Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak...

44
hik hasi hh GAIA: FAMILIA EREDUAK ETA ESKO- LA • ELKARRIZKETA: AUCOUTURIER • EKARPENA:BERTSO ANTZERKIA ESPERIENTZIA: SAHARAKO IKASLE- AK HEZKUNTZA SISTEMEN TRUKEA 84 4 euro 2004ko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria Euskal Herriak bere hezkuntza BERRIAK

Transcript of Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak...

Page 1: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

hik hasihh

G A I A : F A M I L I A E R E D U A K E T A E S K O -L A • E L K A R R I Z K E T A : A U C O U T U R I E R• E K A R P E N A : B E R T S O A N T Z E R K I A •E S P E R I E N T Z I A : S A H A R A K O I K A S L E -A K • H E Z K U N T Z A S I S T E M E N T R U K E A

844 euro • 2004ko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria

Euskal Herriakbere hezkuntza

BERRIAK

Page 2: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur
Page 3: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

5 editoriala6 kronika

8 gaia

FAMILIA EREDUAKEta eskola

14 elkarrizketaBERNARD AUCOUTURIER

22 ekarpenaInaxitoren ametsak bertso antzerkia

24 esperientziaSaharako ikasleak Zornotzan

26 esperientziaLiteratura bizitzeko modu bat

29 kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolanHezkuntza sistemen trukeaItziar Aramaio

33 berriak

40 Muga guztien gainetik... euskaraz!Arangoiti, elkartasunaren ikastola

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408

Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa AzpirozErredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ixiar Eizagirre Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito

Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Jaione Apalategi, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix BasurkoAines Duafau, Xabier Isasi, Irene Lopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo

Ota o eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM¥Graf!k Maketazio, aurreinpresioa: Xangorin.Inprimategia: ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Hezkuntza Deialdiak deitutako manifestazioa Iru ean abenduaren 20an (Argazki Press). Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa SailakOnetsia 2003/XII /19. Kopurua: 3.500 alehik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaFAMILIA EREDUAK

Gaur egun dauden familia eredu desberdinak ikusirik,horri eskolan zer-nolako erantzuna ematen zaionjakin nahi izan dugu. Hainbat familia eredutatakoelkarteekin bildu gara euren kezkak eta eskaerak

entzuteko asmoz.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

BERNARD AUCOUTURIERPraktika psikomotrizitatearen aitarekin psiko-motrizitatearen ibilbidea eta egun eskoletan

betetzen duen lekua izan ditugu hizpide.

Page 4: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ-NAN ......................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

40 euro

hik hasiEuskal

heziketarakoaldizkaria

Errekalde hiribidea, 59Aguila eraikina 1. solairua

20.018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 14 08Faxa: 943/ 37 21 54

hik hasikzure parte-hartzea

ezinbestekoa duharpide zaitez!

40 eur40 euro uro urteantean10 aldizkari eta prezio bereziak topaketetan eta argitaratzen ditugun gainontzeko materialetan

www.hikhasi.com

Page 5: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editoriala

Abenduaren 19an Euskal Herrikoikastetxeetako ikasle, irakasle eta langi-le gehienak oporretan zeuden, jada.Hala ere, horietako asko izan ziren hu-rrengo egunean Iruñera gerturatu, etaParisko eta Madrilgo gobernuek inpo-satzen dituzten hezkuntza neurrieiezezko biribila eman ziotenak.

Euskal Herriko eskola komunitate-ak urte asko daramatza bere eskola mo-ta diseinatu nahian. Batzuetan modu o-so kontzientean egiten du, eta beste ba-tzuetan, hain era kontzientean ez badaere, eguneroko jardunean berak ulertueta gertukoa sentitzen duen hori gara-tzen ahalegintzen da.

Denborak, bestalde, eskolan konfi-dantza jartzen duten horiek bide zuze-netik doazela erakusten du,ikasleentzako gertutik diseinatutakoakemaitza ona ematen duela erakutsiz.

Zertara dator, bada, gertuko ges-tioa, antolaketa, erabakiak hartzea etaabar oztopatzen ibiltzea? Edozein az-

terketa objektibok garbi erakusten du:zerikusi zuzena duten kideek parte ak-tiboa hartzen badute, eta erabakitzekoahalmena baldin badute, ezarritakohelburuak errazago eta hobeto lortzendira.

Zertara datoz prozesuak ezartzera,kontrolatzera, baldintzatzera, eskolenibilbide hausnartua eta naturala ozto-patzera; azken finean, itotzera? Zertanoinarritzen dira hainbeste muga jartze-ko, egia ezkutatzeko eta halako izuasortzeko?

Euskal Herrian bizi direnentzat,bertako hizkuntza, euskara, jakin de-zaten bitartekoak jartzeko asmoa ager-tzen den bakoitzean, komunikabidee-tan kontrako presioa eta hainbat iritziagertzen da, ez dakigu zer inposatunahi dela eta abar adieraziz.

Jaio diren herritik joakinak izan etaEuskal Herrian etorkinak direnen-tzat/garenontzat euskalduntzeko es-kola-planifikazioren bat azaltzen den

IIzzeennaa bbaattzzuueekk,, eettaa iizzaannaa bbeesstteeeekk..

NNoorrkk iinnppoossaattzzeenn dduu hheemmeenn bbeerree hheezzkkuunnttzzaa??

Euskal Herriko eskoletaneta ikastoletan ahaleginhandia egin da eta egiten arida gure Herri ezaugarriak ga-ratzen eta aberasten. Ho-rrek, berarekin, gure eskolapropioa indartzera garama-tza, eta pixkanaka, gure hez-kuntza sistema propiorakooinarriak finkatzera.

bakoitzean, edozein deskalifikazio bo-tatzen da egitasmoa desitxuratzeko etaindargabetzeko.

Frantziako estatuak, berdintasuna-ren izenean, bertan bizi diren guztiakbehartzen ditu frantsesa ikastera. Derri-gorrezkoa dute denek frantsesa jakiteaeta erabiltzea, administrazioaren hiz-kuntza bakarra horixe baita. Espainia-ko estatuak ere, konstituzioarenarabera, denak behartzen ditu gaztela-nia jakitera. Geratzen al da Iparraldeanfrantsesa ez dakien inor? Eta, ba al da le-ku publiko edo pribaturik hizkuntzahorretan edonori erantzuten ez zaio-nik? Hegoaldean, ez al da gauza beragertatzen gaztelaniarekin?

Euskaldun izan nahi dugunoi, al-diz, ukatu egiten zaigu aukera hori. Ho-rregatik Iruñean, “Hezkutzan, inposa-ketarik ez!” aldarria. Eta horrekin bate-ra, “Euskal Herriak Bere Hezkuntza”.Munduari, bere ekarpena egin nahian.

urtarrila

Page 6: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

6 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

kronikaT x i k i k e r i a k d i r u d i t e n a r r e n

Euskal UnibertsitateLegerik ez dago

Aldizkariaren erredakzioa istekounean euskal Unibertsitate Legea aire-an zegoen. Abenduaren erditik aurreragauza anitz gertatu ziren politikarienartean.

Eusko Legebiltzarreko HezkuntzaBatzordea Unibertsitate Lege berria ez-tabaidatzen eta adosten jardun da az-ken hilabeteotan, baina abenduaren11n ordura arte egindako lana kolokangelditu zen, Martin Aranburu Batzorde-ko bozeramaileak Batzordea bertanbehera uzteko erabakia hartu ondoren.“Barne arazo larriak” argudiatu zituenerabaki hori hartzeko.

Hasieran SA, PSE-EE eta PP alder-diek zuzenketak egin zizkioten Uni-bertsitate legearen proposamenari. Az-ken asteotan egindako bileretan Hiru-koak SAren 50 zuzenketa inguru onar-tu zituen, eta PSE-EEren beste hainbes-

te. Gerora, baina, PSE-EEk eta PPk atze-ra bota zituzten euren zuzenketak. Or-duan, SAren zuzenketak soilik geldituziren eta haren zuzenketekin soilik au-rrera jotzeari ezezkoa eman ziotenEAJk eta EBk abenduaren 6an. EAk, al-diz, SAren zuzenketak onartu zituen.

Ondorioz, legea inolako zuzenke-tarik gabe onartzeko bidean jarri zen.

Unibertsitateko irakasleen sindika-tuek gaiaren politizazioa salatu zuten,eta Donostiako Ibaetako campuseanhainbat ikasle eta kolektibok itxialdiaegin zuten Unibertsitate Legearen on-dorioei buruz eztabaidatzeko.

Aurretik ere unibertsitate eta hez-kuntza munduko eragileek hainbat al-daketa egiteko eskaera egin zuten, etabaita euskal unibertsitatea sortzeko le-ge proiektua aurkeztu ere GasteizkoLegebiltzarrean eta Nafarroako Parla-mentuan. Batak zein besteak, ordea,atzera bota zuten herri ekimena, trami-teraonartu ere egin gabe.

Horregatik, proposamen horienberri emateko, agerraldi publikoa eginzuten aipatu eragileek. Orain Hezkun-tza Batzordean eztabaidatzen ari direnUnibertsitate Legeak LOU legearen“erabateko menpekotasuna” erakus-ten duela salatu zuten. Egoera horribuelta eman eta Euskal Herriak bereosotasunean behar duen unibertsitate-aren alde ausardiaz jokatzeko eskatuzioten Eusko Jaurlaritzari.

Hezkuntza Berezirako langileeiez diete euskara jakitea

eskatuko Araban, Bizkaian etaGipuzkoan. 2002. urtean 121

plaza berri sortzeko deialdipublikoa egitea hitzartuzutenean patronalak eta

sindikatuek, 2. hizkuntza perfilaeskatzea erabaki zuten. CCOO

sindikatuak, ordea, erabakihorren aurkako errekurtsoa

aurkeztu zuen eta EAEkoAuzitegi Nagusiak balio gabeutzi du aurrez hitzartutakoa.

Hori dela eta, sektoreangehiengoa duten EILAS, ELA etaLAB sindikatuek agerraldia egin

zuten CCOOren jarrerakritikatzeko. Prozesu judizialak“euskararen aurka erabiltzea”

eta Hezkuntza Berezirakolangileen negoziazio kolektiboa

“zapuztea” leporatu zioten.EAEko Auzitegi Nagusiak

erabaki hori hartzeko erabiliduen argudioa zera da: Heziketa

Bereziko irakasleek ez duteladozentziari eskaintzen. Hori hala

izanagatik, ikasgeletan egotendira premia bereziak dituzten

haurrei laguntzen etahorretarako beharrezkoa da

irakasleen azalpenak ulertzea.

Page 7: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

, d e n e k d u t e g a r r a n t z i a

Haur nintzelarik matematika zein zientzie-tarako ahalmen izugarriak nituen. Erdimailak ikasketa garaian guztiak galdunituen, piper-hautsik balio ez zuten irakas-leak nituelako.Antonio Gramsci

Udal haur eskoletakolangileak greban gura-soen eta haurren babes-pean

Iruñeko udal haur eskoletako langi-leek greba egin zuten abenduaren 10e-an. Greba egitearen arrazoia ez zen izansoldata igoera eskatzea, baizik eta 0 eta3 urte bitarteko haurrentzat kalitatezkohezkuntza eskatzea.

Greba deialdiak erantzun zabalaizan zuen; 110 langiletik 9 baino ez bai-tziren lanera joan. Gurasoen aldetikere, babes handia jaso zuten; 680 nes-ka-mutiletatik 56 soilik joan ziren haureskoletara.

Udala hartzen ari den neurrien au-rrean kezkatuta agertu ziren langileakzein gurasoak. Batetik, udala eskoleta-ko hainbat zerbitzu pribatizatzen ari

Eskoletan erlijio ikurrak debeka-tzeko lege baten alde agertu da

Jacques Chirac, Frantziako lehen-dakaria. Frantzian 1905ekoa da lai-

kotasunaren legea; berau indartuegin nahi duela esan zuen argi Chi-

racek, eta eskolari dagokionez, de-beku zehatzak jarri nahi ditu lege

berri baten bidez. Eskolan ezingo di-ra erabili erlijio sinesmenak agerian

jartzen dituzten jantzi eta ikurrak(esaterako, beloa). Baina, ikur guz-tiak ere ez omen ditu debekatuko:

tamainaren arabera bereiziko omenda “zilegi” dena eta ez dena. Chira-cen hitzetan, “ikus daitezkeen ikur

ttipiak, hala nola Daviden izarra, gu-rutzea eta Fatimaren eskua, ez diradebekatuak izanen”. Argitu ez due-na da, nola bereizten den handiaren

eta ttipiaren artean. Eskola egutegian bi festa egun

berri finkatzeko proposamena ereegin zitzaion Chiraci: musulmanen-tzat Aid-El-Kebir eguna eta juduen-

tzat Kippour eguna eskatzen zuten.Chiracek ez omen ditu bi festa ho-riek eskola egutegian sartuko ofi-

zialki, hala argudiatuz: “bi festaegun horiek sortuko bagenitu era-gozpen handiak eraginen genizkie-

ke egun horietan lanean ari direngurasoei”. Dena den, eskuzabalak

izateko eskatu zien eskolako zuzen-dariei, esanaz egun horietan esko-lara joaten ez diren ikasleei azalpe-nik ez eskatzeko eta azterketarik

ere ez jartzeko egun horietanbertan.

Lege berria datorren ikasturte-rako jarri nahi du indarrean Chirac

lehendakariak. Laikotasunaren ize-nean hartutako erabakiok ez ditu,ordea, eskolara mugatu nahi izan:zerbitzu publikoetan ere arau irmo-ak finkatuko dituztela iragarria du.

dela azal du zuten, besteak beste, garbi-tzaile eta sukaldari postuak. Bigarre-nik, hezitzaile gehiagoren beharreandaudela aldarrikatu zuten. Martxoanegingo diren oposaketetan 20 lanpostueskainiko dira, eta langileen ustez 41behar dira. Eta azkenik, udalak euskarabaztertzeko duen joera ere salatu zu-ten.

Udaletxe aurrean egin zuten elka-rreratzean Iruñeko udaleko EBko,PSNko, EAko eta Aralarreko ordezka-riak alboan izan zituzten. Alderdi politi-ko horiek idatzi bat hitzartu zuten. Haienustez, gurasoek eta langileek zentro ho-riek kudeatzen dituen patronatuan or-dezkaritza izan beharko lukete.

Ez ziren izan, ordea, egun horretanelkarreratzea egin zuten bakarrak. Izanere, Arrotxapea auzoko haur eskolaeuskarazkoa izan dadin eskatzen duenplataforma ere han bildu zen. Gauregun, bi haur eskola dira auzo horretan,biak gaztelaniaz, eta gurasoek euska-razko zentroa edukitzeko nahia agertudute. Gurasoen %71 euskarazko haureskolaren alde agertu da eta 2.100 sina-dura bildu dituzte.

Iruñeko udalak, euskarazko haureskola eskaintzeko partez, gaztelaniaz-ko eta ingelesezko eskaintza elebidu-naren alde egin du, gurasoen eskaerarimuzin eginez. Euskarazko eskaera etaeskaintzaren artean dagoen desorekasalatu zuen plataformak.

Page 8: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

GAIA

8 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Familia ereduaketa esko la

AAsskkii dduu nnoorrkk bbeerree iikkaassggee--llaarrii eerrrreeppaarraattzzeeaa,, jjaabbeettzzeekkooggaauurr zzeennbbaatt ffaammiilliiaa eerreedduuddeessbbeerrddiinn ddaauuddeenn.. IIkkaassggeellaaaasskkoottaann,, ffaammiilliiaa eerreedduu ttrraaddii--zziioonnaallaa jjaaddaa ggeehhiieennggoo iizzaattee--ttiikk ssaallbbuueessppeenn iizzaatteerraa eerree ppaa--ssaa ddaa.. BBaannaanndduuaakk,, gguurraassoo bbaa--kkaarrrraakk,, aaddooppttaattuuttaakkoo hhaauu--rrrraakk,, hhaarrrreerraa eettxxeeeettaann bbiizzii ddii--rreennaakk,, ffaammiilliiaa hhoommoosseexxuuaa--llaakk...... eettaa bbeessttee hhaaiinnbbaatt eerreedduubbaaddiirraa gguurree ggiizzaarrtteeaann.. EEttoorrkkii--nneekkiinn,, ggaaiinneerraa,, bbeessttee ggiizzaarrttee--ttaann “ttrraaddiizziioonnaallaakk” ddiirreenn eerree--dduuaakk ddaattoozzkkiigguu,, gguurreeaann “bbee--rrrrii” iizzaatteerraa..

GGiizzaarrtteeaann jjaaddaa eerrrreeaalliittaatteennaabbaarrmmeennaa ddeennaa,, eesskkoollaann eezzddaa oorraaiinnddiikk iissllaattzzeenn,, oorrddeeaa..EErreedduu ttrraaddiizziioonnaallaa ddaa oorraaiinn--ddiikk iirruuddiikkaattzzeenn ddeenn bbaakkaarrrraatteessttuu lliibbuurruu,, iippuuiinn zzeeiinn iikkaass--ggaaiieettaann.. HHoorriixxee ddaa gguurraassoo kkoo--lleekkttiibboo aasskkoorreenn kkeezzkkaa,, eettaa jjaa--ddaa bbeessttee kkoolleekkttiibbooeekkiinn eellkkaarr--ttuuttaa hhaassiiaakk ddiirraa eesskkoollaakkoo ggaa--bbeezziiaa hhoorriieekk aazztteerrttzzeenn.. EEuurreenniirraakkuurrkkeettaa jjaassoo aassmmoozz ffaammii--lliiaa gguurraassoobbaakkaarrrreekkiinn,, hhaauurraaddooppttaattuueenn gguurraassooeekkiinn eettaahhoommoosseexxuuaalleenn kkoolleekkttiibbooaarree--kkiinn bbiilldduu ggaarraa..

Page 9: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

G

Familia gurasobakarrak adie-razten du, pertsona bakarrak har-tzen duela beregain familiaren pi-sua. Gehienean haurren zaintzaridagokio (bai banandua delako,edo alarguna edo ama ezkonga-bea delako), baina adineko per-tsona baten kargu egiten dena e-re familia eredu honetan sartzenda. ASFAMOGI elkartera jo dugu,Gipuzkoako Gurasobakarren El-kartera. Elkartean 300 partaidedaude eta Gema Artolarekin hitzegin dugu, lehendakariarekin.

Gizarte mailan, familia eredu ho-nen onarpenean izugarrizko aurrera-pausoak ematen ari direla ikusten duGemak. “Geroz eta banaketa gehiagodaudenez, gizarteak geroz eta ‘nor-malago’ ikusten gaitu”. Errealitateanhain ugaria den familia eredu horrek,ordea, eskolan islarik ez duela irudi-tzen zaio. “Eskola eta testu liburuak gi-zartearen atzetik doaz. Eskolan fami-lia eredu klasikoa da agertzen den ba-karra”. Irakasleek gurasoen errealita-tearen berri jakiten ote duten galdetuta,hori aukera pertsonal bat dela nabar-mendu digu Gemak. Normalki guraso-ak irakaslearengana jotzen du,“baina,zoritxarrez, ez haurraren benetakoegoerak kezkatuta, baizik eta kusto-diari lotutako kontuengatik. Tutoreen-gana jotzen da lege mailako eskakizu-nei erantzutearren, alegia, irakasleekadieraz dezaten haurrak ongi daude-la eta gurasoak bileretara joaten dire-la, haurrarekiko ardura badutela”.

Harremanen kultura faltaInternet eta informatika ikastaroak

dira irakasle gehien erakartzen dituzte-nak. Baina, egun, harremanetan, afek-tibitatean formazio ikastaroak jasotzealehentasunezko beharra dela adierazidigu irakasle batek. “Irakasleokedukiez asko dakigu, didaktikaz ereteorian asko dakigu, baina harrema-nez ez dakigu. Eta ahaztu egin zaigugizakiari bere osotasunean begiratubehar zaiola , beregan eragina duteninguru guztiak kontuan hartu beharditugula”. Horiek Itziar Goñiren hi-tzak. Irakaslea da Itziar, Villabonako Er-niobea institutuan, lehen zikloan. Amabanandua ere bada.

Itziarren ustez, lehenik eta behin,gurasoek zintzotasun osoarekin azaldubehar diote irakasleari euren errealita-

Familia gurasobakarrak

tea. Eta laguntza eskatu behar diote se-me-alaba horrentzat. “Ez gaude ohitu-ta, baina jada bada ordua gurasoeklaguntza eskatzekoa”. Familiaren ego-era jakinda, ordea, irakasle askoren jo-kabidea ez omen da egokia izaten: “es-kolan jakiten dutenean bananduenseme-alabak daudela, jada haur ho-riei akats bila hasten dira irakasleak,ea non duten ‘trauma’ edo ‘ondorioa’”.Irakasle askok nahastu egiten omen duikaslearen benetako errealitatea, ira-kaslea pertsonalki bizitzen ari den erre-alitatearekin: “Neronek irakasle asko-rengan ikusi dut, bere bizipenak edoune horretan dituen frustrazioak ikas-learengan ikusten dituela”.

Bananduen kasuan, eskolak eginizan duen beste akatsa, aita ahazteaizan dela dio. Eskolak aitari ere helarazibehar dizkio oharrak, notak, bileradeiak, haurrarentzat aita figura garran-tzitsua delako bere bizitzan, nahizamarekin bizi. Zer ikasi asko legoke,beraz, harremanei buruzko formazioikastaroetan.

Itziar GO IVillabonako Erniobea institutuko irakaslea

Gema ARTOLAASFAMOGIko lehendakaria

Page 10: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

10 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Haur adoptatuen gurasoenelkartea da Ume Alaiak. Eskolaneuren errealitatea kontuan ezizateak zenbaterainoko tragogarratzak sor ditzakeen badaki-te. Beste familia ereduetako ko-lektiboekin biltzera eraman dituhorrek, eskolan ematen den ere-dua aztertzeko. Ez dute adop-zioaren gaia bereziki lantzea es-katzen, eredu ezberdin guztiakkontuan izatea da nahi dutena,familia tradizionala agertzendenean bezain natural.

Jaiotzari buruz galdezkaHaur eskolatik eskuan lan fitxa bat

zutela etortzen hasi ziren seme-alabaketxera. Jaiotzari buruzko lan fitxa batzen, eta gurasoen laguntza eskatzen zi-tzaien betetzeko: jaio zirenean zenbatpisatu zuten, bularra ala biberoia hartuzuten, argazki bat jartzeko, eta halako

xehetasunak eskatzen zituen fitxak.Guraso denek erantzun ezin dituztengalderak dira, ordea. Umezurtztegi ba-tzuetan dokumentazio hori dena ema-terik badute, baita argazkia ere. Besteguraso batzuek haurraren lehen egu-nei buruzko informaziorik ez dute, etaeuren seme-alabaren lehen argazkia 2urterekin aterea da. Nahiz haurroketxetik jakin euren iraganaren eta jato-rriaren berri, ez da une xamurra ikasge-lan lagun denak “nik hiru kilo pisatu ni-tuen” edota “begira nire jaiotzako ar-gazkia” esanaz ikustea, eta eurek fitxaezin izan dutela bete sentitzea.

Eszena hori eskola batzuetan urteroerrepikatzen zela jabetu ziren hauradoptatuen gurasoak. Edota zuhaitzgenealogiko bat osatzeko eskatzen zi-tzaiela, argazki eta guzti. Alegia, eurenegoerara, euren iraganera ez zela ego-kitzen eskolan lantzen zena. Kezka ho-rrekin, Ume Alaiak elkartekoak antze-ko arazoak izan zitzaketen beste elkar-teekin biltzen hasi ziren: banandutakogurasoen elkarteekin, AGIPASErekin

edota SOS Arrazakeriarekin, esaterako.Familia eredu ezberdinetako elkarteokurtebete daramate biltzen, euren kez-kei buruz oinarrizko dokumentu batosatzeko. Ikastolen Elkartearekin etaHezkuntza Sailarekin biltzekoak diragero, euren kezka jakinarazteko. Gura-so gisa hain argi ikusten dituzten hain-bat aspektu jakinarazi nahi dizkieteprofesionalei (bai irakasleei eta baitaedukiak diseinatzen dituztenei ere, tes-tu liburuak ahaztu gabe). Profesionalhoriek baitute gaitasuna adin bakoitze-ko haurrek ulertzeko moduan azaltze-ko gauzak, eta gainera profesional ho-riek direlako gela barruko errealitateaantolatu behar dutenak, haur guztienetxeko errealitatea kontuan edukita.

Naturaltasunez agertzeaEskolari ez diote eskatzen adopzio-

ari gai bezala arreta berezia jartzeko.Besterik gabe, familia ezberdinak dau-dela azaltzea da eskatzen dutena. ElenaElosegik dion bezala, “haurrek ikas de-zatela dagoena, egun ez baita hori era-kusten; egun erakusten dena da dau-den familia eredu askotariko bat”.Irakasleen aldetik sentsibilitate gehia-go behar da horretarako. Rosa Barriokdioenez, “azaltzen ari dena kasu guz-tietara egokitzeko erraztasuna edukibehar luke irakasleak. Esaterako, ira-kasleak esaten badu “haur denak sabe-letik datoz”, jakin dezala ñabarzen,erantsiz “baina gero modu asko daudeguraso izateko edo seme-alaba izate-ko”. Edo haur batek botatzen badu“bada ni hegazkinean etorri nintzen”(nire alabak hala esaten zuen, nahizeta nik behin eta berriz azaltzen nionbere istorioa), irakasleak izan dezalatrebetasuna haur horri erantzuteko“zu ere sabel batetik sortu zinen, nahizeta ez zen Rosaren sabela””.

Irakasleek jarrera ona eta interesa

Haur adoptatuen gurasoakUme Alaiak elkartea

Rosa BARRIO, Eva LANDA, Elena ELOSEGI, Junkal PEREZ,Ume Alaiak elkarteko kideak

Page 11: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

dute familien aniztasuna lantzeko, bai-na material falta da euren kezka nagu-sia. Testu liburuetan eta ipuinetan ez daapenas errealitate hori islatzen. UmeAlaiak elkartean badituzte ipuin gutxibatzuk, eta irakasleek eskuetan dutenguztia eurei pasatzeko eskatzen diete.Junkal Perezen ustez, adopzioari bu-ruzko ipuinak erosteaz kezkatzen dire-nak adopzio gurasoak dira. Junkalekfaltan botatzen du edozein eskolatanmaterial hori egotea, inguruko haurreketa, orokorrean gizarteak, ere jakin de-zan gaiari buruz.

Etxeko tratamendua, ira-kasleak jakin beharrekoa

Guraso bakoitzak irakaslearekinzuzeneko tratua eduki behar du, konta-tzeko “guk etxean modu honetan dara-magu gaia”. Ez baitago orokortzerik; fa-milia bakoitzak bere modura bizi du etalantzen du seme-alabekin adopzioarengaia, jatorria, iragana. Junkal Perezenhitzetan, “lantzeko modua eta aspektuhoriekiko jarrera oso pertsonala da. Ni-re alabaren gelan bada beste hauradoptatu bat, eta bere amarengana jo-an nintzen eurek kontua nola zera-maten jakiteko”. Elena Elosegik norai-no den pertsonala nabarmentzen digu:“irakasleari asko jota zerorrek zeuresemearekin edo alabarekin nola lan-tzen duzun konta zeniezaioke ; bainatestu liburu batean ezin duzu jarri no-

la egin behar den. Bakoitzak bere eradu, eta ezin da orokortu”.

Ikasgelan hankarik ez sartzeko etaetxeko moduak errespetatzeko, ezin-bestekoa da, beraz, irakasleak gurasoeientzutea eta euren errealitate partikula-rraren berri jakitea. Baina kontu osopertsonala ere badenez, besteen bizi-tza pribatuan muturrak sartzera iristekoarriskua ere badago. Kaleko jendea gal-dezka hasten denean, Rosa Barriok tar-teka eduki omen du sentsatzio hori,“gure seme-alabak edonoren seme-alaba izan balitezke bezala. Badirudihaurrari trazu desberdinak ikusteakbaimena ematen diola edonori hau-rraren iraganaz galdezka hasteko.Beste edozein haur ikusita ez diraamari gauza pertsonalak galdetzenhasten. Gure kasuan ere, gauza asko

gu eta seme-alabaren arteko istorioa-ren parte dira, ez dutenak zertan pu-bliko izan”. badakite intentzio txarrezere ez dutela galdetzen. Gainera, jen-dea ohitzen ari omen da beste trazueta-ko haurrak ikustera, eta gero eta gutxia-go geldiarazten omen dituzte kalean.

Haurrak aurpegi desberdi-nen aurrean

Haurrak, ikaskideak, helduak bai-no askoz ere azkarrago ohitzen omendira trazu desberdineko ikaskidea ikus-tera. Naturaltasunean lezio ederra ema-ten digute haurrek helduoi. Dena den,“arazo gehiago dituzte azalbeltzekohaurrek” zehazten du Junkal Perezek;“alaba txikienaren gelan (bera txina-tarra da) bada Hegoamerikako muti-ko bat, beltzarana dena, eta arazoakditu”. Orain dela gutxi guraso batek el-kartera deitu omen zuen, estutasunakjota, azalbeltzeko semea jolas orduanbaztertzeaz gain, jo ere egiten zutelakogelakideek. Haurrek beti aurkitu beharizaten dute berezitasun bat irrirako ai-tzakia izateko: betaurrekoak direla, be-larri zabalak direla, kiloak direla... etaberaz, gurasook badakite euren seme-alabengan bilatuko duten aitzakia tra-zu desberdinena izan daitekeela. “Ha-sieran min izugarria egiten du begira,txinatarra da” entzuteak, mesprezuzesaten baitute” kontatzen du Junkal Pe-rezek. Elena Elosegi bat dator, baina ezzaio ahazten trazu desberdinak dituenbere alabak behin parkean esan ziona:“begira, ama, beltza da, ez zait gusta-tzen”. Elenak dionez, “haurrak hala-koxeak dira, eta haur denak ,gainera”.

GGAIAFamilia ereduaketa eskola

Familia bakoi-tzak beremodura bizi dueta lantzen duhaurrarekinadopzioarengaia.Irakasleaketxeko moduenberri jakinbehar du.

Page 12: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

12 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Familia homosexualak betidanikegon izan dira eta gaur ere egon ba-daude. Baina ez dira agerikoak. Zerkeragiten du ikusezintasun hori?

Olga.- Familia homosexualek so-rrera askotarikoak izan ditzakete. Bate-tik, beste harreman heterosexualetatikekarritako haurrekin osatzen diren fa-miliak daude; bikote homosexual batelkartzen da, eta nukleo berri horretaralehengo harreman heterosexualetiksortutako haurrak ekartzen dituzte.Beste sorrera modu bat adopzioa da.Baina adopzioaren kasuan, legez, ho-

mosexual bikote batek ezin du haurrikadoptatu haurren jatorrizko herrialdegehienetan (esaterako, Txinan). Beraz,adopzioa guraso baten izenean egitenda eta eskolako paperetan ere familiamonoparental bezala agertzen da. Fa-milia osatzeko hirugarren modua intse-minazioaren bidez haurrak ekartzeada. Nik uste datozen urteetan eraginikgehien izango duena horixe dela, intse-minazio bidez haurdun gelditzen direnemakumeek jada apustu bat egiten bai-tute agerian izatearen aldetik. Nahiz etaegun Euskal Herrian oso gutxi izan, eu-ren eskutik etorriko da familia kontzep-tu berri hori eskolan sartzea.

Zer garrantzi du eskolan familiahomosexualak agerikoak egiteak?Zer garrantzi du, esaterako, haurra-ren eskolako agiri ofizialetan bi amadituela agertzeak?

Olga.- Funtsezkoa da bai haurrarenheziketarako, baina baita eskolarentzatberarentzat ere. Azken finean, bi alde-ak daude inplikatuta, eta beraz, bi alde-ak dira aberasten direnak.

Bestetik familia homosexualak es-kolan agerian izatea oso garrantzitsuada,haur gay eta lesbianentzat ere errefe-

rente izateko. Ez baitugu ahaztu behar,gu haurrak ere izan ginela. Homosexua-la esaten dugunean, beti irudikatzen du-gu nerabezarotik aurrerako jendea. Eta,aldiz, esan genezake eskolan ere %10homosexuala dela, bai haurren arteaneta baita irakasleen artean ere. Haurrekerreferenteak behar dituzte, beti bakar-dadean eta isolatuta senti ez daitezen,bestela lekuz kanpo sentitzen baitira.

Javier.- “Heterosexualitatearenpresuntzioa” deitzen zaio horri. Alegia,“guztiok gara heterosexualak, kontra-koa frogatzen den arte”. Presuntzio ho-rrek sekulako gatazkak dakartza, batezere homosexuala den mutiko edo nes-kato batentzat. Aldiz, guraso homose-xualen erreferentzia hori edukiz gero,edo jakinez gero zure irakasle bat ho-mosexuala dela, normaltasunez bizi-tzeko pauso bat izan liteke.

“Heterosexualitatearen presun-tzio” hori zertan antzematen da es-kolan?

Javier.- Adibidez neska bati “zeinmutil gustatzen zaizu?” galdetzen zaio-nean. Edo txangoetan, logelatan nes-kak neskekin eta mutilak mutilekin jar-tzen direnean, “badaezpada, sexu ha-rremanik egon ez dadin”; alegia, nes-ken artean edo mutilen artean sexu ha-rremanik ez balego bezala. Arazoa dapresuntzioarena ez dela kontzientekiegiten den gauza bat, ez da gogo txarrezegina, jendeak ez du nahita egiten, etahor dago tranpa.

Homosexualak diren irakasleakere ez dira agerikoak.

Olga.- Garen bezala azaltzeari da-gokionez, irakasleok geronek ere askodugu egiteko. Gainera, hezkuntza sis-tema publikoan behintzat, lan hitzar-menean jasota daude gure eskubideak,eta gero geroni gara eskubide horiekerabiltzen ez ditugunak. Esaterako, bi-koteak ebakuntza duenean baja hartze-ko eskubidea dugu, baina askok beste ai-tzakiaren baten bidez hartzen dituegunak, bikotea nor duen ez esateagatik .

Javier.- Ezin diogu inori eskatu ho-mosexualitatea normaltzat hartzeko,geronek ez badugu onartzen eta nor-maltzat jotzen geure burua. Jakina, sor-

HomosexualakGehitu kolektiboa

Jose Javier HUERTA eta Olga ALARCONGehitu elkarteko hezkuntza lan taldeko kideak

Familia eredutan gutxienikusten dena homosexualena da;baina ez gutxi direlako, agerianez daudelako baizik. Ikasgelanere errealitate hori ezkutatuegiten da, etaahaztu egiten zai-gu haur asko eta asko homose-xualak direla eta ez zaiela erre-ferenterik eskaintzen, horreksorrarazten duen isolamendusentsazioarekin. Gehitu ko-lektiboko Olga eta Javierrek eu-ren ikuspuntua eman digute.

Page 13: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

gin gurpil bat da: gizarteak onartzen ezduenean homosexualitatea, ez da erre-za zeure burua onartzea eta gizarteanzaren bezala agertzea.

Olga.- Eskola komunitateak pentsa-tu behar du oraindik jende askok ez due-la esaten homosexuala denik. Horrekzerbait adierazten du; horrek esan nahidu ez gaudela hain eroso eskolan, eta es-kolak ez gaituela hain ondo hartzen.

Javier.- Ez da eskolaren arazoa soi-lik. Gizarte oso baten arazoa da, esko-lan bere isla duena.

Olga.- Baina eskolak badu etorki-zunarekiko ardura bat, beste erakundebatzuk ez dutena.

Zenbaiten ustez, homosexualazarela ez dago zertan esanik, hetero-sexualek ere ez baitute euren buruahala aurkezten.

Olga.-Kontua ez da zure burua aur-keztu behar duzunik, esanaz: “homo-sexuala naiz”. Kontua da ez duzula ez-kutatu behar, normaltasunez azaldubehar duzula zarena. Lankideak sena-rraz hizketan ari direnean, heterose-xualak direla esaten ari dira. Niri galde-tzen badidate: “ezkonduta al zaude?”,nire benetako erantzuna da “ez, ezindut neskarekin ezkondu”. Hori ez da al-darrikapen bat egitea, hori da egia ezezkutatzea, besterik gabe.

Javier.- Nik orain arte neutroz hitzegiten nuen, “nire bikotekidea” esatennuen. Aurten institutu berrira etorri naiz,lankide berriak nituen, eta froga egindut: “nire mutila” esaten hasi naiz. Etakonturatu naiz ez dela ezertxo ere gerta-tzen, lankideek natural hartzen dutela.

Olga.- Eta horrekin erreferente iza-tea lortzen duzu, esaterako, orain arteadierazi ez duten irakasleentzat, edoikasle asko eta askorentzat. Halakoprozesuak oso garrantzitsuak dira ho-mosexualtasuna “normaltzat”, natural-tzat jotzeko. Ez ezkutatzearena, denokegin behar genuke.

Homosexualitatea nola landu izanda eskolan?

Javier.-DBHn heziketa sexuala lan-tzen denean, homosexualitatea gai be-rezi bat bezala lantzen da. Eta ez delagai berezia aldarrikatu nahi dut.

Olga.- Sexu esparruan kokatzengaituzte eta homosexualitatea ez da se-xu kontua. Homosexualitatea izatekoera bat da, eta hor afektibitatea, maita-suna, bizipenak ere sartzen dira. Kon-tua ez da sexualitatea lantzea eta horrenbarruan gu aparte aztertzea. Literaturanere homosexualak badaude, historianere bagaude, filosofian ere bai, eta horiizkutatu egiten da. Bizitzarekin zeriku-sia duten gauzek eta, oro har, gai guz-tiek, denok “berdintzat” hartzen gaituz-te (alegia, “denak heterosexualak ga-ra”), eta gero sexualitateaz hitz egitendenean, orduan agertzen dira homose-xualak, eta horrela, badirudi sexu kon-tua soilik dela.

Nola landu behar litzateke?Olga.- Errealitatean gertatzen dena

azaltzeko ez duzu gai batean berezikilandu beharrik. Esaterako, familia lan-tzerakoan, fitxatan edo marrazkian be-ti agertu ohi da aita eta ama edo ama batsoilik, eta haurrei sekula ez zaizkie es-kaintzen egon badauden beste auke-rak. Jakina, aitzakia betikoa da: “bainanon daude, bada, familia homosexualhoriek? Haur txikiekin ezin da eurenerrealitatetik kanpoko konturik landu,ezin baitute ulertu”. Horren erantzunada, askotan ez dakigula haur horienetxeko errealitatea zein den ere, gura-soek normalean agerian uzten ez dute-lako. Sorgin gurpil bat da azkenean.Gurasoak ez du agerian utzi nahi seme-alabak irainik eta estigmatizaziorik ja-san ez dezan , baina hala irakasleak ereez dira jabetzen haur horren egoeraz.

Gehitu kolektiboaren barruan hez-kuntza lantaldea sortu zenuten orain biurte. Zeri eman diozue lehentasuna?

Olga.- Gure ustez premia larrienaduen adinari begira hasi gara lanean:Bigarren Hezkuntzari begira. Oso larri-

tuta baikaude datu batzuekin: EuskalHerrian ez dago halako inkestarik, bai-na espainiar estatuan, esaterako, nera-bezaroko suizidio kasuetan, homose-xualen suizidio kasua lau aldiz biderka-tzen da. Halako kopuruek adieraztendute zer sufrimendu dagoen gazte askoeta askorengan.

Javier.- Adin horri begira, liburuxkabat prestatu dugu, oraintxe inprentatikatera berria dena. “Homosexualorientazioa”du izena, eta 26 galdera di-tu. Eskolatan banatuko dugu. Baina li-buruxka ez dugu ikasleentzat bideratu,irakaslearentzat baizik, aipatu dugunkontzientzia hori sor dadin irakasleen-gan. Euren burua lantzeko materiala da,errealitate hori badagoela jabe daitezen,eta gero kontuan eduki dezaten egune-roko dinamikak planteatzerakoan.

Olga.- Bigarren Hezkuntzari eran-tzuteko premia gorria ikusi dugu, bainaargi dago errealitate hori Haur Hezkun-tzatik hasita landu behar litzatekeela.Guraso homosexual batzuekin harre-manetan gaude, eta gure hurrengo pau-soa izango da familia horien haurrek es-kolan sarrera ona eduki dezaten lantzea

Zuek ari zarete lanean. Baina ezda homosexual kolektiboaren ardurasoilik izango, ezta?

Olga.- Eusko Jaurlaritzan GizarteGaietarako Sailetik aurrerapausoakikusten dira bikote legea dela edoadoptatzeko eskubidea dela. Pentsa-tzekoa da neurri horiekin guztiekinerrealitate bat eskolara doala. Baina ge-ro ikuspegi eta oinarri horiek guztiakHezkuntza Sailean ez dira planteatzen.Hezkuntza Sailak gobernu horren poli-tikarekin koherentea behar du izan.Hezkuntza Sailak formazio proiektuak,aurrekontuak eta errekurtsoak jartzenez baditu , oso nekez aterako da politi-ka integratzaile bat arlo horretan.

GGAIAFamilia ereduaketa eskola

Page 14: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

14 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

bernardaucouturier

E

Egin, egin, egin esaten du

gizarteak eta ez dago haurraren

ulerkuntza eta entzuketaren

filosofiarik

Psikomotrizista eta praktika psikomotrizitatearen sortzailea

Page 15: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

Page 16: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

16 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

bernardaucouturier

E

Zer da zuretzat psikomotrizita-tea?

Modurik sinpleenean esanda, mu-gimenduaren eta psikismoaren artekoerlazioa azaltzen duen terminoa. Hau-rraren kasuan, termino horrek agerianjartzen du haurraren garapen psikolo-gikoan mugimenduak duen garrantzia.Hau da, psikomotrizitateak gorputza-ren mugimenduaren bidezko haurra-ren garapenean jartzen du arreta. Hau-rraren garapen psikologikoa gorputza-ren mugimenduaren bitartez ematenda. Gorputzaren bitartez, baina kanpo-ko munduarekin harremanetan.

Nolako eboluzioa izan du psiko-motrizitateak bere sorreratik gauregun arte?

Eboluzio interesgarria egon da. Etaeboluzio hori, nahitaez, 68ko maiatze-tik pasatzen da. Garai hartan adieraz-pen askatasuna maila guztietan egonzen, baina askatasun hori pixkanakamurriztu egin da. Nahiz eta gaur egunideia zoragarri haiek oraindik egon ba-dauden, buruan soilik gelditu zaizkigu,ez praktikan, ez eguneroko bizitzan. Ezdute aplikazio praktikorik gure egune-rokoan.

Oso zaila da berrikuntza pedagogi-koa gauzatzea. Aurrerapausoak emangenituen, baina gero gelditu eta atzera-ka joan gara. Begira Frantzian zer eginzuten instituzio freinetiarrarekin. Frei-net formazio ofizialak errekuperatu du,eta haren filosofia eta pedagogia dese-

Praktika psikomotrizitatearenaita da Bernard Aucouturier fran-tsesa. Euskal Herrian jarraitzaileasko ditu, Bergarako UNEDekoPsikomotrizitate Eskolaren ingu-ruan mugitzen direnak, batik bat.Eskola horrek behin baino gehia-gotan ekarri izan du Euskal Herri-ra, eta iaz ere Gasteizen azaroa-ren hasieran ospatu ziren jardu-naldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko ire-kian hezia izan zen. Aita irakasleazuen eta antzerkia asko gustatzenzitzaiona. Freineten laguna zen,eta haren pedagogia jarraitzenzuen. Ama, berriz, ezkerreko mili-tantea zen, gai sozialekin oso kon-prometitua zegoena eta politikanmurgildua zebilena. Giro horretan,gurasoek inoiz ez zuten behartueskolara joatea, eta nahi zueneanjoaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia daeta urte askotako eskamentua du.Arlo teorikoan zein praktikoan jar-duna da. Liburu berri bat argitara-tzekoa da laster: Praktika psiko-motrizitatean soilik zentratu ga-be, haurraz, pedagogiaz eta hezi-tzaileen jarreraz asko hitz egitendu liburuan. Grau argitaletxeak ja-rriko du gure eskuetan gutxi barru.

Uste dutgaur egun ezzaiola behar

adinakogarrantzirik

ematengorputzaren

mugimenuarenbidezko garapenpsikologikoari.

Ezagutzakognitiboarigarrantzi

handiagoa ematenzaio, gehiegibaloratzen da

alderdikognitiboa

Page 17: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

gin ditu. Egun ez da existitzen.Freineten pedagogiak bazituen be-

rrikusi eta aldatu beharreko gauzak,baina gauza da filosofia desagertu dela.Jada ez dago mugimendu pedagogiko-rik Frantzian.

Zenbat baliosten da psikomotri-zitatea gaur egun?

Uste dut gaur egun ez zaiola beharadinako garrantzirik ematen gorputza-ren mugimenduaren bidezko garapenpsikologikoari. Ez da kezka pedagogi-koaren ardatz. Egun ezagutza kogniti-boari garrantzi handiagoa ematen zaio.Nire irudiko, gehiegi baliosten da alder-di kognitiboa eta emozioekin, jolasare-kin, ekintzarekin zerikusia duen oromugatzen du. Eta sarritan ez gara

ohartzen ar-lo

kogni-tiboa gorpu-

tzarekin eta kanpoko munduarekindugun harremanaren bitartez garatzendela. Haurrak duen lehen ezagutza ezda kognitiboa, korporala baizik.

Presioak daude gurasoen eta insti-tuzioen aldetik haurra ahal den azka-rren irits dadin gizaki kognitibo etaafekturik gabekoa izatera.

Zergatik uste duzu ez zaiola ga-rrantzi handiagoa ematen?

Lehendabizi, mundu arrazional ba-tean gaudelako. Bertan, haurrak bere-hala bihurtu behar dira heldu. Segituanpentsatu eta jokatu behar du heldu ba-tek bezala. Ahaztu egiten dugu haurrakbere benetakotasun eta berezitasunpropioa duela eta ez duela helduarena-rekin zerikusirik. Haurraren heldutze

bat dago. Jakina haurrak heldu bat be-har duela garatzeko, baina ez diezaiolapresarik sartu.

Haurraren originaltasunari dago-kionez, espresioz, emozioz eta akziozbetetako gizakia da; hori da haurra.

Bestalde, egia da gure gizarteanhaurrek enbarazu egiten dutela; gura-soei enbarazu egiten diete, irakasleeienbarazu egiten diete… ez daukatela-ko direna izateko eskubiderik, beneta-koak izateko eskubiderik.

Nola eman geniezaioke horribuelta?

Benetan, eskolan beharko litzate-keen iraultza da haurra ebidentzian jar-tzea bere emozioekin. Eskolan, oroko-rrean, ez guztietan, ez dira kontuan har-tzen emozioak eta haurraren bizitzaemozionala. Zenbait hezitzailek ulertudute haurrari hitza eman behar zaiola,baina orokorrean, haurrari ez zaio hi-tzik ematen. Ez zaio uzten bere emozio-ak, beldurrak adierazten. Emozio horiedonolako adierazpenaren bidez,ahozkoa zein ez ahozkoa, agertzen ezbada, barruan erreprimituta gelditzenda, eta horrek ez dio uzten haurrariikaskuntzara bideratuko duen lasaita-suna eskuratzen eta mundura ireki-tzen. Eta hori da arazo handiena, baitapraktika psimotrizitateari buruz hitzegiten ez badugu ere. Praktika psiko-motrizatateaz haratago ere haurra bereoriginaltasunean errespetatu behar da.

Egia da guregizartean haurrekenbarazu egitendutela; gurasoeienbarazu egitendiete, irakasleeienbarazu egitendiete ezdaukatelakodirenak izatekoeskubiderik,benetakoak izatekoeskubiderik

Page 18: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

18 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

E

Bere emozioak adierazten utzi beharzaio, haurra batez ere emozioz beteta-ko gizakia baita.

Zer desberdintasun dago emo-zioak adierazten uzten zaien eta uz-ten ez zaien haurren artean?

Emozioek bere baitan dutena erre-primitzeak gorputza ezegonkortzen dueta gorputzaren funtzioak ezegonkor-tzera irits daiteke, hala funtzio begetati-boak nola harremanekoak (ibili, gau-zak hartu…).

Aldi berean, emozioak gordetzeakfuntzio psikikoak ezegonkortzen ditu.Zeren haurrak ez baitu kanpoko mun-dua den bezala ikusten. Barruan dituenemozio desitxuratuen bitartez baino ezdu ikusten mundua. Kanpoko mun-duaren ikuspegi murriztua dauka. Izanere, emozioak bere baitan bilduta edu-kitzean, bere egonezin emozionaleanzentraturik egongo da eta kanpokomunduari itxita. Ondorioz, mundu ho-rrekin duen harramana oso murritzada; bai komunikazio gaitasunean, baiburuko irudiak mugitzeko gaitasune-an, bai gaitasun kognitiboetan. Nire-tzat, hemen garrantzitsua den kontzep-tu bat agertzen da: dezentrazioa.

Zeri deitzen diozu dezentrazioa?Dezentrazioa kanpoko mundua-

ren eta norbanakoaren arteko distan-tzia jakin bat hartzeko gaitasuna da. Ni-ri dagokidanaren eta kanpoko mun-

duaren artean banaketa garbia egitekogai baldin banaiz, ni naizenaren etakanpoko mundua denaren artean, osoerraz azter ditzaket kanpoko mundua-ren parametroak. Haatik, kanpokomundua nire emozioen eskakizunenbitartez soilik ikusten baldin badut, aregehiago, isilarazi egin diren emozioeneskakizunen bitartez, ezin dut kanpo-ko munduaren analisirik egin. Oso ba-rruan nago, nire afektuetan oso zentra-tua, eta beraz, ezin dut mundua objekti-botasunez ikusi.

Haurrari dezentrazio bide horretanjoan dadin laguntzeko, oso kontuanhartu behar den prozesu pedagogikobat dago. Bertan, praktika psikomotri-zitatea oso bitarteko ona da. Eskola ba-rruan beste bitartekoekin batera erabildaitekeen tresna da.

Nola gauzatzen da praktika psi-komotrizitatea? Esplika iezaguzu la-burki.

Haurrari heldutasun psikologiko-ko ibilbide bat egiten laguntzen zaioekintzatik eta jolasetik abiatuta. Bestemodu batera esanda, egitearen plaze-retik abiatuta.

Hori marko konkretu eta zehatz ba-tean garatzen da, hots, psikomotrizitatearetoan eta ordubetean. Bertan bi txo-ko daude eta horietan haurrak inbestidezake. Horrek ahalbidetuko dio hau-rrari gorputzaren plazer libretik hiz-kuntzaren edo irudiaren bidez adieraz-

bernardaucouturier

Munduarrazional bateangaudenez, haurrakberehala bihurtubehar du heldu.

Segituan pentsatueta jokatu behardu heldu batekbezala. Ahaztuegiten dugu

haurrak berebenetakotasun eta

berezitasunpropioa duela

etaez duela

helduarenarekinzerikusirik

Page 19: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

teko plazerera pasatzea. Hau da, gor-putzetik hizkuntzara doan heldutasunibilbidea egiten du.

Heldutasun ibilbide horrek haurra-ren eboluzioa laburbiltzen du gutxi go-rabehera hiru urtetan zehar. Horrega-tik, praktika psikomotrizitatea egitendutenean oso azkar eraldatzen dira,heldutasun ibilbide bat eginaraztenzaielako denbora gutxian.

Horri guztiari, noski, hezitzaileareneta haurraren arteko erlazioaren kalita-tea gehitu behar zaio. Arreta, entzume-na, prest egotea, komunikazioa etaproposamenen argitasuna gehitu be-har zaizkio. Hezitzaileak ere segurta-sun testuinguru horren parte izan behardu. Horrek ez dio mugatzen hezitzaile-ak memento konkretu batean mugakjartzea eta “hori ez egin” esatea. Zenbateta gehiago errespetatu haurra, orduaneta errazago onartuko du hezitzailea-ren ezezkoa. Zeren ez baita hezitzailea-ren sadismotik datorrez ezezkoa. Hau-rrari bere pentsamenduaren egiturake-ta sinbolikoa garatzen laguntzen dionezezkoa da. Hau da, ez da diziplinazkoezezkoa, ezezko egituratzailea baizik.Hezitzailearen egiturazko estalkia dei-tzen diot horri.

Hezitzailearen jarrera oso garran-tzitsua da. Zer ezaugarri azpimarra-tuko zenuke zuk?

Komunikazioa da funtsezko ezau-garria. Baldintza hori ezinbestekoa da.Komunikazioa, noski, norbait entzunadenean sortzen da, ez bestela. Hezitzai-leak haurrari hitza eman behar dio etabere buruaz mintza dadin lagundu be-har dio, horrek lagunduko baitio hau-rrari idatzizko komunikazioari gustuahartzen.

Idazketaren ikaskuntza guztiak hi-tzaren eta komunikazioaren ikasketa-tik pasa behar du ezinbestean.

Praktika psikomotrizitatea landual liteke gazteekin eta helduekin?

Haur Hezkuntzan eta Lehen Hez-kuntzako 1. mailan lantzen da, hor dau-ka bere osotasuna. Zergatik? Aktibitateguztiak ez direlako egokiak adin guz-

tietarako.Praktika psikomotrizitatea ekintza-

rako eta jolasteko plazer bezala ulertu-ta, bitarteko ezin hobea da haurrari be-re estualdiak arintzeko. Estualdia nire-tzat ez da gutxiesgarria edo peiorati-boa, denok bizi izan baitugu.

Haurraren estualdiak gutxi gorabe-hera 7 urtetik aurrera arintzen dira.Haurraren garapen psikologikorakogarrantzitsua den etapa horretan, 6-7urte arte proposatzen zaizkio jolasaketa ekintzak eta hor hartzen du garran-tzia praktika psikomotrizitateak.

Egia da geroago ere haurrak arazo-ekin aurkitzen direla: jarrera arazoak,ikasteko arazoak… Berriro adierazpenemozionalaren gabeziarekin egitendugu topo. Kasu horietan praktika psi-komotrizitatea erabil daiteke, baina tal-de txikietan soilik. Horrela, Lehen Hez-kuntza osoan praktika daiteke praktikapsikomotrizitatea, baina modu bere-zian eta talde txikietan baino ez.

7 urtetik aurrera haurra beste adie-razpen modu batzuez balia daiteke be-re garapen prozesuan: antzerkia, musi-ka, aktibitate kolektiboa… adierazpenartistiko guztiak. Askoz ere zehatzago-ak eta bideratuagoak dira. Esate batera-ko, ez da ahaztu behar kirol aktibitatekolektiboa funtsezkoa dela Lehen Hez-kuntzan. Kasu horretan, garrantzitsuada kirola egiterakoan erabiltzen denpedagogia. Zeren kirol kolektiboa pla-

Hezitzailea-ren jarreragarrantzitsua da.Izatearen etairakastearenplazerean oinarritubehar du. Pentsazer esan nahi duenizatearen etairakastearen plazerhorrek hezitzaileenprestakuntzan;zerbaitpotoloa

Page 20: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

20 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

zera elkarrekin hartzeko da, ez besteakkanporatzeko. Hori da filosofia. Futbo-lean jokatzen dugunean ez dugu ha-maikak hamaikaren aurka jokatzen,22k jokatzen dugu, denok elkarrekin.Kontzeptu hori garrantzitsua da.

Bada, hori gizarte osoari esplikatubeharko litzaioke.

Noski, eskola gizartearen isla bainoez da. Are gehiago, pedagogia gizartea-ren isla dela esango nuke.

Praktika psikomotrizitateko ge-lan modu batera jokatzen da, bainahortik at, beste geletan, beste modubatera. Nola ikusten duzu koheren-tzia falta hori?

Praktika psikomotrizitatearen kon-testua, maila pedagogiko hezitzailean,Haur Hezkuntza osora hedatu beharda. Zeren heldutasun ibilbidea ez baita-go praktika psikomotrizitateari atxiki-tuta soilik. Haur eskola guztietan ain-tzat hartu beharko litzatekeen heldua-sun ibilbidea da. Gorputzetik hizkun-tzara, ekintzatik sinbolizaziora, eszen-trikoa izaten laguntzeko gaitasuna, ho-ri da heldutasun ibilbidea.

Edozein modutan, eskola batean ezda beharrezkoa metodo bat, baizik etahezitzaileak hartu behar duen bidearinorabide bat ematea. Garrantzitsuagoada jarrerak lantzea metodoak baino.

Egia da praktikan zailtasun handiakdaudela praktika psikomotrizitateareneta gela arrunteko praktika pedagogi-koaren artean koherentzia lortzeko.Psikomotrizitate ikastaroa egiten dutenhezitzaileek koherentziari buruzkomintegi bat egin ohi dute. Bertan, bi ur-teko prestakuntzan ikasitakoa eskolanpraktikan ezartzeko garaian zerekin to-patu diren komentatzen dute. Eta de-nek aipatzen dute lankideekin eta insti-tuzioarekin nolako zailtasunak dituz-ten. Ikastaroa egin ondoren, haurrakbeste modu batera ikusten dituztelaesaten dute, beste modu batera lan egi-ten saiatzen dira, baina hortik aurreraezin dute ezer egin.

Zentro askok praktika psikomotri-zitatearen eskaintza egiten dute matri-kulak erakartzeko, baina gero barruanez dago koherentziarik.

Zenbait kasutan eskolaren edo bes-te instituzioen presioak ere oztopatuegiten du, baina presio handiena filoso-fia aldaketa da. Zuk ideia bat eduki de-zakezu eta araudi bat egin. Baina gero,filosofia soziala dago, ez instituzionalasoilik, ez gobernuarena soilik, baiziketa gizartearena. “Egin, egin, egin” esa-ten du gizarteak eta ez dago haurrarenulerkuntza eta entzuketaren filosofia-rik. Beraz, filosofiak huts egiten due-nez, beste guztiak ere huts egiten du.Zeren nik ez badut zerbaitetan sines-

E

bernardaucouturier

Benetan, eskolan beharko

litzatekeen iraultzada haurra

ebidentzian jartzeabere emozioekin.

Haurrari bereemozioakadierazten

utzi behar zaio,haurra batez ere

emozioz betetako gizakia

baita

Page 21: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

ten, ez du elementurik eraikitzen horiegiteko.

Psikomotrizitate ikastaroa egitendute hezitzaileek haurra beste modubatera ikusten dutela aipatu duzu.Zer dute ikastaro horiek?

Prestakuntza pertsonala. Presta-kuntza hori lantzen da eta eraldatutaateratzen dira. “Profesional bezala, jadabeste leku batean nago” esan ohi dute.Haurrari begiratzeko modua aldatzenzaie.

Irakasle eskoletan prestakuntzapertsonala ez dago diseinu kurrikula-rrean sartuta, ezta pentsatuta ere. Ez dutesaten zer-nolako prestakuntza pertso-nala egin behar den, horrek ez dio axo-la, baina gutxienez planteatu egin be-har da, eta egun egon behar duenik ereez da planteatzen. Hori akats handia da.

Planteatzen dugun hori ez da utopi-koa. Irakasten duten pertsonen eralda-keta bat eskatzen du eta hezitzaileen-tzat zer den garrantzitsua definitzea.

Etorkizunera begira, zein dira psi-komotrizitatearen ikerketa ildoak?

Ikerketa norabide batean bainogehiagotan doa. Batetik, praktika psi-komotrizitateak haurrari buruzko iker-keta bat irekitzen da: zer den haurra.Beste modu batera esanda, haurrarengarapen psikologikoaren ulermenagorputzaren eta ekintzaren bitartez.Gertaera horrek haurrari eta hezitzaile-ari haurraren sozializazioaren bilaketa

eta ikerketa irekitzen dizkie.Izan ere, niretzat eskolak haurra hi-

ritar bezala prestatu behar du. Aldi be-rean, funtsezko aktibitate kognitiboakere prestatzen dizkio, ahaztu behar ezdirenak, noski.

Norabide berean doan beste iker-keta ildo bat eta profesionalen presta-kuntzan asko aipatzen ez dena hezi-tzailearen jarrera da. Izatearen eta ira-kastearen plazerean oinarritu behardu. Pentsa zer esan nahi duen izateareneta irakastearen plazer horrek hezitzai-leen prestakuntzan; zerbait potoloa.

Zeren gaur egun irakasle edozeinizan daitekeela pentsatzen da. Edukiakbaldin baditu eta buru argia, irakasleizan daiteke. Eta ez. Beharrezkoa daprestakuntza pertsonala izatea, ezin-bestekoa da.

Gaur egunirakasle edozeinizan daitekeelapentsatzen da.Edukiak baldinbaditu eta buruargia, irakasleizan daiteke. Eta ez.Beharrezkoa daprestakuntzapertsonala izatea,ezinbestekoa da

Page 22: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

22 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Ekarpena

asmatu behar; antzezpena zaintzenIxabel Agirresarobek lagundu die. Mu-sika, berriz, Oiartzungo Musika Txoko-ari esker lortu dute, hainbat kontinente-tako musika hautatu beharra izan baitu-te. Horretan Juan Mari Beltran eta IñakiEguren musikariek lagundu diete. Az-piegitura jartzeaz eta kontaktuak egite-az LANKU zerbitzua arduratu da. LAN-KU Bertsozale Elkarteko zerbitzua da,bai bertsolariak kontaktatzeko eta baiformatu bereziko saio hauek eskain-tzeko lana egiten duena.

Bertsoa haurrentzat era-kargarri

Zaila da bertso saio arruntekin hau-rrengana iristea. Saioetan gaiak eta ber-tsoak entzule helduari zuzenduta dau-de eta hori guztia hieroglifiko errimatubat soilik izan daiteke txikienentzat.“Mahoma ez badoa mendira, mendiadoa Mahomagana”, horixe bertso an-

Bertso antzerkiaren formulaerreakzio kimiko hau sortunahian asmatu dute: 6 urtetik12ra bitarteko haurrari belarriertzean bertso bat jartzea etagozatzea, hitza jolas dibertigarrigisa kateatzea. Ekainetik honaeskaini dituzten emanaldietanzientifikoki frogatu dute umore-aren ukendu eraginkorra delabertso antzerkia. Bertsoa osodosi txikian du, hitzezko elkarriz-ketak dira nagusi.

Agertokian hiru bertsolarikhamaika pertsonaiaren larruan-jarduten dute: Xabier Sukia, IbaiEsoain eta Gorka Toloxa dira ber-tsolari-antzezleak. Ordubeteanmunduan barrena bidaiatzeraeramaten dute ikuslea.

Ekainean estreinatu zuten Inaxito-ren Ametsak bertso antzerkia, eta or-dutik 20 herritako areto edo eskoletaneskaini dute emanaldia. Hiru bertsolarigazteen ideia izan zen ikuskizuna. Hi-rurak ere antzerkizaleak dira, parte har-tu izan dutenak herri mailako antzezla-netan. Xabier Sukiaz, Ibai Esoainez etaGorka Toloxaz ari gara. Gidoia ere eu-rek egin zuten, Joxe Luis Urdangarinbertsolariaren laguntzarekin. Gero, or-dea, testua agertoki gainera eramaten

Inaxitoren ametsak bertso antzerkia

tzerki honen filosofia. Bertsoa erama-tea haurrengana, eurentzat interesgarridiren gaiei buruz jarduteko, eurek era-biltzen duten hizkeran eta eurek uler-tzeko moduko arrazoiekin.

Ez dute bertso betekadarik sortunahi, ordea. Askorentzat bertsoak en-tzuten dituen lehen aldia izango denez,gozatzeko adinako dosi txikian sartudituzte bertsoak. Haurrentzat ezagu-nak izan daitezkeen doinuak hautatudituzte, eta puntuak oso bisualak dira,mugimenduaren bidez laguntzen di-tuztenak, istantean barneratzeko. Eus-karaz ulertzeko zailtasunak dituzte-nentzat ere ez da zaila haria jarraitzea,ekintzak laguntzen baitio hitzari.

Ametsetan munduan ba-rrena

Inaxito lo seko gelditu da geografia-ko liburuaren aurrean. Ametsetan,

Page 23: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

munduko mapan irakurtzen zituen he-rrialdeetara egingo du bidaia. Konti-nente bakoitzean xelebrekeria bat ger-tatuko zaio, eta bertako pertsonaia tipi-koren bat ezagutuko du, tarteka bertso-tan ere mintzatzen dena. Inaxitok hau-rren laguntza beharko du estutasuneta-tik irteteko.

Bideokliparen aroko haurrak ez as-pertzeko, erritmo biziko esketx labu-rrez osatu dute ordubeteko ikuskizuna.Formatua oso bisuala da. Agertokianelementu berriak azaltzen dira aldiro.Ekintza asko dago, eta gehiegikeriakbegi-zabalik edukiko du jendea. Umo-rea egoeretan topatu dute, baina baitapertsonaia bakoitzaren hizkeran ere.Ikuslea ikuskizunaren parte izan dadinsaiatu dira, galdera zuzenak eginez edopertsonaiak oholtzatik jaitsi eta entzuleartean murgilduz. Une batean aretoosoa “Taichi” egiten jarriko dute, etahaurrek hara zer intentzio jartzen duten“hartzaren”, “sugearen” edo “otarraina-ren” mugimenduak zehatz egiteko.

InprobisazioaAntzerkian ez dute bat-bateko ber-

tsorik botatzen, jarritako bertsoak diradenak. Baina inprobisatu beharra eregertatu izan zaie, memoriak huts egitenduenean. Behin errimatu gabeko ber-tso batek ere alde egin omen zion “Ina-xitori”, baina haurrek ez omen zutenezer arrarorik sumatu. Bertsolari izandainprobisatzeko duten gaitasuna baliatunahi izan dute agertoki gainean ere. Ezomen dira gidoiarekin itsutzen, ez dutetestua hitzez hitz memorizatzeko beha-rrik ere. Atzean badago gidoi bat, bainaagertoki gainean aldiro elkarrizketaknatural irteten zaizkien bezala egitendituzte, gaur modu batera esango duteeta bihar beste hitz batzuekin. Horretanere eragina du zein herritan ari diren an-tzezten, zer ikusle mota duten.

Bestetik, entzuleak haurrak izateakere behartu egiten omen ditu inprobi-satzera. Haurrek erantzun egiten dute-lako, eta zer erantzungo duten beti ezinduzulako aurreikusi. Ibai Esoainek ba-daki ongi zer den haurren erreakzioeiboteprontoan erantzun beharra. Pasar-

te jakin batek trantze bat baino gehiagoekarri dizkio. “Zein dira mundu guzti-ra iristen diren hiru gauza?” galdetu,eta behin haur batek oihuka: “Nik ba-dakit! Eguzkia!” erantzun. Esoain tri-pak jaten barrutik, “Ederra egin diagu,orduan lau gauza dituk jada!”. Bestebehin, “horietako gauza bat Coca-Colada” esanez jarraitu zuen Esoainek, etaorduantxe akabo: haur batek hamarminutuko azalpenekin erantzun omenzion, esanaz halako herritara Coca-Co-la ezberdin bat bidaltzen dutela, gasikgabea, txartela kolore gorrikoa ere ezduena eta zapore txarrekoa, han po-break direlako. Esoainek nolabait eran-tzun behar, “Ez dakit, ni behin ere eznaiz han izan...”.

Inprobisazioarekin eta antzerkiare-kin gozatu egiten dute hiru artistek,konplizitate handia dute, ondo pasa-tzen dutelako egiten dute ikuskizuna.Horren adibiderik garbiena behinOrion egin zutena da: entseatzen ari zi-rela, noizbait aspertu eta dibertitzekozer egingo? Bata pinguinoz jantzi, bes-tea zezenez eta hirugarrena mexikarrezmozorrotu, eta kalera irten ziren, norbere pertsonaian sartuta, “ea kalean

zer gertatzen den”.Topatzen zuten jen-dearekin mementoan atera bezala jo-katzen zuten. Batzuek barre ederrakegin zituzten, beste amonaren batekkargu hartu ere bai, “Alde hemendik,haurrak izutzen ari zarete eta!” esan-da. Hala zebiltzan, harik eta herritarrekIbai Esoain ezagutu zuten arte. Ez zenhain zaila asmatzea ere. Izan ere, zen-bat jende dago bere herrian mozorrotu-ta kalera irteteko eta festa jartzeko gaidena? •Zaila da bertso

saio arruntekinhaurrenganairistea, saioe-tan gaiak etabertsoak hel-duei zuzendutabaitaude.Antzerki haubertsoa hau-rrengana eramateko sortu da.

Page 24: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

24 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Esperientzia

tezke euren artean, baina mailarik ba-xuena ere oso altua da”.

Bizkaiera dotorean liluratu gaitubegi-bixi batek. Lau urte daramatzaEuskal Herrian eta gaur gehien menpe-ratzen duen hizkuntza euskara du. Has-saniera ahaztu omen zaio. Lagun batekazkar aurkitu dio esplikazioa: “Izan

Euskadiko familiatan bizi diren29 ikasle saharar elkartu ziren Zor-notzako aterpetxean, asteburu pa-sa. Haur horiek Argeliako Tinduffkanpamendutik etorriak dira EuskalHerrira, ebakuntza baten premiakedota ikasketak burutu beharrakekarrita. Denbora daramate hemen-go familiatan bizitzen, baina herridesberdinetan daudenez ez dute el-kar ezagutzen, eta euren hizkuntzanmintzatzeko aukerarik ere ez dute.Zornotzako egonaldiak aberkideakezagutzeko eta hassanierari zeineuskarari lekua egiteko balio izandu. Ekimena EHIGE guraso elkarte-ak antolatu du, Saharako eskolen al-deko kanpainaren barruan.

Hizkuntza oasia zen Zornotzakoaterpetxea, abenduaren 5etik 8ra has-saniera eta euskara hitz egingo zuenkomunitatea osatu baitzuten. Egunero-ko bizitzan hassanieraz hitz egiteko au-kerarik ia batere ez dute haurrok. Eus-karari dagokionez, denetik dago: ba-tzuek ulertu egiten dute, beste batzuekhitz egin ere bai aise. Izan ere, haurronartean badira duela 8 hilabete heldu zi-renak eta badira 4 urte bertan bizitzendaramatzatenak. Batzuk A ereduan da-biltza, besteak euskara hutseko ere-duan. Dena dela, haur denek ageri duteeuskararekiko jarrera ona, eta ikastekoabildade izugarria omen dute, gainera.Hala zion begirale batek, Alex Hernan-dezek: “Hizkuntza hartzeko duten tre-betasuna da gehien harritu nauena.Euskaraz maila desberdinak ikus dai-

Saharako ikasleak ZornotzanHizkuntzen oasia

ere, hainbeste kontzentratu da euska-ran, bere hizkuntza ere ahaztu eginzaiola!”. Hassaniera ulertu egiten duoraindik eta Saharara itzultzen deneanazkar asko hartuko du berriz hizketara-ko gaitasuna. Baina lanak biharko uz-tea ez da komeni. Tinduffetik etorritakohaurrak elkartzeko gunea bilakatu duteZornotzako egonaldia, hassanieraz etaeuskataz hitz egiteko aukera izan dezaten.

Kultur trukeaHiru begirale euskaldunak dira, eta

Saharako begirale bi ere ekarri dituztehassanieraz jarduteko eta arabierazkoidazketan laguntzeko haurrei. Sahararbegiraletako batek ezagutzen zuen le-hendik Euskal Herria, 4 urte igaro bai-tzituen bertan, hanka sendatzera etorri-ta. Esperientzia hau oso ona iruditzenzaio, eta hala nabarmendu du: “Gauzagehiago egin behar ditugu haurrek eu-ren hizkuntza eta ohiturak ahantz ezditzaten”.

Alex HERNANDEZ

Page 25: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

Kultura eta hizkuntza arteko trukeabultza nahi izan dute, begiraleengan-dik hasita. Alex Hernandezek argi du:“Begiraleok ere ikastera etorri gara.Euren abestiak eta ohiturak ikasi ditu-gu. Gure izena arabieraz idazten ika-si dugu, eta “ogia” , “egun on” eta egu-neroko hitz batzuk esaten ere bai. Hau-rrak ez dira ikasi behar duten baka-rrak, guk ere badugu zer ikasia euren-gandik”. Helburuak lortzeko jolasaketa eskulanak ez dira falta izan. Gutu-nak idatzi dituzte Saharara bidaltzeko.Gabonetako postaletan gehien idatziduten desioa begi-bistakoa da: “askata-suna eta bakea Sahararentzat”. Haurbakoitzak argazki marko bat ere egindu eskuz, taldeko argazkia etxera era-mateko, egindako lagun berriez akor-datzeko. Gauetan diskotekak egin di-tuzte Saharako eta Euskal Herriko musi-karekin, eta behin ohera bidalita ere ezzaie juergarik falta izan, begiraleak loge-latik irten orduko. Baten batek gaua pa-silloan pasa behar izan omen du, zigor-tuta, isilik egon ez zen seinale...

Haurrak zoratzen daude esperien-tziarekin, eta Euskal Herrian dauden ar-tean halako topaketa gehiago egin nahidituztela esan digute argi. Sahararaitzultzeko gogorik ere ez zaie falta, jaki-na. Harrituta gelditu gara ikusita hangoazken albiste guztien jakinen gaineandaudela haurrok; Interneten egunerobegiratzen dutela kontatu digute. Gai-nera, bi astean behin deitzen diete gu-rasoei, gutun bidez ere komunikatzendira, eta hemengo familiek ere arretazjarraitzen omen dituzte irteten diren al-biste denak. Haur gutxi izango da bereherriko azken orduko egoeraz hauekhainbeste dakienik.

Ikasle bat, adreilu batkanpaina

Zornotzako egonaldia “Ikasle bat,adreilu bat” kanpainaren barnean sar-tzen da. Kanpainaren helburua, Dajla-ko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxerilaguntzeko dirua biltzea da, bai erai-kuntzak berritzeko eta baita aulkiakedo mahaiak bezalako altzariak erosi a-hal izateko. EHIGEk antolatu du kan-paina, miresten baitu zer ahalegin egi-ten duen SAEDeko gobernuak hez-kuntzan. Eguneko oso kaloria gutxire-kin bizi den herrialde honetan, biztan-leriaren %100 dago eskolatua.

Kanpainaren barruan hainbat eki-men antolatu dituzte. Hitzaldiak es-kaintzen dituzte ikastetxeetan euskalikasleak hango haurren egoeraz kon-tzientzia daitezen . Ikasleek euro batentruke adreilu bat erosteko aukera erebadute, proiektuaren partaide sentidaitezen. Lagundu nahi duten guraso-ek, 5’10 eurotan eros dezakete adreilua.Hezkuntza Sailari eta Foru Aldundieizein Udalei ere laguntza eskatu diete. •

“Euskal Herriko ikasleentzat, elkartasunezeta maitasunez, Saharako lagunak” (irakurrinahi izanez gero, eskuinetik hasi, ados?)

Page 26: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

26 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Irakurtzeko zaletasunabultzatzeko asmoz

Sarri, komunikabideetan zabalduizan da gazteek ez dutela behar adinairakurtzen, gero eta gutxiago hartzendutela liburu bat eskuetan. Gainera in-kesta guztiek adierazten duten legera,errealitate gordina dugu: adin honetarairitsirik, irakurtzen duten gazteek gaz-telaniaz irakurtzeko joera beregana-tzen dutela. Erakundeek (udalek, forualdundiek, Eusko Jaurlaritzak, etaabar), arazo horretaz kezkaturik, ira-kurtzeko zaletasuna bultzatzeko etasustatzeko kanpainak bideratu izan di-tuzte; hobeto edo okerrago, ekinaldiguztiak ontzat jo behar dira, beti arazobati aurre egiteko sortuak izan direla-ko; alegia, irakurtzeko zaletasunarenharra gazteen artean pizteko. Eragoz-pen bakarra zera litzateke: kanpaine-tan gastatzen den diru kopurua handia

Elkartean, esaterako- idazlea beste gi-zakien artean gizaki urrun eta bereziaez dela erakusteko programa berezi batbultzatu eta bideratu izan duteikastetxeetan. Idazleak ordu eta erdiangutxi gorabehera burututakoekinalditxoan bere bizitzaren, obraren,literatur tankeraren, eta pasadizo eta bi-txikerien berri eman izan die ikasleeieta horiek, konfiantza hartuz, galderakegin idazleari. Modu dinamiko eta bizihorren bidez, idazlea hurbilagotik eza-gutzeko aukera izaten dute ikasle-ira-kasleek ikastetxeetan.

Horrelako ekimenak oparoak gertalitezke baldin eta ikasle-irakasleek li-buruaren egilearen bizitzari buruzkozertzeladak eta liburuak modu intentsi-boan irakurri izan badituzte eta gelanlandurikoa era aktiboan egin izan bada.Lan horrexek, behar bezala burutzeko,denbora, gogoa eta ardura eskatzen du(ikasle-irakasleen eskutik, jakina).

Lan hau hainbat beharri aurre egite-ko sortu da. Batetik, irakurtzeko zaleta-sunaren txinparta piztu eta bere garra

denez, kudeatzailei zaila izan zaielaemaitza egokiak lortzea kualitatibokieta kuantitatiboki; hau da, irakurleenzenbatekoa gehitzea kuantitatiboki,eta irakurtzen denaren kalitatea eta ira-kurle berriei eusteko ahaleginak etaekinaldiak kanpaina emankorretanburutzea.

Irakurleak behar dira, ez pare batsoilik, zenbat eta gehiago hobeto. Bai-na, irakurleen kopurua “hazteko”, al-dez aurretik ondo ezagutu behar duguirakurlea: adin guztietan zer kezka di-tuen, gizarteak eta komunikabideekegiten dizkioten eskaintzak zein diren,ikastetxeetan irakurtzeko zaletasunariburuz ikasle-irakasleen artean egitenden lanaren nolakotasuna, arazo horriaurre egiteko sakonetik ganoraz “hez-ten” ote dugun/ditugun gure balizkoirakurlea/ak…

Erakundeei, kudeatzaileei, kanpai-nei, irakurlearen nolakotasunari eta ira-kurtzeko zaletasuna sustatzeko egitenditugun ahaleginei gaineratzen badie-gu gizartean balizko irakurleek eta ira-kurle konbentzituek hartuta dauzkatenhainbat ohitura aldrebes (liburuak ezerosteko joera, liburuak fotokopiatze-ko joera makurra, hitzaldietan, ekital-dietan eta emanaldietan idazlea ezagu-tzeko galtzen ditugun aukerak), aurrezaurre dugun ikusmira ez da oso itxuro-soa. Baina, lehen esan bezala, arazoakbeti irtenbide eta hausnarketa bide iza-teko sortuak izan dira. Esate baterako,zenbait erakundetan -Euskal Idazleen

Esperientzia

Literatura bizitzeko modu batOñatiko Aozaraza ikastetxeko ikasleen esperientzia

Andoni SALAMEROOatiko Aozaraza ikastetxeko irakaslea

Page 27: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

Duela bost urte “Kultur jardunak”prozesua jarri zuten abian Oñatiko Mi-kel Aozaraza ikastetxean. Prozesu ha-ren xedea zera zen: ikasleek gela ba-rruan ikasten dutenaren erabilgarrita-suna egiaztatzea eta balioestea, berenautoestimua hobetuz ikasteko gogoapiztea eta areagotzea, kultur eragileaktiboak izan daitezkeela erakustea etaizan daitezen trebatzea.

Zentzu horretan, hainbat ekimenegin dituzte, eta iazko ikasturtean eus-kal literaturaren eta irakurtzeko zaleta-sunaren munduan murgildu ziren 17urteko 36 gazte.

“Euskal literaturaz blai. Irakurza-letasuna sustatuz” izenez bataiatu zu-ten prozesuak hainbat fase izan zituen.Hasteko, literatur euskalkiak landuzituzten. Herriko euskalkitik abiatu

areagotzeko beharrari. Bestetik, ira-kurtzearen ondorioz idazlearen obra,idazlea bera eta bere herria ezagutzekopremiari. Gogoan izan behar duguidazlea inor bada, ez dela bakarrik beradelako, bere herriari eta jaio eta haztenikusi duen inguru eta herritar horiei es-ker ere badela. Ondotxo azaltzen zuenhori Bitoriano Gandiagak bere Hirugizon bakarka liburuan (40. or.):

Orpo herririk gabe/ ez dago gizonikIdazlea ezagutzea ez da nahikoa,

ingurua usaintzea, behatzea, aztertzeaeta Joxan Artzek bere “Baztan” oler-kian zioenez, “Baztan izatea” lortu be-har dugu, xede aberats hori geure ikas-leongan haragiarazteko. Hori erdietsiz,ikasleek gizartearen amaraun zabaleanikuspegi kritikoa garatzen ikasiko luke-te eta gizarteak (herriak) proposatzendituen ekimenetan parte-hartzaile akti-bo izateko oinkadak ere urratuko lituz-kete.

Abentura erakargarri honen arra-kasta eta porrota gurea da, hezitzaileo-na. Baina, hezitzaile hitzaz aritzeanzentzu zabalean ari naiz, hezitzaileakguztiok baikara ikasle bati, herritar denikasleari, ahalmen fisikoak eta intelek-tualak garatzen laguntzen eta gizabi-dea erakusten ari garen unetik. Hezi-tzaileok hor dugu benetako erronka,ikasleek Batxilergoan beren autono-mia sendotu behar dute eta izan ditza-keten arazoak (beldurrak, lotsak ...)gainditzen lagundu behar diegu, sor-menaz gero eta gehiago baliatzeko, lo-zorroan duten sentiberatasuna erna-razteko. Sentiberatasun hori lozorroa-gotzen badugu eta behar diren baliabi-deak jartzen ez baditugu, zertan ari garaesaten gaurko gazteek ez dutela inon-go kultur ekitalditan esku hartzen? Tiri-ki-taukika etsipen kolpez eta ukaldikalantzen bazuen Oteizak harria, gureekimen honetan borondate berberaerakutsi behar, emaitza antzurik lortunahi ez badugu. Zer nahi dugu, herribateko gazteak norbait izatea eta herrihorri norbait herri deitzea ala egun, te-lezabor-jakiz elikatutako gazte ziztri-nak izatea ?

Esperientziaren nondik norakoakziren, hots, oñatiarrek erabiltzen zutenazpieuskalkia nolakoa zen aztertzeariekin zioten. Horrela, ikasleek beraiekhitz egiten zuten hizkera ikertu zuten.Ondoren, literatur euskalkiak beha-tzen hasi ziren, alegia, bizkaiera, gipuz-kera, lapurtera eta zuberera. Euskalkibakoitzaren ezaugarriak ikusiz, Eus-kaltzaindiak argitaratutako hizkuntzaatlasetik Euskal Herriko hainbat herri-tako testuak aztertzen aritu ziren. Lanhonen ostean, ondorio bat atera zutenikasleek: hizkuntza bera hitz eginarren, hainbat adar dituela, (euskal-kiak) eta baita adarñoak ere (azpieus-kalkiak). Beraz, Axularrek zioena fro-gatu ahal izan zuten; hau da, mendezmende aldaketak gertatu arren, hiz-kuntzak dituen euskalkietan hitz ho-riek bizi-bizirik dirautela:

Bazen Xherrian Xgizona.Xgizona Xherrian Xgizon beste-rik ez zen.Xgizonak lan egin zuen, ta XgizonaNorbait gizona bihurtu zen.Gaur NORBAIT da. ETAkanpoko jendeak dio,Xherriak Xherri iraungo zuelaNORBAITgizona barik,ta NORBAlTgizonari eskerXherria, NOR.BAITherri bihur-tu dela,NORBAlTgizonagatik.

ETAgaur,Xherria NORBAITherria delaNORBAlTgizonaren herRi dela-kotz.

AHAZTUAZXherririk gabeNORBAITgizonaXgizona besterik ez zela izango.

(B . Gandiaga, Hiru gizon ba-ka rka, 33. or)

Page 28: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

28 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

“Zeren anhitz moldez ea dife-rentki mintzatzen baitira euskalherrian. (…) Batak erraiten du be-hatzea eta bertzeak so egitea. Ba-tak aserretzea, bertzeak samur-tzea. Batak ilkitzea, bertzeak ialgi-tea”.(Axular, Gero, 16. or.)

Bigarren ebaluazioan testu motaklandu zituzten. Ikastetxean bertan sor-tutako testuak eta beraiek sortzen zituz-tenak hainbat helbururekin egindako-ak zirela ohartu ziren. Andoni Salameroirakasleak halaxe baieztatzen du: “Ad-ministrazioko eta kazetaritzako hain-bat testu aztertu genituen. Eta testuakiruzkintzen ere jardun ginen, eta ezazaletik, sakonean eta dinamikokibaizik. Esate baterako, etxean eginda-ko iruzkinak ikasle batek gidatzen zi-tuen gelan, eta era berean, beste bikhark izandako hutsuneak edo gabe-ziak argitzen zituzten. Gelan geundenbesteok hiru ikasleek egindako lana bi-ribiltzen genuen bakoitzak ekarpenakeginez”. Modu horretan, arreta ikasle-engan zentratzen zen eta irakaslearenpresentzia gutxitu egiten zen, behatzai-le bihurtuz eta esaten ziren gauza ego-kiak eta desegokiak idatziz.

“Eta era berean, XVI. mendetik ha-sita XXI. mendera arte gure euskara-ren euskalkiak, lore preziatu horiek,gorde izan dituzten lorezainak ereegon zirela eta badirela konturatu gi-nen. Garai horietan hitz lauz idatziizan duten hainbat eta hainbat idazle-ri buruz ari naiz. Idazle horiek eginda-ko lanari esker, ohartu ginen euskal-kiak doitu, itxuratu eta aberastu eginzirela”gaineratzen du Andonik.

Hirugarren ebaluazioan aurreko biebaluazioetan ikasitakoa lan bateanbildu zuten. Beste modu batera esanda,teorian ikasitakoa praktikan jarri zuten.Lauko taldetan banaturik, talde bakoi-tzak gustuko zuen idazle bat aukeratuzuen eta bere hainbat liburu aukeratuere bai irakurtzeko. Aukeratutako idaz-leen artean zeuden Andoni Egaña, JoseMari Velez Mendizabal, Ramon Saizar-bitoria, Juan Martin Elexpuru, Jon Sara-sua, Joxean Sagastizabal, Juan Luis Za-bala eta Fernando Morillo. Horien in-guruan egindako lanak hainbat zatiizan zituen:

- Idazlearen bibliografia aztertu zu-ten Interneten eta entziklopedietan etaliburuak irakurri eta aztertu ere bai.

- Jasotako informazioaz eta irakurri-takoaz baliatuz, elkarrizketa prestatuzuten eta baita egin ere idazlearekin au-rrez geldituta. Elkarrizketa guztiak zin-taz edo bideoz grabatuta gelditu ziren.

- Elkarrizketa egunean idazlearenherria bisitatu zuten. Aldez aurretikherriari buruzko informazioa jasozuten Interneten, entziklopedietan,udaletxean, herriko erakundeetan,eta abar. Horrekin batera, herriari bu-ruzko erreportaia bat egiteko datuaketa bitxikeriak jaso behar zituzten, he-rrira bertara joan zirela aprobetxatuz.Elkarrizketatuari bere herriko gustu-ko txokoei buruz ere galdetu zioteneta horietara ere hurbildu ziren. Nos-ki, desberdina da informazio bulego-etatik jasotako datuekin bisitatzea he-rria edota idazlearen eta bere liburuenerreferentziak gogoan izanik eza-gutzea.

- Herriaren inguruko gida bat eginzuten.

- Lanari buruzko albistea idatzi zuten.- Lana gainerako ikasleen aurrean

aurkeztu zuten.- Ondoren idazleen herrietara joate-

ko txangoa prestatu zuten eta zehazki hi-ru herritara joan ziren: Azkoitira, Zarau-tzera eta Donostiara. Juan Luis Zabalare-kin, Andoni Egaña eta Ramon Saizarbito-ria landu zituzten, hurrenez hurren.

- Txangoa egin ondoren, egunareninguruko bizipenak, sentipenak eta es-perientzia txosten batean bildu zituzten.

Zer lortu zuten esperientziahorrekin?

Lan horrekin bi gauza lortu zituztelabaieztatu digu irakasleak. Bata euskarakontzienteki, ahoz zein idatziz, erabil-tzea harreman guztietan (erakundee-kin, idazleekin, taldekideekin…), etaondorioz, bizi eta biziaraztea. Eta bes-tea, idazlearen lanak irakurriz, jaio etabizi izan zuena ezagutzea eta idazlea-ren beraren izaera hurbiletik aztertzea.

Nolanahi ere, helburu nagusi bi ho-riez gain, ikasleek beste hainbat gauzaikasi zituzten. Esate baterako, erakun-de administratiboekin harremanetanjarriz, egin beharreko eskaerak bidera-tzen ikasi zuten, hizkuntza administra-tiboaren eta literarioaren desberdinta-sunak gogoan izanez. Era berean, ka-lean entzungo dituzten euskalkietanerreparatzen eta hizkuntza beraren zatidirela jakinik estimatzen eta preziatzenere ikasi zuten. Idazleari dagokionez,haren jaioterria eta gustuko txokoakezagutzerakoan egungo giroa eta idaz-leak bizi izan zuen garaia aztertu zituz-ten. Txokoak, pertsonekin bizitakouneak, ametsak eta sentimenduak,idazten ari garen liburu baten zati direlaedo lehen beste batzuentzat hala izanzirela jabetu ziren. Azken finean, libu-ruek eskaintzen dizkiguten leiho ani-tzetan bezala, guk ere geure mundupropioak sortzen ditugula ikasi zuten,leiho horiek norberak irekiz, barrukomunduak gozatuz eta ireki dituztenbeste hainbat pertsonarekin esperien-tzia aberats horiek partekatuz. •

Page 29: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

Mundua Euskal Kulturanhainbat etorkinen elkarte etaeuskal kulturaren nahiz hezkun-tzaren eragilek elkarlanean gara-tzen ari diren ekimena da. Euskalkulturaren normalizazioaren oi-narrian, kultura aniztasunarenelkarbizitza lortzea da ekimenhonen helburua. Horretan, lehenpausoak 2002. urtean eman zi-ren, etorkinen kolektiboen etaeuskal kultura zein hezkuntzaeragileen arteko elkar hurbilke-tarako eta ezagutzarako aukeraeman zuten jardunak gauzatuz.Horietatik hainbat ondorio eta

erronka zehatz atera ziren. Hainzuzen ere, 2002ko jardunalditikateratako ondorioen emaitza da2003ko azaroaren 29an Gasteiz-ko Europa Jauregian ospatu zentopaketa. Lehen pauso gisa, topa-keta honetan, hezkuntza espa-rruan kokaturik, Euskal Herriko,Kolonbiako, Ekuadorreko eta Ma-rokoko hezkuntza sistemen tru-kea egin da.

Topaketak bi saio nagusi izan zi-tuen: goizekoa eta arratsaldekoa. Goi-zean, aipaturiko herrialdeen hezkun-tza sistemen trukea egin zen eta baitakultura nahiz hizkuntza aniztasuna lan-tzen dituzten hiru esperientzia aurkez-tu ere: Euskal Herrian gauzatzen ari di-ren bi eta Brasilgo beste bat. Arratsalde-an, topaketari ikuspegi praktikoa emanzitzaion. Horretarako, hiru lantegi bu-rutu ziren: “Unitate didaktikoen azter-keta eta horien egokitzapenari buruz-ko planteamenduak”, “Sentsibilizazioeta matrikulazio kanpaina bateratuaegiteko planteamenduak” eta “Sentsi-bilizazio jarduera baten sorrera eskola-ren eremurako”. Bukaeran,lantegi ba-koitzetik ateratako ondorioak eta au-rrera begira egin beharrekoak mahaigainean jarri ziren.

Hango eta hemengo hezkun-tza sistemak ezagutuz

Goizean hezkuntza sistemen aur-kezpenei eta horien azalpen saioei eginzitzaien leku.

Euskal Herriko hezkuntza esparru-ko ordezkari bezala Endika Rodriguezeuskal hezkuntza esparruko adituaketa STEE-EILAS sindikatuko batzordenazionaleko kideak hitz egin zuen. En-dikak bere jarduna zazpi ataletan bana-tu zuen: Euskal Herriko hezkuntza sis-tema kokatu; euskal hezkuntza siste-man parte hartzen duten hizkuntzaketa horien balioa komunitate bakoitze-an (EAEn, Nafarroan eta Iparraldean);hezkidetza; ikasgelako ohiturak, dina-mikak...; zein ikasgai lehenesten dira?;hezkuntza komunitatea nork osatzendute?; eta bukatzeko, aisialdia. Saioagure hezkuntza sistema ezagutzen ezzuten etorkinei begira aurkeztu zuen.

Kolonbiako hezkuntza esparrukoordezkari bezala Daniel Ruiz Ortiz Ko-lonbiako Unibertsitate Librean Hez-kuntza Zientzietan lizentziatua etorrizen. Danielek hainbat gai ukitu etaazaldu zituen: Kolonbiako hezkuntza-ren helburuak, hezkuntza formala,hezkuntza formalaren mailak, hangohezkuntza sistemaren egitura, derrigo-rrezko eta oinarrizko arloak, eskola go-bernua eta aisia eta astialdiaren garran-

Itziar ARAMAIOEuskal filologoa

kultura eta hizkuntzaaniztasuna eskolan

Hezkuntza sistemen trukea:Euskal Herria eta jatorrizko herriak

Page 30: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

30 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

2. Adierazpen askatasunean, ardu-ren bereganatzean, ezadostasunakadosteko bide bezala elkarrizketa era-biltzean, injustizi egoerak kritikatzean,eta giza taldeen artean sortzen denaniztasunaren aurrean errespetuzko ja-rrerak bultzatzean oinarritutako hez-kuntza garatzea.

3. Kulturen arteko harremanak sen-dotzea eta aberastea, eta harreman ho-rien lanketaren bidez hainbat herrial-detako egoerak ezagutzea, aztertzeaeta elkartasuna bultzatzea.

4. Belaunaldien arteko harremanakgaratzea, desberdintasunak eta erres-petua landuz.

5. Sentsibilizazio prozesuan era sis-tematiko eta aktibo batez aurrerapau-soak ematea gurasoak, irakasleak etaauzokideak inplikatuz. Proiektu ho-nen hartzaileak Intxaurrondo ikastola-ko ikasleak, irakasleak zein gurasoak,senidetuta dauden eskolako kideak etaauzokideak dira.

Zumarraga-Urretxuko esperien-tzia, “Etorkinentzat euskarazko erre-fortzu saioak” , aisialdian aditu eta egi-tasmo honen koordinatzaile NereaAlustizak aurkeztu zuen. 2003ko urta-rriletik ekainera eta 2003ko urritik2004ko maiatzera bitartean udalerri ho-rietan haur etorkinen integrazio kultu-ralari nahiz linguistikoari begira aisialdiproiektu bat jarri zen martxan. Aisialdiproiektu horretan 30 bat haur etorkinek

Etorkinen kolekti-boen eta euskal

hezkuntzako era-gileen arteko

topaketatik elka-rrekin aurrera

eramateko eki-menak, ideiak

eta proposame-nak atera dira

tzia Kolonbiako hezkuntza sisteman...Bere esanetan, Kolonbiako hezkuntzasisteman kultura eta hizkuntza anizta-sunaren lanketak, giza balioek, inguru-menaren lanketak eta arte plastikoekberebiziko garrantzia dute. Horrek lo-tura zuzena dauka Kolonbiak bizi duenerrealitate kultural, ekonomiko eta po-litikoarekin. Hezkuntza publikoa Le-hen Hezkuntzara arte baino ez da ema-ten, horrek biztanleriaren gehiengoari,arrazoi ekonomikoak bide, ikasten ja-rraitzea galarazten diolarik. Indigenenkulturak eta hizkuntzek hezkuntzanduten lekuaren inguruan ere aritu zen.Gaur egun, indigenek beraien hezkun-tza sistema propioa dute, bertako ira-kasleak indigenak direlarik.

Ostean, Marokoko hezkuntza es-parruko ordezkari Moha Aalla arituzen. Marokoko hezkuntza esparrukoaditua da eta Bizkaiko hainbat eskole-tan bitartekari ere bai haur marokiarre-kin. Berak, lehendabizi, Marokokohezkuntza sistemaren historia azalduzuen, bukaeran, gaur egungora iriste-ko. Gaur egun, Marokon, derrigorrez-ko hezkuntza 7 urtetik 13ra mugatzenda. Neskek, oro har, adin horrekin uz-ten dituzte ikasketak eta mutilek, etxe-an dirua baldin badago, Bigarren Hez-kuntza egiten jarraitzen dute. Hala ere,desberdintasun handiak daude Maro-koko lurralde batetik bestera haurreneskolatze mailari begira, beti, kaltetue-nak Saharako haurrak direlarik. Hez-kuntza sistemako hizkuntza ofiziala

arabiar klasikoa da. Bigarren hizkuntzabezala, 8 urtetik aurrera frantsesa era-kusten da, eta 15-16 urte ingururekin,hirugarren hizkuntza, ingelesa. Ikasgaigarrantzitsuenak historia, geografia,matematika, etika, hezkuntza naziona-la, arabiar hizkuntza eta islamiar erlijioadira. Hezkuntza fisikoak eta aisialdiakez dute garrantzirik. Irakaskuntzarendidaktika memoriaren lanketan bainoez da oinarritzen; horregatik, haur ma-rokoarrei nekeza egiten zaie talde di-namikan lan egitea, ikasgelan partehartzea, logikazko ariketak egitea...Gurasoen parte-hartzea ikastetxeanhutsaren hurrengoa da. Bereber hiz-kuntzari dagokionez, aurten, lehen al-diz, bigarren hizkuntza bezala sartu du-te hezkuntza sisteman, baina gehien-goa bereber hizkuntzaz mintzo den es-kualdeetan soilik.

Bukatzeko, Franss Conde HinojosaEkuadorreko Unibertsitate zentraleanArte plastikoetan lizentziatuak, idazle-ak eta poetak hartu zuen hitza. Frans-sek Ekuadorreko hezkuntza sistema-ren inguruan hitz egin zuen, bere espe-rientzia propioan oinarrituz.

Esperientzia zehatzakGoizaren bigarren eta azken saioan

trukeekin jarraitzeko, batetik, EuskalHerrian aurrera eramaten ari diren biproiektu aurkeztu ziren: DonostiakoIntxaurrondo ikastolaren esperientzia:“Balioetan heztea” eta Zumarraga-Urretxuko esperientzia: “Etorkinen-tzat euskarazko errefortzu saioak”;eta bestetik, “Brasil: kultur aniztasunairakatsi ala aniztasunean bizi?” espe-rientzia.

Intxaurrondo ikastolaren esperien-tzia, “Balioetan heztea”, Jon IbarzabalOndarrak eta Maite Berzosa Urretabiz-kaiak aurkeztu zuten. Proiektua elkar-tasuna eta garapenerako hezkuntzalantzeko da. Sentsibilizazio lana eginnahi da hezkuntza komunitate osoare-kin. Bost helburu nagusi dituzte:

1. Garapenaren aldeko hezkuntzagauzatzea eta ikastetxeko hezkuntzaproiektuaren barruan aipatzen direnhelburuetan eta edukietan zehaztea.

Page 31: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

parte hartzen dute hiru taldetan bana-turik: 6-8 urte bitarteko haurrak; 9-11urte bitartekoak; eta 12-15 urte bitarte-koak (16 urtetik gorako haurrak Urre-txuko udal euskaltegira joaten dira).Proiektu horrek hiru xede nagusi ditu:Euskal Herria ezagutzea; euskal kultu-raren hurbilketa egitea; eta haur nahizguraso etorkinek euskara eta euskalkulturarekiko jarrera positiboa izan de-zaten lortzea. Aisialdi proiektu hori lan-tegi, jolas, bideo... bidez gauzatzen da,ahozko erabilera sustatu nahi delarik.

Jarraian Diana Ramos de Oliveirak“Kultur aniztasuna irakatsi ala anizta-sunean bizi?” NBEk bultzatutako etaBrasilgo Gobernuak sustatutako espe-rientzia azaldu zuen. Brasilen gauregun 210 etnia indigena baino gehiagobizi dira elkarrekin. Bakoitzak berenortasuna du, aniztasun soziokulturalaberatsa sortzen duelarik horrek. Eraberean, afrikarren ondorengoek osa-tutako biztanleria itzela dago, bakoitzabere kultura eta erlijio tradizioarekin.Errealitate hori kontuan izanda, proiek-tu honekin, bai ikastetxeetan, bai aisial-di taldeetan, kultura eta hizkuntza aniz-tasuna dantza, abesti, kirol… bidez lan-tzen dute haurrekin. Izan ere, proiektuhonen zuzendarien aburuz, kulturaniztasunaren haurrean jarrera positi-boa izateko, batez ere, bizi eta gozatuegin behar da aniztasunean.

Proposamen ugari atera diraArratsaldeko saioa “Hezkuntzaren

esparruan: erronkak, proposamenaketa planteamenduak” izendatu zen.Bertan hiru lan talde egin ziren:

1.- Unitate didaktikoen azterketa

eta horien egokitzapenari buruzkoplanteamenduak.

2.- Sentsibilizazio eta matrikulaziokanpaina bateratua egiteko plantea-mendua.

3.- Sentsibilizazio jarduera batensorrera eskolaren eremurako.

Bukaeran, lan taldeetan egindakoproposamenen aurkezpena eta be-rauen arteko osagarritasunaren ingu-ruan hitz egin zen.

1. Unitate didaktikoen azterketa etahorien egokitzapenari buruzko plantea-menduak

Kulturen arteko elkarbizitza lantze-ko material erabilgarria nonahi bada-goela nabarmendu zen tailer honetaneta ez dela lehentasunezkoa materialberria sortzea, baizik eta dagoena eradispertsatu batean biltzea eta gureraegokitzea.

Gai horien inguruan irakasleei for-mazioa ematearen eta areagotzearenpremia ere nabarmendu zen.

Hortaz, sortua dagoen materialabildu, bildutakoa sailkatueta ikastetxebakoitzeko errealitatera egokitu beha-rra ikusi zen.

Sor daitezkeen lanak eta ekimenaklehendik martxan dauden xede berbe-reko egitasmoetan txertatu beharko li-ratekeela esan zuten bildutakoek; hauda, hik hasi aldizkariko eta Ulibarriproiektuko dinamikan txertatzea pro-posatu zuten.

2. Sentsibilizazio eta matrikulaziokanpaina bateratua egiteko plantea-mendua

Lan talde honen zio nagusia etorki-

nei zuzendutako matrikulazio kanpai-na gorpuztuko duen lan taldea eratzeaizan zen. Bertatik, besteak beste, ondo-rengo ondorioak eta proposamenakatera ziren:

- Matrikulazio kanpaina etorkinenhaurren matrikulazio joeretan kokatubehar da, A ereduan matrikulatzeko jo-eran, hain zuzen ere.

- Eraginkorra izan dadin, baditu da-ta jakin batzuk: otsaila eta martxoa.

- Kanpaina honi begira, ikusten di-ren beharrak, batez ere, ondorengohauek dira: 1. Etorkinentzako ezezagu-na den informazio bat bideratzeko pre-mia (hezkuntza ereduen inguruan ba-tik bat). 2. Zeregin honetan etorkinenelkarteekin elkarlanean aritzeko be-harra, jasotzaileekiko komunikazioemankorra lortzeko. 3. Ahalegin hone-tan, eskola bakoitzeko hezkuntza ko-munitatea osatzen duten partaide guz-tien inplikazioaren beharra.

3. Sentsibilizazio jarduera batensorrera eskolaren eremurako

Tailer honetan atera ziren ondorio-ak eta aurrera begira egin beharrekoak,besteak beste, ondorengo hauek dira:

- Eskolaren eremuan dauden kultu-ra anitzen ezagutza eza handia da; hez-kuntza komunitateko eragileen artean,elkarlanean aritzeko kontzientziarik ezdago; heterogeneotasunaren garran-tzia lantzeko ez dago ezer;… Errealita-te hori aldatzeko kanpaina bat antola-tzea proposatu zuten.

- Elkarren arteko ezagutza ezarenoinarrian, elkarbizitzarako zubiak erai-ki behar dira, elkarrekiko informazioaneta motibazioan oinarrituak.

- Ikastetxeko Proiektu Kurrikularra-ren barruan, aipaturiko alderdiak sartubeharko lirateke.

- Etorkinei zuzendutako harreraplan egokirik ez dago. Ondorioz, to-kian tokiko harrera planak egitea pro-posatu zen.

- Alderdi horiek lantzeko beharrez-koak diren giza balabideen eta materia-len gabezia dago. •

Oharra: Topaketa honen inguruko infor-mazio gehiago nahi duenak, dei dezalaJoxemi Zumalabe Fundaziora:943 275 561

Page 32: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

32 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

HitzaldiakHitzaldiakKultura eta hizkuntza aniz-

tasuna eskolan gaiaren inguru-ko kezkei erantzunak emateko,interesgarriak gerta daitezkeenHITZALDIAK

✎ II. Mercator InternationalSymposium:

Non: TARRAGONANoiz: 2004ko otsailaren 27tik 28raInformazioa:[email protected]

✎ Language, Attitudes andEducation in Multilingual cities

Non: BRUSELANoiz: 2004ko maiatzaren 27tik 28raInformazioa:[email protected]

✎ Second Symposium on in-tercultural, cognitive and socialpragmatics

Non: SEVILLANoiz: 2004ko maiatzaren 26tik 28raInformazioa:[email protected]

✎ I. Congreso InternationalTIC y Autonomías Aplicadas al

Irakurleen txokoaIrakurleen txokoa

Aprendizaje de las LenguasNon: CASTELLONNoiz: 2004ko maiatzaren 26tik

28raInformazioa:www.taaal.uji.es

✎ 7th International Confe-rence of the Association for Lan-guage Awareness

Non: LLEIDANoiz: 2004ko uztailaren 19tik 21eraInformazioa:[email protected]

Txoko hau zeurea duzu, irakurle, eta bi aukera luzatzen dizkizugu: galderak egiteaeta erantzunak ematea.

** Ingeleseko irakaslea naiz Bilboko ikastetxe batean. Nire gelan bi haur etorkin daude, 12 eta 13 urtekoak, bataMarokokoa eta bestea Senegalekoa. Bietako inork ez daki ezeuskaraz eta ez gaztelaniaz -nahiz eta azken hori pixkabat ulertu. Haur horiek ez dute sekula ingelesa ikasi. Beste haurrek maila polita dute ingelesean, baina etorkin horiekez dakite ezer. Azalpenak emateko ere ez dut hizkuntza komunik haur etorkinekin. Kasu honetarako, haur horiei inge-lesa irakasteko, ba al dago material didaktikorik?

JONE: erantzuna aldizkarira bidali, mesedez.

** A ereduan ematen ditut eskolak. Gure ikastetxean etorkin asko daude, gehiengoa, egia esan. Gehienak hego-amerikarrak dira. Hizkuntzarekin baino. ikasleek eta irakasleek etorkinekiko duten jarrerarekin nago kezkatuta. Baal dago jarrerak lantzeko edota hizkuntza eta kultura aniztasuna lantzeko material didaktikorik? (bai ikasleekin etabai irakasleekin lantzeko).

MARI JOSE: erantzuna aldizkarira bidali, mesedez. Mila esker.

** Euskal Herriko berritzeguneetan, ikastetxeetan, euskaltegietan eta abarretan haur etorkinen integrazio lin-guistiko/kulturalari begira dauden material didaktikoen eta jolasen zerrenda bat egin nahi da, denok jakin dezagunEuskal Herrian zer dagoen jada egina eta zer ez.

Zuk material didaktikorik baldin baduzu, mesedez, jarri nirekin harremanetan ([email protected]), esanezzer duzun eta zer euskara mailako haur etorkinentzat den. PARTE HAR EZAZUE, DENON HOBERAKO DA ETA!

Kultura eta hizkuntza aniztasunaren inguruko kezkak, galderak eta zalantzak badituzu, idatz iezaguzu bi helbide haue-takoren batera: [email protected] edo [email protected] Hartu-emanetarako bide berri honekin, dauz-kagun kezkak denon artean eta elkarri gure esperientziak kontatuz bidera ditzakegu. Anima zaitez!

Zure izena edo ikastetxearen izenarekin batera, helbide elektronikoa jartzea eskatzen dizugu, erantzuna emateko zurekinzuzenean harremanetan jar dadin nahi duen oro.

Antzeko esperientziarik izan baduzu eta proposamenik, aholkurik edo iradokizunik baldin baduzu, erantzun iezaiezu, es-kertuko dizute eta!

Page 33: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakurtarrila

Page 34: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

34 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Berriak

Urte barritxarri belarridaukanak eztaukanarinik eztaukat eta niri ekarri!

Bada horixe, urte berriak ezgeneukan gauza bat ekarri digu:Aisia biziz aldizkaria. Negu go-rrian ezagutuko du kalea, bainakolorez biziz eta indarrez ailega-tuko da gure eskuetara. Aisialdia-ren inguruko gaiak jorratuko di-tuen euskarazko hiruhilabetekariberriak bere orrialdeak aurrez au-rre ireki eta eskaini nahi dizkie ai-sialdian murgilduta dabiltzan he-zitzaileei, gurasoei, irakasleeieta teknikariei. Halaxe kontatudigute Agurtzane Etxeberria etaJoxe Jimenez bultzatzaileek.

Nork sortu du Aisia biziz aldizkariaeta zerk bultzata?

Kattamixar Federazioak sortu du.Bizkaiko eta Gipuzkoako Urtxintxa Es-kolen federazioa da berau eta Urtxin-txak egiten duen lana kaleratzeaz ardu-ratzen da, eta zentzu horretan, aisialdiarloa pixka bat sustatzeko eta kalera-tzeko gogoa sumatzen genuen. Horre-tarako tresna egokia izan zitekeela pen-tsatu genuen.

Zentzu horretan, zertarako baliodezake aldizkariak? Zer funtzio ikus-ten diozue?

Alde batetik, jende eta talde ugaridabil aisialdian lanean, programa askodaude, ekipamendu ugari, teknikarimordo bat dabil honen inguruan lane-an... Aldizkaria lan hori guztia balioes-teko eta ezagutzera emateko gune batizan liteke.

Beste aldetik, horren inguruan la-

nean ari garenok harremanetan egote-ko eta elkarren berri izateko espazio batizan liteke, sarritan bakoitza bere alde-tik baikabiltza, ondokoa zertan dabilenjakin ere egin gabe.

Azkenik, aldizkaria guztiz euskarazizango da, eta zentzu horretan, euska-razko materiala sortu eta zabalduko du.

Nori zuzendua dago Aisia biziz?Ikuspuntu zabala izan dezan nahi

dugu, eta beraz, ez da aisialdian zuze-nean inplikatuta daudenentzat soilik,asialdiaren inguruan dabiltzan guztie-tan baizik. Hor barruan sartzen dirahezkuntza ez formalean dabiltzan hezi-tzaileak, elkarteak eta eskolak; hez-kuntza formaleko ikastetxeak, ikasleaketa irakasleak; gurasoak; instituzioeta-ko teknikariak; ludotekak, haur txoko-ak, gazte lekuak, kultur etxeak, gazteinformazio bulegoak, euskaltegiak...Horiei guztiei aisialdi egoki bat garatze-ko tresnak eskaini nahi dizkiegu aldiz-kariaren bitartez.

Ikuspegi zabal horren barruan ko-katurik, zer da zuentzat aisialdia?

Aisialdia modu positiboan bizitze-ko hainbat balio landu behar direla uste

Aisia biziz aldizkari berria

Suspertzesoziokultu-

ralari etaaisialdiko

hezkuntzariburuzkoaldizkari

berria

Page 35: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

dugu. Gaur egun kontsumismoaren in-guruko balioak bultzatzen dira, badiru-di aisialdia modu egokian gozatzekoordaindu egin behar dela. Guk beste al-ternatiba bat proposatzen dugu horrenaurrean, beste balio batzuk lantzen di-ren aisialdia bultzatzen dugu: elkarla-na, hezkidetza, elkarbizitza... Horren-bestez, aisialdi mota hori lantzen dutenprograma asko agertuko dira aldizka-rian.

Edukiari dagokionez, zer mamitu-ko da?

Zenbaki bakoitzean gai nagusi batlanduko da, eta horrez gain, beste hain-bat atal izango ditu: kronika, iritzi arti-kuluak, elkarrizketa, ibilbide didakti-koen proposamenak, berriak, gidak...Adibidez, iritzien atalean, zenbaki ba-koitzean lau esparru egongo dira: batgurasoena, bigarrena hezitzaleena, hi-rugarrena teknikariena eta laugarrenaaisialdiarekin zerikusirik ez duen jen-dearena. Gaiak ere modu irakurterra-zean landuko dira.

Nolako itxura izango du?Dena kolorez izango da eta 20x26,5

cm-ko neurrikoa. Irudi aldetik erakar-garria egiten saiatu gara, argazkiei ga-rrantzia emanez eta behar diren bezalalanduz. Arina, alaia eta irakurterrazaizango da.

Zenbateko maiztasuna izangodu?

Urtean lau ale kaleratuko dira, urta-ro bakoitzeko bat. Garai horietako ba-koitzean behar konkretu batzuk sor-tzen zaizkigu eta horiei erantzunaeman asmoz jorratuko ditugu edukiak.Esate baterako, Gabonak inguruan jos-tailuen afera sortzen da. Udaberrian,eguraldi onak hasten direnean, kanpo-ra ateratzeko joera izaten dugu, eta or-duan ibilbideek eta aterpeek hartzendute garrantzia. Uda sasoian, ostera,udalekuak nagusitzen dira. Beraz, ga-raian garaikoari erantzungo dio aldiz-kariak, lanean aritu behar duteneinahiz zerbitzuen edo eskaintzaren bilajoaten direnei begira.

O. zenbakiaren promozioa egitenhasiak zaudete. Nolako harrera izandu jendeak proiektu berri honen ingu-ruan?

Orokorrean jendeak aportazio osoona izan litekeela komentatu digu. Gu-rasoek ere horrelako zerbaiten beharraikusten zuten. Eta beste aisialdi taldeeiere proiektu interesgarria eta baliaga-rria iruditu zaie.

Nola eskuratu ahal izango da aldiz-karia?

Lehen zenbakia ikastetxe guztieta-ra, aisialdiko taldeetara, haur txokoeta-ra, gazte lekuetara, gazte informaziobulegoetara, guraso elkarteetara, eus-kara elkarteetara eta abar banatuko du-gu.

Ondoren, harpidetza bidez banatu-ko da. Harpidetza urteko 20 eurokoaizango da.

Nora jo behar du harpidetu nahiduenak?

Bizkaiko zein Gipuzkoako UrtxitxaEskoletara jo dezake. Hauek dira helbi-deak eta telefono zenbakiak:

Bizkaiko Urtxintxa EskolaZabalbide, 26, beheaBilboTel.: 944 320 445E-posta: [email protected]

Gipuzkoako Urtxintxa EskolaMundaiz bidea, 8- 2. E20012 DonostiaTel.: 943 270 033E-posta: [email protected]

0. zenbakiaren aurrera-pena

Jolasa eta jostailua izango dira Ai-sia biziz aldizkariaren lehen zenba-kiaren ardatz. Gai nagusia horri es-kainia egongo da eta horren barruanhainbat atal bereiztuko Lehendabizi,erreportaia. Maite Garaigordobilekjolasaren garrantzi pedagogikoaz iri-tzia emango du. Jarraian euskara, ko-operazioa, hezkidetza, bideojoko-ak... izango dira aztergai. Eta errepor-taiaren azken zatian euskal jostailuenekoizpenari buruzko informazioabilduko da: entrepesak, laguntzak,merkatua...

Gaiaren bigarren atalean espe-rientziak bilduko dira, eta hor ludote-ken inguruko informazioa emangoda, batik bat: ludotekaren historia etafuntzioa, hainbat ludoteken espe-rientzia, ludoteken ibiltaria, jostai-luen museoak...

Hurrengo atala gida izango da etahor informazio praktikoa topatu ahalizango da: jostailuen gida (gurasoeieta irakasleei begira) eta Euskal He-rriko ludoteken mapa.

Jarraian, ekintzak izeneko ataleanjolasen eta jostailuen fitxak izango ditu.

Eta bukatzeko, baliabideen berriemango da; hots, non zer dagoen:ikasmaterialak, teknologia berriak,argitalpenak...

Gai nagusi horrez gain, ImanolUrbietari egindako elkarrizketa ira-kurri ahal izango da.

Page 36: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

Argitalpenak

Korri, Xalto ta Brinko kantariKORRI, XALTO TA BRINKO

Pailazo talde honek bere lehen dis-koa kaleratu du. Azken lau urtetako la-naren emaitza izan da eta guztira ha-mabi abesti ditu. Orain arte argitaratu-ta dituzten ipuinetako pertsonaienkantak dira: Trapujale, Zabarre, Mari-nazkane... Pailazoekin batera TomasGarbizu LezokoUdal Musika Eskolakoikasleek abesten dute. Gidoi batek egi-ten du abestien arteko lotura•

Tximistorratzeko kukuaAndreu Sotorra

GILTZALiburu honetako protagonistaren

anaia nagusia okupa zen berak 9 urtezituenean. Beretzat arraroa zen nebanagusia mendira bizitzera joatea basur-deekin eta txorimaloekin, gero lege-nardunentzako ospitale abandonatubatera joatea, eta azkenik telebistan a-gertzea tximistorratza baten muturreanzintzilik.•

Iraganeko zibilizazioen enigmak

Atlantida TaldeaGAIAK

Arkeologia eta aurkikuntza mo-dernoenak leienda eta mitoarekin ma-hasten dira liburu honetan, bost konti-nenteetako 20 kultura galdu, enigma-tiko, oparo edo mitikoren berri emate-ko, irakurlearen jakin-mina sortzekoeta ezkutatzen duten egia agerira ager-tzen saiatzeko. Besteak beste Atlanti-da, Knsos, Teotihuacango piramide-ak, Pazko Uhartea... aipatzen dira•

UsoaPatxi Zubizarreta

EREINUsoaren bidaia kilikagarria da libu-

ru honen ardatz. Urtebetetzetako opa-ri bezala Eskandinaviarako bidaia ja-soko du eta familiarekin joango da.Autobusez joango dira eta era guztieta-ko bidaiarieki egingo dute topo. Unemisteriotsuak, arriskutsuak... denetikbiziko dituzte, baina beti umoretsu.Usoarentzat bidaia batez ere kilikaga-rria izango da, urtebetetze opari gogo-angarria benetan•

Euskal Herriko historiaSusana Truchuelo eta Marta

TruchueloIBAIZABAL

Euskal Gaiak izeneko bildum a be-rria sortu du Ibaizabal argitaletxeak.Euskal Herriko kulturarekin zerikusiaduten hainbat gairen bilakaera histori-koa erakusten dute. Aditua ez den ira-kurlearentzako argitalpenak dira etamementoz bost liburu kaleratu dira:artea, literatura, museoak, pintura etahistoria gaiei buruzkoak•

Hi bai matxista zikina!Antton Dueso

DESCLÉEGazteei zuzendutako liburu hone-

tan Bixintxo mutil gaztea da protagonis-ta. Ustez pertsona moderno eta liberalada, beti giza eskubideen alde hitz egitenduena. Baina horixe baino ez, hitz egin.Horregatik diote amak eta arrebak ma-txista dela. Berak ez dela hala frogatugura du eta etxeko lan guztiak egingodituela hitz ematen du. Eta behin hitzeman ondoren, egin egin behar!•

Page 37: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚37

Zer da Hezkuntza Deialdia?Hezkuntza Deialdia, Euskal He-

rriak Bere Eskola herri ekimenak susta-tutako deialdi zabala da. Hezkuntza sis-tema propio baten alde gauden lagu-nok osatzen dugu aipatu Deialdia, Eus-kal Herriko hainbat eskualdetakoak,hezkuntza ziklo guztietakoak (haurhezkuntzatik unibertsitatera), kolekti-bo guztietakoak (gurasoak, irakasleak,ikasleak, herritarrak), sare ezberdine-takoak. Hezkuntza Deialdia guztionparte hartzeari irekita dago, areago,guztion parte hartzea beharrezkotzatjotzen dugu.

Zerk batzen gaitu?Batzen gaituena zera da: geure he-

rriak bere hezkuntza sistema propioaizateko eskubidea duenaren ustea, etaazken aldi honetan pairatzen ari garen,lege, dekretu eta dekretuondokoen au-rrean daukagun kezka.

Zer proposatzen dugu?Gurea, hitzak dioen bezala, deialdi

bat da, hezkuntza sistema propioarenalde kalera ateratzeko deialdia, lege etadekretu arrotzei aurre egiteko deialdia,behar dugun hezkuntza eredua eraiki-tzen jarraitzeko deialdia. Eta nori egitendiogu aipatutako deialdi hori? Leheniketa behin, hezkuntza komunitateari,euskal hezkuntza komunitatea aktiba-tu eta mobilizatu behar delakoan gau-de. Eta bigarrenik, gizarteari, herrita-rrei, hauek ere hezkuntzan inplikatubehar dutela uste baitugu. Zentzu ho-netan, Hezkuntza Deialdia Azaroaren8an Donostian eginiko batzarrean sor-tu eta bere ekimenak bururaino erama-ten dituenean desagertuko da.

Zehazki, zein ekimen plante-atzen dugu?

Bi ekimen egin dira:- Hezkuntza sistema propio baten

aldeko eta inposaketen aurkako naziomanifestaldia.

- Hezkuntza sistema propio batenaldeko Protokoloa. Protokoloaren bi-dez, euskal hezkuntza komunitateakjarrera komun bat har dezan proposa-tzen dugu, pairatzen ari garen erasoguztien aurrean. Protokolo hori aur-keztu eta eztabaidatu ostean, oraingauzatzea dator.

Zein da Hezkuntza Deialdia-ren antolaketa?

Hezkuntza Deialdiak antolaketasinplea bezain eraginkorra izan nahidu. Alde batetik, Deialdia osatzen du-ten 200 lagunen zerrenda dago, haueta-ko bakoitzak ekarpen txiki bat egingoduelarik. Beste alde batetik, Hezkuntza

Deialdiaren nazio batzordea osatukoda, planteatzen diren ekimenak (naziomanifestaldia eta protokoloa) kudea-tzeko. Batzorde honetan nahi duen o-rok parte hartu dezake. Batzordearenbileren akta Deialdiko kide guztiei bi-daliko zaie e-mailez. Berarekin harre-manetan jartzeko bideak honakohauek dira:

Telefonoz: 696 200 570 E-mailez:[email protected]

Zein da erakundeen paperahonetan guztian?

Hezkuntza Deialdia pertsonok osa-tzen dugu, baina noski, hezkuntza arlo-ko erakundeek badute zer esanik eta zereginik. Bakoitzaren parte hartze mailadefinitzeko asmoz, eta baita bakoitzakdauzkan ekarpenak eta ideiak jasotzekoasmoz, informazioa eskaini diegu lehe-nengo unetik, eta elkarlanean aritzekoproposamena luzatzen diegu.

Euskal Herriak bere hezkuntzaAbenduaren 20an milaka lagun ibili ziren Iru eko kaleetan Euskal Herriaren-tzat eskola eredu propioa aldarrikatzen eta Madrilen eta Parisen hezkuntzainposaketak salatzen. Manifestazioa Hezkuntza Deialdiak deituta egin zen.

Page 38: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

38 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Aspalditxo honetan, eremu eta es-tamentu anitzetatik, aurrera begiratze-ko beharraren mezua ari zaigu iristen;aukera berri baten bila abiatzeko beha-rra, non euskal hiritarrok gure etorkizu-na erabakitzeko ahalmena izango du-gun, gure interesak modurik egokiene-an defendatuko dituzten erabakiak as-katasunean hartuz eta kudeatuz.

Egoera berri hori eta berau baldin-tzatuko duten barne zein kanpo fakto-reak direlakoak izanik ere, Euskal He-rrian inork ez du zalantzan jarriko goimailako politikan hartzen diren eraba-kiek gizarte alor guztietan nabarmenkieragingo dutela -Erakunde Publikoenbidez, nagusiki- eta, bereziki, hezkun-tzaren esparruan; hezkuntza baita, da-gokion sistemaren bidez, erabaki poli-tikoetatik eratorritako eredu sozial, lin-guistiko, kultural, ekonomiko eta aba-rrak transmititzen dituena.

Euskal hezkuntzaren eremua ere ezda egoera berri baten aurreikuspeneanatzera geratu. Era esporadiko eta osa-garrian izan bada ere, herri gisa dagoki-gun hezkuntza etorkizuna planifika-tzeko ahaleginak eta iniziatibak hartuizan dira. Baina, ziur asko, belaunaldizbelaunaldi galdutako eremua azkarre-gi berreskuratu nahi izan dugu; eta pre-sa horren beraren eraginez, lehen mo-mentutik zehaztu nahi izan dugu gureazken xedea zena, alegia, Euskal Hez-kuntza Sistemaren bizkar hezurra izanbehar duen proiektua; baina gure ezau-garri eta dimentsioetara egokitutakoeskema propioak erabili beharrean,egungo sistemak ezartzen dituen joko-arauak erabili ditugu, mimetikoki;kontuan hartu gabe erabilitako joko-arau horiek kudeaketa maila txiki batenaukera baino ez dutela irekia uzten; eta,beti ere, Espainia edo Frantziako Hez-kuntza Ministerioen gainbegiratuarenmenpe.

Hori dela eta, iniziatiba horiek guz-tiek ez dute, momentuz, espero zen

emaitzarik eman, besteak beste, interesanitzei lotutako epe motzeko ikuspe-gia hartu dutelako; irakaskuntzak mailaguztietan pairatzen duen atomizazioaeta egungo erakundeekiko mendeko-tasuna ahaztu gabe. Gauza bera gertatuda hezkuntza eremutik at hartutakobeste hainbat iniziatibekin ere. Ahale-gin horietatik guztietatik ikasi egin be-har dugu eta ikasitakoaren harira joka-tu. Gure gizartea, Euskal Herriko hirita-rrok, den-denak aterako gara irabazle.

Sortzen-Ikasabatuazen, ikastetxepubliko anitzen eskola komunitateakbiltzen dituen elkarte gisa, ondo ezagu-tzen dugu gure eremua, eskola publi-koa, alegia. Eskola publikoaren ahulguneak ezagutzen ditugu, baina baitaharen/gure indar guneak ere; gaineanditugun mehatxuak ezagutzen ditugu,baina baita ditugun aukerak ere; esko-laren/gure gabeziak ezagutzen ditugu,baina baita bere/gure lorpenak eta gai-tasunak ere; bere/gure beldurrak eza-gutzen ditugu, baina baita bere/gureiniziatiba gaitasuna ere. Eta ditugungaitasun eta aukerak aprobetxatu be-har ditugu gabezi guztiei erantzunaemateko, Euskal Herriko HezkuntzaSistemaren oinarri izan behar duten es-kola publikoak proiektu baten ingu-ruan egituratzeko.

Baina, zergatik eta zertarako Hez-kuntza Sistema propioa? Hasteko, herribezala gure beharrei guk geuk erantzu-teko eskubidea eta beharra daukagula-ko. Baina ez bakarrik gure eskubideadelako; baizik eta, nagusiki, gure eran-tzukizuna delako. Datozen -eta gaur-ko- belaunaldien hezkuntza euskal hi-ritarron erantzukizuna eta ardura dela-ko. Ezagutza unibertsala bertakoarenezagutza sakonetik abiatzen delako,norbanakoarengandik (ni) eta inguru-netik (gu) hasita. Berdintasunean oina-rrituko den gizarte hobeago baten bi-dean, aldaketak eragitea ahalbidetukodieten baloreetan hezi nahi baditugu

Euskal eskola publikoahausnarketan

Berriak

Euskal eskola publi-koa hausnarketan

Sortzen-Ikasbatuazek an-tolatutako jardunaldia

Non: Donostiako Ibaeta-ko campusean

Noiz: 2004ko urtarrilaren17an

Hausnarketa prozesuan partehartu nahi eta, dena delakoagatik,Plan Integralaren proposamenirekia ezagutzen ez duen orok,943 303 504 telefono zenbakianedota [email protected] helbide elektronikoaneska dezake.

Page 39: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

gure gazteak, gure gizartearen egungoegoera ezagutu eta ulertzetik hasi be-har dugulako. Gure gizartearen eta kul-turaren nolakotasunaren zergatiak eza-gututa eta ulertuta soilik, ezagutu etaulertuko ditugulako beste pertsona, gi-zarte eta kultura diferente batzuk. Elkarezagutzatik eta elkar ulermenetik soiliketorriko delako benetako integraziosoziala. Berdintasunean oinarritutakointegrazio sozialaren ikuspegitik soilikgaratuko dugulako gure inguruneareneta parte garen munduaren ikuspegikritikoa. Ikuspegi kritikotik soilik erai-kiko ditugulako hobekuntza errealakeragingo dituzten ereduak. Horrelasoilik lortuko dugulako mundu anitze-an, hiritar guztion –urdin, berde zeinmore- ekarpenak beharrezkoak dituenmunduan, askatasunez eta autonomo-ki moldatzeko garapen integrala (nor-banakoa zein soziala). Azken finean,horrela bakarrik lortuko dugulako hez-kuntzaren benetako kalitatea.

Azken urteotan aplikatu dizkigutenhezkuntza legeak gure ikastetxeetakohezkuntza proiektuak estutzen ari dira,hainbat alorretan bideraezin bihurtuarte; horretaz gain, proiektuen garape-na eta hobekuntzak eragiteko ateak itxiegiten dizkigute legeok.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi eskolapublikoak etxean bertan dituen trabak,Bizkaitik hasi eta Nafarroaraino, Araba-tik hasi eta Lapurdiraino, Irundik hasieta Lanestosaraino... Ikasleriaren eus-kalduntzea ez dago bermatuta; hainbatherri eta lurraldetan euskararen pre-sentzia testimoniala da; testu liburugehienek Madrilek edo Parisek disei-natutako curriculumek zehazten dituz-ten irizpideen baitako Euskal Herriarenikuspegia adierazten dute eta, Hegoal-deko kasuan, dagokion gobernu auto-nomoak egokitu(?) edo/eta baimendu-takoa; ikastetxeen autonomia arautugabe dago eta, praktikan, ez dago auto-nomiarik: batetik, ikastetxeen ekime-na estuki tutelatua dago; bestetik, ikas-tetxeen erabaki gaitasuna erakundeenonespenaren menpe dago erabat; ho-rren eraginez, ez da pizten partaidetza-rako motibaziorik; bestalde, bertan ga-

ratzen den legedia,kasurik onenean, es-tatutik datorkigun legediaren egokitza-pena baino ez da, estatuak zuzengarriabaita bertan garatutako guztia, haren le-gediak bertokoen gainetik daude eta.

Horren guztiaren harira, 2000. urte-aren bukaera aldera, ikastetxeetan su-matzen zen etsipen giroa nolabait sus-pertu nahian, Sortzen-Ikasbatuazek es-kola publikoaren barne-hausnarketaprozesu bat abiatzeko iniziatiba hartuzuen. Iniziatiba honetan, gure aburuz,lozorrotik atera eta ilusioa berpiztekobaliagarria izan daitekeen hausnarketaplanteatu diogu hezkuntza komunitateosoari (guraso, ikasle eta langileria) eta,orokorrean, euskal gizarteari. Berez-koa eta eraldatzailea izango den eskolapublikoaren proiektu baten ingurukohausnarketa planteatzen dugu, non,ezinbesteko deritzogun eskola eta hez-kuntza komunitateko kideon parte-hartze aktiboaren aldeko apustua egi-ten dugun, Euskal Herriko eskola pu-blikoetan eragingo duten erabaki guz-tietan gure partaidetza aldarrikatuz, sub-jektu eskumendun gisa. Abiapuntu mo-dura, bi galdera botatzen dizkiogu Eus-kal Herriko hezkuntza-komunitateari:

- Zein izango dira eskola publikoa-ren ekarpenak Euskal Herriko Hez-kuntza Sistemaren egituratze proze-suan?

- Zein eskola eredu osatu behar dueskola publikoak eraikitzeke dagoenhezkuntza sistemaren ezinbesteko oi-narri izan dadin?

Hausnarketa errazteko asmoz, da-tozen 4 urteetan garatuko litzatekeenPlan Integral gisa, proposamen-zirri-borro ireki bat jarri dugu mahai gaine-an. Proposamen ireki honetan, ibilbidehistorikoaren diagnosi txiki bat egitendugu, batetik; bestetik, ezinbestekoakdiren ekarpenekin osatu beharrekoelementu batzuk planteatzen ditugu,eskematikoki (euskalduntzea, edukieta balioen curriculuma, kudeaketa etapedagogia autonomia, antolaketa, par-taidetza...). Eskema honen helburuazera da, Eskola Publikoaren balizkoeuskal ereduaren definizioan lagunga-rri izan daitezkeen honako ardatz

hauek agerian uztea: nor garen, zeregin nahi dugun, zergatik eta zertara-ko nahi dugun hori eta nola gauza de-zakegun.

2003ko apirilean hasi eta abenduanbukatuko den iritzi eta irizpide kontras-te-prozesua eramaten ari gara aurrera.Prozesu hau hainbat mailatan ari dagauzatzen: maila pertsonalean, taldemailan, ikastetxeetan, irakaskuntzandiharduten elkarteekin, sindikatuekin,alderdi politikoekin eta erakunde pu-blikoekin. Kontraste prozesuaren on-dorioz Plan Integralari egindako ekar-pen eta iradokizun guztiak bilduko di-tugu txosten batean, abenduan zehar.Hausnarketa prozesuaren bukaera etabalizko elkarlanerako dinamikarenabiapuntu gisa, “Euskal Eskola Publi-koa Hausnarketan” izenburupean,ekarpenetatik ateratako ondorioak el-kar jartzeko jardunaldi ireki bat egingodugu. Ondorio horiek erakutsiko digu-te zeintzuk diren Euskal Herriaren etor-kizunean lehen mailako eragile estrate-giko izan behar duen eskola publikoaegituratzeko daukagun aukera etaados ditzakegun irizpide komunak.

Aipatu jardunaldia 2004ko urtarri-laren 17an gauzatuko da, DonostiakoIbaeta Campusean. Hemendik, topa-gune, hausnarketa eta prozesu hone-tan partehartze aktiboa izan daitezen,eskola publikoan ari diren/garen per-tsona eta entitate guztiak gonbidatunahi ditugu. Komuna den eginkizunhonetan ezinbestekoa da eskola etahezkuntza komunitatea osatzen dugunguztion ekarpena eta bultzada, mailapertsonalean zein kolektiboan. Denokdaukagu zer adostu eta erabaki nahi-koa. Gizartearen bultzadarekin batera,definituko den euskal eskola publikoa-ren eredu berria gauzatu bidean, beha-rrezkoa da Erakunde Publikoen apustuirmo eta ausarta, bai jarrera irekiak etamalguak erakutsiz, bai beharrezkoakizango diren baliabideak kontuan har-tuz. Euskal Herrian, eskola publikoa-ren eredu berria posible eta beharrez-koa baita.

Juankar Aretxabaleta Sortzen-Ikasbastuazeko lehendakaria

Page 40: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

40 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Arangoiti, elkartasunaren ikastola

Iazko Nafarroa Oinezek uste bainooihartzun handiagoa izan zuen komu-nikabideetan eta jendearen artean. Ur-teetan gogoratuko dugu eguraldi txa-

rrarengatik bertan behera gelditu zenfesta eguna, eta baita ondoren jendeakeman zion laguntza ere.

Baina Arangoiti ikastola ez zenegun horretan ireki. 24 urteko ibilbideaegina zuen ordurako, eta oraindik ereaurrera jarraitzen du. Urteen poderioz,sendotuz eta haziz joan den ikastola da.1980. urtean sortu zen zazpi ikaslere-kin. Bi urte beranduago herriko ikasle-en %20 joaten zen bertara, eta gauregun, aldiz, %80. 2 eta 12 urte bitarteko120-130 haur inguru daude Irunberrin,eta horietatik 88 ikastolan dabiltza.

Muga guztien gainetik...euskaraz!

Orain arte Irunberriko arroi-leko saiek biologoen, ornitologo-en eta zaleen arreta erakarriizan badute ere, aurten euskal-dun guztiona bereganatu duArangoiti ikastolakoak. Harrizherri, Irunberri leloarekin irri-farrez agertu zitzaigun iazko ur-te hasieran Nafarroa Oinezekojaia iragarriz. Zoritxarreko egu-raldiaren festa eguna bertan be-hera gelditu eta gero, euroakeuri, eutsi ametsari esanez la-guntza eskatu zigun.Euskal Herri osotik Irunberri-

ra ailegatutako euroei eskerArangoiti ikastolak eraikin be-rria egin ahal izango du.Baina ikastola eraikina baino

zerbait gehiago da. Proiektu pe-dagogiko sendoa, irakasle saia-tuak, guraso langileak eta ikaslegogotsuak dituen ikastola da.Txikia izan arren, badu zer eraku-tsia. Inplikazioa eta partaidetzaazken muturreraino eramatendituzte, eta eskola eredugarriada horretan.

Nora URIBETXEBERRIA

Page 41: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

84. zenbakia. 2004ko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

Herrian bada eraikin berria eta ego-kia duen eskola publikoa, baina jende-ak ikastolaren aldeko apustua egin du.Zergatik? Euskararen alde daudelako,bertako langileen inplikazioa handiadelako eta horrek animatu egiten ditue-lako, herriari begira ekitaldi ugari egi-ten dituztelako, eta azken finean, ikas-tolako proiektuan sinesten dutelako.

Ikastolako proiektuaren be-rezitasunak

Ikastolan egiten den lanak eta lanaegiteko moduak erakartzen ditu gura-soak ikastolara, dudarik gabe. NoraUribetxeberria zuzendariak dioenez,“erabiltzen dugun metodologia oso ak-tiboa da. Haurrek aktiboki hartzen du-te parte ikas prozesuan”. Orain dela ur-te batzuk eleanitz proiektuan sartu zi-ren, eta ingelesaren ezarpen goiztia-rrak ere erakartzen ditu gurasoak. “Mu-sikari eta dantzari ematen diogun ga-rrantzia ere balioesten dute. Urtero jo-aten gara haur kantari txapelketara.Dantza eta txistu taldea ere baditugu,eta urtero egiten dugu dantza emanal-di bat herrian”.

Gurasoak dira zutabeArangoiti ikastolako gurasoek ikas-

tolan zuzeneko partaidetza dute. De-nek egiten dute zerbait, batean ez badabestean. Eta erabakiak ere beraiek har-tzen dituzte. Ikastola kooperatiba batdenez, erabakiak asanbladan hartzendituzte. Norak dioenez, “familia batenmoduan funtzionatzen du ikastolak;gurasoek zer egiten den ikusten dute,eta elkarreragin handia dago”.

Ikastola txikia izateak gurasoen

partaidetza erraztu egiten duela uste duzuzendariak. “Zenbat eta jende gehia-go egon, zaildu egiten da inplikazioalortzea, eta partaidetza ziurtatzea erebai. Zeren jendeak gaur egun milagauza ditu. Hemen ere gertatzen zaiguhori. Askotan esan izan dugu ez daki-gula zenbat eskatzen diegun gurasoei,bakoitzak bere lanak eta gauzak baiti-tu. Eta hala ere batzordeetan sartutadaude”. Azken bi urteetan, NafarroaOinezen antolaketa zela eta, buru bela-rri aritu dira lanean, denak. “Ezin zirenetxean geratu”.

Pedagogia Batzordean gu-rasoak ere bai

Gurasoek hainbat batzordetan har-tzen dute parte: ekonomia, mantenua,pedagogia, erlazio instituzionalak etaekitaldiak.

Pedagogia batzordearen bitartez,gela barruan egiten dutenaren nondik-norakoak erabaki ditzakete irakaslee-kin batera. Norak azaltzen digunez,“batzorde horretan egin genuen azkenlana ikastetxeko hezkuntza proiektuabirpasatzea izan zen. Ondoren, asan-bladan aurkeztu zen, gurasoek ikasto-lako filosofia zein zen jakin zezaten”.

Irakasleen klaustroan proiektu ku-rrikularra lantzen ari zirenean ere, ba-tzorde horretan zenbait puntu eztabai-datu zituzten.

Hurrengo lana balioen gaiari hel-tzea izango da. “Beti kezkatzen gaituengaia da”, dio Norak. “Hezkuntzaproiektuan zehaztuta daude zein ba-lio landu nahi ditugun: norberarekikoerrespetua, besteekiko errespetua, na-turarekiko errespetua... Baina zertanzehaztu eta nola transmititu hori gu-

rasoek aktiboki parte har dezaten? Ho-rrek kezkatzen gaitu. Zeren, askotantutoretzan lantzen dira balioak, bainagurasoen lana ere ezinbestekoa da”.Nahiz eta oraindik dena zehaztu gabeeduki, puntu konkretu batzuen ingu-ruan halako txantiloi edo eredu batzukbanatuko dituzte gurasoen artean eu-ren iritzia jasotzeko. “Horrekin guraso-ek zer balio transmititu nahi dituztenjakin nahi dugu, zein diren garrantzi-tsuak beraientzat, nola ulertzen dutentransmisio hori, zein lan iruditzenzaien eskolak egin beharrekoa, zeinden beraien edo familien lana... Horiguztia eztabaidatu nahi dugu elkarre-kin. Nik uste dut gauza horiek guztiakbizirik egon behar dutela eta behin etaberriz birmoldatu behar direla, oraindela 10 urte egindako eta erabakitakogauzen berri ez baitaki sartu berri dengurasoak”.

Page 42: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur

42 ❘ hik hasi ❘84. zenbakia. 2004ko urtarrila

Herrian aldeko giroa, udale-txean ez

Irunberriko giroa ez da euskalduna,baina orain dela 24 urte ikastola abianjarri zutenak euskararen alde zeuden.AEKra guraso asko joaten dira egun, etaikastolatik 12 urterekin ateratzen direnikasleek Zangotzako ikastolan jarrai-tzen dute euskaraz ikasten. Ondoren,Batxilergoa euskaraz egin nahi baldinbadute Iruñera joan behar dute. Iaz etaaurreko urtean atera ziren ikastolakoikasle guztiak Iruñean euskaraz ikastenjarraitzen dute, hots, ikasleen %100ak.

Herriko haur eskola ikastetxe pu-blikoan baldin badago ere, asko dirahan ibili ondoren 2 edo 3 urterekin ikas-tolara jotzen dutenak.

Urteetako lanaren ondorioz, herri-tarrek ikastolan egiten den lana ikusidute, eta horrek aldeko jarrera eragindu. Udalaren jarrerak, ordea, berdin ja-rraitzen du: oztopoak jartzen. “Oraindaukagun eraikin zaharra udalarenada” azaltzen du Norak. “Berogailua-rentzako egurra eta argia ordaintzenditu, eta kito, besterik ez. Argindarra-raren potentzia gehiago ere ez digu jar-tzen”. Udalaren jarrera argia dela dioikastolako zuzendariak. “Ez da gurearazoa, esaten dute. Zuek nahi duzue-lako zaudete hor”.

Herritik kanpo ere txanponaren bialdeak ikusten dira. Zonaldetik lagun-tza handia jaso zuten Nafarroa Oinezenantolaketarako, eta euskararen ingu-ruan biltzen den jendea, sentsibilitateaeta gaitasuna badagoela ohartu ziren.Nafar Gobernuaren aldetik, ordea,guztiz kontrakoa.

2005erako legeztapenaEuskararen Legea egin zenean,

Irunberri eremu ez euskaldunean gel-ditu zen. Horrek, eskola publikoan Deredua irekitzeko bidea itxi zuen. Ikas-tolako gurasoek euskarazko eta ikasto-lako ereduarekin jarraitu nahi zuten,baina printzipioz ezinezkoa zenez, le-gea aldatzeko saiakera egin zuten. “Le-hendabizi D eredua eskatu nahi ge-nuen, eta behin hori lortutakoan, ikas-tolaren ereduarekin jarraitzeko nego-ziatzea. Bagenekien utopikoa zela,baina probatzea erabaki zen” gogora-

tzen du Norak. “Partidu guztiekin el-kartu ginen eta gaia Parlamentura iri-tsi zen, baina ez zen ezer lortu”.

Hala ere, ikastolarekin aurrera egi-tea erabaki zuten. Beraz, Arangoiti ikas-tola alegala bihurtu zen, Bianakoa, Tu-terakoa eta Sartaguda-Lodosakoa be-zala. Ikastola horiek administrazioa-rentzat ez dira existitzen, eta beraz, ezdute diru laguntzarik jasotzen Hezkun-tza Departamentutik, Hizkuntz Politi-katik baizik. Eta aurten, hori ere nahikolanekin.

Egoera horri irtenbidea emateko,Nafar Gobernuak esan du 2005ean le-geztatuko dituela. Horretarako, ezin-bestekoa da eraikinak legeak dioenbaldintzak betetzea. “Beste hiru ikasto-letako eraikinek baldintza horiek bete-tzen dituzte, baina gureak ez. Horre-gatik eraiki behar dugu ikastola berria,eta urtebete daukagu horretarako” dioNorak.

Dena dela, legeztapenak ez du esannahi etorkizuna eta bideragarritasunaziurtatuta dauzkatenik. Legeztapenazein baldintzatan egiten den ikusi be-har da (ratioak, Heziketa Berezirakoeta testu liburuetarako laguntzak, etaabar). “Bideragarritasunik gabe legez-tatzen bagara ez dugu ezer lortzen. Le-galak izango gara, baina bizitzeko di-rurik ez baldin badugu...”.

Edonola ere, Norak etorkizun osa-suntsua ikusten dio ikastolari bideraga-rritasuna ziurtatuz gero. •

Irunberri•

“Eskerrak ematen jarrai-tzen dugu”

“Euroak euri, eutsi ametsari”. Etabai, Irunberriko haurrek ametsa egibihurtuta ikusiko dute. Nafarroa Oine-zen eguneko eguraldi txarraren ondo-rioz festa bertan behera gelditu zen.Malkoz busti ziren haurren, irakasleeneta gurasoen begiak. Bi urteko lana za-puztuta gelditu zen.

Hurrengo asteetan, ordea, uholde-ak jarraitu zuen. Baina ez euri uholde-ak, elkartasun uholdeak baizik. EuskalHerri guztitik jendeak euroak bidali zi-tuen. Azkenean 1.500.000 euro lortuzituzten. Horietatik 420.000 euro urria-ren 19ko kalteak ordaintzeko bideratudituzte, eta beraz, ikastola berriaren-tzat 1.080.000 euro izango dituzte.

Hasieran eraikuntza egitea soilikpentsatzen zuten, baina lortutako di-ruarekin jolas lekua eta futbol zelaiaegiteko aukera ere izango dute. Etahorrez gain, hasieran ikastola zaharre-ko mahaiak eta aulkiak eramatea pen-tsatzen bazuten ere, lortutako diruare-kin agian historian lehenengo aldizmahai eta aulki berriak estreinatukodituzte.

“Benetan, eskerrak ematen jarrai-tzen dugu. Ez dakigu nola erantzun-go diogun jaso dugun guztiari. Horre-lako egoera berezian gertatu denezdena, ikastola ere egoera berezitik sor-tuko da. Elkartasunaren ikastolaizango da”.

Page 43: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur
Page 44: Euskal Herriak - Hik Hasi. alea.pdfhik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin. aurkibidea 8 gaia FAMILIA EREDUAK Gaur