EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen...

4
Euskal Herrian, 2007. EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA

Transcript of EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen...

Page 1: EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen karta nahi dugu, gaur egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko

azala

Euskal Herrian, 2007.

EU

SK

AL

HE

RR

IKO

EM

AK

UM

EO

N E

SK

UB

IDE

EN

KA

RT

A

EU

SK

AL

HE

RR

IKO

EM

AK

UM

EO

N E

SK

UB

IDE

EN

KA

RT

A

Page 2: EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen karta nahi dugu, gaur egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko

SARRERA.ERREALITATEA MARGOTZEN

Milurteko berri honen hasieran, Mundu Martxarako nazioartekosarea osatzen dugun emakumeok gure eskubideekin zergertatzen zen aztertzea izan genuen helburu. MUNDUKOEMAKUMEON KARTA da horren emaitza, eta orain gureherrian bertan zehaztu nahi dugu gutun hori. Tresna haubeharrezkoa dugu, guri dagozkigun eskubideen lorpeneanaurrera egin eta eskubideok beteko direla bermatzen dutenmekanismoak exigitzeko, eta era berean, borroka feministarenhelburuak eta jarraitu beharreko estrategiak eguneratzeko.Ez da erraza izango, ez horixe.

Duela hiru hamarkadatik herrialde honetan antolaturikoMugimendu Feministak errealitate patriarkarra eztabaidagaidu, emakumeentzat problematikoa, bidegabea eta legezkontrakoa delako; errealitate hau ahalbidetzen duten arrazoiaklokalizatu eta gizon-emakume guztiontzat hobea litzatekeenjendarterako proposamen alternatiboak egin izan dituMugimendu Feministak.

Izan dira, bai, oztopoak bidean, baina ikuspuntu formal batetikberdintasuna egon badagoela esan dezakegu: legeeskubideak eta gure ugalkortasunaren kontrola hartu ditugu,goi-mailako heziketara ailegatu gara, lehenago guretzatpentsaezinak ziren lanbideetan aritu gara eta jendarteanbetetzen dugun funtzioaren gainean zeuden sinesmenakindargabetu ditugu. Orduan, hainbeste adierazpen, lege etaegitasmo izanda, zergatik ditugu oraindik indarkeria sexista,diskriminazioa, zapalkuntza eta ikusezintasun egoerak?Benetako borondaterik ez dagoela uste dugu, ezta interesikere jendarte-gune hierarkizatua generoaren arabera aldatzeko,eta honekin amaitzeko jendarte osoaren jarrera aldaketabeharrezkoa da, gizonezkoena bereziki, gizon izateagatikbakarrik dituzten pribilegioei uko egiten ikasi beharko dute-eta. Gizonak jaio egiten dira eskubidedun, guk borrokatuegin behar dugu, lortu nahi baditugu.

Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideenkarta nahi dugu, gaur egun gure herrian bizi dugun egoeraislatu eta gure desioak zehaztuko dituena, eta lan egingodugu gutun hori lortzeko. Ez da erraza izango. Patriarkatuak,mundu osoan berbera izanda ere, ez digulako guztioi eraberean eragiten. Jendartearen izaera eta egoera politikoarenarabera itxura ezberdinak izaten ditu. Eta errealitate hori ezda homogeneoa herri honetan bizi garen emakumeguztiontzako, Eragiten diguten politikek, Europakoak, biestatuetakoak ea administrazio ezberdinetakoak, ahaztu ezinditugun egoera ezberdinak sortzen dituzte gure artean.

Euskal Herrian biztanleriaren erdia baino gehiago garaemakume, gero eta emakumezko gehiago ikus daitekejendartearen arlo ezberdinetan (arlo sozialean, kulturan, lan-arloan, sindikatuetan…), baina hala eta guztiz ere, botereeta erabaki guneetan gutxiengoa gara: kristalezko sabaiadelakoa da.

Balore ekonomiko eta politikoa duten arloetan oso ordezkaritzatxikia daukagu. Emakumeok gauden sektoreak oso sektorejakinekoak eta feminizatuak izan ohi dira, mailarik txikienean,gaizki ordaindutako sektoreetan eta kontraturik prekarioenetan.Langabezian luzaroan egoten den pertsona taldea gara, etaondorioz, laguntza sozialen beharrik handiena duena.Emakume gazteak dira ziurrenez bizitzaren prekarietateakgehien eragiten dien taldea, eta lan ezegonkortasuna indizerikhandiena duen taldea… Badira prekarietatea eta bazterkeria

Page 3: EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen karta nahi dugu, gaur egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko

HERRITARTASUN ESKUBIDEAK

Herritartasun ESKUBIDEak gure optika feministatik berrirokokatu behar ditugu., ez bakarrik dokumentu batean jasotzeko,beteko direla bermatzeko ere bai. ESKUBIDE zibil, politiko,ekonomiko, sozial eta kulturalen zerrenda giltza izan behardu amaitzeko edozein diskriminaziorekin, emakumeenkontrako biolentziarekin, pobreziarekin eta bazterketarekin;eta era berean giltza lortzeko sexu, ugalkortasun eta osasunESKUBIDEak.

ESKUBIDEa, emakumeak gure bizitza proiektua askatasuneaneta aukera berdintasunean egiteko, eten eta oztopatua izangabe edo familia eta familia unitateen ESKUBIDEei lotuta izangabe.

ESKUBIDEa aktiboki parte hartzeko eta aintzat hartuakizateko jendarteko edozein arlo eta jardueratan.

ESKUBIDEa emakumeok edozein diziplinetan objektu etasubjektu izateko

ESKUBIDEa, emakumeok gure bidea/bizitza duintasunez egiteko, gure bizitzako etapa bakoitzeko ezaugarriak kontuanhartuz.

ESKUBIDEa, emakumeak izateagatik gure kontrakobiolentziarik ez jasateko

ESKUBIDEa, gure denbora izatek eta lanerako, aisialdirakoedota norberarentzako erabili aukeratzeko.

ESKUBIDEa, nahi dugun harreman afektibo mota sortueta garatzeko, eredu heterosexistaren gainetik.

ESKUBIDEa gure identitate sexuala edozein izanda eresexualitatea askatasunez bizitzeko.

ESKUBIDEa gure gorputzaren inguruan askatasunezerabakitzeko eta aukeratzeko

ESKUBIDEa lana baldintza duinetan izateko

ESKUBIDEa zainduak izateko eta emakumea izateagatiketxeko eta zaintza lanak egitera. behartuak ez izateko.

ESKUBIDEa lanean aukera berdintasunean partehartzeko,sartzeko, orientatzeko eta prestakuntzarako.

ESKUBIDEa emakumeon beharrei erantzungo dien osasunzerbitzu erabatekoa eta publikoa izateko.

ESKUBIDEa, emakumeon ekarpenak eta balore feministakizango dituen hezkuntza eredua izateko

ESKUBIDEa,laguntza sozialak eta ekonomikoak jasotzeko,hauek famili unitatepean egon barik.

ESKUBIDEa, balore feministetan oinarritutako euskal kulturasortu, garatu eta transmititzeko.

ESKUBIDEa, emakumeak ikusezin bilakatzen ez dituenedo diskriminatzen ez dituen hizkuntza erabili eta garatzeko

ESKUBIDEa, aktiboki parte hartzeko eta aintzat hartuakizateko jendarteko edozein arlo eta jardueratan.

ESKUBIDEa, emakumeok historian eginiko ekarpenakezagutu eta transmititzeko.

dela eta, arreta berezia eskatzen duten sektoreak: emakumebaserritarrak diskriminaturik daude euren lana ez da aintzathartzen, etxeko langileak ez ditu Gizarte Segurantzarenerregimen orokorrak onartzen eta bestetik, sexu langileak ,eskubiderik ez izateaz gain, jendarteak beheratu egiten ditu.Esanguratsua da, azken bi arlo hauetan batzea AtzerritartasunLegearen arabera azken bi arloetakoak izatea herrialdepobreenetatik datozen emakume gehien dituen sektorea

Biziraute eta zainketa lanen %80 emakumeok egiten dugu,sozialki eta ekonomikoki, ez dira inoiz aintzat hartzen pertsonaguztien bizi-baldintzen ongizatea eta jendarte-antolaketaosatzen laguntzen duten jarduera bezala. Politikan etaekonomian, erakundeek eta gizonek, etengabe baztertzendute gure lana.

Emakumeen kontrako bortizkeria da jende eskubideenurraketarik larrienetakoa eta hedatuenetakoa gure jendartean,eta emakume jaio izateagatik bakarrik, geure kontra egitendiren indarkeria mota guztiak sartzen dira hor: sexugehiegikeriak, derrigorrezko prostituzioa, laneko sexu erasoak,bikotekide denaren edo izandakoaren eskutik emakumeekjasotzen dituzten jipoiak, bai eta heriotza bera ere….Mugimendu feministari esker, orain dela urte gutxira artefamilia arazotzat edota arazo pribatutzat hartu izan denfenomeno hau, jendarteko arazo sozial eta politikogarrantzitsua dela ikusi da. Testuinguru honetan,nabarmentzekoa da botere publikoen ardura zuzena. Nahizeta gero eta salaketa gehiago egin, epaitegi bereziak sortueta langile gaituak prestatu, emakumeok gizonen eskutikjasaten dugun biolentziak jendartearen gaitza izaten jarraitzendu.

Une honetan, emakumeon sexualitatea genero-agindu anitzekmugatzen dute, eta afektibitate eta sexu-portaerarakojarraibide zehatz batzuek markatzen dute. Sexu-heziketakzeri begiratzen dion ikustea besterik ez dago:heterosexualitateari eta koitoari edota nahigabekohaurdunaldien prebentzioari. Kontrazepzio neurriak gurizuzentzen zaizkigu ia beti. Abortua kasu jakin batzuetanbaino ez da onartzen. Hegoaldean bada Izatezko BikoteenLege bat, emakume lesbianen eskubideak emakumeheterosexualenekin parekatzen dituena, baina, hala ere,lesbianok ikusezin jarraitzen dugu, identitaterako inolakokeinu txikiena egitea ere zaila delarik.

Edertasun femeninoa gurtzen da oraindik, aitzitik, masifikatuegin da, era guztietako produktuen etengabeko ekoizpeneaneta kontsumoan oinarritzen den sistema ekonomiko honiesker. Kontzientzia kolektiboan barneratu den guraria da,betiko edertasuna eta gaztetasuna edukitzea, politagoak,

Page 4: EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON ESKUBIDEEN KARTA...Euskal Herrian bizi garen emakumeak geure eskubideen karta nahi dugu, gaur egun gure herrian bizi dugun egoera islatu eta gure desioak zehaztuko

JENDARTEA ERAIKITZEN

Feminismoak gai izan behar du jendartea eraldatzeko,erantzun politikoak eta sozialak emateko, XXI. mendeanaurre egin beharko diegun kontraesanei. Horregatik etaharremanak hierarkikoak izango ez diren beste jendarte bateraiki nahi dugulako, karta Askatasuna, Parekidetasuna,Elkartasuna eta Bakea printzipioetan oinarritu dugu, gureikuspegi feministaren arabera ikusita.

• ASKATASUNA, guk nahi duguna eraikitzeko garaian, geukerabaki ahal izateko, bai maila pertsonalean bai kolektiboan,beti ere besteekiko errespetuz.

• PAREKIDETASUNA. Sexu banaketa gainditu eta pertsonaguztiak bere identitate propioarekin baloratua izatea, eskubideeta betebehar berdinekin eta emakumeon parte hartzea etabotere hartzea jendarteko eremu guztietan.

• ELKARTASUNA, gizon eta emakumeen artekoa, herri etanazioen artekoa, baina, batez ere, emakumeen artekoelkartasuna, gure borrokaren eta eskakizunen motorea baita“on” eta gaiztoen” bereizte patriarkarra desagerrarazteko.Elkartasuna ulertzen dugu elkarlan, onarpen, elkarrizketaeta elkar-laguntza modura, baina baita estrategi modura ere,bizitzeko elementu modura martxan jarri behar duguna,honek inplikazioa eta konpromisoa eskatzen du.

ASKATASUNA, PAREKIDETASUNA eta ELKARTASUNAbaloreei lehentasuna ematen badiegu logika feministatik,BAKEA eta emakumeenganako JUSTIZIA bermatuta daude.Herritartasun maila ezberdinak ezartzen dituen gatazka sozialhistorikoa konpontzeaz ariko ginateke.

HERRITARTASUNA

Emakume eta gizonezkoen arteko harremanak pareko ezizateak, gizon-emakumeen eskubideetan ere isla du.Herritartasuna zehazterakoan, emakumeok kanpo geratugara, espazio publikoari lotuta zehaztu baita adiera, etahorretatik kanpo geratu da emakumearena izan den eremua,eremu pribatua alegia.

Eremu “publikoa” ezin da izan gizonezkoena eta “pribatua”emakumezkoena. Dikotomia hau apurtu eta berriro definitubehar da, gizarte demokratiko bat ezin baita onartu pertsonabat bera ere baztertzea. Horrela bakarrik lortuko dugu gauregun berdintasun formala dena egiazko berdintasuna izatea.

Emakumeontzako herritartasunak parte hartzeko eskubideaesan nahi du, aukera berdinekin jendartearen arlo guztietaneta batik bat erabaki guneetan.

Estrategia ezberdinak jarri behar dira praktikan ikusezinak/ ezkutuak eta onarpen sozialik ez duten bizitzaren oinarrizkojarduerei izena, balorea eman eta berreskuratzeko, eta baita talde modura guretzako neurri mesedegarriak izateko eraginedo erabakitzeko ere.

argalagoak eta erakargarriagoak izatea… desiragarriagoakazken batean, eta hori lortu ahal izateko, arropa etakosmetikoak erosi behar dira, neurriz kanpoko gimnasiasaioak eta kirurgia arriskutsuak egin, zenbaitetan nahitagosea pasatzeraino ere. Unibertsala da, egunerokoeginbeharra, emakumeok geure buruaz eta munduan dugunestatusaz daukan ideiari eragiten dion jendartearen agindua.

Euskal Herrian bizi garen emakumeok beste gatazka bat erebizi dugu:euskal gatazka politikoa. Gure herriarentzako unehistoriko honetan, ezin dugu ahaztu beste herrialdeetakogatazka konponketan emakumeek egin duten lana eta beraz,argi eduki behar dugu protagonista izan behar garela hemenbizi dugun gatazkaren konponbidean ere.

Errealitatea eraikitzeko modu hau ez da kasualitate hutsa.Emakumeok, gizonek eta gizonentzat eraikitako munduansartu gara. Mundu honek, emakumearen ezkutuko lanarenbizkar baino ezin dezake funtzionatu, eta horrela, ezinezkoada emakumea izanda eroso sentitzea. Mundu honekbeharrezko diren bitarteko guztiak erabiltzen ditu emakumeokikusezin izan gaitezen eta gizon ea emakumeen artekoharreman hierarkikoak mantentzeko: hasi hezkuntzatik etakomunikabideetaraino. Emakumeok eta MugimenduFeministak egindako presioari esker, batez ere, aldaketakizan direla ukatu ezin badugu ere, aldaketek, eurekin batera,kontuan hartu eta aurre egin behar zaien beste erronkabatzuk ekarri dituzte. Horretantxe dihardugu. Feminismoakgai izan behar du, XXI. mendeko emakumeok aurrean ditugunkontraesanei erantzun politikoak eta jendarte ereduakemateko.