EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak...

4
Komunikazio arduraduna Zuriñe Maguregi - 680 526 851 [email protected] EUSKARAREN GINKANA martxan da laugarren edizioa Talde parte hartzaileen izen-ematea epea urtarrilak 22 eta otsailak 18 bitartekoa izango da. IKTen eta ekologiaren ingurukoak izango dira aurten gainditu beharreko probak, beti ere euskara ardatz gisa hartuta. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko. Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurten lehen aldiz Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena. Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta beraien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Laugarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. Lau urtetako ibilbidea duen proiektua da Euskararen Ginkana eta urtez urte, Kutxa Ekoguneak eragile eta kolaboratzaile ezberdinekin batera, euskara erdigunean izanik, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasuna gaiak landu izan ditu. Euskararen Ginkana euskaltzale zein kultura edo aisialdiarekin lotutako taldeen artean zabaldu den lehiaketa da: norbanakoen partaidetzatik taldekako parte hartzera eta Gipzukoatik, Euskal Herri osora zabaldu dena. Bilakaera honen lekuko dugu gaurko aurkezpen ekitaldia, Bilbon gaur aurkeztuz eta Donostian finala ospatuz. Aurtengo edizioaren gaia: IKTak eta Ekologia IKTak eta Ekologia izango da aurtengo gai nagusia eta beraz, gainditu beharreko probak eta galderak mundu digitalean euskarak eta ekologiak duten presentziari lotuak izango dira. Euskarak, hizkuntza gutxiagotua izanik ere, sarean duen presentzia ez da makala: nabigazio hizkuntzen artean, euskarak 44. lekua dauka mundu mailan eta wikipedian artikulu gehien duten hizkuntzen zerrendan 34. tokian dago kokatua gaur egun. Denbora gutxian, gure bizitzako egunerokoan eta eremu ia guztietan barneratu ditugu sare sozialak eta internet, hasi etxetik eta kalera, baita lanean, hezkuntzan eta aisialdian ere. Baina euskara ekosistema digitalean, osasuntsu bizi ahal izateko, baliabideak ezagutu, erabili, elikatu eta sortu behar ditugu guztion parte hartzearekin, bakoitzari dagokion mailan. Edizio honetan, IKTak ekologia arlora ekarriko ditugu, gizaki bizidunek medioarekin duten lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik aztertuko ditugu.

Transcript of EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak...

Page 1: EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik

   

Komunikazio arduraduna Zuriñe Maguregi - 680 526 851

[email protected]

 

EUSKARAREN  GINKANA  martxan  da  laugarren  edizioa  

• Talde parte hartzaileen izen-ematea epea urtarrilak 22 eta otsailak 18 bitartekoa izango da.

• IKTen eta ekologiaren ingurukoak izango dira aurten gainditu beharreko probak, beti

ere euskara ardatz gisa hartuta.

• 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak, euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko.

Kutxa Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana, aurten lehen aldiz Azkue Fundazioarekin elkarlanean burutuko duena. Bi erakundeek euskara sustatzeko duten konpromisoan bat egin, eta beraien lan eremuak diren IKTak eta ekologia elkartu dituzte proiektu bakarrean. Laugarren edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topagunea izango da lehiaketaren koordinatzailea. Lau urtetako ibilbidea duen proiektua da Euskararen Ginkana eta urtez urte, Kutxa Ekoguneak eragile eta kolaboratzaile ezberdinekin batera, euskara erdigunean izanik, hizkuntza-ekologia eta hizkuntza aniztasuna gaiak landu izan ditu. Euskararen Ginkana euskaltzale zein kultura edo aisialdiarekin lotutako taldeen artean zabaldu den lehiaketa da: norbanakoen partaidetzatik taldekako parte hartzera eta Gipzukoatik, Euskal Herri osora zabaldu dena. Bilakaera honen lekuko dugu gaurko aurkezpen ekitaldia, Bilbon gaur aurkeztuz eta Donostian finala ospatuz.

Aurtengo  edizioaren  gaia:  IKTak  eta  Ekologia   IKTak eta Ekologia izango da aurtengo gai nagusia eta beraz, gainditu beharreko probak eta galderak mundu digitalean euskarak eta ekologiak duten presentziari lotuak izango dira. Euskarak, hizkuntza gutxiagotua izanik ere, sarean duen presentzia ez da makala: nabigazio hizkuntzen artean, euskarak 44. lekua dauka mundu mailan eta wikipedian artikulu gehien duten hizkuntzen zerrendan 34. tokian dago kokatua gaur egun. Denbora gutxian, gure bizitzako egunerokoan eta eremu ia guztietan barneratu ditugu sare sozialak eta internet, hasi etxetik eta kalera, baita lanean, hezkuntzan eta aisialdian ere. Baina euskara ekosistema digitalean, osasuntsu bizi ahal izateko, baliabideak ezagutu, erabili, elikatu eta sortu behar ditugu guztion parte hartzearekin, bakoitzari dagokion mailan. Edizio honetan, IKTak ekologia arlora ekarriko ditugu, gizaki bizidunek medioarekin duten lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik aztertuko ditugu.

Page 2: EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik

   

Komunikazio arduraduna Zuriñe Maguregi - 680 526 851

[email protected]

 

Lehiaketa   Bi fasetan gauzatuko da ginkana: lehenengoa otsailaren 19an hasi eta martxoaren 26an amaituko da. Fase honetan www.euskararenginkana.net webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek. Bigarren fasea, apirilaren 18ko final handia izango da, Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean. Bertan lehen fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde parte-hartzaileak lehiatuko dira.

Parte-­‐hartzaileak   Parte-hartzea taldekakoa izango da eta euskararen aldeko proiekturen bat gauzatu edo babesten duen talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko beharko dute. 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira parte hartu ahal izateko. Edozein talde motak hartu dezake parte lehiaketan: Euskalgintzako elkarteak, Kulturgintzako taldeak (Musika, antzerki, literatura taldeak, bertso eskolak,…), talde ekologistak, guraso elkarteak eta, euskaraz eta euskararekin jolastu nahi duen edozein taldek. Izena ematea urtarrilaren 22an hasi eta otsailaren 18an amaituko da. Izen ematea gauzatzeko, www.euskararenginkana.net webguneko formularioa betetzeaz gain, talde bakoitzak bere burua eta babestu nahi duen euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu beharko ditu bideo labur batean. Aurkezten diren proiektu edo egitasmoak askotarikoak izan daitezke, aurrez martxan daudenak edo aurrerantzean burutu nahi direnak. Guztiak baina, euskararen aldeko ekarpena suposatu beharko dute, arloa edozein izanik ere: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak ... Informazio gehiago: www.euskararenginkana.net / [email protected]  

Page 3: EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik

   

Komunikazio arduraduna Zuriñe Maguregi - 680 526 851

[email protected]

 

EUSKARAREN  GINKANA  Comienza  la  cuarta  edición  

• La participación será por grupos, los cuales podrán inscribirse desde el 23 de enero al 18 de febrero.

• Tomando como eje el euskera, las pruebas a superar este año serán sobre las

nuevas tecnologías y la ecología.

• El grupo ganador recibirá 3.000 euros para financiar un proyecto a favor del euskera.

Euskararen Ginkana es un concurso para divertirse en euskera y con el euskera, organizado por Kutxa Ekogunea, el que por primera vez contará con la colaboración de Azkue Fundazioa. Las dos organizaciones coinciden en su compromiso con el fomento del euskera y han unido sus dos principales áreas de trabajo, la ecología y las nuevas tecnologías, en un mismo proyecto. Euskaltzaleen Topagunea se encargará otro año más de la coordinación del concurso. En este recorrido de cuatro años, Kutxa Ekogunea junto a diferentes agentes y colaboradores, ha trabajado sobre los temas de ecología lingüística y diversidad lingüística, manteniendo siempre la centralidad del euskera. Empezó siendo un concurso individual y a nivel de Gipuzkoa, y ha pasado a ser un concurso por grupos para toda Euskal Herria. La presentación realizada esta mañana también refleja esa evolución: el concurso se presenta por primera vez en Bilbao, y llegará a su fin en Donostia.

El  tema  de  esta  edición:  ecología  y  nuevas  tecnologías.     Las pruebas a superar este año, guardarán relación con la presencia del euskera y la ecología en el mundo digital. El euskera, a pesar de ser una lengua minorizada, tiene una notable presencia en la red: ocupa el puesto número 44 entre los idiomas de navegación y el 34 en la lista de idiomas con más artículos en Wikipedia. En poco tiempo, internet y las redes sociales se han convertido en parte de nuestra cotidianidad, con presencia en todos los ámbitos: de la escuela a la calle, tanto en la educación como en el ocio. Pero para que el euskera pueda gozar de salud en el ecosistema digital, es preciso conocer, utilizar y mejorar los recursos disponibles. En esta edición, se pretende acercar las nuevas tecnologías a la ecología, conociendo los recursos que existen para relacionar a los seres vivos con su entorno, y de paso, analizar el euskera y el ecosistema virtual desde un punto de vista ecológico.

Page 4: EUSKARARENGINKANA( martxandalaugarrenedizioa( · lotura ezagutzeko sarean dauden baliabideak ezagutuko ditugu eta, bide batez, euskara eta ekosistema birtuala ikuspuntu ekologikotik

   

Komunikazio arduraduna Zuriñe Maguregi - 680 526 851

[email protected]

 

 Concurso   La gincana se realizará en dos fases: la primera dará comienzo el 19 de febrero y terminará el 26 de marzo. En esta fase, los concursantes deberán superar las pruebas que se publicarán semanalmente en la página web www.euskararenginkana.net. La segunda fase será la gran final del 18 de abril, que se celebrará en el parque Ekogunea, ubicado en Donostia. Los cuatro grupos que hayan conseguido mayor puntuación en las pruebas anteriores, serán los que compitan en esta final.

Participantes   La participación será por grupos, y deberán representar una organización, grupo o colectivo que lleve a cabo o apoye un proyecto a favor del euskera. Para poder participar tendrán que completar un grupo de 4 a 6 personas. Puede participar cualquier grupo que quiera jugar en euskera y con el euskera: asociaciones de euskera, grupos de música, teatro, literatura o danza, grupos ecologistas, asociaciones de padres, grupos de alumnos… La inscripción se realizará entre el 23 de enero y el 18 de febrero, y para ello los grupos deberán cumplimentar el formulario disponible en la web www.euskararenginkana.net, además de enviar un pequeño video de presentación, donde expliquen a qué proyecto irá destinado el dinero del premio en caso de ganar el concurso. Los proyectos que se presenten, pueden ser de muy diversos ámbitos (educación, ocio, cultura…) siempre y cuando supongan una aportación a favor del euskera. Para más información: www.euskararenginkana.net / [email protected]