Estrategia menperatzaileak

1
1 Bi estrategia menperatzaile egungo egoeran Elkarrizketa prozesua bortxatzeko ETAren indarkeria-estrategia eta gobernuak bultzatutako alde-bakarkeriak egungo egoera politikoa menperatzen dute eta konponbidea aurkitzeko alternatiba edo bide bakar bezala aurkezten dira. Ez bata ez eta bestea ez dira parekagarriak, baina halabehar berera eramaten gaitu: indarkeriaren amaiera desordenatua: - ETAren estrategiak soilik sufrimendua eta giza eskubideen urraketak sortzen ditu. Atentatu berri bakoitzak bake prozesua berrabiarazteko aukerari ateak geroz eta gehiago ixten dizkio. Denboran mantenduz gero, bukaera adostua gero eta urrutiago eramanaraziko du. Aukera honek zuzenean du eragina euskal gizartean, ez baitu aukerarik izango hainbeste urtetako indarkeria, sufrimendu eta liskarrak atzean utzi direla esateko momentua ezagutzeko. - Gobernuaren estrategiak ere, ETAren ahultzean eraginkorra izan daitekeen arren, amaiera adostu baten aukerari uko egitea dakar, ez baita aurreikusteko modukoa ETAk bere porrota onartzea baldintza horietan. Are gehiago, mota honetako konponbide batek gizartearen zati garrantzitsu bat kanpoan uztea dakar, eta beraz, ezta estrategia honek ere ez dauka aukera politiko guztiak sartzen diren bazterkeriarik gabeko elkarbizitza lortzeko gaitasunik.

description

Estrategia menperatzaileak

Transcript of Estrategia menperatzaileak

Page 1: Estrategia menperatzaileak

1

Bi estrategia menperatzaile egungo egoeran

Elkarrizketa prozesua bortxatzeko ETAren indarkeria-estrategia eta gobernuak bultzatutako alde-bakarkeriak egungo egoera politikoa menperatzen dute eta konponbidea aurkitzeko alternatiba edo bide bakar bezala aurkezten dira. Ez bata ez eta bestea ez dira parekagarriak, baina halabehar berera eramaten gaitu: indarkeriaren amaiera desordenatua: - ETAren estrategiak soilik sufrimendua eta giza eskubideen urraketak sortzen ditu.

Atentatu berri bakoitzak bake prozesua berrabiarazteko aukerari ateak geroz eta gehiago ixten dizkio. Denboran mantenduz gero, bukaera adostua gero eta urrutiago eramanaraziko du. Aukera honek zuzenean du eragina euskal gizartean, ez baitu aukerarik izango hainbeste urtetako indarkeria, sufrimendu eta liskarrak atzean utzi direla esateko momentua ezagutzeko.

- Gobernuaren estrategiak ere, ETAren ahultzean eraginkorra izan daitekeen arren,

amaiera adostu baten aukerari uko egitea dakar, ez baita aurreikusteko modukoa ETAk bere porrota onartzea baldintza horietan. Are gehiago, mota honetako konponbide batek gizartearen zati garrantzitsu bat kanpoan uztea dakar, eta beraz, ezta estrategia honek ere ez dauka aukera politiko guztiak sartzen diren bazterkeriarik gabeko elkarbizitza lortzeko gaitasunik.