Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

22
parents et amis de prisonniers et exilés politiques basques hilabetekaria 2014 ekaina

description

Etxerat #Hilabetekaria 2014 ekaina

Transcript of Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

Page 1: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

pare

nts e

t am

is de

pris

onnie

rs e

t exil

és p

olitiq

ues b

asqu

es

h i labetekar ia2 0 1 4 e k a i n a

Page 2: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

2h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

ekaina

sakabanaketa

3

salbuespen neurriak

5

6espetxeetan

7senide eta lagunak

9

etxerat - ekimenak

15aurk

ibid

ea

eranskinak

17

hilabeteko gaia

11 Larriki eri den Ventura Tomé euskal preso politikoarenmedikuaren elkarrizekta

askatasunak, leku aldaketak etaespetxeratzeak

10

Page 3: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

3

ekainaEkaina; udaran sartzen gaituen hilabetea hilabete beltza izan da. Dispert-sioak bi istripu eragin ditu. Bi istripu berri. Beste bi istripu. Topas eta Ba-dajoz oraingoan baina, astebururo milaka kilometro egiten ditugunean,edonon izan daiteke hurrena. Hilabete beltza beraz, ekaina, dispertsioakeragindako istripuei dagokionez berez gaizki hasi zen urtean -Arkaitz Be-llon presoaren heriotzarekin.

Ez hori bakarrik, espetxe barruan ere, gure senideek pairatzen ari direnegoera okerrera egin du. Isolamendua, zigorrak eta jipoiak markatu baitutehilabetea. Alde batetik, isolamendu gogorrenean murgildu nahi izan di-tuzte, besteak beste, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza. Euren egoera

berez gogorrari, erabateko isolamendua, isola-mendu basatia erantsi diete.

Pertsona psikologikoki suntsitzea helburu dutehorrelako erabakiek baina ekainean ere, erasopsikologikoen batera eraso fisikoak jazo dira. Ho-rrela, Murtzia II espetxean, Euskal Herritik 700kilometroetara, espetxezainek, Oier Anduezaeuskal preso politikoa erasotu zuten. Hau guztia

gutxi balitz, espetxeetara haize berria eta elkartasuna daramaten bisite-tan ere arazoak jarri dituzte. Horren ondorioz, eta argudio ezberdin etaantzuen bitartez, bertan behera utzi dituzte bi bisita.

Ez hori bakarrik. Preso gaixoen egoera lazgarriak ere ez du hobera egin.Gaixo egon arren espetxean mantentzen dituzte. Euren egoera punta pun-takoa izan arren, ez dituzte askatzen. Mendekuak gidatzen du egungo es-petxe politika. Mendekua da Ibon Iparragirre isolatu izana, mendekuaVentura Tomeren egoera... mendekua hamaika euskal preso politiko haue-kin egiten ari direna.

Giza Eskubideak urratzen dituzte, egunez egun. Giza Eskubideen eraba-teko urraketa bai espetxeetan gure senideekin baita gurekin ere, dispert-sioaren errusiar erruletara kondenatzen gaituztelako.

Giza Eskubideen alde, bi pausu izan dira aiparrienak. Alde batetik, EAEkoParlamentuak berriz, dispertsioa bertan behera uzteko egin duen eskaria;EAJ eta EH Bildu alderdien bozkekin. Bestalde, Ni Ere Banoa manifestal-

h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

473

Page 4: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

4h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

dia izan, giza eskubideen defentsan, mugarria. Baionako manifestaldiak,lehen aldiz, Iparraldeko indar politiko guztiak bildu zituen euskal preso etaiheslarien eskubideen alde; bakearen alde hitzetatik ekintzetara igaro zirenekainaren 14an.

Aurrera begira, Etxeratek, abuztuaren 3rako deitu dituen elkarreratzeetanparte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Urtero bezala, gure eskariak hon-dartzetara eramango ditugu. Gure senide eta lagunak, hondartzetan, et-xean nahi ditugulako.

ETXEAN NAHI DITUGU !!

Page 5: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

sakabanaketa

5h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

473 euskal preso politiko 77 espetxetansakabanatuta

364 preso espainiar estatuko 44 espetxetan sakabanatuta99 preso frantziar estatuako 27 espetxetan sakabanatuta5 preso Euskal Herriko 4 espetxetan1 Ingalaterrako espetxe batean1 Portugalgo espetxe batean1 Sei Kondarrietako (Ipar Irlanda) espetxe batean8 preso espetxeratze arinduan, pairatzen dituzten gaixotasunak direla eta

65 euskal preso Euskal Herritik 1000 eta 1100 kilometrotara dauden espetxeetan131 euskal preso Euskal Herritik 800 eta 990 kilometrotara dauden espetxeetan164 euskal preso Euskal Herritik 500 eta 790 kilometrotara dauden espetxeetan35 euskal preso Euskal Herritik 400 eta 490 kilometrotara dauden espetxeetan69 euskal preso Euskal Herritik 400 kilometrotara baino gutxiago dauden espetxeetan3 euskal preso Euskal Herritik urrun dauden 3 herrialdetako espetxeetan

Page 6: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

Frantziar estatuan, bizi osorako espetxe zigorrari dagokionez, ez da urte ko-puru maximorik. Biziarteko zigorrera (“perpétuité” deitzen duten neurria) kon-denatua den preso batek baldintzapeko askatasuna eska dezake 15 urterenburuan (edo “segurtasun kondena” bete ondoan, kondenari neurri hau gehit-zen bazaio), baina, erabakia Kondenen Aplikapenen Epailearen esku da, etahonek etengabe uka dezake. Preso sozial batzuek kasik 50 urte pasa dituzteFrantziako kartzeletan.

Euskal preso politikoen artean, 4 neurri honen pean aurkitzen dira gaur egun:24garren urtea betetzen ari diren Jakes Esnal, Frederik Haranburu eta IonKepa Parot, eta 2013an kondenatu duten Mikel Karrera. Beste hainbat eus-kal presori bizi arteko zigorra eman diete “de facto” oso kondena luzeekinedota kondena ezberdinak akumulatuz.

Espainiar estatuari dagokionez, bizi osorako zigorra ahalbidetzen zuen197/2006 doktrina indargabetu ostean, gure senide eta lagun ugari 40 ur-teko espetxe zigorra betetzera zigortu dituztela. Hau da, bizi osorako espetxezigorrak aplikatzen dizkiete.

6h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

salbuespen neurriakbizi osorako espetxe zigorra

Page 7: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

7h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

espetxeetan

Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza euskal preso politikoen be-reizgarri bat da. Isolamendua edo bakartzea egoera oso zehatzetara zuzen-dutako neurria bada ere, espetxe arautegian (zigor puntual gisako neurritzathartzen dena), gure senide eta lagunen kasuan ohiko edota behin-betiko neu-rri gisa aplikatzen da. Esan bezala, euskal presoen kasuan isolamendua edomitarda maiz ezartzen den zigor bat da. Baina zenbait kasutan presoak agianisolamenduko moduluan egon ez arren bakarrik egoten dira, hau da, bestekiderik edo euskal preso politikorik gabe egoten dira, eta kasu hauetan ba-kartuak daudela esaten da. Hona hemen momentu honetan espetxeetan ba-karturik dauden preso politikoen zerrenda:

eskubide urraketakbestelako gertakariak

isolamendua

Euskal Herria Zaballa Txus MartinBasauri Aitzol Gogorza

Espainiar estatua Almeria Iratxe YañezCastello I Marta IgarrizMansilla Olga ComesPuerto III Arantza ZuluetaSegovia Jon EnparantzaSoto del Real Iñaki LerinValladolid Miren Zabaleta

Frantziar estatua Bdx-Gradignan Agirregabiria del Barrio Arkaitz

Villepinte Kepa Arkauz

Portugal Monsanto Andoni Zengotitabengoa

Sei Konderriak Belfast Fermin Vila

Ingalaterra Long Lartin Raul Fuentes

Page 8: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

8h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

espetxeetako egoerak okerreraNavalcarneroko espetxean isolamendu egoeran sartu dute larriki gaixodagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoa. Ibon Iparragirre etxeanpreso egon da 2011 urtetik aurtengo martxoaren 7a bitartean. Bere osa-sun egoera hobetu ez bada ere, espetxeratu egin zuten. Ordutik, bere osa-sunak okerrera egin du nabari. Ez hori bakarrik. Apirilean dispertsatu eginzuten gainera eta, Basauriko espetxetik, Navalcarneroko espetxera era-man zuten; bere sorterritik 500 bat kilometrotara.

Murtzia II espetxean dagoen Oier Andueza euskal preso politikoa jipoituegin dute. Presoa kiroldegira jaitsi eta futbol baloia falta zelako liskarraizan zuen funtzionarioekin. Anduezak orduan, plaka zenbakia emateko es-katu zion funtzionario. Honek ukatu egin zuen eta, gainera, biluztekoagindu zion durangarrari iragan ekainaren 10ean. Anduezak orduan, bataeskatu zion eta, berriz, ezetza jaso ostean, ika mikak jarraitu egin zuen.Bat batean, lau funtzionariok, preso durangarra erasotu, esposatu eta, iso-lamendura eraman zuten. Isolamendua jarraitzen du Oier Andueza.

Puerto IIIko espetxean Arantza Zuluetaren espetxe baldintzak punta pun-takoak dira. Isolamenduan bakarrik ez, galeria oso batean -bakar baka-rrik- izan dute bizkaitarra. Bere egoera salatzeko eta modulora eramandezaten borrokaldia abiatu dute Puerto IIIko euskal preso politikoek, as-teazkenero itxialdiak eginez.

komunikazio eta bisitakSevilla II espetxean aurkitzen den Rufino Arriaga euskal preso politikoabisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31an. Lagunen bisitaren zain zegoenArriaga baina, espetxeko arduradunek ez zituzten sartzen utzi. 13.00etanzuten bisita Sevillan eta, Euskal Herritik Sevillaraino dauden 900 kilome-troak egin ostean eta, 12:35etan iritsi arren, bisita egitea ukatu zieten be-randuegi iritsi omen zirelako.

Ekainaren 7an Segoviara Enparantza euskal presoa ikustera joan direnlagunek ezin izan dute bisitara sartu. 918 km deusentzat. 

Page 9: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

9h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

senide eta lagunakdispertsioak eragindako istripuak

Ekainaren 7ko asteburuan, Maitane Linazasoro euskal preso politiko-aren hiru lagunek zauriturik gabeko istripua izan zuten Topas espetxerabidean. Istripua, Briviescan, Burgosen gertatu zen, bidera bi orkatz irteneta gero. Goizeko 06.00ak aldera, Burgosera iristear zeudela, bi orkatzikusi zituzten autobidean eta, horietako bati jotzea saihestu arren, biga-rrena kotxearekin jo zuten. Presoaren lagunek kalte fisikorik izan ez bazi-tuzten ere, kotxea erabat suntsituta geratu zen. Bisita egitera ere ez ziren,gainera, iritsi. Horretaz gain, nabarmentzekoa da Topas espetxera bideanaurten gertatu den bigarren istripua dela, martxoan, Txente Askasibar,Gaizka Astorkizaga eta Xabier Ugarteren bikotekideek izan zutenaren os-tean. Istripu hura ere Burgosen gertatu zen, mastin txakur bat autobiderasartu ostean. Topaseko espetxea Salamancan dago, Euskal Herritik 450bat kilometrotara dago. 900 bat kilometrotako joan etorria 40 minututakobisita egiteko.

Ekainaren 14an, Iker Lima preso galdakoztarraren lagunek auto istripuaizan zuten ere Tordesillasen, Cacereseko espetxera bidean zeudela. Istri-pua, autopibidean gertatu zen, errai erdian zegoen kamioi baten gurpila joostean. Autoan zihoazen lagunek ez zuten, zorionez, kalte fisikorik jasan.Ibilgailuak kalte txikiak izan zituen baina, bisitarako bidaiarekin jarraitu ahalizan zuten. Dispertsioak eragindako urteko bostgarren istripua izan da IkerLimaren lagunek sufritutakoa.

Page 10: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

10h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Octavio Martikorena Diego (Uharte), Ekainaren 20an zigorra betetaGorrotxategi Vazquez Axun (Donostia), Ekainaren 27an, zigorra betetaSagarminaga Abad Aitziber (Bilbo), Ekainaren 25ean fidantza ordainduondorenCornago Arnaez Galder (Donostia), Ekainaren 28an Espainaratua izanondoren

askatasunak

espetxeratzeakElorza Zubizarreta Maria Jesus, Barajasen atxilotua Ekainaren 7an Ve-nezuelatik itzuleranMadina Etxebarria Tomas (Galdakao), Galdakaon atxilotua Ekainaren10ean. Soto del Realen espetxeratua

ESPAINIAR ESTATUADominguez Atxalandabaso Iñaki (Gernika), Villepintetik (E.F) Soto del RealeraespainiaratuaGarzia Montero Ainhoa (Hernani), Soto del Realetik Murcia IeraOiartzabal Ubierna Anartz (Donostia), Villabonatik Ocaña IeraVila Mitxelena Fermin (Irun), Maghaberry-Belfastetik, Soto del RealeraSota Virto Fernando (Tafalla), Iruñeatik Badajozera

FRANTZIAR ESTATUAAduna Vallinas Raul (Gasteiz), La Santetik Poitiers-VivonneraVarea Etxebarria Montxo Arkaitz (Basauri), La Santetik Poitiers-VivonneraSantxez Iturregi Saioa (Berango), Fleury Merogisetik RoanneraEzeiza Aierra Axier (Hernani), Fresnesetik Tarasconerako bidean, MarseillenduteErrasti Goiti Zuhaitz (Zumaia), Bordeaux-Gradignanetik Tarasconereako bi-dean, Marseillen duteSirvent Auzmendi Ekaitz (Zarautz), La Santetik Reaura

leku aldatzeakdestino aldaketa

Page 11: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

11h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

hilabeteko gaiaMikel Urra Ventura Tome Tafallako preso politiko-aren medikua bere egoeraren berri eman digu el-karrizketa honetan. Tomeren egoera larria denez,presoaren askatasuna eskatu dute txosten medi-kuak oinarritzat hartuz.

Larriki eri den Ventura Tomé euskal preso poli-tikoaren medikuarekin elgarrizketa

Zein da Ventura Tomeren egungoegoera?

Ventura Tome, 60 urtetako pazienteada, Tafallarra, Murtziako kartzelandago preso.

Hipertentsio arteriala, dislipemia etakardiopatia iskemikoaz diagnostika-tua izan da, 2 akzidente iskemikotrantsitorioak izan ditu, katalogatuakictus eta estenosi karotidea bilateralbezala, plaka ultzeratua barreneko

ezker arteria karotidan jatorria duena.

2013-an prostatako adenokartzinomabat diagnostikatu zioten, IIc esta-dioan, kanpo erradioterapia 38 sesio+ blokeo hormonal batez tratatua izanzena.

2013-ko ekainean, 2014-ko urtarrilaarte tratatu gabe egongo den nodu-lua antzematen diote biriketan. Biri-ketako kartzinoma epidermoideprimarioa II-A estadioan diagnostikat-zen diote,ezker gaineko lobektomia +linfadenektomia + quimioterapia adiu-bantez bidez tratatua izan zen.

Une honetan, operazio osteko kimio-terapia sesioak jasotzen ari da, pai-ratzen duen biriketako minbiziariaurre egiteko tratamendu gisa.

Ze nolako zaintza bereziak beharditu Ventura Tome bezalako gaixobatek?

Minbizia duen gaixo orok bezala,diagnostiko ikerketa osoa behar du,gaixotasunaren hedatzea baloratzenutziko duena, modu honetan beret-zako egongo den tratamendu ego-

Mikel Urra medikua

Page 12: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

kiena planteatu ahal izango da.

Behin tratamendua gauzatua, beha-rrezkoa da gaixotasunaren kontrolakegitea, gaixotasun neoplasiko guziakbezala birsortze arriskua dagoelako,detekzio osteko lehen urteetan han-diagoa delarik. Jarraipen hau egiteko,beharrezkoa da hiru hilero kontsul-tara jutea kontrol analitikoa edo erra-diologiakoa egitera, minbizi motarenarabera, lehen urteetan egiten dabaina batzutan bizi osorako dira be-harrezkoak.

Ze nolako eragina du kartzelakosatze prozesu honetan?

Kartzela ez da inolaz ere leku egokiagaixotasun baten tratamendurako,baina hau areagotu egiten da pa-ziente onkologikoez ari garenean.

Ventura Tomeren kasuan, bai diag-nostikoa eta baita tratamendua ereberandu egin dira eta paziente gisaedonork eduki beharko lituzkeen es-kubideak errespetatu gabe. Atzera-pen hauek, aplikatzen dirensegurtasun erregimen zorrotzengatikematen dira askotan.

Prostatako minbiziaren tratamendu-rako jaso zituen erradioterapia se-sioak, eskuburdinak ipiniak zituelarikeman zizkioten.

Biriketako minbiziaren diagnostikoaoso berandu gauzatu zen: enbor su-praaortikoetan TC bat egin zioten,

Onkologia Zerbitzuak horrela eskatua2013-ko Ekainean, eta erradiologoakjakin arazi zuen nodulu berri bat at-zeman zuela, ezker biriketako goial-deko lobuluan, itxuraz malignoazena, baina nodulu hau ez zen iker-tua izan 2014-ko urtarrila arte, orduanbaloratua izan zen neurologia zerbit-zuarengatik eta onkologia medikunt-zara pasatua. Interbentzio kirurgikoaez zen egin 2014-ko apirilaren 8-aarte, eta tratamendu kimioterapeuti-koa maiatzaren 29-an hasi ziotenematen. Ia urte beteko atzerapenapairatu du diagnostikoan eta trata-menduan; onartezina jakinda gaixo-tasun honetan denborak eriarenkontra jokatzen duela beti.

Guzi honetaz at, tratamendu kimiote-rapeutikoa duten gaixoetan, oso ohi-koa da gosea galtzea honek dakarrenmalnutrizioarekin; eta honi gehitubehar zaio kartzelako elikadura ex-kaxa.

Bere etxe eta inguru sozialetik 800kilometrotara urrutiratua… zenba-terainoko garrantzia du alde psiko-logiakoak minbizia bezalakogaixotasun bat gainditzeko?

Geroz eta garrantzi gehiago ematenzaio aspektu psikologikoari gaixota-sun neoplasikoen tratamenduan.Maiz topatzen dira minbizia duten pa-zienteen artean depresio edo antsie-tate kasuak gaixotasunak beraksortuak, beldurra pronostikoari, mi-nari, tratamenduaren bigarren mai-

12h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Page 13: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

13h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

lako ondorioei, eta abar. Horregatikematen zaio hainbeste garrantzi in-guru familiarraren sostenguari gaixo-tasuna gainditzeko.

Sostengu hau urria da Ventura Tome-ren kasuan, bere jaioterritik 800 kilo-metrotara dagoelako espetxeratua,bisita eta komunikazio kondizioakguztiz itxiak dituelarik. Guzti honi ge-hitu behar diogu Venturaren kasu ze-hatzaren ezaugarriak; bere emazteakere minbizia pairatzen duelako, etaondorioz, bere osasun egoerarenga-tik ezin delako Murtziara jun bere bi-kotea bisitatzera.

Nolako harremana duzu zaintzenduten medikuekin?

Ventura osasun arazoak izaten hasizen unetik izan dut erlazio telefonikoakartzelako bere medikuarekin etabaita ospitaleko arduradunekin ere.

Askotan zaila da gaixoaren ingurukoiritziak elkartrukatzea batzutan ez diz-kigutelako informa-zioak eman nahitelefonoaren bitar-tez.

Gainera, Ventura-rekin komunikaziozuzena ez dugu-nez, berriak berefamiliaren bitarteziristen dira edo kart-zelako medikuare-kin kontaktuan

ipiniz, ondorioz informazioa beti be-randuago iristen da.

Nola ulertzen du medikuntzakoprofesionalak gaixo batek erradio-terapia sesioak jasotzea eskubur-dinak ipiniak dituelarik?

Osasunera sarbidea duen ororent-zako giza eskubideei zapalkuntza da.

Badago kode deontologiko bat gai-xoen jarraipenerako nondik norakoakmarkatzen dituenak; mediku batekbeti begiratu behar du bere paziente-arengatik, ziurtatu behar duen trata-mendua ematen zaiola eta baldintzaonenetan.

Onartezina da gaixo bati edozein tra-tamendu eskuburdinekin ematea;berez, ez bakarrik tratamendua, kont-sultak ere giro erlaxatu batean pasabeharko lirateke non gaixoa eta me-dikua bakarrik daude eta eroso, in-formazioaren konfidentzialitateaziurtatu ahal izateko.

Nafarroako gizarteak Ventura Tomé tafallaren eta la-rriki gaixo egon arren espetxean jarraitzen duten pre-

soen askatasuna eskatu du Iruñan Ekainaren 22an.

Page 14: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

14h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Ze nolako esanahia du Venturarenkasuan osasunerako eskubideak?Zertan ikusi beharko litzateke?

Ventura, kartzelan egonda ere, pert-sona bat da. Hau horrela izanda, edo-nork bezala, osasunera sarbideaizateko eskubidea du. Osasun asis-tentzia honen kalitatea arriskuan ipiniedota okertzen duen edozerk oina-rrizko eskubide honen kontra egitendu.

Segurtasun neurriek ezin dute inolazere arriskuan ipini gaixo baten osa-

sun-laguntza, eta hau bateraezinabada, pertsona horren egoera judi-ziala birplanteatu beharko litzatekeosasun-laguntza hori ziurtatu ahalizateko.

Medikuntzaren ikuspuntutik, bateraezinak dira kartzelan egonaldia etabere gaixotasunaren jarraipen eta tra-tamendua, gaixotasun larri baten au-rrean gaudelako, eta honek eskatzenduelako kartzelan kondizio egokietaneman ezin dizkioten zaintza eta trata-menduak, etengabeki behar izan dit-zakeenak.

Page 15: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

Ekainaren 5ean, Parla-mentuan, zenbait alder-dik dispertsioak senideeta presoen eskubideakurratzen ez dituela ent-zun behar izan zutensenideek EAEko Parla-mentuan. Maneirojauna, Semper jauna;ekainean, egoera ankerhonen beste bi adibidelazgarri bat jazo dira.Senide izateagatik kon-

denatzen gaituzte. Noizarte? Non daude gure

giza eskubideak? Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbiaegin nahi du. 25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxanjarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondo-rioz, errepideetan. Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresnada dispertsioa. Noiz arte?

15h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

etxeratEAEko Parlamentua, dispertsioaren kontra !

ekimenak

Senide asko gerturatu ziren Gasteiza plenoa zuzenean jarraitzeko. EAJeta EH Bildu alderdien gonbidapenak jaso zitutzten.

8000 lagun Baionako karriketan preso etaiheslarien eskubideeta konponbidearenalde

Pankartaren atzean, kolore guztietako hautetsiak,Iparraldeko hautetsi handi eta hiri handietako au-zapez guztiak barne. Argazkia kazeta.info

Ekainaren 14an, gu ere senideok joan gira !Argazkia nierebanoa.org

Page 16: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

16h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Eskerrik asko !!

2000 parte hartzaile baino gehiago, ehundaka partidu... es-kubideen urraketa eta dispertsioaren salakata integral bat

Pilotakadaz Pilotakada dispersioarenaurka

Page 17: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

Uztaila eta abuztua, opor eta hondartza garaia askorentzat, bidai eta bi-sita garaia guretzat. Euskal preso politikoen senide eta lagunentzat ezda oporrik. Espetxeratuak dauden gure ahaideen eskubideak etengabebaitira zapalduak. Horregatik, beste urte batez, egoera hau salatzekoEuskal Herrikohondartza etakosta eremue-tara gerturatugara gaurkoanere.

Sakabanake-tak indarreanjarraitzen du,Bizi OsorakoZigorra -40 ur-teko kartzelal-dia- aplikatzenjarraitzen dute,gaixotasun larrieta sendaezi-nak dituztenpresoak ere ezdituzte askat-zen. Senideeta lagunonkontrako jazar-pena ere geroeta handiagoada.

Hori dela eta,Etxeratek, dei-turiko kontzentrazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi die euskal he-rritar guzti guztiei. Guztiok gara beharrezkoak dispertsioarekinamaitzeko. Horregatik, abuztuaren 3an, hondartzak beteko ditugu.

Dispertsioarekin amaitzeko unea delako!!

17h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Abuztuaren 3an denok hondartzetara !

Page 18: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

A LAMA (Pontevedra) - 730 km1.Alonso Abad, Fernando2.Arizkuren Ruiz, Jose3.Bravo Maestrojuan, Josu4.Herrera Vieites, Aitor5.Ijurko Iroz, Hodei6.Makazaga Azurmendi, Xabier7.Marin Mercero, Iñaki8.Martinez Ahedo, Gorka9.Nieto Torio, Ruben10.Olarra Agiriano, Joxe Mari11.S Sebastian Gaztelumendi, Mikel12.Berriozabal Bernas, Inma13.Martinez Garcia, Idoia

ALCALA MECO - 450 km14.Campo Barandiaran, Jose Luis15.Goieaskoetxea Arronategi, Eneko16.Uranga Artola, Kemen

ALGECIRAS - 1.100 km17.Aginaga Ginea, Ibai18.Albisu Hernandez, Iñigo19.Arrieta Llopis, Mikel20.Benaito Villagarcia, Mi Angel21.Beroiz Zubizarreta, Andoni22.Cristobal Martinez, Carlos23.Fano Aldasoro, Unai24.Garcia Sertutxa, Gorka25.Gaztelu Otxandorena, J. Miguel26.Loran Lafourcade, Gorka27.Preciado Izarra, Jon Kepa (1)28.Sola Campillo, Aurken29.Urizar de Paz, German30.Egues Gurrutxaga, Ana Belen31.Etxeberria Simarro, Leire

ALMERIA - 1.000 km32.Arregi Imaz, Xabier33.Arronategi Azurmendi, Kepa34.Arruarte Santacruz, Garikoitz35.Del Olmo Vega, Fernando36.Ginea Sagasti, Josu37.Krutxaga Elezkano, Iñaki38.Viedma Morillas, Alberto39.Yañez Ortiz de Barron, Iratxe

ARANJUEZ (MADRID-VI) - 500 km40.Almandoz Erbiti, Mikel41.Aranguren Urroz, Asier42.Moreno Ramajo, Txabi43.Garaizar San Martin, Nerea + umea44.Majarenas Ibarreta, Sara + umea45.Prieto Furundarena, Anabel + umea46.Sanz Martin, Olga + umea

BADAJOZ - 750 km47.Del Hoyo Hernandez, Kepa48.Fraile Iturralde, Gorka49.Gabiola Goiogana, Andoni50.Garcia Justo, Asier51.Gonzalez Sola, Igor52.Igerategi Lizarribar, Iñaki53.Orbegozo Etxarri, Mikel54.Sota Virto, Fernando55.Ugalde Zubiri, Andoni

BRIEVA (Avila) - 470 km56.Agirre Garcia, Oihana

BURGOS - 210 km57.Arriaga Ibarra, Jesus Felipe58.Ezkerra Laspeñas, Ekaitz59.Mendizabal Alberdi, Juan Maria60.Salutregi Mentxaka, Jabier61.Urrutia Gonzalez, Oier62.Zurutuza Sarasola, Jose Antonio

CACERES II - 650 km63.Betolaza Vilagrasa, Gorka64.Lima Sagarna, Iker65.Olabarrieta Olabarrieta, J Mª66.Olaizola Baseta, Aitor67.Otegi Eraso, Andoni68.San Argimiro Isasa, Mikel

CASTELLO I - 590 km69.Altable Etxarte, Jesus Mª70.Beristain Urizarbarrena, Iker71.Cabello Perez, Andoni72.Cano Hernandez, Pedro Maria73.Gallastegi Sodupe, Orkatz74.Larrea Azpiri, Zunbeltz75.Lezkano Bernal, Sergio76.Otxoa de Eribe Landa, J. Angel77.Zelarain Ortiz, Oskar78.Igarriz Izeta, Marta

CASTELLO II –ALBOCASSER - 590 km79.Aginako Etxenagusia, Asier80.Aldasoro Magunazelaia,Ramon81.Alonso Alvarez, Raul82.Arri Pascual, Alvaro83.Etxaniz Garcia, Julen84.Iragi Gurrutxaga, Harriet85.Karasatorre Aldaz, Juan Ramon (7)86.Markes Zelaia, Patxi87.Perez Zorriketa, Ugaitz

CORDOBA (Alcolea) - 810 km88.Alonso Rubio, Iñaki89.Calabozo Casado, Oskar90.Cañas Carton, Iñaki (2)91.Gallaga Ruiz, Javier92.Muñoa Arizmendiarrieta, Ibon93.Perez Aldunate, Xabier94.Polo Escobes, Sergio95.Portu Juanena, Igor96.Solana Matarran, Jon Igor97.Usandizaga Galarraga, Xabin98.Vidal Alvaro, Gorka99.Etxebarria Caballero, Beatriz100.Perez Aristizabal, Eider

CURTIS (A Coruña) - 650 km101.Blanco Santisteban, Zigor102.Borde Gaztelumendi, Joseba103.Bravo Saez de Urabain, Zigor104.Eskudero Balerdi, Gregorio105.Gomez Ezkerro, Jesus Maria106.Mariñelarena Garziandia, Luis107.Murga Zenarruzabeitia, Andoni108.Plazaola Anduaga, Alberto109.Prieto Jurado, Sebastian110.Salaberria Etxebeste, Emilio

18h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa 473

BASAURI1.Gogorza Otaegi, Aitzol

MARTUTENE2.Agirre Goñi, Ekaitz3.Codo Callejo, Jagoba4.Maizkurrena Urkizu, Juan Mari

ZABALLA5.Martin Hernando, Jesus Maria Txus

ESPAINIAR ESTATUA : 364

EUSKAL HERRIA : 5

I. eranskina

Page 19: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

DAROCA - 360 km111.Geresta Azurmendi, Ander112.Gomez Gonzalez, Alberto113.Goñi Lara, Luis114.Olaizola Urien, Aitor

DUEÑAS (La Moraleja)) - 300 km115.Karrera Arenzana, Asier116.Lorente Aspiazu, Oier117.Maruri Basagoitia, Lander118.Zalakain Garaikoetxea, Jesus Mari

EL DUESO - SANTOÑA 225 km119.Arrieta Prz de Mendiola, Ismael120.Diez Usabiaga, Rafael121.Vicente Ugalde, Imanol

ESTREMERA (MADRID VII) - 520 km122.Gonzalez Gonzalez, Jon123.Imaz Munduate, Iñaki124.Otaño Labaka, Juan Ignacio125.Alkorta Arrizabalaga, Urtza126.Jacinto Garcia, Sonia

FONCALENT (Alacant I) - 760 km127.Badillo Borde, Irkus128.Lujanbio Galparsoro, Xabier129.Mujika Zubiarrain, Garikoitz130.Txokarro Zoko, Jorge131.Uranga Salbide, Patxi132.Coello Onaindia, Aitziber133.Gallastegi Sodupe, Lexuri134.Lasagabaster Anza, Olatz

GRANADA (Albolote) - 870 km135.Agote Cillero, Arkaitz136.Aizpuru Giraldo, Eneko137.Apaolaza Sancho, Iban138.Barrios Martin, Jose Luis139.Beaumont Etxebarria, Iñaki140.Bilbao Solaetxe, Unai141.Coto Etxeandia, Egoitz142.Legaz Irureta, Armando143.Lopez de Okariz, Unai144.Miner Villanueva, Imanol145.Olarra Guridi, Juan Antonio146.Rodriguez Lopez, Asier147.Ugarte Lpez de Arkaute, Diego148.Delgado Iriondo, Agurtzane149.Mujika Goñi, Ainhoa

HERRERA DE LA MANCHA - 620 km150.Aranburu Muguruza, Xabier151.Armendariz Izagirre, Iñaki152.Askasibar Garitano, Mikel153.Balerdi ibarguren, Xabier154.Erostegi Bidaguren, Joseba155.Gorostiaga Gonzalez, Pablo156.Hidalgo Lertxundi, Aimar157.Lopez Gomez, Jon158.Marcos Alvarez, Faustino159.Ruiz Jaso, Zigor160.San Epifanio San Pedro, Felipe161.San Pedro Blanco, Jon Mirena

HUELVA II - 1.000 km162.Arginzoniz Zubiaurre, Aritz163.Balerdi Iturralde, Juan Carlos164.Besance Zugasti, Juan Carlos165.Franco Martinez, Bittor166.Garcia Gaztelu, Xabier167.Garcia Jodra, Fernando168.Lasa Mendiaraz, Sebastian169.Lopez Anta, Angel170.Maurtua Eguren, Aitzol171.Olabarrieta Colorado, Iker172.Ruiz Romero, Patxi173.Zelarain Errazti, Julen174.Bengoa Ziarsolo, Nerea175.Gallastegi Sodupe,Irantzu176.Txurruka Madinabeitia, Lurdes

JAEN II - 780 km177.Fresnedo Gerrikabeitia, Aitor178.Garcia Aliaga, Aitor179.Goienetxe Alonso, Iñaki180.Sanpedro Larrañaga, Premin181.SarasolaYarzabal, Mattin182.Zapirain Romano, Iñigo183.Bakedano Maidagan, Oihane184.Ernaga Esnoz, Joxepa

LOGROÑO - 190 km185.Aragon Iroz, Santiago186.De Ibero Arteaga, Ekaitz187.Etxaburu Markuerkiaga, Eneko188.Otegi Mondragon, Arnaldo189.Rodriguez Torres, Arkaitz190.Saez de la Cuesta, Alicia

MANSILLA (Leon) - 360 km191.Araguas Jusue, Iker192.Franco Gonzalez, Aitor193.Gonzalez Endemaño, Jorge194.Korta Carrion, Mikel195.Landaberea Torremotxa, Arkaitz196.Murga Luzuriaga, Francisco197.Murga Luzuriaga, Isidro198.Comes Arranbillet, Olga

MONTERROSO (Lugo) - 640 km199.Aiensa Laborda, Ibai200.Aiensa Laborda, Mikel201.Ibarra Izurieta, Bigarren202.Lejarzegi Olabarrieta,Endika203.Zubizarreta Balboa, Kepa

MURCIA I - 830 km204.Martinez Arkarazo, Gorka205.Martinez del Campo, Oier206.Novoa Arroniz, Jose Mari207.Ramada Estevez, Fco Jose208.Segurola Beobide, Joseba209.Tome Queiruga, Ventura

MURCIA II - 830 km211.Andueza Antxia, Oier212.Arietaleaniz Telleria, Iñaki213.Arkauz Arana, Josu214.Atristain Gorosabel, Javier215.Cadenas Lorente, Oskar216.Izpura Garcia, Mikel217.Labeaga Garcia, Urko218.Sagarzazu Gomez, Kandido219.Troitiño Ciria, Jon220.Mardaras Orueta, Oihana

NAVALCARNERO - (MADRID IV) - 480 km221.Alberdi Casanova, Egoi222.Iparragirre Burgoa, Ibon223.Lopez de la Calle Uribarri, Egoitz

OCAÑA I - 520 km224.Esnaola Dorronsoro, Aitor225.Garcia Arrieta, Garikoitz226.Gomez Larrañaga, Aratz227.Herrador Pouso, Juan Carlos228.Oiartzabal Ubierna, Anartz229.Otegi Unanue, Mikel

OCAÑA II - 520 km230.Galarraga Godoi, Eneko231.Garcia Mijangos, Jose232.Gisasola Olaeta, Arnaltz233.Lopez Gonzalez, Jesus Maria234.Santesteban Goikoetxea, Iñaki235.Trenor Dicenta, Karlos

PUERTO I - 1.050 km236.Almaraz Larrañaga, Agustin237.Atxurra Egurrola, Julen238.Castro Sarriegi, Alfonso239.Elejalde Tapia, Fernando240.Guridi Lasa, Iñigo241.Gurtubai Sanchez, Sebastian242.Gutierrez Carrillo, Iñigo (7)243.Lauzirika Oribe, Karmelo244.Lerin Sanchez, Jose Angel245.Orbe Sevillano, Zigor246.Ordoñez Fernandez, Josu247.Saez Arrieta, Arkaitz248.Urretabizkaia Saukillo, Jon249.Zabalo Beitia, Xabier250.Zubiaurre Agirre, Jon

19h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Page 20: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

20h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

PUERTO III - 1.050 km251.Agirrebarrena Beldarrain, Aitor252.Alegria Loinaz, Xabier253.Barreras Diaz, Oskar254.Beobide Arza, Ibai255.Bilbao Goikoetxea, Iñaki256.Castro Zabaleta, Manex257.Cotano Sinde, Aitor258.Dorronsoro Malaxetxebarria, J.M259.Enbeita Ortuondo, Joseba260.Etxeberrria Garaikoetxea, J Mari261.Gramont, David262.Matanzas Gorostizaga, Jose Mª263.Parot Navarro, Unai264.Pastor Alonso, Daniel265.Rey Urmeneta, Xabier266.Zulueta Amutxastegi, Arantza

SEGOVIA - 410 km267.Enparantza Agirre, Jon

SEVILLA II - 910 km268.Agirre Bernadal, Iker269.Agirre Odriozola, Jabi270.Agirresarobe Pagola, Gurutz271.Arakama Mendia, Iñaki272.Arriaga Arruabarrena, Rufino273.Arzalluz Goñi, Asier274.Etxabarri Garro, Juan Mª275.Etxeberria Goikoetxea, Garikoitz276.Goikoetxea Garralda, Jesus277.Lebrero Panizo, Roberto278.Vallejo Franco, Iñigo

SORIA - 270 km279.Arretxe Salbide, Mikel280.Etxeberria Arbelaitz, Jose Antonio281.Rodriguez Mallabiarrena, Josu282.Sagardoi Lana, Xabier

SOTO DEL REAL (MADRID V) - 410 km283.Aginagalde Ugartemendia, Beñat284.Ayestaran Legorburu, J Lorenzo285.Dominguez Atxalandabaso, Iñaki286.Larretxea Mendiola, Joanes287.Lerin Sanchez, Iñaki288.Madina Etxebarria, Tomas289.Narvaez Goñi, Juan Jesus290.Vila Mitxelena, Fermin291.Alberdi Uranga, Itziar292.Elorza Zubizarreta, Maria Jesus293.Orkolaga Etxaniz, Aintzane

TERUEL - 450 km294.Ormazabal Lizeaga, Asier295.Peña Balantzategi, Ibai

TOPAS (Salamanca) - 440 km296.Askasibar Barrutia, Vicente297.Astorkizaga Arriaga, Gaizka (2)298.Crespo Ortega, Jon299.Etxeandia Meabe, Jose Miguel300.Etxeberria Martin, Iñaki301.Hernandez Sistiaga, Unai302.Inziarte Gallardo, Juan Manuel303.Lupiañez Mintegi, Gorka304.Samaniego Curiel, Ekaitz305.Ugarte Villar, Xabier306.Arriaga Martinez, Josune307.Linazasoro Lopez, Maitane

VALENCIA II (Picassent) - 540 kmKONDENATUAK 308.Azkona Dominguez, Ibai309.Belasko Armendariz, Alex310.Esnal, Juan311.Mujika Dorronsoro, Juan Mari312.Saenz Olarra, Balbino313.Zubiaga Bravo, Manex

VALENCIA III (Picassent) - 540 kmPREBENTIBOAK314.Azurmendi Peñagarikano, Mikel315.Badiola Lasarte, Asier316.Camacho Elizondo, Jose317.Galarza Quirce, Luis Angel318.Mardones Esteban, Asier319.Merino Bilbao, Guillermo320.Subijana Izquierdo, Juan Carlos321.Balda Arruti, Josune322.Barbarin Iurrebaso, Ainhoa323.Pedrosa Barrenetxea, Maite324.ArmendarizG.Langarika,Lierni + umea325.Jauregi Amundarain,Oskarbi + umea326.Mendizabal Mujika, Idoia327.Oña Ispizua, Josune + umea328.Otaegi Tena, Nahikari + umea

VALLADOLID (Villanubla) - 340 km329.Amaro Lopez, Gotzon330.Antza Illarreta, Arkaitz331.Fernandez Arratibel, Adur332.Galarraga Arrona, Jose Antonio333.Sebastian Iriarte, Alfontso334.Zubiaga Lazkano, Xeber335.Zabaleta Telleria, Miren

VILLABONA (Asturias) - 440 km336.Bustindui Urresola, Alexander337.Etxaniz Alkorta, Sebas338.Intxauspe Bergara, Manuel339.Lopez de Abetxuko Liki., Jose R.340.Sadaba Merino, Javier

VILLENA (Alacant II) - 720 km341.Aranburu Sudupe, Gotzon342.Arregi Erostarbe, Joseba343.Arrozpide Sarasola, Santiago344.Berasategi Eskudero, Ismael345.Goikoetxea Basabe, Arkaitz346.Goitia Abadia, Oier347.Iglesias Chouza, Juan Carlos348.Tximeno Inza, Xabier349.Beloki Resa, Elena350.Lizarraga Merino, Maria351.Zuazo Aurrekoetxea, Maialen

ZUERA (Zaragoza) - 300 km352.Agirre Lete,Juan Luis353.Bilbao Beaskoetxea, Iñaki354.Bilbao Gaubeka, Iñaki355.Egibar Mitxelena, Mikel356.Etxeberria Sagarzazu, Kepa357.Garces Beitia, Iñaki358.Garcia Razkin, Sergio359.Iparragirre Arretxea, Imanol360.Legina Aurre, Kepa361.Martinez de Osaba Arregi, Igor362.Mujika Garmendia, Francisco363.Uribarri Benito, Asier364.Zabaleta Elosegi, Jose Jabier

Page 21: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

ARLES - 750 km1.Aspiazu Rubina, Garikoitz (280)2.Lopez de Bergara Astola, Iñaki (238)

BAPAUME - 1080 km3.Aramendi Jaunarena, Alaitz (5 912)4.Garmendia Marin, Oihana (5 913)

BEZIERS - 523 km5.Arruabarrena Carlos, Jabi (5 363)6.Mujika Andonegi, Ander (5 364)

BOIS D’ARCY - 930 km7.Garitagoitia Salegi, Iurgi (77 213)8.Iriondo Yarza, Aitzol (82 595)9.Lariz Bustindui, Andoni (82 226)10.Oa Pujol, Oier (80 599)

BORDEAUX-GRADIGNAN - 330 km11.Agirregabiria del Barrio, Arkaitz (71 587)

CLAIRVAUX - 1.050 km12.Bengoa Lpz de Armentia, Asier (10 718)13.Eskisabel Urtuzaga, Peio (10 530)14.Oiarzabal Txapartegi, Asier (10 420)

FLEURY MEROGIS - 930 km15.Elizaran Aguilar, Aitor (376 473K D1)16.Etxaburu Artetxe, Aitzol (399 918-U D2)17.Goieaskoetxea Arronategi, ibon (401 847 D2)18.Goikoetxea Gabirondo, Andoni (403 192 CD3)19.Iturbide Otxoteko, Joseba (398 855 D3)20.Mendinueta Mintegi, Iurgi (382 026 W D2)21.Oses Carrasco, Jose Javier (396 380 Y D3)22.Salaberria Sansinea, Jon (366 076 J D2)23.Suberbiola Zumalde, Igor (366 075 H D1)24.Bernadó Bonada, Marina (405 569 M)25.Eizagirre Zubiaurre, Ekhiñe (404 834 N)26.Ozaeta Mendikute, Ainhoa (366 074 G 6E)27.Plaza Fernandez, Itziar (374 574 W)

FRESNES - 930 km28.Curto Lopez, Saul (965 476)29.Errazkin Telleria, Ugaitz (963 651)30.Ibarguren Sarasola, Oier (967 500)31.Iruretagoiena Lanz, Luis (933 266)32.Matxain Beraza, Alberto (945 144 D1)33.Beyrie, Lorentxa (954 917)34.Moreno Martinez, Itziar (969 134)

LA SANTE - 930 km35.Sirvent Auzmendi, Ekaitz (290 744)

LANNEMEZAN - 330 km36.Agerre, Didier (1 993)37.Aranburu, Frederic (1 594)38.Esparza Luri, Iñaki (2 199)39.Fernandez Iradi, Ibon (2 226)40.Lete Alberdi, Jose Ramon (2 196)41.Segurola Kerejeta, Joseba (2 387)

LIANCOURT - 1.000 km42.Etxeberria Oiarbide, Jon (8 739)43.Oroz Torrea, Mikel (9 861)44.Saez de Jauregi Ortigosa, Iban (7 188)

LYON CORBAS -900 km45.Aranburu Sagarminaga, Xabier (10 954)46.Labaka Larrea, Urko (5 213)47.Zobaran Arriola, Alejandro (5 216)48.Lozano Miranda, Jone (5 331)

MARSEILLE - LES BAUMETTES - 97049.Ezeiza Aierra, Asier (173 280)50.Errasti Goiti, Zuhaitz (173 661)

MEAUX-CHAUCONIN-NEUFMONTIERS - 97051.Gomez Mielgo, Oier (13 238)52.Gurrutxaga Gogorza, Oroitz (10 984)53.Uriarte Lopez de Vicuña, Igor (12 084)

MONT DE MARSAN - 234 km54.Akarregi Casas, Alexander55.Ardanaz Armendariz, Oier (5 090)

MOULINS-YZEURE - 800 km56.Abaunza Martinez, Javier (14 610)57.Aranibar Almandoz, Joseba (14 098)

MURET CD - 430 km58.Parot Navarro, Ion (9 680)59.Zeberio Aierbe, Jose (10 942)

MURET SEYSSES - 430 km60.Mujika Andonegi, Julen (22 163)61.Rivero Campo, Ruben (22 981)

NANTERRE - 930 km62.Barandalla Goñi, Oihan (38 872)63.Borrero Toribio, Asier (33 719)64.Martitegi Lizaso, Jurdan (38 873)

OSNY - 970 km65.Etxeberria Aierdi, Urtzi (53 117)66.Fernandez Aspurz, Joseba (52 295)67.Gutierrez Elordui, Borja (52 293)68.Mendizabal Elezkano, Julen (53 662)69.Sancho Marco, Iñigo (52 294)

POITIERS VIVONNE - 550 km70.Aduna Vallinas, Raul (4 136)71.Urbieta Alkorta, Josu (4 134)72.Varea Etxebarria, Montxo Arkaitz (4 135)73.Aranalde Ijurko, Maite (851)74.Lesaka Arguelles, Izaskun (2 817)

POISSY - 950 km75.Garate Galarza, Enrique (11 807)76.Otxoantesana Badiola, Jon Aingeru (11 765)77.Vicario Setien, Gregorio (11 498)

REAU SUD FRANCILIEN - 930 km78.Albisu Iriarte, Mikel ( 3 002)79.Karrera Sarobe, Mikel (3 358)80.Lopez de Lacalle Gauna, Alberto (2 090)81.Chivite Berango, Mercedes (3 997)82.Iparragirre Genetxea, Marixol (3 001)

RENNES - 800 km83.Alberdi Zubierrementeria, Ane Miren (6 994)84.Areitio Azpiri, Alaitz (7 992)85.Gimon, Lorentxa (7 228)86.Lopez Resina, Maria Dolores (7 075)

ROANNE - 850 km87.Sanchez Iturregi, Saioa (2 007)88.Zaldua Iriberri, Miren Itxaso (930)

SAINT MARTIN DE RE - 550 km89.Esnal, Jakes (14 207)90.Martinez Bergara, Fermin (14 461)91.Merodio Larraona, Zigor (14 716)92.Rubenach Roiz, Jon (14 494)

SAINT MAUR - 680 km93.Bienzobas Arretxe, Jon (4 637)94.Elizegi Erbiti, Iñigo ( 4 403)95.Garro Perez, Zigor (4 676)96.Ilundain Iriarte, Alberto (4 262)97.Maiza Artola, Juan Cruz (4 635)98.Palacios Aldai, Gorka (4 740)

VILLEPINTE - 950 km99.Arkauz Zubillaga, Kepa (30 814)

Fuentes Villota, Raul

Zengotitabengoa Fernandez, Andoni

Vila Mitxelena, Fermin

21h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

FRANTZIAR ESTATUA : 99

SEI KONDERRIAK : BELFAST

PORTUGAL : MONSANTO - LISBOA

INGALATERRA : Long Martin

Page 22: Etxerat Hilabetekaria 2014ko ekaina

gaixotasun larriak dituzten presoak

22h i l a b e t e k a r i a 2 0 1 4 k o e k a i n a

Jesus Mª MARTIN HERNANDO (Basauri) : Zaballa. 1960. urtean jaioa. 2002anatxilotua. Nahasmen eskizo-afektiboa delirio osagarriarekin. BAKARTUA. 

Josetxo ARIZKUREN RUIZ (Iruñea) : A Lama (A Coruña). 1958an jaioa. 1999anatxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa: Stent hodi batean.

Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO (Gasteiz): Villabona (Astu-rias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio auri-kularra, Prostatako adenoma.

Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS (Zegama/Elorrio): A Lama (Pontevedra).1951ean jaioa. 2009an atxilotua. Psoriasi artropatia, Diabetesa (DM-II), Diabe-tes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, Asma bronkiala, belaunetakoprotesia.

Gari ARRUARTE SANTA CRUZ (Hernani): Almeria. 1980an jaioa. 2003an atxi-lotua. Espondilitisa.

Iñaki ETXEBERRIA MARTIN (Iruñea). Topas (Salamanca). 1964ean jaioa.1996an atxilotua. Eboluzio luzeko Miopia Magnoa. Eskuineko begiko erretinahemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia.

Aitzol GOGORZA OTAEGI (Orereta) - Basauri. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua.Obsesio Konpultsio Nahastea. BAKARTUA. 

Jose Miguel ETXEANDIA MEABE (Larrabetzu) - Topas (Salamanca).1960anjaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, Hepatitis C.

Ibon FERNANDEZ IRADI (Hernani) – Lannemezan (Frantziar estatua). 1971eanjaioa. 2003an atxilotua. Esklerosi anizkoitza.

Ventura TOMÉ QUEIRUGA (Tafalla) – Murcia I. 1953an jaioa. 2011n atxilotua.Prostatako adenomakartzinoma.

Ibon IPARRAGIRRE BURGOA (Ondarroa) - Basauri. 1973an jaioa. 2010eanatxilotua. IHESa C estadioan, Orbana burmuineko ezker lobuloan, ikusmen ga-lera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea ekartzen dituena. BAKARTUA.

Espetxeratze arindua

II. eranskina

1. Juan Pablo Dieguez Lopez2. Jose Luis Elkoro Unamuno3. Jose Ramon Foruria Zubialde4. Mikel Gil Cervera

5. Belen Gonzalez Peñalva6. Milagros Ioldi Mujika7. Juan Jose Rego Vidal