ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua...

14
Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa. “2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua Udal Artxiboko espedientea: A-01203-02 José María Yturriaga, 1965. Deskribapena Arkitektura modernoko adibide nabarmena zabalduran, azken urteotan erreforma bat izan duen eraikinaren jatorrizko egoerari dagokionez batik bat. Eraikin honen lehen erreferentzia 1958an irabazitako Aurreproiektu Lehiaketan dago. Hala ere, behin betiko proiektua 1965ekoa da, José María Yturriaga arkitektoarena, oinplanoaren antolamendu orokorrari soilik eutsi ziona bulegoen, zazpi solairuren eta 928 m 2 -ko partzelaren banaketan, eta komunikaziogunearenari. Yturriagak diseinatu zuen fatxada nabarmena da arotzerien formatuagatik, bai haien geometrian, bai kanpo planoko posizioan, balkoietan izan ezik, aldagaiak eta bao urratu horizontalaren ebakiak dituen ideia bat. Oinplanoko banaketak kanpoko itxurarekin du lotura, batetik bulegoen erabileren eta bestetik erakusmahaia duen bulego irekiaren antolamendu argi batekin, hori guztia solairu bakoitzean espazio oso bat lortzeko asmoz. Nabarmena da fatxadaren atzeraemangunea, sarbide nagusia hartzeko eta angelu zuzeneko eta alakarik gabeko kantoia ebazteko balio duena. Babes erregimena. 1.- Babes erregimen orokorra. Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa. Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu, seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes maila hori arautzen duten irizpideetara egokituko dira. Hori guztia, gaur egungo egoera irizpide horiekin bat ez badator, eta babestu behar den arkitekturako proiektuarekin bat etortzeko arrazoiengatik mantentzea justifikatzen ez bada. 2.- Babes erregimen espezifikoa: A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: Harrizko plakazko estaldura. B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Ez. C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Ez. D. Nahitaezko lehengoratzeak: * Jatorrizko harrizko plakazko estaldura eta leihateen jatorrizko geometria. * Hala badagokio, aurreko aurreikuspenak betetzeari lotutako gainerakoak, erregimen orokor hori arautzen dutenak barne harturik. ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20 C MAILA 2A BIDEA

Transcript of ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua...

Page 1: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: A-01203-02

José María Yturriaga, 1965.DeskribapenaArkitektura modernoko adibide nabarmena zabalduran, azken urteotan erreforma bat izan duen eraikinaren jatorrizkoegoerari dagokionez batik bat. Eraikin honen lehen erreferentzia 1958an irabazitako Aurreproiektu Lehiaketan dago.Hala ere, behin betiko proiektua 1965ekoa da, José María Yturriaga arkitektoarena, oinplanoaren antolamenduorokorrari soilik eutsi ziona bulegoen, zazpi solairuren eta 928 m2-ko partzelaren banaketan, etakomunikaziogunearenari. Yturriagak diseinatu zuen fatxada nabarmena da arotzerien formatuagatik, bai haiengeometrian, bai kanpo planoko posizioan, balkoietan izan ezik, aldagaiak eta bao urratu horizontalaren ebakiak dituenideia bat. Oinplanoko banaketak kanpoko itxurarekin du lotura, batetik bulegoen erabileren eta bestetik erakusmahaiaduen bulego irekiaren antolamendu argi batekin, hori guztia solairu bakoitzean espazio oso bat lortzeko asmoz.Nabarmena da fatxadaren atzeraemangunea, sarbide nagusia hartzeko eta angelu zuzeneko eta alakarik gabekokantoia ebazteko balio duena.

Babes erregimena.1.- Babes erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira. Hori guztia, gaur egungo egoera irizpide horiekin bat ez badator,eta babestu behar den arkitekturako proiektuarekin bat etortzeko arrazoiengatik mantentzea justifikatzen ez bada.

2.- Babes erregimen espezifikoa:A. Babesetik kanpo utzitako fatxadako elementuak edo zatiak: Harrizko plakazko estaldura.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Ez.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Ez.D. Nahitaezko lehengoratzeak:

* Jatorrizko harrizko plakazko estaldura eta leihateen jatorrizko geometria.* Hala badagokio, aurreko aurreikuspenak betetzeari lotutako gainerakoak, erregimen orokor horiarautzen dutenak barne harturik.

ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20C MAILA 2A BIDEA

Page 2: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Deskribapena1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, etajardunean izan zen gerra 1891n amaitu ondoren.Bere oinplanoa pentagono irregular bat da gutxi gorabehera, dagokion hobiak inguratuta, eta haren bi alde bat zetozenartilleriaren bateriarekin: Haren alde handiena, 43 m luzekoa, lau kanoi zulo irekita dituen 5 m-ko lodierako parapeto batduena, eta alde txikiena, bi kanoi zulo dituena 6 m arteko lodierako parapeto batekin.Parapeto horiek lur estalizkoak eta fabrikako harlangaitzezkoak dira barnealderantz, eta gotorlekuaren itxierarengainerakoa behar bezalako harlangaitzezko horma gezi leihodun bati dagokio.Beheko barrutiaren barnean, oraindik hiru eraikinen aurriak ikus daitezke: Bateriaren euste hormari atxikitako muniziobiltegia, oinplano kruziformeko eta bi altueretako kuartelaren eraikin nagusia, horien alde bat gotorlekuaren itxiera zena,eta erabilera osagarrietara bideratutako gorputz berera atxikia.Gotorlekuak 5 metro zabaleko eta 4 metro sakoneko hobia du inguruan, eta hura babesteko kaponerak zeuden:Kuartelean integratutako kaponera, bere horma perimetrala eta gezi leihoak gordetzen dituena; baterien parapetoenerpinean egindako kaponera pentagonala –gaur egun ikusten ez diren egiturekin–, eta beren egituren zati bat gordetzenduten bi erdikaponera; haietan ganga tunelen sistematik sartzen zen.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: ez.B. Elementu edo zati iraunkorrak: Kontserbatzen diren hondar guztiak.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Azterketa xehatu bat eta arkeologikoa egingo da, behar bada, zonan

edozein esku hartze mota egin aurretik; azterketa hori idazten ez den artean, gotorlekuaren ingurunea ezingoda aldatu 30 m-ko erradio batean.

D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

AMETZAGAINA GOTORLEKUA OTXOKI PASEALEKUA zk./g.C MAILA

Page 3: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Luis Nieva Quiñones, ingeniari militarra, 1888.

Deskribapena

Hirugarren Gerra Karlistaren ondorengo gerra inguruneari dagokiola, Kutarroko bateria Oiartzuneko eremu lubakituarenmultzo gotortuaren zati da. Bateriak San Marko gotorlekuaren ekialdean +210 kotan kokatutako muino bat okupatzendu, lur erauzketa eta lubeten bidez sortua, dagozkion parapetoekin; aipatutako San Marko gotorlekuari lotutako bateriaosagarria, Oiartzuneko eremu lubakituari atxikitako unitateetan sartutako artilleria piezak hartzera bideratuta zegoen.Bateria maila desberdinetako hiru plataformak osatzen dute –ertzetako bietan aterpe lubaki bana daude–, 10 x 5 m-koaldeko oinplano angeluzuzeneko zaingoaren gorputzak eta harkaitzean induskatutako munizio ordezkoak.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: ez.B. Elementu edo zati iraunkorrak: Kontserbatzen diren hondar guztiak.C. Esku hartzeko murrizketa partikularrak: Azterketa xehatu bat eta arkeologikoa egingo da, behar bada, zonan

edozein esku hartze mota egin aurretik; azterketa hori idazten ez den artean, bateriaren ingurunea ezingo daaldatu 30 m-ko erradio batean.

D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

KUTARROKO BATERIA SAN MARKO BIDEA zk./g.C MAILA

Page 4: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Egile eta data ezezagunak

Deskribapena

Oinplano angeluzuzen luze eta estua, bi zatitan banatua: aurrekoa, beheko solairuko, lehen solairuko eta estalkipekosolairuko profila duena; eta atzekoa, beheko solairua eta lehen solairua soilik dituena. Gainera, gorputz erantsi txiki batdauka. Eraikuntzaren bi gorputzek bi isurkiren bidez ebazten dute estalkia, hormapiko bana osatuta. Hegoaldekoa dufatxada nagusia.Adierazitako hegoaldeko fatxadaren kasuan (bertan egongo litzateke, ziurrenik, sarrera nagusia), goranzko ostiko batdu, alboetako batean hareharri landuz eta beheko solairuan, aurrez aurreko izkinan, harrizko pilare batez errematatua.Harlangaitz hormazko fabrikaz eraikia da. Harlangaitz horma entokatuz eta zurezko bilbaduraz estalita dago estalkipekobigarren solairuan.Ekialdeko alboko fatxada berriki birgaituta dago eta harlangaitz hormazko fabrikaz ebatzi da beheko solairuan, etalandu gabeko ageriko adreiluzko horma atalez, zurezko bilbaduraren artean, goiko solairuan. Iparraldeko etaMendebaldeko fatxaden gainerakoa harlangaitz hormazkoa da. Fatxada horietan antzematen da harlanduzkoazpadurako baoak zeudela lehen.

Babes erregimena1. Erregimen orokorra

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Berariazko erregimenaA. Babesetik kanpo utzitako kanpoko elementuak edo zatiak: leihoen arotzeria, balkoiak eta fatxada nagusiaren

beheko solairuko eta lehen solairuko tarteak.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko elementuak eta zurezko egitura bilbaduran eta estalkian.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: handitze edo jasodura gehiagorik ez da onartzen.D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez

PLASENCIA BASERRIA UBA BIDEA, 41C MAILA

Page 5: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Deskribapena

Uliako bateria edo Animetako Puntako bateria 1937an eraikia da, Espainiako Gerra Zibilaren ingurunean. Donostiakoitsasertza eta Pasaiako portua defendatzeko multzo gotortuari dagokio. Uliako itsasertzeko bateria artilleriaren peanegon zen 1937ko otsailaren eta 1938ko apirilaren artean. Aipatzekoa da haren izaera historikoa itsasertzarendefentsan. Bitxitasun gisa, itsaspeko alemaniarrentzat zerbitzu egin zuten kanoiak ezarri ziren bertan.Bateriak 4 artilleria kokagune biltzen ditu, hormigoizko upel erdizirkularrez eta oinplano angeluzuzeneko eraikin batezosatuak. Eraikina lur naturaleko mendigune bati atxikita dago, eta hiru gela zituen, tiro zuzendaritzaz gainera –Animetako Puntako berezko bunkerrari dagokio–. Berori artilleria kokaguneen abangoardian kokatutako bunkerrazosatzen zen. Bunker hori hormigoi armatuz eraikita dago, eta harkaitz naturala barne hartzen du bere egituran.Goialdean, lur eta harrizko kamuflajea du.

Babes erregimena1.- Erregimen orokorra

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Berariazko erregimenaA.- Babesetik kanpo utzitako kanpoko elementuak edo zatiak: ez.B.- Elementu edo zati iraunkorrak: kontserbatzen diren elementu guztiak.C.- Esku hartzeko murrizketa partikularrak: azterketa xehatu bat egingo da, arkeologikoa, behar izanez gero,

zonan edozein esku hartze mota egin aurretik; azterketa hori idazten ez den artean, bateriaren inguruneaezingo da aldatu 30 metroko erradioan.

D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

ULIAKO BATERIA ULIAC MAILA

Page 6: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Juan Roca, 1898.

DeskribapenaMonpaseko bateria edo Gipuzkoako Aldundiaren bateria Monpaseko lurmuturraren eremu malkartsuan dago, Uliamendiaren magaleko mendebaldekoko muturrean. Uliako trenbidearen trazadura zaharretik abiatzen den bidezidorbatetik sartzen da bertara. Bateria itsasertzeko gotorleku iraunkorraren motakoa da, eta Donostiako itsasertza etaPasaiako portua defendatzeko multzo gotortuari dagokio. Juan Roca y Estades ingeniari militarraren obra hau 1898anproiektatu zen Kubako Gerraren ingurunean, eta 1908an artilleriaren pean jarri eta berritu zen. 1917ra arte, zenbaitaldaketa egin dira baterian.Bateriaren multzoa, funtsean, lau artilleria kokagunek, kuartelak, aginte postuak, komandantearen pabiloiak eta estaziotelemetrikoak osatzen zuten.Artilleria kokaguneak harkaitzean zulatutako lau putzuri dagozkie. Ganga formako tunelen bidezko bi sarrera dituzte:bata 16 m-ko luzerakoa, atzeragoardiako kokagunerako, eta bestea 35 m-ko luzerakoa, abangoardiako kokaguneekineta eskuin eta ezkerreko hegalekoekin komunikatzeko.Kuartela (aurri egoera fisiko nabarmenean dago) atzeragoardiako artilleria kokagunera sartzeko poternaren ekialdekohegalean dago. Bi gorputzez osatzen da: gorputz nagusi angeluzuzena, 34 x 8 m-koa, eta gorputz erantsi irtena, 12 x3,5 m-koa, zerbitzu osagarrietara zuzendutakoa. Kuartelaren fatxada nagusiari jarraitutasuna emanez, komandantearenpabiloia dago, eta ez dago aginte postua zenaren ageriko egiturarik.Estazio telemetrikoa edo tiro zuzendaritza oinplano erdieliptikokoa da, harlangaitz horma lodiz eta 1 m-ko lodierakohormigoizko estalkiaz osatutakoa. Aurrealdeko irekidura du telemetroaren zerbitzurako. Multzoak bunkererdilurperatuaren eta kanpotik harriz, lurrez eta landarediz kamuflatutakoaren forma hartzen du.

Babes erregimena1.- Erregimen orokorra

Plan Berezi honen C babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Berariazko erregimenaA.- Babesetik kanpo utzitako kanpoko elementuak edo zatiak: ez.B.- Elementu edo zati iraunkorrak: kontserbatzen diren hondar guztiak.C.- Esku hartzeko murrizketa partikularrak: azterketa xehatu bat egingo da, arkeologikoa, behar izanez gero,

zonan edozein esku hartze mota egin aurretik; azterketa hori idazten ez den artean, bateriaren inguruneaezingo da aldatu 30 metroko erradioan.

D. Nahitaezko lehengoratzeak: ez.

MONPASEKO BATERIA ULIAC MAILA

Page 7: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: --

José Clemente de Osinalde, 1886DeskribapenaMehelinen arteko bizitegi eraikina -José Clemente de Osinalderen proiektu komunaren xedea gaur egun ordeztutakoEtxague Jenerala 1en alboko orubearekin-, beheko solairuko eta jatorrizko hiru goiko solairuko profila zuena eta 1943anerreforma handia izan zuena. Handitzeko esku hartze hori, hirugarren solairuan eragina duena eta gainera beste hirusolairu (bi fatxada planoan eta azkena atzeraemana) jasotzea dakarrena, zabalguneko eraikinen altuerako hazkundeprozesuaren isla besterik ez da, Aldamar 12ko kasuan 14. eta 16. zenbakien eraikuntza mugakideenak (horiek ereOsinalderen proiektua) baino zorte okerragoarekin gauzatu zena.Eraikinak beheko solairuko harlanduzko fatxada mantentzen du, eta lehen eta bigarren solairuetako jatorrizko baoenazpadurak eta begiratokia, zaindutako balioaren zati direnak.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa; babes erregimen hori, oro har, eraikinaren egungokonfigurazioari lotuta ulertuko da.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: 3. goiko solairutik 6.era.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko elementuak.C. Esku hartzeko irizpide zehatzak: Beheko solairuko baoa nahitaez lehengoratzea eta, hala badagokio, erregimen

orokor hori arautzeko baldintzak betetzeari loturikoak.

BIZITEGI ERAIKINA ALDAMAR 12D MAILA

Page 8: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02439-15

Ramon Cortazar, 1927.

Deskribapena

Familia bakarreko etxebizitza eraikina txalet bikian, erdisotoa, behegaina edo beheko solairua eta bi goiko solairudituena. Fatxada entokatua, kantoiko begiratoki irtena duena, etxebizitzarako sarbidea adierazteko, eta inpostapeanmoldekatutako frisoa lehen solairuan. Jatorrizko proiektu komuna Beatriz Infanta 15ekin.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Apaindurazko elementu moldekatuak.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: Brunet 3 – Beatriz Infanta 15 esku hartzeko unitatearen barruan

egotearen ondoriozkoak.

HIRIKO TXALETA BRUNET 3D MAILA

Page 9: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02439-07

Lucas Alday, 1931.

Deskribapena

Txalet bikia, erdisotoa, behegaina edo beheko solairua eta bi goi solairu dituena. Teilazko estalkia, isurki anitzekoa.Fatxada entokatua, alboko fatxadetan begiratoki irtenekin, dekorazioa zurezko bilbadura simulatuta bigarren solairuaneta harriz estalitako zatiak landa aparailuan, zokaloan eta beheko solairuan. Jatorrizko proiektu komuna Zumalakarregi10 eta 12rekin, baina lotura formalik gabea eraikin baten eta bestearen artean.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: Ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Harrizko elementuak eta aparailua.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: Handitzerik gabea. Brunet 4-6 esku hartzeko unitatearen barruan

egotearen ondoriozkoak.

HIRIKO TXALETA BRUNET 4 - 6D MAILA

Page 10: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02428-34

Ramón Cortázar, 1932.

Deskribapena

Mehelin arteko eraikina, beheko solairua eta sei goiko solairu dituena, azkena atzeraemana. Harlangaitz hormakofatxada, emokadura harrizko estaldurarekin konbinatzen duena. Beheko solairuan pilastrak harriz estalita daude etaemokadurazko sei kapitel ditu goialdean. Hormigoizko begiratokiak txandakako baoetan. Jatorrizko proiektu komunaMigel Imaz 10 eta Usandizaga 20rekin, haiekin esku hartzeko unitate bat osatuz.

Babes erregimena.1.- Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira.

2.- Erregimen espezifikoa.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: Ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: Ez.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk:

• Migel Imaz 10–Usandizaga 20–Kolon Pasealekua 23 esku hartzeko unitatearen barruan egotearenondoriozkoak.

• Erregimen orokor hori arautzeko baldintzak betetzeari lotutakoak, hala badagokio.

BIZITEGI ERAIKINA KOLON PASEALEKUA 23D MAILA

Page 11: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-00306-12

Sebastian Camio; 1905.Deskribapena

Sebastian Camiok 1905ean proiektatutako mehelin arteko eraikina. Alboan dituen Easo plaza 2ko eta Easo kalea 22koeraikinekin batera proiektatua. Jatorrizko profilak beheko solairu bat eta goiko lau solairu zuen, eta solairu batekojasodura izan zuen fatxada planoan eta beste bat atzeraemana, bi kasuetan 1925ean eraikiak. “CE.05 San Bartolome” esparruko hirigintza planean ezarritako antolamenduaren ondorioz, hiru eraikinak hustu etaeraitsi dira —Easo plaza 1-2 eta Easo Kalea 22—, baina Easo plaza 2ko fatxada mantendu da, eta hori da babestenden objektu bakarra.

Babes erregimena.1. Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa; babes erregimen hori, oro har, eraikinaren egungokonfigurazioari lotuta ulertuko da.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko da.

2. Berariazko erregimena.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: 6. solairuko jasodura atzeraemana.B. Fatxadaren elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko elementuak.C. Esku hartzeko irizpide zehatzak: erregimen orokor hori arautzeko baldintzak betetzeari loturikoak, hala

badagokio.

BIZITEGI ERAIKINA EASO PZ, 2D MAILA

Page 12: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02448-02

Antonio Zaldua; 1933.

Deskribapena

Mehelin arteko eraikina. Jatorriz beheko solairua eta goiko sei solairu du. Goiko 5. solairuaren erdialdea soilik dagoatzeraemana, eta 6. solairua aurrekoarekiko atzeraemana. Erliebe geometrikoekin eta zeramika berdeko hormatalekinentokatutako fatxada. Hormigoizko begiratokiak ditu muturretako alboetan, eta lehen solairuan loggia moduko galeriabatekin lotuta daude. Beheko solairua aldatuta dago, eta irizpide bateraturik gabe estalia.

Babes erregimena1. Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.Testuinguru horretan, fatxadaren tratamendua, bertako baoen konfigurazioa, instalazio, publizitate elementu,seinale eta eguzki oihal, eta abarren ezarpena plan berezi honetako ordenantza orokorretan ezarritako babes mailahori arautzen duten irizpideetara egokituko dira.

2. Berariazko erregimena.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: 6. solairu atzeraemana.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: elementu moldekatuak.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk:

• Beheko solairuko materialen eta baoen konposizioa lehengoratzea.• Erregimen orokor hori arautzeko baldintzak betetzeari lotutakoak, hala badagokio.

BIZITEGI ERAIKINA GALTZARA NAGUSIA 14D MAILA

Page 13: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-00349-21

Miguel Irastorza; 1917.

Deskribapena

Familia bakarreko hiriko txaleta. Erdi sotoa, beheko solairua eta goiko bi solairu ditu, azkena zati batean estalkipean.Horrez gain, dorrea eta ganbara ditu. Bi isurkiko estalki asimetrikoa du, ezarpen gailenekin eta oinplano berriekin.Bigarren solairuan zurezko sarea simulatzen duen dekorazioarekin entokatutako fatxada, eta estalkian pinoia du.Beheko solairuko zatietan harlangaitzezko horma landu gabea du. Harrizko elementu puntualak mentsuletan,leihoburuetan, zutabeetan eta arkuetan. 1956. urtean estalkiko faldoitik gora emendatu zen bigarren solairua, etapergola bat erantsi zitzaion beheko solairuan.

Babes erregimena1. Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.

2. Berariazko erregimena.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: aluminiozko eta beirazko itxitura, beheko solairuko pergolaren

estalkia eta hirugarren solairua handitzea, 1956. urtean.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harrizko elementuak.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: handitzerik gabea.

HIRIKO TXALETA BEATRIZ INFANTA 2D MAILA

Page 14: ESTATUKO OGASUNAREN ERAIKINA OKENDO 20...2018/09/13  · Deskribapena 1875ean Ametzagaña gotorlekua eraiki zen lehen Gerra Karlistan beste gotorleku bat jaso zen leku berean, eta

Donostiako Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Aldaketa.“2.2 Ordenantza Partikularrak” dokumentua / Testu bategina, 2018/07/19an behin betiko onartua

Udal Artxiboko espedientea: H-02439-14

Eduardo Lagarde eta Luis Martinez Ubago; 1927.

Deskribapena

Familia bakarreko etxebizitza, 11 zenbakiarekin partekatzen duen txalet bikian, nortasun estilistikoari, datari eta egilearidagokionez. Erdisotoa, behegaina eta bi goiko solairu ditu. Harlanduzko apaindura elementuekin entokatutako fatxadak.

Babes erregimena1. Erregimen orokorra.

Plan Berezi honen D babes mailan integratzearekin loturikoa.

2. Berariazko erregimena.A. Babesetik kanpo utzitako elementuak edo zatiak: ez.B. Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko elementuak, hegalaren kasetoiak.C. Esku hartzeko beste irizpide zehatz batzuk: handitzerik gabea. Beatriz Infanta 9-11 esku hartzeko unitatearenbarruan egotearen ondoriozkoak.

HIRIKO TXALETA BEATRIZ INFANTA 9D MAILA