EUSKALTZAI - UPV/ *edun (nor-nork) 288 *ezan (nor-nork) 296 *edun (nor-nori-nork) 306 *ezan...

Click here to load reader

  • date post

    02-Jan-2020
  • Category

    Documents

  • view

    15
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of EUSKALTZAI - UPV/ *edun (nor-nork) 288 *ezan (nor-nork) 296 *edun (nor-nori-nork) 306 *ezan...

  • EUSKALTZAI lA

  • EUSKALTZAINDIA UAI. ...CADUollADELIlLE~A~1ISU. ~ii[E-D"EÜ LA"cuE"iisQut

    EUSKALTZAINDIA GRAMATIKA BATZORDEA

    EUSKAL GRAMATIKA LABURRA: PERPAUS BAKUNA

    2002

  • © Euskaltzaindia / R. A. L. V. Plaza Barria, 15 48005 Bilbo

    Azala: Luis Alonso

    ISBN: 84-85479-70-X

    Legezko gordailua: BI-2693-02

    Fotolitoak: Rali, S. A. - Bilbo

    Inprimaketa: Gráficas Munguia - Mungia (Bizkaia)

  • G~ATIKABATZORDEA

    Buro: Patxi Altuna ldazkari: Patxi Goenaga ldazkariorde: Maria Pilar Lasarte

    Kideak: Miren Azkarate Piarres Charritton Andolin Eguzkitza Alan King Jose M. Larrarte Jose Antonio Mujika Beñat Oihartzabal Francisco Ondarra Karmele Rotaetxe Pello Salaburu

  • Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna

    Liburu honen moldatzailea: Pello Salaburu

  • Oharra bigarren argitalpenari

    Esku artean duzun hau Euskaltzaindiak 1993. urtean aurrenekoz argitara eman zuen Euskal Gramatika Lahurra: Perpaus Bakuna-ren testu bera da, zegoen-zegoenean berriz argitara emana.

    Urte hartatik gaur egundaino lan asko argitaratu dira gramatikaren arloan. Gramatika batzordeak berak ere beste bi liburuki osatu ditu (Euskal Gramatika: Lehen Urratsak IV. Juntagailuak eta Euskal Gramatika: Lehen Urratsak V. Mendeko perpausak 1), eta hurrena lantzen ari da orain, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak VI. Mendeko perpausak 2 izango dena. Araugintzari dagokionez ere azken urteotan hiztegiari buruzkoak ez ezik, gramatika egituren gaineko arau batzuk ere eman ditu argitara Euskaltzaindiak.

    Hori hala gertatu da neurri handi batean azken urteotan Gramatika batzordeak (eta Euskaltzaindiak) esku-eskura izan dituelako euskal literatura tradizioa aztertzeko baliabide erosoak: batetik, euskarazko literatura tradizioa hasierako testuetatik jasotzen duen Orotariko Euskal Hiztegiko corpus informatizatua (OEH); bestetik, XX. mendeko euskarazko ekoizpena modu aleatorioan biltzen duen EgunRo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa (EEBS) corpusa. Orotariko Euskal Hiztegia bera ere, gure lanerako ezinbestekoa dugun tresna hori, aurrera doa, eta urte gutxian izango dugu osatua.

    Horrekin esan nahi duguna da gaur egungo ikuspegitik begiratuta zenbaitetan gerta litekeela liburu honetan egiten diren (egin genituen) baieztapen batzuk zertxobait doitu, ñabartu, egokitu edo aldatu beharra izatea; nahiz funtsezko kontuak ez izan.

    Horrenjakitun gara. Nolanahi ere, geroko utzi nahi izan dugu lan hori; oraingoz Euskal Gramatika: Lehen Urratsak lliburuarekin hasi genuen saila ("EGLU"ak) bukatzea da gure lehentasuna, eta gero etorriko dira liburuki horietan guztietan bildutakoa egokitzea, eguneratzea; liburuki guztietan bildutakoa esan dugu, nahiz eta bereziki lehen aipatu ditugun

    VII

  • baliabideak eskura ez genituen garaikoak izango diren seguruenik xehekien orraztu beharrekoak.

    Esanak esan, gramatikagintzan egin diren ahaleginik garrantzitsuenetariko baten emaitza dugu hau, perpaus bakunaren analisian ezinbestekotzat jotzen duguna. Hona hemen, bada, berriz ere euskalarien eskura Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna.

    Gramatika batzordea 2üü2ko abendua

    VIII

  • Aitzin solasa

    Eskuetan duzun libum honek biltzen du, funtsean, orain arte Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak argitara eman dituen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko liburuetan "perpaus bakunari" buruz esaten dena. Liburu horietako aztergaiak daude orrialde hauetan, beraz, nahiz hemen jarri den ordena ez datorren bat hango hurrenkerarekin. Ez ordena, ez gaiak aurkezteko modua ere sarri askotan.

    Oraíngo liburu honetan aldaketa zenbait egin dira: hasteko, badira gauza berri batzuk aurreko liburuetan ageri ez direnak; beste batzuetan, oinarrira jo da, libum mardul haietako gaiak ahalik eta modu trinkoenean aurkeztuz; libum honen eskema bera ere, aski da horretarako aurkibideari begirada bat ematea, ez da ordukoa, gure artean izan ditugun eztabaidek gramatika gaiak era egokiago batean aurkeztera bultzatu baikaituzte; han-hemenka ageri ziren ohar h::lictako batzuk kendu dira orain, agian froga argirik ez zegoelako edo; aldiz, hemen ohar berriak sartu dira, ikusiko denez, batez ere literatura aldetik ongi aski dokurnentaturik aurkitu ditugun gaietan (hori dela eta, handik eta hemendik heldu zaizkigun oharrak eta bereziki Orotariko Euskal Hiztegiko materiala oso baliotsu gertatu zaizkigu); han ez bezala, Euskaltzaindiak azken hilabete hauetan onartu dituen gomendioak kontuan hartu dira liburu hau egokitzeko orduan, zer esanik ez; azkenik, adibide guzti-guztiak ez badira ere, gehien-gehienak euskara estandarrean jarri ditugu, horrela irakurketa ere erraztuko delakoan. Adibide hauek guztiak literaturak utzi digun lekukotasunean oinarritzen díra, baten bat agian bitxiegi egiten bada ere. Hori dela eta, ez direla hutsetik asmatuak esan behar da, aski oinarrituak baizik.

    Ohartuko zarenez, liburu honek ez darama, ohi den gisan, bibliografiaren aipamenik. Zalantza handiak izan ditugu honetan, baina arazoa eztabaidatu ondoren halaxe uztea erabaki dugu, bibliografm egoki bat egitea (libum honek eman nahi duen maila didaktiko horretako bibliografia), behar diren libum guztiak sartuz eta sobran direnak

    IX

  • kanpoan utziz, ez baita gauza erraza. Dena dela, Gramatika batzordeak bere gain hartzen du hurrengo liburuxka batean halako bibliografia baten egokitzapena.

    Aipa dezagun, bestetik, hemen terminologia bat proposatzen dela, neurri batean aurreko liburuetarik: hartua eta beste batzuetan, ostera, aldaturik ematen dena. Egia da oraingoz egiteke dela terminologia egoki bat euskaraz (ez-akusatibo, ez-ergatibo, absolutibo ala absolutu e.a.) baita gramatikari dagozkion punturik funtsezkoenetan ere (sujetu, subjetu, subjektu, e.a.): horrexek azal ditzake agian gure zalantzak ere. Zemahi gisaz, bigarren mailako arazoa da hau eta horrela ulertu behar da, ez delarik: komeni duen baino garrantzi handiagoa ematea.

    Liburu hau egitea erabaki zuen Gramatika batzordeak, argi ikusten baitzuen komeni zela perpaus bakunari buruz idatzitakoa bederen erraz erabiltzeko gisa paratzea, edonork hartu, ulertu eta kontsultatzeko moduan. Eta hori guztia, liburu batean bakarrik. Hala, lan hau egitea Pello Salaburu batzordekideak bere gain hartu zuen eta bera izan da libum hau moldatu eta izkiriatu duena, batzordekide guztiek eta euskaltzain osoek nahi izan dituzten oharrak egiteko liburua eskuartean izan badute ere (Gramatika batzordeko euskaltzain osoen --P. Altuna, M. Azkarate, B. Oihartzabal, P. Salaburu-- eta A. Irigoien, X. Kintana, E. Knorr, F. Ondarra, J. San Martin, I. Sarasola eta L. Villasante euskaltzainen oharrak jaso dira). Ohar horiek berriz ere eztabaidatu dira, gramatika batzordean lehenik eta osoko bilkuran ondoren, eta zuzen ikusi den guztietan behar bezala jaso dira.

    Hemen duzu, hortaz, libum hau, irakurle, gramatikari dagozkion duda-mudak dituzunean edo, interesgarri suertatuko zaizulakoan. Ongi jasoa da hemen mamia, eta irakurri ere, erraz irakurrik:o dituzu lerro hauek, nahiz batzuetan badiren itxuraz zail samarrak diruditen gaiak.

    Patxi Altuna batzordeburua

    x

  • Aurkibidea

    1. Perpausa 1 1.1. Perpaus motak 1 1.2. Perpausen sailkapena 6 1.2.1. Atribuzio perpausak 6 1.2.2. Perpaus iragankorrak 8 1.2.3. Egitura pasiboak 16 1.3. Perpausaren egitura 19 1.4. Osagarrien ordena perpausaren barnean: mintzagai hanpatua eta galdegaia 22 1.5. Gramatika honen egitura .31

    2. Izena .35 2.0. Sarrera .35 2.1. Izenen sailkapena .35 2.2. Izen bakunak, eratorriak eta eIkartuak .42 2.2.1. Izen eIkartu arruntak .42 2.2.2. Izen elkartu bereziak .46 2.2.3. Izen elkartuen idazk:era .47 2.3. Generoa euskaraz 51

    3. Izeonordainak .53 3.1. Pertsona izenordainak 53 3.1.1. Pertsona izenordain arruntak .53 3.1.2. Pertsona izenordain indartuak .55 3.2.lzenordain zehaztugabeak ~ .58

    XI

  • 3.2.1.Nor galdetzailea 58 3.2.2. Galdelzaileetatik eratorritako izenordain zehaztugabeak .........................................................................................60 3.3. Bihurkariak eta elkarkariak 67 3.3.1. X-en burua 67 3.3.2. Elkar 68 3.3.3, Neure. heure fonna bihurkariak 70 3.3.4. B'era izenordaina (hura. berau. berorz) 74 3.4. Ezabaketa 75

    4. 1)etenninalzaileak 79 4.1. Mugatzaileak 80 4.1.1. Artikulua 80 4.1.2. Erakusleak 82 4.1.2.1. Funtzioa eta fonna. 82 4.1.2.2. Erakusle indartuak 84 4.2. Zenootzaileak 86 4.2.1. Zenbatzaile zehaztuak 86 4.2.2. Zenbatzaile zehaztugabeak 104 4.2.3. Zenbatzaile orokorrak 110 4.3. Detenninatzaile zehaztugabeak l13

    5. Adjektibo sintagma: izenondoak 115 5.0. Sarrera: adjektiboen sailkapena eta tokia 115 5.1. Izenondoak izen sintagrnaren barnean 118 5.1.1. Izenondo OOt baino gehiago dugunean 118 5.1.2. Izenondo elkartuak 120 5.1.3. Izenondoak juntaduran 121 5.1.4. Partizipioa eta izenondoa 122 5.2. Izenondoa predikatu osagarrian 124 5.3. bera eta berdin 131 5.4. Kategori aldaketak 134 5.5. Izenondoaren mailakatzea 135 5.5.1. Marka fonetikoak 135 5.5.2. Marka morfologikoak 136

    XII

  • 5.6. Izenondoa, malla aditzondoak eta konparazioak 138 5.6.1. Malla aditzondoak 138 5.6.2. Konparazioak 140 5.7. Mailakatzea eta determinazioa 148 5.8. Harridura perpausak eta izenondoak 149

    6. Adektibo sintagma: izenlagunak 151 6.0. Sarrera 151 6.1. Jabego genitiboa (-en) 156 6.1.1. Forma 156 6.1.2. Funtzioa 157 6.1.3. Erabilera ; 157 6.2. Leku genitiboa (-ko) 162 6.2.1. Forma 162 6.2.2. Funtzioa eta erabilera 168 6.3. Izenlagunaren funtzioa bar dezaketen beste elementuak. 175

    7. Aposizioa 179 7.1. Aposizio ez-murrizgarriak 179 7.2. Aposizio murrizgarriak 180 7.3. Aposizioan 181 7.4. San, santa, saindu.,