ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia...

5
4 2013KO URTARRILAREN 20A ASTEKO GAIA ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko premia Krisi betean amaitu gabe geratu diren eraikuntzak, saldu ezinik prezio altuetan mantentzen dituzten pisuak, administrazioarenak diren etxe hutsak, erabiltzen ez diren kostaldeko bigarren apartamentuak… 255.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Euskal Herrian, eta moduak badaude horri aurre egiteko, baina ez dira neurriak hartzen. | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | Argazkiak: Dani Blanco HIPOTEKA EZ ORDAINTZEAGATIK ugaritu diren desjabetzeen aurretik jada, datuak ez ziren makalak: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, bigarren bizitetxeak eta etxe hutsak 42.000 inguru ziren 2009an, etxe guz- tien %25 ia (Lurra eta Etxebizitzaren Aldeko Kolektiboaren arabera); Nafarroan 38.612 etxe huts zenbatu zituen 2010ean Sustapen Ministerioak, etxe guztien %12; eta urte berean EAEn pisu hutsak 75.000 bat zirela adierazi zuen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak. Batzorde horrek berak eskaera ere kalkulatu zuen: 75.000 bat etxe behar ziren denera. Ekuazioa ez da hain sinplea, baina eskaeraren eta etxe hutsen datu ofizialak parekoak izanik, norberak atera ditzala ondorioak. Etxebizitza izateko eskubidea aldarrikatzen duten mugimenduek argi daukate: alokairu publikoa edo soziala da irtenbidea. Jabetza publikoa izan behar dute etxebizitzek, herritarren beharretara moldatuko diren bal- dintzetan eskaintzeko –alokairu sozialean–. Egun, ordea, oso bestelakoa da errealitatea: bai merkatu librean, bai Babes Ofizialeko Etxebizitzen kasuan, jabetza pribatua da nagusi. EAEn esaterako, eraikita dagoenaren %91 jabetzan dago eta %9 alokairuan; bada, %9 horren erdia baino gutxiago, %4 inguru baino ez da alokairu publikoa. Legea ere alde du jabetzak, zergen kenkariak onuragarriago- ak direlako etxearen jabe izanez gero, alokai- ruan egonda baino. Areago, etxe hutsak bul- tzatzen ditu legeak berak. Eraikitzen diren etxe berrien %10 hutsik geratuko direla aurreikusten du Lurralde Antolamenduak: tokian tokiko plan orokorra prestatzerakoan, zenbat lur beharko den kontuan hartzeko garaian, etxebizitza hutsak hartzen dituzte aintzat eta lur horretan X etxebizitza behar badira, X + %10 eraikiko dituzte. “Hortaz, lurzoru gehiago kontsumitzen da, ingurume- narentzat eta herriarentzat horrek dakartzan kalteekin”, kexu da Amaia Elorza, Etxebiz- Hitza plataformako kide eta Euskadiko Gaz- teriaren Kontseiluko teknikaria. Iparraldean, legeak dio etxeen %20 bidera- tu behar dela etxebizitza sozialetara, 20.000 biztan- le baino gehiagoko herrie- tan. Etxebizitza sozial horiek, dena den, salmen- takoak nahiz alokairukoak izan daitezke. Egoera oso bestelakoa da Europako herrialde askotan: ohikoa da etxebizitzen %50 baino gehiago alokairu soziala izatea, edo alokairua, “baina alokairu pribatua ere merkea da: gurean alokairua ez dago erregulatua eta mer- katuan jabetzak ezarritako baldintzen menpe dago, prezio oso altuak ditu; atzerrian aldiz, alokairua arautua dagoelako edo merkatua ez delako jabetzara bideratu, prezioak askoz baxuagoak dira eta beraz pribatua ere eskura- garria eta arrazoizkoa da ekonomikoki –azal- du digu Elorzak–. Hemen, 800-900 eurotan dago alokairu prezioaren batez bestekoa, zei- nek ordaindu dezake hori, batik bat gaur egun?”. Elkartzen gizarte mugimenduaren EtxebizHitza plataformaren ustez, ondasun higiezinen gaineko zerga igo behar zaio bigarren etxea hutsik duenari, eta hala ere hutsik mantentzen badu, denbora batez administrazioak jabetza bereganatu eta alokairu sozialean atera beharko luke

Transcript of ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia...

Page 1: ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia berriztagarriak bultzatzen dituzte eta komunitateko lanak eta zeregi-nak antolatzeko denbora

�4 2013KO URTARRILAREN 20A

ASTEKO GAIA

ETXEBIZITZA HUTSAK

Alokairu publiko sozialasustatzeko premia

Krisi betean amaitu gabe geratu diren eraikuntzak, saldu ezinik prezio altuetan mantentzendituzten pisuak, administrazioarenak diren etxe hutsak, erabiltzen ez diren kostaldeko

bigarren apartamentuak… 255.000 etxebizitza huts baino gehiago daude Euskal Herrian, etamoduak badaude horri aurre egiteko, baina ez dira neurriak hartzen.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Argazkiak: Dani Blanco

HIPOTEKA EZ ORDAINTZEAGATIK ugaritudiren desjabetzeen aurretik jada, datuak ezziren makalak: Lapurdin, Nafarroa Behereaneta Zuberoan, bigarren bizitetxeak eta etxehutsak 42.000 inguru ziren 2009an, etxe guz-tien %25 ia (Lurra eta Etxebizitzaren AldekoKolektiboaren arabera); Nafarroan 38.612etxe huts zenbatu zituen 2010ean SustapenMinisterioak, etxe guztien %12; eta urteberean EAEn pisu hutsak 75.000 bat zirelaadierazi zuen Euskadiko Ekonomia etaGizarte Arazoetarako Batzordeak. Batzordehorrek berak eskaera ere kalkulatu zuen:75.000 bat etxe behar ziren denera. Ekuazioaez da hain sinplea, bainaeskaeraren eta etxe hutsendatu ofizialak parekoakizanik, norberak ateraditzala ondorioak.

Etxebizitza izatekoeskubidea aldarrikatzenduten mugimenduek argidaukate: alokairu publikoaedo soziala da irtenbidea.Jabetza publikoa izanbehar dute etxebizitzek,herritarren beharretara moldatuko diren bal-dintzetan eskaintzeko –alokairu sozialean–.Egun, ordea, oso bestelakoa da errealitatea:bai merkatu librean, bai Babes OfizialekoEtxebizitzen kasuan, jabetza pribatua danagusi. EAEn esaterako, eraikita dagoenaren%91 jabetzan dago eta %9 alokairuan; bada,%9 horren erdia baino gutxiago, %4 ingurubaino ez da alokairu publikoa. Legea ere aldedu jabetzak, zergen kenkariak onuragarriago-ak direlako etxearen jabe izanez gero, alokai-ruan egonda baino. Areago, etxe hutsak bul-

tzatzen ditu legeak berak. Eraikitzen direnetxe berrien %10 hutsik geratuko direlaaurreikusten du Lurralde Antolamenduak:tokian tokiko plan orokorra prestatzerakoan,zenbat lur beharko den kontuan hartzekogaraian, etxebizitza hutsak hartzen dituzteaintzat eta lur horretan X etxebizitza beharbadira, X + %10 eraikiko dituzte. “Hortaz,lurzoru gehiago kontsumitzen da, ingurume-narentzat eta herriarentzat horrek dakartzankalteekin”, kexu da Amaia Elorza, Etxebiz-Hitza plataformako kide eta Euskadiko Gaz-teriaren Kontseiluko teknikaria.

Iparraldean, legeak dio etxeen %20 bidera-tu behar dela etxebizitzasozialetara, 20.000 biztan-le baino gehiagoko herrie-tan. Etxebizitza sozialhoriek, dena den, salmen-takoak nahiz alokairukoakizan daitezke. Egoera osobestelakoa da Europakoherrialde askotan: ohikoada etxebizitzen %50 bainogehiago alokairu sozialaizatea, edo alokairua,

“baina alokairu pribatua ere merkea da:gurean alokairua ez dago erregulatua eta mer-katuan jabetzak ezarritako baldintzen menpedago, prezio oso altuak ditu; atzerrian aldiz,alokairua arautua dagoelako edo merkatua ezdelako jabetzara bideratu, prezioak askozbaxuagoak dira eta beraz pribatua ere eskura-garria eta arrazoizkoa da ekonomikoki –azal-du digu Elorzak–. Hemen, 800-900 eurotandago alokairu prezioaren batez bestekoa, zei-nek ordaindu dezake hori, batik bat gauregun?”. Elkartzen gizarte mugimenduaren

EtxebizHitza plataformaren ustez,ondasun higiezinen gaineko zerga igobehar zaio bigarren etxea hutsikduenari, eta hala ere hutsik mantentzenbadu, denbora batez administrazioakjabetza bereganatu eta alokairusozialean atera beharko luke

Page 2: ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia berriztagarriak bultzatzen dituzte eta komunitateko lanak eta zeregi-nak antolatzeko denbora

2013KO URTARRILAREN 20A 5�

ustez, adibidez, alokairuan sartzeagatik herri-tarrak gehienez bere diru-sarreren %15ordaintzea finkatu beharko luke legeak.

Etxe hutsen jabeak nola akuilatuZein neurri jarri daitezke martxan hutsik dau-den etxebizitzei erabilgarritasuna eman etaalokairu sozialean jartzeko? Hiru jabe motaezberdindu behar ditugu lehenik: pisu hutsaduen jabe partikularra, etxe ugari dituztenjabe handiak eta administrazio publikoarenesku dauden eraikinak. Jabe partikularrak,etxea hutsik badu, moralki alokatzeko betebe-harra duela azpimarratu du Kepasakonlakasaelkarteak. Amaia Elorzak ere ez du zalantza-rik: “Gaur egun sakratua da jabetza pribatuaeta pisua hutsik izan nahi duenak hala man-tendu dezake, baina denok etxebizitza izatekoeskubidea dugun neurrian, alokatu nahi ezduen jabeari zigorrak jarri behar zaizkio,ondasun higiezinen gaineko zergak igo beharzaizkio, ez dadin hain erosoa izan hutsik duen

bigarren etxeari erabilgarritasunik ez ematea.Karga hori jarrita ere hutsik mantendu nahibadu jabeak, plataforman uste dugu adminis-trazioak aldi baterako desjabetzea jarri behar-ko lukeela martxan, pertsona horri etxearengaineko eskubidea kendu beharko liokeeladenbora batez, administrazioak berak alokai-ru sozialean jartzeko”.

Gobernuek Etxebizitza Legearen bidezbultzatu lezakete higiezinen gaineko zergaigotzea, eta EAEn diputazioek ere badutehorretarako eskumena. Udalek zer egin deza-keten? Beren esku dauden tasak puztu etxebi-zitza hutsei, akuilu ekonomiko gisa, esaterakozabor tasa. Aitzitik, Hegoaldean hartzendiren neurriak eskasak direla iritzi dio Elor-zak: jabe partikularrak etxe hutsa administra-zioaren gestiopean uztearen truke, alokairusozialean izango duen azken prezioaren etajabeak finkatzen duen prezioaren aldeaordaintzen dio administrazioak, “baina horiez da alokairu publikoa sustatu eta arautzea,

EAEn, eraikita dagoenaren %91 jabetzan dago eta %9 alokairuan; bada, %9 horren erdia baino gutxiago (%4) baino ez daalokairu publikoa. Aldiz, Europako herrialde askotan %50 baino gehiago da alokairua, eta hemen baino askoz merkeagoa,arautua dagoelako edo merkatua ez delako jabetzara bideratu.

Page 3: ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia berriztagarriak bultzatzen dituzte eta komunitateko lanak eta zeregi-nak antolatzeko denbora

�6 2013KO URTARRILAREN 20A

ETXEBIZITZA HUTSAK

etxea alokairuan jartzeagatik jabeari ordain-tzea baizik. Salneurri altua finkatzen jarraitu-ko du jabeak, nahiz eta erakunde publikoakaldea ordaindu; bidezkoa al da hilero 1.000euroko alokairua eskatzea jabeak?”. Gazteeialokairua errazteko diru-laguntzak emateaere filosofia bera dela gaineratu du: “Zer eginzuten etxeko nagusiek? Prezioak igo, berrizere ez direlako alokairuaren kostua mugatze-ko neurriak, diru emate neurriak baizik”.

Iparraldean, etxe hutsak eta bigarrenetxeak argi bereizten ditulegeak. Hala, etxe hutsen gai-neko zerga onartu dute hainbatudalerrik, Hendaiak eta Doni-bane Lohitzunek kasu. Biga-rren etxebizitzak ordea, ezindira gehiago zergatu, “bainabada aukera bat: ezin zaienezetxe batzuei zerga igo eta bestebatzuei ez, etxebizitza denak%15 igo daitezke eta gero lehenengo etxebi-zitzari beherapena egin. Proposamena egindugu Hendaian, baina atzera bota digute”,dio Iker Elizalde Biharko Hendaia alderdikokideak. Erakunde publikoek beste formulabat ere abiatu dute: etxe hutsak berritzekolanen kostua hartzen dute beren gain, etaordainetan hainbat urterako etxe horren alo-kairua kudeatzen du administrazioak.

Hala ere, partikularretatik harago, aferahonetan agerikoa da jabe handien erantzukizu-na, dituzten eraikin hutsen kopurua eta jarrera

espekulatzailea aintzat hartuta. Ugariak dirabankuek, eraikitzaileek eta enpresa eta erakun-de pribatuek dituzten lurrak, bukatu gabekoeraikinak eta saldu gabeko etxebizitzak. Ezereraiki gabe lursailak mantentzen dituzten“lurraren okupei” jabetza kendu behar zaielaaldarrikatu dute Kepasakonlakasakoek, eskupublikoetara aldatzeko. Berdin amaitu gabeutzi dituzten urbanizazioekin: “Urte oparotan,eraikitzaileek sarri nahita gelditzen zituztenlanak, aurretik eraikita zituzten beste etxebizi-

tza batzuk garesti saltzeko; orain,nahi duten prezioetan saltzealortzen ez badute, erabakitzendute ez eraikitzea, edo bukatutadauden pisuak hutsik manten-tzea, salneurria ez jaistearren.Baina diru-sarrera publiko han-dia egon da urbanizazio horie-tan, besteak beste ura, elektrizi-tatea eta abar sartzeko. Botere

publikoak eskumena izan beharko luke jabetzahorien ardura hartzeko, eraikitzaileak bereneginbeharrak amaitzera behartzeko eta etxehoriek guztiak alokairu sozialean eskaintzeko”,dio Elorzak. Eta gauza bera bankuek, jendeakaleratu ostean, hutsik duten etxe andanarekin:jende horri alokairu sozialean eskaintzerabehartu beharko lituzke legeak.

Azkenik, erakunde publikoak eurak diraeraikin huts askoren jabe eta horri izugarriaderitzo EtxebizHitza plataformako kideak,“denon ondasuna galtzen uztea” delako,

Batzuentzat etxe hutsa da inorerroldatuta ez duena; bestebatzuek eskatzen duteerroldatutako etxeetan argia etauraren faktura ere begiratzea

Nahi duten prezioetan saltzea lortu ez dutelako, hainbatetan bertan behera uzten dituzte eraikitzen hasitako etxe berrienobrak. Horien jabetza botere publikoak hartzeko eta eraikitzailea bere eginbeharrak amaitzera behartzeko eskatzen duteetxebizitza eskubidearen aldeko elkarteek.

Page 4: ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia berriztagarriak bultzatzen dituzte eta komunitateko lanak eta zeregi-nak antolatzeko denbora

2013KO URTARRILAREN 20A 7�

ETXEBIZITZA HUTSAK

beharra hain larria den garaio-tan. Politikariak hasi dira etxehutsen erroldaz hitz egiten,horiek alokairu publikora bideratzeko beha-rraz… baina oro har ez dira harago joan.Elorzaren esanetan, “alokairu publikoa gehitudiote diskurtsoari, baina etxea merkatu onda-retzat duen politikaz mintzo dira aldi berean,etxebizitzen merkatua salbatzeaz. EtxebizitzaLegearen proiektuan esaten da eraikuntzaberrien negozioa agortua dagoela, bainazaharberritzeen merkatuan pentsatzeko orduadela. Etxebizitza eskubidegisa ulertuz gero, ez liratekearituko merkatuaren hizkun-tza horretan hitz egiten”.

Etxebizitza Lege tranpatiaHain justu, aurreko EuskoJaurlaritzak joan aurretikonartu duen EtxebizitzaLege Proiektuak salmenta-ren eta jabetza pribatuareneredua mantentzen du etaikusteke dago gobernuberriak norabide berari eutsiko al dion.Zehazki etxe hutsen atalean, bi neurri aipa-tzen ditu lege proiektuak: hutsik daudenbizitokiei zerga bat ezartzea eta aldi baterakodesjabetzearen aukera. Beste bi amarru ditulegeak, ordea, neurriok ezerezean uztendituztenak: batetik, zerga ez da ezartzen, bai-zik eta zerga hori ezarri ahal izateko baimenaematen du; bestetik, etxearen salmenta edoalokairu eskaintza egitearekin nahikoa dabetebehar legalei iskin egiteko. Alegia, nahiden prezioan nahi den lekuan iragarkia jarri

eta norbaitek onartuz gero ereezetz esatea aski litzateke, etxehutsa huts eta norberaren jabe-

gopean gordetzeko. Laburrean, azken arau-diak ere, aurreko legegintzaldikoen gisan, ezdu mekanismorik jartzen hutsik dauden bizi-tetxeei erabilera emateko.

Etxebizitzaren Behatoki bat beharrezkoadela diosku Iker Elizaldek eta Euskal HerrikoEtxebizitza Institutu Publikoa eskatu duhainbat elkartek. Gaiari serio helduko dionerakunde bateratua nahi dute, finean. Azken

legegintzaldian, Etxebizitza-ren Aldeko Itun Soziala abia-tu zuen Jaurlaritzak, arlo uga-ritako eragileekin elkarlanean.Baina bileretako ildoak inte-res ekonomikoetara muga-tzen zirela-eta, gizarte eragilegehienek Ituna utzi zutelaadierazi du Amaia Elorzak,eta ondoren, Itun Sozial han-kamotz horren aterpean jaiozela Lege Proiektua.

Zer da eta zer ez da etxe huts erabilgarria?Ez dago definizio bateraturik eta horrekkatramilatu egiten du zenbaiti kontuak eska-tzea. Etxe hutsak erabilgarria izan behar du–edo erabilgarri izateko atondu daitekeena–eta beraz, eguneroko bizitzarako baldintzajakinak bete behar ditu. Epeak ere ez daudegarbi: urtebetez erabili gabekoa da etxe hutsabatzuentzat, bi urtera arte luzatzen dute epehori bestetzuek. Hutsik dagoen erabakitzekozein datu hartzen diren aintzat, iritzi ezberdi-nak daude hor ere: ez da berdina inor errol-

“Jabetza pribatua aitzakia bilakatuda berez eskubide dena merkatuondare bihurtzeko, baina jabetzapribatuak ere funtzio sozial batbete behar du eta hala ez denean,kolokan jarri behar dugu”

Amaia Elorza, EtxebizHitza

BERME BATZUEN BARRUAN, okupa-zioa izan daiteke etxe hutsek era-bilgarritasuna berreskuratzekomodua. Hala frogatu dute Erro-man Autorecupero kooperatibakokideek. 1989 eta 1999 urteenartean, Erroma erdiguneanizandako desjabetzeen ondo-rioz 300.000 herritar kaleangeratu ziren. Alokairua osogarestia zela-eta, hiriguneanhutsik zeuden eraikin publi-koak okupatzen hasi zen jen-dea eta mugimendua indar-tzeko aipatu kooperatibasortu zuten, etxea zaharberri-tu, administrazioarekin nego-

ziatu eta bertan bizitzen jartzekoeskubidea lortzeko asmoz. Eraba-tekoa da etxearen birziklapena:ingurua zaintzen eta energiaberriztagarriak bultzatzen dituzteeta komunitateko lanak eta zeregi-

nak antolatzeko denbora bankuadute.

Presio sozialak bere fruituakeman zituen, eta Erroma hartzenduen Lazio eskualdean onartutakolege bati esker, kooperatibek erai-

kin publikoak okupatzea ahal-bidetu zen. Publikoa da jabe-tza, baina gestioa bizilagunenaberaiena, eta administrazioarikanpoaldean etxeak eraikitzeabaino merkeagoa zaiola dioteAutorecuperoko kideek.1998tik, eredu hau jarraituzdagoeneko ehun etxe bainogehiago berreskuratu dituzteItaliako hiriburuan.

Okupazio arautua, irtenbide Erroman

Page 5: ETXEBIZITZA HUTSAK Alokairu publiko soziala sustatzeko …ingurua zaintzen eta energia berriztagarriak bultzatzen dituzte eta komunitateko lanak eta zeregi-nak antolatzeko denbora

�8 2013KO URTARRILAREN 20A

ETXEBIZITZA HUTSAK

datuta ez duen etxea baino ez hartzea etxehustzat, edo erroldatuta egonagatik argia etauraren faktura ere begiratzea, pisuan norbaiterroldatuta egon daitekeelako bertan bizigabe. “Hala ere –dio Elorzak–, errolda beraeskatzea jada urrats bat da, hiru arrazoi nagu-sirengatik: batetik, kostaldeko herri ugaritanbigarren etxea duen jende franko dago errol-datu gabe eta hilabete askotan hutsik dagoenapartamentu horri udalak zerbitzuak eskain-tzen dizkion arren, ez du herrian zergarikordaintzen; bestetik, legeak Babes OfizialekoEtxebizitzak sustatzera behartzen du udala,herrian erroldatuta dagoen jende kopurujakin batetik gora; eta hirugarrenik, banku etaeraikitzaileek inor erroldatuta ez duten pisuasko eta asko dituzte hutsik, eta presio neu-rria izango litzateke”.

Babes Ofizialeko Etxebizitzen ereduaezbaianMerkatuko eraikuntzaren filosofiak kutsatuditu Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE).Urte askoan pisu handiegiak eraiki direla sala-

tu dute Kepasakonlakasaelkarteko kideek, luxuzkoartikulu bailiran, ordain-tzeko garestiegiak. BOEbaten zozketan parte har-tzeko iaz gehienezko diru-sarrerak hilabetean 4.000eurora igo zituztela eresalatu dute. Beharra duenjendea al da hori? AmaiaElorzak jabetzan ikustendu arazoa: une jakin bate-ko egoeraren araberaesleitzen dira BOEak, etajabetzan esleitzen direnez,gerora ez dago aldatzerik:“Beste behin, soluzioa daBabes Ofizialeko Etxebi-zitzak alokairuan eskain-tzea, salmentan baino

malgutasun handiagoa luketelako herritarra-ren garaian garaiko beharren arabera molda-tzeko etxearen baldintzak (kideen araberakotamaina, diru-sarreren araberako alokai-rua…). Gainera, BOEak ez direla saltzen?Alokairu merkea bideratuz gero, ziur jendeasartuko dela”. Udalei nahiz gobernuei, bieidagokie –BOE sustatzaileak biak diren neu-rrian– alokairu publikoko Babes OfizialekoEtxebizitzak bultzatzea.

Jabetza pribatua al da, ondorioz, denarenerrudun? Kontzeptua ulertzeko modua dagakoa, Amaia Elorzaren aburuz: “Jabetzabera baino, eman zaizkion konnotazio etagehiegizko pribilegioak dira arazoa. Merkan-tilizazio prozesuan, jabetza pribatua aitzakiabilakatu da berez eskubide dena merkatuondare bihurtzeko eta ahaztu egin zaigubatzuen pribilegioak ezin direla egon bes-teen eskubideen gainetik; jabe-tza pribatuak ere funtzio sozialbat bete behar du eta hala ezdenean, kolokan jar ri behardugu”. n

Babes OfizialekoEtxebizitzak egitenari dira DonostiakoMorlansen(argazkian). BabesOfizialekoEtxebizitzakalokairuan eskainita,salmentan bainomalgutasunhandiagoa luketeetxearen baldintzakherritarraren garaiangaraiko beharretaramoldatzeko.