Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena...

2
kmk.gipuzkoakultura.net Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena kulturuneak antolatzen duen IPARRALDEA BERTAN aurtengo zikloak bi berezitasun baditu: lehenengo aldiz entzungo ditugu hiru artista gipuzkoar iparraldeaz hitz egiten eta lehenengo aldiz film bat ikusiko dugu. Baina, urte oroz bezala, kantuari ere toki garrantzitsua emango diogu: zuberotar gazteak etorriko zaizkigu beren mendiko ahots ozenekin eta Holako taldearekin gure espirituek dantzatuko dute…

Transcript of Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena...

Page 1: Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena ...kmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1089/KMIparraldeabertan2013.pdfdigu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz…

kmk.gipuzkoakultura.net

Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena kulturuneak antolatzen duen IparraldEa bErtan aurtengo zikloak

bi berezitasun baditu: lehenengo aldiz entzungo ditugu hiru artista gipuzkoar iparraldeaz hitz egiten eta

lehenengo aldiz film bat ikusiko dugu.

Baina, urte oroz bezala, kantuari ere toki garrantzitsua emango diogu: zuberotar gazteak etorriko zaizkigu beren mendiko ahots

ozenekin eta Holako taldearekin gure espirituek dantzatuko dute…

Page 2: Euskal Kultur Erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena ...kmk.gipuzkoakultura.eus/attachments/article/1089/KMIparraldeabertan2013.pdfdigu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz…

Holako taldea Jokin IruIngaray Mirentxu Lazkano Paxkal IrIgoyen

Musika tresnak: Bateria, arrabita, akordeoia eta gitarra

Gonbitatuak:

Maialen LuJanbIo Xabier MendIguren eLIzegI Mikel Markez

Galdezkatzailea: Franck doLosortelebistako kazetaria

Bertsolaria, idazlea, kantaria. Hirurak gipuzkoarrak. Hirurak, aspaldian, euskal kulturan murgiltzen direnak. Baina ezagutzen al dute Iparraldea? Bertsolaritzarentzat, literaturarentzat, kantagintzarentzat, ba ote dago mugarik? Iparraldearekin nolako loturak dauzkate?

Bakoitzak, hamar bat minutuz kontatuko digu bere esperientzia pertsonala. Ondoren, Iparraldearen Orena emankizuneko Franck Dolosor kazetariak galdezkatuko ditu eta beren iritziak eta gogoetak aberasgarri gertatuko zaizkigu, muga guztien gainetik, euskal kulturaren berezitasunak sakontzeko.

Publiko zabalak ez ditu oraindik hanbat ezagutzen. Baina lau kantari hauek jadanik sorkuntza handietan parte hartu dute. Lucien Joa, Berterretxe pastoraleko protagonista izan zen eta Nadine Elgoyhen Monzon pastoralean ikusi genuen. Isabelle Jaury eta Kattalin Indaburu aldiz, Pierpol Berzaitzek idatzi zuen Amaiur ikuskizunean biziki preziatuak izan ziren.

Kontzertuaren zati bat a capella egingo dute, baina gitarraren doinua ere entzungo dugu Filipe Albor musikariari esker.

Zuberoko kantariek zirrara sortuko digutela, dudarik ez!

Abiapuntua: etxe baten izena. Biarritz inguruko etxe handi bat, aspaldi, «Emak bakia» (Utzi bakean) deitzen omen zen. Izen hura baliatu zuen Man Rayek film baten plazaratzeko 1926an.

Oskar Alegria etxe suntsitu haren azternen bila hasi zen, eta erromes modura, bere inspirazioak lagundurik, bide luze bat egin du, irudi ezberdinak nahastikatuz, film oso berezi bati sorrera emateko.

Ikusle bakoitzak, bere memoria propioaren arabera, irakurriko du.

Kalitate handiko obra da.

Informazio guziak (trailera, egileari buruzko datuak, prentsa oharrak, irudiak, …): www.emakbakiafilms.com

apirilakAsteazkena

19:30etan

Erromeria moduko kantaldia

Erromeria hitzak, beti poza sortzen digu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz… Iparraldeko atzoko eta gaurko kantuak ezagutarazteko, Holako taldeak parerik ez dauka. Lehenengo notak entzun orduko, dantzatzeko gogoa ematen du, berehala giro goxoa sortuz.

Ezkontzak edota bazkari-afariak alaitzeko bereziatua den Holako taldeak Iparraldeko kantuak ezagutarazteko parada ona eskainiko digu.

apirilakAsteazkena

19:30etan

Mahai inguruaIparraldea nola ikusten dugu…

apirilakAsteazkena

19:30etan

KantaldiaZuberoa, kantuaren iturri beroa…

apirilakAsteazkena

19:30etan

Zinema fikzioaEmak bakia

Kantariak:

nadine eLgoyhen Lucien Joa Isabelle Jaury kattalin Indaburu

Musikaria: Filipe aLbor

Zinemagilea: oskar aLegrIa