ETXEBARRI TXIKI 33.alea 2013ko EKAINA · 2019-06-10 · da eta bidea amaitzean kaxeta txiki bat...

12

Transcript of ETXEBARRI TXIKI 33.alea 2013ko EKAINA · 2019-06-10 · da eta bidea amaitzean kaxeta txiki bat...

2

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R

I

ETXEBARRI TXIKI 33.alea 2013ko EKAINA

1 2 3 4 5 6 78 9 10 11 12 13 14

15 16 17 18 19 20 2122 23 24 25 26 27 2829 30 31

1 23 4 5 6 7 8 9

10 11 12 13 14 15 1617 18 19 20 21 22 2324 25 26 27 28 29 30

1.- ESKOLAKO JARDUERAK- URKIOLARA BIDAIA- ZAINDU ZURE INGURUA- URAREKIN ESPERIMENTATZEN- IKASLE ORDEZKARIEN BILERAK- PIN LEHIAKETA

2.- AISIALDIA- ETXEBARRIKO TXOKO KUTTUNAK- UDAN ERE EUSKARAREKIN AHOAK BETE ETA GURE

IZARRAK IZANGO ZARETE- GURUTZEGRAMA

3.- ETXEBARRIKO LUDOTEKAK4.-EUSKARAZKO LIBURURIK IRAKURRIENAK ETXEBARRIN

3

Urkiolara Bidaia

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 3. mailakoak

Pasa den martxoaren 22an, Aste Santuko oporrak hartu genituen

egunean, Urkiolako Toki-Alai interpretazio zentrora joan ginen. Goizeko 9:00etan Kukul-

laga Eskolan geratu ginen, autobusez joateko.

Urkiolara iritsi ginenean hiru taldetan banatu ginen: talde bat baserrian bertan geratu zen animaliekin

erlazionatutako jolasak egiten; bigarren taldea, ba-sora joan zen, animalien aztarnak bilatzera; eta azken

taldea, beste baserri batera joan zen. Bertan animaliei buruzko filme bat ikusi zuten, eta animalia disekatuak ere bai. Horrez gain, Anbotoko Mariri buruzko filme la-bur bat ikusi ahal izan zuten. Begiraleek, erakutsi ziguten haitzuloek osatzen zuten irudian Anbotoko Mariren aur-pegia ikusten zela. Bertan, inguruko maketa bat zegoen eta botoi bat bultzatuz gero, argi gorri baten bidez, zein mendi zen jakiten genuen.

Irteera honetan gehien gustatu zitzaiguna zaldiak ikustea eta berauei janaria ematea izan zen. Aztarnen jolasa ere oso dibertigarria izan zen, eta ezin ahaztu Mariren es-tatua.

Primeran pasatu genuen. Ume guztiei Uriki-olako Toki–Alai interpretazio zentrora

joatea gomendatzen diegu.

4

Olioa uretan disolbatzen da?

Esperimentua egiteko hau behar dugu: olioa, ura, koilara eta kristalezko ontzia.

Hasi baino lehen hipotesiak egin genituen. Batzuek urak olioaren kolorea har-tuko zuela esan zuten, eta beste batzuek pentsatu zuten ura behean geratuko zela eta olioa goian.

Urarekin Esperimentatzen

Egileak: Goizane eta Ametz, Kukullaga Ikastetxeko 2. mailakoak

Lehenengo, ura kristalezko ontzira

bota behar da. Gero, olioa ura dagoen

ontzira botatzen da. Ondoren, ondo

nahastu egiten dira koilararekin.

Azkenean, olioa goian geratu zen eta

ura behean. Olioa ez zen uretan disol-

batu. Beraz, olioa disolbaezina da.

Hau egin eta gero, esperimentu berdi-

na egin genuen baina esnearekin. Ura

eta esnea ondo nahastu ondoren, ura

zurixka geratu zen. Esnea disolbagarria

da.

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 1. mailakoak

5

Kukullaga ikastetxean, 3. mailatik 6. mailara, gela bakoitzeko ikasleek gelako bi ordezkari (delegatu) aukeratzen dituzte (neska eta mutila). Geletako ikasle ordezkaria (delegatua) izatea oso ardura handia da. Delegatuak oso ardura-tsuak, autonomoak eta zintzoak diren ikasleak dira.

Ikasle ordezkariak hilean behin, eguerdian, irakasleen gelan, bilera batean zuzendariarekin, ikasketa buruarekin, elkarbizitza arduradunarekin eta jantokiko begirale batekin elkartzen gara (ikasle ordezkarien bilerak). Hor gure geletako ikasleen iritziak, ideiak, ekarpenak, kexak… komentatzen ditugu, eta eztabaidatu ondoren akordioak edo erabakiak ikasle guztiei tutoretza saioetan jakinarazten dizkiegu. Horrela eskolaren funtzionamendua hobetzen dugu. 1. zikloan ez daude ikasle ordezkaririk, baina ikasle ordez-karien bilerak egin ondoren hortik azpibatzorde bat osatzen da 1. eta 2. mailetatik pasatzeko eta bileran komentatu denaren laburpena ikasleei kontatzeko.

Bileretan gauza asko lantzen ditugu. Adibidez: Patioetako petodun ikasleak: Ikasturte hasieran, atsedenaldiaren ondoren, patioak oso zikin geratzen ziren. Ikasle ordezkarien bileran komen-tatu ondoren erabaki zen egunero patio orduan 2 ikasle kolorezko petoak jarrita adi egotea eta norbait ikusten bazuten lurrera zerbait botatzen berarengana hurbiltzea paperontzia bota behar zuela esanez.

Denok aldi berean eskolan sartzean eskailera osoa erabiltzen genuen eta ilara luzeak gertatzen ziren. Ikasle ordezkarien bilera batean arazoa planteatu ondoren erabaki zen eskaileren erdian zinta bat itsastea eta guztiok eskumatik igotzea. Horrela egin zen eta geroztik eskaileren erdia libre geratzen da eta askoz hobeto igotzen gara. Elkarbizitza plana, eskolako maskota, eta beste gai batzuk ere komentatu izan ditugu.

IKASLE

ORDEZKARIEN

BILERAK

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko ikasleen ordezkariak

Ikasturte honetako ikasle ordezkariak honako hauek dira:

Guk delegatuen bileretan eskola ondo tratatzen ikasi dugu.

3.A: Unai Uriarte, Agara Periañez 3.B: Saioa Egiguren, Iraitz Garcia 3.C: Eder Vazquez, Ane Valero 3.D: Ibai Llevenes, Maider Virtus 4.A: Paula Nuñez, Oier Pereiro 4.B: Nora Nieto, Eneko Moreno 4.C: Paula Gutiez, Eder Arenas 5.A: Daniel Campanon, Haizea Sánchez 5.B: Erlantz Lujua , Laura Almodobar 5.C: Iñigo Ceballos, Laura Santiso 6.A: Unai Gonzalez, Ahinoa Garcia 6.B: Nerea Blas, Diego Prieto6.C: Oscar Llanguno, Ohiane Olveira

6

Etxebarrik hainbat leku eder eta dibertigarri ditu. 4. mailako ikasleok gure herriko txokorik gustukoenak erakutsi nahi dizkizuegu. Eta, askoren artean, hauek aukeratu ditugu:

Eskola ondoan dagoen gozoki-denda asko gustatzen zait gozoki asko daudelako eta oso gozoak direlako!Gozoki-dendan sartzen zarenean ezkerraldean, gominolak daude eta aurrera begiratzen baduzu, gominola gehiago daude. Sartzerakoan, eskuinera begiratzerakoan, erakus-mahai bat dago. Beno,hemen uzten zaituztet, baina go-zokiak gustatzen bazaizkizue, Goxo-Goxo gozoki-dendara joatea gomendatzen dizuet!Goxo-Goxo denda Kukullaga Ikastetxe alboan dago. Ber-tan honelakoak daude: Albumak, kromoak, txutxeak, izozki-ak eta jostailuak. Dendaria ate ondoan egoten da sarritan.

Goxo-Goxo dendako nire gustukoenak hauek dira:Kromoak, albumak, jostailuak eta pelotazo- poltsak.Ni askotan nire anai-arrebekin ere joaten naiz.

Etxebarriko herrian dago, San Antonio auzo-tegian. Nire txokorik kuttunena KUKULLAGA PARKEA da.Gure auzoa nahiko lasaia da. Ku-kullaga Parkea polita eta handia da. Parkean kulunkak daude:bi handientzat, bi txikient-zat eta beste bat elbarrientzat. Txirristak ere badaude. Ziboak estalita daude estaldura batekin, horregatik euria egiten duenean gu ez gara bustitzen.Petankako 5 zelai daude, lau areaz eginda daude eta bat, handiena, harriz.Aiton-amonek gimnasia egiteko aparatuak badaude ere, baina denok erabiltzen ditugu jo-lasteko .Kukullaga Parkean zuhaitz asko daude, eta hor-regatik udaberrian lorez betetzen da. Kukullaga

Parkearen ondoan, futbol zelaia eta kiroldegia daude.

KUKULLAGA PARKEANire herriko lekurik gustukoena Kukullaga parkea da. Parkera joateko Galizia Kaletik jaitsi behar naiz. Gero biribilgunea pasatu ondoren ezker-rean bide bat dago jaisteko parkeko kalera arte. Zuzen aurrera joan eta parkea aurkituko duzu. Asko gustatzen zait kulunkak oso dibertigarriak direlako. Normalean nire familiarekin joaten naiz oporretan. Berdin da eguraldi ona edo txarra egitea estalita dagoelako. Munduko parkerik onena da!Igerilekuetako parkea handia da, sei txirrista ditu eta banku asko daude.Duela gutxi teilatu bat jarri zioten. Kanpoaldean, belarra dago, eta ez-kerraldean poteria antzekoak daude.Pixka bat haratago, petanka zelaia dago. Petankan beti jende asko ego-ten da bai jolasten bai ikusten. Eskuinaldean futbol zelaia dago eta ez-kerraldean berriz padeleko bi pista. Goialdean arrapala bat dago. Arrapalada hori igotzean taberna bat aurkituko duzu.

URIBARRI PARKEAParke hau Forua kalean dago. Ertaina da. Bost eserleku luze ditu bertan jendea jesartzeko. Eskuin aldean iturri bat dago. Parke honetara heltzeko, bidexka batetik joan behar da eta bidea amaitzean kaxeta txiki bat dago eserleku txiki batekin. Pixka bat aurrera joaten baldin bazara, barra bat dago kulunkatzeko zuk nahi duzun moduan. Bertan beste hauek badaude: bi zibo, txirrista handia, txirrista txikia eta bost barra nahi dituzun txiri-buelta guztiak egiteko.

San Antonio Eskola handia da. Hiru futbol zelai ditu,lehenengoa eta bigar-rena ez daude estalita baina hirugarrena bai. Mendia du ondoan eta hor txabolak egiten genituen. Mendiaren alboan parke bat dago. Eskolaren barruan aterpe bat dago, bi mahai-futbolekin eta horman bi porteria marraztuta. Pixka bat aurrerantz jantokia, ikasgelak,ludoteka,liburutegia... Nik leku hau aukeratu dut, bertan, mo-mentu oso onak igaro izan ditudalako.

ETXEBARRIKO tXOKO kUTTUNAK

Futbol zelaiak hiru zelai dauzka. Lehenengoa handia, bigarrena ertaina eta hirugarrena areto futbolekoa baina belar artifizialarekin. Gero ere harmailak dauzka ikusleak jesartzeko. Harmailen azpian aldagelak, bulegoa, fisioa, garbigailuak eta garaikurren gela daude. Ur-runean ere saskibaloiko kantxa bat ikusten da, bigarren zelaiaren alboan. Futbol zelaira sartz-eko bi ate daude, biak metalezkoak. Leku hau aukeratu dut futbola asko gustatzen zaidalako eta hor jolasten dudalako.

7

KUKULLAGA ESKOLA Orain nire eskola deskribatuko dut: Oso handia da. Bi futbol zelai eta saskibaloi pistak daude: Goiko pista eta beheko pista. Parke txiki bat ere badago. Nire eskola barruan zazpi kurtso edo maila daude: 5 urtekoak, 1.maila, 2.maila, 3.maila, 4.maila, 5.maila eta 6.maila.Eskolako ume guztiak zenbatzen baldin baditugu 400 ikasle baino apur bat gehiago daude baina nire eskolako lagunik onenak hauek dira:Asier A, Asier V, Ivan B, Iñigo G, Aitor, Alex Lavado, Eneko, . . .Nire eskola, niretzat lekurik hoberena da, bertan asko ikasten dudalako. Oso ondo pasatzen dut eskolan!

METRO GELTOKIA. Metroa da Etxebarriko nire lekurik gustukoena trenak pasatzen di-relako.Sartzen zarenean metroko geltokian hiru makina saltzaile ikusten dira, leihatila bat eta txar-telak ezeztatzeko makinak. Makina horiek pasatzerakoan, ate au-tomatiko bat ikusten da, igogailua eta eskailerak. Igogailuak eta eskailerek Santurtziko eta Plentzi-arako norabidera eramaten dute, eta, beste aldetik, ate automa-tikoak Basauriko norabidera. Kanpoaldean parkinga eta autobus-geltokia daude. Metroko geltokiaren atzealdean Acelor lantegia dago.

LEGIZAMON PARKEA. Nire etxeko parkeak gauza asko ditu.Oso-oso handia da, polita , koloretsua , dibertigarria ...Hiru kulunka ditu, bat handientzat eta beste biak txikientzat.Kulunka-gailu bat ere badago eta han nire nebak eta nik une oso - oso onak igarotzen ditugu . Etxetxo eta barra bat daude loturik eta txirrista bat ere bai. Txirrista hori txikiegia denez, beste bat handiagoa ere badago. Zubi txiki bat ere badago eta eskalada egiteko tramankulu batera lotuta dago .ONDO PASA LAGUNOK !!!!!!!!

Zintururi Plaza oso ezaguna da San An-tonio auzoan. Plaza honetara jende asko etortzen da jolastera gauza asko daudela-ko: pare bat zabu txikientzako, hiru frontoi txiki, erraketetara eta padelera jolasteko zelaia, futbol-pista eta eskubal-oira jokatzeko pista, bi saski saski-baloira jolasteko eta ping-pong mahai bat. Plaza honetan eskenatoki bat dago eta jaietan bertan berbenak egiten dituzte. Mahai margoztuak daude: dametara jolasteko, okara jolasteko , xakera jolasteko … Leku handia dago korrika egiteko, bizikle-tan ibiltzeko eta oinez ibiltzeko. Zintururi plazaren ondoan eliza dago eta eliza on-doan eremu lauki bat dago dantzatzeko eta jolasteko. Sarritan joaten naiz plaza honetara oso polita delako.

Nire txokorik gustukoena Joan tabernaren ondoan dagoen plaza da. Plazak Patxi Bengoa du izena eta udaletxearen ondoan dago. Nire etxetik irtetean zuzen noa Uribarri kaleraino, gero zebrabide bat gurutzatzen dut eta nire gus-tuko Plazan gaude. Nire gustuko plazan eserlekuak eta izugarrizko lorontziak daude. Lorontzietan lore horiak daude.Leku hori atsegin dut bertan dagoen tabernan nire amak lan egiten duelako sei urte nituenetik.

Bekosolo parkea leku polit bat da. Zuhaitz asko ditu, saskibaloirako kantxa bat, txalet asko, liburutegia, abestiak, pilates… Bertan, mahaiak jolasekin mar-raztuta daude (partxisa, oka, xakea…). Parke honetan herriko haurreskola dago. Trena ondo-ondotik pasatzen da.Ikasturtearen amaieran Parke honetan festa bat egiten da urtero. Bekosolo parkea oso-oso handia, dibertigarria eta nire ustez politena da, horregatik niri asko gustatzen zait.

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 4. mailakoak

8

9

GURUTZEgrama

A

BC

12

3

Egileak: Kukullaga Ikastetxeko 1. mailakoak

Ezkerretik eskumara:

1 Jateko ontzia.

2 Ekaitza dagoenean entzuten dugu.

3 Arbelean idazteko erabiltzen da.

Goitik behera:

A Grapagailuak ipintzen ditu.

B Bilduma osatzeko erosten da.

C Arrautzez egindako postre gozoa.

Aurten Etxebarriko

institutuan PIN lehiaketa

bat antolatu dugu.

Ikasle askok parte hartu

dute, eta ikastetxearen

web orrian jarri ditugu

egindako PIN guztiak,

taldez talde eta

bozkatuenak ere.

Guztiak ikusi nahi dituenak

beheko helbidean ikusgai:

Egileak: Etxebarriko Institutuko ikasleak

Pin Lehiaketa

Irabazlearen izena:JANIRE ARANA

https://sites.google.com/a/etxebarribhi.org/pin-lehiaketa/

10

Egileak: Ludotekako umeak eta begiraleak

Kaixo lagunok, Ludotekako umeak gara;

Zuengana jotzen dugu aurten Ludotekan egin ditugun jarduerak zuekin konpartitzeko. Hilabete hauetan zehar, hainbat jolas egin arren, kide berri asko ezagutu ditugu eta lagun-minak egin gara. Alde batetik, Ludotekan daukagun mahai jolas askorekin aritu gara eta txokoan gozatu ere, baina kontatuko dizkizuegu egin ditugun beste hainbat gauza. Esaterako, beste garai bateko jolasetan aritu gara, baita inauteri jaia ospatu ere guk egindako mozorroekin, kasu honetan Lantz herrikoaren antza zutenak. Gainera, gauza ikusgarriak egin ditugu esperimentuen hilabetean zehar, adibidez magma botatzen zuen sumendi bat. Beste aldetik, Aste Santuan gure Ludotekarekin jarduera berezi batzuk egin ditugu. Egun batez artista bihurtu eta buztinezko obrak egin genituen, igerilekuetara joan ginen… gure herriko baliabideak aprobetxatuz.

Oso gustura egon gara gure Ludotekan, hori dela eta, laster Udalekuetako egunak iristen direnean, zuekin jo-lasteko eta dibertitzeko prest egongo gara. Anima zaitez eta parte hartu gurekin udako egun zoragarri horietan.

11

Izenburua: Utzi jolastenEgilea: Checa Díaz. Argitaletxea: Ttarttalo, 2010.

Izenburua: Kamile pottoka gainean.Egilea: Nancy Delvaux. Argitaletxea: Trátalo, 2012.

Izenburua: Franti.Egilea: Karlos Linazasoro. Argitaletxea: Giltza, 2008.

Izenburua: Nur eta dortoken uhartea.Egilea: Toti Marínez de Lezea. Argitaletxea: Erein, 2012.

Izenburua: Beste gu. Egilea: Asier Mendoza.Argitaletxea: Elkar, 2010.

Izenburua: Tximistaren lapurra.Egilea: Rick Riordan. Argitaletxea: Mezulari, 2013.

Izenburua: Pirata zaharra.Egilea: Ingrid Schubert. Argitaletxea: Ttarttalo, 2007.

Izenburua: Ilargi dut izena.Egilea: Fernando Martos. Argitaletxea: Desclée, 2007.

Izenburua: Hilerriko altxorra.Egilea: Roberto Pavanello. Argitaletxea: Gero, 2009.

Izenburua: Junie B. Jones eta autobus kirasduna.Egilea: Barbara Park. Argitaletxea: Aizkorri, 2012.

Izenburua: Kaixo, Kattin!.Egilea: Antón Kazabon. Argitaletxea: Elkar, 2003.

Izenburua: Azken urtea lizeoan.Egilea: Joxemari Iturralde. Argitaletxea: Elkar, 2002.

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 449 50 43 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI

Astelehenetik - Ostegunera / Lunes a jueves:10:00-13:00 / 15:00-17:00 CATERING OPTATIVO: 13:00-15:00OSTIRALAK / viernes: 10:00 - 13:00 • CATERING OPTATIVO Excepto salidas • Irteerak izan ezik

TOPALEKUA / LUGAR DE ENCUENTRO: LHI KUKULLAGA

ORDUTEGIA / HORARIO:

ASTEAZKENA 26 OSTEGUNA 27 OSTIRALA 281º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º

AURKEZPEN JAIAFIESTA INICIAL(10:00- 13:00)

IGERILEKUAKPISCINAS

GAMARRA(9:00-17:00)

IRTEERAMAGDALENAHONDARTZA

PLAYA(Santander)(9:00-17:00)

RALLY(10:00-13:00)

TAILERRA TALLER

(10:00-13:00)

ASTELEHENA 1 ASTEARTEA 2 ASTEAZKENA 3 OSTEGUNA 4 OSTIRALA 51º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º

TAILERRA TALLERMUSIKA

(10:00-13:00)

TXIKI AKTION(10:00-13:00)

IRTEERA KULTURALASALIDA CULTURAL

BILBOKO ITSAS MUSEOA

(9:00-17:00)

IGERILEKUAKPISCINAS

GAMARRA(9:00-17:00)

KIROLA EGUNADIA DEL DEPORTE

(10:00-13:00)

MUSIKA TAILERRATALLER MUSICA(10:00-13:00)

IRTEERAMAGDALENAHONDARTZA

PLAYA(Santander)(9:00-17:00)

GASTRONOMIAEGUNA

DIAGASTRONOMICO

(9:00-17:00)

TAILERRATALLER

(10:00-13:00)

TOR MAGOA(10:00-13:00)

KALEJIRA(15:00-17:00)

TXIKI AKTION(15:00-17:00)

KIROLA EGUNADIA DEL DEPORTE

(15:00-17:00)

KALEJIRA(15:00-17:00)

ASTELEHENA 8 ASTEARTEA 9 ASTEAZKENA 10 OSTEGUNA 11 OSTIRALA 121º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º 1º eta 2º 3º eta 4º

GASTRONOMIA EGUNA

DIA GASTRONOMICO(10:00-17:00)

IRTEERAMENDIRA

SALIDA AL MONTE

SERANTES(9:00-17:00)

DANTZA EGUNADIA DE LA DANZA

(10:00-13:00)

JOLASAK JUEGOS

(10:00-13:00)

IRTEERA MENDIRA SALIDA AL MONTE

ERMUA-FARO GORLIZ

(9:00-17:00)

IRTEERAKULTURALA

SALIDA CULTURAL

BILBOKO ITSAS MUSEOA

(9:00-17:00)

TXIKI AKTION(10:00-13:00)

KIROLA EGUNADIA DEL DEPORTE

(10:00-13:00)

IKUSKIZUNAESPECTACULOTOR MAGOA(10:00-13:00)

GRAFITTILehiaketa

Concurso(10:00-13:00)

DANTZA EGUNADIA DE LA DANZA

(15:00-17:00)

JOLASAK JUEGOS

(15:00-17:00)

TXIKI AKTION(15:00-17:00)

KIROLA EGUNADIA DEL DEPORTE

(15:00-17:00)ASTELEHENA 15 ASTEARTEA 16

1º eta 2º 3º eta 4º 1º, 2º, 3º eta 4ºJOLASAK JUEGOS

(10:00-13:00)

DANTZA EGUNADIA DE LA DANZA

(10:00-13:00)

AMAIERA JAIA / FIESTA FINALPUZGARRIAK / HINCHABLES

(10:00- 13:00)

JOLASAK JUEGOS

(15:00-17:00)

DANTZA EGUNADIA DE LA DANZA

(15:00-17:00)

UDALEKUAKCOLONIAS

2013

HARREMANETARAKO TELEFONOA / TELÉFONO DE CONTACTO: 659 500 463

IGERILEKUAK / PISCINAS: eraman bainu jantzia eta txanoa / LLevar ropa de baño y gorro

TOPALEKUA / LUGAR DE ENCUENTRO: Ludoteka metakal - Ludoteka Kultur Etxea (Casa Cultura)

HARREMANETARAKO TELEFONOA / TELÉFONO DE CONTACTO:

688 647 614

UDALEKU TXIKIA1. TXANDA

Astelehena, 24.Ekaina Asteartea, 25.Ekaina Asteazkena, 26.Ekaina Osteguna, 27.Ekaina Ostirala, 28.Ekaina9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-14:00h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h.

ONGI ETORRI JAIAFIESTA DE BIENVENIDA IHAUTERIAK / CARNAVAL IRTEERA / SALIDA:

Bosque IZENADUBA basoaSUKALDARITZA TAILERRA

TALLER DE COCINAMALABAREEN EGUNADIA DE LOS MALABARES

         

Astelehena, 1.Uztaila Asteartea, 2.Uztaila Asteazkena, 3.Uztaila Osteguna, 4.Uztaila Ostirala, 5.Uztaila9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h.

TXIKI RITMO BUSTINA TAILERRATALLER DE ARCILLA

PAILAZOAKMONDA LIRONDA

IGERILEKUAKPISCINA

IKUSKIZUNAESPECTACULO

         

2. TXANDAAstelehena, 8.Uztaila Asteartea, 9.Uztaila Asteazkena, 10.Uztaila Osteguna, 11.Uztaila Ostirala, 12.Uztaila

9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-14:00h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h.

ONGI ETORRI JAIA FIESTA DE BIENVENIDA

SAN FERMIN EGUNASAN FERMIN

IRTEERA / SALIDA:BASONDO

MOZORRO EGUNADÍA DEL DISFRAZ

IGERILEKUAKPISCINAS

         

Astelehena, 15.Uztaila Asteartea, 16.Uztaila Asteazkena, 17.Uztaila Osteguna, 18.Uztaila Ostirala, 19.Uztaila9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h. 9:00-13:30h.

BATUKA PUZGARRIAK + MURALHINCHABLES + MURAL

IKUSKIZUNA/ ESPECTÁCULO:TOR MAGOA

MUSIKA TAILERRATALLER DE MÚSICA

AMAIERA JAIAFIESTA FINAL

IGERILEKUAK / PISCINAS: eraman bainu jantzia eta txanoa / LLevar ropa de baño y gorro

TOPALEKUA / LUGAR DE ENCUENTRO: Ludoteka metakal - Ludoteka Kultur Etxea (Casa Cultura)

HARREMANETARAKO TELEFONOA / TELÉFONO DE CONTACTO: 688 647 614