EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta...

10
EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN INGURUKO TXOSTENA ESEP, GETXOKO III. EUSKARA PLAN NAGUSIA ONARTUTA Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak 2013ko uztailean onartu zuen ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Getxoko ESEPek datozen urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen erabilera areagotzea du xede nagusitzat. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana aurrera eramateko 330 jarduera (kanpainak, tailerrak, jardunaldiak, Euskara Saria, sentsibilizazio ekitaldiak…) aurreikusten ditu Udalak. Euskaldunen ehunekoak nabarmen egin du gora azken 25 urteotan Getxon: 1981ean %9,9koa zen eta 2011n, ordea, %27,1koa. Euskara kalean erabiltzen dutenak, aldiz, %9,2 dira. Hortaz, eta ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak egin behar diren arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea murrizteko bidean, plan berri honen helburu nagusia euskararen erabilera indartzea izango da. ERABILERA PLANA ETA TREBAKUNTZA ESEPen esparru estrategikoen barruan Administrazioa izeneko esparrua aurreikusten da. Kontuan hartuta esparru honetan jaso beharrekoa bete betean bat datorrela Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko Planarekin, parekatu egin dira Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko IV. Plana 2013-2016 eta ESEPen bigarren helburu estrategikoko Administrazioa atala. TREBAKUNTZA ESEPek Administrazioa atalean jasotzen duena garatzeko Euskara Zerbitzuan lanean jarraitzen dute Udal Euskaltegiko irakasle bi trebatzaile lanetan. Hona hemen trebakuntzaren lanaren isla txikitxo bat: TREBAGAIAK (langileak) 2010-11 2011-12 2012-13 2013-14 GUZTIRA 16 32 49 49 KNTSULT@K 2011 2012 2013 2014ko uztailera arte (barne) Guztira 415 538 449 396 “BIZI” GETXOKO UDALEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA SAREA Udaleko langileen artean euskara gehiago erabiltzeko ahalegina da SAREA. Hainbat langilek euren artean euskaraz komunikatzeko konpromisoa hartu dute. Langile horiei, modu desberdinetan BIZI logoa jarri zaie: BIZI logoa Intranetean; telefono eta e- posta bilatzailean BIZI logoa jarri zaie sarekideei. Sarekideek posta elektronikoz bidaltzen dituzten mezuetan BIZI logoa agertzen da honako esaldi honekin: Euskaraz komunikatzeko konpromisoa hartu dut. Nahi baduzu, euskaraz.

Transcript of EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta...

Page 1: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

EUSKARA ZERBITZUAK 2014an

EGINDAKO LANAREN INGURUKO TXOSTENA

ESEP, GETXOKO III. EUSKARA PLAN NAGUSIA ONARTUTA

Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak 2013ko uztailean onartu zuen ESEP, Euskara Sustatzeko

Ekintza Plana. Getxoko ESEPek datozen urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen

erabilera areagotzea du xede nagusitzat. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana aurrera eramateko 330

jarduera (kanpainak, tailerrak, jardunaldiak, Euskara Saria, sentsibilizazio ekitaldiak…) aurreikusten ditu

Udalak.

Euskaldunen ehunekoak nabarmen egin du gora

azken 25 urteotan Getxon: 1981ean %9,9koa zen

eta 2011n, ordea, %27,1koa. Euskara kalean

erabiltzen dutenak, aldiz, %9,2 dira. Hortaz, eta

ezagutzaren eremuan oraindik ere urrats sendoak

egin behar diren arren, ezagutzaren eta

erabileraren arteko aldea murrizteko bidean, plan

berri honen helburu nagusia euskararen erabilera

indartzea izango da.

ERABILERA PLANA ETA TREBAKUNTZA

ESEPen esparru estrategikoen barruan Administrazioa izeneko esparrua aurreikusten da. Kontuan

hartuta esparru honetan jaso beharrekoa bete betean bat datorrela Udalean Euskararen Erabilera

Sustatzeko Planarekin, parekatu egin dira Udalean Euskararen Erabilera Sustatzeko IV. Plana 2013-2016

eta ESEPen bigarren helburu estrategikoko Administrazioa atala.

TREBAKUNTZA

ESEPek Administrazioa atalean jasotzen duena garatzeko Euskara Zerbitzuan lanean jarraitzen dute Udal

Euskaltegiko irakasle bi trebatzaile lanetan. Hona hemen trebakuntzaren lanaren isla txikitxo bat:

TREBAGAIAK (langileak)

2010-11 2011-12 2012-13 2013-14

GUZTIRA 16 32 49 49

K℡℡℡℡NTSULT@K

2011 2012 2013 2014ko uztailera arte

(barne)

Guztira 415 538 449 396

“BIZI” GETXOKO UDALEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EGITASMOA

SAREA

Udaleko langileen artean euskara gehiago

erabiltzeko ahalegina da SAREA. Hainbat

langilek euren artean euskaraz

komunikatzeko konpromisoa hartu dute.

Langile horiei, modu desberdinetan BIZI

logoa jarri zaie:

� BIZI logoa Intranetean; telefono eta e-

posta bilatzailean BIZI logoa jarri zaie

sarekideei.

� Sarekideek posta elektronikoz bidaltzen

dituzten mezuetan BIZI logoa agertzen

da honako esaldi honekin: Euskaraz

komunikatzeko konpromisoa hartu dut.

Nahi baduzu, euskaraz.

Page 2: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

HIZKUNTZEN elkarBIZItza GETXO

KIROLAK-EN

Getxo Kirolak-ek bai udarako eta baita

negurako ere aurten egin dituen

eskaintzetan zenbait ikastaro BIZI

ikurrarekin agertzen dira. BIZI

ikurrarekin agertzen diren ikastaroak

euskaraz izango dira nagusiki eta

hizkuntza menperatzen ez duten umeei

arreta pertsonalizatua eskainiko zaie.

Hizkuntzen elkarBIZItza bilatzen dugu.

BIZI ikurra daukaten jardueretan aritu eta arituko diren entrenatzaileei formazioa eskaini zaie.

IRAKASKUNTZA

IKASGEHI batzordea

Ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin koordinatzeko sortu zen batzordeak 3 BILERA burutu ditu 2013-

14 ikasturtean.

ESKOLORDUZ KANPOKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

Bederatzigarren urtez ipini dugu martxan deialdi hau. 2014ko deialdian, 2014-15 ikasturtean garatuko

diren 151 proiektu lagundu ditugu, eta laguntzetan 32.000 euro banatu ditugu. Laguntza hauek bitan

banatzen dira: Eskola orduz kanpoko jarduerengatik 28.000 euro ematen ditugu eta 4.000 euskararen

eguna euskal astea eta antzekoak antolatzeagatik. Guztira 150 proiektu lagundu dira. 2014-15

ikasturterako guraso elkarte eta ikastetxeek aurkeztutako laguntza eskaeren artean azpimarratzea

merezi dute ondorengoek:

� Egonaldiak eta asteburu pasak

� Udalekuak

� Iraileko udaleku irekiak

� Robotika jarduerak

� Zeinu hizkuntza

Baloratzen dena:

� Proiektuak integralak izatea

� Euskaran murgiltzea sustatzea

� Ikasleek ekar ditzaketen hizkuntza-defizitak

gutxitzea helburu izatea

� Ahozkotasuna lantzea

� Berritzailea izatea

Kontuan hartzen da

� Bakoitzak egiten duen inbertsioa

� Ekimenaren iraupena

� Ume kopurua

GEHI AKADEMIAK

Euskarazko zerbitzua eskaintzen duten akademien berri eman

dugu. Ume, gazte zein heldu getxoztarrok badugu herrian bertan

hainbat ekintza euskaraz egin ahal izateko aukera: aholkularitza

psikopedagogikoa, eskola-laguntza, musika, dantza, eskulanak,

pintura-tailerrak, euskara-ikastaroak, etab. Horien guztien berri

izateko, liburuxka hau prestatu dugu, eskaintza euskaraz duten

akademien eta zentroen gaineko informazioa biltzen duena.

Aurten aholkularitza psikopedagogikoa euskaraz eskaintzen duten

8 akademia berri sartu dira katalogoan. 2- 18 urte bitartekoei

eskutitza bidali zitzaien etxera esanez Udaleko web gunean

kontsulta zezaketela katalogoa.

Page 3: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

Arestian jorratutakoez gain, zubi lan handia egiten da Getxon sortzen diren ekimenak ikastetxe eta

institutuetara zabaltzen. Aipamena merezi dutenak hauexek dira:

� BERBABANDA izeneko ekitaldia Euskararen Nazioarteko Egunean.

� ARGIHIZKIAK erakusketaren berri eman genuen institutuetan.

� BOOK TRAILER txapelketaren berri institutuetan.

� BEHARSAREA: ikastetxeekin elkarlanean panel berezi batzuk jarri ditugu ikastetxeetan,

15 egunetik behin eguneratzen diren panelak hain zuzen.

� AKADEMIAK EUSKARAZ Getxoko ikastetxe guztietan.

� GEHITU KULTURA eta GEHITU KIROLA egitasmoen berri.

FAMILIA

TRANSMISIO KANPAINA

EMAIOZU EUSKARA (jaioberriak) kanpainarekin jarraitu dugu; 2014. urtean

626 familiak jaso du Udalak bidaltzen duena.

SENDI EGITASMOA

SENDIk hazten jarraitzen du: Guztira 1.507 lagunek hartu dute parte

ekintzetan.

�Tailerrak: 20 eskaini dira eta 28 egin dira. 1.301 lagun egon dira.

�Olgetan euskaraz eta Hazibideak proiektuak: 206 lagun.

TRANSMISIO KULTURALA: EUSKAL KANTA ETA BERTSOLARITZA KLASEAK

IKASTETXEETAN

Udalak euskal kanta klaseak eta bertsolaritza klaseak eskaintzen dizkie

herriko ikastetxeei eskola orduetan. 2014-15 ikasturtean 1.017 ikaslek jasoko

dituzte klase hauek:

� Euskal kanta klaseak: 452 ikasle.

� Bertsolaritza 565 ikasle. Horietatik 270 ikasle DBH 1ekoak dira.

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu katalogoak

zortzi ataletan: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika pro-

duktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Eskutitza bidali diegu Getxon 0tik 16 urtera bitarteko

haur eta gazte guztiei. Iaz bezala aurten eskutitza baino ez dugu etxeetara bidali.

UME EUSKALTEGIAK.

Ekimen honen bidez Getxoko umeei euskara hobetzeko ikastaroak eskaini zaizkie era oso ludikoan.

Getxon hiru zentro daude umeei euskara klaseak eskaintzen dizkietenak: Getxon Sustraiak elkartea,

Algortan Algortako Uztarri elkartea eta Areetan Areetako Uztarri elkartea. 2014an ume euskaltegi

hauetan 161 ume aritu dira euskara ikasten.

ETORKINAK ETA EUSKARA

MARTXA INTERKULTURALA

Entre Amigos-Lagun Artean elkartearen laguntzarekin,

III.Martxa Interkulturala antolatu genuen Urkiolako Natur

Parkera. Helburua jatorri eta kultura askotariko pertsonak

batzea zen helburua eta euskal kultura ezagutzera ematea,

Getxon ordezkaturik dauden mundu mailako bestelako

kulturekin uztartzeko. Autobusa bete egin genuen, 55 lagun.

BIZILAGUNAK EKIMENA

Bertako familiak eta norbanakoak atzerritik etorritako

familiekin elkartu eta azaroaren 23an elkarrekin bazkaltzea

helburu zuen egitasmoa da. Elkartze horietako bakoitzean,

bertako familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat

izan dira. EGIZU buru belarri sartuta dago, ahalik eta familia

euskaldun gehien lortzeko eta familia euskaldun horiek

euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa ere emateko

etorkinei. Guztira, 130 pertsonek hartu zuten parte antolatu

ziren 15 bazkaritan.

Page 4: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

AISAtik HASTAPEN IKASTAROetara

2014-15 ikasturteari begira berrikuntza bat jarri dugu martxan; benetako integrazioa lortu nahian AISA

ikastaroak baztertu eta hastapen ikastaroak eskaini ditugu bai bertokoentzat eta baita etorkinentzat ere;

ikastaroak denontzat dira, 120 ordukoak, urrian hasi eta ekainean amaituta. Bi talde sortu dira eta

horietan bertokoak eta etorkinak nahastuta daude: guztira, 27 ikasle, horietatik 10 dira jatorri

atzerritarra dutenak.

EGIZU ETA PLATAFORMA

2014an, Getxoko EGIZU elkarteak eta Getxoko Etorkinen Plataformak (Getxoko Udaleko Euskara

Zerbitzuaren eta Immigrazio Zerbitzuaren babesarekin) egitarau bat adostu dute euskara eta euskal

kulturaren inguruko jarduerak antolatzeko. Hona hemen, urte osoan zehar martxan jarritakoak:

� Familientzako euskarazko joko eta abestien tailerra.

� Txangoa Bizkaiko Kostara.

� San Juan munduan.

� Toponimia ibilbidea

� Kulturarteko paellak

� Euskal gastronomia tailerra

HELDUEN EUSKALDUNTZEA

MATRIKULAZIO SUSTATZEKO KANPAINA

GETXOBERRI BEREZIA. GETXOBERRI berezi honen bidez

herritarrak animatu nahi izan ditugu euskaltegietan izena

eman dezaten. Argitalpen honek helburu hauek izan ditu:

� Getxon dauden euskaltegien inguruko informazioa eman.

� Eskaintza berezien gaineko informazioa eman:

DENDAKETAN, AISA, BERBALAGUNA eta abar.

� Udalak ematen dituen diru-laguntzen gaineko informazioa

eman herritarrei.

Getxoberri Getxoko postontzi guztietan sartzen da (16.000

postontzi inguru); horretaz gain 4.000 ale gehiago egin ditugu

Getxoko leku publikoetan, denda eta tabernetan uzteko.

SELFIE LEHIAKETA. Selfia eta euskaltegien aldeko esaldia botatzen

zutenen artean sakelako telefono mugikor bi zozketatu genituen.

Ez zuen arrakasta handirik izan.

GRAFITIA: San Juan festa aprobetxatuta grafiti erraldoia egin

genuen getxotarrak euskara ikastera animatzeko; euskaltegien

udako eskaintzaren berri emateko aprobetxatu genuen.

EMAN IZENA GETXOKO EUSKALTEGIETAN. Esku-orriak eta kartelak banatu genituen getxotarrak

euskara ikastera animatzeko, euskaltegien eskaintzaren berri emateko eta Udalak dituen diru-laguntzei

buruzko informazioa emateko.

DIRULAGUNTZAK EUSKALTEGIEI ETA UZTARRI EUSKALTEGIEI

Deialdi bidez Getxoko Udalak 12.000 euro banatu ditu euskaltegien eta Uztarri izeneko euskaltegien

artean:

� Euskaltegi homologatuak: 16 urtetik gorako ikasleei klaseak ematen dizkieten Getxoko euskaltegiak:

Lauaxeta AEK Euskaltegia eta J. A. Agirre Euskaltegia.

� Ume-euskaltegiak: 16 urtetik beherako ikasleentzat: Areetako, Algortako eta Getxoko Uztarri

euskaltegiak.

EGIZU laguntzen jarraitzen dugu

BERBALAGUNA: EGIZUren egitasmorik ezagunena eta arrakastatsuena: urte

hauetan ehunka lagunek hartu izan dute parte. 2014an ere hazi egin da

ostera ere: 270 lagun, 28 taldetan. Astean behin, tabernan, kalean, parkean,

plazan euskaraz berba egiteko elkartzen dira, giro lasai eta atseginean.

KULTUR JARDUERAK: BERBALAGUNA egitasmoaz gain, aurten, 75 jarduera

antolatu dituzte eta 2.359 pertsonak hartu du parte jarduera horietan.

Tailerrak, bakarrizketak, tailerrak, berbatxangoak, egun pasak… dira

antolatzen diren jardueren adibideak.

Page 5: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

GAZTE SALTSA, KIROLA EUSKARAZ: helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzea da,

horretarako aisialdia eta kirola esparru ezin hobeak ditugu eragiteko. Yoga, mendi-irteerak, asteburuko

eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona.

UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa: guztira, 10 jarduera eta 250 pertsona. Hauek dira aurten

parte hartu duten idazleak: Mikel Taberna, Jon Sarasua, Garbiñe Ubeda, Aingeru Epaltza, Fredi Paia,

Itxaro Borda, Mikel Etxaburu eta Lander Garro. Idazleen hitzaldiez gain, azpimarratzekoa da

ARGIHIZKIAK izeneko lehiaketa eta erakusketa.

EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK (2014 URTE NATURALEKO DATUAK)

1.- GETXOTARREN HIZKUNTZA GAITASUNA AREAGOTZEA HELBURU DUTEN DIRULAGUNTZAK

EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK GETXOTARRENTZAT - Onartutako eskaerak: 294 diruz lagundu direnak

- Ukatutako eskaerak: 28ri ezezkoa eman zaie baldintzaren bat ez betetzeagatik

- Ez kudeatutako eskaerak: 31 (HABEren diru-laguntzen ebazpenaren zain…)

353 eskaera

EUSKARA IKASTEKO LAGUNTZAK UDALETXEKO ETA BERE AUTONOMIADUN

ERAKUNDEETAKO LANGILEENTZAT ETA ZINEGOTZIENTZAT - Onartutako eskaerak: 6

- Ukatutako eskaerak: 2 eskaera

8 eskaera

GUZTIRA 361 eskaera

2.- EUSKARAREN ERABILERA ERRAZTEA HELBURU DUTEN LAGUNTZAK ETA ZERBITZUAK

AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI AGIRIA LORTZEKO EUSKARAZKO

IKASTAROETARAKO BEKAK - Onartutako eskaerak: 2

2 eskaera

ERROTULUAK, TOLDOAK ETA IBILGAILU KOMERTZIALAK EUSKARAZ IPINTZEKO - Onartutako eskaerak: 14

- Ez kudeatutako eskaerak: 5 (Sarrera-data dela eta, ezin ziren kudeatu)

19 eskaera (20 errotulu, 18

euskara hutsez)

LAGUNTZAK GIDABAIMENA ATERATZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEKO - Onartutako eskaerak: 42

- Ukatutako eskaerak: 1

- Ez kudeatutako eskaerak: 5 (sarrera-data dela eta, ezin ziren kudeatu)

48 eskaera

ITZULPEN ZERBITZUA: [email protected] 935 eskaera 1.317 orrialde

68 elkarte-

establezimenduk

eskatuta

LAGUNTZAK GETXOKO ELKARTEEI EKITALDI PUBLIKOETAKO AURKEZPENAK

EUSKARAZ EGITEKO

12 aurkezpen (16 aurkezpen-

ekintza)

GUZTIRA 1.016 ESKAERA

111.972,5 EURO 89.006,27 € (diru-laguntzak) + 6.941,77 € (aurkezpenak) + 16.024,46 € (itzulpenak)

1.377 eskaera

kudeatuta

AISIA

“KUKUPRAKA” LUDOTEKA 2013-14

Areetako Eskoletako plazan dago ludoteka; Euskara Zerbitzuak

kudeatzen du. Zerbitzua ume gehiagori eman nahian hiru

txanda antolatzen ditugu:

� 5 eta 6 urte bitarteko umeak ASTELEHEN,

ASTEAZKEN eta OSTEGUNETAN joan ahal dira,

17:00etatik 20:00etara.

� 7 eta 9 urte bitarteko umeak ASTEARTE eta

OSTEGUNETAN joan ahal dira, 17:00etatik

20:00etara.

� 10 eta 11 urte bitarteko umeak LARUNBATETAN

joan ahal dira, 17:00etatik 20:00etara.

Page 6: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

ASISTENTZIA

DATUAK

Zenbat egunetan izan

dute aukera

Bazkideek zenbat aldiz

erabili dute zerbitzua

Bataz

bestekoa

1. txanda (5-6 urte) 100 egun 1.429 aldiz 14,2 ume egunean

2. txanda (7-9 urte) 66 egun 887 aldiz 13,4 ume egunean

3. txanda (10-11 urte) 35 egun 426 aldiz 12,1 ume egunean

Ludoteka, oporraldietan, bazkideek ez ezik ez bazkideek ere erabili dezakete; oporraldietan doakoa da.

LUDOTEKA

OPORRALDIETAN

Zenbat egunetan

zabalik

Zenbat aldiz erabili da

zerbitzua

Eguneko erabiltzaileen

bataz bestekoa

GABONETAN 6 99 aldiz 16,5

ASTE SANTUAN 7 199 aldiz 28,5

UDAN 47 1.415 aldiz 30,1

GUZTIRA 262 egunetan egon da

zabalik Ludoteka

4.455 aldiz erabili

dute umeek

Bataz beste

17 ume

BAPIRUKE

Aisialdi ekintzak euskara hutsez antolatzen dituen BAPIRUKEri diru-laguntza ematen jarraitzen dugu.

Guztira, 530 umek hartu dute parte. Arrakastatsuena Udalekuek izaten jarraitzen dute. Bapiruke

egitasmoaren barruan antolatu diren ekintzen zerrenda:

1. Kolonia irekiak Aste Santuko oporretan

2. Irrien Lagunen aterpetxera asteburu pasa

3. Udaleku irekiak

4. Surf ikastaroa

5. Magi Klown ikuskizuna

6. Kolonia irekiak Gabonetako oporretan

UDALEKUAK

Gazteria Zerbitzuak antolatzen baditu ere Euskara Zerbitzutik antolaketan laguntzen jarraitzen dugu.

Udaleku hauetan hasiera hasieratik jarri zen hizkuntza irizpidea.

KIROLA

GEHITU KIROLA PROGRAMA

Gehitu Kirola egitasmoa 2004an jaio zen; harrez geroztik asko aldatu da kirol elkarteen mundua; hori

dela eta 2014an GEHITU KIROLA programaren azterketa egin dugu. Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak

Gehitu Kirola egitasmoaren baitan hitzarmengintzan oinarritutako metodologiaren emaitzak eguneratu

eta udalerriko kirol elkarteekin bilduz, hauek euren baitan euskararen erabilera sustatu nahi izan dugu.

Emaitza nagusien laburpentxoa doa ondoren:

Udalak zuen kirol elkarteen zerrendan 59 kirol elkarte ageri ziren; denekin jarri gara harremanetan.

� Horietatik, 45 dira kirol elkarte gisa dihardutenak.

� Zerrendan ageri zirenetatik 7 desagertu egin dira.

� Eta 7 ez dira kirol elkarte gisa aritzen (ikastetxeak dira, enpresak… ).

Kirol elkarte gisa dihardutenen artean:

� 45 elkarte horietatik 39k adierazi du

hitzarmena izenpetzeko borondatea

� 5 elkarteren erantzunaren zain gaude.

� 2 elkartek ez dute izenpetu nahi.

Kirol elkarte gisa diharduten 45 kirol elkarteen

artean, 33 dira ume eta gazteekin dihardutenak.

Hizkuntza gaitasunari begira, begirale eta entrenatzaileen %75,5 euskalduna da.

Begiraleak eta entrenatzaileak umeei zuzentzean zaizkienean nola egiten duten galdetu diegu:

� Dena edo gehiena gaztelaniaz: %22,2

� Ele bietara: %29,6

� Dena edo gehiena euskaraz: %25,9

� Ez daki/ez du erantzuten: %22,22

Page 7: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

ENTRENATZAILE EUSKALDUNENTZAKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA

2014an ere GETXO KIROLAKek argitaratzen duen diru-laguntzen deialdiaren barruan sartuta joan dira

ildo bat gehiago lez. Hauxe da 2014ko DEIALDIAREN BALANTZEA

� Getxoko 16 kirol elkartek jasoko dute diru-laguntza

� Guztira 54 kirol entrenatzaile eta begirale izango dira deialdiak jasotzen dituen baldintzak bete

dituztenak eta horien jardunagatik jasoko dute euren elkartek dirulaguntza.

� Guztira, 16.000 euro banatu ditu Getxo Kirola-ek elkarteetan.

� Entrenamenduetara joan gara JARRAIPENA egitera. Hauek dira emaitzen laburpena:

� Azaroa eta abendu bitarte egindako jarraipenetan emaitza txarrak lortu genituen oro

har kirol esparru guztietan: 47 jarraipen egin ziren guztira. Horietatik, 7 erabat

euskaraz izan ziren, 9 batez ere euskaraz, 9 bietara, 21 batez ere gazteleraz eta 1

erabat gazteleraz.

PASA BALOIA EUSKARARI KIMET SPORT enpresarekin elkarlanean kategoria guztietako entrenamendu guztiak prestatzeko. Aurten,

hizkuntza portaerei buruzko formazio saioak eskaini dizkiegu entrenatzaileei; saio hauen bidez,

entrenatzaileei tresnak eman nahi dizkiegu taldeetan euskararen erabilera sustatu dezaten. Guztira, 20

entrenatzaile egon ziren formazio saioetan.

GEHITU KIROLA egitasmoaren barruan elkarteei zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak,

aurkezle euskaldunak, euskara ikasteko diru-laguntzak…

MERKATARITZA

GEHI EUSKARA MERKATARITZARA EGITASMOA

Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitasmoarekin

jarraitzen dugu. Egitasmo honen barruan zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen zaizkie merkatariei. Hona

hemen datu batzuk:

2013 2014

KARTELAK 99 66

ITZULPENAK 980 912

ERROTULUAK 12 20

EUSKARRIAK 60 80

GUZTIRA 1.151 1.078

ERROTULAZIO ENPRESAK

Getxoko 9 errotulazio enpresarekin hitzarmenak izenpetu ditugu. Kanpainaren eraginez 20 errotulu eta

toldo (19 diru-laguntza) izan dira diruz lagundutakoak.

2009 2010 2011 2012 2013 2014

Diru-laguntzak eurotan 2.424,36€ 7.886,87€ 4.183,16€ 3.420€ 3.488€ 3.790€

GETXonEGIN ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa

GETXonEGIN V. PINTXO LEHIAKETA

Getxoko 49 tabernak eta jatetxek hartu zuten parte

Getxoko Udalak antolatutako GetxOnegin! pintxo

lehiaketaren V. edizioan. Bi asteburutan ospatu zen eta

Euskara Zerbitzuaren eta, lehenengo aldiz, Getxolanen

bitartez jarri zen martxan.

Helburuak dira euskara uztartzea langile eta bezeroen

artean, euskara kalitate gehigarritzat hartzea, irudi

gastronomikoa indartzea, eta gure udalerriko pintxo-

eskaintzari zabalkundea ematea.

Aurrekoetan bezala, pintxoak dastatzen zituztenek horiek baloratzeaz gain, euskaraz piropo bat ere

idatzi ahal izan zuten. Guztira, 6.141 boto txartel jaso ziren asteburu bietan.

Page 8: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

OSPATU ETA OROITU

Inprenta eta liburu-dendekin elkarlanean OSPATU ETA OROITU ekimenarekin jarraitzen dugu.

DENDAKETAN ikastaroa

� 07-08 ikasturtean talde bat, 10 dendari J. A. Agirre euskaltegian

� 08-09 ikasturtean 16 dendari J. A. Agirre euskaltegian

� 09-10 ikasturtean 11 dendari J. A. Agirre euskaltegian

� 10-11 ikasturtean 9 dendari J. A. Agirre euskaltegian

� 11-12 ikasturtean 15 dendari J. A. Agirre euskaltegian

� 12-13 ikasturtean FADURA OSTALARITZAko 15 langile, Faduran bertan.

� 13-14 ikasturtean: ez zen talderik sortu.

� 14-15 ikasturtean: aurten ere ez da talderik sortu.

GIDABAIMENA EUSKARAZ

2014an 47 gazte getxoztarrek egin du azterketa teorikoa euskaraz;

iaz baino 4 gazte gehiago. Hona hemen bilakaera:

� 2010: gazte 1

� 2011: 25 gazte

� 2012: 60 gazte

� 2013: 43 gazte

� 2014: 47 gazte

CORPUSA eta GETXOKO EUSKARA

TOPONIMIA IBILBIDEAK

TOPONIMIA IBILBIDEEkin jarraitu dugu; maiatza eta ekainean

eskaini ditugu ikastetxeetako ume eta gazteentzat,

euskaltegietan ari diren ikasleentzat eta interesa duen edozein

herritarrentzat.

2014an, guztira, 800 pertsona inguruk hartu du parte egindako ibilbideetan. Gehienak eskoletako

ikasleak izan dira.

KULTURA

GEHITU KULTURA

Ekintzak euskaraz egitera animatu ditugu urte osoan zehar, baina elkarteen izaera heterogeneoa

kontuan hartuta, oso zaila da guztientzat eskaintza berdina egitea.

Euskara planak aisialdi elkarteetan. Haur eta gazteekin lan egiten duten elkarteetan euskara planak

egiten aritu gara ikasturte honetan. Hiru elkartek parte hartu dute lan honetan. Planak oraindik bukatu

gabe daude, baina 2015. urterako bukatuta egongo dira. Jai batzordeei euskarazko eskaintza handitzeko

baliabideak eskaini dizkiegu eta jaiak hurbildu ahala, beharrizanen inguruan hitz egin dugu baita jaietako

hizkuntza paisaiaz ere: kartela euskaraz, seinalizazioa euskaraz… Gainontzeko elkarteen planak:

jarraipen lana egin dugu.

Begirale ikastaroa: gero eta zailagoa da Getxon taldea sortzea; hori dela eta guregana hurbildu diren

gazteak Bilboko taldeetara bideratu ditugu.

GEHITU KULTURA egitasmoaren barruan elkarteei

zerbitzuak eskaintzen jarraitu dugu: itzulpenak, aurkezle

euskaldunak, euskara ikasteko diru-laguntzak…

EUSKAL KULTURAREN JARDUNALDIAK. Hamaseigarren

ediziora iritsi dira.

OLENTZERO. Batzordeek antolatutako ekintzak diruz

laguntzeko 16.360 euro bideratu ditu Udalak. Ekintzei

zabalkundea ematea ere Udalaren lana izan da.

Page 9: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

SAN JOAN batzordeari ere laguntza ematen zaio (1.000 euro).

BERTSOLARITZA: ALBE diruz laguntzen jarraitzen dugu.

IPARRA GALDU GABE izeneko JARDUNALDIAK antolatu ditugu 2014an, bi urtez behin antolatzeko hartu

genuen erabakiari jarraituz.

EUSKARA SARIA

GOBELA IKASTOLAK jaso zuen Argia Ereiten Euskara Saria

abenduaren 2an ospatu zen ekitaldian. Getxoko Udalak

euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko

zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte

edo pertsonak goraipatzen ditu Sariarekin. Bosgarren

edizioan saria izan da 50. urteurrena ospatuko duen Gobela

Ikastolarentzat, urte hauetan guztietan egindako lanagatik.

KOMUNIKABIDEAK

� Uk aldizkaria laguntzen jarraitzen dugu

� UKBERRI.NET egunkari digitala laguntzen jarraitzen dugu

EUSKALGINTZA

ELKARTEA EGITARAUA

ALGORTAKO

BERTSO ESKOLA

33.600 euroko

diru-laguntza.

1- Bertso eskola martxan mantentzea.

2- Bertso jaialdiak antolatzea: a. ABRA SARIKETA: bertsolari gazteentzako bat-bateko sariketa.

b. BERTSO-AFARI TEMATIKOA.

c. BALKOITIK BALKOIRA: buruz-buruko bertso-desafioa

d. BERTSO JAIALDI MUNDIALA: bertso-jaialdi esperimentala

e. BERTSOZ JAIRIK JAI: bertso jaialdiak Getxoko jaietan

f. BIHOTZA GAZTE: bertsolari beteranoen jaialdia.

g. BERTSO IKUSKIZUNA: ikuskizun berezia Euskara Jardunaldien barruan.

h. AHOBIEN GALA: bertso-urteari amaiera emateko bertso jaialdi berezia

UK ALDIZKARIA

48.081 euroko

diru-laguntza.

• 2014an, gutxienez, 19 ale argitaratzea.

• Getxorako eta Uribe Kostarako, 3.000 aleko tirada ziurtatzen du UK-k.

• Ale guztietan Getxoko herriari buruzko lau orrialdeko informazioa.

• UK aldizkaria Getxoko Udal liburutegietan, kultur etxeetan, kiroldegietan,

ikastetxeetan eta harpidetza egiten duten getxoztarren artean.

• UKagenda elektronikoa sortzen eta zabaltzen jarraitzea.

EGIZU

33.600 euroko

diru-laguntza.

• Berbalaguna eta Kultur Jarduerak

• Kirola euskaraz!

� Mendi taldea

� Iraupen eskia

� Bizikleta taldea

� Pala eta padel taldeak.

� Gurpil gaineko irristaketa.

� Yoga ikastaroa.

� Dantza garaikidea

• UKITX: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa

� Idazleak gurean.

� Liburuak barra-barra

� ARGIHIZKIAK testu laburren lehiaketa

• KLISKA inforria. Kliskak euskaraz bizi ahal izateko baliabideen berri

ematen die berbalagunei eta Getxoko euskaldunei.

• Beharsarea. Beharsareak bitartekari lana egiten du langile euskaldunak

behar dituztenen eta lan horiek egin nahi dituzten herritarren artean.

Page 10: EUSKARA ZERBITZUAK 2014an EGINDAKO LANAREN ...eski ikastaroa, bizikleta irteerak eta bizikleta asteburuak. Guztira 15 jarduera eta 317 pertsona. UKITX, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa:

BIZARRA LEPOAN

66.240 euroko

diru-laguntza.

• GEHITU KULTURA egitasmoaren dinamizazio lanak

� Kultur elkarteekin bildu eta hitzarmenaren dinamizazio lanak egin.

� Aisialdi elkarteekin lanean jarraitu, jarraipen lana egin eta aholku

eman.

� Udalak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman.

• GEHITU KIROLA egitasmoaren dinamizazio lanak

� Kirol elkarteekin bildu eta hitzarmenaren dinamizazio lanak egin.

� Kirol elkarteekin lanean jarraitu, jarraipen lana egin eta aholku eman.

� Udalak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman.

• BAPIRUKE egitasmoa:

� APIRILA- Aste santuko koloniak

� MAIATZA- Asteburu pasa

� EKAINA- Udaleku irekiak

� UZTAILA- Udaleku irekiak

� ABUZTUA- Surf ikastaroa

� URRIA-AZAROA- Umeentzako jarduerak

� ABENDUA- Bapigabonak: Gabonetako koloniak