EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze...

28
2016ko ekainaren 27a, astelehena 72 zk. 1/28 2016-02210 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus III - BESTE ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK EUSKO JAURLARITZA ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako Lurralde Ordezkaritza Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-bulegoarentzako hitzarmen kolektiboa Ebazpena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politike- tako Arabako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez ebazten da 2016-2017 Espainako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia bulegoarentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailu egin eta argitaratzea. Hitzarmenaren kodea: 01003472012009. AURREKARIAK 2016ko martxoaren 16an aurkeztu da, Ordezkaritza honetan, negoziazio batzordeko enpre- sari ordezkariek eta ordezkari sozialek, 2015eko abenduaren 4an sinatu zuten lan hitzarmen kolektiboaren testua. ZUZENBIDEKO OINARRIAK Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak, urriaren 23ko 2/2015 Errege De- kretu Legegilea (2015eko urriaren 24ko BOE) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 19.1.g artikuluak –Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko egitura organika eta funtzionala ezartzen duena (2013ko apirilaren 24ko EHAA)- dio- narekin bat etorriz eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011ko otsailaren 15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010eko ekainaren 12ko BOE) – hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- lotuta. Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Esta- tutu Legearen 85, 88, 89 eta 90 artikuluek xedatutako baldintzak. Honen ondorioz, EBATZI DUT Lehenengoa. Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroko Arabako Lu- rralde Bulegoan erregistratu eta gordailatzeko agintzea eta aldeei jakinaraztea. Bigarrena. ALHAOn argitara dadin xedatzea. Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 7a Arabako lurralde ordezkaria ÁLVARO IRADIER ROSA

Transcript of EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze...

Page 1: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

1/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

III - BESTE ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK

EUSKO JAURLARITZAENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA

Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Arabako Lurralde Ordezkaritza

Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-bulegoarentzako hitzarmen kolektiboa

Ebazpena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politike-tako Arabako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez ebazten da 2016-2017 Espainako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia bulegoarentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailu egin eta argitaratzea. Hitzarmenaren kodea: 01003472012009.

AURREKARIAK

2016ko martxoaren 16an aurkeztu da, Ordezkaritza honetan, negoziazio batzordeko enpre-sari ordezkariek eta ordezkari sozialek, 2015eko abenduaren 4an sinatu zuten lan hitzarmen kolektiboaren testua.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak, urriaren 23ko 2/2015 Errege De-kretu Legegilea (2015eko urriaren 24ko BOE) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 19.1.g artikuluak –Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko egitura organika eta funtzionala ezartzen duena (2013ko apirilaren 24ko EHAA)- dio-narekin bat etorriz eta urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuarekin (2011ko otsailaren 15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuarekin (2010eko ekainaren 12ko BOE) – hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- lotuta.

Bigarrena. Sinatutako hitzarmen kolektiboak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Esta-tutu Legearen 85, 88, 89 eta 90 artikuluek xedatutako baldintzak.

Honen ondorioz,

EBATZI DUT

Lehenengoa. Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroko Arabako Lu-rralde Bulegoan erregistratu eta gordailatzeko agintzea eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. ALHAOn argitara dadin xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 7a

Arabako lurralde ordezkariaÁLVARO IRADIER ROSA

Page 2: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

2/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-bulegoa 2016-2017 hitzarmen kolektiboa

I. kapitulua

Baldintza orokorrak

1. artikulua. Funtzio-eremua

Hitzarmen honek Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-bulegoaren eta be-ren zerbitzuak Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-bulegoan ematen dituzten lan-kontratuko erregimeneko langile guztien arteko lan-harremanak arautzen ditu, hitzarmenean zehazten den iraunaldian.

Berariaz honako hauek geratzen dira hitzarmen honen aplikazio-eremutik kanpo:

a) Beren lankidetza eta zerbitzuak Gurutze Gorrian ematen dituzten profesional askeak; eta horretarako formalizatutako kontratuen arabera eta bakoitzaren lanbidearen xedapen arautzaileen arabera arautuko dira soil-soilik.

b) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak, baldin eta Gurutze Gorria aurreko lehiaketa irabazi zuen enpresako langileak subrogatzera behartuta badago eta langile horiek beste hitzarmen kolektibo baten mende badaude.

c) Zerbitzuak borondatez eta ordainsaririk jaso gabe ematen dituztenak.

d) Hitzarmen honetatik kanpo geratzen da probintziako idazkari eta koordinatzailearen lanpostua.

2. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta amaiera iragartzea

1. Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2017ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

2. Hitzarmen honen indarraldiak 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

3. Alderdietako batek amaitutzat eman ahal izango du hitzarmena indarraldia amaitzen den egunarekiko bi hilabeteko aurrerapenarekin, eta idazki bidez jakinaraziko zaio beste alderdiari. Indarraldia edo urteko luzapenak amaitutakoan eta kontratua esanbidez amaitutzat ematen ez bada, indarraldiaren amaiera-egunetik aurrera, isilbidez urteko segidako aldietan luzatutzat hartuko da. Aldi horretan alderdietako batek amaitutzat eman ahal izango du kontratua.

4. Behin hitzartutako iraunaldia salatu eta amaitu ondoren, hitzarmenaren eduki arauemai-leak indarrean jarraituko du, harik eta bi alderdiek beste hitzarmen bat sinatzen duten arte.

II. kapitulua

Lanaren antolaketa

3. artikulua. Zuzenbide osagarria

Hitzarmen honetan aurreikusita ez dauden egoeretan, unean-unean indarrean dagoen Ara-bako Esku Hartze Sozialeko sektorearen hitzarmenean zehaztutakoari jarraituko zaio.

4. artikulua. Lan-antolamenduari buruzko eskumena eta irizpideak

1. Lanaren antolamendua enpresaren ardura da soilik, bazter utzi gabe langileen ordezkariei aitortutako audientziarako, kontsultarako, informaziorako eta negoziaziorako eskubideak eta ahalmenak. Aplikazio praktikoa hitzarmenaren eraginpean dagoen enpresako zuzendaritza-or-ganoei dagokie.

Page 3: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

3/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

2. Lana antolatzearen helburua zerbitzu-efikazia maila egokia lortzea da, bertan agertzen diren giza baliabideak eta baliabide materialak ahal den ondoen erabiliz.

Honako hauek izango dira lanaren antolamenduaren irizpideak:

a) Giza baliabideen planifikazioa eta antolamendua.

b) Langileak zerbitzuen premietara egokitzea eta horietarako nahikoak izatea.

c) Lanpostuak definitzea eta balioestea.

d) Langileen lanbide-atxikipen egokia eta eraginkorra.

e) Langileen profesionalizazioa eta lanpostu-igoera.

f) Lanpostuak identifikatzea eta balioestea.

g) Prozesuen eta lan-metodoen arrazionalizazioa, sinplifikazioa eta hobekuntza.

III. kapitulua

Lanpostu hutsak betetzeko eta lanpostuz igotzeko sistema

5. artikulua. Langileak sartzea

Arabako probintzia-bulegoan sartzeko, langileek lanpostu hutsak betetzeko ezarritako hau-taprobak gainditu beharko dituzte. Hautaprobetara enpresa-batzordeko kide bat edo gehiago bertaratuko dira.

Lanean hasiko diren pertsonek oinarrizko prestakuntza instituzionala (aurrerantzean, FBI) egina eduki behar dute, edo hala izan ezean, prestakuntza hori egin beharko dute.

6. artikulua. Probaldia

1. Lanean hasiko direnak probaldian arituko dira, eta bertan ez da aldi baterako ezintasuna-ren denbora kontuan hartuko. 1. eta 2. talde profesionaletako langileentzat sei hilabete iraungo du probaldiak, eta gainerako langileentzat, ordea, hiru, langile ez kualifikatuentzat izan ezik, horientzat hamabost lanegun iraungo baitu.

2. Probaldia iragan ondoren onarpena automatikoki formalizatuta geratuko da, eta aldi hori ondorio guztietarako zenbatuko zaio langileari.

7. artikulua. Langileak lanpostuz igotzea

Arabako probintzia-bulegoko langileek burutzako edota erantzukizunezko eginkizunak bete ahal izango dituzte lanpostuaren edukiak hori eskatzen duenean. Lanpostuak lortzeko, me-rezimendu profesionalak hartuko dira kontuan, baita lanposturako deialdia egiten den talde profesionalean eskatutako berariazko ezagutzak eta izangaien dedikazioa eta gaitasuna ere. Antzinatasuna eskakizunetako bat izan daiteke, baita Erakundean boluntario gisa jardutea ere.

Deialdiak honako hauek bilduko ditu: bete beharreko lanpostuaren profila, egin beharreko froga edo frogak, eta aplikatu beharreko baremoak.

Aurreko paragrafoan aipaturiko lanpostu-zuzkidura plantillako langileentzat murriztuta egingo da lehen deialdian. Prozedura horren bidez betetzen ez diren lanpostuak deialdi ireki bidez beteko dira.

Hautaketa zuzenean Erakundeak egiten badu, enpresa-batzordeari prozesuaren berri emango zaio. Hautaprobak enpresa espezializatu batek egiten baditu, enpresa-batzordeko kide bat probetara bertaratu ahalko da.

Erakundeak, enpresa batzordearen laguntzarekin, langileen etengabeko prestakuntzarako beharrezko planak egingo ditu prestakuntza-zentroaren bidez, sor litezkeen lanpostu hutsak edo lanpostu berriak lortzeko erraztasunak ematearren. Era berean, batzarraren urteko planari

Page 4: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

4/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

jarraiki, langileen lanpostu-igoerari dagokionez eta urtero bete beharreko lanpostuei dagokie-nez, enpresaren aurreikuspenak emango dizkio enpresa-batzordeari.

8. artikulua. Aldi baterako langileak

Egin beharreko lanen iraupenerako eta nondik norakorako egokiena den modalitatearen bidezko langileen kontratazioaren bitartez erantzungo zaie langileen premia ez-iraunkorrei. Era horretan enpresan hasiko diren pertsonek aldez aurretik edo hasi ondoren FBIko ikastaroa egina eduki beharko dute.

9. artikulua. Obra edo zerbitzuko kontratua

1/1995 Errege Dekretuak onarturiko Langileen Estatutuaren 15.1 a) artikuluan aurreikusi-takoari dagokionez, eduki orokorrez gain, ezaugarri berezia duten lan edo zeregintzat hartuko dira, eta obra edo zerbitzu jakinak egiteko kontratuekin beteko dira, erakunde publikoek diruz lagundutako programa espezifikoak, estatukoak, autonomia erkidegokoak edo udalekoak di-rela ere, betiere enpresaren ohiko eta etengabeko gainerako jarduerarekiko profil propioak eta bereziak badituzte.

Honako hauek langile finko bihurtuko dira: hogeita hamar hilabeteko denbora-tartean ho-geita lau hilabetetik gorako denbora-tarterako (etenik gabe edo etenekin) kontratatuta egon diren langileak, lanpostu berberean eta enpresa berberarekin, aldi baterako bi lan-kontraturen edo gehiagoren bitartez (kontratuak zuzenean nahiz ABLE baten bitartez sinatu direla ere), eta iraupen mugatuko kontratu-modalitate berberekin edota desberdinekin. Prestakuntza-kontra-tuen, txanda-kontratuen, bitarteko lan-kontratuen eta ordezkapen-kontratuen erabilerari ez zaio aplikatuko hori.

Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoa bazter utzi gabe, modalitate horretan (aldi baterako kontratazioa lan edo zerbitzu jakin baterako) jarraian eta hiru urtez baino gehiagoz lan egin izan duten langileen kontratua finkotzat edo mugagabetzat hartuko da, eta behar adina jarduera egingo dira moldaketa hori egiteko, Langileen Estatutuko 15.5 artikuluan ezarritakoa betez.

10. artikulua. Kontratu mugagabea

Izaera iraunkorra eta finkoa duten lanpostuen beharrak betetzeko erabiliko den kontra-tu-mota da. Horrez gainera, kontratu-modalitate hori programa edo/eta proiektu publikoei atxikitako langileei egingo zaie, baldin eta programa horietako esleipen-baldintzen pleguetan kontratupeko langileak subrogatzeko klausula azaltzen bada.

IV. kapitulua

Sailkapen profesionala

11. artikulua. Lanbide-taldeen definizioa

Sailkapen-sistema hainbat lanbide-taldetan eta mailatan egituratuta dago, langileei funtzio eta sail batetik bestera mugitzeko eta lanpostuz igotzeko aukera emateko. Gaitasun profesio-nalak, titulazioak, eta horiei dagokien lan-prestazioaren eduki orokorra bateratzen ditu talde profesionalak.

Lanbide-talde batekoa izateak talde horretako lan eta zeregin guztiak egiteko gaitasuna emango du, eta muga bakarra talde bakoitzarentzat ezarritako titulazio espezifikoa izatea eta gainerako lanbide-eskakizunak betetzea izango da.

Talde profesionaletako kide izatea zehazteko irizpideak:

1. Langile bat talde profesional bateko kide dela erabakitzeko, besteak beste, faktore hauek hartuko dira kontuan: prestakuntza, ezagutzak eta esperientzia, ekimena, autonomia, erantzukizuna eta konplexutasuna.

Page 5: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

5/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

2. Arestian aipaturiko faktoreak balioesteko honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza, ezagutzak eta esperientzia: faktore hori balioesteko, lanbide talde bakoitzeko kide izateko behar den prestakuntza duen begiratzeaz gain, lan-esperientzia eta prestakuntzaren espezializazio-maila aintzat hartuko dira.

b) Ekimena: inork eskatu gabe, norbere erantzukizunari jarraituz, ekiteko, aukerak sortzeko eta emaitzak hobetzeko prest egotea. Jarrera proaktiboa izatea, eta eskatzen zaionaz haratago, aukerak baliatzea eta helburuak lortzen saiatzea.

c) Autonomia: alderdi hori balioesteko, betetzen diren zereginak edo eginkizunak gauzatzerakoan izandako hierarkiaren mendekotasun-maila hartuko da kontuan.

d) Erantzukizuna: faktore hori balioesteko, langileak jardunerako izan duen autonomia-maila izango da kontuan, eta baita emaitzetan izandako eragin-maila, garrantzi handiko kudeaketa giza baliabideei, baliabide teknikoei eta produkzio-baliabideei dagokienez eta hartutako eraba-kiengatiko eta horien ondorioengatiko arriskua hartzea ere.

e) Konplexutasuna: faktore hori balioesteko, agindutako zereginean edo lanpostuan erabi-litako alderdien kopurua eta horien integrazio-maila hartuko dira kontuan.

Talde profesionalak

I. taldea. 1. tituluduna

Ezagutzak eta lan-esperientzia dituztela eta, eginkizun tekniko konplexuak eta heterogeneoak esleitzen zaizkie, eta koordinatzeko eta aholku emateko ahalmena dute. Eginkizun horiek hel-buru orokor zehatzekin lotuta daude, eta, beraz, ezinbestekoa da eduki intelektuala barneratzeko eta giza harremanetarako gaitasun bikainak izatea, funtzioak integratzeko, koordinatzeko eta ikuskatzeko.

Halaber, talde profesional honetako eginkizunek konplexutasun handiko zeregin tekni-koak burutzea eskatzen dute, bai eta alor horretan lortu nahi diren helburu zehatzak definitzen laguntzea ere.

Prestakuntza: talde honetan berariaz sartzen dira unibertsitateko tituludunak edo gradua eta masterra/doktoretza dutenak, baldin eta beren titulua dela eta egiteko gaitasuna duten zerbitzuak egiteko kontratatzen badituzte.

II. taldea. 2. tituluduna

Ezagutzak eta lan-esperientzia dituztela eta, eginkizun tekniko konplexuak eta heterogeneoak esleitzen zaizkie. Eginkizun horiek helburu orokor zehatzekin lotuta daude, eta, beraz, ezinbes-tekoa da eduki intelektuala barneratzeko eta giza harremanetarako gaitasun bikainak izatea.

Halaber, talde profesional honetan, konplexutasun handiko zeregin teknikoak burutzea eskatzen duten eginkizunak sartzen dira, bai eta alor horretan lortu nahi diren helburu zehatzak definitzen laguntzea ere. Espezialitate teknikoko lanpostu horrek autonomia-, ekimen- eta erantzukizun-maila handia eskatzen du.

Prestakuntza: talde honetan berariaz sartzen dira unibertsitateko diplomadunak edo gradu-dunak, baldin eta beren titulua dela eta egiteko gaitasuna duten zerbitzuak egiteko kontratatzen badituzte. Halaber, talde honetan sartzen dira lan-esperientzia egiaztatu eta beharrezko ezagutzak eskuratu dituztela eta, asimilatutzat hartzen diren langileak, betiere titulu ofiziala izatea lanpostua betetzeko nahitaezko baldintza ez bada.

III. taldea. Teknikari espezialista

Jarraibide orokorrak jaso, eta hainbat zeregin burutzen dituzte. Erdi-mailako zenbait zere-gin administra eta koordina ditzakete erantzukizun osoz, eta beren espezialitatearekin loturiko zereginak bikain eta ekimen handiz egiten dituzte.

Page 6: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

6/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Prestakuntza: lanean lortutako tituluak eta ezagupenak, goi mailako lanbide-heziketan edo horren baliokide diren beste titulazio batzuetan lortzen direnen parekoak. Ezagupen horiek antzeko lanpostuetan emandako prestakuntza berariazkoarekin osatuko dira.

IV. taldea. Teknikari laguntzailea

Maila handiagoko beste langile baten gainbegiratupean daude, eta langile horren jarraibide egonkorrak jasotzen dituzte. Hala ere, mendeko langileek jarraibide horiek hautatzeko eta interpretatzeko moduko ekimen-gaitasuna dute, eta beren graduak eta jarduerak berezko di-tuen zereginak erantzukizunez eta bikain egiten dituzte.

Prestakuntza: lanean lortutako tituluak eta ezagupenak, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, erdi-mailako lanbide-heziketan edo horren baliokide diren beste titulazio batzuetan lortzen direnen parekoak.

V. taldea. Zerbitzu orokorrak

Talde hau kalifikazio berezirik ez duten langileek osatzen dute. Lan-metodo zehatz bati ja-rraituz egindako zereginez arduratzen dira.

Prestakuntza: lanbide-heziketako lanbideren bat ezagutzea eskatuko da. Hainbat kasutan, baina, lanpostuari buruzko ikastaroak edo berariazko prestakuntza jaso izana eta lan-esperientzia egiaztatzea eska daiteke.

Hitzarmen honek araupean hartzen dituen langileak agiri honetako 12. artikuluan zehaztutako talde profesionaletan sailkatuko dira.

12. artikulua. Talde profesionalak

Akordio honek araupean hartzen dituen langileak honako talde profesionaletan sailkatuko dira:

I. taldea

Departamentuko arduraduna: hainbat jardueraren planifikazioaz eta zuzendaritzaz arduratzen da: proiektuak abiarazten ditu, eta hainbat arazo konpontzeko ardura du.

II. taldea

Departamentuko arduradunordea: departamentuko arduradunaren aginduak betetzen ditu, eta arduradunaren berezko eginkizunak betetzeaz eta hari laguntzeaz arduratzen da.

Departamentuko teknikaria: departamentuko arduradunaren edo arduradunordearen gain-begiratupean dago, eta eginkizun hauek ditu:

• Proiektuen organigrama zehatzak egitea.

• Proiektuak eta programen hainbat memoria eta atal idatzi eta planifikatzea.

• Prozesuan zehar gertaturiko irregulartasun guztiak zerrendatzea.

• Kudeaketaren azken balantzea.

Administrazioko ofiziala: bere ardurapeko langileak izan ala ez (behar izatekotan, langile horiek antolatzen ditu), zerbitzu egiten du autonomiaz eta erantzukizunez.

III. taldea

Administrari laguntzailea: aurreko mailako langileen antzeko prestakuntza dute, eta ez dute lan-esperientziarik egiaztatu behar. Administrazio-eginkizun homogeneoak eta osagarriak di-tuzte, laguntzeaz arduratzen dira, eta ez dute beren ardurapeko langilerik.

Proiektuetako koordinatzailea: proiektu bateko jardueren arduraduna da, eta taldearen ar-dura dauka. Ordena eta diziplina mantentzen du, lanak jasotzen eta banatzen ditu, eta monito-reei aholkuak ematen dizkie.

Page 7: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

7/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Prestatzailea: aldi baterako lana izaten du, erakundeko langileen beharren mende baitago. Eskatzen zaion prestakuntza amaitu arte egiten du lan.

IV. taldea

Larrialdiko ibilgailuen gidariak: behar den motako gidabaimena eta ibilgailuen mekanikaren jakintzak behar bezala frogatuak izanik, larrialdiko ibilgailuak gidatzen ditu, atoiarekin edo gabe, eta ibilgailuaren mantentzean laguntza aktiboa ematen du. Erabiltzaileen ezaugarri bereziak kontuan izanda, arreta berezia emango die, jarduteko protokoloetan ezarritakoaren arabera. Eskatuko balitzaio, egindako zerbitzuaren idazki bidezko eguneroko partea aurkeztu beharko luke, baita ibilgailuaren egoerarena eta erregaiaren eta labaingarriaren kontsumoarena ere. Horretarako, liburua arauen arabera bete behar du.

Furgoneta gidaria: E motako gidabaimena edukita ere, beheragoko mailako gidabaimena be-har den ibilgailuak baino ez gidatzeko kontratatzen da. Ibilgailuen mekanikari buruzko jakintzak edukitzea ez da beharrezkoa; ibilgailuaren mantentzean aritzea, ordea, bai. Erabiltzaileen ezau-garri bereziak kontuan hartu behar ditu eta arreta berezia emango die, jarduteko protokoloetan ezarritakoaren arabera. Eskatuko balitzaio, egindako zerbitzuaren idazki bidezko eguneroko partea aurkeztu beharko luke, baita ibilgailuaren egoerarena eta erregaiaren eta labaingarriaren kontsumoarena ere. Horretarako, liburua arauen arabera bete behar du.

Osasun-garraioko laguntzailea: lanpostu horretan aritzeko beharrezkoa den titulu arau-tua duen langilea da. Gaixoa zaintzeaz eta jarraipena egiteaz arduratuko da, eta horretarako ezagutza sanitarioak edukiko ditu. Ibilgailuarekin, eta gaixoarekin edota istripua izandakoare-kin erlazionatutako lan osagarriak egingo ditu zerbitzua egoki betetzeko. Jarduera bakoitzean asistentzia-partea bete beharko du.

Ontziko patroia: behar den motako baimena eta ibilgailuen mekanikari buruzko ezagutzak behar bezala frogatuak izanik, mota horretako ontziak gidatzen ditu, eta ontziaren mantentzean laguntza aktiboa ematen du. Erabiltzaileen ezaugarri bereziak kontuan izanda, arreta berezia emango die, jarduteko protokoloetan ezarritakoaren arabera. Eskatuko balitzaio, egindako zerbitzuaren idazki bidezko eguneroko partea aurkeztu beharko luke, baita ontziaren egoerarena eta erregaiaren eta labaingarriaren kontsumoarena ere. Horretarako, liburua arauen arabera bete behar du.

Uretako soroslea: lanpostu horretan aritzeko beharrezkoa den titulua duen langilea da. Gaixoa zaintzeaz eta jarraipena egiteaz arduratuko da, ingurune urtar eta lehortarrean, eta horre-tarako ezagutza sanitarioak edukiko ditu. Gaixoarekin edota istripua izandakoarekin erlazionatu-tako lan osagarriak egingo ditu zerbitzua egoki betetzeko. Jarduera bakoitzean asistentzia-partea bete beharko du. Prestakuntza hori praktikei eta prestakuntzei dagokien indarreko legeriara egokituko da.

V. taldea

Telelaguntza jarraitzeko langileak: bisiten agendari jarraiki, erabiltzaileen etxebizitzetara joan beharko dute. Sortzen diren larrialdiei erantzun beharko diete, eskatzen zaizkien jardueraren datuak bilduz. Eguneroko agendan dagozkien parteak beteko dituzte. Telelaguntzako termi-nalekin trebatu beharko dute erabiltzaileei horien erabilerari buruzko informazioa azaltzeko. Aginduriko beste edozein jarduera osagarri egingo dute, baita telelaguntzaren mantentzearekin lotutakoak ere.

Telelaguntzako operadorea: bere eginkizunak honako hauek dira: aplikazio informatikoan erabiltzailearen datuak sartzea, deiak hartzea, sor litezkeen jarraipen-agendei erreparatzea, erabiltzaileen absentziak kontrolatzea, gorabeheren berri ematea, alarmak eta larrialdiak kudeatzea, eta zentraleko hainbat mantentze-zeregin.

Garraio egokituko laguntzailea: garraio egokituko laguntzaileari dagozkion berezko la-nak edukiko ditu. Zerbitzua behar bezala betetzeko, ibilgailuarekin eta erabiltzailearekin

Page 8: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

8/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

zerikusia duten beharrezko lan osagarriak egingo ditu. Zerbitzuaren erakunde onuradunek kasu bakoitzean eskatzen duten titulazioa lortzeko beharrezkoa den prestakuntza eman eta or-daindu beharko du enpresak. Prestakuntza hori praktikei eta prestakuntzei dagokien indarreko legeriara egokituko da.

Mandataria: honako egiteko hauek ditu: bulegoan bertan edo kanpoan mandatuak egitea, gutunak jaso eta ematea, eta arduradunak aginduriko bigarren mailako lanak.

V. kapitulua

Lan baldintzak eta mugigarritasun funtzional eta geografikoa aldatzea

13. artikulua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa

Langileen Estatutuko 41. artikuluan ezarritakoari jarraiki, enpresako zuzendaritzak lan-baldintzen (banakakoak edo kolektiboak) funtsezko aldaketa erabaki ahal izango du, egiaz-tatutako arrazoi teknikoak egotean, edo antolaketa-efizienteagoa bermatzeko edo zerbitzu pu-bliko hobeak emateko.

14. artikulua. Mugigarritasun funtzionala

1. Enpresa-batzordeak langileari dagokion talde profesional barruko lanpostuen arteko mu-gigarritasun funtzionala adostu ahal izango du. Muga bakarrak honako hauek izango dira: lana egiteko nahitaezko titulazio akademiko edo profesionala eta lanpostua betetzeko gaitasun profesionalak izatea; beharko balitz, langilearen gaitasunak prestakuntzako eta egokitzeko oinarrizko prozesuen bidez osa daitezke.

2. Langilearen duintasunaren kaltetan izan gabe eta langilearen prestakuntza eta lanbi-de-sustapena bazter utzi gabe gauzatuko da mugigarritasun funtzionala, eta langileak eskubidea izango du beteko dituen eginkizunen araberako ordainsaria jasotzeko, salbu eta maila txikia-goko eginkizunak agintzen badizkiote; azken kasu horretan, jatorrizko ordainsariari eutsiko dio langileak.

15. artikulua. Lanbide-kategoria desberdineko eginkizunak

1. Zerbitzuaren premiengatik, Langileen Estatutuaren 39.2 artikuluan agertzen diren arrazoiak direla-eta, enpresak mugigarritasun funtzionala erabaki ahal izango du, beharrezko denbora-rako, talde profesionalari ez dagozkion eginkizunak betetzeko; muga bakarra lan hori egiteko dagozkion nahitaezko titulazio akademikoak edo lanbide-ezagutzak izango dira.

2. Lan-prestazioa ituntzeko garaian, langilearen eta enpresaburuaren artean balioaniztasun funtzionala edo talde bat baino gehiagoren berezko funtzioen egikaritzapena adosten denean, soldata-ordainketa maila handieneko funtzioengatik (baliorik handiena dutenak) zehaztuko da, eta ez ordea denbora gehiagoz egikaritzen diren funtzioengatik.

3. Langilea lanpostuz aldatzeko erabakia enpresaburuak berak jakinarazi beharko dio lan-gileari, bai eta haren legezko ordezkariei ere, aldaketa hori gauzatu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

Langilearentzat borondatezkoa izango da bere lanpostua lanbide-taldetik kanpora mugitzea.

Goragoko eginkizunak esleitzekotan, ondo-ondoko beheragoko talde profesionaleko langi-leei aginduko zaizkie.

Goragoko eginkizunen esleipena gehienez urtean sei hilabetekoa eta bi urtean zortzi hila-betekoa izango da, data batetik bestera zenbatuak, eta irizpide objektiboei jarraiki egingo da. Epeak amaituta, talde profesional bereko lanpostu bat hutsik egongo balitz eta bete beharko balitz, hitzarmeneko lanpostu hutsak betetzeari buruzko II. kapituluan ezartzen denaren arabera beteko litzateke lanpostua.

Page 9: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

9/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

16. artikulua. Mugigarritasun geografikoa

Bere zerbitzuak normalean ematen dituen udalerriaz bestelako udalerri baterako langile baten mugigarritasuna, betiere 50 kilometrotik gorako lantoki-lekualdatzea badakar, Langileen Estatutuko 40. artikuluan eta hitzarmen honetan aurreikusitako kasu eta baldintzetan gertatu ahalko da.

Langilea lekuz aldatzeko erabakia enpresaburuak berak jakinarazi beharko dio langileari, bai eta haren legezko ordezkariei ere, gutxienez lekualdaketa hori gauzatu baino sei hilabete lehenago.

Kasu hauetan, mugigarritasun geografikoa borondatezkoa izango da, eta beraz, ezingo du enpresak ezarri: garraio publiko egoki nahikoa ez egoteagatik norberaren ibilgailua erabiltzea nahitaezkoa denean, langileak horretarako beharrezko bitartekoak ez baditu (gidabaimena edo/eta norberaren ibilgailua); eta lanpostu berria langilearen etxetik 50 kilometro baino gehiagora dagoenean edo/eta edozein arrazoirengatik aldaketa geografikoak etxez aldatzea eragiten badu.

VI. kapitulua

Lanaldia eta ordutegia

17. artikulua. Lanaldia

1. 2016an, lan eraginkorreko lanaldi arrunta urtean 1706 ordukoa izango da. 2017an, Arabako Esku Hartze Sozialeko hitzarmen kolektiboan ezarritako lanaldi-laburtzeak aplikatuko dira.

Lanaldi arrunta astelehenetik ostiralera 8: 00etatik 15: 00etara izango da. Horrez gain, as-tean behin (astelehenetik ostegunera), langileek arratsaldez lan egin behar dute, 17: 00etatik 21: 00etara. Langile bakoitzak asteko egun batean egingo du lan, arratsaldero langileak ego-teko. Jardueraren beharren arabera, beste banaketa bat adostu daiteke. Teknikoki bideragarria denean eta langileekin hala adostuz gero, ostiral arratsaldeetan ez da lanik egingo.

Jai eta zubi bezperetan, lanaldi etengabea egin daiteke, ohiko lanordu-kopuru bera eginez.

Jardueraren premia bereziek eraginda langileak gehiegizko lanaldia egiten badu, betiere probintzia-idazkariak aldez aurretik onartuta, langileak dagozkion osagarriak jasoko ditu apar-teko ordu gisa. I. eranskinean gehiegizko lanaldia interpretatzeko irizpide orokorrak ezarri dira.

60 minutuko ordutegi-malgutasuna ezartzen da, zehaztutako lanera sartzeko orduari nahiz lanetik irteteko orduari dagokienez, eta, eguerdian, gutxienez, ordu bateko atsedenaldia egin behar da.

Halaber, bi zubi finkatuko dira bulegoko langileentzat. Egutegiaren arabera zehaztuko dira horiek. Gainerako langileek beste data batzuetan hartuko dituzte zubiak, departamentuen be-harrak kontuan izanda, betiere urteko lanaldia betetzen badute.

Zerbitzuarekin lotutako arrazoiengatik, ezinezkoa bada indarrean dagoen lan-egutegian ezarritako zubiak hartzea, enpresak eta langileak adostutako egunetan hartuko dira zubi horiek.

Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan adierazitakoaren ondorioetarako, lanaldiaren ehu-neko 100 modu erregularrean banatuko da, eta ezin izango da banaketa irregularrik egin hitzarmen honetan espresuki xedatutakotik kanpo.

2. Urtero egutegi bat osatuko da, eta bertan dauden lan-banaketak agertuko dira (II. erans-kina).

18. artikulua. Etena lanaldiaren barruan

Hitzarmen honen eremu subjektiboan bildutako langileek, betiere lanaldi etengabearen iraupena gutxienez 5 ordukoa bada, 20 minutuko atsedena egiteko eskubidea edukiko dute lanaldian eta atseden hori egiaz egindako lan gisa zenbatuko da.

Page 10: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

10/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Atseden honek ezin izango dio zerbitzuen prestazioari eragin, eta oro har, goizez egindako jardueretan, 9: 30etatik 12: 30etara bitarte egin ahal izango da.

19. artikulua. Udako lanaldia

Ekainaren 1etik irailaren 15era bitarteko denboraldian, zirkunstantziek eta lanaren antola-menduak aukera hori ematen duten zentroetan, lanaldi trinkoa ezarri ahal izango da, egunero gutxienez etengabeko 7 ordukoa izanik; 09: 00etatik 14: 00etara bitarte finkoa izango da. Horri jarraiki izaten den lanaldi-murrizketa urtean errekuperatuko da, dagokion lan-egutegiak ezartzen duen moduan.

VII. kapitulua

Oporrak, lizentziak eta baimenak

20. artikulua. Oporrak

1. Enpresan urte bakoitzeko benetako zerbitzua emateagatik ordaindutako 22 lanegu-neko oporraldia ezarriko da edo, hala dagokionean, zerbitzu eraginkorrari dagokion zati proportzionala; enpresa-zuzendaritzak onartutako planifikazioaren arabera, urte naturalaren barruan hartu beharko dira.

Urtean zehar kontratua amaitzen zaienek dagozkien oporren zati proportzionala hartzeko eskubidea edukiko dute. Horretarako, larunbatak ez dira laneguntzat hartuko, ordutegi berezie-tan izan ezik.

2. Jarraipena behar duen programa batean barne hartuta dauden langileentzat, zerbitzuen premien arabera, oporrak txandaka izango dira.

Langilearen amatasunagatiko kontratuaren etenaldia eta oporraldia aldi berean gertatzen badira, amatasunagatiko etenaldia amaitzen denean oporrak hartu ahal izango ditu.

3. Oro har, oporraldia ezin izango da banatu hiru zatitan baino gehiagotan.

4. Oporraldia langilearen aldi baterako ezintasunarekin bat badator, eta langileak ezin baditu oporrak dagokien urte naturalean hartu, ezintasuna amaitu ondoren hartu ahal izango ditu, ezintasuna sorrarazi duen gertakizuna eta ezintasun-aldiaren iraupena edozein izanda ere.

21. artikulua. Baimenak

Langileak, aldez aurretik jakinarazita eta egoki justifikatuta, honako ordaindutako baimen hauek jasotzeko eskubidea izango du, arrazoi hauetako batengatik, eta denbora honetarako:

a) Hamasei egun natural, langilea ezkontzen bada.

b) 3 lanegun ezkontidearen edo izatezko bikotekidea hiltzen bada edo gaixotasun larri bat badu, baita bigarren mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza edo egiaztatutako iza-tezko bikote bidezko ezkontza-ahaidetasunezko senide bat hiltzen bada edo gaixotasun larri bat badu ere. Aipatutakoak langilearen bizilekutik bestelakoa den herrian gertatzen badira, lizentzia-epea 5 egunekoa izango da, betiere herria gutxienez 100 kilometrora badago. (Ezkon-tidea, izatezko bikotekidea edo seme edo alabaren bat hiltzen bada, langileak hilabete bat baino gehiago iraungo ez duen ordaindu gabeko baimena eskatu ahal izango du soldatarik gabeko beste lizentzia batzuk izanik ere).

Kode Zibilaren 915. eta hurrengo artikuluen arabera: bigarren mailarainoko odol-ahaideta-sunak hauek barne hartzen ditu: ondorengoenganako zuzeneko lerroan, seme-alabak (lehen maila) eta bilobak (bigarren maila); aurrekoenganako zuzeneko lerroan, gurasoak (lehen maila) eta aitona-amonak (bigarren maila); eta alboko lerroan, anai-arrebak (bigarren maila).

Ezkontza-ahaidetasunean honako hauek barne hartuta daude: ezkontidea, seme-alaben eta biloben ezkontideak eta haien gurasoak eta ezkontzazko aitona-amona eta anai-arrebak.

Page 11: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

11/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Egiaztatutako izatezko bikoteko egoeretatik ezkontza-ahaidetasunezko harreman berak on-dorioztatuko dira.

Baimen hori osaba-izeben eta iloben ezkontza-ahaidetasun edo odol-ahaidetasunezko egoe-retara ere zabalduko da.

c) Herri berean ohiko etxebizitzaz aldatzeagatik egun 1, eta 2 egun beste herri batera aldatzeagatik.

d) Emakume langileek, bederatzi hilabete baino gutxiagoko seme edo alaba edoskitzeagatik, lana ordu betez uzteko eskubidea izango dute eta ordu hori bi zatitan hartu ahal izango dute. Emakumeak, bere borondatez eta helburu berarekin, lanaldi arruntaren murrizketa batekin ordeztu ahal izango du eskubide hori, ordu-erdi hartu ahal izango du lanaldiaren hasieran edo amaieran edota ordubete lanaldiaren hasieran edo amaieran edo ordu kopurua gehitu eta amatasun-baja amaitzean hartu. Eskubide hau aitak baliatu ahal izango du, betiere amak aldi berean baliatzen ez badu.

Adopzioa edo harrera gertatzen denean, adingabea 9 hilabete baino gazteagoa bada, lan-gileek arestian aipatutako eskubide berberak hartu ahal izango dituzte, adingabea familiaren baitan hartua izan denetik.

h) Egun bateko baimena azterketak egiteko, langilea irakaskuntza arautuak egiten ari bada edo EPEko frogaren bat egiten badu.

i) Bigarren mailarainokoa den ahaide baten ezkontzara joateko egun bateko baimena, betiere ezkontza lanegunen batean egiten bada, hau da, astelehenetik ostiralera.

j) Urtean norberaren aukerako bost egun edo dagokion zati proportzionala urtebete baino gutxiago irauten duten kontratazioaldietan.

k) Nahitaezko betebehar publiko eta pertsonaletarako: beharrezkoa den denbora. Hitzarmen honen ondorioetarako, hauek hartuko dira, besteak beste, betebehar publiko edo pertsonal saihestezintzat:

1. Nortasun-agiri nazionala, bizitzeko eta lanerako baimena, gidabaimena, pasaportea eta ziurtagiriak, erakunde ofizialetako erregistroak eta abar egitea eta berritzea.

2. Epaitegietako, polizia-etxeetako, gobernu zibiletako edo antzekoetako zitazioak.

3. Ordezkaritzaren kargu publikoa betetzea. Lehen adierazitako egitekoa betetzeak hiru hila-beteko epean lanorduen ehuneko 20an baino gehiagoan lanik ez egitea badakar, erakundeak hitzarmen honen 42. artikuluan araututako eszedentzia-egoerara pasatu ahal izango du langile hori.

4. Langilea bera edo lehen mailarainoko odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasu-nezko senitartekoarekin medikuaren kontsultara joateko, behar den denbora; betiere, kontsultak sistema publikoan egiten badira.

5. Eginkizunei dagokienez eskumena duen erakunderen batek ofizialki aitortutako honda-mendiek langilearen ohiko bizilekua osatzen duten ondasun higiezinetan eragindako kalteei aurre egiteko.

6. Eginkizun sindikalak edo langileen ordezkaritza-lanak betetzeko, legearen eta hitzarmen honetan ezarritako baldintzen arabera.

— Baldin eta jaio aurreko azterketak egin behar badituzte, edo erditzeko prestatzeko tek-nikak landu, haurdun dauden langileek eskubidea izango dute lanera ez joateko, ordainsaria kobratzeko eskubidea izanik, betiere, erakundeari aurrez jakinarazten badiote eta lanaldiaren barnean izan behar duela egiaztatzen badute.

Page 12: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

12/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Egun osoetako lizentzia eta baimen guztiak lanaldi osokoak izango dira, lanaldia dena delakoa izanik.

— Edozein motatako lizentzia edo/eta baimena behar duen eta gauez lanean ari den langi-leak aurreko edo hurrengo gaua aukeratu dezake.

EAEn aplikagarria den araudia betez, erregistratuta dauden izatezko bikoteak ezkondutakoen parekoak izango dira, aitortzen zaizkien onurei dagokienez.

22. artikulua. Lizentziak

Urtebetetik gorako antzinatasuna duten langile guztiek urtean gehienez bi aldiz soldatarik gabeko baimena eska dezakete, gehienez 30 egunera heldu arte. Eskatu daitekeen gutxieneko epea 3 egunekoa da, eta asteko atsedenari, jaiegunei edo oporrei dagozkien egunak erantsiko zaizkio.

Eskatzaileak eskaeraren berri 15 egun lehenago eman badu eta langileen ehuneko 5 baino gehiago ez badago lizentzia hori hartuta, lizentzia eman egin behar zaio.

Atal honetako lizentziak hondamendi humanitario gisa ezarritako zona batera joateko ema-ten bazaizkie langile espezializatuei, eta lekualdatzea antolatuta eta baimendutako erakunde humanitarioen bitartez gauzatzen bada, ez da 15 egun lehenago jakinarazi beharko.

23. artikulua. Aldi baterako lan-ezintasuna

Aldi baterako lanerako ezintasun egoeran dauden langileek,180 egunetan, lana egin ahal izanez gero jasoko luketen lansari arruntaren ehuneko 100 jaso ahal izateko behar den osagarria jasoko dute lehenengo egunetik, aparteko orduak eta baja aldian dauden bitartean sortutako soldata-igoerak barne.

VIII. kapitulua

Lan kontratua etetea eta azkentzea

24. artikulua. Kontratu-etetea lanpostua gordetzeko eskubidearekin

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategineko 45. eta 48. artikuluetan ezarritakoa aparte utzi gabe, langileek kontratua eteteko eskubidea edukiko dute; gorde egingo zaie lanpostua eta aldi hori antzinatasunari begira zenbatuko da honako kasu hauetan:

a) Langilearen amatasuna, gehienez ere etenik gabeko 17 astez. Erditze multiplea baldin bada, 2. seme-alabatik aurrera izandako seme-alaba bakoitzeko 2 aste gehiago luzatu ahal izango du. Interesdunak aukeratuko du etenaldia nola banatu, baina, umea izan eta berehala, sei aste hartu beharko ditu.

Adopzio edo harrera gertatzen bada, Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 48.4 artikuluan ezarritakoa (edo ordezten duen xedapena) kontuan hartuko da. Bai aitak eta bai amak lantoki berean lan egiten badute, ezingo dute eskubide hori aldi berean baliatu.

b) Langileari askatasuna kentzea, zigor-epairik ez dagoen bitartean, prebentzioz atxilotzea eta behin-behineko espetxeratzea barnean hartuta.

c) Aldi baterako zerbitzuak ematea Espainiako Gurutze Gorrian edo nazioarteko lankidetza programetan. Langileak zerbitzua amaitu zuenetik gehienez hilabete baten buruan berriz lanean hasi beharko du, eta berriz lanean hasteko eskaera egiten ez badu, gutxienez bi urtean interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia- egoeran egongo da.

d) Estatuko, autonomia erkidegoetako edo toki administrazioko gobernuek goi-kargu bat betetzeko izendatzea edo behin-behineko kontratuarekin lanean hastea, bakoitzari dagokion eremuan, ministro edo estatuko idazkari gisa. Lanpostua utzi zuenetik 30 egunez, izendapena baino lehenago edukitako lanpostua lortzeko eskubidea edukiko du langileak, eta baita berriz

Page 13: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

13/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

lanean hastekoa ere; egingo ez balu, gutxienez 4 hilabetean interes partikularragatiko boron-datezko eszedentzian egongo litzateke.

e) Behin-behineko lan-etetea diziplina-espedientea edo zigorragatiko diziplina-etetea bideratzen den bitartean.

f) Langileen Estatutuaren 48.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki, langilearen baliaezintasun iraunkorra, baldin eta onera egin duen eta berriz lanean has daitekeen jakiteko azterketa egingo bazaio.

25. artikulua. Lanaldi-laburtzea eta eszedentziak

1. Lana eta familia bateragarri egitea: langileek lanaldia murrizteko eskubidea izango dute Langileen Estatutuaren 37.5 artikuluan ezarritako egoera eta baldintzetan. Eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko lanaldiak murriztu daitezke.

2. Langileak, bere gain duen legezko zaintzaren ondorioz, hamabi urte baino gutxiagoko haur bat edo ezindu fisiko, psikiko edo sentsoriala (ordaindutako jarduerarik egiten ez duena) zaindu behar baldin badu, lanaldia laburtzeko eskubidea izango du, eta modu proportzionalean murriztuko zaio soldata, haren iraupenaren zortzirenean, gutxienez, eta erdian, gehienez. Mu-rrizte hori egiteko eta gozatzeko, erreferentzia-alditzat eguneko lanaldia hartuko da. Asteko, hileko edo urteko lanaldia ere erreferentzia-alditzat hartuko dira, erakundea ados baldin badago.

Eskubide bera izango dute familiako kideren bat zaindu behar dutenek, baldin eta ahaide hori odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara artekoa bada eta adi-nagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu eta ez badu ordain-dutako jarduerarik egiten.

Eskubide honetaz aldi berean ezingo dira zentroko bi langile baliatu, baldin eta egoera sortu duena pertsona bera bada. Langileak zehaztu beharko du lanaldi-laburtzearen ordutegia, eta bere ohiko lanaldira itzuli baino hamabost egun lehenago jakinarazi beharko dio erakundearen zuzendaritzari.

3. Familia bateragarri egitea.

IV. eranskina

4. Borondatezko eszedentziak: borondatezko eszedentzia, lanpostua gordetzeko eskubidea-rekin, Arabako Gurutze Gorrian gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskatu ahal izango dute.

Eszedentzialdia hasi baino hilabete lehenago egin beharko du eskaera langileak. Enpresak hartutako erabakia 30 egunen buruan eman beharko da eta eraginpeko langileari eta enpre-sa-batzordeari jakinarazi beharko zaie.

Eszedentzia gutxienez 4 hilabetekoa eta gehienez 3 urtekoa izango da, eta azkeneko boron-datezko eszedentzia amaitu zenetik 3 urte igaro direnean baino ezin izango du hartu langileak beste eszedentzia bat.

Langileak ezin izango da eszedentzia-egoerara igarotzea eskatu langileari diziplina-espe-dientea zabaltzen zaionean, espedientea izapidetzen ari diren bitartean eta jarritako zigorra betetzen ez duen arte.

Eszedentzialdian, ordezko batek beteko du lanpostu hutsa, eta, eszedentzian zegoen lanpos-tuaren jabea lanera itzultzen denean, ordezko langileak lan egiteari utziko dio, eta lan-harre-mana amaitutzat joko da. Langileak lanbide-heziketako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea du, lanpostura egokitze aldera.

5. Nahitaezko eszedentzia seme-alabak, ezkontidea, eta aurrekoak eta ondorengoak zaintzeko:

Page 14: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

14/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

1. Langileek eszedentzia hartzeko eskubidea edukiko dute seme edo alaba bakoitza zaintzeko, bai norberarena bai adoptatua izan, umearen jaiotza-egunetik hasita edo epaileak adopzioa onartzeko epaia ematen duen egunetik hasita, adingabeak 12 urte bete arte. Bi gurasoek lan egiten badute, bietako batek bakarrik har dezake eszedentzia. Eszedentzia, behin umearen jaiotze-data igarota edo epaileen adopzio-erabakia igarota eskatu ahal izango da, baina betiere gehienez 3 urtekoa izango da. Semea edo alaba gutxitu fisiko edo psikikoa bada, eta behar bezala egiaztatzen bada, eszedentzia 5 urtekoa izan ahal izango da.

Seme edo alaba bakoitzak beste eszedentzia baterako eskubidea emango du; beste eszedentzia bat hartuz gero, une horretan baliatzen ari den eszedentzia bertan bukatuko da.

Egoera horretan dauden langileek lehenengo urtean lanpostua gordetzeko eskubidea edu-kiko dute. Lehenengo urte hori igarotakoan, herri bereko eta talde profesional bereko lanpostu bat erreserbatuko zaio. Langilea eszedentzia-egoeran dagoen denbora antzinatasunari eta in-teres partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzeari begira zenbatuko da, eta langileak lanbide-heziketako ikastaroak egiteko eskubidea izango du, batez ere langileak berriz lanean hasi behar badu.

Seme edo alabak zaintzeko eszedentzialdia amaitu baino 15 egun lehenago, lanean berriz hasteko eskaera egiten ez badu, langilea ofizioz deklaratuko dute interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia-egoeran gutxienez lau hilabeteko aldirako.

2. Artikulu honetan aipatutakoaren arabera, adingabeak hartzeak adoptatzearen ondorio berberak edukiko ditu.

3. Langileek eszedentzia-egoeran egoteko eskubidea edukiko dute haien ezkontidea zaintzeko, baita berekin bizi den ezkontza-harreman bidezko edo odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko pertsona ere, betiere pertsona horri beha-rrezkoa bazaio ezintasunaren edo gaixotasun larriaren ondorioz, behar bezala egiaztatuta eta gehienez hiru urteko denboraldirako.

Langileek eskubidea edukiko dute eszedentzialdian egondako denbora zenbatzeko antzinatasunari begira, eta herri bereko jardueretan berriz lanean hasteko.

26. artikulua. Borondatezko eszedentziaren ondorioak antzinatasunean eta lanpostu-igoe-ran

Borondatezko eszedentzia-egoeran dauden langileei, salbu eta umeak, ezkontidea, aurre-koak eta ondorengoak zaintzeko eszedentzia-egoeran daudenei, antzinatasunari eta lanpostuz igotzeari begira ez zaie eszedentzialdia zenbatuko. Eskubide ekonomikoak ez dira ezein kasutan sortuko.

27. artikulua. Berlaneratzeak

Lanpostua gordetzeko eskubidearekin eszedentzian egondako eta berriz lanean hasteko eskaera egiten duen langilea aurreko lanpostura itzuliko da, betiere 3 urteko epea bukatu baino 2 hilabete lehenago berlaneratzea idazki bidez jakinarazten bada.

28. artikulua. Lan-kontratua azkentzea

Lan-kontratua Langileen Estatutuaren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera amaituko da.

Bidegabeko kaleratzearen kalte-ordaina, era guztietako kontratu-amaitze edo kaleratzeetan, izan diziplinazkoa zein objektiboa, indibiduala zein kolektiboa, legeak ezarritakoa izango da.

Enpresaburuak 52.d artikuluko arrazoi objektiboak direla-eta (absentismoa) kontratua amaitzeko aukera erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da lantokiko langile guztien absen-tismo-indizea ehuneko 5 baino gehiagokoa izatea denbora-aldi berberetan (elkarren segidako bi hilabetetan edo elkarren segidakoak ez diren lau hilabetetan).

Page 15: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

15/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Gertakizun arruntek (gaixotasun arruntek edo lanekoak ez diren istripuek) eraginiko aldi baterako ezintasunen ondorioz lanera huts egiten denean, falta horiek ez dira zenbatuko, be-har bezala justifikatuta badaude, Langileen Estatutuaren 52.d) artikuluan, 3/2012 Legegintzako Errege Dekretuak emaniko idazketan, xedatutakoaren ondorioetarako.

29. artikulua. Erretiroa

Langileak nahitaez erretiratzea legeak unean-unean ezarritako adina betetzean, giza baliabi-deen politika eraginkor bat ezartzeko, horren bidez behin-behinekotasuna murrizteko eta betiere enplegu egonkor eta kalitatezkoa sustatzeari begira.

Artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitakoa gorabehera, Gizarte Segurantzaren Sistema Publikoko kotizaziopeko erretiro-pentsioa eskuratzeko eskatzen diren gutxieneko kotizazioaldiak osatzeko aukera izango du langile orok. Egoera horretan dauden langileek, beraz, gutxieneko gabealdia betetzen dutenean hartuko dute nahitaezko erretiroa.

Arabako Gurutze Gorriak aurreko ataletan bildutako eskubidea gauzatzeko beharrezko proze-dura-arauak ezarriko ditu.

30. artikulua. Kontingentziak

Kontingentzia profesionalei buruz (laneko istripuak eta laneko gaixotasuna):

Enpresak langileen legezko ordezkaritzarekin adostuko du zein izango den langile guztien kontingentzia profesionalen estaldura bere gain hartuko duen gizarte-segurantzaren erakunde kudeatzailea (INSS) edo erakunde laguntzailea (mutualitatea).

Kontingentzia arruntei buruz (gaixotasun arrunta eta lanez kanpoko istripua):

A). Kontingentzia arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasuneko prozesuak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin (INSS) kudeatzeko.

Enpresak edukiko du gertakizun arruntengatiko aldi baterako ezintasuneko prozesuak Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzailearekin kudeatzeko ardura (hau da, prestazio ekonomi-koaren jarraipenaren eta estalduraren kontrola), eta ezin izango du inoiz kudeaketa hori Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileekin (mutualitateak) hitzartu.

A). Kontingentzia arruntengatiko Aldi Baterako Ezintasuneko prozesuak Gizarte Seguran- tzaren erakunde laguntzaileekin (mutualitateak) kudeatzeko.

Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasuneko prozesuak kudeatzeko (kontrola, jarraipena eta estaldura ekonomikoa) Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzailearekin (mutua-litatea) duen elkartze-hitzarmena amaitzen denean, enpresak salatu eta hitzarmen hori ebatziko du legez ezarritako baldintza eta epeetan. Aldi baterako ezintasuneko prozesu horien kudeaketa Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileari (INSS) esleituko dio eta ezin izango du, inolaz ere, kudeaketa hori berriz Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileekin (mutualitateak) hitzartu.

IX. kapitulua

Soldata-egitura

31. artikulua. Printzipio orokorrak

Honako hau hartzen da soldatatzat: langileak besteren kontura gauzatutako lan-zerbitzuen prestazio profesionalagatik jasotzen dituen lansariak, dirutan nahiz gauzatan, benetako lana ordaintzen dutenak, ordaintzeko era edozein delarik ere, zein lantzat zenbatzen diren atsedenaldiak ordaintzen dutenak.

Page 16: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

16/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

32. artikulua. Lansari-egitura

Hitzarmen honen lansari-egitura honako hau da:

1. Oinarrizko soldata.

2. Aparteko ordainsariak.

3. Norberari dagozkion beste lansari batzuk:

Soldata-osagarriak:

• Soldata-osagarria.

• Prestasuna.

• Gaueko lanaren plusa.

• Jaieguna.

Soldata-taula III. eranskinean ageri da.

33. artikulua. Oinarrizko soldata

12 hilekotan ordaintzen den eta denbora-unitatearen arabera ezarritako langilearen ordain-saria da.

Artikulu honetan aipatutako KPIa kontuan izanda egingo da soldaten berrikuspena, eta ez du inolaz ere soldata-murrizketarik eragingo.

Artikulu honetan, KPIari esleitutako balioa ez da inoiz ere ehuneko 0,00 baino txikiagoa izango. Beraz, urteko KPIa negatiboa bada, ehuneko 0,00ko KPIa hartuta kalkulatuko da solda-ta-igoera.

34. artikulua. Aparteko pagak

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileek aparteko bi haborokin jasoko dituzte, eta oinarrizko soldataren, antzinatasunaren eta soldata-osagarriaren araberako hileko baten zen-batekoan ordainduko dira, ekainean eta abenduan.

Haborokin horien ordainketen zenbaketarako, ekaineko haborokina urtarrilaren 1etik ekaina-ren 30era bitarteko aldiari dagokio, eta abendukoa, uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari.

Urtean zehar lanean hasi edo lan egiteari utzi dion langileari zerbitzuak eskaini dituen sei-hilekoa zein den kontuan hartuta ordainduko zaio aparteko haborokina.

Ohiko lanaldia baino gutxiago lan egiten dutenek edo orduka lan egiten dutenek arestian aipatutako haborokinak jaso ahal izango dituzte, lan egiten duten denboraren arabera.

35. artikulua. Norberari dagozkion beste lansari batzuk eta soldata-osagarriak

1. Soldata-osagarria: hitzarmen honetan, talde profesional bakoitzaren oinarrizko soldata finkatze aldera, emandako definizio orokorrez gain beste ezaugarri batzuk dituenean langilearen lanpostuak.

Osagarri horiek erabat funtzionalak dira eta lanpostuaren jarduera betetzeak soilik baldintzatuko du haien ordainketa, edo aipatutako zirkunstantzien jarraipenak.

2. Lanaren kalitate edo kantitate handiagoagatiko osagarriak: honako gauza hauen arabera jasotzen dira: ohiko lanaldia baino gehiago lan egiteagatik, errendimenduagatik, lanpostu jakin batzuk betetzeagatik eta hainbat helburu edo emaitza lortzeagatik. Honako modalitate oroko-rretatik batzuk hartu ahal izango dituzte:

Page 17: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

17/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

2.1 Aparteko orduak: enpleguari buruz indarrean dagoen akordioak (EHAA, 1999ko otsailaren 2a) egoera berezi hauetara mugatzen du aparteko orduak betetzea erabakitzeko aukera:

* Ezinbesteko kasuetan -ezbeharrak edo beste kalte berezi batzuk aurreikusteko eta konpontzeko-.

* Dena dela, egiaztatu egin beharko da langile berriekin ezin dela gehiegizko lan hori egin, arrazoi hauengatik:

a) Lan-denbora oso laburra izanik, ezin delako egin kontratu berririk.

b) Enplegu-zerbitzu publikoen lankidetza eskatuta, haiek enpresa eskatzaileari ez diotelako eman lanposturako prestakuntza egokia duten langilerik.

Nolanahi ere, langileen ordezkariek jakinarazi egin beharko dute arestian adierazitako egoera horiek gertatzen direla.

Aparteko orduak ordu libreen bidez konpentsatuko dira, betiere alde teknikotik bideraga-rria bada, eta aparteko ordu-kopuruen arabera. Konpentsazio eta ordainsariaren irizpidea ho-nako hau izango da: lanegunetan lan egindako ordu bakoitzeko ordu eta erdi, eta bi ordukoa larunbatetan edo jaiegunetan lan egindako ordu bakoitzeko. Aparteko orduak egin aurretik probintzia-idazkariak idazki bidez baimena eman beharko du, eta bertan zenbat ordu eta nola konpentsatuko diren azalduko da.

2.2 Produktibitatea eta ekoizpen-pizgarriak: egun dauden edo etorkizunean sor litezkeen osagarri guztiak dira, eta lanpostuetan edukitako errendimenduaren arabera jasotzen dira edo enpresak zehaztu beharreko eta lortutako hainbat helburu edo emaitzaren arabera.

2.1 Lokalizatzea eta prestasuna: osagarri hori ez da finkagarria eta ordutegi-prestasuna-gatik jasotzen da edota lokalizatzeko eta komunikatzeko baliabideak erabiltzeagatik, hala nola, sakelako telefonoa.

3. Lan pertsonalagatiko osagarria: langile bakoitzak izan dezakeen soldata-osagarri pertsonala. Osagarri hori eta oinarrizko soldata gauza bera izango da.

36. artikulua. Lansaria, betiere ohiko lanaldia baino laburragoa den lanaldiaren edo ordukako lanaldiaren kasuan

Ohiko lanaldia baino laburragoa den lanaldian edo orduka lan egiten duten langileek oina-rrizko soldata, aparteko orduak eta lan egindakoaren arabera lanpostuari dagokion osagarria jasoko dituzte. Gainerako ordainsari-kontzeptu guztiak erregulatzen dituzten arauen arabera kalkulatuko dira.

37. artikulua. Dietak eta joan-etorriak

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileek eskubide hauek dituzte:

Laneko arrazoiengatik eta enpresaren aginduak jarraituz lanpostuaren egoitzatik kanpo joan behar duten langileek eskubide hauek izango dituzte:

— Enpresak gosariaren, bazkariaren eta afariaren gastuak ordainduko ditu. Eguneko hiru otorduak ordainduko dira, eta horiek justifikatzeko, faktura aurkeztu behar dute langileek. Egu-nean, 45 euro gasta ditzakete gehienez ere.

— Langileak eskubidea du otorduen gutxi gorabeherako kostuarekin bat datorren zenbate-koa aurrez eskudirutan jasotzeko.

— Enpresak, lan-arrazoiak direla eta, enplegaturen bati garraio publikoa erabiltzeko agintzen badio, bidaia egiteko txartelak edo tiketak aldez aurretik emango dizkio. Enpresak ezin baditu garraio-txartelak aurrez erosi, kostua ezin delako zehaztu edo beste edozein arrazoirengatik, enpresak garraioaren gutxi gorabeherako kostua emango dio langileari.

Page 18: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

18/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Laneko joan-etorrien ondorioz, langileak etxetik kanpo lo egin behar badu, enpresak aurrez kontratatuko du ostatua. Gastu hori enpresak kudeatuko eta ordainduko du beti, kon-tratatutako ostatu-zerbitzuarekin harremanetan jarrita.

— Langile batek, lan-arrazoiak direla eta, bere ibilgailu pribatua erabili behar badu joan-eto-rriren bat egiteko, lanpostutik atera denetik egin duen kilometro bakoitzeko 0.29 euro ordain-duko zaizkio.

— Erakundeak ibilgailurik badu eta eskuragarri badago, eta langilea hura erabiltzea eskatzen badu, erakundeak ibilgailu hori erabiltzeko baimena emango dio.

X. kapitulua

Diziplina-araubidea

38. artikulua. Falten mailaketa

1. Enpresaren zuzendaritzak langileak zigortu ahal izango ditu, kontratuan zehaztutako be-tebeharrak betetzen ez badituzte, honako epigrafe honetan zehaztu diren falten eta zigorren mailaketaren arabera.

2. Langileek lanean edo lanaren ondorioz egindako diziplina faltak honela mailakatuko dira: arinak, astunak eta oso astunak.

a) Honako hauek hartuko dira falta arintzat:

a.1 Jendea eta oro har zerbitzuaren erabiltzaileak behar bezala ez tratatzea, ezta lankideak edo mendekoak ere.

a.2 Arrazoirik gabeko atzerapena, zabarkeria edo axolagabekeria zereginak betetzerakoan.

a.3 Justifikatu gabeko kausa batengatiko ez-laneratzea behar adina aurrerapenarekin ez jakinaraztea, hori ezin izan duela egin frogatzen duenean izan ezik.

a.4 Frogatutako arrazoirik gabe, hilean egun bat edo bi lanera ez joatea.

a.5 Lan-ordutegia hilabete batean hiru-bost aldiz ez betetzea.

a.6 Enpresaren lokal, material eta dokumentuak behar bezala ez zaintzea.

a.7 Oro har, zereginak ez betetzea, zuritu ezinezko zabarkeriagatik edo axolagabekeriagatik.

b) Honako hauek hartuko dira falta astuntzat:

b.1 Lan-jardunean begirunerik gabe jokatzea jendearekin.

b.2 Indarrean dagoen araudian lan-arriskuen prebentzioaren arloan bildutako eginkizunak modu larrian ez betetzea.

b.3 Hilabete batean hiruzpalau aldiz lanera ez joatea, justifikatutako arrazoirik gabe.

b.4 Lan-ordutegia hilabete batean sei-hamar aldiz ez betetzea, metatuta hilabetean gutxienez hamar ordu direnean.

b.5 Lanaldiak irauten duen bitartean lanpostua arrazoi justifikaturik gabe uztea.

b.6 Beste langile batzuk puntualtasunari, lanera bertaratzeari eta bertan irauteari dagozkion arloetan portaera desegokia dutela aditzera emateko itxurak egitea, edo haien portaera dese-gokia estaltzea.

b.7 Enpresaren lokaletan, materialean eta agirietan kalte larriak sor ditzakeen axolagabe-keria.

b.8 Epeak eta prozedurazko xedapenak ez betetzea bateraezintasun-gaiari dagokionez, baldin eta horrek bateraezintasun-egoerari ez eustea eragiten badu.

Page 19: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

19/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

b.9 Falta arina betetzea, baldin eta gutxienez bi falta arin baditu zenbatuta eta ez baliogabe-tuta, edo horiek baliogabetzeko aukerarik ez badago.

b.10 Langileak bere kargu utzitako funtzioak betetzeko garaian nagusikeriaz jokatzea. Nagu-sien ekintzak nagusikeriatzat hartuko dira hitzarmen kolektibo honek, Langileen Estatutuak eta indarrean dauden gainerako legeek aitortutako langileen eskubideen arteko bat urratzea dakar-tenean, eta urraketa horren ondorioz menpekoak kalte materiala edo morala jasaten duenean.

b.11 Lantokiko lokalen barruan erretzea.

c) Honako hauek hartuko dira falta oso astuntzat:

c.1 Lanean diziplinarik ez izatea edo nagusiak, lankideak edo menpekoak errespeturik gabe tratatzea.

c.2 Goragokoen aginduak edo lanpostuaren zeregin zehatzak ez betetzea edo zerbitzuarentzat ondorio larriak sortzen dituzten edo sor ditzaketen axolagabekeriak.

c.3 Itxurak egitea, gaixo dagoelakoan edo istripuren bat izan duelakoan.

c.4 Lan-errendimendua –arrunta edo itundutakoa– borondatez eta modu jarraian moteltzea.

c.5 Lanaren ondorioz dakizkizun datu edo gaiak bidegabe erabiltzea edo besteei ezaguta-raztea.

c.6 Agindutako zereginetan iruzur egitea, leialtasun falta eta konfiantza-abusua izatea.

c.7 Langileak, banaka nahiz taldean, ageri-agerian men ez egitea.

c.8 Agindutako lanak bete gabe uzteak dakarren errendimendu-falta nabarmena.

c.9 Zerbitzuko datuak eta informazioak gurata faltsutzea.

c.10 Hilean bost egunetik gora lanera huts egitea justifikatu gabe.

c.11 Lan-ordutegia ez betetzea hilabete batean hamar alditan baino gehiagotan, edo hiruhi-leko batean, hogei alditan baino gehiagotan.

c.12 Falta astun bat egitea, baldin eta gutxienez bi falta astun badauzka zenbatuta eta ez baliogabetuta, edo horiek baliogabetzeko aukerarik ez badago.

c.13 Sexu-jazarpena.

c.14 Neutraltasunaren edo independentzia politikoaren urraketa, emandako eskumenak edozein motatako edo eremutako hauteskunde-prozesuetan eragiteko erabiliz.

c.15 Askatasun publikoei eta eskubide sindikalei oztopoak jartzea.

c.16 Lanagatiko mozkin ekonomikoak eskuratzea langileak duen lanpostuarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

c.17 Sekretu profesionala urratzea, datuak eta programak faltsutzeko asmoz manipulatzea, edo enpresaren baliabide teknikoak norberaren interes ekonomikoen arabera erabiltzea.

c.18 Ohiko mozkorraldia edo toxikomania, lanari kalteak eragiten badizkiote.

c.19 Nagusiek edo goragokoek beren mendekoek egindako falta astunak edota oso astunak toleratzea edo estaltzea.

c.20 Indarrean dagoen araudiak lan-arriskuen prebentzioaren arloan ezartzen dituen eginbe-harrak modu oso larrian ez betetzea, hots, eginbehar horiek ez betetzeak beste langile batzuen edo hirugarrenen osasunari eta segurtasunari eragin diezaiekeenean.

Page 20: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

20/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

39. artikulua. Zigorrak

1. Falten kalifikazioaren arabera ezar daitezkeen zehapenak honako hauek izango dira:

a) Falta arinengatik:

- Idatzizko ohartarazpena.

- Enplegua eta soldata kentzea, bi egunez gehienez ere.

b) Falta astunengatik:

- Lanpostuz edo mailaz igotzeko ezgaitzea, eta baita hautaprobak egiteko ere, betiere ez urtebetez baino gehiagoz.

- Hiru egunetik hiru hilabetera bitarte enplegua eta soldata kentzea.

c) Falta oso astunengatik:

- Hiru hilabete eta egun batetik sei hilabetera bitarte enplegua eta soldata kentzea.

- Lanpostuz edo mailaz igotzeko ezgaitzea urtebete eta egun batetik bost urtera bitarte.

- Beste herrialderen batera nahitaez lekuz aldatzea, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

- Kaleratzea.

Ezin izango da jarri oporrak gutxitu edo langileen atsedenerako eskubideak gutxitu ditzakeen zigorrik edo isunik.

1. Zigorraren irismena, kategoria bakoitzaren barruan, besteak beste, honako faktore hauek kontuan hartuta egingo da:

a) Jokabidean ikusten den nahita egitearen, ez konturatzearen edo utzikeriaren maila.

b) Enpresaren interesari egindako kaltea, ahal denean ekonomikoki kuantifikatuz.

c) Errepikatzea edo behin eta berriro egitea.

3. Falta astunen eta oso astunen kasuan, enpresak diziplina-espedientea abiaraziko dio lan-gileari, eta sindikatu-ordezkaritzari jakinaraziko dio, jakinaren gainean egon dadin eta dagokion txostenak idatz ditzan. Espedientea zergatik abiarazi den jakinarazteko idatzitako gutunean, enpresak 15 eguneko epea emango dio eraginpeko langileari alegazioak aurkezteko.

40. artikulua. Preskripzioa

Falta arinek hamar egunera preskribituko dute, astunek hogei egunera, eta oso astunek, berriz, hirurogei egunera; egun horiek guztiak enpresak faltak egin zirela jakin zuen egunetik aurrera zenbatuko dira, eta, edozein kasutan, falta egin zenetik sei hilabetera. Dena den, epe horiek abiarazitako espedientearen berezko ekintza edo aurretiazko informazio orok eten ahal izango ditu, interesdunari eman dakiokeen entzunaldiak barne.

41. artikulua. Deuseztapena

Ezarritako zigor guztiak zigortutako langilearen espedientean idatziko dira, eta Organo ins-truktoreak ofizioz edo alderdiren batek eskatuta deuseztatuko dira; falta arina izatean hiru hila-bete geroago, urtebete falta astuna bada, eta bi urte oso astuna bada.

XI. kapitulua

Sindikatuak

42. artikulua. Berme sindikalak

Enpresa-batzordeko kideek, langileen delegatuek eta sindikatuko delegatuek Langileen Esta-tutuak eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoak ezartzen dizkieten bermeak edukiko dituzte.

Page 21: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

21/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

43. artikulua. Ordezkaritza organoak

Langileen ordezkaritza-organoak Langileen Estatutuko Testu Bategineko 62. 68. artikuluetan ezartzen denaren araberakoak izango dira.

44. artikulua. Batzorde paritarioa

Batzorde paritarioa enpresako bi ordezkarik eta langileen ordezkaritzako bi kidek osatzen dute, eta hitzarmen kolektiboa ongi interpretatzea eta aplikatzea du helburu. Alderdi negoziatzaileek izendatuko dituzte batzordeko kideak. Horiek izendatzeko aholkularien laguntza eska dezakete. Aholkulariek hitz egiteko eskubidea dute baina ez, ordea, boto-eskubiderik.

Batzordea alderdietako batek 72 ordu lehenago hala eskatuta bilduko da. Bilera deitzean, gai-zerrenda erantsi behar da.

Batzorde paritarioak bi alderdien (sindikatua eta enpresa) gehiengoaren aldeko botoa be-harko du akordioak hartzeko. Hitzarmen hau interpretatzen duten akordioek eraginkortasun juridikoa izango dute.

Batzordeak honako eginkizun hauek izango ditu bere esku:

A) Hitzartutakoa zaintzea, jarraitzea eta interpretatzea.

B) Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, eta hitzarmena salatzean (negoziazio kolektiboak iraun bitartean), gizarte-bakea zaintzea.

C) Hitzarmena beste administrazio- eta jurisdikzio-organoek baino lehen interpretatzea, eta, hala dagokionean, bere burua arbitrajea egiteko eskaintzea, baldin eta hitzarmen honetan ezarritakoa aplikatzeak gatazka kolektiborik eragiten badu.

Hitzarmena sinatu duten bi alderdietako edozeinek batzorde paritarioa berehala biltzea eta bitartekaritza lana egitea eska dezake.

Batzorde paritarioaren erabakiek balioa izan dezaten, ordezkaritza bakoitzaren botoen ehu-neko 51k berretsi beharko ditu.

Batzorde paritarioan sortzen diren desadostasunak, betiere, Lan Gatazkak Judizioz Kanpo Konpontzeari buruzko II. Akordioan (PRECO II) (2000/04/04ko EHAA) araututako bitartekaritza-prozeduren arabera ebatziko dira.

Batzorde paritarioko kide titularrek baimen ordaindua izateko eskubidea izango dute batzordea biltzen den egunetan, eta enpresak ordainduko ditu lan hori egitean sortzen diren gastuak.

Gatazkarik sortzen bada, gatazka eragin dutenek batzorde paritarioari eztabaidaren edo zalantzaren berri emango diote idatziz.

Hitzarmen hau aplikatzeak eragindako edozein gatazka kolektibo aurkeztu aurretik, auzia batzorde paritarioaren mende jarriko da nahitaez, haren interpretazioa eman dezan.

D) Hitzarmen honek ezarritakoa ez aplikatzearen ondorioz alderdietako batek dituen uziak ebaztea.

E) Langileen Estatutuan batzorde paritarioari egokitutako beste edozein funtzio.

Batzordeko bi ordezkaritza-alderdiek aho batez hartuko dituzte akordioak. Ondoren, akta labur batean adieraziko da zer akordio hartu diren, eta bilerara bertaratutakoek akta sinatutako dute. Akordioak baliozkoak izateko, batzordeko kide guztiak (edo titularren ordezkoak) bertaratu behar dira.

Batzordeak aurkeztutako kontsulta guztien ebazpenak eman behar ditu, horiek (dagokien dokumentazioarekin batera) jaso eta gehienez ere hamabost lanegunetan.

Page 22: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

22/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Enpresak hitzarmen kolektiboa aldi batean ez aplikatzeko asmoa badu (arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolamendukoak edo ekoizpenekoak direla eta), langileen ordezkariekin horreta-rako akordiorik lortzen ez badu, eta gatazkak konpontzeko lanbidearteko akordio aplikagarrien prozeduretara jota ere desadostasuna konpontzen ez bada, bi alderdien arteko akordioa beharko da (enpresaren ordezkaritzaren eta langileen ordezkaritzaren gehiengoaren arteko akordioa, alegia), hitzarmena ez aplikatzeari buruzko desadostasuna ORPRICCEren (edo, hala dagokio-nean, CCNCCren) esku jartzeko.

XII. kapitulua

Laneko osasuna eta segurtasuna

45. artikulua. Segurtasuna

Langileen osasuna zaintzea Erakundearen lan-harremanen oinarrizko eta lehentasunezko helburua da. Hala, bi alderdiek dagozkien arloetan lankidetzan aritzeko konpromisoa hartzen dute. Hala, laneko segurtasunari eta osasunari eragiten dien edozein gaitan, hauek aplikatuko dira: Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, hura garatzeko arauak eta aplikazio orokorreko beste lege batzuk. Une bakoitzean egiten diren berariazko jarduerak kontuan har-tuta, Erakundeak 31/1995 Legean eta hori garatzeko araudietan jasotako xedapenak beteko ditu interes eta arreta guztiarekin. Zehazki:

a) Bere zerbitzura dauden langile guztien segurtasuna eta osasun fisiko eta mentala berma-tuko ditu, lanari lotutako alderdi guztietan.

b) Etengabe jardungo du dauden babes mailak hobetzen eta Erakundearentzat egokien eta eskuragarrien diren teknikak aplikatuko ditu.

c) Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean eta hori garatzen duten araudietan ezarritako be-tebeharrak beteko ditu, eta bereziki, arriskuen ebaluaketari, babes neurriei, aldizkako kontrolei eta lanbideko arriskuei buruzkoak.

d) Gai horretan eskumena duten langileen ordezkaritza-organoekin lankidetzan arituko da.

e) Arreta berezia eskainiko die arriskuen aurrean ahulenak direnei eta, bereziki, haurdun daudenei, edozein gaixotasun, alergia edo arrisku berezi dutela adierazi dutenei eta behin-behi-neko langileei. Plantillako langileek ezinbestez bete beharko dituzte lan-arriskuen prebentzioko arauak eta bete daitezen lagunduko dute.

Langileek beren esku utzitako tresneria ez erabiltzea, gaizki erabiltzea, eta egoera txarrean dagoela ez ohartzea laneko betebeharren falta astuna da.

Langileen ordezkariek konpromisoa hartzen dute langileei kasuen eta egoeren arabera mo-durik egokienean informatzeko prebentzio neurriek eta ekipoak eta bitartekoak egoki erabiltzeak duten garrantziaz eta langileek dituzten betebeharrez. Zehazki:

a) Nolakoak diren eta zer arrisku eragin ditzaketen kontuan izanik, modu egokian erabiltzea makinak, aparatuak, erremintak, gai arriskutsuak, garraio-ekipoak, eta, oro har, lanean erabili-tako beste edozein baliabide.

b) Enpresaburuak emandako babes-baliabideak eta -ekipoak behar bezala erabiltzea, haren jarraibideen arabera.

c) Segurtasun-gailuen funtzionamendua edo bere jarduerarekin zerikusia duten lekuetan edo jarduera egiten den tokietan instalatzen diren gailuen funtzionamendua ez etetea, eta behar bezala erabiltzea.

d) Beren ustez eta arrazoizko zioengatik langileen osasunerako eta segurtasunerako arriskutsuak diren egoeren berri ematea hierarkiako nagusi hurrenari edo, hala badagokio, prebentzio-delegatuei.

Page 23: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

23/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

e) Ezarritako obligazioak betetzen laguntzea, lanean langileen segurtasuna eta osasuna babestearren.

f) Erakundearekin lankidetzan aritu behar dute langileek, lan-baldintza seguruak bermatzeko eta lanak arriskurik sor ez dezan langileen segurtasunean eta osasunean.

46. artikulua. Lan-osasuna

a) Urtero, erakundeak osasun-azterketa ordainduko die langileei.

b) Kutsatze arrisku handia dagoen zerbitzuetan, sei hilabetean behingo osasun-azterketak egin ahalko dira.

Haurdun dauden emakumeak babestea. Haurdun geratzen diren emakumeak, lantokiko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak emakumeak egiten duen lanak bere egoeran eraginik izan dezakeen aztertzeko eskubidea du. Hala, behar diren medikuaren txostenak eskatuko dira, arrisku-egoerarik ez sortzeko.

XIII. kapitulua

Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna

47. artikulua. Aukera-berdintasuna eta diskriminazio eza

Arabako Gurutze Gorriak nahitaez aplikatu behar ditu Espainiako Gurutze Gorriaren Berdin-tasun Planak ezarritako emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioak. Beraz, honako hau ezinbestean bete behar du:

a) Berdintasun-batzorde bat sortzea, hau da, berdintasun-plana ezartzeko aholkularitza- eta jarraipen-organo bat. Pertsona hauek osatuko dute batzordea: berdintasun-agente batek, idazkaritza-arloko pertsona batek edo bik, koordinazio-arloko pertsona batek edo bik eta enpre-sa-batzordeak izendatutako pertsona batek.

b) Berdintasun-agentea identifikatzea. Probintzia-idazkaritzak beteko du eginkizun hori, edo bestela, eginkizun hori betetzeko idazkaritzak aukeratzen duen pertsonak. Pertsona horrek funtzio hauek izango ditu: diagnostiko-prozesuaren eta errealitatearen analisiaren buru izatea, eta ekintza-plana diseinatzeaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzea.

c) Sexu-jazarpena eta jazarpen morala edo mobbinga saihesteko eta haiei aurre egiteko protokoloa betetzea.

d) Hautaketa-, sustapen- eta prestakuntza-prozesuetan, irizpide objektiboak ezartzea.

48. artikulua. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen lan-eskubideak

Langileen Estatutuan xedatu bezala, indarkeria matxistaren biktima den langileak eskubide hauek izango ditu: lan-denbora murriztea edo berrantolatzea, mugigarritasun geografikoa, lantokia aldatzea, lan-harremana etetea lanpostua gordeta, eta lan-kontratua amaitzea.

Indarkeria matxistaren biktima diren langileek lan-kontratua eten edo mugigarritasun geo-grafikorako edo lantokia aldatzeko eskubidea gauzatu dutela eta, langile horiek ordezkatzeko bitarteko kontratuak sinatzen dituzten enpresek eskubidea izango dute kontingentzia arruntei dagozkien Gizarte Segurantzako enpresa-kuoten , ehuneko 100eko hobaria jasotzeko, ordezka-tutako langileak kontratua etendako epe osoan, edo sei hilabetez, langileak mugigarritasun geografikorako edo lantokia aldatzeko eskubidea gauzatu duenean. Langilea lanera itzultzen denean, lan-kontratua eten zen uneko lan-baldintza berak izango ditu.

Genero-indarkeriatik eratorritako egoera fisikoak edo psikologikoak eragindako lan-absentziarik edo puntualtasun-faltarik gertatzen bada, justifikatutzat hartuko da baldin eta gizarte-zerbitzuek edo osasun-zerbitzuek, kasuan kasu, horrela zehazten badute. Edozein kasutan ere, langileak absentzia horiek jakinarazi beharko dizkio enpresari ahalik eta lasterren.

Page 24: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

24/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I. eranskina

Gehiegizko lanaldia interpretatzeko irizpideak.

Aparteko orduak:

Aparteko ordutzat honako hauek hartuko dira: langileak ohiko lanalditik kanpo eginiko or-duak, betiere jardueratik eratorritako premia edo konpromisoak direnean, edo enpresaren agindu zuzen bat betetzen denean. Arestian aipaturiko orduak probintzia-idazkariak onartuko ditu eta administrazio-departamentuari horien berri emango dio “gehiegizko orduen plantilla” erabiliz.

Ordu horiek Hitzarmen Kolektiboko 31. artikuluko 3.1 atalean ezarritakoaren arabera konpentsatuko dira eta langileak bere interesen arabera hartu ahal izango ditu, betiere alde teknikotik bideragarria bada, aldez aurretik jakinarazi eta enpresak baimena ematen badio.

Gehiegizko lanaldiko ordu arruntak:

Ordu arruntzat honako hauek hartuko dira: salbuespen gisa, departamentu edo proiektu baten barruko antolaketari erantzuten diotenak, jardueratik eratorritako egoera zehatzei irtenbi-dea emateko. Ordu horiek ordu arrunt gisa zenbatuko dira eta administrazio-departamentuari horren berri emango zaio “gorabeheren orria” plantilla erabiliz.

Administrazio-departamentuak, astero, ordutegia kontrolatzeko fitxen berri emango dio lan-gile bakoitzari eta ordu horiek hileko ordu-poltsa batean metatuko dira. Kontzeptu horrengatik sortutako gehiegizko orduak honako irizpide hauen arabera hartu ahal izango dira:

1. Hurrengo hilabeteko lanaldi arruntetik kendu ahal izango dira, dagokion ehunekoan, baina ezin izango dira inoiz metatu lanaldi osoa hartzeko.

2. Urte bakoitzeko egutegian, betiere ordu-kopuruak hala behartuta, errekuperatzeko zubi batzuk ezarriko dira; gehiegizko orduak lanaldi horiek hartu ahal izateko baino ezin izango dira metatu.

Hori guztia, alde teknikotik bideragarria bada, aldez aurretik horren berri eman eta enpresak baimena ematen badu.

Gehiegizko lanaldiak bidaiak direla eta:

Langileak egin beharreko bidaia guztiek, bere konpromiso saihetsezinak betetzeko edo enpresak edo Gurutze Gorriko bulego nagusiak eskatuta, lanaldi bat edo gehiago eskatzen badute, bidaiaren iraupenaren lanaldi bakoitza lanaldi erdiarekin konpentsatuko da (4 ordu). Aipatutako bidaia asteburuan edo jaiegunetan egiten bada, bertan emandako orduak aparteko ordu gisa zenbatuko dira. Egoera horien berri “gorabeheren orria” plantilla erabiliz emango da.

Bidaiak direla eta gehiegizko orduak hartu ahal izango dira, betiere alde teknikotik bidera-garria bada, aldez aurretik jakinarazi eta enpresak baimena ematen badu.

Page 25: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

25/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

II. eranskina

Lan egutegia 2016 Arabako Gurutze Gorria

Urtarrila Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Otsaila Al As Az Og Or L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Martxoa Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Apirila Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Maiatza Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Ekaina Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Uztaila Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Abuztua Al As Az Og Or L I 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Iraila Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11

12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Urria Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Azaroa Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Abendua Al As Az Og Or L I

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

Oporraldia

Zubia

Estatuko jaiegunak

Autonomia-erkidegoko jaiegunak

Udalerriko jaiegunak

Lanaldi jarraitua ekainaren 1etik irailaren 15era, biak barne.

Page 26: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

26/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

III. eranskina

Soldata-taula

Urteko soldata gordina

2015 2016 2017

Telelaguntzaren jarraipena 15.838,20 € 16.052,14 € 16.443,34 €

Koordinatzaileak 17.842,72 € 18.915,37 € 20.046,92 €

Garraio egokituko gidariak 18.933,66 € 19.078,48 € 19.380,66 €

Teknikariak eta administrariak 19.215,00 € 20.860,76 € 22.313,11 €

Zuzendariordeak 22.252,16 € 22.673,84 € 23.290,95 €

Zuzendariak 25.292,96 € 25.820,80 € 26.537,79 €

Page 27: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

27/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

IV. eranskina

Zerbitzuen katalogoa

1. Laneko kalitatea

1.1. Urteroko osasun-azterketa eta B hepatitisaren aurkako txertoa

Osasunari lotutako eta B hepatitisa kutsatzea saihesteko prebentziozko neurriak.

Langile guztientzat. Txertoaren kasuan, arriskuan dagoen populazioarekin lan egiten duten langileentzat.

Urteroko osasun-azterketaren berri emateko, urte hasieran jakinarazpena bidaltzen zaie langile guztiei. Txertoa jartzeko, norberak eskatu behar du.

1.2. Ohitura osasungarriak sustatzeko programa

Neurri honek erretzeari utzi nahi dioten pertsonen osasuna hobetzea du helburu.

Langile guztientzat. Gidak erretzeari uzteko hainbat baliabide aholkatzen ditu. Norberak eskatu behar du.

1.3. Soldata-aurrerakinak

Neurri honek helburu hauek ditu: hilean lan egindako egunei dagokien zenbatekoa aurre-rakin gisa kontuan sartzea, edo dirua aurreratzea mailegu gisa.

Urtebete baino gehiagoko antzinatasuna duten langile guztientzat.

Probintzia-idazkaritzaren bitartez eskatu behar da aurrerakina. Aurrerakina emateko, lan-gileak aurrez eskatutako beste aurrerakinek likidatuta egon behar dute, eta Arabako Gurutze Gorriak funtsak izan behar ditu.

1.4. Hornitzaileen zentrala erabiltzea

Neurri honek langileak eta ohiko hornitzaileak balioestea du helburu. Merkatuko baldintzak hobetze aldera beste enpresa batzuekin egiten ditugun akordioak dira.

Langile guztientzat.

Informazioa karpeta partekatuan dago.

1.5. Boluntariotza sustatzea (boluntarioen ekintzak egokitzea lan jardunaldiarekin bat da-tozenean)

Boluntarioen erakundea garen heinean, garaiz jakinarazten diegu langileei ekintza bolunta-rioren batean parte hartu behar dutenean.

Gurutze Gorriko boluntarioak diren langile guztientzat.

Probintzia-idazkaritzaren bitartez eskatu behar da.

2. Ingurune pertsonalean laguntzea

2.1. Edoskitze baimena metatzea

Neurri honek lanera itzuli aurretik seme-alabaz denbora luzeagoz gozatzea du helburu.

Langile guztientzat.

Probintzia-idazkaritzaren bitartez eskatu behar da.

2.2. Ordaindutako baimenak baldin eta lehen mailako senide bat ospitaleratzen badute. Horretarako, kasuan kasuko baldintzak kontuan hartuta, plan pertsonalizatua egingo da.

Neurri honek arlo-pertsonalean, eta lan- eta familia-arloetan zeure burua antolatzeko aukera ematen dizu, baldin eta senideren bat ospitaleratu badute.

Page 28: EUSKO JAURLARITZA › botha › Boletines › 2016 › 072 › 2016_072_02210_E.pdfb) Gurutze Gorriak lehiaketa publikoak irabazi dituela eta, zerbitzu egiteko kontratatu-tako langileak,

2016ko ekainaren 27a, astelehena • 72 zk.

28/28

2016-02210

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Langile guztientzat. Halakoetan, ordutegia egokituko da orduak berreskuratu ahal izateko.

Probintzia-idazkaritzaren bitartez eskatu behar da.

2.3. Lanpostua uztea baldin eta senideren batek osasunarekin lotutako larrialdirik badu

Gurutze Gorriak langileen esku jarri nahi du lanpostua uzteko aukera baldin eta senideren batek larrialdirik badu.

Langile guztientzat.

Dagokion zerbitzuari jakinarazi eta justifikatu egin behar da.

2.4. Denboraren kudeaketari eta antolaketari buruzko berariazko prestakuntza

Neurri honek (batik bat, lanean ari garela) gure denbora antolatzen ikastea du helburu.

Langile guztientzat.

Eskainitako ikastaroetan izena eman behar da.

2.5. Barne-sustapena

Neurri honek mailaz igotzen eta proiektu pertsonala hobetzen laguntzea du helburu.

Langile guztientzat.

Lan-deialdiak daudenean, horietan parte hartzea eskatu behar da probintzia-idazkaritzaren bitartez.

3. Aukera-berdintasuna

3.1. Kontziliazio-ordutegiak

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egite aldera ordutegia aldatzeko baimena ematea langileei.

Langile guztientzat.

Probintzia-idazkaritzaren bitartez eskatu behar da.

Hitzarmen hau Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako probintzia-batzordeko idazkariak eta Espainiako Gurutze Gorriaren Arabako enpresa-batzordeak onartu eta sinatu dute, 2016ko otsailaren 9an, Arabako probintzia-bulegoan.