ESTATUKO BURUZAGITZA...2014/11/13  · BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO 275. zenbakiaren euskarazko...

106
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO 275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 1. or. I. XEDAPEN OROKORRAK ESTATUKO BURUZAGITZA 11714 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio kolektiboko erakundeena– aldatzen duena. FELIPE VI.a ESPAINIAKO ERREGEA Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten. Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala. AURKIBIDEA Atariko titulua. Xedapen orokorrak. 1. artikulua. Xedea. 2. artikulua. Inbertsio kolektibo itxia. 3. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak. 4. artikulua. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeak. 5. artikulua. Ezarpen-eremua. 6. artikulua. Baztertutako erakundeak. 7. artikulua. Finantza-erakundearen eta enpresa ez-finantzarioaren kontzeptua. I. titulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen araubidea. I. kapitulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen eraketa. 8. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sorkuntza. II. kapitulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen araubide juridikoa. 1. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeak 9. artikulua. Jarduera nagusia. 10. artikulua. Jarduera osagarriak. 11. artikulua. Izenaren erreserba. 12. artikulua. Inbertsio-politika. 2. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeen inbertsioen araubidea 13. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen nahitaezko inbertsio-koefizientea. 14. artikulua. Inbertsioa arrisku-kapitaleko erakundeetan. 15. artikulua. Erabilera askeko koefizientea. 16. artikulua. Taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa. 17. artikulua. Inbertsioetan ezarritako mugak aldi baterako ez betetzea. 18. artikulua. Aktibo konputagarria eta inbertsioen beste muga batzuk. 19. artikulua. Merkatu arautuetan kotizatutako enpresa ez-finantzarioetako partaidetzak eskuratzea.

Transcript of ESTATUKO BURUZAGITZA...2014/11/13  · BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO 275. zenbakiaren euskarazko...

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 1. or.

    I. XEDAPEN OROKORRAK

    ESTATUKO BURUZAGITZA11714 22/2014 Legea, azaroaren 12koa, arrisku-kapitaleko erakundeak, inbertsio

    kolektiboko bestelako erakunde itxiak eta inbertsio kolektiboko erakunde itxien erakunde kudeatzaileak arautzen dituena, eta azaroaren 4ko 35/2003 Legea –Inbertsio kolektiboko erakundeena– aldatzen duena.

    FELIPE VI.a

    ESPAINIAKO ERREGEA

    Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi

    egiten dudala.

    AURKIBIDEA

    Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

    1. artikulua. Xedea.2. artikulua. Inbertsio kolektibo itxia.3. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak.4. artikulua. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeak.5. artikulua. Ezarpen-eremua.6. artikulua. Baztertutako erakundeak.7. artikulua. Finantza-erakundearen eta enpresa ez-finantzarioaren kontzeptua.

    I. titulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen araubidea.

    I. kapitulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen eraketa.

    8. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sorkuntza.

    II. kapitulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen araubide juridikoa.

    1. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeak

    9. artikulua. Jarduera nagusia.10. artikulua. Jarduera osagarriak.11. artikulua. Izenaren erreserba.12. artikulua. Inbertsio-politika.

    2. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeen inbertsioen araubidea

    13. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen nahitaezko inbertsio-koefizientea.14. artikulua. Inbertsioa arrisku-kapitaleko erakundeetan.15. artikulua. Erabilera askeko koefizientea.16. artikulua. Taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa.17. artikulua. Inbertsioetan ezarritako mugak aldi baterako ez betetzea.18. artikulua. Aktibo konputagarria eta inbertsioen beste muga batzuk.19. artikulua. Merkatu arautuetan kotizatutako enpresa ez-finantzarioetako

    partaidetzak eskuratzea.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 2. or.

    3. atala. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen inbertsioen araubidea.

    20. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeak.21. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen nahitaezko inbertsio-

    koefizientea.22. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen erabilera askeko

    koefizientea.23. artikulua. Taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa ETE-etako arrisku-

    kapitaleko erakundeen arloan.24. artikulua. Inbertsioak aldi baterako ez betetzea.25. artikulua. Inbertsioen beste muga batzuk.

    III. kapitulua. Arrisku-kapitaleko sozietateen araubide juridikoa.

    26. artikulua. Definizioa eta araubide juridikoa.27. artikulua. Ondarearen balorazioa eta likidazio-balioaren zehaztapena.28. artikulua. Eraldaketa, bategitea, zatiketa eta gainerako sozietate-eragiketak.29. artikulua. Kudeaketa eskuordetzea.

    IV. kapitulua. Arrisku-kapitaleko funtsen araubide juridikoa.

    30. artikulua. Definizioa eta araubide juridikoa.31. artikulua. Ondarea.32. artikulua. Funtsaren eraketa.33. artikulua. Funtsaren kudeaketarako erregelamenduaren edukia.34. artikulua. Partaidetzak harpidetu eta itzultzeko araubidea.35. artikulua. Administrazioa.36. artikulua. Bategitea.37. artikulua. Desegitea eta likidazioa.

    V. kapitulua. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen, Europako arrisku-kapitaleko erakundeen eta Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen araubide juridikoa.

    38. artikulua. Inbertsio Kolektibo Itxiko Sozietateen eta Inbertsio Kolektibo Itxiko Funtsen araubide juridikoa.

    39. artikulua. Europako arrisku-kapitaleko funtsen araubide juridikoa.40. artikulua. Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen araubide juridikoa.

    II. titulua. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileak.

    I. kapitulua. Jarduerari ekitea.

    41. artikulua. Kontzeptua eta sozietate-xedea.42. artikulua. Jarduerari ekiteko betekizunak.43. artikulua. Zerbitzu osagarriak.44. artikulua. Debekatutako jarduerak.45. artikulua. Baimen eskaera.46. artikulua. Baimenaren ebazpena.47. artikulua. Inbertsio Kolektiboko Erakundeen sozietate kudeatzaileak.48. artikulua. Baimentzeko baldintzak.49. artikulua. Europar Batasuneko kide den beste Estatu bateko agintari

    gainbegiratzaile bati kontsultatzea.50. artikulua. Gordailuzaina.51. artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimentze-ahalmen

    espezifikoak.52. artikulua. Baimentzeko baldintzen aldaketak.53. artikulua. Errebokatzea.54. artikulua. Baimenaren iraungitzea.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 3. or.

    55. artikulua. Baimenari uko egitea.56. artikulua. Etetea.57. artikulua. Kudeatzaileak ordeztea.58. artikulua. Erregistroa.

    II. kapitulua. Jardueran aritzeko baldintzak.

    1. atala. Baldintza operatiboak eta antolakuntzako baldintzak.

    59. artikulua. Printzipio orokorrak.60. artikulua. Ordainketarako eta pizgarriak finkatzeko sistemarekin lotuta dauden

    politika eta prozedurak.61. artikulua. Interes-gatazkak.62. artikulua. Arriskuaren kudeaketa.63. artikulua. Likideziaren kudeaketa.64. artikulua. Balorazioa.

    2. atala. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzailearen eginkizunak eskuordetzea.

    65. artikulua. Eginkizunak eskuordetzea.66. artikulua. Eginkizunak azpieskuordetzea.

    3. atala. Gardentasun betekizunak.

    67. artikulua. Informatzeko betebeharra eta auditoretza- eta kontabilitate-arloko betebeharrak.

    68. artikulua. Inbertsioa egin aurretik inbertsiogileei inbertsio-erakunde bakoitzaren gaineko informazioa emateko betebeharrak.

    69. artikulua. Inbertsiogileei aldian-aldian informazioa emateko betebeharrak.70. artikulua. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aldian-aldian informazioa

    emateko betebeharrak.71. artikulua. Partaidetza handiak eta sozietateen kontrola eskuratzearen ondoriozko

    informazio-betebeharrak.

    III. kapitulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen kudeaketa-jarduerari ekiteko eta horretan aritzeko baldintzak, kasu berezi batzuetan.

    72. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak kudeatzen dituzten Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileen kudeaketa-jarduerari ekiteko eta horretan aritzeko baldintzak, atalase jakin batzuen azpitik.

    73. artikulua. Europako arrisku-kapitaleko funtsak kudeatzen dituzten inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileen kudeaketa-jarduerari ekiteko eta horretan aritzeko baldintzak.

    74. artikulua. Europako gizarte-ekintzailetzako funtsak kudeatzen dituzten inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileen kudeaketa-jarduerari ekiteko eta horretan aritzeko baldintzak.

    III. titulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak merkaturatzea.

    75. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak merkaturatzeko mugak.

    76. artikulua. Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Espainian merkaturatzea.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 4. or.

    77. artikulua. Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratu diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean estatu kide batean kudeatzaile baimenduek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertsiogile profesionalentzat Espainian merkaturatzea.

    78. artikulua. Helbidea Europar Batasunean ez duten kudeatzaileek kudeatutako arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak inbertsiogile profesionalentzat Espainian merkaturatzea.

    79. artikulua. 5.1.e) artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko erakundeak inbertsiogile ez profesionalentzat Espainian merkaturatzea.

    80. artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak baimendutako sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Europar Batasuneko esparruan merkaturatzea.

    81. artikulua. Espainian baimendutako sozietate kudeatzaileek arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak mugaz haraindi kudeatzeko baldintzak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren arabera.

    82. artikulua. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak araututako eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimendutako kudeatzaileek Espainiako arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak kudeatzeko baldintzak.

    83. artikulua. Europar Batasuneko kide ez den estatu batean eratu diren eta Europar Batasuneko estatu kideetan merkaturatzen ez diren arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak kudeatzen dituzten inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileei aplikatu beharreko baldintzak.

    IV. titulua. Jokabide arauak, gainbegiratzea, ikuskatzea eta zehatza.

    I. kapitulua. Jokabide arauak.

    84. artikulua. Aplikatu beharreko araudia.

    II. kapitulua. Gainbegiratzea eta ikuskatzea.

    85. artikulua. Esparrua.86. artikulua. Gainbegiratzeko eta ikuskatzeko ahalmenak.87. artikulua. Palanka-efektuaren mugak eta kreditu-ebaluazioko prozesuen

    egokitzapena gainbegiratzea.88. artikulua. Europar Batasuneko beste estatu kide batean baimenduta dauden eta

    arrisku-kapitaleko erakundeak edo inbertsio kolektibo itxiko erakundeak Espainian kudeatzen dituzten kudeatzaileak gainbegiratzea.

    89. artikulua. Datu pertsonalak gainbegiratzearen eta ezeztatzearen arloko mugaz haraindiko lankidetza.

    90. artikulua. Kudeatzaileen jardueraren balizko ondorio sistemikoei buruzko informazioa elkartrukatzea.

    III. kapitulua. Zehapen-araubidea.

    1. atala. Xedapen orokorrak.

    91. artikulua. Erantzukizuna.92. artikulua. Prozedura.

    2. atala. Arau-hausteak.

    93. artikulua. Arau-hauste oso larriak.94. artikulua. Arau-hauste larriak.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 5. or.

    95. artikulua. Arau-hauste arinak.

    3. atala. Zehapenak.

    96. artikulua. Zehapenak arau-hauste oso larriak egiteagatik.97. artikulua. Zehapenak arau-hauste larriak egiteagatik.98. artikulua. Zehapenak arau-hauste arinak egiteagatik.99. artikulua. Zehapenak administrazioko edo zuzendaritzako karguek egindako

    arau-hauste oso larriengatik.100. artikulua. Zehapenak administrazioko edo zuzendaritzako karguek egindako

    arau-hauste larriengatik.101. artikulua. Zehapenak erabakitzeko irizpideak.102. artikulua. Esku hartzeko eta ordezkatzeko neurriak.

    4. atala. Bestelako xedapenak.

    103. artikulua. Bestelako xedapenak.

    Lehenengo xedapen gehigarria. Arrisku-kapitaleko erakundeen sozietate kudeatzaileak inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaile bihurtzea.

    Bigarren xedapen gehigarria. Arauen aipamenak.Hirugarren xedapen gehigarria. Lehendik dauden erakundeak araudi berrira

    egokitzeko epea.Xedapen indargabetzailea.Azken xedapenetako lehenena. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren

    4ko 35/2003 Legea aldatzea.Azken xedapenetako bigarrena. Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege

    Dekretuaren bidez onartutako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bategina aldatzea.

    Azken xedapenetako hirugarrena. Hazkuntzaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren aldeko premiazko neurriak onartzeko urriaren 15eko 18/2014 Legea aldatzea.

    Azken xedapenetako laugarrena. Hornitzaileei egin beharreko ordainketak finantzatzeko funtsa aldatzeari buruzko uztailaren 14ko 13/2014 Legearen II. eranskina aldatzea.

    Azken xedapenetako bosgarrena. Eskumen-tituluak.Azken xedapenetako seigarrena. Europar Batasuneko zuzenbidea txertatzea.Azken xedapenetako zazpigarrena. Arauak onartzeko gaikuntza.Azken xedapenetako zortzigarrena. Indarrean jartzea.

    HITZAURREA

    I

    Finantza-erregulazioaren helburu orokorra aurrezkia inbertsio produktibora modu eraginkorrean bideratzea da; hala, merkatuen egonkortasuna eta inbertsiogilearen babesa bermatuko dira, eta enplegua sortzeko aukera emango duen hazkunde orekatua sustatuko da. Espainiako ekonomiaren ezaugarri tradizionaletako bat da banku-kredituko enpresen mendean dagoela modu nabarmenean, eta kreditu horrek gaur egungo egoeran murrizketa handiak izan ditu. Horregatik funtsezkoa da finantzaketa zuzeneko beste iturri batzuei mesede egitea. Horien artean inbertsio kolektiboa gero eta garrantzi handiagoa izaten ari den alternatiba da. Esparru horren barruan, Europar Batasunean harmonizatutako erregulazioa duten eta batik bat txikizkako inbertsiogileei zuzentzen zaizkien inbertsio kolektiboko erakundeak batetik eta inbertsio alternatibokotzat jotzen direnak bestetik bereizi ahal dira. Azken horien barruan hainbat erakunde daude, adibidez inbertsio askeko funtsak (hedge funds, ingelesez eman ohi zaien izenean), higiezinen

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 6. or.

    arloko funtsak eta arrisku-kapitalekoak. Azken horien erregulazioa da lege honen helburu nagusia.

    Azken urteotan arrisku-kapitalak garapen nabarmena izan du. Hala ere, haren araubidea berrikusi beha da, alde batetik funtsak errazago atzitzeko eta horrenbestez, ahalik eta enpresa gehien finantzatu ahal izateko; eta bestetik, arrisku-kapitala ahal dela tamaina txiki eta ertaineko enpresen finantzaketara bideratzeko, garapen eta hedapeneko lehenengo etapetan, batik bat horrelako enpresek baitute mugatuta finantzaketa lortzeko aukera.

    Arrisku-kapitala honela definitzen da: inbertsio-estrategia mota batzuk dira, finantzaketa zuzenean edo zeharka enpresetara bideratzen dutenak, kudeaketa eta aholkularitza profesionala sortuz enpresaren balioa maximizatzen dutenak, eta inbertsiogileei gainbalio handiak ekartzeko helburuz enpresan bertan desinbertitzen dutenak. Arrisku-kapitala garrantzi handiko finantzaketa-iturria da enpresen garapenaren etapa guztietarako: ideia garatzen denetik, orduan hazi-kapitala funtsezkoa baita; ekoizpen-jarduerari ekiteko lehenengo faseetan, hedapen eta zabalkunde etapetan, orduan finantzaketak aukera eman ahal baitu dimentsio eta heldutasun eta heldutasun handiagoetara auzi kualitatiboa emateko, eta enpresa jada sendotuta daudeneko uneetaraino, orduan finantzaketa hainbat arrazoirengatik izan ahal baita beharrezko, adibidez burtsara irteteko edo enpresa berregituratu edo saltzeko. Arrisku-kapitalaren barruan dago bai orain arte venture capital izenaz ezagutu dena, enpresen garapenaren lehenengo faseak xede dituena, bai private equity izenaz ezagutu dena; azken termino horrek barnean hartzen du jada helduak diren eta errentagarritasuneko ibilbide sendoa egina duten enpresetan egindako inbertsioa, beraz enpresa-berregituraketako eragiketa handiagoak dakartzana. Hain zuzen ere, alde horretatik, beharrezkoa da arrisku-kapitaleko erakundeek maileguak baliatzea halakoak finantzatu ahal izateko.

    Arrisku-kapitaleko erakundeen esku-hartzeak abantaila dakar enpresek lortzen duten finantzaketaren aldetik, baina horrez gain, gaitutako profesionalek erakunde horien kudeaketan parte hartzen dute beren ezagutza eta esperientzia eskainiz. Hala, finantzatutako enpresen kudeaketan eta ezagutzaren zabalkundean hobekuntza handiak lortzen dira eraginkortasun arloan.

    II

    Espainian arrisku-kapitalaren legeria arloko aurrekariak 1976an aurkitzen dira. Urte hartan, Neurri Ekonomikoei buruzko urriaren 8ko 18/1976 Errege Lege Dekretua onetsi zen. Errege Lege Dekretu hori industria-garapeneko sozietateen sustatzaile izan zen, arrisku-kapitaleko sozietateen aurrekari gisa. Gaur egungo arrisku-kapitalaren araubide juridikoaren jatorria administrazio, finantza, zerga eta lan neurriei buruzko martxoaren 14ko 1/1986 Errege Lege Dekretuaren 12. eta 16. bitarteko artikuluetan dago. Araubide hori sakon-sakonean eraldatu zuen Arrisku-kapitaleko erakundeei eta beren sozietate kudeatzaileei buruzko urtarrilaren 5eko 1/1999 Legeak.

    Lege hark erakundeen bi modalitateak aurkeztu zituen, sozietateak eta funtsak (sozietate kudeatzaileek administratuak), eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren baimen, gainbegiratze, ikuskapen eta zehapen araubidearen mendean jarri zituen, finantza-merkatuan jarduten duten gainerako subjektuekin homologatzeko moduan. Gainera, inbertsioen araubidea ere ezarri zen. Xede diren enpresa ez-finantzario kotizatu gabeetan nahitaezko inbertsio-koefizientea eta erabilera askeko koefizientea bereizi ziren. Azkenik, taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa ezarri ziren.

    1999ko arauketa aurrerapen handia izan zen gure herriko arrisku-kapitalaren araubide juridikoan, baina ez zuen lortu industriari arrisku-kapitala gure inguruko herrien moduko lehiakortasun-mailan jartzeko beharrezkoak diren finantza-tresnak ematea. Arrisku-kapitaleko erakundeen finantza-arauketan bertan zurruntasuna eta muga batzuk ikusten ziren, eta horrek sektorearen behin betiko garapena moteltzen zuen.

    Horregatik guztiarengatik, Arrisku-kapitaleko erakundeak eta beren sozietate kudeatzaileak arautzeko azaroaren 24ko 25/2005 Legeak bultzada handia eragin zuen Espainiako arrisku-kapitalean. Lege hori, urtarrilaren 5eko 1/1999 Legean bildutako

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 7. or.

    oinarrizko eskema errespetatuta, zutabe hauen inguruan egituratu zen: arrisku-kapitaleko erakundeen administrazio-araubidea arintzea, inbertsio-erregelak malguago egitea eta inguruko beste herri batzuetan daudenen antzeko finantza-figurak txertatzea. Hobekuntza horiek, arrisku-kapitaleko erakundeen bidez egindako inbertsioak duen zerga-araubide egokituarekin batera, lagungarriak izan dira sektoreak Espainiako finantza-sisteman duen posizioa sendotzeko.

    III

    Espainian sektorea modernizatu zuen arau hori agertu zenetik zortzi urte soilik igaro direla arau-esparrua berrikusteko arrazoiak hiru dira.

    Lehenengoz, onetsi egin da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraua, inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzkoa, 2003/41/EE eta 2009/65/EE Zuzentarauak eta Europar Batasunaren 1060/2009 eta 1095/2010 zenbakidun Erregelamenduak aldatzen dituena. Arau horrek lehenengo aldiz txertatzen du inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileen arauketa txertatzen du Europar Batasunaren barruan. Kudeatzaileen artean daude, besteak beste, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeak (IAIKE), edo hedge funds ingelesezko ohiko izendapenean, inbertsio askeko inbertsio kolektiboko erakundeen inbertsio kolektiboko erakundeak (IAIKEIKE), higiezinen arloko inbertsioko funts eta sozietateak eta arrisku-kapitaleko erakundeak.

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraua onetsi arte, inbertsio kolektiboaren arloko Europako araudiak inbertsio kolektiboko erakunde (IKE) jakin batzuetarako arau homogeneo batzuk txertatzen zituen, besterik ez. Arau horiek hainbat arlori buruzkoak ziren, esate baterako erakundeak inbertitzeko gai diren aktiboak, kontzentrazio eta likideziarako mugak, bai eta antolaketako, kudeaketako eta gainbegiratzeko betekizunak, eta gordailuzainaren araubidea. Horien guztien ondorioz, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde horiek txikizkako inbertsiogileek zabal erabiltzen zituzten produktuak ziren, dibertsifikatutako eta modu profesionalean kudeatutako finantza-tresnen multzo bat eskuratzeko modua ematen zutelako. inbertsio-funtsen harmonizazio horrek jatorria 1985ean du. Gerora apurka hobetu zen, eta 2009an testu bategin bat onetsi zen: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentaraua, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuei buruzko lege, erregelamendu eta administrazio arloko xedapenak koordinatzekoa.

    Zuzentarau hori gure antolamendu juridikoan txertatu zen Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen aldaketaren bitartez. Horren bidez, zuzentarau hark harmonizatutako IKEak –izaera irekikoak– arautzen dira, bai eta gure merkatuan bereziki agertzen diren eta harmonizatuta ez dauden beste IKE batzuk ere.

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauarekin gertatzen denaz bestela, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren ardatza erakundeen sozietate kudeatzaileak arautzea da, funtsari lotuen dauden alderdietan sartu gabe, adibidez inbertsio-politikan. Horren arrazoia da inbertsio alternatiboko funts horien xedea inbertsiogile profesionalak direla. Horrenbestez, arauketak interferentzia txikiagoa eragiten du babesari dagokionez, txikizkako inbertsiogileek parte hartzen dutenean baino, hain zuzen ere egoera horretan aldeen desoreka ageriagokoa dela. Beraz, zuzentarauak askatasuna eman zuen, atzitutako baliabideak zein aktibotan inbertitu ahal ziren zehazterakoan. Hala ere, eta 2008an hasitako finantza-krisiari emandako erantzun orokorren ondorioz finantza-arauketaren arloan izandako bultzada kontuan hartuta, inbertsio alternatiboko funts horien sozietate kudeatzaileena arauketa harmonizatzea komenigarritzat jo zen, horien jarduerak finantza-egonkortasunean izan ditzakeen ondorioengatik.

    Horrenbestez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraua zuzenbide nazionalean txertatu behar da, bai arrisku-kapitaleko erakundeei dagokienez, bai Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 13ko

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 8. or.

    2009/65/EE Zuzentarauan araututakoez bestelako inbertsio kolektiboko erakundeei dagokienez, horiek legeria nazionalak azaroaren 4ko 35/2003 Legean biltzen baititu.

    Bigarrenez, ETE-en finantzaketari buruz legeria arloko beste alderdi berri bat sortu da Europar Batasunean, eta kontuan hartu behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 345/2013 zenbakidun Erregelamendua, Europako arrisku-kapitaleko funtsei buruzkoa, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 346/2013 zenbakidun Erregelamendua, Europako gizarte-ekintzailetzako funtsei buruzkoa. Horien edukia ez dago zertan gure legeriara ekarri behar, erregelamenduak izanik eraginkortasun zuzena dutelako. Hala ere, horien arauketa baliagarria izan da figura berri baten arauketa bideratzeko, ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen arauketa, alegia.

    Hirugarrenez, lehenago aipatu den moduan, arrisku-kapitalaren araubidea berrikusten da funtsen atzipen handiagoa sustatzeko, hala enpresa gehiago finantzatu ahal izango direlakoan, bereziki tamaina txiki eta ertaineko enpresak, garapen eta hedapeneko lehenengo etapetan. Zalantzarik ez dago, orain indargabetu den azaroaren 24ko 25/2005 Legea lagungarria izan dela arrisku-kapitaleko sektorea hazteko. Hala ere, hazkunde hori ez da kasu guztietan berdina izan. Arrisku-kapitalaren bitartez finantzaketa lortu duten enpresen garapen-maila kontuan hartzen badugu, argi eta garbi nagusi dira sendoak eta helduak izateaz gain private equity-ren eta palanka-efektuaren eraginpeko eragiketen onura jaso duten konpainiak, garapenaren hasierako etapetan dauden enpresei zuzendutako «venture capital» delakoaren kaltetan –hazi-kapitala eta hasierako kapitala–.

    IV

    Ondorioz, araubidea Europar Batasuneko araudi berrira egokitzeko eta sektorearen hazkunde orekatua sustatzeko beharrizanak bultzatuta onetsiko da lege hau, eta bide batez, azaroaren 24ko 25/2005 Legea indargabetu egingo da.

    Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen lege hau, inbertsio kolektiboko erakundeei aplikatuko zaie, baldin eta kapitala hainbat inbertsiogilerengandik jasotzen badute, kapital hori inbertsio-politika definitu baten arabera inbertitzeko, beren desinbertsio-politiken arabera izaera itxia badute, eta batik bat inbertsio kolektibo irekiko erakundeak arautzen dituen azaroaren 4ko 35/2003 Legean araututa ez badaude. Berraz, lege hau ez zaie aplikatuko bestelako inbertsio kolektiboko erakunde batzuei, esate baterako Higiezinen merkatuetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuak arautzen dituen urriaren 26ko 11/2009 Legean arautzen diren higiezinen merkatuko inbertsioko sozietate anonimo kotizatuei, edo Balore-burtsa batean negoziatzeko baloreak dituzten finantza-arloko zorro-sozietateei. Dena dela, halako sozietateen ezaugarriak aztertzean ondorioztatu ahal bada inbertsio-politika definitua dutela eta merkataritza- edo industria-helbururik ez dutela, Lege hau aplikatuko zaie.

    Halaber, lege horrek helbidea Espainian duten inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileen kudeaketa-jarduerari ekiteko eta horretan aritzeko baldintzak arautzen ditu, eta sozietate kudeatzaile horiek atzerriko inbertsio-erakundeak kudeatu eta merkaturatu nahi dituztenean bete beharko dituzten baldintzak arautzen ditu. Era berean, atzerriko sozietate kudeatzaile orok atzerriko inbertsio-erakundeak Espainian merkaturatu nahi dituenean bete beharko dituen baldintzak aurkezten ditu.

    Lege honek hainbat alderdi berri sartzen ditu, aurreko legearekin alderatuta.Lehenengoz, arrisku-kapitaleko erakundeen finantza-araubidea malguago egiten da.

    Alde horretatik, finantza-tresnen sorta zabalagoa –adibidez partaidetza-maileguak– erabiltzeko aukera ematen da, eta hala, malgutasun handiagoa ematen da nahitaezko inbertsio-koefizientea betetzeko epeen kalkuluetan eta bidea ematen da funtsek emaitzak aldian-aldian bana ditzaten.

    Bigarrenez, ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen figura sortzen da. Figura horri esker, erakunde horiek haien ondarearen % 70 ETE-en partaidetzetan inbertitu ahal dute, eta era berean enpresa horien kudeaketan parte hartu eta aholkularitza-lanak egin. Horrelako erakundeek finantza-araubide malguagoa izango dute. Hala, gehiagotan erabili ahal izango dituzte partaidetza-maileguak nahiz zorra, ETE horiek finantzaketaz

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 9. or.

    hornitzeko. Horien arauketaren helburua arrisku-kapitalaren sektorea bultzatzea da, enpresen garapenaren hasierako etapak xede direla, sektore horrek hazkunde txikiagoa izan baitu, bai eta horrelako enpresei banku-finantzaketaz bestelako alternatiba eraginkor bat eskaintzea ere.

    Hirugarrenez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauak aginduta, legearen aplikazio-eremua hedatzen da inbertsio kolektibo itxiko erakunde oro barnean hartzeko, baldin eta aurretiaz definitutako inbertsio-politika badute eta itzulkinak inbertsiogileen artean banatzen badituzte. Ondorioz, arauaren esparruaren barruan sartzen dira Espainian lehenago merkataritza-sozietatearen formarekin eta kotizatu gabeko baloreetan inbertitzen aritu arren arrisku-kapitalaren inbertsioen eta dibertsifikazioaren araubidea betetzen ez zuten erakundeak. Kategoria horretako erakundeek, inbertsio kolektibo itxiko erakunde izenekoek, funtsen edo sozietateen forma hartu ahal izango dute, eta malgutasun operatiborik handiena baliatu ahal izango dute.

    Laugarrenez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak arrisku-kapitaleko erakundeetan eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeetan administrazio-arloan esku-hartzeko araubidea ia osorik desagerrarazten da. Europar Batasuneko araudiaren arabera, baimena mantentzen da sozietate kudeatzaileentzat. Inbertsio kolektibo itxiko funts eta sozietateak, aldiz, haien kudeaketa sozietate kudeatzaile bati eskuordetu bazaio, erregistratu egingo dira, besterik ez.

    V

    Azken xedapenetako lehenak Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatzen du, inbertsio kolektibo alternatiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateen araubidea Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentaraura egokitzeko.

    Horrek esan nahi du diferentzia argia ezartzen dela 2009ko uztailaren 13ko 2009/65/EE Zuzentarauak harmonizatutako inbertsio kolektiboko erakundeen eta inbertsio kolektibo alternatiboko erakundeen artean. Hala, azaroaren 4ko 35/2003 Legearen egiturari eusten zaio, lege horrek inbertsio kolektibo irekiko erakundeen eta haien sozietate kudeatzaileen arauketa biltzen jarraitzen baitu; arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo irekiko erakundeen eta haien sozietate kudeatzaileen arauketa Lege berriaren mendean uzten da.

    Gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauan ezarrita dagoenaren arabera, lege honen III. tituluan alderdi berri garrantzitsu bat sartzen da: mugaz haraindiko merkaturatze eta kudeaketarako baldintzak; horien artean dago Europar Batasuneko estatu kideetan baimendutako inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileek kudeatutako Europar Batasuneko estatu kideetako inbertsio alternatiboko funtsetarako Europako pasaportea izenekoa, gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren arabera. Pasaporte horren helburua inbertsio-funtsen Europako barneko merkatua sustatzea da. Alde horretatik, inbertsio alternatiboko funts horiek merkaturatzeko askatasuna ematen da Europar Batasunean profesionalentzat, baita inbertsio-funts horiek Europar Batasuneko estatu kideetan mugaz haraindi kudeatzeko aukera ere. Ondorio horietarako, hainbat baldintza biltzen da, bai Europar Batasuneko funts eta kudeatzaile horiek Espainian merkaturatu eta kudeatzeko, bai Espainiako kudeatzaileak Europar Batasunean merkaturatu eta kudeatzeko. Halaber, inbertsio alternatiboko funts motaren arabera bereizitako araubide bat txertatzen da, funtsa edo haren kudeatzailea Europar Batasuneko estatu kide batekoak ez diren kasuetarako. Malgutasun horrek eraginkortasun arloan irabaziak bideratu ditzan, eta alde horretatik inbertsiogilearen babesa eta finantza-egonkortasuna ez murrizteko, agintari gainbegiratzaileen arteko lankidetzarako mekanismoak aurreikusten dira, gordailuzain bat egoteko betebeharra ezartzen da, sozietate kudeatzaileentzat baldintza berriak ezartzen dira, arriskuen, likideziaren eta interes-gatazken kontrola bermatzeko egitura eta antolakuntza egokia eduki ditzaten, eta zehazki arrisku gehiegi hartzea eragotziko duen ordainketa-politika bat bete dezaten.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 10. or.

    Halaber, sozietate kudeatzaileen zereginen artean beste erakunde bati zein eskuordetu ahal zaizkien zehazten da.

    Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari sozietate kudeatzaileak baimentzeko eta errebokatzeko nahiz arau-hauste oso larriengatik zehapenak ezartzeko eskumenak ematen zaizkio.

    Horrez gain, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 2013/14/UE Zuzentaraua estatuko legeriara ekartzeko baldintzak biltzen dira. Zuzentarau horrek aldatu egiten ditu enplegu-pentsioen funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruzko 2003/41/EE Zuzentaraua, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuei buruzko lege, erregelamendu eta administrazio arloko xedapenak koordinatzeko 2009/65/EE Zuzentaraua, eta inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzko 2011/61/UE Zuzentaraua, kreditu-kalifikazioekiko mendekotasun handiegiari dagokionez; hala, mendekotasun hori murriztu dadila bultzatzen da.

    VI

    Azken xedapenetako bigarrenak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen testu bategina aldatzen du, enplegu-pentsioen funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruzko 2003ko ekainaren 3ko 2003/41/EE Zuzentaraua aldatzen duen inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren transposizioa betetzeko. Aldaketa horri esker, inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileek pentsio-funtsen inbertsioak kudeatu ahal dituzte; dena dela, pentsio-plan eta -funtsen Erregelamendua aldatzeko gaur egungo proiektuan inbertsio alternatiboko funtsen kudeatzaileei buruzko beren beregiko aipamena agertuko da.

    Halaber, bizi-aseguru zuzenaren arloko lege, erregelamendu eta administrazio arloko xedapenak koordinatzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko azaroaren 10eko 92/96/EEE Zuzentarauari (79/267/EEE eta 90/619/EEE Zuzentarauak aldatu zituen horri) buruzko aipamena ezabatu da. Horren ordez, bizi-aseguruari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko azaroaren 5eko 2002/83/EE Zuzentaraua agertuko da, eta hala, bizi-aseguru zuzena arautzen duen Zuzentaraura egokituko da Legea.

    ATARIKO TITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    Lege honen xedea arrisku-kapitaleko erakundeen, bestelako inbertsio kolektibo itxiko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileen araubide juridikoa arautzea da.

    2. artikulua. Inbertsio kolektibo itxia.

    1. Inbertsio kolektibo itxia izango da arrisku-kapitaleko erakundeek eta inbertsio kolektiboko gainerako erakundeek egiten dutena, baldin eta horietan bazkideen edo partaideen desinbertsio-politikak baldintza hauek betetzen baditu:

    a) Desinbertsioak inbertsiogile edo partaide guztientzat aldi berean egitea, etab) inbertsiogile edo partaide bakoitzak hartzen duena haietariko bakoitzari dagozkion

    eskubideen araberakoa izatea, estatutu edo erregelamenduetan mota guztietako akzio edo partaidetzetarako ezarrita dauden baldintzen arabera.

    2. Nolanahi ere, lege honen ondorioetarako, inbertsio kolektibo itxiko erakundeak izango dira Batzordearen 2013ko abenduaren 17ko 694/2014 zenbakidun Erregelamendu Eskuordetuaren (EB) 1.2 artikuluan azaltzen direnez bestelako mota batekoak direnak.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 11. or.

    Erregelamendu eskuordetu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/61/UE Zuzentaraua osatzen da, inbertsio-funts alternatiboen kudeatzaileen motak zehazten dituzten arauketako arau teknikoei dagokienez.

    3. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeak.

    1. Arrisku-kapitaleko erakundeak (AKE) izango dira inbertsiogileentzat irabaziak edo etekinak sortzea helburu duen merkataritza-jarduera baten bidez hainbat inbertsiogilerengandik kapitala jasotzen duten inbertsio kolektibo itxiko erakundeak. Halako erakundeen xede nagusia lege honen 9. artikuluan dago definituta.

    2. AKEak sozietate kudeatzaile baimenduek kudeatuko dituzte, lege honen xedatuta dagoenaren arabera.

    3. AKE-ek arrisku-kapitaleko sozietateen (AKS) edo arrisku-kapitaleko funtsen (AKF) forma juridikoa izan ahal dute, eta haien inbertsio-araubidea I. tituluko II. kapituluko 2. atalean ezarrita dagoena izango da.

    4. AKEak ETE-AKE deituko dira I. tituluko II. kapituluko 3. atalean inbertsio-araubidearen arloan ezarrita dagoena betetzen dutenean. ETE-AKEek ETE-entzako arrisku-kapitaleko sozietateen (ETE-AKS) edo ETE-entzako arrisku-kapitaleko funtsen (ETE-AKF) forma juridikoa hartu ahal dute.

    4. artikulua. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeak.

    1. Inbertsio kolektibo itxiko erakundeak (IKIE) izango dira merkataritza- edo industria-helbururik izan gabe merkaturatze-jarduera baten bitartez kapitala hainbat inbertsiogilerengandik jasotzen duten eta mota guztietako aktibo finantzarioetan eta ez-finantzarioetan inbertitzen duten inbertsio kolektiboko erakundeak. Mota horretako erakundeek inbertsio-politika definitua dute.

    2. IKIEak sozietate kudeatzaile baimenduek kudeatuko dituzte, lege honen xedatuta dagoenaren arabera.

    3. IKIE-ek sozietateen forma juridikoa hartu ahal dute, eta inbertsio kolektibo itxiko sozietateak (IKIS) izango dira, edo funtsen forma, eta inbertsio kolektibo itxiko funtsak (IKIF) izango dira.

    4. Lege honetan ezarrita dagoenaren ondorioetarako IKIEen kontzeptuaren barruan ez dira sartuko aurreko artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko erakundeak, ezta Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen arabera baimendutako erakundeetako bat ere.

    5. artikulua. Ezarpen-eremua.

    1. Lege hau inbertsio kolektiboko erakunde hauei aplikatuko zaie:

    a) Sozietateen kasuan, sozietate-helbidea Espainian duten AKE eta IKIE-ei, edo, funtsen kasuan, Espainian eratu direnei.

    b) Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratu diren eta estatu kide batean baimendutako sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten AKE eta IKIE-ei, 2003/41/EE eta 2009/65/EE Zuzentarauak eta 1060/2009 (KE) eta (EB) 1095/2010 zenbakidun Erregelamenduak aldatzen dituen inbertsio-funts alternatiboen kudeatzaileei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean, baldin eta Espainian inbertsiogile profesionalei merkaturatzen bazaizkie. Kasu horretan, Espainian egiten duten jardueran 76. artikuluak aipatzen dituen arauak soilik aplikatuko zaizkie.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 12. or.

    c) Hirugarren estatuetan eratu diren eta sozietate kudeatzaileek Europar Batasuneko estatu kide batean kudeatzen dituzten AKE eta IKIE-ei, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko ekainaren 8ko 2011/61/UE Zuzentarauaren babespean, baldin eta Espainian inbertsiogile profesionalei merkaturatzen bazaizkie. Kasu horretan, Espainian egiten duten jardueran 77. artikuluak aipatzen dituen arauak soilik aplikatuko zaizkie.

    d) Helbidea Europar Batasuneko estatu kide batean ez duten sozietate kudeatzaileek kudeatzen dituzten AKE eta IKIE-ei, baldin eta Espainian inbertsiogile profesionalei merkaturatzen bazaizkie. Kasu horretan, Espainian egiten duten jardueran 78. artikuluak aipatzen dituen arauak soilik aplikatuko zaizkie.

    e) Aurreko b), c) eta d) idatzi-zatietan azaldu diren AKE-ei, baldin eta Espainian inbertsiogile ez-profesionalei merkaturatzen bazaizkie, Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 78 bis artikuluko 3. paragrafoan definituta dauden bezala. Kasu horretan, Espainian egiten duten jardueran 79. artikuluak aipatzen dituen arauak eta 75. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan AKEak profesional ez diren inbertsiogileei merkaturatzearen gainean aurreikusita dagoena aplikatuko zaie.

    f) Europako arrisku-kapitaleko funtsei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 345/2013 zenbakidun Erregelamenduak araututako Europako arrisku-kapitaleko funtsei, baldin eta sozietate-helbidea Espainian badute –sozietateen kasuan–, Espainian eratu badira –funtsen kasuan–, edo Espainian merkaturatzen badira Europako Erregelamendu horren arabera.

    g) Europako gizarte-ekintzailetzako funtsei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 346/2013 zenbakidun Erregelamenduak araututako Europako gizarte-ekintzailetzako funtsei, baldin eta sozietate-helbidea Espainian badute –sozietateen kasuan–, Espainian eratu badira –funtsen kasuan–, edo Espainian merkaturatzen badira Europako Erregelamendu horren arabera.

    2. Halaber, lege hau aplikatuko zaie II. tituluan aurreikusitakoaren arabera eratutako erakunde itxien sozietate kudeatzaileei (EISK), AKEak, IKIEak, EAKFak edo EGEFak kudeatzen dituzten inbertsio kolektibo erakundeen sozietate kudeatzaileei (IKESK), erakunde horien gordailuzainei, bai eta AKE-ei edo IKIE-ei zerbitzuak ematen dizkieten beste erakunde batzuei, lege honetan ezarrita dauden baldintzetan.

    6. artikulua. Baztertutako erakundeak.

    Lege hau ez da aplikatuko ondoko erakunde hauetan:

    1. Zorro-sozietateetan. Halakoak dira enpresa batean edo batzuetan partaidetzak dituzten sozietateak. Haien merkataritza-helburua da enpresa-estrategia bat edo batzuk gauzatzea haien enpresa filial, bazkidetu edo partaidetuen bitartez, epe luzean horien balioan ekarpena egiteko helburuz, baldin eta:

    a) eragiketak beren kontura egiten dituzten eta haien balioak merkatu arautu batean negoziatzeko onartuta dauzkaten enpresak badira,

    b) edo bestela, haien enpresa filial edo bazkidetuen desinbertsioaren bitartez inbertsiogileentzat etekinak sortzeko funtsezko helburuarekin ez badira sortu, eta hori agerian geratzen bada haien urteko txostenean edo bestelako agiri ofizial batzuetan.

    2. Pentsio-funtsak, bidezkoa denaren arabera barnean direla funts horiek kudeatzeaz arduratzen diren eta haien izenean jarduten duten erakundeak, baldin eta aurreko artikuluan aipatutako inbertsio-erakundeak kudeatzen ez badituzte.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 13. or.

    3. Estatuz gaindiko erakundeak, esate baterako Europako Banku Zentrala, Europako Inbertsio Bankua, garapenaren finantzaketarako Europako erakundeak, Munduko Bankua, Nazioarteko Moneta Funtsa eta alde biko garapen bankuak, eta antzeko beste estatuz gaindiko erakunde eta nazioarteko erakundeak, baldin eta halako erakundeek 1. paragrafoan aipatutako inbertsio-erakundeetako bat edo batzuk kudeatzen badituzte, eta inbertsio kolektiboko erakundeek interes publikoaren alde jarduten duten heinean.

    4. Estatuetako banku zentralak.5. Estatuetako, eskualdeetako eta udalerrietako gobernu eta erakundeak edo

    gizarte-segurantzako araubideei eta pentsioei laguntzeko funtsak kudeatzen dituzten beste erakunde batzuk.

    6. Langileen partaidetza-araubideak edo langileen aurrezki-araubideak.7. Titulizazio-funtsak.8. Higiezinen merkatuetan inbertitzeko sozietate anonimo kotizatuak arautzen dituen

    urriaren 26ko 11/2009 Legean arautzen diren higiezinen merkatuko inbertsioko sozietate anonimo kotizatuak.

    9. Kreditu-erakundeak berregituratzeari eta desegiteari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian arautzen diren banku-aktiboen funtsak.

    10. Kapital-atzipena estatutuetan edo eraketa-agirietan inbertsiogile bakar batera mugatuta duten AKEak edo IKIEak.

    11. Balore-burtsa batean negoziatzeko baloreak dituzten finantza-arloko zorro-sozietateak.

    12. Sozietate kudeatzaileak, AKE edo IKIE bat edo gehiago kudeatzen dituzten heinean, eta haien inbertsiogile bakarra sozietatea kudeatzailea, enpresa nagusia edo kudeatzailearen filialak edo enpresa nagusi horren beste filial batzuk badira, baldin eta inbertsiogileetako bat ez bada aldi berean AKE edo IKIE. Hala ere, horiek IKIESK gisa baimena eskatu ahal izango dute eta hala lege honen mendean jarri.

    7. artikulua. Finantza-erakundearen eta enpresa ez-finantzarioaren kontzeptua.

    1. Lege honen ondorioetarako, finantza-erakunde izango dira kategoria hauetako batean daudenak:

    a) Kreditu-erakundeak eta kredituko finantza-establezimenduak.b) Kontsumitzaileekin hipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu-

    edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzeko martxoaren 31ko 2/2009 Legearen 1.1 artikuluan azaltzen diren enpresak.

    c) Inbertsio-zerbitzuetako enpresak.d) Erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaileak.e) Inbertsio kolektiboko sozietateak, finantza arlokoak zein finantza arlokoak ez

    direnak.f) IKESKak eta pentsio-funtsen edo titulizazio-funtsen sozietate kudeatzaileak.g) AKS, IKIS eta IKIESak.h) Finantza-erakundeek jaulkitako akzioak edo partaidetzak edukitzea jarduera

    nagusi duten erakundeak, paragrafo honetan definituta dauden moduan.i) Elkarren bermeko sozietateak.j) Diru elektronikoko erakundeak.k) Ordainketa-erakundeak.l) AKFak, IKIFak, inbertsio-funts irekiak, pentsio-funtsak eta titulizazio-funtsak.m) Atzerriko erakundeak, haien izendapena edo estatutua edozein dela ere, aplikatu

    ahal zaien araudiaren arabera aurrekoen ohiko jarduerak egiten dituztenak.

    2. Lege honen ondorioetarako, finantza arlokoak ez diren enpresak hauek izango dira: aurreko paragrafoak aurreikusitako kategorietan ez daudenez gain, finantza arlokoak ez diren erakundeek jaulkitako akzioak edo partaidetzak edukitzea jarduera nagusi duten erakundeak.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 14. or.

    I. TITULUA

    Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen araubidea

    I. KAPITULUA

    Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen eraketa

    8. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen eta inbertsio kolektibo itxiko erakundeen eraketa.

    AKE edo IKIE bat eratzeko eta jarduerari ekiteko, IKIESek hau egin beharko dute:

    a) Inbertsio-erakundeari buruz 45.3 artikuluan aurreikusitako informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari bidali, dela sozietate kudeatzaile gisa baimentzeko prozesuan, dela erakundea eratzeko unean.

    Agiri horiek eguneraturik egon behar dute, beti.b) AKEa edo IKIEa eskritura publiko baten bidez eratu eta Merkataritza Erregistroan

    inskribatu. AKF eta IKIFentzat betekizun horiek aukerakoak izango dira.c) Aurreko idatzi-zatietan azaldu diren agiriak aurkeztu, Balore Merkatuaren

    Batzorde Nazionalaren erregistro egokian inskribatzeko. Aurkeztu beharreko agiri guztiak aurkeztu direla egiaztatutakoan, Batzorde horrek erregistroa egingo du.

    II. KAPITULUA

    Arrisku-kapitaleko erakundeen araubide juridikoa

    1. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeak

    9. artikulua. Jarduera nagusia

    1. AKE-en helburu nagusia da higiezinen zein finantzen arlokoak ez diren enpresen kapitalean aldi baterako partaidetzak hartzea. Enpresa horiek, partaidetza hartzen den unean, ez dute kotizatuko balore-burtsako lehen merkatuan, ezta Europar Batasuneko edo Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko gainerako herrietako beste merkatu arautu baliokide batean ere.

    2. Aurrekoa gorabehera, helburu nagusi hau ere izan ahal izango dute:

    a) Enpresek jaulkitako baloreetan inbertitzea. Enpresa horien aktiboaren % 50 baino gehiago higiezinez osatuta egon behar da, baldin eta partaidetutako erakundearen higiezinen kontabilitate-balio osoaren % 85 egiten duten higiezinak, baloreak edukitzen diren denboran, etengabe ekonomia jarduera bati lotuta badaude, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Sozietateen gaineko Zergaren, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren legeak partez aldatzeari buruzko azaroaren 28ko 35/2006 Legean aurreikusitako baldintzetan.

    b) Finantza arlokoak ez diren enpresen kapitalean aldi baterako partaidetzak hartzea. Enpresa horiek, balore-burtsako lehen merkatuan kotizatuko dute, edo Europar Batasuneko edo Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko gainerako herrietako beste merkatu arautu baliokide batean, baldin eta enpresa horiek kotizaziotik baztertzen badira partaidetza hartu eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan.

    c) Beste AKE batzuetan inbertitzea, lege honetan aurreikusita dagoenaren arabera.

    ETE-AKEak mota berezi bateko AKEtzat hartuko dira I. tituluko II. kapituluko 3. atalean inbertsio-araubidearen arloan ezarrita dagoena betetzen dutenean.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 15. or.

    10. artikulua. Jarduera osagarriak.

    1. Beren funtsezko sozietate-xedea garatzeko, AKE-ek partaidetza-maileguak eman ahal izango dituzte, bai eta beste finantzaketa-forma batzuk ere, azken kasu horretan, eta ETE-AKE-etarako aurreikusita dagoenari kalterik egin gabe, soilik nahitaezko inbertsio-koefizientearen barruan dauden sozietate partaidetuetarako. Halaber, aholkularitza-jarduerak egin ahal izango dituzte, aurreko artikuluaren arabera AKE-en inbertsioaren xede nagusia osatzen duten enpresentzat, AKE-ek beraiek partaidetuta egon zein ez. AKFen kasuan, aurreko jarduera horiek sozietate kudeatzaileek egingo dituzte. AKSen kasuan, beraiek egin ahal izango dituzte, edo bestela, beren sozietate kudeatzaileek.

    2. AKSek, haien sozietate-xedearen barruan, eta AKFek, haien xede nagusiaren barruan, ezin egingo dituzte lege honetan babestuta ez dauden jarduerak.

    11. artikulua. Izenaren erreserba.

    1. «Arrisku-kapitaleko sozietatea», «arrisku-kapitaleko funtsa», «ETE-entzako arrisku-kapitaleko sozietate», «ETE-entzako arrisku-kapitaleko funtsa» eta «inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzailea» izendapenak, edo haien laburtzapenak, «AKE», «AKF», «ETE-AKS», «ETE-AKF» eta «IKESK», lege honen babespean eratu diren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ondorio horretarako kudeatzen duen administrazio-erregistroan inskribatzen diren erakundeei erreserbatuko zaizkie.

    2. Aurreko paragrafoko erakundeek beren sozietate-xedean nahitaez agerrarazi beharko dute beren izendapena edo izendapen horren laburtzapena.

    3. Merkataritza Erregistroak eta gainerako erregistro publikoek ez dituzte inskribatuko lege honetan ezarritako araubidearen aurkako izendapena duten erakundeak. Hala eta guztiz ere, inskribatu egin badira, inskripzio horiek erabat errebokaak izango dira zuzenbidearen arabera. Deuseztasun horrek ez ditu kaltetuko fede onez jokatu duten hirugarrengoen eskubideak, dagozkien erregistroen edukiaren arabera eskuratu badituzte.

    4. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroetan inskribatutako pertsona edo erakunde batek ezin erabiliko du 1. paragrafoan aipatzen den izendapena edo horiekin nahastu ahal den beste adierazmolde bat.

    5. Artikulu honetan ezarritakoa betetzen ez duten pertsona edo erakundeak IV. tituluan aurreikusita dagoenaren arabera zehatuko dira. Izendapenak erabiltzeari berehala uzteko agindeia egingo zaie. Hala ere erabiltzen jarraitzen badute, 300.000 eurora arte isun hertsatzaileak ezarri ahal izango zaizkie, eta gerora agindei gehiago egiten bazaizkie, isun horiek errepikatu ahal izango dira.

    6. Aurreko paragrafoan aipatzen diren agindeiak egiteko eta isunak jartzeko eskuduna Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala izango da. Hark, halaber, jokaera horri buruzko ohar publikoak ere egin ahal izango ditu. Agindeiak egin baino lehen interesa duen pertsona edo erakundeari entzunaldia eskainiko zaio, eta isunak 92. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera ezarriko dira.

    7. Artikulu honetan xedatuta dagoena gorabehera, beste erantzukizun batzuk ere eskatu ahal izango dira, zigor-erantzukizunak barne direla.

    12. artikulua. Inbertsio-politika.

    Inbertsio-politika izango da xede bat betetzeko bideratutako erabaki koordinatuen multzoa. Erabaki horiek honako alderdi hauei buruzkoak izan ahal dira:

    a) Inbertsioen xede izango diren enpresa-sektoreak.b) Inbertsioen xede izango diren eremu geografikoak.c) Parte hartu nahi deneko sozietate motak eta sozietate horiek hautatzeko

    irizpideak.d) Eduki nahi diren gehieneko eta gutxieneko partaidetza-ehuneko orokorrak.e) Inbertsioak mantentzeko denborazko gehieneko eta gutxieneko irizpideak eta

    desinbertsio-formulak.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 16. or.

    f) Sozietate partaidetuei emango zaizkien finantzaketa-motak.g) Sozietate kudeatzaileak partaidetutako sozietateen alde egin ahal izango dituen

    prestazio osagarriak, adibidez aholkularitza edo antzeko zerbitzuak.h) Sozietate kudeatzaileak partaidetutako sozietateetan esku hartzeko modalitateak,

    eta sozietate horien administrazio-organoetan agertzeko formulak.i) Egingo diren inbertsioen murrizketak.j) Inplementatu nahi den estrategia.k) Palanka-efekturako politika eta palanka-efekturako mugak.l) Hartu nahi diren arriskuei buruzko informazioa.

    2. atala. Arrisku-kapitaleko erakundeen inbertsioen araubidea

    13. artikulua. Arrisku-kapitaleko erakundeen nahitaezko inbertsio-koefizientea.

    1. Nahitaezko inbertsio-koefizientea izango da aktibo konputagarriaren gutxieneko ehuneko bat aktibo jakin batzuetan inbertitzeko betebeharra. Ehuneko hori, 18. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera definituko da.

    2. AKE-ek haien inbertsio-politika egokituko dute, haien estatutuetan edo kudeaketako erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera.

    3. AKE-ek, gutxienez, haien aktibo konputagarrien % 60 mantendu beharko dute 18. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, honako aktibo hauetan:

    a) Akzioak edo bestelako finantza arloko balore edo tresnak, akzioak harpidetzeko edo eskuratzeko eskubidea eman ahal dutenak, eta haien jarduera nagusiaren eremuaren barruan dauden enpresen kapitaleko partaidetzak, 9. artikuluarekin bat etorriz.

    b) Haien jarduera nagusiaren eremuaren barruan dauden enpresentzako partaidetza-maileguak, haien errentagarritasuna enpresaren etekin edo galerekin erabat lotuta badago; errentagarritasunik egon ezean enpresak ez du etekinik lortuko.

    c) Haien jarduera nagusiaren eremuaren barruan dauden enpresentzako beste partaidetza-mailegu batzuk, aktibo konputagarriaren zenbateko osoaren % 30era arte.

    d) AKE-en akzioak edo partaidetzak, 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    4. Nahitaezko inbertsio-koefizientearen barruan egongo dira honako hauek ere: aurreko b) eta c) idatzi-zatietako baldintzak betetzen dituen finantzaketa ematea, inbertsioak egitea Espainiako burtsa bateko bigarren merkatuan kotizatzen edo negoziatzen diren finantzaz bestelako enpresen akzio eta kapital-partaidetzetan, Espainiako negoziazio-sistema aldeanitz batean edo beste herri batzuetako merkatu baliokideetan, eta enpresa horiei partaidetza-maileguak ematea. Ondorio horietarako, aldi berean ezaugarri hauek betetzen dituzten merkatuak gai direla ulertuko da:

    a) Segmentu berezia edo atzerriko merkatu bat izatea. Azken kasu horretan, merkatu horretan sartzeko baldintzak Espainiako araudian negoziazio-sistema aldeanitzetarako ezarritakoen antzekoak izango dira.

    b) Enpresa txiki eta ertainen baloreetan espezializatutako merkatua izatea.c) Europar Batasuneko estatu kide batean edo hirugarren herri batean egotea,

    baldin eta hirugarren herri hori ez bada agertzen Kapital Zuriketari buruzko Nazioarteko Finantza Ekintzako Taldeak ezarritako herri eta lurralde ez-laguntzaileen zerrendan, eta Espainiarekin hitzarmena sinatu badu ezarpen bikoitza saihesteko, informazioa elkartrukatzeko klausula batekin edo zerga arloko informazioa elkartrukatzeko akordio batekin.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 17. or.

    5. AKE batek aurreko atalaren barruan ez dagoen merkatu batean kotizatzeko onartu den erakunde bateko partaidetza badu, partaidetza hori nahitaezko inbertsio-koefizientearen barruan konputatu ahal izango da gehienez hiru urteko epean, erakundea kotizatzeko onartu den datatik aurrera zenbatuta. Azaldutako epea igarotakoan, partaidetza hori erabilera askeko koefizientearen barruan konputatu beharko da. Aurreko hori aplikatuko da, halaber, AKEak aipatu den mota horretako erakunde bati partaidetza-mailegu bat eman badio.

    6. Nahitaezko inbertsio-koefizientea sozietate-ekitaldi bakoitza amaitzean bete beharko da.

    14. artikulua. Inbertsioa arrisku-kapitaleko erakundeetan.

    1. AKE-ek gehienez haien aktibo konputagarrien % 100 inbertitu ahal izango dute nahitaezko inbertsio-koefizientea bete gabe, lege honen arabera eratutako beste AKE batzuetan eta 2. paragrafoko ezaugarriak betetzen dituzten atzerriko antzeko erakundeetan.

    2. Atzerriko erakundeetan egindako inbertsioa, aurreko paragrafoan aipatu den hori, 13.3 artikuluan ezarritako nahitaezko inbertsio-koefizientearen barruan konputatu dadin, beharrezkoa izango da erakundeak beraiek edo haien sozietate kudeatzaileak Europar Batasuneko estatu kide batean edo hirugarren herri batean ezarrita egotea, baldin eta hirugarren herri hori ez bada agertzen Kapital Zuriketari buruzko Nazioarteko Finantza Ekintzako Taldeak ezarritako herri eta lurralde ez-laguntzaileen zerrendan, eta Espainiarekin hitzarmena sinatu badu ezarpen bikoitza saihesteko, informazioa elkartrukatzeko klausula batekin edo zerga arloko informazioa elkartrukatzeko akordio batekin; eta, haien izendapena edo estatutua edozein dela ere, lege honetan araututako AKE-en antzeko jarduerak egiten badituzte.

    3. Nolanahi ere, arrisku-kapitaleko erakundeak 16. artikuluko inbertsioaren dibertsifikazioari buruzko koefizienteak bete beharko ditu.

    15. artikulua. Erabilera askeko koefizientea.

    13. artikuluan zehaztutako nahitaezko inbertsio-koefizientearen mendean ez dagoen aktiboaren gainerako zatia hemen mantendu ahal izango da:

    a) Araututako merkatuetan edo antolatutako bigarren merkatuetan negoziatutako errenta finkoko baloreetan.

    b) Jarduera nagusiaren eremuaren barruan ez dauden enpresen kapitaleko partaidetzak, 9. artikuluarekin bat etorriz, barnean direla 14. artikuluan xedatuta betetzen ez duten inbertsio kolektiboko erakundeetan eta AKE-etan eta IKIE-etan egindako partaidetzak.

    c) Eskudirua. Estatutuen edo erregelamenduen arabera aldizkako itzulketak aurreikusten diren kasuetan, likidezia-koefizientean sartuko da, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo berariaz eskuordeturik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehazten dituen gainerako aktibo likidoekin batera.

    d) Partaidetza-maileguak.e) 9.1 artikuluan definitzen den bezala bere sozietate-xede nagusian sartzen diren

    enpresa partaidetuei mota guztietako finantzaketa ematea.f) Autokudeatutako AKE-en kasuan, sozietate-kapitalaren % 20 gehienez, jarduera

    egiteko beharrezkoak diren ibilgetuko elementuetan.

    16. artikulua. Taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa.

    1. AKE-ek gehienez haien aktibo konputagarriaren % 25 inbertitu ahal izango dute, enpresa batean inbertsioa egiteko unean, eta gehienez % 35 sozietate-talde berbereko enpresetan. Talde hori, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan definituta dagoena dela ulertuko da.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 18. or.

    2. AKE-ek gehienez haien aktibo konputagarriaren % 25 inbertitu ahal izango dute haien taldeko edo haien sozietate kudeatzailearen taldeko enpresetan. Talde hori, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan definituta dagoena dela ulertuko da. Betiere, baldintza hauek bete beharko dira:

    a) Estatutuek edo erregelamenduek inbertsio horiek aurreikusi beharko dituzte.b) Erakundeak edo, bidezkoa bada, haren sozietate kudeatzaileak prozedura formal

    bat edukitzea, bere barneko jokabideko erregelamenduan bildua, interes-gatazkak saihesteko eta eragiketa esklusiboki erakundearen intereserako egiten dela egiaztatzeko bidea emango duena. Kontseiluaren barruan sortutako batzorde independente batek edo sozietate kudeatzaileak zeregin hori betetzeko agintzen dion organo independente batek egiaztatu beharko du baldintza horiek betetzen diren.

    c) Liburuxketan eta erakundearen aldizkako informazio publikoan taldeko erakundeetan egindako inbertsioaren berri zehatz-mehatz ematea.

    Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako –eta horietarako soilik–, 9. artikuluko baldintzak betetzen dituzten AKE-ek parte hartzen duteneko enpresak, dena delako AKEaren taldeko enpresak ez direla ulertuko da.

    17. artikulua. Inbertsioetan ezarritako mugak aldi baterako ez betetzea.

    1. Nahitaezko inbertsio-koefizientea aldi baterako ez betetzea:

    a) AKE-ek 13.3 artikuluan aurreikusitako ehunekoa betetzeari utzi ahal izango diote epealdi hauetan:

    1.a Lehenengo hiru urteetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro egokian inskribatzen denetik aurrera.

    2.a Hogeita lau hilabetean, ez betetzea eragiten duen desinbertsio bat gertatzen denetik aurrera (baldin eta nahitaezko koefizientean konputatu ahal bada), betiere aurretiaz ez-betetzerik gertatu ez bada.

    b) AKE batean kapitala handitzen bada baliabide berrien ekarpenarekin, edo AKFetan baliabideen ekarpen bat egiten bada, 13.3 artikuluan azaldutako ehunekoa urratu ahal izango da handitzea edo ekarpen berria egin eta hurrengo hiru urteetan, baina handitze hori edo ekarpen hori egin baino lehen koefizientea bete dadila eskatuko da. Denborazko muga hori, AKSetarako, handitzeari dagokion kapitala ordaintzen den datatik aurrera kalkulatu ahal izango da, baldin eta diru-kopurua kapitala handitu ondoko 6 hilabeteen barruan ordaintzen bada.

    2. Autokudeatutako AKS batean kapital-murrizketarik egonez gero, 15. artikuluko f) idatzi-zatian aurreikusitako ehunekoa urratu ahal izango da kapitala murriztu ondoko hiru urteetan.

    3. Dibertsifikazio-koefizientea aldi baterako ez betetzea:

    a) 16. artikuluan aurreikusitako ehunekoa AKE-ek lehenengo hiru urteetan urratu ahal izango dute, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro egokian inskribatzen direnetik aurrera zenbatuta.

    b) Partaide edo bazkideei ekarpenak itzuliz gero, ehuneko horiek konputatzean, itzulketa hori egin baino lehen zegoen ondare garbia kontuan hartuko da.

    4. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, salbuespen gisa, artikulu honetako aurreko paragrafoetan aurreikusitako ehunekoak betetzetik salbuetsi ahal izango du, edo paragrafo horietan azaldu dituen epeak luzatzeko baimena eman, AKSek edo sozietate kudeatzaileak hala eskatuta, kontuan hartuta merkatuaren egoera eta aipatu den ehunekoa behar bezala betetzeko proiektuak aurkitzeko zailtasuna.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 19. or.

    18. artikulua. Aktibo konputagarria eta inbertsioen beste muga batzuk.

    1. Lege honen ondorioetarako, arrisku-kapitaleko sozietateen eta arrisku-kapitaleko funtsen aktibo konputagarria izango da ondare garbiaren, jasotako partaidetza-maileguen eta ezarpen-efektuko ezkutuko gainbalio garbien zenbatekoak batzearen emaitza, 2. paragrafoan aurreikusita dagoenaren arabera aurreikusten diren doikuntzekin.

    2. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aurreko paragrafoan bildutako aktibo konputagarria osatzen duten kontabilitate-kontzeptuak doitu, zedarritu eta zehaztu ahal izango dituzte, eta inbertsiorako mugak ere ezarri, aktiboen edo jardueren mota jakin batzuetan, likideziako gutxieneko koefiziente bat, bidezkoa izanez gero AKE-ek mantendu beharko dutena, bai eta AKE-ek besterengandik jaso ahal duten finantzaketarako mugak.

    3. Nolanahi ere, AKE-ek inbertsioak titulizazioetan egin ahal izango dituzte baldin eta titulazio horiek sortu dituenak gutxienez % 5 atxikitzen badu, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/61/UE Zuzentaraua salbuespenei, jardueran aritzeko baldintza orokorrei, palanka-efektuari, gardentasunari eta gainbegiratzeari buruz osatzen duen Batzordearen 2012ko abenduaren 19ko 231/2013 zenbakidun Erregelamendu Eskuordetuan aurreikusitako titulizazio-posizioen mugen mendean egongo dira.

    19. artikulua. Merkatu arautuetan kotizatutako enpresa ez-finantzarioetako partaidetzak eskuratzea.

    AKE-ek 13.4 artikuluan zerrendatutakoez bestelako merkatu arautu batean kotizatzen duten finantzaz bestelako enpresen partaidetzak eskuratzea 13.3 artikuluko nahitaezko inbertsio-koefizientearen barruan konputatzeko, AKEak edo, bidezkoa bada, sozietate kudeatzaileak partaidetutako enpresa kotizaziotik bazter dadila lortu beharko du partaidetza hartu eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak epe horren luzapena baimendu ahal izango du AKEak edo sozietate kudeatzaileak hala eskatuta, zailtasun teknikoak edo merkatuaren eskariaren zailtasunak kontuan hartuta, horiek bazterketa alde ekonomikoak bideraezin bihurtzen baitute.

    3. atala. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen inbertsioen araubidea

    20. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeak.

    ETE-AKE-ek uneoro bete beharko dituzte 1. atalean eskatzen diren baldintzak, eta bereziki, atal horretan aurreikusita dagoen inbertsio-araubidea. Halaber, partaidetuta dituzten erakundeekin aholkularitza-harremana ezarri beharko dute.

    21. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen nahitaezko inbertsio-koefizientea.

    1. ETE-etako AKE-ek haien inbertsio-politika egokituko dute, haien estatutuetan edo kudeaketako erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera. Inbertsio-politika, 12. artikuluan definituta dagoena dela ulertuko da.

    2. Nolanahi ere, haien aktibo konputagarriaren % 75 gutxienez –aktibo konputagarri hori 18. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera definituta– honako finantza-tresna hauetan eduki beharko dute, haien jardueraren xede diren enpresak finantzaketaz hornitzeko:

    a) Akzioak edo bestelako finantza arloko balore edo tresnak, akzioak harpidetzeko edo eskuratzeko eskubidea eman ahal dutenak, eta kapitaleko partaidetzak.

    b) Partaidetza-maileguak.c) Finantza-tresna hibridoak, baldin eta tresna horien errentagarritasuna enpresaren

    etekin edo galerekin lotuta badago, eta konkurtsorik egonez gero printzipalaren berreskurapena ez badago osorik bermatuta.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 20. or.

    d) Zor-tresnak, ETE-AKEak aurreko idatzi-zatietako tresnetako baten bitartez partaidetzaren bat lehendik daukaneko enpresen bermearekin edo bermerik gabe.

    e) Akzioak edo partaidetzak lege honen arabera eratutako beste ETE-AKE batzuetan.

    3. ETE-AKE-en jardueraren xede diren enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    a) Inbertsioa egiterakoan, bigarren mailako merkatu arautu batean edo negoziazio-sistema aldeanitz batean kotizatzeko onartuta ez egotea.

    b) Inbertsioa egiterakoan, 250 langile baino gutxiago izatea.c) Inbertsioa egiterakoan, urteko aktiboa gehienez 43 milioi euro izatea, edo urteko

    negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea.d) Inbertsio kolektiboko erakundea ez izatea.e) Finantza-enpresak edo higiezin arlokoak ez izatea.f) Europar Batasuneko estatu kide batean edo hirugarren herri batean egotea, baldin

    eta hirugarren herri hori ez bada agertzen Kapital Zuriketari buruzko Nazioarteko Finantza Ekintzako Taldeak ezarritako herri eta lurralde ez-laguntzaileen zerrendan, eta Espainiarekin hitzarmena sinatu badu ezarpen bikoitza saihesteko, informazioa elkartrukatzeko klausula batekin edo zerga arloko informazioa elkartrukatzeko akordio batekin.

    4. Nahitaezko inbertsio-koefizientea sozietate-ekitaldi bakoitza amaitzean bete beharko da.

    22. artikulua. ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen erabilera askeko koefizientea.

    Aurreko artikuluan zehaztutako nahitaezko inbertsio-koefizientearen mendean ez dagoen aktiboren gainerako zatia hemen mantendu ahal izango da:

    a) Araututako merkatuetan edo antolatutako bigarren merkatuetan negoziatutako errenta finkoko baloreetan.

    b) Haien jardueraren xede direnez bestelako enpresen kapitaleko partaidetzak, 21.3 artikuluarekin bat etorriz, barnean direla ETE-AKE ez diren inbertsio kolektiboko erakundeetan eta IKIE-etan egindako partaidetzak.

    c) Eskudirua. Estatutuen edo erregelamenduen arabera aldizkako itzulketak aurreikusten diren kasuetan, likidezia-koefizientean sartuko da, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo berariaz eskuordeturik, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehazten dituen gainerako aktibo likidoekin batera.

    d) 9. artikuluan definitzen den bezala bere sozietate-xede nagusian sartzen diren enpresei mota guztietako finantzaketa ematea.

    e) Autokudeatutako ETE-AKE-en kasuan, sozietate-kapitalaren % 20 gehienez, jarduera egiteko beharrezkoak diren ibilgetuko elementuetan.

    23. artikulua. Taldearen mugak eta inbertsioen dibertsifikazioa ETE-etako arrisku-kapitaleko erakundeen arloan.

    ETE-AKE-ek gehienez haien aktibo konputagarriaren % 40 inbertitu ahal izango dute, enpresa batean inbertsioa egiteko unean, eta gehienez % 40 sozietate-talde berbereko enpresetan. Talde hori, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan definituta dagoena dela ulertuko da.

    24. artikulua. Inbertsioak aldi baterako ez betetzea.

    21.2, 22.e) eta 23. artikuluetan aurreikusita dauden ez-betetzeei 17. artikuluan bildutako erregelak aplikatuko zaizkie.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 21. or.

    25. artikulua. Inbertsioen beste muga batzuk.

    1. Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak, aktibo edo jardueren mota jakin batzuetan mugak ezarri ahal izango dituzte, bai horrez gain likideziako gutxieneko koefiziente bat, bidezkoa izanez gero ETE-AKE-ek mantendu beharko dutena; aktibo konputagarria –hau da, ETE-AKE-en aktiboa– osatzen duten kontabilitate-kontzeptuak zehaztu, aurreko artikuluetan aurreikusitako ehunekoak kalkulatzeko, eta ETE-AKE-ek besterengandik jaso ahal duten finantzaketarako mugak ezarri.

    2. Nolanahi ere, ETE-AKE-ek titulizazioetan inbertitu ahal izango dute baldin eta titulazio horiek sortu dituenak gutxienez % 5 atxikitzen badu, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/61/UE Zuzentaraua salbuespenei, jardueran aritzeko baldintza orokorrei, palanka-efektuari, gardentasunari eta gainbegiratzeari buruz osatzen duen Batzordearen 2012ko abenduaren 19ko 231/2013 zenbakidun Erregelamendu Eskuordetuan aurreikusitako titulizazio-posizioen mugen mendean egongo dira.

    III. KAPITULUA

    Arrisku-kapitaleko sozietateen araubide juridikoa

    26. artikulua. Definizioa eta araubide juridikoa.

    1. AKSak sozietate anonimoen forma duten arrisku-kapitaleko erakundeak dira. 9. eta 10. artikuluetan zerrendatutako jarduerak egin ahal izango dituzte, beren kabuz edo IKIESK baten bitartez.

    2. AKSak lege honetan ezarrita dagoenak eraenduko ditu, eta legean ezarrita ez dauden gauzetan, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak.

    3. Harpidetutako gutxieneko sozietate-kapitala 1.200.000 euro izango da (900.000 euro ETE-AKE-en kasuan). Eratzen diren unean gutxienez % 50 ordaindu behar da, eta gainerakoa behin edo hainbat alditan, hiru urteko epearen barruan, sozietatea eratzen denetik aurrera. Gutxieneko sozietate-kapitalaren ordainketak eskudirutan egin beharko dira, AKE-en inbertsioa egiteko gai diren aktiboetan, 13. eta 14. artikuluen arabera, edo haien ibilgetua osatzen duten ondasunetan.

    Gutxieneko sozietate-kapitalaren ordainketa gehigarriak edo geroagoko kapital-gehikuntzak eskudirutan egin ahal izango dira, eta horrez gain, AKE-en inbertsioa egiteko gai diren aktiboetan edo ibilgetuan, 13. eta 14. artikuluen arabera.

    4. Sozietate-kapitalaren akzioak tituluek ordezkatuko dituzte (kasu horretan akzio izendunak izango dira), edo kontuko idatzoharrek.

    5. Sozietatearen mota orokorrekoak ez diren beste akzio batzuk jaulkitzea onartu ahal izango da, baldin eta edukitzaileek izan dezaketen lehentasunezko tratua eta tratu hori lortzeko baldintzak behar bezala ageri badira sozietatearen estatutuetan.

    6. Haien sozietate-estatutuetan, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean aurreikusitako zehaztapenez gain, inbertsio-politika bilduko da, 12. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, bai eta inbertsioen kudeaketa eskuordetzan emateko aukera ere, 29. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera.

    27. artikulua. Ondarearen balorazioa eta likidazio-balioaren zehaztapena.

    1. AKSaren ondarearen balioa kontu hartzekodunen aktibo errealen baturatik kontu horien balioa kenduz aterako da. Kontu horien eta aktiboen balioa Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak zehazten dituzten irizpideen arabera ezarriko da.

    2. Akzio bakoitzaren balioa honela aterako da: serie bakoitzari esleitutako ondare garbia zati serie bakoitzak zirkulazioan dituen akzioen kopurua.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 22. or.

    28. artikulua. Eraldaketa, bategitea, zatiketa eta gainerako sozietate-eragiketak.

    AKS batek egindako eraldaketa, bategitea, zatiketa eta gainerako sozietate-eragiketak, edo AKS bat sortzeko egiten diren eragiketak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi beharko zaizkio, 8. artikuluaren arabera. Autokudeatutako AKS bat bada, baimentzeko baldintzen aldaketaren berri eman beharko da, 52. artikuluaren arabera.

    Bategitearen truke-ekuazio bat ezarri behar bada, sozietatearen estatutuetan bategitea eta truke-ekuazio hori egiteko definitutako prozedura hartuko da oinarri.

    29. artikulua. Kudeaketa eskuordetzea.

    1. AKSek haien sozietate-estatutuetan aukera hau agerrarazi ahal izango dute: batzar orokorrak erabakia hartuta, edo eskuordetze bidez, administrazio-kontseiluak, aktiboen kudeaketa IKIE batek edo IKESK batek egitea, edo uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63.1.d) artikuluan aipatzen den inbertsio-zerbitzua emateko gaitutako erakunde batek.

    Hartu ahal den erabaki hori eskritura publiko batean agerraraziko da eta Merkataritza Erregistroan eta dagokion administrazio-erregistroan inskribatuko da. Erabaki hori hartu arren, sozietateko administrazio-organoek indarreko araudiak ezartzen dizkien betebehar eta erantzukizun guztiak bete beharko dituzte.

    2. Sozietate kudeatzailearen izendapenak indarra hartuko du batzar orokorraren erabakia –edo eskuordetze bidez, administrazio-kontseiluarena– administrazio-erregistroan inskribatzen denetik aurrera.

    IV. KAPITULUA

    Arrisku-kapitaleko funtsen araubide juridikoa

    30. artikulua. Definizioa eta araubide juridikoa.

    1. AKFak ondare bereiziak dira, izaera juridikorik gabeak, hainbat inbertsioren jabetzakoak. Ondare horien kudeaketaz eta ordezkapenaz sozietate kudeatzaile bat arduratzen da, eta sozietate kudeatzaile horrek jabari-ahalmenak baliatzen ditu funtsaren jabe izan gabe. Funtsaren jarduerak, nagusia eta osagarria, 9. eta 10. artikuluan definitzen diren arrisku-kapitaleko erakundeentzat orokorrean aurreikusten direnak dira, eta jarduera horiek sozietate kudeatzaileak egin behar ditu.

    2. Partaide izaera funts komunean ekarpen bat eginez hartzen da.

    31. artikulua. Ondarea.

    1. AKFetako gutxieneko ondare konprometitua, eratzen diren unean, 1.650.000 euro izango da.

    2. Ondarearen hasierako eraketarako eta geroko eraketetarako ekarpenak eskudirutan edo 13. eta 14. artikuluen arabera inbertsioa egiteko gai diren aktiboetan egingo dira, baldin eta funtsaren kudeaketako erregelamenduak aurreikusten badu gauzazko ekarpenak zein prozedura eta baldintzaren mendean egin behar diren, ekarritako aktiboak baloratzeko prozedura ere kontuan hartuta.

    3. AKFen ondarea partaideek egindako ekarpenekin eta etekinekin eratuko da, horiek banatu ez badira. Partaideek ez die erantzungo funtsaren zorrei, ez bada funtsaren ondarearen mugara arte. Funtsaren ondareak ez die erantzungo partaideen edo sozietate kudeatzaileen zorrei.

    4. Ondarea partaidetzetan zatituko da. Partaidetza horiek haien titularrari ondarearen gaineko jabetza-eskubidea emango diote. Partaidetzak ez dira izendunak izango, balore negoziagarriak izango dira, eta ziurtagiri izendunen bidez edo kontuko idatzoharren bidez adierazi ahal izango dira.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 23. or.

    Partaidetza bakoitzaren balioa honela aterako da: funtsaren ondarea zati zirkulazioan dauden partaidetzen kopurua. Kopuru hori, bidezkoa bada, partaidetza-motari dagozkion eskubide ekonomikoen arabera doituko da. Baloratzeko, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroak, edo, berariazko gaikuntzarekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ezartzen dituen irizpideei jarraituko zaie.

    Funtsaren partaidetza orokorrenaz bestelako ezaugarriak dituzten partaidetzak jaulkitzea baimenduko da, baldin eta aukera hori, partaidetza horiek ezaugarriak eta horiek eskuratzeko baldintzak funtsaren erregelamenduan behar bezala agertzen badira.

    32. artikulua. Funtsaren eraketa.

    1. Funtsa eratzeko, eskudirua edo gai diren aktiboak bateratuko dira, 31.2 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera. Hain zuzen ere, eskudiruak edo aktiboek osatuko dute ondarea.

    2. Eraketa-kontratua eskritura publikoan edo agiri pribatu batean egin ahal izango da. Kontratu horretan hau agertu beharko da espresuki:

    a) Funtsaren izendapena.b) Xedea, 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako jarduerei soilik dagokiena.c) Funtsak eraketaren unean duen funtsa.d) Sozietate kudeatzailearen izena eta helbidea.e) Funtsaren kudeaketarako erregelamendua.

    33. artikulua. Funtsaren kudeaketarako erregelamenduaren edukia.

    AKFren kudeaketarako erregelamenduan gutxienez alderdi hauek agertu beharko dira:

    a) Funtsaren iraupen-epea, bidezkoa bada.b) Partaidetzen jaulkipen- eta itzulketa-araubidea; bidezkoa bada, araubide horretan

    agertuko dira bermatzen diren itzulketen kopurua, itzulketen aldizkakotasuna, eta aurreabisuen araubidea, aurreabisurik egonez gero.

    c) Harpidetzen eta itzulketen debekuaren iraupen-epea, harpidetza edo itzulketarik egonez gero.

    d) Partaidetzen balioa kalkulatzeko aldizkakotasuna, harpidetza eta itzulketetarako.e) Funtsaren administraziorako, zuzendaritzarako eta ordezkapenerako arauak.f) Emaitzen banaketaren zehaztapena eta modua.g) Eraketako kontratua eta kudeaketako erregelamendua aldatzeko baldintzak.h) Sozietate kudeatzailea ordezteko hipotesiak eta beharrezko mekanismoak.i) Funtsa bategiteko, desegiteko eta likidatzeko hipotesiak eta beharrezko

    mekanismoak.j) Sozietate kudeatzailearen ordainketa-motak.k) 12. artikuluan aipatzen den inbertsio-politika.l) Emaitzak banatzeko politika.

    34. artikulua. Partaidetzak harpidetu eta itzultzeko araubidea.

    1. Funtseko partaidetzak jaulki eta itzultzeko, sozietate kudeatzaileak bere kudeaketako erregelamenduan ezarrita dauden baldintzak kontuan hartuko ditu.

    2. Sozietate kudeatzaileak AKFeko partaidetzen harpidetza eta itzulketa jaulkitzailearen kontura kudeatu ahal izango ditu, eta partaidetzen eskualdaketa besteren kontura; azken kasu horretan, salmenta egin duen partaidearekin adostutako komisio bat jaso ahal izango du horregatik. Kasu guztietan, funts bakoitzaren erregelamenduan ezarrita dagoena hartuko da kontuan.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 24. or.

    35. artikulua. Administrazioa.

    1. AKFen zuzendaritza eta administrazioa funtsa bakoitzaren kudeaketako erregelamenduan xedatuta dagoenak eraenduko du. Zuzendaritza eta administrazio-jarduera hori nahitaez IKIESK batek egin beharko du, edo IKESK batek, lege honen azken kasu horretan ezarrita dauden baldintzetan.

    2. Funtsaren sozietate kudeatzaileak lege honetan aurreikusitakoaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz hirugarrenekin egindako egintza eta kontratuak inola ere ezin izango dira aurkaratu, administrazio- eta erabilera-eskumenen akatsak alegatuta.

    36. artikulua. Bat-egitea.

    1. AKFak bat egin ahal izango dira, dela xurgapen bidez, dela funts berri bat sortuz.2. Bat egiteko, bat egingo duten funtsen sozietate kudeatzaileak ados jarri beharko

    dira aldez aurretik.

    37. artikulua. Desegitea eta likidazioa.

    1. Mugaeguna heltzeagatik edo epea amaitzeagatik desegingo da funtsa, edo funtsaren kudeaketako erregelamenduan ezartzen diren kausengatik, eta betiere, kudeatzaileak kargua utzi ondoren beste kudeatzaile bat kudeaketaz arduratzen ez bada. Ondorioz, likidazio-aldia hasiko da. Kudeaketako erregelamenduan desegiteko erabakia hartzeko mekanismoak bilduko dira, bai eta funtsa desegin eta likidatzeko arauak ere. Desegiteko erabakia berehala jakinarazi beharko zaio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Batzorde horrek erabaki hori argitaratuko du, eta gainera, erabakia berehala jakinarazi beharko zaie partaideei.

    2. Funtsa desegiteko erabakia hartu ondoren, likidazio-aldia hasiko da, eta partaidetzak harpidetzeko eskubideak etenda geratuko dira. Sozietate kudeatzaileak edo funtsaren kudeaketako erregelamenduan aurreikusita dagoenaren arabera izendatutako beste edozein erakundek likidatuko du funtsa.

    3. Sozietate kudeatzaileak prestasunik handienarekin eta ahalik eta epe laburrenean besterenduko ditu funtsaren balore eta aktiboak, bai eta kredituak ordaindu eta jaso ere. Eragiketa horiek egin ondoren, egokiak diren finantza-egoerak prestatuko ditu eta gerakin positiboa zehaztuko du, funtsaren kudeaketako erregelamenduaren arabera hori jaso behar duten pertsona edo erakundeentzat.

    Finantza-egoerak prestatu baino lehen, aurreko paragrafoan aurreikusi denaren arabera izendatutako likidatzaileak funtsaren aktiboak besterenduz lortutako eskudirua konturako likidazioen kontzeptuan banatu ahal izango du funtseko partaide guztien artean, modu proportzionalean, baldin eta hartzekodun guztiei ordaindu bazaie –edo nonbait agerrarazi bada– mugaeguneratutako kredituen zenbatekoa.

    4. Funtsaren kudeaketako erregelamenduan aurreko paragrafoaren salbuespenak ezarri ahal izango dira, gerakina gauzatan banatu ahal izateko, baldin eta merkatuko balioaren arabera baloratzen bada.

    5. Finantza-egoerak lege honetan aurreikusita dagoen moduan ikuskatu beharko dira. Balantzea eta irabazien eta galeren kontua informazio esanguratsu gisa jakinarazi beharko zaizkie hartzekodunei.

    6. Aurreko paragrafoan aipatu den jakinarazpena egin eta hilabete igaro ondoren erreklamaziorik egin ez bada, gerakina benetan banatu egingo da, kudeaketako erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 25. or.

    7. Erreklamaziorik egonez gero, epaile edo auzitegi eskudunak xedatzen duenari jaramon egingo zaio.

    8. Ondarearen banaketa guztiz egin ondoren, funtsaren sozietate kudeatzaileak funtsa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistroan ezeztatzeko eskatuko du.

    V. KAPITULUA

    Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen, Europako arrisku-kapitaleko erakundeen eta Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen araubide juridikoa

    38. artikulua. Inbertsio Kolektibo Itxiko Sozietateen eta Inbertsio Kolektibo Itxiko Funtsen araubide juridikoa.

    1. IKISei eta IKIFei aplikatu ahal zaien araubidea AKSei eta AKFei hurrenez hurren ezartzen dena izango da, hurrengo paragrafoetan biltzen diren berezitasunekin.

    2. IKISei eta IKIFei ez zaizkie aplikatuko 26.3 eta 31.1 artikuluetan hurrenez hurren ezartzen diren gutxieneko kapitalari buruzko baldintzak.

    3. IKISei eta IKIFei ez zaie aplikatuko 26.1 eta 30.1 artikuluetako azken tartekian hurrenez hurren xedeari eta jarduera osagarriei buruz xedatuta dagoena.

    4. IKIFetako ondarearen hasierako eraketarako eta geroko eraketetarako ekarpenak eskudirutan soilik egingo dira.

    5. Kasu guztietan, IKIE-ek titulizazioetan inbertitu ahal izango dute baldin eta titulazio horiek sortu dituenak gutxienez % 5 atxikitzen badu, eta Batzordearen 2012ko abenduaren 19ko 231/2013 zenbakidun Erregelamendu Eskuordetuan aurreikusitako titulizazio-posizioen mugen mendean egongo dira.

    39. artikulua. Europako arrisku-kapitaleko funtsen araubide juridikoa.

    1. Europar Batasunean merkaturatzen direla-eta «EAKF» izendapena erabili nahi duten erakundeei Europako arrisku-kapitaleko funtsei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 345/2013 zenbakidun Erregelamenduan bildutako arauak aplikatuko zaizkie.

    2. «Europako arrisku-kapitaleko funtsak» edo haien laburtzapena, «EAKF», aurreko paragrafoan aipatutako erregelamenduaren babespean eratu diren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ondorio horretarako kudeatzen duen administrazio-erregistroan inskribatzen diren erakundeei erreserbatuko zaie. Ondorio horietarako, 11. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

    40. artikulua. Europako gizarte-ekintzailetzako funtsen (EGEF) araubide juridikoa.

    1. Europar Batasunean merkaturatzen direla-eta «EGEF» izendapena erabili nahi duten erakundeei Europako gizarte-ekintzailetzako funtsei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko apirilaren 17ko 346/2013 zenbakidun Erregelamenduan (EB) bildutako arauak aplikatuko zaizkie.

    2. «Europako gizarte-ekintzailetzako funtsak» edo haien laburtzapena, «EGEF», aurreko paragrafoan aipatutako erregelamenduaren babespean eratu diren eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak ondorio horretarako kudeatzen duen administrazio-erregistroan inskribatzen diren erakundeei erreserbatuko zaie. Ondorio horietarako, 11. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 26. or.

    II. TITULUA

    Inbertsio kolektibo itxiko erakundeen sozietate kudeatzaileak

    I. KAPITULUA

    Jarduerari ekitea

    41. artikulua. Kontzeptua eta sozietate-xedea.

    1. IKIESKak sozietate anonimoak dira. Haien sozietate-xedea AKE eta IKIE baten edo batzuen inbertsioak kudeatzea da, bai eta horien arriskua kontrolatu eta kudeatzea ere.

    2. AKE eta IKIE bakoitzak kudeatzaile bakarra izango du. Kudeatzaile hori IKIESK bat izango da. AKSen eta IKISen kasuan, sozietatea bera izan ahal izango da sozietate kudeatzailea, gobernu-organoak kanpoko kudeatzaile bat ez izendatzea erabakitzen badu. Kasu horretan lege honetan aurreikusita dagoen IKIESKen araubidearen mendean geratuko dira, legeak autokudeatutako sozietate horietarako araubide diferente bat aurreikusten duten kasuetan izan ezik.

    3. IKIESK arduratuko da berak kudeatzen dituen erakundeek lege honetan aurreikusita dagoena bete dezatela.

    IKIESK batek ezin badu bermatu berak kudeatzen duen erakundeak, edo berak eskuordetu duen erakunde batek, lege honetan ezarrita dagoena bete dezala, berehala jakinaraziko dio hori Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari, eta bidezkoa den neurrian, dena delako inbertsio-erakundearen gainean eskumena duen Europar Batzordeko agintariei. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak IKIESKari eskatuko dio lege honetan ezarritako betebeharrak berriro betetzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzala.

    Neurri horiek hartu arren, betebeharrak bete gabe jarraituz gero, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak betebeharrak betetzen ez dituen erakundearen kudeaketa-jarduerari utzi diezaiola eskatuko dio, edo, bidezkoa bada, berehala horren berri emango die sozietate kudeatzaileari harrera egiten dion estatu kideko agintari eskudunei. Hala gertatzen bada eta, halaber, betebeharrak betetzen ez dituen erakundea Europar Batasuneko estatu kide batean ezarritako sozietate kudeatzaile batek kudeatutako Europar Batasuneko kide ez den estatu batean ezarritako inbertsio itxiko erakunde bat bada, inbertsio-erakundea ezin jarraituko da Europar Batasunean merkaturatzen.

    4. IKIESKak lege honetan aurreikusita dagoenak eraenduko ditu, eta legean ezarrita ez dauden gauzetan, azaroaren 4ko 35/2003 Legeak eta uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital Sozietateen Legearen testu bateginak.

    42. artikulua. Jarduerari ekiteko betekizunak.

    1. Sozietate kudeatzaile batek ere ezin kudeatuko du edo ditu AKE edo IKIE bat edo batzuk, baldin eta horretarako baimenduta ez badago, lege honetan aurreikusita dagoenaren arabera.

    2. IKIESKek uneoro bete beharko dituzte baimena lortzeko baldintzak, eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari beharrezkoa den informazioa eman beharko diote betebeharrak betetzeari buruz.

    3. IKIESKak baimenduta egon beharko dira, gutxienez, inbertsio-zorroak kudeatzeko eta arriskuak kontrolatu eta kudeatzeko zereginak egiteko, kudeatzen dituzten AKE, IKIE, EAKF eta EGEFei dagokienez; dena dela, 65. artikuluan aurreikusita dagoen eskuordetze-aukera baliatu ahal izango dute.

  • BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO275. zenbakiaren euskarazko gehigarria 2014ko azaroaren 13a, osteguna I. atala 27. or.

    4. I