euskara eta literatura dbh 3

21
© Ibaizabal argitaletxea, 2008 EUSKARA ETA LITERATURA DBH 3 PROIEKTUA ________________________________ 1

Transcript of euskara eta literatura dbh 3

Page 1: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

EUSKARA ETA LITERATURA DBH 3

PROIEKTUA________________________________

1

Page 2: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

AURKIBIDEA

1. Sarrera

2. Alderdi metodologikoak eta didaktikoak

3. Gaitasunak

4. DBHko helburuak

5. DBHko hirugarren mailako edukiak

6. Ebaluazio irizpideak

7. Ikasmaterialen deskribapena

2

Page 3: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

1. SarreraEsku artean duzun gidaliburu hau DBHko i.by2 proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horretan biltzen diren materialen bidez, Euskara eta Literatura arloan nagusiki bi helburu hauek lortu nahi dira:

• Irakasleen beharrei begiratuz, eta indarrean dagoen Curriculumetik abiatuta, metodologia berrietara hurbiltzeko lehenengo urratsa ematea.

• Gazteen beharrei begiratuz, eta Curriculum berriko gaitasunetan trebatzeko, proposamen egokiak eta erakargarriak aurkeztea.

Bi helburu horiek aurrean ditugularik, materialak prestatzean, batez ere irizpide hauek izan ditugu gogoan:

— Hizkuntza pertsonak elkarrekin komunikatzeko tresna da.

— Hizkuntza mundua irudikatzeko bitartekoa ere bada. Horregatik, pentsamenduarekin eta ezaguerarekin oso lotuta dago.

— Hizkuntzak literatur mundurako abiapuntu ere izan behar du.

— Ikasgelan, ikasleak dira hizkuntz komunikazioaren prozesuko protagonista zuzenak, bi ikuspegitatik begiratuta: hartzaile modura (irakurketa eta entzumena) eta sortzaile modura (idazketa, elkarrizketa eta hizketa).

Eskolaren eginkizunei begiratuta, berriz, bi hauek izango dira eginkizun nagusiak:

• Ikasleek komunikatzeko eta irudikatzeko duten gaitasuna garatzea, ahozkoa nahiz idatzizkoa.

• Ikasleek hizkuntza arloan dakartzaten hutsuneak betetzea (hizkuntzaren erabilera zuzena ikasgelara eta bertako eginkizunetara mugatu gabe).

Helburu horiek lortzeko, jakina, irakasleen zeregina erabakigarria izango da. Baina ez dugu ahaztu behar garrantzitsua izango dela hizkuntzaren planteamendu integratzailea egitea, eta hori lortzeko, etapa honetako irakasleen arteko koordinazio estua beharrezkoa izango dela, ahalik eta planteamendu bateratuena aplikatzeko. Egia da, ordea, planteamendu integral hori gauzatzeko, oztopoak izan ditzaketela irakasleek, ikasleen egoera soziolinguistikoa erabat anitza delako.

2. Alderdi metodologikoak eta didaktikoakMarko teorikoari gagozkiolarik, proiektu hau diseinatu eta garatzeko, jakina, Hezkuntzaren Erreforman adierazitako teoriak izan dira abiapuntu, alegia, garapen kognitiboaren teoria, ikaskuntza esanguratsuarena eta konstruktibismoarena. Besteak beste, honako ideia hauekin bat gatozelako:

• Nerabeek aldaketa handiak eta garrantzitsuak izan ohi dituzte: itxuraren aldetik, ingurukoekin izan ohi dituzten harremanetan, pentsamenduan. Azken horri dagokionez, adin horretan pentsamendurako era berriak eurenganatzen dituzte eta, poliki-poliki, arrazonamendurako autonomia gehiago eta zehaztasun gehiago erakusten dute.

• Oinarrizko gaitasun kognitibo batzuk unibertsalak dira (gogoratzeko gaitasuna, arrazoitzekoa…). Baina egoera zehatzetan gaitasun horiek erabiltzeko eran desberdintasunak agertzten dira. Desberdintasun horiek jasotako hezkuntza esperientziekin lotzen dira.

• Gizakion ezagutza ez da irizpide erabat logikoetan oinarritzen; aitzitik, irizpide pragmatiko eta funtzionaletan oinarritzen da.

• Ezagutza eraikitze prozesu baten emaitza da beti.

• Informazio berria jasotzean garrantzi handia daukate ikasleek aurretik dauzkaten ideiek. Horietatik abiatu behar da, beraz, irakaskuntza prozesua.

3

Page 4: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

• Eskolako ikaskuntzari dagokionez, ezagutza ez da pasiboki hartzen den zerbait. Prozesu aktibo baten barruan kokatzen da: irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuan gertatu ohi diren akatsak beharrezkoak dira ezagutza jasotzeko prozesuan.

• Ikasleak ikaskuntza prozesuan protagonista izan behar du, ikaskuntza hori bere baitan poliki-poliki eraikitzen joan dadin. Horregatik, gelak, edukiek, programazioek, eta abar eraikitze prozesu horren mende egon behar dute.

Bestalde, metodologiari dagokionez, batez ere irizpide hauek izan ditugu gogoan:

• Prozedurei garrantzi berezia ematea.

• Ahozko hizkuntzari arreta berezia eskaintzea.

• Arauak ikasteari eta kodeari baino hizkuntzaren erabilerari garrantzi handiagoa ematea.

• Komunikabideek eguneroko bizitzan duten presentzia kontuan harturik, horien ezagutza eta interpretazioa bultzatzea, adinari dagokion neurrian antzerako ekoizpenak bideratuz.

• Hizkuntzak gizartean duen dimentsioaz jabetu daitezen bideak eskaintzea.

• Literaturaren mundura hurbiltzeko aukerak ematea.

Jarduerak planifikatzean, berriz, irizpide hauei jarraitu diegu:

— Materialetan eskainiko diren jardueren bidez, komunikazioari dagozkion oinarrizko bost hizkuntza trebetasunak garatzeko aukera emango da: entzun, hitz egin, elkarrizketan aritu, irakurri eta idatzi. Hizkuntzen irakaskuntzan sarritan lehenengo hiru trebetasunak ez dira behar beste lantzen. Horregatik, ahalegin berezia egin dugu entzun eta hitz egiteko jarduera egokiak proposatzeko (ariketa luzeagoekin batera laburragoak eta biziagoak eskainiz).

— Saiatu gara jarduera motibagarriak planteatzen. Horretarako, komunikazioko egoera errealetan edota errealak izan daitezkeenetan oinarritutakoak proposatzen saiatu gara. Horrela, komunikazio prozesuan dauden etapak gelan bertan bizi ahal izango dituzte, eta ikasleek lanean inplikatzeko aukera izango dute. Era berean, euskaraz erabili ohi ditugun hizkera motak ezagutzeko aukera emango die (ez da hizkera berdina erabiliko lagun artean idatzitako e-mail batean, esaterako, eta eskolako aldizkarirako idatzi behar duten albiste batean).

— Ikasleei, bakarkako jarduerez gainera, binaka nahiz taldeka lan egiteko aukerak ere eskainiko zaizkie, komunikazio egoerak antolatzeko ezinbestekoak baitira. Bide horretatik, talde lanei arreta berezia eskaini diegu, besteak beste, jarduera hauek lantzeko aukera ematen dutelako: gainerakoei entzun, txandak errespetatuz hitz egin, ahots goran irakurri, apunteak hartu, entzundakoa labur-labur adierazi…

— Batez ere testu osoekin lan egingo da; hala ere, zenbait eduki lantzeko (aditza, deklinabidea, etab.) esaldi solteetara ere joko dugu, hizkuntzari buruz hausnarketa egin dezaten, eta, pixkanaka, euskararen hizkuntz sistema beregana dezaten.

3. GaitasunakEuropako Parlamentuaren gomendioari jarraituta, derrigorrezko eskolaldiko Curriculuma gaitasunetan oinarrituko da. Proposamen horren helburua da “pertsona guztiek giza errealizazioa eta garapen pertsonala lortzea, eta herritartasun aktiboa, laneratzea eta enplegua erdiesteko izan behar dituzten gaitasunak eskuratzea.” Beraz, gaitasunetan oinarritutako irakaskuntzak ikasleek “egiten ikastea” du helburu. Hori dela eta, derrigorrezko hezkuntzan jorratzen diren arlo guztietan hezkuntza gaitasun orokorrak eta oinarrizko gaitasunak kontuan hartuko dira.

4

Page 5: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

Hezkuntza gaitasun orokorrak heziketa oso baterako erreferentzia ardatzak dira, hezkuntza esparru guztietan ikasten direnak. Laburbilduta, hauek dira:

Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea. Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea,

sortzea eta ebaluatzea. Erkidego honetako hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko

hizkuntza batean hitz egiten ikastea, eta komunikabideak eta informazio-komunikazio teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea.

Elkarrekin bizitzen ikastea.

5

Page 6: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

Pertsona gisa garatzen ikastea. Egiten eta ekiten ikastea.

Oinarrizko gaitasunak, berriz, “ikasleek derrigorrezko eskolaldian lortu beharreko jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza dira”, ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta testuingurua kontuan hartuta irakatsi beharrekoak. Beraz, esan dezakegu oinarrizko gaitasunek ikasleek Curriculuma landuz lortu beharreko helburuak adierazten dituztela, eta, derrigorrezko hezkuntzan ezinbestekoak diren ikaskuntzak identifikatu ahal izateko, Curriculumean ezarri beharko direla (betiere, ikuspegi integratzailean oinarrituta eta ikasleek bereganatu dituzten ezagutzak aplikatzea helburu izanda).

Hortaz, DBHko Curriculuma etapa horretako helburuek, edukiek, oinarrizko gaitasunek, irakaskuntza metodoek eta ebaluazio irizpideek osatuko dute. Hala ere, kontuan izan beharko dugu ikuspegi berri honen arabera, ikasleek gai izan beharko dutela eskolako diziplina desberdinetan ikasitako edukiak, askotariko egoeratan eta testuingurutan erabiltzeko; eskolan ikasiko dutena ez baitute jakite hutsagatik ikasiko, bizitza errealean erabiltzeko baizik.

EAEko DBHko Curriculumerako proposatzen diren oinarrizko gaitasunak hauek dira:

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna2. Ikasten ikasteko gaitasuna3. Matematikarako gaitasuna4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Hizkuntza arloa eta oinarrizko gaitasunakHizkuntza arloak oinarrizko gaitasun guztiak garatzen laguntzen du, hain zuzen ere, hizkuntza pentsamendua garatzeko, ikaskuntza prozesuak bideratzeko, arrazoitzeko, edota arte adierazpenak ulertu eta ekoizteko tresna garrantzitsuena delako.

Nola garatu eta eskuratuko ditugu oinarrizko gaitasun horiek? Modu honetan:

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna—Pentsamendu zientifikoa eta teknikoa hizkuntzaren bidez garatuz eta informazioa interpretatuz.

—Hainbat ezagutza esparrutako diskurtsoak erabiliz.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna—Pentsamendua eta ezagutzak barneratzeko tresna ezinbestekoa den hizkuntza erabiliz.

—Ikaskuntza prozesuak hizkuntzaren bidez modu eraginkorrean kudeatuz.

—Hizkuntzaren erabilera zuzenaren inguruan hausnartuz.

3. Matematikarako gaitasuna

6

Page 7: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Informazioa, datuak edo arrazoibideak interpretatuz eta adieraziz.

—Eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko eta erabakiak hartzeko, matematika elementuak eta arrazoibideak erabiliz.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna—Hainbat komunikazio egoeratan eta testuingurutan, ahozko eta idatzizko testuak ulertuz edo ekoitziz.

—Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruz hausnartuz.

—Hizkuntzaren erabilerarako trebetasunak jaso eta beste hizkuntza batzuen erabilerara transferituz.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna—Beharrezkoa den informazioa bilatu eta hautatzeko ezagutzak eta trebeziak garatuz, gero informazio hori ahozko eta idatzizko testuen ekoizpenetan erabiltzeko.

—Teknologia berriek eskaintzen duten informazioa jarrera kritikoz aztertuz.

—Testu idatziak nahiz ahozkoak garatzeko baliabide elektronikoak erabiliz.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna—Hainbat helburu dituzten gizarte jardueretan edota komunikazio elkarrekintzetan parte hartzean, beharrezkoak diren komunikazio trebeziak garatuz.

—Giza harremanak oinarri dituzten jarduerak jorratu: esanahiak negoziatzeko jarduerak, gatazkak konpontzea helburu dutenak…

—Hizkuntzak eta hiztunekiko jarrerak landuz eta hizkuntza aniztasunarekiko jarrera positiboak balioetsiz.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna—Kultura eta arte adierazpenak ulertuz eta irizpide kritikoz balioetsiz.

—Literatura agerpenetara eta beste arte adierazpideetara ere hurbilduz (musika, pintura edo zinema).

—Literatura komunikazioaren bidez espazioan eta denboran urrun dauden beste errealitate batzuetara jauzi egitean, gizakiaren eta hizkuntzaren dimentsio estetikoaren inguruan hausnarketa eginez.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna—Konfiantzaz, arduraz eta sen kritikoz ekintza edo proiektu indibidualak nahiz kolektiboak sortuz.

—Ikasgelan, eta batez ere talde lanetan, era aktiboan parte hartuz eta zenbait trebetasun eta jarrera garatuz (norberaren buruarekin konfiantza izatea, elkarrizketan eta lankidetzan aritzea, arriskuak hartzea…).

4. DBHko helburuakCurriculum berriaren arabera, etapa honetan Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaien helburua gaitasun hauek lortzea da:

1. Hizkuntza erabiltzeko era askotako eremuetatik jasotako diskurtso idatziak eta ahozkoak ulertzea eta ikuspegi kritikoz interpretatzea, horietan ulertutakoa beste komunikazio egoera batzuetan aplikatzeko.

7

Page 8: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

2. Ahoz eta idatziz, esan-idatziak egoki, koherentziaz eta zuzen adierazteko eta solasteko gai izatea, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuz; hau da, hainbat komunikazio egoeraren ezaugarriak eta hizkuntza arauak kontuan izan behar dira, komunikazio premia bakoitzari eraginkortasunez erantzuteko.

3. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzen laguntzaz, gure errealitate elebiduna ezagutzea eta interpretatzea, euskara eraginkortasunez erabiltzeko eta hizkuntza normalizazioarekiko konpromiso aktiboa garatzeko.

4. Soziolinguistikako oinarrizko ezagutzak kontuan hartuz, eleaniztasunaren eta kultura aniztasunaren dibertsitatea ezagutzea eta interpretatzea, hizkuntza aniztasuna lortzeko bide positibo gisa; dibertsitate hori kultura aberastasun gisa balioetsiko da.

5. Hizkuntzen erabilerari buruz hausnartzea, gizarteko eta kulturako hainbat testuingurutan behar bezala komunikatzeko aukera ematen duten estrategiak hartzeko; horrela, balio judizioa eta era guztietako aurreiritziak sortzen dituzten hizkuntza estereotipoak saihestuko dira.

6. Testuak ulertzeko eta sortzeko prozedurak kontuan hartuz, erlazioan dauden hizkuntzen sistemei buruz hausnartzea, horietako bakoitza behar bezala, koherentziaz eta zuzen erabiltzeko eta transferentzia negatiboak saihesteko.

7. Informazioa bilatzean, hautatzean eta prozesatzean, gizarteko komunikazio bideak eta informazio teknologiak gero eta autonomia handiagoz eta espiritu kritikoz erabiltzea, eskola jardueran hizkuntza mintzatua eta idatzia eraginkortasunez erabiltzeko.

8. Norberaren ikaskuntza prozesuei buruz hausnartzea, beste hizkuntzetan eta alorretan jasotako ezagutzak eta komunikazio estrategiak transferitzeko; horrela, ikaskuntzan autonomiaz jokatzeko norberak duen ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa sentituko dute.

9. Literatura generoen oinarrizko arauei eta horien bilakaera historikoaren oinarrizko etapei eta obrei buruzko ezagutza erabiltzea, literatura testuen eta literatura asmoko testuen ulermena eta produkzioa bultzatzeko.

10. Literatura ondarea balioestea norbanakoak eta taldeak historiako eta kulturako hainbat testuingurutan izandako esperientzia sinbolizatzeko; horrela, euskal literaturako, inguruan dauden herrialdeen literaturetako eta literatura unibertsaleko ereduzko obrak irakurriz eta aztertuz, norberaren kultura identitatea eraiki ahal izango da.

11. Ereduzko testuak eta norberak hautatutako testuak irakurriz eta ikus-entzunezko beste eremu batzuk ere kontuan hartuz, literatura obrez gozatzea, norberaren esperientziari zentzua emateko, mundua eta giza egoera ulertzeko eta sentiberatasun estetikoa garatzeko.

4. DBHko hirugarren mailako edukiak1. EDUKI MULTZOA. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea.—Gizarte harremanak eraikitzea helburu duten ahozko elkarrekintzetan parte hartzea.

—Elkarrizketetan parte hartzea, testuak ulertzeko nahiz idazteko eta era guztietako egoeratan aurki daitezkeen komunikazio prozesuei buruz hausnartzeko.

—Elkarrizketetan parte hartze aktiboa izatea.

—Eragin trukea ezagutzen eta ideien kontzientzia hartzeko eta ikaskuntza prozesu ororen ulermen eta adierazpen prozesuak erregulatzeko baliabidetzat hartzea.

8

Page 9: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Eragin trukea norberaren eta besteen sentimenduen kontzientzia hartzeko eta jarrera erregulatzeko baliabidetzat balioestea.

—Ahozko hizkuntzan gertatzen diren lagunarteko erabileren eta erabilera formalen arteko zenbait desberdintasuni buruz hausnartzea, eta horiek zein komunikazio egoeratan erabili behar diren ezagutzea.

—Argibideei jarraituz, zenbait gairi buruzko eztabaidetan eraginkortasunez parte hartzea.

—Elkarrizketak hasten, mantentzen eta amaitzen laguntzen duten hainbat komunikazio estrategia erabiltzea.

—Eskola eremuko ahozko eta ikus-entzunezko testuetan nahiz komunikabideetako testuetan aurki ditzakegun informazio eta datu garrantzitsuenak ulertzea.

—Taldean lan egitean iritzi desberdinak izan arren, lankidetzarako jarrera izatea eta besteekiko errespetuzko kritika egitea.

—Ahozko testuak aztertzeko aurrez emandako argibideei jarraitzea.

—Entzuteko egokiak diren informazioak identifikatzea eta hautatzea.

—Entzute prozesuan, informazioa erregistratzeko hainbat baliabide erabiltzea.

—Ahozko testuetan testuinguru elementuak kontuan hartuta igorlearen asmoa zein den jakitea.

—Ahozko mezuen komunikazio ezaugarriak identifikatzea.

—Informazio garrantzitsua bilatzea eta hautatzea, iturri desberdinak erabiliz.

—Ahozko testuen edukia planifikatzea, komunikazio egoeraren ezaugarriak zehaztu eta gero.

—Ikasleentzat interesgarriak diren gizarteko, politikako edo kulturako egungo gaiei buruzko ahozko azalpen errazak ematea, aldez aurretik azalpena planifikatuta.

—Ikasleentzat interesgarri diren zenbait gai ahoz argi aurkeztea, aldez aurretik ideiak ordenatuta eta eta informazioa egituratuta.

—Mezuak berriro formulatzeko eta hartzaileen arabera egokitzeko komunikazio estrategiak erabiltzea.

—Komunikazio zailtasunak identifikatzea eta arazoak konpontzeko komunikazio estrategiak erabiltzea; hau da, ahozko baliabideak nahiz ahozkoak ez diren baliabideak.

—Estrategiak jakinaren gainean erabiltzea, landutako ahozko testuen ulermena eta sorkuntza arautzeko.

—Ahozko ekoizpenak hobetzeko, autoebaluazio eta autozuzenketa estrategiak erabiltzea.

—Edozein hizkuntzatan erabil daitezkeen hizkuntza ezagutza formalak aktibatzea, beste hizkuntzetako ahozko testuen ulermena eta sorkuntza bultzatzeko.

—Landutako ahozko testuen hainbat genero ezaugarri ezagutzea.

—Solaskideen hizkuntza erabilera errespetatzea.

—Ahoskera eta intonazio egokia erabiliz adierazpenak egiteko interesa izatea.

—Ahozko elkarrizketetan euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa eta aktiboa izatea.

—Konbentzitzea helburu duten mezuei dagokienez, jarrera kritikoa izatea; bereziki, hedabideetako mezuei dagokienez.

9

Page 10: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Ahozko hizkuntza menderatzeak norbanakoan eta gizartean duen garrantzia balioestea.

2. EDUKI MULTZOA. Idatzizko komunikazioa: irakurtzea eta idaztea.—Ikasleen errealitatetik eta interesetatik hurbil dauden komunikabideetako testuetako informazio garrantzitsuena ulertzea eta interpretatzea.

—Kazetaritza testuetan arreta berezia jartzea (elkarrizketa, albistea, iritzia...), eta informazioa eta iritzia bereiztea, eta baita gertaerak eta gezurrak ere.

—Ikasleen bizitza akademikoko testu idatziak ulertzea, eta honako hauetan arreta berezia jartzea: testuen laburpenak, gertaeren azalpenak, ideien eta kontzeptuen esplikazioak, narrazioak, deskribapenak, web gune hezigarriak...

—Testu idatzien edukia aztertzeko argibideei jarraitzea: taulak, diagramak eta eskemak.

—Landutako testu idatzien komunikazio ezaugarriak identifikatzea.

—Testuaren esanahi orokorra identifikatzea eta ideia nagusiak bereiztea.

—Iritzi testuetan igorlearen tesia eta defendatzen dituen ideiak identifikatzea.

—Hizkuntzakoak ez diren elementuen esanahia interpretatzea (ikonoak, ezaugarri ortotipografikoak...).

—Egileak helburu zehatz bat lortu nahian erabilitako testu ezaugarriak identifikatzea.

—Hainbat generotako eta erabilera eremuko testu idatzien eduki osoa sintetizatzea.

—Mezu idatzien edukia onartzean, balioespen kritikoa egitea eta norberak dituen ezagutzekin egiaztatzea.

—Publizitateak konbentzitzeko duen funtzioaren irakurketa egitea, aztertzea eta kritikatzea.

—Komunikazio xede ugari dituzten testu idatziak sortzea (iragarkia, albistea, iritzi testua, deskribapena...).

—Paperean nahiz euskarri digitalean bizitza akademikoari buruzko testu idatziak sortzea.

—Komunikazio egoeraren ezaugarriak identifikatu ondoren, plangintza prozedurak zehaztea, testu idatzietako edukien barne eta kanpo loturen egokitasuna eta koherentzia lortzeko.

—Testualizatzeko eta berrikusteko prozedurak aplikatzea, testu idatzietako edukien egokitasuna, koherentzia, kohesioa eta zuzentasuna lortzeko.

—Sortutako testuak erabil daitezkeen eremuei dagokien hizkuntza erregistroaren elementu bereizgarriak aplikatzea eta egoera bakoitzean lexiko egokia hautatzea.

—Oinarrizko hizkuntza eta diskurtso elementuak erabiltzea, testu barruan ideiak kohesionatzeko.

—Testu idatzian puntuazio zeinuak erabiltzea, perpausak antolatzeko eta testuei forma emateko.

—Idatzizko lanetan elementu formalak erabiltzea: bibliografia aipamenak, aurkibidea eta orrialde zenbaketa, oin oharrak, izenburuen, kapituluen eta atalen antolaketa...

—Testuak sortzeko eta zuzentzeko, informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea.

10

Page 11: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Edozein hizkuntzatan eta alorretan erabil daitezkeen hizkuntza ezagutza formalak aktibatzea, beste hizkuntzetan egindako testu idatziak errazago ulertzeko eta sortzeko.

—Testu idatzietan euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa eta aktiboa izatea.

—Testuak ondo idazten jakiteak norbanakoan eta gizartean duen garrantziaz kontzientzia hartzea.

—Erabilitako gramatika, ortografia eta tipografia arauak nahiz ikono elementuak errespetatuz, testu idatziek paperean nahiz euskarri digitalean aurkezpen egokia izan dezaten interesa agertzea.

3. EDUKI MULTZOA. Literatura hezkuntza—Gazte literaturako eta literatura klasikoko obrak edo obra zatiak autonomiaz edo norbaitek bideratuta irakurtzea. Horretarako, bide bat jarraituko da, eta irakurleak dituen ezagutzak izango dira oinarri.

—Euskal literaturako literaturako obra garrantzitsuak ezagutzea.

—Literatura testua irakurri aurretik, irakurri bitartean eta irakurri ondoren aztertzen eta interpretatzen laguntzen duten estrategiak eta teknikak erabiltzea.

—Irakurketen iruzkin bateratua egitea eta olerkiak errezitatzea. Aldi berean, behin eta berriz aipatzen diren gaiak autore desberdinek nola lantzen dituzten konparatuko da, eta, horrez gain, elementu sinbolikoen eta olerkien erretorika eta metrika baliabideen funtzioa baloratuko da.

—Antzerki lanak edo zatiak dramatizatuz irakurtzea, eta gaiari eta formari dagokienez dituzten zenbait ezaugarri ezagutzea.

—Literatura testuak alderatzea, hainbat ikuspuntu kontuan hartuta: testuingurua, mugimenduak...

—Irakurgaiak oinarri hartuta, tradizioko literatura genero nagusiak bereiztea eta horien ezaugarri garrantzisuenak ezagutzea.

—Ahozko euskal literaturan dauden generoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea (lirikoa, narrazioa eta dramatikoa).

—Idatzizko literaturako hainbat autore garrantzitsuren lanak ezagutzea.

—Literatura lanei buruz norberak dituen iritziak ematea, eta. plangintza egin ondoren, literatura asmoko testuak sortzea.

—Liburutegiak autonomiaz erabiltzea.

—Ikasgelan, ikastetxean eta komunitatean antolatzen diren literatura jardueretan parte hartzea.

—Irakurtzeko autonomia eskuratzea eta literatura plazera lortzeko eta beste errealitate, kultura eta mundu batzuk ezagutzeko iturritzat hartzea.

—Ahozko literatura kultura transmititzeko eta norberaren kultura identitatea eraikitzeko baliabide modura hartzea.

—Literatura sorkuntzei dagokienez, sentsibilitate estetikoa lortzea eta sorkuntza eta estilo elementuak balioestea.

4. EDUKI MULTZOA. Hizkuntzari buruzko hausnarketa—Ahozko eta idatzizko komunikazioan, oinarrizko hizkuntza elementuak identifikatzea eta erabiltzea (erregistroa, hitz gabeko mintzaira, kortesia arauak...).

11

Page 12: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Euskararen hika formako hizkera ezagutzea eta erabiltzea (ahal bada, lagunartean; bestela, ekoizpen lanetan).

—Narrazio, azalpen, iritzi eta deskribapen testuak aztertzea eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.

—Zenbait testu generok dituzten egiturak eta horiek paragrafoekin duten lotura ezagutzea.

—Testu idatziak antolatzeko puntuazioa zuzen erabiltzea.

—Ahozko nahiz idatzizko testuei bizitasuna ematen dioten zenbait testu mekanismo identifikatzea eta zuhurtziaz erabiltzea (lexikoa, esapideak, esaera zaharrak...).

—Mezuetan agertzen diren eremu lexikoak eta semantikoak identifikatzea eta lexiko berriaren ezagutza eta erabilera hobetzea.

—Landutako testuetako aditz jokoak ezagutzea eta ekoizpen lantean koherentziaz erabiltzea.

—Testuak sortzeko prozesuan, mezua hartzailearentzat ulergarria izan dadin eta enuntziatu kohesionatuak egin daitezen hainbat prozedura erabiltzea.

—Emandako irizpideak oinarri hartuta, komunikazio unitateak konparatzea sailkatzea eta eraldatzea (hitzak , testuak, enuntziatua,...).

—Euskararen hizkuntza elementu bereziak gero eta gehiago menderatzea eta erabiltzea, perpauseko osagaiak elkarlotzeko eta enuntziatu kohesionatuak eta zuzenak sortzeko.

—Perpausaren eskema semantikoa eta horrek dituen funtzio sintaktikoak ezagutzea (subjektua, objektua, aditza; osagaien ordea; galdegaia).

—Testu laburrak eraldatu eta berriro idaztea

—Norberak egindako testuetan aplikatzeko zailtasun gehien sortzen duten ortografia arauak ezagutzea eta aplikatzea.

—Testuen hizkuntza zuzentzeko eta gramatika berrikusteko estrategiak erabiltzea.

—Hainbat hizkuntzen artean egiten diren kalko eta transferentzia okerrak identifikatzea eta zuzentzea.

—Hizkuntzetako batean jasotako ezagutzak besteetan erabiltzea, gainerako hizkuntzei buruzko hausnarketan laguntzeko.

—Akatsak ikaskuntza prozesuaren zati direla ulertzea, eta horiek gainditzeko jarrera positiboa garatzea.

—Ahozko eta idatzizko testuak norberak ebaluatzeko eta zuzentzeko estrategiak erabiltzea.

—Hizkuntzako eta komunikazioko ikaskuntza prozesuek aurrera egin ahala, izan daitezkeen lorpenen eta zailtasunen kontzientzia hartzea.

—Norberaren sorkuntzak arautzeko eta ikaskuntza prozesuko autonomia bultzatzeko, hizkuntzari buruz hausnartzeak duen garrantzia baloratzea.

—Erabiltzaileen arteko komunikazio eraginkorra bultzatzeko, ortografia eta fonetika arauek duten garrantzia eta gizarte balioa aitortzea.

12

Page 13: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

5. EDUKI MULTZOA. Hizkuntzaren dimentsio soziala.—Egungo euskal gizartearen eleaniztasun egoera konplexuaz jabetzeko, ikastetxean eta inguruan hitz egiten diren hainbat hizkuntzatan sortutako testuak irakurtzea eta entzutea.

—Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate seinaletzat balioestea.

—Euskarazko lehen lekukoak ezagutzea.

—Euskalkiak ezagutzea, bakoitzaren euskalkia baloratzea eta erabiltzea.

—Euskara batua hizkuntza barietate desberdina duten hiztunen arteko komunikazio tresnatzat duen funtzioa ezagutzea eta balioestea.

—Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen normalizazio prozesuari dagokionez, erantzukizunez jokatzea.

—Hizkuntzen arteko ukipen egoeren ondorioz sortzen diren oinarrizko fenomenoak ezagutzea, eta euskararen hitz eta adierazpide propioak ezagutzea eta erabiltzea.

—Hizkuntzak garatzeko, sustatzeko eta normalizatzeko erakundeak ezagutzea.

5. Ebaluaziorako irizpideakEbaluazioa irakaskuntza eta ikaskuntza mundua baloratzeko eta neurtzeko aukera ematen duen prozesua da. Modu horretan, hezkuntza sisteman eta ikastetxe bakoitzean markatu diren helburuak eta eduki multzoak aztertzeko aukera ematen du.

Irakaskuntza prozesuaren amaieran ikasleak zehaztutako helburuak eta edukiak menderatzera iritsi badira, ondo. Horrek esango digu aurreikusitako asmoak bete egin direla eta ikasturtea ondo joan dela. Zehaztutako helburuak eta edukiak ikasleak menderatu ez baditu, ordea, horrek adieraziko du hutsuneren bat-edo egon dela: metodologiaren aldetik, edukien aldetik, ikaslearen gaitasunen edo jarreraren aldetik…

Beraz, ebaluazioa hezkuntzaren prozesua neurtzeko, baldintzatzeko eta hobetzeko behar-beharrezko tresna da. Hiru ebaluazio mota bereizi ohi dira:

— Hasierako ebaluazioak ikasle bakoitza zer prestakuntzarekin hasten den neurtzeko balio digu, eta, horren arabera, behar duten metodologia planifikatzeko aukera ematen digu.

— Jarraipenezko ebaluazioak ikasturtean zehar ikaskuntza-irakaskuntza prozesua nola doan jakiteko aukera emango digu.

— Azken ebaluazioak zehaztutako curriculuma ikasturte amaieran gainditu den ala ez ikusteko balio digu.

Hauek dira, indarrean dagoen curriculumean aipatzen direnetatik abiatuta, DBHko hirugarren mailarako zehaztu ditugun ebaluazio irizpideak:

1. Bizitza akademikotik eta ikasleen interesetik hurbil dauden gaiak lantzen dituzten komunikabideei buruzko ahozko testuak, arretaz entzutea, ulertzea eta interpretatzea.

2. Bizitza akademikotik eta ikasleen esperientziatik hurbil dauden gaiak lantzen dituzten komunikabideetako testu idatziak arretaz irakurtzea, ulertzea eta interpretatzea.

3. Jarduera akademikoarekin lotutako gaiei edo gertakari interesgarriei buruz ahozko aurkezpen laburrak egitea, eta egindako aurkezpenak aztertzea.

4. Ikasgelako elkarrizketetan parte-hartze aktiboa eta egokia izatea, ikasteko eta

13

Page 14: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

gizarte-harremanak bultzatzeko, eta lankidetzarako jarrera positiboa agertzea.

5. Plangintza bat egin eta gero, egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzentasuna eta aurkezpena zainduz hainbat generotako testu idatziak sortzea.

6. Hainbat generotako testu idatzien eduki osoa ahoz eta idatziz laburtzea, eta horiei buruzko irakurketa hausnartua egitea.

7. Soziolinguistikako oinarri-oinarrizkozko ezagutzak erabiliz, Euskal Herriko errealitate elebiduna interpretatzeko lehen urratsak ematea.

8. Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan nahiz euskararen normalizazio-prozesuan parte hartzea eta ohiko komunikazio egoeretan erabiltzea.

9. Oinarrizko ezagutza soziolinguistikoak erabiliz, hizkuntza errealitateen aniztasunaz jabetzea.

10. Komunikazio egoeraren eta bertan parte hartzen duen pertsonaren edo pertsonen arabera egokia den erregistroa erabiltzea (formala edo lagunartekoa).

11. Hizkuntzen erabilera sistemari eta arauei buruz hausnartzea eta ekoizpen lanetan ezagutza horiek praktikan jartzea

12. Oinarrizko hizkuntza terminologia ezagutzea eta erabilerari buruzko hausnarketa jardueretan baliatzea.

13. Informazio teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, eskola jarduerako premiei erantzuteko behar duen informazioa bilatzeko, hautatzeko eta prozesatzeko.

14. Norberaren ikaskuntza nahiz besteena ebaluatzen parte hartze aktiboa izatea, eta hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko norberak duen gaitasunean konfiantza izatea.

15. Literaturan dituen ezagutzak baliatuz, literatura lanetako testu zatiak ulertzea. eta honako hauek kontuan hartzea: behin eta berriz errepikatzen diren gaiak eta arrazoiak, genero ezaugarriak, hizkuntza poetikoaren balio sinbolikoa...

16. Irakurritako eta aztertutako obren artean dauden loturak, obren testuingurua nahiz euskal literaturan landu diren egile garrantzitsuenak ezagutzea.

17. Euskal literaturako ahozko adierazpenak eta baliabide erretorikoak ezagutzea eta erabiltzea

18. Luzera jakin bateko irakurketa zatiei edo adin horretarako egokiak diren lanei buruz norberak duen iritzia ematea.

19. Literaturaz baliatzea gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren identitate pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.

6. Ikasmaterialen deskribapenaHauek dira DBHko 3. mailarako eskainiko ditugun ikasmaterialak.

DBH 3. maila— Euskara eta Literatura DBH 3, ikaslearen liburua.

— Euskara eta Literatura, Gida DBH 3, irakaslearen gidaliburua.

—Euskara eta Literatua Lan Koadernoa DBH 3, ikaslearen koadernoa.

— “Eskolaz kanpoko ekintzak proposatzen”, Hizkuntza gaitasunak lantzen, Euskara eta Literatura DBH 3, ikaslearen koadernoa.

— “Eskolaz kanpoko ekintzak proposatzen”, Hizkuntza gaitasunak lantzen, Euskara eta Literatura GIDA DBH 3.

14

Page 15: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

—Euskara eta Literatua, Baliabideak, DBH 3, irakaslearen CD rom-a.

Ikaslearen liburuaIkaslearen liburuak 9 unitate dauzka, eta unitate bakoitzak 18 orrialde. Horrez gainera, liburuan hiruhilabete bakoitzeko irakurketarako proposamenak eta autoebaluazio probak eskaintzen dira. Liburuaren eranskin gisa, berriz, honako hauek ageri dira, besteak beste: aditz taulak, deklinabide taulak eta ortografia arauak.

Unitateek atal hauek dituzte:

Komunikazioa IIkasleak unitatean murgiltzeko eta motibazioa pizteko, unitatea zenbait testurekin hasiko da, gazteentzat interesgarria izan daitekeen gai baten inguruko hainbat testurekin (prentsako iritzi bat izan daiteke, literaturako kontakizun bat, albiste bat…). Testu horien inguruan era honetako jarduerak proposatzen dira: irakurri aurreko galderak (hipotesiak egiteko) eta irakurri osteko ulermen galderak. Horiez gainera, eta testuaren hariari jarraituz, lexikoa eta mintzamena lantzeko, hainbat jarduera ere proposatzen dira hurrengo bi orrialdeetan.

Izan ere eskolan, tradizioz, batez ere irakurtzen eta idazten irakatsi izan zaie. Mintzamenari, aldiz, ez zaio behar besteko arretarik eskaini, mintzatzen beren kasa ikasteko gaitasuna izango dutelakoan-edo. Modu argian, koherentziaz, zuzentasunez hitz egitea… landu beharreko zerbait da, ordea, eta egoera erreal batzuk planteatuz landu beharrekoa. Ez dugu ahaztu behar, EAEn eta Nafarroan euskara gaztelaniarekin batera bizi dela, eta Iparraldean frantsesarekin batera, eta elkarrengan eragina daukatela. Eta egoera horrek, jakina, mintzamenean ere eragin zuzen-zuzena dauka, eskolan “konpentsatu” beharrekoa (erabileraren aldetik, zuzentasunaren aldetik, etab.).

Komunikazioa IIAtal honetan, 4 orrialdetan zehar, hainbat komunikazio egoeratako testu motak landuko dira, besteak beste: iragarkia, iritzia, narrazioa, albistea, inkesta… Gazteen errealitatetik hurbilen dauden testu motak hautatzen saiatu gara. Eta testu horien lanketan beti pauso hauek emango dira: eredu gisa testu bat aurkeztu, testu hori landu (ezaugarriak…), testu mota horri dagozkion alderdi batzuk azpimarratu eta antzerako bat ikasleek sor dezaten proposamena egin.

Eredutik abiatuta, ikasleek sortuko dituzten testuek honako ezaugarriak izango dituzte:

• Testu mota bakoitzak egitura bat dauka, eta hizkera mota bat dagokio.

• Testu bakoitzak hartzaile bat dauka eta, hartzaile horren arabera, testuak formaltasun gehiago edo gutxiago izan dezake.

• Testu bakoitzak helburu bat dauka: ez da besterik gabe idatzi beharreko zerbait, kontestu batean idatzi beharrekoa baizik.

Testu mota bakoitzaren haritik, morfosintaxiari dagozkion eduki batzuk lantzeko aukera ere izango da.

Hizkuntzaren hausnarketaAtal honen helburua ez da hizkuntzaren unitateei buruzko ezagutza teorikoak lantzea eta arauak buruz jakitea. Aitzitik, helburua ezagutza linguistikoen erabilera praktikoa da. Gramatika menderatuz doazen heinean, ikasleek hizkuntza erabiltzeko arauak eta trikimailuak menderatuko dituzte. Horregatik, ezaguera

15

Page 16: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

teorikoan oso jantzita egotea baino garrantzitsuagoa izango da ikasleek hizkuntzaren erabilera txukuna egitea. Eta hori hizkuntza erabiliz, ulertuz, sortuz lortzen denez, era horretako jarduera ugari proposatuko ditugu liburuan zehar.

Atal honetan, ordea, hizkuntzaren alderdi hori lantzeko propio prestatutako jarduerak eskaini nahi izan ditugu (5 orrialdetan), azpiatal hauetan multzokatuta: morfologia, sintaxia, deklinabidea, aditza eta ortografia.

KulturaAtal honetan ikasleek euskal hizkuntzaren eta kulturaren inguruko hainbat kontu jakiteko aukera izango dute.

LiteraturaUnitate bakoitzeko azken lau orrialdeetan, literaturaren ahalik eta ikuspegi zabalena erakusten saiatuko gara. Eta horren hausnarketa egiteko eta iritzia emateko, ikasleari bideak erakutsiko zaizkio, modu horretan literaturaren mundua hurbilago sentitzeko aukera izan dezaten.

Irakurketarako proposamenakIkasturtean zehar, irakurketarako 6 proposamen egin dira, egitura honi jarraituz: liburuaren aurkezpena (gaia), egileari buruzko datuak eta liburuari buruzko ikasle batzuen iritziak. Aukeratutako liburuak Ibaizabal argitaletxeko Paper txoriak, Ameslari eta Ekin sailetakoak dira. Ikasleek liburuei buruzko informazioa aztertu eta horietako bat irakur dezakete.

AutoebaluazioaLiburuan zehar, hiru autoebaluazio proba proposatzen ditugu, hiruhilabete bakoitzaren amaieran egin daitezkeenak. Proba horien helburua da ikasleei, hiruhilabetean zehar zer gaitasun eta trebetasun garatu dituzten hausnartzeko aukera eskaintzea. Ez dira, beraz, autoebaluazio zehatzak. Aitzitik, ikasleek beren burua neurtzeko tresna edo bide izan nahi dute. Halaber, autoebaluazio proba horiek Europako Erreferentzia Markoak zehaztutako portfolioaren ingurura hurbiltzeko urrats moduan uler daitezke.

EranskinakLiburuaren amaieran, besteak beste, aditzen taulak, deklinabide taulak eta ortografia arauak biltzen dira, ikasleek eranskina kontsulta material moduan erabil dezaten.

Irakaslearen gidaliburuaDBHko 2. ziklorako bi gidaliburu argitaratuko dira: bata, 3. mailarako, eta bestea, 4. mailarako. Gidaliburu horietan hezitzaileari era honetako informazioa emango zaio: alde batetik, proiektuaren alderdi teorikoa (metodologia, zikloko helburuak, unitate bakoitzari dagozkion helburuak eta edukiak…); bestetik, materiala erabiltzeko azalpen didaktikoak; eta, azkenik, liburuan eta koadernoan proposatutako jardueren erantzunak.

Ikaslearen lan koadernoaIkasturte bakoitzerako 64 orrialdeko lan koaderno bat eskaintzen da. Lan koaderno horietan, unitate bakoitzerako prestaturiko ariketak jasotzen dira. Hariketa horien ezaugarriak honako hauek dira:

— Ikasleek, nork bere kontura, irakaslearen kontrolpetik kanpo burutu ditzaketen ariketak dira.

— Era askotako teknikez baliatuz, erantzuteko ariketak eskaintzen dira.

— Hariketa analitikoekin eta sistematikoekin batera komunikatiboagoak ere proposatzen dira.

16

Page 17: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

“Eskolaz kanpoko jarduerak proposatzen”, Hizkuntza gaitasunak lantzen koadernoaKoaderno hau DBH 3. mailarako prestatu den unitate didaktikoa da, eta Curriculum berriaren harira eta metodologia berrietan oinarritutako saio modura ulertu behar da. Unitate horren ezaugarriak hauek dira:

— 48 orrialde ditu.

— HTB (Hizkuntzen Trataera Baterarua) izenekoaren ingurura hurbiltzeko lehen urratsa da.

— Europako Erreferentzia Markoaren arabera, ikasleek ahozko eta idatzizko ekoizpenekin lotutako zein hizkuntza gaitasun eskuratu duten hausnartzeko aukera ematen du.

“Eskolaz kanpoko jarduerak proposatzen”, Hizkuntza gaitasunak lantzen GIDADBH 3. mailarako prestatu den koadernoaren gidan alderdi metodologikoak eta didaktikoak, helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak eskaintzen dira.

CD rom-aCD rom-ean irakasleentzat lagungarriak izan daitezkeen ikasmaterial hauek bildu ditugu:

17

Page 18: euskara eta literatura dbh 3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

Proiektua:Curriculum berriaren ezaugarriak kontuan hartuta, i.by2 garatzeko DBHrako kontuan izan ditugun metodologien, gaitasunen, edukien, helburuen, ebaluazio irizpideen eta bestelako irakasleentzako baliabideen azalpena.

Programazioak:Ikastunitatez ikastunitateko sekuentziazioa biltzen duen programazioa. Bertan, atal hauek zehazten dira: oinarrizko gaitasunak, unitatearen helburuak, ebaluazio irizpideak, edukiak, prozedurak eta jarrerak.

Ebaluazio probak:Ebaluazio probak hiruhilabeteka antolatuta. Proba horietan atal hauek bereiz daitezke:

—Proben taulak hiruhilabeteka (ebaluazio irizpideen, oinarrizko gaitasunen eta jardueren azalpena).

—Mintzamen eta idazmen jarduerak neurtzeko kontrol zerrendak.

—Askotariko jarduerak (mintzamena, idazmena, irakurmena, arauak, lexikoa, sintaxia eta abar).

—Entzumena lantzeko audioak eta horien transkripzioak.

—Proben erantzunak.

MultimediaIkasmaterial osagarri gisa, liburu elektroniko bat dago merkatuan, teknologia berriez baliatuz irakurzaletasuna sustatzeaz gainera, ikasleek euskal literaturako lan batzuen berri izan dezaten.

DBHrako ikasmaterial osagarri horren izena hau da: Bizkaialdeko ipuin-esaundak.

18