EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de...

26
EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA 05-11 Sarrera / Oharra: jasotako hainbat mezu hartu dira kontuan eta ahalik eta informazio osoena sartzen ahalegindu naiz. Edozein modutan badakit ez direla ondo zehaztuta egongo eta aipamenen bat desbideratuta egon daiteke. Barkatu ekintzaren bat ez badut ganoraz azaldu. Edonola ere helburua ideiak jasotzea zen. Zehaztasun gehiago behar izanez gero foroan eska daiteke edo zuzenean iturrira jo daiteke. Mila esker beraien ideiak eman dituztenei, eta materiala pasa didaten guztiei. Ez diot garrantziarik ematen formatoari edo bateratzeari (ez daukat astirik eta zerbait prestatu nahi duzuenok ahalik eta aguroen behar duzue. Zirriborro moduan har ezazue). Iruditzen zait garrantzitsuena ideiak azaltzea dela.) Josune Alberdi (Eibarko Berritzeguneko HNTa) Historia pixkat: Euskararen egunaren jatorria. “Euskararen Berripapera” aldizkarian azaldutako testua. 91.zenb. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA. 1999.eko abendua. Euskararen Eguna ospatu zen abenduaren 3an, hala Euskal Herrian nola diasporako zenbait herritan ere. Berez, lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an egin zen. Orduan, espainiar estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan burutu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago. ... Ekimen hauek denek Euskararen Eguna aldarrikatzera bultzatu zuten Nazioarteko Eusko Ikaskuntza 1949ko abenduaren 3arekin batera. Harrezkero, ospakizunak egun horixe izan du egutegian. Lehenengo Euskararen Eguna Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ospatu zuten eta on handia egin zion bai euskarari, bai euskal literaturari oro har, idazle belainaldi berriari ireki baitzion bidea. Idazle horien artean ziren, besteak beste, Piarres Lartzabal, Agustin

Transcript of EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de...

Page 1: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA 05-11

Sarrera / Oharra: jasotako hainbat mezu hartu dira kontuan eta ahalik eta informazio osoena sartzen ahalegindu naiz. Edozein modutan badakit ez direla ondo zehaztuta egongo eta aipamenen bat desbideratuta egon daiteke. Barkatu ekintzaren bat ez badut ganoraz azaldu. Edonola ere helburua ideiak jasotzea zen. Zehaztasun gehiago behar izanez gero foroan eska daiteke edo zuzenean iturrira jo daiteke. Mila esker beraien ideiak eman dituztenei, eta materiala pasa didaten guztiei. Ez diot garrantziarik ematen formatoari edo bateratzeari (ez daukat astirik eta zerbait prestatu nahi duzuenok ahalik eta aguroen behar duzue. Zirriborro moduan har ezazue). Iruditzen zait garrantzitsuena ideiak azaltzea dela.) Josune Alberdi (Eibarko Berritzeguneko HNTa)

Historia pixkat: Euskararen egunaren jatorria.

“Euskararen Berripapera” aldizkarian azaldutako testua. 91.zenb. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA. 1999.eko abendua.

Euskararen Eguna ospatu zen abenduaren 3an, hala Euskal Herrian nola diasporako zenbait herritan ere. Berez, lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an egin zen. Orduan, espainiar estatuko egoera politikoa tarteko, Euskararen Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Ameriketako hainbat lekutan burutu ziren. Jatorrian, ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago.

...

Ekimen hauek denek Euskararen Eguna aldarrikatzera bultzatu zuten Nazioarteko Eusko Ikaskuntza 1949ko abenduaren 3arekin batera. Harrezkero, ospakizunak egun horixe izan du egutegian. Lehenengo Euskararen Eguna Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ospatu zuten eta on handia egin zion bai euskarari, bai euskal literaturari oro har, idazle belainaldi berriari ireki baitzion bidea. Idazle horien artean ziren, besteak beste, Piarres Lartzabal, Agustin Zubikarai, Piarres Xarriton, Mari Jeanne Minaberry, Iratzeder, eta beste batzuk.

KANPOKO GIZATALDEEN MUNDU BILTZARRA

Euskal Herrian ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ere ospatu zen Euskararen Eguna. Geroztik, urtero egin da ospakizuna, Xabierko Frantziskoren egunean beti ere. 1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak egunaren berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun handitzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek.Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zuten....

Foroan ere azaltzen da testu osoa 2004ko abenduaren 2an. Galdera hauxe zen: “Ba la dakizue Euskararen Eguna abenduaren 3an izateak ba ote duen loturarik Xabier egunarekin?”Erantzuna berriz, goiko testua osatuta eta erabili.com-eko erreferentzia.

Antzeko beste testu bat erabili.com-en 2004ko abenduaren 3an azaldu zen. “Euskarak ere badu bere eguna” izenburuarekin.

Page 2: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Jasotako ekintzak:

Kutzebarri HI (Aretxabaleta):

- “Baloreen astea” antolatu dute tartean euskararen eguna sartzen delarik.- Lema: “Zeurea, neurea, geurea... guztiona Euskal Herria “ - Eginiko ekintzak :

o Haur Hezkuntzan : Euskal mitologiako ipuinen kontaketa. Euskal abestiak ikasi. “Olerkiekin, aho korapiloekin eta esaera zaharrekin jolasean” Seaska kanten bilduma. “Zapatari” dantza. Ogia egin eta jan.

o Lehen Hezkuntzan Lehen zikloan: Hainbat ipuinen lanketa : « Makilakixki », “Mari Zikin”, “Sorgin

gaiztoa” eta “Barbantxo”. Hainbat abestiren lanketa : « Haurrak ikas zazue »,

“Aldapeko…”, eta “Euskal Herrian euskeraz” . Irrintzi lehiaketa eta ikurrinen prestaketa. “San Petrike” dantza landu. Euskal janen dastaketa.

o Lehen Hezkuntzan Bigarren zikloan: Euskal herriko leiendak Leiendak landu eta komiki bihurtu. Irrintziak eta euskal abestiak. Jolasak: “Igela”, “ziba”, “boloekin”... Euskal sukaldaritza ikasten.

o Lehen Hezkuntzan Hirugarren zikloan: Probintzi desberdinetako leienden lanketa eta adierazpen

grafikoa. Euskararen jatorria aztetu eta euskal atsotitzak landu. Euskal Herriko mapa erraldoia egin. Euskal abesti eta jolasak ezagutu.

- Amaiera eguneko ekitaldia : herriko frontoian, guraso, ikasle eta irakasleentzako udazkeneko jaia osapatzea :

o Txalapartarien emanaldia.o Txistu, alboka eta dultzaina emanaldia.o III. Lekaixo lehiaketa.o Larrin dantza.o Mahai-inguruan buzkantza, gaztain, intxaur... dastaketa euskal musikaz

alaiturik.

Page 3: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Arrasate BHIIkasleen gogoko musika jarriko dugu sarrera eta atsedenorduetan.. Ikasle batzordeko kideak bikoteka gelaz gela ibiliko diraeta  bertan:a.testutxo bat irakurriko dute Euskararen Egunaren sorrera eta historiaz.b. Debaguneko boligrafoa banatuko diete ikasle guztiei.c. Kartulinak jarriko dituzte gela guztietan Euskal Etxeenmapa eta Atxagaren manifestuarekin.. Irakurriko den testuan "Euskal diaspora"ren aipamena egiten denez, Historia mintegiari proposatu diot klase orduetan azaltzea eta onartu dute.

Mesedeetako Andra Maria (Arrasate)

- Gurasoei informazioa bidali. - Pegatinak banatu auzoan  euskararen aldeko lema batekin

Bergarako JARDUN Euskara Elkarteak + Udalak + Ikastetxeak + AEK + EHE

- Egun guztiko egitaraua antolatu zuten. (Ikus egitaraua, hurrengo orrialdean.)- Goizean Plaza batean elkartu eta mural erraldoi batean euskararen aldeko

mezuak eta marrazkiak kokatzen ziren. DBH ko eta Batxilergoko ikasleek parte hartu zuten herritarrekin batera. Ordezkari batek euskaraen aldeko testu bat irakurri zuen.

- Bitartean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan umeek puzlea balitz moduan “pila-mendi” handi bat osatu zuten. Kajatxoetan euskararen aldeko mezuak zeuden atxikita. Ikus Mariaren Lagundiako irudia.

- Egunean zehar eginiko ekintza eta ekitaldietan ondorengo mezua zabaldu zen: “Euskeria danon konpromisua” .

- Arratsaldean haurrentzako euskal jolasak antolatu ziren.

Page 4: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Abenduaren 3anEUSKERIAREN EGUNA

“Euskeria zabaltzia danon konpromisua”

- Goizeko 12:30ian: Munibe plazan euskeriaren panel erraldoia

- Eguerdiko 13:30ian: Munibe plazan Gaztien elkargunia

Boligrafuen banaketiaTxalapartarixakOlerkixak...

- Arratsaldeko 17:00etan: Munibe plazan umien txokua

- Arratsaldeko 19:30etik aurrera: Ekitaldi Nagusixa Munibe plazan, Telesforo Monzon euskaltzaliari omenaldixa

BertsolarixakDantzarixakTrikitilarixakKantaldixaMusikia, sagardaua eta jatekua

Page 5: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

- 23:00etatik aurrera: Pol-pol tabernan “Berriketan” bertso eta kantu saiua.

Bergaran aspaldi eginikoa (hizkuntzen urtea izan zenean):

- Autoen “parabrisean” txarteltxo batzuk jarri (Propaganda jartzen duten moduan) . Folio erdiko papera da eta bertan irudi pare bat azaltzen dira eta bakoitzean esaldi bana:

o “euskara ez mugatu”o “euskara hedatu”

- Ikasle nagusienei koloretan ematen zitzaien eta ikasle bakoitzak bi kotxetan jarri behar zuen orria.

- Ikasle gazteenei zuri-beltzean eman zitzaien eta beraiek margotu ondoren nagusiagoei ematen zieten haiek jar zitzaten.

Eskoriatzako udalak

- Panela jarri herriko plazan, herritarrek euskararen inguruko mezuak idazteko. - Leloa: “Esanak esan, Euskara” - Antzerkia.- Ikastetxeetan boligrafo banaketa egingo da, 14-18 urte bitarteko ikasleei,

“Euskara zabaldu” leloa idatzita dutelarik.

Aretxabaletan Loramendi Euskara Elkarteak antolatuta:

- Leloa: “Euskararen Egun Internazionala” - Pertsonai bitxi baten bisita.. - Buruhandiak. - Trikitilariak.- Ludotekan gaiaren inguruko marrazkiak egin eta kalean jarri erakusgai.

Mutriku BHI

Ikasle Batzordeko kideek gelaz gela eta irakasle gelan irakurritako testuak. (Ikus hurrengo bi testuak)

Page 6: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

EUSKARAREN EGUNA

Euskara badela beste hizkuntzek emandako izenek

frogatzen dute.

Euskara izango dela guk geuk bermatuko dugu geure jarreraz eta geure jokaeraz.

TANGARTA taldeko ikasleok...

... euskaldun gisa agertu nahi dugu institutuan eta Euskaraz normaltasun osoz bizi nahi dugu.

... Euskaraz bizitzeko eskubidea eta beharra aitortzen dugu.

... desberdintasun guztien gainetik Euskarak batzen gaitu.

... Euskararentzat garrantzitsuak gara Euskara guretzat garrantzitsua delako.

... Euskara bizi dadin eguneroko jarduna behar duela jakinda, edonon, edozeinekin, edozertaz... Euskaraz arituko gara.

... gure biloben biloben bilobek amari “Ama” deitzea nahi dugu.

... Euskarak bere aldeko ekintza eta egunik behar ez izatea nahi dugu.

Ordura arte geure gogoz EUSKARAZ arituko gara...

Page 7: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

...eta ZU?Mutrikuko institutua 2003ko abenduaren 3an

MINUTU BATEKO MANIFIESTUA(EUSKARAREN ALDE)

Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum,Lingua Vasca, Limba Vasca,

Llengua Vasca,Lengua Vasca, Langue Basque,

Basque Language,Baskische Sprache, Baskische Täl,

Baskitski Jazyk,Baskisk Sprog, Jelzik Baskiski,

Bask Sprok, Baski Ezin, Bask Nielv, Vaskii Jazik,

Basko Simi, Ibaskiki Glosa, Kaskin Kieli,

Baski Keele, Baski Geld, Urrulimi Baski, Uzuelelu Vasco,

Nkobe Vasco, Ludimi Bask, Baskeren Lezou, Aluga Baskia, Basuku Go, Pachike

Yü, Bask Ki Ke, Leilali Bask, Euskera, Üskara, Euskeria, Euskerie,

Euskara:Gure hizkuntza da.

Page 8: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

BERNARDO ATXAGA

Joxpi (Enpresetako normalkuntza planetan aholkularia) (Uste dut) Ez dakit nork asmatu zuen testua.

Mezua: Power Point

ABENDUAK 3

Bidea ez da leunaguztiontzat da hori ezagunaegin ezazu ahal duzunaez da izango-eta alferra zure jardunaegunero izan dadila EUSKARAREN EGUNA

Mogel Isasi (Eibar)

Abenduaren 3an, "EUSKARA EGUNA" zela eta egin genuena hauxe izan zen:

      -1.saioan:  Ikasgela guztietan informazioa banatu eta oso laburazaldu:                         -A- Euskararen eguna                         -B- Minutu bateko manifestua                         -C- Euskaldunak munduan (mapa) Informazio hau ikasleen euskarazko batzordeak (ikastetxeko ekintzenkomisioa) banatu zuen.

       - Sarreran eta jolastorduan pasiloetan euskarazko musika jarri.

 Ekintza honetaz Normalkuntza Batzordea arduratu zen.

       - 2. saioan (9:30etan) eskolaurrekoengana joan euskarazko bi ipuinkonta eta antzeztera: "Aitona makurra" eta "Hodeien azpitik eta saciengainetik"

Ekintza hau ikasleen euskara batzordeak (ikastetxeko ekintzen komisioa)aurrera eraman zuen.

Page 9: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Mariaren Lagundia (Bergara)

EUSKARAREN EGUNA 2004-2005

8,50 -9, 10: musika eskola guztian 9 – 10 edo 10,30: geletan dinamikak. 10,30: geletan sortutako kutxak patioan jarri eta gela

bakoitzeko ordezkariek mezua altuan irakurri. (L.H. eta D.B.H.) Bukatutakoan pegatina lehiaketako irabazleei sari banaketa. Txistorra jan. H.H. aitonaren ipuina entzun eta gaztainak jan. 11,30tatik aurrera jokoak. D.B.H.

EUSKARAREN EGUNA 2004 (D.B.H.ko 1.,2. ETA 3. MAILAK)

Munduko hizkuntzak.

Ruper Ordorikaren Egin Kontu abestia entzun . Letra ordenatu. (1. eranskina ) 15’

Mapa mundia. Denon artean aztertu munduko herrialde ezberdinak. Ze herrialde ezagutzen dituzu? Zenbat izen aipa ditzakezu? Badakizu munduan zenbat herrialde dauden? Nora gustatuko litzaizuke bidaiatzea? Talde guztietarako mapak ez omen daude, batzuk maparik gabe egin beharko dugu. Dena den, hau berdina egiteko beste aukera bat litzateke taldeka jarri ikasleak eta egin dezatela herrialde ezberdinekin 5 minututan lista bat. Herrialde gehien lortzen dituen taldea irabazle. 5’

Hizkuntzak: Ikasleek bota ditzatela hizkuntza ezberdinen izenak eta joan arbelean idazten.Munduan 5000 bat hizkuntza daude. 5’

Kartulinak elkartu (2. eranskina): 4/5 eko taldeak egin eta elkartu behar dituzte hizkuntzak eta herrialdeak. Helburua: kontura daitezen hizkuntza bat ez dela beti nazio baten sinonimoa eta hizkuntz batzuk herrialde baten baino gehiago hitz egiten direla.Agian hizkuntza batzuk zailak dira elkartzeko baina ez dute zertan dena perfektu egin behar, gogoeta da garrantzitsua eta ez ariketa ondo egin dezaten . Horren adibide, ondorengoak aipa daitezke:10’

o Suitzan ez da suizoa hitz egiten; frantsesa, italiarra, alemana eta erretoromanikoa hitz egiten dira.

o Italian hizkuntza ofiziala italiera da, baina honetaz gain 12 hizkuntza gehiago hitz egiten dira.

o Frantzian frantsesa da ofiziala baina beste 8 hizkuntza gehiago hitz egiten dira.

Saiatu daitezen taldean hizkuntza zer den definitzen. Gero guk definizio hau “munduari buruzko ideiak adierazten dituen kodea, komunikaziorako zeinuen sistema arbitrario baten bidez” (Bloom eta Lahey, 1978)

Page 10: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Arbelean idatzi. 20’ Ondoren, galdera hauek erantzun taldean: 15’

o Zer da euskara?o Zer da niretzako euskara?o Nola deskribatuko nuke euskara?o Azken finean euskararen definizioa sor dezaten nahi da.

Munduko euskal etxeak mapa aztertu eta komentatu. Zuen euskararen definizioa edozeingo euskal etxetako euskaldunenarekin bat datorrela uste duzu?10’

Hau aztertu eta gero erabaki zein litzateke gelako definiziorik egokiena kutxan jartzeko. Gero kutxa hauek denak patioan bata bestean gainean jarriko dira. Gela bakoitzak kutxaren goikaldean gela jarri eta gero albotan handian definizio edo mezua. 15’

Denboralizazioa gutxi gora beherakoa da. Bakoitzak antola dezala lana nahi duen moduan kontutan hartuta taldearen ezaugarriak. Abestiarena beroketa txikia da, egin daitekeena;hau ez egin eta gero denbora sobratzen bada bukaeran txertatu...

ERANTZUNAK:

HERRIALDEA

HIZKUNTZAZEELANDA BERRIA

maoriera, ingelesa

AUSTRALIA ingelesaSAMOA ingelesa, samoeraINDONESIA indonesiera, bahasa, javatarra, popua,

ingelesa, nederlandera, arabiarraTXINA mandarin txinera, yue, wu, minbei,

minnan, mongol, tibetera, urguro PAKISTAN urdu, punjabera, sindhi, pashtu, brahui,

ingelesaSUEDIA suediera, laponiera, finlandieraBELGIKA frantsesa, nederlandera, alemanaESPAINIA katalana, euskara, gaztelania, galegoa FRANTZIA proventzarra, frantsesa, bretoia,

katalana, euskara, alemana, nederlandera, okzitaniera

IRLANDA ingelesa, irlandako gaeleraEKUATORE GINEA

gaztelania, fang, bubi, noome, pidgin ingelesa, kreolera portugesa

JAMAIKA ingelesa, jamaikako kreoleraKOLONBIA gaztelaniaBOLIVIA gaztelania, guaraniera, quechua, aimara Ez daude herrialde guztiak adibide bat besterik ez da. Herrialde hauetan hitz egiten diren hizkuntzen adibide bat ere bakarrik ez da, ziurrenik herrialde batzutan hemen jartzen diren baino hizkuntza gehiago hitz egiten

Page 11: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

dira... Kolonbian, Txinan edo Pakistanen hizkuntza gehiago hitz egiten dira adibidez. Honekin lotuta munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzen zerrenda jarriko dizuet nahi baduzue ikasleekin komentatzeko ere.

HIZKUNTZA MILOI HIZLARI

Txinera mandarinoa

885

Ingelesa 322Gaztelania 266Bengalera 189Hindi 182Portugesa 170Errusiera 170Japoniera 125Alemana 98Wu (txinera) 77Javatarra 75,5

Begiratu mezua eta atxikita dagoena: baliabideak eta irudia

Irungo Plaiaundi institutuan eginikoa: (Ez zen euskaraen egunerako, baina balio dezake)

- Kanpaina moduan egin zuten, baina egokitu egin daiteke. Kanpaina hasi (euskarazko esaldia jarriz) eta euskararen egunean izan dadila bukaera. Aldiro txartela aldatzen joango da eta beste hizkuntza batzuetan azalduko da. Amaieran leloa hizkuntza ezberdinetan agertuko da.

- Leloa: Hizkuntza bat aurrera doa... dakitenek hitz egiten baldin badute.

- Hizkuntza ezberdinetan jartzen joan, txartela osatu arte. Hizkuntza bakoitza kolore batean dago. Letra neurria handitzen doa (piramide moduko bat eginez). Euskaraz dagoena handiena geratuko da.

o Un idioma progressa... si qui ho sap lo parla.o Une langue progressa… si les personnes qui le savent parlent.o A languaje will progrees…if those who know it practice it.o Unha lingua millora… si quens a saben a falan.o Un idioma progresa... si quienes lo saben lo hablan.o Hizkuntza bat aurrera doa... dakitenek hitz egiten baldin badute.o

Page 12: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Foroan azaldutako batzuk:

HNTBarakaldo / 2004-12-02 15:22:57 Barakaldoko San Juan Bosco ikastetxean, beste ekintza batzuren artean,BEHIN BETIKO KANTA(Xirula Mirula,Imanol Urbietarena eta NAFARROA OINEZeko "Pausorik pauso"hartu dituzte Euskararen eguna alaitzeko.

KANTA "Behin betiko" Behin betiko, xinple bezain tinko, ez dugu etsiko. Behin betiko, behin betiko, xinple bezain tinko, euskaraz eta kito.

Etxean eta kalean, berdin-berdin jolasean, eskolan,lanean, borrokan eta bakean. Dakitenek erabiliz, ez dakitenek ikasiz. Herri bat osaturik euskaraz nahi dugu bizi.

Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria euskaraz Euskal Herrian.

NAFARRORRA OINEZekoa Pausorik pauso beti bidea eginez geroa irabazi behar dugu oinez.

Egatik hegan dator gure ........... (luzea da eta hemen amaituko dugu)

HirukideJ / 2004-12-03 10:46:30Euskararen eguna gaitzat hartuta Hirukiden irrati saioak prestatu ditugu. Barkatu berandu adieraztea. LH 3. ziklotik hasi eta helduetaraino interesgarria. FM 107 (Tolosaldean primeran entzuten da) Ostirala, 9:20 etan eta 11:30etan (20 minutuko iraupena saio bakoitzak) Larunbata eta igandean 11:00etan. Igerabide eta Garmendiari elkarrizketak, bertsoak... musika...

Luis Briñas-Santutxu BHI Guk egingo duguna zera da: 4. mailako ikasleak Durangoko azokara eramango ditugu. Ikastetxean bertan antolatu dugu ipuin lehiaketa, rap edo hip hop lehiaketa eta azoka bat liburuak, aldizkariak eta komikiak trukatzeko.

FraiJuan / 2005-01-31 09:16:15Jose Angel Irigaray-k motibazio saioetarako erabil dezakegun poema polit bat dauka.

Antonio O´Breskey-ren musikarekin lagunduta Jose Angel Irigaray-k disko-liburu eder bat atera du Littera & Musika bildumaren barruan. Poemen artean honako hau topa dezakegu:

HIZKUNTZEN BARATZEAN

Zure bitartez naiz jende, Euskara zure bitartez bizitzen hizkuntzak oro preziatzen elkartasunean loriatzen gorrotatzen menperakuntzak askatasunean bermatzen maitatzen mundu osoa.

Zure bitartez, Dagara hizkuntza bilakatu naiz pertsona zure bitartez herri guztietako hizkuntzak ditut maite pozarren nabil bizitzen elkartasunean arbuiatzen ditut berek nahi dutenean soilik

Page 13: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

jokatu nahi duten jendeak nire gogoa eramanen dut menperatu ez dezaketen tokietara bakarrik maite dut mundu osoa.

HNTIrun / 2004-11-30 15:02:54Kirmen Uriberen poema honekin Mikel Urdangarinek abesti eder bat egin zuen.

Kanta honen zenbait estrofa jaso dira ikasturte honetako motibazio-txarteletan.

Ostiralean euskaren eguna denez gero, baliteke zuetako batzuek txartel hori erabiltzekotan izatea.

Horrela bada, jakizue kanta bera eskura dezakezuela (doan) mp3 formatuan disketxearen web gunean.

Jarraian duzue kanta jaitsi ahal izateko lotura http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/zaharregia_txikiegia

Bota zure erantzuna!

Erantzunak:

Kanta nola jaitsi? Azalpenak:HNTIrun / 2004-12-01 15:10:27

Hau da abestia jaisteko jarraitu beharreko bidea: 1.- Web orria ireki: http://www.hotsak.com/A/Zaharregia_txikiegia_agian/zaharregia_txikiegia 2.- "Munduari begiratzeko mp3" lerrora joan. "mp3" ren gainean kurtsorea jarri. 3.- Xaguaren eskuineko botoia sakatu. Menu bat irekiko da. "Gorde helburua honela" (edo "guardar destino como") aukera hautatu. 4.- Kanta zure ordenagailua gordetzeko menua abian jarriko da. Zein karpetatan gorde nahi duzun galdetuko dizu. Karpeta bat zehaztu, eta "gorde" botoia sakatu. Prozesua martxan jarriko da, minutu bat-edo beharko duzu prozesua burutzeko.

Karmeloik / 2004-11-12 09:18:19EGUNON GUZTIOI. GEUK EGUN HORRETAN ZERBAIT BEREZIA ANTOLATU NAHI DUGU. MEMENTUZ PENTSATU DUGUNA ZERA DA: SARRERA ETA IRTEERETAN EUSKAL MUSIKA ALAIA JARRI. HAUR HEZKUNTZAKOEK KANTALDITXO BAT ANTOLATUKO DUTE BI ETA HIRU URTEKOENTZAT. 2. ZIKLOKOEK OLERKI EMANALDI BAT EGINGO DUTE. ARRATSALDERAKO MAHAI JOLASAK; NAGUSIAK TXIKIEN GELETAN. * ARRATSALDEKO IRTEERAN, IKASLE GUZTIOK KANTALDITXO BAT ESKEINI GURASOEI

Elizaldehi / 2004-11-25 13:36:03Gure eskolan noizean behin (bi hilabetero edo) Irratsaio berezia egiten dugu. Oraingoa egun horretan ematea pentsatu dugu eta saioaren hasieran egun horrekin zerikusia duen testuren bat irakurri nahiko genuke. Ba al dago egun horretarako propio proposatzen den testurik? Hala ez bada norbaitek zerbait berezia gomendatuko al liguke?

Santutxudbh / 2004-11-11 14:51:31Guk egingo duguna zera da: DBH 4. mailako ikasleak Durangoko azokara eramango ditugu. Ikastetxean bertan antolatu dugu ipuin lehiaketa, rap edo hip hop lehiaketa eta azoka bar liburuak, aldizkariak eta komikiak trukatzeko.

Page 14: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Beste aukera batzuk: - euskal piropo lehiaketa.- Suziriak jaurtitzea (FJZumarragabhi)- Ikastetxean kanpoko horma batean, Euskararen aldeko graffiti bat margotu. /

Jolasak / Txokolatada (Egapebhi) - Durangoko azokara eraman ikasleak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako leloa: Esanak esan, euskara: badugu hitza, badugu giltza. (erabili.com- en badago honen inguruko artikulu bat, 2004ko abenduaren 3an azaldutakoa, Juan Jose Ibarretxe Markuartu-k sinatua ).

Donostiatik bidalia: egun horretan azaldutakoak. Bakoitzak ikusiko du zertan erabil daitezkeen. (hurrengo lau orriak)

EUSKARA PLAZARA

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da eta "Euskara jalgi hadi mundura" mezua zabalduko da lau haizetara, hain zuzen ere, Bernard Etxeparek 1545ean plazaratu zuen mezu berbera. Euskararen Eguna dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak euskarari buruzko adierazpen-hausnarketa plazaratu du. (2003-12-03)

Lurbira honetako izaki orok baditu bere adierazpideak. Baina hitza, hizkuntza, gizakiak baino ez. Eta gizakiok hizkuntzaren bidez iristen gara heldutasunera. Gizakiok sortzen dugu hizkuntza, eta hizkuntzak egiten gaitu gizon eta emakume.

Page 15: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Gure aurreko euskaldunek euskara sortu zuten elkar ulertzeko eta elkarri beren sentimenduak eta premiak agertzeko. Eta, ahoz aho, belaunez belaun, gureganaino helarazten jakin dute. Eskerrak, beraz, gure aurreko eta gaurko guraso, irakasle eta herritar guztiei antzinako eta, era berean, etorkizuneko hizkuntza horren jabe egin gaituztelako. Geure ardura da, orain, kateari eustea, hartu dugun ondare hori gure ondorengoengana hel dadin. Hala eta guztiz, egunero bizi, garatu, birsortu eta hazten ez den hizkuntza zaharkitu, gaixotu eta hil egin ohi da. Euskarak mendeetan zehar iraun du hizkuntza gutxiagotu gisa, hitz egiten zekitenek, asko zein gutxi izan, hainbat erabilera-eremutan erabiltzeko inolako aukerarik izan ez arren, beste batzuetan, ordea, familian eta lagunartean, batez ere, guztiz nagusi zelako. Orain gero eta gehiago dira hitz egiten dakitenak, eta erabiltzen dutenak ere bai; inoiz erabili izan ez den hainbat esparru ere irabazten ari da. Gaur egun, lehen ez bezala, guraso gutxi geratzen dira euskaraz jakin eta seme-alabei irakasten ez dietenak. Euskara, lehen kanpotik hain gaitzetsia eta bertakoek hain utzia, biziberritzen ari da, eskolari, helduen euskalduntze-alfabetatzeari eta eremu publikotik nahiz pribatutik euskalgintzan dihardutenei esker. Hala ere, lurralde guztietan euskara ez da berdin suspertu, hedatu eta biziberritu. Ofiziala ez den Nafarroako lur barrutian gutxiago. Iparraldean, berriz, orain arte euskaldunak izan diren herrietan ere, atzerakada beldurgarria izan du urte gutxian. Baina, hodei beltzen artean beti suma daiteke, han eta hemen, hartan eta horretan, eguzki-argi izpiren bat. Ez baita berez hilkor den hizkuntzarik, ezta hilezkor denik ere.Beraz, aldeak daude lurralde batetik bestera. Askotariko egoera horrek erakusten digu, hain zuzen, gure urratsen nondik norakoa; seguruenik, tokian tokiko lehentasun-helburuak, malgutasunez eta adostasunez, ondo finkatzen asmatzeak ekarriko digu euskarak aurrera egitea, datozen urteotan.Euskarak hiztun osoak irabazten jarraitu behar du familia bidez, eskolan euskaraz ikasiz edota helduaroan euskararen jabe eginez. Horri lotuta, azken urteotan gure herrira bizimodu berri baten bila etorritako lagunak ere euskararako irabazten asmatu behar dugu. Lehentasunekoa da Iparraldeko eta Nafarroako hiritar guztien euskararen inguruko eskubide guztiak errespetatzea, besteak beste, seme-alabak euskaraz hezi nahi dituzten gurasoek bermatuta izan dezaten aukera hori. Azkenik, aukera berdintasuna bermatzeaz bat, premiazkoa da urratsak areagotzea euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzeko eta esparru guztietan euskaraz aritu ahal izateko euskarazko produktu eta zerbitzu erakargarriak eta erabilgarriak denon eskura jartzeko, eta horien kontsumoa bultzatzeko. Izan ere, euskara komunikazio-tresna bizia da, eguneroko bizitzarako balio digun komunikazio-tresna, erabiliz hobetzen dena.

Page 16: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

Horretarako, Euskal Herriko hizkuntza den euskarak babesa, laguntza eta lanerako giroa behar ditu legeen, agintarien eta era guztietako baliabideen aldetik. Euskara eta euskalgintza susmopean jartzeko azken boladan bizi izan ditugun zenbaiten ahaleginek aurrera begira jartzeko balio behar digute, eta ez gure aniztasuna errespetatuta lortu ditugun adostasunak apurtzeko. Euskal gizarteak erakutsi du, orain artean, euskararen alde egiteko kemena baduela. Aurrerantzean ere, hemen bizi garenon arreta, ardura, atxikimendua eta elkarlana beharrezkoak ditugu. Horretan jartzeko deia zabaldu nahi die Euskararen Aholku Batzordeak herritar guztiei Euskararen Eguna den honetan.(Euskararen Aholku Batzordea, 2003ko abenduaren 3a, Euskararen Eguna)

Page 17: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

EL EUSKERA HOY Y SIEMPREManifiesto del Consejo Asesor del Euskera del 3 de diciembre del 2003, Día Internacional del Euskera.

Todos los seres tienen sus formas de expresión. Pero sólo el ser humano poseela palabra, y por medio de ella recorre el camino hasta su madurez. Nosotras las personas creamos la lengua, y ella nos permite vivir en sociedad.

Nuestros antepasados crearon el euskera para entenderse entre ellos y para comunicarse sentimientos y necesidades. Y supieron transmitírnoslo oralmente, generación tras generación. Mostramos por ello nuestra gratitud a los padres y madres de ayer y de hoy, a todo el profesorado y a todos nuestros conciudadanos y conciudadanas por habernos hecho poseedores de una lengua tan antigua, y a la vez, proyectada al futuro. Ahora es nuestra responsabilidad garantizar que ese patrimonio que hemos heredado siga transmitiéndose a las siguientes generaciones.

Aún así, si una lengua no está viva, si no se desarrolla, si no se renueva y si no aumenta su número de hablantes, envejece, enferma y muere. El euskera ha sobrevivido durante siglos como lengua minorizada: quienes sabían hablarlo, fueran muchos o pocos, tenían escasas posibilidades de utilizarlo en muchos ámbitos de la vida, y, sin embargo, era la lengua habitual de relación en la familia y entre los amigos.

Actualmente, cada día son más quienes saben hablarlo, y también quienes lo usan habitualmente; asimismo, está introduciéndose en ámbitos en los que nunca se había utilizado. A diferencia de lo que ocurría antes, hoy en día la mayoría de los padres y madres que saben hablar en euskera se lo enseñan a sus hijos e hijas. El euskera, antaño tan despreciado desde el exterior y tan abandonado en su propio país, se está revitalizando gracias a quienes trabajan a su favor en la escuela, en la euskaldunización y alfabetización de adultos, y en los diferentes sectores públicos y privados.

Sin embargo, el euskera no se ha promovido, difundido ni revitalizado en la misma medida en los diferentes territorios; poco en la zona de Navarra donde el euskera no es oficial. En Iparralde, desde hace unos años está sufriendo un retroceso estremecedor, incluso en pueblos que hasta hoy han sido euskaldunes. Sin embargo, siempre es posible entrever alguna señal de

Page 18: EUSKARAREN EGUNA EKINTZEN BILDUMA€¦  · Web viewPrecisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso. El

esperanza. Ni la inmortalidad ni la mortalidad son características intrínsecasde las lenguas.La situación del euskera es diversa en los diferentes territorios. Precisamente esa pluralidad nos muestra el camino que debemos seguir: del establecimiento consensuado de las prioridades y objetivos concretos y adecuados a cada situación dependerá que el euskera avance en los próximos años.

El euskera debe continuar incrementando su número de hablantes a través de la familia, de su aprendizaje en la escuela o de su adquisición en la edad adulta. Asimismo, debemos acercar el euskera a las personas que estos últimos años han llegado a nuestro país buscando un nuevo modo de vida. Es prioritario el reconocimiento de los derechos lingüísticos de toda la ciudadanía en Iparralde y Navarra, entre otras razones, para garantizar a los padres y madres la posibilidad de educar en euskera a sus hijos e hijas. Por último, a la vez que se garantiza la igualdad de oportunidades, debemos incrementar la oferta de productos y servicios atractivos y prácticos en euskera con el fin de afianzar la competencia lingüística de los hablantes y garantizar la posibilidad de su uso en todos los ámbitos.

Precisamente, porque el euskera es un medio de comunicación vivo, útil para nuestra vida cotidiana, que mejora con su uso.

El euskera, lengua de Euskal Herria, necesita el apoyo, la ayuda y el clima detrabajo apropiado que las leyes, autoridades y otras instancias deben garantizar. Las tentativas de los últimos tiempos dirigidas a poner bajo sospecha el euskera y su entorno deben servirnos de impulso para continuar trabajando cara al futuro, y no para destruir los consensos que hemos ido consiguiendo desde el respeto a nuestra pluralidad. La sociedad vasca ha puesto de manifiesto, una y otra vez, su voluntad y energía para trabajar a favor del euskera. En adelante, también será necesario el aliento, la responsabilidad, la adhesión y la colaboración de quienes vivimos aquí. El Consejo Asesor del Euskera, en este Día del Euskera, quiere hacer un llamamiento a todos los ciudadanos y ciudadanas para que se apliquen en esa labor.