Etorkizuneko Gizartearentzako ... GAZTE IZATEA: GAUR, ATZO, BIHAR arles FeixaC 27 Sarrera 28 Gazte...

Click here to load reader

  • date post

    09-Aug-2020
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Etorkizuneko Gizartearentzako ... GAZTE IZATEA: GAUR, ATZO, BIHAR arles FeixaC 27 Sarrera 28 Gazte...

  • Gazteak Eta Balioak, Etorkizuneko Gizartearentzako Gakoa

  • G U

    RA SO

    A K

    F A

    M IL

    IA N

    T RA

    N SM

    IT IT

    U B

    EH A

    RR EK

    O B

    A LI

    O EN

    A U

    RR EA

    N . J

    A V

    IE R

    EL ZO

    1

    GIZARTE-EKINTZA. ”LA CAIXA” -REN ARIMA.

  • EDIZIOA:

    Obra Social Fundació ”la Caixa”

    AUTOREAK:

    Javier Elzo Imaz; Carles Feixa Pàmpols; Esther Giménez-Salinas Colomer

    DISEINUA:

    Bisdixit

    ITZULPEN:

    Caplletra

    argitalpenaren ©, ”la Caixa” fundazioa, 20010

    Diagonal hiribidea, 621 - 08028 Bartzelona

    Argitalpen honetan emandako iritzien erantzukizuna egileei bakarrik dagokie. ”la Caixa” fundazioak ez du zertan egileen iritziarekin bat etorri.

  • GAZTEAK ETA BALIOAK, ETORKIZUNEKO GIZARTEARENTZAKO GAKOA

    Javier Elzo Carles Feixa Esther Giménez-Salinas

  • AURKIBIDEA 5 AURKEZPENA

    7 GURASOAK FAMILIAN TRANSMITITU

    BEHARREKO BALIOEN AURREAN Javier Elzo

    8 Sarrera

    8 Gazteei irakatsi beharreko zazpi balio nagusi

    18 Familientzako lau jokabide-eredu, seme-alaben

    heziketaren inguruan

    22 Amaitzeko, zenbait ideia nagusi

    26 GAZTE IZATEA: GAUR, ATZO, BIHAR

    Carles Feixa

    27 Sarrera

    28 Gazte izatea gaur

    33 Gazte izatea atzo

    39 Gazte izatea bihar

    42 Ondorioak

    45 GAZTE BERRIAK, JAKINTZA BERRIA

    Esther Giménez-Salinas

    46 Sarrera: Ezagutzaren gizartea eta gazteen heziketa

    49 Heziketa eta aldaketa soziala

    51 Heziketa ongizatearen estatuan

    52 Heziketa eskubide gisa

    53 Heziketa eta inmigrazioa

    56 Irakaskuntzatik ikaskuntzara: ikaskuntzatik

    ezagutzaren gizartera. Boloniako adierazpena

    58 Ondorioak

  • 5

    A U

    RK EZ

    PE N

    AAURKEZPENA Gero eta konplexuagoa den mundu batean, askotan, gure balioak transmititzeko gai ez garelako sentsazioarekin batera azaldu ohi da gure seme-alabek izango duten etorkizunak sortzen digun kezka. Komunikabideen bitartez iristen zaigun estimulu-uholde ikaragarriak, lehiakortasunak, kontsumoaren bizkortzeak eta bizitza-eredu berriek aldaketa handia eragin dute gure ohituretan eta aldaketa horren eraginez erantzukizunak gure gain hartzeko beldurra eta zentzu kolektiboaren galera etorri dira. Zorionez, beste konpromiso-mota berri batzuk eta ekimen solidario ugari ere sortu dira azken urteotan, eta gazteak izan dira horien guztien protagonista.

    ”la Caixa” Gizarte Ekintzaren Gazteak, esateko asko programa berria errealitate bikoitz horretan oinarrituta abiatzen da. Atentzioa emateko balio izatea da programaren helburua, hain zuzen ere, balio etikoak eta konpromiso sozialaren aldeko balioak indartzeko premia dagoela adierazteko, gurasoak euren egitekoak duen garrantziaz sentsibilizatzeko eta gazte askoren eskrupuluak gainditzen laguntzeko, uste baitute bizikidetasun- arauak errespetatzea eta gizartean zeregin aktiboa izatea modan ez dauden gauzak direla gaur egun . Aldi berean, lehendik abian dauden eta askotan bigarren mailan geratzen diren ekimenak suspertzeko helburua ere badu, eragin biderkatzailea izan dezaten. Gizarte Ekintzan uste dugu ez dela nahikoa zer egin behar den jakitea, eta ekintzetara pasatu behar dela gure gaitasunen eta jarduketen bidez bizitza kolektiboa hobetzea lortu nahi bada.

    Gazteak, esateko asko programak hiru jokabide-ildo nagusi ditu. Aurrena, sentsibilizatzeko programa ibiltaria: erakusketa, heziketa-tailerrak, familia-jarduerak eta parte hartzeko proposamenak. Etika- eta bizikidetasun-balioak, erantzukizuna,

  • 6

    A U

    RK EZ

    PE N

    A

    konpromisoa, ahalegina eta zibismoa indartzea eta baztertze- eta arrisku-egoera posibleak aurreikustea da helburua. Bestalde, gazteriak gaur egungo gizartean duen egitekoa ezagutzera eman nahi du, belaunaldi bakoitzak hazteko eta bere ingurunearekiko harremana bideratzeko bere modua aurkitu behar duelakoan.

    Bigarrenik, «Baliodun gazteak» izeneko ekimen-lehiaketa antolatu da. Komunitatearen onurarako proiektu altruistak bultzatzen dituzten gazte-taldeak aintzat hartzea du helburu.

    Azkenik, orain esku artean duzuen argitalpena dago: Gazteak eta balioak, etorkizuneko gizartearentzako gakoa. Argitalpena Espainia osoan banatuko da eta belaunaldi desberdinen artean hausnarketa etikoa eta bizikidetasun arduratsua bultzatzea du helburu. Senitartekoak eta hezitzaileak dira hartzaileak: atentzioa eman nahi da balioak transmititzeko orduan horien zereginak duen garrantziari buruz; gazteengana hurbil daitezen eta gazteak hobeto uler ditzaten nahi da; eskolarekin batera, gazteen heziketan modu aktiboan parte hartzera bultzatu nahi dira, gizartean gertatzen diren eta ezagutzetan nahiz jarreretan etengabe eguneratuta egotera behartzen duten aldaketak ahaztu gabe. Neska eta mutil guztiak desberdinak dira eta familia bakoitza mundu bat da: balioen transmisioa ulermenean eta tolerantzian oinarrituta egin behar da.

    ”la Caixa” Gizarte Ekintzak argitalpen honetan parte hartu duten espezialisten lankidetza eskertu nahi du eta bai gazteak eta bai euren familiakoak animatzen ditu argitalpen hau ulermenerako eta komunikaziorako tresna eraginkor gisa erabiltzera.

  • G U

    RA SO

    A K

    F A

    M IL

    IA N

    T RA

    N SM

    IT IT

    U B

    EH A

    RR EK

    O B

    A LI

    O EN

    A U

    RR EA

    N . J

    A V

    IE R

    EL ZO

    7

    Gurasoak familian transmititu beharreko balioen aurrean

    Javier Elzo Deustuko Unibertsitateko Soziologiako Katedraduna

  • G U

    RA SO

    A K

    F A

    M IL

    IA N

    T RA

    N SM

    IT IT

    U B

    EH A

    RR EK

    O B

    A LI

    O EN

    A U

    RR EA

    N . J

    A V

    IE R

    EL ZO

    8

    SARRERA Historiako une zaila ari gara bizitzen. Mundua aldaketa handiak ari da jasaten eta, jakina, familia ez da bere inguruan gertatzen denetik kanpo geratzen. Dena den, gazteek beraiek behin eta berriz onart- zen duten bezala, familia da bizitzan orientatzeko gauzarik garran- tzitsuenak esaten diren tokia. Horregatik da hain garrantzitsua fa- milian heztea.

    Inoiz baino irekiagoa eta lehiakorragoa den gizarte honetan, hone- la laburbilduko nuke heziketaren helburu nagusia familiaren ikus- pegitik begiratuta: ahalegin guztia egin behar da gure seme-alabak psikologikoki orekatuak izan daitezen, gizartearen eta kulturaren munduan txertatuta egon daitezen, etikoki arduratsuak izan dai- tezen, euren etorkizuna eraikitzeko ahalmenarekin, euren bizitzen jabe izan daitezen, aktore eta ez ikusle soil, eragile aktibo eta euren patuaren eraikitzaile. Gazte kritikoki autonomoak, eta gu uzten ari gatzaizkiena baino mundu harmoniatsuago eta zuzenago batera iristeko bidean aurrera egiten asmatzeko gai izango direnak.

    Seme-alabei transmititu beharreko balioak lehenestea eskatzen du horrek, gaurko munduan ezertarako gai eta zoriontsu izan daitezen. Horrek, aldi berean, gurasoek gaur egungo familietan duten jokabi- deari buruz hausnartzea eskatzen du. Horiek izango dira orrialde hauen bi alderdi nagusiak. Amaitzeko, oinarrizko iradokizun labur batzuk emango ditugu.

    1] GAZTEEI IRAKATSI BEHARREKO ZAZPI BALIO NAGUSI Beti da zaila gure seme-alaben heziketan transmititu behar ditugun oinarrizko balioak zeintzuk izan behar duten modu orokorrean laburbiltzea eta laburpen horrek sentsibilitate guztientzat balio izatea. Hausnarketa luzea egin ondoren, denbora asko baitaramat zeregin horretan, oinarrizko zazpi balio hauek iradokiko nituzke gaur egungo familiaren heziketarako. Aurrena «gaitasun pertsonala», bigarren tokian «arrazionaltasuna», hirugarren «dirua balio gisa eta diruaren balioa» bereiztea; ondoren eta bata bestearekin oso lotuta, batetik, «tolerantzia eta aginte arduratsua» eta, bestetik, «permisibitatea eta premiazko intolerantzia». Seigarren tokian, azken balioen heziketa baino haratago joateko eta arreta «balio instrumentaletan» jartzeko premia eta, azkenik, «mundu hobea lortzeko utopiaren» alde lan egiteko ilusioa transmititzea.

    1. Gaitasun pertsonala

    Gurasoek seme-alabei utziko dieten ondare garrantzitsuenetako bat da, garrantzitsuena ez bada: autonomoak izatea, bizitzan bidea egiten jakitea, euren hegoez hegan egin ahal izatea eta besteren mende ez bizitzea gizarte egituratu eta konplexu honetan arrazoizkoa den maila baino haratago. Hori esan nahi du gaitasun pertsonala izateak. Langileen hautaketa gero eta gehiago egingo da hautagaiaren balio pertsonalari erreparatuz. «Halakoren seme edo alaba izateak» elkarrizketa baterako edo

  • G U

    RA SO

    A K

    F A

    M IL

    IA N

    T RA

    N SM

    IT IT

    U B

    EH A

    RR EK

    O B

    A LI

    O EN

    A U

    RR EA

    N . J

    A V

    IE R

    EL ZO

    9

    behin-behineko lanpostu baterako ateak ireki ditzake, baina bere lanpostuan lehiakorra ez dena alde batera utziko dute.

    Gure gizartea gero eta konplexuagoa da eta etengabe ari da aldatzen. Inork ezin du iragarri nolakoak izango diren etorkizunean, ezta etorkizun hurbilenean ere, laneko harremanak, erretiroak, familia berriak, oraindik iritsi ez diren teknologia berrien eragina edo bizi-i