Europako klimak

4
Europako eskualde gehienak ipar hemisferioko zona epelean daude eta klima epela dute. Klima horren barruan hiru mota bereizten dira: Klima mediterraneoa, klima kontinentala eta klima atlantikoa. Europako eskualde txiki-txiki bat baino ez dago zona hoztean: klima polarreko zonan. Medikate handietako gailurretan, mendiko klima da nagusi. Kanariar uharteetan, klima subtropikala dute: tenperatura epela izaten da eta prezipitazioak, berriz, urriak.

Transcript of Europako klimak

Page 1: Europako klimak

•Europako eskualde gehienak ipar hemisferioko zona epelean daude eta klima epela dute.

•Klima horren barruan hiru mota bereizten dira: Klima mediterraneoa, klima kontinentala eta klima atlantikoa.

•Europako eskualde txiki-txiki bat baino ez dago zona hoztean: klima polarreko zonan.

•Medikate handietako gailurretan, mendiko klima da nagusi.

•Kanariar uharteetan, klima subtropikala dute: tenperatura epela izaten da eta prezipitazioak, berriz, urriak.

Page 2: Europako klimak

EUROPAKO KLIMAK

• KLIMA OZEANIKOA EDO ATLANTIKOA:Klima atlantikoa Europako mendebaldeko klima da. Negu eta uda epelak izaten dituzte, eta prezipitazioak ugariak izaten dira urte osoan.

•Klima atlantikoa duten eskualdeetan, hosto erorkorreko zuhaitzak dira nagusi; esate baterako, haritzak eta pagoak.

•KLIMA KONTINENTALA: Klima kontinentala Europako erdialdeko eta ekialdeko berezko klima da. Muturreko tenperaturak izaten dituzte; neguak hotzak izaten dira, et udak berriz beroak. Prezipitazioa gutxi izaten dute, eta egiten duen gutxi hori udan egiten du, gehienbat. Neguan, elurra egin ohi du.

Erdialdean taiga( hosto iraunkorrez osatutako baso zabalak: pinuak eta izeiak)

Beherago estepa( landare gutxiko larre zabalak)

Page 3: Europako klimak

•KLIMA MEDITERRANEOA: Klima mediterraneoa kontinentearen hegoaldeko berezko klima da; Mediterraneo itsasoaren inguruko eskualdeetako berezko klima, alegia. Neguak epelak eta udak beroak izaten dira eta prezipitazioak, urriak eta irregularrak; izan ere, euri gehien udazkenean eta udaberrian egiten du.

PAISAIAK: Lehorra, landare lurrintsuak eta zuhaixkak eta tarteka artelatz basoak eta artadiak.

•KLIMA POLARRA: Klima polarra kontinenteare ipar-muturreko klima da. Tenperaturak baxu-baxuak izaten dira beti eta prezipitazioak, urriak.

•PAISAIAK: Iparraldean tundra (likena eta goroldioa) eta ez dago zuhaitzik.

•MENDIKO KLIMA: Mendiko klima Europako mendikate handietako gailurretako berezko klima da. Eskualde horietan, neguak hotz-hotzak eta udak epelak izaten dira. Prezipitazio ugari izaten dituzte eta gehienetan, elurra egin ohi du.

•PAISAIAK: Berezko landareria basoak eta belardiak dira.

Page 4: Europako klimak