz hitz egitea eta ama- hizkuntza ez bada sailago.-Normaleak kideek ez dute oso ondo ikusten euskaraz hitz egitea , eta gogorrak jarri arren haiek ez dute euskaraz erantzuten . Eta ezinezkoa da elkarrizketa bat izatea lan batetik kanpo.-Galdera bati erantzuna ematean nabaritzen dut ez dudala hain ondo azaltzen edota ez dudala ondo azaltzen. Gainera gaztelainaz modu gehiago dakizkit gauzak azaltzeko, oztopo nagusia: hiztegi falta.-Nire lagunek ez dute euskara gustuko.-Kide askok ez dutela euskaraz hitz egiten orduan arraroa izango litzateke nik euskara hitz egingo banu.Ez daukat euskara hitz egiteko jenderik, bakarrik eskolan eta gutxi.

akatsak.-Euskara ondo dakidala.-Guztatzen zaidala euskaraz hitz egitea eta pentzatzen dut munduko gende gutxi dakiela.-Euskarak, ni irudikatzen du. Harro nagoela Euskara jakitea eta Euskal Herrikoa izatea; hori, indarra ematen dit Euskara ikasten jarraitzeko.-Euskal herrian derrigorrezkoa da jakitea euskaraz zure etorkizunerako eta eskolan hitz egitea lagunduko zaigu erresago izatea.-Oso lasai hitz egitea eta erantzun baino lehen denbora izatea erantzuko dudana ongi azaltzeko.-Niri , erosotasun hadia ematen dit euskra erabiltzea , batez ere lanak egiteko. Uste dut gai batzuetan hiztegia oso ondo kontrolatzen dudala ,eta euskaraz hitz egiten oso erosoa egiten zait adibidez eskolan. Niretzak euskara garrantzitsua eta honelako jarduerak bikainak iruditzen zaizkit. Batzuetan hobeto azaltzen nahiz euskaraz gaztelainaz baino. Guztiok jakitea erosotasuna eragiten dit, ulertuta sentitzen naiz.Nigan konfidantza izatea.-Txikitatik euskaraz hitz egiten dugunez erraza da nire ideiak expresatzea edo azaltzea.-Nire aitite euskalzaharra denez nire ama ere badaki.-Klasean barruan euskara hitz egiten dugu eta irakasleak behin eta berriz esaten digute euskaraz hitz egiteko. Orduan guztiok euskaraz hitz egiten badugu nire ustez gustura gaude. -Erosotasuna ematen dit pentsatzea oso hizkuntza zaharra dela eta jende gutxi hitz egiten duela.-Oso hizkuntza arraroa eta zaila dela eta nik hizkuntza hau hitz egiten dakidala. -Familia edo lagunen artean egotea.-Gustatzen zaidalako euskera.

HIZKUNTZA KONTZIENTZIA

24. Euskararen erabilerari buruz dudan iritzia hitz gutxitan

-Geiago erabili dezakegi, bakarra da, gende gutxi daki baina denek hitz eginda euskara ez da galduko.-Zoritxarrez, jende gutxi erabiltzen du eta egia esanda, Euskaldunak bereizten digun ezaugarri bakarra da. Euskara hitz egitea, kultura ezberdin bat ikastea da; zure lurraldearen kultura eta ezaugarriak.-Euskal Herrian erabilgarria baina beste herialde batera joaten bazara ez zaizu esertarako balio.-Zailtasun ugari agertzen dira, gaiak ez ditudalako ondo azaltzen espainolarekin konparatuz eta nirekin pixka bat haserretuta geratzen naiz ez dudalako adierazten nahi dudan guztia modu egokionez.-Pribilegio handia daukagu, eta gehiago erabili beharko genuke. Gaur egun ez diogu garrantzia ematen tradizio honi ,eta gara gazteok erabili behar duguna. Ahalegin gehiago, badakigu, zergatik ez erabili?- Kulturaren zati garrantzitsua da eta eskolan eta kalean hitz egiteko esfortsua egin behar dugu.- Jendeari euskaraz hitz egiten behartzea ez da bide ona, batzuetan zerbait egitera asko behartzen gaituztenean, guk gero eta gehiago jartzen gara kontra. Nire ustez nork bere erabakia izan beharko luke, eta besteen erabakiak errespetatu beharko genituzke.-Euskal Herri osoan hizkuntz oso inportantea da eta lan askorentzat EGA behar duzu. Famili eta lagunekin ez dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago jakingo dugu gure aitak baino.-Gehiago hitz egin beharko genukeela eta gehiago behartzea eskolan euskaraz hitz egiteko.- Beharrezkoa da, guk ez badugu euskaraz hitz egiten nork hitz egingo du?- Hizkuntza ez da harrunta, baina badakigu hizkuntza bat beste jende asko ez dakiena.- Hizkuntza oso zaharra da, munduko zaharrenetakoa eta zailenateako da. Nire ustez paregabea da eta guztiok ahalegindu behar dugu hitz egiten.

7/13

Page 8: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

- Uste dut euskararen erabilgarria oso txikia dela.- Nik uste ikastetxetan ia ez da hitz egiten.- Oso garrantzitsua da gure lurretan eta zaindu behar dugu.- Hizkuntza hau aurrera bultzatu nahi badut, euskaraz hitz egin behar dudala. Gainera, gustura nago hizkuntza honekin hitz egiten.- Ez da oso zaila hitz egiten badugu egunero.- Oso polita da eta inportantea.- Guztion lana da ohiturak aldatzea.

4.- Irakurketa

1- Erabilera

erabilera (1-6)

Galdetegia1.- Ikaskideen / Senideen artean

euskara erabiltzen dugu2.- Nik euskara erabiltzen dut

ikaskideekin / senideekin3.- Ikaskideek / Senideek nirekin

euskara erabiltzen dute

HASIERA 2,05 2,55 2,07

AMAIERA 2,33 1,67 4,13

ALDEA 0,28 -0,88 2,06

2. faseko hiru saioen ondoren igo egin da ikasleen euskararen erabileraren gaineko pertzepzioa. Hala ere, norberak askorik erabiltzen ez dutela aitortu dute. Izan ere, erabileraren gaineko hiru galdera horietan 1-6 puntuazioaren artean hiruren bueltan erantzun dute.

2- Gaitasuna eta erosotasuna

gaitasuna (1-6) erosotasuna (1-6)

Galdetegia4-Gaitasun nahikoa dut euskaraz hitz egiteko edozein gairi buruz.

5.-Eroso sentitzen naiz euskaraz hitz egiten dudanean.

HASIERA 4,75 4,40

AMAIERA 4,47 3,87

ALDEA -0,28 -0,53

Gaitasunean eta erosotasunean jaitsiera aitortu dute gazteek. Era berean, erosotasunean jaitsiera nabarmenagoa adierazi dute gaitasunean baino, beraien egunerokoan euskararen erabileran erosotasuna oztopo handiagoa da gaitasuna baino. Horregatik, tailerra bukatutakoan, ohartu dira ez dutela tailerra abiatu aurretik uste zuten besteko gaitasunik eta erosotasunik euskara erabiltzerakoan.

Era berean osagarri bezala, ikus 6. orrian (22. eta 23. galderen erantzunak) galdetegien bidez ikasleek jasotako deserosotasun eta erosotasunen gaineko iritziak.

8/13

Page 9: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

3- Aldaketarako konpromisoa eta motibazioa

aldaketarako konpromisoa (norberarena) / motibazioa (1-6)

Galdetegia6. Ondo iruditzen zait pertso-na batek nirekin euskaraz hitz egin nahi duela esatea

7. Euskaraz hitz egiteko gogoa dut

8. Ahalegintzen naiz euskaraz hitz egiten

9. Pentsatzen dut zerbait aldatu egin behar duzula euskara

gehiago hitz egiteko

HASIERA 4,20 3,85 3,70 4,02

AMAIERA 4,90 4,20 3,67 4,60

ALDEA 0,70 0,35 -0,03 0,58

Tailerra bukatutakoan ere ikasleek euskaraz hitz egiteko gogo eta motibazioan igoera adierazi dute. Horrekin batera, euskara gainontzeko pertsonekin erabiltzeko aldeko jarrera nabari zaie.

4- Kontrolagarritasuna

kontrolagarritasuna (1-6)

Galdetegia10. Nire esku dago euskara nire ohiko hizkuntza izatea

11. Nire esku dago besteek ere euskaraz egitea, erabilera oz-topatzen duten faktoreetan eragiteko gaitasuna dudalako

HASIERA 4,20 2,85

AMAIERA 4,13 3,97

ALDEA -0,07 1,12

Aurreko konpromiso eta motibazioaren haritik kontrolagarritasunaren pertzepzioan ere norberak baduela non eragin azpimarratu dute, nolabait eusLiderrak tailerrean zehar aldaketarako erremintak erabiltzeko gaitasunaz jabetu direla, alegia. Ohiko hizkuntza euskara izateko norbere eskumenaz galdetuta gazteen pertzepzioa ez da igo, izan ere gazteak Portugaleteko egoera soziolinguistikoaz jabetu dira, hau da, euskara norbere ohiko hizkuntza izateko, bakoitzak eragin dezakeen geruzaz gain bestelako geruzetan ere eragin beharra dagoela.

5- Rolarola (1-6)

Galdetegia12. Argi dut zer egin dezakedan

euskara gehiago erabiltzeko13. Euskara gehiago erabiltzeko behar diren al-

daketak negoziatzeko gaitasuna dut

HASIERA 3,90 3,85

AMAIERA 4,87 4,77

ALDEA 0,97 0,92

Egunerokotasuneko roletan, norbanakoak euskararen erabileran eragiteko zer nolako jarrerak izan eta landu behar dituen ongi ulertu dute ikasleek, horren adibide negoziatzeko gaitasunean izandako igoera.

9/13

Page 10: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

6- Taldearen babesa eta erakundea

Taldearen babesa (1-6) Erakundea (1-6)

Galdetegia14. Ikaskideek / Senideek ongi baloratzen dute euskara gehiago hitz egitea, eta babesten dute

euskaraz hitz egin nahi duena

15. Udalak/ Ikastetxeak euskaraz hitz egiteari garrantzia ematen dio

HASIERA 2,50 4,74

AMAIERA 3,30 5,13

ALDEA 0,80 0,40

Ikaskideen eta senideen babesaz galdetzean, ikasleek hausnartu eta igoera (0,8 puntu) adierazi badute ere, bukaerako balorazioa ez da altuegia (3,3 puntu). Udala eta ikastetxeak euskaraz hitz egiteari ematen dioten garrantziaz jakitun dira (5 puntutik gorako puntuazioa).

7- Hizkuntza kontzientzia

hizkuntza kontzientzia (1-6) hizkuntza kontzientzia (kopurua)

Galdetegia

16. Euskararen erabi-lera sustatzeko egi-tasmoak atseginak/

baliagarriak dira

17. Euskara eta hizkuntzak ga-

rrantzitsuak dira niretzat

18. Oro har, konfiantza al-tua dut neure buruarengan

19. Zenbat ikaskidek/ senidek eskatzen di-

date euskaraz hitz egi-tea? (Kopurua)

20.Zenbat ikaski-de / seniderekin

egiten dut euska-raz? (kopurua)

21.Eta zenbatekin egi-ten dut euskaraz beti eta edozein baldintza-

tan?

HASIERA 4,10 4,60 4,50 1,90 2,00 1,80

AMAIERA 4,08 5,20 4,13 2,05 3,80 2,40

ALDEA -0,02 0,60 -0,37 0,15 1,80 0,60

Hizkuntza kontzientziari buruz galdetuta, ikaskide eta senideen artean euskara askorik erabiltzen ez dutela aitortu arren, erabilera (lagun eta senideen artean) kopuruei dagokienez, gazteek euskara gehiago erabiltzen dutela adierazi dute (19, 20 eta 21 itemak igoera nabarmena).

Ikasleak tailerrean hausnarketa burutu ondoren, eta eguneroko euskararen erabilera (nagusiki informala) eskasa tarteko, konfiantza murriztu zaiela aitortu dute (18. item).

Euskararen erabilera areagotzeko ekimenak baliagarri bazaizkie ere, puntuazioa (4,08) ikusita zer hobetu badela uler daiteke.

8- eusLiderrak tailerraren balorazioa

Galdetegia Puntuazioa (1-6)

25. Eskaerak egiten ikasi dut 4,13

26. Aurrera begira euskara gehiago erabiliko dut 4,20

27. Proiektuak 2. faserik izango balu parte hartzeko izena emango nuke % 58 Bai

28. Nola baloratzen duzu eusLiderrak proiektua (1-6)? 5,05

10/13

Page 11: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

29. eusLiderrak proiektuari buruz duzun iritzia hitz gutxitan:

3. DBH-ko ikasleek oso ondo baloratu dituzte 1. faseko hiru saioak. Beraz, ikasleen balorazioak eta hasiera/bukaerako galdetegietan aitortutakoak kontuan izanik tailerra gustuko izan dute. Bestetik, aurrera begira, eta beti ere aukerarik balego, jarraitzeko asmorik (3. fasea: ekintza soziala) duten galdetuta, ikasleen % 58k baietza adierazi du.

3.FASEA: EKINTZA SOZIALA

Ekintza Soziala bideratzeko Santa Mariako institutuko gazteen gustu eta zaletasunen arabera antolatu dira taldeak. eta zuzendaritzaren (Inma Zenarrutza) inplikazioa, koordinazioa eta laguntza ezinbestekoak izango dira ekintza soziala bideratzeko orduan.

Ekintza Soziala bideratzeko Santa Mariako ikasleei aurrera jarraitu nahi duten galdetu ondoren, eta institutuko normalkuntza taldearekin batera, baietza eman dutenen artean zerrenda egokitu da. Horrela, 14 gaztek parte hartu dute ekintza sozialean. 2018ko apirila-maiatza bitartean 3 saio eman zaizkie, eta gustuen arabera taldekatuta hainbat ekintza sozial prestatu dituzte ikasleek. Hiru talde nagusitan banatu dira eta hurrengoak ekintzak burutu dituzte:

1. taldea (4 gazte): Online galdetegia sortu (google drive formulario formatuan) eta 3. eta 4. DBHko gazte guztiei pasa. Helburua zentroko 3. eta 4. DBHko gazteen aisialdiko zaletasun eta gustuak ezagutzea da. Ondoren, hurrengo ikasturtean zentroan zabalduko dituzte emaitzak. Era berean, emaitzak udaleko dagokion sailera bidaltzea aztertuko dute 1. taldeko gazteek.

2. taldea (7 gazte): Ikasturte bukaera eguneko jaialdiarekin batera, DBHko maila ezberdinetako gazteek parte hartzeko hainbat ekintza antolatu dituzte: ginkana, dantza jaia, mozorro jaia, lehiaketak kirola eta umorea uztartuz...

3. taldea (3 lagun): eusLiderrak tailerra eman irakasleei. 30-45 min. tarteko tailerra eman die beraien irakasleei. Horretarako, Ahize-AEK-ren laguntza izan dute azalpenak eta materiala jasota. Tutorearekin koordinatu dira tailerra emateko eguna eta tokia aukeratzeko zein irakasleen disponibilitatea aztertzeko.

11/13

oso ona, kontzientziaten dizute, bikaina, interesgarria izan da baina klasea galdu dut, oso polita, erabilgarria eta

dibertigarria, Denbora galtzea, helburu ona, ideia ona, interesgarria, gora hizkuntzak!, proiektu ona, super ondo, oso

ondo azalduta, ezberdina, irakasleak atseginak ...

Page 12: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

5.- Balorazio Zehatza

Hona hemen proiektuan zehar egindakoak eta horien balorazioa atalez atal:

Ekintza giltzarriakLorpena

Balantzea

Santa Maria institutua, Portugaleteko euskara zerbitzua eta Ahize-AEKren artean prozesua adostu.

%100Informazioa jasotzeko eta prozesua adosteko (egutegia...) lehenengo bilera egin zen Santa Maria institutua eta Portugaleteko Udaleko euskara zerbitzuarekin.

Informazio kanpaina martxan jarri. %100

Urrian DBHko geletan eta informazio paneletan eusLiderrak “pentsatu, sentitu, egin” kartelak eta arbeletako euskarriak jarri ziren irakasleek, ikasleen jakin-mina pizteko asmoz. Honekin batera “moskeo kanpaina” bideratu zen.

Galdetegiak pasatu ikasleei erabilera nola hautematen duten jakiteko.

%100

Informazio kanpainarekin batera, erabilera neurtzeko hasierako galdetegia pasa zitzaien 3. mailako ikasleei. Online formatuan pasa zitzaien galdetegia.

1. saioa: Aurrebaldintzak sortu.

%100

Azaroaren 14an, 3.DBHko 25 ikaslek parte hartu zuten 2 taldetan banatuta. Ahize-AEK-ko bi teknikarik dinamizatu zuten.

Saio hau portaeraren aldaketaren aldeko motibazioa lantzekoa izan zen. Honetarako kalitateko informazioa eman zitzaien ikasleei eta aurreiritziak zentsuratu. Jarrerak eta balioak landu ziren; etxerako zeregin/eskaera bat ere egin zitzaien ikasleei bigarren saiorako, erabilera nola hautematen duten jakiteko. Saioa amaitzeko, saioaren balorazio-fitxa pasatu zitzaien.

2. saioa: Pro-aktiboa. Aldaketa erraztu.

%100

Azaroaren 28an eman zen 2.saioa, eta lehenengoan bezala 25 ikaslek parte hartu zuten.

Saio honetan aldaketa eragiteko gaitasunak landu ziren. Eskaera erraz bat egin zitzaien, egingarria zen eskaera bat. Negoziazioaren bitartez, aldaketak eragiteko gaitasuna landu zen saio honetan. Aldaketa hauek eragiteko tresnak eman zitzaizkien. Bukatzeko, saioaren balorazio-fitxa pasatu zitzaien.

3. saioa: Feedbacka. Aldaketa indartu.

%100

Abenduaren 12an eman zen hirugarren saioa. Oraingo honetan ere lehenengo bi saioetako ikasle berak parte hartu zuten.

Aurreko bi saioetan egindakoaren feedbacka eman eta bigarren saioko eskaeraren emaitzak ikusi genituen (grabatutako bideoak). Ikasleek hitz egin zuten. Prozesua nola bizi izan duten aztertu genuen, sentsazioak eta pertzepzioak jasotzeko. Amaitzeko, aurreko bi saioetan bezala, saioaren balorazio-fitxa pasatu zitzaien.

Amaierako galdetegia pasatu erabilera hautemateko.

%100Saioen ostean erabileraren inguruko datuak ikusteko, amaiera galdetegia bete zuten.

3.fasea: ekintza soziala prestatzeko saioak (3)

%100

Apirilean Ahizeko teknikariak eta 3.fasearen ardura izan duen normalkuntza arduradunarekin (Inma Zenarrutza) elkartu ginen ekintza sozialaren nondik norakoak bideratzeko. Ondoren, ekintza soziala prestatzeko 3 saio eman dira ekintza soziala prestatzeko: apirilaren 17, 24 eta maiatzaren 8an hurrenez hurren.. Bertan, Ahizeko teknikariaren laguntza eta aholkularitzarekin batera, ikasleek adostu eta bideratu dituzte ekintzak.

Itxiera fasea.

%100

eusLiderrak tailerraren balorazio txostena diseinatu, dagokienei (Portugaleteko euskara zerbitzua eta Santa Maria institutua) helarazi eta aurkeztu zitzaien. Azkenik, proiektuaren balorazioa egiteko eta II. ziklorako aukerak aztertzeko bilera egingo da proiektuan parte hartu duten arduradunekin.

12/13

Page 13: eusLiderrak. BALORAZIO TXOSTENA · dugu hitz egiten baina eskolan ia guztia euskaraz, eta inportantzia asko ematen diote hizkuntz honi.-Nire ustez guk gure semeei euskara askoz gehiago

Balorazio txostena

6.- Ondorio Nagusiak:

Indarguneak

Institutuan I. zikloa ezarri da eta ikasleen balorazioa ona izan da. Ikasleak gustura izan dira, eta euskararen eta beste hizkuntzen gaineko hausnarketarako baliatu dute.

Ikasleek unean uneko hausnarketa eraginkorrak egin dituzte, eta parte hartze egokia izan dute. Udalerriko egoera soziolinguistikotik abiatuz norbere eta gainontzekoen aukerak eta ahuleziak aztertu dituzte.

Tailerrarekin ikasleen euskararen erabileran gorakadatxoa izan da.

Hizkuntzen aurreiritzien gainean eztabaidatu da, eta hainbat iritzi aldatzea lortu da.

Aldaketak ikusteko pertsona bakoitzaren koherentziaren garrantzia landu eta ulertu da.

Institutuak ekintza soziala bideratzeko hartutako jarrera eta iniziatiba eraginkorra izan da.

Talde zintzoa eta langilea izan da eta ikastaroa bikain baliatu dute.

Hobetzekoak

Ikasle batzuen iritziak (deserosotasunarekin lotuta, ikus 6 eta 7 orriak) zentroan aztertu

beharrekoak dira.

II. ziklo baten bideragarritasuna aztertzea komeni da. 4. mailako ikasle eusLiderrak (I.

zikloan tailerra jaso duten ikasle sentsibilizatuak) dinamizatzaile lana egitea eta 3.

mailako ikasleei eusLiderrak tailerra ematea, alegia. Bigarren ziklo honek balio erantsia

izango luke, 4. eta 3.mailako ikasleen arteko hartu-eman zuzenean oinarritutako tailerra

izango litzatekeelako. Berdinen arteko eredugarritasun ideia landuko litzateke, eta eragina

izango luke beraien arteko euskararen erabileran.

Santa Maria institutuko gainontzeko irakasleen inplikazioa maila handitzea komenigarria

litzateke.

13/13