EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen...

4
1 2015eko abendua E zker Abertzalea ezkerreko abertzaleen sektore sozial zabal eta anitzaren aliantza estrategikoa da eta Euskal Herri indepen- dentea, sozialista, euskalduna eta femi- nista erdiestea du helburu. Aipatutako helburuak eskuratzeko proiektu poli- tikoa bultzatuz jokatzen dugu. Bide horretan, aldeko herri sektore zabala antolatu eta aktibatzea dugu lehen zeregina: kontzientzia hartuta, euskal langi- leria, gazteria, Euskal Herriko gizon-emakumeak lehentasunezko aktibo bilakatzea, alegia. Orain arte ordea ez dugu lortu emaitza nahikorik norabide horretan eta esan dezakegu Prozesu Demokratikoa eta askapen prozesuaren bilakaera blokeo egoera batean daudela. Prozesu iraultzaileen aurrerakada, atzerakada edo blokeo egoera bakoitzean, ezinbestean birmol- daketak egin beharra dago. Historikoki bost izan dira nagusiki birmoldaketak egitera bultzatu gaituz- ten arrazoiak: a) Nazioarteko ezkerreko pentsamenduaren eztabaida eta bilakaera. b) Nazioarteko askapen prozesuen arrakasta eta porrotak. c) Gure aurkako estatuen egoera eta bideratu duten errepresioaren ezaugarriak. d) Euskal gizartearen aldaketa eta bilakaera soziopolitikoa eta identitarioa. e) Aurreko urtetan garatutako borroken espe- rientziak eta ondorioak. Gordailu legala: SS-1471-2012 SORTU EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU

Transcript of EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen...

Page 1: EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen etorkizuneko bidea idaztea da erronka. Gehiengoak markatutako norabidearekin txostena elaboratuko

1

2015eko abendua

Ezker Abertzalea ezkerreko abertzaleen sektore sozial zabal eta anitzaren aliantza estrategikoa da eta Euskal Herri indepen-dentea, sozialista, euskalduna eta femi-nista erdiestea du helburu.

Aipatutako helburuak eskuratzeko proiektu poli-tikoa bultzatuz jokatzen dugu. Bide horretan, aldeko herri sektore zabala antolatu eta aktibatzea dugu lehen zeregina: kontzientzia hartuta, euskal langi-leria, gazteria, Euskal Herriko gizon-emakumeak lehentasunezko aktibo bilakatzea, alegia. Orain arte ordea ez dugu lortu emaitza nahikorik norabide horretan eta esan dezakegu Prozesu Demokratikoa eta askapen prozesuaren bilakaera blokeo egoera batean daudela.

Prozesu iraultzaileen aurrerakada, atzerakada edo blokeo egoera bakoitzean, ezinbestean birmol-daketak egin beharra dago. Historikoki bost izan dira nagusiki birmoldaketak egitera bultzatu gaituz-ten arrazoiak:

a) Nazioarteko ezkerreko pentsamenduaren eztabaida eta bilakaera.b) Nazioarteko askapen prozesuen arrakasta eta porrotak.c) Gure aurkako estatuen egoera eta bideratu duten errepresioaren ezaugarriak.d) Euskal gizartearen aldaketa eta bilakaera soziopolitikoa eta identitarioa.e) Aurreko urtetan garatutako borroken espe-rientziak eta ondorioak.

Gordailu legala:SS-1471-2012 SORTU

EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU

Page 2: EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen etorkizuneko bidea idaztea da erronka. Gehiengoak markatutako norabidearekin txostena elaboratuko

2

Gaur egun bizi dugun blokeoaren arrazoiak puntu bakoitzetik zerbait izango du. Erasan neoliberal ba-satiaren aurrean nazioarteko ezkerra birmoldake-ta eta birkokapen prozesu batean dago. Bestalde, nazioarteko askapen prozesu ezberdinek bilakaera bat izan dute, berritzaileak izan daitezkeen eta erre-paratu beharreko aldagai batzuk azaleratu direlarik.

Kanpo faktoreak erreparatuz, estatuen posizioak eta egoera sozialaren bilakaerak eragindako arra-zoiak ikusten ditugu.

Azkenik, barne faktoreei begira, blokeo hori gain-ditzeko eta mugimendu gisa jarduteko hutsune na-barmenak ditugula ere onartu behar dugu.

Gabezia guzti horiek konpontze aldera eta aurre-tik ditugun erronkei erantzuteko, Ezker Abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaidari ekin nahi dio Euskal Herrian egin beharreko bidean bere ekar-pena egin ahal izateko. Ez da lehen aldia horrelako prozesu bati heltzen diogula eta aurreko guztietan bezala oraingoan ere Euskal Herria ZUTIK ez ezik, ABIAN jarriko dugu.

PROZESUAREN HELBURUAKIzan ere, eta moldaketak moldaketa, Ezker

Abertzaleak gure ibilbidean funts, ezaugarri eta helburu berberekin irauten dugu, hots, ezkerre-ko abertzaleen sektore sozial zabal eta anitzaren aliantza estrategikoa izaten jarraitzen dugu eta Euskal Herri independente, sozialista, euskalduna eta feminista erdiestea dugu helburu.

Helburu hauek erdiesteko proiektu politiko bat bultzatuz jokatzen dugu eta bide horretan aldeko herri sektore zabala antolatu eta aktibatzea dugu lehen zeregina.

- Helburu orokorra: Egoera honetan, Ezker Abertzaleak ardura berezia du herri honen au-rrean, eta bereziki soberanista eta indepen-dentista guztien aurrean: independentziarako trantsizioa burutzeko eta euskal estatuari ateak alderik alde zabaltzeko ibilbide bat es-kaintzea.

- Helburu espezifikoak: Ondo zein gaizki egin-dakoetatik irakaspenak atera eta dauzkagun hutsune eta disfuntzioei irtenbidea emateko saioa da proposatzen dena Ezker Abertzalea-

ren oraina eta, bereziki, etorkizuna elkarrekin marraztu eta aurrera eramateko bideak, pro-zedurak eta mugimenduaren izaera zehazteko, ikuspegi estrategikoa eta eskaintza taktikoa birformulatuz.

Ibilbide horrek arrakasta izateko hausnarketa prozesu honek Ezker Abertzalearen kohesioa eta sinergia berriak ekarri beharko lituzke, honela as-kapen prozesuaren indarrak biderkatuz.

Gabeziak konpontze aldera eta ditugun

erronkei erantzuteko, Ezker Abertzaleak barne

hausnarketa eta eztabaidari ekin nahi dio, Euskal Herrian egin beharreko bidean bere ekarpena egin ahal izateko

Page 3: EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen etorkizuneko bidea idaztea da erronka. Gehiengoak markatutako norabidearekin txostena elaboratuko

3

PROZESUAREN IRIZPIDEAKProzesu honek parte hartze zabal eta emankorra

izan dezan bilatzen dugu. Aurrez aurre dugun erronkak horrela eskatzen baitigu. Hori dela eta, urteetan Ezker Abertzaleko gune ezberdinen partaide izan direnak, izan daitezkeenak edota proposatzen dugun proiektu politikoa konpartitzeagatik bere burua Ezker Abertza-lekotzat duen kideak batu nahi ditugu, elkar entzuten, elkar ulertzen eta bereziki elkarrekin gogoetatzen eta eztabaidatzen. Zutik Euskal Herria-ren oinarriarekin bat egitea izanik baldintza bakarra horretarako.

Borondate zintzoa hori izan arren, parte hartze za-bal eta kualitatiboki aberatsa lortzeak bere metodolo-gia eta tresnak garatzea eskatzen digu halabeharrez. Izan ere, ostantzean, barneratuak ditugun beste joka-moldeek hartuko dute bere lekua. Izan ere jakin bada-kigun moduan parte hartzea, herri batzarrera hurbildu eta hitza zein bozka ematea baino konplexuagoa da.

Are gehiago, azken urteetan atxikimendu emozio-nal ezak, hika mikak, elkar epaitzeak eta abarrekoak leku handia hartu dutenean gurean. Prozesuak kon-fiantza eta harreman sinergikoak eta kohesioa berre-raikitzeko baliagarri izatea bilatzen badugu, oraingoan inoiz baino gehiago forma edo moduari, edukiari be-zainbesteko garrantzi eta arreta ezarri behar diogu. Edukia eta forma guztiz elkar lotuta daude: parte har-tzaileak ez diren prozesuen emaitzekin identifikatuta eta ilusionatua sentitzea nekeza da. Aldiz, garenaren aniztasuna jasotzen duten prozesuek, kohesionatu, identitate kolektiboa indartu eta ilusioa eragiten dute.

Ondorioz, atxikimendua eta parte hartzea elikatu dezaketen hurrengo neurri edo tresnak proposatzen ditugu:

-Ikuspegi ezberdinei baldintza berdinetan leku egin: Ikuspegi eta iritzi guztiek eragiteko gaitasun berbera izango dutela bermatu.

-Gardentasun, zintzotasun eta pedagogiaz aritu.

-Barne komunikaziorako bitarteko eraginkorrak sortu.

-Ditugun helburuak eta baliabideak aldez aurretik ondo neurtu eta prozesu osoa ahal den xehetasun handienarekin plangintzatu.

- Ezker Abertzalearen eta bere kidegoaren gogoe-ta eta eztabaidarako gaitasun kritikoa landu eta ahalduntze indibidual eta kolektiboari bide eman.

Ezker Abertzaleko gune ezberdinen partaide

izan direnak, izan daitezkeenak edota proposatzen dugun proiektu politikoa konpartitzeagatik bere burua Ezker

Abertzalekotzat duen kideak batu nahi

ditugu, elkar entzuten, elkar ulertzen eta bereziki elkarrekin gogoetatzen eta eztabaidatzen

Page 4: EUSKAL HERRIA ZUTIK EZ EZIK, ABIAN JARRIKO DUGU · 2015. 12. 18. · Ezker Abertzalearen etorkizuneko bidea idaztea da erronka. Gehiengoak markatutako norabidearekin txostena elaboratuko

4

PROZESUAREN FASEAKLehenengo fasea: HARREMAN ETA ENTZUTE FASEA

Entzute eta harreman fasea ez da eztabaidatu eta erabakiak hartzeko unea, ekarpenak eta iritziak jasotzeko unea baizik. Milaka pertsonekin egon be-har gara eta beraz, ehunaka ekarpen jasoko ditugu. Baina horrek ez du esan nahi urtarrilean aurkeztuko dugun txostenean ekarpen eta ikuspegi guztiak li-teralki jasoak egongo direnik. Ekarpen guztiak jaso, irakurri, aztertu eta kontutan hartuko ditugu baina era berean zuzendaritza ariketa bat egitera goaz, oso ariketa serioa, eta bakoitzaren beharretatik harago, Ezker Abertzalearen etorkizuneko bidea idaztea da erronka. Gehiengoak markatutako norabidearekin txostena elaboratuko dugu eta bigarren fasea izan-go da eztabaidak modu zintzoan egin eta erabakiak hartzeko unea.

Fasearen helburuak:

- Urrian hasi eta abendua bitartean Ezker Abert-zaleko kidego guztiarengana iristea, zabaldu be-har den hausnarketa prozesuaren berri eman eta bere parte hartzea sustatzeko.

- Bigarren fasean emango den eztabaidaren oinarria izango diren 4 atalen inguruko iritzi eta ekarpenak jasotzea eztabaidarako txos-tenak osatu ahal izateko

-Ezker Abertzaleak ireki berri duen eztabaida estrategiko honen prozesuarekiko konfiantza bultzatu eta ilusioa sortzea kidegoarengan.

Bigarren fasea: EZTABAIDA FASEA

Fase hau izango da prozesuaren benetako eztabaida, herri eta auzoetan ahalik eta kide ge-hienen partehartzearekin erabakiak kolektiboki hartzea eta kidegoaren binkulazioa bilatzea iza-nik helburuak.

Laburbilduz, Ezker Abertzaleak ardura berezia du herri honen aurrean dagokigun erantzukizu-nari heldu eta iniziatibaz eta ausardiaz hurrengo urteetarako ibilbide orria marrazteko. Erronka historikoa aintzat hartuta indarrak biderkatu eta aurrera egiteko ordua da. ABIAN jartzeko ordua da.