Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta...

13
2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA © BiscayTIK 2018/02/23 1 / 13 0. AURREKARIAK BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, nazioarte mailan izaera berritzaile eta aitzindari nabarmena duena, helburutzat honako hauek dituelarik: komunikazio kanal berri baten bidez, Internet bidez, Administrazioa herritarrengana hurbilaraztea bien arteko elkarrekintza erraztuz; horrez gain, Bizkaiko Udaletako barne-kudeaketa eta herritarrekiko harremana hobetzeko tresna informatikoak homogeneizatzea; eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu hau betetzeko, proiektuak hiru ardatz ditu, Herritarrentzako posta elektroniko zerbitzua. Udalerrientzat programa informatikoak eta herritar bideratzea duen web ataria. Nazioarteko erreferentziadun Teknologia Zentro bat sortzea. 1. XEDEA Lehiaketa honen xedea da BiscayTIK-en proiektuari atxikitako erakundeen espediente-moduluan aholkularitza zerbitzuak kontratatzea eta kalitatea bermatzea. 2. ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK 2.1. Eraginpeko moduluen deskribapena Espedienteen kudeatzaileak erakunde-anitzeko tresna bat da, orokorra eta bateratua, berezitako honako sistemek osatzen dituztenak eta mantenuen irismena horiei buruz jarduten duena, besteak beste: Modulu Diseinatzailea Sisteman inplementatutako prozedura administratibo desberdinen administrazio, konfigurazio eta parametrizazio modulua da. Ordinograma (woek-flow) kudeaketa tresna baten gainean, erakunde bakoitzak bere administrazio prozedura bakoitzarentzat zehaztutako informazio fluxua definitu dezake, bai barne kudeaketa izaera dutenak, bai herritarrentzako zerbitzua izaera dutenak. Izapidetza oinarrizko unitatea prozedura bakoitzean ataza da. Diseinatzaileak atazak nahiera sortzea, aldatzea eta ezabatzea ahalbideratzen du, prozedura bakoitzeko fluxugrama erakundeari eragiten dieten beharrei egokitu daitezen. Atazak barneko sailei egokituko zaizkie, erabiltzaile taldeak edo erabiltzaile jakinak bere ezagutza eta izapidetzarako, espediente baten etapa guztiak izapidetza-erabiltzaile bakoitzari lotutako baimenen arabera kontrola daitezen. Sisteman diseinatutako prozedura desberdinak lotu daitezke:

Transcript of Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta...

Page 1: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 1 / 13

0. AURREKARIAK BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektua da, nazioarte mailan izaera berritzaile eta aitzindari

nabarmena duena, helburutzat honako hauek dituelarik: komunikazio kanal berri baten bidez, Internet bidez,

Administrazioa herritarrengana hurbilaraztea bien arteko elkarrekintza erraztuz; horrez gain, Bizkaiko

Udaletako barne-kudeaketa eta herritarrekiko harremana hobetzeko tresna informatikoak homogeneizatzea;

eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia

bilakatzea.

Helburu hau betetzeko, proiektuak hiru ardatz ditu,

Herritarrentzako posta elektroniko zerbitzua.

Udalerrientzat programa informatikoak eta herritar bideratzea duen web ataria.

Nazioarteko erreferentziadun Teknologia Zentro bat sortzea.

1. XEDEA Lehiaketa honen xedea da BiscayTIK-en proiektuari atxikitako erakundeen espediente-moduluan

aholkularitza zerbitzuak kontratatzea eta kalitatea bermatzea.

2. ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK

2.1. Eraginpeko moduluen deskribapena

Espedienteen kudeatzaileak erakunde-anitzeko tresna bat da, orokorra eta bateratua, berezitako honako

sistemek osatzen dituztenak eta mantenuen irismena horiei buruz jarduten duena, besteak beste:

Modulu Diseinatzailea

Sisteman inplementatutako prozedura administratibo desberdinen administrazio, konfigurazio eta

parametrizazio modulua da. Ordinograma (woek-flow) kudeaketa tresna baten gainean, erakunde bakoitzak

bere administrazio prozedura bakoitzarentzat zehaztutako informazio fluxua definitu dezake, bai barne

kudeaketa izaera dutenak, bai herritarrentzako zerbitzua izaera dutenak.

Izapidetza oinarrizko unitatea prozedura bakoitzean ataza da. Diseinatzaileak atazak nahiera sortzea, aldatzea

eta ezabatzea ahalbideratzen du, prozedura bakoitzeko fluxugrama erakundeari eragiten dieten beharrei

egokitu daitezen.

Atazak barneko sailei egokituko zaizkie, erabiltzaile taldeak edo erabiltzaile jakinak bere ezagutza eta

izapidetzarako, espediente baten etapa guztiak izapidetza-erabiltzaile bakoitzari lotutako baimenen arabera

kontrola daitezen.

Sisteman diseinatutako prozedura desberdinak lotu daitezke:

Page 2: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 2 / 13

Datuak elkarrekin trukatzen dituzten barne kudeaketa beste sistema batzuekin, besteak beste;

o Sarrera Irteera erregistroa

o Lotutako e-Administrazio eta Erregistro Telematiko Ataria

o Herritarren karpeta birtuala

Beste prozedura batzuekin.

Modulu Izapidegilea

Izapidegile erabiltzaileei zuzendutako modulua da, bertan bai ofiziozkoak, bai batek eskatuta espedienteak

has daitezke, erabiltzaileak nahi duenean eta sisteman alta emanda dauden edozein prozeduraren inguruan.

Alderdiren batek eskatuta, eskariak etor daitezke:

Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusitik

Administrazio Elektronikoa Atariaren Erregistro Telematikotik

Izapidegile erabiltzaile bakoitzak espedienteak sortzeko eta atazen izapidetzako sarbidea du, bere baimenen,

dagozkien sailen eta baimendutako prozeduren arabera, Bai zuzenean, bai bere erabiltzaile rolaren arabera.

Moduluak honako hau ahalbideratzen die bere erabiltzaileei:

Edozein momentutan, ofizioaz edo alderdiren batek eskatuta, baimendutako kudeaketa arloari

atxikitako prozedurekin espediente bat hastea, beti ere erabiltzaile horrek hasierako ataza egiteko

baimena izatekotan.

Bere kudeaketa arloari atxikitako espedienteetan esleitutako atazak bideratzea.

Bere kudeaketa arloari atxikitako espediente guztietako datu eta dokumentu guztiak kontsultatzea,

baita izapidetza esleituta ez dituen atazetakoak ere.

Funtzionamendua

Sistemak erabiltzaileen eskura postontzi pertsonalizatuak jartzen ditu:

Sisteman jasotako eskariak, baimendutako kudeaketa arloetara zuzendutakoak

Bideratzeko zain dauden ataza berriak: Postontzi honetan erabiltzailearen ardurapena dauden

espedienteak bilduko dira, horiek erabiltzaileari esleitutako atazak bideratzea beharrezkoa denean

Atazak izapidetzan: Postontzi honetan erabiltzaileak bideratzen dituen atazak biltzen dira

Sistemak interesdunei zuzendutako jakinarazpen eta komunikazio jaulkipenak kudeatzen du, dokumentazio

hori Sarrera eta Irteera Erregistro Nagusian edo Erregistro Telematikoan erregistratuz.

Izapidetza moduluak gauzatze epeen bermatzailetzat jokatzen du, atzeratuta dauden espedienteen izapidetza

azkartzeko alarmak sortuz eta, edozein momentutan, erakundeak adostuta dituen zerbitzu mailak betetze

egoera kontsultatu ahal izateko aginte-koadroetara sarbidea ahalbideratzen du.

Page 3: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 3 / 13

Espediente moduluarekin lotutako beste funtzionalitate batzuk

2.2. Ingunure teknologikoa

Udal Kudeatzaile Administratiboaren barruan espediente-kudeaketa barne hartzen duen ingurune

teknologikoaren ezaugarrien oinarria Microsoft Dynamics AX 2009 teknologia da; hortaz, ezinbesteko

baldintza izango da zerbitzua emateko esleitutako ekipoa erabiltzen jakitea, modulu horren araberako

erabiltzaile-mailarekin

2.3. Eskatutako gutxieneko zehaztapen teknikoak

Esleipendunak kalitatez, zorroztasunez eta eraginkortasunez gauzatuko du zerbitzua, eta berau zuzenean edo

zeharka erregulatzen duten indarreko legezko eta arauzko xedapen, arau eta zehaztapen guztiak bete

beharko ditu.

Prestazio hori BiscayTIK Fundazioak eskatuta egingo da, baldintza-orriaren xede diren gaiak beste

esleipendunekin kontratatzeko aukera kaltetu gabe.

Zerbitzu hau emateko honako laguntza bermatu behar da:

Dokumentu honen xedea diren moduluetan honako funtzioak egitea:

Maila desberdinetan bilerak egitea eta bileren aktak egiteak, e.a.

Harreman zuzena udalekin.

Txosten parametrizatuak eta pertsonalizatuak egitea.

Espediente-moduluari lotutako baldintzak eta analisia:

o Dokumentu funtzionalak analizatu eta egin.

o Funtzionalen balorazio eta balioztatzea.

o Erabil daitekeen dokumentazioaren analisia eta datu hartzearekin lotutako dokumentazioa

sortzea.

o Modulua behar bezala funtzionatu dadin proba planen diseinua, dokumentazioa eta

exekuzioa.

o Multzo probetan parte hartzea.

Administrazio prozeduren konfigurazioa, eta honek dakartzan lanak:

Page 4: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 4 / 13

o Ataria Erregistro moduluarekin eta UAKren Espedienteekin integratzea

o Langilearen ataritik erregistro moduluan sartutako aldagarrien parametrizazioa.

o Aldagarrien parametrizazioa hauek erregistro modulutik espediente modulura pasatzeko.

o Aldagarrien parametrizazioa hauek erregistro modulutik flujogramara pasatzeko ikus

daitezen izapide desberdinetatik.

o Izapideen eta egindako diseinuak dakartzan lanen konfigurazioa, bertan kontuan hartuz

aldagarriak, balioesteak, blokeatzeak, dokumentuen gehiketa, e.a.

o Zeregin bakoitzean beharrezkoak diren jardueren konfigurazioa.

o Dokumentuak sortzeko txantiloien konfigurazioa.

o Administrazio prozeduretan jaulki beharreko dokumentuak automatikoki sortzeko

konfigurazioa.

o Administrazio prozedura bakoitzeko baimenen konfigurazioa

o Beste modulu batzuekin integratzea:

Zerga kudeaketa

Borondatezko diru-bilketa

Kontabilitatea

S/I Erregistroa

Gizarte Ekintza

Jakinarazpen elektronikoa

Lizitazio elektronikoa

Espedienteen kudeaketarekin zerikusia izan ahal duen beste edozein modulua

Espediente-modulua gainbegiratzea:

o Dauden hiru mantenu motak (zuzentzaile, moldatzaile eta ebolutiboa) kontuan hartuta,

kalitate maila bermatzea.

o Garapen berriak detekzioa: zerrendak, txostenak, aplikazioak sortzen dituen fitxategietako

aldaketak, e.a.

Modulua udal berrietan abiarazteko laguntza:

Page 5: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 5 / 13

o Erakunde publiko desberdinetan garatutako administrazio prozedurak inplementatzeko

plan bat egitea.

o Kontabilitate modulua abiarazteko orduan eta bere ohiko funtzionamenduan beharrezkoak

diren parametrizazioak.

o Proiektuko moduluekin lotutako datuak sartu.

o Parametrizazioa behar bezala egin denaren segurtasuna eta erantzukizuna.

o Dauden hiru mantenu motei (zuzentzaile, moldatzaile eta ebolutiboa) dagozkien araberako

erantzukizuna, udal berriak martxan jartzerakoan.

Proiektuari atxikita dauden udalen laguntza tekniko/funtzionala:

o Gertatu daitezkeen intzidentziak analizatu.

o Behar diren lana egin moduluak abiarazteko udal berrietan, puntu honetan kontuan hartuko

dira udalak behar bezala funtzionatzeko behar duen ezinbesteko datuen moldaketa egitea

(datu migrazioak, historikoen zamaketa, kalkulu prozeduren moldaketa, integrazioak, e.a.).

o Intzidentzien txostenak, sailkapena eta intzidentziei lehentasuna ematea.

Funtzionaltasun berrien eta bere intzidentzien kudeaketa, BiscayTIK Fundazioan ezarritako ADITUZ

aplikazioarekin

Lehiaketa honi dagokion xedea dela eta, erabiltzaileei erabiliko diren aplikazioen inguruko

prestakuntza ematea.

BiscayTIK zuzendaritzari eman eta Fundazioaren arabera honako lehiaketaren moduluekin lotutako

beste betebehar batzuk.

Erabiltzaileen laguntzarekin lotutako beste batzuk.

Page 6: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 6 / 13

3. KONTROLA ETA JARRAIPENA Atal honetan proposatu behar diren eginkizunen helburua aldi oro zerbitzuaren egoerari buruzko ikuspegia

izatea da. Horrela, gerta litezkeen desbideratzeak zehazteko eta behar diren ekintza zuzentzaileak aplikatzeko

aukera ematen du.

Helburu hori betetzeko oinarrizko tresnak jarraipena egiteko txostenak dira. Txosten horiek dagozkien bilera

eta batzordeetan aztertuko dira.

Lizitatzaileak bere proposamen teknikoan, ahalik eta erarik xehatuenean, proposatzen duen jarraipeneko

kontrol-eredua deskribatu beharko du, zerbitzua ematean aplikatzeko

Fundación BiscayTIK Fundazioak garapena ikuskatzeaz eta azken emaitza onartzeaz arduratuko den

pertsona bat izendatuko du, eta enpresa esleipendunari emango dizkio beharrezkotzat hartzen dituen

jarraibide guztiak.

Enpresa esleipendunak pertsona arduradun bakarra izendatuko du Fundación BiscayTIK Fundazioarekin; hark

jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak eta hark esku hartuko du erantzukizun

horretarako solaskide gisa. Haren ardura izango da:

Egin beharreko lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egitea eta horien kalitate maila egiaztatzea.

Fundación BiscayTIK Fundazioaren eskaerak jasotzea. Eskaera horiek baloratu eta horien plangintza

egin beharko du, Fundación BiscayTIK Fundazioarekin adostuta.

Fundación BiscayTIK Fundazioarekin egindako bileren aktak egin beharko ditu, eta adostutako

akordioak ezarriko dira. Hasieran, astean behin finkatuko dira bilerak, eta horietan gauzatzen ari

diren zereginen jarraipena egitea izango da helburu nagusia, bai eta zeregin horietan gertatzen diren

desbideratzeak eta aurrera egiteko puntu kritikoak edo geldiarazleak identifikatzea ere.

Fundación BiscayTIK Fundazioak egindako lanen gaineko kalitate kontrola egitea beretzat gordetzen du.

Horrela, gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak gaitzetsi ahalko ditu, bere irizpide propioei jarraiki. Hori

guztia Fundación BiscayTIK Fundazioak atzerapenen edo kontrataturiko zerbitzuen kalitate baxuaren ondotik

jar ditzakeen penalizazioen kaltetan izan gabe egingo da. Halaber, kontratua ebazteko arrazoi justifikatua izan

daiteke.

4. BALDINTZA BEREZIAK Enpresa lizitatzaileek ezin izango dute hizkera sexistarik erabili, proposamenak prestatu eta aurkezteko

orduan. Era berean, kontratua indarrean dagoen bitartean, enpresa esleipendunak ezin izango du hizkera

sexistarik erabili, idatziz edo modu digitalean sortutako behin betiko edozein dokumentutan; era berean,

datuak sexuaren arabera banandu beharko ditu, pertsonei buruz sortzen diren estatistika guztietan. Eta hori,

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 2.3 artikuluak dioena betez, non

errespetatu beharreko printzipio orokorrak adierazten baitira.

Page 7: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 7 / 13

4.1. Lantaldea eta betekizunak

Esleipendunak beharrezko giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, egokitzen dizkioten

zerbitzuak modu egokian egiteko.

Esleipendunak mugikortasun geografiko osoa izango du eta Fundación BiscayTIK Fundazioek eskatutako

tokietan eman beharko du zerbitzua. Lantalde osoa edo zati bat lekualdatu behar badu, ez du kargu osagarririk

kobratuko. Halaber, esleipendunak Fundación BiscayTIK Fundazioak beste enpresa edo erakundeekin

adosten dituen bileretara joateko konpromisoa hartzen du.

Zerbitzua egiteko gutxienez 1 laguneko lantalde bat hartzen da beharrezkotzat, eta, horrez gainera,

Fundación BiscayTIK Fundazioarekin koordinazio lanak egingo dituen pertsona osagarri bat. Pertsona hori

izango da Fundación BiscayTIK Fundazioarekin arduradun bakarra eta bera arduratuko da egin beharreko

lanen plangintza, jarraipena eta kontrola egiteaz, bai eta horien kalitate maila egiaztatzeaz ere. Pertsona

horrek jasoko ditu Fundación BiscayTIK Fundazioaren jarraibide orokorrak, eta erantzukizun hori duen

solaskide gisa jardungo du.

Lantaldeak Kontrataziorako Oinarrizko Baldintzen O atalean zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

Kontratuak dirauen bitartean, lantaldearen osaketan egin daitezkeen aldaketek ezin izango dituzte memoria

deskribatzailean adierazitako ezaugarriak aldatu. Edonola ere, aldaketa horiek BiscayTIK Fundazioari

jakinarazi beharko zaizkio aldez aurretik eta BiscayTIK Fundazioaren berariazko baimena izan beharko du

Enpresa esleipenduneko langileek beharrezko dituzten ekipamendua, baimenak, komunikazioak eta joan-

etorriak enpresak berak ordaindu beharko ditu.

Esleipendunak lantaldea etengabe prestaturik mantentzeko ardura hartuko du, Fundación BiscayTIK

Fundazioak eskaturiko teknologia/funtzionalitate horietan. Prestakuntza horren kostua, enpresa

esleipendunak prestakuntza hori jasotzeko jartzen dituen langileen dedikazioa bezala, haren konturakoa

izango da.

4.2. Zerbitzu adierazleak

Adierazleak definitu dira kanporatuko den zerbitzuaren elementu bakoitzerako:

GORABEHERAK KONPONTZEA

Antzemandako gorabeherak ADITUZ tresnan katalogatuko dira, lehentasunaren arabera:

Adierazle bakoitzerako hainbat eremu zehazten da:

Kasuaren katalogazioa / Mantentze mota: Adierazleak identifikatzen duen atributua.

Xede-denborak: Adierazlea betetzeko denbora-muga, honela ulertuta:

o Ebazpen denbora.- Kontsulta edo euskarri tekniko bat eskatzen denetik kasuari amaiera ematen dion behin betiko erantzuna eman arte igarotako denbora.

o Lehen erantzunaren denbora.- Eskaeraren altatik hura onartu arte igarotzen den denbora.

Page 8: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 8 / 13

Eskaera baten lehen erantzunaren denboraren helburua hau da:

Eskaera jaso dela berrestea.

Aurretiazko azterketa egitea.

Lehenengo balorazioa eta plangintza jakinaraztea, ebazpen-datarekin.

o Plangintzarekiko desbideratzea.- Aurreikusitako entrega-datatik entrega gauzatu arte (entrega-data erreala) igarotako denbora.

Aldizkakotasuna: Adierazlearen kalkuluaren maiztasuna.

Helburua: Adierazleak lortu behar duen balioa. Balio objektiboa kalkulatzeko ezarritako epean alta egin duten eskaera guztiak erabiliko dira.

Katalogazio-atributu garrantzitsuetako bat gorabehera eta arazo horien premia edo kritikotasuna (lehentasuna) da. Eskatzen diren ebazpen-denboretan eta lotutako zerbitzu mailaren adierazleetan dauka eragina.

Haren balioak hauek dira:

Blokeatzailea: erabiltzailearen lana blokeatzen duten gorabeherak, BiscayTIK Fundazioaren negozioan edo irudian inpaktu larria eraginda. Berehala eta etengabe esku hartu behar da, behin betiko konpondu arte, eta unean bertan konpondu beharrekoa da.

Kritikoa: gertatzen diren unean erabiltzailearen lana blokeatzen ez duten arren, laster konpondu beharrekoak diren gorabeherak, geroagoko lan-korrontean geldialdia eragin baitezakete, BiscayTIK Fundazioaren irudian inpaktua eragiten duten gorabeherak izateaz gain.

Garrantzitsua: gertatzen diren unean erabiltzailearen lana blokeatzen ez duten arren eta BiscayTIK Fundazioaren negozioan edo irudian inpakturik eragiten ez duten arren, zerbitzuaren xede den aplikazioaren –edo harekin lotura duten beste batzuen– atal bat edo gehiago modu normalean exekutatzea eragozten duten gorabeherak.

Normala: BiscayTIK Fundazioaren negozioan edo irudian inpakturik eragiten ez duten eta aplikazioaren funtzionamendu normala eragozten ez duten gorabeherak

BiscayTIK Fundazioak gorabeheren lehentasuna aldatu ahalko du, haiek berrikusi ondoren.

Proposatzen diren zerbitzu-mailak, hobetu ahalko direnak eta zigorrak eragingo dituztenak, ondorengo tauletan zehazten dira. Enpresak, zerbitzuan bere gain hartzen duen betetze-mailari dagokion (%) konpromisoa adieraziko du.

4.2.1. Kontsulten eta languntza teknikoen arreta

KASUAREN KATALOGAZIOA

LEHEN ERANTZUNAREN

DENBORA (Gehienezkoa)

ALDIZKAKOTASUNA HELBURUA

Blokeatzailea 2 ordu HILERO >=95%

Kritikoa 4 ordu HILERO >=95%

Garrantzizkoa 8 ordu HILERO >=95%

Arrunta 16 ordu HILERO >=95%

Page 9: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 9 / 13

Adierazle hauek lortzeko, gutxienez 25 kasu behar dira; bestela, behar diren hilabeteetan metatuko dira, harik eta gutxienekoa lortu arte. Azken emaitza kontabilizatutako aldi osoari aplikatuko zaio.

4.3. Zerbitzuaren ordutegia

Zerbitzuaren gutxueneko ordutegia:

Neguko ordutegia (urriaren 1etik maiatzaren 31 arte):

astelehenetik ostegunera 8:30etatik 17:30etara

ostiralak 8:00etatik 15:00retara

Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30 arte):

astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

Salbuespen kasuetan, BiscayTIKek aurreko paragrafoan adierazitako ordutegian ez den beste ordu eta egun

batzuetan zerbitzua ematea eska dezake.

Salbuespenezko kasuetan, BiscayTIK Fundazioak eskatu ahalko du zerbitzuak aurreko lerroaldeetan

zehazturikoez bestelako ordu edo egun batzuetan eman daitezela, plangintza baten arabera eta zerbitzuaren

beharrak direla medio, betiere, hala nola, inguruneen arteko promozioa, planifikatutako esku-hartzeak, etab.

Dena dela, 24x7 ARRETA LEIHO bat ere eskatzen da; bertan, zerbitzuaren arduradunen baten telefono

mugikorra egon behar da eskuragarri, larrialdiko egoerak edo planifikatu gabeko gertakizun-egoerak jakinarazi

ahal izateko.Zerbitzu horren ordu bakoitzeko prezioa (hala eskatzen denean) ordu arruntaren bikoitza izango

da.

4.4. Ezarritako denbora aurkezteko

Lantaldearen edozein partaide Fundación BiscayTIK Fundazioan aurkeztuko da bi ordu baino lehenago

BiscayTIK Fundazioak horrela eskatzen badu. Ez da onartuko puntu hau betetzen ez duten eskaintzarik

Page 10: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 10 / 13

4.5. Konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babesari buruzko

araudia

4.5.1. Esleipendunak, kontratatutako zerbitzua emateko, datu pertsonalak atzitu behar baditu, I.

Eranskineko hitzarmenak bete beharko ditu.

4.5.2. Atzipena ez bada zerbitzua egokiro emateko beharrezkoa, ondorengo hitzarmenak aplikatu beharko

dira:

Zerbitzua emateko, zerbitzu-emaile den erakundeko langileek lokaletara, informaziodun fitxategien zerbitzarietara, sartu behar dira fisikoki nahiz telematikoki. Bertan datu pertsonalen fitxategien eta isilpeko beste agiri batzuen tratamendua egiten da. Edonola ere, espresuki debekatuta dago kontratatzailearen jabetzako datu pertsonalak atzitzea.

Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sekretu profesionala eta konfidentzialtasun-betebeharra gordeko dituzte beren esku utzi diren eginkizunak betetzean halabeharrez ikus ditzaketen datuen gainean. Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek debekatuta dute hirugarren pertsonei datuak ezagutaraztea, ematea, lagatzea edo edonola jakinaraztea, eta obligazio hori harremana bukatu ondoren ere mantenduko da. Zerbitzu-emaile den erakundeak kontratu honetako obligazioak eta, batez ere, sekretuari buruzko obligazioak bere langileei jakinarazteko eta betearazteko konpromisoa hartzen du.

Zerbitzu-emaile den erakundeak datuen babeserako indarrean dagoen legedi aplikagarriak xedatzen duena betetzeko eta fitxategiaren arduradunaren arauak jarraitzeko konpromisoa hartzen du, zehatz-mehatz:

o Zerbitzu-emaile den erakundeko langileek sartzen diren lokaletako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dituzte, eta beraz haien egonaldiak edo igarotzeak ezin izango ditu jatorrizko segurtasun-baldintzak murriztu (ate eta leihoak ixtea, alarmak konektatzea eta abar).

o Zerbitzu-emaile den erakundearen betekizuna izango da zerbitzua emateko jaso duen informazioa baimenik gabeko pertsonek ezin dutela ikusi bermatzea. Hori dela eta, informazioa biltzeko, gordetzeko edo kontserbatzeko erabiltzen dituen lekuak konfidentzialtasuna bermatzeko egokiak izango dira.

o Zerbitzu-emaile den erakundeak zerbitzua emateko jaso dituen datu guztiak suntsitzeko konpromisoa hartzen du. Obligazio honek edozein datu pertsonal duen euskarri edo agiriri eragiten dio eta erakundeak datuak berreskuratzea ezinezkoa dela bermatzeko behar diren neurriak hartuko ditu.

o Fitxategiaren arduradunaren jabetzako datu pertsonalen segurtasunari eragin diezaiokeen edozein intzidentzia, bai kontratua indarrean dagoenean bai ondoren gertatzen bada, kontratatzaile den erakundeari jakinaraziko zaio berehala.

Zerbitzu-emaile den erakundeak ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela. Halaber, datu pertsonalak babesteko araudia betetzen dela bermatzeko segurtasun-neurriak ezagutzen dituela ziurtatzen du.

Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez duen zerbitzu-emailea tratamenduaren arduraduntzat joko da. Beraz, egin dituen arau-hausteen eta interesdunek dagokion Datuak Babesteko Agentzian jartzen dituzten erreklamazioen erantzule izango da eta, hala badagokio, kaltetutako pertsonak bere ondasun edo eskubideetan jasan duen kalte edo lesioengatik erabil dezakeen erantzukizuneko ekintzaren ondoriozko kalte-ordainen erantzule ere izango da.

Page 11: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 11 / 13

Kontratua bertan behera uzteko behar besteko arrazoi izango da zerbitzu-emaile den erakundeak edo bere langileek sekretuaren betebeharra urratzea edo datu pertsonalen babesari buruzko araudia ez betetzea.

4.6. Jabetza intelektuala

Esleipendunak BiscayTIK Fundazioari lagako dizkio kontratu honen baitan eratutako plan, sorkuntza eta dokumentu guztien egile-eskubideak eta jabetza intelektualeko eskubideak. Jabetza intelektualari dagozkion eskubideen lagapenak ez du denbora-mugarik izango eta esleipendunak kobratuko duen ordainsariaren barne dagoela ulertuko da. Ondore horietarako, BiscayTIK Fundazioak esleipendunaren lana orokorki aldatzeko, eraldatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, argitaratzeko, erakusteko, erabiltzeko eta ustiatzeko eskubidea izango du.

Esleipendunak ezin izango du ikerketa osoa edo zati bat erabili, ez zuzenean ezta zeharka ere, munduko edozein lekutan egin lezakeen beste enkargu batean.

Lizitatzaileak BiscayTIK Fundazioari eman beharko dizkio fitxategi guztien iturriak, baita erabilitako baliabide teknologiko guztiak ere.

5. ARGIBIDEAK Edozein kontsulta edo argibiderako eta eskaintzak bidaltzeko, BiscayTIK Fundazioak ondorengo helbidea jartzen du enpresa eskaintzaileen eskura:

[email protected]

Izenpetua: Alaitz Etxeandia Arteaga BiscayTIK Fundazioko Zuzendari Nagusia

Page 12: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 12 / 13

I ERANSKINA

DATU PERTSONALAK BABESTEKO HITZARMENAK .

Kontratatuko den zerbitzua dela bide, BISCAYTIK FUNDAZIOA da tratamendua jasoko duten fitxategien arduraduna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (hemendik aurrera “DBLO”) ezarritakoa betez

Ondoren hitzartutakoa kontratatutako zerbitzua emateko esleipendunak trata ditzakeen fitxategietako datu pertsonalei mugatzen da.

Kontratu honetako alderdi gisa, DBLOaren 12. artikuluaren arabera ESLEIPENDUNA tratamenduaren arduradun bihurtuko da kontratua gauzatzen denetik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazpena egiteko xedeetarako, ESLEIPENDUNAK kontratu honen helburu diren fitxategien tratamenduaren arduradun bezala agertzea onartzen du.

ESLEIPENDUNAK ezin izango ditu datuak erabili zehaztapen teknikoei buruzko txostenean (A atala) aurreikusitako kontratuaren xedea ez den beste helburu baterako.

ESLEIPENDUNAK datuak BiscayTIK Fundazioaren argibideak jarraituz tratatzeko konpromisoa hartzen du.

ESLEIPENDUNAK ez dizkie inola ere datuak ezagutaraziko, erakutsiko, lagatuko edo jakinaraziko, ezta horiek kontserbatzeko ere, kontratu honetan ezartzen den kontratuzko harremanetik kanpo dauden hirugarren pertsonei, baldin eta ez bada errekerimendu judizial espezifikorik.

Espresuki debekatzen da zerbitzu osoa edo zati bat egiteko hirugarren alderdiak azpikontratatzea, baldin eta BiscayTIK Fundazioak espresuki baimentzen ez badu.

ESLEIPENDUNAK datuen babesari buruz indarrean dagoen eta aplikagarri den legedia betetzeko konpromisoa hartzen du. Beraz, kontratu hau betetzeagatik bere langileek jakin dezaketen edozein datu konfidentzialtasun osoz gordeko da, eta ezin izango zaie hirugarren alderdiei jakinarazi ezta norberaren helburuetarako erabili. Horrenbestez, ESLEIPENDUNA BiscayTIK Fundazioari eta beste kaltetuei eragin diezaiekeen edozein kalteren erantzule izango da.

ESLEIPENDUNAK ziurtatu egiten du bere langileek konfidentzialtasun-klausula bat sinatu dutela, eta horren bidez haien kardu edo eginkizunak burutzean ezagutu dituzten datuak zerbitzua ematen duten bitartean edo ondoren ez jakinarazteko konpromisoa hartu dutela.

Esleipendunak kontratu honen ondorioz jaso duen daturen bat gordetzeko baimena badu, kontratuzko harremana burutzen denean BiscayTIK Fundazioari itzultzeko konpromisoa hartzen du edo, hala badagokio, datuak zein horiek gordetzen dituzten euskarri edo agiriak suntsituko ditu. Datuen mantentzea babesten duen legeren bat badago, horiek egokiro blokeatuko dira erantzukizun juridikoak sor litezkeen bitartean.

Esleipenduna DBLOk ezartzen duen erantzukizun-erregimenari lotuta egongo da eta zuzenean erantzungo du datuak kontratu honetan adierazitako xedea ez den helburuetarako erabiltzen baditu, hirugarren pertsonei jakinarazten badizkie edo kontratu honen klausularen bat hautsiz erabiltzen baditu.

Esleipendunak zerbitzuak bere lokaletan ematen baditu, hau da, tratamenduaren arduradunarenak ez diren lokaletan, egoera hori bere segurtasun-agirian islatu beharko da, eta bertan fitxategia edo tratamendua, horren arduraduna eta tratamenduaren arabera ezarri beharreko segurtasun-neurriak adieraziko dira.

Egoki baderitzo, BiscayTIK Fundazioak datuak babesteko ikuskaritzaren txostena eskatu ahal izango du urtero zerbitzuak ematen diren bitartean datu pertsonalen tratamendu automatizatuan parte hartzen duten fitxategi automatizatuak, tratamendurako zentroak, lokalak, ekipoak, sistemak, programak eta pertsonak aztertzeko. Txosten horretan kontratatutako zerbitzuak eta betetze-maila banakatuko dira Datu Pertsonalak Babesteari

Page 13: Espezifikazio Teknikoen Txostena - Informe de ...€¦ · eta Bizkaia informazio teknologietan eta Udal Administrazioaren ezagupenean nazioarteko erreferentzia bilakatzea. Helburu

2018010 – ZEHAZTAPEN TEKNIKOEN TXOSTENA

© BiscayTIK 2018/02/23 13 / 13

buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta bere Segurtasun Neurrien Araudian ezarritakoarekin bat etorriz. Ikuskaritza BiscayTIK Fundazioak eta esleipendunak aurretiaz onartutako aditu independienteen bidez egingo da. Esleipendunak instalatzen dituen aplikazioek eta informazio-sistemek datuak babesteko aldizkako ikuskaritzak egiteko aukera emango dute.

Zerbitzuak fitxategiaren arduradunaren lokaletan edo urrutitik ematen badira, egoera hori fitxategiaren arduradunaren segurtasun-agirian islatu beharko da.