EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA...

8
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02 Ekitaldiak Hamaika egitasmo eta jarduera 06 Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek 08 Azkue Fundazioa Euskara eta teknologia berriak Asteartea, 2013ko abenduaren 3a Testuak: Joxi Ubeda Euskara, eguneroko tresna Euskararen alde hamabi orduko maratoia egin zuten Basaurin iaz Euskararen Nazioarteko Egunean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Transcript of EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA...

Page 1: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

EUSKARAREN NAZIOARTEKOEGUNA

02 Ekitaldiak Hamaika egitasmo eta jarduera06 Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek08 Azkue Fundazioa Euskara eta teknologia berriak

Asteartea, 2013ko abenduaren 3aTestuak: Joxi Ubeda

Euskara, eguneroko tresna

Euskararen alde hamabi orduko maratoia egin zuten Basaurin iaz Euskararen Nazioarteko Egunean. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Page 2: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

02 Euskararen Nazioarteko EgunaEkitaldiakberria • 2013ko abenduaren 3a, asteartea

Euskararen Nazioarteko Egunaospatzeko, hamaika ekitaldi antolatudituzte Euskal Herriko hirietan etaherrietan abenduaren 3an.

Abenduaren 3an Eus-kararen Nazioarte-ko Eguna ospatzeko,ekitaldi eta jardueraandana izango da,

Euskal Herriko erakundeek etaelkarteek antolatuta, euskaraegunero erabiltzea aldarrikatze-ko eta euskararekiko konpromi-soa adierazteko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkun-tza Politikarako sailburuorde Pa-txi Baztarrikak egun horretarakoprestaturiko kanpaina aurkeztuzuen azaroaren 22an, Donostian.«EITBrekin lankidetzan egin denkanpainan, euskara mundialadela erakutsi nahi da aurten, etaazpimarratu erabileran dagoelaetorkizunerako erronka. Sare so-zialak erabiltzeko gonbidapenaegingo du kanpainak, eta azaldu-ko du euskara, mundiala izateazgain, munduan dagoela. #mun-diala da aurtengo leloa.

Euskara hizkuntza modernoa,erabilgarria, bizia, gaztea, nora-nahikoa, geurea... baina batez eremundiala dela erakutsiko du aur-ten abenduaren 3rako prestatuden kanpainak. «Mundiala, geurehizkuntza delako, batetik; eta,bestetik, mundu zabalean dituenmilioi bat hiztunei hitza emannahi dielako (800.000 inguru Eus-kal Herrian, 200.000 munduan).Hiztun horiengan erabilerarenaldeko sentsibilizazio lana ereegin nahi du kanpainak, hizkun-tzaren erabileran baitu euskaraketorkizuneko erronka nagusia».

Euskara esparru ez-ofizialetan

ere erabiltzeko modukoa delaagerian utzi nahi du #mundialakanpainak —sare sozialetan edolagun arteko giroan, kasurako—,baita gaur egungo komunikaziotresnetara egokitzeko gai delaere.

Sare sozialen loraldia baliatu-ta, mundu zabaleko euskal hiztu-nak konektatuko dituen sareaosatuko du. Eta horretarako sor-tu dute www.mundiala.net ata-ria, «herritarrei txioak bidaltzekogonbidapena egiten dien gunea».

«Bidaliozu txio bat munduanzehar dabilen lagunen bati». Ho-rixe da www.mundiala.net ata-riak bertara sartzen den erabil-tzaileari egingo dion gonbidape-na. Munduko edozeinbazterretan edo auzoan bertanbizi den lagunari txio bat euska-raz bidaltzeko gonbidapena da.

Halaber, Eusko JaurlaritzakJean Haritxelar euskaltzainburuohia omenduko du abenduaren3an, ekitaldi instituzional batean,Gasteizen. Jean Haritxelar iraila-ren 1ean hil zen, 90 urte zituela.

Donostiako Udalaren EuskaraZerbitzuak Mintzanet egitasmoababestu du. Munduko edozeintxokotan egonda ere euskarazhitz egiteko aukera ematen duenproposamen berritzailea da. In-ternetez, noiznahi, euskaraz min-tzatzen diren lagunak topatukoditu erabiltzaileak. www.mintza-net.net webgunearen bidez, eus-karaz aritzeko parada izango duerabiltzaileak, bidelari moduan—«euskara hobetzen ari zaren ho-

ri, bidelagun bat topatuko duzula-ko bertan, zurekin aritzekoprest»— edo bidelagun moduan—«bertan duzun bidelari batekinados jarri eta hark praktikatzekoaukera izan dezan». Horretarako,Skype erabiltzailea sortu eta ko-nektatu beharra dago.

Euskaraz, urte osoanEra berean, Donostiako Udalakbat egin du Euskarak 365 egunegitasmoarekin. Mezu hori zabal-duko du, euskara urte osoan era-bili beharko litzatekeela.

Bizkaiko Foru Aldundiak etaBilboko Udalak hainbat ekitaldiantolatu dituzte, euskararen aldelan egiten duten pertsonak etaerakundeak saritu eta gogoratze-ko. Abenduaren 3an ekitaldi ofi-zial bi egingo dira: Foru Jaure-gian Bizkaiko Foru AldundiakLauaxeta saria emango du, etaIñaki Azkuna alkateak, berriz,beste ekitaldi bat egingo du uda-laren izenean, Euskaltzaindiaomentzeko, 13:00etik aurrera uda-letxeko areto arabiarrean.

Hiriburuetakoek ez ezik, Eus-kal Herriko herri ugaritako uda-lek, elkarteek eta ikastegiek eki-taldi eta jarduera ugari antolatudituzte. Hernanin, esaterako,Euskararen Eguna prestatu be-

harrean, Euskararen Egunak an-tolatu dituzte: aste osoko egita-raua. Basaurin ere, hainbat eki-taldi antolatu dituzte, azaroaren29tik abenduaren 9ra arte. Eiba-rren, mosaiko bat egingo duteabenduaren 3an, euskararen aldeargazki bat egin nahi duten herri-tar guztien aurpegiekin.

Arabako eta Nafarroako hain-bat herritan, azaroaren amaieranhasi dira Euskararen Eguna os-patzen eta euskararen erabileraaldarrikatzen. Arabako Errio-xan, esaterako, Oionen ospaki-zun bateratua egin zuten azaroa-ren 29an.

Bruselan ere ospatuko duteEuskararen Nazioarteko eguna.Etxepare Euskal Institutua elkar-lanean aritu da Federation desJeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearekin, eus-kal kulturaren erakusgarri denFenêtre Ouverte Poverte sur lePays Basque programa sortzeko(Leiho bat Euskal Herrira zaba-lik). Bruselan eta Valonian anto-latu dira ekitaldiak, azaroaren22tik abenduaren 4ra.

Munduko euskal etxeetan ereospakizunak izango dira. «Norta-suna aldarrikatzeko, euskara kul-tur ondare gisa altxatzeko etaEuskal Herria batzen duen lotura

delako. Argi baitago euskara kul-turen arteko komunikazioa gau-zatzeko baliagarria dela gero etaglobalizatuagoa dagoen munduhonetan».

Informazio gehiago www.eus-kaletxeak.net webgunean lor dai-teke.

Euskararen GinkanaKutxa Ekoguneak euskaraz etaeuskararekin dibertitzeko anto-latu duen lehiaketa da Euskara-ren Ginkana. Aurtengoa hiruga-rren ekitaldia izango da, eta, le-hen aldiz, taldekako lehiaketaizango da. Internet bidezko probe-tan puntu gehien batzen dutentaldeak pasatuko dira San TelmoMuseoan egingo den lehiaketakofinal handira, urtarrilaren 25ean.Saria euskararen aldeko proiektubaterako 3.000 euroko laguntzaizango da.

Hizkuntza aniztasuna izangoda aurtengo gaia eta. Informaziogehiago www.euskararenginka-na.net webgunean lor daiteke.

Bestalde, Euskaldunok Euska-raz Facebook-eko orrialdean(www.facebook.com/euskara.eus-kaldunak) erronka bat jarri dute:aurtengo Euskararen Nazioarte-ko Egunerako 13.000 euskaldunbiltzea.

Euskara erabiltzeko deia

Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, iazko Euskararen Nazioarteko Egunean. GAIZKA IROZ

Page 3: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

ZAHAR-BERRI ARTEAN GAUDE

Euskararen Nazioarteko Eguna 032013ko abenduaren 3a, asteartea •berria

Page 4: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

Urriaren 23tik abenduaren 2raarte, batez ere maila altuko(Lagundu nahi - Bidelagunak)baina baita maila baxuagokomintzakideek (Hobetu nahi -Bidelariak) izena eman dezaten

saiatu dira, euskararen ahoz-ko erabilpenean elkarri lagun-tzeko. Izena eman duten min-tzakideek Skype bidezkoelkarrizketak izango dituzte.

Bestalde, Eusko Ikaskun-tzak antolatutako Datorkigu-nea topagunean zazpi herrial-deetako gazte euskaldunekparte hartu dute. Euskara lantresna zutela, zazpi herrialde-etako 18 eta 30 urte bitartekogazteak elkartu dituzte hiruikasturtetan, hilabeteanbehingo bileretan, aldiro lu-

rralde batean. Adituen ekarpe-nak ere izan dituzte topagunean.Eusko Ikaskuntzak Eusko Jaur-laritzaren eta Gipuzkoako ForuAldundiaren laguntzaz antolatudu Datorkigunea topagunea.

Topagune «aberatsa» izan dagazteentzat. «Oso balorazio ona»egin dute. Hiru urteko esperien-tziaren ostean, Eusko Ikaskun-tzako Gazteria Departamentuakondorioztatu du «errealitateare-kin kezkaturik» dagoen gazteriaaktibo bat dagoela. Antolatzaile-ak zein eztabaida gunean partehartu duten gazteak pozik azaldudira izandako esperientziarekin.Datorkigunea amaitu da, hiruikasturteren ostean. Azken saio-ak azaroaren hasieran izan dira.

04 Euskararen Nazioarteko EgunaEusko Ikaskuntzaberria • 2013ko abenduaren 3a, asteartea

Eusko Ikaskuntzak ‘Euskara pil-pilean’kanpaina antolatudu Euskararen Nazioarteko Egunari begira. Euskararibultzada berezia eman nahi dio, eta, horretarako,Mintzanet programarekin bat egin du. Halaber, ENE sariaemango dio gaur kanpoko erakunde bati.

Euskararen Nazioarte-ko Eguna (ENE) 1949.urtean aldarrikatuzuen Eusko Ikaskun-tzak, euskal hizkun-

tzaren unibertsaltasuna munduzabalera adierazteko. Eus-ko Ikaskuntzak, XXI. men-dean gizartearen aldaketaeta erronka berrietara ego-kituz, gogo biziz eusten dioeuskal hizkuntzari berelan arlo guztietan.

Nestor Basterretxeak2005ean diseinatu zuenENE anagrama da, bestal-de, urteroko ospakizuna-ren identifikazio ikurra.Eusko Ikaskuntzak zortzi-garren aldiz banatuko duENE saria gaur. Kanpokoentitate bati emango dio, euskaraeta euskal kultura sustatzeko egi-ten duen lana aitortzeko.

Eusko Ikaskuntzak Euskara

pil-pilean kanpaina abiarazi du,Euskararen Nazioarteko Eguna-ri begira. Euskarari bultzada be-rezia emango dio, eta, horretara-ko, Mintzanet programarekin bategin du, eta, euskaraz baliatuz,

solasaldiak izan nahi dituztenmunduko pertsonak lotuko dituInternet bitarteko eta doako pla-taforma horren bidez.

Euskararibultzada berezibat emanez

Page 5: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

Euskaltzaleen Topagunea Euskararen Nazioarteko Eguna 052013ko abenduaren 3a, asteartea •berria

Euskaltzaleen Topaguneak bigarrenezireki du ‘Zergatik ez?’, euskararenerabilera sozialaren inguruanhausnartzeko tailerren eskaintza.

Saio bakoitzak bi ordueta erdi irauten du, etahainbat gai lantzen di-ra: hizkuntza anizta-suna, legedia, hizkun-

tza ukipena eta galtze prozesuak,euskararen gaineko datuak etaerabiltzeko zailtasunen identifi-kazioa. Erabilera handitzeko pro-posamena ere egiten da.

Tailerraren zabalkundea Eus-kal Herri osoan modu eraginko-rrean egin ahal izateko, Topagu-nea euskara elkarteen federazio-ak martxan jarri ditu hamahirueuskara elkartetako berrogei tre-batzaile, bazkideekin elkarlane-an. Hauek dira proiektu honekinelkarlanean ari diren elkarteak:AED eta Txatxilipurdi (Arrasa-te), Bagera (Donostia), Berbaro(Durango), Bizarra Lepoan (Al-gorta-Getxo), Elgoibarko Izarra,Irun Iruten, Jardun (Bergara),Karrikaluze (Atarrabia), Lora-mendi (Aretxabaleta), Pilpilean(Soraluze) eta Zuhatza (Deba).

Funtsean, saioek helburu duteeuskararekiko jarrera baikorraksustatu eta hizkuntzaren erreali-tatearen eta etorkizunaren ikus-pegi baikor bat azaleratzea. Bes-teak beste, euskara goxoki batdela defendatzen da tailerrean,eta gozatzeko gonbita egin. Har-tzaile potentzialak, euskaraz ja-kin bai, baina erabileran zer hobe-tua duten euskaldunak dira.

Zergatik ez? tailerra Euskaltza-leen Topaguneak sortu du, Kata-luniako Tallers Per La Llengua-ren materialean oinarrituta.

Halaber, Topaguneak martxanjarri du Euskarak 365 egun kan-paina. Durangoko Berbaro talde-ak azken bi urteetan egindakoaoinarri modura hartuta, EuskalHerri osora zabaldu nahi dutekanpaina bat baino gehiago izannahi duen egitasmo hori. «Azaro-aren azken astea eta abenduarenlehena markatu ditugu egute-gian, eta euskaltzaleen elkarteekeuskarak 365 egun mezua kaleraateratzea nahi dugu bi asteotan»,Euskaltzaleen Topaguneko ardu-radunen hitzetan.

Azkenik, Topaguneak ekaine-an aurkeztu zuen Lingolang egi-tasmoa, euskal eskoletako hiz-kuntza aniztasuna jaso eta lan-tzeko xedez. Topaguneak www.lingolang.net webgunea atondudu, eta han zenbait umeren gra-bazioak sartu dituzte, nor berehizkuntzan. Umeek beste hizkun-tza batzuetako zenbait hitz ikasieta aniztasuna lantzea da xedea.

Erabilerasozialaaztertuz

Lingolang egitasmoaren aurkezpena. BERRIA

ikaeuskaltegiak.eu

Page 6: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

06 Euskararen Nazioarteko EgunaEuskaltegiakberria • 2013ko abenduaren 3a, asteartea

Euskaltegietan, aurreko urteetan izanden ikasle beherakada moteldu eginda. Helduen euskalduntze etaalfabetatzean, astean zortzi eskola ordu baino gutxiagokoikastaroak eskatzen dira gehien.

Euskaltegietan matri-kulatutako ikasle ko-purua behera ari zenazken urteetan. 2010-11ko ikasturte hasie-

ran, 28.676 ikasle zenbatu zituz-ten, aurreko ikasturtean baino%6,33 gutxiago; 2011-12 hasieran,27.104 izan ziren, %5,48 gutxiago;iaz, 25.183, %7,09 urriago. Jaitsie-ra nabarmena eta etengabea zen.

Aurten, berriz, urriaren 31negindako zenbaketaren arabera,24.872 ikasle ari dira. Beherakada%1,2 da, aurreko urteetan bainotxikiagoa. «Eta ikasleek matriku-latzen jarraitzen dute», Patxi Baz-tarrika Eusko Jaurlaritzako Hiz-kuntza Politikako sailburuorde-ak BERRIAri azaroaren 13an esanzionez. Ikasturte osoan, orotara,32.084 ikasle ariko direla aurrei-kusi dute; iaz, 32.379 aritu ziren;beraz, jaitsiera txikia espero dute.«Aurreko urteetako jaitsierarifrenoa jarri diogu», Baztarrika-ren hitzetan.

Helduen Alfabetatze eta Be-rreuskalduntzerako ErakundeHABEren eta euskaltegien arte-ko elkarlanari esker egin da alda-

keta, Patxi Baztarrikaren aburuz.«Eskutik joan gara. Ez gara hel-mugara iritsi, baina jardueramota hauetan joerak ez dira goi-zetik gauera aldatzen».

Uste du sektorearen gaitasuna-ren erakusgarri dela krisiak era-gindako «egoera sozioekonomikogogorrean» beherako joera gain-ditzeko adina indar izatea. Eus-kaltegiak «zoriondu» ditu gizar-tearen eskarietara egokitzekoegin duten lanagatik, eta, bide ba-tez, HABEk alorra suspertzekoegin duen ahalegina nabarmen-du du.

«Lehenesten dugun alorra dahelduen euskalduntze eta alfabe-tatzea». Datuak eman ditu horierakusteko: euskaltegien jardue-ra finantzatzeko laguntzei eutsidiete 2013an, eta halaxe egingodute 2014an ere. Halaber, ikasle-entzako beken deialdia berresku-ratu dute; 700.000 euro bideratukodituzte aurten horretara, eta da-torren ikasturtean 800.000 izate-ko asmoa dute.

Ikasleek gero eta zerbitzu bera-riazkoagoak eskatzen dituzte, be-ren premietara doi egokituak.

Gaur egun, astean zortzi eskolaordu baino gutxiagoko ikastaro-ak eskatzen dira gehien, esatera-ko. Ikasleen %47 era horretakoikastaroetan ari dira.

Euskaltegiek ikasleen beharre-tara moldatzeko ahaleginean sa-kontzen jarraitu behar dela na-barmendu du Patxi Baztarrikak.«Euskara ikastea errazten jarrai-tu behar dugu; euskaltegietakoikasmaterialak eta ikasmetodo-ak hobetuz, gero eta kalitate han-diagoko zerbitzua eskainiz, eus-kaltegira joateko erraztasunakemanez...». Adinean, apurka-apurka, gora doa ikasleen batezbestekoa. 1986-1987ko ikasturte-an, 25 urte zen batez bestekoa;2001-2002koan, 33; aurten, 36.

Euskal Herriko hainbat euskal-tegik eskarmentu handia dutehelduen euskalduntze eta alfabe-tatzean. Esaterako, HABEk ho-mologatutako Bilboko Gabriel

Aresti euskaltegiak 35 urte beteditu, eta ospakizun ekitaldi ugariantolatu ditu. Basauriko Udaleuskaltegiak, berriz, 28 urte, etaDonostiako Urrats euskaltegiak25 urte bete ditu. Lazkaoko Maiz-pide euskaltegi-barnetegiak eremende laurdena bete du, eta bar-netegien artean zaharrena da.

Euskara ikasteko prestMatrikulazioetan izandako joeraaldaketa AEKn ere aztertu dute.Bat datoz Eusko Jaurlaritzakegindako irakurketarekin, Mer-txe Mugika AEKren koordina-tzaile nagusiak BERRIAri azaldudionez: «Gurean ere baloraziohori egiten dugu. Buelta emanda. Orain arteko joerari bueltatxobat eman zaio». Euskal Herriosoan dituzte euskaltegiak, eta,Araba, Bizkai eta Gipuzkoakojoeraz aparte, beste herrialdeeta-

koaren berri ere eman dute.«Nafarroan eta Ipar EuskalHerrian ere joera bera eman da,eta hori positiboa da. Euskararenlurralde osoan, joera bati bueltaeman zaio. Euskal gizarteak era-kutsi du berriro ere euskara ikas-teko nahi hori». Nafarroan, iazkourriko datuen aldean, igoera %10izan dela diote AEKren datuek;Iparraldean, %7. «Aurreikuspe-netan iragarri baino datu hobeakizan ditugu guk».

IKA euskaltegien datuak ereaintzakotzat hartzeko modukoakdira Nafarroako egoerari errepa-ratzeko; zazpi euskaltegi dituzteherrialdean. «Euskaltegi handie-tan, behintzat, ez da galerarikizan», Barañaingo Sahatsa eus-kaltegiko irakasle Joxerra Ola-nok BERRIAri esan zionez. Bere hi-tzetan, iaz ikusi zuten aurreko ur-teetako beherakada gainditzenhasiak zirela.

Ikasleen beharrak gogoan

Eusko Jaurlaritzako hainbat arduradun, Lazkaoko Maizpide euskaltegian bisitan. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS

Page 7: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

ikurrak Osakidetzako profesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzen ditu.

Ikusten duzunean, hartu arnasa, zabaldu ahoa eta egin euskaraz sano!

es el símbolo que identifica a los profesionales y a los servicios

bilingües de Osakidetza.Donde lo veas podrás ser atendido en

euskera sin consulta previa.

ikurrak zerbitzu e

Ikusten duzunean, hartu arnasa, zabaldu

es el símbolo que identifica alos

ikurrak Osakidetzako profesional etazerbitzu elebidunak identifikatzen ditu.

Ikusten duzunean, hartu arnasa, zabalduahoa eta egin euskaraz sano!

es el símbolo que identifica alos profesionales y a los servicios

bilingües de Osakidetza.

ikurrak Osakidetzako profesional etazerbitzu elebidunak identifikatzen ditu.

Ikusten duzunean, hartu arnasa, zabalduahoa eta egin euskaraz sano!

es el símbolo que identifica alos profesionales y a los servicios

bilingües de Osakidetza.

Donde lo veas podrás ser atendido eneuskera sin consulta previa.

Donde lo veas podrás ser atendido eneuskera sin consulta previa.

Euskararen Nazioarteko Eguna 072013ko abenduaren 3a, asteartea •berria

Page 8: EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA - Berria · 2013. 12. 3. · EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 02EkitaldiakHamaika egitasmo eta jarduera 06Euskaltegiak Izena ematen jarraitzen dute ikasleek

08 Euskararen Nazioarteko EgunaAzkue Fundazioaberria • 2013ko abenduaren 3a, asteartea

Euskararen garapenerako,informazioaren eta komunikazioarenteknologiak baliatzen ditu AzkueFundazioak. Banden 5. Lehia,‘Jakina!’jokoa eta beste hainbat egitasmobideratu ditu azkenaldian.

Mundu osoko eus-kaldun guztien-tzat, Azkue Fun-dazioak produktudigital erakarga-

rriak eta erabilgarriak eskain-tzen ditu. Azkue fundazioak eus-kara modu berritzaileansustatzen du, teknologia berriakerabiltzen dituelako, eta lan sarezabala dauka inguruan elkarla-nean aritzeko.

Azkue Fundazioa 2.0 jarrerare-kin sortu zen, guztiz irekitaideiak eta egitasmoak jasotzekoeta parte hartzea bultzatzeko.Azkue Fundazioaren aurkezpenekitaldia Bilbon izan zen, 2009koazaroan. Bizkaiko Foru Aldun-dia, Bilboko Udala, Euskaltzain-dia, Euskal Herriko Unibertsita-tea eta Deustuko Unibertsitateadira Azkue Fundazioaren sortzai-leak.

Fundazioaren inguruan, elkar-lanerako lan sare zabal bat osa-tzea dute helburutzat. Fundazio-ak lantzen dituen egitasmo etaproduktuek, euskaldun guztienmesederako diren arren, batikbat gazteak dituzte jomugan.

Azkue Fundazioaren helburuada euskararen garapenerako IKTInformazioaren eta Komunika-zioaren Teknologiak baliatzea,sarerako euskarazko edukiaksortzea eta komunikaziorakosare birtualak era egokian balia-tzea, euskararen normalkuntza

eta erabilera aukeren mesedetan.«Euskarak informazio eta komu-nikazioaren teknologiez baliatubehar du, hizkuntza guztiz gara-tua izatera iristeko».

Azkue Fundazioaren asmoa daeuskara zabaltzea eta sustatzea,teknologia berriak erabiliz.«Gure eginkizuna zuzenean dagolotuta teknologiarekin eta berri-kuntzekin. Adi egoten gara egu-nero sortzen diren berri teknolo-gikoei, sare sozialen garapeneieta aplikazio berriei. Eta betiazpimarratzen ditugu euskaldu-non ikuspegitik eta euskaraz sor-tutakoak eta gure hizkuntza sus-tatzeko baliagarriak izandaitezkeenak».

Helburu horiek lortzeko bide-an, Azkue Fundazioak egitasmobereziak bultzatzen ditu, etaherritarren parte hartzea sustatunahi du. «Egitasmo horiek aurre-ra eramateko, ezinbestekoa dazure laguntza eta partaidetza.Askotariko egitasmoak egitenditugu urte osoan: plataformaberriak sustatu, milaka lehiaketaantolatu, azoketan gure mezuazabaldu, ekitaldietan partehartu, jolasak edo lan tresnaberriak sortu eta sustatu...».

Esaterako, lehiaketa bat jarridute martxan Mintzatu.com sare-ari lotuta. «Mintzatu.com euska-raz hitz egiten diren lekuak iden-tifikatzera bultzatzen zaituensare soziala da. Zure laguntza

behar dugu mapan leku gehiagokokatzeko; sar zaitez eta kokatueuskararen mapan euskara era-biltzen duzun lekuak!».

Banden 5. Lehia ere antolatudu Azkue Fundazioak. Musikaarloko lehiaketa da; euskara etateknologia berriak uztartzenditu, eta euskal musika taldeamateurrik onena saritzea duhelburu. Halaber, musika bandaeuskaldunak ezagutarazten ditu.Aurreko urteetan, Banden LehiaBizkaiko Foru Aldundiaren egi-tasmoa zen, Azkue Fundazioakkudeatuta, baina jadanik AzkueFundazioak hartu du lehiaketaantolatzeko eta kudetzeko ardu-ra.

Urtean behin, EuskararenNazioarteko Eguna ospatzeko,Banden Lehia antolatzen duAzkue Fundazioak. Batez beste,45 banda euskaldun baino gehia-go aurkezten dira urtero-urtero,

eta, guztira, 225 bandatik goraaurkeztu dira aurten lehiaketara.Euskal Herri osokoak dira bandahoriek.

Banden Lehia txapelketa mis-toa da: musikan adituak direnlau kidek osatzen dute epaima-haia, baina publikoak ere aukera-tzen du zein den musika banda-rik onena. Lehenengo fasea online gauzatzen da; lau talde sail-katzen dira finalerako, eta jen-daurreko emanaldi baten bidezegiten dute finala. Banden 5.Lehiako finala azaroaren 29anizan da, Bilborock aretoan.

Euskal tribiala ‘on line’ jokoaFundazioak uztailean aurkeztuzuen Jakina! Euskal tribiala ize-neko on line jokoa. «Formatuhonetan Internet bidez jokatzekoeuskaraz sortu izan den lehenen-go jokoa da. Jokoaren helburua

da erreminta atsegin, dibertiga-rri eta didaktikoa eskaintzea,jokoaren bidez euskaldunon arte-ko harremana sendotzeko».

Jokoa zortzi gaien ingurukogalderaz osatuta dago: euskaraeta literatura; kirola eta aisialdia;zientzia eta teknologia; geografiaeta historia; kultura eta artea;zinema eta ikuskizunak; gizarteaeta ohiturak; eta musika eta dan-tza.

Azkue Fundazioak Saure argi-taletxearekin batera garatu duJakina! Euskal tribiala jokoa.«Aukera handiak ikusten dizkio-gu joko horri, aplikazio ezberdi-nak izan ditzakeelako euskaraikasteko edo sustatzeko, hezkun-tza mailan zein aisialdirako».

Azkue Fundazioak hainbatlehiaketa antolatu ditu joko horiezagutarazteko, eta horren ingu-ruko garapen berriak garatzekoasmoa ere badu.

Berrikuntzaren bidetik

Kanadako Membertou tribuko kideak Azkue Fundazioaren Euskararen Etxean, 2011n. LUIS JAUREGIALTZO / ARG. PRESS