EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota -...

4
sumarioa 1 2 3 4 1 CAMPUS BIRTUALA, UPV-EHUren AUKERA BERRIA Etorkizuneko Unibertsitatea gaur I ñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa-Unibertsitate Harremanetarako errek- toreordea da. Bestetik, Bilboko Industri eta Telekomunikazio Goi Mailako Eskolako irakasle titularra Ingeniaritza Telematikoaren arloan. Bera mintzatu zaigu UPV-EHUren campus birtualari buruz, dagoeneko abiarazi duten etorkizuneko uni- bertsitatearen gainean.Teknologia berriak gero eta garatzenago ari dira eta, horren ondorioz, unibertsi- tate mailako ikasketak ere eurrez ari dira aldatzen. Teleformazioa -campus birtuala, alegia-, da adibide- rik behinena. Campus birtuala Unibertsitatea ulertzeko era berria da campus birtua- la. Ikasleari berak nahi duenean eta nahi eta ahal duen erritmoan ikasteko aukera ematen dio. Zalantzak ere nahi duenean galdetzeko aukera ematen dio, noiz- nahi.Era berean, irakasle zein ikaskideekin harreman iraunkorra izateko bidea egiten du.Horretarako, Internet sarbidea izan behar du ikasleak, dela etxean, unibertsitatean edo beste non edo non. Jakina, nabi- gatzen jakin beharra dago, eta unibertsitateko irakas- gai batean, gutxienez, matrikulaturik egon behar da. Campus birtuala bertango irakaskuntzaren alternati- ba da. Bideokonferentzia du baliabideetako bat. Honek espazioaren muga hausten du eta leku aparte- etan daudenak elkarrekin harremanetan jartzen ditu, zuzen-zuzenean. Honenbestean, hemendik atzera ez da hiri batetik bestera mugitu beharrik izango uni- bertsitate ikasketak burutzeko. Etxean bertan jaso ahal izango dira eskolak bideo-hitzaldien bidez. Gastuak ere nabarmen urrituko dira horrela eginda, eta lantokian bertan ere hainbat denbora erabili ahal izango da prestakuntzarako. Norberak zuzenduko bere formazioa, eta programak ere malgutasun han- diagoz zehaztu ahal izango dira. Ez dago dudarik teknologia berriek prestakuntza prozesuak lagundu- ko dituztena. Halaber, muga fisikoak ere ez dira oztopo izango. Datorren ikasturterako aukerak Etorkizuneko aukera lausoa ez baina errealitate da campus birtuala. Unibertsitate arduradunek adierazi dutenez, hamahiru ikasgai ikasteko aukera dago urte akademiko honetan. Lehen lauhilabetean, adibidez, honakoak: Telebistaren irakaskuntza, Zuzenbiderako sarrera, Estatistika aplikatua: Datu analisia, Espetxe eta Auzi zuzenbiderako sarrera, Enpresen antola- kuntza eta administraziorako sarrera, eta C Programaziorako sarrera. Bigarren lauhilabetekoan, berriz, Zientzia eta Teknologiaren arazo etikoak XXI. mendean, Groupware-ra alderapena Intranet inguruan, Bihotzaren osasuna: Oinarri fisiologikoak, Bilakaera presioak gizatiar biztanlerian: Oinarrizko kontzep- tuak, Kazetaritza elektroniko multimedia, Multimedia erabakiera, eta Osasun profesionala. Azaldu dugunaren arabera, UPV-EHU aintzindari dugu telematika sistemak Euskal Herrian hedatzen. Hala ere, erabiltzaile kopurua handitzea da hurrengo lana, ordenagailu parkea ez baita nahi bezain bizkor handitzen ari. Dena den, campus birtuala dugu etor- kizuneko unibertsitatea, eta oso litekeena da urte batzuk barru teleformazioa izatea nagusituko den ikasteko modua. Era berean, atzerriko unibertsitate- etako ateak ere guztiz zabalduko zaizkio unibertsita- te ikasleari. ZALDI ERO Berripapera EUSKARAREN 91. zenb. • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA • 1999.eko abendua • Campus birtuala UPV-EHUren aukera berria • Xabierko Frantzisko, Euskararen eguna • LABURRAK Bibliaren argitalpena “Solasean eta jolasean” • In memoriam: Anbrosio Zatarain eta Basarri • Euskarazko komuni- kabide lokalak • Izen eta deituren gai- neko agindua • William A, Douglass, “Lagun Onari” izendatua • Durangoko Azoka sarean Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa-Unibertsitate Harremanetarako errektoreordea ATZERA AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Transcript of EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota -...

Page 1: EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota - ra iristen da, etorkizunerako neur riak proposatu aur retik. Hauetarik zenbait

BerripaperaEUSKARAREN9 1. zenb . • H I Z K U NTZ A P O L IT I K A R A KO SA I LO R D ETZ A • 19 9 9 .eko abendua

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko U

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

CAMPUS BIRTUALA, UPV-EHUren AUKERA BERRIAEtorkizuneko Unibertsitatea gaur

ZA

LDI

ER

O

Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko UnibertsitatekoEnpresa-Unibertsitate Harremanetarako errek-toreordea da. Bestetik, Bilboko Industri eta

Telekomunikazio Goi Mailako Eskolako irakasletitularra Ingeniaritza Telematikoaren arloan. Beramintzatu zaigu UPV-EHUren campus birtualariburuz, dagoeneko abiarazi duten etorkizuneko uni-bertsitatearen gainean.Teknologia berriak gero etagaratzenago ari dira eta, horren ondorioz, unibertsi-tate mailako ikasketak ere eurrez ari dira aldatzen.Teleformazioa -campus birtuala, alegia-, da adibide-rik behinena.

Campus birtualaUnibertsitatea ulertzeko era berria da campus birtua-la. Ikasleari berak nahi duenean eta nahi eta ahal duenerritmoan ikasteko aukera ematen dio. Zalantzak erenahi duenean galdetzeko aukera ematen dio, noiz-nahi.Era berean, irakasle zein ikaskideekin harremaniraunkorra izateko bidea egiten du.Horretarako,Internet sarbidea izan behar du ikasleak, dela etxean,unibertsitatean edo beste non edo non. Jakina, nabi-gatzen jakin beharra dago, eta unibertsitateko irakas-gai batean, gutxienez, matrikulaturik egon behar da.

Campus birtuala bertango irakaskuntzaren alternati-ba da. Bideokonferentzia du baliabideetako bat.Honek espazioaren muga hausten du eta leku aparte-etan daudenak elkarrekin harremanetan jartzen ditu,zuzen-zuzenean. Honenbestean, hemendik atzera ezda hiri batetik bestera mugitu beharrik izango uni-bertsitate ikasketak burutzeko. Etxean bertan jasoahal izango dira eskolak bideo-hitzaldien bidez.Gastuak ere nabarmen urrituko dira horrela eginda,

nibertsitateko Enpresa-Unibertsitate Harremanetarako errektoreordea

eta lantokian bertan ere hainbat denbora erabili ahalizango da prestakuntzarako. Norberak zuzendukobere formazioa, eta programak ere malgutasun han-diagoz zehaztu ahal izango dira. Ez dago dudarikteknologia berriek prestakuntza prozesuak lagundu-ko dituztena. Halaber, muga fisikoak ere ez diraoztopo izango.

Datorren ikasturterako aukerakEtorkizuneko aukera lausoa ez baina errealitate dacampus birtuala. Unibertsitate arduradunek adierazidutenez, hamahiru ikasgai ikasteko aukera dago urteakademiko honetan. Lehen lauhilabetean, adibidez,honakoak: Telebistaren irakaskuntza, Zuzenbiderakosarrera, Estatistika aplikatua: Datu analisia, Espetxeeta Auzi zuzenbiderako sarrera, Enpresen antola-kuntza eta administraziorako sarrera, eta CProgramaziorako sarrera.

Bigarren lauhilabetekoan, berriz, Zientzia etaTeknologiaren arazo etikoak XXI. mendean,Groupware-ra alderapena Intranet inguruan,Bihotzaren osasuna: Oinarri fisiologikoak, Bilakaerapresioak gizatiar biztanlerian: Oinarrizko kontzep-tuak, Kazetaritza elektroniko multimedia,Multimedia erabakiera, eta Osasun profesionala.

Azaldu dugunaren arabera, UPV-EHU aintzindaridugu telematika sistemak Euskal Herrian hedatzen.Hala ere, erabiltzaile kopurua handitzea da hurrengolana, ordenagailu parkea ez baita nahi bezain bizkorhanditzen ari. Dena den, campus birtuala dugu etor-kizuneko unibertsitatea, eta oso litekeena da urtebatzuk barru teleformazioa izatea nagusituko denikasteko modua. Era berean, atzerriko unibertsitate-etako ateak ere guztiz zabalduko zaizkio unibertsita-te ikasleari.

sumarioa

1

2

3

4

• Campus birtualaUPV-EHUren aukera berria

• Xabierko Frantzisko,Euskararen eguna

• LABURRAKBibliaren argitalpena

“Solasean eta jolasean”

• In memoriam:Anbrosio Zatarain etaBasarri

• Euskarazko komuni-kabide lokalak

• Izen eta deituren gai-neko agindua

• William A, Douglass,“Lagun Onari” izendatua

• Durangoko Azokasarean

1

Page 2: EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota - ra iristen da, etorkizunerako neur riak proposatu aur retik. Hauetarik zenbait

2

l abur rak

BerripaperaEUSKARAREN

91. zenb. • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA • 1999.eko abendua

GU

RE

ME

ND

EA

libu

rutik

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Bibliaren argitalpena"Elizen arteko Biblia" daBibliaren argitalpen berriarenizenburua. Euskal HerrikoElizbarru-tietako gotzaineneta Bibli Elkarte Batuak-enekimena izan da. Hau ez daeuskaraz argitaratzen denlehenengo Biblia, jakina,baina bai hebraierako eta gre-koko testu jatorrizkoetatikitzulitako lehena. Lan hone-tan eliza katolikoak zein pro-testanteek egin dute lan.

Gertakari erlijiosoa ez ezik, "Elizen arteko Biblia"-ren arduradunek argitalpena kultur gertakari erebadela adierazi dute, euskararen aberastea ekarrikobaitu itzulpen honek.

“Solasean eta jolasean”"Solasean eta Jolasean" aurkeztu du HABE erakunde-ak, gurasoentzako eta haurrekin lan egiten dutenent-zako material didaktikoa. Helburua belaunaldirikbelaunaldi euskararen transmisioaren kalitatea ziur-tatzea da, euskararen geroratzeari dagokionez familialehen mailako elementua dela aintzakotzat harturik.

Material didaktiko honek bi modulo ditu. Lehenabideo bat da, ipuinez eta elkar hizketez osatua, eta hiruliburu-kuaderno ere badaramatza. Bigarren modulokobideoa zenbait ipuin eta haur jolasen bilduma da.

XABIERKO FRANTZISKO

euskararen eguna

Euskararen Eguna ospatu zen abenduaren 3an, hala Euskal Herrian nola diaspora-ko zenbait herritan ere. Berez, lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren3an egin zen. Orduan, espainiar estatuko egoera politikoa tarteko, Euskaren

Egunaren ekitaldiak Iparraldean eta Amerikako hainbat lekutan burutu ziren. Jatorrian,ospakizun hau Eusko Ikaskuntzaren sorrerari estu loturik dago.

Erakunde dinamikoaEusko Ikaskuntza 1918an sortu zen, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako ForuAldundien eraginez. Urte horretako irailean bertan egin zuen lehen kongresua eta, ber-tan, erakundearen helburuak zehaztu ziren. Helburuetan nagusiena, euskal kulturarensustapena eta iraupena ziurtatzea.

Garaiko erakunderik dinamikoena izan zen Eusko Ikaskuntza 1918tik 1936ra. Besteakbeste, erakundeak etorkizuneko euskal unibertsitatearen diseinua egin zuen, autonomiaestatutuaren testua idatzi, uda ikastaroak antolatu, Euskaltzaindiaren sorrera bultzatu,ikastoletarako testu-liburuak argitaratu e.a. Gainera, sei biltzar ere burutu zituen, arra-kasta handiz burutu ere, aldian aldiko aditu eta ikertzailerik puntakoenak bildu baitzi-tuen kongresu horietan.

Giro horretan, Eusko Ikaskuntzak euskal gizartearen arlo denetara zabaldu nahi izanzuen euskal kulturari buruzko kezka eta, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antzerti etaolerti egunak, bertsolari egunak eta gisakoak antolatu izan zituen.

Nazioarteko Eusko IkaskuntzaEusko Ikaskuntzaren ekimenak bertan behera geratu ziren Espainiako Gerra Zibilareneta gerra ostearen ondorioz. Iparraldean, Erakundearen sua pizturik iraunarazten saiatuzen Joxe Miel Barandiaran eta Nazioarteko Eusko Ikaskuntza bultzatu zuen. Horrenbidez, beste bi biltzar ere egin zituen instituzio honek, bata Miarritzen 1948an eta besteaBaionan 1954ean. 1948an, gainera, Iparraldeko Euskaltzaleen Biltzarra ere lanean hasizen eta euskararen aldeko kultur ekitaldiak berpiztu egin ziren.

Ekimen hauek denek Euskararen Eguna aldarrikatzera bultzatu zuten NazioartekoEusko Ikaskuntza 1949ko abenduaren 3arekin batera. Harrezkero, ospakizunak egunhorixe izan du egutegian.

Lehenengo Euskararen Eguna Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ospatu zuteneta on handia egin zion bai euskarari, bai euskal literaturari oro har, idazle belaunaldiberriari ireki baitzion bidea. Idazle horien artean ziren, besteak beste, Piarres Lartzabal,Augustin Zubikarai, Piarres Xarriton, Mari Jeanne Minaberry, Iratzeder, eta beste batzuk.

Kanpoko Gizataldeen Mundu BiltzarraEuskal Herrian ez ezik, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta bestetan ereospatu zen Euskararen Eguna. Geroztik, urtero egin da egunaren ospakizuna, XabierkoFrantziskoren egunean beti ere.

1995ean, Kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzakegunaren berrindartzeko proposamena egin zuen. Diasporako euskaldunek egun han-ditzat zutena Euskararen Egun ofizial izendatzeko eskatu zuten uruguaiarrek.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ontzat eman zuten proposamena eta abenduaren3a, Xabierko Frantziskoren eguna, Euskararen Eguna izendatzea erabaki zuten.

Aurten, bestalde, eguna arrunt berezia izan da, 50 urte bete baitira lehen EuskararenEgun hartatik. Era askotako ekitaldiez gainera, Eusko Jaurlaritzako Kultura SailakXabierko Frantziskoren bizitza eta lanak biltzen dituen argitalpena kaleratu du.

IN MEMORIAM Anbrosio Zatarain eta Basarri

Anbrosio Zatarain eta Iñaki Eizmendi "Basarri" hildira. Biak ala biak ere euskalt-zain izendatu zituzten euska-raren alde egindako lanagatik.

Anbrosio Zatarain Donostianjaio zen 1912an, etaEspainiako Gerraren aurretiknabarmendu zen idazle talde-koa izan zen. Talde berakzuzendu zituen euskal litera-

turaren urratsak gerra ostean. Basarri, bersolari etaidazlea, idazle belaunaldi berekoa izan zen.

Anbrosio Zatarain eta Basarriren izenekin batera,beste hainbat lagun ari izan ziren talde honetan.Besteak beste, Lino Akesolo, Fernando Artola,Imanol Berriatua, Eusebio Erkiaga, AndimaIbiñagabeitia, Telesforo Monzón, Placido Muxika,Jokin Zaitegi eta Augustin Zubikarai.

EU

SK

ALD

UN

ON

EG

UN

KA

RIA

Page 3: EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota - ra iristen da, etorkizunerako neur riak proposatu aur retik. Hauetarik zenbait

EU

SK

ALD

UN

ON

EG

UN

KA

RIA

BerripaperaEUSKARAREN

91. zenb. • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA • 1999.eko abendua

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Euskarazko komunikabide lokalen gaineko Tesia

UPV-EHUko irakasle eta kazetari Asier Arangurenek burutu du ikerketa

Doktore-tesia irakurri du Asier Aranguren kazetari eta ira-kasleak euskarazko komunikabide lokalei buruz. Cumlaude kalifikazioa. Izenburua, "Euskarazko komunikabi-

de lokalak Euskal Herrian".

Tesi honetan, Asier Aranguren euskara hutsez ari diren herri-aldiz-kari, telebista eta irratiak aztertu ditu. 1989an kokatu du ikertzaile-ak herri-aldizkarien sorrera, eta 1996 urte bitarteko eboluzioaaztertu du. Irrati eta telebistei dagokienean, kopuruz askoz gutxia-go direnez, 1998 urte arte aztertu ditu Arangurenek.

HERRI-ALDIZKARIENTZAKO PROPOSAMENA

Asier Arangurenek 46 herri-aldizkari aztertu ditu, Arrasate Press-ieta Ttipi-Ttapari arreta berezia jarriz. Tesiak herri-aldizkarien his-toriaren berri ematen du. Bestalde, beren ezaugarriak, nortasunjuridikoa, finantziazioa, teknologia, banaketa eta abar ere aztertzenditu, eta horien deskribapena egin ondoren, hemezortzi ondoriota-ra iristen da, etorkizunerako neurriak proposatu aurretik.Hauetarik zenbait zehaztuko ditugu jarraian:

• Gipuzkoan eta Nafarroan argitalpen eredua egokia izan da.Aldiz, Bizkaian, Araban eta Iparralden hala udalek nola ForuAldundiek laguntza handiagoak eskaini behar dituzte.

• Herri-komunikabideek beren enpresa egitura hobetu beharradute, hala kontabilitateari nola finantziazioari dagokionez.Horretan, autofinantziazioa behar bezala landu ez den bidea daoraindik, eta fundazioa izan liteke soluzioetako bat. Bazkideenfigura ere ez da behar beste jorratu.

• Alde handia dago herri-aldizkari batzuen eta besteen artean, eraguztietakoak daude, bai diseinuari zein maketazioari denazbezainbatean, baina, oro har, hobetu beharra dute.

• Lanean ari diren profesionalen egoera ere hobetu beharra dago.

• Euskararen ereduak ezin du bazter laga euskalkia, euskara batua-ren eredutik gehien aldentzen diren euskalkien kasuan batik bat.

• Tokian tokiko komunikabideek teknologia berrien mundua arre-taz segitu behar dute, eta beren produktuak Internet bidez zabal-du leku guztietara.

IRRATI ETA TELEBISTAK

Asier Arangurenek bost toki-telebistaren kasua aztertu du.Honako hauek dira: Arrasate TB, Atxabalta TB (Aretxabaleta),Oarso TB (Oiartzun), Ttipi-Ttapa TB (Bera), Xaloa TB(Elizondo), eta Zarautz TB. Irratiak, berriz, Oñati Irratia, ArrasateI., Aralar I. (Lekunberri), Karrape I. (Leitza) eta Esan-Erran I.(Basaburua).

Tesiaren irakurketaren ondoren ikertzaileak adierazi duenez, eus-karazko toki-telebistak kinka larrian dira, eta aurrera egitekogaraia iritsi da, indarrean diren proiektuak indartu eta sendotzeko.Ohar bera egin liteke toki-irratiei dagokienez.

Tesiaren egileak lekuan lekuko enpresa multimediak sortzea ereproposatu du, herri-aldizkariak, toki-irratiak eta toki-telebistakerredakzio bat bera bana dezaten, eraginkortasun sozial eta linguis-tiko handiago lortzeko.

Izen eta deituren gaineko agindua

Izen eta deituren gaineko azaroaren 5eko lege berri baten arabera, hemendik goiti nahi duen pertsona orok legez posible izango dugaztelaniazko izenaren truke, Estatuko beste edozein hizkuntzatan izen horrek duen baliokidearen aldaera ezartzea. Aski izango dahorretarako Errejistrora jotzea, non bertako arduradunak gaztelaniazko izena aldatuko dion baliokide onomastikoa ezarriz.

Era berean, deituren ortografia ere aldatu ahal izango da, erregistroan ageri den forma Estatuko beste hizkuntza baten gramatika etafonetikarekin bat ez datorrenean.

Azaroaren 5eko lege honen arabera, gainera, gurasoek, bien adostasunez, beren lehen deituraren transmisio ordena erabaki ahal izangodute, errejistroan jaso baino lehen. Erabakitako ordenak ondoren jaiotakoen deituren ordena aginduko du. Aukera honetaz baliatzen ezdenari, orain arte legeak agintzen zuena aplikatuko zaio eta, hortaz, aitaren deitura izango da lehen transmitituko dena.

3

Page 4: EUSKARAREN Berripapera€¦ · ditu, eta horien deskribapena egin ondor en, hemezor tzi ondoriota - ra iristen da, etorkizunerako neur riak proposatu aur retik. Hauetarik zenbait

4

ZA

LDI

ER

OZ

ALD

I E

RO

BerripaperaEUSKARAREN

91. zenb. • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILORDETZA • 1999.eko abendua

Lege-gISSN: 1

✄Euskararedoan jaso nahi baduzu

HizkuntzW

01010

e-pos

Eusk

Izen-deitura

.......................

.......................

Helbidea: ...

.......................

Herria: .........

Kodea: .........

Lurraldea:...

Tel.: ...............

e-posta:.......

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

WILLIAM A. DOUGLASS“Lagun Onari” sariduna

Renoko (Nevada) Euskal Mintegiko koordinatzaile da sortze beretik 1978an

ordailua: VI-572-1992138-3038

n Berripapera zure etxeanedo ezagunen bati bidaltzea, idatzi helbide honetara:

a Politikarako Sailordetzaellingtongo Dukea, 2 Vitoria-Gasteiz (Araba)Tel.: 945 01 80 98

ta: [email protected]

araz Gaztelaniaz

k: ..............................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

...................................................

“Lagun Onari” Saria jasozuen William Douglassantropologo estatu batua-

rrak urriaren azken astean Gasteizenburutu zen Kanpoko EuskalGizataldeen II. Mundu Biltzarrareninaugurazio ekitaldian.

William Douglass antropologoak berebizian izandako ohorerik handienabalitz bezala jaso zuen saria. Adierazizuenez, “sari honek pertsona askokelkarrekin batera egindako lana ohorat-zen du. Euskal Mintegia izan ez balitzni ez nintzatekeen hemen izango, bainaesan beharra daukat Mintegi hori urteaskoan ehundaka lagunek egindakolanari esker atera dela aurrera”.

William Douglass ez da euskalduna,

ezta, berak esaten asmatu duenez, “eus-kaldun-gidoidun” komunitate horreta-ko kide ere: ez da euskal-venezuelarra,ez euskal-argentinarra, ez euskal-txile-tarra... Hala ere, orain arte egin direnKanpoko Euskal Gizataldeen MunduBiltzar bietako inaugurazio ekitaldikohizlaririk nagusiena izan da.

Antropologo hau Renoko (Nevada)Euskal Mintegiko koordinatzaile daprograma 1978an sortu zenetik eta urtehonen bukaeran erretiratzekoa da.Euskal Mintegiko administrazio lanaklagako ditu baina ez ikerketa lanak.Hemendik atzera, beraz, horrixe eman-go dizkio ordu denak: ikerketari, alegia.

www.durangokoazoka.com

DURANGOKO AZOKASAREAN

Durangoko Liburu eta Diska Azoka sarean da, web orria baituInterneten, www.durangokoazoka.com helbidean. Oraingoz, web gunehonek katalogo bat biltzen du bere baitan. Bertan, 20.000 liburu, disko,

software eta beste zenbait materialen berri ematen da, bai eta idazle eta argitalet-xeen gaineko informazioa ere.

2.000 urteaz gero, katalogoak biltzen dituen produktuen salmentari ere bide eginnahi dio web gune honek.

Gerediaga Elkarteak burutu du proiektua, eta zenbait laguntza ere izan duhorretarako. Euskaltel, Eroski eta BBK izan dira babesle, eta EuskoJaurlaritzako Kultura Saila, berriz, laguntzaile.