ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta...

57

Transcript of ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta...

Page 1: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 2: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

ESTIRENOAREN ERAGINPEAN EGOTEA, BEIRA-ZUNTZEZ

INDARTUTAKO POLIESTERRA FABRIKATZEAN

Laneko Segurtasun etaOsasunerako Euskal Erakundea

OSALAN

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTESEGURANTZA SAILA

Erakunde Autonomiaduna

Page 3: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

EGILEAK:

Mª Jesús Arenaza AmézagaLuis Miguel Bengoechea EliceguiJuan Antonio de la Cuesta GoicoecheaJavier Moreno SaracíbarJosé Antonio Vázquez Grueiro

LAGUNTZAILEAK:

Luis Fernando Abarrategui GonzálezAntonio Alonso GarcíaPedro Brey ZalbideaJuantxo Carmona EtxezarretaJuan Félix Eguiluz OrtizBegoña Elola OyarzabalConcepción Higón GarcíaJuan José Rodríguez BidaurrazagaJosé Mª Rodríguez Vivanco

ESKER ONAK:

Eskerrak eman nahi dizkiegu beira-zuntzez indartutako poliesterrarekin lan egin duten Euskadiko enpresaguztiei, azterlan hau egiteko eman diguten laguntzagatik.

Argitaraldia: Lehen argitaraldia 2003 Martxoa

Ale kopurua: Mila ale

© OSALAN. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Fotoconposizioa: Graficas Lizarra S.L.

Inprimatzailea: Graficas Lizarra S.L.Tafallarako bidea km.1 - Villatuerta (Nafarroa)

ISBN: 84-95859-07-6

L.G.: NA-3277-2002

Page 4: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

5

AURKEZPENA

OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen jarduerak, lanak, prozesuak, e. a.aztertzea eta enplegu emaileei nahiz enplegatuei, eta laneko arriskuen prebentzioan dihardutenpertsonei arrisku horiei buruzko informazioa ematea.

Eginkizun horien barruan dago, hain zuzen ere, liburu honen argitalpena. Liburuan, estire-no lurrunen eraginpean egoteari buruzko azterlanaren emaitza jaso dugu, Euskadin, 1999tik2002ra bitartean, beira zutzen indartutako poliestarra fabrikatzen duten enpresetan burutua.

Argitalpen hau enpresarien, langileen eta prebentzio teknikarien lagungarri izatea esperodugu, Euskadin bertan edo Euskaditik kanpo kokaturik dauden enpresa horietako lan baldintzakhobetu ahal izateko.

Barakaldon, 2003ko martxoaren 10an

Iñaki Galdós Ibáñez de OpakuaOSALANeko ZUZENDARI NAGUSIA

Page 5: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 6: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Págs.

1. EZAUGARRIAK............................................................................................................................. 9

1.1. EZAUGARRI FISIKOAK ......................................................................................................... 91.2. EZAUGARRI KIMIKOAK ........................................................................................................ 10

2. ERABILERA INDUSTRIALA......................................................................................................... 11

2.1. POLIESTIRENOAK................................................................................................................ 11

3. POLIESTER INDARTUAREN FABRIKAZIOA .............................................................................. 13

3.1. LEHENGAIAK ........................................................................................................................ 13

3.1.1. Gel-Coatak ................................................................................................................... 133.1.2. Erretxina ....................................................................................................................... 143.1.3. Azeleragarriak .............................................................................................................. 143.1.4. Katalizatzailea .............................................................................................................. 143.1.5. Errefortzu-materialak .................................................................................................... 143.1.6. Kargak .......................................................................................................................... 143.1.7. Disolbatzaileak ............................................................................................................. 14

3.2. UKIPEN EDO ESTRATIFIKAZIO BIDEZKO MOLDEAKETA ................................................. 15

3.2.1. Lanpostuen ezaugarriak............................................................................................... 153.2.2. Fabrikazio-prozesuaren eskema .................................................................................. 16

4. EAE-N ESTIRENOAREN ERAGINPEAN DAUDENAK ................................................................ 17

5. ESPOSIZIOAREN EBALUAZIOA ................................................................................................. 19

5.1. INGURUNE-ESPOSIZIOAREN EBALUAZIOA ...................................................................... 19

5.1.1. Inguruneko muga-balioak ............................................................................................. 19

5.2. KONTROL BIOLOGIKOA....................................................................................................... 19

5.2.1. Muga-balio biologikoak................................................................................................. 19

6. LAGIN-HARTZEA.......................................................................................................................... 21

6.1. LAGINAK HARTZEKO METODOAREN OINARRIA .............................................................. 216.2. TRESNAK ETA MATERIALA.................................................................................................. 21

7. METODO ANALITIKOAK .............................................................................................................. 23

7.1. AIREKO ESTIRENOA ZEHAZTEA ........................................................................................ 237.2. GERNUKO AZIDO FENILGLIOXILIKOA ETA MANDELIKOA ZEHAZTEA............................ 247.3. GERNUKO KREATININA ZEHAZTEA ................................................................................... 24

8. ESTIRENOAREN TOXIKOLOGIA ................................................................................................. 25

8.1. SARBIDEAK........................................................................................................................... 258.2. ORGANISMOAN NOLA BANATU ETA NOLA GORDETZEN DEN....................................... 25

7

A U R K I B I D E A

Page 7: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

8.3. ZURGATUTAKO ESTIRENOA ELIMINATZEKO BIDEAK ETA HORREN METABOLISMOAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK ........................................................... 25

8.4. ESTIRENOAK OSASUNEAN IZAN DITZAKEEN ONDORIOAK........................................... 26

8.4.1. Toxikapen akutua.......................................................................................................... 268.4.2. Toxikapen kronikoa....................................................................................................... 27

9. LANGILEEN PREBENTZIO-KONTROL MEDIKOA ..................................................................... 29

9.1. LANERA EGOKITZEKO AZTERKETA................................................................................... 299.2. ALDIZKAKO AZTERKETA ESPEZIFIKOA............................................................................. 299.3. LANGILEAK ESKATUTAKO AZTERKETAK........................................................................... 29

10.EMAITZAK ................................................................................................................................... 33

10.1.INGURUNE-KONTROLA....................................................................................................... 3310.2.KONTROL BIOLOGIKOA ...................................................................................................... 33

11.ONDORIOAK................................................................................................................................ 35

12.HIGIENE INDUSTRIALEKO GOMENDIOA ................................................................................. 39

12.1.AIREZTAPEN-SISTEMAK ..................................................................................................... 3912.1.1.Tokiko zurgatze bidezko aireztapena.......................................................................... 3912.1.2.Diluzio bidezko aireztapena ........................................................................................ 4012.1.3.Aireztapena toki mugatuetan ...................................................................................... 40

12.2.LANAREN ANTOLAKETA ..................................................................................................... 4112.3.LANGILEAREN BABESGARRIAK ........................................................................................ 41

13.EZAR DAITEZKEEN LEGEAK .................................................................................................... 43

14.ERANSKINA ................................................................................................................................ 45

15.BIBLIOGRAFIA............................................................................................................................ 55

8

Page 8: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

1.1. EZAUGARRI FISIKOAK

1.1.1. Ezaugarri fisikoak

Estirenoa kolorerik gabeko likido oliotsua da, eta usain aromatikoa du. 145 ºC-tan irakiten du, etabere lurrun-dentsitate erlatiboa 3,6koa da.

Estirenoak beste hainbat izendapen hartzen ditu: estireno-monomeroa, binilo-bentzenoa, zina-menoa, zinnamola, estirolenoa, estirola, feniletilenoa, feniletenoa, etinilbentzenoa.

C6H5 – CH = CH2 formula molekularreko bentzenoaren deribatu binilikoa da.

Uretan disolbaezina da, eta alkoholean, eterrean edo azetonan disolbagarria.

Estirenoa likido sukoia da, eta bere lurrunek nahasketa lehergarriak eragin ditzakete airean. Beresukoitasun-puntua 31 ºC-koa da kopela itxian, eta 34 ºC-koa kopela irekian. Bere lehergarritasunekoazpiko muga %1,1ekoa da aire bolumenean 29,3 ºC-tan, eta goikoa %6,1ekoa 65,2 ºC-tan.

9

Irakite-puntua 145 °C

Fusio-puntua -30.6 °C

Dentsitate erlatiboa (ura = 1): 0.9

Disolbagarritasuna uretan g/100 ml 25º C-tan: 0.03

Lurrun-presioa (Pa):

10 ºC-tan: 312

20 ºC-tan: 600

30 ºC-tan: 1095

40 ºC-tan: 1906

Lurrun-dentsitate erlatiboa (airea = 1): 3.6

Lurruna/airea nahasketaren dentsitate erlatiboa, 20 ºC-tan (airea = 1): 1.02

Sukoitasun-puntua kopela itxian: 31°C

Sukoitasun-puntua kopela irekian: 34°C

Autoignizio-tenperatura: 490°C

Lehergarritasun-mugak, % aire-bolumenean: 1,1-6.1

1 taula. Zenbait ezaugarri fisikoren laburpena

1. EZAUGARRIAK

Page 9: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

1.1.2. Ezaugarri kimikoak

Estirenoak ez du metaletan korrosiorik eragiten, kobrean eta bere aleazioetan izan ezik; azkenhoriekin erreakzionatu eta kolorea hartzen du. Estirenoaren oxidazioaren eraginez, aldehidoak eta pero-xidoak sortzen dira, eta horiek polimerizazio-katalizatzaile gisa jardun dezakete.

Produktu oxidatzaile guztiek modu bortitzean erreakzionatzen dute estirenoaren aurrean. Azidosulfuriko kontzentratuak eraso egiten dio, azido xilensulfonikoak osatuz. Estirenoak zenbait kautxu edogai plastiko disolbarazten ditu.

Ahalmen erreaktibo handiko konposatua da, eta ohiko tenperaturan erraz polimerizatzen da,poliestirenoa osatuz. Polimerizazio hori indartsuagoa da argiaren, beroaren edo produktu kimiko ba-tzuen eraginpean, eta kasu horretan leherketa ere eragin dezake. Polimerizatzeko joera hori arintzeko,estirenoa egonkortu egiten da hari inhibitzaile bat erantsiz, normalean 4-terbutilkatekol 10 eta 15 ppmbitarteko kontzentrazioan. Inhibizio hori ez da gertatzen oxigenorik ez dagoenean, eta azkar jaisten datenperatura 25 ºC-tik gora igotzen denean.

Egun industria petrokimikoak ekoizten dituen monomero nagusietarikoa da. Gainera, izena ema-ten dio bentzeno-monomero asegabeen artean produkturik xumeen eta garrantzitsuena denari. Unehonetan kontsumitzen den bentzenoaren laurdena baino gehiago estirenoa fabrikatzeko erabiltzen da.

Estirenoak hainbat industriatan erabil daitezkeen deribatu kimiko askoren sintesian esku hartzendu. Plastikoaren teknologian erabili ohi diren metodoen bidez, estirenoa polimerizatzen da, polimero- etakopolimero-kopuru izugarria sortzeko. Hauexek dira horien artean garrantzitsuenak: poliestirenoa, era-gin handiko poliestirenoa, poliestireno hedatua, estireno akrilonitriloa (SAN), akrilonitrilo butadieno esti-renoa (ABS), poliester-erretxina, latexa eta kautxu sintetikoa. Horiek guztiak jarraian aztertuko ditugu.

10

Ezaugarriak

Page 10: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Egun estirenoa izugarri erabiltzen da, eta honako banaketa hau egin dezakegu orientagarri gisa:%10 kautxu sintetikoaren industrian erabiltzen da, eta gainerako %90 plastikoen eta erretxinen indus-trietan. Estirenoz egiten diren materialak (poliestirenoak, kopolimeroak, elastomeroak, erretxinak etapoliesterrak) plastikoen kontsumo osoaren %20 dira.

Poliestirenoa eta estirenoaren kopolimeroak bereziki masan edo emultsioan egiten dira, eta poli-meroak bezala (injekzioz, ehotzez, estrusioz, hari eroan ebakiz egiten da), 150 eta 300 ºC arteko ten-peraturetan. Azter ditzagun banan-banan:

2.1. POLIESTIRENOAK

Polimero-mota honetan estirenoaren %70 baino gehiago erabiltzen da.

Kristalezko Poliestirenoa: Termoplastiko hau erabiltzen da bazar-gaiak, baxerak, kaseteak,eskola-produktuak, jostailuak eta, oro har, ontziak egiteko.

Inpaktu-poliestirenoa: Honako gai hauek egiteko erabiltzen da: izozgailuak, hozkailuak, aire-egokigailuak, telebistak, entzunezkoak, zapatak, jostailuak, esnekietarako ontziak, kanpin-gaiak, etab.

Poliestireno hedatua: Eraikin zibilak eta kamara frigorifikoak isolatzeko erabiltzen da, baita on-tziak, bilgarriak, kanpin-izozgailuak eta kantinplorak egiteko ere.

Akrilonitrilo Butadieno Estirenoa (ABS): Auto-barnealdeak, etxeko elektrotresnen karkasak etahozkailu-barnealdeak egiteko erabiltzen da.

Estireno Akrilonitriloa (SAN): Etxeko elektrotresnak eta kosmetika-gaiak egiteko erabiltzen da,beste batzuen artean.

Poliester-erretxina: beira-zuntzez indartutako plastikoa egiteko oinarria da. Plastiko mota horre-kin txalupak, tankeak, tutuak, igerilekuak, karrozeriak, maletak eta altzariak egiten dira.

11

1. argazkia. Lehengaiak biltegiratzea

2. ERABILERA INDUSTRIALA

Page 11: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Latexa: emultsioak, pinturak, itsasgarriak, alfonbrak eta paper-estaldurak egiteko erabiltzen da.

Estireno-Butadienozko Latexa (SBL).

Agerkari honek xede duen erabilera industrialean (poliester-erretxina indartua), eta sailkapen gisabakarrik, honako jarduera-multzo hauek bereiz ditzakegu, guzti-guztiak aipatzeko asmorik gabe,:

- Txalupak, piraguak eta yateak egin eta konpontzea.

- Igerilekuak, bainerak, etab. egin eta konpontzea.

- Deposituak, igluak eta, oro har, ontziak egitea.

- Tutuak egitea saneamendurako, ur-hornikuntzarako, hondakin industrialetarako, industria kimiko-rako eta abarrerako.

- Auto, tren, autobus eta abarretarako karrozeria-elementuak egitea.

- Karroza-industria eta furgoneta eta kamioi frigorifikoak egokitzea.

- Makineria txikiaren karkasak egin eta konpontzea.

- Poliester indartuzko profilak egitea.

- Lorezaintza-altzariak, banaketa elektrikoko armairuak, argiztapen- eta telefonia-zutoinak etaabar egitea.

- Beste produktu batzuk.

12

Erabilera industriala

Page 12: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Poliester estratifikatuzko piezak egiteko prozesuan material bat termogogorgarri bihurtzen da,erreakzio kimiko exotermikoa eragiten duten osagarri batzuk eransten direlako.

3.1. LEHENGAIAK

3.1.1. Gel-Coatak

Poliesterrezko erretxina hauek (esaterako, binilesterra) konpositeen industriarako moldeak egite-ko erabiltzen dira.

Oinarrizko erretxinak portaera bikaina du beroaren aurrean, baita elongazio handia ere. Horrekguztiak Gel-coatek oso erresistentzia mekaniko eta kimiko ona izatea eragiten du.

Egun azeleratuak eta zenbait koloretan saltzen dira, agerian geldituko den piezaren azken aka-bera osatzen dutelako.

Erretxina horiek erabili baino lehen, Gel-coata eta katalizatzailea (orokorrean, metiletilzetonakomertzialeko peroxidoa %1,5 eta 2,5 bitarteko kontzentrazioan) perfektuki nahastuko dira.

Aplikazioa eskuz egiten da, pistola aerografikodun arrabolaz edo brotxaz, edo Airless makinabaliatuz.

Kasu batean zein bestean, beharrezkoa izan liteke azetona eranstea, %3 eta 5 artean, produk-tuaren biskositatearen eta ahokoaren diametroaren arabera.

13

2. argazkia. Aldi bereko proiekzioa

3. POLIESTER INDARTUAREN FABRIKAZIOA

Page 13: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

3.1.2. Erretxina

Poliester bat monomero batean disolbatzearen ondorioa da. Produktu gehienetan erabiltzen denmonomeroa estirenoa da, metilozko metakrilatoa edo binilozko azetatoa ere erabil daitezkeen arren.

Arintasunari, erresistentzia kimiko edo mekanikoari, suaren aurkako erresistentziari eta abarridagokienez piezan lortu nahi diren ezaugarrien arabera, merkatuan erretxina-aniztasun handia dago.Izan ere, erretxina-mota gehienak poliol baten (esaterako, mono edo dietilenglikola, propilenglikola,etab.) eta zenbait azidoren (esaterako, maleikoa, ftalikoa) arteko kondentsazioaren eraginez sortu dira.

Egun gehien erabiltzen direnak ase gabeko poliesterrezko erretxinak dira, ortoftalikoak, erreakti-botasun handikoak, tixotropikoak eta aurreazeleratuak. Kolore opako urdineko likidoak dira.

Erretxina estandarrean dagoen estireno monomeroa %30 eta 45 artekoa da, baina merkatuansartu berri diren erretxina ekologikoek –gehigarri parafinikoak dituzte– estireno-lurrun gutxiago igortzendituzte. Esaterako, enpresa batek bere bi fabrikaturen estireno-igorpena zehaztu zuen, 1995ean BritishStandard erakundeak agindutako 432D Metodoaren 4. Zatiko B52782 Araua oinarritzat hartuta. Lehenaorto-motako erretxina espezifikoa zen; horren estireno-igorpena 85 gr/m2-koa zen, baina LSE gehiga-rria (ezkoak eta parafinak) erantsi ondoren 34 gr/m2-ra jaitsi zen. Bigarren fabrikatuak, DCPD (diziklo-pentadienoa) oinarridun erretxina espezifikoa, 45 gr/m2 estireno igorri zuen, eta LSE gehigarria eran-tsita 24 gr/m2-ra jaitsi zen. Hala ere, erretxinaren formulazioaren, gel-denboraren eta estireno-igorpenazehazteko baliatutako metodoaren arabera, datu desberdinak ager daitezke, eta horregatik zein metodoerabili den eta erretxinek zein ezaugarri dituzten azaldu behar da; azken buruan, lortuko diren datuakadierazgarriak eta alderagarriak izango badira.

3.1.3. Azeleragarriak

Kobaltozko oktoatoa edo naftenatoa ez ezik, amina tertziarioak dira gehien erabiltzen direnak.

Erretxina eta azeleragarria hasieratik elkarrekin daudenean, erretxina aurreazeleratua dagoelaesaten da.

3.1.4. Katalizatzailea

Polimerizazio-erreakzioa gertatuko bada, behar-beharrezkoa da peroxidoen multzoko kataliza-tzaile batek parte hartzea. Industria mailan %50ean dimetilo-ftalatoan diluituta dagoen metiletilzetona-peroxidoa erabiltzen da gehien. Horrek %9,5 ± %0,2 oxigeno aktibo du, eta gehienez %1,5 ur.

3.1.5. Errefortzu-materialak

Piezek behar duten trinkotasuna har dezaten, errefortzu-materialak erabiltzen dira. Horiek eskuzezar daitezke, zerrenden edo oihal-manten moduan, edo bestela pistola bidez, hari ebakia eta erretxinaproiektatuz. Gehien erabiltzen den materiala beira-zuntza da, lan berezietarako karbono-zuntza etabeste batzuk baliatzen badira ere.

Beira-zuntza toki lehorrean eta jatorrizko bilgarrian bildu behar da. Baldintzarik egokienak: 10 eta35 ºC arteko tenperatura eta %35 eta 85 arteko hezetasun erlatiboa. Produktua 15 ºC azpiko tenpera-turan egon baldin bada, hura erabili baino 24 ordu lehenago tailerrean jartzea komeni da, balizko kon-dentsazioak saiheste aldera.

3.1.6. Kargak

Moldeen edo horma inklinatu edo bertikalen gaineko aplikazioa hobetzeko, erretxinari substantziatixotropikoak aplikatzen zaizkio, esaterako, silize koloidala.

3.1.7. Disolbatzaileak

Gel-Coaten eta erretxinaren biskositatea edo tresneriaren garbiketa egokitzeko dira baliagarri, etaazetona edo etilo-azetatoa dira gehien erabiltzen direnak. Aldiz, metilo-kloruroaren erabilera, disolba-tzaile gisa, nabarmen jaitsi da, ia desagertzeraino.

14

Poliester indartuaren fabrikazioa

Page 14: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

3.2. UKIPEN EDO ESTRATIFIKAZIO BIDEZKO MOLDEAKETA

Teknika zuzen honen bidez, operadoreak erretxinak eta errefortzu-materialak lotu egiten ditu, nahiduen forma emateko.

Hotzean lan egiten da, profilen fabrikazioan izan ezik. Kasu horretan, erretxina-upelean murgiltze-aren ondorioz inpregnaturiko hariak txirikordatu egiten dira, eta ondoren beroan prentsatzen dira.

Hotzean estratifikatzeko, honako eragiketa hauek burutzen dira.

1. Gel-Coata aplikatzen da –oro har, lainoztatuz edo esku-brotxaz– ereduaren gainean.

2. Lehortzea.

3. Erretxina ereduaren gainean aplikatzen da, arrabolez edo lainoztatuz.

4. Beira-zuntzezko zerrenda edo manta ezarri eta erretxinaz inpregnatzen da; bestela, zuntza etaerretxina proiekzioz aplikatzen dira.

5. Ijezketa edo zuntza-erretxina multzoaren gainean arrabola aplikatzea, burbuilarik gabeko azalalortu arte.

6. Lehortzea.

7. Azken hiru eragiketak burutzea, piezari eman nahi zaion lodiera lortu arte.

Gogorduran zehar gertatzen diren erreakzioak exotermikoak dira.

3.2.1. Lanpostuen ezaugarriak

Egin behar diren piezen arabera, enpresek astoak, bidoiak, mahaiak eta abar dituzte, eta haietanjartzen dute moldea aurrez azaldutako prozesua aurrera eramateko. Beraz, langileak mahaiz mahai joanbehar du lehorketa ondoko aplikazioak egiteko. Piezak handiak edo astunak direnean, eskorga mugikorbat jartzen da langilearen eskura, moldearen inguruan ibiltzeko aukera izan dezan. Askotan, eskorgahori luzera-ardatzaren gainean kulunkatzen da, pieza kulunkarazteko.

15

Poliester indartuaren fabrikazioa

3. argazkia. Eskuz aplikatzea

Page 15: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Produkzio-mota batzuetan, espazio handia behar da, ez soilik fabrikazio-sistemarengatik, baitapiezek, behin azken eragiketa amaitu eta desmoldatzea egin baino lehen, erreakzio kimikoak amaitu etalortu nahi den trinkotasuna lortu arte zain egon behar dutelako ere.

Orobat, eta egiten diren produktuen aniztasuna aintzat hartuta, batzuetan langilea estali beharre-ko piezaren aurrean edo barruan jartzen da (esaterako, deposituetan, igluetan, etab.).

Enpresa bakoitzak eremu bat bereizten du arrabolak, brotxak eta abar garbitzeko, baita azetonaedo etilo-azetato bidez biskositatea egokitzeko ere. Eremu horretako bidoiak, latak, inpregnatutako hon-dakinak eta abar irekita daudenez, kutsagarriak igortzen dituzte. Normalean eremuak ez du aireztapenindartuko sistemarik izaten.

Instalazioak diseinatzean normalean ez da kontuan hartzen nabea sektoretan banatzea, ezta, airefreskoa hornitzeko hodien bidez, aireztatzeko eta airea berritzeko sistema egokia instalatzea ere.

3.2.2. Fabrikazio-prozesuaren eskema

Fabrikazio-prozesuak, oro har, eskema honi jarraitzen dio:

1. Moldeak zapi batez garbitzen dira, egon daitekeen hautsa kentzeko.

2. Moldea eskuz ezkotatzen da, desmoldatzea errazteko.

3. Moldea pintatzen da, bai esku-brotxaz bai pistola bidez lainoztatuz, normalean xurgatze indartuazhornitutako kabina bereizian.

4. Eskuzko ijezketa, brotxaz eta zuntz- edo metal-arrabolez. Erretxinaz inpregnatutako beira-zuntzatrinkotu egiten da aire-poltsak edo -burbuilak bota arte. Piezan lortu nahi den lodiera lortzekoadina ijezketa burutuko dira, batetik bestera lehortzen utziz.

5. Azalera handiagoak dituzten piezekin aldibereko proiekzio-sistema erabiltzen da. Horren arabera,aldi berean aplikatzen dira erretxina eta beira-zuntzezko hari ebakia, aire konprimituko pistolabidez.

6. Pieza eta moldea lehortzea, kasu askotan, kabina itxi eta berotuan.

7. Pieza eta moldea desmoldatzen dira, ziri plastikoz, gomazko mailuz, katuz eta abarrez.

8. Piezaren mekanizazioa. Bizarrak ebakitzen dira, tresna pneumatikoz eta diamante-diskoz. Sekziohori gehienetan aparteko eremu batean jartzen da, nolabaiteko zurgatze indartua duela, baina,oro har, gaizki diseinatua egon ohi da. Langileek aurpegi-egokigailua eta lagundutako aireztape-neko iragazkia daramatzate (UNE EN 138 eta UNE EN 269).

16

Poliester indartuaren fabrikazioa

4. argazkia. Eskuz aplikatzea

Page 16: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

17

Estirenoaren eraginpean zenbat langile dauden jakiteko egin den lan honetan, bereziki poliesterindartuzko erretxina-piezak fabrikatzen diharduten enpresak soilik hartu dira aintzat.

Guztira 49 enpresa ikusi eta aztertu dira EAEko hiru lurraldeetan, 1. grafikoan ikus daitekeenmoduan.

Oro har, enpresa txiki eta ertainak dira, eta langile-kopuruaren arabera sailkatu dira, 3. grafikoanikus daitekeenez.

4. EAE-N ESTIRENOAREN ERAGINPEAN DAUDENAK

Enpresa-kopurua, lurraldearen arabera

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

34

4

11

1. grafikoa

Page 17: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

Guztira, 862 langilek jarduten dute enpresa horietan, eta hiru lurraldeetan banatzen dira 2. grafi-koan ikusten den bezala. Horietatik 678 daude estirenoaren eraginpean. Gainerako 184 langileak osogutxitan baino ez dira estirenoaren eraginpean egoten, eta horregatik haiek haren eraginpean egotea-gatik duten arriskua ez da aintzat hartu behr.

0

5

10

15

Enpresa-banaketa, langile-kopuruaren arabera

Enpresa kopurua

2. grafikoa (behean)

<=5 5-10 10-20 20-30 30-40 40-50 50-100 >100

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Langile-kopurua, lurraldearen arabera

594

227

3. grafikoa

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Langile-kopurua

Page 18: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

19

Estirenoaren eraginpean dauden langileen lanpostuen higiene-baldintzak ebaluatzeko, elkarrenartean osagarri diren bi sistema baliatu dira:

5.1. INGURUNE-ESPOSIZIOAREN EBALUAZIOA

Estireno-laginak hartzen dira langileek arnasa hartzen duten eremuetan, eta hortik ateratzen daarnasten ari diren estireno-kontzentrazioak zenbaterainokoak diren. Ondoren, kontzentrazio horiek esti-renoarentzat ezarri diren erreferentzia-balioen aldean jartzen dira, langileak arriskupean dauden ala ezebaluatzeko.

5.1.1. Inguruneko muga-balioak

Erreferentzia-balio gisa "Agente kimikoen eraginpean dauden langileentzako mugen dokumen-tuan" INSHT (Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionala) institutuak 1999. urterako ezarri ditue-nak baliatu dira. Balio horiek aldaketarik gabe azaldu dira 2001-2002 aldiari dagokion dokumentuan. 2.taulan azaltzen dira.

2. taula

EINECS CASAGENTE KIMIKOA

202-851-5 100-42-5Estirenoa

(monomeroa)20 86 40 172 MBB

ppm mg/m3 ppm

EE-IMB

EZARRITAKO MUGAK

EL-IMB

mg/m3

Oharrak

5.2. KONTROL BIOLOGIKOA

Ingurune-ebaluazioaren osagarritzat hartu behar da. Kasu honetan, behar-beharrezkoa da kontrolhori egitea, estirenoa organismoan ohiko arnasketa-bidetik ez ezik azaleko bidetik ere sar daitekeelako.

5.2.1. Muga-Balio Biologikoak

Erreferentziako muga-balio biologiko gisa hartu dira ACGIH (American Conference ofGovernmental Industrial Hygienists) Konferentziak 1999. urterako ezarritakoak, aurrez aipaturiko INSHTinstitutuko dokumentuan ez direlako Muga-Balio Biologikoak biltzen. Balio horiek 3. taula honetan azal-tzen dira:

5. ESPOSIZIOAREN EBALUAZIOA

Page 19: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

20

Proiektua gauzatzen ari zen bitartean, INSHT institutuko 2000 urterako "Agente kimikoen eragin-pean dauden langileentzako mugen dokumentua" argitaratu zen, eta hartan Muga-Balio Biologikoakbildu ziren, horien artean estirenoarena. Balio hori ez zetorren bat ordura arte erabilitakoarekin, etahorregatik taldeak erabaki zuen ACGIH Konferentziaren balioak erabiltzen jarraitzea, hartara emaitzakalderatu ahal izateko.

4. taulan INSHT institutuko balio berriak azaltzen dira, informazio gisa.

Esposizioaren ebaluazioa

AGENTE KIMIKOA ADIERAZLEAMBB mg/g

Kreatinina

LAGINKETA NOIZEGIN DEN

Oharrak

EstirenoaAzido mandelikoa

gehi azido fenilglioxilioa gernuan

600Lan-astearen

amaieranI

I: Eragilea zehaztugabea dela adierazten du, beste agente kimiko batzuen eraginpean egon ondoren ager daitekeelako.

Ikus daitekeen moduan, metabolitoak bi dokumentuetan berdinak badira ere, MBBk elementua-rengatik eta lagina hartu den unearengatik bereizten dira.

4. taula

3. taula

Ns: Eragilea zehaztugabea dela adierazten du, beste agente kimiko batzuen eraginpean egon ondoren aurki daitekeela-ko.

AGENTE KIMIKOA

ADIERAZLEAMBB mg/gKreatinina

LAGINKETA NOIZ EGIN DEN Oharrak

Estirenoa

Azido mandelikoa

gernuan

Azido fenilglioxilikoa

gernuan

800 Lanaldia amaitzean Ns

300 Hurrengo lanaldiaren aurretik Ns

240 Lanaldia amaitzean Ns

100 Hurrengo lanaldiaren aurretik Ns

Page 20: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

21

Aurretik azaldu dugun bezala, estirenoa hainbat lanpostutan ageri da, langilearen osasuneanekintza toxikologikoa eraginez. Estirenoaren eragina zenbaterainokoa den zehazteko garaian, emai-tzek argi asko adierazi behar dute langilea zenbateraino dago haren eraginpean, lanaldian zehar buru-tzen dituen eragiketetan eta ohiko lan-baldintzetan.

Ebaluazio-prozedura eta, zehazkiago, laginketa-estrategia ezartzeko (neurketen kopurua eta irau-pena, eta horiek noiz burutu), honako berariazko araudiari jarraitu zaio: UNE-EN 689. Araua "Atmosferaklantokian. Agente kimikoak arnastearen eraginpean daudenak ebaluatzeko ildo nagusiak, emaitzakmuga-balioekin konparatzeko, eta neurketaren estrategia"

Laginak hartzeko eta analisiak egiteko baliatu diren metodoak honako arauetan biltzen direnakdira: "Airearen kalitatea. Atmosferak lanpostuetan. Aireko hidrokarburo aromatikoen kantitatea zehaztea.Ikatz aktiboko tutuaren metodoa/desortzioa disolbatzaileaz/Gas-kromatografia" UNE 8158., eta"Airearen kalitatea. Atmosferak lantokian. Aireko estireno-kantitatea zehaztea. Difusio bidezko lagin-hartzaile pasiboko metodoa/desortzioa disolbatzaileaz/Gas-kromatografia" UNE 81750. Arau horiekPrebentzio-zerbitzuen Araudiko 5.3. artikuluan ezarritakoari lotzen zaizkio.

Aurrez aipatu den ebaluazio-prozedura osatzeko, lanpostuaren ingurunean estireno-lurrunakarnastearen eraginpean egondako langilearen gernuko metabolitoen –azido mandelikoa eta fenilglioxi-likoa– kontrol biologikoa egin zen. Horretarako, gernu-laginak hartu eta polietileno-flaskoan gorde ziren,lanaldiaren amaieran eta hurrengo lanaldiaren aurretik (lagin bikoitza), American Conference ofGovernamental Industrial Hygienist (ACGIH) konferentziak 2000. urterako egindako gomendioari jarrai-tuz. Gomendio hori geroago aldatu egin zuten, eta gomendio berriaren arabera, hobe zen gernu-laginalan-astearen amaieran hartzea. Laginak hartzeko eta analisiak egiteko "Gernuko azido fenilglioxilikoa-ren, mandelikoaren, hipurikoaren eta ortoaren eta para-metilhipurikoaren kantitatea zehaztea:Alderantzizko faseko metodoa, detektagailu ultramoreaz/bereizmen handiko kromatografia likidoa"MTA/MB-022/A95. metodoa erabili zen. Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak (INSHT)ONARTUTAKO metodoa da, eta, gainera, Prebentzio-zerbitzuen Araudiko 5.3. artikuluan ezarritakoarilotzen zaio.

6.1. LAGINAK HARTZEKO METODOAREN OINARRIA

Lagina hartzeko aire-kantitate jakin bat pasarazi behar da ikatz aktiboz betetako tutu batetik, lagin-keta pertsonaleko ponpa baliatuz. Estireno-lurrunak adsorbatuta gelditzen dira ikatzaren gainean.Ondoren, karbono-sulfuroz desorbatzen dira, eta ondoriozko disoluzioa aztertzen da gar-ionizaziokodetektagailuaz hornitutako gas-kromatografo batean.

Laginak hartzeko lagin-hartzaile pasiboa erabiltzen bada, hori denbora jakin batean jarriko daairean dauden estireno-lurrunen eraginpean. Lagina difusioa deritzan prozesu fisikoaren bidez hartzenda, eta ez da beharrezkoa airea lagin-hartzailetik mugitzea; hau da, ez da laginketa-pertsonaleko pon-parik erabili behar.

6.2. TRESNAK ETA MATERIALA

Lagina hartzeko emari txikiko laginketa-ponpa eramangarria baliatu zen, laginketa-aldi osoanzehar etengabean aritzeko gai dena. Ponparen emariari %± 5eko tartean eutsi behar zaio. (UNE-EN

6. LAGIN-HARTZEA

Page 21: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

22

1232 Araua. Atmosferak lantokian. Agente kimikoen laginketa pertsonalerako ponpak. Betebeharrak etaentsegu-metodoak).

Ponpa eta ikatz aktiboko tutudun euskarria lotzeko, luzera eta diametro egokiko plastikozko tutuabaliatu zen, eta emari egokian (0,2 litro/minutuko) kalibratzeko, xaboi-burbuilako kalibragailua erabilizen.

Laginketa-tutu gisa beirazko tutuak erabili ziren, barruan ikatz aktiboko bi sekzio zituztela, 2 mm-ko poliuretano-aparrezko zatitxo batek bereizita. Bertikalean jarri ziren langilearen arnasketa-eremuan(papar-hegalari lotuta). Behin laginketa amaitu eta muturrak polietileno-tapoiez itxi ondoren, ongi etike-tatu ziren identifikazioa errazteko, eta gero laborategira eraman ziren aztertzeko.

Estirenorako mintz bidezko difusioko lagin-hartzaile pasiboak erabiltzekotan, laginketa modu bere-an egiten da, baina laginketa-ponpa erabili gabe.

Gainera, zenbait laginketa burutu ziren zuzeneko irakurketako metodoa erabiliz. Horretarako, gas-detektagailu kolorimetrikoa erabili zen, baita berariazko neurketa-tutuak ere, aireko estireno-kantitateazehazteko.

Lagin-hartzea

5. argazkia. Laginak hartzeko ekipoa

Page 22: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

23

7.1. AIREKO ESTIRENOA ZEHAZTEA

Zenbait metodo analitiko daude aireko estireno-kantitatea zehazteko. Gehien erabiltzen direnakgar-ionizazioko detektagailua duten gas-kromatografiako teknika baliatzen dutenak dira.

Ingurune-ebaluazioari dagokionez, bi euskarri-mota erabili dira estireno-lurrunak hartzeko:

• Difusio bidezko lagin-hartzaile pasiboak (bi gorputz).• 100/50 mg-ko bi sekziotako ikatz aktiboko tutuak.

Euskarri horiek UNE 81750. (lagin-hartzaile pasiboetarako) eta UNE-81581. (ikatz aktiboko tutue-tarako) Arauetan jasotzen direnak dira. Metodo batean zein bestean, kutsatzailea karbono-sulfuroz des-orbatzen da, eta ondoriozko disoluzioa gar-ionizazioko detektagailua duen gas-kromatografoan azter-tzen da. Lortutako muturretako azalerak patroi desberdinetarako lortu diren azaleren aldean jartzen dira,eta laginean dagoen estireno-kantitatea zehazten da. Balio horietatik abiatuta, ingurune-kontzentrazioakkalkulatzen dira, lagin-hartzaile pasiboaren berariazko konstanteak edo lagina hartzeko erabili den aire-bolumena baliatuz.

Prozedura honi jarraitu zaio:

Laginak 4 ºC-tan bildu ziren, eta hartu eta ondorengo bi asteetan zehar aztertu ziren. Lagin-har-tzailearen bi gorputzak edo tutuaren bi sekzioak bakoitza bere aldetik desorbatu ziren, karbono-sulfuro-ko disoluzio batez (horrek n-propilbentzenoko %0,1 zuen, barne-patroi gisa), eta noizbehinka irabiatuziren, gutxienez ordu erdiz. Karbono-sulfuroko estraktua injektatu zen FID tresnaz, HP7673 injektoreautomatikoaz eta HP-3390 integradore-erregistradoreaz hornitutako HP5890 gas-kromatografoan. Bizutabe baliatu ziren: batak H-P Ultra 1 (metil silikona gurutzatua) zutabe kapilarra, 25 m x 0,2 mm x 0,33_m-koa zuen, eta bestea altzairu herdoilezinezko zutabe paketatua zen (%10 FFAP 12 ft x 1/8")CromosorbWAW 80/100 mesh gainekoa. Muturraren identifikazioa eta estireno-kontzentrazioaren zen-baketa bi zutabeetan egin ziren.

6. argazkia. Gas-kromatografoa

7. METODO ANALITIKOAK

Page 23: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

24

7.2. GERNUKO AZIDO FENILGLIOXILIKOA ETA MANDELIKOA ZEHAZTEA

Presio handiko kromatografia likidoa eta gas-kromatografia berariazko metodoak dira, gernukoazido mandelikoaren eta fenilglioxikoaren kantitateak zehazteko egokiak.

Gernuan metabolito horien mailak zehazteko, MTA/MB –022/A95 metodoari jarraitu zaio, bereiz-men handiko kromatografia likidoa (HPLC) eta ultramore-detektagailua baliatuz. Lortutako muturretakoazalerak patroi desberdinetarako lortu diren azaleren aldean jartzen dira, eta laginean dauden azidomandelikoaren eta azido fenilglioxilikoaren kantitateak zehazten dira.

Prozedura honi jarraitu zaio:

Gernu-laginak polietileno-flaskoetan biltzen dira, pH = 10 arteko azido klorhidrikoa eransten zaieazidotzeko, eta –18 ºC-tan gordetzen dira hozkailuan, aztertu arte.

Gernu-laginak iragazi eta detektagailu ultramorez hornitutako HP 1050 likido-kromatografo bate-an injektatu ziren, Hypersil ODS (∆ 4,6 mm x 200 mm) zutabe bat baliatuz. Azido fenilglioxilikoa antze-mateko = 245 nm-ko neurria erabili zen, eta azido mandelikoa antzemateko, =225 nm-koa. Laginbakoitzeko azido horien kontzentrazioa, gernuko litroko gramotan adierazten dena, zuzenean zehaztenda, konposatu bakoitzari dagokion mutur-azalera kalibraketa-kurban tartekatuz.

7.3. GERNUKO KREATININA ZEHAZTEA

Gernuan neurtzen diren adierazle biologikoak, oro har, une jakin batzuetan hartutako laginetanaztertzen dira. Hala ere, zenbait faktorek (likidoak edatea, gehiegizko tenperatura, lan-zama, botikakhartzea...) gernu-produkzioa aldaraz dezakete, eta horrek lagin horien neurri kuantitatiboa. Beraz, fak-tore horiek gernua kontzentratzea edo diluitzea eragin dezakete, adierazleen emaitzak aldaraziz. Horidela eta, behar-beharrezkoa da emaitza horiek zuzentzea, aztergai den konposatuaren antzeko giltzu-rrun-iraizketako mekanismoa duen gai baten kontzentrazioaren aldean jarriz, gai horren eliminazioakdenboran nahiko konstante eutsi behar diola aintzat hartuta. Hala, adierazleen emaitzak lagin bereanneurtutako kreatinina-kontzentrazioari lotu ohi zaizkio, eta emaitzak honela adierazten dira: adierazlea-ren pisua kreatininako pisu-unitateko.

Gernu-laginetan kreatinina zehazteko, erreserba-fasean dauden likidoen kromatografia egin da,izpi ultramorezko detektoreaz. Lortutako muturretako azalerak beste patroi batzuetarako lortutako aza-lerekin alderatzen dira, eta laginean dagoen kreatinina-kantitatea zehazten da.

Prozedura honi jarraitu zaio:

Gernu-laginak polietileno-flaskoetan biltzen dira, pH = 1,0 arteko azido klorhidrikoa eransten zaieazidozteko, eta –18 ºC-tan gordetzen dira hozkailuan, aztertu arte. Gernu-laginak iragazi eta likido-kro-matografo batean injektatu ziren, Spherisorb ODS (Ø 4,6 mm x 150 mm) zutabea baliatuz. Kreatininaantzemateko = 235 nm-ko neurria erabili zen. Lagin bakoitzaren kreatinina-kontzentrazioa, gernu-litro-ko gramotan adierazten dena, zuzenean zehazten da lortutako mutur azalera dagokion kalibraketa-kur-ban tartekatuz.

Metodo analitikoak

7. argazkia. Likidoa-likidoa kromatografoa

Page 24: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

25

8.1. SARBIDEAK

Arnasketa:

Gizakiak, bereziki, arnasketa bidez egoten dira estirenoaren eraginpean.

Ahozkoa:

Estireno likidoa ustekabean irentsiz.

Azalekoa:

Estireno likidoak larruazala ukitzen duenean.

8.2. ORGANISMOAN NOLA BANATU ETA NOLA GORDETZEN DEN

Arnasketa bidez estirenoaren eraginpean egon ondoren, zurgatutako kantitatea arnastutakodosiaren %60 eta %70 artekoa da. Pertsonen arabera eta eraginpean egon den bitartean izandako biri-ka-aireztapenaren baldintzen arabera aldatuko da.

Azaleko zurgapen-abiadura gainerako hidrokarburo aromatiko bakunena baino handiagoa da (12mg/cm2/h).

Estirenoak berehala asetzen du organismoa (30-40 minututan). Arnastutako eta organismoan gor-detako estirenoaren %85 metabolizatzen da, bereziki gibelean. Neurri txikiagoan, muskulu-ehunean etabirikan.

Estireno pixka bat metabolizatu gabe finkatzen da larruazalpeko ehun adiposoan, eta mugiarazdaiteke.

Estirenoa gibelean oxidatzen da funtzio mistoko menpeko Zitokromo P450 oxidasen eraginez, etaepoxi-7,8-estireno bihurtzen da, konposatu oso erreaktiboa. Hori hidrolizatu egiten da eta estirenoglikolbihurtzen da, NADPH eragiten duen sistema baten aurrean. Ondoren metabolito hori oxidatu egiten da,azido mandelikoa sortuz.

Eragina oso handia denean (100 ppm), azido mandelikoaren kontzentrazioa nahikoa izaten dabeste eraldaketa-bide bat eragiteko: Azido mandelikoaren deskarboxilazioa alkohol bentzilikoan (azidohipurikoaren aurrekaria).

Estirenoaren %1 baino gutxiago eraztun aromatikoan oxidatzen da, eta 3,4-estireno-oxido ematendu, eta azken hori 4-binilfenol bihurtzen da.

8.3. ZURGATUTAKO ESTIRENOA ELIMINATZEKO BIDEAK ETA HORREN METABOLISMOAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

Estirenoa azkar eliminatzen da (%85 24 ordutan). Zurgatutako estirenoaren %5 baino gutxiagoberez eliminatzen da arnasa egitearekin batera. Azido mandelikoa, gizakiarengan, edo berez iraizten dagernuan, edo azido fenilglioxilikora oxidatzen jarraitzen du (hori ere giltzurrunen bidez iraizten da).

8. ESTIRENOAREN TOXIKOLOGIA

Page 25: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

26

Azido fenilglioxilikoak gernuan 9 ordutan irauten du ,batez beste, eta azido mandelikoak, aldiz, 4ordutan. Iraupen hori esposizioaren intentsitatearen araberakoa da. 8 ordutan estireno-lurrunen eragin-pean dagoen gizakiak azido mandeliko gisa deuseztatzen du zurgatutako dosiaren %85 inguru, eta %10azido fenilglioxiliko gisa. 4-binilfenola ere giltzurrunen bidez deuseztatzen da.

Sendagai batzuek edo beste zenbait produktu industrialek eragina izan dezakete estirenoarenmetabolismoan:

Arratoietan, Fenobarbital bidezko tratamenduak estirenotik estireno-oxidoranzko metabolismoahanditzen du.

Aldi berean, fenilglikolaren eta etilbentzenoaren eraginpean egoteak azido mandelikoa deusezta-tzea handitzen du.

Alkohola kontsumitzeak zenbait ordu atzerarazten du estirenoaren metabolismoa, eta ondorioz,horren metabolitoak deuseztatzea.

8.4. ESTIRENOAK OSASUNEAN IZAN DITZAKEEN ONDORIOAK

8.4.1.Toxikapen akutua

Industrian, estirenoak toxikapen akutua eragin dezake, gaizki egindako edo planteatutako eragi-keta baten ondorioz.

a) Ustekabean irensteagatik. Estirenoa irensteak honakoak eragiten ditu:- Digestio-asaldurak: urdaileko eta hesteetako traktuaren narritadura handia, min abdominalak,

goragaleak, okadak eta beherakoak eraginez. Asaldura horiek estirenoak mukosetan eragitenduen narritadura handiaren ondorio dira.

- Nerbio-sistema zentralaren depresioa.

b) Arnasteagatik

Industria-mailan gertatzen diren toxikapen gehienak estireno-lurruna arnastearen ondorio dira.Estireno-lurrunek toxikapen akutua eragin dezakete. Hauek izan ohi dira aurreneko sintomak:

- Sudurreko narritadura, azkura-sentsazioarekin.

- Ahoko narritadura.

- Eztarriko narritadura.

Estirenoaren toxikologia

ESTIRENOA

<%5

%1

<%1

Estirenoa arnastutako airean

Estirenoa gernuan

3.4-Estireno-oxidoa

Epoxi-7,8-estirenoa

4-Binilfenola

Estirenoglikola Alkohol bentzidilikoa

Azido mandelikoa Azido hipurikoa

Azido fenilgioxilikoa GERNUA

Azido bentzoikoa

Epoxihidrasa

*Funtzio mistoko oxidasak

1. eskema: Estirenoaren metabolismoa

Page 26: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

- Arnasketa-traktuko narritadura.

Ondoren, nerbio-sisteman eragiten du, lehenengo fase batean narkotizatu aurreko sintomak era-ginez: zefaleak, bertigoak, kontzentratzeko ezintasuna, nekea eta erreakzio-denbora luzatzea.

800 ppm-ko mailara iristean, logura-seinaleak agertzen dira.

1500 ppm-tik gorako esposizioetan, babesik ezean, minutu gutxitan oreka-asaldurak agertzendira, eta ondoren koma-egoera. Horrek heriotza eragin dezake, arnasketa-zentroen paralisiaren eragi-nez.

Eragin akutuak honako hauetan ere ager daitezke:

- Azalean: Azalak eta estireno likidoak elkar ukitzean narritadura-dermatosia gertatzen da (azallehorra eta ezkatatsua), estirenoak azaleko koipea kendu eta hura lehortzen duelako.Esperimentazio-animalietan frogatu denez, azaleko narritadura babak eta ehun-nekrosiak era-giteko adinakoa izan daiteke.

- Begietan: begietako konjuntibaren narritadura, gorritze eta hiperjariatze lakrimalarekin (konjun-tibitisa). Bi edo hiru egunetan desagertzen da, ondoriorik utzi gabe.

8.4.2. Toxikapen kronikoa

a) Arnasteagatik: Toxikapen kronikoa gertatzen da lan-ingurunean barreiatzen den estireno-lurrunaegunero eta etengabean arnasteagatik. Horrek honakoak eragin ditzake:

Goi arnasbideen narritadura: estirenoak arnasketa-zuhaitzaren mukosa narritadura eragin deza-ke, honakoak eraginez:

- Sudurreko azkura, 50 ppm-ko kontzentrazioan. Esposizio kronikoetan, organismoa poliki-polikiohitzen da, eta sentsazio hori murriztu egiten da da.

- Eztula.- Torax barneko txistu-antzekoak.- Katarro-koadroak.- Arnasketa-sintomatologiarekin batera, ez dira agertzen ez zeinu erradiologikorik ez birika-fun-

tzioko testen (espirometriak) asaldura objektiborik.

Digestio-asaldurak: jateko gogoa galtzea, goragaleak eta astenia (indargabetzea). Sintoma horiekmaizago agertzen dira digestio-asaldurak (ulkus gastrikoa, hiatuko hernia edo gastritisa) dituzten per-tsonengan.

Eragin neurotoxikoak

Toxikapen akutuko atalean azaldu den bezala, estirenoak depresio-eragin handia du nerbio-siste-ma zentralean, eta, hasiera batean, nekea, zefaleak (buruko mina) eta logura agertzen dira. Sintomahoriek nahiko kontzentrazio txikien eraginpean ager daitezke (20 ppm).

Estireno-kontzentrazioak 25 eta 50 ppm artekoak direnean, oroimenaren asaldura txikiak ager-tzen dira.

Kontzentrazioa 100 ppm-ra inguratzen denean, oreka-asaldurak eragiten ditu, bertigo-sentsazioa-rekin batera.

Egin berri diren azterlanek frogatzen dutenez, estirenoak nerbio-eroapen periferikoko abiadura(bereziki, sentitze-mailakoa) txikiagotzea eragiten du.

Beste eragin batzuk

- Leukopeniak (leukozitoen gabezia) eta anemia arinak, berehala itzultzen direnak. Batzuetankontrako koadroa agertzen da: anemia leukozitosi eta tronbopeniarekin (tronbozitoen gabezia).

- Aldatzaile endokrinotzat (gizaki eta animalien hormona-sistemetan nahasten den substantzia)jotzen da.

- Beste disolbatzaile batzuen antzera, ehun linfatiko eta hematopoietikoetako tumoreak eragitendituela uste da. Dena den, egun ez da agente karzinogenotzat hartzen.

27

Estirenoaren toxikologia

Page 27: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

b) Azaletik:Estirenoa ez da oso alergenikoa; hala ere, materia plastikoen fabrikazioan erabiltzen diren gai

alergeniko batzuk sartzea erraz dezake.

Azalaren lehortze kronikoak arrailak eta artekak sortzea eta ondoren infekzioa eragin dezake.

Estirenoaren toxikologia

28

Page 28: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

29

Langileak enpresan estreinakoz lan egin behar duenean, AURRETIKO AZTERKETA MEDIKOAegiten zaio prebentzio-kontrol mediko gisa, estirenoaren eraginpean zein pertsona egon daitezkeen an-tzemateko. Azterketa lanean (eraginpean) hasi baino lehen edo hasi eta aurreneko 15 egunetan egingoda. Atal hauek bilduko ditu:

Lanpostua hartzeko hautagai direnen lan-historia, aurrez estirenoaren eraginpean egon ote direnarreta berezia jarriz. Gainera, sistema hematopoietikoarentzat, nerbio-sistemarentzat, giltzurrunentzatedo gibelarentzat kaltegarri diren beste toxiko batzuen (merkurioa, fosforoa, kadmioa, beruna, bestedisolbatzaile batzuk, etab.) eraginpean aurrez egon diren ere hartuko da aintzat.

• Historia klinikoa. Aurrekari pertsonalak: gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak, istripuak, etab.,patologia hematologikoa, neurologikoa, hepatikoa eta giltzurrunetakoa nabarmenduz, estirenoa-ren sintoma toxikoak organo horietan ager daitezkeelako.

• Familia-aurrekariak.

• Ohitura pertsonalak: tabakoa, alkohola, sendagaiak edo beste droga batzuk kontsumitzea.

• Miaketa kliniko espezifikoa; bereziki, honakoak miatuko dira:

- Langilearen egoera orokorra eta bereziki higiene orokorra (nutrizio-egoera).- Asaldura hematologikoko seinaleak izatea.- Arnasketa-funtzioa, sudurreko eta biriketako aireztapen-funtzioa ebaluatuz, arnasketako langi-

learen babesgarriak baliatu beharra aurreikusten baldin bada.- Tentsio arteriala eta bihotz-auskultazioa.- Langilea haurdun dagoen edo haurdun dagoelako susmoa duen.

• Kontrol biologikoa eta azterlan osagarri espezifikoak.

• Homograma.

• Froga hepatikoak: transaminasak, gamma-GT, bilirrubina osoa eta zuzena, fosfatasa alkalinoaketa behazun-azidoak.

• Giltzurrun-frogak: kreatinina serikoa eta dentsitate ezohikoak eta sedimentua gernuan.

Behin emaitza kliniko eta paraklinikoak aztertu ondoren, osasuna zaintzearen ardura duen espe-zialistak erabaki beharko du pertsona batek estirenoaren eraginpean lan egin dezakeen ala ez. Azkenburuan, norbait "gai" izango bada, bere azterketa medikoak ezin izango du inolako kontraindikaziorikbildu.

Pertsona bat "gai" izango bada, bere azterketa kliniko osoak ez du ez estirenoak eragindako inola-ko toxikapen-seinalerik ez asaldura organiko larririk islatuko.

Aldi baterako "ez gai" izango dira haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeak, haurdunaldiedo edoskitzaro osoan zehar.

Pertsona bat "ez gai" izango da bere azterketa kliniko osoak nerbio-sistema zentralaren, sistemahepatikoaren eta giltzurrun-sistemaren asaldura garrantzitsuak edo asaldura organiko larriak islatzen badi-tu, estirenoaren eraginpean egon izanari loturik egon ala ez, berriz ere haren eraginpean egoteak horiekare larriago bihur litzakeelako.

9. LANGILEEN PREBENTZIO-KONTROL MEDIKOA

Page 29: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

9.1. LANERA EGOKITZEKO AZTERKETA

Lanera egokitzeko azterketa lanean hasi eta bi hilabetera egingo da, langilea lanpostura egokituden egiaztatzeko.

Lanera egokitzeko azterketak aurretiko azterketetarako aurreikusitako azterketa hematologikoahartuko du barne.

Azterketa kliniko osoak ez badu ez estirenoak eragindako inolako "toxikapen-seinalerik" ez bes-telako asaldura organiko larririk islatzen, langileak gaitzat hartuko dira.

"Ez gai" izango dira beren azterketa kliniko osoan, estirenoaren eraginpean egotearekin loturik,nerbio-sistema zentralaren, sistema hepatikoaren eta giltzurrun-sistemaren asaldura garrantzitsuak edoasaldura organiko larriak agertzen dituzten langileak, berriz ere haren eraginpean egonez gero egoerahori are larriago bihur badaiteke.

9.2. ALDIZKAKO AZTERKETA ESPEZIFIKOA

Urtean behin egingo da, edo, bestela, osasuna zaintzearen ardura duen espezialistak erabakikodu zenbatean behin egin behar den, arrisku-mailaren arabera.

Azterketak helburu argia du: estirenoaren eraginpean egoten diren langileek jasan litzaketen asal-durak lehenbailehen antzeman eta horiei aurrea hartu. Horretarako, aurreko azterketetan bezala, lan-historia eta historia kliniko zehatzak egin beharko dira, baita estirenoak eragina izan dezakeen organoeta aparatuen miaketa kliniko eta analitikoa egin ere. Azterketa aurrekoa bezalakoa izango da, aldake-ta batekin: estirenoaren kontrol biologikoa eta azterketa osagarri espezifikoak egingo dira. Honakoak,hain zuzen:

- Gernuko azido mandelikoa + azido fenilglioxilikoa zehaztea.- Gernuko azido mandelikoa zehaztea.- Gernuko azido fenilglioxilikoa zehaztea.- Zainetako odoleko estirenoa zehaztea.

Beren azterketa kliniko osoan estirenoak eragindako inolako toxikapen-seinalerik agertuko ezduten langileak "gai" izango dira.

Lagin-bilketa egokia izaki, muga-balio biologikoak (MBB) gainditzen baldin badira, langileak lane-rako gaitzat hartuko dira. Alabaina, zaintza zorrotza izango dute, bi hilabetera burutuko den azterketakliniko berriaren esperoan.

"Ez gaitzat" hartuko dira beren azterketa kliniko osoetan, estirenoaren eraginpean egotearekinloturik, nerbio-sistema zentralaren, sistema hepatikoaren eta giltzurrun-sistemaren asaldura garrantzi-tsuak edo asaldura organiko larriak agertzen dituzten langileak, horiek haren eraginpean berriz ere ego-nez gero egoera are larriago bihur badaiteke.

Aldi baterako "ez gaitzat" hartuko dira haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeak, haurdu-naldi edo edoskitzaro osoan zehar.

9.3. LANGILEAK ESKATUTAKO AZTERKETAK

Langileak azterketak egitea eskatu ahal izango du, sorburua lan-mota horretan izan lezaketenasaldurak agertzen direnean.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 18. eta 19. artikuluaren arabera, osasun-hezkuntzaestirenoaren eraginpean dauden langile guztiei emango zaie:

Haien eskura informazio eta prestakuntza zehatza jarriko dira, honako hauen inguruan:

• Estirenoaren eta hura barne hartzen duten produktuen balizko arriskuak

• Lanean zehar kontuan hartu beharrekoak.

• Instalazioari ezarritako neurri zuzentzaileak zuzen betetzearen garrantzia, estireno-emanazioaktxikitzeko.

30

Langileen prebentzio-kontrol medikoa

Page 30: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

31

Langileen prebentzio-kontrol medikoa

• Hartu beharreko neurri higieniko-prebentiboak.

• Lurrunak erauzteko tresnen funtzionamenduan inolako irregulartasunik antzemango balitz, insta-lazioaren arduraduna haren jakinaren gainean lehenbailehen jarri beharra.

• Derrigorrezko babes pertsonaleko baliabideak.

• Lehen laguntzak emateko arauak.

• Iradokizunak egitearen garrantzia, lan-giroa hobetze aldera.

ESTIRENOAREN ERAGINPEAN EGOTEAREN JARDUERA-ESKEMA

AURRETIKOAZTERKETA

INGURUNE-BALDINTZEN AZTERKETAALDIZKAKOAZTERKETA

INGURUNE-ESPO-SIZIOKO MAILA

JARRERAIRIZPIDEAK

NEURKETA FIDA-GARRI ETA BERRIA

NO SI

BAI EZ

< EE-IMB> EE-IMB

BAI

EZ GAI

EZ GAI ARRISKUA DUEN LANPOSTUA UZTEA

Esposizioa murrizteko neurriak hartzea

Eskatu

EGOKITZEKO AZTERKETA MEDI-KOA, BI HILABETE-

RA

EZ APTO

GAI

BESTE FAKTORE BATZUK

HISTORIA KLINIKOAETA KONTROL BIO-LOGIKOA

GAI

GAI

EZ GAI

LANPOSTUTIK BEHIN BETIKO BEREIZTEA

ANUAL

Page 31: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 32: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

33

1999 eta 2001 bitartean, EAE osoko 678 langileri egin zaie estirenoaren eraginpean egoteagatikduten arriskuaren ebaluazioa.

Arriskua ebaluatzeko, estirenoaren eraginpean zeuden langileei bi kontrol egin zitzaizkien: bataingurune-mailakoa, eta beste osagarri bat, biologikoa.

10.1. INGURUNE-KONTROLA

Ingurune-mailako esposizioa ebaluatzeko, langileek egindako lanak aztertu ziren, eta zeregin ber-dinak zituzten langileak talde homogeneotan bildu ziren, nork bere lanpostuaren izendapena zuela.Talde bakoitzetik zenbait langile hautatu ziren taldeko ordezkari gisa, guztiak ere esposizio-baldintzaberdintsuetan zeudela aintzat hartuta, eta lagin adierazgarri batzuk hartu zitzaizkien, estirenoaren era-ginpean zein baldintzatan zeuden jakiteko. Lortutako kontzentrazioak arriskua ebaluatzeko baliatu ziren.Guztira, 137 langileren laginak hartu ziren.

Ingurune-ebaluazioak emaitza hau utzi zuen:

• Langileen %57k eguneroko esposizioko inguruneko muga-balioa (EE-IMB) gainditzen dute.

• Langileen %19k esposizio laburreko ingurune-muga balioa (EL-IMB) gainditzen dute.

• Langileen %43 baino ez daude EE-IMB balioaren azpitik, eta, beraz, arrisku onargarri baten era-ginpean.

Emaitza hori grafikoki azaltzen da 4. grafikoan.

10.2. KONTROL BIOLOGIKOA

Ingurune-kontrolaren osagarri gisa, eraginpean dauden langilean gernuan ageri diren bi metabo-litoren (azido mandelikoa eta azido fenilglioxilikoa) kontrol biologikoa egin zen. Kontrol biologiko horibaliagarri da langileak estirenoaren eraginpean daudela egiaztatzeko. Emaitza orokorrak erantsitakografikoetan ikus daitezke (6. grafikotik 9. grafikora).

Emaitza horien arabera:

• Estirenoaren eraginpean dauden langileen %44k esposizio-baldintza desegokitan lan egiten dute(esposizio arriskutsua), eta hori ingurune-ebaluazioan lortutako emaitzak berrestera dator.

"Lanbide-Esposizioko Mugen Dokumentuan" ezarri den muga-balio biologiko berria baliatu ezina-gatik ere, lagina beste une batean hartu delako, esposizioaren balorazioa egin dugu, irizpide berriaaurretik genituen datuei aplikatuz. Hona emaitza:

• Eraginpean dauden langileen %32,6 estirenoaren eraginpean egoteko ezarri den muga-balio bio-logikoaren gainean daude (ikus 10. grafikoa). Portzentaje hori ACGIH-aren prozedurarekin lortu-takoa baino txikixeagoa da, baina bien artean ez dago alde handirik.

10. EMAITZAK

Page 33: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 34: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

35

Lortutako emaitzetatik ondorio hauek ateratzen dira:

• Industria honetako langile gehienek estirenoaren eraginpean egoteko ezarri diren erreferentzia-mailak gainditzen dituzte.

• Lanpostu hauetan ageri dira arazo gehien: pistola bidezko ezarlea (edo erretxina-proiekzioa) etaaldi bereko proiekzioa, eta ondoren, esku-ezarlea (edo moldeaketa) eta postu mistoa. Mistoa ize-neko postuan jarduten duen langileak fabrikazio-postu guztiei dagozkien zeregin guztiak egitenditu (5. grafikoa).

• Enpresa horietako lan-baldintzak ez dira batere egokiak. Hori, ordea, aurreikus zitekeen, lehenaipatu den bezala.

• Baldintza horiek hobetzeko, ondorengo atalean azaltzen diren neurriak ezarri beharko dira, lanto-kietako aireztapen orokorra eta zurgatzea nabarmen hobetuz. Hobekuntza horrekin batera, insta-lazioak ongi mantendu beharko dira; izan ere, egiaztatu denez, erabilitako erretxinak sarbideakbutxatu eta zurgatze-hodietako sekzioa murriztu egiten du, horien eraginkortasunaren kaltetan.

• Ez da ahaztu behar lanaren antolaketa hobetu beharra dagoela, langileen baldintzen mesedetan.Ildo horretan, arreta berezia jarri behar da erretxina aplikatzen jarduten ez duten langileak bestelanpostu batzuetan sortutako estireno-lurrunen eraginpean egon ez daitezen.

• Azkenik gogoratu derrigorrezkoa dela azterketa mediko espezifikoak egitea, langile horien osasu-na zaintzeko.

11. ONDORIOAK

Resumen exposiciónNo supera VLA-ED

Supera sólo VLA-ED

Supera VLA-EC

1. Grafikoa

43% 57% 38%

19%

Page 35: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

36

Ondorioak

0

20

40

60

80

100

120

140

160

0

5

10

15

20

25

30

35

40

2. grafikoa

3. grafikoa

Concentración ambiental

Ácido mandélico (Al final de la jornada)

Langile-kopurua

mg/g de creatinina

Enpresa kopurua

Enpresa kopurua

No superan VLA-ED

superan VLA-ED

superan VLA-EC

25

160

140

120

100

80

60

40

20

0

40

35

30

25

20

15

10

5

0

Mixto

17

5

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

9

<100

66

146

12

100-300

70

108

9

300-800

48

122

3

800-1000

10

19

7

1000-1500

4

21

0

1500-2000

1

9

0

2000-2500

0

8

1

>2500

0

5

11

Aplicador

37

5

0

Proy. resina

3

3

1

Moldeo

1

1

0

Aplicadorpistola

2

2

0

Proy.simultánea

2

2

13

Acabado-Rebabado

0

0

3

Corta-Fibra

0

0

1

OficinaTécnica

1

0

2

Admón.

0

0

Page 36: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

37

Ondorioak

0

50

00

50

200

250

300

0

10

20

30

40

50

60

70

80

90

100

Ácido mandélico (Antes de la jornada siguiente)

Ácido fenilglioxílico (Al final de la jornada)

mg/g de creatinina

mg/g de creatinina

100

90

80

70

60

50

40

30

20

10

0

300

250

200

150

100

50

0

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

20

<100

108

280

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

4

<50

39

94

9

50-100

54

91

9

100-150

43

69

5

150-240

37

89

9

240-350

20

58

4

350-450

4

25

1

>450

1

12

15

100-300

74

108

6

300-800

12

39

0

800-1000

0

1

0

1000-1500

0

7

0

1500-2000

0

2

0

2000-2500

0

1

0

>2500

0

0

Gráfico 4

Gráfico 5

Enpresa kopurua

Enpresa kopurua

Page 37: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

38

Ondorioak

0

20

40

60

80

100

120

140

0

20

40

60

80

100

120

140

120

100

80

60

40

20

0

mg/g de creatinina

Concentración(mg/g de creatina)

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

9

<50

<100

92

100-300

102

300-600

101

600-1000

72

1000-1500

36

1500-2000

15

2000-2500

8

>2500

12

60

127

10

50-100

58

112

5

100-150

51

79

10

150-240

18

70

6

240-350

10

34

1

350-450

0

11

0

>450

0

5

120

100

80

60

40

20

0

6. grafikoa

Ácido fenilglioxílico (Antes de la jornada siguiente)

7. grafikoa

Á. Mandélico y fenilglioxílico al final de la jornada

Enpresa kopurua

Enpresa kopurua

Page 38: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

39

"Langileek agente kimiko arriskutsuekin jardun behar dutenean, beren osasuna eta osasunerakoarriskuak deuseztatu edo gutxienera murriztuko dira". 374/2001. ED, 4. art. Agente kimikoak.

Fabrikatzen diren poliester indartuzko pieza-aniztasunak, horiek sarri agertu ohi dituzten formakonplexuek eta fabrikazio-prozesua bera ia artisau-mailakoa izateak benetan zaila egiten dute estireno-erretxina aplikatu bitartean askatzen diren lurrunak arnasteko arriskua desagerraraztea. Horri gehitubehar zaio kutsatzaile horrek oso usain sarkorra duela (ezarritako erreferentzia-balioa –EE-IMB = 20ppm– baino askoz ere txikiagoak diren kontzentrazioetan ere nabarmentzen da), eta hura lan-giroanetengabean nagusitzen dela, jarduera horretan aritzen diren langileen artean ondoeza –baita psikologi-koa ere– eraginez.

Bai agentea bai fabrikazio-prozesua ordezkatzea zaila dela aintzat hartuta, ezarri beharreko pre-bentzio-neurriak, bereziki; aireztapen-sistemak (zurgatzea edo babes kolektiboko beste neurri batzuk)instalatzea izango da, arriskuaren sorburuan, batez ere. Gainera, lana antolatzeko beste neurri batzukere hartuko dira.

Aurreko neurriak urriak direnean eta estirenoa ukitzea edo haren eraginpean egotea beste balia-bide batzuen bitartez saihestea ezinezkoa denean, banakako babes-neurriak ezarri beharko dira, langi-leen babesgarriak erabiltzeari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.

12.1. AIREZTAPEN-SISTEMAK

Aireztapen-printzipioak bermatu behar du arnasbideak aire garbiko eremuan egotea. Horretarakoerabiltzen dira teknika hauek, dela banaka dela batera, arriskuaren arabera.

Hona teknika horien deskribapena:

12.1.1. Tokiko zurgatze bidezko aireztapena

Agente kutsatzaileak hartzea da, igorpen-puntutik ahalik eta gertuen, lokalaren atmosferarabarreiatzea eta horrekin langileek arnastea eragozteko.

Egun, bi modutara egiten da:

Kabina itxia

Alboko lau aldeak eta sabaiak itxitako toki hau aireztapen bertikalez hornitua dago, langilearenarnasbideen parean aire garbia jartzeko –0,4 ∏0,3 m/s-ko aire-abiaduretan–, eta azpialdetik aire kutsa-tua erauzteko.

Fabrikatu beharreko pieza askok formari, dimentsioari eta abarri dagokienez dituzten bereizga-rriak direla eta, batzuetan, bertikala ez ezik, zurgatze-sistema zeihar eta osagarri batzuk ere erabilibehar dira.

Kabina irekia

Kabina hau aurrealdean irekita dago, eta atzealdean du zurgagailua. Langilea kabina barruan edokanpoan jartzen da, eta airea irekita dagoen aldetik sartzen da, 0,6 m/s edo 0,5 m/s-ko abiaduran, kabi-nak 4m2 baino gehiago ala gutxiago dituen, hurrenez hurren.

12. HIGIENE INDUSTRIALEKO GOMENDIOAK

Page 39: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

40

12.1.2. Diluzio bidezko aireztapena

Aireztapen orokorra ere deitzen zaio, eta ingurune-kontzentrazioa diluitzea da, kanpoaldetik airefreskoa sartuz eta aire kutsatua erauziz, EE-IMB balioaren azpiko balioak lortzeko. Sistema hau kutsa-tzaile-igorpen barreiatu ugari biltzen dituzten lantokietan soilik erabiltzea komeni da, horietan, arrazoioperatibo edo espazialak direla medio, tokiko aireztapena nekez balia daitekeelako.

Diluzio bidezko aireztapena aireztapen industrialaren praktikan gutxien komeni dena izanagatikere, aztergai ditugun enpresetan eraginkorra izan daiteke, aurrez aipaturiko arrazoiengatik.

Praktikan, beharrezko aireztapen-kalkuluak erretxina-kontsumoan oinarritzen dira; horrek aukeraemango du igorritako estireno-kantitate osoa zein den jakiteko (erretxina estandar baterako –estirenoko%40 eta 20 ºC-tan erabilia– hura erabili bitartean igorritako estireno-pisua hasiera batean zegoen kan-titatearen %10 eta 15 artekoa da; hau da, erretxinaren pisuaren %5, batez beste).

Lanaldian zehar modu erregularrean aplikatzen baldin bada, igorpena 8 lan-orduetan zehar ongibanatua dagoela esan daiteke.

Lanaldiaren zati batean zehar soilik aplikatzen baldin bada, estireno-igorpenaren iraupena eba-luatu behar da, hura gogortze-fasean zehar gertatzen dela aintzat hartuta. Polimerizazio-erreakzioarendenbora bi ordu ingurukoa da, tenperatura- eta hezetasun-baldintzen arabera.

Igorritako estireno-kantitatea eta igorpenaren batezbesteko iraupena ezagutuz gero, nabeandagoen kontzentrazioa zenbatzeko moduan egongo gara, kutsatzailea estireno hutsa dela –eta, beraz,lanpostuetan egon ohi diren beste kutsatzaile batzuk (azetona, etab.) alde batera utzita– eta hura nabe-an zehar ongi banatua dagoela aintzat hartuta,.

12.1.3. Aireztapena toki mugatuetan

Toki mugatuak honakoak dira: sartu eta irteteko irekidura gutxi eta berezko aireztapen desegokia–kutsatzaile toxiko eta sukoien bilgune izan daitekeena– biltzen dituzten tokiak, edo oxigeno urri duenatmosfera biltzen dutenak eta langileak bertan etengabean jardun dezan prestatuta ez daudenak. Beraz,kontuan hartu beharra dago poliester indartuko zenbait pieza egiteko prozesuan burutzen diren eragi-keta batzuetan piezaren barnealdean igorpen-gune zabalak sortzen direla, eta horietan aurreko airez-

Higiene industrialeko gomendioa

8. argazkia: Diluzio bidezko aireztapena

Page 40: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

tapen-sistemak ez direla eraginkorrak. Hori dela-eta, aire garbia bultzatu beharko da eragiketa-eremuagarbitzeko, aire kutsatua nabearen kanpoaldera erauziz, gehiegizko presioz edo bortxaz.

12.2. LANAREN ANTOLAKETA

Dauden arriskuak ikusita, bereziki estireno-lurrunak arnastearena, antolaketa-mailako neurri ba-tzuk hartu behar dira, esaterako:

• Ijezketa- eta geruzatze-sekzioak gainerako sekzioetatik bereiztea, pieza handiak eta txikiak fabri-katzeko sektoreak ere bereiziz.

• Gel-Coata kabina irekian edo itxian aplikatzea, zurgatzea behartuz, pieza handiei lehentasunaemanez.

• Akabera-lanak aparteko tokian egin behar dira.

• Behin ijezketaren azken geruza jarri denean, pieza aparteko gela batera eramango da, hura lehor-tu arte. Gela hori zurgatze behartuko sistemaz hornituko da.

• Disolbatzaileak erabiltzeko eremua zurgatze behartuaren eraginpean egongo da, eta ontziak,poteak, etab. itxita egongo dira.

• Hondakinak (inpregnatutako ehun edo zapiak, disolbatzaile zikina, etab.) biltzeko bidoiak itxitaegongo dira.

• Hondakinak indarreko legedian ezarritakoaren arabera tratatuko dira.

12.3. LANGILEAREN BABESGARRIAK

Langilearen babesgarriak erabiltzeko irizpidearen arabera (773/1997. EDren 4. art.), arriskuakbeste prebentzio-neurri batzuen bitartez saihestea edo mugatzea ezinezkoa denean erabiliko dira.Estirenoa aplikatu bitartean askatutako estireno-lurrunak arnasteko arriskuari dagokionez, langileek:

• A motako iragazkidun mozorroa (marroi kolorekoa) eraman ahal izango dute, irakite-puntua 65 ºC-tik gora duten hidrokarburo aromatikoetako lurrunetarako, eta 1. edo 2. klasekoa, neurtutako kon-tzentrazioaren arabera.

• Aerosolak sorraraz ditzakeen pistola bidezko aplikaziorako, iragazki mistoa (lurrunak – partikulak)erabiltzea gomendatzen da, A2P3 mota eta klasekoa, hurrenez hurren.

• Estireno-erretxina eskuez ukitzeko arriskua saihesteko, produktu kimikoetatik babesteko eskula-rruak erabiltzea gomendatzen da, UNE-EN 374. Arauaren arabera. C klaseko eskularrua izangoda, iragazkaitza eta disolbatzaile organikoekiko erresistentea, eta zehazkiago 2. motakoa, hidro-karburo aromatikoekiko erresistentea dena.

• Eskularrua fabrikatzeko alkohol polibiniloa (PVA) erabiliko da, eta ez da komeni neoprenozko, nitri-lozko edo PVC-zko eskularruak erabiltzea. Era berean, ez da gomendatzen horrelako eskularruakautoklabean garbitzea.

• Lan-giroan produktu-kontzentrazio handiak izateak langileen begietan eragin litzakeen narritadu-rak saihesteko, horiek begitako babesa eraman beharko dute, UNE-EN 166. Arauaren arabera.Armazoi integraleko betaurrekoak eramatea gomendatzen da.

• Toki mugatuetan jarduten denean eta aurrez azaldutako neurri teknikoa ezartzea ezinezkoa dene-an, aire konprimituko lineako arnasketa-ekipo ez autonomoak edo "erdiautonomoak" erabilikodira. Horiek konpresore, injektore edo botila finkoen bidez elikatuko dira, airea iturri finkotik iristendela erabiltzailearengana, tutu malgu baten bidez.

41

Higiene industrialeko gomendioa

Page 41: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 42: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

43

Estirenoa ez zaio araudi espezifiko propio bati lotzen. Hala ere, xedapen ugari daude hura fabri-katzeari, erabiltzeari, ontziratzeari eta garraiatzeari dagozkienak. Jarraian horiek guztiak zerrendatzendira:

• Azaroaren 30eko 2.414/1961. ERREGE DEKRETUA. Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarrieta arriskutsuen Araudia.

• 1963ko urtarrilaren 12ko Lan Ministerioaren AGINDUA. Horren arabera, lanbide-gaixotasunenazterketak, diagnostikoak eta sailkapena arautu behar dituzten arau medikoak onartzen dira.

• 1965eko abenduaren 15eko Lan Ministerioaren AGINDUA. Horren arabera, lanbide-gaixotasunenazterketak, diagnostikoak eta sailkapena arautu behar dituzten arau medikoak onartzen dira.

• Urtarrilaren 9ko 32/1976. DEKRETUA. Horren arabera, Industria Sustapen eta TeknologiaZuzendaritza Nagusiari esleitzen zaizkio ingurumen industrialaren alorreko eskuduntzak.

• 1993ko uztailaren 2ko 1078/1993 ERREGE DEKRETUA, produktu arriskutsuak eta beren alda-ketak sailkatzea, ontziratzea eta etiketatzea arautzen duena.

• 1995eko martxoaren 10eko 363/1995. ERREGE DEKRETUA, Substantzia Berrien Berri Emateaeta Substantzia Arriskutsuak eta beren aldaketak Sailkatzea, Ontziratzea eta Etiketatzea arautzenduena.

• Azaroaren 8ko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko 31/1995. LEGEA.

• Urtarrilaren 17ko 39/1997. ERREGE DEKRETUA, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena.

• Maiatzaren 30eko 773/1997. ERREGE DEKRETUA. Langilearen babesgarriak erabiltzea.

• Apirilaren 6ko 374/2001. ERREGE DEKRETUA, lanean zehar langileen osasuna eta segurtasunaagente kimikoei lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa.

OHARRA: Azken Errege Dekretu hori estirenoari ezar dakiokeenez, bete-betean transkribatu daERANSKIN gisa.

13. EZAR DAITEZKEEN LEGEAK

Page 43: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 44: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

45

Apirilaren 6ko 374/2001. ERREGE DEKRETUA, lanean zehar langileen osasuna eta segurtasunaagente kimikoei lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa. 2001eko maiatzaren 1eko 104. BOE.

Arrazoien azalpena:

Azaroaren 8ko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko 31/1995. Legeak langileen osasuna lan-baldin-tzen ondorio diren arriskuetatik babesteko maila egokia ezartzeko beharrezkoak diren oinarrizko bermeeta erantzukizunak zehazten ditu, politika koherente, koordinatu eta eraginkor baten esparruan.

Lege horren arabera, arauak izango dira prebentzio-neurrietako alderdirik teknikoenak ezartzeneta zehazten joango direnak.

Hala, araudia garatzeko arauek ezarri behar dituzte langilea egokiro babesteko hartu behar direngutxieneko neurriak. Horien artean daude lanean zehar langileak agente kimikoei lotutako arriskuetatikbabestea bermatzea helburu dutenak.

Orobat, langileen segurtasuna eta osasuna Lanaren Nazioarteko Erakundeak sinatutako hainbathitzarmenetan bildu dira; Espainiak ere berretsi ditu hitzarmen horiek, eta, beraz, gure zuzenbide-orde-namenduaren parte dira. Bere izaera orokorra dela medio, 1981eko ekainaren 22ko 155. Hitzarmena–langileen segurtasun eta osasunari eta lan-ingurumenari buruzkoa– nabarmentzen da, Espainiak1985eko uztailaren 26an berretsi zuena. Ildo horretan, Europar Batasunaren esparruan, zenbaitArteztarauren bidez ezarri dira laneko segurtasun- eta osasun-alorreko ekintzen inguruko irizpide oro-korrak, baita istripu eta egoera arriskutsuetatik babesteko neurriei dagozkien irizpide espezifikoak ere.Zehazkiago, Kontseiluaren 98/247EB Arteztarauak, apirilaren 7koak, lanean zehar langileen osasunaeta segurtasuna agente kimikoei lotutako arriskuetatik babesteari dagokiona, esparru horretarako gu-txieneko xedapen espezifikoak ezartzen ditu. Ondoren, ekainaren 8an, Batzordearen 2000/39/EBArteztaraua onartu zen, lanbide-esposizioko muga-balio adierazgarrien aurreneko zerrenda ezartzenduena, Kontseiluaren 98/24/EB Arteztaraua ezarrita. Errege Dekretu horren bidez, aipatutako bi artez-tarauen edukia espainiar Zuzenbidera eramaten da.

Batzordearen 2000/39/EB Arteztarauak zioen adierazpenean agintzen duenez, estatu kideeknazio-mailako lanbide-esposizioko muga-balioa ezarri behar diote komunitate-mailan lanbide-esposizio-ko muga-balio adierazgarria ezartzen zaion agente kimiko bakoitzari, nazio-mailako legediaren eta prak-tikaren arabera. Horren arabera, Errege Dekretua, I. eranskinean ezarritako inguruneko muga-baliorikezean, Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak argitaratutako "Espainian agente kimikoeneraginpean dauden langileen mugei buruzko dokumentuari" lotzen zaio. Horrek inguruneko muga-baliobatzuk hartzen ditu erreferentzia-baliotzat, langileak agente horien eraginpean egoteak eragindakoarriskuak ebaluatu eta kontrolatzeko. Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionalak, hain zuzen,dokumentu hori aplikatzea gomendatu du.

Hura betez, azaroaren 8ko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko 31/1995. Legearen 6. artikuluarenarabera, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministroaren eta Osasun eta Kontsumo Ministroaren proposame-nari jarraiki, enpresa-erakunde eta sindikatu adierazgarrienei kontsultatu eta Laneko Segurtasun etaOsasun Batzorde Nazionalari entzun ondoren, Estatuko Kontseiluaren arabera eta Ministro Kontseiluak2001eko apirilaren 6ko bileran haren inguruan deliberatu ondoren,

14. ERANSKINA

Page 45: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

46

XEDATZEN DUT:

I. KAPITULUA: Xedapen orokorrak.

1. artikulua: Aplikazio-helburua eta -esparrua.

1. Errege Dekretu honen helburua, azaroaren 8ko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko 31/1995. Legearenesparruan, honakoa da: gutxieneko xedapenak ezartzea langileak lantokian agente kimikoak egote-ak edo horiekin jarduteak eragiten dituzten edo eragin ditzakeen arriskuetatik babesteko

2. Errege Dekretu honen xedapenak lantokian dauden edo egon daitezkeen agente kimiko arriskutsuguztiei ezarriko zaizkie, honako hauei kalterik egin gabe:

a. Langileen babes erradiologikoari buruzko araudian agente kimikoei lotuta dauden xedapenak.

b. Maiatzaren 12ko 665/1997. Errege Dekretuan ezarritako xedapen zorrotzagoak edo espezifikoak,langileak lanean agente kantzerigenoen eraginpean egotearekin zerikusia duten arriskuetatikbabesteari buruzkoak.

c. Merkantzia arriskutsuak garraiatzearen alorreko xedapen zorrotzagoak edo espezifikoak, honakohauetan ezarrita daudenak:1. Urriaren 16ko 2115/1998. Errege Dekretua, merkantzia arriskutsuak errepidetik garraiatzeari

buruzkoa.2. Merkantzia arriskutsuak trenbidetik garraiatzeko Nazio-Araudia.3. Uztailaren 24ko 1253/1997. Errege Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako IMDG, IBC eta IGC

Kodeak, irteera edo helmuga nazioko itsas portuak izaki, merkantzia arriskutsu edo kutsatzai-leak garraiatzen dituzten ontziei exijitu beharreko gutxieneko baldintzei buruzkoak.

4. Merkantzia arriskutsuak nazioarteko barne-nabigazio bideetatik garraiatzeari buruzko europarakordioa.

5. Aire-bidetik merkantzia arriskutsuak arriskurik gabe garraiatzeko nazio-araudia eta argibideteknikoak.

3. Prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997. Errege Dekretuaren xeda-penak bete-betean ezarriko dira aurreko atalean azaldutako esparru osoan, Errege Dekretu honetanaurreikusten diren xedapen zorrotzagoei edo espezifikoei kalterik egin gabe.

2. artikulua. Definizioak.

Errege dekretu honen xedeetarako, definizio hauek zehaztu dira:

1. Agente kimikoa: elementu edo konposatu kimiko oro, berezkoa edo nahasia, berezko moduan edoekoizten, erabiltzen edo isurtzen den moduan, baita lan-jarduera batean hondakin gisa isurtzen denaere, nahita egindakoa izan ala ez, merkaturatua izan ala ez.

2. Agente kimiko baten eraginpean egotea: lantokian agente kimiko bat egotea, langileak hura arnas-tea edo azalaz ukitzea eragiten duena.

3. Arriskua: agente kimiko batek berez mina eragiteko duen ahalmena.

4. Arrisku-aukerak: agente kimikoen eraginpean egotearen ondorioz langile batek kalte jakin bat jasa-teko dauden aukerak. Arrisku baten larritasuna zenbaterainokoa den ebaluatzeko, kaltea gertatzekoaukerak eta kaltearen larritasuna baloratuko dira aldi berean.

5. Agente kimiko arriskutsua: bere ezaugarri fisiko-kimiko, kimiko edo toxikologikoengatik eta lanto-kian erabiltzen den edo dagoen moduagatik langileen segurtasun eta osasunerako arriskugarri gertadaitekeen agente kimikoa. Definizio horren barruan, zehazkiago, honakoak sartzen dira:

a. Substantzia edo produktu gisa sailkatuak izateko irizpideak betetzen dituzten agente kimikoak, hurre-nez hurren, substantzia berrien berri emateari eta substantzia arriskutsuak sailkatu, ontziratu eta eti-ketatzeari buruzko araudian, eta produktu arriskutsuak sailkatu, ontziratu eta etiketatzeari buruzkoaraudian ezarrita daudenak, agentea araudi horietan sailkatua egon ala ez, ingurumenerako arris-kutsu gisa sailkatuak izateko baldintzak bakarrik betetzen dituzten agenteak alde batera utzita.

b. Errege Dekretu honen 3. artikuluko 4. atalean adierazitako inguruneko muga-balioa duten agentekimikoak.

Eraskina

Page 46: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

47

6. Agente kimikoekin jardutea: jarduera baten edozein prozesutan (produkzioa, maneiatzea, biltegi-ratzea, garraiatzea, tratatzea edo ebakuatzea) agente kimikoak baliatzen direnean edo horiek balia-tzea aurreikusten denean, baita agente kimikoak jarduera horren emaitza direnean ere.

7. Bitarteko produktuak: erreakzio kimikoetan sortzen diren substantziak, erreakzioa edo prozesuaamaitu baino lehen eraldatu edo desagertzen direnak.

8. Azpiproduktuak: erreakzio kimikoetan sortu eta erreakzioa edo prozesua amaitu arte irauten dutensubstantziak.

9. Inguruneko muga-balioak: langile baten arnasketa-eremuan agente kimikoen kontzentrazioetara-ko erreferentziako muga-balioak. Bi mota bereizten dira:

a. Eguneroko esposiziorako inguruneko muga-balioa: batezbesteko kontzentrazioaren muga-balioa, benetako lanaldiaren denboraren arabera –eguneko zortzi orduko lanaldi estandarra–neurtua.

b. Iraupen laburreko esposizioetarako inguruneko muga-balioa: batezbesteko kontzentrazioa-ren muga-balioa, lanaldiko 15 minutuko edozein alditarako neurtua, erreferentzia-aldi txikiagoazehaztua duten agente kimikoak izan ezean.

10.Muga-balio biologikoa: ingurune biologiko egokian, langilea agente horren eraginpean egotearenondorioei zuzenean edo zeharka lotuta dagoen agente kimikoaren edo bere metabolitoetako batenedo beste adierazle biologiko baten kontzentrazioaren muga.

11.Osasuna zaintzea: langile bakoitzari bere osasun-egoera zein den jakiteko egiten zaion azterketa,lanean agente kimiko espezifikoen eraginpean egoteari lotuta.

II. KAPITULUA: Enpresariaren betebeharrak.

3. artikulua: Arriskuen ebaluazioa.

1. Lehenik eta behin, enpresariak zehaztu egin beharko du lantokian agente kimiko arriskutsuak dau-den. Horrela baldin bada, agente horiek langileen osasun eta segurtasunerako eragindako arriskuakebaluatu behar dira. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 16. artikuluaren eta Prebentzio-zer-bitzuen Araudiaren II. Kapituluaren 1. sekzioaren arabera. Honako hauek aztertu eta aintzat hartukodira, aldi berean:

a. Agente kimikoen ezaugarri arriskutsuak eta arriskuak ebaluatzeko beharrezkoa den informazioguztia, hornitzaileak berak eman behar duena edo haren bidez zein beste informazio-iturburubaten bidez erraz aurki daitekeena. Informazio horrek segurtasun-datuen fitxa hartu behar dubarne, baita, bidezkoa denean, erabiltzaileentzako arriskuen ebaluazioa ere, agente kimiko arris-kutsuak merkaturatzeari buruzko araudian biltzen direnak.

b. Inguruneko muga-balioak eta muga-balio biologikoak.

c. Agente kimikoen erabilitako edo biltegiratutako kantitateak.

d. Langileak agenteen eraginpean nola, zein neurritan eta zenbat denbora egon diren, baita esposi-zio horren ondorio diren arriskuen tamaina baldintza dezakeen beste edozein faktore eta usteka-beko esposizioak ere.

e. Lantokian agenteak egotearekin zerikusia duten beste arrisku batzuetan, eta bereziki sute- etaleherketa-arriskuetan eragina duen beste edozein lan-baldintza.

f. Hartu diren edo hartu behar diren prebentzio-neurrien eraginkortasuna.

g. Langileen osasuna zaintzeko azterketak egin baldin badira, horien emaitzen ondorioak, eta lanto-kian agenteak eragindako edo indartutako istripuak edo ustekabeak.

2. Arriskuen ebaluazioa egingo da langileen segurtasun eta osasunerako arriskugarri gerta daitezkeeneragiketa guztietan; esaterako, mantentze edo konponketa-lanetan, garrantzizko esposizioak gertadaitezkeelako edo beste arrazoi batzuk daudelako, aurrez neurri tekniko guztiak hartu izanagatik ere.

3. Ebaluazioaren emaitzek langileen osasun eta segurtasunerako inolako arriskua dagoela islatzendutenean, 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritako osasunaren prebentzio, babes eta zainketako neurriespezifikoak ezarriko dira.

Eraskina

Page 47: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

48

Hala ere, neurri espezifiko horiek ez dira ezarriko, baldin eta arrisku-ebaluazioaren emaitzek lanto-kian dagoen agente arriskutsu baten kantitateak langileen osasun eta segurtasunerako arrisku arinasoilik eragiten duela adierazten badute. Arrisku hori murrizteko, nahikoa izango da 4. artikuluan eza-rritako prebentzio-irizpideak ezartzea.

4. Nolanahi ere, 5. eta 6. artikuluak ezinbestean ezarriko dira, honakoak gainditzen direnean:

a. Errege-Dekretu honen I. Eranskinean edo ezarri beharreko araudi espezifiko batean ezarritakoinguruneko balioa.

b. Aurrekoen faltan, Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak "Espainian agente kimiko-en eraginpean dauden langileen mugei buruzko dokumentuan" argitaratutako inguruneko muga-balioak, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzorde Nazionalak horiek ezartzea gomendatzen due-nean. Bestela, irizpide edo muga alternatibo batzuk baliatu edo errespetatzen direla ere froga dai-teke, eta horiek kasu zehatz horretan ezartzea langileen osasuna eta segurtasuna babestekonahikoa izan daitezkeela.

5. Agente kimiko arriskutsu bat arnastearen eraginpean egotearen ondorio diren arriskuen ebaluazioakbarne hartu beharko du agenteak langilearen arnasketa-eremuko airean dituen kontzentrazioenneurketa, baita ondoren dagokion inguruneko muga-balioarekin alderatzea ere, aurreko atalean eza-rritakoaren arabera. Beraz, baliatutako neurketa-prozedura muga-balio horri egokitu behar zaio.Neurketa-prozedura, eta zehazkiago, neurketa-estrategia (neurketen kopurua eta iraupena eta horieknoiz burutu) eta neurketa-metodoa (neurketa-tresnei eskatzen zaizkien betebeharrak barne), ezarribeharreko araudi espezifikoaren arabera ezarriko dira. Horrelakorik ezean, Prebentzio-zerbitzuenAraudiaren 5.3. artikuluan ezarritakoari lotuko zaie.Alabaina, aurreko paragrafoetan aipatu diren neurketak ez dira beharrezkoak izango enpresariak besteebaluazio-metodo batzuen bidez prebentzio eta babes egokiak lortu direla bermatzen duenean, artiku-lu honen 1. atalean ezarritakoaren arabera.

6. Jarduerek agente kimiko arriskutsu bat baino gehiagoren eraginpean egotea eskatzen dutenean,ebaluazioa burutuko da agente horien konbinazioak eragiten duen arriskuaren arabera.

7. Arriskuen ebaluazioa eguneratu egingo da. Kasu hauetan berrikusiko da:

a. Ebaluazioa egin zen unean zeuden baldintzetan aldaketak gertatuta, aldaketa horiek arriskuaareago badezakete, eta ebaluazio horren emaitzak baliogabetu.

b. Prebentzio-zerbitzuen Araudiko 6. artikuluko 1. atalean aipatzen diren kasuetan.

c. Aldian behin, Araudi horren 6. artikuluko 2. atalean ezarritakoaren arabera. Aldizkakotasuna arris-kuaren ezaugarrien eta larritasunaren arabera ezarriko da eta ustekabeko arrazoiengatik hura are-agotzeko dauden aukeren arabera, eta Errege Dekretu honen azken xedapenak ataleko lehen xeda-penak aipatzen duen gidan ezarritako irizpideak aintzat hartuta.

8. Agente kimiko arriskutsuak erabili behar diren jarduera berri baten aurrean, lana ez da abiatuko hariketa jarduera horren arriskua ebaluatu eta dagozkion prebentzio-neurriak ezarri arte.

9. Ebaluazioa Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 23. artikuluan eta Prebentzio-zerbitzuenAraudiko 7. artikuluan ezarritakoaren arabera dokumentatuko da. Artikulu honen 5. atalak aipatzendituen kasuei dagokienez, dokumentazioan azaldu beharko da zergatik ez den beharrezkotzat jotzenneurketak egitea.

4. artikulua. Agente kimikoek eragindako arriskuei aurrea hartzeko irizpide orokorrak.

Agente kimiko arriskutsuak erabiltzen diren jarduerak dituzten lanetan, langileen osasun eta segurtasu-nerako arriskuak deuseztatu edo gutxienera murriztuko dira. Horretarako:

a. Lantokian lan-sistemak eratu eta antolatuko dira.

b. Lan-ekipoak hautatu eta instalatuko dira.

c. Agente kimiko arriskutsuak baliatuz jarduteko erabilitako ekipoak erabili eta horien mantentze-lanak egiteko prozedura egokiak ezarriko dira. Halaber, agente kimiko arriskutsuz edo horiek bil-tzen dituzten hondakinez edozein jardueratan aritzeko ere –lantokian horiek maneiatzea, biltegi-ratzea eta garraiatzea barne– prozedura egokiak jarriko dira abian.

d. Neurri higieniko egokiak hartuko dira, nola pertsonalak hala ordena- eta garbiketa-mailakoak.

Eraskina

Page 48: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

49

e. Lantokiko agente kimiko arriskutsuen kantitateak gutxienera murriztuko dira, lanean beharrezkoadenaren arabera.

f. Agenteen eraginpean dauden edo egon daitezkeen langile-kopurua gutxienera murriztuko da.

g. Esposizioen iraupena eta intentsitatea gutxienera murriztuko dira.

5. artikulua: Aurrea hartzeko eta babesteko neurri espezifikoak.

1. Artikulu hau ezarriko da arriskuen ebaluazioaren arabera artikuluak biltzen dituen aurrea hartzekoeta babesteko neurri espezifikoak hartzea beharrezkoa denean, Errege Dekretu honen 3. artikuluko3. eta 4. ataletan ezarritako irizpideak aintzat hartuta.

2. Enpresariak bermatuko du lanean agente kimiko arriskutsu batek langileen osasun eta segurtasunarieragiten dien arriskua deuseztatzea edo gutxienera murriztea. Horretarako, enpresariak lehentasunaemango dio agente hori erabiltzea saihesteari, haren ordez beste bat erabiliz edo beste prozesu kimi-ko bat abian jarriz. Azken hori, bere erabilera-baldintzen arabera, ez da arriskugarria izango, edoaurrekoak baino arrisku gutxiago eragingo du behintzat.Jardueraren arabera arriskua ordezkapen bidez deuseztatzea ezinezkoa denean, enpresariak ber-matuko du arrisku hori gutxienera murriztea, arriskuen ebaluazioarekiko koherenteak izango direnaurrea hartzeko eta babesteko neurriak ezarriz. Neurri horiek honako hauek hartuko dituzte barne,lehentasun-ordenaren arabera:

a. Lan-prozedura, kontrol tekniko, ekipo eta material egokiak eratu eta erabiltzea. Horiek bide eman-go dute, agentea ahal den neurrian isolatuz, ingurunera ihesak edo difusioak saihesteko edo gu-txienera murrizteko. Gainera, agentearen eta langileen arteko zuzeneko kontaktua ahalik etagehien murriztu edo galaraziko dute, hark horien segurtasun eta osasunari eragin diezaiekeenarriskua gutxituz.

b. Aireztapen-neurriak edo babes kolektiboko beste neurri batzuk, ahal dela arriskuaren sorburuanezarriak, eta lana antolatzeko neurri egokiak.

c. Banakako babes-neurriak, langilearen babesgarriak erabiltzeari buruzko araudian ezarritakoarenaraberakoak, aurreko neurriak urriak direnean eta agentearekiko esposizioa edo kontaktua besteera batera saihestu ezin daitekeenean.

3. Aurreko atalean ezarritakoari utzi gabe, enpresariak, bereziki, langileak arriskuetatik babestekobeharrezko neurri tekniko eta antolaketa-mailako guztiak hartuko ditu, lantokian beren sukoitasuna-rengatik, ezegonkortasun kimikoarengatik, lantokian dauden beste substantzia batzuen aurreanduten erreaktibotasunarengatik edo biltzen duten beste edozein ezaugarri fisiko-kimikorengatik sute,leherketa edo beste erreakzio kimiko arriskutsu batzuen sorburu izan daitezkeen agenteak daude-nean.Neurri horiek egokituko zaizkie eragiketa guztiei, alegia, lantokian agente kimikoak biltegiratzeari,maneiatzeari eta garraiatzeari, baita, beharrezkoa denean, bateraezinak diren agente kimikoakbereizteari ere. Enpresariak bereziki honako xede hauetarako neurriak hartuko ditu, lehentasun-orde-naren arabera:

a. Lanaren izaerak horretarako aukera ematen duenean, lantokian substantzia sukoien kontzentra-zio handiak egotea galaraztea, baita kimikoki ezegonkorrak zein lantegian dauden beste batzue-kiko bateraezinak diren substantzien kantitate arriskutsuak egotea ere.

b. Lanaren izaerak ez badu aurreko atalean aurreikusitako neurria hartzeko aukerarik ematen, sute-ak, leherketak edo aurkako baldintzak eragin litzaketen ignizio-iturburuak saihestea. Hala, horiekkimikoki ezegonkorrak diren substantziak edo kimikoki bateraezinak diren substantzien nahaske-tak deskonposaraztea eragotziko da.

c. Suteek, leherketek edo beste erreakzio exotermiko arriskutsuek langileen osasunari eta segurta-sunari eragin diezazkiokeen ondorio kaltegarriak arintzea.Nolanahi ere, erabiliko diren lan-ekipoek eta babes-sistemek haiek asmatzea, fabrikatzea eta hor-nitzea arautzen duen araudiak ezarritako segurtasun- eta osasun-baldintzak bete beharko dituzte.

4. Leherketei aurrea hartzeari dagokionez, hartuko diren neurriek:

a. Martxoaren 1en 400/1996. Errege Dekretuaren I. eranskinean azaltzen den tresna-multzoen sail-kapena aintzat hartu behar dute, baita horrekiko bateragarri izan ere. Errege Dekretu horrek

Eraskina

Page 49: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

50

Europako Parlamentuko eta 94/9/EB Kontseiluko Arteztaraua ezartzeko xedapenak ematen ditu,balizko atmosfera lehergarrietan erabiltzeko tresna eta babes-sistemei dagozkienak.

b. Instalazioen, ekipoen eta makineriaren kontrol nahikoa eskaini behar dute, edo bestela leherketakgalarazteko ekipoak edo gainpresioak arintzeko gailuak erabili.

6. artikulua. Osasuna zaintzea.

1. Arriskuen ebaluazioak langileen osasunerako arriskua dagoela islatzen duenean, enpresariak langi-le horien osasuna zaindu beharko du, artikulu honetan eta Laneko Arriskuei Aurrea HartzekoLegearen 22. artikuluan eta Prebentzio-zerbitzuen Araudiaren 37. artikuluko 3. atalean ezarritakoa-ren arabera.

2. Osasun-zaintza egokia izango bada, honako baldintza hauek guztiak bete beharko ditu:

a. Langilea agente kimiko arriskutsuaren eraginpean egotea gaixotasun edo osasunaren aurkakoondorio jakin batekin lotuta egotea.

b. Gaixotasun edo aurkako ondorio hori langileak jarduten duen lan baldintza zehatzetan gertatzekoaukera izatea.

c. Gaixotasunaren edo osasunaren aurkako ondorio horien sintomak antzemateko ikerketa-teknikabaliagarriak eskura izatea. Horiek erabiltzeak apenas eragingo du arriskurik langilearentzat.

3. Osasuna zaintzea derrigorrezkoa izango da agente kimiko arriskutsu batez jarduteko, lege-xedapenbatean horrela ezarrita dagoenean edo lan-baldintzek langilearen osasunean eragiten dituen ondo-rioak ebaluatzeko ezinbestekoa denean, honako arrazoi hauengatik:

a. Langilea agente horren eraginpean egotea kontrolpean dagoela bermatzea ezinezkoa denean.

b. Langileak, bere ezaugarri pertsonalen, egoera biologikoaren eta balizko minusbaliotasun-egoera-ren arabera, eta agentearen ezaugarrien arabera, agente horren aurrean sentikortasun bereziaazaldu edo gara dezakeenean.

Artikulu honen 2. atalean azaldu diren baldintzak betetzen direnean, osasuna zaintzea –kontrol bio-logikoa barne– ezinbesteko baldintza izango da Errege Dekretu honen II. Eranskinean azaltzen direnagente kimikoez jardun ahal izateko.

4. Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, osasuna zaintzea agente kimiko batez jarduteko ezinbestekobaldintza denean, langileari betebehar hori jakinaraziko zaio, hari agente kimikoaren eraginpean ego-teko arriskua eragingo duen zeregina esleitu baino lehen.

5. Osasunaren zaintza egiteko erabiliko diren prozedurak Prebentzio-zerbitzuen Araudiko 37. artikulu-ko 3. atalaren c) paragrafoan azaltzen diren protokoloei lotuko zaizkie. Protokolo horiek, ErregeDekretu honen II. Eranskinean azaltzen diren agenteetariko bati dagozkionean, eranskin horretanezarritako baldintzak bildu beharko dituzte.

6. Agente kimiko arriskutsuen eraginpean egoteagatik egingo den ebaluazioari eta langileen osasunaarrisku horietatik zaintzeari buruzko dokumentazioa Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 23.artikuluan, eta Prebentzio-zerbitzuen Araudiko 7. artikuluan eta 37. artikuluko 3. atalaren c) paragra-foan ezarritakoari lotuko zaie.Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 22. artikuluko 3. atalean ezarritakoari utzi gabe, langile-ek eskuragarri izango dute, aurrez eskatu ondoren, bakoitzari dagokion dokumentazioa.

7. Osasun-zaintzak adierazten duenean:

a. Langileak gaixotasun edo ondorio kaltegarri jakin batzuk pairatzen dituela, mediku arduradunarenustetan agente kimiko arriskutsu baten eraginpean egotearen ondorio direnak, edo

b. b) II. Eranskinean azaldu diren muga-balio biologikoetariko bat gainditzen dela, mediku arduradu-nak edo beste edozein osasun-langile eskudunek langileari jakinaraziko dio zaintze horrek zeinemaitza izan duen. Bidezkoa denean, informazio horrek esposizioaren amaieran langileari ezarri-ko zaion osasun-zaintzaren inguruko aholkuak ere bilduko ditu. Ildo horretan, Prebentzio-zerbi-tzuen Araudiko 37. artikuluko 3. atalaren e) paragrafoan ezarritakoa hartuko da aintzat.

8. Aurreko atalaren a) eta b) paragrafoetan azaldu diren kasuetan, enpresariak:

a. 3. artikuluak aipatzen duen arrisku-ebaluazioa berrikusiko du.

Eraskina

Page 50: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

51

b. Arriskuak deuseztatzeko edo murrizteko aurreikusi diren neurriak berrikusiko ditu, 4. eta 5. artiku-luetan ezarritakoaren arabera.

c. Arriskuak deuseztatzeko edo murrizteko beste edozein neurri hartzeko orduan, osasun-zaintza-ren ardura duen medikuaren gomendioak aintzat hartuko ditu, 5. artikuluan ezarritakoaren arabe-ra, langileari esposizio berri baten arriskurik gabeko beste lan bat esleitzeko aukera barne.

d. Kaltetutako langileen osasun-zaintzari eustea bermatuko du, baita antzeko esposizio batenmenpe egon diren gainerako langileen osasuna aztertzeari ekin ere, alor horretan ardura duenmedikuak egingo dituen proposamenak aintzat hartuta.

7. artikulua: Istripu, ustekabe eta larrialdietan hartu beharreko neurriak.

1. Artikulu hau ezarriko da arriskuen ebaluazioak adierazten duenean artikulu horretan bertan bilduta-ko istripu, ustekabe eta larrialdiei aurre egiteko neurriak hartu behar direla, Errege Dekretu honen 3.artikuluko 3. atalean eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 20. eta 21. artikuluetan ezarri-takoaren arabera.

2. Langileen osasuna eta segurtasuna lantokian agente kimiko arriskutsuak egoteak eragin ditzakeenistripu, ustekabe eta larrialdietatik babesteko, enpresariak horrelakoak gertatuz gero garatu beharre-ko jarduerak planifikatu beharko ditu, baita planifikatutako jarduera horiek zuzen burutu ahal izatekobeharrezkoak diren neurriak hartu ere.

Neurri horiek honakoak hartuko dituzte barne:

a. Ebaluazioaren emaitzen arabera, beharrezko sistemak instalatu edo baliabideak jartzea, istripu,ustekabe edo larrialdiaren ondorioak arintzeko eta, bereziki, arrisku-egoera kontrolatzeko, eta,beharrezkoa denean, langileak ebakuatzeko eta lehen laguntzak emateko.

b. Jarduera horiek burutu edo horietan parte hartu behar duten langileen prestakuntza, tarte erre-gularretan segurtasun-ariketak egitea barne.

c. Enpresatik kanpoko zerbitzuekiko harremanak antolatzea, bereziki lehen laguntzen, larrialdi-laguntza medikoaren, salbamenduaren eta suteen aurkako borrokaren alorretan.

d. Barneko eta kanpoko zerbitzuen eskura agente kimiko arriskutsuei dagozkien larrialdi-neurrieiburuzko informazioa jartzea, honako hauek barne hartuta:

1. Lanean dauden arriskuak, arriskua zehazteko neurriak, kontuan hartzekoak eta prozedurakaldez aurretik jakinaraztea, larrialdi-zerbitzuek beren esku-hartzeko prozedurak eta beren pre-bentzio-neurriak ezartzeko moduan egon daitezen.

2. Istripu edo larrialdi batean sor daitezkeen arrisku espezifikoei buruz eskuragarri dagoen infor-mazio guztia, artikulu honetan ezarritakoaren arabera ezarri diren plan eta prozedurei buruzkoinformazioa barne.

e. Ohartarazteko eta jakinarazteko sistema egokiak ezartzea, larrialdi egoera batek berekin dakarrenarrisku-handitzeaz ohartarazteko. Hala, egoera horri berehalako erantzuna eman ahal izangozaio, eta, bereziki, egoera arriskutsua kontrolatzeko neurriak lehenbailehen abiaraziko dira, baitalaguntza-, ebakuazio- eta salbamendu-eragiketak ere.

3. Artikulu honetan azaldu diren istripu, ustekabe edo larrialdietariko bat gertatuko balitz, enpresariaklehenbailehen hartuko ditu ondorioak arintzeko eta kaltetutako langileak jakinaren gainean jartzekobeharrezkoak diren neurriak.

4. Normaltasuna berrezartzeko asmotan:

a. Enpresariak lehenbailehen ezarriko ditu egoera konpontzeko neurri egokiak.

b. Kaltetutako eremuan beharrezko konponketak eta lanak egiteko ezinbestekoak diren langileeibaino ez zaie bertan aritzeko baimenik emango.

c. Babes-jantzi egokiak, langilearen babesgarriak eta segurtasun-ekipo eta -material espezializa-tuak jarriko dira kaltetutako eremuan lan egiteko baimena duten langileen eskura. Etengabea izan-go ez den egoerak dirauen bitartean baliatuko dituzte.

d. Babesik gabeko pertsonei ez zaie kaltetutako eremuan egoteko baimenik emango.

8. artikulua: Debekuak.

Eraskina

Page 51: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

1. Langileak osasunarentzat arriskugarri diren agente kimiko eta agente kimikoak baliatzen diren jar-duera jakin batzuen eraginpean egotea galarazteko xedearekin, Errege-Dekretu honen III.Eranskinean azaltzen diren agente kimikoak eta agente kimikoak baliatzen diren jarduerak laneanekoiztea, fabrikatzea eta erabiltzea debekatzen da. Debeku hori ez da ezarriko agente kimikoa besteagente kimiko batean edo hondakin gisa agertzen denean, horretan duen kontzentrazio espezifikoakeranskin horretan ezarritako muga gainditzen ez badu behintzat.

2. Aurreko atalean ezarritakoa betetzetik libre gelditzen dira:

a. kerketa- eta esperimentazio zientifikoko jarduerak, analisi-mailakoak barne.

b. Azpiproduktu edo hondar-produktu gisa agertzen diren agente kimikoak deuseztatzea helburuduten jarduerak.

c. 1. atalean aipatzen diren agente kimikoak bitarteko produktu gisa baliatzen dituzten jarduerak, etaerabilpen horretarako agenteak ekoiztea.

3. Aurreko atalean libre gelditu diren kasuetan, enpresariak:

a. Kaltetutako langileen segurtasuna eta osasuna babestutako neurri egokiak hartuko ditu, horiek 1.atalean aipatzen diren agente kimikoen eraginpean egotea saihestuz.

b. Gainera, aurreko atalaren azken letran aipatu diren jardueretan, agente horiek lehenbailehenekoiztea eta erabiltzea bermatuko duten neurri egokiak bermatuko ditu, bitarteko produktuak direnheinean, betiere sistema itxi bakar batean. Agente horietatik prozesua kontrolatzeko edo sistemamantentzeko beharrezkoa den kantitatea baino ez da erauziko.

c. Lan-agintariari igorriko dio, zabaltzea jakinarazteko dokumentazioarekin batera, atal honetan eza-rritako betebeharrak betetzeko hartu diren neurrien inguruko informazio guztia, eta bereziki:

1. Salbuespena zergatik eskatzen den.

2. Urtean baliatutako kantitateak.

3. Inplikatutako jarduerak eta erreakzio edo prozesuak.

4. Eraginpean zenbat langile egon daitezkeen.

5. Langileen segurtasuna eta osasuna babesteko zein neurri hartu diren, bereziki langileak era-ginpean egotea eragozteko neurri tekniko eta antolaketa-mailakoei dagokienez.

4. Jasotako informazioaren arabera, lan-agintariak aukera izango du, Lan eta Gizarte SegurantzaIkuskaritzak dagokion txostena egin ondoren, debekua prozesu edo jarduera jakin horretara zabal-tzeko, enpresariak hartutako neurriek langileen segurtasun eta osasunaren babes-maila egokia ber-matzen ez dutela uste duenean.

9. artikulua: Langileei jakinaraztea eta langileen prestakuntza.

1. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen 18. eta 19. artikuluen arabera, enpresariak bermatubehar du langileek eta langileen ordezkariek prestakuntza eta informazio egokiak jasotzen dituztela,lantokian agente kimiko arriskutsuak egotearen ondorio diren arriskuen inguruan, baita ErregeDekretu hau ezartzeko hartuko diren aurrea hartzeko eta babesteko neurrien inguruan ere.

2. Bereziki, enpresariak honakoak jarriko ditu langileen eta beren ordezkarien eskura, Lege horren 18.artikuluko 1. atalean ezarritako irizpideari jarraiki:

a. Errege Dekretu honetan biltzen diren arrisku-ebaluazioaren emaitzak, baita lan-baldintzetan ger-tatuko aldaketa garrantzitsuen ondorioz emaitza horietan gertatuko diren aldaketak ere.

b. Lantokian dauden agente kimiko arriskutsuen inguruko informazioa: izendapena, segurtasun etaosasunarentzako arriskuak, lanbide-esposizioko muga-balioak eta ezarri beharreko gainerakolege-betebeharrak.

c. Lantokian nork bere burua eta gainerako langileak babesteko hartu behar diren neurri egokieninguruko prestakuntza eta informazioa.

d. Hornitzaileak emandako fitxa teknikoa eskuragarri izatea, substantzia eta produktu arriskutsuaksailkatzea, ontziratzea eta etiketatzeari buruzko araudian ezarritakoaren arabera.

3. Informazioa egokiro eskainiko da, tamaina, konplexutasuna eta maiztasun-erabilpena aintzat hartu-ta, baita ebaluazioak azalerarazi dituen arriskuen izaera eta maila kontuan hartuta ere. Faktore

52

Eraskina

Page 52: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

horien arabera, litekeena da banakako argibideak eta prestakuntza eman behar izatea, idatzizkoinformazioaren laguntzarekin, edo ahozko informazioa nahikoa izatea. Informazioa eguneratuko da,baldintza berriak agertzen diren heinean.

4. Lantokian agente kimiko arriskutsuetarako erabiltzen diren ontzi eta hodien seinaleztapenak apirila-ren 14ko 485/1997. Errege Dekretuan –lantokian segurtasun- eta osasun-seinaleztapenaren alorre-ko gutxieneko xedapenei buruzkoa– ezarritako betebeharrak bete beharko ditu, eta, zehazkiago, arauhorren VII. Eranskinaren 4. atalean ezarritakoak. Seinaleztatzea derrigorrezkoa ez denean, enpresa-riak arreta berezia jarriko du ontzi eta hodien edukiaren ezaugarriak eta arriskuak agerian geldi dai-tezen.

10. artikulua. Langileei kontsultatzea eta beren parte-hartzea.

Enpresariak langileei edo beren ordezkariei kontsulta egingo die Errege Dekretu honek biltzen dituenalderdien inguruan, baita beren parte-hartzea erraztu ere, Laneko Arriskuei Aurrea HartzekoLegearen 18. artikuluko 2. atalean ezarritakoaren arabera.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetze arau-emailea.

Errege Dekretu honetan azaldutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo txikiagoko xedapen guz-tiak indargabetzen dira, eta, zehazkiago:

a. Azaroaren 30eko 2414/1961. Dekretuak onartutako jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarrieta arriskugarrien Araudiko 18. artikuluko bigarren paragrafoa eta 2. eranskina.

b. Lantokian berun metalikoa eta bere konposatu ionikoak daudenean arriskuei aurrea hartzeko etalangileen osasuna babesteko Araudia, 1986ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez onartu zena.

c. Urtarrilaren 26ko 88/1990. Errege Dekretua, langileak agente espezifiko edo jarduera jakin batzukdebekatuz babesteari buruzkoa.

Azken xedapenak. Lehena. Gida teknikoa landu eta eguneratzea.

Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duenurtarrilaren 17ko 39/1997. Errege Dekretuko 5. artikuluko 3. atalean ezarritakoaren arabera, Gida tek-niko ez-lotesle bat landu eta eguneratuko du, lantokietan dauden agente kimikoei lotutako arriskuakebaluatu eta horiei aurrea hartzeko.

Azken xedapenak. Bigarrena. Garatzeko ahalmena.

Aurrez Osasun eta Kontsumo Ministroak aldeko txostena egin eta Laneko Segurtasun eta OsasunBatzorde Nazionalak txostena egin ondoren, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministroari baimena ematenzaio Errege Dekretu hau ezarri eta garatzeko beharrezko xedapen guztiak eman ditzan, baita bereneranskinen egokitzapen erabat teknikoak abian jar ditzan ere, aurrerapen teknikoaren arabera, eta,agente kimikoei lotutako arriskuetatik babesteko alorrean, nazioarteko araudi edo espezifikazioak etaezagutzak bilakatzea aintzat hartuta.

Azken xedapenak. Hirugarrena. Indarrean sartzea.

Errege-Dekretu hau 2001eko maiatzaren 5ean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA. Derrigor ezarri beharreko inguruneko muga-balioen zerrenda.

53

Eraskina

Agentearenizena

Berun ez-organikoak etabere deribatuak

-

EINECS(1)

-

CAS(2)

Eguneroko esposizio-rako inguruneko

muga-balioa

mg/m 3 (3)

0,15

ppm (4)

-

Iraupen laburreko espo-sizioetarako inguruneko

muga-balioa

mg/m 3 (3)

-

ppm (4)

-

Page 53: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

54

(1)EINECS: European Inventory of Existing Commercial Chemical Substances (Europan merkatuandauden substantzia kimikoen inbentarioa).

(2)CAS: Chemical Abstracts Service (Laburpen Kimikoen Zerbitzua).

b. Agente kimikoekiko jarduerak: Batere ez.

EINECS (1)

202-080-4

202-177-1

CAS (2)

91-59-8

92-67-1

Nombre del agente

2-naftilamina y sus sales.

4-aminodifenilo y sus sales.

(errata corregida por BOE de 30de mayo de 2001)

Límite de concentración parala exención

0,1 % en peso

0,1 % en peso

202-199-1 92-87-5 Bencidina y sus sales. 0,1 % en peso

202-204-7 92-93-3 4-nitrodifenilo. 0,1 % en peso

Eraskina

(1)EINECS: European Inventory of Existing Commercial Chemical Substances (Europan merkatuandauden substantzia kimikoen inbentarioa).

(2)CAS: Chemical Abstracts Service (Laburpen Kimikoen Zerbitzua).

(3)mg/m3: miligramoak aireko metro kubikoko, 20 ºC-tan eta 101,3 KPa.

(4)ppm: zatiak milioiko, aire-bolumenean (ml/m3 ).

II. ERANSKINA: Derrigor ezarri beharreko muga-balio biologikoa eta osasuna zaintzeko neurriak.

Beruna eta bere deribatu ionikoak.

a. Kontrol biologikoak barne hartuko du odolean dagoen berun-maila neurtzea, zurgatze bidezkoespektrometria edo antzeko emaitzak lortzen dituen metodoa erabiliz. Muga-balio biologiko haubaliatuko da: 70 pg Pb/100 ml odol.

b. Zaintze medikuari ekingo zaio, honako kasu hauetan: aireko berun-kontzentrazioa 0,075 mg/m3-tik gorakoa denean, denborari dagokionez asteko berrogei orduko erreferentzia-aldirako neurrizkalkulatua, edo kontrol biologikoak langile jakin batzuek odolean duten berun-maila 40 pg Pb/100ml-tik gorakoa dela frogatzen duenean.

III. ERANSKINA: Debekuak.

a. Agente kimikoak:

Page 54: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

55

1. J. JÄRVISALO, P. PFÄFFLI, H. VAINIO. "Industrial Hazards of plastic and syntetic elastomers".Institute of Occupational Health Helsinki, Finland. "Proceedings of the International Symposium onOccupational Hazards Related to Plastic and Synthetic Elastomers", Espoo, Finland, November 22-27, 1982. New York 1982.

2. R. LAUWERYS. "Biological indicators for the assessment of human exposure to industrial chemicals".Industrian health and safety. Comision of the European Communities. Luxembourg, 1984.

3. INRS. Guide pratique de ventilation. Cahiers de notes docu-mentaires, nº 114. 1984.

4. OSHA Analytical Methods Manual. 2nd edition, 1990. Method nº9. "Styrene".

5. IGARZABAL, I. ARANA, V. ASTIZ, J. BORDES, I. TOVAR, A. IRIARTE, M.J. "Exposición aHidrocarburos Aromáticos Simples y Alifáticos Halogenados". Serie de Documentos Técnicos deSalud Pública Nº 14. Departamento de Sanidad. Dirección de Salud Pública. Gobierno Vasco. 1991.

6. INRS. FT 77. Cahiers de notes documentaires nº 142. 1991.

7. J.F. PERIAGO. "Esposizione proffesionale a stirene. Situazione attuale in Spagna. Atti del ConvegnoRischi e Bonifiche nella construzione di embarcazione in vetroresina". Viareggio, Italia, Vol II: 14-19.1992.

8. INSHT. Métodos de toma de muestras y análisis. MTA/MA-030/A92, 1992. "Determinación de hidro-carburos aromáticos en aire - método de adsorción en carbón activo / cromatografía de gases".

9. INSHT. Métodos de toma de muestras y análisis. MTA/MA-026/A92, 1992. "Determinación de estire-no en aire - método de muestreadores pasivos por difusión / cromatografía de gases".

10.LAUWERYS, R. "Indicadores biológicos para la valoración de la exposición a los compuestos quími-cos industriales: Estireno". Generalitat Valenciana. Conselleria de Sanitat i Consum. Direcció Generalde Salut Pública. 1993.

11.D. JEGADEN, D. AMANN, J.F. SIMON, M. HABAULT, B. LEGOUX, P. GALODIN. "Study of the neu-robehavioural toxicity of styrene at low levels of exposure". Int Arch Occup Environ Health 64: 527-531. 1993.

12.E. BERGAMASCHI, A. SMARGIASSI, A. MUTTI, I. FRANCHINI, R. LUCHINI. "Inmunological chan-ges among workers occupationally exposed to styrene". Int Arch Occup Environ Health 67: 165-171.1995.

13.Norma UNE-EN 138 "Equipos de protección respiratoria. Equipos de protección respiratoria conmanguera de aire fresco y provistas de mascarilla o conjunto boquilla. Requisitos, ensayos, marca-do". 1995

14.Norma UNE-EN 269 "Equipos de protección respiratoria. Equipos de protección respiratoria conmanguera de aire fresco asistidos con capuz. Requisitos, ensayos, marcado". 1995

15.Norma UNE-EN 166 "Protección individual de los ojos. Requisitos". 1996

16.Norma UNE-EN 374-1. "Guantes de protección contra los productos químicos y los microorganis-mos".

1 atala: Terminología y requisitos de prestaciones. 1995

15. BIBLIOGRAFIA

Page 55: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak

17.Norma UNE-EN 374-2 . "Guantes de protección contra los productos químicos y los microorganis-mos".

2 atala: Determinación de la resistencia a la penetración. 1995

18.Norma UNE-EN. 374-3. "Guantes de protección contra los productos químicos y los microorganis-mos".

3 atala: Determinación de la resistencia a la permeabilidad de los productos químicos. 1995

19.NIOSH Manual of Sampling and Analytical Methods .4th edition 1995. Method nº 1501. "Hydrocar-bons, Aromatic".

20.INSHT Métodos de toma de muestras y análisis. MTA/MB-022/A95, 1995. "Determinación de los áci-dos fenilglioxílico, mandélico, hipúrico y orto y para-metilhipúrico en orina - método de fase reversacon detector de ultravioleta cromatografía líquida de alta resolución".

21.K. WRANGSKOG, J. SOLLENBERG, E. SÖDERMAN. "Application of a single-compartment modelfor estimation of styrene uptake from measurements of urinary excretion of mandelic and phen-ylglioxylic acids after occupational exposure". Int Arch Occup Environ Health 68: 337-341. 1996.

22.GERIN, M. SIEMIATYCKI, J. DESY, M. KREWSKI, D. "Associations between several sites of cancerand occupational exposure to benzene, toluene, xylene, and styrene: results of a case-control studyin Montreal". American Journal of Industrial Medicine. 34(2): 144-56, agosto 1998.

23.HRISTEVA. MIRTAHEVA, V. "Cambios en la sangre periférica de trabajadores expuestos a hidrocar-buros aromáticos". Int Arch Occup Environ Health Nº 71 Supl. 581-3. 1998.

24.M.VIAENE, H.VEULEMANS; R. MASSCHELEIN. "Experience with a vocabulary test for workers pre-viously and still exposed to styrene". Scand J Work Environ Health, 24(4): 308-311. 1998.

25.OIT. "Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo". Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.1999.

26.3M Organic Vapor Monitor 3500/3510 y 3520/3530, Sampling and Analysis Guide, 1999.

27.Revista plomo. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

28.Revista amianto. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco.

29.American Conference of Governmental Industrial Hygienist: 2000 TLVs and BEIs. Threshold LimitValues for Chemical Sub-stances, Physical Agents and Biological Exposure Indices.

30.Límites de Exposición Profesional para Agentes Químicos en España, 2000 – 2001. INSHT.

31.UNE-EN 689. Atmósferas en el lugar de trabajo. Directrices para la evaluación de la exposición porinhalación de agentes químicos para la comparación con los valores límites y estrategia de la medi-ción.

32.UNE 81581, "Calidad del aire. Atmósferas en los puestos de trabajo. Determinación de hidrocarbu-ros aromáticos en aire. Método del tubo de carbón activo/Desorción con disolvente/Cromatografía degases".

33.UNE 81750, "Calidad del aire. Atmósferas en el lugar de trabajo. Determinación de estireno en aire.Método de muestreador pasivo por difusión/Desorción con disolvente/Cromatografía de gases”.

56

Bibliografia

Page 56: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak
Page 57: ESTIRENOAREN ERAGINPEAN - osalan.euskadi.eus · 5 AURKEZPENA OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitekoak dira, bes-teak beste, langileen osasunerako arriskutsuak