eta ittoetakitto.eus › wp-content › uploads › 2018 › 04 › 1054-barru.pdfestrategiek lortu...

32
k ! ... eta itto . 2018-IV-20 1054 zkia. Marka solidarioa azalean ENPRESA AHOLKULARITZA Tfnoa. (4 linea): 943 20 16 80 Faxa: 943 20 18 41 Muzategi, 1 (EIBAR) Tfnoa: 943 741800 / Faxa: 943 741760 P. M. Urruzuno, 31 - behea (ELGOIBAR) [email protected] 25 ESKERRIK ASKO gugan jarritako konfiantzarengatik URTE zuen zerbitzura

Transcript of eta ittoetakitto.eus › wp-content › uploads › 2018 › 04 › 1054-barru.pdfestrategiek lortu...

k !...etaitto.

2018-IV-20 1054 zkia.

Marka solidarioa

azalean

ENPRESA AHOLKULARITZA

Tfnoa. (4 linea): 943 20 16 80Faxa: 943 20 18 41 Muzategi, 1 (EIBAR)

Tfnoa: 943 741800 / Faxa: 943 741760P. M. Urruzuno, 31 - behea (ELGOIBAR)

[email protected] ASKO gugan

jarritako konfiantzarengatik

URTE zuen zerbitzura

hemendik aurrerau m e e n d a k oj a n t z i e k i n

Bidebarrieta, 8Jarraitu

Erakutsi kontsumo arduratsuanola ikusten duzunBidali zure argazkiak maiatzak 20 baino [email protected]

Betebeharrekoen inguruko informazio gehiago: www.facebook.com/egoaizia.com

Maiatzak 13Bidezko merkataritzaren Mundu EgunaEkainak 5Ingurugiroaren Mundu Eguna

1. SariaGaua SOSOLA Baserrian,2 lagunentzat

2. SariaBidezko Merkataritzakoproduktuen otarra

3. SariaProduktu ekologiko etabertakoen otarra

4. SariaFiare Banka Etikoan kontuazabaltzea zure izenean

Sari banaketa ekainaren 3an,kontsumo arduratsuarenIII. Azokan, Eibarren

Eibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HizkuntzaPolitika Sailak diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu,Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi,Silbia Hernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Maialen Belaustegi etaMalen Jainaga (8. orrialdea).

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TELEFONOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Maialen Belaustegi

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.150 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraMAMA.- Ume-berbetan, ura. “Ama, emoixozu mama umiari”.MAMARRU/MOMORRO.- Umien berbetan, mamua. “Ixildu zaittez, mamarrua dator bestela!".MAMELO.- Ume hizkeran, karameloa. “Mamelo eske dago umia”.

astean esanak“Euskarafobiaren kronikako diskurtsoanmatxismoa ere nabaritu dut, iraina etanagusikeriarekin batera. Une bateanezkerrean zeuden, eta gaur egun batekjakin non, adimen-lotsagabekeriarenjabe dira. Badira onartu zaien statusadutenak, euskeraren inguruan ezer ezdakitenak. Euren eritzi gehienaknagusitasun linguistikoaren ondoriodira, ezjakintasunari lotuak, askogainera hizkuntzan espezializatuak.Testosterona barra-barra! Euskeraharrizko mintzaira, `marikoi´ parekorikez duena, fosil biziduna, txikiteorakohizkuntza, amodioa egiteko balio ezduena... zer ez dute esan!”

(JOAN MARI TORREALDAI, IKERTZAILEA)

“Marketin modernoaren teknikatransbertsalek lortu dute gaur egunedozein neskatok etxean ikusi ahalizatea Loti ederra telebistan, lotiederraren panpinarekin jolasten duenbitartean eta neskatoak berak lotiederraren soinekoa gainean jantzitadaramala. Eskolara joan daiteke Bratzeta Barbie panpinak gainean dituelaeta, etxera bueltatzean, Disneyprintzesen apain-mahaiko ispilutxoanbegiratu dezake bere burua. Marketinestrategiek lortu dute neska errealaeta panpina fusionatzea duela gutxiraarte pentsaezina litzatekeen mailan.Fusio hori haurtzaroaz gaindi luzatudaiteke, gazte askoren nahia panpinabaten moduan bizitzea izateraino”

(NATASHA WALKER, IDAZLEA)

“Nazioarteko hizkuntza deitzen ohi zaioingelesari, baina gezurra da hori:nazioarteko hizkuntzak daude.Jaioterriaren arabera, mundukohizkuntza bat edo beste dela iruditukozaio bakoitzari: Egipton jaioz gero,arabiera; Euskal Herrian, ingelesa;Hego Amerikan, espainola; Afrikan,swahilia eta hausa... Gauzak ez diraesaten diguten bezain sinpleak.Nazioarteko hizkuntza horien guztienartean esperantoa ere badago. Etaloraldia izan du internet sarearekin:gazte jende asko ari da ikasten etaesperantistok badakigu oso ondofuntzionatuko lukeela gobernuahaltsuak inplikatuko balira; nahikoalitzateke hiruk jator jokatuko balute”

(AITOR ARANA, IDAZLEA)

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA

(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

eskutitzakKaixo …eta kitto! Euskara Elkarteko kideak.

Zuekin zorretan nagoelako (astero aldizkaria po-zarren jasotzen dudalako), nire esker ona adieraz-teaz gain, lerro hauen bitartez gogorarazi nahi di-zuet apirilaren 14tik 21era munduan preso politi-koen aldeko astea dela, eta Bilbon gure aldekomanifestazioa egingo dela azken egunean, hauda, martxoaren 21ean.

Aurten nire espetxealdiaren 18. urtean sartunaiz. Hasierako urteak izan ezik, gainerako urteakAndaluzian gordeta eduki naute Kordoba eta Puer-to I espetxeen artean. Gaur egun, dakizuen bezala,Kordoban nago. Euskal preso politikoak isolamen-duan gaude Kordoban (emakumeen moduluan da-goen Ana Egues izan ezik). Bi ibilgu edo galeriatanbananduta gauzkate eta ni nagoen galerian bi txan-da ezberdinetan ateratzen gaituzte patiora. Hori de-la eta, bisitara goazenean elkartzen gara bakarrik.

Egunero patiora ateratzeko aukera (lau orduegun bakoitzean) eta astero bi egunetan ustezkogimnasia-gelara ateratzeko eskubidea daukagu (hi-ru ordu aldi bakoitzean). Gainerako orduak zieganpasatzen ditugu, ikasten ari direnak izan ezik(hauek astero hiru aldiz konputagailuak gordetadauzkaten gelara ateratzen dira, hiru ordu aldi ba-koitzean). Ni ziega orduetan irakurtzen eta gutunakidazten aritzeaz gain, sorkuntzan aritzen naiz. Ma-haiaren aurrean leihoa dago. Barra handi batzuk eta

burdin sare bat ezarrita dauzka, eta bost metrotarahorma bat dago.

Gure kolektiboak egin zuen eztabaidaren ondo-ren, bigarren gradua lortzeko bidea egiten ari naiznire abokatuarekin. Horretarako, espetxeetarakoaraudia erabiltzen ari naiz, eta nire abokatuak he-legite bat jarri dut dagoeneko Zaintzaren Epailea-ren aurrean bigarren gradua nire alde eskatzekoeta Euskal Herrira nazaten. Dena dela, bidea kox-kaz beteta dagoela esan behar dizuet, Lege Anti-terroristaren mende gaudelako eta isolamenduanezin dituzulako merituzko orriak lortu bidean au-rrera egiteko. Nik, dena dela, lan-destino bat es-katu dut (patioa eta bere komuna garbitzeko) etaisolamenduaren egitasmo edo programan partehartzea. Bestalde, eskatu dut gutunen interben-tzioa kendu diezadatela eta baita ere errespetuz-ko modulura eraman nazatela. Bestalde, Foru So-zialak eskatu dizkigun urrats guztien alde nago.Hala ere, espetxe honetan eta Espetxeetarako Zu-zendaritzaren egoitzan ematen du ez dakitela zergertatu zen 2011. urteko urriaren 20an eta eztaiazko apirilaren 8an ere. ETA erakundea desegin-go balitz (Gararen arabera udaberrian), ziur askohorrela jarraituko lukete. Guk, dena dela, bideanjarraituko dugu orain bertan Xabier Rey Urmene-taren omenez.

Ibon Muñoa Ar i zmend ia r r i e ta

– Preso politikoen aldeko astea –

...eta kitto!danon ahotan2018-IV-20

4

Bixar Ipuruan partidua jokatuko da eta japoniar talde haundi bat Inui, Honoka Yonei nes-ken taldeko jokalarixa eta Gaku (Getafe) ikustera etorriko dirala eta, horren aitzakixarekin, 19tabernatan japoniar kutsua daken pintxo, edari eta bestelako kutixiak preparauko dittue. Eki-mena herriko tabernarixak antolatu dabe, Eibar Merkataritza Gune Irekia, Eibar K.E eta Udala-ren laguntasunarekin, “herrixa animatzeko asmuarekin”. Horrekin batera, hainbat taberna oka-siñorako bereziki apainduko di-ttue eta kaliak girotzeko, ba-rriz, Ustekabe txarangakuakkalejiran ibilliko dira eta umien-dako puzgarrixak ipiñiko dittueUntzagan eta Ego Gaiñen. Eki-menarekin bat egin daben ta-bernak Akara, Arkupe, Birjiña-pe, Bossa, Buenos Aires,Chic, Dos de mayo, Foxter,Kontent, Koskor, Kultu, Laurel,Oishi, O’jays, Paulaner, Slow,Tunelpe, Txoko eta Xok dira.

Eibartarrak japoniarrekin bat egingo dabe bixar

Udaleko Obra saillaren “kolapsoa” salatu dabe jeltzaliak

Gin Tonic lehiaketaren bigarren asteburuaren aurrian

EAJ-PNVk salatu dabenez, Eibarko Udalak bihilleko atzerapena pillatu dau lau kontratazi-ñoren esleipen-prozesuan. Atzeratutako lanak1.621.992,34 euroko inbersiñua dakarte eta, di-ñuenez, “txosten teknikuak otsaillaren 20rakoprest egon bihar eben”. Gauzak holan, JosuMendicutek zerbitzuak kontratatzia proposatu

dau: “Izan be, gaur egungo udal gobernuaren li-dergo faltak eta Errebalen geldiaraztiak kolapsa-tu egin dabe” obrak kudeatu bihar dittuan sailla.Horrekin batera, atzeratutako lanen proiektuakJardiñetako igogaillua, Saratsuegiko irisgarrita-suna hobetzeko lanak eta Astelena frontoikoegitura sendotzia dira.

Aurreko asteburuan bezala, oinguanbe jokatuko da …eta kitto! Euskara El-kartearen eskutik martxan daguan GinTonic lehiaketia, 3. ediziñorako izenaemon daben 14 tabernetan (Akara,Amesti, Ametsa, Arkupe, Chic, Dos deMayo, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu,Laurel&Hardy, O´jays, Slow eta Xok).Domekara arte gin-tonic bat edaten da-ben bezeruak botua emoteko aukeria eu-kiko dabe eta bozketa horretatik urtengodira maiatzaren 4an Untzagan jokatukodan finalerako hiru tabernak.

Teknologiarenmarra gorriaPatata edo tomatea noizlandatu behar den esatekogai ez garen garaiotan,iparrorratzik gabe iparranekez aurkituko genukeensasoiotan, tartekagizateriak historian zeharikasitako jakinduriarekin etapilatutako ezaguerekinbeteta dagoen motxilarajotzearen garrantziazohartzea ezinbestekoa delauste dut. Egia dateknologiak bizitza askoerrazten digula, eta berariesker hainbat prozesuerrazago, azkarrago etaerosoago egin ditzakegula.Baina sarri garapenarenmarra gorria zeharkatzendugula iruditzen zait, gureegunerokotasunean tresnaosagarri izatetik ezaguerabatzuk ordezkatzerapasatzen delako. Marragorri hori da, nire ustez,teknologia berririk gabezerbait egiten asmatuko ezgenukeen une hori. Eta unehorrek, neri behintzat, aldiberean beldurra eta penaematen dit. Beldurra aldebatetik, teknologiarekikoerabateko mendekotasunasaihestu nahi izan arren,gure egunerokotasunakhorra bideratzen gaituelasomatzen dudalako. Etapena bestetik, gurearbasoek ehunka etamilaka urtetan zeharikasten eta barneratzenjoandako jakinduriabelaunaldi gutxitan galtzekoarriskua ikusten dudalako.Gure arbasoenmunduarekin hausturagauzatzen da, munduhorretako paradigma askogaltzen ari direlako.Galtzear da eskuz idaztekogaitasuna, ordenagailuzidazten dugulako. Galtzenari da naturak bereekintzekin esaten digunaulertzeko gaitasuna,internetek galdetzendiogun guztia esatendigulako. Galtzear da bizitzapatxadaz hartzekoahalmena, bizitzako esparruguztietan teknologia berriekematen diguten bat-batekotasuna bilatzendugulako.

IKER ARANBERRI

...eta kitto!danon ahotan

2018-IV-205

autuan

Bixar eta datorren zapatuanarratsaldez jolastokixak zabaldukodittue Arrateko Andra Mari, Amañaeta Urkizu eskoletako jolastokixak,nahi dabenak han jolasteko aukeriaeuki deixan. Udalaren ekimenezzabalduko dittue patixuak,16:00etatik 20:00etara.

ESKOLETAKOJOLASTOKIAK ZABALIK

SANJUANETAKO SALTZAILLIEN ZERRENDAK

Bigarren Errepublikiaren aldarrikapenagogoratu zan zapatuanEibarren beste iñun baiño lehen Espaiñiako II. Errepublikia aldarrikatu zala 87urte bete ziran zapatuan, apirillaren 14n eta, urteroko moduan, geure herrixarenda-ko historikua dan eguna gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dittue aurten be. Oin-guan, gaiñera, Errepublikia aldarrikatzen bigarren eta hirugarren herrixak izan ziran Ja-ka eta Sahagungo alkatiak, Lisandro Garcia de la Viuda eta Juan Manuel Ramon, gu-re herrixan ospatu dabe urteurrena, Eibarko Udalak gonbidauta. Barixaku arratsaldianharreria egin zetsen Miguel de los Toyos alkatiak eta, oroigarri modura, oin dala urtebi berreskuratu eben aktaren kopixa bana eta bakotxaren herrixaren armarrixa da-maskinauta dakan intsignia bana emon zetsen, ondoren Museora bisitan juateko. Za-patuan, barriz, eguardi aldian Untzagan hasi zan ekitaldixarekin gogoratu eben Erre-publikia Gazte Komunistak eta Ezker Anitza-IUk. PSE-EE alderdikuak, barriz, sozialis-ten egoitzako balkoian Errepublikaren banderia igo eta, jarraixan, Txaltxa Zelaixan txa-pliguak bota zittuen, Legarreko frontoian alkarrekin bazkalduta eguna biribiltzeko.

Udalak argitara emon dittu San Juanjaixetan kalian saltzeko eskaeria egindabenen onartuen eta baztertuenbehin-behiñeko zerrendak.Oin maiatzaren 9ra arteko epiaeukiko dabe eskatzen detsendokumentaziñua aurkezteko eta,horren ostian, behin-betikuenzerrendia emongo dabe ezagutzera.Informaziño guztia eibar.eushelbidian eskuratu leike.

... astero bakarrik 20 minutu eginez

Ipini zaitez sasoi

onean ...

Hileroko bonoak

Pertsonalizatua

G O R P U T ZTRATAMENDUAKPROGRAMA BERRIAK

Tratamendu drainatzaile eta birmodelatzailearen

4 saiorako bonoak

M a s a j e a k

BB EE TT II LL EE LL UU ZZ AA PP EE NN AA KK // LL II FF TT II NN GG

CAPI

Lifting tratamendu BERRIA!

Bidebarrieta, 5943 201 547www.capiestetica.es

Urteroko ekitaldixekinbatera, aurten Jakaeta Sahagungoalkatiak izan dittugugure artian.

Bixar eguardixan aurkeztuko dabeArmagintzaren Museuan objektudamaskinatuekin osatu dabenerakusketa barrixa eta, horrekinbatera, Museuari egindako azkendonaziñuak dirala-eta, eskerrakemoteko baliatuko dabe ekitaldixa.

AURKEZPENA ETA ESKERTZA-EKITALDIXA MUSEUAN

...eta kitto!danon ahotan2018-IV-20

6

Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketiaEibarko Udaleko Ingurumen Saillak herri-ko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehia-ketia jarri dau martxan, Debegesaren la-guntzarekin. Egitasmuarekin herriko ingu-rumen kalidadia eta itxuria hobetzia billa-tzen dabela diñue, “herrigune atsegiñaguaeta ederragua lortzeko eta landariak zain-tzeko ohitturia zabaltzeko”. Herri maillakobi sari banatuko dira parte-hartzaillien ar-tian, Eibarko Merkataritza Gune Irekiko ki-de diran saltokixetan erabiltzeko 150 eu-roko sari bana. Horrekin batera, eskualdemaillako sari bat, 200 eurokua be emongo

dabe, irabazliak bere herriko saltokixetanerabiltzeko.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, apiri-llaren 24tik maiatzaren 15era arte emon lei-ke izena Pegoran edo, bestela, hillaren25ian 10:00etatik 13:00etara Untzagan egin-go daben lore-banaketan be egongo da au-keria. Horretarako, Pegoran eta www.ei-bar.eus webgunian eskuragarri daguan in-primakixa bete biharko dabe. Ekimenarengaiñeko informaziño gehixago lortzeko 94370 84 08 telefonora deittu edo [email protected] helbidera idatzi leike.

Batzarra egin eban AKEBAIk martitzenianMartitzen arratsaldian egin zan Eibarren AKEBAIren Batzarra, udaletxeko Pleno Are-tuan, aurreikusittako gai-ordenari jarraittuta. Batutako akekidieri 2017ko memorixia etabalantze ekonomikua aurkeztuta ekin jakon batzarrari. Jarraixan, 2018ko plana eta au-rrekontua azaldu zittueneta, ondoren, batzarrerajuandakuak aho-batez onar-tu eben bozka bidez. Ohikogai horreri heldu ondoren,inkesta bittartez egindakoAKEBAI markaren ingurukodiagnostikua aurkeztu ebeneta, agurtu aurretik, “Ha-maika Berbaldi” eta Euska-raldia egitasmueri buruz-kuak azaldu zittuen.

Maria Nieves Urionabarrenetxea JaioApirilaren 16an hil zen, 72 urte zituela

FAMILIAREN IZENEAN ESKERRAK, hileta elizkizunerajoan eta samin agurrak emandako guztiei.

TUTU

LUM

END

I

IDURRE IRIONDO

asteko

datua2,6

millioi euro baiño zeozer gehixago,2.648.273 euroko zorra dauka Eibarko

Udalak. Zorra aurrekontuaren%1,4aren parekua da, Foru Arauakezarritta dakan %25eko gehixeneko

muga baiño askoz txikixagua.

...eta kitto!danon ahotan

2018-IV-207

Errentaren kanpaiñia ekaiñaren 30era arteegongo da zabalik GipuzkoanHasi da errenta aitorpenaren kanpaiñiaEuskal Herri osuan eta Gipuzkoako Al-dundiak astelehenian ekin zetsan bere zer-gapekuekin kontuak kitatzeari. Egun ho-rretan bertan hasi eta amaittu zan errentaaitorpena millaka gipuzkuarrendako, tele-fono edo internet bidez dagoeneko11.000 zergapekok adierazi eben-eta adoseguazela Diputaziñuak aurreko astian bial-dutako aitorpen-proposamenarekin. Oga-sunak bialdutako 250.000 autolikidaziñoproposamenetik, ia hamarretik bederatzionartzen dittue zergapekuak. Autolikidazi-ñuak errenta aitorpenen bi heren dira, bai-ña beste heren batek bere kabuz eginbihar izaten dau, aitorpen konplikatuaguakdittuelako. Azken horreri barixakuan za-

balduko detse hitzordua eskatzeko epiaeta buleguak, barriz, astelehenian zabal-duko dittue. Aitorpena jaso eta onartu ezdabenak, barriz, apirillaren 26tik aurreraeskatu leikie mekanizaturako hitzordua.Danak be, ekaiñaren 30a izango dabe ho-rretarako azken eguna. Aurtengo barritta-sunen artian ZergaBidea plataformia dago,errenta aitorpena aurkezteko laguntza pro-grama barrixa: euskarri barrixak autolikida-ziño proposamena deskargatzeko aukeriaemoten dau, baitta aitorpena bertan egineta aurkezteko be. Azkenik, euskeriari be-gira, azken hamarkadan bikoiztu egin daeuskeraz aurkezten dabenen kopurua, bai-ña, halanda be, oindiok aitorpenen %15baiño ez dira.

● tartak● enkarguaketxera

Bidebarrieta, 28

☎ 943 20 79 73

San Andres

Gozotegia

1) Kardiologia

2) Zirugia

3) Dermatologia

4) Dietetika / Nutrizioa

5) Analisi Klinikoak

6) Ortodontzia

7) Otorrinolaringologia

8) Pediatria

9) Psikiatria

URKIZU PASEALEKUA, 13Orbeako dorreak / 1. solairua

☎ 943 12 02 00 Faxa:943 12 02 04

10) Barne Medikuntza

11) Radiologia

12) Urologia

13) Traumatologia

14) Koloproktologia

15) Erizaintza

16) Foto-depilazio Unitatea

17) Ginekologia

18) Psikologia

BERRIA

BERRIA

– Lora eta landare natural eta lehorrak

– Ezkontzetarako lorak

San Juan, 1 Tel. 943 20 33 29

LORADENDA

Aurtengo Euskal Jaixaren barruan ar-tisauen azokia egingo da maiatzaren26xan, 10:00etatik 14:30xetara ToribioEtxebarria kalian. Horren harira, Eibart ar-tisau alkartekuak parte hartu nahi dabe-neri dei egin nahi detse, azokarako ize-na emon deixen. Azaldu dabenez azokia5x5 metrotako karpa zabaletan izango daeta postu bakotxak 2’5 metro izango di-ttu, 2 metroko mahai eta aulki batekin.Izena emoteko epia apirillaren 30era bi-ttartekua da eta interesa dakanak [email protected] helbidera ida-tzitta egin biharko dau eskaeria, postua-ren izena, artisauaren izen-abizenak, te-lefonua, e-mailla, artisau-erroldako agiri-xa eta egitten daben lanaren argazkixe-kin batera.

Euskal Jaiko artisauazokarako izen-emotia zabalik dago

“Jarrai dezagun bidea elkarrekin

egiten”

Garelako eta izango garelako.. .ospa dezagun elkartearen25.urteurrena

...eta kitto!elkarrizketa2018-IV-20

10

- Jubilatzea atsedena hartzearekin lo-tzen da sarritan, baina zuen aktibitateaikusita ez dago atsedenerako tarterik.

Nik behintzat ez dut atsedenerako tarte-rik eduki jubilatu nintzenetik. Gitarra klase-ekin hasi nintzen jubilatu etxean, presi-dente izendatu ninduten eta zortzi urte da-ramatzat. Orain arte ez naiz gelditu, bainafrenatu beharko nuke.- Oraindik amaitzear badago ere, nolajoan da aurtengo Nagusien Hamabos-taldia? Nolako balorazioa egiten duzue?

Oso ondo irten da dena eta gure balo-razioa ezin hobea da. Oñatiko txangora 88lagun joan ginen, eta nahiz eta eguralditxarra egin, irteera polita izan zen. PelloArrosagaray Mendaroko Ospitaleko medi-kuak ‘Sexualitatea Pertsona Nagusiengan’hitzaldia eskaini zuen joan den barixakuaneta ez zen jende asko etorri, baina oso hi-tzaldi interesgarria izan zen. Astelehene-an, azken hilabeteotan egin ohi dugun mo-duan, pentsio duinen aldeko kontzentra-zioa egin genuen; eta arratsaldean proze-su kognitiboei buruzko hitzaldi aparta es-kaini zuen Javier Ruiz neurologoak Behe-ko Tokian. Nola ez, kartetan egin, eta tokaeta igel-toka txapelketak ere jokatu ditu-gu. Arrateko bazkari eta omenaldiekinemango zaie amaiera jardunaldiei, baina

orain arteko balorazioa oso ona da (gauramaituko dira jardunaldiak eta elkarrizketaeguaztenean egin zen).- ‘%0,25arekin ere, zaharrok gogor’ izanda aurtengo edizioaren goiburua. Zein-tzuk dira zuen errebindikazioak?

Gure ustez pentsioen gaian ez dago ez-tabaida seriorik eta kongresura eramanbehar dugu horregatik. Boterean gobernubat edo beste egon, pentsioetan KPIarenaraberako igoera bermatuta egon behardela uste dugu. Pentsioak finkatzekourrezko aukera izan zuten aurrekontuakzehazteko bildu zirenean, baina politikarieiez die batere ardura.- Astelehenero irteten zarete kalerapentsio duinak aldarrikatzeko. Ekintzagehiago egitea pentsatzen duzue?Maiatzaren 19rako manifestazioa presta-tzen gabiltza, baina zehaztu beharra dagooraindik. Maiatzaren 17an aurrekontueninguruko eztabaida egongo da Kongre-suan eta guk eskualde mailako manifes-tazioa egin nahi dugu Eibarren.- Borroka horretan beste belaunaldien-tzat eredu zaretela uste duzu?

Urtero pentsioen igoera bermatukoduen legea zehaztea guretzat garrantzi-tsua da, baina baita gure atzetik datoze-nentzat ere. Guk urte askoan kotizatu du-

gu eta gobernu batek esan zuen gure di-rua ‘kaxa bakarrean’ kotizatu genuela.Zein ‘kaxa bakar’? Guk Madrilgo gober-nuarentzat kotizatu dugu eta Konstituzio-aren 50. artikuluan zehazten da pentsioduinak egongo direla eta balioa hartukodutela KPIaren arabera. Non geratu da ho-ri? ‘Kaxa bakarraren’ kontuarekin nahastunahi gaituzte.- Biztuko presidentea ere bazara. Zein-tzuk dira zure ardurak?

Behin behineko kargua da. Izan ere, Ei-barko Gizarte Diagnostikoa egin duguUdalarekin elkarlanean eta Nagusien Ha-mabostaldia amaitzean bilduko gara diag-nostikoaren emaitzak ikusita Bizturen fun-tzionamendua birplanteatzeko.- Eibarren 65 urte gorako gero eta jendegehiago dagoela adierazi du diagnosti-koak, besteak beste. Nagusien inguruanpolitika eta neurri berriak hartu beharkodira diagnostikoaren emaitzak ikusita?

Bai, nahita nahiez. Nik beti eredu bera jar-tzen dut: Bizturen eskaintza nagusia infor-matika ikastaroak dira, baina gaur egun ju-bilatzen direnek badituzte informatikaren in-guruko ezagutzak. Gauza berrietara zabaldubehar dugu. Jubilatu berriek beste gauzabatzuen beharrak dituzte eta ezin gara za-harkituak geratu, bidea egin behar dugu.

“Jubilatu berriek beste gauza batzuen beharrak dituzte”

Mugimendu handiko sasoia dajubilatuentzat. NagusienHamabostaldian buru-belarrisartuta ibili dira azken bi asteotan,kaleetan eta despatxuetan borrokaeredugarria egiten dihardutepentsio duinen alde, eta erronkaberriak dituzte etorkizunera begira.Etengabeko lan horren eredu daFelix Elkoroiribe Biztu elkartearen(Eibarko Jubilatu eta PentsiodunenKoordinakundea) presidentea.Esku artean dituen hamaikakontuak eta bere kideeneskakizunak momentu batez utzieta tartetxo bat eskaini digu.

FELIX ELKOROIRIBE(BIZTU elkartearen presidentea):

...eta kitto!erreportajea

2018-IV-2011

Dokumentu askotan oinarrituta, Ma-tematikako kalkulu ezin zehatzago-ak eginda eta gaia Fisikako proble-

ma bat balitz bezala planteatuta, FedericoRodriguez ikerlaria aipatutako ondorio ho-rietara heldu da bi hipotesi hauetatik abia-tuta: bonba tunelaren kanpoko aldean edotunel barruan (gerrako 14. babeslekua) le-hertu zela, edo ez zela lehertu.

Lanaren helburu nagusia ez zen, inondikere, babesleku hartan hildako pertsonakzenbat izan ziren jakitea, gertakariaren in-guruko hausnarketa bat egitea baizik, no-la zitekeen hainbeste pertsona hiltzea kal-te materialak hain txikiak izanda. Eta, plan-teamendu benetan berezi batetik abiatu-ta, Federico Rodríguezek konklusio horiekzuhurtasunez hartzea gomendatzen du.

45 bat lagun izan ziren ordu eta laurdeniraun zuen hitzaldia jarraitzen –Udal Artxi-boak ez du gehiagorako ematen– eta de-netarik egon zen, “Matematika irakaslee-kin batera, baita Historiarekin interesatu-takoek ere; zahar eta gazte”. Hizlariakbost kalkulu-orri eraman zituen, baina ez

zituen erabili “batzuendako nekagarri ezizateko erreparoarekin”. Rodriguez inge-niariak urte guzti hauetan lan guztiz zienti-fikoa egin du, sinestuta baitago Historiakohorrelako pasarteetan Matematika eta Fi-sikak ere asko lagundu dezaketela gerta-tutakoa aztertzerakoan.

Condor Legioko alemanek botatakobonba 250 kilokoa zen Avilako Militar Ar-txiboan azaltzen denez eta O’Donnell ka-lean egindako zuloa eta ingurukoak ez da-toz bat eztanda egitearekin, “kasu horre-tan triskantza askoz handiagoa izango ze-lako”. Santiago Arizmendiarrietak berememorietan 50 hildako izan zirela dio etaAvilan, bestalde, 70eko kopurua aipatzenda. Zenbat hildako izan ziren ez zuen ze-haztu nahi izan ingeniariak, baina bere us-tez “babeslekua toki ez aproposeneanegoteak izan zuen eragina hildakoak ego-teko”, ez bonbaren eztandarik.

Rodriguez Cabezon bilbotarrak urteakegin ditu lanean gerran zigortutako per-tsona batzuk ahanzturatik ateratzeko etaGernikako bonbardaketa ere aztertu du.

Hitzaldi interesgarria izan zenaurreko asteko eguenean UdalArtxiboan. Federico RodriguezCabezon ikerlariaren konklusioenberri izan zuten bertaratutakoeketa, horren arabera, O’Donnellkaleko bonba “ez zen lehertu,ez lurra ukitzean, ez airean,eta ezta tunel barruan ere”.Aipatutako konklusio horiekzuhurtasunez hartzea gomendatuzuen ikerlariak, “gertakari huraargitzen laguntzeko ikuspegitekniko soiltzat jotzea, alegia”.Udal Artxiboa arlo askotakojendearekin bete zen eta hanizandakoek gogoz hartu zutenparte hitzaldia amaitzean.

O’Donnell-eko bonbak ez zuen eztanda egin

Bonba jausi eta ordu erdira ateratako irudia.Tranpantojoa dagoen tokitik hainbat metrora,udaletxetik gertuago, egin zen zuloa.

I. Ojanguren

JAV IER GOROSABEL URKIAIII. urteurrena: 2015-IV-21

ZURE LAGUNAK. BETIKO.

“Zure bizitzak argitu gaitu eta ikasarazi digu, lagun, hitzaren esanahia aberasten eta kolorez betetzen. Abentura bihurtzen zenuen egunerokoa.Maite zaitugu, Firilo, eta ederra putada joan zarenetik! Mundua aspergarriagoa da zu gabe....

Federico Rodriguez Cabezonekbere ikerketen emaitzak

ezagutarazi zituen, baina“gertatutakoa argitzeko

asmoz, ez jurisprudentziaezartzeko helburuarekin”.

...eta kitto!geure gaia2018-IV-20

12

Bixar “Los tatuajes marcan la dife-rencia” izeneko ekitaldixan partehartuko daben tatuadoriak Manolo

(Manolo Tattoo’s), Peio eta Fabio (SugaarTattoo), Lanas eta Txis (El Gato Negro), Ja-vi (Ara Tattoo), Mosca (K3 Tattoo), Naiara(Nare Tattoo), David, Ioritz, Dani, Jose(Jolly Rogern Tattoo&Piercing), Ana (ArcosTattoo), Cleyviton Studio Tattoo eta PopeTattoo dira, “gehixenak iaz parte hartzenegon ziran eta errepikatzera animau dira”.Halanda be, azken orduan baten bat gehi-xago animau leikiala pentsatzen dabe.

Aurrekuan Untzagako jubilau etxiak la-gatako gela polibalentian jardun eben ta-

tuajiak egitten, baiña hala moduz molda-tu bihar izan ziran, biharrian ibilli ziran ha-mabi tatuadoriak eta tatuajia egitteneguazen lagunak, besterik sartzeko au-kerarik ez eguan eta. Lokala txiki geratujakuela ikusitta, bixar egingo dan bigarrenediziñorako toki haundixagua billatzen ibi-lli dira antolatzailliak eta, azkenian, Aste-lena frontoian izango da ekitaldixa. Holan,iaz goizian goizetik sortutako illaraksaihestu nahi dittue eta, horrekin batera,toki gehixago eukitzian, jendiak tatuado-riak biharrian ikusteko aukeria be eukikodau, beste toki batzuetan egitten dirantopaketetan bezala.

Egun osuan biharrian jardungo daben ta-tuadore guztiak musutruk egingo dabe laneta produktuak saltzen dittuen marka ba-tzuk be lagunduko dabe, tatuajiak egitte-ko materixala duan emonda. Horreri eske-rrak tatuaje bakotxeko jasoko dittuen 50euruak oso-osorik alkartieri laguntzekoizango dira.

100 tatuaje edo gehixagoDiseiñuak orohar txikixak izaten dira,

nahiko azkar egitteko modukuak, “azkenbatian helburua ahalik eta tatuaje gehixenegittia” dalako. Iaz egun osuan gogotikbiharrian jardun eta gero, danera 100 ta-

Iazko arrakastarekin animauta,bigarrenez antolatu dabe tatuajesolidarixuen inguruko ekitaldixa.Astelena frontoian izango da, bixar,goizeko 10:00etatik 20:00etara.Aurrekuan egindakuaren bidiarijarraittuta, oinguan be nahidabenak tatuajia egitteko aukeriaeukiko dau, 50 euro ordainduta.Eta iazko moduan, aurten beegunian zihar batzen daben diruagaixotasun arraruak etadiagnostikatu barikuak dakenumien alde lan egitten dabenalkarte biri, Berritxuak eta AFESDizenekueri laguntzeko erabillikodabe. Tatuajiak zelan egittendittuen ikusi eta norberaktatuajeren bat egitteko tartia ezeze, bixarko ekitaldira gerturatzendiranak txosna txiki bat, umiendakojarduerak eta DJ-ak eskindukodaben musikia topauko dittue.

Solidaridadia tintarekinazalian markauta

“ZURE irribarre eta samurtasuna

betirako izango dira GURE ARTEAN”ETXEKOAK

EUGENIO ZUBIA BASTIDAI. URTEURRENA: 2017-IV-21

...eta kitto!geure gaia

2018-IV-2013

tuaje inguru egin zittuen eta, horreri esker,5.500 eurotik gora bildu zittuen. Kopuruhori erdibittu eta 2.786,25 euroko taloi ba-na entregau zetsen Berritxuak eta AFESDalkarteko ordezkarixeri. Normala dan mo-duan, bixak pozarren jaso eben lagunta-suna eta, diru horrekin, urtian zihar ekital-dixak antolatzeko zein gaixotasun arrarueninbestigaziñuak eragiten dittuan gastueriaurre egitteko aukeria izan dabe.

Lehelengo ediziñuan bezala, bigarrenhonetan be Isasi kalian daguan Ara Tattooestudixoko Javi Garcia eta Rakel Santanaarduratu dira antolaketa kontuekin. Izanbe, iaz ekimenak oso erantzun ona eukieban eta, hori ikusitta, bigarrenez antola-

tzera animau dira. Topaketarako toki haun-dixagua izatiak gauzak hobeto egitteko au-keria emongo detsela pentsatzen dabeeta, esan dabenez, “oinguan tatuadore

bakotxak biharrian jarduteko bere tokixaeukiko dau, gerturatzen dan jendiak biha-rra zelan egitten daben ikusi ahal izangodau, eskintzen dittuen diseiñuak begira-tzeko aukeria be eta, bixen bittartian, ta-tuajia egittera animatzen diranak, tatuado-re bakotxaren agenda bete arte txandiahartu ahal izango dau”.

Gaiñera, oinguan toki gehixago egotiakjende gehixago erakarriko dabela aurrei-kusitta, frontoira sartu nahi dabeneri 2 eu-roko sarreria ordaintzia eskatuko detseeta, sarreren salmentatik batzen dan diruhori be tatuajiak egitten batzen dabenarigehittuko detse, dana alkarte bixen artianbanatzeko gero.

Iaz 100 tatuaje baiño gehixago egin zittuen eta, horreri esker, 5.000 euro baiño gehixago lortu ziran.

Maite Arroitajauregi “Mursego”

“%100 Oion”Elkarbizitza sustatu eta

zurrumurruak uxatzeko diskoa

HITZALDIA

MAIATZAK 4, barixakua, 18:30ean ...eta kitto!-n

ANTOLATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

Tatuaje bakotxeko50 euro kobraukodabe eta, hortik

kanpora, Astelenafrontoirako sarrerak2 eurotan egongodira; diru guztia

alkartieri laguntzekoizango da

- “Eibarren zerbait mugitzen ari da.Emakumeok baketak eta kaleak hartuditugu. Probatu nahi?” izenburuarekinEibarko Batukada Feministan parte har-tzeko gonbitea egin diezue Eibarkoemakumeei. Nola sortu da proiektua?

Marta: Batzuk Jabetze Eskolak antolatuizan dituen batukada ikastaroetan partehartu izan dugu. Azkena joan den udanizan zen, baina taldea berez urrian sortudugu. Froga bat egin nahi genuen, zer ger-tatzen zen jakiteko eta, talde polita sortudugunez, jarraipena eman nahi izan diogu.Jabetze Eskolan genituen irakasle berakditugu, baina orain talde autonomoa gara,geure kabuz dihardugu, talde autogestio-natua da eta, nahiz eta hasieran taldea Na-luako kideok bultzatu, argi laga nahi dugugauza desberdinak direla, pertsona inde-pendienteak joan dira gehitzen eta “Eibar-ko Batukada Feminista” gara. - Nork har dezake parte taldean?

Amagoia: Herriko edozein emakumekhar dezake parte, baldintza bakarra daemakumea izatea. Aniztasuna sustatu nahida arlo guztietatik. Ez dago inori itxita. Adin

desberdinetako jendea gaude, 20 urtetikhasita 60 urtera, batzuk ama-alabak dira.Bakoitzak bere bizipenak dauzka eta horiere aberatsa da. Euskarari garrantzia ema-ten diogu eta euskaraz jarduten dugu. Bes-tetik, Euskal Herri mailan Batukada SareFeminista dago eta eurek antolatzen di-tuzten irteeretara apuntatu gaitezke. Eiba-rren deialdi bat egin zen, Ilargi Fest. Horiizan da orain arte Eibarren egin dugun irte-era eta horretara Euskal Herri mailako Sa-reko emakume batzuk etorri ziren. - Beraz, Euskal Herri mailako mugimen-du idartsu bat sortu da…

Marta: Sare horretan 400 pertsona in-guru egongo dira. Irakasle hauek herridesberdinetan ematen dituzte klaseak etaazkenean Sare bat sortzea lortu dute.Email bidez esteka bat bidaltzen da etanahi baduzu izena eman dezakezu. Batu-kada Feministan emakumeon ahalduntzealantzen da, emakumeok kaleak hartzekoeta saretzeko balio du. Aberasgarria daoso. Hemen kontua ez da dena perfektuegitea; ondo pasatzera gatoz, esperien-tziak elkarbanatzera. Taldea denentzako

espazioa da eta Eibarrenfeminismoa bizirik dagoelaerakutsi nahi dugu.- Zergatik animatu zine-ten parte hartzera?

Amagoia: Ez da bakarrikmusika jotzea. Musika go-zatzen dugu, baina, perku-sioaz aparte, beste jardue-ra eta dinamika batzuk lan-tzen ditugu, hausnarketaegiteko. Nik feminismoa

bizi izan dut, baina ez borroka edo ideolo-gía bat bezala. Amatasunarekin beste kez-ka batzuk sortu zaizkit eta sozialki besteesparru batzuk bilatzeko beharra sentitudut. Batukadak bizipoza eta energia ema-ten dizu, eguneroko arazoak ahaztu egitendituzu, emozioak lantzen dira. Niretzakodenbora hartzeko modua izan da, eta jen-de berria eta desberdina ezagutzeko au-kera. Kalearena pasada bat da, batzuei ezzaie gustatzen eta bakarrik entsaioetaraetortzen dira… Ni pare bat aldiz irten naizkalera, Arrasateko psikiatrikoan eta Lila-toian, eta sinistezina da kalea hartzeakematen dizun indarra eta subidoia. “He-men gaude gu” esateko modua da etaoso energia eta bibrazio ona sortzen da. - Beraz, musika eta erritmoetatik abia-tuta arlo desberdinak lantzen dira…

Marta: Instrumentuak oso sinpleak edooso konplexuak izan daitezke. Eta errit-moekin gauza bera gertatzen da. Nik adi-bidez tinba jotzen dut. Jabetze Eskolanikasi nuen. Nahiko zaila da, baina orain ho-rrekin jarraitzen dut. Kide bakoitzak apur-ka apurka instrumentu desberdinak pro-batzen ditu eta, helburua ondo sentitzeaeta ondo pasatzea denez, bakoitzak nahiduena aukeratzen du. 20 kide inguru gau-de, eta talde autogestionatua denez, Eus-kal Jaian karpako barra hartu dugu. Ira-kasleak guk kontratatu ditugu eta honekesfortzu bat eta gutxieneko konpromisobat eskatzen du. Entsaioak hamabostetikbehin egiten ditugu San Andres Eskolan.Hurrengoa hilaren 30ean izango da,19:00-etan. Beraz, probatu nahi duenakonpromiso barik etor daiteke.

Marta Marinaeta AmagoiaGomez:

“Batukadakbizipoza eta indarra ematen digu”

...eta kitto!elkarrizketa2018-IV-20

14

15KITTO

Aurten ere, Eibarko KoruGazteko kideek eta Ei-barko trikitilari eta pan-

derojole taldekoek Aste San-tuan izan dituzten oporrakaprobetxatu dituzte bidaia egi-teko. Oraingoan, Madril auke-ratu dute eta, besteak beste,han eman dituzten egunetankontzertu bat eskaini dute etamusikal bat ikustera joan dira.Pazko-asteko martitzenean ir-ten ziren Eibarko autobus gel-tokitik goizean goiz eta, esandigutenez, “bidaia oso luzeaizan arren, ez genuen asper-tzeko astirik izan, bidean abes-ten eta berbetan joan ginen-eta”. Madrilera ailegatu eta ja-rraian, arratsaldean San Igna-zio elizan egon ginen, iluntze-an eman behar genuen kon-tzertua prestatzen. Madrilgo

eliza honetan mezak euskerazegiten dituzte eta, gazteenberbetan, “guk, eman geneza-keen onena eman genuen. SuTa Gar taldearen “Itxaropena”,Operación Triunfoko “Camina”eta Benito Lertxundiren `Nereherriko neskatsa maite´ kanta-tu genituen, besteak beste,eta abestiak asko gustatu zi-tzaizkion gu ikustera etorri zenjendetzari. Eta kontzertuaamaitu zenean, jendeak gehia-go eskatzen zuela ikusita, eli-za kanpoan, trikitilari eta pan-derojoleen musikaren erritmo-ra dantzan hasi ginen. Euskaldantzak (fandangoa, arin-ari-na...) dantzatu genituen eta,horrez gain, dantzarik ez zutenabestiekin inprobisatzen ibiliginen eta, han sortu genuenanabasak giro ona, umorea eta

poz handia transmititzen zitue-nez, paretik pasatzen ziren tu-ristek mugikorraz grabatzenibili ziren. Horrela, azkenenangure kontzertua ordu erdi luza-tu genuen. Eta, eguna biribil-

tzeko, Euskal Etxean afaltzeragonbidatu gintuzten. Afalosteatrikitixaren erritmora eta dan-tzan joan zitzaigun”.

Hala ere, hurrengo eguneangoiz esnatu ziren: “GoizeanGran Vian erosketak egin etagero, arratsaldean ‘Billy Elliot’musikala ikustera joan ginen.Izugarri gustatu zitzaigun ikus-kizuna, abestien aldetik osolandua zelako, eta batez erejantziak, argiak, eszenografia,dantzak... eta gainontzeko arlobisualak ikusgarriak zirelako”.Azken egunean, berriz, Puertadel Sol plazara joan ziren abes-tu eta dantzatzera. Diotenez,“esperientzia itzela izan da etaea datorren urtean ere bestenonbaitera joateko aukerasuertatzen zaigun. Bide batezeskerrak eman nahi dizkiegukontzertua ikustera etorri zirenguztiei eta, nola ez, San Igna-zio elizakoei eta Madrilgo Eus-kal Etxekoei!”.

Musikari gazteak primeran ibili dira Madrilen

Puerta del Sol plazan dantzan eta kantuan ederto ibili ziren gazteak.

Madrilera egindako irteera Billy Elliot ikuskizun musikala ikustera joateko aprobetxatu zuten.

JOSE LUIS EGUREN ELKOROI. URTEURRENA: 2017/IV/22

ETXEKOAK

“URTEBETE JOAN ZINELA, BAINA BIZI GAREN ARTEAN BETI GOGOAN IZANGO ZAITUGU”

Bere aldeko URTEURREN-MEZA ospatuko dugu apirilaren 22an

(domekan), goizeko 11:00etan, Amañako San Salbador elizan.

DDeenntt iissttaakk

MIGUEL SEMINARIOZURIARRAIN

Bidebarrieta, 7 - 1. esk. 943-702896

ODONTOLOGOAOdontologia orokorraOrtodontziaInplanteak

B. IZAGIRRE

clínica dental

hortz-klinika

EGUNERO

Untzaga, 5 - 4. Tel. 943 70 23 85

Irribarreetan adituakESPEZIALITATE GUZTIAK

Julian Etxeberria, 12 - 1. Esk. Tfnoa. 943 20 85 52

www.clinicairazabal.com

Pedro Etxeberria GisasolaDENTISTA

Calbeton 19 - 3. ezk. Tfnoa: 943 20 72 17

09.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 20.00etaraEGUNERO

Ho r t z - K l i n i k aOdontologia orokorra eta prebentziozkoa / PADI

Ortodontzia / Inplanteak / Laser Teknologia

Errebal, 9 - 1. C 943 70 00 90 / 688 68 96 02

HORTZ KLINIKACLÍNICA DENTAL

Zerbitzu guztiak klinika berberanMAITANE G. IÑIGUEZ

San Agustín, 4 behea ezk.943 537 076 - 688 884 808

[email protected]

osasun gida

10 urte zurekin Eibarren

25 prestazio doan zuretzako

Ko np r om i s o a

San Juan, 7

943 821 885 - 690 628 731www.vitaldent.com

Ainara Iriondo AnsolaGIZA ELIKADURAN ETADIETETIKAN DIPLOMATUA

Toribio Etxebarria, 22Tel. 943 108 020 Mug. 677 551 850

DDiieetteett iikkaa//NNuuttrr iizz iiooaa

Muzategi 2 (EIBAR) San Ignacio 2 (ELGOIBAR)Tfnoa. 943 20 34 46 Tfnoa. 943 74 33 74

✽ Fisioterapia /Errekuperaketa funtzionala

✽ Min-Unitatea✽ Inkontinentzia urinarioak✽ Kirol medikuntza✽ Ama izateko prestakuntza

CRF AMOSTEGIERREHABILITAZIOA

EErrrreehhaabbii ll ii ttaazziiooaa

EEsstteett iikkaa kkll iinniikkaa

FFiissiiootteerraappeeuuttaakk

ANE MENDIA970 Kolegiatu zbkia.

ARRAGUETA, 20TLF: 943 53 06 42

[email protected]

Egiguren, 6 - behea 943 206 044

MEDIKUNTZAESTETIKOA

KIRURGIAESTETIKOA

GGiinneekkoollooggiiaa

Mª Jose Ruiz de PorresDOKTOREA

T. Etxebarria, 4 - 1. ezk. 943 20 28 5794 444 95 34

– Bularren azterketa– Minbiziaren azterketa prebentiboa – Zitologia – Baginako eta sabelaldeko ekografia– Mamografiak– Bularretako ekografia – Nerabeentzako arreta– Menopausiadunentzako arreta– Haurdunaldiaren kontrola– Kontrazepzioa

LLooggooppeeddaakk

AHOTS-LANIsasi, 17 - 1. esk.943 [email protected]

LOGOPEDIA-PSIKOLOGIA

Diagnostikoa eta tratamenduaDegluzio atipikoaDisfonia

Ikaste-arazoak

Arretaarazoak

Berba arazoakDislexia

LEHENENGO KONTSULTA DOAN

R.P

.S. 1

23/1

7

IndibaterapiaKirol lesioak

Drenaje linfatikoa

Iñaki Rivero Zabaleta

Calbeton, 4 - 2.(Untzagako dorrea)

Tel. 943 20 86 41

Nerea Arregi (123 Kolegiatu zbkia.)Rosarito Rodriguez (125 Kolegiatu zbkia.)

Amagoia Zubizarreta (122 Kolegiatu zbkia.)

BIDEBARRIETA, 48

EIBAR

943 203050

ERDIKO KALE 54

ARRASATE

943 799746

PODOLOGOAMaiderLopez

Etxeberria

65 Kolegiatu zbkia.

Arragueta 2 Bis-B, Behea BTfnoa. 943 82 04 88

ARORPSIKOLOGIA - LOGOPEDIA

(Ume eta helduendako)

- Afasiak- Disfoniak- Dislaliak- Degluzio atipikoa

Ana Artamendi

T. Etxebarria, 10 - 6. ezk. (EIBAR)Tel. 943 20 27 15 / 670 82 43 27

- Dislexiak- Hizmoteltasuna- Eskola arazoak

OOkkuull iissttaakk

JOSE ALBERDI

San Juan 11 - solairuartea

943 20 19 82

www.oftalberdi.com

R.P

.S.2

34/1

3

Psikologia klinika etaPsikoterapia zentroa

Oscar Mondragon Lili

Urkizu, 13 - behea

Telf. 943206823 eta 686859023

GOIZEZ ETA ARRATSALDEZ

Lorena Izaguirre GarciaPSIKOLOGOA-PSIKOTERAPEUTA

Errebal, 15 - 1. ezk.................EIBARZuberoa, 4 .......................ZARAUTZ

Tel. 943 831 618

LLooggooppeeddaakk

AIDA CORTA ANTÓN

SAN AGUSTIN, 2-4 (B LOKALA)Mobila: [email protected]

Ebaluazioa eta

tratamendua:

- Hizkuntza- Mintzaira- Ahotsa- Dislexiak- Entzumena- Degluzio atipikoa

PPooddoollooggooaakk

• Kiropodiak, gogortasunak eta kailuak• Atzazkal orbainduak• Oinazpiko garatxoak (papilomak)• Plantillak digitalizatuak (scanner

bidezko inpresioa)

T. Etxebarria (DOS DE MAYO), 5 - 1. A943 12 14 93 / 696 555 208

ELENA AIZPUN

PODOLOGOA124 kolegiatu zenbakia

PPssiikkoollooggooaakk

PSIKOLOGIA KLINIKOA ETA OSASUN ZENTROA

Coro Ortíz de UrbinaPSIKOLOGOA (G201987 kolegiatua)

- Masterra Praktika Klinikoan- Master P.N.L.- Trainer

BIDEBARRIETA, 27 - B, 1. solairua, 9. bulegoaw w w . c e n t r o a m e t s . c o m

Tel. 675 70 68 07

Maialen HernandezPSIKOPEDAGOGOA

- Lengoaia trastornoak - Hiperaktibitatea- Gizarteratze arazoak - Autoestima arazoak- Autoestima arazoak - Dislexia

Tel. 605 75 75 06

PPssiikkootteerraappiiaa ☎ 943 12 02 00URKIZU, 13 - 1.

GIZENTASUNA

ANTSIETATEA

AUTOESTIMAARAZOAK

Tf. 686 85 73 22

[email protected]

Itziar MorenoPSIKOLOGOAKOLEG. ZKIA. 1947

ORBEAKO

DORREETAN

GIZENTASUNA

ANTSIETATEA

AUTOESTIMAARAZOAK

Ego Gain, 18 - 1 A (Eibar)615 71 54 04

Bailen, 9 - 1. ezk. (Bilbo)94 416 49 06

[email protected]

PSIQUIATRIA / PSICOTERAPIA / ALFA EIBAR

Medikuntza Psikiatrikoa

RPS: 32/17

...eta kitto!kolaborazioa2018-IV-20

18

Egun hauetan eguraldia de-non ahotan erabili dugu; izanere, azkenean udaberria iritsidela esan daiteke… Azoketa-ko postu desberdinetan aurkiditzakegun sasoiko produk-tuak konsumitzeko urtarorikonenetakoa. Postu hauetansarritan Kilometro 0-ko pro-duktuak eskaintzen dituzte.Gertuko produktuak, ekologi-

koak eta sekulako kalitateapartarekin.

Km 0-ko elikagaien kontsu-moarekin gure elikadura osa-suntsuagoa izatea lortzen du-gu, pestizidetatik, hormone-tatik eta gantz asetuetatikkanpo. Gainera, ingurukoekonomia suspertzeko baliodu. Ezinezkoa litzateke gurebaserrietako produktuek eta

Kantauri itsasoak eskaintzendizkiguten abantailak banan-banan aipatzea.

Eta azkenik, benetan ardura-tzen gaituena: prezioa! Km 0elikagaiek ekonomikoagoak di-rela esan liteke, merkataritza,

garraio eta banaketa bitarteka-riak gutxitzen baitira.

Chef eta kontsumitzaile as-ko “ bizitzeko modu honekin”identifikatzen dira, eta zu? Fi-losofia honekin bat egitekoprest?

Neonikotinoideak munduan gehien era-biltzen diren intsektizidak dira, eta in-paktu handia daukate biodibertsitateaneta elikadura segurtasunean. Nekazari-tzan intsektizida honen erabilera luzatzeaneurri eutsiezina da, eta gure elikadurasistemaren etorkizuna arriskuan jartzendu. “EFSA (Elikadura Segurtasunaren Eu-ropear Autoritatea)-ren ikerlanek eta sek-torean egin diren beste ikerketa guztiekerakutsi dute erleendako mehatxu onar-tezina dakarrela”, azaldu du Walter Hae-feker Erlezain Profesionalen Europear El-karteko kideak.

Produktu kimikoei aurre egiteko erre-sistentzia abiadura handiz garatzen ari di-ra intsektuak, eta enpresak gero eta toxi-kotasun handiagoa daukaten produktuakgaratzen ari dira. Eta haori guztia gutxi ba-litz, ikerketek azaltzen dutenez, neoniko-tinoideen % 80 lurrean mantentzen diraeta uretan filtratzen dira, horrela produktu

kimiko hauekin tratatuak izan ez diren lan-dareei eraso eginez, eta baita lehorrekoornogabeei ere.

Luzaroan pentsatu da neonikotinoide-ek errendimendu altuak bermatzen la-guntzen dutela, baina ikerlan zientifiko-ek erakutsi dute hori ez dela horrela etaizurriteek oso azkar egiten dietela aurresubstantziari, normalean 2 edo 3 urtetan.Zein da konponbidea? Bonmatinen esa-netan, landareak bakarrik benetako ara-

zo bat dagoenean tratatu beharko lirate-ke, eta ez modu prebentiboan. Praktikahau oso zabalduta dago sektorean. “Ezditugu errendimendu altuagoak behar,ezta janari gehiago ere, behar duguna ja-nari hobea da”.

Slow Food-ek, Europar Batasuneko gi-zarte zibileko elkarteekin batera, EBekoKomisioa eta estatu partehartzaieak pre-sionatu ditu, behingoz neonikotinoideenerabilera geldiarazteko. Erleen populazio-aren gutxitzeak eragin handia dauka ne-kazalgoan; aldi berean, produktu hauek lu-zaroan erabiltzen badira iturrien ura kutsa-tu egiten da eta hegaztiak eta arrainak be-zalako beste animaliengan dauka eragina.Gure osasuna ahaztu barik.

Oso garrantzitsua da neonikotinoideakahalik eta lehen debekatzea, ez bakarrikerleen onurari begiratuta, baizik eta baitagure osasunaren eta gure janariaren etor-kizunaren ikuspegitik ere.

Elikadura sistemarenetorkizuna arriskuan

Kilometro 0 elikagaietan: Slow Food vs Fast Food

aitor buendiaLA RUTA SLOW-EKOGIDARIA RADIO EUSKADIN

josu belaustegiBELAUSTEGI JATETXEA

Plateren artean

...eta kitto!kirolak

2018-IV-2019

Eibar Igerixan taldeko ordezkari biMalagako Espainiako txapelketanEspainiako Open absolutu eta junior mailetako txapelak izanziren jokoan aurreko asteburuan Malagan eta hara joandako Ei-bar Igerixan-eko bi igerilariek euren maila gorena eman zuten.Maite Barruetabeñak aparteko txapelketa egin eta 100 metro li-breko finalean bosgarren sailkatu zen, estilo erako 200 metroko fi-nalerako ere sailkatuz. Jon Osa ez zen hain urrutira heldu, bainahala eta guztiz ere aurretik zituen markak hobetu zituen.

Bestalde, bihar 16:00etatik 20:00etara arte itxita egongo da Ipu-rua kiroldegiko igerilekua, bertan jokatuko baita benjamin mailakoLigaren bosgarren jardunaldia.

Aurreko domekan Hon-darribiko Jostaldi fron-toian jokatutako eskolakiroleko Gipuzkoako txa-pelketan Gorka Vilak ale-bin mailako txapela jantzizuen. Jose Antonio Ho-yosen aginduetara judo-an egin dituen aurrera-pausuak erakutsi zituenbeste behin Vilak 90 ki-rolari bildu zituen txapel-ketan.

Anaitasuna-Uganeko Gorka VilaGipuzkoako txapeldun judoan

Klub Deportiboko mendi batzordeak maiatzaren zubirako laueguneko irteera antolatu du, apirilaren 28an (zapatuan) irten etamaiatzaren 1ean (martitzenean) bueltatzeko. Elgoibako Morkaikomendi taldearekin elkarlanean antolatutako irteeran Moncayo(2.314 metro), Urbion (2.229) eta Cebollera (2.142) gailurrak egi-teko asmoa dute eta parte hartzeko beharrezkoa izango da fede-ratua egotea. Interesatuek izena eman dezakete Deporreko bule-goetan martitzen eta eguenetan, ohiko ordutegian: 19:30-20:30.

Maiatzeko zubia aprobetxatzekolau eguneko irteera

Eibar Eskubaloiko senior mailako bigarren taldeak bikainamaitu du liga eta, Bergaran 23-32 irabazita, bigarren geratu dasailkapenean eta Euskal Ligara igotzeko fasea jokatzeko txartelabereganatu du. Aipatutako partiduan Egoitz Blancok bikain zu-zendu zuen taldearen jokoa eta Jorge Martinez sendo egon zenatean. Somos gizonezkoen lehen taldeak 28-20 galdu zuen Erren-terian Ereintzarekin; partidu horretan ordezkoek minutuak izan zi-tuzten jokatzeko eta Garetxanak berriro jokatu zuen, lesiotik erre-kuperatuta. Bestalde, emakumezkoen lehen taldeak lider amaituzuen bere multzoan Deustori 27-16 irabazita. Denboraldia agur-tzeko partidu horretan, Itsaso Mendikute izan zen onena bestebehin ere eta Irune de Castro eta Nahia Basterra jubenilek eremaila eman zuten, bakoitzak zortzi gol sartuta.

Talde gazteenak goiko postuetanHarrobiari errepasoa eginez, Teknikerreko jubenilek Legazpin

irabazi zuten Gipuzkoako Kopako lehen jardunaldian (21-24); ka-deteetan, bestalde, talde biek (Teknikerrek eta Komatek) irabaziegin zuten eta biek dute Federazio Sariaren finalerdietan joka-tzeko aukera. Sari hori lortu du dagoeneko infantil mailako Hie-rros Servandok Errenterian 12-31 irabazita. Nesketan, Urkotroni-kek 7-25 irabazi zuen Ordizian eta Ametsak 13-17 Andoainen.Alebinetan, azkenik, El Tio Palancas-eko talde biak garaile izan zi-ren Elgoibarren aurka: mutilek 12-11 irabazi zuten eta neskek7-13 emaitzekin.

Haritzak Euskal Ligara igotzekoplay-offa jokatuko du

Avia Eibar Eskubaloiko senior taldeak denboraldi bikaina amaitu du.Gorka Vila Jose AntonioHoyos irakaslearekin.

...eta kitto!kirolak2018-IV-20

20

Ipuruako gimnastek urrez jantzi zutenIpuruan jokatutako Gipuzkoako txapelketaEtxean jokatzeak motibazio berezia emanzien Ipuruako 13 ordezkariei aurreko do-mekan jokatutako federatuen Gipuzkoakotxapelketan eta ia maila guztietan podiuma-ren gorenean izan ziren. Horrela, seniorretanNahia Arguizek eta Alaitz Aranbarrik urrez-koa lortu zuten elkarrekin, Arguiz pilotarekinonena izan zen eta Aranbarri aroarekin biga-rren. Juniorretan Lur Aranburuk urrezkoa lor-tu zuen aroarekin, zilarrezkoa zintarekin etabrontzezkoa mazekin, Sara Arangurenekmazekin urrezkoa eta zintarekin brontzezkoabereganatzen zituen bitartean, eta Indira delPino bigarren izan zen aroarekin. Jubenil oi-narrizkoan Lorea Armendarizek urrezkoa ira-bazi zuen eta Arrate Barojak zilarrezkoa. Tal-deka, azkenik, Ipurua 1 bigarren sailkatu zeneta Ipurua 2 hirugarren postuan.

Bestalde, zapatuan Bergarara joan ziren18 gimnastek lortu zuten tokia Amateur etaA Eskola mailetako finaletarako. Horrez gain,Sara Etxaburu eta Nahia Gonzalez onenakizan ziren senior+ eta kadete A mailatan, hu-

rrenez hurren. Bigarren, hirugarren eta lau-garren postu asko lortu zituzten Ipuruakoekjardunaldi horretan.

Azkenik, atzotik hasita eta domekara arte,jokoan dira Guadalajaran Espainiako oina-rrizko banakako txapelketa, oinarrizko talde-en Espainiako Kopa eta absolutuen mailakoErreginaren Kopa. Lehiaketa guzti horietara-ko 12 gimnastek osatutako ordezkaritzaizango du Ipuruak.

David Lombanek partidu gutxi jokatu dituaurten Mendilibarren taldearekin, baina amo-re eman beharrean gogotik saiatu da entrena-menduetan Espanyolen aurka herenegun izanzuen jokatzeko aukera ondo aprobetxatzeko.Bere golari esker gorri-urdinen taldeak garaipe-nik gabeko sei jardunaldiekin amaitu zuen. Horrez gain, atzelaria izan daCommon Goal ekimenarekin bat egin duten gutxienetakoa: Juan MataManchester United-eko jokalaria buru duen ekimenean parte hartzen du-tenek soldataren %1 ematen dute gizarte arlo beharretan gastatzeko. Ei-barrek, bestalde, ez du atsedenerako beta askorik izango, bihar bertanpartidua duelako eguerdiko 13:00etan: bi puntu gehiago dituen Getafehartuko du Ipuruan.

Lomban eredugarriarengolak garaipena emanzion Eibarri Bartzelonan

Avia Eibar Rugbyko talde gehienez denbo-raldia amaitu dute eta asteburu honetanamaituko du berea 14 urtetik beherakoene-nak Irunen Txingudiren aurka jokatuko duenplay-offeko azken neurketarekin. Aurreko as-teburuan, baina, heldutasuna eta elkarren ar-teko begirunea zer diren erakutsi zuten Un-ben Zarautz/Beltzak/Mutrikuren aurkako par-tiduan eta, 31-0 irabazteaz gainera, “taldeosoak ikutu zuen baloia, denak protagonistabihurtu zituen norgehiagokan”.

Errugbilari gazteenak indartsu liga amaieran

ASTEBURUKO AGENDA

FOBALLA1. MailaEibar - Getafe (bihar, 13:00)Emakumezkoen 2. MailaPradejon - Eibar (etzi, 11:30)2. B MailaBurgos - Vitoria (etzi, 17:00)Emakumezkoen Lurralde MailaBeti Gazte - Eibar (bihar, 18:00)Erregional Gorengoen MailaEibar Urko - Zumaiako (etzi, 18:00)1. ErregionalaIntxurre - Eibartarrak (etzi, 16:00)Urki - Ikasberri (bihar, 18:00)KADETEAKEuskal LigaLakua - Eibar (bihar, 12:00)FOBALL-ZALETUAEsmorga - Reformas Hiru (bihar, 09:00)Bar Areto - Bar Arkupe (bihar, 09:00)Alkideba - Feredu Solutions (bihar, 10:30)Ipur Sagar. - Azkena Adahi (bihar, 12:00)Durango - L.P. Tankemans (etzi, 09:00)Sporting Larragest - Bar Txoko (etzi, 10:30)Slow XOK - Garajes Garcia (etzi, 12:00)ESKUBALOIA1. Nazional MailaSomos Eibar - Gure Auzune (bihar, 19:00)SASKIBALOIAGipuzkoako 3. MailaKatu Kale - Ordizia (bihar, 18:15)WATERPOLOAEuskal Herriko 1. MailaPortugalete - Urbat Urkotronik (etzi, 13:15)Emakumezkoen Euskal Herriko 1. MailaUrbat IKE - Claret Askartza (bihar, 20:15)PILOTAAstelenan (etzi, 17:00)Elordi/Martija vs P.Etxeberria/ZabaletaRetegi Bi vs AltunaDario/Irusta vs Ugalde/Martinez HIRU-TXIRLO49. Gipuzkoako TxapelketaElgoibarko San Pedron (bihar, 17:00)

AGENDA OSOA GURE WEB ORRIAN

Bederatzi domina batu zituzten herriko atletek Elgoibarko jardunaldianAurreko domekan Elgoibarren jokatutako eskola mai-lako Gipuzkoako Txapelketaren lehenengo jardunal-dian, Eibarko Klub Deportiboko ordezkariek lan bikainaegin zuten eta, horrez gain, bederatzi dominekin buelta-tu ziren. Metal bakoitzeko hiru domina beregantu zituz-ten. Horrela, urrezkoak Imanol Egidazurentzat (bi esku-ratu zituen, 220 metro hesietan eta pisu jaurtiketan) etaMiren Urizarrentzat (pisu jaurtiketan) izan ziren. Zilarrez-koak Aiora Unzeta (Vortex jaurtiketa), Miren Urizar (220metro hesiak) eta Nora Zabalarentzat (luzera jauzia) izanziren. Eta brontzezkoak Miren Urizar eta Imanol Egida-zurentzat (kasu bietan luzera jauzian) eta Enara Magu-nazelaiarentzat (pisu jaurtiketan)

...eta kitto!kirolak

2018-IV-2021

Buruz-buruko pilota txapelketako partidua(Altuna vs Retegi Bi) domekan AstelenanAurtengo txapelketak As-telenan izango du hitzor-dua datorren domekan be-rriro, aurreko domekanizandako bi partiduei jarrai-pena emanez. OraingoanJokin Altuna sartuko dalehian, eszenategi berean14-21ekoari buelta ematenjakin zuen Retegi Bi aurreanduela: ia kanporatuta egote-tik txapelketan beste urratsbat ematea lortu zuen Julia-nen semeak eta neurketapolita aurrikusten da. Fron-toi guztian inoiz ez dute elkarren aurka jokatu, baina iaz indarrak neurtu zituzten kaio-laren barruan San Fermin torneoan eta hor amezketarra nagusitu zen 22-13. JaialdiariElordi/Martija eta Pello Etxeberria/Zabaleta bikoteen artekoak emango dio hasieraeta Dario/Irusta eta Ugalde/Martinezen artekoarekin amaituko da.

Bestalde, Klub Deportiboko pilota eskolakoek lehen mailako pilotari profesionale-kin entrenatzeko aukera izan zuten aurreko martitzenean Astelenan bertan: han izanziren Aspe enpresako Rezusta, Elezkano, Elordi eta Zabaleta, txikienei jokoaren se-kretutxoak erakusten.

Nahi baino larritasun handiagoarekin, bai-na Klub Deportiboko xakeko lehen taldeakhurrengo denboraldian ere Gipuzkoako 1. Mai-lan jokatuko du. Taldekako Xake Txapelketa-ren azken neurketan eibartarrek 3’5-0’5 iraba-zi zioten Legazpiko Santikutz taldeari, Jon Ara-na, Ion Esturo eta Aitor Beorlegiren garaipe-nekin eta Jose Antonio Garridoren berdinke-tari esker. Azkenean eibartarrek 8. postuanamaitu dute, 20,5 punturekin. Hemendik au-rrera beste era bateko txapelketak izango di-tuzte aurrean: asteburu honetan GipuzkoakoEskolarteko Txapelketan jokatuko dute xakeeskolako ikasle batzuk, beste txapelketa ireki-ren baten ere parte hartzeko asmoa baduteeta, jakina, ekainaren 30ean Sanjuanetako par-tida azkarren torneoa ere hor izango da.

Xakeko lehen taldeakmailari eustea lortu du

Aurreko domekan Frantziako Tarnos hirian jokatutako infantil mailako judo etajiu-jitsu modalitateetako nazioarteko torneoan Kalamuako ordezkaria txapeldun izanzen bietan. Hala ere, ez zen bera bakarra izan Eibarrera dominarekin bueltatzen, ur-tero lez taldekide asko izan baitzituen podiumetan: judoan urrezkoa irabazi zuten

Gaizka Merinok eta Alex Ji-menezek ere, zilarrezkoa IbaiTrokaolak eta brontzezkoaXuban Aranzabal, Markel Si-mon eta Jon Alberdik. Azkenhau, gainera, zilarrezkoaz ja-betu zen jiu-jitsun. Andorrakonazioarteko judo torneoanizango du hurrengo erronkasenior, junior eta infantil mai-latan banatutako Kalamuakoordezkaritzak, “hamabost batlagunek osatutakoak”.

Eslavak urrezko bi irabazi zituen Tarnosen

Play-offekin hasi aurretik, senior mailakoEuskal Herriko Ligako azken jardunaldian Ur-bat Urkotronikek 15-10 irabazi zion LarrainariDanel Gonzalez soraluzetarrak debutatu zuenpartiduan. Mikel Basterrika, 77 golekin, izanda denboraldiko goleatzaile nagusiena. Eibar-ko taldeak Portugaleteko Nauticaren aurka ha-siko du play-offa eta maiatzean UrbatekoekEspainiako txapelketa jokatuko dute Madrilen.Emakumezkoen bigarren mailako Espainiakotxapela ere jokoan izango da Madrilen eta Ur-batekoek indarberritzeko beharra dute, play-offeko lehenengo kanporaketan 17-9 galduondoren Askartzarekin. Harrobiko talde mis-toak, bestalde, nagusitu egin ziren azken jar-dunaldian: kadete mailakoek 15-14 irabazi zie-ten Lauro Ikastolako mutilei eta infantil maila-koak 7-17 nagusitu ziren Portugaleten.

Basterrika ligakogoleatzaile nagusienawaterpoloan

Saskibaloi harrobikoak gero eta sendoagoDenboraldi honetan debutatu duen Eibar Saskibaloiko infantil mailako taldeaketxean jokatu zuen domekan Donostiako Illarramendi Santa Teresa GBC-ren aurka.Hasiera orekatuaren ondoren, bigarren laurdenetik aurrera, atzean geratzen joan zenmarkagailuan eta amaieran 23-51 galdu zuen. Hala etaguztiz ere, taldea mailari neurria hartzen doa eta “jokatzenurte asko daramatzaten aurkarien aurrean borrokatzekogauza dela erakutsi du”. Saskibaloi eskolako taldea, bes-talde, Hondarribira joan zen domekan eta han 27-56 na-gusitu zitzaion beratko taldeari; talde mistoak oso ondoerantzun zuen eta baita bikain asmatu saskiaren aurrean.

Rezusta pilotari gazteekin martitzeneko entrenamenduan.

22 kliskbatean

eibar

RAMON BEITIA: Lambretta, bere hasieratik gure eta mundu osoko errepideetatik bueltaka.

Gerrak dantzan ibili zuen Juanita Un-zueta. 1937. urtean, tropa frankis-tak Gipuzkoan barneratu zirenean,

Sobietar Batasunera joan behar izan zenanaia Armandorekin. Harrera beroa jasozuten Leningradon, eta Crimean bi hilabe-te pasatu ostean Moskun kokatu ziren,baina gerrak harrapatu zuen berriz, II. Mun-du Gerrak. Herrialdearen erdigunera jo zu-ten, Kukusera, eta Moskura itzuli ziren ge-rra amaitzean. Bakea, behingoz, eta dan-tzaren munduan sakontzeko aukera.

Moskura itzuli zenean harrera-etxe ez-berdin batean kokatu bazen ere, BolshoiAntzerkiko Vladimir Biely irakaslearekindantza klaseak jasotzen hasi zen berriz.Balleta ikasi zuen Bielyrekin eta dantzariprofesionala izan zen Sobietar Batasune-an. Hainbat emanaldi eskaini zituen dan-tzari moduan, Antzoki Handianzein lantegi handietako langileerrusiarren aurrean jardun zuen,eta, aurretik, euskal jota bat dan-tzatu zuen Stalinen aurrean.

Dantzan egiteaz gain umeendantza irakaslea zen eta SobietarBatasunean ikasitakoa bere jaio-terrira ekarri zuen 1956an. Dantzaeskola sortu zuen Eibarren etaerretiroa hartu arte dena eskainizion Ballet Eibarres akademiari,Jardiñeta kaleko bere etxean le-henik eta Urtzaile kalean gero. Ur-te horietan jasotakoa bueltatzen

saiatuko dira hilaren 27an 20:30ean Coli-seoan dantza egingo dutenak. Juanitarenesanetara ibilitakoak edota bere ibilbideaomendu nahi dutenak bilduko dira bertan,mota askotako dantzen bitartez herrikodantzaren ikurra gogoratzeko bere herio-tzaren lehen urteurrenean.

Juanitaren gustoko dantzakJuanita Unzuetak gustoko zituen dan-

tzak eskainiko dira Coliseoko ikuskizune-an, dantza klasikoak eta modernoak. Ei-barko dantzaren gaur egungo panoramaikusi ahal izango da, Juanitak urte askoanBallet Eibarres akademian egindako lana-ren herentzia. Dantza Garaikidearen tal-dea, Kezka Dantza Taldea, Eibarko KoroGaztea, Musika Eskolako akordeoi taldeaeta, nola ez, Ballet Eibarres izango diraemanaldian parte hartuko dutenak. Gaine-ra, Portugaleten dantza akademia bat zu-zentzen duen Pilar Agirregomezkortak,Maite Lorenzo aktoreak eta Iker Gomezkoreografo eibartarrak ere ikuskizuneanparte hartuko dute. Lan kontuak direla etaGomez ezin izango da Coliseora joan, bai-na proiekzio baten bitartez bere harri-kos-korra ekarriko du.

Dantzan egiten ikasi duten ume asko pa-satu dira Juanita Unzuetak sortutako aka-demiatik eta dantza ogibide bihurtu dutenbatzuk ere badira. Horren eredu dira au-rretik aipatutako Agirregomezkorta eta Go-mez, eta baita Pili Alonso ere, Juanitarenlekukoa hartuta Ballet Eibarreseko gauregungo arduraduna. Irakaslearengandikikasitakoa belaunaldi berriei igortzen dieAlonsok eta, omenaldiaren kasuan, Juani-tari gustatzen zitzaizkion dantzak prestatuditu beste taldeekin batera. Dantza klasi-koetatik haratago, modernoak ere gustukozituelako. Izan ere, dantza bere pasioa zen.

Juanita anderearen omenez dantzan

...eta kitto!erreportajea

2018-IV-2023

Bizia dantzari eman zion Juanita Unzuetak,eta dantzak bizia eman zion. Bidelagun izan zuenSobietar Batasunean pasa zituen urteetan etabaita Eibarrera itzuli zenean ere. Dantzarenerreferente bihurtu zen Eibarren, ehundakadantzari ibili ziren bere esanetara eta arrastoa utzizuen herrian. Orain, bere heriotzatik urtebetera,dizipulu, dantzari, koreografo eta musikariekomenaldia eskainiko diote apirilaren 27anColiseoan.

Iker Gomez koreografo eibartarra

ikuskizuneanizango da.

“Oso pozik nago Euskal Herrira itzultzeagatik!”Portugalgo kantautore handienetakoa da Joao Afonso. Jose Zeca Afonsomusikariaren iloba Mozambikeko doinuen eta familiako musikalegatuaren artean hezi zen, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearrakastatsu eta erreibindikatzailea osatuz. Apirilaren 29an, 20:30ean,Coliseoan izango dugu Rogerio Pires gitarra-jolearekin ‘Terra daFraternidade’ biraren barruan.

- Zeca Afonso, zure osaba, oso presen-te dago Terra da Fraternidade Tourrean.Nolako eragina izan du osabak zugan?

Zaila da nire osaba Jose Afonsori diodanmaitasuna eta berarekiko maila profesio-nalean dudan mirespena bereiztea. Nireerreferente musikala da, zalantza barik. Be-re buruarekiko zuen exijentzia, bere dohainpoetiko eta musikalak, eta antzeztekozuen gaitasuna eredu izango dira beti nire-tzat. Osabaren eragin handia izan dut nireibilbide musikalean eta harro onartzen dut.Nire diskoetako unibertsoen aniztasunakhori erakusten duela uste dut eta goza-mena da niretzat.- Rogerio Pires gitarra-jolearekin baterazatoz Eibarrera. Nolako ikuskizuna es-kainiko duzue?

Sentsibilitate paregabea duen musikarieta gitarra-jolea da Rogerio. ‘Buganvilla’izeneko proiektua abiatu dugu nire lehendiskoko abesti baten izenburua hartuz.Adiskidetasun eta enpatia musikal bereziadaukat Rogeriorekin, eta plazer handia da

berarekin eszenatoki gainean egotea. Tau-la gainean eskainiko ditugun abestietan gu-re arteko konexioa ikusi eta entzun ahalizango dela uste dut.- Zure osabaren ‘Grándola, Vila Morena’abestitik ateratako esaldia da “terra dafraternidade”. Askatasun abesti bat da,Portugaleko iraultzaren eta demokrazia-ren sinboloa. Nolako boterea izan deza-ke musikak?

Askatasun ereserkia da Grandola. Aska-tasun indibidual handiko gizona izan zen ni-re osaba. Pentsamendu askatasuna ones-ten zuen, esaldi honetan erakutsi zuen be-zala: “ni naiz neure komite zentrala”.Abestiak garrantzia handia dauka eta erre-ferentziala da niretzat. Iraultzarako gakomoduan, demokrazia eta askatasun balio-en defentsarako eredua da gazteentzat.- Musika-estiloak nahastea ohikoa daeta modan dago gaur egun, baina zukjaiotzetik bizi izan zenuen mestizajea.Nolakoa izan zen musika egitera bultza-tu zintuen unibertsoa?

Mozambikeko kaleetan entzundakodoinuek, eta latekin eta ahotsekin anaieieta niri aitak erakusten zizkigun abestiekeragin handia izan dute sortu ditudanabestietan, orain dela 20 urte sortutako‘Missangas’ lanetik ‘Sangue Bom’ nireazken diskora.- Zure musikak mugak gainditu ditu etaEuskal Herrira ailegatu da. Nolako ha-rremana daukazu Euskal Herriarekin etaeuskal musikarekin?

Lagun eta kide euskaldunekin ikastekozortea izan dut eta sarritan etorri naiz Eus-kal Herrian jotzera. Euskal Herriko hainbatproiektutan parte hartzeko aukera izan dut(aitortzen dut ez zela erraza izan) eta herriabegitsua aurkitu dut. Kepa Junkera (triki-tixaren maisua eta musikagile aparta), Xar-nege, Fran Lasuen eta Angel Unzu (beredisko ederrean abesti baten letra egin etakantatu ahal izan nuen) lagunekin espe-rientzia musikalak partekatzeko aukeraeduki dut. Oso pozik nago Euskal Herriaitzultzeagatik!

Datorren astean aurkeztuko dute Klub Deportiboko ArgazkilaritzaTaldekoek “Argazkilaritza Maiatzean”. Urtero egiten den moduan,hainbat argazkilariren lanak erakusteaz gain, argazkilaritza tailerra es-kainiko dute. Aurten Gonzalo Azumendi, bidaietan espezializatutakoargitalpen ospetsuenetarako lan egiten duen argazkilariak emangodu tailerra, maiatzaren 12an, Portalean (10:00etatik 14:00etara eta16:00etatik 20:00etara). Tailerraren prezioa 20 eurokoa da eta izenaemateko [email protected] helbidera idatzi behar da(plaza mugatuak dira).

Gonzalo Azumendi argazkilariaren tailerra

...eta kitto!kultura2018-IV-20

24

JOAO AFONSO(musikaria)

Eguaztenerako garagardo dastaketa antolatu du ...eta kitto! EuskaraElkarteak, Illunabarrian egitasmoaren barruan. Saioa 19:00etan hasiko da,elkartearen egoitzan eta mota askotako garagardoak probatzeko aukeraizango da, Iker Etxebeste (Brew&Roll) eta Mikel Irazabalek (Baobeer) hain-bat garagardo aurkeztuko dituzte-eta. Parte hartzeko aurretik …eta kitto!-n izena eman behar da (kuota 3 eurokoa da).

Garagardo dastaketa egingo da eguaztenean

Juan San Martin udal liburutegiak helduentzako ipuin musikatuensaioa antolatu du eguaztenerako, Liburuaren Nazioarteko Eguna gogora-tzeko. Emanaldia 19:00etan hasiko da, liburutegian, eta Emakume Eske-letoak bikoteak (Maite Arrese, ipuinak kontatzen eta Mau Ziemkiewicz,biolinarekin) eskainiko du. “Amodiozko ipuinak” izenburupean bildutakoipuin sorta eskainiko dute eta saioa elebiduna izango da (ipuin bi euskarazeta beste biak gazteleraz eskainiko dituzte, beti ere musikaz lagundurik).

Filmazpit egitasmoaren barruan, eguaztenean“Keeper” filma jatorrizko hizkuntzan (frantsesez)eta euskarazko azpitituluekin ikusteko aukeraizango da Portalean. Lauemanaldi eskainiko dituzte(10:00etan, 14:30ean,17:00etan eta 19:00etan).Guillaume Senez-ekzuzendutako filmak 95minutuko iraupena dauka etanerabezaroan gertatutakohaurdunaldien gaia lantzendu. Proiekzioa UdalEuskaltegiak, AEK-k etaEibarko Udalak antolatu dute.

“Keeper” filmaren emanaldia

Apirilaren 28an (zapatua) egingo daSanta Kurutz jaietarako urtero antolatzenduten bertso afaria, 21:00etan Ixua jate-txean, Julio Soto eta Amets Arzallus ber-tsolariekin. Afaltzen hasi aurretik,19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Un-tzagatik eta Ixuara joateko autobusa, be-rriz, 20:30ean irtengo da Ego Gainetik.Txartelak 25 euro balio du (afaria eta auto-busa barne) eta erosteko Mugika harate-gira joan edo 699953003 telefono zenba-kira deitu behar da.

...eta kitto!kultura

2018-IV-2025

Helduentzako ipuin musikatuakeskainiko dituzte eguaztenean

Gaur arratsaldean, 18:00etan estreinatuko duteColiseoan “Isaskara” ikuskizun musikala MogelIsasi BHI-ko ikasleek. Sarrerak 8 euro balio du

(6 euro ColiseoarenLagunatxartelarekin) etaikuskizunarenaurretiktxarteldegianerosteko aukeraizango da.

Isaskara ikuskizuna gaur Coliseoan

Bertso-bazkarirako txartelak salgai

Santa Kurutz jaietakobertso-afaria

Arrajolape jai batzordekoen eskutik, urte-ro bezala bertso bazkaria egingo da Lega-rre-gain elkartean, maiatzaren 19an. Partehartuko duten bertsolariak Manu Goioganaeta Jokin Bergara dira eta gai-jartzailea, be-rriz, Desi Magro. Bazkaltzeko entsalada etagisatua prestatuko dituzte (postrea, kafeaeta txupitoa ere prezioaren barne egongo di-ra). Txartelak Bolintxon eta Legarre Behekofruta dendan eros daitezke, 20 eurotan hel-duek eta 10 eurotan umeek (azken egunamaiatzaren 13a izango da).

ASKO ZARIE GURE AMAREKIN AKORDATZEN ZARIENAK, EDERRAKBERARI ESKINDUTAKO BERBAK. ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!

“Gure bihotzetan landatu zenduan Maittasunari esker

betetzen dogu juan ziñanetik laga zenduan hutsunia”ETXEKOAK

MARITXU OLARRA OLAZAGIRRE(MARITXU ARRATE)

I. URTEURRENA (2017-IV-17)

Aurreko astean egindakoaren bidetik, gaurarratsaldean, 18:30ean Musika Auzoz Auzoegitasmoaren barruan antolatu duten bigarren saioaegingo da. Gaur DJ Arima Cool-en txanda izangoda, Torrekuan.

Musika saioa Torrekuan

Munduko Janariak, ...eta kitto! Euskara Elkarteareneskutik ikasturte honetan abiatu den ekimenarenbarruan, laugarren tailerra egingo da martitzenean.Senegalgo jaki tipikoa den “Nem” izenekoa egitenikasteko saioa Portaleko sukaldean izango da,arratsaldeko 18:00etan. Izena emateko 943200918telefonora deitu edo [email protected] idatzi daiteke.

Senegalgo sukaldaritza tailerra

...eta kitto!kultura2018-IV-20

26

Gazte Eguneko kamiseta lehiaketa antolatu dute

Postureoa IIAste batzuk direla, MalenIllaramendik postureoari buruzidatzi zuen zutabea gustorairakurri nuen eta zer pentsatueman zidan. Berebaimenarekin jarraipena emannahi nioke... Nik ez ditut nire oporrenargazkiak instagramera igotzen,ezta lagunekin egindako afariafacebooken partekatzen. Egiaesateko ez dut konturik ezbatean ez bestean. Baina postureoa praktikatzekoez dira sare sozialak behar.Sare sozialak pertsonak gugandaukagun joera batenbozgorailu bilakatu dira:besteek gustoko izango dutengure aurpegia erakustearena.Eta sakontzeko asmozgaldetzen dut: zergaitikdaukagu pertsonak joera hau?Zertarako gure bizitza perfektuabezela erakutsi nahi? Zertarakomiseriak alfonbra azpianezkutatu?Lotsa daukagulako, etalotsaren azpian beldurra. Zerenbeldurra? Maitatua ezizatearena, onartua ezizatearena. Besteek guremiseriak ezagutzen badiztuzteez gaituztela onartukopentsatzen dugulako. Ahulanaizela konturatzen badira,akabo. Gizakumeok ADNeanitsatsita daramagun behar batkonexioarena da. Jendea hurbilsentitu behar dugu. Besteak guonartzea eta maitatzea, janaeta edana bezain beharrezkoakditugu.Baina gure ahuldadea, gurehauskortasuna, gurezaurgarritasuna... hori ereADNean josita daramagu.Loktitekin itsatsita. Lapa bathaitzari bezala.Denok behar dugu besteenmaitasuna eta onarpenasentitzea eta denak gara ahulaketa hauskorrak. Beraz ez astirikgaldu bi hauek uxatzen edodeuseztatzen, oso lannekagarria da eta onurarik ezdakarrena.Irtenbidea askoz errezagoa da.Egin zeure buruari galdera hau:Zeintzuk dira nire benetakolagunak? Bere barruakerakusten dizkidatenak. Normaite dut? Bere ahuleziaerakutsi eta onartzen duena.Beraz, “plantitxura” e-berbabikainaren aurrean, nik“maitahule” apalagoaproposatu nahi dut.

EVA PEREZ DE ALBENIZ

Aurreko barixakuan egin zen “Euskara etafeminismoa” izeneko bosgarren berbaldiaudaletxeko patioan, horretan adituak direnIdurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin. Esan zi-tuztenen artean gauza bat baino gehiago da az-pimarratzeko modukoa. Besteak beste, “eus-kararen normalizazioa eta genero berdintasunaantzekotasun asko dituzten bi prozesu pertso-nal, sozial eta politiko” direla adierazi zuten:

“Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioandaude. Bien aurkako menperakuntza moduakberberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurreegiteko diskurtso eta praktikak partekatzeaonuragarri izan daiteke”. AKEBAIren HamaikaBerbaldi egitasmoaren barruan antolatu da api-rileko solasaldia, Arrate Kultur Elkartearekin,Nalua Eibarko Talde feministarekin eta Hanka-motxak bertso eskolarekin elkarlanean.

Jaixak Herrixak Herrixandakok aurtengo San Juanjaietako Gazte Eguneko kamiseta aukeratzeko leihake-ta ipini du martxan. Parte hartzeko baldintzak oso sin-pleak dira: kamisetarako diseinuaren baitan "Jai euskal-dun, parekide eta partehartzaileak" eta "Jaixak HerrixakHerrixandako" esaldiak egon beharko dira idatzita eta la-nak e-postaz bidali beharko dira, [email protected] helbidera. Bidaltzeko azken egunamaiatzaren 17a izango da. Jasotzen dituzten proposa-menen artean sari bi banatuko dituzte: irabazlearentzatHirurok tabernan bi lagunentzat afaria eta jaietan egingoden herri-bazkarirako bi txartel eta bigarren geratzen dendiseinuarentzat, berriz, herri-bazkarirako bi txartel. Ani-matu eta parte hartu!

Euskera eta feminismoa izan ziren apirileko berbaldiaren ardatza

Iazko etenaldia eta gero, aurten gureanizango da berriz ere Plazatik Gaztetxera ber-tso txapelketa, bere 16. edizioan. Finalaurrekosaioa datorren asteko barixakuan, apirilaren27an egingo da Eibarko Gaztetxean eta afari-rako txartelak Beleko eta Buenos Aires taber-netan ipiniko dituzte salgai, 6 eurotan.

Plazatik Gaztetxerabertso-txapelketaEibarrera bueltan

...eta kitto!agenda2018-IV-20

27

Erresistenteekin batELGETANAsteburu osoan gogoratukodituzte Elgetan Intxortakoerresistenteak, 81 urte etagero. Gaur 19:00ean “Komikizkomiki, lubakiz lubaki” komiki-kontakizuna egingo duteElgetako udaletxean. Bihareguerdian, berriz, haurrekegindako marrazkiekin muralaosatuko dute Mendizaleenplazan; 18:30ean bisita gidatuaegingo dute eta, ondoren,Sakatu Elektrotxarangak kaleakgirotuko ditu. Eta domekan,11:30ean frontean hildakoeiomenaldia egingo zaieIntxortako Atean. Ondoren,Elgetara martxa egingo da eta12:45ean “Elgetarengainbehera” antzezlana egingodute Elgetako kaleetan.

hildakoak- Agustin Garitaonandia Ramos. 59 urte. 2018-IV-12.- Manuel Hernandez Baranda. 85 urte. 2018-IV-15.- Emilio Esteban Del Rio. 59 urte. 2018-IV-15.- Jesusa Gorrotxategi Lizarralde. 100 urte. 2018-IV-16.- Nieves Urionabarrenetxea Jaio. 72 urte. 2018-IV-16.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

- Lizar Cordoba Alberdi. 2018-IV-2.- Jorge Mora Aberrane. 2018-IV-10.- Aday Etxeberria Padilla. 2018-IV-13.- Safa El Hallabi. 2018-IV-16.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUASOS deiak.................................112

Pegora ......................................010

Udaletxea ..................943 70 84 00

Portalea .....................943 70 84 39

Udaltzaingoa.............943 20 15 25

Mankomunitatea.......943 70 07 99

Debegesa ..................943 82 01 10

KIUB ..........................943 20 38 43

Epaitegia ...................943 03 34 00

Iberdrola....................901 20 20 20

Naturgas....................902 12 34 56

DYA Larrialdiak.........943 46 46 22

Gurutze Gorria..........943 22 22 22

Mendaro osp.............943 03 28 00

Anbulategia...............943 03 25 00

Torrekua ....................943 03 26 50

Errepideak.................902 11 20 88

Ertzaintza ..................943 53 17 00

Eusko Tren................902 54 32 10

Lurraldebus ..............900 30 03 40

Pesa...........................900 12 14 00

Taxiak ........................943 20 30 71

...................................943 20 13 25

Alkohol.Anon............629 14 18 74

Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriak

Erdiko Aroko Azoka etakontzertua ERMUANGaurtik hasita eta domekararte, Erdi aroko azoka egingoda Ermuko Orbe kardenalarenplazan, goiz eta arratsaldez,Gaztela-Leoneko KulturZentruak antolatuta.Bestalde, Diego Cantero“Funambulista”k kontzertuaeskainiko du apirilaren 27anErmuko Antzokian, 22:15ean.Kantautore legez hasi eta gerotalde sendo eta egonkorraosatu zuen, eta beresortzailearen ezaugarri bereziaduen pop-talde baten arimabihurtu da. Sarrerak 12 eurobalio du.

Barixakua 20EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Zapatua 21EGUNEZ Zulueta (San Agustin, 5)

Domeka 22EGUNEZ Mandiola (San Agustin, 3)

Astelehena 23EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

Martitzena 24EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Eguaztena 25EGUNEZ Elortza (J. Gisasola, 18)

Eguena 26EGUNEZ Lekunberri (Isasi, 31)

Barixakua 27EGUNEZ Castaño (J. Etxeberria, 7)

farmaziak

GAUEZ BETI -2018AN- Lafuente (Sostoatarren, 10)

Eguaztena 25IPUIN MUSIKATUAK19:00. “Amodiozko ipuinak:helduentzako ipuinmusikatuak”, LiburuarenNazioarteko Egunagogoratzeko. “Eskeletoak”.Maite Arrese (ipuinak), MauZiemkiewicz (biolina). JuanSan Martin Liburutegian.

GARAGARDO DASTAKETA19:00. Illunabarrianprogramaren barruan.…eta kitto! EuskaraElkartean.

EIBARKO KANTUZALEAK19:00. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokaletan

DANBORRADA19:00. San Juan jaietanumeen danborradan partehartuko dutenentzatentsegua.20:00. Helduendanborradarako entsegua.Bittor Sarasketa kaleanudalak duen lokalean(Beistegi eraikinean).

...eta kitto!agenda2018-IV-20

28

MUSIKALA18:00. “Isaskara” MogelIsasi BHI-ko ikasleenikuskizuna. 8 euro (6 euroColiseoaren Lagunatxartelarekin). Coliseoan.

MUSIKA18:30. Musika Auzoz Auzo:DJ Arima Cool-en eskutik.Torrekuan.

KIROLAREKIN BAT18:30. Markel Alberdirenibilbidea.19:00. Amaiur Mayorenibilbidea Euskal Selekzioan.Oparien zozketa. El Corteinglesean (2. solairuan).

GURE ESKU DAGO19:00/20:30. Ekainaren10ean egingo dengiza katerako izen-ematea.Klub Deportiboan.

Barixakua 20

Apirilaren 20ra arte:– J.A. BONOREN OMENEZKO ARGAZKIAK (Untzagako jubilatu etxea)

– LA SALLEKO IKASLEEN LANAK (Untzagako jubilatu etxea)

Apirilaren 29ra arte:– EIBARKO ARTISTEN ELKARTEAREN LANAK (Portalea)

– “EGUNGO ISLAK” IGNACIO ZULOAGAKO IKASLEEN LANAK (Portalea)

Apirilaren 30era arte:– ISABEL CASELLASEN ARGAZKIAK (El Ambigú)

– JAIONE GARCIAREN ARGAZKIAK (Portalea jatetxea)

– GRACIA DE LA HOZEN ARGAZKIAK (Depor taberna)Erak

uske

tak

Eguena 26IKASTEN10:00. “No te consumas”hitzaldia, Julen eta MaiderSantamaria neba-arrebaeta Donostiko Virtussmenpekotasun zentrukoterapeuten eskutik.Armeria Eskolan.

KALEETAN KANTUZ17:00. Dantza(beheko maila).18:00. Dantza(maila altua).19:30. Abesbatzarenentsegua. San Andreselizako lokaletan.

GURE ESKU DAGO19:00/20:30. Ekainaren10ean egingo dengiza katerako izen-ematea.Klub Deportiboan.

Zapatua 21TATUAJEAK10:00/20:00. “Los tatuajesmarcan la diferencia”jardunaldia. Astelenafrontoian.

LEGION 50118:00. Zatoz “Legion 501”taldeko soldaduakezagutzera. El CorteInglesean (3. solairuan).

Astelehena 23ZINE-FORUMA18:30. “Gladiatrix, la mujergladiadora”. Antolatzailea:Pagatxa emakume taldea.Sarrera librea. Portalean.

Martitzena 24IKASTEN10:00. “Espainia,estatu plurinazionala,erosotasunaren dialektikaeta bereizpenaren artean”hitzaldia, Asier BlasMendoza, EHUn ZientziaPolitikoak eta Administrazioandoktorearen eskutik.Armeria Eskolan.

IKASTEN16:00/19:00. Punto-tailerra.17:00/20:00. Joskintza-tailerra. Portalean.

TAILERRA18:00. Munduko janarientailerra: Senegal. Portalean(sukaldean).

Domeka 22JAIALDIA12:00. …eta kitto! EuskaraElkartearen 25. Urteurrenaospatzeko jaialdia. Sartzekogonbidapena behar da.Coliseo antzokian.

Zorionak, PAULA,bixar 9 urte egingodozuz-eta. Musupotolo bat etxekueneta famelixa guztiarenpartez.

Zorionak, MARKEL,bixar 8 urte betekodozuz-eta. Ondoospatu eguna. Patxomordua famelixa etaTelmoren partez.

Zorionak, AITORGonzalez Valenzuela, hillaren 14an 9 urtebete zenduazelako.Musu bat aitxitxa etaamamaren partez.

Zorionak, LUKEN, atzo6 urte egin zenduazen-eta! Musu haundi batfamelixa guztiarenpartez! Muuuaa!

Zorionak, OIHENART,etxeko “manitas”!,haraiñegun 7 urte eginzenduazen-eta. Patxobat aitatxo, amatxoeta Aioraren partez.

Zorionak, NAIA,printzesa, bixar 6 urtebeteko dozuz-eta. Aitta,ama eta, batez be,Iratiren partez. Patxohaundi bat!

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

Zorionak, ANDONEAgote Gorostizaga,hillaren 14an 11 urtebete zenduazen-eta. Musu haundi batetxekuen partez.

”Lady Bird”Zuzendaria: Greta Gewig

”Cariño, yo soy tú”Zuzendaria: Bruno Chiche

”Campeones”Zuzendaria: Javier Fesser

(2 ARETOAN)21ean: 17:00, 19:45, 22:3022an: 17:00, 20:0023an: 20:30

(1 ARETOAN)21ean: 19:45, 22:3022an: 20:0023an: 20:30

(ANTZOKIAN)21ean: 17:00(1), 19:45, 22:3022an: 17:00(1 Aretoa), 20:0023an: 20:30

zineaColiseoan

”Rabbit School”Zuzendaria: Ufe von Münchow

(ANTZOKIAN)21ean: 17:0022an: 17:00

Zorionak,URKO,hillaren 26xan 4 urtebeteko dozuzelako.Musu asko eta besarkada haundixaAnerren partez.

Zorionak, NAIAMondragon Urizar,hillaren 14an 7 urteegin zenduazelako.Musu bat etxekuenpartez.

Zorionak, MARKEL, zapatuan 6 urte egingodozuzelako. Osaba-izeko eta lehengusu-lehengusiñen partez.

Zorionak, ADRIANGarcia, domekan13 urte beteko dozuz-eta. Besarkada haundibat famelixa guztiarenpartez.

Zorionak, MARKEL Lasuen, bixar 6 urte beteko dozuz-eta, txapeldun! Patxo potolua aitatxo, amatxo eta, batez be, ANNEren partez. Asko maitte zaittugu.

Zorionak, OSKAR (gaur) eta NAHIA

(etzi 9 urte), zeuen urtebetetzian. Ondo-ondo ospatu! Musu haundi bana.

Zorionak, AMA!,astelehenian urtiakegingo dozuz-eta.Patxo haundi bat,Gurutzeren partez.

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

iraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Astelehenetik ostiralera. Interna. Erre-ferentziak. Tel. 631-316890.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Tel. 633-545148.– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta garbiketak egiteko. Tel. 686-077316.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 675-991664.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 606-823897.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko, garbiketak egiteko eta baserria zain-tzeko. Tel. 631-062076.– Neska eskaintzen da umeak edo nagu-siak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel.631-617281.– Emakumea eskaintzen da lan egiteko,goizez 08:00etatik 11:00etara eta arratsal-dez 15:00etatik aurrera. Baita asteburue-tan ere. Tel. 722-799308.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko. Erreferentziak. Tel. 602-139807.– Emakumea eskaintzen da umeak edonagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egite-ko. Tel. 688-413892.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.Ordutegi malgua. Tel. 688-430380.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna. Esperientzia. Tel. 612-540997.– Neska euskalduna eskaintzen da nagu-siak zaintzeko. Esperientzia. Klinika-lagun-tzaile tituluarekin. Tel. 632-404101.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Interna. Tel. 600-099460.– Mutila eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko. Esperientzia eta erreferen-tziak. Tel. 610-067042.– Gizona eskaintzen da edozein lan egite-ko. Tel. 632-644435.– Neska eskaintzen da garbiketak egitekoeta nagusiak zaintzeko. Orduka. Esperien-tzia. Tel. 626-407923.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 642-659802.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Orduka.Tel. 632-576611.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Interna edo asteburuetan. Esperien-tzia. Tel. 631-406177.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 617-914989.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko, etxeak garbitzeko eta baserrian jar-duteko. Tel. 688-735551.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 638-338816.– Emakumea eskaintzen da gauez edoasteburuetan nagusiak zaintzeko. Tel. 652-587259.– Emakumea eskaintzen da etxeko lanakedo garbiketak egiteko eta umeak edonagusiak zaintzeko. Tel. 667-301325.– Gizonezkoa eskaintzen da nagusiakzaintzeko. Esperientzia. Tel. 642-827097.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Esperientzia. Tel. 632-235118.– Gizonezkoa eskaintzen da nagusiakzaintzeko. Esperientzia. Tel. 632-482526.

4. Lana

– Emakumea eskaintzen da etxeko lanakegiteko eta nagusiak edo umeak zaintze-ko. Tel. 612-518050.– Neska eskaintzen da pisuak, bulegoakedo pegorak garbitzeko eta nagusiak edoumeak zaintzeko arratsaldez. Tel. 620-757528. Arrate.– Neska eskaintzen da edozein lan egite-ko. Ordutegi malgua. Tel. 650-152866.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 631-130513.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanak egiteko. Esperien-tzia. Tel. 632-786952.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Erre-ferentziak. Tel. 612-571098.– Emakumea eskaintzen da pisuak, taber-nak edo soziedadeak garbitzeko eta ume-ak zaintzeko. Tel. 675-965130.– Neska eskaintzen da txakurrak pasiatze-ko. Tel. 605-598999.– Gizona eskaintzen da sukaldari-lagun-tzaile moduan, eraiikuntzan jarduteko etanagusiak zaintzeko. Tel. 643-272992.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko, altzariak muntatzeko etabar. Tel. 643-272996.– Emakumea eskaintzen da asteburuetannagusiak zaintzeko. Tel. 622-677230.– Emakumea eskaintzen da nagusiakgauez zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 602-837079.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko arratsaldez.Esperientzia eta erreferentziak. Tel. 646-821678.

4.1. Lan bila

1. Etxebizitza– Sukaldaria behar da Eibarko negozioberri batean janaria etxera eramateko.Esperientziarekin. Tel. 657-773205.– Kamarera behar da jatetxe batean aste-buru eta jaiegunetarako. Esperientziarekin.Bidali curriculuma: [email protected]

4.2. Langile bila

5. Irakaskuntza3. Lokalak

– Euskarazko klaseak ematen ditut. Azter-ketetarako prestaketa (EGA, IVAP, ...) etaumeentzako eskolarako errefortzua. Tel.620-608065.– Batxilergo 2. Mailako ikasleak ingelesez-ko irakaslea behar du. Tel. 625-019711. – DBH, Batxilergo eta UnibertsitatekoMatematikak, Fisika, Kimika, etab.-eko kla-seak ematen dira. Banakako klase egoki-tuak edo 2-3 ikasleko taldekoak. Goizezikasteko aukera. Tel. 677-592509. Alberto.

5.2. Eskaintzak– Garaje itxia edo trasterodun garajemarraduna hartuko nuke alokairuan Ipu-ruan edo Legarre inguruan. Tel. 646-369330.– Pabilioi industriala alokagai ElgoibarkoOlaso poligonoan, solairuartean. 200+70m2. Instalazioarekin. Tel. 649-258913.– Garaje itxia alokatzen dut Untzaga ingu-ruan. Tel. 652-775746.– Lokala alokatzen da Eibarko erdigunean.100 m2. Akademia edo kontsultarako ego-kia. Tel. 606-065518.

3.2. Errentan

– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren.Tel. 652-532589.– Pisua hartuko nuke alokairuan. Tel. 671-972733.

1.2. Errentan

PSP gomendagarria Penintsulan eta Balearretan TUCSON 1.6 GDI 96,4 kW/131CV 4X2 BLUED ESSENCE (17.900€), SANTA FE 2.0 CRDI 150 CV (110,4kW) 4X2 ESSENCE 7 jarleku (26.715€) eta KONA 1.0 TGDI 120CV (88,3kW) 4X2 ESSENCE (13.990€) autoentzat. BEZ, garraioa, matrikulazio-zerga, sustapeneko deskontua,kontzesionarioaren ekarpena eta mantenimendu-eskaintza barne. Hyundai-ra Aldatu Plana aplikatu daiteke erabilitako auto baten truke, 6 hilabeterekin, Hyundai berri bat erosten duen bezeroaren titulartasunpean. Eskaintza hau aplikagarria da Cinking Solución Flexible produktuarekin finantzatzen duten bezero

partikularrentzat, Banco Cetelem S.A.U.-ren bitartez, 13.000€ gutxienez, 36 hilabeteko gutxieneko epean eta 36 hilabeteko gutxieneko egonaldiarekin TUCSON-en kasuan, 16.000€ gutxienez, 36 hilabeteko gutxieneko epean eta 36 hilabeteko gutxieneko egonaldiarekin SANTA FE-ren kasuan, eta 12.000€ gutxienez, 36 hilabeteko gutxieneko epean eta 36 hilabetekogutxieneko egonaldiarekin KONA-ren kasuan. Finantziazioa finantza-erakundeak aztertu eta onartu beharko du. Eskaintza 2018/06/30era arte da baliozkoa. Ikusten diren modeloak: TUCSON Style, SANTA FE Style eta KONA Style. Mantenimendua ibilgailuaren finantziazioari lotua. * Hyundai Motor España S.L.U-k bere bezeroei eskaintzen dien km mugarik gabeko5 urteko berme komertziala Hyundai-ren sare ofizialak saldutako Hyundai ibilgailuei soilik aplikatuko zaie, zerbitzu-pasaportearen baldintzen arabera. Kontsultatu itzazu eskaintza, mantenimendu eta bermearen baldintzak Hyundai kontzesionarioen sarean edo www.hyundai.es web-orrian.

Hyundai SUV Gama.

Zuk aukeratutakoa.

Dagoeneko zure mugak gainditu, handia den zerbaitekin bat egin eta intentsitatez bizi zaitezke. Eta, horrez gain, zelan egin nahi duzun aukeratudezakezu Hyundairen SUV Gamak eskaintzen dizkizun aukeren artean. Puntakoena aukeratzekotan, KONA Berria aukeratuko duzu. Estiloak,konektibitateak eta abangoardiako diseinuak inspiratuko zaitue edonora joanda ere. TUCSON Hyundairekin jokabide, diseinu eta prestazioenartean konbinaketa biribila erakusten duen modeloaren arrakastarekin gozatuko duzu. Eta, azkenik, handiena, SANTA FE Hyundai: sofistikazioa,espazioa eta luxua azken detaileraino. Zuk aukeratutakoa da.

HYUNDAI KONTZESIONARIO OFIZIAL BERRIA GIPUZKOARAKO

w w w. o a r s o c a r . c o mOIARTZUNLintzirin Poligonoa, 1

943 49 48 30

BEASAINErrepide Nazionala, 1

943 80 40 54

IRUNJuan Thalamas, 43

943 63 97 69

ELGOIBAR Olaso Polig., 17 943 74 14 80

TUCSON Hyundai Gama: CO2 emisioak (gr/km): 119-175. Kontsumo mistoa (l/100km): 4,6 - 7,5. SANTA FE Hyundai Gama: CO2 emisioak (gr/km): 149-174. Kontsumo mistoa (l/100km): 5,7 - 6,6. KONA Hyundai Gama: CO2 emisioak (gr/km): 117-153. Kontsumo mistoa (l/100km): 5,2 - 6,7.

TUCSON 17.900€tik aurrera SANTA FE 26.715€tik aurrera KONA 13.990€tik aurrera

APIRILAK 26, arratsaldez 17:00-19:00

Apirilaren 30etik

Maiatzaren 11ra