EUSKARA ETA LITERATURA: ARLOAREN WEBGUNEA … · atalak landu artean, ordenagailura joko luke,...

20
EUSKARA ETA LITERATURA: ARLOAREN WEBGUNEA ERABILTZAILEAREN GIDA

Transcript of EUSKARA ETA LITERATURA: ARLOAREN WEBGUNEA … · atalak landu artean, ordenagailura joko luke,...

EUSKARA ETA LITERATURA: ARLOAREN WEBGUNEA

ERABILTZAILEAREN GIDA

FITXA TEKNIKOA

EUSKARA ETA LITERATURA arloari zuzenduriko ARLOAREN WEB-ORRIA eskura dago Interneten, nahi duenak gogoak agintzen dion eran erabil dezan. Gunean datorren informazioa HTML orrietan eskaintzen da. Orrien abiadura indartu eta are erakargarriago bihurtzeko, Javascript programazioarekin aberastu da gunea.

Orri haietan ematen den informazioa zabaldu eta informazioa edonoren esku gera dadin, HTML orri haiez gain, FTP zerbitzari bat sortu da informazio gehigarria handik jaisteko. Horrenbestez, erraztu eta azkartu egin da informazioa jaisteko sistema. Aplikazio hori egoki erabiltzeko, ordenagailuak gutxieneko ezaugarri hauek behar ditu: Softwarea eta hardwarea:

- 1024X768 pixel eta milaka koloreko monitorea - Soinu-txartela

- Internet-konexioa Nabigatzailea:

- Edozein Ordenagailuan, web-nabigatzaile bat (Internet Explorer, Mozilla Firefox, Safari ...) behar da, eta Flash Playera instalatuta edukitzea. Webgunean jarduteko, nahikoa da web-helbide honetan sartzea. Webguneaz erabat ongi baliatzeko, nahitaez eman behar da izena sarrera-orrian.

http://www.ostadar.net/index.php?saio_arloa=10 Web-orrian, sarrerako datuak oker sartu baldin badira, horiek zuzentzeko hainbat aukera ematen du webguneak: izena emateko edota orrira joan eta pasahitza gogoratzeko aukera, eta bidenabar, webguneaz baliatzeko bidea errazten du.

EZAUGARRIAK Proiektu honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, OSTADAR II PROIEKTURAKO eta DBHko Lehenengo Mailarako, EUSKARA ETA LITERATURA arloari zuzenduriko ARLOAREN WEB-ORRIA sortzea eta INTERNETEN argitaratzea proposatzen dugu. Bertan, arlo horren garapen kurrikularraren beste moldaketa bat aurkeztuko da, IKTen erabilerarako egokitua, eta batez ere bere hirugarren zehaztapen mailan. Hau da, proiektuaren helburuak mantenduz, ikasleen zereginak IKTen bidez birbideratzen saiatuko gara. Jakina, arlo eta urte bakoitzak bere berezitasun propioak dituenez, epe zehatz hori tratatzeko esparru zabala izango da. OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUAREN EDUKIEKIKO LOTURA. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Curriculum Diseinuak argi eta garbi bereizten du Euskara eta literatura arloa eta gure WEBGUNE honek lotura zuzena du berarekin hain zuzen ere. NOIZ ETA NOLA ERABILI. Proiektu hau DBHko irakasleei zuzendua dagoenez, honen helburua ez litzateke irakaslearen garrantzia edo beste zenbait aktibitate ordezkatzea, irakaslearen lanaren tresna osagarria bihurtzea baizik. Interneterako errekurtso hau, OSTADAR Proiektuak erabiliko dituen formatu desberdinen (Unitate Didaktikoak, Informazio liburuak, irakaslearen Gida Didaktikoa) osagarrizko elementu interesgarritzat jotzen dugu, atal nagusi horiek, paper euskarrian egoteagatik, egunekoak diren gaiekin erlazionatzeko ematen digun aukera dela eta. Beraz, curriculumaren hobekuntzaren gaia sakontzeko baliabide egokia eta aproposa dela esan dezakegu. Planteamendu hau jarraituz, irakasleak ikasle-taldearekin jorratuko dituen atalak landu artean, ordenagailura joko luke, aurreikusitako jarduerei buruzko informazio zabalago baten bila. Oso erabilpen egokia eman daiteke, irakasle-gelaren barruan ordenagailu bat edo beste dagoen kasutan eta gela barruan sarera lotuta dagoen ordenagailua dagoenetan, horrek kontsulta eta jarraipen erosoa eskaintzeko laguntza ematen baitu GIDOIA ETA LABURPENA.

Webgune hau irakasleei egiten zaien eskaintza kurrikularra da. IKT jardueraz gain, irakaslearen ardura den curriculumaren zehaztapena egiteko lagungarri izan daitekeen tresna bat agertuko da, ikasle-taldearekin unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen jarduera-segidak antolatzeko baliagarri izango zaiona, hain zuzen.

Webgune hau irakasleei egiten zaien eskaintza kurrikular bat da,

ikasleen IKT konpetentziak garatzeko ere lagungarri izango dena. Bertan, irakaslearen ardura den curriculumaren zehaztapena egiteko lagungarri izan

daitekeen tresna bat agertuko da, ikasle-taldearekin unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen jarduera-segidak antolatzeko baliagarri izango zaiona, hain zuzen.

HARPIDETZA Atal honetan erabiltzaileak webgunean harpidetu daitezke. Alde batetik, datu pertsonalak bete behar dira, eta, bestetik, webgunean sartzeko beharrezkoa da erabiltzailearen izena. Hori guztia egin ondoren, aplikazioak pasahitza sortuko du eta erabiltzaileari posta elektronikora bidaliko dio.

PASAHITZA GOGORATU Erabiltzaileren bati pasahitza ahazten bazaio, beste pasahitz bat eskuratzeko aukera jarri da. Horretarako, berriro, erabiltzailearen izena adierazi eta posta elektronikoaren helbidea bete behar da, eta, beste gabe, sortuko den pasahitza posta elektronikoz jasoko da.

DATUAK ALDATU Atal honetan, erabiltzaileak datu pertsonalak eta pasahitza aldatzeko aukera ematen da.

WEBGUNEAREN AZALPENA

• Profesionalei zuzendutako Atari orokorra litzateke. Batez ere, irakasleei zuzendutako harrera ataria da. Ez da ikasmaterial katalogo baten erakuslea, orokorragoa baizik. Nolabait esateko garapen kurrikularrarekin lotura duten zerbitzuekin jokatuko da, baina proiektu nagusiaren menpe.

• Sarrera orrian, Ostadar Proiektuaren ezaugarri nagusiak eta webgunean, irakasle zein ikasle moduan, sartzeko aukera eskainiko da.

• Webgunean sartu eta gero, ikasmaila eta unitatea hautatzeko aukera eskainiko da.

1. UNITATEAK

Unitate didaktiko bakoitzean, jarduera guztiak erakusten dira, segida moduan. Eskaintzen den sekuentzia, kudeatu eta hainbat bilaketa egin daiteke.

Jarduera sekuentziak, unitate didaktikoa osatzen duen jarduera zerrenda adierazten du. Eskuineko botoien gainean kurtsorea jarriz mugitzen da sekuentzia. Era berean, kurtsorea jarduera baten gainean jartzen bada, ikaslearen liburuan delako jarduerari dagokion orrialdearen irudia agertuko da sekuentziaren ezkerreko aldean.

Jarduera bakoitzean, lauki urdinean klik egitean, jarduera horri dagokion azalpen fitxa pantailaratzen da. IKT jarduerak (berdez), ohiko jarduerekin batera (urdinez) eskaintzen dira. Irakasleak, IKT atalean, azpi-fitxa guztiak ikusiko ditu eta ikasleak, berriz, “jarduera” eta “gehiago jakiteko” izeneko fitxak baino ez.

2. JARDUERAK 2.1. LIBURUKO JARDUERAK Liburuko jarduera bakoitzaren deskribapen fitxan hainbat datu eskaintzen da:

• Helburu didaktikoak (oinarrizkoak eta estandarrak) • Arloko konstanteak • Jarduera mota • Kudeaketa mota • Jarduerari buruzko iradokizunak

Helburu didaktikoak eta arloko konstanteak zenbakien bitartez kodifikatuta ageri dira. Kodifikazio horren azalpena unitate didaktikoko edukietan badator ere, bada, pantaila honetatik irten gabe, zenbaki edo hizki horien gainean sakatuz, ikusteko aukera.

2.2. IKT JARDUERAK Proiektuak curriculumaren kudeaketa Internetez egitea ahalbidetzen du eta, beraz, ikastolaren IKT heldutasun mailaren garapenareko tresna estrategikoa izan daiteke.

Praktikan, irakasleak, ikasle-taldearekin landuko duen jarduera-segida antolatuko du eta horietako hainbat jardueren bitartez, IKT konpetentziak garatuko ditu, hori guztia, Interneten bidez eta web-ingurune batean. IKT jarduerei dagokionez, bi helburu nagusi lantzeko ikuspegiarekin diseinatuko dira:

• Batetik, ikasleak dauden hezkuntza-etapari dagozkien IKT konpetentziak garatuko dira, egingo diren jardueren bitartez.

• Bestetik, proiektu pedagogikoan proposaten ohiko jarduerekin erlazionatuko dira, haietan lantzen diren helburuak aintzat hartuta.

2.2.1. IKT JARDUERA-FITXAK

• Zehaztapenak: jardueraren helburua eta egitekoa deskribatzen da bertan. Horrekin batera, behar diren baliabideak, denbora eta konpetentzia orokorrekiko erlazioa eskaintzen da.

• Jarduera: ikaslearen egitekoa eta horretarako behar dituen baliabideak

azaltzen dira bertan.

• Gehiago jakiteko: jardueran landutako gaiari buruz gehiago jakiteko baliabideak eskaintzen dira hemen.

• Ikastolen lanak: Jarduera egin eta gero, eredugarri izan daitezkeen

Ikastolen lanak proposatzeko atala

• Ebaluazioa: Ebaluazioa egiteko helburuarekin proposatutako jardueren atala.

3. JARDUERA-SEKUENTZIAREN KUDEATU 3.1. BILAKETA

Atal honetan ere badago bilaketa sistema bat. Helburu didaktiko

estandarren edo oinarrizkoen, jarduera moten, arloko konstanteen edo kudeaketaren arabera egin daitezke bilaketak. Horietako elementu bat aukeratu eta “bilaketa egin” botoia sakatuz, sekuentziako jardueretan bilaketa egiten da. Jarduera horietako batek eskatutako baldintza betetzen badu, horren laukia kolorez aldatuko da eta dagokion deskribapen fitxa agertuko da. Helburu didaktikoen eta jarduera moten konbinazioak egin daitezke bilaketetan; hala, helburu didaktiko bat gehi jarduera mota bat erabil dezakegu baldintza gisa bilaketa horietan.

Bilaketa horren emaitza pantailaren beheko aldean agertuko da. Alde batetik, bilaketaren emaitzaren jarduera kopurua adierazten da, eta

beste aldetik, alboan, horietatik ikusgai daudenak. Pantaila bakoitzeko bost jarduera erakutsiko dira, eta gida didaktiko gehiago ikusteko, “hurrengo orria” delakoa sakatu behar da.

Sekuentzia osoko deskribapen fitxa guztiak ikusten dira “Denak aukeratu” botoia sakatuz.

3.2. SEKUENTZIAK EDITATU Emandako jarduera-segidan oinarrituta, irakasleak, beste segidak egin ahal izango ditu, “sekuentziak editatu” izeneko aplikazioaren bidez.

3.2.1. Jarduera-segida berriak egiteko

• “Sekuentziak aldatu” botoia sakatu. • Begiaren ikonoa sakatu.

• “Berria” izeneko ikonoa sakatu

• “Sekuentzia berria” jartzen duen lekuan klik egin eta segidari eman nahi diogun izena eman

• Sortu berri dugun segida aukeratu eta “Editatu” ikonoa sakatu. Sekuentzia ofizialaren itxura aldatu egingo da: jarduera bakoitzaren ondoan bolatxo berde bat ikusiko da.

• Jarduerak aukeratu, bolatxo berdean klik eginez

• Sortutako jarduera segidaren ordena aldatzeko, egin klik ezker-eskuin gezitxoetan eta nahi den lekuraino arrastatu.

• Jarduerak ezabatzeko, sakatu x gorria.

3.2.2. Sortutako jarduera-segida lehenesteko

• Jarduera-segida aukeratu eta “aktibatu” ikonoa sakatu.

• Gure erabiltzaile izenarekin sartzen garenean, lehenetsi dugun jarduera-segida ikusiko dugu.

3.2.3. Jarduera-segida ezabatzeko

• Jarduera-segida aukeratu eta “ezabatu” ikonoa sakatu

3.2.4. Jarduera-segidak esportatzeko

• Jarduera-segida aukeratu eta “esportatu” ikonoa sakatu. • Sortuko den “XX.sek” izeneko fitxategia gorde.

3.2.5. Jarduera-segidak inportatzeko

• Jarduera-segida aukeratu eta “inportatu” ikonoa sakatu.

Jarduera-segida ezabatua izan da

• “Arakatu” botoia sakatu, “XX.sek” izeneko fitxategia bilatu eta “Igo” botoia sakatu.