EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen...

20

Transcript of EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen...

Page 1: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan
Page 2: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan
Page 3: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ZER

EUSKEREA IKASTEN

IKASTAROAK ETA IKASTURTEAK

Udan ta datorren urtean, ikasturteetan naiz ikasta-roetan kideko izateko deien sasoian gagoz. Zenbakionetan argitaratzen dogu EUSKERAZALEAK orretara-ko egiten dauan deia. Udako ikastaroa egiteko da etairu mailla eskintzen dira. Ikasleak bear dan bestekougaritasunaz izan ezkero talde bitan lan egiteko: 5'eta-tik 7'retara bata eta 7'retatik 9'retara bestea.

Egokiak izango dira olako ikastaroak urte-barruangramatika-legeak ikasi dabezenentzat naiz euskeraz ber-ba egiteko erreztasunik oraindiño ez daukenentzat.

ASTIA

Askori entzuten dautsagu olakoetarako ez daukelaastirik. Bear ba'da obeto esana litzake, ori baiño garran-tzi geiago dauken gauzai eskintzen dautsela denporea.Garrantzirik ez dauken gauzetarako, beti geratzen garaasti barik.

Baiña euskera ikasteari eta euskeraz berba egitearieuskaldun dan eta izan nai dauan batek emon beardautson garrantzia emoten ba'dautsagu, astia aurkitukodogu.

AUKERAK

Ordu askeak guztientzat bardiñak ez diralako, orre-gaitik eskintzen dira aukera ezbardiñak: Batzutan etxe--barruan illebete edo amabosta euskera utsean bizitekoaukerea izaten da, beste batzutan baserri baten udaldiaedo illeren baten euskeraz biziten igaroteko aukerea,orretarako Jaurlaritzaren laguntzak be eskintzen dirala.

Eta ikasturtearen barruan be antzeko aukerak,.izatendira. Benetako guraria daukanak ezin esan al izangodau ez daukala euskera ikasteko aukerarik.

LOTSEA

Euskerea eta edozein izkuntza ikasteko oztopo aun-di bat lotsea izaten da. Onetan ez gara guztiak bardi-ñak, batzuk lotsatiagoak izaten dira beste batzuk baiño.

Izkuntzea ez dakianak, sarritan, gauzak okerretaraesaten dauz eta gauza oso barregarriak esan be. Etaentzuleak be gertu egoten dira barre egiteko ta barreorrek lotsea ugaritu egiten dau.

Barruko griña ori azpiratu egin bear da ba, beneta-ko euskera-zaletasuna nagusi izan daiten.

ALEGIÑA

Eroapena ta alegiña bear-bearrekoak dira izkuntzakikasteko: Asko dira asten diranak eta gitxi euskereanaiz beste edozein izkuntza ondo eskuratzen dabenak.

Alegiña egin bear da gramatikea ikasteko, ariketakegiteko eta batez egunerik egunera ikasi dana berbazerabilteko. Gaiñera uts-egiteak zuzentzen alegindu, zer-gaitia beti itauntzen dala.

Orrelan astiro-astiro eta pozez, egunerik eguneraeuskerearen barrura sartzen eta euskaldunago izatenjoango gara.

MINTZABIDEA

Euskerazaleak dauken bidea arlo onetan oso egokiadala uste dogu.

Izkuntza ikasteko berba egin bear da eta Bizkai'koeuskerea ikasi ezkero edozein erri naiz etxetan izangodogu aukerea berba egiteko. Errez ulertuko dauskueegiten doguna eta errez ulertuko dautsegu, astiro etaondo ebagita berba egiten ba-dauskue.

Egia da erriak laburpen asko eta aldakuntza askoegiten dauzala baiña olakoak zergaitik diran ikasi ezke-ro, ez da gauza gaitxa izaten alkar-ulertzea. Ikasi dagi-gun euskerea eta berba egin dagigun, dakigun neurrian,euskeraz.

1

Page 4: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

OLESKA

EDONOZ ETA EDONON

Guztiok ezagutzen dogu Paulin Solozabal olerkari ospa-tsua eta berak idatzitako bederatzi olerki-liburuetan zerbaitirakurri be egin dogu.

Paulin pozik eta gertu egoten da aukera datorkonean bereolerkiak abesteko: Batzarretan, omenaldietan, ezkontzetan, lenen-go jaunatzeetan, adiskideen jatorduetan.

Gaurko ZER onetan bere lau ekiñaldi eskintzen dautse-guz irakurleai: Lenengoa Eleiz-arduradun batzuren batzarrean,

JAUN

Mungia'ko gure etxean bazkaltzeko jesarri-aurrean. Bigarrenainguruko abadeak etxe onetara lenengoz urreratu ziranean.etxe barriari asierea emoteko gurariaz, janari zan bildotsa gaidala. Eta irugarrena Aita Santiri Zornotza'k egin eutsan ome-naldian abesteko gertatu ebazanak.

Eskerrak Paulin'eri bere lanagaitik eta aukerea irakurleaibere olerkiak irakurri dagiezan.

PRES TUAK

Ongi etorri jaun autatuak,zuen etxe onetara,orma barriak... ateak zabaldaukaz zuen omenera;gizon prestuak, alan, bear dauadiskidetasunera,aurki barrian oiñak kokatuzegokera ederrera.

Gure seigarren baillera onekba-dituz gizon argiak,oroz goitikan bear dan legez

(Eleiz-Arduradunen batzarrean)

seme leial langilleak;ekin ta jarrai diarduzueurratzen jokabidiak,argi barriak argitu daizankristauen burubidiak

Kristau erriak izan bear daulur ontan gatz ta argia,berau dalako mundu baltzeanMaisuaren irudia;egitekorik neketsuenagizonak argitutia,

zorioneko maillara doaortan doan izerdia.

Zeru altutik begira dagolur illunaren sorlea,jendea dakus arrokerizkoputs ustelez betea;mundo orretan zabaldu bearegiaren txinpartea,burruka ortan agertuten daapaiz trebien alea.

Mendi orleian bildots zuriasaltari dabil aizetan,bedarra jan ta, esnea edanamaren magal gozotan;bakea eder mendi gaiñeaneguzkiaren printzetan,bizitzak ba-dau gozotasunaarrats berako pozetan.Goizian goiztar barriro bere,artzain ta artzaiñora "txuri"txabol zarretik urteten doaz

Dardar daragist gizandi onekbildur eta pozezkoa,bere bizitzaz lekaidetarragogoz Euskalerrikoa;euzko lurretik artu zenduanjatorrizko erioa,zelai ta mendi, baratz ta gizonmaitasunezko gogoa.

Egi ederra zan zuretzakoarbasoen izkuntzen,baiña danetan ederrena zanEuskalerriko jendea;birau zakarrik ez zan entzuten,ain garbia zan berbea,

BILDO TSA(Etxe barrian, adiskide-arteko bazkarian)

bide zear abeslari;urdaillak gosez, zelaiak eder,bedar gozoa ameslari,bildots zuriak edertzen doazeskerrak bedar onari.

Begi begira dabiltz gizonakeuren amets urdíñetan,iñori kendu euren bizianorbere mizkerietan;bildots gaisoa, erru gabea,etsaiak dozuz kezketan,

AIT A S AN TI

(Zornotza'ko omenaldirako)

euzkotar biotz zuzena danakbere almenez betea.

Giza begiak zabaldu ziranuri ta baserritara,dana zenkusan katei azpianetsaien gogorkerira;ama onena negar-miñetankurutzatuen antzera,nork ez min artzen ainbeste lerrezamaren zoritxarrera.

Aldi aretan guda baltzenaagertu zan gure errian,ordurartian itzez burruka

ainbeste zelai arritu ziranatzo odol gorrietan.

Zure bizitza otzan ta samurmaitasunaren iduri,gizon etsaiak biurtu dabeeuren gorputzen janari;pekatu baltz au parka eiozuotsoko iltzaillearizure biziak indartu daionarnasea apaizari.

egin zenduan kalian;ondorenean gudari-apaizlagundu zeuntzen mendian,baita-be-gero amaren miñeziru-urtetan espetxian.

Guda ondoren, urte baltzetan,artu zenduan lumia,al zendun eran salbatutekoeuskeraren arnasia;lan ta burruka ta jazarpenaizan zan zure bizia,odol ez beste dana joan zanerriari eskeinia.

PAULIN

2

Page 5: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

EUSKEREA

ITXARTU ZAITEZE.... !

Euskerea egoera larrian dagoala, gauza agiria daikusi gura dagianarentzat. Leku guztietan, baiña Biz-kaia'n batez be. Ames egin genduan igarotako aldietan,egunen baten gure eskoletan indarrez irakasten eus-kuen izkuntz arrotza, gure ordua etorrita, amaitukozala bein betiko.

Oker gengozan, baiña. Abertzaletasunak lortutakoerri-erakundeek, Bizkaia'n, baita beste lekutan be, erria-rena ez dan izkuntza nai-ta-ez jarri dauskue. Eta aunegargarriagoa da, benetan, geure Jaurlaritzak eta besteerri-erakundeak errudun diranean. Gaur, Bizkaia'n (gitxibatzuk ezik), umeek ez dabe ikasten euren ingurukoeuskerea, beste bat baiño. Umea euskaldun jatorra ba'da,ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. Erdelduna ba'da, ikastendauan euskerea ezin darabilke euskaldun erritarrekin."El Batuan" irakatsiriko umeak ez dau iñongo eretirikjarduteko benetako euskaldunekin. Bada beste zerbaitasarratzen gaituena, eta auxe: Gure "Telebista" edoobeto esateko lkustirratian, ez da iñoiz bizkaierarik era-bilten. Bizkaierea zapuztua, aztua da, eta bizkaitarrendiruak bizkaierea lurperatzeko erabilten dira.

Onen ondorioz, bizkaierea aldatz beera doa etenba-rik baserrietan txokoratuta (ez dakigu noiz arte, baiñaez luzarorako). Bizkia'n agertzen diran legezko agin-duak, iragarkiak, oarrak etab. erritarrek ulertzen ez dabeneuskeraz kaleratzen dira, eta zer diñoen jakiteko, erde-rara jo. bear dogu. Egunerokoak, aldizkariak, liburuak,iñork irakurten ez dauan euskalkeriaz idatzita eskintzendauskuez. Nora goaz euskaldunok...? Badirudi, gure agin-tariek azken zentzun-apurra galdu dabela. Nora garoezbide orretatik...? Ez al-da ordua, euskerarekiko maita-sunez aztertu dagien BENETAN, nora garoezan orainartean erabillitako bideak...?

Ama euskera geisorik datza kinka larrian, eta osa-tzeko, asmakeri kaltegarria dan osabide bat nai-ta-eziruntsi-erazoten dautsoe, alde batera jaurtita bere-bereadan euskera osasungarria. Gutariko idazle argi batekesan dau, asken amar urteotan, euskereak Franco'renberrogei urteetan baiño atzerakada andiagoa egin daua-la. Izan be, berarekin bat nator. Bizkaia'n erri-euskereagaldu daitenean, zer egingo dabe gaurregun euskereazjabetu diranak...? Egunen baten gure erriak garbiketakedo erantzukizunak eskatutako dautsez, euskerearen uga-

lak darabillezanai. Zoritxarrez, baiña, orduko negarrekez dabe bizitzara ekarriko erail eben asabakandik artu-tako euskera ederra.

Negargarria da, euskerearen iraupena galtzori gorriandagoanean, orren arin eta zoro jokatzea. Baiña badanegargarriagoa dan beste egi bat: bizkaitarrok darabil-gun zabartasun eta ardura-eza ondapen orren aurrean.Mingarria da egiztatzea zelako ardurabagekeriz begizta-tzen dogun gure izkuntzaren ondapena. Iltegira daroe-zen bildotsak lez jokatzen dogu. Gizajo iñuzenteak lez,gure baserrietan euskerea ostentzen danean, beste bateneriotza bai'litzan bake betean gagoz, orrek gurekin zer--ikusirik ez bai'leuan. Are txarrago oraindiño: bizkaitarasko ta asko aalegintzen da "genocidio" edo erailketaonetan, eta tartekoa da iñongo arrenkura barik, asaba-kandik jarautsiriko euskerea bere eskuakaz erailten dauala.

Oñazez autortu bear da, geurok, bizkaitarrok, eus-kerearen ondapenean errudun gareala. Batzuk, esku-sartze andia dabelako euskal-politika zoro orretan, edo-ta beste batzuk, gure euskalkiaren eriotza ikusita,arduraezik andienaz eta isil-isillik, ez dabe ezer egitenerailketa ori eragozteko. Benetako euskaldunak ba'gin-tzaz, edonon ikusten dogun jokaera negargarri ori, ezlitzake jazoko. Baiña lotan gagoz, lozorroan, ain zuzenbe, eta olan jarraitzekotan, itxartu orduko beranduegiizando da.

Augaitik, "ZER" aldizkari onetatik dei bizi bat egi-ten dautset euskaldun guztiai, eta bizkaitarrai batez be,euren erri-euskerearen alde jokatu dagien sendo ta zin-do. Norberaren inguruan euskerearen aldeko arrenku-rea erein dagien, eta aal dagien zabalkunderik andienaegiñez, euskaldunak itxartu daitezen. Baiña auxe batezbe: eragintza au sendotzeko, euren eritxiak idazlanenbidez agertu dagiezan. Aalegindu gaitezen illero-illerogure erri-euskerearen alde, idazlan bat argitaratzeko aldiz-kari onetan. Ez dakit noraiño garoezen euskerearenerantzukizuna dabenek, baiña etorkiak esan bei, txoko-ratuak izan arren, bazirala erri-euskerearen alde jagiziran euskaldunak.

Euskaltzaleok, itzartu zaiteze...!

ZUBIRI'tar IÑAKI

3

Page 6: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ERRIGINTZA

ASKATASUN GOGOETAK

Gora Euskadi Askatuta dearka il ziran gure gudariak Eus-kadi'ko mendietan. Gora Euskadi Askatuta oiuka erori ziranfusillaturik ainbat euskotar, espetxeetako zoko-bazterretan, edoillerrietako ormen aurrean.

Eta ziñopa edo martiri aiek eriotzako orduan goresteneben askatasuna, askatasun osoa zan. Ez zan, autonomia edoestatuto bat, naiz estatutorik zabalena izan. Askatasuna, gores-ten eben aiek: iaretasun betea, "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan esaten dan lez.

Gaur ordea, iasko-eta-asko! moteldu yaku askatasunarenleia. Baita, deabruaren eragitez egun ipernukoi negargarribatean apurtu zan Eusko Alderdi Jeltzalearen bi zatietakoabertzaleen artean ere.

Gure abertzaleak, beren buruak españitartzat artzen asiakdoguz; eta pozik aurkitzen dirala dirudi Españi'ren altzoan.Aztu ote yake euskotarron Aberri bakarra Euskadi dala, etaeuskotarron gizarte-ekintza guztien elburu nagusia Aberri orrenaskatasuna, askatasun osoa, yaretasun betea, izan bear daula?

Bai noski! Eta orregaitik, gure jendeari, batez ere gurejende ikasiari, lotsa ematen dautso askatasun itza erabiltzeakere. Gure artean, gizarte-izti eta edestiari-buruzko jakintzetanikasiak, españizaleak dira danak, edo Españi'ko unibersitatee-tan ikasi dabelako, edo-ta, naiz Euskal Unibersitatean ikasi,beren ikasketak irakasle españitarren zuzendaritzapean egindabezalako.

Euskal Unibersitatea ez da euskaduna. Ez beintzat eusko-tarra. Españiarra da, bertako irakasleak Euskadiko Ezkerra-, ren girokoak diralako.

Euskadi itza baztertuta Euskal Herri erabilli nai orrekberak ez al dausku orixe bera adierazten? edo, "eukotar" itzarenordez "euskaldun" erabilli nai izate orrek? Euskaldun esatendautsee beren buruei, naiz euskeraz tutik be jakin ez! Zergai-tik? Orrela izkuntza utsari dautsoen zaletasuna agertuaz —edogezur-agertuaz, euskeragaitik ez bait yake axolik—, poiŕtŕkazkoaskatasuaarekin zer ikusirik ez dabela eta askatasun ortaz ezdabela ezer jakin nai adierazteko.

Ezin sinistu daitekean gauza da, naiz lau katu izan ezEuskadiko Ezkerra'ko jendeek gure artean daben eraginme-na. Gure jakintsuek, ezkertiar agertu gura dabe gizartean. Etanaiz komunistak izan ez, zearo komunista dan Euskadi'koEzkerra'ra jo dabe. Egia da Madrid'ko Jaurlaritzak eta Españiguztiko irrati, ikus-irrati eta izparringi eta aldizkari guztiek,Euskadi'ren gurari eta lei guztien ordezkari lez —Herri Bata-suna'z gaiñera— Euskadiko Ezkerra bakarrik aurkezten dabe-la. Ez da arritzekoa, Euskadiko Ezkerra, abertzalea ez dala,oso-osoan españolista dala bait dakite!

Baiñan Euskadiko Ezkerra'k gure izparringietan daun aipua,ez al da arrigarria? "Deia"n bertan, ia Alderdi Jeltzalea baiñogeiagotan aitatzen dabe bâ, abertzalea ez dan Alderdi ori!

Egia da, "herribatasuneroek" "independentzia" itzari ema-ten dautsoen zentzuak ere gaitz aundia egin dauskula;askatasunzaleak eta "herribatasuneroak", danak bat dirala pen-tsatuarazi bait dautso jendeari gure artean.

Ez zara oartu? Españiarrek, beren Jaurlaritza aurreskudabela, "herribatasuneroei" bakarrik esaten dautsee "abertza-le". Zergaitik eta zertarako?

— Herri Batasuna, alderdi abetzalea ez dala, soilki alderdikomunista dala, badakitelako.

— Herri Batasuna komunista izanik, gure jendeari askata-suna komunismoaren gauza dala sinistaarazteko: Abertzaleta-suna, komunisten kontua!!!

Ori dala-ta geiagoko arazorik gabe pake goxoan edertobizi diralako?; beraien biotzetan ere askatasun-guraria, epelduxea aurkitzen dalako?; sabindarron buruzagiek ere ez dabeaskatasunaz, bearrezkoa litzaken bizkortasunaz itzegiten. Esta-tutoa obeagotzearekin aski dogula uste ba'lebe bezala mintza-tzen dira.

Zintzoago jokatu bearko leukee, punttu edo atal auek argiipiñiaz:

— Estatutoa, autonomia, guretzat, mailla batzuk besterikez dirala. Gure elburua, mailla oietatik gora igoaz, Euskadi-'ren askatasun osoa dala.

Gure buruzagiek maiz esan dabe, gaur askatasun osoa,ametsezko gauza besterik ez dala. Laterri aundiak ere, baka-rrik ezin bizi diralako, alkarrekin alkartzen ari dirala; Europa-'ren batasuna egiñaz, adibidez.

Izkera ori, izkera ustela izateaz gaiñera, gezurrezko izkerada. Europa Batu orren altzoan, Frantzi, edo Belxika,. edoOlanda, edo Luxenburg, ez al dira egiazko Laterri iareak?Egiazko askatasunik ez al dabe? Bâ..., askatasun ori bera guradogu Euskadi'rentzat. Irlanda, edo Itali, edo Luxenburg beza-lako Laterria izan nai dogu Europa Alkartu orren barruan,Ain zuzen, Jainkoak geografiz ipiñi ginduzan lez, alfabet--arauaren erarara, Frantzi'ren eta Españi'ren artean, EuskadiGorrotorik gabe, adiskidetasun osoan, baiñan, bien artean,aiek bezalako askatasun betearekin! Ori, argi ta garbi esanbear leukee gure burukideek.

Gure askatasuna, ez da "herribatasuneroen" independen-tzia.

Askatasun itza baztertuta, "independentzia itza" erabil-tzen dabe. Orixe bera egin eban Lenin'ek ere, errusierakaskatasuna adierazteko baeban itza gaitzetsiaz . Marx'ek ale-manieraz erabillitako itza bera erabilli eban: "independen-tzia". Errusipeko lurralde guztiei eskeiñi eutsen independen-tzi ori. Uste al dozu gaur errialde aiek, guk Euskadi'rentzatgura dogun askatasunik badabela? Ori eskatzen dabe ainzu-zen errialde aiek: Armeni'k, Lituani'k, Jeorji'k, Estoni'k...

Independentzia badabela, erantzuten dautse Alderdi Komu-nistak. Eta egia eratzuten dautse. Lenin'en eta "herribatasu-neroen" independentzia, politikazko askatasuna ez bait da.Politikazko Askatasun orri, "independentzi burgesitarra' esa-ten dautse. Beren independentzia, bereiziki ekonomiazko aska-tasuna da: langilleen ugazaben menpetitiko, askatasuna: pro-letaritzaren Dikartura. Eta ezer ez besterik.

Proletaritzak agitzen ba'dau, zer ajola, Gernika'tik, Ma-drid'tik edo Konpostela'ko Santiago'tik ala Lisboa'tik agindu,agintzen dauna Proletaritza baldin ba'da? Portugal, Euskadi,Frantzi, Españi, eta beste Laterri guztien izenek politikazkobaliorik ez daben itzak dira komunistentzat. Burgesitarreksortuak.

Badoguz beste atal jakingarri batzuk ere, beste egun baterako.

LATIEGI'tar BIXENTE4

Page 7: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

EUSKEREA

AOLKU-BATZORDEA TA BIZKAIEREA

Oraintsu egin da Eusko Jaurlaritza'ren Aolku- beste bat sail orretan arduradun dan Mari Karmenbatzordearen barriztatzea eta barriztatze orretan sei biz- Garmendia'ri.kaitarrek urten dabe eta bat bakarra sartu da.

Ori dala-ta, EUSKERAZALEAK alkartearen izeneaneskutitz bi egin dauz Zubiri'tar Iñaki Zuzendariak, bataLendakariari eta onen erantzuna itzaroten gagoz, eta

1989'ko Epailla'ren 3'gna

EUSKERAREN AOLKU BATZORDEAMari Carmen GarmendiaGASTEIZ

Andre agurgarria:

Benetako kezka ta atsekabez jakin dogu Euskeraren Aolku Batzordearen azken aldaketan, ainbat bizkaitarkanpora urten, eta bat bakarrik sartu dala euren ordez.

Jokabide ori, aurrez-aurre bizkaieraren aurka doala uste dogu, eta ezin dagikegu gure asarrea agertu barikitzi. Badirudi Jaurlaritzaren jokabidea, bizkaieraren aurka agiri-agirian doala, eta ez dautsala ardurarik Bizkaia'neuskera galtzeak be, bizkaitarren aolku ta irizpiderik ez entzutearren.

Egoera Iarri onetan, benetan minduta geratu gareala jakin egizu.

ZUBIRI'tar IÑAKILendakaria

IÑAKI ZUBIRI JAUNAEUSKERAZALEAKColón de Larreátegui, 14-2."BILBAO

Vitoria-Gasteiz, 1989'ko Martxoaren 9'an

Jauna,Jaso berria dudan zure eskutitza irakurri eta gero honako hau adierazi nahi dizut.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut kezkak eta iritziak azalduz idatzi didazulako. Arretazirakurri dudala esan nahi dizut.

Euskararen Aholku Batzordean emandako aldaketak kezkaratzen zaitula ikusteak nahigabetu nau. Jakinezazu ez dagoela inongo eta inoren aurkako jarrerarik, Aholku Batzordearena ez deIa asmo gaiztoz burututakoaldaketa izan. Batzorde honek euskadun guztion hizkuntza du gogoan, guztiok elkartzen gaituen euskara indarbe-rritu asmoz dihardu. Horixe da bere eginbidearen xedea.

Gure euskararen egoerak, bestalde, bistan da guztion laguntza beharko duela hontatik onik aterako bada,denok elkartuta ere lanik asko izango dugu nahiko genukeen mailara jasotzen. Eta euskararen alde ari garenneurrian gogozkoa dugu bere izaera, ñabardura eta ezaugarri ere. Euskara bide onetik abiaraztea da kontua.

Ez dago, beraz, susmo txarretarako inongo arrazoirik. Benetan prest nauzu zure kezkak eta iradokizunakgogoan hartzeko, bidezkoa den arretaz aztertzeko.

Guztion ahalegina euskararen onerako izango delakoan, agurtzen zaitu.M. Karmen Garmendia Lasa

Hizkuntz Politikarako Idazkari Nagusia

Azkenengo eskutitz bi oneik agertzen doguz. Ikusibegi irakurleak Zubiri jaunaren kezkeari erantzun ego-kirik emoten jakon.

5

Page 8: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ALKARTEAK

ARBASOEN IZKUNTZA-ZALEAK

Izen ori daroa Gipuzkoa'n naikoa oraintsu sortu danJakintza-Alkarte batek. Alkarte orren barria antziña ez dalaemoten genduan ZER aldizkari onetan.

Oraingo zenbaki onetan eurak ateraten daben Azalpen--Aldizkaritik artutako barri ta lan batzuk eskintzen doguz.Amale Arzelus'ek bialduak dira.

9gn. AZALPEN ALDIZKARITXOA

— Zortzigaŕen alean, "Arbasoen Izkuntza-Zaleak" izenekoidaz-lana azaldu genun. Bertan, Elkartea'ren elburuak adie-razten genitun eta izpaŕingi, iŕati... ar-eman bideetara, alegia,biali eta argitaratu ez zutela genion.

Geroztik ordea, Euskadi iŕatian gure lendakariearekin elkar-izketa egin zuten eta "ZER" aldizkarian, bialitako idaz-lanaargitaratua izan zan.

Bijoakie emendik, bioi, gure eskeŕik beroena.—Euskal idazle askok, euskera garbian, gure aintziñako

izkuntza, gerokai, uzteko egin zuten eta ari diran lana naba-riazí nai genuke; lendik egiñak eta ageri beŕi diran idaztiugarien bidez.

Idazti auetakoak eskuratzea oso onuragaŕia litzake, irakur-leentzat lenengo eta onekin, idazti oiek argitaratzeko beardan diru laguntza emango degulako, bear beaŕezkoa baitalaguntza au!

— Besteen artean, ondorengo idaztiak izendatuko dizkizuegu:

— "ERLEZAINTZA" — JAKAKOTAXARENA'tar- I - II aleak TXOMIN apaizak

— IZADIKO PITXIAK — ZUBIRI'tar IÑAKI'k

Azkeneko au, 89-3-10'ean Donosti'n aurkeztua izan zan.

Ondorengo beste auek, auŕentzat dituzute:

—"TXURI TA GORRI" 2 EUSKERAZAINTZA'k— "TXURI TA GORRI" 4 »— "TXURI TA GORRI" 5 »

Auek ere, 89-3-10'ran Donosti'n aurkeztu zituzten.—Euskera irakasketak (eŕi euskeran noski) zabaltzen ari

diranakin ar-emanetan jaŕi nai genuke. Oŕelakoren bat ezagu-tuezkero beraz, jakinazi aŕen, Elkarte'ra adieraziaz.

EUSKERA'TZAZ ALDIZTI BEŔANTZAREN ARGI-BIDEA

Aldizti argi-bide au bukatzeko, zenbait abede aztertuta,Hizkia arkitu ez degula adierazten dizuegu. Abede auek ateraditugun idaztietako lau azalduko ditugu:

Ondorengo auek dituzute:

1' - 1986 Arana Goiri'tar Sabin."Obras completas" 858 gn. oŕialdean(2gn. Ageŕ.)

2. a 1919 Arrigarai ' tar B."Eusal eliztia" (9gn. oŕialdean)

3' - 1972 Estronēs Lasa'tar José."Cómo aprender el vasco fácilmente "290 gn. oŕeialdea (3gn. Ageŕaldia)

4' - 1979 Onatibia'tar Yon."Método de Euskera" lOgn. oŕialdea(lOgn. Ageŕ.)

EUSKALIDAZTI AURKEZPENA

Leengo ostiralaan, Epailla'k 10, Dr. Camino aretoan, eus-kal idazki aurkezpena izan zan.

Lenengo, Zubiri'tar Iñaki'k (Euskerazaintza'koa), berak egin-dako "Izadi Pitxiak" idaztia aurkeztu zun. Bizkaitarra danez,bizkaieraz egin zun itzaldia. Euskera jator, goxoan; geienokgipuzkoarrak izan arren, ez det uste iñor ulertzeke geratuzanik. Euskera ONDO jakin ezkero, gipuzkoarrak eta bizkai-tarrak elkar ulertu eziñik ez degula adierazi nai nuke onekineta ezta beste euskalkietakoakin ere.

Zubiri'tar Iñaki bizkaitarra izan arren, idazti au gipuzkerazegin du, gipuzkera ederrean. Zortzi ipui dira guzietan notinnagusiak (protagonista) abereak dituzute. Auek dira: "Malgu"(anguila); "Urzale" ibaiko ugadera (foca); "Uzi" erbiñudea(comadreja); "Kizka" azkonarra (tejón), "Gorria" azeria (zorro);"Ulkiz" basurdea jabali ); "Ernaia" baserlea (abeja); "Uri"otsoa (lobo).

Gero, legezko jabea Euskerazaintza dala, Ernani'ko Uru-mea ikastolako "Zipitria'tar Elbire" Mintegiak eratu eta Edi-li'k argitaratutako aurrentzako iru irakur idazti aurkeztu zitunGaztañaga'tar Jesus'ek, aurrai eta gaztetxoai irakurtzeko zale-tasuna sortzea oso bearrezkoa dala adieraziz. Gaztañaga jau-nak berak idaztian egindako itzaurrean ederki adierazten duidaztiak zer eta zertarako diran. Ortaz zati batzuek berridatzi-ko ditut: '

"Irakur-liburu bat degu TXURI TA GORRI 4. Zerbaitberezia adierazi nai degu irakur-liburu dala esatean.

Elbira Zipitria andereñoa, eta aren ikasbidea eredutzatartuta, adiñarí dagokionez, aalik ulerterrezenak, geienak euskal--senaz girotuak eta ikasleengan irakurketarako zaletasuna aalikbizien zuzpertuko dutenak aukeratu ditugu."

Aurkezpena luzeagoa da, baiña emen jarritakoarekin nai-koa izango da noski.

Ea ba, aurrak eta aurtzaroa utzi genunok, euskeraz irakur-tzen saiatu eta zaletzen geran.

AINHOA DE BOURTHOUMIEU'ri

Zorionak Ainhoa! Euskera arazoan, geienak ikusten ezdutena ikusi dezulako . Ez ikusi bakarrik, adierazi ere bai.

Tamalgarria da benetan, gure izkuntzarekin gertatzen aridana eta ez dakit zeren zai gauden, arazo ontaz kezkaturikgaudenok (eta ez det uste oso gutxi geranik) gure iritzia

6

Page 9: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ELERTIA

JOSU ALTUNA MENDIOLA (1909-1989)

Illotan zain egon naz, il-izpar beten zain. Aurtengourtarrillaren Tan il jakun Josu Altuna, `Besajaun" eus-kal idazle errimearen eriotz-albistearen zain, ain zuzen.Baiña lau-bost illabete joanak diran arren, ZER'ek ezik,beste batek be ez dau aitatu be egin aren eriotzarik.Eta merezi eban, eta orren zain nengoan ni. Baiña,ezertxo bere ez; leize-ixiltasun miresgarri.

Zergaitik jakoera ori? Olako asko egin oi ditugugaur. Zergaitik, oiu dagit bigarrenez be. Au askorekinegiten dogun ezkero, nik errazoi bi asmatzen ditutemen. Lenengoa, ez doguzala ezagutzen euskal arloandiarduen idazle erdiak be, ezta onein lanak be, bestelanez geunke aurkituko ainbeste oker, ez-esateko ta beareztanen bat egite, zerbait dirala uste daben euskalidazle txepeletan; bigarrena, ondo irauli ta gogaznartu-rik, opildu oi ditugula antzeko ixiltasuna, bai politikazedota bai idatz jokeraz, urli ori ez bait da gure bidekoa.Zio orixe tarteko, itzal-zulotik bialduz poztu ta irri egi-ten da euskal idazle trebeen lepotik be.

Eta ondorena? Egiazko kaltea dakartsagula geureizkuntzeari.

Ni baiño pizkat gezteago zan Altuna -1909-4-Tan—,adiskide zarrak biok; mendian, Larra'n eta Batzokietansarri alkar ikusiak. Il zan baiño lau aurrerago, alkarre-gaz etorri gintzazan trenez Bilbo'tik Galdakao'ra, betilez umore onez eta berbatsu. Bere belbillean ibiltzenzan geienez, baiña orduan bultziz etorren, eta ogei batmiñutuz zenbat jazoera astindu genduzan!

Gerraldian nundik nora ibilli zan, Legutiano aldeaneta abar; azkenez Ertzaintzako izentatu eben, eta Bilbo gal-du genduanean, uri au jagoten gelditu beste askogaz; ordu-ko ta geroagoko estualdiak, baiña beti itxaropentsu.Espetxean egin zan euskal idazle; atsegin jakon irakur-tea, eta lagunak zirikatuta, jakituna etzan arren,berebarruak eragindako lanak naikoa biribildurik etozan.

Ule moztzaille zan ogibidez, bere bizialdi guztian.Aste bitartean lan eta domeka ta jaietan mendira: guz-tiz mendigoizale zan. Euskadi'ko tontor eta zelai ede-rrak ikusiz, arrotu egin oi jakon izatea, zer idatzia eski-ñiz. Maite eban bere aberria, eta pozaldirik gozatsuenakara ta ona ibilteak ekartzen eutsozan. Eder jakon besteaskori be aberrigintzaren zaletasuna espiritu-barne ondosartzea; orretarako, egundo aspertu barik, itzez eta egi-tez, lanean: benetako abertzale genduan. Kirikiño'k,Lauaxeta'k Lizardi'k... maite eben mendia. Arraba, Gor-

beia 'ko zelai zabal, urtsu, eder bat da; ementxe dagogaur be, Galdakao'ko "Ganguren " gazte mendizaleenaterpe zoragarria, beiñola "Basajaun" gatzeak sortua,bere erriko gazteak mendizale ta abertzale biurtu nairikjasotakoa nunbait.

Erakarpen aundia dau mendiak. Idazle danari, gai-ñera, mesede ikaragarria ekarten. Milla gauza sartzenjakuz zentzunetatik, ikusiz eta entzunez batez be. Iru-dimena arro-arro egin oi jatzu, iñoiz be gogora etorriez jatzuzan gauzak irudikizunak eta pentsamentuz jan-tzirik. Zoaz etxera, eta bertatik edo urrengo goizean,parrastaka yatortzuz luma puntara urez oparoa dan iturritxorrara bizia lez.

Idazle zurrian merezi ete dau aipamenik Basa-jaun'ek? Ez? Gizalegez eta euskal maitasunez joka-tzean, ez izan dudarik. Abertzale zintzo ta euskal idazleaspergaitza zanez, ori ta geiago merezia dozu.

Naiz-ta eskola aundi-aundiakoa ez izan, idatziz ikas-ten da idazten eta sakon pentsatzen, pelotari jokatuzikasten dan lez pelotari trebe izaten, azken urteetanbatez be, eten gabe lumeari eragiñik, ikasi eban Altu-na'k lan atsegingarriak, euskera garbi errezean, osotzen.Abertzale argitalpenetan —"Gudan", "Euskadi", "Alder-di"— daukazuz aren lanik geienak. "Zeruko Argia",196Yan, bere bigarren aroan argitaratzen asi zanean, andaukagu galdakar au be idale lez.

Gizona ikusiz eta artikuluak irakurriz ondoen apai-tzen diran ezkero, ona "Sagardui, txirrindula txitrebia "

deritxon lan begiko au. 56 ' garren zebakian dator,1964´koepaillaren 22'an. Zaratamo 'koa zan Sagardui, urte arei-tan entzute zabalekoa. Eta onela idazten dau "Basa-jaun"ek:

"Sagardui'tar Jon-Joseba, mutil gazte ta txirrindularitrebiak, benetan dan adizkide asko beren erri auetaneskerrak beren trebetasun da alaitasuna gaitik. Beti irri--barretsua beren ezpanetan dabela, Mutil apala ta mai-tagarria da erritar eta adizkide guztientzat.

"Ikusirik beti gagozala zerbait jakin gurian, Sagar-dui'ren ezagunak, asko dira maite dabenak, beren txi-rrindularitzako gora-berak, beronen etxera zuzendu gin-tzazan Epalla'n 1'gn, igande eberdian, "Zeruko Ar-gia"-rako zerbait esan nai ba'dau.

Page 10: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ALKARTEAK

agertzeko, zuk egin dezun bezela. Ez ixilpean edo bildurti,ozenki baizík.

Ez dakit zein iztegietan arkitu dezun "notin" itza, baiñaez noski oraingo "hiztegi"ren batean. (Auetakoa ba'litz, MiguelIriondo'k dionabezela, "Neologismo incorrecto... e.a.), esangozuen. NEOLOGISMO bai; INCORRECTO? Zein ote daCORRECTO? PERTSONA? (Uff, zuk ziozun bezela).

"Neologismo" edo itz berriak, izkuntza guztietan sortubearrekoak izan eta izango dirala argi da, beti gauza ta jakin-tza berriak sortzen ari diran ezkero. Euskeraz, itxuraz, gauzaberri oiek —eta ain berriak ez diranak— españera eta pantzera-tik artu bear dira, oraingo "maimak" diotenes. Ez au baka-rrik; lendik sortutakoak, ondo sortuak, alde batera utzi etazuk diozun bezela, "posibilitatea" "oportunitatea" eta orrela-

ko itz zoragarriak erabilli bear dira, orrela euzko nortasunaerabat galduaz.

Ontaz luzaroan jarraitu diteke baiña ez da au orretarakolekua.

Pozik itz egingo nuke zurekin gai ontaz; nai ba'dezu,"apartado de correos 1067"ra idatzi ta artu emanean jarrikogiñake.

ARZELUS'tar AMALE'k

Enviada a EI Diario Vasco en enero 1988 y no publicada.

Peña y Goñi, 10-5.° izda.DONOSTID.N.I. 14.987.434

DIARIO DE NAVARRA 1985'KO EKAINA'K 8

Euskal "filologo" batzuen txolinkeria

Bai ordu onean jaio zela Euskerazaintza. Euskeraren ErriAkademia! Berau jaio ez ba ' litz onez gero joan zen gureeuskera errikoia pikutara, edozein izkuntz bantu bat izateko!

Gogorra da esatea, baiñan egi utsa (errealitatea) euskerazaar eta garbiaren etsai amorratuenak, eskoladun "filologo»batzuk dituzula. Euskeraren muiña, euskeraren arnasa zipi-tzik ezagutzen ez duten batzu oiek, badiardute bere ekinbeltzean txukun zegoanari plaztada beltzak jartzen, berak sor-tutako ur zikiñak euskeraren ibaya loitzen. Eta onela, badu-zute bolara ontan zertaz zikindu: erderazko "aje" sufijo orrenordez Euskal sufijo baiño geiago den "aia" sartzea; dakusgunnola.

Onetzaz, lendabiziko aztarrenak auek izan ziren: "Pelikulaluzemetraia" (pelikula largo-metraje). Erderaz pensatu eta one-la idatzi zuenak berdin esan zezakean: "pelikula luzea", "peli-kula laburra", idaztea baiño... Nere aldetik auxe pentsatunuen: nundik atera ote dute sufijo ori?

Bearrik gabe itz berria ere sortu zizuten "bidaia" itzasortuz, viaje'ren ordez, "ibilketa", "txango" eta beste dituguncan.

Gero, barra-barra irratietan entzun ta izparringietan ira-kurtzen asi nintzen, onelakoak: ultraje (erderaz dijoakizuteulertu gabe gel ez zaitezten), traje, libertinaje, hospedaje, olea-je, rodaje, auto-blindaje, peonaje, utillaje eta abar luze bat.

Personaje ordez "personaia» ikusi nuenean, etsi-etsi izte-giak ikustera joan mintzaizuen: "Aje (erderaz) "Especie de

cochinilla de Honduras, de la que se obtiene un hermosocolor amarillo" ikusi nuen, beste esan-naien artean. Eta eus-kerazko "aia", aurrei ematen den papilla delakoa.

Naspilla alde guztietatik. Irakurle, pentsatu zedorrek. Millapentsamentu ondoren, etorri zitzaidan argia. Pasajes, Pasaiaesaten dugulako da, nere iritziz beste arrazoirik gabe. Etaalaxen, euskerak ordezkoa daukan iz jatorrak billatzen ibilligabe, erderaz asko dakitenak "aje" sufijoa jartzen asi ziren.

Egon, baiña, irakurle, egon lasai. Oraindik ez dira asi"aje" ori prefijo bezala erabiltzen. Laister asiko "Aiadreza"esaten ajedrezaren tokian; eta "aiatreo" ajetreo esanairako.

Arrigaria dena da, Euskaltzaindia ez dela oartu eraberrionen aurrerapenaz bere izenburuan onela ipintzeko: "Euskal-tzaindia, Euskal lenguaiaren zaitzalia".

* * *

Bukatzeko, azterketaxo bat merezi du nik txolinkeria dio-tan jokabide onek. Agian, borondate onenarekin arituko zaiz-kigute "filologo" auek. Baiñan, neolojismo jator askoren etsaiamorratuak izan ziren berberak, orain berak ari zaizkigute biizkuntzen maasketaz "euskaren iztegia" itzez gaiñekatzen.Ordea, emen, ugaritasuna zaborkeria da. Bi izkuntz ederrekinizkuntza zatar bat, lenguaia ijito bat ari zerate osatzen. Bieta-rrentzat arrotza izango da eta iñork ez du maitatuko ta maiteez dena iltzera dator. Ura eta ardoa nastutzen direla? Bai,egia da ori, egarri aundia denean. Bestela ura eta ardoa,bakoitza bere senaz, txarro banetan.

URRUZOLA'tar E.Diario de Navarra 1985-6-8

7

Page 11: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ELERTIA

"Beren etxeratu garenean oean aurkitu dogu, bañaitandu dogunaz batera gure aurrera aukeztu da, ta gureagurraz batera itandu dautsagu:

—Zer jazoten da Juan-Jo (auetan esaten dautsaguadizkide guztiok); gaixorik al zagoz ala?

—Ez, baña txirringutzan nebaillenean goizetik baz-kaldu ta oera joaten naz atsedendu edo deskantzetan.

—Ederto dago orixe kiroletik bizi dabenantzat.

—Juan-Jo, zeutzaz idatzi nai dot ZERUKO ARGIA'n;esan gura daustazu zerbait?

—Bai ta pozik astekari orretarako; itandu nai dozuna.

—Ba, zure barri pizkat ba-dakit, baña Zeuk esatianaiago dot noz da non jaio zintzan? Irri-barrez egoalaberak baño lasterrago bere aitak erantzun euskun: orainogetabi urte Zaratamo 'ko Arkotxa auzunean.

—Orduban etzara galdakanotarra?—Jayotzez ez, baña izatez, bai. Nik ez dot aaztu nai

Arkotxa; maite dot auzune ori, baña txiki-txikitan eka-rri ninduen gurasoak Bengoetxe auzune ontara. (Baialan da, diño bere aitak), eta geyago emen bizi naz, taemen egin naz naizena. Orregaitik beti uste izan dotgaldakanotarra naizela.

—Alantxe da, gizona ez da jayotzen dan errikoa,egiten danekoa baño. Guretzako bardin da Zaratamo'koaedo Galdakano'koa izatea. Bizkaitarra, Euskal errikosemea zara ta naikoa da.

—Zenbat urte da txirrindulari asi zintzala?

—Eztakit, gaztetxotan asi ta geyago nabil da.

—Geyen poztu zaitezan g4raitzak (triunfoak)?—Ainbat dira; baña, geyen-geyen, Madrid'en, Biz-

kaya'ren izenean, Uriona, Uribezubia ta nik, iru gaz-teok lenengo egin genduanian. Orain urte bi, Bilbao-

'tik, Artxanda'tik bira-biraka España'ko onenen aurre-tik garaile urten nintzanean. Arrate'ko igoera ta Eibar'kotxirringutzean sariketa irabazi nebanean, eta abar.

—Zuretzat nor izan da emengo txirrindulari onena?

—Loroño.

—Eta oraingua?—Orain onak asko dagoz. Bahamontes, Pérez Fran-

zés, ta abar, ta abar.

—Zeu zelan ikusten zara?

—Aldi onetan, uste dot, iñoz baño obeto. Ongi tre-betu naz da, zerbait egingo dodalakoan nago.

—Zelan zagoz "Kas"-en?

—Pozik Buruzagi edo jefe ona daukagu, Langarika,ta lagun on adizkide benetakuak, bata-besteari lagundu-teko beti gertu dagozanak.

—Urren, zelazterketa edo karreran alde artu biardozu?

—Biar, illa'n 2 gn. guaz Barzelona'ra eta ango azter-ketak amaitu orduan ltalia'ra, eta bertan zer egitendogun ikusirik jakingo dogu noz gatozan geure lurraldera.

"Ez al dozu eukiko eragozpenikzeure ibillaldietan,garaille urten daizunzabiltzan errietan;jarririk Galdakanogorengo maillan,eta gure Euskalerriabiotzan erdian. "

Eskolatu baten eran biribilduta daukagu alkar-izketatxairo au. Merezi eban, beraz, izan dauzan baiño azkenaipamen ugariagorik.

AITA ONAINDIA

9

Page 12: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

LUDIGINTZA

LIBURU SANTUA TA JAKINGAIAK

ASIERA

Asiera deritxon liburuan lenengo ataletan irakurtendoguna 15 billoi urteko luzeerea izan eban aldian betezan, jakitunak diñoskuenez. Orrelan, Liburu Santuak,arin-arin irakurri ezkero, diñoskunaren eta jakitunakdiñoenaren artean alde guztiz aundia dago: Bibliak seiegunean egin ebala Jaungoikoak mundua diñosku.

Alde orrek asko bultzatu edo eroan dauz fedekozalantza aundietara eta fedea ukatzera, baiña ez doguaiztu bear Eleizeak agiri askotan esan dauana: Bibliaedo ldazteuna eta bere berbak zentzunez ulertu beardoguzala.

Bibliak agertu nai dauskuna , Jaungoikoaren salba-mana da, ez jakintza eta ez jakingaiak. Onetan ordukojakingaien menpean dago oso-osoan.

Antzera esan bear errigintza edo politika arazoanbe: Jaunaren erriak politikako erakunde bat dauka, teo-krazia edo Jaungoikoaren izeneko agintaritza, baiña orre-gaz ez da esan gura ori dala politikako erakunderikonena edo erri guztiak orrelako politika jokoa euki beardabela.

AZTERKETAK

Joan diran berreun baiño geiago urtetan Biblia osoakdakarskuna aztertzeko lan aundiak egin dira. Kontuanizan Idazteuna ez dala liburu bakarra, 70 liburu baiñoeta liburu bakoitxak bere izakera berezia dauakala, bakoi-txak bere idazkera berezia eta ulerbide berarizkoa.

Idazteuna ulertzeko, bera idatzi zan aldian zelakoidazkerea erabilten zan jakin bear da. Arlo onetan apurbat sakondu ezkero, laster ikusten da orduko idazke-rearen eta gaurkoaren artean alde aundia dagoala; gai-ñera orduko giroa be aztertu bear da: Zelan ekiteneben bizitzan, zelan jan eta jazten ziran, zelako esaku-nak eukezan...

KONDAIRA

Urte askotan Asiera liburuko jazoerak gaurko kon-dairaren antzera irakurten izan dira eta ortik etorri daulertze-bidean okerrik aundiena.

Idazteunaren aztertzeilleak konturatu ziran lenengoamaika atal orreik kondaira berezia zirala eta salbame-naren egintzagaz eukela zer-ikusia eta salbamenerakozer bear dogun agertzen dauskuela.

Mundua Jaungoikoak egiña dala da lenengo ager-tzen dauskun gauzea. Izan leiteke orain 16 billoi urteizadian eztanda aundi bat jazo zala eta ortik asi zalaizarren banatzea.

Baiña sinistedunentzat olako jazoeretan Jaungoikoikusi-eziñaren "eskua" dago eta berak bideratzen dauizadia.

Gero izadi zatitu ta sutsu ori aurrera ta aurrera joanzan.

BIZIA

Izadi orren barruan Jaungoikoaren almenak berelana jarraitzen dau. Egun baten uretza aundiaren edoitxasoaren bazterren baten lenengo biziduna agertu zan.Jakitunak ez dakie eta ezin' dabe esan zelan sortu zanbizia edo bizia bera zer dan, ez dabe besterik esatenitxasoaren bazterren baten biziduna agertu zala baiño.

Sinistedunok, ostera, jazoera benetan arrigarri orre-tan Jaungoikoaren mundugintza-lana ikusten dogu.

ZENTZUNA

Milloiak urteetan bear ba'da ibilli ziran urpean ola-ko bizidunak, baiña oraindiño ez egoan munduan eze-lako miñik edo pozik edo goibeltasunik.

10

Page 13: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

LUDIGINTZA

Beste egun baten olako bizidun batek aurrerapenikaragarria izan eban: Egun aretan munduan lenengozbizidunak miña asmau eban bere gorputzean eta bearba'da garrazi egin eban, gero ainbeste bider entzunizan dan garrazia. Edo lenengo atsegiña asmau ebaneta pozez jauzita agertu zan.

Jakintunak ez dakie nondik eta zelan izan zan alda-kuntza aundi ori, bizitza utsetik sentitzera dagoan alda-kuntza, baiña guk, sinistedunok or Jaungoikoa Egillea-ren indarra, almena, "eskua " , ikusten dogu.

*

ADIMENA

Zentzundun abereak asko ugaritu ziran, mi!loiakurteetan eta euren zentzumenak geroago ta oartzaillea-goak ziran, baiña oraindiño ez egoan munduan inoradimenez Jaungoikoaren antzeko zanik.

Oianean, baso-baltzean bizi ziran abereen arteanbat egoan, abere-mota bat, zurrena, baiña bere buruababesteko almenik gitxien eukana eta beste piztiak era-so egiten eutsoelako oianetik iges egin eta Landetarajoan bear izan eban eta an ugaritu zan.

Egun baten pizti ori ulertzen asi zan eta millakurteetan aurrerapen aundiak egin ebazan.

Jakitunak ez dauskue esango piztia zelan adimen-dun biurtu zan, baiña idazteunak argi esango dausku:Jaungoikoak egin eban gizona eta bere antzeko eginbe.

Ez da ba, Idazteuna jakingaien liburua, baiña baierlejiño-liburua eta gaurko jakitunai be argi esango dau-tse: Mundua sortu zanean, an Jaungoiko Egillea ebi-llan, biziduna agertu zanean, an Jaungoiko Egillea ebi-llan, zentzuna ta sentipena agertu ziranean, an Jaungoiko

Egillea ebillan; adimena agertu zanean, an JaungoikoEgillea ebillan...

ARDUREA

Eta ez une orreitan bakarrik, Jaungoiko Egi!lea betidago bere ludi osoan, ludia zaintzen, bideratzen, jokabide-lege ziurren bidez aurrera ateraten eta batez be gizonazaintzen eta beroneri laguntzen.

Ezberrak edo Iur-ikarak edo olakoak izaten dira-nean, ardura ori zalantzara sartuko jaku, baiña siniste-dunak gauza bi daukaz argi: Jaungoiko Egillea eta ezbea-rrak or dagozela eta uste osoa Jaungoikoan ezartendogu: Bere jakituriak eta almenak ez dau utsik egingo

IDAZTEUNA

Ludigintza-lan au, Bibliak, orduko ipuin edo mitoaijarraituz eta idazlearen aldetik ipuin orreik aberastuz,munduaren sortzea sei egunetan idazten dausku, iza-kaiak maillaka jarten dauzala: Bizibakoak, bizidunak,zentzundunak, adimendunak...

Sei egun orreik artzen dauzanean, erriari zerbait adie-razo nai dautso: Lenengo ta bein munduaren egilleaJaungoiko bakarra dala, ori zelan egin eban zeaztubarik eta "zapatua" zaindu egin bear dala, atseden-egun lez artuta.

Ez dago ba izdazteuna ezertan be jakingaien aurka,osotu bai egiten dauz geure buru argiak eta fedeakdiñoanagaz eta Jaungoikoak berak agertu gura dausku-nagaz.

LETONA'k

11

Page 14: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

GIZARTEA

AITA ELLAKURIA(Taiwan'en)

NOR DAN

Portugale'teko Bizkaitarra. Orain 22 urte joan zanmisiolari Formosa'ko Taiwan'era eta an alkargo-zale lezegin eban lan aundia eta langileen artean entzute tanagusitza aundia daukaz.

Baiña bere begiratzean eta izakeran ez dau olakorikagertzen. Ain da eratsua ta apala! Baiña Taiwan'enBizkai'tar onen ospea ta garrantzia geroago ta aundia-goak dira eta ango jaurlariak Asia'ko Walesa barri batenantzera salatzen dabe.

NORANTZA DOAN

Josulagun onek ondo daki norantza doan. Berakgura dauana, eta orrelan agertzen dau edonon eta edo-noz, ez da eskubideak lortzeko Jaurlarien menpekosindikato bakarra indartzea; berak nai dauana, Ebanje-lioko eritxiak langilleen artu-emonetara sartzeko langi-lletza eratzea da, eziketa ta azterketaren bidez gero tageiago egitarauak aldatzen dirala.

Nazaret'eko Jesus'ek iragarri eban gizarte barriarenelburuak, lantegiz baterik dagoan Taiwan urian sartze-ko, indarra zabaltzen dau Aita Ellakuriak buruzagieneta lagilleen alkargoaren erdira.

Ekin eta ekin Jesus'en Barri Ona agertuz, Josulagunonek zortzi lantegitan "Rerun Novarum" idazkitik azieta gaur arte Eleizeak irakatsiak oiñarri dirala ezi guradauz oiñarriko langilleak eta alkargoetako buruzagiak.

Legezko itaunketea, politika-izaerarik ez daukon lenen-go errian zabaldua, langilleen eskubideai begirunea emo-teko argia izan bear da eta eurai laguntzeko izan beardabe gure ekintzak.

ASKATASUN BARIK

Aukeramenik edo askatasunik ez dagoan erri baten,zuzentasunik egiten ez dan erri baten, ez dago bestebiderik legea baiño.

Baiña ba-dago beste toki bat, langilleai eurak erra-zoia dauken ala ez agertzeko. Zori txarrez alegin guztiaor amaitzen da. Guk ostera, azkeneraiño jarraitzen etaeutsiten dautsegu, jazoerak epaitegira eroateraiño.

Euki ete dau erri onek iñoiz onelango kezkarik edoartegatasunik?

Bai. Beti artega eta kezkatsu bizi izan da.

Taiwan txiker au salze ta eroste ugaritasunean mun-duko seigarren laterria da: Itxas ontziak zeatuten lenen-goa, zenbatzaille edo konputadorak saltzen bigarrena,Japon'en urrengo, eta bigarrena baita diruaren eskuar-teko erantzunean.

1984n.urtean munduko amarretatik batek erostenebazan Made in Taiwan idazkia euken tramankuluak.Lareun notiñetik batek daroa ango, lurraldean egiñadan aterkiña eta munduko tenis-zaleetatik euneko berro-gei ta amarrek darabillez ugarte txiki aretan egindakojostailluak.

ALKARGO EDO SINDIKATOAK

Sindikatoa zer dan —diño berak— era bakan etaegokiz ikas-aldien bidez argitzen dogu, egunez eta gabaz,batez be Taipei uri-buruan egiten dogun lanean, etalaterri aretako toki baztertu eta ezkutuetan, orrelanlangintzako artu-emonak bigunagoak eta gizatiagoak izandaitezan.

BALDINTZAK

Dirutza-giro onetan, alkargo eta sindikatoetarako aska-tasunik ez daukan erri baten, nagusien buztarripean,oporraldiak galazota dagoz eta guda-legea da , nagusi.

Josulagun Bizkaitarrak irasi dauan erakundearen tan-kera korapillotsua beti izan da artega ta bildurrezbegiratua.

12

Page 15: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

L GIZARTEA

Jaurlaritzak ondo daki Ellakuriak ezi dauzan berreunburuzagi agertzen dirala urtero eta amasei urtean millata berreun sindikalari gertatu dirala eta ogei ta amarmilla langille baiño geiago.

Orregaitik, agintarien aldetik eragozpen asko izatendauz, ondo dakielako burdiñezko ziria sartzen dala lan-gintzara eta ziri ori ezin kendu izango dabela, eta gai-ñera, indar, entzute, ospe aundia artzen doazela.

JAURLARIAK ARDURAZ

Sindikatoak ez dira beti izan jaurlaritzan arduraga-rri, arein eragiñak eta joan-etorriak orain artega jartendabez. Ori orrelan izanik, Ellakuriak edo Josulagunorregaz dabi!tzanak, lenengo baimena eskatu bear iza-ten dabe eta gero, ikasturtea amaitzen dabenean, egin-dako lanaren barria emon. Eta orrelan 1983'an itzidura-ren agintea etorri arte.

Ellakuriak berak esaten dau: "Lech Walesa'ren antze-ra langilleak opor-aldira bultzatzen dodazela salatzennabe; euren eskubideetan langilleak sendotu eta jaurla-ritzaren alderdikoak ez diranak deitzen dodazela ber-baldiak emoteko diñoe".

GIRO ZABALAGOA

1985'ean zabaltasuna emotea erabagi eben, baiña ezori eurak onartzen ebelako, erriaren babesa ta laguntzalagilleen alde egozala ikusten ebelako baiño. Orrelan,CIA'ren izen txarra sortzea kentzen zan.

Batez be agintariai ez jake ondo etorten Batika-no'gaz asarre ta aurrez aurre agertzea. Batikano da izanbe Europa guztian bakarra Taiwan eta Aprika ta Ame-riketako beste emeretzi lurralde buru-jabetzarako onar-tzen dauzana.

Al izango ba'lebe —diño Josulagunak— jaurtiko nin-dukee, baiña sakonean ba-dakie, Walesa langoa nazelasalatu arren, nik ez dodala nai Alkargo barri batenburuzagi izaterik, ba-dakie nik ez daukadala Europa taAmerikatarrakaz zer-ikusirik eta ba-dakie-gaiñera, Gotzai-ñen baimena ta laguntza daukadazela. Len ostera Elei-zeak ez eban ekintza au ondo ikusten.

Aita Ellakuria lendik zan Askatasunaren Teolo-jia'ren irakasle ona eta nagusia: Kristiñauak okerkeria-ren aurrean salakuntza otzana baiña sendoa egin beardabe.

EGILUZE'kTaiwan'go CIA'k azterketa egin eutson jokabide one-

ri eta eurentzat ez zala ona ikusi eben.

IDAZLEAI OARRA

Adiskideok:Aspaldion ZER gure aldizkari au osotzeko idaz-lanak urritu egin jakuz. Orretarako zio bat,

zalantza barik, idazle jator eta ugari batzuren eriotzea izan da. Ez aiztu epe labur baten barruan joanjakuzala, esaterako D. Klaudio ta Basajaun.

Alegin aundiagoa eskatzen dautsegu ba gure idazleai idazlanak bialdu dagiskuezan. Eskarionek erantzun ona izango dauala uste dogu.

IDAZKOLAKOAK

13

Page 16: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

BERTSOETAN

UDABARRIAREN ERIOTZA

Etorri egin zan, beti etortzen dalako AITA SANTI ONAINDIARI OMENALDIAitxaropendun soñeko garden, dizdikorrez, LARREAN, 1989'gko. MAIATZAREN 13'ngoizean goiz, txori txintadapean, alakobiotz-poza damoskun janzkera alaikorrez. — I —

Zar eta gazte, gizon eta andreBaña, itunik ta ixil entzun izan neban batu gara gaur Larrean,txorien txintots, abesti tamal, mingarria, Aita Santiri omenaldiaberarizko maIko, negargura latzgarria eiteko danon artean;sortu-arazoz nire begi, saiets artean... Gogoz ta arduraz erabagi dau

Udalak batzar bateanIzadia illun-illun, baltzago nekuzan kale oso bat jartzea emendana ozkil, negu gorrirantza makurtua, bere oroiz ta izenean.

eguzkia makal, txepel, lañopean sartua...udabarritar aztarnik iñun ez-bailitzan. -2

Udabarri asiera zimurtsu ta baltzean,Guda-aurretik, guda ostianJainkoaren izenean

beren esku gaixoti, esku dardaratiakaz, zoli ta gogoz ibillia dabizitz ate joka dabil esku zarkituakaz, arimen alde lanean;indar bako orri-sortze aul, nekezean... Euzkadi eta Euzkerarekin

maite-minduta osoan,Itaundu neban nik arratsaldearen margoa sutsu ta gartsu ekin dau betiberen egimenezko margoa a ete zan ... eten bagaka arloan.—Eta erantzunik ai! ez neban jazo izan,ori zelakoa zan ta, nundik norakoa! -3

Zugaitzak jantziz, soñekotuak ez zegozan Biotz gartsudun, gogo argidun,ez, beren betiko jaiegunezko margoakaz. euskal idazle, zolia

bertsoz eta itz lauz gai egekiakJendia itzal zebillen begi ixillakaz, erabilteko trebia;itxarokizun itun utsalezko ezbaian. esakun sakon, garbi-zorrotza,

izkera legun-bizia;Orduan neure besoeri itxi egin neutsen goiko maillatan dakusgu betigogoz, etsipenduta, be-alderantza jausten; Aita Santi Onaindia.ta, oldoztu neban: Ai!, dirudi orain, emenazken-udabarri bat ari dala bai, sortzen! — 4 —

Bijar zugaitzak, dan-danak, ill egingo dira Asko zor dautso Aita Santirita, ibaien oroitzapen triste bat besterik gure Euskera zar-maitiak;

asko zor baita maxu-bezalaez da geldituko emen, oñazez beterik, gaurko euskal idazliak;uberka legor, uts, dezabatuen arira... orregaitik gaur eskiñi dautsa

omena1di au erriak;Eta, Udabarri izen zoragarri ori... ta orregaitik bildu gara gugure kondairatik baztertua izango da bere lagun-aiskidiak.eta, dezabatua ain urtearo gelgarri!Itxaropenaren sorburu eder, izantza. — 5 —

Ta, gizona bera da bai, errudun bakarra, Txalo beroak ta zorionakzorigaitz ororen txarki sortzaille basati; Aita Santiri ugari,

agertu bait da ainbat urtetanIzadiaren erailtzalle anker ta, izurri, euskal arloan dirdari;autserre arteko sasi-gizon ain makarra. zar ta gazteak artu begie

irakasle ta gidari;MUNIATEGI-tar SABIN ta goiko Jaunak emon begio

(1889) zeru ederra lan-sari.GOIRIA

14

Page 17: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

OMENEZ

AITA SANTI

Egun gogoangarria Onaindiatarren etxerako, Santia-go mutilla biziz eta osasunez etxera eldu zana. Aitaketa amak eta Egilleak parte artu eben sorrera orretan.Eguzkiak dizdizera ederraz argi egin eban egun zoraga-rrian ta Jaungoikoak beste iñork ez ekian nor etorrizan Euskalerriko Amorotora.

Gurasoak euskaldunak, izkuntza ederrekoak ziranide usaiñez, gari metaz, nabo orriz, sekula-bedar orle-giz inguratuak. Izadiaren eder ori, izan bere, baratzoparoa zan Amorotoko mutillak aitaren ta amaren itu-rritik izkuntza joria artzen asteko. Ederrak ederra sor-tzen dau ta ikusten dan bikaintasunak inguruak edertuta Iagunak ezi ta egokitu egin oi ditu nor bere duinta-sunerako.

Gero ondoren, begiak itzartu ta burua argitukeran,euskal mundu barri baten sartu zan Larrako konben-tuan. An aurkitu zituan erri gizonak, euskal maisuakKarmeldar praille-lekaideen artean. Emen, emon beareutsan astiñaldi ta bultzada on bat barruan biztuta eukaneuzko txinparta ta izkuntza-garrari. Euzko erriaren senata bere izkuntza jakintsua ezilkortu egin bear ziran.Gizona izateko, izan be, norbere erria aizatu egin bearda, semeak eta auzoak ezagutu dagien.

Aita Santik, gazterik, artu eban erriaren deia. Deiminkorra zan. Alderdi guztietatik etsaiez inguratuta eku-san ta bere bizia ta jakituria elerik ederrenean eskeinieutsozan, maite eban ama lurrari. Gaztetasuna zeozer-tarako da ta ez egoan geldi egoterik. Era batera tabestera, olerkiz ta iz-lauz, gogoz, asi zan bere pentsa-mentu ta gurariak gure erriaren alde zabaltzen. Ezdago nekerik, ez dago atzerarik, dana emon bear askomaite dan erri ta izkuntzari.

Urriñetako jakintsuak eldu ziran gure bazter orlegita ederrera. Ementxe aurkitu eben gizadi leiñargi tajakintsuaren izkuntza arrigarri a mendiz, zelaiz ta base-rri zuriz apaindua ta Onaindia gaztea, ortxe, ebillenburu ta biotzez, gogo guztiagaz, amaren bizia indartu taederragotzen. Sasoia ta kemena, dana eukan beragazbatean, bizia artu eban lurrean maiatzeko zugatz sagarlora zuriz betearen antzera.

Etorkizuna, irriparrez, eukala irudian; bera ametsezerriari begira ta erria berari adi alkarren poztasunean.Izadiaren ederrak ta euzko prestutasun ta odolgarbita-sunak bultz eragiten eutsen Euskalerriaren aldezko lane-ra. A zan gizadia, a zan lurra, a zan giroa, danak euskalegi biurturik, bizi barri bat sortzen egoan gure zentzu-

dun enda-erri urtez milleetakoan. Ez zan ametsa, egiazan gure erriaren bizia Aita Santiren biotzean, ondo,sentidu ta oiñarritua.

Era onenean ta gogo guztia egiari ta zuzentasunarieskeinita eukan egunetan, geroak betirako, ondo beztu-ta itzi daben guda ankerra eldu zan gure lurretara.Euskaldunak erria zaintzea erabagi eben ta Aita Santibeste askoren artean mendietan ibiliko zan euzko guda-ri sinismendunen abade laguntzaille.

Ainbeste ezbear, su, eriotza ta mutil on arei lagun-du ondoren guda amaitu zan. Baiña gure erri maiteakkurutza gogorra izan eban ondoren bere. Ta eurenartean Aita Santi be espetxerik espetxe erabili eben iruurteren buruan. Baiña zapalketa orrek ez eben Onain-diaren gogoa makurtu. Espetxeko urteetan auzoko izkun-tzak landu zituan, gizon legez, altasun geiago artzeko.Ta danen artean bere biotzean bat eukan nagusi: euskera.

Guda ostean, lengo bizitzaren jarrai, Jesusen BarriOna zabaldu bear eban Euskalerriko mendi ta zelaietanzear jentea argitu ta itxaropenez poztuaz. Ta ortarakotresna egokiak itza ta lumia zituan erririk erri ta papelikpapel egia erriari aukeztuaz. Bakoitzak berak daukanaemon leio urko lagunari ta Aita Santik betiko biziarenargia ta euskal kultura emon eutsazan arbasoen jato-rrizko erriari. Kristiñau sinismena ta gurasoen erri zale-tasuna biak bat eginda eukazan bere nortasunean, tabiak egi sakonenak diran ezkeroz, ezin geldi egon eikeanEgilleari zor jakona ta erriari bere berea daben izkuntzazabaldu ta edertu barik.

Bañak soloetan egoten dira, baiña kezka, maltzurke-ri ta zapalketak gizonen biotz-buruetan. Euskeraren etsaiakgorrotoa ta amorroa eutsoen izaki ain eder oneri. Oridala-ta, izkuntza lantzailleak be jazarpenduak izan beareben. Emen sortzen da ba burruka barria. Goizetik etagabera, ekiñean ariko zan Aita Santi ta polizia be ondo-ren nundik ete ebillen zaintzen, judioak Jesusen ondo-ren ibili ziran antzera. Emen, agertzen da euskal gizon,idazle errimea, artu eban bideari jarraitzen gau ta egunneke ta gaiztasunen artean.

Jesusek berpiztuagaz, eriotzea menperatu eban lez,Aita Santik ekinagaz orraztu, edertu ta aberastu daueuskera ta beste askok bere inguruan, ordu gaitzetanlankide izan jakozan, ta gaur pozez, gogoratzen ditueburrukaldi azpergabe arek.

PAULIN

15

Page 18: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

ERITXIAK

BAKEA

Danak gura dabe bakea. Gizadi guztiaren gurariada. Danen elburua. Gizonaren biotzak bakea bear--bearrekoa dau. Ez da, ezin izan leiteke zorionik bake-rik barik. Maitasunak senar-emazteak, anai-arrebak, adis-kideak bat egiteko egin ebazan kateak samin eta oiña-zekateak biurtzen dira bakerik ezpa'da. Bakea da gizartearzoriona damotson oiñarria. Bakeak bakarrik egin leikezzoriontsuak gizonak. Indarrak, diruak, jakintzak ez dabezoriontsu egingo gizona bakerik ezpa'dau. Egizko zorio-na biotzean sortzen da ta biotza bakez ezpa'da, ezinisan zoriontsu.

Batzarretan-da gizonak dagiezan itunbeak-eta ezinleike mundua zoriontsu egin. Ezin ekarri zoriona gizar-tera. Bake au azalekoa da. Putz txiki bat naiko daausteko. Biotzak baketu bear dira. Biotz-barnean ereinbear da bakea.

Gudariari izkilluak kentzea ez da naiko gizarteanbakea ezartzeko. Gorrotoak menderatu ta kendu beardira. Gogoan euki dagigun: gizonak habeak egin leikiezbatzarretan eta itunbetan. Ez da naiko; biotzetan eginbear dira. Bakeak bere oiñarria biotzean ezpa'dau, banan-duta jarraituko dabe gizonak; aurrera egingo dabe burru-kak gizonen artean. Gorrotoak jarraituko dau agintzen.

Benetako bakeak agindu dagian gizartean Kristorenirakatsiak irarri bear dira gizonen biotzean, eta gizonbakoitzean. Goinaitasunak agindu bear dau gizon danetan.

Batez be zuzentasunak agindu bear dau gizartean,bera baita bakearen len oiñarria. Zuzentasunik ezpa'da,eziña bakerik izatea munduan.

Indarrak agintzen ba'dau, gizonen eta errien eskubi-deak ontzat artzen ezpa'dira, ezin izan bakerik munduan.

Eta gaurko gizartean ez da bakerik. Ez da zorionik.Gorrotoak, burrukak, eztabaidak, illetak irailtzak, lapu-rretak, zuzengekeriak... zapalketak izango dira ugari.Zuzentasunik ezpa'da, alkar-maitasunik be ez da. Gizo-na pizti da gizonarentzat. Maitasunik-ezean dago iturri-rik sakonena. Munduak, gizarteak ez dau betetzen Kris-toren agindua ta ortik sortzen dira zoritxar guztiak.Ortik bakerik-eza.

Maitasuna aaztuta dago ta anai-tarteko maitasunabear-bearrekoa izan gizarteak bakea euki dagian.

Kristok maitasuna agindu ebanean danentzat jarrieban; adin eta mende guztientzat; orobat erri guztien-tzat. Beartsuenzat bai, baiña aberatzentzat be bai. Men-pekoentzat bai, baiña agintarientzat be bai. Danentzat.

Ebanjelioa baztertuta dagoan artean, alperrikoak izan-go dira gizonak artzen dabezan erabagiak. Alperrikoakdagiezan itunbenak. lndarrikbakoak.

Gizonak zoriontsu bizi gura ba'dau, bear-bearrekoadau bakea ta aurrerapiderik lortu gura ba'dau, bakerikezpa'dau, ezin izango dau.

Dirua, ospea, aginpidea... utsa dana bakerik barik.Kristoren ebanjelioa ontzat artzen ezpa'da, Kristoren

(GOIRIA)lege ta aginduak zapaltzen ba'dira, izlilluak agindukodabe. Indarra izango da nagusi.

Baiña auxe aitortu bear: ebanjelioak bakarrik ekarrileike bakea... Kristoren legeak agindu ezin alperrik izan-go gizonen itzak eta itunbeak.

Kristoren ebanjelioak eta berak bakarrik salbatukodau gizartea.

Berak bakarrik ekarriko bakeaJainko Aitak bere Semea bialdu eban lurrera. Seme

orrek mandatu bat ekarri eban gizon guztientzat: BAKEA.Jainko Semea Belenen jaio zanean aingeruak be bakeaabestu eben. Bakea Kristoren erreiñuaren ikurra da.Beraz kristauena be bai. Bake-Errege diñotso Isai Igar-leak Mesiasi. Bakea ekarririk sartu zan Jesus munduaneta bakea itxirik joan mundutik. Onela mintzatuko jakebere ikasleai Nekaldi-Gabaz. "bakea izten dautzuet, neu-re bakea damotzuet; baiña munduak emoten dauanabezalakoa ez".

Agindu au itxi eutsen Jesusek bere apostoluai: "bake--ereille izan zaiteze."

Agindu ederra itxi eutsen Jesusek bere ikasleai.

Guztiok gura dogu bakea, baiña askok ez daukebakerik.

Bakea bitarikoa izan daiteke: gorputzarena ta arima-rena. Biek bear-bearrekoak dira.

Bakeak eragozpen bi daukaz XII'grren Pioren iri-txiz: guzurra ta aierkundea.

Bakeak zintzotasuna eskatzen dau. Bakea gura ba'do-gu, zintzoak izan bear gara. Zintzoak geure buruagazeta zintzoak besteakaz. Zintzoak batez be Jaungoikoagaz.

Jaungoikoa atzipetu daikegula uste dogu... alperrik...geure burua atzipetutzen dogu ez Jaungoikoa.

Jaungoikoagaz zintzotasunik ezpa'daukagu, ezin izanbakerik gure arimak. Ar-emonetan zintzotasunik ezpa'da,ezin izan bakerik gizonen artean.

Irribarrea aurrean... txeratsu... itz onak... eta atze-tik... bera gugandik urrin danean mormoxka... gaizkiesaten... ezin bakerik... zintzotasunik ez dagoalako.

Zintzo jokatu bear da, bakea gura ba'da. Parkatuegizu ta bakea izango duzo barruan eta bakea gizona-kaz. Gaurko munduan ez da bakerik... zintzotasunik beez dalako. Gaur ez da bakerik... begira... urrin ez joan...geure artean... gudak... Aprikan... Sorkaldean... ainbattokitan... ez da zuzentasunik... zintzotasunik... Indarrakagintzen dau. Ez da bakerik... mundua kilikoloka... iri-kitan erriak... irikitan biotzak. Bestea zapaldu... bestea-ren eskubideak ukatu ta zapaldu... erriaren eskubideakbe zapaldu.

Ekaitza... illunpeak alde orotan... Zabaldu begiozzintzoki munduak ateak bakeari.

Bakez bizi danakaz.

16

Page 19: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

EZIKETEA

~JUANTXO-TXIKI JAINKOAREN SEME (24)

Orijenes, antxiñako kristau-idazle famatuak ba zuan semetxo bat seaskan. Etxeratze bakoitzean, seaskara urbildueta bere Juantxo-txikiri musu bat emoten ei eutson bular-gaiñean; arnasak gora eta beera zebillen bulartxoaJainkoaren egoitza bait zalako.

Jainko altsuaren etxe-bizitza, umetxoaren biotza. Eder da. Mezatarako kalizak olio santuaz igurtzen diranantzera, igortziko dau apaizak Juantxo-txikiren bularra. Olio santu berberarekin. Kalizen antzera Juantxo-txiki beJainkoaren gorde-leku izango da bataioaren bitartez.

*Jainko-biziaren azia bere bataioan artuko dau Juantxo-txikik. Azi txikia, azi guztiak diran bezin txikia. Azia, ordea,azteko da. Azia aziko da bere elbururaiño eta bere elburua lorea da eta lorearen ondorengo igalia edo fruitua.

Bataioko azi orrek Betiko bizitzarako lore eta fruituak emongo ditu.

Azi orixe da basamortua bizi-arazten dauen ura, ur bizia. Jainkoaren seme egiten gaituena eta, semebagera, oiñordeko be bai; Betiko bizitzaren oiñordko.

Elburu orretara irizteko bear diran indarrak berekin ditu azi orrek. Elburu ori mundu onetan santutasunean dago.Kristoren Gorputz-mistikoaren zati osotuak bear dogu izan.

Bide orretan zenbat galtzeko arrisku pasa bear dituen azi orrek bizitan zear! Zenbat gau luze eta negugogor...! Gurasoen ardurak eta gurasoen otoitzak bearrezkoak ditu umetxoak; baita Espiritu Pozemoi!learenlaguntza be danen aurretik. Juantxo-txikiren libertadea dala medio. Bere naiak be esan-bearrik badau.

*

Eginbehar ederrik badau gurasoak Juantxo-txikiri buruz: gorputza azi, sentimentuak edertu, adimena argitu, gogoaondu eta sendotu. Baiña, umetxoa kristau dan aldetik, badau beste agerkera bat be: bataioren bidez ereindakoaziak bere elburua lortu dedin, gurasoen laguntza bearko dau.

Lan ederrik iñon bada, umeak azi eta ezitzea lanik ederrena. Negozioak eta lanbideak dirala-ta, zelan aztudozu Juantxo-txiki, zure negoziorik onena, zure lanbiderik ederrena...!

Erreza ez dala? Ortan arrazoia dozu. Erreza ez da. Baiña, zure bizitzan gauza errezak ez diran makiña bategin dozuz. Zure maitasun-barruan billatuko dozuz bear aiña indar eta argi. Goi-goikoak be ez dautzu faltako laneder orretarako.

ARRINDA'tar ANES

OMENALDIA

Uztaillaren lenengo egunean, larunbatez, Euskerazaintza-Euskerazaleak Alkarteak omenaldia egingo dau-tsoe Euskerazaintzaren Zuzendari dan AITA LINO AKESOLO'ri Dima bere errian.

Egun alaia izango da

11'tan Mezea12'etan Jakintza-ekiñaldia• Ondo etorria• Aita Lino lekaidea (Arostegi'tar Luis'ek)• Aita Lino Aztertzaillea (Etxebarria'tar J.M.'k)• Aita Lino idazlea (Onaindia'tar Santi'k)• Aita Lino espetxean (Dañobeitia'tar Kepa'k)• Gaztetxu batek Aita Lino'ren idaz-lan labur bat irakurriko dau13'30'ean: Aita Lino'ren Jaiotetxean oroitarria ipiñiko da14'etan: Bazkaria OBA'ko Jatetxean (Dima'n).onetarako txartelak banatuko dira.

Page 20: EUSKEREA IKASTEN - euskerazaleak.biz · ezin dagike erabilli etxean berbeta ori, eta onen ondo-rioz, etxean erderaz diardue. ... "independentzia", zentzu oke-rrez azken-urte auetan

Gure erriaren aurrerapenagaitik.Milla urtekoa eta gaurkoa dan gure kulturagaitik.

Gure erritarren ametsakaitik, bizkaitarrentzat onena dan guztiagaitik.Gaur, atzo eta gero Bizkaia.

Bizkaia beti.

1 00 PEZETA

EUSKERAZALEAK Colón de Larreátegui , 14 - 1.° dcha.BILBAO-1

BIZKAIKOAURREZKI KUTXA

^ CA~A I)E AHORROS

v VIZCAINA